Katexima laburra - 4

hartü, 2. hartzaz züzen egin edo eman berme
hon bat, 3. hitz eman eztela aitzinera ber bekhatiala eroriren, 4. ükhen parkamentia ahala dian
apeza ganik, har eztiki hark emanen derion penitenzia, eta bertan egin.

8. igantian

HOGEI ETA HAMEKAGARREN
KAPITÜLIA
Parropia Mezaz, hur eta ogi benedikatiez,
ohereskiez etainxensatziaz
G: Zergatik Elizak manatü dü eskümüküren
penan, hirur igantetarik batez parropia mezaren
enzütia; eta hura, beste meza batzien erraiten
direnak beno hobe deia?
I: Bai: zeren ardiek bere artzaña ezagütü
behar baitie; orok algarreki hartan Jinkoari Jesüs
jaunaz ber sakrifizioa eta othoitziak egin; enzün
pronoa, zoin diratian asteko bestak, barurak,
eskümükiak, ezkonzen kridak, gañelako ere
ikhasi behar direnak zoin hontarzün ezpaitira oro
edireiten beste mezetan, hartakoz meza gehiena
hobe da.
G: Zergaitik kristiak apostoliez geroz, hur
benedikatiareki zeñhatzen dira othoitzen hatsarrian, eta elizala sar elkhitetan?

I: Zeren Jinkoa maite badügü hur benedikatiaren berthütiaz bekhatü benialak parkatzen
baiterizkü, eta harzaz ohilzen baitügü espiritü
gaistoa, gure othoitzetan nahas ezkitzan, eta
xarmeriak hausten baitütü.
G: Zergatik apezak egoizten dü hur benedikatia popüliari, parropia Mezaren hatsarrian egiten
dian prozesionian?
I: Haren orhit eraziteko batheyü saintian bat
bederak errezebitü dian graziaz; eta erakusteko,
mündüko egitekoak iraizirik, konzenzia xahü bat
ükhen behar diala, Mezako sakrifiziotik gozo hartzeko.

9. igantian
G: Ogi benedikatia zeren da?
I: Ogi benedikatia da sakramentü saintiaren
üdüri bat, zoñen emaiten Elizan hasi bait ziren,
lehen kristiak gibeltü zirenian korpitz saintiaren
egün oroz errezebitzetik, zoin hartzen baitzien,
baiarzün saintü batetan bizitzeko: bena hauek
gero hazkürre saintü hura ützirik; eta nola ezpaitzien gehiago besta handiez baizik errezebitzen:

Elizak haien bake honian eta maitez edüki nahiz,
ogi benedikatia sakramentü saintiaren lekhütan
ezari dü, igante oroz eman zadin kristi orori.
G: Nola eta zergatik hura ian behar da?
I: Debotki, eta nahasi gabe beste iatekoeki;
eta nola baita hur benedikatia bezala santifikatü
Jinkoaren hitzaz eta othoitziaz, badü berthütia
gure begiratzeko hanitz gaitzetarik, eta espiritü
gaistoen enkontrietarik: hartakoz lehenik ohereskatzen eta benedikatzen da altharian, epistolaren althian.
G: Zergatik Elizaren hatsarriaz geroz jente
perestiek eman dütie ohereskiak?
I: Zeren Jinkoak debetatü baitzerion Moisari
eladin ager eskiak hutsik haren aitziniala, kristiek igante eta besta handiez, parropia Mezan
ohereskatzen zütien ogi, mahatsano eta gañelakoak, herrikal nork bere anzo.
G: Zergatik hori?
I: 1. Jinkoari aithortzeko, harganik dütügüla
hon güziak, eta hen bürzagi ezagützeko. 2.
Haren othoitzeko, gure ükhenak benedika eta
emenda ditzagün. 3. Jesüs Jaunaren sakrifizioareki batetan errezebi ditzagün. 4. Relijionezko

obra baten egiteko. 5. Gure arimen artzañen
hobeki haztera helzeko, soberak ere beharrer
eman ditzen. 6. Gure izate güziaz Jinkoaren handitarzünari omaje egiten deriogü. 7. Azkenekoz
gure ohereskiez ohoratzeko saintien bere bestetan, amorekatik jesüsen indarraz Jinkoa ganik
ardiets ditzagien behar dütügün graziak.
G: Zergatik elizan Jinkoa inxensatzen da,
Jesüs Jauna erregez aparizioz khüñan bezala?
I: Haren khia gora doan bezala, gure othoitziak aingüriez lagüntürik, Jinkoa gana igan
behar diala erakusteko, eta hari gure misterioen
artian, zor deriogün ohoriaren emaiteko, onhesten dian ürrin honezko sakrifizio batez bezala.
G: Zergatik orano inxensatzen dira eliza gizonak, eta popülia?
I: Zeñharatzeko, kristien bizitziak saintü, eta
berthüten ürrin honez bethe izan behar diala.

10. igantian

HOGEI ETA HAMABIGARREN
KAPITÜLIA
G: Nola erraiten dütüzü konderak?

Jinkoaren aitzinian belharikatürik, zeñhatzen nüzü, eta erraiten dizüt, O Jesüs-Krist gure
Jauna adoratzen zütüt, zeren mündia arrerosi
baitüzü zure kürütxiaz.
G: Gero zer diozü?
I: Kürütxiari pot eginik, hartan Kredoa, edo
sinhesten düt, latiz, edo üskaraz erraiten dizüt,
gero bihi larrietan Paterra, edo Gure Aita; eta
xehetan Abe-Maria, edo salütatzen zütüt, latiz
edo üskaraz.
G: Zergatik erraiten dütüzü konderak?
I: Erazagützeko Ama Birjinari harentiar nizala, eta hartzaz Jinkoa ganik behar dütüdan grazien ardiesteko.
G: Zer uste düzü dela Ama Birjina?
I:

I: Kreatüra dohatsü bat; merexi hanits diana,

graziaz eta berthütez bethia, eta Jesüs Kristen
ama.
G: Zeri gogoatü behar düzü erraitian Abe?
I: Andere honari jin zaion meziari Gabriel aingüriak berria ekharri zerionian, Jinko semiaren
ama izanen zela, zoin berriak egin baitü gure salbamentiaren hatsarria.
G: Zeri gogoatü behar da, erraitian Sancta
Maria?
I: Hilziari, eta güziz ordian behar dükegün Jinkoaren graziari, zoin Ama Birjinak bere othoitzez
ardiets baitirogü.
G: Hon deia hanbat Abe-Maria erraitia?
I: Bai haien erraitien, gogoa ezarten badügü
Kristen, zonbait misteriotan; hala nola haren
gizon egite, sortze, hilze eta pitzian, edo Birjina
saintiaren misterio dohatsü, alagera, edo penazko zonbaitetan: Jesüs, eta Maria aipatzian, ere
salütatü behar dütügü.
G: Sinhesteko deia, honen beste Pater eta
Abe-Maria erraitiak berthüte berhezi bat diala?
I: Ez hori süperstizione bat lizate.

G: Birjina saintiari zergatik konderen debozionia hain laket zaio?
I: Zeren ardüra Pater eta Abe-Maria erraiten
baitügü, zoin baitzaitzo othoitze laketenak; eta
zeren haren hirurogei eta hirur urthetako adina
ohoratzen baitügü, konderetan diren hirurogei
eta hirur Abe-Mariez.
G: Nori hon egin diro konderen erraitiak?
I: Orori, gure Relijionian beharrenik eta gozatsien diren gaizak dadüzkanak geroz orotan
gainti hon dira irakurtzen eztakienen.

11. igantian

HOGEI ETA HAMAIRURGARREN
KAPITÜLIA
Jinkoari othoitü beharraz
G: Aski deia fedezko misterio eta egien sinhestia, kristi hon eta salbatü izateko?
I: Ez: obra honak orano egin behar dira, eta
egünak perestüki igaran.
G: Tenporaren onsa igareiteko, zer egin behar
dü kristiak?
I: Behinere hutsik gabe goiz arratsez Jinkoa
othoitü, hari nork bere lana eskentü, eta güziak
egin hari laket izateko, eta haren gloria handienaren diren.
G: Hanbat behar dügia goiz arrats oroz Jinkoa
othoitü?
I: Bai salbatü nahi bagira, eta Jinkoaren benedizioniak jin dakizkün.
G: Nola behar da Jinkoa othoitü?
I: Hur benedikatiareki ahalaz zeñhatürik, belhañez belhariko kürütxe, edo Jesüs Jaunaren,

edo Andre Dana Mariaren imajina baten aitzinian.
G: Ezteia aski Jinkoaren othoitzia ohian, züti
edo beztitzian?
I: Etzaio hala emaiten Jinkoari zor deriogün
ohoria.
G: Zergatik beraz bi belhañez belhariko?
I: Zeren Jinkoari minzo baikira, eta Jesüsek
bere Aita belhariko othoitü baitü, guri erakusteko, berhala egin behar dügüla.
G: Belhariko iartiaz norbaitek erri egin balizazü ützi behar deia hala othoitzia?
I: Ez: zeren Jesüs gure Jaunak erran baitü,
nork ere ahalke baitüke haren ohoratzera jenten
aitzinian, hark ere ahalke dükiala haien Aitaren
aitzinian bere haurretan ezagützera.
G: Egiteko lehiatürik bagünü, goizan Jinkoaren othoitziari huts egin ahal giniroa?
I: Ez: gure egitekorik handiena delakoz gure
arimaren salbatzia.
G: Egüneko lanez akhitü bagina, Jinkoa othoitü gabe etzan ahal gitakia?

I: Ez: hanbat pena gure korpitzaren hartürik,
zerbait, gure arimaren salbatzeko egin dezagün,
nahi dü arrazoak.
G: Kristi güziek goiz arrats Jinkoa othoitü
behar dieia?
I: Bai aita amek haurrek bezala: bürzagi bürzagisek, mithil neskatoek, praube, aberats,
handi txipi orok.
G: Bekhatü handi deia, hilebeten eta urthen
igaraitia, zonbait ari diren bezala, Jinkoa othoitü
gabe?
I: Bai halakoek erakusten die Jinkoa mesperetxatzen diela, eta eztiela haren axola, salbatü
izateko.
G: Jinkoa goiz arrats oroz othoitzen diener,
zer frütü eta benedikzione Zelütik helzen zaitze?
I: Hura dükeie bide bat Jinkoaren grazian iraiteko, bekhatiala ez erorteko, edo ez hartan baratzeko, bena bai hartarik laster elkiteko, hilziaren
beldür ez izateko, eta bethi adelatürik egoiteko,
Jinkoaren jüjamentiala agertzeko.

12. igantian

HOGEI ETA
HAMALAURGARREN KAPITÜLIA
Egünkal kristiak egin behar dütianez
G: Kristiak goizan zer egin behar dü?
I: 1. Iratzarri den bezain sarri zeñhatü behar

dü, eta erran ene Jinko hona emaiten derizüt ene
bihotza.
2. Jaiki eta beztitü bezain sarri, kürütxe, edo
saintü baten imajinaren aitzinian, hur benedikatiareki zeñhatürik etxeko gehienak edo aldizka,
belhariko erran behar dü etxeko güzieki ahalaz
goizanko othoitzia.
1. Ene Jinkoa, sinhesten dizüt osoki, heben
eta lekhü orotan zirela.
2. Ezagütze zütüt ene Jaun gehien, eta adoratzen saintü orok bezala.
3. Maite zütüt ene bihotz oroz, Jesü-Krist gure
jaunaz.
4. Ene Jinkoa esker derizüt igaran gaian eta
ene bizi orotan eman deriztadatzün hon oroz.

5. Dolü dizüt, zeren orotako hobena zirelarik
ogen egin baiterizüt; hastio zitizüt bekhatiala
deitzen, edo eror eraziten naien gaizak oro: eta
bihotzetik hitz derizüt, zure graziaren indarrarekin etzütüdala gehiago khexa eraziren: bekhatü
egin oroz kofesatüren nüzü ahalik sarriena,
hetzaz penitenzia egiteko.
6. Ene Jinkoa, egünko ene gogo, hitz eta lan
güziak emaiten deritzüt; idazü laket bazaizü zure
benedikzione saintia; zure iüstiziari arrazo egiteko, eskentzen derizüt eta hartzen gogo honez;
egün heltüren zaiztadan galziak eta damiak oro.
7. Othoitzen zütüt didazün indar, egün ogenik
eztizazüdan egin; bena zure gogara orotan bizi
nadin.
8. Gure aita Zelietan zirena &c.
Salütatzen zütüt &c.
Sinhesten düt Jinko aita &c.
9. Saintü dohatsü ene izenekoa! zoñek Jinkoaren saihetsian paradüsian dadükazün eretzetik,
ene izate güzia ezagützen baitüzü behar dütüdan graziak oro ardiets othoi: ene arimaren
etsaiak oro gibel erazi, lürrian ere hain onsa zure
honkiginak, eta bizitze saintia egizü, iarraik

ditzadan, gero hil ondoan Jinkoa laida ahal dezadan bethierekoz zureki Zelian.
10. Espiritü ene xüxen ibil eraziteko, Jinkoaz
eman zaiztadan aingürü hona ene espiritiaz eta
bihotzaz egin behar dütüdanak oro erakats itzatazü fediaz eta karitatiaz, Jesüs-Krist gure Jaunaren merexiez bizi eta hil nadin Jinkoaren grazian.
11. Ene Jinko ona, gure aitzineko hilen arima
honak oro zure miserikordiak othoi bake bethierekoaz goza erazi ditzala hala biz.

13. igantian

HOGEI ETA
HAMABOSTGARREN KAPITÜLIA
Angelus deitzen den debozioniaz.
Eta ian aitzinian eta ondoan
erraiteko diren othoitzez
G: Zergatik egün oroz goizan, egüerditan, eta

arratsen hirurna zeñü khaldi emaiten dira elizan?
I: Kristi ororen iratzartzeko, Angelus othoitziaren erraitera.
G: Zergatik hirur ordü hoietan erraiten da?
I: Jesüs-Kristen, eta Andre Dana Mariaren sortziaz, bizitziaz, eta hilziaz gure orhit eraziteko.
G: Zergatik aldikal hirur zeñü khaldi emaiten
dira?
I: 1. Guri adora eraziteko Trinitate Saintiaren,
zoin Inkarnazioniaren misterioan parteliant
baita. 2. Eskerren emaiteko hura egin diener,
Gabriel haren berriaren ekharle aingüriari. 3.
Hartara gogatü zen Birjina Saintari, eta Jesüs-

Krist gure jaunari, zoñen persona aragistatü
baita.
G: Büria gizonek ageririk, lehen zeñü khaldian
zer erran behar die?
I: Angelus Domini nuntiavit Mariae, et concebit de Spiritu Sancto. Ave Maria, &c..
G: Errazü hori üskaraz.
I: Jinkoaren aingüriak Mariari Inkarnazioniaren berria ekharri derio, eta Espiritü saintiaren
obraz konzebitü dü salütatzen zütüt.
G: Errazü latiz, bigarren zeñü khaldian erran
behar düzün othoitzia.
I: Ecce ancilla Domini fiat mihi secundum verbum tuum. Ave Maria, &c.
G: Errazü hori üskaraz.
I: Haur naizüla Jinkoaren neskatoa egin bedi
nitan, zure hitzaren arau salütatzen zütüt.
G: Errazü latiz heren zeñü khaldian, erran
behar düzün othoitzia.
I: Et Verbum caro factum est, et habitavit in
nobis. Ave Maria. &c.
G: Errazü hori üskaraz.
I: Jinko semia gizon egin da, eta gureki izan
salütatzen zütüt.

14. igantian
G: Jan beno lehen, kristiak nola othoitü behar
dü Jinkoa?
I: Erran debotki eskiak algarganatürik, eta
gizonek büriak ageririk, Benedicte. R. Dominus
nos & ea quae sumus sumpturi Benedicat Dextera Christi. In nomine Patris &c.
G: Errazü Benedicte üskaraz.
I: Dügün Jinkoa benedika Jesüs-Krist gure Jaunak plazer badü, eman bizagü eta gure hazkürreko hartzera goazan gaizer bere benedikzione
saintia. Aitaren eta semiaren.
Jan ondoan, Jinkoari nola eman behar zaitzo
eskerrak?
G: Jan ondoan, Jinkoari nola eman behar zaitzo eskerrak?
I: Agimus tibi gratias Rex omnipotens Deus
pro universis beneficiis tuis, kui vivis & regnas in
saecula saeculorum. Amen.
G: Errazü üskaraz.
I: Ororen Jinko eta errege bethi bizia, gehien
ere zütügüna, gure eskerrak emaiten deritzügü

honki egin derizkützün oroz. Hala biz, Jinkoari biz
laidorio, bizier bake, hiler pausü eta heben giren
orori Jinkoa parka.

15. igantian

HOGEI ETA HAMASEIGARREN
KAPITÜLIA
G: Kristiak etzan beno lehen, arratsen zer
egin behar dü?
I: Kürütxe, edo saintü baten imajinaren aitzinian, hur benedikatiareki zeñhatürik etxeko
gehienak edo aldizka, belhariko erran behar dü
etxeko güzieki ahalaz.

ARRATSEKO OTHOITZIA
1. Ene Jinkoa adoratzen zütüt saintü orok
bezala.
2. Esker derizüt zeren ezdeusetarik idoki bainaizaü, arrerosi, kristi egin, eta züganik egün eta
bizi orotan ükhen dütüdan honez.
3. Orhit eta ezagüt erazi itzatazü egün egin
dütüdan bekhatiak gogoaz, hitzez, obraz eta
ahatzez.

4. Jar gitian Jinkoaren aitzinian egün egin
dütügün bekhatiak xeheroki gogoa ditzagün
apür bat, orhitzen girela non izan eta noreki minzatü giren. Alte.
5. Ene Jinkoa, bihotzetik dolü dizüt zure
khexa eraziz, oro hon zirelakoz: gogotik hitz derizüt zure graziareki ezterizüdala eginen gehiago
ogenik, eta ene bekhatiez penitenzia egiteko,
ahalik sarriena kofesatüren nüzü.
6. Ene Jinkoa, maite zütüt ene bihotz oroz,
Jesüs Krist gure Jaunaz.
7. Gure Aita Zelietan zirena, &c.
Salütatzen zütüt, &c.
Sinhesten dut Jinko aita, &c.
Kofesatzen niz Jinko aita, &c.
Edo latiz Pater, Ave, Credo, Confiteor.
8. Saintü dohatsü ene izenekoa, zoñek Jinkoaren saihetsian paradüsian dadükazün eretzetik,
ene izate güzia ezagützen baitüzü, behar dütüdan graziak oro ardiets othoi: ene arimaren
etsaiak oro gibel erazi, lürrian ere hain onsa zure
honkiginak eta bizitze saintia iarraik ditzadan,
gero hil ondoan laida ahal dezadan bethierekoz
zureki Zelian.

9. Espiritü ene xüxen ibil eraziteko, Jinkoaz
eman zaiztadan aingürü hona, ene espiritiaz eta
bihotzaz egin behar dütüdanak oro erakats itzadatzü fediaz eta karitatiaz, Jesüs-Krist gure Jaunaren merexiez bizi eta hil nadin Jinkoaren grazian.
10. Ene Jinkoa eskentzen derizüt ene loa,
zure graziaz bekhatü orotarik begira nezazü;
arima ene ohatziareki xaha izadazü zure hur
benekatiaz: nahi dükezünian Jesüsen boronthatian hil nahi nüzü, bai Jesüs hel zakizat zure graziaz.
11. Ene Jinko hona, gure aitzineko hilen arima
honak oro zure miserikordiaz othoi bake bethierekoaz goza ditiala. Hala biz.

16. igantian

HOGEI ETA
HAMAZAZPIGARREN
KAPITÜLIA
Jinkoaren graziaz
G: Zerk gure arimak bekhatü mortaletik xahatzen dütü?
I: Jinkoak emaiten derikün graziak.
G: Zer da grazia?
I: Jinkoak hontarzünez jenter emaiten derien
dohain bat, haien salbatzeko.
G: Zonbat grazia gisa dira?
I: Biga: grazia aktuala, eta grazia habituala.
G: Zer da grazia aktuala?
I: Argi eta iratzartze Jinkoak Zelütik emaiten
derikün hon bat, gaitzari ihes egiteko, eta honari iarraikiteko.
G: Zer da grazia habituala?
I: Zelüko dohain bat, zoñek Jinkoaren gogara
gure arimak ezarten baitütü, eta indar emaiten
haren manien begiratzeko.

G: Nola deitzen da grazia habituala?

Grazia jüsto egiten gütiana, gure arimak
bekhatietarik xahatzen dütialakoz, eta Jinkoaren
aitzinian behar bezalako egiten.
G: Grazia lehen hori merexi dirogia?
I: Ez: zeren Jinkoak hura dohain emaiten derikü Jesüs-Krist gure Jaunaren merexiengatik.
G: Grazia santifika gitiroana merexi dirogia,
eta nola hura ardiets dirogü Jinkoa ganik?
I: Bai othoitzez, obra honez eta sakramentiez.
G: Zer emaiten derikü grazia jüsto egiliak?
I: Jinkoaren haur egiten gütü. Jesüs-Kristen
aurhide. Bethiereko gloriaren primü.
I:

17. igantian

HOGEI ETA
HAMAZORTZIGARREN
KAPITÜLIA
Zeremoniez
G: Zergatik dira Elizako zeremonia saintiak?
I: Nola espiritüz eta korpitzez eginak baikira,

gure Ama Eliza Saintak Jinkoaren misterio gorak
haren haurren begier miragarriago erakutsirik,
nahi dü mündüko gaizek ürgatz dezen gure flakezia, Zelükoez hobeki sinhesteko eta maithatzeko.
G: Nork manatü dütü zeremonia saintiak?
I: Haboroak Jesüs-Kristek berak, piztüz geroz
berrogei egünez Zelialat igan artio, bere apostolier minzo zeno Jinkoaren erresümaz, erran nahi
da Elizaz.
G: Espiritü Saintiak erakatsi dia hoietarik zonbait?
I: Bai honek düda gabe gidatzen dü Eliza, eta
egia güziak erakasten deritzo.

G: Elizako gaiza benedikatü orok nontik hartzen dütie bere indarrak?
I: Jinkoa ganik, zeren Jondane -Paulek baitio,
kratüra güziak santifikatzen direla Jinkoaren
hitzaz eta othoitziaz.
G: Zergatik khanderaillüz benediaktzen dira
khanderak?
I: Gure orhit eraziteko Andre Dana Mariaren
xahütarzünaz eta karitatiaz haren besta handi
hontan, haren semiaren jinkotarzünaz zoñek
fede gabiak argitzen baitütü, nola bizi behar
dügün, eta gure egitek besten mirail izan behar
diela; merexitü ere Paradüsüko gloriaren argia,
zointara sartzia gure arimaren espusak hitz
eman baiterikü, edireiten bagütü hil orenian iratzarririk eta tortxo piztia eskian, erran nahi da
obra honeki.
G: Zergatik Hautstez emaiten zaikü hauts
benedikatia?
I: Zeren nola gure aitzineko arima hon orok
hautsa penitenziaren zeñharetan ekharri baitie
bürian edo soñian, Jinkoaren parkamentiaren
ardiesteko, Eliza saintak hautsen hartziaz erakatsi nahi derikü, Jinkoaren aitzinian bihotz behera-

tü bateki, bekhatore girela aithortü behar dügüla, eta ezagütü lürretik elkhirik gütienik uste
dükegünian haustüren girela; hartakoz Jinkoareki baketzeko, gure ogenez bethi penitenzia egin
dügüla behar.
G: Zergatik Erramüz benedikatzen, eta eskiala emaiten dira erramiak prozesioniala joaitian?
I: Hala nola Jerüsalemeko jente honak Jesüs
Jaunari, hiri hartara sartzian, aitziniala elkhirik
ohorez, oliba ostoez bidiak edertü baitzeritzen,
zeñharatzeko herioa eta deebria bere hilze eta
pasione saintiaz goithüren zütiala, berhala Elizak
nahi dü erramiak debotki eskian, Aita bethierekoa othoi dezagün, arimaz eta korpitzez bere
grazian bizi erazi gitzan; gure obrak egin bidian
eta karitatian Jesüsen merexiez pitz ditian; eta
gure hirur etsaiak deebria, aragia, mündia garhaitürik, haren glorian sar gitian.
18. igantian
G: Zergatik aste saintüko astizken, ostegün,

ostiraletako ofizioan erhaiten dira khanderak?

I: Guri zeñharatzeko edo Profeten hilzia, edo

Moysaren zeremoniazko legiaren ürhenzia, edo
Jüdien ütsüeria Jesüs-Kristen hil erazitiaz.
G: Zergatik khandera hoietarik gorena piztürik gordatzen da ordian althare xokoan, eta
herots bat egiten? Zeñharatzeko, ekhia ülhüntü
zela, gure salbazalia hil zenian; lürra ikharatü;
elementiek eta natüra güziak dolü hartü, bere
kreazalia hilzen ikhusirik.
I: G: Neskenegün saintian benedikatzen den
xirioak zer erran nahi dü?
I: Jesüs hiletarik piztürik üdüri eraziten derikü; hartakoz harritik elkiten den sü berritik pizten da, hobitik Jesüs elkhi zen bezala; honen
ezkoak haren gizatarzün saintia zeñharatzen dü,
zoin elkhi baita Ama Birjinaren sabeletik, ezko
xahia erletik bezala; honen garrak zeñharatzen
dü haren jinkoatrzüna; hariak haren bi natüralezen algarganatzia: bost inxensü bihiek zeñharatzen dütie Jesüs-Kristen bost zauriak, eta haren
ürrin honstatzeko ünkhüntiak.
G: Zergatik Ebajelioa erraiten deno Bazkoriz
Salbatore artio, haren althian pizten da xirioa?

I: Guri erakhusteko, Jesüs-Krist piztü ondoan,

bere apostolier agertü zela, eta fedezko misterioak erakatsi berrogei egünez.
G: Zergatik xirioa Pentekoste bezperan, Batheyüko benedikatzen den hurian sartzen da?
I: Guri Espiritü Saintiaren, üdüri baten emaiteko, zoin besta hartan iaitsi baitzen apostolietara süzko mihi elibaten anzo; eta ordian Jinkoa
othoitzen dügü, bere Espiritü Saintiaren berthütia hur saintü hetara isur dezan, batheiatüren
direner bizitze berri baten emaiteko.
G: Zergatik hilen ehorztian egiten dira othoitziak, obra honak, eta beste zeremoniak?
I: Tortxo argi, hurtzen direnek; Inxensü khetan doenak; zeñü danga airian eranzünik galzen
direnek, mündüko bizitzia labür, ezdeus, eta ürüpen bat dela erakusten die; baita orano kristiek
dien fedia eta esperantxa, bizitze hontan bere
berthüten ürrin hon bat emanik, gloriaren argia
ikhusiren diela; korpitza hilik ere arima bathi bizi
dela, khandera piztia bezala; hur benedikatiaren
hiler emaitiak deebriak ohilzen dütü, gure othoitzetan nahaz ezkitzen; ohereskü eta Mezako

sakrifizioek arima honak penetarik solthatzen,
eta Jinkoa ganatzen dütie.

19. igantian

HOGEI ETA
HEMERETZÜGARREN
KAPITÜLIA
Andre Dana Mariaren debot
izan beharraz, eta Arrosarioaz
G: Jinkoaren graziaren ükheiteko, Birjina Sain-

tiaren debot izan behar dügia?
I: Bai: zeren Jesüs-Krist gure Jaunetik hiperdülie landan, hari beste saintü orori beno haboro
zor baiteriogü. Konderetan gañen erran dügün
bezala.
G: Zer zeñhare da Ama Birjinaren debot izatia?
I: Harentiar dena Jinkoaren haur egiazko
dela; hartakoz gure behar orotan haurrak ama
gana bezala, hargana laster egin behar dügüla.
G: Nola hori?
I: Haren besta saintietan kofesatziaz eta errezebitziaz, hen besperak eta neskenegünak ahalaz barurtüz haren ohoretan.

G: Nola orano hura gure arartekari ükhenen

dügü?
I: Egünkal haren letheriñen, konderen, edo
arrosarioaren erraitiaz, eta haren konfrairia zonbaitetan sartziaz. Konfrairietan saintüki Elizak
ezari dütü Jinkoaren gloriatan, eta bere haurren
kristi hobetzeko: bena hala ere debetatzen dü
haien debozionek eztitzen okher, ez gal erazi,
nork bere parropian zor dütian eginbideak.
G: Zer iakin behar die konfrai konfraisek?
I: Bere aurhidegoa saintüko erregla, eta hari
ahalaz onsa iarraiki.
G: Zonbat misterio dadüzka arrosarioak?
I: Hamabost, Jesüs-Kristen, eta Ama Birjinaren bizitzen gañen; zoñen ohoretan erran behar
baita: hetarik bost dira alageranziazkoak; beste
bost dolorosak; eta beste bost gloriosak.
G: Erratzü alageranziazkoak.
I: 1. Aingüriaren salütazionia, 2. Santa Elisabeten ikhustia, 3. Jesüs-Kristen sortzia, 4. Elizala,
haren lehen eroaitia, eta Jesüs haurraren doktoreki dispüta.
G: Erratzü dolorosak.

I: 1. Olibetako baratzian presoner hartzia, 2.
Pilataren etxen azotatzia, 3. elhorriz khoroatzia,
4. Kalbarioko mendiala kürütxiaren eramaitia, 5.
hartan itzatürik gure salbazaliaren hilzia.
G: Erratzü gloriosak.
I: 1. Jesüs-Kristen piztia, 2. Zelialat igaitia, 3.
Espiritü Saintiaren iaistia, 4. Andre Dana Mariaren Paradüsialat korpitz eta arimatan Jesüs bere
semiaren indarraz igaitia, 5. haren khoroatzia,
aingürü eta saintü orotan gañen izateko.
G: Nola hamabost misterio horik ohoratzen
dütügü, eta zer gozo hantik jiten zaikü?
I: Astian behin debotki erraitiaz hamabost
Pater-noster, eta ehün eta berrogei eta hamar
Abe-Maria behinkoaz; edo hirur aldiz bostna
Pater. Eta berrogei eta hamarna Abe-Maria:
halaz irabazten dira Aita Saintiek hartako konfraier eman dütien indüljenziak. Eta Abe-Maria
hoien kontia jarraikiten da Dabid profetaren
psalmier. Erran bedi beraz onsa arrosarioa Jesüsen, Ama Birjinaren, baita Saint Dominika honen
emailiaren ohoretan; eta haren besta gehiena
onsa begira Ürrietako lehen igante oroz. Gük orai
lan saintü honen ürhenzian bezala.

Salve Regina, &c. edo üskaraz
Salütatzen zütügü erregiña miserikordiaren
ama: ohoratzen zütügü gure bizitzia, eztitarzüna
eta esparantxa bezala: zuri gaude oihüz Ebaren
haur herratiak, zuri gaude hasperenez eta nigarrez lekhü nigarrezko hontan: eia beraz gure
arartekosa, zure miserikordiazko begiez sogigüzü, eta Jesüs zure seme benedikatia bizitze
honen ondoan erakuts izagüzü: A bihotz bera, A
dohatsia, A Maria Birjina eztia. Hala biz.
Ene Jinko hona, ene arima zure eskü saintietan ezarten dizüt: ene azken orenian onsa hilzeko grazia emadazü.

20. igantian
Katexima gañekoa erran
ürhentü datianian

GÜZIA HONLA LABÜRKIAGO
BILDÜ BEHAR DA
G: Zergatik gira mündü hontan?
I: Jinkoaren ezagützeko, maithatzeko, eta
zerbütxatzeko; hala Paradüsiaren irabazteko.
G: Zer da Jinkoa?
I: Zeliaren eta lürraren egilia, eta gaiza ororen Jauna.
G: Zonbat Jinko da?
I: Ezta bat baizik.
G: Zonbat persona dira Jinkoatan?
I: Hirur; zoin baitira Aita, Semia, eta Espiritü
Saintia.
G: Hirur personetarik zoin gizon egin da?
I: Jinko semia bera.
G: Nun gizon egin da?

I: Maria Birjina Saintiaren sabelian, eta sorthü

Betleemen barrüki batetan egüberri bezpera gai
minian.
G: Nola deithü da gizontüz geroz?
I: Jesüs-Krist.
G: Zergatik gizon egin da?
I: Jenete güzien arrerosi eta salbatü nahiz.
G: Nola arrerosi dütü?
I: Kürütxian hilziaz, eta Bazkoz arrapiztü da;
Salbatorez Paradüsiala igan; Pentekostez igorri
Espiritü Saintia Eliza Sainta gana; eta Zelütik iaitsiren da mündiaren ürhenziari jente ororen iüjatzera.
G: Zer da althareko sakramentü saintian?
I: Jesüs-Krist osorik, diot haren korpitza,
haren odola, haren arima, eta haren jinkotarzüna ogiaren eta mahatsanoaren üdürien pian.
G: Mirakülü hori onsa sinhesten düzia?
I: Bai zinez, Jinkoak hala nahi eta erran dialakoz.
G: Hori sinhesten eztiana, salbatüren deia?
I: Ez batere.
G: Sinhestia aski deia?

I: Ez, Jinkoatan esparantxa ükhen behar
dügü, hura goriki maithatü, eta zerbütxatü.
G: Erakats izagüzü zer den esparantxa.
I: Ene Jinkoa! Egürükiten dizüt Paradüsia,
zure eta Elizako manien begiratzez, honla hura
hitz eman deritazülakoz.
G: Erakats izagüzü, zer den Jinkoaren maithatzia.
I: Ene Jinkoa! Beste gaizak oro beno maitiago
zütüt zihaurgatik; eta ene kristi lagüna nihaur
bezala, horik biak manatü deriztazülakoz.
G: Zer da Jinkoaren zerbütxatzia?
I: Jinkoaren eta Elizako manü saintien begiratzia.
G: Jinkoak zer emaiten derie bere manien egiler?
I: Paradüsia.
G: Eta hurak hausten dütianer?
I: Ifernüko sühalamak, hil beno lehen bere
bekhatiak parkatü ezpazaitze.
G: Zer egin behar da, bere bekhatien parkamentiaren ükheiteko?
I: Oroz onsa kofesatü ahalik sarriena eta
anhartio hetzaz dolü handi bat hartü.

G: Erakatsazü, zer den dolü hon hori?
I: Ene Jinkoa! Biziki ahalke eta dolü dizüt, zuri

ogen eginez, hontarzüna bera zirelakoz, oro
kofesatüren zitizüt ahalaz onsa, eta enüzü gehiago gaitziala eroriren.

ÜRHENZIA
Azken kapitülü honen ondoan, jaun erretorek
haurrer arrerran eraziren deritze, hobeki azkartzeko, bigarren urtheko hamazazpi lehenak, urthiaren ere bethatzeko.
CETTE ORDONNANCE sera lûë annuellemente par les Curés au Prône les Dimanchez avant la
Fête de Sain Marc & des rogations: Et par les
Régens aux Ecoliers les jours precedans.
ARNAUD FRANÇOIS DE MAITIE, Par la Misericorde de Dieu, & par la grace du S. Siege Apostolique, Evêque d’Oloron: A tous les Fideles en
JESUS-CHRIST de nôtre Diocese, au Pays &
Vicomté de Soule, SALUT. Saint Gregoire le
Grand institua l’an 590, les Processions des
grandes Litanies à la Fête de Saint Marc, lequel
par ce moyen detourna la colere de Dieu, fit cesser les fleaux de la Peste, & autres malheurs qui
avoient fait mourir à Rome un grand nombre de
personnes; Mais l’Eglise les à retenües pour
deux principales raisons, 1. Pour nous faire con-

noître d’un côté le soin extreme que nous
devons aporter à conserver la grace reçûe à la
Fête de Pâques par l’exercice de Penitence, & de
la priere continuelle, reparer les Sacrileges commis par quantité de Chrétiens à cette
même Fête, qui d’ordinaire en cette saison attirent les calamitez & les fleaux publics: Car c’est
alors que les Armées se mettent en Campagne;
que les Tonnerres commancent à gronder sur