Konfesio ta komunioko - 14
biurtzen etzielako bakoitzari berea zekentasunez. Baña erraz da onelakoak Konfesio jeneral
ona egitea? Ez: zerren aragitu ta etxetuta dauzkeen iñoren gauzaak, ta min andia artu bear due
ebaki, atera, ta biurtzeko bakoitzari berea.
Emango dituzte milla esesio, aitzakia ta eskusa;
ezin det orain, ekusiko det zer egin al dezakedan, mantenitu bear det ta janzi nere burua ta
etxekoak; etorriko da denpora obeago bat, ta ez
naiz illko biurtu gabe. Ala ezin egin begitanduekin engañatzen dituzte askok Konfesoreak, ta
ekusten dira ostutze modu asko, konfesioak konfesio gañean, ta restituzio guziz gutxi. Ez dago
Konfesio jeneral ondo eginik ezpadago restituziorik, inola al dezala, edo al dan bestean. Ala
bada ez alperrik nekatu esamina egiten, ta konfesatzen; bada, zer egin? Aurrez egin dilijenzia
osoa biurtzeko bakoitzari berea, ta ez esan gezurrez ez det zerekin. Agertu egia Konfesore jakintsu bati, ta Kristok badio begia atera, ta oña
ebaki bear dala eskandalua ematen badue, nik
ere esango dizuet, obe dala gutxi jan, pobretxo
janzi, ta nekez igaro inoren gauzarekin jan ta
janzi ta gero Infernura erori baño.
Ala bada esana, egon diranak denpora luzean
bizio gaiztoren baten sartuta, edo obligazio astunen batzuek konplitu gabe beren kulpaz, egin
bear due denpora guzi artako konfesioen berriztazio garbi bat, zeña dan Konfesio jenerala, ta au
egin gabe jarraitzen badue konfesatzen, konfesio gaiztoak egingo dituzte.
G. Kontu gogorra, esango dezu. Nik esaten
nituan bekatu guziak, ez nuan ezer gordetzen;
uste ere nuan baneramala damu ta propositoa;
esaminatzen nuan konzienzia kontu andiarekin;
ordea gero pasioak berriz katigatzen nenduan.
Zertako bada ausiko det burua, ta eman zeregin
Konfesoreari berriz esaten len konfesatutako
bekatu mortal guziak?
E. O deabruaren asmazio anima asko galdu
dituana atzeratuaz Konfesio jenerala egitetik!
Zer atera dezu bekatu guziak agertuaz leengo
Konfesioetan, ta Konfesoreak askotan luzatu
bear zizun absoluzioa gaizki emanaz, baldin
ezpazeraman bear bezelako egiazko damu, ta
propositoa? Zure iritzi edo uste izate txaarrak
ekarriko dizu barkazioa? Ez, ez. Apaiz batek
bateatzen badu aurtxoa ardo zuriarekin uste izanik urarekin bateatzen zuala, ondo bateatuko da
aurra? Eta barkatuko zaio bekatu amaren sabeletik dakarrena? Ezez, esango didazu. Eta zergatik ez? Zerren bear dan ur egiazkoa, ta ez begitandua bateoa ona izango bada. Bada nik ere
esaten dizut, ain bearrak dirala, konfesioa ona
izaiteko, damu ta proposito egiazkoa, nola ur
egiazkoa bateoa ona izateko. Ala, zure uste izateak ez dizu egingo konfesio ona, ta jakin ere
bear zenuan obetasun ta emienda gabeko konfesioak zirala egiazko damu ta proposito gabe eginak. Zer eranzuten dezu? Ona zer esaten dizun
Espiritu Santuak, bere bekatuak gatik baraur
egiten duan gizonari, biurtzen bada lengo bekatuetara, zer balioko dio bere humillatzeak; edo
nork enzungo du bere eskaari edo orazioa? Nork
ikara andi bat artuko ez du Jangoikoaren itz au
enzunda? Zer esan konfesioko humillatze, orazio
edo parkazio eskatzeak gatik, laster, ta sarri
biurtzen bada lengo bekatuetara? Gaur negar
itxuraz, bularrak kolpetzen ta esaten, damu det
Jauna, ta andik laster bekatura biurtzen; ta onela
bekatu ta konfesio, konfesio ta bekatu. Nork
esan benetan damutzen zala, ta artutzen zituala
ondutzeko bide onak? Nork igaro naiko du alako
konfesioakin Kristoren aurrera? Beraz egin bear
due Konfesio jenerala ondo ta ondo prestatuta.
Baña ezta ezertan igarten obeto ta argiroago
Konfesio jeneralaren premia, nola dan leenagoko
konfesioetan largatzeaz bekatu mortalen bat
ezagueraz, ta lotsaz agertu gabe, ta askok uste
duen baño utsegin geiago dago gauza onetan.
Ona bada guztirako ona izango dan zuzen bidea.
Larga duanak ezagueraz ta beldurrez konfesatu
gabe bekatu mortal ezagun edo duda osokoren
bat, edo bekatu mortaltzat zeukana konfesatzeko orduan, edo bekatu mortalaren zirzkunstanzia bekatu berria egiten zuana; ta orobat apaintzen duanak edo gutxitu mortal izatetik benialera joerazitzen diola, egiten du konfesio gaiztoa,
ta zenbat konfesio ta komunio egin dituan agertu gabe bekatu, edo bekatuak ezagueraz, egiten
ditu beste anbeste sakrilejio, ta egin bear du
denpora guzi artako Konfesio jenerala; ta Konfesio jeneral onetan agertu bear dira, ez bakarrik
lotsaz gorde ziran bekatuak, baita ere aleginez
bitarte artan egin ta konfesatu ziranak ere,
zerren konfesio gaizki eginean konfesatuak, dira
ez konfesatuak bezela.
Au egia izanik, aztertu bakoitzak bere konzienzia, ezagutzeko nolakoak izan diran konfesioak, inoiz ezer utzi ote duan lotsaz konfesakizuna ta astuna zeritzonean. Arkituko dira uste
dan baño geiago, edo guziz ixildu, edo edertu,
edo gutxitu dituztenak, ta onela igaro diranak
konfesatzen urte osoetan. Begira zer dion bakoitzaren konzienziak.
Ori orrela bada, dio batek, nik naita ez egin
bear det Konfesio jenerala, zerren txikitxoa nintzanean egin edo konsentitu nituan zikinkeria ta
nauskontuak nere lagun aide batekin, eskolako
lagunekin, edo auzokoetako neskatx mutiltxoak
alkarrekin genbiltzanean, ta ez ditut inoiz ondo
konfesatu, zerren ematen zidaten lotsa andia
txikitan alako gauza zatarrak egiteak ta egiten
erakasteak, ta sarritan gogora etorri, ta kezkatu
banaute ere, pensatzen nuan batzuetan etzirala
bekatu astunak izango, ez niakeala nik orduan
zer egiten nuan, ez nuala ezagutzen zer zan
bekatu mortala; baña egia esateko guzia izan da
lotsaren lotsaz ez konfesatzeagatik; ez nintzan
inoiz paketzen; enzuten nituanean Pulpitoetatik,
nola bata ta bestea kondenatu ziran bekatua
beldurrrez ez agertuagatik, ikaratzen nintzan,
etortzen zitzaiztan gogora txikitako bekatu loi
edo itsusiak; batzuetan pensatzen nuan konfesatzea; beste batzuetan atzeratzen nintzan, ta ala
ezda-baida onelakoetan igaro ditut txikitatik
onako urte guziak. Ori orrela da? Bada egin bear
dezu txikitatik onarako Konfesio jenerala, ta au
egin artean ez dezu beste konfesiorik egin bear.
Duda pisu andikoak ez agertzea Konfesoreari
ezagueraz ta lotsaz, bekatua da. Txikitako loikeria aiek egin oi dira malizia moduren batekin,
billatzen dira leku ezkutuko ta bakarrak, ta argiro ez pensatuagatik urte aietan bekatu mortalak
ziranik, beti edo geienez egoten da ezauera
moduren bat arrazoiari gaizki deritzona obra
txar ura. Onez gañetik konfesatu ez dituzu gaizki zerintzola ez konfesatzea, egon zera kezka
andietan, konzienzia paketzen etzan inoiz osoz,
ta noizean bein kezkatzen ziñan. Onela egin
diran konfesioak dira fede txaarrekoak, ta ala
obligatua zaude konfesio jeneral bat egitera.
Niri gertatu zat, dio beste batek, egitea orain
amar edo ogei urte animalia batekin bekatu itsusi bat edo geiago, ta alakoa izan da nere lotsa,
ezen ez naiz atrebitu edo azartu konfesatzera.
Bai? Bada edo egin denpora guzi orretako konfesio guzien berriztazio bat edo Konfesio jenerala,
edo kondenatu.
Ni ere arrapatzen nau gaur doktrinak, dio
beste batek, zerren larga ditut konfesatu gabe
fedearen kontrako pensamentu gaiztoak, uste
nuan Konfesoreak idukiko ninduala herejetzat,
etzegoala Erromara gabe barkaziorik, ta ala eraman det bizitza triste ta arantzaz bete bat. O
Kristau deabruak engañatua! Bear bada lekurik
eman etziñon pensamentu oriei, ta Jangoikoaren
kontrako pensamenturik itsusienak ere bekatu
ez dira borondateak laguntzen ez dionean. Baña
nola egon zeran lotsaz gordetzen konfesatzeko
obligazioa zenukalako usteaz, egin dituzu konfesio gaiztoak, ta egin bear dezu guzien Konfesio
jenerala.
Nik egiten nuan beste tranpa modu bat, dio
nork edo nork. Iduki nituan lotsaz agertu gabe
denpora zati baten bekatu batzuek, ta nola lotsa
nintzan esatea Konfesoreari lotsaz larga nituala,
esan nion gero aztu zitzaiztazala, ta lotsaz konfesatu gabeak esan nituan aztuak bezela. Bada
egin dituzu konfesio gaiztoak, zerren ezkutatu
dituzu bekatu andiak, oek dira konfesio ta komunio sakrilegoak, ta dezu obligazio estu estua egiteko lotsaz konfesatu gabe asi ziñatetik onarañoko Konfesio jenerala. Ala da. Geiago kostatzen
zaio bati esatea argiro bekatua lotsaz konfesatu
gabe larga dituala, bekatuak berak esatea baño;
baña guziak esan bear dira, ala egin diran konfesio ta komunio gaiztoak, nola orretarako lotsaz
konfesatu ezaz bidea eman duen bekatuak.
Nik geiago egin det, esango didate beste
khristau batzuek; txikitatik asi nintzan pensamentu zikinai leku osoa ematen, itz zatarrak esaten ta enzuten, eginditut eskuka itxusi asko edo
nere aragiarekin bakarrean, ta lagun gaiztoekin;
onela igaro ditut urte osoak dibersio gaiztoetan
buruko illeak beste bekatu egiten modu guzietara; konfesatzen nintzan sarri, baña esaten ez
nituan erdiak ta gutxiago ere; esaten nituan arinenak, ta astunenak gorde; nere begi oin esku,
edo sentiduei ematen nien atsegin gaizto asko;
ez nuan egiten gero ez esamina onik, ez artu
damu egiazkorik, ez konfesatu laurdenik, ta onelakoa izan da nere bizitza guzia, gaizari borondateko atea zabalduta, mandamenturik geienak
ausitzen nituala zertan edo artan. Nik ezagutzen
det orain argiroago egin bear dedala Konfesio
jenerala. Baña nola garbitu nere konzienzia
matasatua? Nola gogora ekarri guziak? Nola
nere aotik atera anbeste bekatu itsusi?
Kristau eroa, nai dezu aurrerazean ondu ta
bizitza berri bat artu? Nai dituzu larga bekatuko
okasio galgarri ta ezagun guziak? Nai dezu artu
amu andi bat zere bizitza ta anbeste sakrilejio
itsusigatik? Ondu nai ezpadezu, larga nai ezpadiezu lagun, adiskide, leku, etxe, ta olgantza
galdu zaituzte nai, alperra izango da Konfesio
jenerala. Baña penitenzia egin nai badezu lengoak gatik, ta artu aurrera bizitza garbi ta txit on
bat, ez dago gauza gaitzik Konfesio jenerala egitean: billa ezazu anima zalea dan Konfesore
jakintsu bat; esan lenengotik pilloan nolakoa
izan zeran, nola konfesio onik egin ez dezun urte
askotan edo bizitza guzian, ta erregutu ezozu
galdetu dagizuela banaan mandamentuetatik.
Bai kristaua, zaarra bazera ere borondate ona
badezu ta gogo ona ezer ez largatzeko, aterako
dizkitzu Konfesoreak bere itaune, edo galdetze
prestakin zure biotzean dauden bekaturik itsusienak, ta banaan ezin atera diranak, aterako
dira oitura edo usarioz. A baita nolako pakea geldituko dan zure animan konzienzia garbitu ezkero! Nola pozaren pozak negar gozoak aterako
dizkitzun! Nola ezagutuko dezun geroago ta
geiago Jangoikoaren ontasuna,ta eramango zaituan argi berri batek amatzera ta serbitzera Jaun
anbeste pazienziarekin itxaran dizuna, ta zu
billatu zaituana. Nolako atsegiña eriotzako
orduan kontu guziak ondo eginak idukitzeaz Jangoikoaren Justiziarekin Konfesio jeneral garbi,
zinzo, zuzen, ta damu andiko batekin! Berriz, zer
egingo du anima, bekatu gaizki konfesatuakin
eriotzako tranzean arkitzen danak? Nola garbitu
konzienzia naastu ta matasatua? Nolako estutasun ta ernegazioak artuko du ekusirik bere
anima bekatuz, ta sakrilejioz betea! Ezagutzen
du Konfesio zuzen garbi, a jeneralaren premia,
ta nola izan zuan astia, ta era ona osasun on ta
entendimentua argiarekin ondo guziak esateko,
ta bizitza garbi bat eramateko? Arkitzen du Konfesoreak estu, larri, ta urte askotako konfesioak
gaizki eginda. Konfesorea ezpada anima zalea,
pazienzia andikoa ez dio kontu andirik artuko,
largako du konfesio arin batekin len baño ere
estuago. Konfesore on bat arkitzen badu ere,
nola zuzendu anima guziz bekatuz josia, sakrilejioz betea, esamina onik egin ez duana, beldurrez ta ikaraz dagoana iltzeko, gaitzak buru
guzia astundu diona, ta itzak ere nekez baño
atera ezin dituana! O kristau deabruak orain
anbeste atzerapen, nagitasun, ta ezinegin ematen dizuna, erraztuko dizu ordu estu artan? Zerk
itxutzen zaitu? Zer ateratzen dezu bekaturik
bekatu zabiltzala? Zenbat negar malko gori bota
bearko dituzu egunen batean oraingo atsegin
ustel zatarrak billatzen dituzulako? Zenbat iraungo dizue bide gaiztoko irabaziak, egiten dituzun
tranpak, ta lagunari kendu diozkatzun ondasunak? Trokatu, edo errebesatu bearko dituzula,
dio Espiritu Santuak, jan edo bildu zinduen aberastasunak. Zer aterako dezu egiten dituzun
konfesio ta komunio sakrilegoetatik, edo egia
estaltzen dezulako, edo damu gabe urbiltzen
zeralako konfesioko sakramentura? Nolako kastigo ikaragarriak itxaroten dizu Infernuan Kristoren korputz ta anima santuari ematen ziñelako
bekatuko leku itsusia?
Ai, Jauna! dioe batzuek, nai nuke garbitu nere
konzienzia, artzen det gogoa egiteko Konfesio
jenerala; badakit arkituko nukeana atseginta
pake geiago nere animako karga andi ta pisu au
kenduta banuka. Ordea bereala larritzen naiz,
izerdi larri batek irteeten dit, gogoratu ta bestegabe, esan bear ditudala anbeste bekatu itsusi
anbeste konfesio ta komunio gaizki egin ditudanak. Ez dakit ez nondik ez asi, ez nola jarraitu.
Nai dezu bada artu nere konseju ongi irtengo
dizuna? Zoaz Ama Birjiñaren Imajiña baten
aurrera, etxun zaite an bertan, eskaezozu bere
laguntasuna garaitzeko infernuko etsaiak ematen dizun beldurra. Egizu negar zere bekatu
andiagatik, ta nere konturan lagunduko dizula
Konfesio jeneral eder bat egitera; ta arkituko
dezu, bestela arkituko ezin dezun pakea. Nai
dezu enzun neuri gertatu zitzatan ejenplo bat?
Ona bada.
Bizi zan erri baten Persona bat bizitza guzia
eraman zuana bekatu modo guzietan; etzuan
inoiz konfesio on bat egin; txikitatik asi zan bekatuak egiten, ta iraun zuan urte askoan bekatuak
bekaturi iristen. Ezin sufriturik bere konzienziako
deadarrak, zebillen Judas bezela salbazioaz
ernegatuta, esperanza guzia galduta, ta onek
zeraman edozein bekatu egitera; baña ezin arkitu zuan ezertan pozik, ta ala bein baño geiagotan dei egiten zion Infernuko etsaiari bere anima
saldutzeko ta berekin tratuak egiteko. Ordea
etzion Jangoikoak lizenziarik eman deabruari
artarako. Urte askotan konfesatu ere etzan, ez
komulgatu; zerren alde batetik etzuan biotzik
bekatu guziak Konfesoreari esateko, ta bestetik
beldur zan komunio santura eltzen anima ain loi
ta gaiztoarekin. Au zan egiten zuan gauza on
bakarra, au da ez nai izatea gaizki komulgatu.
Bere gaiztakeria guzien artean etzan Ama Birjiñarekin aaztuta bizi. Ezin zuanean bakerik arkitu
erabaki zuan, deabruak ala puztuta puzu edo
Ibai batera bere burua botatzea, ta ala, bere
ustez, pakea billatzea. Asmo galdu onekin joan
zan egun batean Ibai ondora, ta burua urari
eman orduko, oroitu zan Ama Birjiñaz, ta belauniko jarririk asi zan esaten iru Abe Maria. Zer
balioko ote zion ito balu burua? Bereala artu
zuan eriotzaren beldur andiak, ta biurtu zan
etxera ezer egin gabe. Denpora zati bat igarota,
nola Konfesio jeneral bat egitera atrebitzen
etzan, biurtu zitzaizkon kezka, ta ernegazioak, ta
esan zuan, ito bear det buruau, ta ez len bezela
beldurtuta, egin gabe, etxera biurtu. Joan zan
bigarren aldian Ibai ondora; esan zituan orduan
ere iru Abe Maria belauniko; ta bertan artu zuan
kondenazioko ikara andi batek, ta biurtu zan
berriz etxera. Baña geroago ta estuago zerabillen deabruak. Zuk arkituko ez dezu pakerik bizi
zeran artean, konfesatuko ezin dituzu bizitza
guziko bekatuak, ta etzera salbatuko. Zoaz bada
ta emanezazu buruari pakea ta ito ziate. Zer
eginzuala deritzazu kristau errukarri ark? Esan
zuan beregan, ni banoa Ibai ondora, ikaratuko
naiz ta ez det animorik artuko burua uretara
botatzeko. Asmatu zuan erostea baso erdi
aguardiente; joan zan ibai ondora irugarren
aldian, esan zituan belaunbiko iru Abe Mariak, ta
ikaratu etzidin, edan zuan agurdiente animoa
artzeko eraman zuana. Baña, o Jangoikoaren
ontasuna! Artu zuan bereala lo astun batek, ta
lotatik iratzartu zanean sartu zitzaion ikara
andia, biurtu zan etxera; ta azkenean animatu
zan nere oñetara eltzera, urrutikoa bazan ere.
Egin zuan bizitza guziko Konfesio jenerala erraz
erraz esaten zituala bekatu itsusi guziak. Nolako
poza nerea Jangoikoak bialdu zidanean anima
Birjinak deabruaren ortzetatik libratu zuana! Eta
nolako poza berea arkitu zanean konzienzia
paketsuarekin? A kristau premia andian arkitzen
zerana! Garbiezazu zere konzienzia, billaezazu
Ama Birjinaren laguntasuna, ta arkituko dezu
salbazioko atea idikirik. Amen.
ERAKASTE XIII.
Nola konfesio jenerala egin ondoan
iraun bear dan bizitza onean
ta nola iraungo dan
Ez da gauza sarriago ekusten danik, nola
diran Konfesio jeneralak misioko egunetan, baita
ere beste denpora batzuetan. Badirudi erriak
aldatu dirala onera. Ordea gutxik irauten due
gogo santuetan, ta lau edo bost ill igaro baño
leenago, negarrak leortzen dira, ta erriak biurtzen anziñako bizitza lasaira. Atseren apur bat
artu due pasioak, baña gero azkortzen dira: alkar
ekusi gabe egon ziran adiskide txaarrak Konfesoreak egindurik, edo Sermoien bidez, geldika
egiten dituzte bisitatxoak gauza txatarrik ez egiteko asmo deabruak edertuarekin. Ekusiak
dakar parrea, itzketa amorezkoa, ta egun gutxiren buruan askatzen due pasioa, galdu lotsa ta
beldur guzia, ta dira gerora egunetik egunera
gaiztoagoak.
Beste batzuek egin zuenean konfesio jenerala artu zuten asmoa biurtzeko ostua, kalte egi-
nak edo irabazi bide gaiztokoak; eman zien itza
konfesoreari anbat lastarren egingo zituztela
restituzio edo gauza kenduen biurrerak. Ordea
min ematen die etxetik ezer ateratzeak, ta dabiltza aurrera konfesatzen kunplitu gabe obligazio
ain bearra.
Beste batzuek eman zuten itza konfesatuko
zirala illean bein largako ziela olganza, ta pesta
len galdu zituztenai, eramango zueela bizitza
modu oneko bat: baña denpora gutxiren buruan
largatzen die Konfesatzeari, ta ez Tanboril
soñuari; lasaitzen dira kunplitzen ez dituzte penitenziak, ta biurtzen dira anzinakoak izatera. Itz
gutxitan; asitzen dira ondo, jarraitzen due gaizki,
ta bukatzen due bizitza eriotza gaizto batekin;
zerren gaitzera biurtzerekin egiten zaio Kristori
injuria, edo bidegabe guziz andi bat, sendotzen
dira deabruaren indarrak, ta argaltzen animarenak. Iraun nai ezpazan, zertako asi? Eta zergatik
iraun ez asi ezkero bizitza on bat? a jende ero ta
gatzgabea, esaten zien San Pablok Galatakoai,
nork lausotu ditu zuen begiak ez ekusteko egia,
ta jarraitzeko gezurrari? Asi ziñaten ondo, egin
ere bai bide zati bat egiaren ezagutzan. Zergatik
onik onenean larga diezu bide onari? Nor izan da
onela galdu zaituztena? Quis bos fascinavit?
Iru gauzak dakar morroe bat largatzera bere
etxeko Jauna; lenbizikoa, aldatza edo mudanzaren bat dakuzanean etxeko Jaunagan; bigarrena,
serbizioa lengoa ez danean; irugarrena, laburtzen bazaio alagorea, edo urte saria. Etxeko
Jaun, len bigun errukiorra zana, biurtzen bada
gogor, astun, ta gogaitgarria izatera, aldatzen da
beste bat bezela izatera: morroea bazegoan konfianza osoan, giltzen kontuaz, ta beingoan
morroe azpiko egiten badu, gaitz deritzo aldatza
oni, ta dijoa etxetik. Azkenean, amar ezkutu soldatatik eresten badio bostera, ez dio ondo jakiten. Ordea, ze arrazoi arki lezake anima Jangoikoaren serbizioan sartu danak iges egiteko, largatzeko Jaun aldatu ez dana, mesederik gutxitu
ez diona, ta bearsariak ugari ta laburtu gabe
emango diozkana? Jaun maitagarri onek artzen
du Aitaren izena; gaitu bereak, ala berak eginak
geralako, nola bere odolarekin erosi ginduelako.Zergatik iges egin alako Aitaren etxetik atsegin ematearen aragi gaiztoari, edo mundukoen
esamesak gatik? Edo Infernuko etsaiaren tenta-
zioai leku emateagatik? O eskergabetasun itxusia! Konfesio jenerala osoro ta damu andiarekin
egin danean, nolako poza biotzak, nolako arintasun ta pakea zor andiak pagatu ta zor gabe gelditzen danak bezelakoa? Zertara joko du pake
ark biurtutzen bagera lengo bizitza gaiztora?
Zenbat arrazoi dauzkagu bada irauteko bizitza
onean, egunoro obeak izateko, ta birtuterik birtute gabiltzala izateko eriotza ona! Esanda dago;
irauten duanak onean azkeneraño, salbatuko da,
ez asi, ta largatzen diona on izateari. Obe izango
zan nola bait ez ezagutzea egia, ez sartzea Jangoikoa serbitzen, aldegiteko bere legetik. Etxe
eder ta andi bat asi duanari, parre egingo die
neke andiak artu, ta largatzen badu bukatu gabe
erdi eginda.
Nondik dator ordea ez iraute bide on artuan?
Ona zer dion Kristok. Etxearen zimentua egin da
arearen gañean, dator eguraldi gaizto bat, jaikitzen dira aizeak, ta ujolak, ezarten due lurrera
etxe guzia zimentu argal ta txatarra zeukalako.
Ala bada birtuteari ezarten ezpazaioz zimentu
onak, eroriko da laster tentazio andien aize
gogor ta ujolekin. Nabasaiari eskua ezarten dio-
nak soroan bear egiteko, ez du atzera begiratu
bear, ta bai ekin bere lanari. Au egin bear da birtuteko lanean; bestela ez da gauza neretzat dio
Kristo ber berak. Ekusi bear degu bada zein diran
zimendu onak erori ez didin animako bear guzia.
Gauza guziak datoz bi oetara, aldegitera onean
irautea galerazitzen diguten gauza guzietatik, ta
egitera onean irauteko lagunduko diguenak.
Lenengo, alde egin bear deguna, da bekatura garameezan okasio ezagunak, ta onetan eztago parkaziorik. Gaizki len bizi izan diranak daude
gaiso edo eritasun andi batetik iges egin uenak
bezela, argal, eror errazak; edozein jatekok,
kontu andiarekin ezpadabiltza, gaitza biurtuko
dienak, beste sendoai kalte egiten ezpadie ere.
Beraz konberti berriak arreta geiagorekin aldegin bear due erorbide, edo bekatuaren okasioetatik, birtutean luzaro iraun ta sendotu diranak
baño. Aientzat okasio ezagun ta ur urrekoak
dira, leku ta ebillera asko, besteentzat urrutikoak diranak. Kontu dezagun kristau lujuriako
amore, ta bideetan oitu dan batek, Jangoikoaren
argi batekin bere bizitza gaiztoa ezaguturik, egin
duala Konfesio jeneral eder, ta damu andiko bat.
Onelako batek iraun nai badu artu duan bizitza
on ta berrian, nolako kontua iduki bear ez du?
Begiak oiturik dauzka ekuste amoragarrietara,
belarriak kanta, edo itzketa zatarra atseginez
enzutera. Non nai bezela arkituko da nai ta ez
ere lengo ezagun ta lagun gaiztoekin. Oek emango die bideren bat bear ez diran gauzeetarako.
Bada artzen ezpadie lagun aiei gorroto santu
bat, iges egiten ezpadu txakur amorratu bategandik bezela aien artetik, arpegi astun bat erakutsirik, laster galduko da. Eta zer joaten bada
lagun aien artera berak nai duala? Zer agertzen
bada karrika edo plazaan prest ta eskintzen
bezela burua danzarako? Nola iraun? Nola piztuko ez da anziñako amorio edo oniritzi aragizkoa?
Nola parre, itzketa, ta esku estutzeakin likatuko
ez da bere biotza? Nola deabruaren soñuan ixilduko ez du Jangoikoak bakarzaleai biotzetan
ematen diena? Galdu da bai, anima gaixoa, iges
egin du Kristoren eskolatik, ta sartu da infernuko
eskolan. Sartu zan peligro beretzat ezagunean,
ta beste gabe galduko da. Anima onak, ta birtutean sendotuak ere ez lukee iraungo luzaro
galdu gabe. Zer egingo due anima argal ta beka-
tutik irten berriak? Iges bada iges Babilonia gaiztotik. Bakartzen diranak ere badue zer egin irauteko bide onean. Infernuko etsaiak inguratzen
gaitu alde guzietatik; orazio, penitenzia, ta
gauza onetara emanak ere peleatu bear du
garaitzeko tentazio asko, batez ere len bekatari
andia izan bada. Oek galtzeko ekartzen ditu
Infernuko etsaiak beste etsai bera baño gaiztoagoak, ta esesten die guziak. Bada nola izango ez
dira galdu ta garaituak munduaren erdira irtetzen duenak, mundu etsai andiarekin laztantzen
diranak? O itxumena egia au ekusten ezpada!
Beraz larga bear dira dibersio edo olgantza peligrosoak; iges egin alako lagunetatik sugearen
arpegitik bezela. Ala ez egitera, galdua da anima
gaixoa. Orobat edanean len erorten zanak aldegin bear du edateera tentatuko duen gizon
ardanzaleetatik, aldegin Ardantegi edo Taberneetatik, non sartu ezkero, jakin bear duen, len
gertatu zateenaz, igaroko dirala edanean. Adiskidetasun gaiztoren bat iduki duteenak auzoan,
edo urrutiagoko etxeren baten, ez due ara geiago joan bear, ez, esaterako, agur sikurik ere egin
bideren bat arkituta ere adiskide kaltegarriari; ta
kendu bear da alegiñez bere gogotik alako adiskide gaiztoa. Largatzen bada amore txingarren
bat, jaikiko da su andia, ta egur guzia kendu bearrean, geitzen badira berriak, irtengo du garondagarriak.
Bigarren etsai iges egin bear dana da mundua, esan nai det, ez dala begiratu bear lurrekoen esamesetara. Nere ustean kalte geiago egiten du anima onera biurtu diranetan mundu
gaizto onek, infernuko etsai gaizto guziak baño.
Mundu zaleak ekusten badue beren lagun len
izan dana Jangoikoaren aldera jiratua, asitzen
dira milla farra, ta siñu egiten. Ona emen egun
gutxiko Santa aldaretan ipiñi bearko deguna;
guk kondenatu bearko degu; onek izan Zeruan
Koroa andia. Zu bezelako eroak galduko dira.
Burua laster galduko dezu. Zergatik irten ez pesteetara! Zer gauza txaar egiten da? Guk ere salbatu uste degu; infernua ekusteko dago. Onela
milla berriketarekin beldurturik, atzeratzen dira
Jangoikoaren bidetik, lotsatzen dira Kristoren
eskolakoak izaten, sartutzen dira munduaren
erdian. Baña zer gertatuko zaie? Lotsatuko da
Jesu-Kristo ere alako jente beldurtiak bere ume-
tzat artutzen. Eta isilduko da mundua egin alak
eginda ere? Largatzen badiozu bide onari, irteten badezu apainduta, bazabiltza pesta ta dibersio galgarrietan, esango due, ona zertara etorri
dan onen santidadea. Agiri da engañatu dituala
Konfesoreak. Egizu nai al guzia; ez dezu mundua
ixilduko, San Juanek egiten baditu baraur gogorrak, gaizki esango due, Kristo ekusten bada
Zaqueo ta beste etxeetan zerbait jaaten animak
irabazteagatik, esango du dala burukina, edala,
ta sabel andikoa. Beraz ere garbia da munduko
esamesen beldurrez largatzen diona Jangoikoaren bideari.
Irugarren eragozpena irauteko artu dan bizitza onean, dira igaro bear diran tentazioak. Asko
da anima bat sartzea bizitza on bat egiten,
bereala irteteko bidera atzera eragiteko. Ezagutzen du infernuko etsaiak nola iges egin dion?
Geitzen ditu tentazioak, ematen ditu beldurrak,
ezin jarraituko duela asi duan bidea, alperrik
dabillela egun batzuetan, gero ere eroriko dala.
Ez da zer, kristauak artutzen baditu neurri onak
irauteko? Zer, sartutzen badu orazioko, ta penitenziako bidean. Eta artzen ez duen asmorik, dio
Santa Theresak, eragozteko orazio ixillekoa.
Asko da orazioko lekuan jartzea sentitzeko tentazio zatarrak, loa, beldurrak, korputzeko min
edo oñazak. O anima gaixoa! Ez ikaratu: ekin
ekin lan eder orri; garaituko dituzu etsaiaren
asmo guziak irauten badezu atzerarik egin gabe.
Ez dezu sentitzen gozotasunik? Zaude leor,
gogor, pensamentua ezi ezinda! Ez da ansi.
Aurrera. Zure iran-penak bigunduko du Zerua; jo
atea, egin oles berriz ta berriz, ta idikiko zatzu.
Nola uste dezu garbitu anima lengo bekatuen loi,
zetaka, ta ugar guzietati estutasun gogorrak
igaro gabe? Peleatzen badezu tentazioen kontra,
oek badira belz, itxusi ta zikinek, berekin garbituko zera, nola lisibako auts loituak garbitzen
dituen zapiak. Jakikiko zaizkitzu gizonen persekuzioak, zure kontra izango dira aideak, adiskideak, ta mundu guzia. Aragia bera egongo da
eskatzen atsegin zatarrak. O Kristoren Soldadua!
Ez izutu: eman arpegia etsai guziai; zure pazienziarekin garaituko dituzu mundukoen persekuzio
ta iraun guziak. Aragia eziko dezu orazio ta penitenziarekin ta ukatuaz eskatzen dituen gauza
txatarrak, ta fede sendo batekin Infernuko
etsaia, ta azkenean bear bezela gudatzen duenak, izango du inoiz zimeldu ta igartuko ez dan
Koroa.
Gauza gogorra! Esango dezu; betiko gerran
ebilli bearra. Atoz ona. Nolako naigabe ta penak
ez daramez lurreko Erregeren Soldaduak gerrako denporetan? Otza, bero geiegia, jaateko laburra, lo gutxia, ta iltzeko anbeste peligro, ta azkenean bizitzarekin irteten badue ere, zer sari
ematen zaie? Berriz Jangoikoaren serbizioan
peleatzen dutenai, nolako sariak itxaraten ez die
Zeruan? Non da gure zenzu ta fedea?
A Kristau maite Jangoikoarn serbizioan sartu
zerana, jakin zazu, azkeneraño irautea birtute
onean dala gutxi batzuenak, zeren artu nai ez
dituzten neurri egokiak orretako. Bear dira bada
gauza bi; bata Jangoikoaren aparte aparteko
grazia edo laguntasuna, ta gere aldeti artzea
bitarteko sendoak. Jangoiko, zu gabe egin zaituenak, salbatuko etzaitu zeu gabe, dio San
Agustinek. Bear egin bear du graziak gurekin
batera, dio San Pablok. Gratia Dei mecum. Orain
bada erakatsi bear det zein diran gure egin
bideak irauteko artu degun bide onean, ta egu-
noro aurreratzeko bide onetan. Itxasoan aize
ederrarekin zijoan onzia gelditzen da batzuetan
aizeak uts emanda kalma edo pake kaltegarrian:

- Parts
- Konfesio ta komunioko - 01
- Konfesio ta komunioko - 02
- Konfesio ta komunioko - 03
- Konfesio ta komunioko - 04
- Konfesio ta komunioko - 05
- Konfesio ta komunioko - 06
- Konfesio ta komunioko - 07
- Konfesio ta komunioko - 08
- Konfesio ta komunioko - 09
- Konfesio ta komunioko - 10
- Konfesio ta komunioko - 11
- Konfesio ta komunioko - 12
- Konfesio ta komunioko - 13
- Konfesio ta komunioko - 14
- Konfesio ta komunioko - 15
- Konfesio ta komunioko - 16
- Konfesio ta komunioko - 17
- Konfesio ta komunioko - 18
- Konfesio ta komunioko - 19