🕙 10-minute read
Kalifornia ku-ku - 5
Total number of words is 1235
Total number of unique words is 695
45.2 of words are in the 2000 most common words
59.5 of words are in the 5000 most common words
66.0 of words are in the 8000 most common words
(Danak jabetasuna galdurik,
zalaparta bizia sortzen dute).
JOXEPA: (Agertuaz eta oso izututa) Jesus milla bider!
Zer da gaur etxe ontan? Orain etxekoandrea
gaxorik?
SIMON: Guzion artean oiera eramango dugu... Kontuz,
e? Joxepa, burua jaso zaiozu. Nik gorputzari
atzetik elduko diot. Zuk aurretik, anketatik...
bai!
MARKOS: Kontuz, ordea, Lierni ta biok arretaz altxako
dugu.
MIRARI: Nik gerritik... (Esan bezela, guziok egin beza-
te pizkana pizkana barneruntz eramanez)
LIERNI: (Aizpari) Zuk utzi zazu! Zoaz telefonori medi-
kuari otsegitera!... (Agustiñe ea ezkutatu dutelarik, Mirari telefonora joana da eta zenbakia
beatzekin jarriaz urrutizkiña belarrira darama)
MIRARI: Alo! Alo! Klinika?... Bai, Amuategiren etxea.
D. Pako bereala etorri dedilla, ahal badu!... Ez?
Bestela, D. Paulo. Ama oso gaizki jarri zaigu,
atakeren bat edo... Ez, gauza onik ez! Eta gure
anaia zertan da?... Bere senera ez dala etorri!!
(Telefono tresna bat batean zintzilik utzirik eta
negar egiñez) Ain denbora gutxian naigabe
geiago gerta al ditezke? Anaia zerraldo, ama il
zorian... Ni... umezurtz... Adur txarra! (Malkoak
dariola eseri bedi burua kuskurturik. Ontan,
barruko atetik Joxepa ta Simon larrituta datoz)
JOXEPA: Medikuari otsegin al diozu?... D. Pakori?...
MIRARI: Bai, Joxepa. D. Pako ez baldin bada, D. Paulo
etorriko al zaigu. Klinikatik oso berri txarrak
eman dizkidate.
SIMON: Angoak eta emengoak, oro bat! Onela jarrita
ez dugu ezer aurreratzen. Ez jakin zer egin!...
JOXEPA: Nerekiko, etxekoandrea, zure ama, oso gaizki dago. Semearen ondoren amak ere il beharko ote du? Jainko maitea! Apaizari deitzera noa
elizakorik gabe il ez dedin. (Ateruntz joanez,
Mirariri) Eta zu, gaxoa, zoaz gelara ama bizirik
ikusi nahi badezu, Lierni ta aitari laguntzera,
jota daude-ta.
MIRARI: Zer nolako eguna gaurkoa! Goibela osoki!
(Etxe barrura doa, Joxepa kaleko atetik
kanpora irtentzen dalarik. Simon bakarrik gelditzen da).
SIMON: (Bere buruarekin gogoetan) Nik emen zer egin
nezake?... Itxoin... eta ez luzaroan. Gertakariak
aguro bata bestearen gañera bait datoz... Familia zapaltzeko naiko ta geiegi dira ta ni ere
azpian arrapatzen naute. Bizitzan, egia da bai,
zirkunstanziak, ingurumaiak, agintzen dutela.
Ama ta semea bata bestearen ondoren akako
dira! Erruki ditut! Ezbearraren aundia! Baiñan,
nere barruan, benetan Markos eta Liernik ematen didate min! Lizardiren bertsoak gogora
datozkit:
«Biotzean min dut, min etsia,
negar ixilla darion miña...».
(Gogoetan dagola isil eta burua makurturik, Markos gelatik datorrela sartzen
da. Simon ikusirik biotzmin aundiz itzematen dio).
MARKOS: Simon!... Bakarrik utzi al zaituzte?
SIMON: Ez nagusi, zuekin bat egiñik nago ta biotzez
zuen naigabean laguntzen zaituztet.
MARKOS: (Erdi negarrez) Eskerrikasko Simon! (besar-
katurik) Au da etxearen ondamena! Semearena
aski ez zala orain nere emaztearen egoera
larriak zanpa-zanpa egiten gaitu. Ez nago ezertarako. Ez dakit klinikara joan ala emen geldi...
SIMON: Ez nazu nor zuri aolkurik emateko. Gutxi deza-
ket, baiñan zuen atsekabea arindu al baneza-
ke... Ez zait aaztu naizen guzia zuri zor dizudala.
MARKOS: Nere samintasunaren erdian, zure itz oriek
poz ematen didate...
SIMON: Ez nizkitzun esan izango aberats okitu ta ugazaba-goi mallan jarria ikusten zindudanean. Baiñan, orain, ezbehar eta oñazepean zaudelarik,
zurekin bat nator... eta... etxekotzat ar nazazula eskatzera ausartzen natzaizu... geiegi ez
bada...
MARKOS: Seme bat galdu dudanean, zer geiago espero nezake beste bat obea irabaztea baizik?...
Liernik gogoko zaitudala badakit...
SIMON: Ez da auxe gai ortaz jarduteko unea... Xanti
zerraldo ta etxekoandrea il urren dituzunean.
MARKOS: Zergatik ez? Gu bizi izateko oraintxe nago
pozkario bearrean... Ez al duzu orrela uste?...
SIMON: (Isilune baten ondoren) Zera... (Etxebarruko
ateruntz begiratuaz) Emen dugu Lierni!
(Lierni gelatik agerturik).
LIERNI: Ama obetoxeago dagola dirudi. Beste inyekzio
bat sartu diot alkanfor oliozkoa ta arnasa lasa-
xeago artzen ote duan nago. Ez badu beste erasorik izaten iraungo du. Mirari an gelditu da oe
ondoan zai...
SIMON: Medikua ere laister etorriko dala uste dut. Eta
Joxepa apaizaren billa joana da...
LIERNI: Erretore jauna ez da urruti bizi. Onuzkero
bidean da ta elizakoak artutakoan guziok lasago geldituko gera.
MARKOS: (Lierni ta Simonen artean kokaturik) Bitartean... zuek elkarrenganako duzuten zaletasuna
da gelditzen zaidan argi izpi bakarra... Eta maitasun hori agertu dezazuten, nere baimena ez
ezik nere borondate guzia oso-osorik ematen
dizuet.
SIMON: Eskerrikasko nagusi...
MARKOS: Aita! deitu nazazu...
LIERNI: (Lotsaz) Baiñan, aita! Gauza orietaz mintzatzeko ordua ez da auxe, etxeko-andrea, amasemeak galduta negarrez gaudenean.
MARKOS: Zergatik ez?... Oraintxe da garairik egokiena... (Lierni ta Simonengana urbilduaz besarkatzen dituala) Bai, bai!... (itzegiten ezin asmaturik) Bai, bai! (Samurkiro burua galdurik) Berriz
ere amorraiak arrapatzera joan al izango naiz...
LIERNI: Baiñan, aita! Txolintzen asi al zera?
MARKOS: Oraingo naigabea aztu nahi dut... atzoko
zoriona oroiturik... bigarkoaz amets egiñez...
LIERNI: Gaurkoari eman behar zaio arpegia...
MARKOS: Ez naiz gauza...
SIMON: Lanean ondo gogorra izan zera bada...
MARKOS: Bai baiñan urteak, atsekabe ta ezbearrak
biotz-bera egin naute... (Bat batean Mirarik etxe
barruko atetik izuikarez oiu egiten du: «Atozte!
Aguro! Amari beste atake batek eman dio!
Iltzen ari da!» Guziok zalapartan barneruntz
abitzen dira. Liernik Simon geldi arazten du)
LIERNI: Zu zaude emen, edota obeto apaizaren billa
zoaz! Ea zertan dan Joxepa...
SIMON: (Beste guziak etxe-barrura joan diralarik, kanpoko ate-tinbrea jotzen asien da, bat batean
telefono-deia ere bai. Nora jo ez dakilla, telefono tresna artzera doa) Zein da?... Bai, Amuategi-etxea... Klinika?... Ta zer? ... Il dala?...
Xanti!... (Tresna bere lekuan lagarik eta samintasunez) Gureak egin du! Ez diet oraindik etxekoei ezer esango. (Kezkati ta goibel) Albistea
dugu auxe (Ateko tinbreak jotzen dalarik eta
Simon zalantzan dago zer egin ez dakiala) Noan
atera ea berri oberik ote datorren... Apaiza
edo... (Bijoa ateruntz ta atea zabaldutakoan,
Mr. Simpson agertzen da beti bezin ergel eta
ajolakabe)
MR. SIMPSON: Arratsalde on! Ja, ja, ja! Kartera billa
nentorren. Au bait da iñun utzi behar ez dana
(Kartera jasoaz)
SIMON: (Berekikoz) A zer nolako apaiza... Kaliforniako
artzai amerikanoa! Garai txarrean zatoz...
MR. SIMPSON: Bai, berandutu egin zait, wisky batzuek
edaten gelditu naiz-eta... (Simon losintxa naiez)
Urrena konbidatuko zaitut wisky artzera... elkarrekin joango gera.
SIMON: Ezta vodka eskeintzen badidazure...
MR. SIMPSON: A bai! Ja, ja, ja! Orain gogoratzen naiz.
Zu fabrikan komunistan aldekoa ziñan, eta
beraz Amerikaren kontrakoa...
SIMON: Ez bat eta ez beste. Ezbearrak eta bizitzak
erakutsi didate Amerikako U.S.A. eta Errusiako
U.R.S.S. letra geienak berdintsu dituztela. Mozkor-edariak ere bai: wisky ta vodka... kapitalismoarenak...
MR. SIMPSON: Ja, ja, ja! Ez dago gaizki esana. Gu erri
atzeratuetara jendeari dirua irabazi araztera
etorri oi gera.
SIMON: Dirua irabazi arazten mutillak zerate bai, baiñan ez gizonak irabazten... Ontarako jende
xeharen ezaguera ikasi behar duzute. Anaitasuna, Justizia... Begira... ordu txarrean zatoz etxe
ontara.
MR. SIMPSON: Zer bada?...
SIMON: Ez al dakizu gertatu dan emen?... Zure autotzar berriari zer gertatu saion?...
MR. SIMPSON: Nere «Pontiac» berriari? Nork eraman
du?
SIMON: Xanti, Amuategi jaunaren semea, eta biak
zubitik bera erori dira.
MR. SIMPSON: (Asarre ta oiuka) Nere «Pontiac»
berria? Ezin diteke. General Motorseko kotxe
ederrenarekin amildu?
SIMON: Bai, eta an gelditua da txatarra egiñik.
MR. SIMPSON: Ez dut sinisten. Banoa ikustera (laisterka ateruntz abituaz)
SIMON: Bai, zoaz emendik, edota bestela neronek
bidaliko zaitut! Zure automobillaz bertan zijoan
gizonaz baño geiago kezkatu zeralako. Jakin
zazu ordea zure «Pontiac» zirtzilatu bada... (erdi
negarrez) Xanti il dala! (Bat batean asarre
bizian besotik elduta atetik kanpora jaurtiaz)
Zoaz etorri ziñan lekura! Zuen Amerika on
bada... Amerika ku! ku! (Au esandakoan, naigabepean bere burua etzaten du eserleku batean.
Ontan, etxe barrutik Markos eta bi alabak malkoak dariela irten bitez)
MARKOS: Simon! Nere andrea il da!... (Simon au
entzunez jeiki ta Markos besarkatzen du)
MIRARI: Azkenean ezagutu gaitu ta eskua estutu dit...
LIERNI: Eta azken arnasa eman aurretik Gurutzeari
muñ emanez «Jesus» esanda il da!
MIRARI: Ama gaixoa! Nik zer egin behar dut orain?...
MARKOS: Guztiok egin behar duguna: benetako kristau bidean bizitzen ikasi.
(Isilunean, astiro-astiro oiala erortzen
da)

You have read 1 text from Basque literature.