Konfesio ta komunioko - 07

Total number of words is 4077
Total number of unique words is 1653
34.7 of words are in the 2000 most common words
49.4 of words are in the 5000 most common words
56.3 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
diranak betiko: geienak kondenatzen dira salbatzeko esperanza bidegabeakin. Geiago. Espiritu
Santuak estalki gabe dio, gaiztoen egunak laburtuko dirala; gabaz lapurra bezela etorriko dala
eriotza. Beraz luzabide eroekin ta bekatuak
bekatuei geituaz ipinten dute kristauak anima
inoiz Penitenziarik ez egiteko arrisku edo peligro
ezagunean; ta Proposito utsekin salbatuko ez da.
G. Baña osasuna ta entendimentuko argia
egon ezkero noiz nai jiratu edo biurtu diteke
bekataririk gogorrena, ta nola guziak iltzen ez
diran itoka ta beingoan, uste det salbatu.
E. Arrazoi eroa bailo gaiztoagoa eman dezu.
Baziñaki zein gaitza dan oitura gaiztoan sartuta
daudenen egiazko biurrera edo konbersioa, etzenuke alako gauzarik esango. Osasun onak ez du
ematen Penitenzia, ta bai geienez atzeratu gizonen gaiztakeriaz. Berriz nork esan dizu gero noiz

nai zuri otu edo antojatzen zatzun egun edo
orduan, nai det esan ta beste gabe zure anima
jiratu ta aldatuko dala beingoan bekatutik ta graziara? Konbersio egiazkoa ez da gure alegin
utsakin egiten; bear digu lagundu Jangoikoak
bere miserikordiako ausilio santuakin. Nola ateratzen ditugu kontuak? Itxaran dezala Jangoikoak ordu onean gu bekatuz aspertu artean.
Gogait egitt dezagunean bera ofenditzez, munduak ezertako nai ez gaituenean, datorrela Jangoikoa gure billa, ta nai ta ez bezela eraman gaitzala beragana; orain nai gaitu beraganatu; deitzen gaitu; guk ez degu enzun nai bere dei amorezkoa. Ordea guk nai degunean, guk deitzen
degunean artu gaitzala, obligatua balego bezela
guri obedezitzera, ta ez gu berari. O itxutasun
galgarria! Atoz ona. Oituta ez dagoan bati erloju
bat egitera obligatu nai bazenu beingo baten,
zer eranzungo lizuke? Ikasi ez duela ofizio gaitz
ori, ta eskatzen diozula ezin dezakean gauza
bat. Bada nola beingoan ta noiz nai egingo ditu
biotzeko akto kontrizioak egitera oituta ez dagoanak? Nola ondo egin orazioa oitu ez danak? Eta
nola, eskatu gabe bear bezela, iritxi Jangoikoa-

ren laguntasun sendo, ta portitzak aldatzeko
bekatutik graziara, edo animako eriotzatik bizitzara? Bekatuak geitzea, konfesio txaarrak egitea, da merezimentu ederra biguntzeko Jangoikoa? Non ikasi dezu onelako doktrina? Baña
demagun etzaituela largatzen Jangoikoak zure
borondate gaiztoaren atzaparretan; gero ta gero
ere deitzen zaituela grazia edo auxilio pizkorrekin, bakerik arkitzen ez dezula zere bekatuetan
konzienziako ikara ta kezka andiekin eman nai
dizula Jaunak beraganako bidea bekatuena utzita. Jarraituko diozu bere deiari? Elduko zera bere
besoetara bekatuen damu andi batekin! A, ta
nola beldur izateko dan gogortuko zerala, ekusi
naiko ez dezula argi santua, ta despreziatuko
dituzula Jangoikoaren dei amorosoak, ta illko
zerala bekatuan beti konbertitzeko Proposito
argalekin. Ez orain, ez orain, eranzungo diozu;
bai gero. Eta gero au noiz elduko da? Geroago
gogorrago, ta azkenik paketuko zera konzienziako arrarekin, ta iges eginik Jangoikoaren argiari,
ebilliko zera bekatuaren pean, ta joko dezu Infernuko Leizan, nondik irtengo ezin dezun. Sutegitik aten berria dan burnia, biguna dago: malluka-

rekin dator edozein molde artzera. Ordea oztu
ezkero, gogortzen da, ta mallukariak ezin du
besterik, ezpada nekaku alperrik burua. Bekatuan berriak diranak beldur errazak dira geienez,
ekarri ditezke gauza onetara, artu oi dute txit
sarri proposito sendo ta egiazkoa. Ordea bekakuetan zartu danak, urteetan gaztea izanagatik,
oitura egin danean bekatua, alako moduz gogortzen dira, ezen galtzen dute Jangoikoaren gauzeetarako gogo guzia, ta ontzeko beren Propositoak dira gezur garbiak. Baratza zaitzen duen
Zakur andiak, ekusten badu urrutitik ezaguna ez
duena, irentse nai du; ordea etxeko ezagun, edo
kanpoko sarri ekusten dituztenai, ez die gaitzik
egiten, ez da zauka bat ere, bai jolas ta jostatzeak. Ala bada lenbiziko bekatuetan konzienziak egiten die zauka, ito nai ditu, ez du pakerik
arkitzen. Konfesatu bear det bereala, dio animak
bere artean, txikitzen du burua negarrez. Baña
bekatuekin ezagun egiten dana, etxekotu dana,
maiz edo sarri konfesatu dana ondu gabe, bekatuekin dabill gero pestan, jolasetan; ta beldur
guzia galdurik ez du proposito egiazkorik, zeren
ondutzeko asmo ta gogo guzia galdu zaion. Espi-

ritu Santuak lujuria edo aragiaren bekatuetara
oitu diranak gatik argiro dio; Ez dute Jangoikoagana buirtzeko gogorik edo proposito egiazkorik
artuko, zeren beren erdian edo anina barrenean,
sarturik dautaten lujuriako espiritua. Non dabunt
cogitationes suas, ut revertantur ad Dominum,
quia Spiritus fornicationis in medio eorum.
Eta egia esateko, nola Jangoikoaren mirari
andi gabe ezi aragi atsegin gaiztoetara emanik
dagoana? Tabakoa artuttera oiturik dagoanari,
guziz gaitz egiten zaio ez artzea. Berez tabakoa
artzeko inklinazio, edo griña ez dator gere naturalezatik. Ekusten dira txit asko artu nai ez dutenak, ta gorroto ere ematen dienak: tabakoa
artzen dutenak lenbiziko aldietan, ez die atseginik artzen, ta erraz utziko luke; ordea artara oitu
danak, urte osoetan sudurrak autstu dituenak,
nekez utziko du, ta egun baten palta bazaio,
biotz triste edo illunarekin ebilliko da beti bere
Tabakera, ta tabakoa gogoan dituela. Nork esan
lezake ain kendu gaitza dala bizio arin au, ta
zeñetarako ez duen berez gizonak inklinaziorik?
Baña ala da. Zerk egiten du au? Egiñak, edo
artara oituak. Orain bada, zenbat eragozpen

izango ez ditu gizonak kendutzeko aragiaren
bizio eraskor, ta naturaleza gaiztotik datorrena
artara emana bada? Nola erraz ezi edo bezata
aragi bekatuekin uzutua? Nola lotu begi oitu
diranak ekustera amore gaiztoz adiskide bekatukoak? Nola mingain noizetik noizera, ta sarri
gozatu diranak esatera itz ta kanta loi zatarrak,
egongo dira izkune txatarrik atera gabe? Nola
beste atseginik iduki ez duenak baizik ebiltzea
danza gaiztoetan, artu gorroto olgantza kaltegarriai? Nola eduki geldi oratze ta tokamentu loietara ekandu edo oiturik egon diran eskuak?
Pasio oiturazko gaizto bat garaitzea bada ain
gauza gaitza, nola garaitu sentidu guziekin egin
dituen oitura edo usario txatarrak? Nola garaitu
anbeste etsai gaizto? Orazio bero, negarrezko
eskaari Jangoikoari egindakoakin? Ordea eztu
anima gaizkira obendu edo oituak atseginik orazioa egiteko. Gorputza ezi ta mankatuaz penitenziakin? Baña gorputz atsegin gaiztoetara
emanak, gorroto dio penitenziari. Erakurriaz
libru Santu ta egia beldur gabe esango dienak?
Baña eztu gusto edo gozorik alako libruetarako,
ta ezin bestez. Ala arkitzen da anima abere bat

eginda gauza on guzietarako atzeratua, bakarrik
arkitzen duela atsegiña aragiaren gusto zikiñetan, bekatuen pisuaz obendu ta makurtua,
begiak Zerura gogoz erakoritzen ez dituela.
Nolakoak izango dira onelakoen propositoak?
Nolakoak oen Konfesioak?
G. Dirudi eztagoala zer eranzun arrazoi ain
argietara; ordea ekusten dira bekatuetara oituak
ere, denpora apur baten zerbait onduak. Pazkoaz konfesatu, misio bat enzun, ejerzizio batzuek
eginda, egon oi dira bizitza on bat daramelako
estalkiaz.
E. Ongi diozu. Badirudite zerbait onduak;
ordea ez dira animan obeagoak. Ez dituzte urratzen bekatuen sustraiak, ez ebaki arbola gaiztoa,
ta bai adarren batzuek inausi. Egun gutxiren
ondoan ekusiko dira erro berriak, janziko da
arbola bear bada adar andi ta sendoagoakin.
Bide luze baten sartu danak, atseren bear du
zerbait; ta atseren an ez da bidea largatzea, ta
bai indarrak ta arnasa artzea aurrera ibiltzeko
gogo sendoarekin. Ala bada ekusten balira bekatari zaartu asko garizumako, ekerzizio ondoko,
edo misio osteko egunetan buruz beera bezela,

bekatuko bidean aurrera ez dijoazela, ez sinistu
utzi diela guziz bekatuko bideari; arnasa artzen
dute, atserretzen daude ta jaikiko dira fite edo
laster jarraitzeko gogo berri ta sendoakin leengo
bide gaiztoari. Amabost egunean bekaturik egin
gabe, gogait bezela egin dutelako bekatuko
bidean, lassati sumus in via iniquitatis, ta gero
urte guzia Jangoikoa ofenditzen. Jangoikoari zor
dienak bizitza guzia, daramez egunak asteak,
illak ta urteak bekatuari egun baten ere guziz
larga gabe, oñean sendo dadukelako bekatuaren
iturburua. O negar egiteko gauza! Eta zer gertatuko zaie? Indartuko dira pasio gaiztoak, gogortuko da biotza, ta geroago ta gaitzago Jangoikoagana biurtzeko proposito edo gogo egiazkoa.
G. Nai nituke enzun irudi edo konparazio
onen gañekoak.
E. Ona amen. Aurtxoak, edo jende gazteak
txit erraz, ta ederki ikasten dituzte itzkerak. Lau
edo bost urteko mutiltxo bat badator Gaztelatik
Euskalerrira, laster ikasiko du euskera, ta ebakiko ditu itzak guk bezela, ta aztuko zaio erdera
baserri baten azitzen bada. Baña badator berrogei urteko bat, bearko du denpora luzea, ta ikas-

ten duena ere, ez ondo. Beti izango da ezaguna.
Ekusi ditut nik erdaldun andi urte asko eginda
ere, ezer ikasi ez dutenak. Mingaña egiten da
molda gaitza ta gogorra betiko erderarekin. Landaratxo gazteak oker badatoz ere, zuzen errazak
dira, ordea arbola lurrean lodituak, ausi ditezkez,
baña ez zuzendu okerrean ondo azi ta sustraitu
badira. Ibai txikitxo bat igarotzen erraza-da,
berriz ez ujolak jaiki badira. Ala bada, nola uste
dute ikasi ta artu birtuteko bidea, bekatuetan
zaartu diranak? Nola zuzendu konfesio proposito
egiazkora urte osoetan bekatuan gogortu ta sustraitu diranak? Nola igaro erraz Penitenziako
Ibaia bekatuen ujol andiekin azi bada?
Bai kristaua bai; bekatuaren iltze sartu berria
atera diteke erraz, ez ordea bekatuakin mallukatzen badezu, dio San Krisostomo andiak. Pekatu
egin berri bat konfasatzean lotsatzen dira asko.
Baña nolakoa izango ez da lotsaren indarra Konfesio gaizto asko egin badira beldurrez estalduta? Nork atera iltze ain mallukatua? Lenbizikoa
bekatua bera agertzea asko zan, baña gero
agertu bear da bekatua bera, ta lotsazko konfesio gaisto guziak. Eta zenbat gaitzako da au?

Maldizio edo birao astunak asieran kentzea
etzan gauza orren gaitza; baña itzkera infernuko
onetara oitu diranak, ez dute beste doktrinarik
beren esturasun guztietan, ta nola eztakitela ere
irtetzen die aotik. Gorrotoa kentzea, ta etsaiarekin bakean jartzea, ez ta orren gauza gaitza
lenengo asieran edo aserre ondoan. Baña gorrotoak sustrai andiak bota baditu, milla benganza
nairekin naastu bada, nork atera iltze ain sartua?
Gauzaren bat ostu danean, kalteren bat egin
danean, edo irabazi txaarren bat, erraz da buirtzea; baña iñoren gauza aragitu bada, ta etxekotu, nork atera iltze gogortua. Nola min andi gabe
atera? Amorio loi bat urratzea asi ta bereala, ez
da gauza txit gaitza: baña amorio ura luzatu
bada, nork atera? Nola bigundu alako biotza
amorio gaiztotik Jangoikoaren amorio ederrera?
Ez milagro txit andi gabe.
G. Baña gezur andia da deabruak kristau
askori siniserazitzen diena; au da gerora aldatuko zaiela biotza onerako, proposito sendoak
egingo dituztela aragia makaldu ta indargabetu
didinean?

E. Bai bai, ta nola dan gezur andia. Ona zer
dion Jeremias Profeta Santuaren aoz gezurrik
esan ezin dezakean Jangoiko ber berak. Gaina
eraatsirik dadukana, noiz osatuko da! Noiz largako dio gaizki egiteari? Etiope beltzak narrua, edo
azala zuritzen edo aldatzen duenean; edo Leoipardo edo arreak aldatzen dituanean bere kolore edo mantxak. Mauru beltz batek nola zuritu
bere arpegnia milla urekin ere? Nola katu arrea
txuritu? Ez Jangoikoaren milagro andi gabe. Ona
bada, zein gauza gaitza dan zuritzea bekatu
asko ta oiturazkoakin beltzitu dan anima. Bear
da Jangoikoaren milagro andi bat, ta milagroak
gutxienak dira. Zori gaiztokoak milagroetan salbazioa ipiñi nai dutenak. O itxutasun ezin esanekoa! Beste gauza guzietan ezagutzen da asieran
erraza dana, gaitza dala gerorakoan. Gorputzeko
gaitzetan esaten da, asieran bear dala erremedio, edo osakarria, berandu etorriko dala gaitzak
indarrak artzen badira. Iru soka alkarrekin buirtuak nekez urratzen dira, dio Espiritu Santuak.
Funiculus triplex difficile solvitur. Zenbat nekezago amar edo amabi orapillotuak? Zenbat gaitzago izango da bada bekatuen orapillo lodi bat

urratzea? O zein nekez datozen Jangoikoaren
bidera biotz berri batekin, bekatuetan urteetan
irauten dutenak! Gazteak geienez ez dio zartuta
ere utziko bere bideari. Oek dira Espiritu Santuaren itzak. Borondatea lengoa izango du agirian
agertzen ezpada ere, gaztetan bezelakoa. Ezpadiaz pesta ta danza gaizto edo peligrosoetara,
emango die aurrera pena gazteai joan ditezen,
ta egongo dira parrez gazteen nasaitasunak ekusita. Ezpadabiltza eskuka loietan, esango dituzte
itz berde, zatar ta anima askoren galgarriak.
Egongo da buru ille murritu edo zurituarekin, ta
porrua baño ezeago ta berdeago biotza ta ezpañak. Ala enzuten zaie esaten, gazteak berenak
dituztela egunak; berak ere ala oi zirala ta ez
diela jaramon bear Sermonginen deadarrai;
jarraitu bear dirala anzinakoen olganza edo
dibersioak. Zertan dago au? Gaztetan uste da
zaartzako egunetan artuko dala birtuteko bidea,
ta zaartuta dabiltza nasaitasunak alabatzen.
Baña zer izango da? Azeri gaizto oek beti dute
berekin usai txaar edo kiratsa, ta zaarrago geiago.

G. Ez nuen sinistuko orren gaitza zala Jangoikoagana biurtzea amildu ta jaiki, ta bizia gaiztoetan sartuta daudenak.
E. Ona bada sinisgarri geiago. Eldu zan bein
Jesu-Kristogana txit estu ta larri gizon bat, zeñek
eldu zan bere Semea gaizkindua, ta esaten dio;
Jauna, eraman det nere Seme au zure diszipuluak gana osatuko dutelako ustearekin, ta beren
konjuru guziekin ez dute ezer egin; sendo daude
espiritu gaizkiñak, ta ez dute irten nai izan. Atoz
ona, esan zion Jesu-Kristok, ta noiztik onakoa du
gaitz ori? Noizkoak ditu berekin gaizkinak? Aurra
zanetik onakoak, Jauna, eranzun zion gizonak.
Zertako zan galdetze ura? Ezaguerazitzeko,
gaitz zaarrak ez dirala osatzen edonola: bear
dala Jesu-Kristoren konjuroa; bear dala milagro
andi bat. Galdetzen bazaie konfesatzera datozen
kristau askori, noizkoa dan itz gaiztoak esateko
oitura: noizkoa gogorazio zatarretan gozatzeko
kostunbre edo ekandu galdua; noiz asi zan zikinkeriako bekatuak egiten? Eranzungo dute egia
esatera, umetatik asi zirala eskola gaizto artan;
zazpigarren urtean sartu orduko asi zirala loikeriako bekatuak egiten, zaitzen, edo beintzat bai

egin nai izaten. Gero zerbait azita ere jarraitu
ziela oitura gaizto aurtzako egunetan artuai, ta
buruko illeak adiña bekatu egin dutela pensamentuz, itzez, ta akzioz. O zein gaitz zaarra!
Nola osatu? Nola egiazko proposito sendoa artu
birtutea amatzeko ta gorrotatzeko bekatua!
Asko dira Sermoigilla, ta Konfesoren konsejuak,
edo konjuroak? Arrizkoak dira beren biotzak,
deabruak posesio luzea du, ta Jesu-Kristok mirari andi bat ez egitera, biotza lengoa izango da, ta
iraungo du borondatea aldatu gabe eriotzaraño.
Baña ona Ebenjelioko bigarren ejenplo izugarriagoa. Gizon bat libratu zan Infernuko gaizkin
loi edo txikinetik. Ekusi zanean Infernuko etsai
loi ura bere etxetik aterata, zebillen basamortuan atseren edo deskansurik arkitu ezinda.
Esan zuen alako baten, biurtuko naiz irten dedan
etxera. Buirtu zan, baña nola arkitu zuen grazias
apaindua, etzuan sarrerarik izan. Zer asmatu
zuen? Joan zan lagun billa, ekarri zituen berekin
bera baño gaiztoagoak ziran beste zazpi Espiritu
infernuko. Egin zien guziak gizon ari batak batetik besteak bestatik; garaitu zuten, eragin zien
bekatu, ta galdu erazi grazia; sartu ziran zortzi-

rak gizon triste aren animan, ta gelditu zan
lenengoan baño gaizkiago; len infernuko batekin; ta bigarren bekatu aldian zortzirekin. Orain
bada, nola atera zortzi espiritu gaiztoak? Non da
gure fedea? Oek ote dira ipui engañatzeko
asmatuak, edo Kristoren esanak? Nola geldituko
da bada anima bekataria urte osoetako konfesio
ta bekatuen nasteakin, bigarren bekatu edo erori
aldian anbeste Infernukorekin arkitu bazan aitatu degun gizona? Nola sendotuko ez dira? Nola
gogortu ez, irauteko beren etxean anbeste denporako posesioa iduki ezkero? A, ta nola dan
gezur andia geroago ta errazago dala artzea proposito egiazkoa, edo Jangoikoagana biurtzea.
Bekatuak bekatuai geituta egiten da katea lodiago ta sendoagoa, ta anbeste neke ematen dienai
bekatu bat edo besteren kate mea urratzeak,
nolakoa emango ez die kate lodi lodia urratzea?
Geroago ta borondatea gogorrago, geroago ta
Jangoikoa aserreago, geroago ta deabrua indartsuago. Nola bada buirtu egiaz uste dan bezein
erraz? Baña ez naiz aspertuko eguzkia bezein
argia ipiñi artean egia au, San Jeronimok kontatzen digun gertaera onekin. Zegoan bein Arsenio

zeritzon Anakoreta edo Erumutar santu askoren
Maisua zana mendi gelan, ta esan zion Aingeruak, irten ezazu, Arsenio, ortik kanpora, ta nik
erakutsiko dizut gizonekin gertatzen dana. Irten
zuen, ta bai ekusi ere gizon bat basoan egurra
egiten. Egin zuen karga galanta, ta asi zan lepora jaso nairik; ordea nola egur karga bere indarrak baño andiagoa zan, ezin jaso zuen. Ezarri
ziozkan egur berriak len jaso ezin zuen kargari,
leiatzen edo dendatzen zan berriz karga lepora
jasotzen; ordea alperrik. Zegoan Arsenio arrituta
esaten zuela, gizonaren eroa, jaso ezin egur
karga, ta ezarri egur berriak? Geitu, asi ta astundu geiago, ta tematu jasotzen karga? Etzekian
Arseniok zer esan nai zuen ekusmen ark, ta esan
zion Aingeruak. Orra gizonen erakeria. Dabiltza
Infernurako egur kargak egiten bekatuekin,
batzuek lujuriako basoan, beste batzuek iñoren
ondasunekoan, asko honra txaarra deritzonekoan, ta txit asko beste baso bekatuzkoetan. Nekatzen dira jaso ezinik karga gaizto ura. Zer egiten
dute? Azi karga, astundu, bekatu berriak leengoai ezarrita. Abiatzen dira bekatu bati bestea geitzen, amarri ogei, ogeiri berrogei. Arnasa apur

bat artzen dute bekatuen bekatuz gogait egin,
adikatu edo kansatuta. Berriz abiatzen dira
bekatuen karga geitzen. O nolako karga! Zein
astuna. Indarrak gitxitzen dira, ta geitu karga?
Nola erraz jaso? Len bekatu gutxirekin artzen
ezpazuen konfesatzeko proposito sendorik, nola
bekatu askorekin errazago artuko du? Ikaratu
zan kristau bat pensamentu gaizto zatar leku
eman bat agertzen; zebillen nola esan etzekiela,
bear bada billatzen apaindurik edertzeko ta
utsera joerazitzeko. Nolako ikarak artuko ez du
pensamentu bati geitu badiozka deseo edo naikunde loi, ta itz lotsagarriak? Nolako kolore
gorriak irtengo ez die bere bakarrean egin baditu eskuka zikiñak ta aragiari atsegin gaiztoa
ematekoak? Nola erraz konfesatu amorio gaiztoan sartu bada, ta egin bere bakarrean ere lotsatzeko asko diran akzio torpeak? Nola konfesatu
bein itxutu dan animak egiten edo konsentitzen
dituen zatarkeria itxusiak? Larrituko da, baña
bere kezka guziekin ere gordeko ditu bekatuak,
agertuko ez ditu bear bezela, ta joango da Infernura konfesatzera estalki ta probetxo gabe. Ala
bada gertatuko zaie beste bizioetan ere. Bai dio

San Buenabenturak, lenengoan osatzen erraza
zan gaitza, osatu nai etzuelako, kangrenatzen da
azkenean. Nola osatu milagro andi, edo aragi
zati andiak ebaki gabe? Aragia lizundu, ta atsitu
bada, nola gatzarekin gorde? Jakin ta sinistu
bada, mugonez edo lenengoan bear dala artu
Propositoa, gerorako larga gabe.

ERAKASTE VIII.
Nola egiazko Propositoa
ez dagoan bekatuen okasio urreko,
eta borondatezkoan
arkitzen diran kristauetan
G. Zeren gañean izango da gaurko irasbide
edo doktrina adirazo bear deguna?
E. Gauza premia txit andiko baten gañean,
eta da agertzea ez dagoala egiazko ondu-nai edo
propositorik larga nai ezpadira bekatuen okasio
jakin, urreko ta borondatezkoak; ta emendik aterako da zergatik egiten diran konfesio gaizto
asko, ta irauten duten ain gutxik artu duten on
izateko gogoan.
G. Zein da egiazko Propositoaren leta edo
kondizio bear bearra?
E. Idukitzea borondate sendo bat kendutzeko
oitura gaiztoak, ta largatzeko bekatuen okasio
ezagun ta urrekoak.
G. Zer aditzen dezu bekatuen okasio ezagunaren izenez?

E. Aditzen det bekatura eramaten duen gauzaren bat, dala bere naturalezaren indarrez, dala
jarraitzen dion zirkunstanziaren bategatik.
G. Ez det ondo aditzen eranzute au, zeago
edo argiroago esaten ezpadit.
E. Adizazu bada. Okasio batzuek izatea ezagunak urrekoak, ta borondatezkoak berenez,
dator dadukelako peligra jakiña, zeñean jarri
ezkero ezagutu bear dan geienez galduko dala,
berez duen birtute galgarriagatik. Onela libru
desonesto, ta kontu loietakoak erakurtea premia
gabe, ta gazteak, da bide ezaguna ta urrekoa,
zerren txit asko galdu diran alako erakurtearekin. Onela beste gauza ta ebillune asko gero astiroago aitatuko ditugunak. Beste okasio batzuek
dira berenez ez dutenak gaitzerako lagungarri
ezagunik; ordea zirkunstanziaren bategatik galgarriak diranak. Kale batera joatea, etxe auzokura joatea, berez gauza gaiztoa ez da; ordea kale
ta etxe artan badaude tentatzalle gaiztoak, edo
lengo adiskide bekatuzkoak, izango litzake okasio benetakoa alako lekuetara joatea. Orobat itz
egitea personaren batekin, berez bekatu ez da;
baña itz egitera dijoanak badaki emango diola

bekaturako bidea, orduan itz egitea da bekaturako okasioa, ta bere borondatez badia itz egitera
izango da okasioa billatzea. Okasioa da ezagun
ezaguna, urrekoa, edo jakina, zeñean, jarri ezkero jartzen dan bat bekatuan erorteko arriskuan
gizon aitu edo jakitunen iritzian, edo nork berak
leenago igaro zanetik ezagutu bear duenean.
Badira ere, munduan okasio txik asko urrutikoak,
edo bekaturako ez dutenak birtute jakin ta urrekorik noiz edo berriz kristauak bekaturatu badituzte ere. Mundua peligroz beterik dago, ta
lurrean gauden artean ez gera gordeko onelako
peligru guzietatik. Relijio estu baten sartuta ere
ez dago anima gerra gabe. Ala bada bakarrik
gaude oblibatuak aldegitera peligro banaan
jakin, ezagun edo urrekoetatik.
Okasio ezagun edo urrekoa izan liteke, edo
borondatezkoa, edo nora ezekoa ta borondategabea. Okasio borondatezkoa da, zeñetatik
aldeegitea dagoan bakoitzaren eskuan, ta onelakoak dira geien geienak. Noraezeko edo borondatezko okasioa da, zeñetatik aldeegitea eztagoan bakoitzaren eskuan, ta onelakoak dira txit
gutxi edo ez askok uste oi duten beste, gero

agertuko degun bezela. Deabruak asmaerazitzen dizte askori zeresanak, eskandaluak, desonrak, ta ala dauzka beti okasioko grillo edo katea
gogorretatik irten gabe. Artu bear dira artu al
ditezken bide ta neurri on guziak irteteko okasio
gaizto ta ezagunetatik. Egin dezagun kontu
gurasoakin bizi dan seme bat bizi izan dala amorio loian etxeko serbitzari neskame batekin.
Usteko da, ez dala borondatezkoa okasio alakoa,
ez dagoala seme aren eskuan neskatxa etxetik
ateratzea. Au siniserazitzen badio Konfesoreari
milla itz emanda geiago eroriko ez dala, aterako
dio absuluzioa. Ordea etzaie sinistu bear beren
eskuan ez dutela alako Personak okasioa kentzea. Esan ta erregutu bear dio seme ark etxeko
neskatxari irten dezala aitzakia edo estalkiren
batekin; ta nai ezpadu, esan isiltxorik Aitari edo
Amari, ezarian edo modu on batekin atera dezela etxetik neskatx ura arkitzen dalako bere
anima galtzeko arrisku edo peligruan geiago
adierako gabe, onenbesterekin egin al badidi
okasioa kentzea. Zer honra galduko du Seme
batek Gurasoari agertzeaz bere animako peligroa neskatx ura etxean dagoan artean? Zein da

Guraso estimatuko ez duena alako abisua, ta
egingo ez duena al duena modurik onenean ta
ospe andi gabe etxetik ateratzeko neskamea?
Oni berriz kalterik egiten ez die etxetik ateratzeaz ta bai mesede andi bat. Ala benetan nai
balitza okasio gutxi dira borondatezkoak ez diranak.
Okasio batzuek dira, dio San Karlos Borromeok, oñean edo izatean daudenak, ta beste
batzuek ala ez daudenak. Okasio oñean daudenak dira, batek idukitzea bere etxean, edo auzu
baten etxean bezela, amore laguna; bai eta neskame serbitzaria arkitzen danean bekatuko okasioan bere etxeko Jaun edo Ugazabarekin. Onelako okasioak dira guzien artean gaiztoenak.
Beste okasio oñean edo izatean ez daudenak
dira, dio Santu aitatu degunak, karta jokoa,
dakianarenzat ezarri dituela sarri blasfemia, edo
birao astunak, edo geiegi jokatuta ondatzen
duela bere bizi modu ona, edo besteena. Da
Ardantegi edo Taberna, dakianarentzat leenago
igaro zaionetik, an sartu ezkero jartzen dala
moskortzeko okasioan, edo gastatzeko etxeko
kaltean. Da onelako ta alako Konbite edo olgan-

tzara joan ezkero jartzen dala itz gaiztoak esan
edo atseginez enzuteko peligro andian, ta bai
beste edozein bekatu mortal konsentitzeko okasioan, biltzen diralako jente modu gaiztoak, edo
leenago joan dan guzienetan, ala gertatu zalako.
G. Baña bekaturik egin ta konsentitu gabe
egon liteke okasio urreko ta andia?
E. Bai bai. Demagun neskatx bat arkitzen
dala serbitzen etxeren baten; ta etxeko Jaunak,
edo bere Semeak, edo morroe bertakoak ematen diola bekaturako bidea itz gaizto, akzio edo
eskuka zatar, edo tentazio loiekin; ez bein edo
beste, baizik sarri. Neskatx onek ezer konsentitu
ezpadu ere, arkitzen da konsentitzeko peligro
txit andian, eta ez dago gizon aitu edo prudente
esango ez duenik alako neskatxarentzat dala
okasio urrekoa etxeko persekuzio edo tentazio
ain estua. Onelako neskameak ekusi duenean
bere arpegi astun ta agirakakin largatzen ez
diola tentatzalleak lan gaiztoari, irten bear du
etxe artati, ta iges beste leku on batera, ta ipiñi
Jangoikoagan konfianza osoa, ta ez dio paltako,
ogia animaren amorez bide au artu duelako.

G. Baña obra osoko bekatuan erori ez danak
konsentituagatik pensamentu, itz ta akzio gaiztoak etxeko okasioetan, zergarik irten bear du?
E. Au da askoren utsegite ta engañu kaltegarria: begitantzen zaie erorten ezpadira korputzez
bekatuan, ez dagoala zer irtenik. Eta zer? Ez dira
bekatu mortalak pensamentu, itz, akzio torpe
konsentitu edo borondatezkoak? Bai. Bada bekatu mortaleko okasio jakin edo urrekoan dagoanak borondatez, ezin eraman lezake absoluziorik, ta larga nai ez dutenak daude bekatu mortal
betikoan edo jarraituan.
Eta neskame bat bein bakarrik erori balitza
etxeko Jaun edo Semearekin obra osoko edo korputzeko bekatuan, arkitzen ote da okasio urrekoan? Irten bear ote du etxetik? Gauza gogorra
dirudi.
Gogorra animako salbazioa baño gutxiago ez
dijoana? Etxean sartu ta laster zurra andi bat
eman balio etxeko Jaunak ez luke igesa artuko
ezeri begiratu gabe? Ez luke esango bere artean,
onela bein eskuak ezarri diztanak, zer egingo ez
dit gero? Ala bada bekatu obrazkoan bein erori
dan neskatxa galdua da etxe artan: bigarren

bekatua errazago egiten da ta ala irten bear du
laster kanpora, bekatua San Pedrok bezela
negar egitera. Pekatuko etxeko negarrak laster
leortuko ditu tentatzalleak. Onek esango diozka
milla gaura zoragarri, ta nola dakian len ekarri
zuela gaitz egitera, usteko du erraz ekarriko
duela berriz ta berriz ere egitera; ala sartuko lirake biak amorio itxuan ez ekusteko honra galtzea,
anima galtzea, korputza galtzea, ta zer esan edo
eskandalu etorri oi diranak. Ala bada irten nai
ezpadu bereala bekatuko etxe artatik, dago
borondatezko okasio jakinean, ta ezin absolbi
lezake Konfesoreak biak galdu nai ezpadute.
G. Nola bada arkitzen dira kristau okasio gaiztoan sartuta daudenak konfesatzen ta komulgatzen?
E. Au dator edo Konfesorearen utseginez edo
konfesatzen danaren gaiztotasun edo maliziaz.
Konfesorea badabil presaka, ta ondo aztertu
gabe bekatuaren sustraiak, ta iturburuak, ez da
ezagutuko gaitza azaletik baizik, zeren Penitente
alako geienetan, ez da arkitzen zinzotasun, ta
ondo explikatu nairik. Zer egiten dute okasio
gaiztoan sarturik dauden askok? Akusatzen dira,

nola egin dituzten eskuka torpeak edo aragiazko
bekatu osoak; ordea estaltzen dute noizkoa dan
oitura gaizto ura, nola len ere Konfesoreak kargatu zien eskua, nola etxean, auzoan, edo leku
jakinen baten daukaten okasio jarraitua. Konfesoreak galdetzen ezpadio noiz artu zuen adiskidetasun txatarra, noiz asi zan akzio zikiñak egiten edo konsentitzen; etxean, edo auzoan dadukan okasioa, emango dio absoluzioa, geldituko
dira oñean oitura gaiztoak, oñean etxeko okasioa, ta osatu bearrean anima geldikuko da len
baño gaitz andiagoarekin, bada geituko dira
sakrilejioak Konfesio ta Komunio gaiztoak eginda.
G. Baña jakin nai nuke, nortzuek dauden, edo
bizi diran okasio gaiztoetan; zerren gutxienak
dira beren etxeetan okasio txatarra dutenak?
E. Ezin izan liteke doktrina bearragorik ta ala
bear du du esplikazio argi ta bana banako bat.
Lenbiziko Zuzenbidea. Jangoikoak eragozten
duenean bekatu gauzaren bat, eragozten ere du
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Konfesio ta komunioko - 08
  • Parts
  • Konfesio ta komunioko - 01
    Total number of words is 3988
    Total number of unique words is 1813
    30.5 of words are in the 2000 most common words
    44.0 of words are in the 5000 most common words
    51.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Konfesio ta komunioko - 02
    Total number of words is 3945
    Total number of unique words is 1572
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    50.1 of words are in the 5000 most common words
    56.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Konfesio ta komunioko - 03
    Total number of words is 4020
    Total number of unique words is 1652
    34.7 of words are in the 2000 most common words
    49.2 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Konfesio ta komunioko - 04
    Total number of words is 4045
    Total number of unique words is 1595
    34.6 of words are in the 2000 most common words
    51.7 of words are in the 5000 most common words
    59.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Konfesio ta komunioko - 05
    Total number of words is 4023
    Total number of unique words is 1747
    32.4 of words are in the 2000 most common words
    47.2 of words are in the 5000 most common words
    55.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Konfesio ta komunioko - 06
    Total number of words is 4032
    Total number of unique words is 1621
    34.8 of words are in the 2000 most common words
    50.5 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Konfesio ta komunioko - 07
    Total number of words is 4077
    Total number of unique words is 1653
    34.7 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    56.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Konfesio ta komunioko - 08
    Total number of words is 4024
    Total number of unique words is 1636
    32.4 of words are in the 2000 most common words
    47.6 of words are in the 5000 most common words
    55.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Konfesio ta komunioko - 09
    Total number of words is 3969
    Total number of unique words is 1522
    34.0 of words are in the 2000 most common words
    48.5 of words are in the 5000 most common words
    55.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Konfesio ta komunioko - 10
    Total number of words is 4067
    Total number of unique words is 1637
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    50.6 of words are in the 5000 most common words
    58.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Konfesio ta komunioko - 11
    Total number of words is 4005
    Total number of unique words is 1598
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    50.9 of words are in the 5000 most common words
    59.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Konfesio ta komunioko - 12
    Total number of words is 3981
    Total number of unique words is 1662
    35.2 of words are in the 2000 most common words
    50.7 of words are in the 5000 most common words
    57.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Konfesio ta komunioko - 13
    Total number of words is 3946
    Total number of unique words is 1575
    32.0 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    55.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Konfesio ta komunioko - 14
    Total number of words is 4083
    Total number of unique words is 1645
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    52.5 of words are in the 5000 most common words
    59.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Konfesio ta komunioko - 15
    Total number of words is 4076
    Total number of unique words is 1542
    37.3 of words are in the 2000 most common words
    52.6 of words are in the 5000 most common words
    59.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Konfesio ta komunioko - 16
    Total number of words is 4045
    Total number of unique words is 1608
    37.0 of words are in the 2000 most common words
    51.8 of words are in the 5000 most common words
    60.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Konfesio ta komunioko - 17
    Total number of words is 4038
    Total number of unique words is 1715
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    49.7 of words are in the 5000 most common words
    57.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Konfesio ta komunioko - 18
    Total number of words is 4043
    Total number of unique words is 1719
    35.2 of words are in the 2000 most common words
    49.3 of words are in the 5000 most common words
    57.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Konfesio ta komunioko - 19
    Total number of words is 2413
    Total number of unique words is 1168
    38.7 of words are in the 2000 most common words
    54.1 of words are in the 5000 most common words
    60.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.