Konfesio ta komunioko - 18
San Agustinek ematen zien konseju bere Sermoietan enzunlai, komulga zitezela Igande edo
Domeka guzietan. Konseju ederra, dio San Franzisko Saleskok, baña kontuz egin bear dana. Zortzi egunetik zortzi egunera komulgatzeko bear
da bekatu mortal gabe egoteaz ostean, ez iduki
amorio edo eraspenik bekatu benialak diraden
gauzai; ez erortea bekatu benialetan arinki,
sarri, gogo osoz, oituraz, ta kontu gabe. Bear da
eldu komuniora bekatu benial ezagun guzien
damuz, ta asmoaz obetu edo emendatzeko. Bestela, komunio epela egingo da; ta zertako ditu
Jesu-Kristok berekin ain sarri adiskide onak ta
bere maitatzalle piñak ez dituenak? Ez utzi nai
Kristogatik lurreko on izate edo interes labur
bategatik largako lirakeenak, ta joan beragana
maite bat balitza bezela? Atoz ona gezur txikiak
ugari ta beldur gabe esaten dituzuna: esango
balizu Jaun batek gezurrik esaten ez dezun egun
bakoitzean emango dizula ogei errealeko bat,
gezur asko esango zenuke? Ez Jauna. Ogei errealeko bategatik egongo litzake edozein, beintzat
aberats aberatsa ez balitz, egun guzian gezurrik
esan gabe. Eta beingo baten esango bazendu
gezurtxo bat, nolako naigabe ta damua? A!
Esango zenuke, galdu ditut ogei erreal aurkeria
bategatik, kontu piska bat ez idukitzeagatik.
Zerk egiten du pasio txaar ta zaarra ere garaitzea ain erraz? Diru amoreak. Orobat egingo
zenuke bekatu benialak diraden beste gauza
askorekin. Etzinake joango Kristoren legea arkitzen ez dan leku ta itzkera alperretara, bazenuka errentatxo bat egunoro zere etxean, ta leku
on onean egoteagatik. Ala ez da? Ongi. Beraz ez
egitea zuk Jesusen amorez, Jesusen atsegin,
lurreko diru guziak baño geiago balio duteenak
gatik, egingo zenukeana diru batzuek gatik, da
argiro esatea, Jesusi atzea ematen diozula lurreko ondasun galkorrak begien aurrean iduki ezkero; da esatea, diru apur batzuei estimazio geiago ematen diezula Jesusen naia egiteari baño.
Amatzalle ederrak egiaz! Eta joan gero ain sarri
Jesus gana, zein ain gutxi maite dezun? Ez da
asko esatea mundu guzia baño maiteago dezula,
bere amorez garaitu nai ezpadituzu pasio txatarrak; artu bear dira ta ill azeri txikitxo animako
maasti ederra gutxika galtzen duteenak, ez da
asko basaurde zatarrak iltzea; oen kaltea agiri ta
ezaguna da, ta persegitzen ere dira. Baña azeri
gazte ta txikiak inork igarri gabe bezela egiten
dituzte kalte asko; matsaien, edo txarmentuak
ez ausiagatik basaurde zatarrak bezela, ausitzen
ta galtzen dituzte panpanu, edo morgotatxoak,
nondik etorri bear zuten mordoak. Arrapatu bada
azerikume kaltegarri oriek, dio Jangoikoak. Capite nobis vulpes parbulas quae demoliuntur
vineas. Au da kendu animako mastitik, urrutitu,
edo aienatu iges dezen, bekatu benialak, zeintzuek ugari ta borondatez diranean, ta animan
dirautenean kendu gabe, egiten dituzte kalte
andiak.
Ori orrela bada obe izango da gutxitan
komulgatzea. Kontu gaiztoa ateratzen dezu. Ona
zer esan bear zenukean. Ori orrela bada, kendu
bear degu Jangoikoaren amorio andia eragozten
digun guzia. Ori orrela bada, iduki bear degu
kontu txit andia ezertan ere aleginez Jangoiko
ain maite izan gaituenari atsekaberik ez emaiteko. Eraman bear degu bizitza Jesusi atsegin
emango diona, mundutik biotzez aldegina. Izan
bear degu oraziora emanak ta noiz edo berriz
erorten bagera bekatu arinen baten, bereala
bear diogu eskatu barkazioa Jesusi. Artu bear
degu fede sendo bat Sakramentu komuniokoa-
ren gañean, piztu baragana eltzeeko egiarri andi
bat, ta aurtxoak beren Amaren bularrean erasten diran amoreaz edaateko ugatza, ala ta geiago, dio San Krisostomok, egin bear degu guk,
eltzeeko komunioko maira, non Jesusek ematen
digun Ama batek bere aurrari baño geiago ta
amorio geiagorekin, ta gure naigaberik andiena
izan bear da komulgatu ezin geranekoa. Onela
bagabiltza, nolako ondasunak animarentzat?
Nolako irabazi ta aurrerapenak Jaunaren bidean?
Nolako amorio ta pozarekin artuko ez gaitu Jesusek iru bider asteoro bagoaz ere. A bai ta prestatuko bagiña egunoro eltzeeko mai santu onetara: Eta nolako arrera gozo edo beintzat sendagarria egingo ez likegu? Komulga zaite sarri Filotea, esaten dio San Franzisko Saleskok bere
Alaba espiritual bati, ta aren buruan besteai,
komulga zaite, ta al dezun guzian zere Konfesorearen borondateaz. Sinis nazazu, ezen nola
Erbiak zuritzen diran gure mendietan elurra jaanaz, ala zurituko ere da zure anima, edertu ta
apaindu Jesus ain garbi ta ederra jaaten ematen
zaitzunean, edo sarri bazoaz Sakramentu onen
maira.
Baña Filotea ura zan anima Jangoikoari guziz
emana, orazio zalea, bekatu arin edo benialetan
ez erorteko kontu andia zuena, egunetik egunera aurrerapenak egiten zituena birtuteko bidean.
Onelakoak eldu bear dute sarri edo maiz mai
santura, nondik ateratzen dituzten ezin esan
beste animako ondasun, ta sinistu nai badiozu
Maria Jesus Agredako beneragarriari, ondo prestatu ta sarri komulgatzen diran anima askok gloria geiago izango duteela martirioan bizitzan
eman dutenen batzuek baño.
G. Birtutean berriak diranak, edo aurrerapen
andiak egin ez dituztenak komulgatu bear lukee
sarritxo?
E. Ederki galdetzen didazu; ona eranzuna.
Anima Jaunagana biurtu berriak, ez dira guziak
modu batekoak; batzuek abiatzen dira gogo
bero edo ferbore andiarekin, daude prest aldegiteko bekatu txikietatik, nai dute sartu orazioko
bidean, iraun sendo, egin penitenziak ta itz
gutxitan, jarri Konfesore aitu baten obedienzia
osoan bizitza zuzen ta garbi bat eramateko. Oek
nai ta ez bezala izango dituzte, geienez beintzat,
tentazio ta eragozgarri andiak, ala infernuko
etsaien aldetik, nola mundukoenetatik. Onelako
animak eldu bear dute sarri, ez beren buruz,
baña bai Konfesore anima zalearen konsejuz,
mundukoen berriketai jaramonik egin gabe. Nola
obeto garaitu, ta ebaki egoak ta indarra infernuko tentatzalleai Jesu-Kristoren aragi santua jaanaz baño? Kristok anima alakoetan largatzen
duen usai gozoa, da deabruarentzat kirats igeserazotzen diona ta gelditzen da etsai gaiztoa
indar ta aginte gabe. Ur bedeikatu ta Kristoren
irudi edo imajinak ikaratzen, ta urrutitzen badituzte, nola iges-erazoko ez dio Jesu-Kristo ber
berak? Nolako amorroa emanez? Ala bada, zenbat eta tentazio geiagoz inguraturik arkitzen dan
kristau Jangoikoaren serbitzaria, anbat sarriago
eldu bear du komunio santura.
Ori egiten det Jauna, ordea ez dira tentazioak
gutxitzen; naiz gabaz naiz egunez, arkitzen ez
det pakerik. Zertako da komulgatzea sarri? Beragatik; deabruak irten ez dezan bereaz, zeñek
arrabiaz ta gorrotoz geitzen dizkitzu tentazioak,
zu beldurtzeko, zuri iges erazitzeko mai santutik.
Komulgatu ondoan desafia ezazu, ta esan ikara
gabe, ator ona nai badek, etsai gaizto Zerutik
deserrituta agoana betiko; zer nai didak? Nik ez
artzea nere Jesus borondaterik onenarekin etorri
zatana? Ez diat ere beldurrik berekin nagoan
artean. Jarri bearko dek belauniko bezela bere
aurrean, zeñi obeditu bear dion Infernuak. A
zorigaiztokoa! Galdurik dek betiko Jesus Zeruan
ekustea, ezin amatuko dek, ez orain, ez inoiz.
Zer nai dek infernu andiagorik Jesus inoiz ekusi,
ta amatu ezina baño? Nai dek ekusi nola nik
amatzen ziadan?
Onela arrabia eraziko zaio etsai gaiztoari, ta
azkenean pakean utziko dio animari ekusten
duenean konfianza osoarekin jartzen dala Jesusekin peleatzera.
G. Nork geiago sarri komulgatu bear du?
E. Jangoikoaren bidean arkitzen dituztenak
mingoiztasun, ta agortasunak, pake osorik ez ta
bai beti beldurrak. Onelakoak esango dute: otz,
ta epel arkitzen naiz komulgatzean, ta komunio
ondoan; ta esaten da, epelak ez dirala onak Jangoikoarentzat, ta igui ematen diela. Zertarako
bada joan sarri komulgatzera? Zenbat eta jai
andi debotoagoa dan, orduan ni otzago, ta epelago. Nik Kristo artzea da ozpal zati bat artzea
bezela; ez det gozotasunik ez samurtasunik sentitzen; ta batzuetan etortzen ere zait tentazioa,
edo bekatu mortalean nagoala, edo Kristorik ez
dagoala hostia santuan. Ai Jauna! Len izan oi
nituen poz andiak, negar gozoak, nere biotza
samurtzen zan erraz, ta ez nuen largako komunio bat lurreko ondasun askogatik. Baña aldi
onetan ikaratzen naiz gogoratuaz beste gabe
komulgatu bear dedala. Atoz ona biotzeko martirio orietan zauden anima ezagutu gabe zorionekoa. Nai zenuke biotz guziarekin amatu Jangoikoa? Egin bere nai ta borondatea, berari atsegin eman al dezun guzian? Ori bai Jauna, gogo
eta animako deseoa ez det galdu; ez nuke nai
bekatu benialtxo batekin ere ofenditu Jangoikoa,
ta egiten dedanean paltatxoren bat, damutzen
zat bereala, biurtzen naiz Jangoikoari parkazioa
eskatzera. Ori bai? Bada etzaude bizitza epelean; bizitza epelekoak egiten dituzte paltak
kezka gabe, ez dira penatzen beren epeltasunarekin, bizi dira beldur gabe; iltzen zaiztez perfekzio edo on on izateko deseo guziak. Berriz nondik datozkitzu nai gabe ta biotzeko pena oriek?
Nai zenuke ondo komulgatu, eraman Kristori
amorio andi bat, ta nola biguntzen etzeran len
bezala, uste dezu amore gabe zoazela; ta zure
animan arkitzen dan estutasun ta naigabea, da
amorio penazko geiago balio duena, ta on geiago ekarriko dizuna, amore gozatsu, eztitsu
samur, ta biguñ negartsuak baño. Onelako amorea gozoago da; baña bestea alde askotatik on
geiago dakarrena. Amore gozoak ekarri dezake
konfianza arro, ta bere buruaren amorea; billatzean Jesus gere emengo gusto edo atsegiñagatik. Baña amore illun, agor ta penazkoak berez
dakar humiltasuna, ta ez amatzea Jauna gere
gustoz, ta bai dana dalako fede utsarekin. Ez
naiz aspertuko au erakasteaz, zeren anima on
askorentzat da doktrina animagarria.
G. Sazerdotea ez danak artu dezake komunioa egunoro?
E. Bere buruz egiten badu, ez du ondo egingo, zerren anima gutxigan arkitzen da anbeste
komuniorako prestamena. Egiten badu Konfesore jakitun, ta bertuteko bide ezkutuak ondo aditzen dituenaren aginduz edo konsejuz, egin
dezake. Eliza ama Santak ez du eragozten egunoroko komunioa, ta balego kristauetan artako
bear dan prestaera osoa, lurrean izan al ditekeanez, naiko luke, ta ala agertu du bere borondatea. Ordea nola grazian egote utsa, asko ez dan
orretarako, Aita Santu Erromako batek utzi zuen
aukera edo begiratze au Anima-zai, ta Konfesore
aituen eskuan. Jangoikoak denpora guzietan izan
ditu, baditu, ta izango ere ditu anima bertute
andikoak. Oentzat da txit ona egunoroko komunioa; baña ez geienez bestelakoentzat. Komunio
ain sarriak, humiltasun andi baten sustraiturik ez
dagoan animan, ekarriko du lotsa gutxia, edo
desprezioa, gosea etzaio geituko, ta bai gogo
betea; ta gero egingo dira komunio arinegi ta
debozio gabeak. Gaurko egunean ekusiko balute
kristau bat egunoro komulgatzen, nolako zer
esanak ala Konfesore, nola komulgatzen danagatik? Usteko luke jendeak, ekusi bearko lirakeala milagro edo mirari andiak egiten alako kristauak; ez luleela belarra baño besterik jan bear:
ikusiko balie palta txikitxoren bat, zeiña ekusteko dituzten mundutarrak begi zoli ta argiak,
nolako burla ta parreak? Ala, bakea errrietan aleginez izan didin, gutxi gutxitan konbeni da egunoroko komunioa. Egia da ekusiagatik anima bat
egunoro komulgatzen bere Konfesorearen kosejuz, ez dala gaizkirik esan bear; ez du bakoitzak
bere buruarekin bestearena neurtu bear. Elizak
permititzen duena, ez da eragoztekoa eskubiderik ez dutenen ao txaarrez. Ez diot nik iñori eman
egunoroko komuniorik, ez nik baño obeto merezi etzutelako (inork munduan merezi ez duena
bada ere bein bakarrik komulgatzea) baña bai
beste arrazoi onak gatik. (Videatur Calataiudius
tract. de Comu.) Sartutzen dira enbidia edo
ondamuak anima argaletan. Zergatik ni ere
komulgatzen ez nau bestea bezela? Zer ote du
besteak ez dutenik? Onela esaten dute beren
artean, ta bear bada lagunen aurrean, ta datoz
animetara kalte andiak. Komulga ditekez egunoro biotzez ta deseoz; onela geituko da komunio
gosea, ta komunio bakanago egiñetan aterako
da frutu egunoro egiñetan atera zitekeana, prestamentu geiago badarama bakanagoetan. Jai bi
edo irutan errenkan komulgatzea, ez da egunoroko komunioa beste egun askotan komulgatzen
ez danean.
G. Nork ere komulgatu bear ez du ain sarri?
E. Fede laburreko jende batzuek, zeintzuek
komulgatu ondoan denpora gutxi bat eginda
dijoazan Elizatik beren zer egiñetara. Oen fedea
da laburra. Au da Jesu-Kristo eramatea munduko
arazkeria, ta zer egiñen artera. Ekusiko bagendu
Elizakoakin dijoan Sazerdote bat bere bideari
larga, eta joaten etxe batera Jesu-Kristo berekin
daramala, ta igarotzeko denpora berriketa alperretan, jokoan edo jaaten, zer esango genuke?
Fede ta Sakramentu andi onen siniste guzia
galdu duela. Zer esan bada komulgatuta laster,
zerimoniazko egote labur bat egin ta bereala
dijoazanak gatik gosari edo almortzua artutzera,
eta beste zer egin mundukoetara Kristo ber bera
beren Sabelean daramatela, burura ere etorri
gabe, norekin dijoazen? Ona kristauak jakin bear
duen doktrina ondo aztertzekoa. Nork nai daki
Jesu-Kristok dirauala hostia konsagratuan ogi
irudi, edo itxurak desegin artean. Ez da guzien
iritxi berdina jakiteko zenbat denporaren buruan
desegiten dan hostia konsagratu edo ogi itxura.
Batzuek dioe, dagoala desegin gabe ordu erdi
baten; besteak, ordu lauren baten. Beraz ordu
lauren bat Jesusekin igaro gabe eskerrak ema-
ten, irteten duenak Elizatik, irteten du Kristo
aldean duela. Izan diteke desonra edo bidegabe
andiagorik? O Fedearen laburtasuna! Etorri Jesus
hostia santura, ta gero gure barrenera gurekin
egotera, guri mesede andiak egitera; nai berak
gurekin bakartxoan egon, eta guk iges egin, artu
ta atera gerekin munduko arazo zeregin ta
asmoetara? Eta sinisten degu Sakramentu onetan dagoala egiaz Jesu-Kristo? O nola negar egiten zuen Santa Teresak ekusten zituenean kristauak, komulgatu ta astiro Kristorekin Elizan gelditu gabe, irteten munduko lan ta zeregiñetara,
kontuz eman gabe mesede ain andiaren eskerrak, aztertu edo pensatu gabe, gutxi gutxienez
ordu lauren baten, nor etorri dan gugana, zertara etorri dan, norgana etorri dan, ta zer nai duen
gugandik bere etorrera miragarriaz! A eta zenbat grazia, zenbat bedeinkazio, ta zenbat ondasun animako aterako lirakean bisita eder artatik!
Noiz egongo da Jesus grazia geiago egiteko abagune, edo era obeagoan! Etorri zan gure Jesus
bizitza ematera ez ezen, baita ematera ere bizitza luzea ta ugariagoa. Ego veni ut vitam
habeant, et ut abundantius habeant. Au da, etor-
tzen dala Jesus, ez bakarrik ematera guri Sakramentu onek berez dakarten grazia, eragozpenik
ipintzen ez dutenei, baita ere ematera beste
bedeinkazio, ta grazia asko. O kalte andi ezin
esan besteko datozkigunak astiro Jesusekin ez
egoteaz komunio ondoan.
Ona emen gertatu zana Aita Abila Beneragarriarekin. Ekusten zuen Sazerdote santu onek
kristau fede laburreko batek (et hic erat Dacerdos proh dolor!) komulgatu ondoan bereala irteten zuela Elizatik; ta ezaguerazitzeko bere gaizki egitea, artu zuen asmo eder bat. Agindu zien
beste Sazerdote edo Abade biri, egon zitezela
prest kandela irizikiekin kristau komulgatu ondoan laster Elizatik irteten zuen ari, laguntzeko
bidean. Esan ta egin; zijoanean Elizatik irtetera,
jarri ere ziran Abade biak bere aurrean, beren
kandelakin; ta zijoazen aurretik buru utsian. Arritu zan komulgatuta zijoana ekusten zuenaz ta
galdetu zien Abade bi aiei: Jaunak, zer da au?
Zertarako da nere aurretik Kandelakin joatea?
Zertarako izango da? Eranzun zien. Orain komulgatu etzera? Ez daramazu zerekin edo zere bularrean Jesu-Kristo? Ez du Jaun ain andi onek mere-
zi guk argiakin zure etxeraño laguntzea? Lotsatu
zan kristau fede laburreko ura. A bai! Zenbat
kristauri egin bear litzakio beste anbeste?
Komulgatu ondoan, batzuek gelditzen dira denpora apur bat penitenzia kunplitzen, bete
batzuek aldarak bisitatzen, ez gutxi errosario bat
artu, ta errezuak egiten, beren bularrean daukaten Kristori ezer esan gabe, amore ta eskerrik
agertu gabe. O Fedea! Eta zein illa zauden kristaurik geienen artean! Idiki arren biotza Jesusi.
Bai arren bai.
ERAKASTE V.
Komunio gaiztoaren gañean
Ikusi degu igaro diran doktrina edo erakusteetan komunio onak eskatzen dituen prestaerak, zer ere dan komunio epela. Ikusi bear degu
orain, zer dan komunio gaizto ta sakrilegoa, zein
beltz ta itxusia, ta nola kastigatu oi dituen Jangoikoak bekatu mortalean komulgatzen diranak.
G. Zer da bada komunio gaiztoa?
E. Da bekatu mortaletik garbitu gabe egiten
dana.
G. Eta pekatu andia da onela komulgatzea?
E. Etziñaket niri ori galdetu bear; Aingeru
batek ezingo luke adirazo bear bezela bekatu
onen itxusitasuna. Nola bada egin dezake gizon
batek? Bekatu onik ez dago; baña komunio gaiztoarekin egiten dana, da guziz ezain, beltz, ikaragarri, ta besteen azkarria bezala. Nai dezu
ekusi? Adizazu bada. Beste bekatuekin ofenditzen da Jangoikoa zearretara, ta albokerara
bezela; ez artez artez, arpegiz arpegi, bai bere
kreaturetan edo legea ez gordeaz. Baña gaizki
komulgatzen dana, dia zuzen Jesu-Kristoren kontra, egiten dio ber berari, ematen dio injuria bere
Persona Jangoikozkoan. Errege batek ematen
ditu ordena edo legeak; bere mendekoak ez dute
obeditu nai: ematen zaio onekin injuria; baña
berari arpegiz arpegi esaten bazaio itz astun edo
gaistoren bat; edo ematen kolperen bat, zenbat
andiagoa litzake injuria edo bide gabea? Nolako
kastiguak prestatuko ez lirake alako gaiztakeria
egingo lukeanarentzat? Urkamendian bizitza
kentzea, ta eskua ebakitzea lirake gizonen
artean kastigo laburrak. Errege legea ausitzea ez
da onela kastigatzen, zeren ez dan ain belz, ta
itxusia bekatua, nola Errege berari egiten zaiona. Orobat, kristau batek urratzen duenean Jangoikoaren legea, zerbait ostuaz, projimoari
gorroto izanaz ematen zaio injuria Jangoikoari, ta
merezi du beti betiko infernua bekatu mortal
bakoitzagatik. Baña nora igoko ez du ofensa ta
injuriak egiten zaionean Jesu-Kristo ber berari
emanik ostatu pekatuz zikindua? Orain bada Jangoikoaren legeak eragozten badu projimoari
onra galtzea, ondasunak kentzea, banatu edo
iltzea, diralako gizonak bere irudi edo imajinara
egiñak, Sazerdote bati eskuak ezartea bere
opensatzat artutzen badu, ta San Pablok lujuriako bekatuagatik badio, dala nola ere bait loitu
edo zikintzea Jesu-Kristoren korputza, zer esan
Jesu-Kristo bera eramaten bada bekatuz lizundu,
ta loitua dagoan lekura? Nolako kastiguak izango dituzte zori gaiztoan jaio diran kristau lotsagabe onelakoak?
G. Ezin ori sinistu liteke, Jauna, esango dezu.
Juduak egin zuten bekatua zan egiaz belz itxusia, ta besterik ez bezalakoa. Aiek esetsi, ta ekin
zioten arrika, itz astunekin; erabilli zuten JesuKristo ber bera Tribunaletan deshonratzen; azkenik kendu zioten bizitza anbeste mesede artu
ezkero. Baña kristauak gaizki komulgatuagatik
ez die lotsarik galdutzen Kristori, ez burlarik
egin, ez kolperik eman, ez kruzifikatu. Dijoaz
humil humillik altara aurrera, adoratzen dute
Jesu-Kristo hostian artu bear duteena; baña ez
gorrotorik artu, ez beste despreziorik egin; predikadoreak asmatzen dituzte, gu beldurtzeko,
gauza asko.
E. Usteko dezu irtengo dezula zeureaz? Ona
bada nola eguzkia baña argiago egingo ditudan,
bekatu mortalean komulgatzen dan kristauak
ofensa ta naigabe andiagoa ematen diola JesuKristo ber berari, Juduak Pasio santuan egin zitenak baño. Aditu kontuz.
Egitea ofensa bat Persuna bati ezagutzen ez
diranean ondo onen prenda onak, izan liteke
ofensa, ta da beti. Baña ofensa geitzen da ondo
ezagutzen bada persona ofenditu, ta onek merezi baditu onra guziak bere prenda andiak gatik.
Juduak ezagutu bear zuten nor zan Jesu-Kristo,
egin zuten bekatu andia kruzifikatzeaz; baña dio
San Pablok, ezagutu balute nor zan, etzuteela
Jangoiko gloriakoa kruzifikatuko; begitandu
zitzaten zala Jangoikoaren kontra zebillen gizona, zala Sorgin deabruarekin aitzen zana gaixoak osatzeko, ta itxutasun onekin kondenatu
zuten gaiztotzat, etzekitelako zala Jangoikoaren
Seme berak itxaraten zuteena. Onegatik Jesusek, iltzen zegoala, Kurutzetik eskatu zion Aita
Zerukoari, Jauna, barkatu oei, zeren ez dakiten
zer egiten duten, ezagutzen ez naute. Baña nor
dago kristau komulgatzen diranen artean, ez
dakianik nor dan Jesu-Kristo bere biotz zikiñera
daramana ezagutzen ez duena bere Jangoiko-
tzat? Esan bada; egin dezake Kristok hostia santutik orazio au Parkatu, Aita nerea, kristau onek
egiten didan ofensa izugarria, zeren ezagutzen
ez nauen, edo ez daki zer egiten duen? Zein
gutxi! Guk ezagutzen degu hostian guregana
datorrena dala gure amorez munduan gelditu
zana, dala Maria Santiximaren Seme bedinkatua,
dala juzgatu bear gaituena Juizioko egunean.
Beraz gure sakrilejioa da ezaguera osoaz egiña,
estalgarri edo eskusa gabea.
Geiago. Juduak gandik artu zituenean ofensa
ta injuriak, etzegoan bere Gloriako janzi, ta inditasunean. Zirudian gizonen begietan beste gizonen gisakoa; zeduzkan estalduta bere Jangoikotasunaz batera bere korputzeko doai ederrak.
Errege bati ofensa bat egitea Arzai baten soñokoakin janzirik dagoanean, ta guziz argirio ezagutzen ezpada Errege dala, ez da gaiztakeria ain
itxusia, nola ezaguturik argiro Errege dala, egiten bazaio Errege janziakin bere Tronoan dagonean. Au nork ez daki? Zer egin zuten Juduak, ta
zer kristau gaizki komulgatzen danak? Juduak
ofenditu zuten argiro ezagutu gabe, Gloriako
soñoko edo janziakin etzegoanean. Baña bekatu
mortalarekin komulgatzen danak ezaguturik
argiro nor dagoan Ostia konsagratuan, ematen
die injuria Jesu-Kristori bere Aitaren Glorian edo
eskuitik dagoan denporan, illen artetik piztu
ezkero. Dakarte lurrera nola bait indarrez bezela
Zeru igo zuenetatik, eramateko bigarren Kalbariora, negarrekin dion bezela San Agustin
andiak.
Ez dago onetan guzia. Jesu-Kristok Juduen
aldetik zeramazanean anbeste atsakabe edo
ofensa, bazuen bai zerk poztu, zerk arindu bere
naigabea. Artu zituen pena guziak bere naiz,
bere borondatez, zekialako zenbat mesede etorriko zitzaizkon gizonari. Bazekian jaioko zirala
martiri asko, ta oek idukiko zuteela ejenplo edo
jarraigarri ederra Gurutzeko eriotza Juduen alde
edo eskuetatik artzen zuenetik. Bazekusan
Gurutze artan jaioko zirala anbeste Apostolu,
anbeste birjina Santa ta garbi, anbeste Penitente, ta anima on denpora guzietan ekusiko ziranak; ta esan genzake nola ere bai Juduen bekatuagatik Adanenagatik Elizak kantatzen duena,
O zorioneko bekatu anbeste on ekarri duena!
Baña zerk poztuko du Jesu-Kristo daramanian
kristau gaiztoak bere barren bekatuz betera,
bere etsairik andienaren ondora? Zer on etorriko
da lurrera komunio gaiztoetatik? Zer kalte ez?
Ez da onenbestean bukatzen komunio gaistoarekin kristauak egiten dion ofensa. Juduen
bekatua zan denpora laburrekoa, iraun zuen
Jesusen Pasio santuak iraun zuen bestean. Bein
bakarrik izan zan azotatua, bein bakarrik kurutzetua, ta beste lotsatasun guziak bukatu ziran
bere eriotzarekin. Ordea zenbat luzeagoa da
komunio gaiztoen bidez ematen zaion eriotza,
edo kruzifikatzea. Darabilte onelakoak Kristoren
odola ostikopean, San Pabloren itzkeran. Concultantes Sanguinem Christi. Zenbat komunio gaizto egin dira Judasegandik asi ta onarañokoan?
Zenbat egingo dira munduaren azkeneraño?
Beraz beti darabilte kristauak beren Salbagille
ona kruzifikatzen munduko lau aldeeretan. Eta
ain sentigarria izan bazan beretzat Judasek egin
zuen komunio bakarra beste amaika Apostoluak
komunio ederra egin zuten unean, nolakoa izango da anbeste kristauren komunio gaizto egunorokoekin ematen zaion sentikizuna, ta injuria?
G. Ote dago nondik ezagutu komunio gaiztoaren belztasuna esan diran arrazoiaz gañetik?
E. Bai, ta ona zein argia. Nork nai sentitzen du
geiago adiskide, ta mesedetu baten aldetik
artzen dan naigabe, edo injuria, etsai ezagutu
baten aldetik artzen dana baño. Juduak egitea
anbeste desprezio, ez da ain sentigarria, zeren
diran bere etsai ezagunak. Ordea kristau ain
mesedetuak, ain maite izan dituenak egitea
alako injuriak amorioa geien agertzen dan
lekuan nola izan ez sentikizun andia? Ala kejatzen ere da Profeta baten aoz; nere etsai batek
esan balit iztastun bat, igaroko nuan. Si inimicus
meus maledixissei mibi substinuissem, utique.
Da esatea bezala, Judu ezagutzen ez nautena
parre ta siñu egitea Sakramentu au Kalerik kale
darabiltenean, kristauak komulgatzen ekusten
dituztenean, igaro erraza da. Turko ed Mauru
nere konturik ez duteenak, Mahoma nere ordean
adoratzen dutenak, ez egitea niri jaramon ta
kausiorik, ta despreziatzea meza Santuan nere
korputz preziosoa, ez da arritzeko gauza. Herejeak eskribitzea libruak nere Sakramentua persegitzeko, erretzea Eliza Santuak, ostutzea
kopoeak Sagrarioak ausirik, ta botatzea lurrera
ostia konsagratuak, edo gañibetakin zulatzea,
igarokorra da; substinuissem utique. Oek guziok
nere etsai jakiñak dira, itxuturik daude ez sinistzeko ni nagoala ostia konsagratuan, ta sinistuko
balue ni nagoala, ez lirake alako injuriarik egingo. Baña kristau sinistea duteenak, nere maira
biltzen diranak janaririk gozoena artzeko, etortzea anima beltzituekin, nere etsai eginda eramateko bekatuko osin batera, nola nere biotza
minberatu ez? Nola igaro nezake esker ain gaiztoa ekusita? Homo unanimis. Gizon nere animarekin bat bezela egiten dedanak komunio santuaren bidez, egin alako traizioa? Aingeruren
janaria arrapatu demonio batzuek baño gaiztoagoak eginik dauden kristauak? Eman ganau beltzai Arri prezioso guziak baño geiago balio
duana? Eman zakurrai Santuak Santu egiten
dituana? simaur loiz beterik dagoan tokira bota
Kristo? O Aingeruak! Zer diozute onenbeste desprezioren artean ekusitan Zeruko Tronuan ikarazko amoreaz adoratzen dezute Bildots eder, ta
ain maite dezutena?
Ots andia egin du beti munduan Judasen palsakeriak, eman zuelako Jesus bere Maisua
etsaien eskuetan apa edo musu batekin. Baña
geitzen zuen gaiztakeria adiskidetzat bere burua
emanaz saltzen zuen une artan. Judas, esaten
dio Jesusek, apa batekin saltzen dezu Gizonaren
Semea? Izen au artzen zuen batzuetan Kristok.
Zan esatea bezala: A Judas! Zu nere eskolan
azia, munduan beste asko largata nere Apostolutzat autatua, nerekin mai baten egon zerana, zu
izango ziñan ni salduko ninduzuna, ta ori apa
batekin Maisuaren izena emanaz adiskide leial
baziña bezala? Osculo Filium hominis tradis?
Bada zenbat arrazoi geiagorekin esango dio
Jesusek bekatu mortalean komulgatzera dijoan
edozein kristauri Judasi esan ziona ber bera. Zu
etorriko zera apa laztan batekin ni saltzeera; ni
eramatera biotz bekatuz lizundu ta kirastura? O
Ezpañ zorigaiztoko muñ egiten diezunan Ama
Birjiñaren Seme garbi ederrari! O kristau gaiztoa! Nere esanak gorde nai ezpadituzu, naiago
badezu igaro deabruaren eskolara, ta serbitu
mundua, zoaz ordu gaiztoan; utzi pakean niri, ez
adiskitzat zere burua eman nere etsai andi bat
izanik. Izango ditut maite izango nauteenak, serbitzari onak, biotz garbiakin etorriko diradenak.
Ni engañatu nai garbirik zatozelako estalkiaz?
Saldu adiskide baziña bezela? Sartu nere biotzean burni zorrotz bat Joab gaiztoak Abner
kulpa gabeari korputzean bezela apa laztan
batekin. Pakea dalakoan isuri odola ta eman
eriotza? Estudit sanguinem beli in pace.
Biurtzen da Elizako Santu andi bat onelako
kristau gaiztoen kontra ta esaten die aserre santuan, Egon ezin bazera zere pensamentuak ta
itzak zikindu gabe bekatu loian; larga nai ezpadiozu bekatu lagunari, zere atsegin osoa arkitzen badezu eskuka ta laztan lujuriosoetan,
zoaz, ase zaite bekatuz; baña barkatu Kristori; ez
etorri ezpañ zikinduak eskintzera Jesusi, ez adiskidetzat eman zere burua; ez eraman Kristo Kaifasen etxean baño gogo gutxiagorekin egongo
dan sabel gaiztora. Parce in te Christo. Gorrotoan bizi zeran kristaua, etsaiari barkatu gabe,
arpegi gaiztoa erakusten diozula, agurra ere
ukatzen zabiltzala; ez barkatu nai ezpadezu Kristok agindu[247-248/255 (latina)]agatik, ezarri
biraoak, bedeinkazio ta orazio orde, egizozu nai
beste gaitz, baña barkatu Kristori. Parc in te
Christo. Etzoazela pake edo komunioko maira.
Eragozten dizu Jesusek ara eltzea projimoarekin
pakeak egin gabe nai du humilla zaitezen. Nolako arpegiarekin agertuko zera bere maira bere
esanak egin nai ez dituzun unean? Nolako arrera
egingo dizu bera zere barrunbera daramazunean, ekustera an zure biotz zital, prestubez,
dollor, ta gorrotoan sendotua? Iges bada maitik
orrela zauden artean, ta bestela bere korputz
ederra izango da zuretzat Judasentzat bezala
pozoi betiko eriotza ekarriko dizuna. Iñoren

- Parts
- Konfesio ta komunioko - 01
- Konfesio ta komunioko - 02
- Konfesio ta komunioko - 03
- Konfesio ta komunioko - 04
- Konfesio ta komunioko - 05
- Konfesio ta komunioko - 06
- Konfesio ta komunioko - 07
- Konfesio ta komunioko - 08
- Konfesio ta komunioko - 09
- Konfesio ta komunioko - 10
- Konfesio ta komunioko - 11
- Konfesio ta komunioko - 12
- Konfesio ta komunioko - 13
- Konfesio ta komunioko - 14
- Konfesio ta komunioko - 15
- Konfesio ta komunioko - 16
- Konfesio ta komunioko - 17
- Konfesio ta komunioko - 18
- Konfesio ta komunioko - 19