Konfesio ta komunioko - 19
ondasunak zeureturik dauzkatzun kristau txaarra, irabazi bidegabeak eginda, gauzaren
batzuek ostu ta biurtu nai ezta, jarraitu nai badezu zere logrerietan, izan beste Judas lapur dirua
maiteago dezuna zere anima baño, iraun biurtu
gabe bakoitzari berea, zoaz nai badezu Infernura; baña barkatu Kristori. Ez joan bere maira;
geituko dezu infernua komunio gaiztoakin, ta
Judasek bezela aurreratuko dezu eriotza burua
urkatzen ezpadezu ere. Anima errukarri urte
osoetan zabiltzana, konfesatzen agertu ezin
dezula, bekaturen bat edo geiago, ez konfesatu
nai ezpadezu, baña barkatu Kristori. Zer aterako
dezu komunio santuetatik, baizik arnatzea zure
kontra Jesusen odola? Dio beste Santu batek,
Sanguinem eius contra te armasti. Daramazu
Jesu-Kristo zure gezur sakrilegoen testigo izatera. Ez dezu obe infernura joan komunio gaizto
gabe. Turkoak, Herejeak, ta Jentil fedegabeak
egiten dituzte bekatuak, zeintzuek gatik kondenatzen diran; baña kristau asko ta askok beste
bekatuez gañean geitzen dituzte komunio sakrilegoak, ta izango dute infernu askoz andiagoa.
Zer besterik egiten du gaizki komulgatzen
danak? Berriztatu Kristoren Pasioata eriotza
Juduak bezela, ta erabilli oinpean bere odola.
Conculcantes sanguinem Christi, san Pablok dionez; ta beren aldetik zikintzen dute Jesusen Korputz ederra, eramanaz lekurik zikininera, zeña
dan anima bekatu mortalean dagoana. Sartutzen naute, esan dezake Profeta baten itzekin,
leiza edo kobao sakon sakon baten. Posuerunt
me in lacu inferiori. Onra ederra Ama Birjiniaren
Seme garbiarentzat. Aginduko balitzakio gure
arteko bati oe baten egoteko ezkabi, edo korputz
guziko lepraz baterik dagoan batekin, nolako
iguia emango ez likegu? Eta eramango dala Kristo ber bera ezkabi guziak baño kiratsuagoa
dagoan anima gaiztora?
Enzun orain zer dion San Bernardino Senakok. Demagun datorrela Eliza batera Mauru edo
hereje gaizto bat, ta atararik Kopoetik hostia
konsagratua sartzen duela Illen obi edo Sepultura ezur ustelez betean, edo daramala Satstegi
edo simurtza batera. Zer esan ta egingo giñoke
alako Gizon fede gabeari. Alkate Jaunak sartuko
luke Karzelan, ta izango litzake beretzat justiziako kastigoa. Bilduko lirake Sazerdote ta beste
kristau asko ateratzeko Jesu-Kristo ostia konsagratuan dagoana, leku ain itsusitik, ta negarrekin lagundu giñoke altarara. Non da gure fedea?
Atoz orain, dio Santu andi aitatu dedanak, ez da
bekatu laburragoa komunio gaizto baten bidez
eramatea Jesu-Kristo ber bera, korputz ta anima,
ao ta biotz bekatuz zikindura lokaitza edo beste
leku zatar batera botatzea baño.
Nai dezu enzun sinisgarri geiagorako ejenplotxo bat? Ona emen. Egun baten eldu zan kristau
bat bekatu mortalean komulgatzera. Artu zuten
bereala sabeleko miñ, edo ala portitz batzuek;
irten zuen Elizatik, ta larri larri joan bear izan
zuen bazter loi batera, ta an errebesatu edo trokatu zuen hostia konsagratua zikintza baten;
adierazotzeko naiago zuela egon bazter loi
artan, kristau aren sabelean baño.
A kristau lotsa gaiztokoa! Nora daramazu
Jesu-Kristo komunio gaiztoa egiten dezunean?
Zuk sinisten dezu bekatu mortalean dagoan
anima dala demonioen abia edo bizi lekua? Eta
daramazu zure amorez ill zan Jesu-Kristo deabruaren etxera? Bai, dio San Bernardino berak,
bekatu mortalean komulgatzen danak ipintzen
du Jesus Luziferren alboan bezala, ta dago an
desprezio andiagoan Kurutzeko arbolan esekita
baño. Ai nere Jaun maitea, dio san Pedro Krisologok, nora zaramaz amorioak. Aska batera jaio
zinanean bezela? Kalbariora? Gurutzera? sepulturara? Ori gutxi zan zure geiegi nai izatearentzat. Zoaz ixil ixillik kristau gaiztoak eramanda
Satanasen etxera, zeña dan bekatu mortalean
dagoan anima zorigaiztokoa. Etxe gaizto ta bigarren infernu onetan ipintzen zaituzte alako kristau madarikatuak, ta au da zuk egin dituzun
mesede andien pagua. Ez naiz ni orain arritzen
enzunaz Santuen esanak. Bekatu andiago dala
gaizki komulgatzea Elizako ateak erre, Kaliza ta
lanpara ostu, urtu ta diru egitea baño. Bekatu
andiagoa dala Gurasoak, Sazerdoteak, ta Aita
Santu Erromakoa iltzea baño. Bekatu andiagoa
da seigarren mandamentuaren kontrako bekaturik itsusienak baño. Bekatu andiagoa dala deabruarekin artu emana iduki ta oni anima saltzea
baño. Gaiztoagoak dirala ala komulgatzen diranak Anas, Kaifas, ta Judas bera baño, onek egin
ezpalu komunio gaiztoa. Ala dio San Bernardinok.
Ori ezin ala izan diteke; ori da ponderazio edo
geiegira jasotzea. Nork sinistu gaizki komulgatzen dan kristauak gaiztoagoa dala Anas, Kaifas
ta Judas bera baño, au komulgatu ezpalitz? Ala
diote kristau ondo ez dakitenak zertan dagoan
bekatuaren anditasuna. Ona baña egia argitan
ipinirik. Anas ta Kaifasen aurrean etzuen erakutsi Jesusek ez ikara, ez beldurrik. Enzun zituen
milla itz astun, artu belar-ondoko lurrera egotzi
zuena; ta guzia eraman zuen pazienzia ezin
andiagoarekin. Obligatzen dute Pilatos azotatzera ezurretaraño, ta odola zeriola bere korputz
ederretik, etzuen keja bat eman, ez nai ezik erakutsi. Atoz orain Sakramentu au egitera zijoanean gertatu zitzaiona. Artu zuen espiritu edo
biotzeko ikara ta larri batek, ta itz zoli zoliarekin
dio, Zuen arteko bat deabrua da. Unus ex vobis
diabolus est. O arriteko gauza! Eskintzen du
arpegia masallakoak artzeko; korputza azotez,
ebakia izaiteko, luzatzen ditu esku ta oñak Kurutzean josi dezen; ta guzia bere borondate ta nai
osorekin. Eta Apostoloai ta aietan guri eman
bear zuenean bere korputza janaritzat ta odola
edaaritzat, ikaratzen da guzia larri larririk dio,
Zuen arteko bat deabrua da. Nork ala ikaratu ta
larritzen du? Nor zan berekin zegoan deabru
ura? Nor zan? Judas. Amabi Apostoloen artean
au zan bekatu mortalean komulgatzeko zegoana. Jesusek sartu bear zuen deabru eginda zegoan Apostolo gaizto onen sabel belz ta madarikatuan. Etzuen zorigaiztoko onek konfesatu nai
zuzen bere bekatua, ez larga bere Maisua sartzeko artu zuen asmo galdua. Esaten du Kristok:
zuen arteko batek salduko nau. Judasek egiaz
esan bear zuen, bera zala, ta negarrekin eskatu
bear zion barkazioa. Etzuen baña ala egin, ta bai
estaldu bere bekatua esanaz, Jauna, ni ote naiz?
Konfesio gaizto bat eginda egia esan gabe bere
bekatuaren damurik etzeramala, artzeeko zegoan Judas komunio santua Jesusek konsagratuko
zuen ta bere eskuekin emango zion ostia bere
korputza zedukana; komulgatuta laster sartu
bear zuen Satanasek Judasen biotz ta korputzean; post buccelam introivit in eo Satanas; eta
Jesu-Kristok egon bear zuen Satanas bere etsaiarekin etxe edo toki baten. Orra zerk larritzen
zuen Kristo. Orain bada, zenbat pozago egongo
zan Jesus, Anas ta Kaifasen etxeetan Judasen
sabel madarikatuan baño?
Igaro zan Judasen komunio gaiztoa, baña jaio
dira Judas asko munduan. Judasek urkatu zuen
burua jabetu zalako Satanas bere korputz ta animarekin. Orain bada, baldin komunio gaizto
batek eman bazion Jesusi anbeste biotzeko
ikara, zekusanian beste amaika Apostoloak egingo zituztela komunio onak gau artan, nolakoa
izango litzake Kristoren naigabe ta larritasuna
lurrean bizi balitz len bezela padezitzeko estaduan, kristauak gaurko egunean egiten dituzten
komunio gaiztoekin? Zenbat geiago ote dira
komunio gaiztoak, onak baño? Begira kristauen
bizimoduari: zein gutxi diran onak, ta berak persegituak. Zer dala uste degu ekartzea Kristo
egunoro Zerutik lurrera igaro erazitzeko alako
injuria ta bidegabeak. A bai! Eta nola pozagorik
jetsiko litzatean berriz Kurutze batean beste
eriotza bat eramateko, ez igarotzeagatik anbeste injuria, nola daramazan orain kirstau askoren
komunioetatik. Obe izango zan Judasentzat inoiz
jaio ezpalitza. Bada zer esan bear ezta komunio
gaiztoak urte osoetan egiten dituztenak gatik?
Komunio gaizto bakar bat izandu bazan Judasentzat ain kaltegarria, ta Jesu-Kristorentzat injuria
ain andia, zer izango da amar, ogei, berrogei
komunio gaizto egin dituztenentzat? Ai ai! dio
Santo Tomas Aingeru Maisuak; ai konzienzia loi
ta gaiztoarekin komulgatzera dijoazanak! Obe
luke, San Krisostomok dionez, demonio aldra
edo pillo bat sartutzea beren korputzetan JesuKristoren aragi ederra baño. Obe luke alakoak,
dio San Ziprianok, ezarriko balute itxasoaren
ondora errotarri bat samatik duela, eltzea baño
altara santura bekatu mortalean.
Usteko dezu Santuak esaten zituztela sentenzia oek beren buruz edo asmoz? Ez kristaua, ez:
esaten zituzten zekitelako guk baño argi geiagorekin, nor dan Jesu Kristo, zer merezi duen; nolakoa dagoan bekatu mortalean dagoan anima,
infernuko bat bezela beltz ta itxusi, ta zein pisu
andiko bekatua dan alako ostatua ematean egiten dana. Orain ixillik daramaz geienez onelako
sakrilejioak.
Baña Santuen esan guziak siniserrazak egiten dira Espiritu Santuak San Pabloren aoz esandituen itz oekin. Jaten duenak ogi Jangoikozko au
graziako prestaera gabe, jaten du bere juizioa.
Au da jatea bere kondenazioa, dio San Krisostomok. Gaizki komulgatzen danak, dio Apostolo
onek beste leku baten, artzen du bere gañera
edo bere kontra bezela Jesu-Kristoren Korputz ta
odola. Zer esan dezake geiago? Nor arritzen ez
da itz oek enzunda? Zer dala uste dezu kristaua
jatea Jangoikoaren juizio edo bakoitzaren kondenatzea? Da sillatzea bezela Kristoren odolarekin
itxaraten digun juizio estua? Zer dala artzea
gere gañera edo gere kontra Jesusen korputz ta
odola? Da nola ere bait esatea, Juduak Pilatosi
esan ziena, orren odola izan didilla gure gañera.
Eta zer atera zuten Juduak Kristoren odola ixuri
erazoaz ta bere gañera artuaz? Gaur da eguna
aien ondorengoai jarraitzen diena kastigo
andiak. Nolako itxutasuna ez ezagutzeko JesuKristo? Nolako gorroto ta ekusi ezina Jende
guziak? Non da odol mantxa andiagokorik Juduena baño? Nolako kastigoa izan etzuten Jesu-Kristo illda geroko urte baten milla bat ta berreun
milla goseak ta ezpatak ill zituenean Kristo ill
zuten Jerusalengo errian? Zergatik? Artu zutelako Jesusen odola beren gañera, au da eman
zituztelako bideak, ta egin Pilatosi eskaariak
iltzeko Jesu-Kristo. Orain bada komunio gaiztoak
baño bekatu txikiagoak gatik Badio San Pablok,
dala berriz Kristo kruzifikatzea, dala erabiltzea
oinpean Kristoren odola, conculcantes Sanguinem Christi; zer esan bear da komunio gaiztoaren gañean? Nolako Kalbario gogorra prestatzen
etzaio Jesusi bekatuko ostatu zikinean, ta deabruaren etxean? Nolako kastigoak ekarriko ez
ditu bere gañera sakrilejio gaiztoen bidez? Bai
dio San Pablok, emendik jaiotzen dira gaitzak ta
eriotzak. Ideo inter vos infirmi, et dormiunt multi.
Askorentzat da Kristoren korputza eriotza dakarren pozoia, nola dan osasun emallea ondo prestaturik artzen dutenentzat. Mors est malis, vita
bonis.
Ai Kristau bekatu mortalean komulgatzen
zeran zori gaiztokoa! dio aserre santu batekin
San Bernardino Senakok: Zure gañera eroriko
dira Dabid Errege Profetak adierazo zituen
madarikazio latzgarriak. Izan didilla beren maia
lakirio edo katigugarria. Fiat mensa eorum
corant ipsis in laqueum. Beren begiak geundu
edo illundu bidiz gauza onik ekusi ez dezen.
G. Nai nuke enzun ejenplo bat edo beste ezagutzeko bekatu onen anditasuna, ta dakarzen
animako kalteak.
E. Ongi eskatzen didazu. Nik nai banitu bildu
Eskritura Santeetan ejenplo egokiak, bearko
nuke denpora luzea. Natan ta Abiron irentsi
zituen bizirik lurrak eraman zuteelako Sakrifiziora su bedeikatu gabea. Anbeste aserratu bazan
Jangoikoa erreberenzia falta bat gatik anzinako
sakrifizioan, zenbat geiago aserratuko zaio ekusirik bere Seme maite maitea Infernu eginda
dagoan toki baten. Antioko Erregeari zerk ema-
ten zion naigaberik andiena eriotzako orduan,
korputza usteldu ta inork sufritu ezin zuenean?
Jerusalengo Eleizan egin zituen sakrilejioak. Zenbat andiagoa da Eleizaren Jabeari, Kristo ber
berari egiten zaiona komunio gaiztoan? Baltasar
Babiloniako Erregeak nolako azkena izan zuen
bere Aitak Jerusalengo Eleizatik eraman zituen
onzi edo baso santuetan ardoa edaten zuelako?
Oza Eliz gizona beingo baten iltzen da Dabid
Errege ta jende guziz askoren aurrean ikutu ziolako Testamentuko Kutxari? Zenbat milla Betsamitar ill ziran lotsa gutxirekin begiratu zielako
Kutxa Santu berari? Aingeruak azotatzen dute ta
erdi illik utzi Heliodorobat sartu zalako Jerusalengo Elizan diruak artzeera. Oen bekatuak guziz
txikiak ziran komunio gaiztoaren ondoan; ala ere
izan ziran ain portizki kastigatuak mundu onetan. Zer itxaraten die Jesu-Kristoren korputz ta
odolari kristau sakrilegoak egiten dizten bide
gabe, edo injuria itsusiak gatik? Nork konta lezakez banaan Jangoikoak mundu onetan ere egin
dituen kastigo ikaragarriak bekatu mortalen
batekin komulgatzera eldu diranakin? San
Ziprianok dakar bere egunetan eldu zala emaku-
me bat bekatu mortalean komulgatzera, ta
komulgatu baño leenago irten zuela Ostia konsagratuti su andi batek, ta utzi zuela erreta emakume zorigaiztokoa igarotzeko emengo erretzeti
beti erre bearko zuten Infernuko suetara. Onelako milla ejenplo erakurtzen dira.
Ai Jauna! Esango dute batzuek, noiz edo
berriz orrelako kastigoak izanagatik, niri etzait
orrelakorik gertatu bein baño geiagotan eldu
banaiz ere komulgatzera gaizki konfesatu ondoan, edo lotsaz bekatuaren bat konfesatu gabe
utzi nuelako edo damu gabe urreratu naizalako
komunioko maira. Osasun galantarekin nago;
bizi naiz kezka andi gabe; ta orren andia balitza
komunio gaiztoaren bekatua, oraingo kastigatuko ninduen. O kristau zorigaiztoan jaioa! Zer
diozu? Bizi zerala osasunarekin ta kezka andi
gabe Jesu-Kristori egin diozkatzun injuria astunen ondoan? Ez luza iritzi, ez: Ez dira zure sakrilejio beltzak sartuko zaku eten ta zulatuan. Zuk
biltzen dezu, esango dizut San Pablorekin, Jangoikoaren aserrearen tesoroak bere Benganzako
egunerako. Gizon gaizto asko eldu dira zaar izatera. Zorionekoa zu Jangoikoak bere zigorra artu
ta kastigatu bazinduz Aita batek bezela. Zorionekoa zu komulgatu zinanean gaizki zure mii guzia
anditu balitzatzu; gaitz andi batekin erori baziña
Aldara aurrean, zure korputz guzia ezkabi edo
lepra gogorez bete balitz, edo Aingeru Santuak
etorri eta azotez ebaki, ta erdi illik gelditu baziña
Elizan Heliodoro bezela. Kastigo onelakoren
batekin ezagutuko zenuan zure bekatuaren
anditasuna, ta izango zenuan penitenzia egiteko
laguntasun andia. Baña zuretzat dauka Jangoikoak kastigo gogorragoa. Zure entendimentuaren
begiak geun andiarekin illundurik daude, ekusten ez dezu bekatuaren belztasuna. Zure biotza
geroago ta gogorrago egin zatzu, ta urratuko ez
da bekatuaren damuz; iraungo dezu gaizki konfesatzen, ta largako dizu pakean Jangoikoak; igaroko zara biotz zikin batekin injuriatzera JesuKristo, ta ixil ixillik egongo da. Ordea egiaztuko
da Jaunaren esana: nik bere denporan emango
diet sari edo pagua. Ori nere kontura gelditzen
da. Ixiltxorik eraman zituen Jesusek Anas ta Kaifasen arrotasunak, Pilatosen sentenzia bidegabea; borreroen azote erruki gabeak, eskini zuen
masalla aldea kolpeak eramateko, eskuak ta
oñak josiak izateko: egin zuten Juduak berekin
nai zuten guziak. Au da zuen denpora, oek zuen
egunak, esaten zien Jesusek; etorriko da nerea,
ta jakin eraziko zaie nor zan kruzifikatu zuteena.
Igaro ziran aien egunak, igaroko ere dira gureak.
Non diran orain ta aspaldian Anas, Kaifas, Pilatos, Herodes, Judas, ta deadarrez Jesusen odola
eskatzen zuten anbeste jende deabrua baño
gaiztoagoak? Noren eskuetan erori ziran ill ondoan. Zer atera zuten bere gaizki eginakin? Eta
norako dira, noren eskuetan erori bear dute
orain bizitza gaizto bat eraman ta penitenzia
gabe dijoazanak altara santuetara? Norako dira
kristau lujurioso asko beren ezpañ zikinekin, ta
korputz bekatuan lizunduakin dijoazanak artzera
Maria Santisima garbiaren Seme maite garbiagoa? Noren eskuetan eroriko dira bekatuen inguruan dabiltzanak, komuniotik bekatura, bekatutik komuniora. O kristau zorigaiztoko ta ordu
gaiztoan mundura etorria; onela itz egiten die
San Ambrosiok: ebilli zerate emakume zikin
baten arpegian lizuntzen mingain zatarrok, ta
zoazte gero negar andiekin bekatu ori garbitu
gabe, laztan edo mun egitera Ama Birjinaren
Seme lirio guziak baño zuriagoari? Esku zikinduekin bekatu loietan elduko zera Kristoren mai
Santura. Oek dira Ama Birjinaren debotoak esaten dituztelako orazio batzuek mingain deabruzkoekin.
Ez berriz galdetu niri zenbat kristau diran
gaizki komulgatzen diranak. Txit asko dira ukatzen, edertzen edo gutxitzen dituztenak beren
bekatuak lotsa gaizki aitu batekin. Txit asko dira
edo okasio gaiztoai larga bage, edo oitura txaarrak kendu gabe, edo beren obligazio jakin bearrak kunplitu gabe urreratzen diranak mai santuetara, ta egunoro daramaz Jesusek injuria beltzak kristaurik geinetatik. O nolako eskerrak
artzen dituen guri anbeste mesede egin ondoan.
Nik azi nituen umeak esan dezake Isaiasekin;
baña artu ditut despreziorik andienak. Idiki ditut
iturri ur ederra ta ezin obeagoa zeukatenak;
baña naiago dituzte Ijituko zingura basatuetan
arkitzen dituzten ur loi, ta zatarrak. Azkenean
esan bear da San Juan Ebanjelistarekin, kanpora
zakurrak, gaizkillak, lujurioso, ta gezurrezko konfesioakin dabiltzanak. Foris canes, venefici,
impediti... Aldatu bizitza, garbitu anima bizitza
bera artu nai duenak.

- Parts
- Konfesio ta komunioko - 01
- Konfesio ta komunioko - 02
- Konfesio ta komunioko - 03
- Konfesio ta komunioko - 04
- Konfesio ta komunioko - 05
- Konfesio ta komunioko - 06
- Konfesio ta komunioko - 07
- Konfesio ta komunioko - 08
- Konfesio ta komunioko - 09
- Konfesio ta komunioko - 10
- Konfesio ta komunioko - 11
- Konfesio ta komunioko - 12
- Konfesio ta komunioko - 13
- Konfesio ta komunioko - 14
- Konfesio ta komunioko - 15
- Konfesio ta komunioko - 16
- Konfesio ta komunioko - 17
- Konfesio ta komunioko - 18
- Konfesio ta komunioko - 19