Konfesio ta komunioko - 11
dakit nondik asi ere anbeste urteko konfesioa. Itz
gogor bat enzuten badet ezingo ditut esan.
E. Egia diozu alde batetik; Konfesorerik Konfesorera dijoa desberdintasun edo deferenzia
andia. Bear dezu autu ta billatu al dezun birtutetsuena ta jakitunena bide luzeak egin bear badira ere. Enzun ta enzun baño egiten ez duen Konfesoreak, edo presaka ta gogo txaarrarekin
dagoanak, nola largako du pakean naaste
andiak dauzkan anima lotsatia? Galdetzen ezpazaie askori, ta ikutu zaurian, geldiko dira bekatua gaizki esanda, ta irtengo du anima gaixoak
sartu zanean baño kezka geiagorekin. Artzen
ezpadira itz biguñakin, laguntzen ezpazaie ate-
ratzera ezkutuan dagoan suge okertu ta kirimillatua, ta barrenago sartuko da. Eta zer, itz gogorren batekin ikaratzen bada? Zergatik kondenatu zan Inglaterrako Errege baten alaba? Enzun
ejenplo au, zeñek eragin dituen Konfesio on asko
predikatu dan aldi askotan.
Inglaterran Fedea osoa zegoan egunetan,
izan zuen Errege batek alaba bat guzia Jangoikoari emana. Bere edertasuna zan inork ez bezelakoa, ta billatzen zuten Errege kanpokoen
Semeak ezkontzarako. Ordea etzien enzuterik
ematen, ta egin zion Jesu-Kristori kastidadeko
eskintza edo boto osoa. Egun guzia igarotzen
zuen edo erakurtzen libru onak, edo orazioan,
edo gaisoai hospitaletan laguntzen, eta etzegoan Inglaterra guzian beste zer esanik ezpada
Dama aren limosna, humiltasun, ta birtuteak.
Egunoro erakurzen zion Pajetzat zeukan Zalduntxo batek libru debozioko bat, ta gero onek muñ
egiten zion eskuan aldegiteko denporan. Deabruak emendik artu zuen Dama santa ura galdutzeko bidea. Eskuan muñ egiteko orduan, etorri
zitzaion gerra lujuriakoa, etzion lekurik eman
egun askotan; baña okasioa guziz kendu etzue-
lako, egun batean alakoa izan zan deabruaz
eman zion bekatu naia, ezen egin zuen Zalduntxo gazte arekin eskuka edo tokamentu itsusi
bat. Laster igaro zan atsegin loia; baña ez beingoan konzienziako arra. Damutu zitzaion bereala; txikitzen zuen negarrez bere burua; deabruak
ematen zion ernegazioko gerra. Zer egin dezu?
Errege andi baten alabak egingo zuen gauza ain
itxusia bere serbitzari batekin? Nora dira zure
limosnak, zure orazio, penitenzia, ta obra on
guziak! A traidorea! Zuk egin ziñion Kristori Kastidadeko promesa, edo eskintza betikoa. Galdu
dituzu anbeste ezkontza eder, gordetzearren, ta
orain erori zera bekatu itsusian. Ala zerabillen
deabruak desesperazioko bidean. Guziaz ere
atera zuen kontu, obe zuela mundu onetan lotsa
apur bat igaro ta konfesatu zuzen, ta ez gero
Infernuan agertu. Joan zan negar andiekin bere
Konfesorearen oñetara, ta esan zion, Jauna erori
naiz tokamentu itxusi baten nere serbitzari gaztetxo batekin. Konfesore zenzu gutxikoak esaten
dio, Zer? Berori erori bekatu ain itxusian? Errege
baten alaba, ta anbeste urtean santa bat bezela
bizi ezkero? Zer dio? Egia da? Alako moduz ika-
ratu zuen ze mai edo agiraka bidegabeko ark,
ezen esan zion edertuaz; pensamentu nai izan
edo konsentitu bat izan zan, ez geiago. Eta zer?
esan zion berriz Konfesore txar ark; gutxi da
pensamentu loi bati leku ematea alako birtutean
bizi izan danarentzat? Nora dira berorren limosnak? Nora penitenzia ta anbeste obra on? Beldurrago egin zan Dama gaixo ura, ta esan zion Konfesoreari, Jauna, ezin esanezake lekurik eman
niola gogorazio loiari. Onela galdu zuen Konfesio
guztia, bekatua gutxituaz, ta azkenean ezerezera jo eraziaz lenengoan ondo konfesatu zuena.
Absolbitu zuen Konfesoreak, komulgatu zan, ta
geitu zituen bekatu sakrilejio andiko bi, bere
tokamentu itxusiaren gañean. Geroago ta
lotsaago ta artu zuen eriotzak konzienzia garbitu
gabe. Pobre guziak negar egin zuten bere eriotzan, Inglaterra guzian etzan entzun ezpada ill
da gure Erregeren alaba santatxoa; ta uste zutenean egingo zuela mirari andiren bat, besterik
gertatu zan. Agertu zitzaion anima Santa bere
ezagun bati guzia suz inguraturik, ta esan zion
nola ta zergatik kondenatu zan. Baña o Konfesore gogor astun, ta itz garratzakin bidea eman
diona ixiltzeko bekatua, ta nolako kontua eman
bearko dion Jangoikoari! Billa ezazu bada kristau
lotsaatia, ez Konfesore lasai, mundu zale, ta nola
alakoa, baizik anima zale, orazio zale, libruzale,
ta Jangoikoaren urreko bat. Onelakoak gatik uste
oi dute kristau lasaiak, estuak dirala; baña oek
dira biguñenak ta animak geien maite dituztenak. Zertan dago biguntasuna? Ematean bereala absoluzioa kristauaren anima prestatu gabe?
Itz egitean bekatariari bekatua ezagutuko ez
duen moduan? Largatzean okasioko bideetan
ardura gabe? Enplastu arin eta azalekoekin
osatu nai izatean barren barreneko gaitza gaixoari kontentu ematerren? Ori litzake gogortasunik
andiena, animako osasuna ez billatzea. Ekusten
bazaitu Konfesore Jangoiko zale batek eldutzen
zerala bekatuen damuz ta on izateko gogo sendoekin, nolako poza artuko ez du zuri erasotzeko
bekaturik itsusienak? Nolako poza artuko ez du
Jangoikoak bialtzen zaituelako osatu zaitzan
ardo ta oliozko unguentu edo balsamo biguñarekin? zenbat atsegin artuko ez du anima baten
salbaziorako bitarteko edo instrumentutzat artu
duelako? Ez diozu enzungo esaten Fariseo gaiz-
toak bezela, recedé ame, kendu zaite emendik,
zoaz nai dezun lekura, ta bai Jesu-Kristorekin,
atozte nigana bekatuen karga andiarekin makurturik zaudenak, ta karga ori kendu nai dezutenak, nik arindu, nik konsolatu, nik lagunduko
dizuet.
Badakizu zerk mintzen duen Konfesore jakitun ta anima zale bat? Ekusteak bekatuaren
ardura ta damu gabe datozela konfesatzen asko,
larga nai ez dituztela bekatuen okasio andi ta
ezagunak, ondutzeko gogorik erakusten ez dutela, restituzioak egin nai ezak, artu nai ez izateak
osagarririk. Oekin ere peleatzen dira amorezko
itzakin ezaguerazitzeko beren animetako peligro
andia, ta luzatzen badie noiz edo berriz absoluzioa izaten da amorez, ta presta ditezen bekatuen damua Jangoikoari eskatzera. Baña topatzen dituztenean biotz bigunduak, ondu nai
dutenak okasioak larga ta, prest daudenak onagarri edo erremedioak artzeeko, negar egiten
dute pozaren pozez, artzen die penitenteai amorio garbi ta Zeruko bat beren animako umeai
bezela, egiten dute orazio oen salbazioagatik. Ez
dira falta non edo non, errian edo auzokoan one-
lako ministro zelo andikoak, ta billatu onelako
bat biotz guzia agertzeko ezer estaldu gabe.
Baña lotsa ta beldurrak zer asmatzen ez du?
Badira beste batzuek leenago ezkutatu duten
bekatua agertzera animatzen diranak, baña ez
esatera lotsaz gordeta iduki dutela anbeste konfesiotan. Akusatzen naiz Jauna txikitxoa nintzala
egin nuela laguntxo batekin onelako edo bestelako loikeria bat, bi edo geiago, ta gogoratu zat
konfesatu ez dedala, aztu zitzalako. Gezurra
diozu. Etzitzatzun aaztu, sarri gogora etorri zatzu
sermoietan, ta beste ordu askotan; iduki dezu,
ezin esanda lotsaz ta beldurrez, ta orain lotsatzen zera berriz esaten, nola lotsaz konfesatu
gabe gorde dituzun, estaltzen dituzu ori esanda
konfesio ta komunio gaiztoak, ta zer balio dizu
agertzea lengo bekatu konfesatu gabeak agertzen ezpadezu zenbat konfesio ta komunio egin
dituzun konfesatu ezinaz beldurrez? Lenengoan
asko zan esatea bekatu egiñak; baña larga duenak konfesioan lotsaz agertu gabe, esan ere
bear du argiro, estalki ta jira bira gabe bekatua
gogoan zedukala egin dituen konfesio ta komunio txaarrak. Gauza bat da aztutzea, ta beste bat
lotsaz ezin esanik gordetzea. Aztu utsa esan
bear da aztu utsa bezela, ta lotsaz konfesatu ez
dana, izan dan bezela; Orra len esan nuena, nola
geroago ta gaitzago dan bekatuak konfesatzea,
gero esan bear diralako konfesio ta komunio
gaizki egiñak ere.
Orain lotsa andiarekin arkitzen naiz; dio
beste batek, baña kondenatzeko beldurrak konfesatu eraziko dizkidaz guziak eriotzako peligroan. Uste den emango didala Jangoikoak asti ta
lekua; deituko diot Konfesore on bati, ta konfesio
jeneral batekin garbituko det nere anima. O deabruaren gogorazio gaiztoa! Nondik dakizu emango dizula Jangoikoak epe galanta ta astia? iltzen
ez dira asko beingo batean ezertako astirik ez
dutela? Onela iltzen ez diranak ere, zenbati
burua galdutzen zaie ta ekusten dira arrazoi argi
gabe? Ez det ori nai: demagun ezaguera osoarekin zaudela: baña non idukiko dezu burua konzienzia ondo esaminatzeko urte askotako konfesio ta bizitzaren gañean? Gaitz gogorrak, buruko
miñak, kalentura erregarriak, beldurrak, aietan
dabiltzan jendeak largako dizute ondo konfesatzen, ta matasa guziak baño naastuago idukiko
dezun konzienzia ariltzen, edo garbitzen. Erraz
izango da arpegiz arpegi esatea Konfesoreari
anbeste bekatu, len mantillapean ta sareta batetik esan ezinda egon baziñan? O itxutasuna! Beldurrak esan erazio dizkit, diozu bai, ta beldur
utseko konfesioa nolakoa da? A egia esan nai
balute eriotzako peligroan konfesatu ta gero
osatu diranak, ta nola esango lukeen batzuek
gorde zituztela bekatuak lotsaz, ta infernura
bear zutela osatu ezpalitu Jangoikoak.
Enzun ezazute San Antonio Florenziakoak
kontatzen duen gertaera edo ejenplo beldurgarri
au. Dama ondo jaio batek egin zuen bere buruarekin, ta bakar bakarrik eskuka loi edo desonesto bat; atsegin gaiztoaren ondoren sartu zitzaion
egin zuelako damu ta pena andia, zerren etzan
beste batzuek bezelako bein, birritan, ta geiagoan eginda ere bizi diranak damu gabe. Txikitzen
zuen negarrez bere burua. Ai ene! esaten zion
konzienzian Aingeru onak, bekatu mortalean
zaude; iltzen bazera kondenatua zera. Zoaz Konfesore bategana ta agertu ezazu egin dezuna
estalki gabe. Bada edo konfesatu, edo kondenatu. Geroago ta gaitzago izango dezu. Baña dea-
bruak ematen ziozkan kontrako gogorazioak;
nola len ain garbia ta modestia izanik esango
diozu Konfesoreari gauza ain itsusi bat? Zer
esango dizu? Utzi ezazu beste era obeagoren
baterako. Ala engañatu zuen, ta konfesatu zan
ezer agertu gabe, baita komulgatu ere. Geroago
ta gaitzago egiten zitzaion ta bere animako
kezka, beldur ta larritasunak igaro ezinik, beti
triste zebillela, erabaki zuen sartzea monja.
Etzegoan Konbentu guzian bat berak beste penitenzia ta orazio egiten zuenik, ta zan guzien
ejenploa. Baña sugea ill gabe; konfesatzen ta
komulgatzen zan munduan egin zuan bekatua
agertu gabe. Jangoikoak penitenzia ta orazioko
denporetan ematen ziozkan inspirazio edo argi
andiak. A gaixoa! Zer balio dizun anbeste penitenziak zure humiltasunaren paltaz agertzen
ezpadezu bekatua ta egiten dituzun sakrilejioak?
Armiarma baten bearra, neke alperra, arbola
igartuari simaurra, edo ongarria botatzea, Konfesaezazuz. Baña beldurrak etzion largatzen, ta
aurrera penitenzia ta konfesio gaiztoak. Alako
baten egiten dute Konbentuko Nagusi. Orduan
gaitzago zeritzon konfesatzea birtutre andiaren
usaia zabaldu zualako. Bete zuen bekatuen neurria, eldu zitzaion azkeneko gaitza. An ere etzion
largatzen konzienzia edo Aingeru onak; deitu
zion Konfesoreari, ta azkenean beldurraren beldurrak atera zion itz labur au, Jauna, eskrupulo
bat etorri zat. Baña nola Konfesoreak zedukan
santatzat esan zion oriek dira deabruaren tentazioak, bota eskrupulo oriek; ala geiago esan
gabe konfesatu ta komugaltu zan, artu ere zuen
Oliazio edo Unzio Santua, ta ill zan monjaz inguraturik negarrez zeudela alako Abadesa santa
bat galdu bear zutelako. Il zan gau artan zegoan
bakarrik Koruan beste monja birtute andiko bat
enkomendatzen bere abadesa defuntaren
anima. Orra non lanparako argian ekusi zuen,
keriza belz ta izugarri bat; ikaratu zan guzia,
baña Jangoikoaren graziaz sendotuta, galdetu
zion; Zer zera, ta zer bear dezu? Ai ene! Eranzun
zion itxura belzak, ni naiz zuen Abadesa gaur ill
ta Infernuan nagoana; ez nigatik oraziorik egin;
Jangoikoaren Justiziak arrazoi andiarekin kondenatu nau; sarri bizitzan deitu zidalako konfesatzera gaztetxoa nintzala munduan egin nuen
tokamentu edo eskuka loi bat. Inoiz ez det kon-
fesatu, alperrak izan dira nere penitenzia, ta orazio luzeak: ni izan nindekean Santa andi bat
bekatua egin, ondo konfesatu, ta gero egin ditudan obra onakin. Ordea galdua naiz galdua naiz,
nere honra, geiagoan iduki nuelako, nere anima
baño.
O ejenplo arriak biguntzekoa! Bekatu bakar
batek galerazi bearra anbeste penitenzia! O onra
gaiztoa ta zenbat eraman dituzun infernura.
Konfesatu ezin zituena munduan ixiltxorik, dakar
beste mundutik Jangoikoaren Justiziak agertzera
bekatu guziak ta bere kondenazioa beste monja
bat, ta onen bidez besteai, ta andik ona publikatu da Pulpito askotan besteen bildurgarrirako. O
zenbat errazago izango zuen esatea ixiltxorik
damu andi batekin gordeko zion Konfesore bati!
A Kristauak! Badago zuen artean iñor onela deabruak engañaturik? Atoz ona esatera eriotzako
orduan agertuko dituzula ez bekatu bakar bat
monja ark bezela, baita ere lotsa geitzeko asko
diran bekatu izugarriak. O kristau zoratua! Nai
dezu anima galdu betiko onra apur bategatik?
Zer diot? Onra galdutzen dala? Konfesoreak
mespreziatuko zaituela? Galdu zuen onrarik
Magdalenak joan zanean Kristoren oñetara an
negarrez ta askoren aurrean agertzera bere bizitza gaiztoa? Galdu? Alabatu zuen Kristok, atera
zuen arpegia gaizki esaten zutenen artean, ta
desonra andiarekin eldu zana biurtu zan Kristok
onratuta. Eta nolako onrarekin zabaltzen da bere
konfesio humill, ta penitenzia? Samaritanaren
bizitza txaarrak, non ekartzen dio desonrarik
penitenzia egin ezkero? A Kristauak! Nik esaten
dizuet, konfesio garbi egiazko ta oso batek
laguntzen dionean bekatuen damu, ta ondu nai
zindoak, onratzen duela anima Konfesorearen
begietan ere. Eta zenbat geiago Aingeruen
begietan ta Jangoikoaren aurrean? Nola onratu
etzuen, Ebanjelioak kontatzen duen Aitak, Seme
galdu ta etxera biurtu zitzaiona? Nolako ereztun
ta soñeko ederrekin apaindu etzuen bere oñetan
bekatuak agertu ta negar andiekin barkazioa
eskatu zionean? Bai Jauna, zion Dabid Errege
penitenteak Konfesio ta edertasuna alkarrekin
janzi edo batu dituzu. Confesionen et decoren
induisti. Ez da Kristoren aoko itza Aingeruak jai
andia zelebratzen dutela Zeruan bekatari baten
egiazko biurrera edo konbersioan? Orra nola
onratuak diran Zeruan ere ondo konfesatzen
diranak.
Oriek orrela dira, dio nork edo nork; baña ez
da erraz agertzen urte askotako bekatu ixilduak,
ta egin diran konfesio-komunio gaiztoak. Eta
errazago da emen lurrean eramatea bizitza larri
ta kezkaz bete bat, lo gozorik ere ezin egin dala?
Zenbatek amesetan ere igarotzen dituzte ikara
andiak! Ona batekin neuri gertatu zatana, ta
inork ezagutu ezin dezakeana. Egin zuen Misionista batekin Konfesio jenerala, baña larga zion
bekatu itsusi animaliakin egiña, ez aaztuta, bai
beldurrez. Geroago gau baten izan zuen ames
beldurgarri bat txakur andi baten itxuran galdetzen ziola, atoz ona, zer jaten dezu? Zerekin
mantenitzen zera? Ikara gorrian zegoan gizon
tristea. Gu mantenitzen gera bada Infernuan piztia txaarren aragiarekin. Etorri zitzaion gogora
nola gaizki konfesatu zan, nola estaldu zuen
lotsaz bekatu itsusi bat. Esnaatu zan ta izerdi
larri batekin. Luze iritzi zitzaion gauari konfesatzera joateko; jaiki zan bereala ta eguna baño
leenago irten zuen nere billa; etzirudian zana
beldurraren beldurrez, ez agertzeko bekatua,
zerren erraz konfesatu zituen utzi zuena ta beste
guziak; baña bai kondenazioko beldurrez. Lagundu nion amorez ta aleginez, ta damu andi baten
señaleakin egin zuen nere iritzian Konfesio eder,
ta oso bat. Jangoikoak eman zion gizon gaiso oni
mirarizko grazia bat, deitu zion ames onean, ta
agiri izan zuen zerukoa zala dei ura, ekusi ezkero zein erraz agertu zituen bere bekatu len esanak ta ez esanak.
A kristaua! Zuk lo egiten dezu ames beldurgarri gabe konfesio ta komunio gaiztoak egiten
dituzula? Parre egiten dezu, olgatu galanki konzienziako kezka gabe? Zer esan zure biziera
modu orren gañean? Kangrenatuta dagoala zure
biotza miñik artzen ez duenean. Betiko eriotza
urrean dezula, Jangoikoak larga bezela zaituela.
Baña etorriko da ordua, zeñean iratzartuko
zeran lo zorro gogor orretatik. Zuk estaltzen
dituzu, Konfesoreari agertu gabe, dakizkitzun
bekatuak; ta nik, dio Jangoikoak Natan Profeta
santuaren aoz, nik agertuko dizkitzudaz, ta arpegian eman; nik erakutsiko diet jende guziei zure
billostasuna, ta desonratuko zaitut reinuen
artean. Bai, dio San Gregoriok, bekatuak itz egi-
ten dute. Zure bekaturik ezkutuenak, gordeenak, ta lotsagarrienak itz egingo dute juizioko
egunean; esango dute. Zuk egiñak gera. Badira
Saul Erregearen gisako asko largatzen dutenak
ill gabe. Agag Errege gizen gizena, gordetzen
dituztenak gauzarik baliosoenak, ta bakarrik ill
ta erre gutxi balio duten gauzak? Zer esan nai
det? Badirala konfesatzen dituztenak beste
bekatu txikiagoak, ta ez bekatu gizen, lodi lodi ta
itsusien batzuek, guziak ill bearrean konfesioko
ezpataz. Ordea esango die eriotzako esturan
Sauli bezela ekusten dituztenean oe aurreen
itxura belzak, Amelecites ego sum. Ni naiz zuk ill
bear zenduena. Ekusiko du animaliaren itxura, ta
esango dio, ni naiz arako abere edo giberri bekaturako billatu ninduzuna. Ekusiko ditu aurtxoak,
ta esango die, gu gera bekatu egitera eraman
ginduzunak. An ekusiko dute batzuek aurtxo
txiki bekatua estaldutzeagatik bateo gabe ta
amaren sabelean galduak. Eta nolako ernegazioa, nolako desesperazioa ekustean argiro eriotzako kandelan bekatu ondo konfesatu gabeak?
Illko zera azkenean, ta joan bearko dezu JesuKristoren Tribunalera Aingerua, deabrua, ta zure
konzienzia testigo dituzula bizitza guziko Konfesio jenerala egitera. Nola irtengo dezu deabruak
ta konzienziak akusatzen zaituztenean, nola
onelako edo alako bekatua konfesatu gabe larga
zenuen lotsaz ta beldurrez, onra apur bategatik?
Norako zera Kristoren oñetatik? Nora? O salto
ikaragarria! Infernuko Luziferren oñetara. Zer
egingo dezu an? Ukatu ta estaldu bekatuak Konfesoreari bezela? Edertu, gutxitu, ta eskusatu?
Ez. Esango dituzu nai ta ez damu gorrian andi ta
txikiak desesperazioko amorruarekin; emango
dizute komunio orde dragoien beazuna, ta azkenean beti beti iraungo duen penitenzia. Ez nau ni
gaurko sermoian ezertan artutzen dioe batzuek:
nik ez det konfesatu gabe ezer larga dakidala ta
lotsaz. Ero garbiak dira probetxo gabeko ta kalte
andiko konfesioak egiten dituztenak. Ez naiz ni
gezurrak esatera joan konfesorearen oñetara?
Ez? Atoz ona bizio gaiztoetan sarturik egon zerana, konfesiotik bekatura, bekatutik konfesiora
zabilzana, ez diozu esan Konfesoreari dezula
proposito egiazko ta sendoa ez geiagoren geiago
bekaturik egiteko? Ori bai Jauna. Bada zein gezur
andiagorik! Zu biurtzen zera erraz bekatura,
zure propositoa izan da gezurrezkoa, zure konfesioak gaiztoak ezer konfesatu ezpazendu bezela.
Eta bizi zera guziz estaltzen dituenak baño kondenazioko peligro andiagoan konfianza bide
gabearekin bizi zeralako. O nola egunen baten
agertuko dan biotza bekatuarekin zendukala
damu det Jauna gezurrez esaten zenduanean! Ai
nere kristauak! Eta nola deabruak arrapatzen
dituen asko konfesio txar askoren bidez. Mundua
beti bat bekatu ta guzi; aurrera lujuriak, aurrera
irabazte bidegabeak, aurrera bekatu modu
guziak, ta aurrera konfesio gaizto ta frutu
gabeak. Konfesatu nai ezpadituzue zuzen, utzi
nai ezpadituzue benetan bekatuko okasio ezagunak, barkatu Jesu-Kristori esaten dizue Elizako
santu andi batek. Parce in te Christo. Zertako
zoazte laztan palso bat ematera Judasek bezela?
Zertako jan nai dezute Jangoikoaren juizioa
komunio gaiztoetan? Zertako eldu sillatzera
bezela zuen kondenazioa Kristoren odolarekin.
Ez dira asko ta geiegi beste bekatuak? etorriko
zerate persegitzera Jesu-Kristo berbera sakrilejio
andien bidez? Bada bitik bat, edo ondo konfesa-
tu, edo betiko kondenatu. Zer nai dezute? Pensatu ondo.
ERAKASTE XI.
Nola konfesioari lagundu bear dion
satisfazio edo ordea biurtzeak
Facite fructus dignos penitentiae. Luc. 3.
Ikusi degu igaro diran doktrineetan nola konfesio onak eskatzen dituan biotzeko Kontrizio
edo damua, ta aoaz bekatuak agertzea. Baña
bear da Jangoikoaren Justiziari ordaña edo satisfazioa ematea penitenziaren bidez; au da espirituko penitenziari lagundu bear diola azaleko edo
agiriko penitenziak.
G. Zer penitenzia modu da Sakramentu Konfesiokoari lagundu bear diona?
E. Da Konfesoreak, animako Juezak bezela,
ematen diona.
G. Izan liteke konfesioa ona satisfazio, edo
Konfesoreak emandako penitenzia egin ezagatik?
E. Ezin izango da ona biotzeko satisfazio
gabe, edo borondaterik ezpadu konfestzen
danak kunplitzeko penitenzia arrazoiz ematen
zaiona; baña izan liteke ona ta baliosoa obraz ez
egiñagatik. Gerta diteke Konfesoreari aztutzea
eman bear zion penitenzia. Onelako penitenteak
berak gogoraerazi bear dio; baña gerta ere diteke konfesatzen dagoana ere ez oroitzea. Alakoan ona da konfesioa beste gauzarik falta ezpazaio. Baña urrengo biurtzen danean konfesatzera, esan bear dio, nola aztu zitzaion penitenzia
ematea, edo aitu etzion berak zer penitenzia
eman zion. Orobat eriotzako aldigaizto edo akzidente baten ezin penitenziarik kunplitu dezakeanean, damuaren señaleakin Konfesoreak absolbitzen duenean, izan diteke Konfesioa ona ta
baliosoa penitenziarik kunplitu ezagatik, nola
aozko konfesio gabe ematen dan absoluzioa
ordu alakoetan, edo konfesioa eskatu dualako
gaixo edo eri dagoanak, edo eraman duan bizitza onean arkitzen dualako Konfesoreak señale
bear duikoa absoluzioa emateko. Ala bada ez da
bear bearra aozko konfesioa, ezdaere obrazko
satisfakzioa ezin dan aldietan, ta asko da borondate, edo biotzeko konfesioa edo bekatu agertzea, ta biotzez penitenzia artu ta kunplitu nai
izatea.
G. Beraz ai dala badu penitenteak penitenzia
artu, ta kunplitzeko obligazioa?
E. Bai, ta artu nai ezpadu ez dago prestatua
absoluzioa artutzeko. Ez beldur izan Konfesoreak
penitenzia geiegiak ezarriko diozkala gaurko
egunean penitenteari, onek uste izanagatik
astunegiak dirala. Ala geienez ematen dituzten
kejaak gezurrezko ta arrazoi gabeak dira, ta
astunegiak izatea noiz edo berriz gertatzen
bada, ezin bere buruz larga lezakez kunplitu
gabe. Alakoan joan diteke beste Konfesore jakin,
ta birtutetsun bategana, agertzeko oni gertatzen
zaiona. Baña zer gertatzen da batzuetan? Iges
egitea Konfesore zuzen, jakitun, ta anima zaleetatik, ta billatzea beste nola alako bat bere erara
itz egingo diona, ta oni nai duana esan,ta gutxitu edo kendu erazitzea beste Konfesoreak arrazoiz eman zion penitenzia. Ona ejenplotxo bat.
Dia bat konfesatzera; Konfesore begiratuak
aztertzen ditu animako peligroak, arkitzen du
penitente ura dala bulla zalea, danzazalea, sarri
dijoala onelako lekuetara; arkitzen du edo ezagutzen du ezin iraungo duala bere argaltasunari
begiraturik artu bear duan proposito sendoan
aldegin gabe alako okasioetatik: bear bada (ta
geienez gertatuko da jende gazteekin) arkitzen
du edo danza beretan, edo danza lekuetan, edo
joan etorrietan igaro dirala eskuka, itz, eta akzio
desonestoak. Esaten dio Konfesoreak nik absolbituko bazaitut, larga bear diezu olgantza edo
pesta kaltegarri oriei; galdu dizue len anima,
santa batek ere iraungo ez du birtutean onelako
lekuetan dabillela; zenbat gutxiago zuk? Ematen
dizut bada penitenzia osagarritzat ez joateko
dantza naastu ta neskatx mutillen artekoetara.
Ez det nik zugatik kondenatu nai begiratun bear
diot nik zure animako salbazioari, ta galerazi
bear dizkitudaz salbazioa galtzeko diran okasio
andiak. Zer eranzuten due batzuek? Jauna ez
diot penitenzia orrelakorik artutzen. Besteak ere
badabiltza. Zer esango due aldegiten badet len
ain zalea izan naizan pesta edo olgantzeetatik?
Zalea izan zera? esaten dio Konfesore onak.
Anbat gaiztoago. Zuk ez dezu konfesiora ekarri
ondutzeko proposito egiazkorik. Proposito egiazkoak eskatzen du borondate zoli ta sendo bat ez
bekatuko okasio jakin ta ezagunetan sartutzeko,
aldegiteko bekatutik sugearen arpegitik bezela.
Kristok dio, begia atera, ta oña ebaki bear dala
anima galtzeko bide jakiña ematen badigue; au
da begia ta oña baño bearrago bada ere utzi
bear da anima ez galtzeagatik. Ez dezuekusi
zere animan zenbat peligrotan arkitu zeran; zenbat esku estutzen amorezko danzeetan? nolako
itztxo kariñozkoak? Eta zer ekusi dezu zerekin
edo besteekin kale edo bide orietan pesta ondoan? Oek ez dira okasio jakinak? Zer diot? Ez dira
bekatu ezagunak? Esango dezu gezur bat zuk
nai ez dezula inork alako akzio txaarrik egitea?
Ez diezu arpegi alegrea agertzen, parretxo egiten? Zerk zaramaz alako lekuetara benetan nai
ezpadezu inork alakorik egitea? Txakur amorratuak balebiltza plaza orietan joango ziñake? Ez
da ogei eskutuko bategatik ere. Au zertan dago?
Korputzeko peligroak beldur geiago ematean
animakoak baño. Eta nori begiratu bear diozu
geiago, korputzeko bizitzari animakoari baño?
Onelako arrazoiak enzunda mututzen dira; dioe
batzuek beren artean, ez nau absolbituko artzen
ez badiot penitenzia au. Ematen die itza Konfesoreari, baña ez kunplitzeko asmoarekin, edo
beste Konfesore bati danzatzeko lizenzia eska-
tzeko gogoz. Ateratzen due absoluzioa, badijoaz
komulgatzera berak dakite nola; diaz gero beste
Konfesore kontu gutxiko bategana, ta bear bada
danza ekuste zale batgana. Oni esaten dio, Konfesore batek eragotzi dit penitenziaren bean
danzara joatea. Eman begit berorrek beste penitenzia bat, kendu besteak emana. Bai esaten
dio, zoaz ta ibilli zaite modu onarekin. O Konfesore ta Penitente bata bestea galdutzen dezuenak! Sinistu beingoan arrazoi gabe eman ziola
penitenzia eman ziona lenagoko Konfesoreak?
Idiki penitenteari bidea ebilteko bekatuko peligroetan? Ez. Jakin Kofesore batek eman bear
dituala penitenzia osakarri edo medizinalak; ta
kendu besteak ondo emanaz? Ori da animako
Borrero baten ofizioa egitea, ta ez medikoarena.
Zer egiten du ta egin bear du Medikoak eririk
edo gaixorik dagoan batekin? Galdetzen dio
noizkoa dan gaitza, zertatik etorri zitzaion, nola
asi zan; ta eragozten dio gaitzarekin kontuak
etenarik, jaatea edo edatea onelako edo alako
gauza; ta ez da mediko ona izango largatzen
badio gaixoari egiten kalte egin dezokena. Nolakoa izango da bada animako Osagilla edo medi-
koa, largatzen badio kristau animan eri ta gaixo
dagoanari ebilten gaitz egingo dien leku ta
olgantzetan? Eta zer damu darama konfesore on
ta begiratuetatik aldegin ta dijoanak penitenzia
arinak ematen dituztenakgana? Ona zer dion
San Bernardino Senakok, ez dutela alakoak
bekatuaren damu geiago deabruak baño. Non
plus habent contricionis quam diabolus. Eta salbatuko dira?
G. Zertako ordea Konfesorearen penitenzia
konfesio onarekin barkatzen badira bekatuak?
E. Zertako? Jangoikoaren Justiziari biurtzeko
bekatuarekin kendu zaion honra; gaizki egiña
kastigatzeko penagarriren batekin; berriz bekatuan ez erorteko kontu geiago iduki dezan bekatariak, ta ala konfesioko penitenziak ez dira
bakarrik egindako bekatuen kastigoan, bai ta ere
bearragoak berriz bekaturik ez egiteko. Zertako
Guraso onak kastigatzen du Seme gaizki egin
duana? Zergatik maisuak ber eskolakoak? Ondu
ditezen, berriz alakorik egin ez dezen. Nolako
eskandalo ta gaiztakeriak ekusiko lirake errietan
Justiziak inor kastigatuko ezpalu? Zer bada! Jangoikoaren kontra jaiki danak bekatu mortalen
batekin, ez dio eman bear satisfakzioa? Ez kastigatu gaizki egiña? Ote daki bekatu mortala zer
dan penitenziarik egin nai ez duanak, edo bekatu asko ta itsusiak gati gauza neke gutxikoak
baño egin nai ez dituanak. Jangoikoa izanik ain
ona alako moduz aserratzen da bekatu mortal
baten kontra, non dadukan prestatuta iñoiz
azkenik izango ez duan Infernuko sua. Eta bere
miserikordia andiagatik eman digulako epe, ta
denpora penitenziaren bidez, izango gera nagiak
penitenzia egiten! Berriz nolako penak dauzka
Purgatorioan bekatu mortal barkatu ta arinakgatik ere? Zer dira lurreko penitenziarik gogorrenak Purgatorioko tormentuen aldean! Utsa, edo
ezti gozoa. Beraz bekatuaren ezaguera gutxi du
penitenzia arin batzuekin paketzen danak. Ala
bada Konfesorerik begiratuenak ematen dituzten penitenziak dira guziz laburrak, ta egin errazak bekatua zer dan zerbait ezagutzen dutenentzat, ta egiazko damuarekin konfesatzen diranentzat. Begira dezagun lurreko Justiziarekin
igarotzen dana. Egiten du batek lapurreta andi
bat, arrapatzen du Alkateak, darama Karzelara,
ezarten diztez kateak, daude leku kiratsu, edo
atsituan, ez dute oetzat lasto zati laster usteltzen dana baizik, jan gutxi, deklarazio astuak, ta

- Parts
- Konfesio ta komunioko - 01
- Konfesio ta komunioko - 02
- Konfesio ta komunioko - 03
- Konfesio ta komunioko - 04
- Konfesio ta komunioko - 05
- Konfesio ta komunioko - 06
- Konfesio ta komunioko - 07
- Konfesio ta komunioko - 08
- Konfesio ta komunioko - 09
- Konfesio ta komunioko - 10
- Konfesio ta komunioko - 11
- Konfesio ta komunioko - 12
- Konfesio ta komunioko - 13
- Konfesio ta komunioko - 14
- Konfesio ta komunioko - 15
- Konfesio ta komunioko - 16
- Konfesio ta komunioko - 17
- Konfesio ta komunioko - 18
- Konfesio ta komunioko - 19