Konfesioko eta komunioko sakramentuen ganean erakusaldiak - 02

ditu? E: Bai Jauna, zeren Konfesio onarekin bakarrik kenzen eta bukatzen dan bekatu larrien konfesatu bearra. G: Eta konfesatu gabe utzi zituan
bekatuak aitorzeaz gañera, esan bearko ote du,
nola lotsaz edo gaiztakeriaz utzi zituan? E: Bai,
Jauna, zeren onetan dagoan Sakrilejioa deritzan
bekatua orain diogun tranzean. Erakusleak. Ongi
diozu: eta konfesio gaiztoak berritzeko nola egin
ditekean examina, esan zan bostgarren Erakusaldian.

AMAIRUGARREN
ERAKUSALDIA
Zer dan Konfesio onak eskatzen
duan bostgarren gauza.
G: Konfesio on bat egiteko bear dan bostgarren gauza zein da? E: Satisfakzioa. G: Zer aditzen dezu Satisfakzioaren izenez? E: Konfesoreak
emandako penitenzia leialki egitea. G: Konfesoreak ematen dion penitenzia egiteko asmo gabe
konfesatzen danak zer bekatu egiten du? E:
Bekatu larria. G: Emandako penitenzia autsitzen,
edo egin gabe uzten duanak zer bekatu egiten
du? E: Ausitzen badu penitenzia larria eta aintzakotzat emana, bekatua izango da larria, baña
ausitzen duan penitenzia txikia bada, txikia edo
beniala izango da alde onetatik egiten dan bekatua ere. G: Konfesoreak agintzen dizun penitenzia, ezin ongi egin dezakezuna bada, zer egingo
dezu? E: Umilki eskatuko edo erregutuko diot,
alda degidala beste penitenzia batera, alda baditeke. G: Konfesoreak ematen diezten penitenziaz

gañera zer egiñ oi due Kristau onak? E: Ontzat,
edo Jaunaren izenean artzen ditue emengo gurutze ta samintasunak; eskeintzen diozkee Jaun
berari beren obra guziak, eta egiten due alegiña
Induljenziak edo barkazioak irabazteko.

AMALAU GARREN
ERAKUSALDIA
Kristau guziok Konfesatzeko degun
eginbidearen gañean.
G: Kristau guziak beartuak ote daude konfesatzera? E: Bai, Jauna, gaitzarekin onaren ezagueran sartu ezkero. G: Urtean zenbat bider? E:
Urtean beiñ bederik. G: Urtearen zer denboraz
egin bear du Kristauak, Eliz Ama Santak agintzen
duan Konfesio hau? E: Ez du Elizak señalatu denbora hau, baba Iruñeko Apaiz Nagusiaren mendeko errietan ala legez, nola usanzaz garizuman
egiñ oi da. G: Urtean beiñ ezezik beste zenbait
aldiz ere konfesatzera beartua ez ote dago Kristaua? E: Bai, Jauna. Lenbizia, hilzeko perillean
dagoanean. Bigarrena, Komulgatu bear badu,
eta bekatuan arkitzen bada. Hirugarrena, sarritan edo noizean beiñ konfesatu gabe ezin bekatuaren berrizkaturak utzi baditu. G: Urtean beiñ
bederik Konfesatzeko aginte hau, gordetzen ez
duenai zer kastigu siñalatzen die Eliz Ama San-

tak? E: Agintzen du, bizitzan ez dakiela utzi Elizan sartzen eta hiltzen diranean, ukatu dakiela
Elizlurra.

AMABOSTGARREN
ERAKUSALDIA
Konfesatzeko prestatzen zeranean,
akusatzen asi baño len egin bear
dezuna.
G: Konfesatzera zoazenean, nola jarriko zera?
E: Jarriko naiz belauniko umiltasun andiarekin,
eta ziñatuko naiz. G: Beraz janzian ta egoeran
umiltasun eta modestia andi bat agertu bear
dezu? E: Bai, ]auna; orregatik gizonak ez due
jarri bear ezpatarekin, ez eta emakumeak ere
soñeko arroakin. G: Ongi da besteri bere txanda
kendu naiez ibiltzea? E: Ez, Jauna, eta beragatik
itxedon bear dio bakoitzak bere txanda edo
aldiari. Erakusleak: ongi diozu, baña zarrai eta
eritxo daudenai leku egitea, lenbaitlen Konfesa
ditezen, ederki dirudian gauza da. G: Besteren
bekatua aditzen badezu, hura Konfesioa egiten
ari dala, esan ote dezakezu lagun artean? E: Ez,
Jauna, baizik ixilik iduki bear det, Konfesoreak
iduki bear duan eran. G: Ongi da jakin naiez, Kon-

fesioko gauzak aditzeko moduan jartzea? E: Ez,
jauna, ta ongi izan ordean da bekatu andi bat. G:
Akusatzen asi baño len zer esango dezu? E: Ni
bekataria, edo guzia anziñatik Españan esaten
dan bezala, edo beintzat erdiraño: edo Ni bekatariaren lekuan esango det Nere Jesu-Kristo
Jauna. G: Akusatzen asitzeko aurrean ongi da
egun onak Konfesoreari ematea? E: Ez jauna;
absoluzioa artu artean ez da hitzegin bear Konfesioari dagozkan gauzak baizik. G: Asieran esan
badezu Ni bekataria erdiraño, edo hitz oetaraño:
Nere kulpaz, nere kulpaz, nere kulpa txit andiaz,
gañerakoa noiz esango dezu? E: Absoluzioaren
aurretik.

AMASEI GARREN
ERAKUSALDIA
Akusatzen edo zere burua salatzen
asitzen zeranean, nola hau ongi
egingo dezun.
G: Akusatzen asi baño len esan eta egin bear

dezuna aditu degu: esazu orain nola akusatuko
zeran? E: Umilki, egiaz eta osotoro aitortzen
dituala nere utsegite ta bekatuak, eta hau erakusten da hirugarren partean. G: Aditu det, akusatzeko denboran kontuz utzi bear dirala Konfesioko Sakramentuari ongi ez dagozkan hitzak:
zein dira oek? E: Lenbizia, hitz eta hipui alferrak.
Bigarrena, hitz loiak. Hirugarrena, besteren izen
ona edo fama gutxitzen eta beztutzen duenak. G:
Zer hitz dira alferren izena eman diezun horiek?
E: Hitz alferrak dira esatea: Akusatzen naiz nere
Jangoikoa bear bezala ez amatuaz; akusatzen
naiz eriotzako orduan etsaiak akusatuko nauan
guziaz; alferrak dira bekatua esateko nastutzen
diran hipui edo kontuak, baldin luzagarri oek

gabe adirazi baditeke egindako utsegitea. G: Zer
hitz dira loien edo zikiñen izena emen diezunak?
E: Hitz loiak edo zikinak dira aragien izenak; eta
beragatik seigarren Mandamentuaren kontrako
bekatuak aitortu bear dira al dan onestidade
guziarekin, bekatua ezagutzeko diña baizik esaten ez dala. G: Zer hitz dira besteren izen ona
edo fama gutxitzen eta beztutzen duenak? E:
Onelakuak izan ditezke, baldin bekatariak, akusatzen danean, izendatzen badu bekatuan lagun
izan duana, edo Senarrak Emaztearen eta Emazteak Senarraren bekatuak kontatzen baditu.

BIGARREN PARTEA
KOMUNIOKO SAKRAMENTUARI
DAGOZKAN ERAKUSALDIAK

LENENGO ERAKUSALDIA
Zer dan Komunioko edo Aldareko
Sakramentua.
Erakusleak. Ikasi dituzu konfesioko Sakramentuari dagozkan gauzak. Asi gaitezen komunioko edo Aldareko Sakramentuari dagozkionak
ukitzen. Esazu.
G: Eliz Ama Santaren Sakramentuen artean
laugarrena zein da? E: Komunioko edo Aldareko
Sakramentua. G: Zer da Alderako Sakramentua?
E: Da, ogiaren eta ardoaren anz eta idurien
azpian Jesu Kristo bera Jainko ta gizon egiazkoa
berekin daukan Sakramentu guziz miragarria. G:
Zergatik deitzen zaio Komunioa edo Komunioko
Sakramentua? E: Zeren Kristau fededun guzien
animako janaria ta edaria dan, ta ala andiak,
nola txikiak, ala aberatsak, nola bearsuak berdin
duen janari ta edari hau artzeko eskua. Zeren
gañera janari hau ongi artzen duenak bat egiten
diran Jesu-Kristorekin eta elkarrekin. G: Zergatik
deitzen zaio Aldareko Sakramentua? E: Zeren

Aldarean egiten eskeintzen eta artzen dan. Zergatik izendatzen da miragarria, eta askotan:
guziz miragarria? F. Zeren mirari guzien artean
andiena, guzien oroipena, eta guzien miragarritasuna berekin duana dan.

BIGARREN ERAKUSALDIA
Komunioko Sakramentuari eman oi
zaizkan beste zenbait izenen
gañean.
G: Esan dituzunaz gañkra Komunioko Sakra-

mentuak ote du beste izenik? E: Bai, Jauna, ta ez
bat bakarra. G: Zein dira oek? E: Eukaristia Jaunaren afaria, Aingeruen ogia, biderako janari ta
edaria, edo Biatikoa, eta guziz Santua. G: Zergatik deitzen zaio Eukaristia? E: Lenbizia, zeren
Eukaristiak esan nai duan grazia ona, eta Komunioko Sakramentuan dagoan grazia ona ezezik,
grazia guziaren iturburua eta Emallea. Bigarrena, Zeren Eukaristiaren izenak esan nai duan
gañera eskerrak ematea eta Komunioko Sakramentua eskintzea da eskerrik andienak ematea.
G: Zergatik deitzen zaio Jaunaren afaria? E:
Zeren, azkeneko afarian eta afal ondoan Jesusek
egin zituan gauza miragarrien oroipena dan. G:
Zergatik deitzen zaio Aingeruen Ogia? E: Zeren
Jesu-Kristo dan Aingeruen atsegin-kontentua;

eta Jesu-Kristo bera Komunioko Sakramentuan
jartzen dan gure animen janari ta edari izateko.
G: Zergatik deitzen zaio biderako janari ta edaria, edo Biatikoa? E: Zeren Zerurako bidean ongi
ibiltzeko eta betiko bizitza doatsua iristeko janaria ta edaria dan. G: Beraz noiznai ar dezazula
Komunioko Sakramentua, beti artzen dezu biderako janaria ta edaria, edo Biatikoa? E: Bai jauna.
G: Nola bada biltzeko dagoanari ematen zaionean bakarrik deitzen zaio Biatikoa? E: Zeren
Kristauak beti baña batez ere hiltzeko dagoanean, artzen duan betiko bizitzaren bidea. G:
Zergatik izendatzen da Guziz Santua? E: Zeren
Sakramentuen artean Komuniokoa bakarrik dan
Santutasun guziaren Iturburua eta emallea bera
beregan daukana.

HIRUGARREN ERAKUSALDIA
Nork eta noiz utzi zion Eliz Ama
Santari Komunioko Sakramentua.
G: Nork utzi zion Eliz Ama Santari Komunioko
Sakramentu miragarria? E: Jesu-Kristok berak. G:
Noiz? E: Ostegun Santu arratsean. G: Esazu nola
gertatu zan Misterio izugarri hau? E: Ostegun
Santu arratsean, bukaturik Lege zarrak agintzen
zuan afaria, altxa zan maietik Jesus: artu zuan
gerrian eskuzapi bat, eta pertzean ura. Garbitu
ziezten Apostoluai oñak, eta biurtu zan maiera.
Artu zuan ogia, Eta Konsagrazioko hitzak esanik,
eman zien Apastuluai. Artu zuan Kalizaere
arduarekin, eta Konsagrazioko hitzak esanik,
eman zien Apostulu berai. Hau egin ondoan esan
zien: Nik oraiñ zuekin egin dedana, egizue zuek
ere gero, Nere, eta gaur arratsean egiñ, ta bigar
egingo ditudan gauzen oroipena berritzen
dezuela. G: Beraz arrats onetan eman zien JesuKristok Komunioko Sakramentua egiteko eskua
Apostoluai, eta oetatik datozen Apaiz guziai? E:

Bai, Jauna; akindu zien alabaña egin zezeela
berak arrats artan egin zuana. G: Noiz egiten du
Apaizak Sakramentu miragarri hau? E: Mezan
Konsagrazioko hitzak ostiaren ta arduaren
gañean esatean.

LAUGARREN ERAKUSALDIA
Zer dagoan ostian Konsagrazioko
hitzak Apaizak esan ditzan artean,
eta esan ezkero.
G: Ostian zer dago? E: Konsagrazioko hitzak
Apaizak esan ditzan artean ogi pixka bat, eta
esan ezkero Jesu-Kristoren gorputza. G: Jesu-Kristoren gorputza bakarrik ote dago ostia Konsagratuan? E: Ez, Jauna, baizik Jesu-Kristo Jainko ta
gizon egiazko guzia. G: Beraz Ostia Konsagratuan Jesu-Kristoren gorputzarekin batean arkitzen dira beraren odola, anima ta Jainkotasuna?
E: Bai, Jauna. G: Nola hori? E: Zeren Konsagrazioko hitzen indarrez jartzen dan ostian Jesu-Kristoren gorputza bizirik, eta gorputz ziziari ditxeozkanak diran odola eta anima. Zeren gañera JesuKristoren Jainkotasuna gizon egiñ zanetik bat
egiña edo unitua dagoan beraren gorputz eta
animarekin.

BOSTGARREN ERAKUSALDIA
Zer dagoan Kalizan, Konsagrazioko
hitzak Apaizak esan ditzan artean,
eta esan ezkero.
G: Kalizan zer dago? E: Konsagrazioko hitzak

Apaizak esan ditzan artean ardo ta ur pixka bat,
eta esan ezkero Jesu Kristoren Odola. G: JesuKristoren odola bakarrik ote dago Kalizan, Konsagrazioa ezkero? E: Ez, baizik Jesu-Kristo Jainko
eta gizon egiazko guzia. G: Beraz Kalizan Jesu
Kristoren odolarekin batean arkitzen dira beraren gorputza, anima eta Jainkotasuna? E: Bai,
Jauna. G: Beraz Jesu-Kristo guzia dago ostia Konsagratuan eta guzia Kalizan? E: Bai, Jauna, baña
ostian ogiaren eta Kalizan ardoaren antz ta idurien azpian. G: Ostia Konsagratu utsarekin komulugatzen danak, artzen ote du ostia ta ardo Konsagratua artzen dituanak adiña? E: Bai, Jauna;
arzen du alabaña, ala batak, nola besteak, JesuKristo Jainko eta gizon egiazko guzia. G: Zergatik
kristau guziak ez dira komulgatzen ostia ta ardo

konsagratuarekin, Apaizak bezala? E: Enzun det,
asko lekutan onela komulgatzen zirala kristau
guziak anziñako denboran; baña kendu zuala
Eliz Ama Santak usanza hau, zeren gertatzen
zan Jesu-Kristoren odola komunioko denboran
ixurtzea, eta gañera, zeren premiazko gauza ez
dan era onetan kristau guziak Komulgatzea.

SEIGARREN ERAKUSALDIA
Komunioko Sakramentuan jartzean,
eta jarri ezkero Jesu-Kristok egiten
dituan gauza miragarriak.
Erakusleak. Esan dezu len Komunioko Sakramentuari deitzen zaiola guziz miragarria, zeren
mirari guzien artean andiena, guzien oroipena,
eta guzien miragarritasuna berekin duana dan.
Esazu.
G: Zer gauza miragarri egiten ditu Jesu-Kristok Komunioko Sakramentuan jartzean eta jarri
ezkero? E: Asko, eta oen artean zorzi txit arrigarriak. G: Zein dira? E: Lenengoa, Konsagrazioko
hitzak esaten diran une edo puntuan bertan jartzea Sakramentuan Jesus Jainko eta gizon egiazkoa, naiz izan Apaiza ona, naiz ez, naiz Katolikoa,
naiz herejea. Bigarrena, ezin konta al adiña Elizetan egun oro jartzea eta egotea Jesu-Kristo,
Zeruko bere jarlekua utzi gabe. Hirugarrena,
Konsagrazioko itzak esatean bertan biurzea len
ogi zana Jesu-Kristoren gorpuz, eta len ardo zana

Jesu-Kristoren odol. Laugarrena, Konsagrazioko
hitzak esan ondoan ogirik eta ardorik batere
Sakramentuan ez geratzea, baña bai ogi ardoen
antza ta iduriak, nola diran usaia, kolorea, gustoa ta indarra. Bostgarrena, ogiaren eta ardoaren antz eta iduri oek artzen dituanari ematea
ogiak eta ardoak adiña indar. Seigarrena, ostia
batek duan bezin toki txikian jartzea eta egotea
Jesu-Kristo Jainko ta gizon egiazkoa. Zazpigarrena, ostia erdiratzen edo puzkatzen danean ez
puskatzea Jesu-Kristoren gorputza, eta puskatu
ordean osorik arkitzea ostiaren puskarik txikienean ere. Zortzigarrena, Bizirik, eta Zeruan
dituan doai eta edertasun guziarekin jartzen
badaere, hillaren eran egotea Sakramentuan. G:
Nola gerta ditezke gauz aiñ miragarriak? E: Jainkoak nai izate utsarekin, zeren dan Guzialduna
edo Omnipotentea. G: Sakramentua agertzen,
edo sagarako denboran goratzen duenean, zer
ekusten dezu? E: Ez ogirik, zeren ez dagoan; ez
Jesu-Kristo, zeren ezkutatua dagoan, baizik ogiaren antza ta iduria.

ZAZPIGARREN ERAKUSALDIA
Komunioko Sakramentuak
dakartzian ondasunak.
Zer ondasun ote dakartzi Komunioko
Sakramentuak? E: Txit andi ta miragarriak, eta
asko. G: Esaitzu andienak bederik? E: Lenengoa,
animako janaria eta edaria dan bezala, animari
graziaren bizitza ugaritzea. Bigarrena, ongi prestaturik artzen duanari bekatu benialak barkatzea. Hirugarrena, bekatu larrian ez erortzeko
sendagai txik andia izatea. Laugarrena, animaren etsaiak garaitzeko Zeruko indarrak ematea.
Bostgarrena, bekatuak animan utzi oi dituan
zauriak, nola diran onerako gogoaren gabea, eta
gaitzerako makurtasuna, sendatzea. Seigarrena,
bekaturako oiturak eta erraztasunak desegitea,
eta birtuteak iristen laguntzea. Zazpigarrena,
prestaera ederrarekin artzen duanaren biotzean
ixurtzea, askotan beintzat, bere gozotasun miragarriak; animako pakea eta atsegin-kontentu
G:

garbiak. Zortzigarrena, betiko bizitza doatsuaren
prendatzat gure biotzean geratzea.

ZORTZIGARREN ERAKUSALDIA
Zeiñ bekatu izugarria dan Komunio
gaiztoa, eta zer bear dan bekatu
onetan ez erortzeko.
Esan dituzu Komunioko Sakramentuak dakartzian ondasun miragarriak: esangidazu: G:
Guziak artzen ditue, komulgatzen diranean,
ondasun oek? E: Ez, Jauna, zeren asko diran
Komunio gaiztoak egiten dituenak. G: Zer bekatu
da Komunio gaiztoa? E: Sakrilejio guziz izugarria.
G: Zergatik hori? E: Zeren Judasen eran saltzen
duan Jesus Jainko biziaren Semea, eta beregan
danez berriro ipintzen duan gurutzeko neke-oñazeen artean; orregatik jaten eta edaten du, Paulok dionez, bere betiko galera. G: Komunio gaiztoa ez egiteko zer bear da? E: Hiru gauza; lenengoa zer, eta nolako prestaerarekin artu bear dan
jakitea. Bigarrena, Jaunaren grazian egotea.
Hirugarrena, barau naturalean, edo gau erdia
ezkero ezer ere jan eta edan gabe egotea. G:
Onezko damu edo Kontriziorekin Jaunaren gra-

zian jartzen bada bekataria, komulgatu ote diteke? E: Konfesio gabe ez, Jauna. G: Hiltzeko perillean Sakramentu hau artzen duanak Biatikoaren
eran, artu ote dezake baraurik egon ez arren? E:
Bai, Jauna. G: Esan dituzun hiru gauz oek asko
ote dira Komunioko Sakramentuaren ondasunak
arzeko? E: Asko dira, gizon jakintsuen iritzian,
Sakramentuaren ondasunetatik zerbait artzeko,
baña ez ugari artzeko..

BEDERATZIGARREN
ERAKUSALDIA
Zer bear dan, Komunioko
Sakramentuaren ondasunak artzeko
naroro edo ugari.
Erakusleak. Aditu degu, Komunio gaiztoa ez
egiteko bear dirala hiru gauza, eta dira nolako
prestaerarekin artu bear dan jakitea, barau naturalean, eta Jaunaren grazian egotea. Aditu degu
gañera, hiru gauz oek asko dirala, Komunioko
Sakramentuaren ondasunetatik zerbait artzeko,
gizon jakintsuen iritzian, baña ez ugari artzeko.
Esan girazu oraiñ.
G: Komunioko Sakramentuaren ondasunak
ugari artzeko zer geiago bear da? E: Bost gauza.
G: Zeiñ dira? E: Lenengoa da, garbitzea anima,
bekatu larrien loietatik ezezik, benialen gogoetatik ere bai, ta onetarako lagunduko du ongi konfesatzeko hirugarren Partean ipiñiko dan prestaerak. G: Zergatik garbitu bear da anima bekatu benialen gogoetatik? E: Zeren ala aditzera

eman zigun Jesu-Kristok, Apostoluai oñak garbitzean; eta gañera zeren bekatu benialak, ezaguera osoarekin, eta ardura gabe egiten badira,
galtzen diran Sakramentu onen ondasunetatik
asko. G: Zein da bigarrena? E: Anima ederki
apaintzea Fede, Esperanza, Karidade eta beste
birtuteen afektoakin, eta onetarako lagundu
dezake hirugarren partean dagoan Komunio
aurreko prestaerak. G: Zein da hirugarrena? E:
Asmo edo intenzio garbia. G: Zer aditzen dezu
asmo edo intenzio garbiaren izenez? E: Aditzen
det, Komunioko Sakramentua artu bear degula,
ez bortxaz edo borondate gabe; ez besteak egiten duena egiteagatik; ez oitura utsez, baizik
bizitz onean, eta Jesu-Kristoren amorioan aurreratzeagatik, eta beste onen anzeko fiñen bategatik. G: Zein da laugarrena? E: Janzian modestia.
G: Eta onela dijoaz arrotasun andiarekin janzirik,
eta bearbada bularrak estali gabe Komunioko
maiean jartzen diranak? E: Ez jauna? ta orregatik
ukatu bear zate Sakramentua. G: Zein da bostgarrena? E: Beldur Santu ta errespeto andi bat erakustea egoeran, begiratzean, eta modu guztie-

tan. Noren maiean jarri, eta Nor artu bear dan
begiraturik.

AMARGARREN ERAKUSALDIA
Komunioko denboran, eta ondoren
egin bear dana.
G: Zer egin bear da Komunioko denboran eta
ondoren? E: Lenengo gauza da umiltasun andi
batekin, eta belauniko jartzea, ez Aldare aurreko
lenengo mallan, baizik Komunioko lekuan: eta
gizonezkoak jarri bear due alde batean, emakumezkoak bestean. Bigarrena, egon bear da
zuzen, baña begiak beeronz makurtzen dirala.
Hirugarrena, artu bear da eskuetan Komunioko
zapia. Laugarrena, Jauna datorrenean, poliki idikiko det aua, eta azpiko ezpañaren gañean ipiñiko det mia. Bostgarrena, zerbait ezatu dedin,
idukiko det Ostia Santua denbora gutxi batean
miaren gañean, eta gero irintxiko det Fede bizi
eta beldur Santu batekin. Seigarrena ausapaiari
itsasten bazaio Ostia, artuko det miaren puntarekin, eta irintsiko det, eta ala bear bada artuko
det ur pixka bat. Zazpigarrena, joango naiz leku
egoki batera, Jaunarekin biotzez biotz, ordulaur-

den batean bederik, hitzegitera. Zortzigarrena,
denbora onetan emango diozkat eskerrak, eta
egingo diozkat nere erregu umillak, eta gero ere
sarritan oroituko naiz egin didan mesede andiaz.
Bederatzigarrena, ordu laurden batean bederik
ez det txisturik botako; baña oarkabean botatzea ez da bekatu; eta eztulak ematen badu
estutasunen bat, artu diteke istua musu-zapian.
G: Eta nola emango diozkatzu Jaunari Komunio
ondoko eskerrak? E: Al dedan ongiena, eta irakurtzen dakiana balia diteke hirugarren partean
erakusten danaz.

AMAIKAGARREN ERAKUSALDIA
Komunio gogozko edo espiritualaren
gañean.
G: Zer Komunioren gañean hitzegin da aurreko Erakusaldietan? E: Aldareko Sakramentua
egiaz arturik, egiten dan Komunioaren gañean.
G: Omen da beste Komunio mota bat, Sakramentua egiaz artu gabe egin oi dana? E: Bai, Jauna,
eta da Komunio gogozko edo espirituala deritzana. G: Zer ote da gogozko Komunio hau? E: Guganako onginai eta amorioz Sakramentuan dagoan
Jesus maitagarria artzeko gogo, egarri ta deseo
bero batzuek biotzean sortzea. G: Zer bear da
gogozko Komunio ona egiteko? E: Bi gauza;
lenengoa da Jaunaren grazian egotea: bigarrena
Fede, Esperanza ta Karidadezko afektoakin biotza prestatzea eta apaintzea. G: Beraz prestaera
onen ondoren egin edo sortu bear dira Jesus ona
biotzean artzeko eta idukitzeko gogo, egarri ta
deseo beroak? E: Bai, Jauna. G: Non, eta zenbat
aldiz egin diteke gogozko Komunioa? E: Nonere-

nai, naiz etxean, naiz Elizan; eta zenbat aldiz nai
dan ainbeste bider. G: Noiz egin diteke ongiena
edo obeto? E: Meza enzuten, eta Sakramentua
bisitatzen danean. G: Eta gogozko Komunio utsa
egiten duanak artzen ote ditu Sakramentuaren
ondasunak. E: Bai, Jauna, eta batzuetan Sakramentua egiaz artzen duenak baño geiago. G:
Nola hori? E: Zeren gogozko Komunioa egiten
duana askoz ederkiago prestatzen dan zenbait
aldiz, Sakramentua egiaz artzen duana baño.

AMABIGARREN ERAKUSALDIA
Komunioko Sakramentua artzeko
Kristau guziak duen eginbide edo
obligazioaren gañean.
G: Kristau guziak beartuak ote daude artzera

Komunioko Sakramentua? E: Sakramentu oni
dagokion ezagueran sartu ezkero bai, Jauna. G:
Zenbat bider urtean? E: Elizaren lenbiziko denboretan Sakramentu hau artu oi omen zuen kristauak Meza enzuten zuen aldi guzietan. Asi ziran
zabartzen, eta agindu zuan Elizak, Komulga zitezela urtean hiru bider bederik edo Pazko loratuan, Maiatzekoan eta Eguerriz. Etziran zentzatu, geienak beintzat, Aginte onekin ere, eta
azkenean agindu zan Komulga zitezela urtean
bein gutxienez. G: Zer denboraz egin bear da
urtean beingo Komunio hau? E: Pazkoa loratuan:
baña Pazkoaren izenez aditzen dira orain Erramutik urrengo amabost egunak, Erramu eguna
ere amabost egun oetan sartzen dala. G: Non
egin bear da Komunio hau? E: Bakoitzak egin

bear du bere Elizan, bere Arzaiaren baimenik
ezpadu bestetan egiteko. G: Pazkoako denboraz
kanpora ez ote dago beartua Kristaua zenbait
aldiz Komulgatzera? E: Bai, Jauna. G: Noiz ote? E:
Lenbizia; hiltzeko perillean arkitzen danean.
Bigarrena, Zeruko janari hau gabe ezin garaitu
baditu bere griña txarrak, edo ezin iraun badezake Jaunaren grazian. G: Urtean zenbat aldiz artu
bear luke Kristau guziak janari miragarri hau? E:
Gutxienez illean beiñ gizon jakinsuen ititzian. G:
Nor dira Komunioko maiean jartzea eragotzi
bear zaten bekatariak? E: Errian guziak edo geienak dakiela gaizki bizi diranak, nola diran gorrotoan, ordikerian, adiskidetasun gaistoetan eta
usuretan dirauenak.

AMAIRUGARREN
ERAKUSALDIA
Noiz egin bear dan lenbiziko
Komunioa.
G: Noiz egin bear due Aurrak lenbiziko Komunioa? E: Komunioko Sakramentuaren ta Sakramentu berak dakartzian ondasunen ezaguera ta
gustua igerritzen zatenean. G: Noiz azaldu edo
agertu oi da Aurretan ezaguera ta gusto hau? G:
Amar urteetatik amalauren bitartean, geienean
beintzat. G: Zer bear da lenbiziko Komunio hau
Aurrak ongi egiteko? E: Hiru gaura, baraurik, eta
Jaunaren grazian egoteaz gañera. G: Zeiñ dira? E:
Lenengoa. Dotrinaren lau parteak ongi jakitea.
Bigarrena, konfesioko ta Komunioko Sakramentuari dagozten gauzak ere jakitea. Hirugarrena,
ongi konfesatzeko eta komulgatzeko bear dan
prestaera nola egiñ ikastea. G: Zergatik hori? E:
Zeren prestaera hau ikasten ez duan aurra konfesio ta komunio gaiztoak egiteko perillean biziko dan. G: Pazkoaz, edozeiñ egunez egin bear

due aurrak lenbiziko Komunika? E: Hori erabaki
bear du animen Arzaiak. G: Lenbiziko Komunioa
egiteko, berritu bear ote dira arterañoko Konfesioak? E: Ez, jauna, ongi egiñak badira, baña nola
aur denborako Konfesioak egin oi diran nolanai,
eta ardura gitxirekin, berritu oi ditue leku
batzuetan lenbiziko Komuniorako. Erakusleak.
Ongi diozu: eta Konfesioak ezezik, bataioan
emandako hitzak ere berritzen ditue.

AMALAUGARREN
ERAKUSALDIA
Mezaren Sakrifizio miragarriaren
gañean.
G: Komunioko Sakramentua denbora berean
omen da Jesu-Kristoren Legeko Sakrifizio guziz
arrigarria? E: Bai, jauna: ala erakusten digu gure
fede Santak, eta sinisten degu Katoliko guziok.
G: Zergatik da Sakramentu? E: Zeren ogiaren eta
ardoaren anz eta idurien azpian dagoan JesuKristo gure animen janari ta edari izateko. G: Zergatik da Sakrifizio? E: Zeren dan Trinidade txit
Santari Aldarean eskeintzen zaion doai eta
ofrenda guziz eder eta onragarria. G: Nola deritza
Sakrifizio oni? E: Meza. G: Nori eskeinzen zaio
Meza? E: Jainkoari bakarrik. G: Nola bada Meza
batzuek dira Birgrita txit Santarenak, besteak
Apostoluenak, besteak Aingeruenak, edo beste
Santuren batzuenak? E: Ez zeren Meza oek Santuai eskeintzen zaizten, baizik zeen oen oroipena egiten eta gure bitarteko Jaunari ipintzen

zaizkan. G: Zer ezkeintzen zaio Jaungoikoari
Mezako Sakrifizioan? E: Jesu-Kristo Jaungoiko eta
gizon egiazkoa bera ogiaren eta ardoaren idurien azpian. G: Beraz bat dira Mezako Sakrifizioa,
eta Jesu-Kristok gurutzean eskeñi zuana? E: Bai,
Jauna bat dira eskeintzen dan gauzaren aldetik,
baña ez eskeintzeko eran. G: Nola hori? E: Zeren
gurutzekoa eskeñi zuan Jesu-Kristok, ixuriaz
zuan odola, baña Mezakoa eskeintzen da odolik
ixuri gabe. G: Mezako Sakrifizioa ote da Gurutzekoaren Anza eta oroipena? E: Bai Jauna; eta ipiñi
zuan Jesu-Kristok, adirazteko guri, gure amorioa
gurutzean eskeñi zuan Sakrifizioa; eta onen oroipenak iraun zezan Munduak dirauen artean. G:
Nori eman zion Jesu-Kristok Sakrifizio hau egiteko; ta eskeintzeko eskua? E: Apostoluai eta oen
ondorengo Apaizai bakarrik.

AMABOSTGARREN
ERAKUSALDIA
Zertako eskeintzen zaion Jangoikoari
Mezako Sakrifizioa.
G: Zertako eskeintzen zaio Jaungoikoari
Mezako Sakrifizioa? E: Bost gauzatarako. G: Zein
dira? E: Lenbizia, eman al ditekean onrarik
andien eta garaiena Jaungoikoari emateko. Bigarrena, beraren esku ongilleak egin dizkigun
ontarte edo mesede guzien eskerrak emateko.
Hirugarrena, beraren aserrea palakatzeko, eta
gurekin lagun urkoen bekatuen barkazioa iristeko. Laugarrena, gure eta Purgatorioko animen
bekatu barkatuai dagozten penak pagatzeko.
Bostgarrena, Zerurako bidean bear degun guzia,
batez ere bekatutik aldegiteko eta onean irauteko Zeruko laguntza ugariak iristeko. G: Zergatik
Mezako Sakrifizioa eskintzea da eman al ditekean onrarik andien eta garaiena Jaungoikoari
ematea? E: Zeren eskeintzen zaion bere Seme
bakar Jesus Jainko ta gizon egiazkoa, eta ofrenda

hau dan neurririk eta mugarik gabe onragarria.
G: Nola Sakrifizio onek barkatzen ditu bekatuak?
E: Iristen dituala Jaunagandik, bekatutik irteteko
bear ditugun Zeruko laguntzak. G: Hau onela izanik, nola geratzen dira asko beren bizitza gaiztoan? E: Zeren baliatzen ez diran bekatutik irteteko Jaunak bidaltzen diezten laguntzaz.

AMASEIGARREN ERAKUSALDIA
Nola enzun bear dan Meza, eta zein
dan modurik errazena.
G: Nola enzun bear dezu Meza Santua? E:
Ongi oartua, eta errespeto edo begiramentu
andiarekin nagoala. G: Zeiñ ote da Meza enzuteko modurik errazena? E: Batzuei agradatzen zate
modu bat, besteai beste bat, baña guzien arrean
errazena dirudi, batez ere ezjakiñentzat, Jesusen
neke-oñazeak ongi gogoan erabiltzea; eta hau
frutuarekin egiteko lagun dezake laugarren Partean ipintzen dan Mezaren enzunbideak.

HIRUGARREN PARTEA
LENENGO BIETAN
ADIRAZI DIRAN GAUZAK
OBRAZ EGITEKO ERAKUSALDIAK

LENENGO ERAKUSALDIA
Erakusleak: Lenengo Partearen hirugarren
Erakusaldian esan zinduan, Konfesio on batek
eskatzen dituan gauzak. Laugarren Erakusaldian
esan zenduan, zer dan examina, eta azkeneko
Konfesiotik oraindañokoa nola egin ditekean.
Kontu dagigun illabete dala, azkena zu Konfesatu ziñala: egizu arreizkereko examina.
Azkeneko Konfesiotik
oraindañoko examina
Jarri zaite, nere anima, Jaunaren aurrean Elizan, etxean edo leku egokiren batean, au da
sinistu ezazu, begira dagokizula, leku guzietan
arkitzen dan, eta guzia argiro ekusten duan
Jauna. Adora ezazu umiltasun eta errespeto
guziarekin.
Jauna adoratzea
Nere Jaun eta Jaungoikoa! Zu zera gauza
guzien Asiera ta Iturburua, guzien Iraupena eta
Muga edo fiña; eta ni naiz nerez ezereza, eta

dedan izate au zure esku ongilleak emana da.
Ala ezagutzen eta aitortzen det, eta adoratzen
zaitut umiltasun eta errespeto guziarekin.
Jaunari eskerrak ematea
Milla esker, Jauna, oraindaño egin dizkidatzun mesede guziak gatik, eta batez ere zeren
itxedon didazun bekatutik irteteko eta Zugana
biurtzeko? Baña zer egiñ al dezaket nik zure grazia ta laguntza gabe?
Eska zaiozu Espiritu Santuari
bere laguntza.
Atoz, o Espiritu Santua! Atoz beartsuen gurasoa, atoz doaien Emallea: argi ezazu nere adimentua, nik nere utsegiteak ezagutzeko, mugi