Justuen ispillu argia - 2
edo izurrizkoak serbitzera bereala ofrezitu zan,
ta besteak onen ejenplora. Prinzipe andi Luisen
adiskide bat Aita Satuagana etorri zan: eta lizenzia eskatu, ta erropa zar bat, eta bere alforja
artu, ta jaun ori ikustera joan zan: onek Luisen
ejenplotik animaren probetxu asko atera zuen,
eta santuari bere pobreentzat limosna andi bat
eman zion. Lastima gogorra zan, ainbeste pobre
erio egiñik ikustea; eta anima ortzetan zutela,
oñen gañean ezin egon, ta illak erorten ziran.
Ango kiratsak naskatu, ta ill zezakean; baña Luis
karidade gozoz beterik guztiak garbitzen, oiak,
eta bear zan guzia egiten zebillen: eta zenbat,
eta atiago, Luisen poza geiago. Onela zerurako
deseoakin zebillela, Marzoaren irugarrenean,
gaxo lastimagarri bat S. Luisek besoetan artu
zuen, ta bereala gaitza erantsi zitzaion.
Erromako juezak au ikusi ta esan zuten, S.
Luis karidadearen martiri bere burua egin, da illtzala. Santuak peligroa ikusi, ta zerurako gogo
andiak artu zituen, eta geiegi ote ziran eskrupuloa egin zuen, eta galdetu, ta bere konfesore aita
Belarminok esan zion: Jainkoarekin bat eginik
egoteko deseoak santuak zirala, aren eskuetan
guzia largatzen zala. Zazpigarren egunean gaitzak txit azpiratu zuen, ta sakramentuak debozio, eta edifikazio guziz andiaz artu zituen, orazio
guziai eranzunaz, ta kolejioko guztien pena
gogorraz.
Egun onetan ogei ta iru kunplitzen zituen, eta
etsi zan zerura zijoala. Baña merito andiagorako,
ta ejenplo eder asko emateko epe luzeagoa
eman zion Jaunak, eta geldika desegin zan. Izurri andiagoaren bildurrak ziran Erroman: ori
aditu, ta Luisek aita Jenerala ikustera etorri
zitzaionean lizenzia eskatu, ta baldin Jaunak osasuna ematen bazion, gaxoai laguntzeko boto
andi bat egin zuen. Kardenal jaun bere aide biak
askotan Luis ikustera zetozen, onen zeruko platikak aditzera, ta beren animen probetxu andirako. Amandreari zerurako despedidan karta bi, ta
aiek alakoak egin ziozkan. Zeruko abisoak edo
rebelazioak iduki zituen. Egun ditxazkoa alderatu zanean nola prestatu zan esatea erraz ezta.
Zer umildade, pazienzia, debozio, ta amorezko
ejenplo ederrak eman zituen? Azkenik diziplina
bat artzeko, ta lurrean iltzeko lizenzia eskatu
zuen.
Jesus kruzifikatua bere besoetan, ta biotzean
zeukan beti. Aita Belarmino bere konfesoreari
galdetu zion: Purgatoriora gabe zerura zuzen
iñor igotzen zan? Bai, eranzun zion: eta orietatik
bat zu izango zerala, deritzat. Bereala Luis arro-
batu, ta gozaldi andi batek eman zion: eta zeruko argi bizi batean ango gloria ikusi zuen, eta txit
luzaro: bere eriotzako egun, da ordua jakin zuen,
ta esan zuen bezala, ikusi zan. Askok esaten
zion, zerura igotzen zanean Jaunari enkomendatzeko: eta santutxoak ia an zegoenak bezala txit
pozik, baietz agintzen zien. Errebelazio ori ezkero, zortzi egun aietan glorian zegoela zirudien.
Korpuseko oktaban askotan esan zuen: gau onetan ill bear det. Biatiko santua eskatu, ta, aita
erretorearen eskutik bere Jesus maitea artu
zuen. Aita Santuak kontuz galdetu zuen Luis nola
zegoen, eta propio motu berez bendizio apostoliko bialdu zion.
Kolejioko guztietatik txit alegere, ta laztanga
despeditu zan: eta gauerdian, Jesusen Biotzeko
eguna sartzen zala, ta Jesus gozoro esaten
zuela, aingeru bat bezala pakean, ta ill ezpaliz
bezala, zerura joan zan, ogei eta iru urte, iru illabete, ta amaika egunekin, bagillaren ogei ta batgarrenean. Zerurako eriotza prezioso au ikusi
zuten padreak beren biotzetako debozio gozo
batez beterik geratu ziran, eta erregalo onek
asko iraun zien. Santuaren edozeñ gauza relikia-
tzat artzen zan eta. Estudianteak orretan asko
aurreratu ziran, eta ateak itxierazo ziran. Aita
Jeneralak dispensatu, ta Luisen santidadeagatik,
kaja batean, Sto, Kristoaren kapillan gorputz
santua ifiñi zan. Erroman, ta leku askotan santuaren fama banatu zan, ta debozio andiaz aren
sepulkrora egunoro ta jende geiago zetorren.
Ango gizonik andienak, obispoak, ta kardenalak,
batez ere Belarminok, eta Baroniok Luis santutzat predikatzen zuten.
Aita Santuak berak esan zuen, ditxosoa zala
Luis, zeren glorian kontentuz beterik zegoen. Ala
Santa Maria Madalena Pazisek rapto andi batean
Luis zeruan ikusi ta esan zuen: Luis Ignazioren
semea, santu andi bat zala, ta esan al baño gloria andiagoa zuela. Luis martiri ezkutatua izandu
zala, eta bere burua martiri egin zuela: gloria ori
guzia Luisek zeukala, zeren Jesusen Biotzean, ta
bere barrengo amoriozko ejerzizioetan bizitza
ezkutatua egin zuen. Santuaren bizitzako libruak
atera ziran, ta beraren debozioan jendeak txit
berotu ziran. Milagro señalatuak egiten asi zan.
Baña nondik, edo nola? O Luisen pribilejio paregabea. Munduak bear bada sekulan ikusi eztuen
moduan. Nongo santu miragillek bere amarekin
zerutik lurrean milagrorik egin du? Bada S. Luisek zerura igo, ta lenengo egin zuen milagroa,
bere amandrearekin egin zuen: eta oni asko zor
bazion, ondo pagatu zion.
S. Luisen milagroak
Markesa amandrea eriotzko gaitz andi batek
artu zuen, eleizakoak egiñik, medikuak etsi, ta
utzirik, biotzeko estuaz iltzen zegoen; eta orra
non S. Luis bere seme gloriosoa etorri, ta nere
ama txit maitea, esaten ziola, konsolatu, ta
bereala sendatu zuen: eta amairu urteko biziza
eman zion. Beste gauzen artean esan zion,
berak utzi zuen prinzipadua, ta etxea zenbat
faborez Jainkoak beteko zuen, ta aurreratuko
zan. Guzia Doña Martak bere osasunan, da amairu urteetako bizian ikusi zuen. Bere sabeleko
seme Luis; bere sabeleko Luisen relikia adoratu,
ta aren festako prozesioa, meza, ta sermoia
enzun zituen. O ama semeen ditxa, ta gloria
esan al baño andiagoa.
Bere koñata Doña Elena bizitza santa baten
ondoren illzeko zegoela, S. Luis zerutik etorri, ta
esan zion, andik iru egunera, ta zer orduz zerurako presta zedilla, ta ala iltzan. Bere anaia Don
Franzisko fabore andiz bete zuen: eta Luis ezagutu zuen Aita Santuak oni esan zion: badakit,
prinzipea, bizitzaren peligro andietan arkitu
zerala ta guzietatik Jainkoak marabillaz atera
zaituela. Baña zer milagro, Luis zure anaia santua zeruan zure fabore, ta bitarteko badezu. O
zure ditxosoa prinzipea, ta guziz ditxosoa! Onela
Aita Santuak debozioz, ta negarrez beste gauza
asko esan ziozkan. Gero S. Luisen bizitzak dionez
egunoro milagro andiak egin ditu bere estaduetan, Austrian, Polonian, ta mundu guzian: eta
gorputzetako osasunan egin dituenak andiak,
eta asko badira, milagro espiritualak, edo arimen
fabore egin dituenak andiagoak dira. Orien
artean marabilla bi luzaro iraun dutenak laburtxo
badere kontatu nai ditut, zeren milagrozko aralde eder bat izandu diran.
Bata Ubolfango zeritzan Babierako batekin.
Onek sazerdote egin, ta Jainkoa serbitzeko
deseoz, estudioak asi zituen, ta txit gogotik.
Baña burutik berako andi batek begietara eman
zion, ta itsuturik gelditu zan: erremedio asko, ta
luzaro egin, ta guzia alferrik izan zan. Denbora
onetan itsuaren lagun batek S. Luisen lanparako
olio gutxi bat ekarri zuen, ta onen milagro andiak
bien maisuari kontatzen asi zan: itsuak zion, A S.
Ignazio, S. Xabier, S. Luis, ta S. Estanislao agertu zitzaiozkala, ta S. Luisen debozio andia artu
zuen. Konfesatu, ta komulgatu, ta A Jorge Espaigero bien maisuak olioaz begietan emateko
prestatu zan. Olio milagrosoa eman, ta begietan,
ta animan suabidade andi bat sentitu zuen. Bigarren egunean olioaz eman, ta zorne, edo umore
ori izugarrizko balsa andi bat begietatik bota
zuen. Irugarrenean egin, ta Ubolfango oñaze
gogor batzuek bere kordetik ateratzen zutela
eman zioten. Bere estuan S. Luisi deadarrez, ta
biotzetik deitzen ziola, sosegatu zan, ta bertan
bere lengo bista oso garbiarekin gelditu, ta irakurten asi zan.
Milagro au beren begiaz ikusi zuten testigu
guziakin bereala S. Luisen aldarera joan zan,
bere milagrozko bista santuari agindu, ta graziak
eman ziozkan. Monja bat itsuturik zegoela bazie-
kien, ta olio piska bat bialdu, ta bere milagroa
gastigatu zion. Au monjak begietara orduko bere
bista osoarekin, S. Luis alabatzen gelditu zan.
Baña santua gelditu etzan bere milagroetan.
Ubolfango kanonigo egin zuten: bista osoa zeukan baña estudiatzeko buru argala. S. Luisi fede
osoarekin estudiatzeko burua, ta grazia eskatu
zion, ta bereala eman zion, ta ondo, ta asko ikasi
zuen, santuaren faborez. Bigarren milagro au, ta
beste gauza andiak bizitzak dakartzi.
Bere S. Luis adoratzera Erromara bakarrik, biotzeko debozio guztiaz joan zan.
Ereje galdu batzuek bidean topatu, ta orietatik bat lotsa, ta bildur gabe, Jaunaren ofensan
gaizki esaka asi zan: Ubolfangok alegiña egin
zuen, baña orduan blasfemoa gaistoago. Orduan
bere S. Luisi eskatu zion, ereje infame ori isillerazo zezala: santuari eskatzea, ta erejea zalditik
erori, ta bordoieko iltzea, oñean sartzea, guztia
bat izan zan. Zeruko kastigu onekin odolez ustu,
ta kuratzen bidean geratu zan, ta bera S. Luisekin joan zan. Andik laster laugarren milagroa.
Baso txit itxi, ta lapurtegi batean zijoan; ta
bildur andi batek eman, ta estutu zan. Nere S.
Luis, esan zion: baldin libratzen banazu, etxean
dedan guztia zurea da, ta kapilla bat, zillarrezko
zure bultoarekin egingo dizut. Au esatearekin
orra non sei lapur basotik irten, da zuena kendu,
ta loturik basoan utzi zuten. Nere S. Luis, non
zera, esan zuen, onela uzten nazu? Orduan santuak: Zer naizu? Eta lapurrai: zer da au? nor
zerate? Eta sei lapurrak guzia utzi, ta arriturik
joan ziran. Nik lagunduko dizut bidezko santuak
esan zion, ta ala egin zuen. Ostatuetan txit erregalatzen zuen, ta bideetan zeruko jolasak, eta
Jainkoaren alabanzetan zijoazen. Onela Erroman
sartu, ta S. Luisen sepulkrora eraman; eta, gero
artean, esan zion.
Ubolfango S. Luisen amorioz urtu, ta bere
biotzetik graziak ematen egon zan, ta angoa
egin, ta S. Luis lagun zuela etxera txit ondo biurtu zan. Bereala kapilla, ta zillarrezko estatua
egin ziozkan: eta Inglestadion beste bulto eder
bat. Oiek egin, ta peregrinoa bezala bigarren
aldian Erromara joan zan, eta S. Luisi bere faboreakgatik, zuena, ta zana guztia eman zion.
Sazerdote egin da meza esaten zegoela, S. Luis
etorri, ta esan zion, bere kriaduetatik bat lapurra
zala, ta zer egin zuen: ta erremedia zezala. Baña
atrebitu etzan. Bigarrenean S. Luis aserre bezala etorri, ta esan zion bereala, bereala erremediatzeko; bestela anaia etorri, ta lapurra illko
zuela. S. Luisek esan zion bezala, diru andia ostu
zuen kriaduak, ta bereala bialdu zuen. Anaiak
diruaren falta ikusi, ta lapurra ill nai zuen. Baña
S. Luisen fabore ta milagroa aditu ta sosegatu
zan.
Beste mutil bat lizenziarekin, ta bere lagunakin festa batera joan, ta ardoak edo deabruak
artu ta biurtu zan: ezpata artu, ta etxekoak ill
bear zituela zebillen. Ea, zaude geldi esan zion
Ubolfangok, bestela nere S. Luis zure kontra da.
Esan da egin. Bertan gaitz andi batek artu, ta
ilzer zan. Baña S. Luisi eskatu, ta beste milagroa
egin zuen. Ea, ondo zaude: jaikizate: zoaz S. Luisen aldarera, barkazioa eska zaiozu: konfesezazu zure pekatua, ta komulga zaite an, ta S. Luisek osasuna emango dizu: ta ala egin, da eman
zion.
Eleizaren etsai deabruzko Gustabo bere tropakin etorri, ta Landisuto Ubolfangoren errian
kalte asko egin, ta bera preso eraman zuen: txit
aflijitu zan, ta meza esaten zegoela S. Luisek
esan zion: ni zurekin izango naz. Gaitz asko ikusi
bear dezu; baña zoaz. Mandatu onekin joan zan
sazerdote debotoa. Baña erejeak Augustan egin
zioten tratu gaistoarekin, trabaju andi luze batek
artu, ta iltzeko egon zan. Berrogei ta amabi sangria ito etzedin, egin, da etsi ta medikuak utzi
zuten. Baña zeruko bere mediku S. Luisi deitu, ta
bertan sendatu zuen, jaiki, ta meza esan zuen;
baña debozio txit andiarekin, ta irugarrenean
Erromara joateko promesarekin: ala kunplitu
zuen.
Medikuak ikustera joan, ta arriturik zeuden:
S. Luisen milagroa ikusi, ta milagroz baizen ezin
sendatuko zala, gaitzaren relazio luzea, santuaren onrarako batak eman zion: bestea judua zan,
ta eman nai etzuen; baña Ubolfangok esan zion:
emazu testimonioa; bestela begira nere S. Luisen kastigua; nere gaitzak, edo andiagoak zure
kontra or dira. Au aditu, ta sinistu, ta S. Luisen
milagroa probatzeko sei kartapazio eskribitu
zituen. Obispoaren aurrean guziak pasatu, ta
bere oriekin Erromara irugarren aldian joan zan.
An bere biotzeko S. Luis adoratu, ta testigu
guzien esanak ofrendatu ziozkan. Bere etxera
ondo biurtu, ta pulpituan, ta platika guzietan S.
Luis maitearen marabillak predikatzen bizitu
zan: ta onen debozioa mundu guziari emateko
libru bat atera zuen, aingeru S. Luis nolako goarda, ta patroi ongillea dan erakusten zuela. Eta
orra milagroa franko, edo kanonigo onen bizitzan
betiko milagro bat.
S. Luisen beste onen gisako, ta betiko milagroa da, irin famatuaren geitura, monja pobre
batzuekin txit luzaro egin zuena: fama andiko
irin milagrosoa, ta txit leku askotara eraman, ta
marabilla guziz asko ta andiak egin dituena, S.
Luisen bizitzan luzaro kontatzen da. Napolesko
dendari pobre batekin egin zuen milagroarekin
nik akabatu nai det. Onek berrogei dukat zor
zituen, ta txit pobre, ta estu zegoen; S. Luis
eguna zan, ta eleizako atean aren imajina ikusi,
ta non zan etziekela esan zion: ai bada, nere
santutxo ederra! Ta zor onetatik ni libratuaz, zer
galduko zenduke zuk? Beste gabe aurrera joan
zan. Biaramonean pobreen lekura zijoala bik
esan zioten: etxera zoaz: zure zorra jesuita gazte
batek pagatu du. Ala zan, ta arriturik galdetu, ta
S. Luis nor zan, ta zer milagro andiak egiten
zituen, jakin zuen. Pobre onekin andiago are
egin zuen. Bere nekeen artean deabruak tentatu, ta galtzera zeramala, S. Luis agertu, ta esan
zion: ori deabrua da, ta ni zu libratzera etorri
naz. Egunoro bost Pater-noster, da Abe-Maria
erreza zaizkidatzu: eta debozio onekin pobretxoa S. Luisen alabantzak kontatzen bizi izandu
zan.
Iru prinzesa, Cintia, Olimpia, ta Gridonia,
Rodulforen alabak, ta S. Luisen illobak izandu
ziran, santak bezala bizi, ta ill ziranak. Oiek
osaba santuari jarraitzeagatik, lurreko ezkontzak, eta ondasunak utzi, ta beren birjinidadearen lore ederra Jesus beren esposoari konsagratu zioten. Gure kolejioen gisa Jesusen kolejio bat
egin zuten, eta S. Luis beren osabaren anparoan
beste señora askorekin santidade andian bizitza
akabatu zuten. Ogeita amar urte ta geiago igaro,
ta iruren gorputzak osorik arkitu ziran. O S. Luisen illoba, ta imitatzalle ditxosoak! O Luis gozatzu miragarria! O Luis maitetsu, ta maitagarria!
Arren alkanza zaguzu, zure penitenzian, zure
animako martirioan, zure biotzeko igoaldadean,
Jesusen biotzeko amorioan, Ama Birjiñaren
debozioan, ta beste birtuteetan zuri jarraitzeko
grazia: bizitza santu bat zure ondoren lurrean
egiteko, ta zurekin, gure Jauna zeruan beti alabatzeko. Amen.
SAN ESTANISLAO
KOSKAREN BIZITZA
San Estanislao San Jacinto gloriosoaren
aideetatik, edo odoletik zetorren. Biak Poloniako
joia prezioso onragarriak. Biak beren aingerutasunean elkarren antz ederrekoak. Biak Ama Birjiñaren seme estimatuak. Biak Relijio berri banatan, beren, ta orien ditxa andirako sartuak. Jacinto bere Relijioan artu zuen Santo Domingo gloriosoak, eta Estanislao S. Franciscu Borja andiak.
Nobizio biak Poloniako, ta orien artzalle biak
gure Españako onra paregabeak. Jacinto, ta
Estanislao antz andikoak: ta ez bakarrik lurreko
sustrai batean; bai ta ere zerukoan: ez bakarrik
beren santidade, ta bizitzan; bai ta ere zeruko
sustraiean, edo eriotzan. Biak aingeruen Erregiña, bien ama maiteak zerura deitu zituen, ta
abiso gozo onekin biak ill, edo zerura igo ziran:
ara Ama Birjiña igo zan egunean; biak bere Koroazioko egunik andiena zelebratzera eraman, ta
bere semeak bezala onraz, ta gloriaz biak koroatu zituen.
S. Estanislaoren jaiotza, ta aziera
Santuaren aita, Joan Koska, ta ama Margarita
Krioska, beren noblezian jakiñak, eta berdiñak
izan ziran. Bost seme izandu zituzten, ta gure
Estanislao, beste Benjamin bat bezala, atzenekoa. Onezaz Margarita aurdun zanetik, prodijio
andiaz bere sabel gañean Jesus izen dibinoa,
kolore gorri eder biziaz, eta giran raio, edo erreñu argiaz apañdua, ta josia ikusi zuen; Jesus maiteak aren sabeleko frutua bere Konpañiarako
markatu zuen: eta onela Estanislao mundura
etorri baño ere lenago zeruak señalatu zuen. Au
jaio zan gurasoen gazteluan, urriaren ogei ta zortzigarrenean, eta milla ta bosteun ta berrogei ta
amargarren urtean: eta bereala Pranizko ziudadean, ta S. Adalbertoren parrokian bateatu zan.
Emen zeruko beste marabilla bat ikusi zan.
Bateo santuko grazia betiko artu zuenean, aita
pontekoak aurra besoetan artu, ta zeruko inspirazioz, ta debozio guziaz aldare nagusira joan, ta
bere Estanislao Jainkoari biotz guztitik agindu, ta
konsagratu zion. Aingeru onen ofrenda zeñ gustoz Jaunak artu zuen gero ondo ikusi zan: bada
kosako Eleizaren etsai gogorrak sartu ziranean,
parrokia oni su eman, da guztia erre zan; ezpazan santutxoa bateatu zan pontea, ta aldarea
zeñean Jaunari konsagratu zitzaion: biak prodijio
andiaz libratu ta konserbatu ziran.
Jainkoaren seme preziosoa bezala gurasoak
Estanislao azi zuten, eta arrazoiaren usora laster
etorri zan, edo diotenez Jainkoak ori bere
eskuan, ta kontura zeukanak bezala, aurreratu
zion. Zierto dakiguna da, Estanislaok berak Erroman gero esan zuena: arrazoiaren argia bere
biotzean sentitu zuenean, lenengo egin gauza
izandu zala, argi dibinoaz Jainkoa bertatik ezagutu, eta bere anima, biotz guztitik betiko eman, ta
Jaunaren borondateari konsagratzea. Prodijio au
nola izandu zan, ta ofrenda eder ori nola Jainkoak eragin zion, santutxoak obeto daki orañ glorian, orduan lurrean baño. Santuaren inozenziatik, ta beraren bizitzan ikusten degunetik dakiguna da Jaunak Estanislaoren anima eskojitu zuela,
ta bere jakintasunaren etxe edo tenplo bizi egiteko, doai dibinoaz apañdu zuela. Aurtxo gozo
oni zazpi pillare bezala, txikitatik zazpi pribilejio
andi Jainkoak eman ziozkan.
Lenengoa: anima guziz eder garbi bat Jaunaren graziazko inozenzia beti gorde zuena.
Bigarrena: berariazko argi dibino bero bat,
Jainkoa ezagutzeko, amatu, ta serbitzeko, ta
aren borondatea beti egiteko.
Irugarrena: zeruko atearen, da ondasunen
giltza, zeña dan orazioaren doaia, fabore guztiak
orrekin alkanzatzeko.
Laugarrena: santisimo sakramentuan Jesus
amorosoa ezagutzeko, ta biotz guztitik adoratzeko, ta amatzeko egarri bizi bat.
Bostgarrena: Ama Birjiñaren seme, laztan
gozoaren marka, ta biotzeko debozio txit irazaki
erregalatu bat.
Seigarrena: bere traza eder egoki, ta modestia birjinalaz batean aingeruaren kastidadea,
onen da beste birtuteen zeruko usai txit suabea
zekarrena. Gure aurrari begiratzea, ta deboziozko pensamentu garbiak edozeñi ematea, guztia
bat zan.
Zazpigarrena: birtuterako bezala, jakinderako, berariazko gaia Espiritu Santuak egin zuen:
ala beti edo geienean orazioan bazegoen ere,
aingeruen jakinde zerutik emanikakoa bere estudioetan iduki zuen: laster txit, eta argiro gauzak
ikasteko, ta bear zuena ondo jakiteko grazia Jainkoak eman zion.
Jaunaren fabore, ta doai señalatu oiek agertu, ta ikusi ziran Estanislaoren bizieran: ala
begizko testiguak bezala, santutxoa serbitu
zuten kriaduak, eta Aioak gero aseguratu zuten.
Bere natural on egokiagatik, bere gurasoakiko,
ta beste guztiakiko txitez estimagarria izandu
zan: ta estimazio au beneraziora laster igaro
zan. Edertasuna, autoreak diotenez, giza semearen baño geiago zan, edo aingeruarena zirudien;
ta ori modestia pare gabearekin. Jaun andi asko
gaztelura etorri oi zan: baldin orietatik iñork
maian edo bestela Jainkoaren ofensako jolas,
edo izketaren bat esaten bazuen, bereala santuaren aita jolas ori ebakitzera erten oi zan. Ea,
Jaunak, ez orrelako gauzarik esan da ez onara
ekarri. Emen dago gure Estanislao, ta onen adiskide izan nai duenak, ez orrelakorik onen
aurrean esan. Bestela biotzeko miñez, korde
gabe, edo arrobaturik geldituko da.
Ala zan, ta orren jakiña etxean, santutxoak
Jaunaren ofensako gauzak eriotza baño ere geiago sentitzen zituela; eta orrelako jolas itsusietan
illa bezala geratzen zala. O aingeruzko inozenzia! O gazteentzat zer ejenploa! Eskola ondo
ikasi, ta Gramatikan aurreratzen zan. Orduan
Austriako Vienan asi zan gure Seminarioaren
berrionak, eta fama andia banatu zan, eta aitak
Estanislao bere anaiarekin ara ondo azitzera,
bialteko animoa artu zuen. Amak bere Estanislao
txikiari zion kariño andiagatik, ori joatea nai
etzukean. Baña nola gurasoen obligazio estuena
dan, beren umeak Jaunaren bildur santuan ondo
azitzea, aitaren arrazoiak amak ondo artu zituen.
Adierazo zion ondo, beren umeen kontu ona
Jainkoari emateko, zer ditxa andia zan, oriek
Seminarioan seguru, ta Jainkoak nai duen bezala
gizongai egitea. Munduko ondasun guziak baño,
aziera onak geiago balio zuela; eta onetan lurreko ondasunak gastatzea, Jainkoaren borondatea
egitea, ta zerua irabaztea zala, eta orretako
berak ematen zituela. Au guzia Margaritaren piedadeak ezagutu, ta baiezko eman zuen: ta
Paulo, ta Estanislao joateko prestatu zituzten.
Seminarioko legeak agintzen zutenez, kriadu
bana, ta aio kanonigo bat, ta bear zan guzia
eman zitzaion, eta anaia biak joan ziran.
Santuaren bizitza seminarioan
Vienako kortera biaje on bat egin zuten, ta
Seminarioan sartu, ta bereala Estanislaok bizimodu santu bat asi zuen. Jainkoaren tratua, ta
estudioko jarduera santuaren betiko ejerzizioak
izan ziran. Jainkoarekin erretiroan, gizonakin
bullan baño, naiago zuen jardun. Gau, ta egun
orazioan pozik egongo zan; baña Jaunaren
borondatea egiteagatik bera utzitzean, baziekien, obeto bera arkitzen zala. Bere maisuai guztian obeditzen zien, ta onetan guztien ejenploa
zan: lagun guzientzat berdiña, ta guztiakin igoal
gozatsua, edo afablea. Santuaren espiritu, edo
barrena agertzen bereala asi zan: eguzkiaren
argi guziak baño argiago ta ederragoak ziran
aren birtuteen ejenploak, ta zeñ Jainkoaren faborezitua zan, guziak zekusten.
Onetan seguratu ziran geiago begiz ikusi
zuten marabilla batekin. Santua Jainkoarekin
luzaro egon, ta libru deboto batean loak artu
artean, irakurten egon oi zan. Gau batean lo andi
batek onela artu zuen, ta argiak oia irazaki, ta
guzia erre zuen. Baña santua gordetzeko gelako
lagun bat aingeruak esnatu zuen: au deadarka
asi, ta sugarren artetik Estanislao libratu zan. Su
ori itzali zanean, lagunak begiratu, ta librua, ta
oieko erropa zan guzia auts egiñik ikusi zuen,
ezpazan Estanislaoren gorputzak betetzen zuen
lekua: orobat almoadetan guzia erre, ta burua
egon zan lekua osorik. Lagun zintzoak santuari
begiartu zion, zerbait erre ote zan; baña illetxo
bat ere falta etzuela arkitu zuen. Testigu onek
prozesoetan juramentuaz ala seguratu zuen.
Santuari bere birtuteen ejenploakgatik txit
asko nai zioten, eta onen orazioaz guztiak arriturik zeuden. Askotan aingeru bat bezala, kordegabe belauniko airean arkitzen zuten, eta elkarri
deitu, ta ikustera joaten ziran: ots egin, da tiratzen zioten: baña santua zeruko estasisean gelditzen zan: eta berak beñere jakin etzuen, lagun
guztiak Jaunaren fabore, ta erregalo oien begiz-
ko testigu zirala. Txikiago zala ere orobat izan
zituen, ta estasis oien testigua Aioa izandu zan.
Onenean, Jainkoak ala nai, ta guztiak Seminariotik irten bear izan zuten, eta Paulo anaiak senadore baten palazioa bizitzeko artu zuen: jaun
andi au ereje itsu bat zan.
Santuaren bizitza
seminarioaz kanpora
Palazio onetan, eremuan bezala, aparteko
gela batean bere Jainkoarekin Estanislao bizitu
zan. Orazioa, ta penitenzia gogorrak aren egiteko bakarrak ziran: eta orregatik, ta zeren Paulo,
ta Aioa bestela bizi ziran, ta orien jolas, fiesta, ta
peligroetan santuak ibilli nai etzuen, biak agitz
persegitzen zuten.
Ereje desditxadu onen
etxean eraman zituen tormentu gogorretan,
Jainkoa, ta bere ama santisima santuaren anparo seguruak izan ziran. Jakiña zan, estudiora
baño len, ta ori akabatu ta bereala, etxean orazioan ezpazegoen, gure eleizan, Jaunarekin atsedeten: ta gozatzen, edo etxeko pelearako arma-
tzen arkituko zala. Orregatik anaiaren, da etxekoen gerra bizia egunoro, ta andiago zan.
Gaizki esaka pisuetatik eskuazko tratu gaistoetara igaro zan, eta anaia galduak, Jainkoaz
azturik, zeren munduko gauzetara Estanislao
ezin arrastatu zuen, arrastaka, ta golpeka erabiltzen zuen: eta Aioak santua anparatu bearrean,
aren kontra deadar gogorrekin biurtzen zan. Tormenta desegin onetan orazio geiago, ta penitenzia andiagoak egiten zituen. Fiesta zoro, ta jolasetara besteak bezala zijoala, anaiaz esaten
zion. Baña santu jakintsu edo aingeruak eranzun
oi zion: «Ni ez naz lurreko gauzak gozatzeko;
ezpada zerurako egiña». Onela Jaunarekin bere
erretiroan pozik arkitzen zan. Neke pisu oietan,
tratu gaistoen, ta penitenzia arrigarrien artean
Jainkoak bere santutxoa gaitz andi batekin probatu zuen, erregalo andiagoak gero egiteko.
Gaitz orrek txit azpiratu zuen, ta añ biziro,
non da aren biziaz etsi zan: eta bere Aioak gau
ta egun, amar egunean aren buruko aldetik aldegin etzuen. Ori baño len anaiak, ta onek txit aflijitu zuten, ta deadarka esaten zioten, berak
zuela kulpa, bere barau, ta rigore eragabeakin
ala eriotzara bere burua ekarri zuela. Iltzeko
zorian zegoen: bere Jesus amorosoa biatikotzat,
edo zeruko biderako artu nai zuen. Eskatu, ta
artzeko alegiñak egiten zituen; baña alperrik;
bada luterano itsuak nai etzuen. Desgrazia onek,
ta anaiaren, ta aioaren peligroak, bere gaitzak
baño ere geiago estutzen zuten. Naigabe onetan
deabruak aren anima garbian parte edo lekurik
etzuela ikusi, eta arzanora, edo zakur amorratu
itsusi baten figuran etorri, ta santua ito nai zuen.
Baña gurutzearen señaleaz bereala kendu zuen:
bigarren, da, irugarren aldian infernuko zakurra
agertu zan; baña bere Jesus onaren armakin
bereala ondatu zuen.
Santuak eleizakoak nai zituen. Lurreko
desengañua ikusi, ta bere ama santisimagana
biurtu zan, zeren onen debozio, ta amorioaz bizi
zan. Ama Birjiñaren kongregazioko estudiante
nobleen prefekto, edo buru Estanislao zan, guztien artean estimatuena bezala. Birjiña Sta. Barbara dute bigarren bitartekoa, ta Estanislaok
urteko Santa zuen: ta onen egunean debozio
guztiaz konfesatu, ta komulgatu zan eskatzen
ziola sakramentuak arturik, bere anima Jaunari
emateko faborea. Eriotzako estutasunean ori
bera santari, ta Ama Birjiñari eskatu zion, ta
bereala aditu zuten.
S. Estanislaoren
zeruko erregaloak
Orazio au egiten zegoela ikusi zuen, nola
santa Barbara birjiña ederra aingeruakin batean
zetorrien, ta aingeru batek Estanislao komulgatzeko santisimoa bere eskuan zekarren. Zeruko
glorian bazegoen bezala, santua animatu, ta
prestatu zan, eta aioari esan zion: belauniko jarri
zaite. Aingeruak ni komulgatzeko gure Jauna
dakarte. Aioak arriturik iru bider: Domine non
fum dignus, aditu zuen: aoa idikitzen, ta itxitzen
ikusi zuen. Santua zeruko soseguan geratu zan,
fabore argatik bere biotzean eskerrak Jaunari
ematen: eta orra bertan grazia, ta fabore berria.
Aingeruen erregiña bere seme dibinoa besoetan zuela etorri zitzaion, da Jesus bere semea
Estanislao maiteari erregaloz bere eskuetan
eman, da utzi zion. Luzaro erregalatu, ta esan
zion: ene seme Estanislao, Jesus nere semearen
Konpañian sar zaite. Bi fabore paregabe oiekin
gloria bizian gelditu zan: eta bertan zeruko osasuna, ta indarra artu zuen. Ama Birjiñaren esana
bereala egin nai zukean: alegiñak egiten asi zan,
da bere konfesoreari kontu eman zion. Baña
etxe andietako semeak Jainkoa serbitzeko, edo
Relijioan sartzeko arazo, ta enbarazo andiak oi
dituzte. Ala Estanislaok alde guzietatik, ta gurasoen errespeto, ta bildurragatik izan zituen.
Ate, ta bide guztiak itxirik ikusten zituen, ta
alegiñik bizienak egin ezkero, padreak artuko
etzutela an ezagutu zuen. Bitartekorik poderosoenak ere etzioten balio. Orduan biotz guztitik
Jainkoagana biurtu zan, bere orazio luzeago, ta
penitenzia andiagoakin: barau, ta azotez bere
gorputz inozentea desegiten zuen: ta bere pena,
ta deseoen artean, Ama Birjiñaren esana egiteko, boto andi bat Jaunari egin zion; eta biaje, ta
neke guztien kostuan bazan ere, Konpañian sartuko zala. Etxeko gerra bizia beti bezala, eta
Paulok jakin zuenean, lengo penitenziak berrirotu zirala, tratu txarra, ta gaistoa ematen zion.
Onezaz, Jainkoak lagundu ta iges egiteko, ta