Jose Agerre Santesteban
JOSE AGERRE SANTESTEBAN (1889-1962)
Jardun politikoagatik ezagunagoa bada ere, idazle emankorra
izan zen Joxe Agerre. Joxemiel Bidadorren hitzetan, Agerreren
jardun literario hori ez da hain ezaguna egin berandu hasi zelako
olerkiak argitaratzen, gerraondoko urteetan hain zuzen.
Agerrek ez zuen idazle bokazio goiztiarrik erakutsi, bai ordea
politikarako joera. 1989an Iruñean sortu eta 1913ko otsailerako
Iruñeko Euskal Etxeko idazkaria zen, eta, besteak beste, Napartarra astekari abertzaleko kolaboratzaile eta 1917an zuzendari izatera ere iritsi zen. Ordurako, Diario de Navarra egunkariko iganderoko «Euskerazko saila» zutabearen egilea ere bazen. Euskal
kulturarekiko zuen arduraren emaitza gisa, 1919an lau euskaltzain
(Azkue, Eleizalde, Urkixo eta Campion) eta euskal argitalpen guztietako ordezkariak elkartu eta zortzi euskaltzain oso berri aukeratu zituzten, besteren artean, Jose Agerre. Hala ere, euskaltzain
izendatu eta berehala, Sevillara joan zen, lan egiten zuen enpresako ordezkaritza andaluziarrean behar egitera.
EGILE NAFARREN EUSKAL LITERATURAREN ANTOLOGIA
Itzuli zenerako, bazuen EAJko goi-karguekin tratua. Agerre
gaztetan apaizgai izan zen, baina, seminarioa amaitzeko gutxi falta zuela, utzi eta euskarari eta euskal kulturari bultzada ematea
erabaki zuen. Jasotako heziketa onak ahalbidetzen zuen lanerako,
gazteen bigarren mailako jakintzaz bestalde, filosofia eta teologia ere ikasi baitzituen, latina eta grekoa barne. Jardun horretako
lehen unetik agertu zen EAJri lotua; beraz, itzuli zenean, alderdiko
Napar Buru Batzarreko lehendakari egin zuten.
Kontuan hartzekoa da aurreko urte horietan Agerrek egin zuen
lana. Iván Giménezek Agerre y Garcilaso liburuan aipatzen du
1917an, Napartarra astekariko zuzendari izendatu zutenean, argitalpenak sei hilabete zeramatzala argitara eman gabe, eta bera izan
zela une zail hartako salbatzaile ia bakarra; gainera, astekariaren
berrargitaratze-ahaleginari Diario de Navarrako kolaborazioa eta
ogibide zuen enpresako lana gehitu behar zaizkio.
Napartarra euskal nazionalismoaren astekaria izanik, bertan
idatzi zuten garaiko euskal abertzale nafar nagusiek: Campionek,
Larrekok, Manuel Irujok edo Agerrek berak.
Aldi berean, Agerre partaide zuen Diario de Navarrak pixkanaka euskal kulturaren presentzia gutxitu zuen. Kazetariak berak
salatu zuen egunkarian argitaratutako artikulu batean, eta, hala
ere, urteak eman zituen bertan idazten. Iván Giménezek aipatu
liburuan nabarmendu bezala, «1[ekintza horrek egunkariko zuzendariaren nahiz Agerreren] malgutasuna erakusten du» (2013: 42).
IDATZIZKO JARDUNA
Idazketari dagokionez, nahiz eta aipatutako aldizkarietan kolaboratzen zuen, Agerreren kazetaritza-jardun profesionala ez zen
1931ra edo 1932ra arte hasi, eta La Voz de Navarra egunkari aber1
Itzulpenak geureak dira.
1900ETIK 1975ERA ARTE
tzalearen eskutik iritsi zen. 1931n, Amayur astekari jeltzalea zuzentzen zuenean, alderdiak nafar euskaltzaleen hedabide nagusia
zuzentzeko eskaintza egin zion: La Voz de Navarra. Proposamena
ez zen bat-batekoa izan, Agerrek aurretik ere kolaboratu izan zuelako egunkarian, hainbat artikulu idatziz.
Iván Gimenézek zuhurki nabarmentzen du iruindarraren kazetaritza-lana ez zela berriemailearen lana izan; alderdi-gizona izanik,
helburua oinarri ideologiko irmoak defendatzea izan zen (2013: 54):
Ez da inor engainatuko. Bere lanetan ez da kontraesanik ez
koherentzia faltarik egongo, baina agian, oinarri ideologiko
tinko horren eraginez, ez da egiazko kazetaritzarik ere egongo, ez da ia berririk emango, ez da ogibideko zentzu modernoan, errealitaterik deskribatuko, ezta iritzi independenterik
emango ere. Agerre ez zen berriemailea izan, ez zuen izan
nahi eta ez zen bere bokazioa izan. Politikaria zen, intelektuala eta uste egonkor eta zintzoko gizona izan zen.
Horretan, Altxamendu Nazionala iritsi zen, eta 1936ko uztailaren 20an Iruñeko EAJko hainbat erakunderen kontrako erasoak
gertatu ziren, tartean Agerreren eta bere egunkariaren kontrakoak.
Ordurako, Agerre jadanik Nafarroako EAJko kargudun nagusienetakoa zen, eta La Voz de Navarra egunkariko kazetaritza-jarduna beste hainbat egitekorekin uztartzen zuen: Eusko Ikaskuntzako
idazkari izendatu zuten, Nafar Ateneo erakunde kulturaleko zuzendari zen, eta bertan, euskaran aditua izanik, euskal literaturako
eskolak ematen zituen, besteak beste.
Iván Giménezek horrela kontatzen du Agerreren kontrako erasoa (2013: 154):
Erasoa justifikatzeko amarrua Agerreren bulegoko tiraderan pistola bat jartzea izan zen. Falangistek bertan bilatu zutelako plantak egin eta Agerre atxilotu zuten. Eskaileretan behera arrastaka
EGILE NAFARREN EUSKAL LITERATURAREN ANTOLOGIA
zeramatela kulata-kolpe bat eman zioten, hortzak hautsiz. Odoletan eraman zuten Gobernu Zibileko ziegara.
Hurrengo eguneko Diario de Navarrak pasartea kontatu zuen,
falangisten txikizioak egunkariak publikatzen jarraitzea eragozten
zuela eta autoritateak lokala itxi zuela azpimarratuz. Agerre zorteko izan zen, eta nahiz eta preso eraman, ez zuten beste kide batzuk
bezala fusilatu; azkenean, aske utzi zuten. Hurrengo urteetan, kartzelaratze eta askatze bat baino gehiago etorri ziren.
1962an hil zen, egunero kafetegitik etxerantz egiten zuen bidean
ondoezak jota.
EUSKARAZKO JARDUNA
Aita Ariakoa eta ama iruindar erdalduna izanik, Agerreren
etxean ez omen zen euskaraz egiten. Ez dakigu noiz eta nola, baina euskaldundu egin zen politikari nafarra, eta hizkuntza ondo baino hobeto menderatzea lortu zuen. Preziatua zen bere lana Iruñeko euskaldun ospetsuen munduan: Euskal Etxean euskara eskolak
ematen zituen, bertsolari txapelketen antolakuntzan laguntzen
zuen, eta, Campionen atzetik, bigarren euskaltzain nafarra izan
zen.
Inoiz ez zuen libururik argitaratu, baina bai kazetaritza-testuak
eta olerkiak. Olerkigintzarako baliatzen zuen gehienbat euskara.
Kazetaritza-jardunari dagokionez, nahiz eta euskal kulturaren eta
politikaren inguruan idatzi, gaztelania erabiltzen zuen. Hala ere,
badira euskaraz idatzitako zenbait testu honako aldizkari hauetan
(horietako batzuetan, Pregón aldizkarian esaterako, euskarazko
testu ia guztiak Agerrerenak ziren, gainera) (Satrustegi 2002):
Zeruko Argia, Argia, Egan, Olerti, Amayur, Pregon, Principe de
Viana, Euzkadi, Alderdi, Karmel, Euzko Gogoa, Euskal Herria,
Euzkerea, Iruñeko Aurrezki Kutxa Munizipaleko almanaka edo
1900ETIK 1975ERA ARTE
urtekariak, La Voz de Navarra egunkaria eta El Pensamiento Navarro egunkaria (1990: 111).
Ikusten denez, tartean badaude Principe de Viana aldizkarian argitaratutako testuak ere. Jose Mari Satrustegik, Euskera aldizkarian,
Principe de Vianari buruz adierazten du (1990: 123) «idazle nafarrek, lan eta ilusio handiz, orotara euskaraz idatzi zuten Principe
de Viana aldizkaria kulturarengatik gutxietsiak eta zokoratuak izan
ziren familia askoren esperantza izan» zela. Agerre Iruñeko euskal
munduko gizon errespetatua izaki, tarteka kolaboratu zuen aldizkariarekin. Beraz, gaztelaniaren nagusitasunak kontrakoa iduri badezake ere, garaian bazen mugimendu kultural zabala eta plurala.
OLERKIGINTZA
Olerkigintzarako berezko ahotsa garatu zuela aipatu izan da. Gerra aurretik ezer argitaratu ez bazuen ere, gerra ondoko urteetan
jardun oparoa utzi zuen, gehienetan Gurbindo goitizena erabiliz
(Satrustegi, 2002).
MAITA LEGEA, NOLA?
Inun bizi zirela, elkar-berezirik,
Gizakume ta ema, beinola aurkiturik,
Lotu ziren bat-batez xit maitemindurik
(…)
Aintzirako narea ar zazute idurik
Edota gau bateko, zoar dagolarik…
Orren antzapidetan alegin bederik.
Euzko Gogoan argitaratu zen olerkiko pasarte horietan nabarmendu ditzakegu Agerreren idazketaren zenbait ezaugarri. Gaiak
erlijioa eta gizon-emakumeen arteko maitasuna lirateke.
YAUN DONE YAIN SUAK
Eginsarre zun gizak eder-ederrena
Noiz eta zen argitu suaren kemena:
EGILE NAFARREN EUSKAL LITERATURAREN ANTOLOGIA
Xoratu bai edo zen buruz eta biotz
Pozarren gizona.
Don Yain besta gozoa asi zenez geroz,
Erri askok zaindari artu zuten gogoz:
Omen egin zioten horrela ba t’ospe
Euskal Erri osoz.
(…)
Esanahi iluneko hitzak erabiltzen zituen gaur egungo euskaldunarentzat, jatorri Aranarrekoak asko. Zenbaitetan, Agerre bera
arduratzen zen esanahia argitzeaz:
Gaiak goitiarrak izanagatik ere, herri tradizioa zuen oinarri olerkigintzan. Hona kopla batzuen entsegua:
SANPERMINETAN GUNEKAK: KARRIKA OZTETZUAN ARGALUNE2
(…)
Orain geran karrikak erlauntza diduri
Gaitza arindu bearrez, zendoiak3 ageri.
(…)
Baita:
ANTON XULUBI, EZKONDU TA
Xulubi zen mutila
Minki ez-axola,
Amaren idurian
Behintzat bazen ola:
Mutilak zuen ama
Burrunba zariola:
Atzo, gaur eta beti
A zen zurri-ola!
(…)
Literatura-maisu zituenei aitortza egiten zien (Lizardi…). Orixe
nagusi zuen:
Argalune, despeje.
Zendoia, erraldoia.
1900ETIK 1975ERA ARTE
ORIXEREN AINTZA
Ongi bai oroitzen naiz berau xin zelarik
Ospedunen arterat arro ta nagusik.
A izan zen sarkunde omenaz beterik!
(…)
Hala ere, hizkerari erreparatuko diogu bereziki. Santi Onandiaren ustez, «badute bere-berea duen nortasun berezia». Inongo ereduaren jarraipena baino, bere kabuz landutako hiztegi eta
joskeraren antza gehiago sumatzen zaio, herri hizkeran txertatzen
ahalegindu arren (in Satrustegi, 2002: 3).
Hizkuntzari dagokionez, Agerreren euskara ez dago euskalki
bakarrean mugatzerik. Aipatu bezala, hein batean berak ondutako
tankerako hizkera zen. Halako batean aditza gipuzkeraz zerabilen,
eta gero nafar esaera jatorren bidetik zihoan. Ekialdeko euskalkien kutsua darie zenbait olerkiri. Aurreko bertsoetan argi ageri
da: «Ain gorena izan delakotz zuk egin opariya».
Lur-orotan ibiltzeko idazlea izan zen: olerkigintzan, antzerkian,
kazetaritzan… Gainera, Iruñeko gizon errespetatua izanik, lan eskerga egin zuen marjinatutako hizkuntza bat balioztatzen, eta bere
eraginak adierazten duen moduan, euskal literaturaren tradizioan
nabarmendutako idazleak irakurtzen eta zabaltzen. Kontrapuntu
gisa, iruindarrak hizkeraren originaltasuna lortu zuela nahiko zabal onartua bada ere, nabarmendu ohi da olerkigintzan landutako
gaiak eta are jarrerak ere ez zirela bereziak izan; kazetaritzaren
kasuan ere, aipatu dugunez, ez zen alderdiaren oinarrizko mezutik
aldendu.
Hemen aipatutako olerkiak osorik (Bidador, 2000):
MAITA LEGEA, NOLA? (Euzko Gogoa, 1959, 20. or.)
Inun bizi zirela, elkar-berezirik,
Gizakume ta ema, beinola aurkiturik,
Lotu ziren bat-batez xit maitemindurik.
EGILE NAFARREN EUSKAL LITERATURAREN ANTOLOGIA
Maite-zurriz ez zen a, naiz zun azalarik;
Maita-adina bear da ondu-zoriturik.
Orra ba, kasu artan ba zen olakorik?
Xirrinta guri batek eragabeturik,
Olde zindok ajetzen damuz da gertaurik:
Ola ez uste denik maite legezkorik.
Maiteminetan sarri izan da agiturik;
Sua gar egin dela dui-dui oarturik;
Unek ere maitasun ez du manerarik.
Solas funtsa non ez den, ez bila maiterik;
Gogoan bear da bake, soñan ez kutsorik.
Olaxen maitariak dira zirtolarik.
Legez-maite ta sua ez nas inolarik,
Garretan errerikan are gutiagorik;
Sugeldoz dirau suak xukunki bildurik.
Aintzirako narea ar zazute idurik
Edota gau bateko, zoar dagolarik…
Orren antzapidetan alegin bederik.
YAUN DONE YAIN SUAK
(El Pensamiento Navarro, 1955/VI/26, 12. or.)
Eginsarre zun gizak eder-ederrena
Noiz eta zen argitu suaren kemena:
Xoratu bai edo zen buruz eta biotz
Pozarren gizona.
Don Yain besta gozoa asi zenez geroz,
Erri askok zaindari artu zuten gogoz:
Omen egin zioten horrela ba t’ospe
Euskal Erri osoz.
Bezperatik ez dira mutikoak erabe,
Sugaiak karreiatzen ari dira trebe:
Dinbi ta danbakaz iduriz eskilak
Akuilu zaizkiye.
Arratsean goratzen boilkan sulamak,
Aizean jotzen dute oyu t’irrintziak,
Zurrunbiloka dira bestondarrez jauzten
Neska ta mutilak.
Adeiez neskatxeri mutilak agertzen,
Iru xuraitz polita etxaurrez landatzen:
1900ETIK 1975ERA ARTE
Berariz artu dute onenbeste neskak
Gozo Doni Yainen.
Lizar-abarrez dagoz apain atariak,
Jarri tuzten gurutzak, arantz txurizkoak:
Nekez sartuko dira onenbat kuttunez
Inundiko gaitzak.
Suari atxiki gera leia sapar batez:
Kristo Piztua iduri oi degu su-moldez:
Il ta biziak oro epaitzer xinen da
Baita sua-bidez.
Doni Yainen gau ontan genun su-omena,
Urte guzian genun egun arraiena:
Norbaitek autsia da gindun zoramena:
Orai eguna zaigu sekulan motzena.
SANPERMINETAN GUNEKAK. KARRIKA OZTETZUAN ARGALUNE
(Pregón, LVI, 1958)
Txapitelatik gora etorlen uinean
Zurrunbilotan datorz txoriburuak leian;
Bi xardin bilo gorri, uarreak narraz,
Goxaturik ta sorkan, eldu dire farraz.
Errotak diardularik, betean uberka,
Ola sartzen orbelak askan erresaka.
Balkoi batetik bera bilo gorri kidek
Txaloka artzen dituzte andre jolasti oek.
Eli bat neska gozo, usok lez jostagin.
Pausatu zaigu gertu, ponpox ta berrigin.
Mutiko bat negarrez, zarraldez –gaxoa-,
Amatxok, izka larriz, eskutik daroa;
Dakarran fajin txairoz, prakalux ta litsez,
Ez dagoka ager dadin zotinka negarrez.
Orain geran karrikak erlauntza diduri
Gaitza arindu bearrez, zendoiak ageri.
Bertan koropiloa zailenik izaki,
Bazter etako ozteak norat jo ez daki;
Aldamenak direla ezinago bete;
Esker ta naimen ona orok antxen dute.
Karrika dagolarik arras eragotzi,
Zirt ala zart erreka bear zen trenkazi;
EGILE NAFARREN EUSKAL LITERATURAREN ANTOLOGIA
Sokadantza bizkorraz mutilak sarturik,
Korro bat an da argaldu gizune bagerik.
Dantzan ari bitartez, pixka bat armoni
Aroain barne dute mutilek egini;
Zirkulua autsiz geroz, ez naiz seguru ni
Gauzak naastekatzen biur ez diteni.
Aria, auxen dek yayo, oron bedi galdur,
Ariarik ez denean gauzak doatzi makur,
Ikuskizun ez laket zakarrak ta xuur,
Arrabotsa delakotz nagusi bai ta ur.
ANTON XULUBI, EZKONDU TA
(Euzko Gogoa, 1956, 13-14. or.)
Xulubi zen mutila
Minki ez-axola,
Amaren idurian
Behintzat bazen ola
Mutilak zuen ama
Burrunba zariola:
Atzo, gaur eta beti
A zen zurri-ola!
Ezkon-bear joan ziren
Neska baten eske,
Etxalde zun eta amak
Ez emanen merke:
Amak dakarkionari
Bego Xulubi izke:
Gauzak antola-orduko,
Irets behar neke.
Xokoan zen gaizoa,
Kiriyoak dantzan,
Amak erasten zunaz
Aalge ta lotzan;
Berriketan-elitik
Urruntzenago zan,
Inork ezertxo ere
Galdegin ez dezan.
Erabe latzak jota,
Balkoiruntz da alderau,
1900ETIK 1975ERA ARTE
Ketxu gorriyan ketsi,
Itxuraz, da berau:
Kortina darabilka
Ala nola xorau,
Praketatik (!!!) nai luke
Atorra (???) barnerau.
Artua ote zenetz
Ezkontzari legez
Anton berak erranen
Gilika-ipuin batez:
Motzat zeukan amari
Esan dezagun: ez…
Putikoa zen ornitu
Buru ta biotzez.
— Mutila nintzen –diyoAmak diruzkatu…
Diru lar edo eskasaz
Ez det argiratu,
Andre gaztea etxera
Trukean da sartu:
Bertan nitan inpernu
Ez duk, ez, zerutu.
— Emaztea bilatzen,
Diru dela arteko,
Bakarrikan zekenak
Izanen du naiko.
Sentiya biotzean
Baduk aditzeko,
Segur duk olakoak
Ez zaizkela askiko.
— Emaztea artu nuen,
Oitura nola zen:
Auzoak ikus zigun
Ezteiak bestatzen:
Egun arrez geroztik
Baitua nintzen,
Nintzen erabat lotu
Bitariko legen.
— Esnatu zait geroxe
EGILE NAFARREN EUSKAL LITERATURAREN ANTOLOGIA
Mamorro min-mina:
Badakit ez detala
Behar nun ordaña,
Beti daukat barnean
Alakoxe grina,
Nuetsian ez beita
Neretzat egina.
Ola da zinku-minku
Zikoitzon pipia:
— Erosi ta oartuz
Ez dela beria;
Ezkondu ta ageri
Da zulo bat aundia:
Biotzak ez elkartuz
Alper da legia.
— Xede berera ziren
Biko bat leiaka,
Xingol orlegi batez
Biotzak esteka:
Uxoak ez goxatzen,
Moküak tütüka,
Ala nola maitenok
Elkarri muxuka.
— Bi kolkok dutenean
Elkarrekin leia,
Baten antsiyan dago
Bestearen naia;
Aren atzetik dabil
Aunen biotz-deia:
Bizia da biontzat
Pozkari jarraia.
— Nerau, ikus ondoren,
Busti naiz begioz:
Auxen da lotu gozo
Elkarren gogaroz,
Ara nola zebiltzen
Biok beso-besoz…
Izanen zen zorion au
Oparo betikoz…
1900ETIK 1975ERA ARTE
— Niketz naiz ba errana:
Nereon no zen to
Gaizo Antonek badu
Burruka txit gaizto:
Andre batez bazuen
Kamorretan ainto,
No bito ok daukate
Xakatruk ederto.
ORIXEREN AINTZA
(Pregón, LV, 1958)
Ongi bai oroitzen naiz berau xin zelarik
Ospedunen arterat arro ta nagusik.
A izan zen sarkunde omenaz beterik!
Ez uste gero bainan ez ala bearrik
Ergelkeritan zunik beronek ezerik;
Ezti-zariotzen, beitzen, iztun orietarik.
Sortzen bai eguzkiya antuste gaberik,
Alaz ere dakusgu inun den arrorik,
Bera bage ez ziteken sekulan egunik.
Aintzaldi badiogu, bai da zerengatik,
Olerkariya da-ta, goren dezaugunik:
Azkarrenik esaten, ez da larrikerik.
Bertso txatxarrez ari degu bein noizik,
Aren ide nai genu pitin bat bederik:
Atsa zaigu baitzen, bidean asirik.
Xin zenean Orixe, ortzia ez zen utsik.
Beste eguzkitan ere baizen, ederrenik;
Argi zoli an zen bat aipatuko dut nik.
Lizardi zen izar au, xit argimendunik,
Akin parekatzeko bear arrestorik.
Orixeren bikaña zun arek etsirik.
Karlman eta kidekoak bazterran utzirik,
Tous idious aintzat zitun bere gizalarrik;
Jaiotan bai-diyote ordea gogotik.
Jakintza du Orixek askoen zadorrik,
Txunditu egiten gaitu, ainbat ikasirik,
Mago deritxoguke bat ere ez bildurrik.
Goresgarri dutenak aunitz ikusirik,
EGILE NAFARREN EUSKAL LITERATURAREN ANTOLOGIA
Oro gaude gaur ere pozik bai ta pozik.
Unen egile, zinez, arras loriaturik.
Hemen kolaborazioetan argitaratutako zenbait testu ere:
UR LO
(Euzko Gogoa 1949, 52)
Ur leize sor orietan nola den barnea,
Ozin-onil geldiyan nausi den narea
An-emen usnatzeko sartzen zait oldea.
Mutikoz iger nintzea nolako gozoan;
Zer ote nun nabaitzen ur hilen altzoan…
Luma arin nuen soina barrunbe lutoan.
Orain ere txirrintak putzura narabil,
Zertan ote diardun amorrayak bipil:
Anpoilak nola igaiten beitik ingurubil
Egunari yauzika ur gainean pil pil.
ESKOLA OROIT-OMENAI BATEZ
(Euzko Gogoa 1955, 38)
itxo bat, aldarriz
Eskolatu ez denari
ateak, ertxirik:
iñor ere ez eskapu
zori txar ontarik.
Tira ba, adixkideoik, goazen eskolara,
bizitzan bear deguna gogoz ikastera.
Antton Txintxo
Ikaxketari itzela
mutiko au degu.
jaurtin orduko oyua,
baida «bidea artu».
«Camping» eta kirola, xostak eta farra
utziak tu lo luzez egoten alferra.
1900ETIK 1975ERA ARTE
Patxi Alper Aundi
Au damue!... Gaizo onek
eskola bear ere… !
¡¡Jo… bar!!... Zer datozkion
ematera neke…
«Gerokari»-z ain yaune zegon eta eder,
Oyuek ere ez leya ibiltzera laister.
Neskak, ikasle
Esamesak aldera,
Ara ikasten neskek:
Sukaldean kukutu
Nai lituzte batzuek.
Emaxte, zein den ere, atsegiña bedi;
Atsegin ez dakarke ez denak ikasi.
Irakaslari aritu bat
Ona berriz mutikoak,
adidun ta motzak:
urtearen buruan
erranen libretak.
Lengotan bez egiyak azalduko erabat:
«Quod natura non praestat, Salamanca non dat»
Irakasleme ximentia
Eskolara ager bitez
neskak kurruminik:
amendako nai nuke
mezu au lehenik.
Birrigin ez den neskak ezein balio eztu,
berdin, ba’du Salomon jakintzaz tipitu.
Aita zuhurra
Jakin gabe egonbearra
¡oi! Gauza «tristiya»…
Tripus trapus jan baita
Askoren obiya.
Maltso-maltso ba’duzu «eskola jana» sar,
Txegospena dukesu aiseneko ta azkar.
EGILE NAFARREN EUSKAL LITERATURAREN ANTOLOGIA
Ama xuhurbera
Liburu ta ilasarik
irakas ikasi,
ainbeste gastuk eta
sarritan buruautsi,
¿ikus ahalko degu legez dirutuki?
Ori gertatzer denik etsiya ez nago ni.
Txitxo bat, kontugilez
Ikasleak, ordeaz, ¿berea badauki?
— Ez naiz ni menturatzen erratera baiki.
(Pirueta eta alde. Agur)
1900ETIK 1975ERA ARTE
BIBLIOGRAFIA
Bidador, Joxemiel (2000), Jose Agerre Santestesban. Gerra-ondoko olerki-lanak (1949-1962), Iruña, Iruñeko Udala/Pamiela.
Giménez, I. (2013), Agerre y Garcilaso: dos periodistas, victima y verdugo del
golpismo navarro, Iruñea, Pamiela.
Satrustegi, José Mari (1990), «Migel Jabier Urmenetaren omenez», Euskera, 35, 119-124.
Satrustegi, José Mari (2002), Bidegileak. Jose Agerre (1889-1962), Gasteiz,
Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
EGILE NAFARREN EUSKAL LITERATURAREN ANTOLOGIA
View publication stats