Josetxo - Jose Manuel Etxeita - 15

Nire aittamak-be atsegiñez nai dabe Eladigaz
ezkondu neittean, da abiamenak egin da ezkondu bear dogu alik ariñen.
—Ondo dago.
Abiamenak eta elizako arazoak egin da gero
ezkondu zirean: tanboliñak urten eban kalera, ta
egunoko jantzarazorik zoliena egon zan errian.
Josetxok elizatik etxera etorrela, jaurti ebazan
kalietan bosteun erreal laukotan: arratsaldean,
enparantzako jantzarazoan ipiñi ebazan naiebanak naieban-beste jan da edan egitteko ardao ta
ogi. Ortik deadar, emetik barre ta bestetik zantzo, atso-agura guztiak bere, guztiz ondo olga
edo jolastu zirean gaubeko amarrak arte; gane-

ra Eladiren etxean egin ebezan ezteguak aide
guztiakaz.
Lurbira onetan, gauza guztiak dauke atzena,
ta egittu zan noizbait Josetxok eta Eladik ainbeste urtetan euken gogoa. Bero-bero euken beti
umetan alkarregana artu eben maittetasuna:
izan ebezan atzerapide ta naibage gogorrak, ainbat beroago jarriten ebezan euren biotz zintzoak. Batun zirean atzenean arek bioztxo laztan
biak, Jaungoikoak nai eban arte, ta Bera izan
deiela beti lagun.
Egun batzuk igaro zireanean, gau izarratu
eder baten, Josetxoren lagun batzuk, bere etxeaurrean, kanta edo abesau ebezan urrengo doazan koplak:
Itxasketako bizibidean,
Itxaski errimietan,
Estualdirik-estualdira,
Josetxo itxasoetan,
Biotzikara minberatuaz,
Eriotzea berbertan,
Sarri-sarritan aurkittu oi zan,
Olako gertaeretan.

Errekatxoak dirudiela,
Biotza miñez eukiak,
Amaika negar erion dabe,
Eladi zure begiak!
Eliz-bidea artzen zenduan,
Zeuganatuten Doneak,
Eskariakaz ibittuteko,
Zeure naibage guztiak.
Kastor da Polux, izar bikotxak,
Dabiltzas beti batera,
Zuek biok-be, orain zoaze,
Aren izarren antzera.
Ezkonduriko kutun-kutunak,
Alkarregaz bizittera,
Atsekabeak egin dozuez,
Aldatu zorionera.
Zeinbat arrisku, zeinbat mingarri,
Josetxok alde batetik!
Zeinbat naibage ta atsekabe,
Eladik beste aldetik!
Atzenerako sendagarria,
Artu dozue zerutik,
Onbidetsuen atsegin-sari,
Jaungoikoaren eskutik.

XXI
ZELAN JAKIN ZAN
JOSETXOREN JATORRIA
Irakurleak gomuta izango dau, zelan Josetxo
agertu zan Ondartzara jitano batzukaz, ogetabi
illebete inguruko mutikotxoa zanean. Izatez zan
naparra, Etxauri eritxon erri batekoa, bikotxa
bere arreba bategaz, da biak guztiz alkarren
antzekoak, biak euken eskumako belarpean orañen andi samar bat, eta esan dan lez, zirean
alkarren antzezkiak. Aitta zan gizon eder bat,
Komandante esaten jakan agipidedun gudularia,
gaur ara ta biar bestera, erregeren menpean
ebillena. Ama zan emakuma iruder, argaltxo, elizale, onbidetsua, ta ezeukezan umetxo bikotx
biok baño.
Ondartzara joan zirean jitano emakuma bietarik batek, ostu eban Josetxo Etxaurin, da irakurleak badaki gero zelan geratu zan Ondartzan,
Txomin-txiki ta emaztearen semetzat.
Mutikoau ostu orduko, illebi lenago, joan zan
bere aitta Manilara, an españarrak erebillen

gudura: amak naibagez beterik egin ebazan alegiñak Josetxo billatuten alde guztietatik, baña
ezin izaeban idoro. Aittak, arik bosgarren urtean
artu eban Koronel esaten eutsen agipidea: amaittu zan gudua, ta urtebete garrenean itxi eutsan
gudulari izateari, ta geratu zan illaroko sari onaz,
da diru apur bat esku-artean ebala.
Manilan egon zan arte, usmau eban, gauza
batzuen salerosiaz, irabazi leitekeala polito
dirua, ta asi zan salerosietan, eukan diruaz. Ogetabi urtetan egon zan Manilan, da etxeratu zan
erdi makalik, baña diru askogaz: etxean, urtebetean jarri zan gizon ederra.
Josetxoren aittari eritxon Erromulo, amari
Anatole ta arrebeari Jule: zorionean, ezeren bear
izanik ezeukela bizi izan zirean, Erromulo etxeratu zan ezkero, baña atsegiñak gitxitan izaten
dira osoak, eta arek-be euken biotzetik aldenduten etzan mingarri bat. Anatoleri sarri jatorkan
gomutara bere Josetxo laztana, ta sarri jausten
jakazan negar malkoak, gogartetzen egoanean,
nun da zelan ete egoan, bizi ete zan ala il ete
zan, euren biotzeko seme kutuntxoa.
Erromulok esaten eutsan emazteari:

—Ogetazortzi urte igaro dira Josetxo ostu
ebenik ona; agertuteko izan balitz, oraingo agertuko zan. Ezeizu artu mingarri geiago bera
gomuta izanaz; egin eskariak bere alde, ta artu
eroapena; olako gauza asko igaroten da Lurbira
onetan, da siñistu daigun ondo iltzala ta Jaungoikoagaz dagoala.
—Ori olan da, Erromulo, baña nik ezin aztu
neure seme kutuntxoa: sarri-sarri gomuta izaten
dot, zer egin ete eben lapurrak aregaz neure biotzeko ataltxoagaz. Josetxoren barri onakaz izango gintzakez oso zorionekoak: ogetazortzi urtetan nago egunaro Jaungoikoari eskariak egitten,
erazagutu daizkun Josetxoren albistaren bat.
Egun batzuk igaro zireanean eldu zan euren
etxera monja-antzera jantzita egoan emakuma
bat: jarri zan belauniko Erromulo ta emaztearen
aurrean, da esaeutsen:
—Ni naz jitana bat, ara ta ona, erririk-erri,
emen lapurretan da bestean santarkeri asko egitten aspertu nintzana: sartu nintzan neskame
monja-etxe batera, ta urte bi garrenean biurtu
nintzan Jaungoikoagana damututa ainbeste

gauza txar egiña. Neu izan nintzan zuen mutiko
eder bat ostu ebana.
Amat.—Ai zorigeiztokoa, ezteutsu Jaungoikoak parkatuko lapurreta ori! Nun itxi zenduan
neure semetxo maittea?
Git.—Igaro zan guztia esatera noa. Umetxo
bardin bi egozan bakarrik burditxo baten, etxe
onen ostean, da emendik basorutz niñoiala, artu
ta eroan neban bietarik bat. orduan jitanoakaz
nenbillen erririk-erri, da geugaz asto-ganean
erabilli genduan mutikoa ille bittan, beti negarrez da deadarrez.
Amat.—Ai neure laztantxoa!
Git.—Bai; beti negarrez, da atzenean itxi genduan Mundaka deritxon Bizkaiko erri batetik
itxasladerutz, ordulaurengo bidean dagoan
baso-etxe baten. Mutikoak besartetu eban etxe
orretako ugazabandrea, ta ezegaittik ezin izan
genduan jaregin beragandik: berak eta senarrak
esaten euskuen itxi daigula bertan euren ardurapean, da eurakaz itxi genduan amar ogerleko ta
amar egaztiren ordez: arrezkero eztakit mutiko
aren barririk, baña etxe atan jakingo dozuez
bere barriak. Orain, autortu ezkero neure txar-

egiña, damu dodan lez biotz-biotzetik egin
neban deungekeria, apaltasun andiaz eskatuten
deutsuet zeuen parkamena.
Errom.—Aspaldion eztogu euki gaurlako atsegiñik: a seme laztana galdutzat euki dogu, baña
orain, zure edestiaz, dakigu bizkaittar artean itxi
zenduena, ta bear bada idoroko dogu: poz-pozik
gagoz bizkaittarrakaz geratu zalako, geulako
euskaldunak eta gizabide onekoak direanakaz.
Andiak izan dira guri ogetazortzi urtetan emon
deuskuzuzan naibageak mutikoa ostuaz, da
ezteutsugu parkatuten zeure arrigarrizko deungekeria mutilla agertu arte. Etorri zaitte onik illebetera.
Josetxo ezkondu zanik seigarren illean, eldu
zirean Mundakako ostatura Josetxoren aitta
legezkoa ta arrebea; aittak eroan eban beragaz
alaba au Josetxo ezagututeko usteaz, umetan,
len esan dogun lez, zirealako alkarren antzezkiak, eta ganera biak euken oraiñena eskumako
belarpean. Zerbait atsedendu zireanean, gizon
onek ittandu eutsan etxekandreari:

—Gomuta dozu, zelan orain ogetazortzi urte,
jitano batzuk itxi eben mutiko bat emendik urreko baso-etxe baten?
—Bai, gomuta dot; Josetxo Ondartzako da ori;
Buenos Airesen diru asko irabazita etorri zan, da
orain sei illebete inguru ezkondu zan bertoko
neskatilla aberats, umetatik maitte izan eban
bategaz. Gaur Josetxo inguruetako aberatsena
da : neskamea biraldukot, nai badozu esatera,
zelan gizon batek ikusi nai daben, da etorri daitteala.
—Eskerrik asko, biralduizu.
Josetxok uste eban, urriñetako ezagunen bat
izango zala, ta joan zan ostatura.
Gizon da emakuma biakana aurkeztu, ta
emakuma aren arpegia ikusi ebanean, arriturik
lotu zan, da bera legez aitta ta arrebea-be Josetxoren arpegia ikusi ebenean, belarpeko orañenaz. Aittak, biotzikara errimeaz besartetu eban
sendo ta emoeutsazan mozu atsegintsuak;
urrengo Josetxok besartetu eban bere arrebea,
ta emoeutsezan alkarri pozgarrizko mozuak.
Pozen-pozaz irurak negarrez egozala, aittak
esaeutsan Josetxori:

—Ezagututen gozuz?
—Bai, neure bizi guztian zeuekaz bizi izan
banitz legez. Zu izango zara nire aitta legezkoa
ta au arrebea: onen arpegia ikusi dodanean,
neurea ikusi dot, eta arritturik lotu naz, neure
irudimenera jatortala, aitta ta arrebea izango
zariela.
—Bai, alan da, Josetxo; ori da zeugaz batera
jaioriko arreba bikotxa, ta umetan-be alkarren
antzezkiak izan ziñien biok, zeuen belarpeko iraiñen orregaz.
—Neure aitta ta arreba laztanak, zein zorioneko eguna! Zelan idoro nozue ogetazortzigarren urtean? Zelan gertau da mirari au?
Orduan aittak erazagutu eutsan jitaneak
autortu eban edesti guztia. Josetxok uste eban
Jaungoikoa ebillela bittartez, bere atsekabe guztietan ibilli oi zan lez, da esaeutsan:
—Ainbeste urtetan ibilli naz, gogoan beti
dodala, nortzuk ete direan, da nun ete dagozan
neure aittama legezko maitteak, nundik asi eztakidala eurak billatutera, ta ona emen berton,
uste baga argitasun guztia! Au da atsegiña.

Negarrez egozan irurak pozen-pozaz, da
aittak erantzun eban:
—Atsegiña geurea da, Josetxo! Amatxo
zureak jakiten dabenean topa zaittuguzala,
zerua ikusiko dau begien aurrean!: Estu egongo
da gure barriak jakin arte, ta oraintxe iratzi ta
biraldu bear deutsat irazki bat.
—Bai, aita, egizu irazkia, ta neuk-be, zeure
urrengo, bertan irazkian iratziko dot zerbait.
Erromulok aida-baten iratzi eban irazkia ziñoala:
Anatole Zubizuriko
Naparroa
Etxauri
Neure emazte maittea: Mundakan
gagoz Josetxo geure seme laztanaz;
morrosko galanta ta aberatsa da; emeko
emakuma aberats onbidetsu bategaz
ezkondu zan oraintsu: lenago lez, bere
belarpeko orañenaz Juleren antzezkia da
arpegian. Biotzikara errimeaz, sendo
besartetu dogu alkar, da zu ikusteko gogo
andia dauko: irurok gagoz negarrez

pozen-pozaz, da datorren aste erdirutz
ikusiko zaituguz Josetxok, emazteak eta
guztiok.
Maitte zaittu beti zeure senar esangiñak
Erromulo Gastañaldeko
Neure amatxo maittea: laster besartetuko zaittut! Bizi guztian ezagutu eztodalako atsegiña izango da niretzat, ikusten
zaitudan egunekoa! Datorren asterarte.
Laztan zaittu beti zeure
Josetxok.
Onek gertaerok ostatuan igaroten zireanik
ezekien Eladik, bere aittamak ez Ondartzako
Josetxoren aittamatzakoak. Irazkia amaittu ebenean, joan zirean Eladi ta bere aittamakana: an
jazo zan beste uste-bako agerraldia! Arriturik
lotu zirean Eladi ta gurasoak jakin ebenean Josetxoren aitta ta arreba legezkoak zireala. Arrituago oraindiño, ikusi ebenean Jule ta Josetxoren
arpegiak alkarren antzezkiak zireala, euren ora-

ñen da guzti. Eladi sendo besartetu eben Erromulok eta alabeak.
Orduan Josetxok gomuta izaeban, zelan Masimak antxiñatxo ebazan buru-austeak bere jatorriaz; gomuta izaeban esaten ebana, jatorri illunekoa zala ta beste berba asko: orregaittik, destañez irribarreka esaeutsan:
—Ama Masima, noizbait antxiñatxo ibilten
ziñean buru-austen nire jatorria illuna zala, a
zala, ori zala ta bestea zala. Orain, ona emen
argittuta a illuntasuna, ona emen nire aitta ta
arreba legezkoak, eta urrengo astean, Jaungoikoak gura badau, ikusikogu neure amatxo laztana.
—Euskalduna ziñean Josetxo, ta eneban iñoiz
euki zure jatorrien bilddurrik.
Ordubetean egon zirean autuetan, da gero
joan zirean Ondartzara, Josetxo, aitta, arrebea ta
emaztea, ango gurasotzakoai agerraldi bat egittera. Josetxok, bidean joazala esaeutsan aittari,
zelan gurasorik onenak-be, ezin artu leiela seme
bat ardura zintzoagoakaz, bere Txomin-txiki ta
emazteak artu eben baño obeto gauza guztie-

tan: bere aittama maitte-maitteak izan direala
beti. Erromulok erantzun eutsan Josetxori:
—Jaungoikoak leku onean itxi zinduzan.
Ondartzan guztiak batun zireanean, Erromulok besartetu eban Txomin, da Julek Juana Mari;
zurbildurik lotu zirean Ondartzako senar-emazteak, Juleri ikusi eutsenean bere arpegia Josetxoren antz-antzekoa, orañena belarpean ebala.
Ordu bi egin ebezan alkarregaz, batzuk eta besteak euren edestiak ageritten; da Erromulo ta
Jule arritturik egozan, Josetxok, amabi urte ebazanik aurrerantzean igaro ebazan arrisku ta naibageakaz, itxaso ta atzerrieta. Onetan batzar
guztietan, Eladitxo sarri besartetuten eban Jule,
poz-pozik, Josetxoren arpegia berbera eukalako.
Eladiren etxera joan zirean lo egittera: Ermoken da Masima, Eladiren aittamak, milla bidar
damuturik egozan, alabeari emoeutsezan atsekabeak emoeutsezalako, ta egunerik egunera
ainbat laztanago ebezan euren alabea ta Josetxo.
Biaramonean Josetxoren aitta Erromulori otu
jakan, Ondartza etxaguntzea erosi egin bear
ebala, Txomin da emazteari atsegin-sari emote-

ko. Etxagunak nai eban saldu; izentau ebezan
auzi onetan adittuten eben gizon bi saneurria
zeinbat izango zan erabagitteko. Amarmilla
ogerlekoan erabagi eben etxaguntzearen balioa,
etxe, solo, baso ta eukazan gauza guztiakaz.
Etxaguna pozik egoan saneurri orretan salduteko; baitta Erromulo-be erosteko. Onek, Bilboko
etxe baten eukan dirua, ta biaramonean joan
zirean Bilbora, etxaguna, Erromulo ta Josetxo:
aldatu ebezan paperak edo ingiak Txomiñen izenera; Erromulok ordainddu ebazan amarmilla
ogerlekoak, eta bigarren egunean etxeratu
zirean.
Joan zirean Ondartzara, Josetxo, emaztea,
aitta ta arrebea, ta Erromulok emoeutsazan Txomiñi etxaguntzearen jaube egitten eben paperak, esaten eutsala.
—Artu Txomin onek paperok; eurokaz zarie
emaztea ta zeu etxaguntza onen jaubeak: au da
emoten deutsuedan atsegin-saria, Josetxo zeuen
seme bat lez beti artu dozuelako.
Negar malkoak erioezan pozen-pozaz Txomin
da emazteari; baitta Josetxo ta Eladiri-be, ta Txomiñek erantzun eutsan Romulori:

—Eskerrik asko Erromulo; guk merezi izan
dogun baño asko geiago emon deuskuzu; emen
eukiko dau Josetxok etxaguntza au, gu ilten
gareanean; guk artu badogu beti seme bat
legez, ondo ordainddu dittu guk egin deutsaguzan mesedeak, beronek-be aittamak lez artu gaittualako. Nire emaztearen soñua beti izan da,
Jaungoikoak biraldu euzkula mutil au, geure
zorionerako, ta ondo igarri eban; ondo zorionean
jarri gara.
Guztiak egozan negarrez, pozgarrizko biotzikareaz.
Amar egunetan egon zirean Mundakan Erromulo ta alabea, ta luzaroago egongo zirean,
baña uste izan eben, estu ta artega egongo zala
Anatole Etxaurin eurak joan arte, ta orregaittik
artu eben joateko burubidea. Ederretxi jaken
Mundaka bere itxaso, ondartza, itxasbazter,
itxasleor ta ikusbide ederrakaz.
Erromulok nai eban ikusi Gernikako Aritxa
etxerutz joanean, da zaldi-ganeko kartoletan
joan zirean, Erromulo ta alabea zaldi bategaz, da
Josetxo ta emaztea beste bategaz; Txomin-txiki
ta emazteak-be lagundu eutsen Gernikararte.

Ikusi Aritx ederra, bazkaldu, abesau edo kanta
Aritxaren kantak, agur egin alkarri urrengorarte,
ta aldendu zirean alkarregandik: Txomin da
emazteak jarraittu eben Mundakarutz da besteak Naparroarutz, Etxauri eritxon errira.
Bigarren egunean eldu zirean Etxaurira; Josetxo ta emaztea sartu zirean etxera Erromulo ta
Jule baño lenago, ikustearren amak ezagutuko
eban bere semea. Aurkeztu zan Josetxo amagana, ta onek ikusi ebaneko gizaseme aren arpegia, aida baten ezagutu eban, da sendo besarteturik esaeutsan:
—Nun egon az, neure seme laztana, igaro
direan ogetazortzi urtetan? Zeinbat gau igaro
yoadaz loak artu eziñik, ire gomuta itzalakaz!
Zeinbat eskari egin yeutzadaz ainbeste urtetan
Jaungoikoari ta bere «Ama Dontzoa»ri, agertu
eittean eure aittamakana! Ona emen, agertu az
noizbait gurasoaren zorionerako.
Negar gozatsua egitten eban Josetxoren
amak onek berbok esaten egoanean. Erromulo
ta alabea eldu zireanean, oraindiño besarteturik
eukan Josetxo amak, ezin itxita: mozu asko emoeutsezan alkarri, ta negarrez atsegin andiaz ego-

zan biak eta Eladitxo: urrengo Eladik besartetu
eban Anatole, ta jaeben alkar mozuka.
Zein laurka biotzikaratsua! Zein atsegiña alakar ikustea ta besartetutea, ogetazortzi urtetan
alkarren barri jakin eztaben ama-semeak! Zein
gozagarria, galduzala uste izan eben seme biotzekoa agertutea! Anatolek eta senarrak ezagutu eben zer zan atsegiña euren seme Josetxo
ikusi ebenean: aldendu zan Josetxoren urrundeagaitik etxea illunduten eban estalkia, ta orain
argitasuna ta gogo-argia alde guztietatik ikusten
zan etxe atan. Agoa zabalik egoten zan Anatole,
bere semeak esaten ebazan gertaerak entzuten,
ain zirean asko ta arrigarrizkoak Lurbira onetan
igaro ebazan atsegin da atsekabeak. Eladitxo-be
erazagututen ebazan antxiñatxo igaro ebazan
naibageak Josetxo maitte izan ebalako; baña
beti jarten ebazan gizabide onean bere aittamak, esanaz, ondo usteaz egin ebezala euren
gogorkeriak.
Illebete garrenean, aginddu jakan lez, agertu
zan jitanea, monjak erabilli oi daben antzeko jantziaz: eroan eben eurak egozan gelara, ta Josetxok ittandu eutsan:

—Ezagututen nozu?
—Ez, jauna.
—Au belarpean daukadan oraiñenau-be,
eztozu ezagututen?
—Ai... bai, bai, bai-barriz! Gomuta dot zelan
arek mutikoak eukan olakoxe orañen bat! Zorionekoa izan zaittezala.
Onek berbok esan ebazanean, jarri zan
belauniko Josetxoren aurrean, da esauetsan oni:
—Zeure aittamari lez, parkezke naiagotsu
ostu ta eroan zendudazalako, ta nigaittik naibage andiak luzaroan euki dozuezalako.
—Zutundu zaitte, emakuma biurtua —esaeutsan Josetxok bere biotz samurragaz—; len arrigarrizko deungekeria egin bazindoan, orain
pekatari edo obenduna zareala autortuaz, da
mutikoa nun itxi zenduan argituaz, irabazi dozu
gure parkamena: Jaungoikoak-be parkatu daizula. Ogetazortzi urtetan egon dira nire aittamak
naibagepean, beti gomuta izan ebela zer jazo
ete zan euren semeagaz. Ni ostera, oraiñarte
guztian egon naz buru-austen nortzuk ete direan
da nun ete dagozan nire guraso legezkoak.
—Siñistuten dot, jauna; parkeske nago.

—Orain, autortu dozunean nun itxi ninduzun,
billatu ta idoro nabe, ta ona emen batera alkarregaz guraso ta seme. Egittade on bat egin
dozu, ta emoten deutsudaz onek berrogetamar
dukatok atsegin-sari.
—Eskerrik asko, jauna; nik eztodaz merezi
onek diruok! ni nentorren parkamena billatzera,
neure pekatuak garbitzeko, eriotzako ordua etorri-orduko.
Parkatu eutsen, ta juan zan pozik.
Illebetean egon zirean Etxaurin Josetxo ta
emaztea, gurasoaren eztizko leunketakaz aspertu eziñik, ta guztiak geratu zirean gogotsu negarrez aldendu zireanean. Aurrerantzean, urtean
bein joango zirean Etxaurikoak Mundakara illebetean egurastutera, ta Josetxo ta emaztea
Etxaurira, beste illebetean egotera.
Etxaurikoak lotu zirean poz-pozik, guztiz
zorionean: Ondartzakoak zoraturik euren etxaguntza ta diruakaz: Josetxo, aittamak Ondartzan
da Etxaurin ebazala, guztiz pozik bere biotzeko
Eladitxogaz: au, bere senarra legez, da onen
guraso Ermoken da Masima, Jaungoikoari parkamena eskatuten, damututa euren alaba onbidetsuai, andikeriakaittik, ainbeste nekaltasun da

atsekabe emoeutselako, ta Josetxori urte askotan apalkeriaz begiratu eutselako.
Josetxok legez bizibidean,
Bear genduke jarraittu;
Txomin-txikik lez etxealdean,
Illuntasunak argittu;
Juana Marik lez ardurapean,
Bazterrak ondo garbittu;
Txomin lez, lege onean,
Maittetasunak egittu;
Onbiderako geure lanean
Ez iñoz bere gogaittu.
Andikeriak ondamengarri,
Izaten dira etxean,
Gorrotua ta deungetasunak,
Osasunaren kaltean.
Egipideko arazotxoak,
Egiñik bake-bakean,
Apaltasunaz jarraitzen bogu,
Errukiorren bidean,
Zerutarrak lez, biziko gara,
Guztizko zorionean.
Amai