Konfesio ta komunioko - 16
G. Fedeko gauza guziak sinistu bear ditugu
begi itxiakin, ordea txit onak dira ejenplo edo
gertaerak Fedea sendotzeko; nai nituzke
batzuek enzun.
E. Ongi diozu fede laburrekoentzat txit onak
dirala Jangoikoak Fedearen sinisgarri egin dituen
mirariak, ta ez da Fedeko Artikulorik, zeñen argi-
biderako egin diran geiago. Zenbat bider ekusi
da Ostia konsagratuetatik odola irtetzen herejeak desprezio arrigarriak egin ondoan? Zenbat
alditan agertu da askoren begietan aurtxo ederraren irudi edo itxuran? Zenbat bider abereak ta
infernukoak belaunikaturik Ostia santua igarotzean? Zenbat Sazerdote Santuak ekusi dut argiro Jesus Ostian bertan meza emateko orduan, ta
argia zeriatela Korputzetatik? Nork esan, zenbat
atsegin gogoz beterik arkitzen ziran komunio
ondoan San Ignazio Loiolako, San Felipe Neriko,
Santa Theresa ta anbeste Santu ta Santa! au da
bai janari atsegin guziak dauzkana. Omne delectamentum in se habentem. A nola esan dezakean Kristok Isaak Esauri baño arrazoi geiagorekin! Ogi ta ardoa eman diot zure anexe Jakoberi,
au da eman al dezodan guzia, zer eman dezakezut zuri? Eman guri Jesusek ogi ta ardoaren irudien azpian bera dan guzia, zer eman dezakegu
geiago? Eta zer emango ez digu berekin batera
guk bear bezela anima garbiakin artutzen badegu! Ona Santa Theresak beste mundutik etorrita
esan ziona Jangoikoa ekusteko goseaz zegoan
anima txit on bati. O anima zori onekoa! Zerga-
tik larritu ta nekatzen zera Jangoikoa ekusteko
egarri penazkoaz, egun oro badago altara santuan guk Zeruan gozaten deguna ber bera? Guk
ekusten degu argiro Gloriako argiarekin; zuek
lurrean Fedekoakin ta merezimentuarekin. Zuen
emengo gozatzeak geitu dezake merezimentua.
O ta bagenu guk Fede bizi bat, amore andi bat,
ta konzienzia garbi bat eldutzeko grazia guzien
Iturri bizira! Nola desterro edo erbeste onetako
naigabeak gozatuko lirakean Jesus sarri bisitatu
ta artuaz! Zertako da ekustea Fede bizi bat dutenentzat! Ona emen ejenplo ederra! Egun batean
meza ematen zegoala Sazerdote bat Parisen,
agertu zan Jesus Ostian aurtxo eder baten irudian txit askok ekusten zuteela. Joan ziran arinka berri au ematera San Luis Erregeari; Jauna;
betor laster Ostian ekustera Jesu-Kristo aurtxo
eder baten itxura zoragarrian. Eranzun zien Errege Fede andikoak: ez det nik ekusi bear korputzeko begiekin sinisteko Ostia konsagratuan
dagoala Jesus ber bera. Sinisten ez duteenak,
dijoazala ekustera korputzeko begiekin. O Fede
bizia! O Fede engañatu ezin dana korputzeko
begiak bezela! Sinistu bear degu bada sendo
sendo, Ostia konsagratuan adoratu, ta artutzen
deguna dala, Aita Eternoaren Seme gure amorez
egin zana gizon Ama Birjinaren sabel garbian,
Gurutzean ill zana ber bera, ta orain dagoana
Zeruan Aingeru, Santu ta Santa guziak adoratzen duteena, ta etorriko dana Juzioko egunean
mundu guzia juzgatzera. Au ondo sinisten duenak, artuko ditu bitarteko onak biotza garbitzeko
mai Santura eldu baño leenago. Ala izan didilla.
ERAKASTE II.
Nola gauden komuniora obligatuak,
ta zein gauza txit ona dan
sarri komulgatzea
Erakatsi degu igaro dan doktrinan, nola sinistu bear diran komulgatu baño leenago, Aldarako
Sakramentu Santuan sarturik dauden mirariak,
ta nola Fedeko egia dan Ostia konsagratzen
danean, arkitzen dala Jesu-Kristo ber bera.
G. Zertarako ordea utzi zigun gure Redentore
maiteak Sakramentu ain miragarria?
E. Prestaera onakin artzen duenarentzat, izan
didin animako janaria, grazia ta bertuteak geitzeko.
G. Beraz komulgatzeko obligazio estua da?
E. Nola ere dan. Ona arrazoi zuzena. Jaten
ezpadezute Gizonaren Semearen (izen au artzen
zuen sarri Kristok) aragia, ez dezute bizitzarik
izango zuen animetan. Orain bada animako bizitza, edo grazia gabe Zerurik ez dago. Komulgatu
gabe animako bizitzarik, edo graziarik ez. Beraz
bear bearra da, al didilla, komulgatzea, salbatuko bada.
G. Eta komulgatu ezin danak eriotzako peligroan, nola izango du salbazioa?
E. Komulgatzeko prestaera, borondate edo
nai sendoarekin. Arkitu zan Santa Juliana Falconeris azkeneko gaitzean komulgatu ezin zan gaitzaz. Eskatu zion Sazerdoteari ekarri zezola Ostia
santua edolarik adoratzeko. Ala egin zuen Apaiz
bere animako garbitasun, ta Kristoren gosea
ezagutzen zuenak. Eskuan artu zuenean erakusteko ta adoratzeko Julianak, ezkutatu zitzaion
Sazerdoteari eskuetatik Ostia santua, guziak
arritu zirala mirari arekin. Andik laster arpegi
gozatsu batekin ill zan Santa zorionekoa, ta
erantzi zuteenean illa bezela janzitzeko, arkitu
zien biotzaren gañean ostiaren marka edo señale modu bat, ta igarri zuten, ostia igaro zala
Santa andi aren barrenera.
G. Noizik noizera komulgatu bear degu?
E. Edolarik urtean bein Pazkoako egunen
batean, ta leenago eriotzako peligroan bagaude.
G. Jesu-Kristok zer agindu zuen gauza onen
gañean?
E. Etzuen gauza erabakirik utzi; bai komulga-
tu bear zala bizitza betikoa izan nai zuenak, ta
sarri egitera dendatu edo animatzeko, esan
zuen, ogi au jaten duena biziko da beti. Erakurten degu San Lukas Ebanjelistak eskribitu zuen
Apostoluen Egikarietan, lenengo kristauak
komulgatzen zirala egunean bein; eta nola kristau aiek zeuden Kristoren amorez beteak, gauza
alperra bezela zan ipintzea agindu jakin, edo
egun erabakirik. Persekuzio gogorren artean bizi
ziran, ta billatzen zituzten leiza, Kobao, edo
lurazpiak meza esateko, komulgatzeko, ta ofizio
santuak egiteko. Argatik anbeste kristau, anbeste martiri denpora zorioneko aietan, irtetzen
zuteela komuniotik Leoi sua botatzen zutenak
bezela. Iraun zuen oitura santu onek eun urte
baño zerbait geiago. Debozio artan zerbait oztu
zanean Jendea, komulgatzen ziran zortzi egunetik zortzi egunera Aita Santu Pio lenengoaren
ordena edo aginduz. Nagitu ziran gerora kristauak pakearekin, ta azkenik Inozenzio irugarren, ta Erromako Aita Santuak Letrango Konzilio
Santuan, ipini zuen mandamentu estu bat,
komulgatu bear zala gutxienez urtean bein Pazkoako denporan.
G. Ori orrela izanik, zertako da sarriago
komulgatzea?
E. Eliza ama Santak ezin bestez bezela ipini
zuen urtean beingo komunioa, ekusirik kristau
askoren atzerapen ta nagitasun lotsagarria.
Baña beti eman du konseju, beti erregutu komulga gaitezela txit sarri. Ona zer esaten duen azkeneko Konzilio jeneral, edo Elizaguzikoak, au da
Trentokoak. Naiko luke Konzilio Santuak meza
guzietan izan ditezela komulgatzeko kristauak;
esango balu bezela, komulga ditezela egunoro.
G. Alde batetik erregutu egunoro komulga
ditezela kristauak, ta bestetik ez agindu urtean
bein baño komulgatzea, nola da ori?
E. Nola dan? Bekatuak geitu ez ditezen ekusirik gure nagitasuna, ez du ipini urtean beingo
komunioa baizik aginduz edo bekatu mortalaren
bean. Berriz ondo esan, erregu, ta palaguekin
bezela ekarri nai gaitu sarri komulgatzera. Ama
batek ekusten duenean bere semetxoa gaixorik,
adoregabe, ta aginte gutxirekin igui ematen
diola jaatekoak, edo botika edariak, zer asmo
artzen du? Nere Semetxoa, esaten dio, ezin biziko zera jan gabe; osatuko bazera artu bear dezu
edaari mingoitz au. Ekusirik bere atzerapena,
naieza, ta ikara modua jaana ta edari guzia artutzeko, esaten dio erreguka ta palaguka, aurra
bada, ar zazu nere eskuetatik kollara bat salda;
ondo esanda artu erazitzen dio; aurra beste
kollarakada bat, ta ala geldika guzia ezpada ere,
artzen du mutiltxoak: beste batzuetan jan edo
edan dezan, eskintzen dio dirua, gozoa, edo zer
edo zer, ta dakar alimentua artzeera. Onela
bada gure animetako Ama bezela egiten dan
Eliza santak, ekusirik bere Semeen gaitza, ta
nola komunioko janari gabe bizitza betikoa galdu
bear dan, zer asmatzen du? Ene umeak, ar zazute edolarik urtean bein janari osakarri au, ta
geiagotan ar dezagun, erregutzen gaitu, ta urteko egun askotako dauzka Aita Santuen bidez
ipiñi, edo eskiñirik induljenziak, anima gaitezen
eskin-sariekin artzeera komunioa sarriago. Au
nai du, au eskatzen digu erreguz, ta ez bakarrik
komulgatzea urtean bein.
G. Urtean bein baño komulgatzen ez diranak,
nola bizi oi dira geienez?
E. Arrazoi egiazko gabe, ta beren nagitasunez
largatzen duteenak, Jangoikoaren beldur gutxikoak dira, fede argalekoak ta daude pekatu
askotan erorteko peligro andian. Gaude etsaiaz
inguraturik, tentazioak ez dira palta; igesi bezela dabillenak etsaiak ta beren tentazioak garaitzeko laguntasun ta bitartekorik sendoenetatik,
nola garaituko dituzte? Iges Kristoren maitik, ta
nola iraun animako osasunean? Zer itxaran
dezakete Jesu Kristo gandik onelako nagi, alper
ta bere amore gabeak, edo beintzat gutxikoak?
Atozte nigana, dio Jesusek, neke, karga, edo tentazio andien azpian bizi zeratenak, ta nik arinduko dizut, nik aterako zaitut tentazio guzietatik,
nik emango dizut janari gozo, ta sendagarri bat.
Et ego refician vos. Kristo dago gau ta egun Eliza
santuetan Karzela baten bezela zarraturik, dator
egunoro Aldara santuetara, ez bakarrik Sazerdotea komulgatu didin, baita ere naiz komulgatu
ditezen beste kristauak, ta gu urte guzian bein
baño ta ezin bestez bezela, elduko ez gerala?
Nola artuko ditu borondate txaarreko komunioak? Ezpalitza munduko oniritziagatik, edo eskomunio santuaren beldurrez, edo txartela eman
bear dalako, egongo lirake batzuek urte osoetan
konfesatu ta komulgatu gabe. Oek, zer itxaron
dezakete Jesu-Kristo gandik? Nola egiten ere
dute beren urteko komunioa? Ote dira oraziora
emanak? Irakurtzen dituzte libru onak? Egin
limosna asko? Eta nola iraun lezakete bekatu
gabe?
Obe da gaizki komulgatu baño, urtean bein
baño ez komulgatzea: au da beren soñua.
Nik diot, obe dala gaizki komulgatzeko, ez
komulgatzea inoiz; obe da ez komulgatzea Pazkoaz ta eriotzako orduan ere, ta obe da infernura jestea batere komulgatu gabe komunio gaizki
egiñakin baño. Ordea, nok obligatzen zaitu ta
esaten dizu gaizki komulgatzeko? Gaiso bati esaten dio Medikoak, ar zazu alimentu bear dana.
Gaixoak eranzuten dio: ez det artuko, zerren
gaitz egingo dit. Medikoak dio, jaten ezpadezu,
illko zera naita ez; ez dago osagarririk jaten ez
dutenentzat. Dana dala, ez det jango illabete
onetan. Gaitz egingo dit. Ez dizu gaitzik egingo
janak bear dan bezela artutzen badezu. Garbituko dizugu sabel ori botikako batekin, ezarriko
diogu saldeari ozpin edo binagre apur bat. Ez
orrelakorik eranzuten dio gaiso ero edo gaiztoak;
irauten du bere tema txaarrian, ta egun gutxiren
buruan iltzen da janezaz. Zer esango zenuke
onelako gaixoagatik? Eta zer esan bear da kristau nagi askogatik, zeintzuek sarriago ez konfesatu ta komulgatzeko aitzakitzat ematen duten,
obe dala gaizki komulgatzeko batere, edo urtean
bein baño ez komulgatzea? Esaten badiezu,
argalduko dirala animako janariaren paltaz,
presta ditezela animako loiak kenduaz, onela
gaitzik egingo ez diela komunioak, ez dute enzuterik ematen, ta nai dutelako bizi nasaitasun
guziaz, aldegiten dute Kristoren mai ederretik.
Ekustea da garizumako egunetan jende gazte
lasai urte guzian Sakramentuetatik igesi ebilli
diranak, bear bada parre ta ista egiten zienak
kristau on sarritxo komulgatzen ziranai, ekustekoa da, diot berriz, zein larri ta estu ebilli oi diran
Pazkoako zer eginak egin artean. Norekin konfesatuko ote naiz? Esaten du bakoitzak. Esamina
apur bat egiten dute, libru on bat edo beste erakurri; beste batzuek, bear bada asko jakiñagoak,
dijoaz Konbentu batera, an bost edo sei egun
eginda, engañatzeko ezagutzen ez duan Sazer-
doteren bat. Igarotzen dute nola ala konfesioko
ibaitxoa, au igarotzeko, ezarten dute karga dio
Santa Theresak, ta komunioko lotsagaiztoko bat
eginda, karga berriz lepora, esan nai det, lengo
bizitza lasai, olgantza txatar, ta okasioetara. O
jende zorigaiztokoak! Zer aterako dezute azkenean! Orra zertara joten duten zuen urteko
komunioak.
Beste batzuek dira Pazkoaz ere komulgatzen
ez diranak, esaten duteela beren artean, zertako
komulgatuko naiz sakrilejio bat geitzeko? Ni
nago okasio gaiztoan, edo batere ondu gabe
lengo konfesiotik, edo kunplitu gabe penitenzia,
restituzioak ezin absolbituko nau Konfesoreak;
zertako berriz konfesiora joatea gezurrak esateko, bekatuak ixiltzeko? Obe det itxaran denpora
obeago batera; gerora kenduko al det okasio
gaiztoa, kendu oitura txaarrak, kunplitu penitenzia ta restituzioak. Estalgarri oekin, txartelaren
jira bira bat eginik, daude iru ta lau urtean konfesioko ta komunioko sakramentuetara eldu
gabe. Calahorrako Obispaduan urteko komunioa
arrazoi egiazko gabe largatzen duteenak, daude
egin ezaz beste gabe eskomulgatuak inork jakin
ezagatik.
Eliza Ama Santuak agintzen du artzen duena
eriotzak Pazkoako komunioa egin gabe, ez didilla artua izan Elizan ez bizitzan, ez enterratzeko,
ta alakoari kendu bear zaiola Santuen Komunioa,
edo kristauen arteko partiltasun animakoa.
Nola eraman lezakete egun on bat lurrean,
nola lo egin gozoro, Eliza Ama Santaren aserrearen bean? Itxaroten dute gerora ondutzeko ta
onduta komulgatzeko. O erakeria! Nor da bere
bizitzaren jaube! Nork eman dio itza illko ez dala
ustekabean! Bekatuak geituaz, Kristo gandik
aldegiñaz, errazago izango da salbatzea? Baña
Jauna, esango dute, prest ezpanago, zertako
joan konfesio ta komunio txaarrok egitera? Presta zaite, kendu edo irten okasioetatik, zoaz Konfesore on bategana, agertu oni zere premia ta
estaldu txaarra ezer gorde gabe, bere konsejuekin emango dizkitzun ondo prestatzeko bideak,
ta orduan prest ezpazaude absoluzio ta komunioa artutzeko, ematen dio eskubidea Elizak
Konfesoreari, arrazoi onarekin luzatzeko Pazkoako egunak, edo egun señalatuak igarota, deritzo-
nean komunioa emateko. Borondate onekoentzat, ta Jangoikoagana biurtzeko bitarteko sendoak artu nai dituztenentzat, erraz egiten da;
ordea ez borondate sendo ta onik ez dutenentzat.
G. Komulgatu naiz; ez naiz ni orren gaiztoa,
non da largako nukean urteko komunioa, au
diote beste askok.
E. Komulgatu zera? Baña nola? Ondo edo
gaizki? Larga dezu lotsaz bekatuen bat? Egin
dezu len konfesio txaarrik? Ori bai Jauna. Beraz
ez dezu Pazkoako komunioarekin kunplitu. Konfesio ta komunio gaizki eginekin uste dezu
emango diozula atsegin Eliza Ama santari? Ezetz
dio berak. Atoz ona, norbaitek zor bazaitu ogei
ezkutuko bat, ta pagua ematera badator diru
txar edo palsoarekin, artuko ziñoke? Urrea irudiagatik urrea ezpada, ez dezu artuko Zortzi
dukateko edo ogei ezkutukoa. Ala ez da? Eta
pagatu nai diozu komunioko zoorra komunio
gaizto ta sakrilejio garbiarekin? Bada ez dezu
ezer egin. Zer diot? Geitu dituzu bekatu andi bi,
bata gaizki konfesatu ta bestea gaizki komulgatu zeralako. Konfesio, ta komuniorik egin ez due-
nak Pazkoaz, egin du txit gaizki, lotsarik gorde ez
diolako Eliza santari, ta ala egin ditu bi bekatu
mortal, ta Calahorrako Obispadukoa bada, bere
gañean du deskomunio osoa. Ordea gaizki konfesatu, ta gaizki komulgatzen diranak, egiten
dituzte lau bekatu mortal, bi, urratu dituztelako
Elizako mandamentu biak, ta beste bi sakrilejiokoak, gaizki tratatu dituztelako Sakramentu
biak. Orra nola gaiztoagoak diran batere konfesatu ta komulgatu ez diranak baño.
G. Beraz berriz ta anbat lasterren konfesatu,
ta komulgatu bear dute onelakoak?
E. Ala da; zerren kunplitu ez dituzten Elizako
mandamentuak. Pagatu ez duanak zoorren bat,
edo diru gaiztoarekin pagatu duenak, pagatu
bear du anbat lasterren señalatuta zegoan
epean edo, denporan ez pagatuagatik. Ala ez
da? Bada komunioko zorra, pagatu ez duenak
bear zan epe edo denporan, pagatu bear du
anbat lasterreren. Egiten dute au bekatari
askok? Ez da burura etorri ere berriz konfesatu
ta komulgatu bear duteela prestaera onakin.
Nola nai konfesatu ta komulgatu badira, begitantzen zaie kunplitu dituztela Elizako aginduak. O
itxumena! Zer esan bada urte oso, ta askoetan
gaizki konfesatu ta komulgatu diranak gatik,
dala lotsaz bekaturen bat, edo geiago larga
dutelako agertu gabe, edo damurik eraman ez
dutelako? Zenbat bekatu egotzi ote diez beren
animai? Eta nolako bekatuak?
G. Eta eriotzako peligroan badago komulgatzeko obligaziorik?
E. Bai, dio Santo Tomas andiak, ta ateratzen
da obligazio au beti Elizan ala egin dalako, Konzilio Santu askotan agindu dalako, ta arrazoiak
ere erakasten digulako.
G. Zertako da ordu artan komulgatzea?
E. Orduan bear degulako laguntasun txit andi
bat infernuko etsaiakin, ta eriotzako gaitzekin
peleatzeko. Infernuko etsaiak egiten dute alegina milla aldetara berenganatzeko anima, dakitelako galtzen badute era edo okasio ura, ezingo
duteela ezer gerora. Berriz nolako eroapen edo
pazienzia bear ez da igarotzeko Jangoikoaren
amorez ordu artako naigabe, gaitz portiz, ta
larritasunak? Sartu bear da Eternidadeko
bidean. Nolako indarrak bear ez dira bide estu ta
beldurgarri onetan? Elias Profeta santuari bide
gogorrak eginda, goseak argaldurik arkitzen
zala, agertu zitzaion Aingeru bat, eman zion
autsazpian errerikako ogia, ta esan zion, Elias,
jaiki zaite, ta jan zazu, oraindikan bide luze gogorra igaro bear dezu. Jan zuen, ta ebilli zan txit
erraz ogi ark eman zion sendotasunarekin, ta igo
zuen Jangoikoaren mendira. Eliasek orduan baño
bide gogorragoa egin bearko degu eriotzako
tranzean. Utzi digu ordea guri Profeta santuari
eman zitzaion baño ogi obe, ta sendagarriagoa,
ogi Zeruti jetsia, Jesu-Kristoren aragi ederra berbera. Nola indartu, ta sendotuak geldituko ez
dira grazian artzen duteenak, Jesusen gose diranak? Nola galduko ez dute beren indar guztia
infernuko etsaiak, Jesusek egin dion bisitarekin
anima bere maiteari?
G. Nola baña prestatu bear da azkeneko
komunio santua egiteko?
E. Beti ondo prestatu bear badegu ere, ordea
kontu geiagorekin eriotzako peligroan. Ez da
orretarako itxaran bear, iñola al didilla, ez larga
konfesioa, Apaiza joan artean Elizako ondasunekin, edo Ostia santuarekin. Konfesatu bear da
leenaz bere gogoko duen Konfesoreari dei egin-
da. Anima eskrupuluz betea ezpada gaixoa, premiarik ez dagoanean ere, txit ondo da Konfesio
jeneral bat egitea. Onela egiten dute kristau,
Sazerdote, ta Frailerik onenak ere. Billatu Konfesore len artu ta animaren berria dakiana, lotsaren bategatik aldatu nai ezpadu. Ez begiratu
munduko esamesai animako salbazioa dijoakun
gauzaan. Kura edo Erretore Jaunarekin konfesatzeko atzerapen edo beldurra badu, dei egin
beste bati. Eta nolako damu bideak artu bear ez
dira? Ondo garbitzen bagera emen Sazerdotearen aurrean, garbituak arkituko gera Kristoren
aurrean, edo juzgatzeko orduan.
G. Baña erraz da ondo komulgatzea azkenean, leenago nagia zana sarri komulgatzen,
edo komulgatuagatik, gaizki komulgatzen zana?
E. Zer gauza gaitzagorik! Era ona zeukanean
urbildu nai ez Kristo gana ezin bestez baño, ta
joango da Jesus gogo onarekin alako nagi, igesla, ta amore gabeko anima gana? Eta zer; bizitza
gaizto batean eraman baditu egun ta urte osoak
Jauna gana biurtu, ta obra onen azirik erein
gabe? Esango die Saul gaiztoari Samuel Profetak
esan ziona, quare inquietasti me ut suscitarer!
Zertako atera erazi nazu sagrarioko Obitik zugana etortzeko?
G. Eta badago obligaziorik komulgatu baño
leenago prestatzeko Konfesioko Sakramentu
santuarekin?
E. Bai bekatu mortalen batekin arkitzen bada
anima, ta orobat arrazoizko ezda-baida, edo
dudarekin arkitzen bada: Ez da asko Akto kontriziokoarekin prestatu naia, zeren Eliza Ama Santak aditzen ditu Konfesioaren gañean San Pabloren itz oek, Proba, edo garbi didilla gizona, ta jan
dezala gero ogi santu onetatik, bada bear ez
bezela, edo bekatu mortalean jaten duenak, jan
ta edaten du bere juizio, edo kondenazio-bidea.
Probantza, edo garbikizun au egin bear da Konfesioko iturrian. Ala bada ez da asko berez Akto
kontrizioko bat egin ta eltzea komulgatzera leenago bekatu mortal jakin, naiz dudakoan dagoana. Orrela egiten dira egiazko Akto kontriziokoak? Asko ote da aoarekin esatea? Nolako aldatze
ta trukada animakoa bear ez da Jangoikoaren
amorio egiazkora? Nola bada eldu komulgatzera
bekatuan dagoana Akto kontrizioko begitanduakin? Baña geiago. Beliaki batek Magdalenak
berak baño amorio geiago artu diola Jangoikoari,
bekatuen damu andiagoa dadukala Pelagia,
Maria Egipziaka, ta Kortona penitenteak baño, ta
Zerutik Aingeru bat etorri ta esango balio grazian jarri dala damu amorezkoaren bidez, ez
legoke prest eldutzeko komulgatzera, konfesatu
gabe bekatu mortala. Bear bearra da konfesioa
komulgatzeko bekatu mortal ezagun edo dudakoan dagoanarentzat.
G. Noiz asitzen da komulgatzeko obligazioa?
E. Ez dago urte jakin ta erabakirik: gazte
batzuek dira besteak baño iratzarriagoak, adin
geiagokoak, ikasla obeak, ta oiturak ere ez dira
berdinak guzietan. Eriotzako peligroan bearragoa da komunioa Pazkoaz baño. Ala bada begiratu bear zaie gauza askori. Komulgatzeko bear
da jakin, zer artzen dan, nor dan Jesu-Kristo, ta
iduki debozio moduren bat. Badira gazte guraso
onen umeak, ondo aziak, doktrina ederki dakitenak zortzigarren urterako, oek komulgatu bear
dute. Beste batzuek dira beranduago ere doktrina ez dakitenak, gaizki aziak, ala baserrietan
nola kaleetan. Anima Kargua duteenak aztertu
edo esaminatu bear dituzte lenengo komuniora-
ko, ta gurasoak eraman berai. Utsegiten andia
da, nere ustez, dio San Franzisko Saleskok, luzatzea geiegi animako janari osasun emallea denpora oietan, noiz azkor ta jakitunagoak diran
gaztetxoak amargarren urtean, len amabostgarrenean baño. Ondo konfesatzeko zenbat gauza
jakin bear ez da? Nola prestatu ez egiazko
damua izateko? Nere ustez ondo konfesatzeko
prestaerak dauzkatenak, erraz idukiko dituzte
komulgatzekoak, edo beintzat ez illaskoan
komunioa luzatzeko arrazoirik. Guzia dago geienez bizi moduan. Badira gazte gaizto, aziera txarrekoak, gauza onik egiten ez duteenak, ta bai
gaizki asko. Mezatan beti enredoan, biraoak
ugari, beti bezela auzka, burruka ta arrika, gurasoai lotsa gaiztoa ekartzen dienak, inoiz ondu
gabe. Ikasten dituzte alkarrekin itz zatarrak, egin
lotsatzeko gauzaak. Onelakoak doktrina jakinagatik, ez daude prestatuak komulgatzeko. Bear
dituzte bada artu oitura obeak, ta larga gaiztoak.
Ez dute geienez damurik: orain konfesatzen dute
gauza bat, gero ukatu; batean amar dirala, bestean ogei, aora edo gogora lenen etortzen zaiena batere esaminatu gabe konzienzia: bekatu
txikitzat dauzkate, berez andiak diranak, ta anditzat txikiak. Nondik dator anbeste kalte? Erakasten etzatelako, gaizki azitzen diralako, gurasoen
konturik ezaz; et saepe numero Parochorum
incuria, qui negligunt puerorum catecheses.
San Gregorio Aita Santuak kontatzen du bost
urteko aurtxo bat kondenatu zala. Orra nola
batzuek ikasten ta ezagutzen dituzten gaiztakeriak mugonez, edo txit goiz.
Ona berriz beste gertaera atsegin geiagokoa.
Gaixotu zan bederatzi urteko mutiltxo ondoazi ta
guraso onen semea. Arkitzen zan illzeko peligroan, ta joan zitzaion bisitatzera bere Kura, edo
Erretore Jauna. Mutiltxo gaixoak eskatu zion
ekarteko komunioa. Sazerdoteak uste zuen gazteegia zala komulgatzeko, ta ez tristetzerren
ekarri zion ostia konsagratu gabea. Eranzun zion
mutiltxoak, Jauna, zertako engañatu nai nau? Au
ez da Sakramentua. Ekusirik Sazerdoteak anbeste argi, ezagutza, ta debozio, ekarri zion ostia
konsagratua, ta artu zuen gaztetxo ark andi ta
kristau on baten amorio, ta atseginez.
O zenbat komunio eder egingo lituzkeen gaztetxo askok, ondo erakatsiak baleude, etxean
ejenplo ona balekuste, ta gurasoak balira bear
bezelakoak! Argizai samur baten bezela eraasten da gauza ona, edo txaarra gazteen biotzetan. Zein ederki ta laster ikasten duten euskera
gaztetxo euskara baño enzuten ez duteenak.
Berriz badator Euskalerrira erdaldun andi edo azi
bat, zein nekez, ta gaizki! Nondik dator mutiltxo
askok iges egitea Elizatik komulgatuta laster,
gelditu gabe Jesusi eskerra ematen, edo dauden
denpora apurrean batera ta bestera begiak darabiltezala debozioren tanta gabe? Erakasten ez
dielako, nola egon bear dan, gutxienez ordu laurden baten, biotz batu ta humillarekin pensatzen
zer artu duten, nor etorri zaien, zer eskatu bear
zaion, ta nola esker andiak eman egin dien
mesedeagatik. Nolako injuria edo bidegabeak ez
daramaz Jesu-Kristok amorezko altara santuan?
O lotsatzeko gauza.
ERAKASTE III.
Zenbat on egiten dituen
komunioko sakramentuak,
eragozpenik ipintzen
ez duten animetan
G. Zertarako erakatsi degu igaro diran doktri-
na bietan, ala Fedeak erakasten duena Sakramentu onen gañean, nola kristauak duten obligazioa artzeko?
E. Erakatsi degu ezagu erazitzeko zenbat
mesede ta on andi egiten dituen gure animeetan
eragozpenik ipintzen ez padiogu.
G. Zer da eragozpenik ez ipintzea?
E. Da eramatea, on egin dezan, bear diran
prestaerak, ta guzien zimentarria da egotea
anima Jangoikoaren grazian, ta irabazi ta frutu
osoak bezela artutzeko bear dira Fede bizi bat,
Esperanza sendoa, ta amorio garbi bat. Eta oek
ta beste birtute guziak azi ta geitzeko da gauzarik onena Komunioa, erakatsiko degun bezela.
G. Zein da Sakramentu santu onen lenengo
on, ta frutua?
E. Da ematea ta geitzea grazia Jangoikoarekin adiskidetzen edo laztantzen gaituena. Beste
Sakramentuak ere egiten dutee frutu ta onau,
ordea ez Sakramentu onek bezela. Beste Sakramentuetan ematen du, edo geitu Jangoikoak
grazia, gauza, edo kreaturen bidez, nola bateoan
uraren, ta Konfirmazioan krismaren bitartez;
baña Sakramentu santu altarekoan ematen du
ta geitu Jesu Kristo ber berak bitartetasun gabe.
G. Zein da bigarren on, mesede, edo frutu
egiten duena?
E. Da izatea animako bazkari, edo janari
gozoagorik ez dana; ta lurreko janariak korputzean egiten duena, egiten du Sakramentu onetan ematen dan janariak, ondo prestatua dagoan
animan. Ona Santo Tomas deboto andiak, ondo
probatuak bezela, erakasten dituenak; Sakramentu onek, dio, iraun-erazitzen dio animako
bizitzari, nola lurreko ogiak korputzekoari. Sustentat. Azi ta geitzen du animako bizitza, lurreko
ogiak azi ta gizentzen duen bezela korputza,
Auget. Galdu dana billa erazitzen du, argaldua
sendotu; lurreko ogi edo beste janari osasuntsuak korputzarekin egin oi duen bezela. Repa-
rat. Azkenean, ematen dio animari atsegin,
pake, ta gozotasun andi bat, nola lurreko janariak gose danari korputzean eman oi dion. Delectat.
G. Nai nituzke enzun lau frutu oen esplikazio
zeagoak.
E. Ona bada. Esan degun lenengo frutu au da
mantenitu edo iraun erazitzea animako bizitzari.
Lurreko ogi ta beste janariak erasten edo unitzen
dira Korputzarekin. Alkartasun, eraaspen edo
unio onen bidez, lurreko ogia gizonaren aragi, ta
ezur egiten da. Onela dirau gizonaren bizitzak,
bestela illko litzake jan ezaz. Beraz lurreko alimentu edo janaria ta edaria bear bearrak dira
irauteko bizitzan. Sustentat. Onela bada, Kristok
komunio santuan ematen digun bere aragi, edo
Zerutik jetsiriko ogiak alkartzen gaitu berekin, ta
moduren baten berekin bat egiten gaitu. Nere
aragia jan, ta nere odola edaten duena, nigan
gelditzen da, ta ni berekin: ala dio Kristo ber
berak. Komulgatzen zeranean, esan zion bein
Jaun onek San Agustini, zu aldatzen zera nigan,
ez ni zugan, nola gizonaren aragia egiten edo
aldatzen ez dan ogi izatera, ta bai ogia aragia.
G. Ez da aditzen erraza esan dan aldatze au
konparazio edo berdintza gabe. Ala bada ekarri
beza bat edo bat, obeto aditu dezadan lengo
esana.
E. Txit gogotik egingo det eskatzen didazuna.
Ekusi dezu inoiz nola gaixoai ematen dizten noiz,
edo berriz pildoratxo urrez gañeztu edo estalduak? Urre au gelditzen da ezertan aldatu gabe,
ordea ematen dio korputzari bere indar edo birtute ongarria. Ala bada Kristoren aragia komunioan ez da aldatzen gizonagan edo gure aragi
izaten, ez gure anima, baña ematen dio animari
bertute guztiz andi bat zeñekin nola bait bereganatzen gaituen.
Nai dezu Santo Tomasek dakarren beste konparazio bat enzun? Ona bada. Eztitzen danean
madari, edo txermen pinta eder bat irasagar
baten ondo, edo oñean, ekusiko dezu nola irasagarrak ez duen aldatzen madari mendua irasagar izatera, ta bai madari edo txermen menduak
irasagarra, madari arbola izatera. Ez irasagarraren ondo edo oñak galtzen duelako bere izate
edo naturaleza, baña bai ematen zaiolako madariaren bertutea egiten duten batutasun, edo
unioagatik. Norenak dira frutuak? Ez irasagarrarenak, bai madariarenak. Nork sinis lezake gertatzen dan naturalezako mirari au egunoro ezpagenkus? Onela bada anima alkartzen da Kristorekin komunioan, moduren baten kristotzen da,

- Parts
- Konfesio ta komunioko - 01
- Konfesio ta komunioko - 02
- Konfesio ta komunioko - 03
- Konfesio ta komunioko - 04
- Konfesio ta komunioko - 05
- Konfesio ta komunioko - 06
- Konfesio ta komunioko - 07
- Konfesio ta komunioko - 08
- Konfesio ta komunioko - 09
- Konfesio ta komunioko - 10
- Konfesio ta komunioko - 11
- Konfesio ta komunioko - 12
- Konfesio ta komunioko - 13
- Konfesio ta komunioko - 14
- Konfesio ta komunioko - 15
- Konfesio ta komunioko - 16
- Konfesio ta komunioko - 17
- Konfesio ta komunioko - 18
- Konfesio ta komunioko - 19