Kazetari lanak - 1

Jose Agerre Santesteban
«Gurbindo», «Zirt»

KAZETARI LANAK

MIKEL DEUNAREN ELDUIERA
La Voz de Navarra, 1930-IV-27
Mikel, Mikel gurea
Gorde, gorde Euzkal Erria.
Euzkadin bizten dirauten abatz ederretan auxe
dugu, deun Mikelena. Ia gaurko au, iruñarrok. Bada,
zein irunxemeari ezaio bulka biotza, olako oroiki begikoaren iardukitzekoan? Zahar-zaharra badute euzkeldunek Mikel deunaren abatz gogoangarriau, bertsu
dugu iruñarrok aintzin-aintzinetik etortzen beita gure
artera, bazko-egun alai oketantxe Aralarko zaindari
gorena.
Mikel deunak ez du aski izan mendiko tontorrean
agertzea. Nai izan du guregana etorri ez bañan bein
bakarrik baizik eta urte guzietan. Bai eginen diogu
aurten ere gure ahalako gorasarrea, bai gurebiziko
ordea agertuko, aren maitasunari dagokion bezela.
Gongotzon maite ori, zure berrizko agertze begiko
orren begira dago Iruña, Miserikordiako aingerutxoak
emanen dizun mun maitekorra, erriarena izan zazu,

ertxi-ertxia. Ta buruan daramazun gurutze eder orrekin donetsi gitzazu, arren, betidanik atxikiak gagozkitzun euzkeldunok. Donetsi gure erria, gure aurrideak,
gure gaxuok, bizibide latza daramaten oro, baita ere
gure karrika ta zeiak, gure pentzak eta gure bazterrak
oro, gaitzaren ahala koka ez daiten barnera.
Euzkeldunen babesle azkar orrek, zaindu Euzkal
Erria. Gaurko euzkotarrak argizta itzazu ba, oken biotzetan elgarrenganako leia bizia sortuz. Jaunak eman
goreneko ahal orrekin iraunarazi duzu gure erri maite
au, ixtorioko lazturetan barna. Ekarri, arren, Euzkal
Erria dagokion bizitzara. Ezeztatu arteko asarreak,
azkartu senide-lokarriak, bizkortu gure bizmenak oro,
ezen zenbat eta atxikiago gure oitura ederrori, ainbat
zureago izanen baigiuzu. Jaunaren aintzarako.

ASTEKO BERRIAK (I)
Amayur, XXXII, 1931-I-2
Ezkurrako JEL batzarra
Joan den eguberri egunean izan zen, oztetsu ta
pozgarria. Bertan mintzatu ziren Azkue eta Egibar. Jeltzale gazte azkarrek ederki bai ederki egin omen
zuten itzaldia euskaraz, txaloak entzunik ugari. Gauz
jakingarria bezala emanen dugu nola eldu zen Leitzatik mutil ta neskatxa talde bat begi-begikoa. Ezkurran
egiten zen jaiari atxiki-nai naiak. Ontako elurraz pastu
bear izan zuten 12 kilometroko bidea, inolako bildurrik
ez ziotela elurrari ezta aldapa gogor ta neketzuari.
Ongi bai ongi agertu zuten mutil ta emakume okek
JEL-eri dioten lei bizi-bizia. Jaia ederki ateratu omen
zan, dena egin zen ustea zen baño obeto ta jendea
alai gelditu zen. Azkenean abestu zen Euzko-Abendaren-Ereserkia. Zorionak zueri ezkurtar maite oriei. JELen azia ereiten asiak zeratenez geroz, uste dugu segituko dezutela zintzo jokatzen arik eta betiereko
gurenda iritxi arte. Zuek, leitzarroik, ikaspide galanta
eman diguzute joate bulartzu ori dela-ta. Lendanik ere

baigenekien zintzoeneko zaituztegula Euzkadin. Orai
ere esango dugu zuendako ez dela gauz zailik, leitzar
ta jelkideak, dena batean izanik.
Zurrumurru dabil
Bazterretan gu, jelkideok, debruaren eskutan
emanik ote gauden edo Tusurik nausituak. Zergatik?
Estatuta nai dugulakoz edo. Ta estatuto delako ori zer
da ba? Gure erria bere buruaren jabe izateko eskua.
Ona ba. Zuk agian galde eginen didazu ea ori den
bekatue, ea gure erria beste batzuek bezela ez deizken izan bere buruaren jabe, ea elizak debeku duen
emanik orreri. Zu arritu egiten zera olako tentelkeriak
entzunda. Zu, zenzuneko gizona zerala-ta, bai-dakizu
zoroa edo dela olako astapuzkeriak ixurtzen dituen
gizakia. Bañan bai-dire beste batzuek itxuka sinesten
dutenak ta olakoeri mintzatu nai diet nik argi ta garbi.
Ez, gizona, ez. Olako gezurrak darizkiotenak biotz
tzarreko gizakiak dira. Ariek bai-dakite, bai, gezurra
barreiatzen dituztela bañan alarik ere, ibiltzen dire
bazterrak naasten. Olakoak, bañan, badire, bai, beren
aldera ekarriak. Olako gezurrak banatzen dituztenean, badakite zer ari diren, ez uste gero begiak itxu
dabiltzela. Min ematen die olakeri, min bizia alare, jel-

tzaletasuna Euzkadi osoan mara zabalzten dela jakiteak ta zabaltze au nai luteke geldiarazi, nai luteke
ebaki. Berandu dabiltz ta egundainoko aleginak eginik
ere, gauzak aurrera doatzi. Ona, biotz gaizto orren
erdian duten arra, jo ta jo.
Euzkel idazgaiak
Bear ditugu, mutilak. Onata eltzen ari dire trumilka erderazkoak bañan euzkeraz tautik ere. Zer ari
zerate, ba? Lenago, Napartarra-ren aro artan euzkelidazgai-kutxa izaten ginuen beterik, orai berriz, izerdi
patxak bota bear zelan edo alan ibiltzeko. Ustea dugu,
ba, laster elduko zaizkigun euzkel-idazgai oik. Llabur
ta mamitsu bialtzen badituzue obe.

ASTEKO BERRIAK (II)
Amayur, XXXIV, 1932-I-16
Euzkel izenak
Abertzale zinek samurra bear dute erakutsi euzkel
izenen delako ortan. Axal beiratzen badugu, or ikusten ditugu jeltzaleak trumilka, euzkozaleak ugari ta
euzkelzaleak aneika bazterretan. Bai ba, euzkel-izenak, ordean bakantxu. Mihizko jelkide oik, zer ari zerate ba, aintzakotzat ez duzuela artzen euzkel-izenen
zer au? Geroztik erdel-izenera zituztegu ixuriak ala?
Bai ote? Ezen ez beita beste biderik. Ala euzkel-izena
eman aurreri ala erderazkoa. Au ezartzen ba diezu
aurreri, onek beti españar-ikurra, españar-atza ibiliko
du. Erdel-izena erderaren aintzabidea euzkeraren baztergarri. Or duzu aukera.
Zibillak iltzen
Or ari dire Kabernikolandian zibillak erailtzen.
Zinezko porgesuaren gibelgarriak omen dira zibillak.
Beti ere erortzen ari dire, udazkenan orbela bezala.
Iltzen ba-dituzte ere, ez dute aski porgesuzalioik. Nai

dituzte pusketan emanak ta ortako buruak lehertzen,
soinak zeatzen, aragiak urratzen ditugu asiak erritar
uzu ok. Ilda gero emaztekiak dantzan ari omen. Sanjurjo buruzagi orrek dionaz, Monte Arruiten gertatu
lazgarrikerien eintsukoak dire Castilblancoko oraiko
ok. Aldea du alde, aatik, Castilblancokoak. Apirkan
abrekeri aiek egin zituztela moroak, atzerritarren
aurka, atzerritarren gorpuetan. Españan berriz, alkarri
dizkiotela eginak, au da, españarrek españarren
buruan. Baiginakien leendanik ere ez ginuela ikusia
Españakoa bezin porgesu larririk. Orai dugu ere bai
larriki erakutsia.
Badabil aurrera
JEL Napar osoa. Erri txikienetan ari dire ere bai jelkide-txorta begikoak sortzen. Iruñerriko ontan ere bai.
Gogortxu ginuen ta ezigaitza Iruñerri au, exin zitzaiola ozkarik atxigi inondik ere. Orai bañan bizkortzen
asia dugu ta abertzalez txirdilkatzen, zendeak eta aranak. Aroa dugu auta bazterretan baita ere eskeini
joria. Erribera-aldean ere. Aitzitik, atzeraxe dugu euzkeldunen errialde, bide tarrak, Aetza-ek, Agoitz-erkikoak, erki-ganekoak bereziki. Beitia ederki dago JELen aldez. Zer zabiltzate, mutilak, lozorro min ortan

sartuta? Ikusazue Barrankaren ikaspidea, zintzo jokatzen duela aberriaren aldez.
Emakume Abertzale Batza
Abia azkarrak agertzen zaigu egun otan emakume
jarduki ta begikoak. Aiegi, Agoitz, Aurizperri ta urrengoak. Joan den igandean, Agoizen mintzatu zen Fernandez Zabaleta’r Jule, nola asi bear den azalteko.
Ederki alare egon zen Iruñako Emakume Batzako lendakari bipila. Eldu den igandean Aurizperrin izanen
omen dute batzarra ango emakumiek, ango batzari
abiarazteko txedetan.

ASTEKO BERRIAK (III)
Amayur, XXVII, 1932-II-5
Araudiaren aldeko batzarra
Araudi da estatuto delako ori. Bai edo dakizu, irakurlea, zer den. Bada ezbadakoan esanen dizut. Orai
gaude Españaren menpeko. Zerbait bear badugu,
Madrillera joan bearra dugu esketan. Ez gera ba gure
buruaren jabe. Lenagokoan bai ordean. Emen legeak
egiten genituen, bear ginuena emen erabakitzen zen,
gure gurea ginuen gobernua. Ta udalak libre ziren
osoki. Guretako España-susmorik etzen inundikan ere,
gure etxean egiten beiginuen bear ginuena. Buruaren
libre egote au fueros deitzen da. Orra ba, fueroak
gineuzkalarik, nola libre bizi ginen. Bañan fuero ok
galdu ziren geienik ta puskak besterik etzitzaigun gelditu. Osoki urratuak gaude orai, menpeko purtzilak
besterik ez gerala. Gu euzkaldunok, jabe jabeak izateko jayoak geranok. Lenagoko erara etortzeko bear
dugu burua altxatu ta tinkatzen gituen uztarri latz au
guganik bota. Ta au ardietsi dezakegu, estatuto delako ori ateratzen ba dugu. Araudi au ez da gure fuero-

ak, bai ordean otara eltzeko bide ziurra. Zuzeneko den
bidea. Orrengatik, burua esten duen euzkotarrak lan
egin bearra du, gogotik alare, araudiaren alde.
Auxen zan, ba lengo eguneko auzia Napar guziko
udalak deituak izan ziren Naparroako Jauregia jakiteko ea nai zuten estatutoa ta baiezkoan, nolako estatutoa autatu bear zuten udaloik. Udal geienak araudi
bakarraren alde eman ziren. Araudi bakarrak erran nai
du araudi bat egin bear dela Araba, Bizkaia, Gipuzkoa
ta Naparrarendako. Batzuek, gutienak, erran zuten
naiago zutela Naparrakoa, au da, Naparrarendako
bakarrik. Araudi bakarraren alde, 161 udal eman
ziren, Naparrakoaren alde, ordean, 34 edo. Argi eta
garbi eman zuen Naparrak bere iritzia. Nai du beste
euzkotarrakin bat ibili. Azpiko jokuak izan ziren ausarki, Naparraren naia baztertzeko bere txedetik. Alperreko lana. Berriz ere, irugarren aldiz, Naparrak erasana du bere gogoa.
Araba, Bizkaia ta Gipuzkoan
Gauz ederra izan dira ango batzarrak estatutoaren
alde. Arabako udalek ao batez onartu zuten bera.
Gipuzkoan ta Bizkaian, bertsu. Ez uste gero politika
batekoak direla ango udalak. Ezta gutiago ere. Badire

ango udaletan karlista, jeltzale, errepublikanoak,
sozialistak eta abar. Ala ere, bat etorri dire estatutoaren onartzekoan. Ori da zintzo jokatzea, politikeriak
alde batera utzita. Gure senide oriek gu baño erneago
ta aurrerago dabiltza. Emen Naparran astakillotan
dugu sail ederra, sudurrain sudurrean gauzak ikusten
ez dituztenak ta okeri galde bat, tipieneko den galdea
egiten zaienetan, erantzuten ere ez dakitela gelditzen
dira.
Alkegarria zen, beraz, lengo egunekoa. Udalak
izan dire Naparran esan dutenak ez dutela oraindik
txegosi estatutoaren mamia. Estatutoa zer den ez
dakitenak. Ene bada! Trumilka joan zaizkiote orriak,
liburuak ta paperak. Au dute irugarren batzarra, Iruñan, ta Lizarrako arrabots ura, bazterrak inarrosi
zituena, bizkorki alare, orren eltzeko joan-etorriak,
arat-unatak, periodikuak, mailuak bezela gogorki
jotzen arien buruan, ta ona nola eldu zaizkigun estatutoa zer den ez dakitela. Gorrak zauzte, mutilak, ala?
Gorrak, itsuak edo zoroak? Beti ere estatutoa onartua
dugu jadanik. Ta aurrera jo bear dugu orai. Emendik
guti buruan batzarra izanen dugu Euzkadiko udal
guziena, Naparrakoak sartuta, batzar ontan irakurriko
da estatua ta gure erri guziari galde eginen zaio ea nai

duen estatutoa. Eginbide au bukatuta, estatutoa eramana izanen da Madrillera onartua izan dadin an. Tira,
ba, mutillak, ezaizte atzean gelditu. Zintzo jokatu bear
dugu oroeri erakusteko ez gaudela lokartuak, nai
dugula libre izan aintzinetan izan ginen bezala.

ASTEKO BERRIAK (IV)
Amayur, XXXVIII, 1932-II-13
Euzko araudia badabil
Agur, euzkaldunak. Berri onak ditugu oraiko
ontan. Joan den igandean bildu ziran Gazteizen ezkerezkubiko jendeak ta ederki artu omen ziren alkarrekin.
Batzorde bat egin dute lanak azkarrago eramateko ta
batzorde ontan da idazkaria Garzia Larratxe’tar, naparra bera. Laupabost egun emanen omen dituzte lana
buruatzeko. Au eginda agertuko omen dira berriz ere
batzarrera. Ta andik etortzeko da erabaki larri bat,
Euzkadiko udal guziak deitzekoa araudi au onartzeko.
Larratxek erran zuen nola Erribera atzera xamar dabilen zer ontan ta bertan zerbait egiteko jendearen
esnagarri.
Euzkotar guziok pozez zoraturik gitu araudiaren
erdiesteak ta ezin dugu ulertu jendea den araudiaren
etsaia edo nai-eza. Itxumen gaitza dugu au bestela
elitzake bihi bat geldituko araudira leia gabe. Orra
katalanak nola ditugun araudian erratuak. Oiek ez
dira, ez, zozoak. Ta araudia oiek ba dute onesgarri,

guk are geiago. Okek autonomi eleak ekarri baño len,
mutilak ginen gu, fuero direlako oiez bazterrak inarrosiz. Zertarako ba? Oraiko ontan ixiltzeko ala? Bear
gorrietan erakusten dira gizonak. Oraikoa dugu gure
erakustekoa. Atzera egiten ba dugu, ondorengoek gaitzetsiko gitu ta zuzenez.
Josu eskoletik aizatua
Zakurrak dabiltz ozkaka. Ta batean badabil libertade galanta. Ta onen izenean, sinismenari jazarri egiten diote. Bapo zeok! Sinistea du gizonak golkoena,
maitiena. Zelako libertadea duk ori, arranotan, gizonari nai diola ekendu barreneko den kutuna! Non
dugu olakorik ikusia? Bañan euzkaldun fededun, dio
erran zaharrak ta oraintxe agertu bear dugu guk gure
zain azkarra. Ezgero asi arranguraka ta zinkurinetan.
Ez. Asi bear dugu eskolak idekitzen bazter guzietan,
eskola euzkotar ta kistarrak edo kistar ta euzkotarrak
nai baduzie. Jeltzaleak asi dira Bizkaian, ta Gipuzkoan
asi dire bertsu, ta Naparrun ere bai asiko dire berandu gabe. Ez da deus irabazten oiuka ta deiadarrez ibiliz. Itzetan izan gera zugur euzkaldunak, eginetan
ordean luze. Ager giten orai ere beti bezala ta eutsin
dezogun gure sinismenari len baño azkarrago. Kanpo-

ko ikurrak badituzte ekenduak onez geroz, Josu ez
dadila beinere suntsi gure biotzetik. Ala biz.
Josulaunak barreia ta bulus
Sakatu joan dire josulaunak, sekuleko gaizkintza
egin badiezten ere beren izen on ta ogasunetan. Ozan
joanak dire Josuren iduriko, deus errarik ez dutela artu
beren baitan buluskileri aitzi. Doipuruaren oñordekoak
ola erraten zuen lengo egunean miresgarria dela
beren jasamena. Usueneko den lañoak estalduak ditu
irañez ta laidoz. Agoa ideki gabe joan dira. Arien baitan egin den ohointza ez da atzentzekoa. Madrilleko
basurdiek egindako legeak agintzen du inori ere ez
ekentzeko bere ongiak. Ta josulauneri ekendu dizkiezte. Inori ere ez jazartzeko aren sinismena edozein den
ere, ta katoliko-apezak direlakotz barreiatuak izan
dira. Basurde tzarrok esaten dute españarren zorionaren esketan ari direla ta erra gaiztoa ta asalda besterik ez dakarte. España atzeratua dugu eun urtez gutienik, orai ere deraman eginbide basa ontaz baidugu
atzera gelditu-bearra areago ere.
Patria Vasca

Ola deritza berriki argitaldu ingurti bat, eder-ederra. Tira izugarria izan da atera ta bereala. Goreste
gaitzak ditu bazter guzietan altxutuak non eta aitzeko
beitire aleak oro. Emen, Iruñako Euzko Etxean dugu
salgai. Norbait bada artugabea oraindik, leia bedi
eskatzeko ondarrak gelditzen beitire ta emendik iruzpalau egunen buruan, zinak. Edergarriak baiditu ausar
ta bereziak alare, bakan ikusizkoa. Ta mamia, gozogozoa, abertzale utsa dena ptan duzue salgai Iruñako Centro Vasco-n, reembolso dela bide bialtzen da
ere bai.

ASTEKO BERRIAK (V)
Amayur, XL, 1932-II-27
JEL-batzarrak ausar
Lau izanak ditugu azken igandean, oro ozte ta
sutzu. Zangotze, Olexua, Zirauki ta Lekunberrin, au,
geienik, euzkera garbian. Mutilak ditugu gero Egibar
ta Tolosa, gauzak propiki esaten. Agertuko diren toki
gustietan, jendea berenduko dute. Ok asiz geroz,
entzuleak zituzten so ta so. Beren itzelarik zintzilika.
Txalotuak izan ziren biziki ta arien solasain gose
zagon jendea. Ez da erreza esatea zelako ongia ekarri
duen Lekunberrira gure aberkide maite orien euzkelitzak, euzkera beitago erri ontan ein larrian. Gipuzkoarren alak ta gure iardun iraunkorrak zuzpertu dezakete bañan laster egiten badugu. Ortako lengo igandekoa bezala egin bear dugu batzar zenbeit ta ola geldaziko dugu euzkera maitearen ondamena erri ontan.
Bestalde, lana dugu bearra ere bai, Larraungo ibarrean. Badakizue nola lerratu ziren ango udalekoak
Naparroako araudiaren aldera onek esan nai du abertzaletasunik dui-duie dabiltzala bazter ariek. JEL den

tokietan, lehen susmoa dugu beti euzkotasuna ez du
biotzean tinki atxikia. Ez dakit norek garreiatu zituen
larraundarrak oin bide txarrera ta ustea dugu onez
geroz damutu zaiotela. Beti ere, ibili erne emendik
aurrera, esku azpiko joko ortara ez erortzeko berriz
ere.
Aberriaren eguna Bizkaian
Egun ederra prestatzen ari dira Bizkaian. Aberriaren eguna deritzaikena. Lengo egunean zekarren Euzkadi-k orren berria pozaren pozaz jauzi egiteko ainako. Bilbon inguruko mendi-kaskoetan suak piztuko
dira, su berri-berriak ordean, berpizkunde-su ederrak.
Berpizkundea izanen da egun ortan bañan gure gogoen berpizkundea izanen da ere bai. Josu Kisto berbizi
agertuko zaigun egun zoragarri ortan. Aberriaren iduria ere bai agertuko zaigu berpizturik, amesgarrizko
gisatan. Mendigain arietarik ozenduko du irrintzi
zoliak, urrungo bazterretara edatuko dena. Ta Bilbok
bere erantzun suarra emanen du, turuta garraziak
direla garri. Biaramonean, aiziek su berrien durduriak
eta turuten ahotsa deramatzateke bazterretan barna.
Bilbok eta bilbotarrik bat, bertan bilduko diren euzkotarrak oparia eginen diote aberriari, opari bizia alare,

opari iltzerainokoa. Ta gerotxuago, jendiak ikusiko
dituzte lerro-lerro euzko-gudarak, aberriaren oindian
zin-eginda. Bilboko karriketan barna. Euzkotarra, oar
zite egun au ederra ditakenari ta gerta zite zu ere joateko Bilbora.
Zer gertatzen da Latasan?
Berria eldua dugu Latasa aldetik nola ango maistrak gaizki artzen zaien Erasoko mutiko-neskakoeri
euzkeraz egiteagatik. Baite ere esan digute kastiguak
ematen dizkiela euzkeraz mintzatzea dela aitzakia.
Argimenak ditugu galdatuak alako maistraren izenabizenaz, ezin beitugu jasan ere gaur-egunetan denik
olako pedagogia ibiltzen ausartatzen dena. Zuek, erasuarrak edo ango euzkalzale egizkoak, leia zaize
berriak bialtzen onera ta itz ematen dizuet gure gain
artuko dugula bai pozik olako maistra argitara ateratzeko saila.
Areagoko irainak euzkerari, Donezteben
Ango adizkide batzuek esan digutenaz, Doneztebeko erretore jaunak ez du kasurik egiten euzkalzalien
galderi, euzkera nai dutela elizan, meza batez bederik. Arranguraka etorri zaizkigu adizkide maite ok nola

bi urte ditu, euzkerazko predikuari uko egin zuen erretore jaunak den gutieneko funtsik gabe. Ta orai daudela itzik ere ez dela aitzen euzkeraz erri euskalduna
den Doneztebeko elizan. Areistian eliz-dei-orria pastu
omen zuten eliztarren artean bertan ezartzeko zenbat
diru eman bear zuten ariek. Gure adizkidiek bertan
ezarri omen zuten: Elizan nai dugu euzkera, meza
batez gutienik. Ta oraindik erretore jaunak segitzen
omen du euzkeraz ez egiteko txedean gogortuta. Ezin
dugu aditu gortze au ta ustea dugu sarri eztituko den,
Doneztebeko euzkalzalieri jaukiz, beren doieneko
eskarian.

ASTEKO BERRIAK (VI)
Amayur, XLI, 1932-III-5
Gogo-inarkunak, euzkeraz
Edo ejerziziziuak izanen dira Done Pirmin Aldapakoaren elizan, 7ean asi ta 13en bitartean, deiak dionaz, or beitiko deia. Emaleak izanen dira Iruarritzaga
ta Ugarte abak ta egun guzietan eginen dira arratseko 7etan. Ordu ona ta ordu egokia ta ordu gai-gaia. Ez
gero ibili aitzaki-maitzaki, euzkeldun ori, al duzula ta
ez duzula. Iduki gogoan, bestalde, Iruñan ez dela izanen beste belguntzarik euzkeraz ta ez bazera joaten
orrera, ez uste gero izanen duzula berriz ere. Berantarrak porrot beti, ta ola gertatuko zaizu. Bañan ez da
aski zure joatea, sendia baduzu euskelduna ta artakoa
egor zazu beraz, neskameak bereziki. Ez atzendu
inola ere soingain daukazula zuk zure seiak onera biltzeko zera, au dela-ta, joan azi bear dietzu utz gabe.
Jaungoikoak sari ditzatela aba begiko ok, etorri beizaizkigu zalantza ginaudelarik beldurrez eta uts eginen ziguten aurten belguntzok. Ez egin gero uts zeo-

rrek, euzkeldun orrek, mihizko maitasuna bederik
daukazun orrek.
Euzkeldunak Iruñan
Oraiko onek burura ekarri digu ze gauz ederra izanen litzaken olako misioetara agertuko balire Iruñan
bizi diren euzkeldunak. Euzkel-misioak izanen direla
irakurririk batek baño geiagok esan edo du: Done Pirminen eliza duzue aski bai ba. Bañan nik olakoeri esan
bear diet ez eliz au, bikoitz edo irukoitz andiagoko bat
baizik bear ginukela euzkeldunok, alkerik baginu pixkat ta gure izkuntz zor ederrari diogun leia ere. Zenbat uste duzu, irakurle maite orrek, euzkaldunatan
dela Iruñan? Milla? Bi milla? Iru milla? Are geiago,
5000 ote? Geiago. Au baño geiago bide da Iruñan.
«Bide da» diot eta ez «da», ez beidakigu orainik zenbat diren zeatz. Gure zabarkeriak ez digu utzi estadistika bat egitera.
Soldaduak atzerrira
Or ibiliak dire karriketan, berek ez duten alaitasuna inundik ateratu naietan. Inun au izaten da beti
alkola. Gure buruaren jabe ginelarik euzkotarrak ez
ginen etxetik ateratzen ezta are gutiago inoren mutil

joaten. Orduko zoriontzu artan, kintarik etzen Euzkadin, gure aintzineko etxekandriek begiak txukatu bear
ezuten semeak ekentzen zizkieztela-ta. Eta garaiena
zena, euzko-mutilak eziran joaten inore euzko-gogo
ederra edentzera ta zikintzera. Etxekandre orrek,
begiak negarrez bustitzen dituzun etxekandre orrek,
semea kanporako artzen dizutenetan, zuk estatutoa
zer den ezdakizu naski... Ori da ba. Estatutoa bagineuka, zure semetxu ori elitzake joanen soldadu ez eta
zure begioik negarrez elitzaizkizuke bustiko ere.

AN EMENKAKO BERRIAK (I)
La Voz de Navarra, 1932-III-6
Lindbergen aurra
Badakizute naski Lindberg au nor dela. Egalari
ospetsua, baiki. Gizon onek egin zuen Ameriketatik
Uroparako egaldia jauz batez. Ipar-Ameriketan egazkinera igan ta Uropan agertu. Gaindi eder-ederra, jendeak agoa zabalik utzi zituena. Orra ba, bera dugu
orai ere solasgai. Aurra ebatsi diote aur-lapurrak. Lo
zegola, etxera sartu ziren lapur oik ta artu zuten kanpora. Andik joan ziren iges tarranta batean. Oken susmorik ez da inondik agertzen. Gurasoek artua omen
dute karta bat non eta esaten beitute lapurrek deus
makurrik ezaiola gertatuko mutikoari. Beti ere, eun
milla duro baño geiago bear dute eman, mutikoa atzera nai badute gurasoek. Txinelak eta zainak or dabiltza bazterren ikerketan ea den nunbeit aren aztarrenik. Dena, uts.
Españako terribliak

Ari dire beste matxinada bat konpontzen ta Jakan,
oraiko ontan oi den bezela. Andik etorri omen zen oin
zoriontzu xasi gituen oraiko au. Sediles ta beste terriblioik ustea dute andik etorri bear duela egiazkoa,
gauzek zintzo jotzekotan bederik. Bañan porrot egin
du egiazko onek ta urrenari so egon bearko. Ez beita
beranduko, beraz...
Txinako gudua
Diotenaz bakea dabil gaurgero bazterretan. Japonek ardietsia du txedea ta ixil arazi ditu izkilluak. Iraun
beza luzaro. Txinak badu soldadutan ozte gaitza,
bañan buru bakotxak jotzen du bere alde. Or dituzute,
beraz, agintariak azkar, keneralak ausarki: Txinako
oniak, bañan, ez die azolik. Ortaz beraz, Japon nausitu al izan zakie aise.
Euzkel-misioak
Asiko dire, Done Pirmin Aldapakoaren Elizan, datorren 7gnean. Elizkizuna arratseko 7etan izango da.
Aba Iruarritzaga ta Uriarte direla izlari. Jende guti joango den bilur, ala? Bai ote? Ez dut uste nik, inundikan
ere. Iruñan bada euzkeldunatan azkar Aladapako eliza
gonburu bete aina ta are geiago. Ez badira etortzen,

berek izanen dute errua. Aba begiko oriek zera egina
dute eska ala: Jainkoarekilako bearkuna ta euzkeldunen aldekoa ere bai betetu dute ta arieri ezaiote egonen entzulien ez joana.

ASTEKO BERRIAK (VII)
Amayur, XLII, 1932-III-12
Abertzaleen batzarrak
Joan den astean egin dira itzaldi aberkoiak Nafarruko erri batzuetan: Lizarran, Salinas de Oron, Azketan, Ziraukin, Undianon, Zizurren eta Autzan. Azkeneko au da Ultzamako erri euskaldun polit bat. Bertan
mintzatu ziren Paul Egibar ta Eneko Tolosa abertzale
sutsuak, biak euskeraz. Bildu zen yendeketa polita,
gizonkietan eta neskatiletan, eta oso pozik atera ziran
danak. Beste 6 erri oyetan ere, yende andia bildu zen.
Zizurren, gu abertzaleak yoan orduko, norbaitek zirikatu ta, ango emakumezkoak beste erri batera yoanak. Undianon berriz, norbaiteri entzun genion gu ez
garela kristauak: ba ote da euskalzaleak baño kristauagorik Euskalerrian? Yuramentuak ere, erdaraz
aitzen dugu beti. Sineskaitz da, euskalzaleen aurka ari
diranak, tradizionalistak direla entzutea. Ba ote da
emen tradición edo oitura zarragorik eta zintzoagorik
gure euskera baño? Begiko ninia baño ere maitago
ditugu ba, guk abertzaleak, euskaldunen dantzak,

kantak eta mintzaira... eta karlistak ere ala bearko
dute, beren aitatxiren idurikoak nai badute izan.
Iruñean euskerazko misioak
Aste ontan izan ditugu Aldapako elizatxoan euskerazko gogo-inarkunak edo misioak. Izlari A. Iruarritzaga eta A. Uriarte. Eliza mukuro betea egon da egun
guzietan, non iduritzen baitzaigu txikiegia dela Iruñeko euskaldunendako. Ala ere, goxoki egon gara, geren
kanta eztiak abesten eta erlijio sainduaren egiak euskera ederrean entzuten. Eskerrak zor diotegu euskaldunek A. Iruarritzaga eta A. Uriarte-eri.
Radio euskeraz
Donostiko Eusko Gaztediak antolatu ta asteazken
guzietan atsaldeko 7½ etatik 9 orduak arte entzuten
al dugu radio debrukeri orren bitartez euskerazko kantak eta itzaldiak, Donostiko estazionetik bialiak. Orain
arte eman diranak ongi entzuten dira eta irri pixka bat
egiten al da Egileor eta Beorlegi ospatsuekin.
Komediak Erratzun
Gaztetxoak biltzea, komediak emateaz erriko yendea atseginekin pasazteko, gauza ona litzake, euske-

raz balire komediak, euskaldun erri bateri dagokion
bezala. Baño Erratzuko monja batzuk zokoratzen dute
gure euskera maitea, eta erdararekin batean nai bide
dute sarrarazi Euskalerrian beste gauza batzu, orai
Madriletik etortzen zaizkigunak bezalakoak. Euskaldunei euskeraz, bada ortako komedia franko idatzirik,
Jainkoari eskerrak.

MENDI XURI MAITEOI
Amayur, XLIV, 1932-III-26
Zorionak ez bakarrik neskatil lirain ta zintzo oei,
asi beitira euzkel kantuez, zuek guzieri baño ere bai.
Euzkel-kantak! Niork ez daki zer garrantziak diren
euzkotarrak aberri-ezautzara ekartzeko. Yendiek balekite, sail oneri gogotik lotuko lirake. Geienetan abertzaletasuna ez da sartzen buruz biotzez baño. Geienetan biotza dugu nausitua burua baño lenago. Orra or
euzkel kantuen zera, biotzera sarkortu. Itzari ematen
diogu bide zabala ustez eta euzkotarren gogoa ekarriko digula. Dantzeri ta kantueri, ordean, guti. Auxe
idazten duenak burua zuen aritua irakurri ta irakurri,
etzen ematen, ordean, osoki, abertzaletasunari. Egun
batean –egun zoriontsua– biotza unkitu zion euzkel
soñu batek. Zergatik? Ez da erreza esatea, bai ordean
oartzekoa biotzean auteman zuen ikare ura etzuela
bein ere nabaria, beretua zuen paper-pilaz, aberria au
dela ta ori delako aitzakiz burua beterik bazuen ere.
Atxiki zaizte, ba, tinki euzkel-kantueri ta aberria eginen duzute.

ASTEKO BERRIAK (VIII)
La Voz de Navarra, 1932-IV-3
Done Mikelen etorrera
Ezin dugu gaurko periodikua utzi berri au eman
gabe, nola biyar etorriko den Iruñera goiangeru
donea. Etorrera au gertatzen da Bazko-ondoko lehenastelenean. Ozte gaitza aterako zaio bidera, agian
lengo urtietan baño geiago. Ta Aldundi-jauregian zer
gertatuko ote da? Oitura segituko al da goiangeruaren
iduri alazgarria eramateko ala ez? Ikusiko dugu. Beti
ere, eraman ala ez euzkotarren biotzetan bizi da ta
biziko beti-betierekotz. Au ez bada, eginbidea izanen
du lengo urtetakoa. Elizkizun ederra izanen da katedralean, sermoia duela kaputxino batek.
Umorea dabil bazterretan
Atzo leitu edo irakurria duzutenaz besta bat zuten
Casino batean, jende piku ta elegantiek emana. Jaiak
iraun bitartean, legoi bat sartu zen zalapartaka, egoilieri oldartuz. Andre ta andretxuak ziren an, dantzan
ari ta ari. Legoia sartu zelarik, ikaratu ziren geienak ta

trumilka ateratu atarietara, karrikari atz-eman bearrez. Besteak ordean erne gelditu ziren lurrean lotuta.
Andre batek kinu egin zion orkestari «txarlestonetan»
aritzeko ta legoia, malso-malso, bizkura edo jaulara,
zinkurinarik gabe. Ikaspide ederra eman zien ikuslieri.
Agian arien artean, norbaitzu izanen ziren beren eginbearra oin ederki ezautzen ez dutenak.

ASTEKO BERRIAK (IX)
La Voz de Navarra, 1932-IV-17
Errepublikako eguna
Jaitu da bizkor bazterretan. Emen berriz, Iruñan ez
da gar andirik izan. Beti ere musikak ibili ziren karriketan eta zendoiak eta kilikik ta zaldiko maldikok azaldu
zuten ere bai beren tayu barregarria. Au zela aitzakia,
mutikoak ta jende xeak eman ziren karriketara ta
arrabotsa ibili zen or nunbeit.
Sekretarigoa utsik
Utsik gelditu da Gipuzkoako Aldundiko sekretarigoa. Deia dute barreiatua utsune au betetzeko. Ez
uste, bañan, edonorek bete dezakela. Bear du euskera jakin ukanduruak. Ederki egina. Txalogarria da
benetan Gipuzkoako Aldundiaren erabakia au ta zorionak bialtzen dizkiogu biziki.
Sumendiak Txilen
Azaldu dire berri izugarrizko orroaz ta errautsak
botatuz gaitzeko urrutira. Bi milla kilometroko baño

geiago. Uropara ere etorriko ote diren kezkea dabil.
Elitzake lenengokoa izanen. Aspaldi izanak dire Asian