Jesu Kristoren Imitazionea - Aranbillaga - 7
izaren da zuretzat, kanpoko obra humiletarat
errekortu izaterat, akzione onez nekhadura hura
errekreazionera xanjatzerat: ene eta ene graziaren isurduraren begira konfidenzia fermu batekiñ egoterat, eta zure desterrua eta ispirituko
agortasuna pazienziarekiñ sofritzea, berriroki
zure bisitatzera eta zure penetarik libratzera
ethor naitekeiño.
Ezen barneko bake, zure trabaillu guziak
ahantsaraziko daroskitzun batez, betheko zaitut,
neure eskrituren plazeresko baratzean sararaziko zaitut, eta bihotzeko hedadura miragarri
batekien ene manamenduen bidean kurri erabilaraziko zaitut, orduan erranen duzu Jaundoni
Paulerekin: bizitze huntako dolore guziek estutela egun batez, Iainkoak gure baitan erakutxiko
duen gloriarekin, proportzionerik.
LII. GARREN KAPITULUA
Nola giristinoak estuen bere
burua estimatu behar kapable
Iainkoaren konsolazionearen
izateko, egiasko kontrizioneaz
Jauna! ez naiz kapable konsola, eta zure presenziaz bat zuetan ohora nazazun. Hargatik justiziarekien tratatzen nauzu noiz, eta orduz abandonatua usten bainauzu.
Ezen itsasoan ur den bezanbat nigar egiñ
ahal baneza ere, ezniteke kapable zutaz bisitatua izateko.
Kastigatua eta punitua izatea merezi dut,
zeren maiz ofensatu baitzaitut, eta zeren ene
bekhatuak bere kalitatetan eta nonbrean handiak baitire.
Beraz zor zaitana konsideratzen dudanean,
ez naiz kapable zure konsolazionerik mendreenaren izateko.
Baiñan zu, o ene Iainko miserikordiaz eta
ontasunez betherikakoa! zeure obrak galzerat,
miserikordiaren untzien gaiñerat zure ontasuna-
ren aberatstasunak distiarasteko, utzi nahi eskitutzuna, zure zerbitzaria bere merezimenduez
gorago manera Iainkosko batez konsolatzen
duzu.
Ezen, ene Iainkoa! zuk ematen ditutzun konsolazioneak estire munduko hitzuntzikeriak
bezalakoak.
Zer egiñ dut, Iauna! zuk ni zenbait orduz
zeruko dulzetasunaz konsolatzeko?
Ez naiz orhoitzen ontasunik batere egiñik,
baiñan bai kontrarat bethiere bekhatu egiterat
prunt izatu nazela, eta neure korrijitzera alfer.
Egia da, eta eziñ ukha dezaket bertzela erraten banu, ene kontra zinteske eta nihor ene sustengatzerat ezliteke ausarta.
Zer merezitu dut ene bekhatuentzat, Ifernua,
eta sekulako sua baizen.
Egiaz aithortzen dut ene Iainkoa! merezi
dudala izatea kreatura guzien hirrigarri, eta mesprezio, eta estela arrazoin eman nazaten zuretzat debot direnen nonbrean.
Eta penarekiñ hori erran arren, guziarekiñ
egiari gloria errendatzeko neure buruaren kontra
mintzo naiz, eta neroni neure bekhatuez akusa-
tzen naiz, erreiskiago zure grazia eta miserikordia ardiets dezadantzat.
Nik hobenduri, eta konfusionez betherikakoak zer erranen dut.
Eziñ ahoa idik dezaket hitz xoil hau errateko
baizen, bekhatu egiñ dut, Iauna! duzun nitaz
konpasione eta barkha diezadazu.
Ustazu aphur bat neure doloreaz nigar egitera, lur ilhun eta herioaren itzalaz estalirikako
hartarat jautsi baiño lehen.
Zer bekhatore miserableari handiagorik galdegiten diozu, bere bekhatuentzat humilia, eta
bihotza dolorez arraillatua duen baizen?
Bihotza kontrizione eta humiliazione egiaskoan denean barkhamenduaren esparantza sortzen da, konzienzia trublatua dulzatzen da, grazia galdua erreparatzen da, ethorkizuneko koleratik guardatzen da: eta Iainkoa arima penitentaren aitziñera joaten dela besartzatzen du, eta
musu saindu bat ematen dio bakearen eta errekonziliazionearen zigillua bezala.
Bekhatoreen kontrizione humilla, o ene Iainkoa! sakrifizio plazeresko bat zaitzu, zeiñaren
usaiña konparazionerik gabe intsentsuarena
baiño dultzeago baitzaitzu.
Kontrizionea ungentu preziatu hura da, zeiña
nahi izatu baituzu zure oiñ sakratuetarat isur
zediñ, zeren egundaiño bihotz dolorez bethea
eta humiliatua espaituzu mesprezatu, han da
gure ihes lekhua etsaiaren koleraren aitziñetik.
Han bizitzearen xanjamendu egiasko batez
gure tatxa guziak urratuak eta garbituak dire.
LIII. GARREN KAPITULUA
Nola othoitza eta bakhartasuna
maitatu behar diren
Iainkoarekiñ bethi aplikatua
izatekotz
IESU KRISTOK
Ene semea edo ene alaba, ene grazia preziatua da, gauza kanpokoekiñ eta lurreko konsolazioneekien estu nahaskatua izan nahi, beraz
kasatu behar ditutzu zeureganik ene grazia
debeka ahal dezaketen gauza guziak, nahi baduzu zureganat hura isur dezadan.
Bilha zazu bethi sekretua, zaitzun lakhet
zeure buruarekien bakharrik egotea; etzazula
nihoren ere konsolazionerik desira, baiñan konszientzia garbi baten izateko artha hartzen duzula, eta zure ariman ximikoa konserbatzen duzula, egidazu zure othoitz debota.
Esteus estima zazu mundu guzia, eta Iainkoaren bokazioneaz kanpoko gauza guziez baiño
gehiago duzun estimu.
Ezen inposible da eneganat zaudezen apikatua, eta denbora berean munduko gauza iragaten direnetan, zeure boskarioa kausi dezazun.
Ezagutzen eta maite ditutzun presunetarik
urrundu behar duzu, eta iduki arima munduko
konsolazione guzietarik gabetua.
Manera huntan Jaundoni Petrik othoisten
gaitu fidel guziak, mundu huntan garbitasunean
eta kontinenzian pelegriñ eta kanpotar batzuek
bezala bizi gaitezen.
O nolako konfidentzia izaren duen gizon
batek bere heriotzeko denboran, ikhusteas bere
arima, munduko gauza batentzat ere estuela jaidurarik.
Baiñan ispiritua oraiño eri eta langisant
deiño, eziñ konprendi dezake, zer den manera
huntan gauza guzietarik bihotza separatua idukitzea; eta gizon animalak eziñ gizon barnekoaren
eta ispiritualaren libertate hau ezagut dezake.
Guziarekien baldiñ nahi badu egiasko ispiritual izan, haiñ ungi urrunekoei nola hurbillekoei
nezesarioki ukho egiñ behar diote, eta bere
buruari bertze guziei baiño hobeki goardia egiñ
behar dio.
Zeure burua perfeki bentzu ahal badezazu,
berzeak erreiski egiñen ditutzu.
Biktoriarik handiena bere buruaz triunfatzea
da.
Ezen bere burua bentzutua dadukanak, sensuak arrazoiñari gauza guzietan obeditzen dioela, eta arrazoiñak niri, haiña bere buruaren biktorios, eta munduaren nausi egiaskoa da.
Nahi baduzu perfekzione gora hartarat altxatua izan, kuraioski hasi behar duzu, eta arbolaren erroari haiskora eman, zeure baithan inklinazione sekretu eta ordenarik gabeko hura, zeure
buruarekiñ juntatzen zaituena, eta ontasun
materiel eta partikular batetarat bethiere pendura emanarasten darotzunaren, destruitzeko eta
errotik atheratzeko.
Pasione haiñ natural eta haiñ biolenta, zeiñaz
gizonak bere burua sobra maitatzen baitu, ithurri bat da, zeiñetarik erro batetarik bezala bentzutu eta destruitu behar ditugun pendura gaisto guziak dependitzen baitire.
Hek bentzutu ondoan bake eta errepausu
mirakuilusko batean bethiere kausituko zare;
zeren gutiak baitire bere buruarentzat perfeki
hiltzerat trabaillatzen, eta bere inklinazionetatik
osoki ilkitzen direnak; bethiere amarratuak
hetan daudez, eta bere buruaz gorago ispitituz
eziñ altxa deiteske.
Baiñan enekien libertate osoan ibiltzerat
desiratzen duenak, bere afekzione gaisto eta
ungi erregelatu estirenak nezesarioki mortifikatu
behar ditu, eta bere pasione eta amudio propioas etzaio kreatura bati ere juntatu behar.
LIV. GARREN KAPITULUA
Naturaren eta graziaren
mobimendu kontrariosko eta
diferentes
IESU KRISTOK
Ene semea edo ene alaba, emozute ungi
goardia naturaren eta graziaren mobimenduei,
zeren hagitz subtil eta osoki kontrarioak baitire,
eta gizon batek hagitz ispiritual eta argitua
behar du izan, hekien ungi ezagutzeko.
Guziek ona desiratzen dute, eta zerbait on
bere erranetan eta egiñetan pretenitzen dute;
hargatik onaren itxurak hañitzak trunpatzen
ditu.
Natura artifizioz bethea da, eta haiñitz bere
peitez eta xarmez bereganat thiratzen, irabasten eta trunpatzen du; eta bere satisfazione propioa du xedetzat.
Baiñan grazia kontrarat sinpletasunean dabilla; gaitzaren aparentziarik mendreenei ihes egiten diote, esta artifizioz baliatzen, eta xoilki
gauza guziak Iainkoagatik, zeiña baithan bere
askeneko fiñean bezala errepausatzen baita,
egiten ditu.
Naturak estu hil nahi, estu presatua eta bentzutua izan nahi, pena du obeditzeko, eta estu
nahi sujet errenda dezaten.
Baiñan graziak kontrarat arimak bere burua
mortifika dezan, sensuei resistenzia egiñ diozoten, azpiko den, benzutua den libertaterik
estuen nahi du, baiñan bai instrukzionearen
aspian arrastatua den, estu nahi izan nihoren
nausi baiñan Iainkoaren aspian bizi eta egon
nahi du, eta prest da Jainkoaren amoreagatik
beheratasun handirekien kreatura humanoari
humiliatua izateko.
Natura bere intres propioarentzat trabaillatzen da, era zer abantailla bertzeetarik thira ahal
dezakeen konsideratzen du.
Graziak zer zaion progotxusko eta bere
komoitatearentrat estu konsideratzen, baiñan
bai zer hañitzen abantzamenduarentzat zerbitza
ahal deiteken.
Naturak ohoratua eta errespetatua nahi du
izan.
Grazia ohore eta gloria guziak Jainkoari
errendatzerat fidel da.
Natura konfusione eta mesprezioarentzat
beldur da.
Graziak Iesu Kristoren amoreagatik boskariorekien hek sofritzen ditu.
Naturak alfertasuna, eta gorphutzeko errepausua maite du.
Grazia eziñ alfer dagoke, eta bihotz handirekien trabaillua besarkatzen du.
Naturak gauza eder eta kuriosak bilhatzen
ditu, eta grosier direnentzat abhorrimendua du.
Graziak gauza sinpletan eta behera direnetan
plazer hartzen du, estu gogor dena mesprezatzen, eta estoakote bestimenda zahar eta erabiliei ihesi.
Naturak denborako gauzei begiratzen diote,
irabazi batez boskariotan da, eta kalte tenporal
batez tristatu ondoan, induriasko hitzik mendreenaz asarratzen da.
Baiñan graziak sekulako gauzak konsideratzen ditu, etzaiote munduko gauzei juntatzen,
esta munduan arriba ahal dakiskion deusez ere
trublatzen, eta esta halaber hitz gogorrez asa-
rratzen, zeren bere thresor eta boskarioa zeruan
eman baitu, zeiñetan baitaki deusik estela galtzen.
Natura abaritios da, nahiago du hartu eman
baiño, bere zaiskon gauza propio eta partikularretan plazer hartzen du; grazia kharitatetsu da,
ontasun komuna maite du, bakhar zaionari ihes
egiten dio, gutiz kontentatzen da, eta uste du
dohatsutasun handiago bat dela ematea ezen ez
errezibitzea.
Naturak kreaturetarat du bere jaidura, hala
nola gorphutzaren satisfatzerat, banitaterat eta
solas banoetarat.
Baiñan graziak Iainkoaganat eta bertuterat
thiratzen du, kreaturei ukho egiten diote, munduari ihes egiten dio, haragiaren desirentzat
abhorrimendua du, entretenimendu eta bisita
progotxu gabekoak gutitzen ditu, eta publikoki
agertu behar duenean ahalkatzen da.
Naturak atsegiñ hartzen du zenbait konsolazione kanpoko errezibitzeaz, zeiñetan bere sensuen satisfakzionea kausitzen baitu.
Graziak kontrarat Iainko xoila baithan kausitzen du bere konsolazionea; eta ageri diren
guziak mesprezatzen dituela, ontasun suberanoan baizen estu kausitzen bere boskarioa.
Naturak bere intres propioa dela kausa,
gauza guziak egiten ditu, zenbait ontasun norbaiti egiten badio, esparantza du bertze okasione batena ontasun bera edo handiagoa errezibituko duela; eta hartaz pagatua izaren dela, edo
errezibituko duen fagoreaz, edo ematen diotzoten laudoriez, eta desiratzen du oraiño egiñ
duena; eta ematen duena hagitz konsidera dezaten.
Graziak kontrarat estu denborako gauzarik
bilhatzen, estu bertze saririk Jainko xoila baizen,
eta ontasun tenporal beharrenak eskitu desiratzen, eternalen ardiesteko zerbitza ahal dakiskion bezanbat baizen.
Naturak atsegiñ hartzen du ahaide eta adiskide hauñitz izateaz, nobleziaz eta ethorki handitarik izateaz glorifikatzen da, presuna puxanten
alderat konplazent da, aberats lausengari da,
eta bere iduritakoak aprobatu ondoan, hekiekiñ
plazer eta kuntentamendu hartzen du.
Graziak kontrarat bere etsaiak maite ditu; eta
esta adiskideen nonbre handiaz altxatzen. Haren
errespeturat nobleenak bertutetsuak dire.
Pobreei aberatsei baiño fagore gehiago egiten diote, eskitu gehienik puxant direnak lausengatzen, baiñan inozent aflijituarekien sofritzen
du; arima sinple eta sinzeroak maite ditu, eta ez
dobleak eta artifizios betheak.
Onak bethiere biderik perfektenean gerotik
gerora abantza dezatela, eta bertute guzien pratikaz Iainkoaren semearekiñ igoal egiñ deitekela,
exhortatzen ditu.
Natura eskasaz eta faxeriaz pleintatzen da.
Graziak pena eta pobrezia konstanki sofritzen ditu.
Naturak bere burua bilhatzen du, eta gauza
guziak bereganatzen ditu, bere buruarentzat
gonbaratzen da, eta kontra egiten diotenei, hark
ere halaber orobat egiten diote.
Graziak kontrarat gauza guziak Iainkoaganat
lehenbiziko prinzipio eta ithurrirat bezala, zeiñetarik isurtzen baitire, ekhartzen diotza, estio
bere buruari ontasunik batere atribuatzen, estu
abantailik batere hartzen, estu kontestatzen,
estu bere abisua bertzeena baiño gehiago estimatzen, baiñan sentimendu eta ahal dituskeen
argi guziak zuhurtzia eternalaren, eta Iainkoak
hetaz egiñ behar duen jujamenduaren azpian,
ematen ditu.
Naturak sekretuak eta berriak desira handirekiñ jakin nahi ditu; kanpoan agertu nahi du, eta
sensuez ezagut ahal deiteken guzia tentatu eta
frogatu nahi du, halaber desiratzen du ezaguthua izateaz, eta fiñean laudorioak eta gizonen
admirazionea ardiets ahal diozoketen gauzen
egitea.
Baiñan grazia esta gauza kuriosen jakiterat,
eta berrien aditzerat penetan ematen, zeren eta
baitaki pasione hori gure baithan gizon zaharraren korrupzionetik lortzen dela, eta deusik estela lurrean berri eta iraupeneko denik.
Sensuen bridatzen konplazentzia banoei ihes
egiten, justuki laudatuak eta admiratuak ahal
leitesken gauzen humilitatearen aspian estaltzen, gauza eta zientziako argi guzietan arimaren progotxua eta Iainkoaren gloria bilhatzen,
irakasten daroku.
Hura poseditzen duenak estu sekulan laudatua nahi izan, ez bere baithan, ez eta ere bere
gauzetan, baiñan nahi du Iainkoa bere dohaiñetan den benedikatua, zeiñak kharitate liberal
batez gauza guziak abundantki ematen baikitu.
Grazia hori argi naturaz goragoko bat da, eta
Iainkoaren ontasun partikular bat.
Propiki hautatuen zigillu eta salbamendu
eternalaren bahi bat da, haek gizona lurreko
gauzen amudiotik altxatzen du, zeruko gauzak
hari maitarasteko, eta haragisko zenetik, egiasko ispiritual errendatzen du.
Zenbatenaz beraz natura flakatuago eta bentzutuago baita, hanbatenaz grazia handiagoa
komunikatzen da, eta barneko gizona egun guziko bisita berriez baratxe baratxe Iainkoaren imajina eta iduriaren arabera berriz formatzen da.
LV. GARREN KAPITULUA
Nola graziaren eta haren
efektuen beharra dugun gure
ariman
ARIMAK
Ene Jaun eta ene Jainkoa zure imajina eta idurirat kreatu nauzuna, indazu grazia hura zeiña
haiñ puxant ta nezesarioa dela salbamenduarentzat erakutxi baitarotazu, ene natura korrunpituarentzat, zeiñak bekhaturat eta damnazionerat thiratzen bainau, jaidura gaistoak bentzu
detzadantzat.
Ezen sentitzen dut ene haragian bekhatuaren
lege bat, ene ispirituaren legearekiñ gonbatitzen
dena, eta hañitz gauzetan esklabo errendatzen
nabena sensuei obediarasten darotala: eta
hekien Pasioneei eziñ resistentziarik egiñ diozoketet, zerorek sustengatzen espanauzu, zure
grazia sainduaren sua ene arimarat isurtzen
duzula.
Badut zure graziaren beharra, eta grazia
borthitzarena naturaren bentzutzeko, zeiñak
bethiere bere gastetasunetik gaistakeriara baitu
bere inklinazionea.
Ezen lehenbiziko gizonaz erori ondoan; eta
bekhatuaz korrunpitu, lehenbiziko korrupzione
hunen pena gizon guzietarat iragan izan da.
Naturaren izen bera inozentzian eta justizian
kreatu duzuna, orai natura korrunpituaren bizio
eta flakeziarentzat hartzen da, zeren haren
mobimenduak, graziaz lagundua estenean, bekhaturat eta gauza baxoen amudiorat thiratzen
baikaitu.
Gelditu zaioen indar flakoa hautsean estalia
dagoen su pinta bezala da, eta hori da arrazoiñ
naturala, ilhuntasun handi batez estalia, oraiño
on eta gaistoaren, egia eta falsoaren, ezagutza
duena, ez puxant izan arren aprobatzen duenaren konplitzeko, egiaren argi osoaz eta afekzioneen erregela on eta sanoaz gozatzen estenaz
geros.
Hargatik ene Iainkoa! zure legean, barneko
gizonaren arabera plazer hartzen dut, dakidanaz
geroz on justu eta saindua dela, gaitz guziak
kondemnatzen dituela, eta bekhatuari nola ihes
egiñ behar diogun irakasten darokula.
Baiñan denbora berean bekhatuaren legeari
obeditzen diot, sensuei, eta ez arrazoiñari egiten
diodanean, zeren ene baithan ungi egiteko
borondatea kausitu arren, estut haren konplitzeko bidea edireten.
Handik heldu da maiz deliberatzen baitut haiñitz ontasun egiterat, baiñan nola ene flakezaren
laguntzekotz grazia faltatzen baitzait, errekuntratzen dudan resistenziarik mendreenean
guziak usten ditut, eta flakezian erortzen naiz.
Handik oraiño heldu da perfekzionearen
bidea ezagutzen, eta zer egiñ behar dudan
ikhusten dudala, guziarekiñ ene korrupzione propioaren pisuaz neure burua sentitzen dut nekhatua, eta esnais gehien perfekt ahal leitekenarenganat altxatzen.
Ala, Iauna! ala zure grazia nezesario baitzait,
ontasunaren hasteko, han abanzatzeko, eta
haren perfeki konplitzeko!
Ezen deusik hura gabe eziñ egiñ dezaket,
baiñan gauza guziak zure baithan egiñ detzaket
zure graziaren sustenguarekiñ.
O grazia egiaski zerukoa zeiña gabe ezpaita
merezimendu propiorik, eta zeiña gabe natura-
ren present guziek ezpaitute deusere konsideratu behar.
Arteak,
aberatstasunak,
edertasunak,
kuraiak, espirituak, elokuentziak deusik ez dire,
o ene Iainkoa, zure grazia gabe?
Ezen naturaren presentak komun zaiskote on
eta gaistoei, baiñan grazia edo kharitatea hautatuen dohaiñ propio bat da, eta hura dutenak bizitze eternalaz gozatzeko kapable dire.
Grazia hunen exzellentzia haiñ handia bada,
non Profeziaren donua, mirakuilluen egiteko
podorea, eta kontenplazionerik gorena hura
gabe deusik espaitire.
Fedea bera eta esparantza, eta halaber bertze bertuteak zure kharitatea eta grazia gabe
espaitzaiskitzu agradatzen.
O grazia infinituki dohatsua, ispirituz pobre
eta bertutean aberats gizona errendatzen duzuna, eta dohaiñik handienetan aberats dena,
bihotzez bethiere humil egonarasten duzuna?
Zato eneganat, o grazia saindua jauts zaite,
goizetik bethe nazazu zure konsolazioneez, ene
arima, ene ispirituko agortasunen artean flakezarat eror estadiñ.
Estut bertzerik desiratzen, ene Jainkoa; zure
begien grazia kausitzea baizen.
Ezen zure grazia bakharra aski dut, zureganik
naturak desiratzen dituen bertze gauza guziak
errezibitu espanitu ere.
Tentatua eta Tribulazioneez tromentatua
banaiz ere, ez naiz deusen beldur izaren, zure
grazia enekien bada.
Hura da ene indarra, hark konseillatzen, eta
sustengatzen nau.
Ene etsai guziak baiño puxantago, eta zuhur
guziak baiño argituago da.
Hura da egiaren nausia instrukzionearen
erregela, bihotzeko argia; kaltetan konsolatzaillea, tristeziaren etsaia, beldurtasunaren kasatzaillea, debozionearen entretenitzaillea, eta
nigar sainduen ama.
Zer naiz hura gabe, egur idor bat surat etxatzeko xoilki on dena baizen?
Beraz zure grazia, o ene Iainko! aitziñat ethor
bekit eta nazan bethi lagun, eta obra onetarat
aplikatua iduk, Iesu Kristo zure semeaz zeiña
sekula sekuloronean bizi baita. Halabis.
LVI. GARREN KAPITULUA
Nola geure burua mesprezatu
behar dugun eta Iesu Kristo
imitatu, haren gurutzea
ekhartzen dugula
JESU KRISTOK
Ene semea edo alaba, zenbatenaz zeure baitharik ilkitzo baitzare, hanbatenaz ene baithan
sarthuko zare.
Nola barneko bakea, kanpoko deusik ez desiratzetik ardiesten baitha, halaber bere barnean
bere burua kitatzeaz bibotzaren barnean Iainkoarekiñ juntatzen du.
Nahi dut ikhas dezazun zeure buruari perfeki
ukho egiten, ene borondateari, kontradikzione
eta murmurazionerik gabe odedi diozozun.
Segi nazazu, ni naiz bidea, egia eta bizitzea,
eziñ bidean baizen nihor ibil ahal deiteke; eziñ
nihork egiaren medioz baizen ezagut ahal dezake, eta eziñ bizitzeaz baizen bizi ahal deiteke.
Ni naiz segitu behar duzun bidea, sinhetsi
behar duzun egia, eta esparantza behar duzun
bizitzea.
Ni naiz bide eziñ ganbia naitekena, ni naiz
egia eziñ tronpa naitekena, eta fiñean ni naiz
bizitze eziñ akhaba naitekena!
Ni naiz bide infinituki xuxena, egia haltoa,
bizitze egiaskoa, dohatsua, eta kreatu izatu ez
naizena.
Ene bidean egoten bazare ezagutuko duzu
egia, eta egiak libratuko eta posediaraziko darotzu bizitze eternala.
Bizitzean sarthu nahi baduzu, manamenduak
goarda zatzu.
Egia ezagutu nahi baduzu, ene baithan sinhets ezazu.
Perfekt nahi baduzu izan, ditutzun gauza
guziak sal zatzu.
Ene diszipulu nahi baduzu izan, zure buruari
ukho egiozu.
Bizitze dohatsua poseditu nahi baduzu, presenteko bizitzea mespreza zazu.
Zeruan altxatua nahi baduzu izan, lurrean
humilla zaite.
Enekien erregiñatu nahi baduzu, gurutzea
enekien ekhar ezazu.
Gurutzearen adiskide xoilek dohatsutasuneko bidea kausituko dute, hala nola argi egiaskoarena.
ARIMAK
Ene Iaun eta ene Iainkoa, zure bizia horla
munduaz hertsia eta mesprezatua izatu denaz
geroz; egidazu grazia imita zaitzadan, eta munduak mesprezatzen nabenean, pazienki mesprezio hura har dezadan.
Ezen zerbitzaria esta bere Iauna baiño handiago, eta diszipulua ezta bere nausia baiño
gehiago.
Zure zerbitzaria exerza bedi zure bizitzearen
imitazionetan, ezen hartan da ene salbamendu
eta saindutasun egiaskoa.
Hartaz lekhora irakurtzen eta aditzen dudan
guziak ez nau konsolatzen, ez eta ere osoki
behiñ ere satisfatzen.
IESU KRISTOK
Ene semea edo alaba, irakurri duzunaz eta
dakizunaz geroz ene bizitzean egiñ ditudan
gauza guziak, hek fidelki pratikatzen baditutzu,
dohatsu izaren zare.
Norbaitek ene manamenduak baldiñ badakizki eta goardatzen baditu, hark maite nau, eta
halaber nik ere hura maitatuko dut, hari agertuko natzaio, eta ene aitaren erresuman, jarraraziko dut.
ARIMAK
Ene Iesus Iauna! zuk erraten eta prometatzen darrotasuna arriba dakidan, eta grazia
handi horren errezibitzeko kapable errenda
nazazu.
Errezibitu dut, ene salbatzaillea, errezibitu
dut zure eskutik gurutzea, zeiña heriotzeraiño
ekharriko baitut.
Ezen egia bada fraide baten bizitzea gurutze
bat dela, baiñan gurutze hura bide bat dela hura
zerurat daramana.
Behiñ bide hartan ibiltzen hasi izan naiz, ezta
permis gibelat bihurtzea, eta gutiago haren kitatzea.
Kuraia, ene anaiak; guziok elkharrekien ibil
gaiten, Iesus gurekien izaren da.
Iesusen amoreagatik gurutzea besarkatu
dugu, haren berarengatik persebera zagun.
Gure buruzagi eta gidaria dena, gure sustengu eta indarra izaren da.
Huna gure errege gure aitziñean non doan,
guratzat gudukatzerat.
Kuraia handi batekien segi zagun; estadiñ
nihor flaka, estuen nihork beldurrik.
Garen prest jeneroski gerla hortan hiltzeko,
eta gure gloria etzagula lizun eta tatxa, gurutzetik ihes egiten dugula.
LVII. GARREN KAPITULUA
Nola pazienziarekien bederen
sofritu behar den, boskariorekiñ
eziñ egiñ baditeke
IESU KRISTOK
Ene semea edo ene alaba, arimako aflikzionetan pazientzia eta humilitatea konparazionerik
gabe gehiago agradatzen zaiskit, ezen ez prosperitatean haren konsolazioneak eta gustuak.
Zergatik zure kontra erran ahal duketen
gauza xume bates horrenbertze tristatzen zare.
Inportantago baliz ere etzinduke mobitu
behar.
Utzazu beraz denarentzat iragaterat, esta
lehenbizikoa ez eta ere askena, baldiñ hañitz
bizitzen bazare.
Deusik sofritu behar estenean kuraiaz bethea
zare, eta bertzeak ere konseillatzen, eta borthisten ditutzu jeneros izaterat zure hitzez; baiñan
tribulazione bat zureganat ethortzen den bezaiñ
sarri, berehala konseillu eta indarra flakatzen
zaiskitzu.
Konsidera zazu haiñ maiz errenkuntra xumetan frogatzen duzun askeneko ftakezia, eta sinhets horiok guziak zure salbamenduarentzat
arribatzen direla.
Gaitzak zure bihotzean egiñ ahal detzaken
inpresione guziak ahalik hobekiena zure bihotzetik kasa zatzu, eta ukitu bazaitu etzazula guziarekiñ permeti zure ispiritua denbora handiz flaka
eta enbraza dadiñ.
Pazientziarekiñ bederen sofri zazu, boskariorekiñ eziñ egiñ ahal badezakezu.
Zure kontra erraten ditusten gauzen aditzeaz
pena baduzu, eta koleratua bazare, zeure burua
brida zazu, eta etzazula permeti zure ahotik ilkhi
dadiñ hitz ungi erregelatua esten batere, den
xumeena mespreza ahal dezakenik.
Zure baithan altxatu den kolera hori fite iragaren da, eta zure arimaren dolorea ene graziak
dulzatuko du.
Oraiño bizi naiz dio Iaunak, eta egundaiño
baiño gehiago, zure laguntzeko eta konsolatzeko
prest naiz, baldiñ zure konfidentzia ene baithan
ematen baduzu, eta debozienerekiñ othoisten
banauzu.
Harzazu beraz kuraia, da konstanziaz arma
zaite, oraiño sofritzen duzun baiño gehiago sofritzeko.
Estuzu uste behar gauza guziez esparantza
galdua dela, zeren maiz biolenki aflijitua eta tentatua zaren.
Gizona zare, eta ez Iainkoa; haragia zare eta
ez ispiritu puru bat aiñgerua bezala.
Nola bertutearen eta indarraren estatu
berean bethi egon ahal zaiteske, fermutasun
hori aiñgeruari zeruan, eta lehenbiziko gizonari
parabisu lurrekoan faltatu zaioteñaz geroz?
Nik bere lamgiaduretan suspiretan daudezenak sendatzen eta altxatzen ditut, eta bere flakeziaren beheratasuna ezagutzen dutenak, ene
Iainkotasunaren partizipazioneraiño altxatzen?
ARIMAK
Den sekulan, ene Iainkoa! zure hitza benedikatea, zeiña ene bihotzari estiago baitzaio; ezen
ez ene ahoari estirik exzelentena.
Horrelako tribulazione handien artean, zer
egiñ ahal dezaket, zure hitz sainduaz borthisten
espanauzu?
Zer axola behar dut zer nahi sofritzeaz,
fiñean salbamenduko porturat arribatzen banais.
Indazu Iauna! fiñ on bat, indazu mundu huntarik zerurat pasaia dohatsu bat.
Nitaz orhoit zaite ene Iainkoa, eta zure erresumaren dohatsutasunerat biderik hertsienaz
gida nazazu. Hala bis.
LVIII. GARREN KAPITULUA
Nola sainduak imitatu behar
diren, eta ez disputatu, ea zeiñ
den hetarik handiena
IESU KRISTOK
Ene semea edo alaba begirautzu materia
gora eta Iainkoaren juiamendu estaliez disputatzeaz; zergatik bat abandonatzen duen, eta bertze bat bere gloriarat altxatzen, zergatik bat aflijitua den, eta bertzea ohorez eta glorian berregiñdua.
Gauza hauk gizonen argiak iragaren dituste,
eta haukien penetratzeko egiñ ahala egiñ arren,
sekulan ene jujamenduan beheratasuna bere
arrazoiñez estute fundatuko.
Etsaiak beraz suiet hunen gaiñean tentatzen
baitzaitu, edo esperen zenbait kuriosek zureganik jakin nain badute, ihardets diozozute Profetaren hitz hura; justua zare, Iauna! eta zure jujamenduak zuzenak dire, eta bertze hitz hau halaber, Iaunaren jujamenduak egian fundatuak dire,
eta berenez justifikatuak.
Ezen gizonei dagote ene jujamenduez beldur
izatea, ez hek examinatzea, zeren gizonaren
ispirituak eziñ konprendi baitetzake.
Etzaitezela halaber penetan eman nezesario
estiren kestione eta disputez, sainduen merezimenduen gaiñean, ea bata sainduago den bertzea baiño, eta zeiñ den handiena zeruko erresuman.
Gauza horiok maiz kontestatzen direnean,
progotxu gabeko gauzak kausatzen dituste, eta
superbiotasuna banagloriarekiñ entretenitzen
dute; zeiñetarik gero jelosiak sortzen baitire;
batak superbiotasunekiñ sustengatzen duela
saindu bat, bertzeak bertze bat.
Halako gauzak bilhatzea edo jakiñ nahi izatea, estute frukturik ekhartzen, baiñan ene Sainduei hagitz desplazer egiten zaiote.
Ezen ez naiz diferentziasko Iainkoa; baiñan
bai bakeskoa, eta bake hau estago nork bere
burua goratzean, baiñan bai humilitate egiaskoan.
Batzuek Saindu batzuen aldetat zelo edo
afekzione gehiago dute, ezen ez bertze batzuen-
ganat, baiñan afekzione hura hobeki da gikoneskoa ezen ez Iainkoskoa.
Nik kreatu ditut Saindu guziak, nik hei eman
diotet grazia, nik errekonpensatu ditut gloriaz.
Hekien bakhotxaren mereziak nik ezagutu
ditut, eta ene zeruko estitasunaren benedikzioneaz aitziña joan natzaiote.
Nik mende guzien aitziñetik ene maiteak ezagutu ditut, eta mundutik hautatu, eta ez hek ni.
Nik ene graziaz hautatu, ene miserikordiaz
thiratu, eta haunitz tentazioneen artean asken
fiñeraiño gidatu ditut.
Nik hekien bihotzetarat konsolazione sainduak isuri izan ditut.
Nik perseberanzia hei eman ondoan, gaitz
guzietan hekien pazienzia khoroatu izan dut.
Nik hek guziak lehenbizikotik askenekoraiño
ezagutzen eta amudio eziñ explika deiteken
batez, maitatzen ditut.

- Parts
- Jesu Kristoren Imitazionea - Aranbillaga - 1
- Jesu Kristoren Imitazionea - Aranbillaga - 2
- Jesu Kristoren Imitazionea - Aranbillaga - 3
- Jesu Kristoren Imitazionea - Aranbillaga - 4
- Jesu Kristoren Imitazionea - Aranbillaga - 5
- Jesu Kristoren Imitazionea - Aranbillaga - 6
- Jesu Kristoren Imitazionea - Aranbillaga - 7
- Jesu Kristoren Imitazionea - Aranbillaga - 8
- Jesu Kristoren Imitazionea - Aranbillaga - 9
- Jesu Kristoren Imitazionea - Aranbillaga - 10