Jesu-Kristoren imitazionea - 11
bere Jainko Jaunaren jateaz gai egiten dena!
Zoin den maitagarria bereganatzen duen Arrotza! Zoin gozoa bihotzeratzen duen Laguna!
Zoin jarraikorra bere-baitaratzen duen Adiski-
dea! Zoin ederra besarkatzen duen Maitea,
maite dituen guziak eta gutizia dezazken zer
guziak baino maiteago behar duena!
Zeru-lurrak eta hango edergailuak oro ixil
bedite zure aitzinean, o nere Jesus maite guziz
gozoa, dituzketen gauza eder eta espantagarriak zuk emanik baitauzkate denak, eta ederrez
eder ez baitira zutarik hurbiltzen ere, zu negurrigabeko Jainko zuhurretik.
4. KAPITULUA
Komunione khartsuari darraizkon
ondorio onak.
1. ARIMAK. Nere Jainko Jauna, zure zerbitzariaren bihotzerat ixurkitzu zure grazia gozoenak,
zure sakramendu guziz eder hortarat khartsuki
hurbiltzeko on izan nadin. Zuri buruz susta ezadazu bihotza eta nere nagikeria leletik iratzar
nezazu. Nere ikusterat zato zure grazia salba
arriekin: sakramendu horrek, bere ithurburuan
bezala, gorderik daukan zure gozotasuna jasta
dezatan eta goza gogoz eta bihotzez. Argizkitzu
nere begiak ere sakramendu paregabe horren
begiresteko; azkar zazu nere bihotza, dudamudarik gabeko fede batekin dezatan sinets
sakramendu horri datxikon misterioa.
Sakramendu hori zure obra da, ez gizonena;
zuk egina duzu, ez gizonek asmatua. Sakramendu horren asmatzeko eta adimentzeko, berez
bere nehor ez da on, aingeruen beren adimenduaz gorago baita. Nondik beraz nik, bekatore
zarpail, hauts eta erhauts baizik ez nizanak, nondik zer dezaket misterio handi hortan ezagut eta
adi?
Jauna, laño bihotza, fedea azkar bezain
umil, eta zuk manatu dautazulakotz, fidantza eta
jauspen handienarekin heldu nitzaitzu zinez
sinesten dut hemen zirela sakramendu huntan
Jainko eta gizon. Nere bihotzerat jautsi nahi zira,
amodioz zuri nahi nuzu josi. Zuri othoitzean nago
beraz, Jainko guziz amultsua, eta grazia berezi
bat minki galdatzen dautzut: zu maitez urt nadin
eta suntsi zu baitan, zutaz kanpo kontsolamendu
den gutienik ez dezatan bilha.
Sakramendu guziz handi eta saindu hau, alabainan, gorputzaren eta arimaren salbamendua
da eta bihotzaren eritasun guzien sendagailua;
horrek ditu aztura tzarrak xuxentzen, ematzen
jite bortitza, tentazioneak ezeztatzen edo ahultzen, grazia handiagoak ixurtzen bihotzerat, bertutea gotortzen, fedeari finkatzen erroak, indar
emaiten esperantzari, sustatzen amodioa eta
zabaltzen.
2.
3. Sakramendu hortan zonbat grazia ez duzu
eman, bai eta egun guziez oraino emaiten, khartsuki komuniatzen duten zure adiskide maiteer,
nere Jainko Jauna, zu nere arimaren zurkaitz bakharra, gure ahuleziaren sendatzalea eta arimako
atsegin guzien ithurburua. Nahigabe mota
guzien jasaiteko, hanitz kontsolamendu diozute
emaiten: lotsatuak daudelarik, zuk gerizaturen
ditutzulako esperantzarekin altxatzen ditutzu; —
grazia berri zonbaitekin bihotza azkartzen diozute eta argitzen; eta hola, komuniatu aitzin griñatsu eta ephel zaudenak, zerutikako hazkurriak
azkarturik aitzinean baino hobeak direla ohartzen dira.
Zure hautietsekin zuhurki ari zira hola: berak
ohar ditezen garbiki eta onhar dezaten zinez
beren baitarik zoin ahulak diren, eta zuri esker
zer graziak eta ongiak beretzen dituzten, berenaz hotz, gogor, idor zirenak lehen, zuri esker
berotzen, ernatzen, khartsutzen baitira.
Zu ganat, o gozo guzien ithurburua, nor hurbil ditake umilki, eztiago itzuli gabe? Su handi
baten ondoan nor dagoke, berotu gabe aphur
bat? Zu zira ithurburua, bethi betherik gaindika
dariona; zu, bethi garretan dagon ezin iraungizko sua.
4. Gaindika bethea den ithurri hortan hurrupatzerat eta ase artio edaterat haizu ez baniz,
bederen ezpainez tinki lotuko niz uraren askaxiloari, eta han, ahal bezala, xortaño zonbait xurgaturen ditut nere egarriaren hausteko, egarriarekin ez zizpiltzeko. Ez badut oraino aingeruen
garbitasuna eta sua, egin-ahalak ditut eginen
halere khartsutzeko eta bihotzaren aphaintzeko;
bizia emaiten duen sakramendu hori umilki hartzearekin, zeruko su handitik pindarño bat bedere dezatan bil.
O Jesus ona, Salbatzale guziz saindua, zure
graziarekin bethe zazu othoi nihauk eskas dutana, —edozoini dei egiteko aski ona izan zirenaz
geroz, ziniolarik: Zatozte ni ganat, lanaz akituak
eta nekeetan zirezten guziak, eta nik arinduko
zituztet.
5. Bai segur, nekeetan niz ni, begitartea izer-
di dut, bihotza hersturetan; bekatuek lehertua
naukate, tentazioneek lotsatua, mila jaidura tza-
rrek tinkatzen nute eta nekatzen. Nehork ez nu
laguntzen ahal, nehork ez nezake lohitik athera
zuk baizik, nere Salbatzale Jainko Jauna; nizan
guzia, ditutan guziak zure gain uzten dauzkitzut,
begira nezazun eta bethiereko bizirat hel.
Har eta onhar nezazu beraz, zure Izen sainduaren ohoretan, zure Gorputza hazkurritzat,
eta edaritzat zure Odola eskaini dauzkitatzunaz
geroz. Egizu, Jainko Jauna, nere Salbatzalea,
zure sakramendu hortarat maiz hurbilduz nere
khartsutasuna geroago handiago jar dadin eta
beroago.
5. KAPITULUA
Aldareko sakramenduaren
saindutasunaz. Apheztasunaren
goraz.
1. JESUSEK. Aingeru bat bezain garbi eta Jon-
doni Joane bezain saindu bazina ere, Gorputz
Sainduaren jateko ez zintazke gai, ez eta hunkitzeko bereko. Alabainan Jesusen Gorputzaren
kontsekratzeko, hunkitzeko eta hazkurritzat aingeruen ogiaren hartzeko, nahi bezain saindu izanikan ere, gizonak ez duke zuzenik.
O aphezen kargu espantagarria eta ohore
paregabea, aingeruer ez bezalako ahala eman
baitiotet! Eliza sainduak bere legeen arabera
ordenatu aphezek daukate bakharrik, ezen,
mezaren emaiteko eta Jesusen Gorputzaren kontsekratzeko ahala.
Apheza Jainkoaren lekukoa da egiazki. Jainkoak erran eta manatuaren arabera, Jainko bezala
da mintzo. Jainkoa da bizkitartean sakramendu
horren obratzale nagusia, nehork ikusi gabe ari
dena, oro haren nahi sainduaren azpiko direnaz
geroz eta orok hak manatua dutelakotz egiten.
2. Sakramendu guziz eder hortan, Jainko
boteretsuak errana behar duzu sinetsi, ez
zuhauk uste duzuna edo itxuretarik iduri zaitzuna: beraz ikhara saindu batekin eta jauspenekin
behar zira aldare saindurat igan. Beha zure
buruari eta ikus zer kargua eman dautzun
aphezpikuak, bere eskuak zure gainerat hedatu
dituelarik.
Horra non ziren aphez, mezaren emaiteko
eskuarekin: jarrai zite meza sainduaren khartsuki emaiteari, behar den tenorean, eta zure bizia
dadila izan itzalik gabea. Zure eginbidea ez da
hortakotz arinago; aitzitik, hertsiago dakarrazu
uztarria eta bertze jauntzi batean zintazken
baino sainduago behar zira. Aphez batek bertute
guziez du edertzeko bere arima: bertzeer, bizitze
garbi baten erakuspena du emaiteko. Ez da hala
hulako jendeak bezala edo bertze arruntak bezala bizi behar, bainan zeruko aingeruak eta lurreko jende sainduenak bezala.
3. Bere eliza-jauntziak soinean Jesusen lekuko, beretzat eta gizon guzientzat umilki eta
minki othoitz egiteko da apheza. Aitzinean eta
gibelean kurutzearen itxura dakar, Jesusen oinhazeez bethi dagoen orhoit. Aitzinean kurutzea:
Jesusen urratser ontsa behaturik, jarraikitzerat
khartsuki lehia dakioten. Gibelean kurutzea: bertzeen ganik heldu zaizkon atsegabeen eztiki
jasaiteko Jainkoaren gatik. Aitzinean kurutzea:
bere bekatuez nigar egiteko; gibelean kurutzea:
bertzeak maitez, hauien bekatuez ere nigar egiteko; Jainkoaren eta bekatoreen ararteko Jesusek ezarria dela ez dezan bertzalde ahantz, eta,
Jainkoaren urrikalmenezko grazia ardietsi arte,
othoitz egitetik nola mezaren emaitetik ez
dadien unha.
Meza saindua emaitearekin aphezak Jainkoa
goresten du, aingeruak bozkariatzen eta bera
Elizaren gizon agertzen; biziak laguntzen ditu,
hilak zoriontzen eta bera ongi guziez da jabetzen.
6. KAPITULUA
Komunione aitzineko othoitza.
Zoin handia ziren, Jauna, eta ni
zoin ezdeusa orhoitzearekin, ikharetan nago eta
ni baitan ahalgeturik. Alabainan zu ganat hurbiltzen ez baniz, biziari diot ihes egiten; eta bihotza
lohi baniz hurbiltzen, hasarretzen zitut. Zer egin
beraz, nere Jainkoa, zu nere behar-orduetako
laguntza, eta argia?
1. ARIMAK.
2. Bide xuxena erakats ezadazu, erakats zer
araz, laburzki, nere bihotza aphaint dezakezutan
ni baitarat sartzeko. Jakitea on dut alabainan
nere bihotza nola behar dutan khartsuki eta
jauspenekin aphaindu, nere salbamenduaren
onetan zure sakramenduaren hartzeko edo oraino meza saindu guziz handiaren emaiteko.
7. KAPITULUA
Kontzientziaren ikertzeaz eta
hobetzeko xede zinaz.
Oroz lehen, bihotza zinez umil,
jauspen aphalenarekin, fede osoaz betherik eta
Jainkoaren goresteko xede khartsuenarekin du
behar aphezak aldare saindurat hurbildu misterio sainduen obratzeko, Jesusen Gorputzaren
hunkitzeko eta bere baitaratzeko.
Iker xeheki zure kontzientzia eta, egiazko
urriki eta kobesio umil baten bidez, ahal bezanbat garbi zazu eta argi zure bihotza; haletan non,
zure bekatuen zamaz arindurík, nahasmendu eta
errangurarik gabe hurbil baitzitazken ni ganat.
Duzula barnatik urriki zure bizi guziko bekatuez,
bainan bereziki zure egun orotako hutsez, eta
epherik aski balin baduzu, bihotzez aithor Jainkoari zure jaidura tzarretarik dituzketzun arimako
ithatxurak.
1. JESUSEK.
2. Egizu nigar eta auhen, gorputzeko atseginetarat hain ixuria zirelakotz oraino eta munduari hain josia; zure azturak hain guti direlakotz
heziak; gutizia likitsez hain zirelakotz bethea;
zure gogo-bihotzen zaintzerat hain ezazol; mila
amets ergelek hain ardura lilluratua; kanpoko
gauzetarat hain barreiakor, barneko bildutasunerat hain hurri; irri egiterat eta jostatzerat bain
zalu, nigar egiterat eta urrikitzerat hain uzkur;
ezazoltzerat eta gurikerialat hain lehiatsu, gorputzaren nekatzerat eta arimaren khartsutzerat
hain nagi; berrien ikasteko eta ezdeuskeria
batzuen ikusteko hain begi-luze, ahalge eta laido
jasaiteko izipera; ontasun hanitzen biltzerat hain
aztaparkari; emaiteko hain zikoitz, atxikitzeko
hain tinki; solasetan hain arin, ixilik egoiteari
hain bihurri; zure bizimoldean hain harro, zure
urratsetan hain bazter-nahasle; jan-edanetan
hain sabelkoi; Jainkoaren hitzaren entzuteko
hain elkor; lanaren uzterat hain lerrakor, lan egiterat hain muthiri; kondera perttolietarat hain
atzarri, gaubeila sainduetan hain logale; hok
noiz bururatuko diren hain khexu dirauteno,
othoitzetik gogoa hain urrun; meza emaitean
hain xoriburu, eliza-othoitzetan hain ephel,
komuniatzean hain agor; inguruetarat gogoa
hain zeiharkor, hain bakan zure baitan osoki bildua; hain laster odola jauzia, lagunari zimiko egiterat hain trebe, gaizkiari ohartzeko hain begizorrotz, larderian hain garratz; atseginetan hain
airos, atsegabeetan hain bihozgabe; xede onen
hartzerat hain erne eta hauien bethetzerat hain
nagi!
3. Urrikia bihotzean hutz hoik eta gainerate-
koak aithortu ondoan, zure ahuleziaz auhen ela
bihozmin duzula, xede zin bat har zazu hobeki
bezitzeko eta bertutean urratsez urrats aitzinatzeko. Gero zeure baitan bihotzaren erditik eta
zabalki, aldare gain batean bezala, behin bethikotz zure buruaren eskaintza osoa egidazu nere
Izen sainduaren ohoretan, zure gorputz eta
arima nere eskuko uzten ditutzula arrunt: ara
hortaz Meza sainduaren emaiteko gai izan ziten
eta nere Gorputz Sainduaren hartzeko zure salbamenduaren onetan.
4. Alabainan ez da Jainkoari doazkon eskaintzetan ederragorik ez eta bekatuen garbitzeko
bide hoberik, mezan eta komunionean Jesusen
Gorputza eskaintzearekin batean nork bere
buruaren garbiki eta osoki eskaintzea baino.
Egin-ahala egiten badu gizonak eta bere
bekatuez egiazko urrikia balin badu, barkamendu eta grazia galdez heldu zaitaneko, hitzemaiten diot nik —biziaren Jainkoa niz ni, ezen, eta ez
dut bekatorearen heriotzea nahi, bainan ba ni
ganat itzulirik sainduki dadin bizi— hitzemaiten
diot haren bekatuez ez nizala gehiago orhoituren, bainan oro barkaturen daizkotala.
8. KAPITULUA
Jesusek bere burua kurutzearen
gainean guretzat osoki eman duen
bezala, gu ere osoki eman behar
gitzaizkola.
1. JESUSEK. Kurutzearen gainean besoak
hedaturik eta buluz, zure bekatuentzat Aitari
nere oldez eskaini nizan bezala, nihaurentzat
deusik iduki gabe Jainkoaren baketzeko nizan
guzia emaiteraino, halaber zuk ere, egun orotako mezan, zure burua behar dautazu zeure baitarik eman garbiki eta osoki, zure khar eta indar
guziekin, ahal bezain gogotik.
Zer dautzut oroz gainetik galdatzen? Nere
eskuko osoki jartzerat zitezen lehia. Zutaz kanpo
emaiten dauzkitatzun guziak ez zaizkit deus: ez
ditut zure emaitzak nahi, bainan zu.
Bertze guziak ukanikan ere zuk ni gabe
aski ez zinuken bezala, halaber zure emaitzetarik bihi batek ez nu atsegintzen, ez bazaizkit
2.
eskaintzen zuhau. Zure burua eman ezadazu,
eman osoki Jainkoaren gatik eta zure eskaintza
onharturen dut.
Nizan guzia zure gatik eskaini diot nere Aitari; nere Gorputza eta Odol guzia hazkurri egin
ditut, ni osoki zurea izaitea gatik eta zu nere gelditzeko. Bainan zu baitan biribilkaturik bazaude
eta zure burua ez baduzu nere nahi sainduari
gogotik eskaintzen, zure eskaintza ez da osoa
eta gure artean ez da izanen egiazko batasunik.
Zeure jabe izaiteko grazia ardiestekotz, edozoin
obrari lotu aitzin behar zira zeure baitarik Jainkoaren eskuko jarri.
Nere argiak ardiesten dituztenak eta beren
azturak garaitzen, zendako dira hain guti? Ez
dakitelakotz beren buruari osoki uko egiten. Nik
errana bethi egia da: Orori uko egiten ez duena,
ezin ditake nere dizipulu. Zuk beraz, nere dizipulu izan nahi bazira, ziren guzia eman zakizkit
zure bihotz-olde guziekin.
9. KAPITULUA
Ditugun guziekin behar gitzaizkola Jainkoari
eman eta guzientzat dugula behar othoitz egin.
1. ARIMAK. Jauna, oro zureak dira, bai zerukoak bai lurrekoak. Nizan guzia nahi nitzaitzu gogotik eskaini, eta zure egon nahi niz sekulakotz.
Jauna, nere burua lañoki dautzut egun eskaintzen zure zerbitzuko; har zazu zure eskumenerat, zure ohoreari doakon guziaren egiteko. Har
nezazu egundanik zure Gorputzaren eskaintzarekin batean, ikusten ez ditutan aingeruak hor
berean daudelarik izaitez lekuko; eta egizu nere
emaitza hori nihauri eta zure haur guzier balia
dakigun, salbamenduko.
Bekatu egiten hasiz geroztik hunat zure
aingeruen eta zure aitzinean egin ditutan bekatu
eta huts guziak eskaintzen dauzkitzut, Jauna,
zure urrikalmenduzko aldarearen gainean: zure
amodioaren suan erre ditzatzun oro, kontzientzian utzi dauzkitaten lertzoak berak suntsi
2.
ditzatzun; eta, bihotza hola garbitu ondoan,
bekatuek gal-arazi grazia berriz diezadazun
eman, denak osoki barkaturik; azkenekotz, zure
haurra amultsuki zureganatuz, baketurik harekin
dezazun besarka.
3. Nere hobenak nola ditzazket ordain, bihozmin kiretsenarekin umilki aithortuz baizik eta
zurebarkamendua eskatuz gau ala egun? Othoi,
othoi entzun nezazu; zure aitzinean ahospez
nagonaz geroz, urrikal zakizkit, nere Jainkoa.
Nere bekatuek lazten nute, higuin ditut; hitz dautzut ez nizala gehiago eroriko; nere hutsez nigar
egiten dut eta eginen, bizi nizano; eta, ordaintzekotan, penitentzia egiterat nago nere ahalaren
arabera.
Barka, Jauna, barka nere bekatuak zure Izen
sainduaren ohoretan; salba zazu, othoi, zure
Odol sainduarekin erosia duzun nere arima. O
Jainko urrikaltsua, zure galtzarrean jartzen niz
eta zure eskuetan dut ezartzen nere burua; egidazu othoi zure oneziaren arabera, ez nere maltzurkeriaren eta hobenen arabera.
4. Ttipia izan arren eta eskasa, ni baitan ditaken ongi guzia eskaintzen dautzut, zuk garbi
dezazun eta saindu, onhar dezazun eta zure
gogorakoa izan dadin, hobe dezazun egunetik
egunerat eta nizan bezelako gizon nagi eta
ezdeusa zorionezko zerurat nezazun ereman.
5. Eskaintzen dauzkitzut ere jende khartsuen
nahikunde on guziak, nere burhasoen, adiskideen, anaien, arreben, ahaideen eta zu maitez
niri ala bertzeer zerbait ongi egin daukutenen
beharrak; eskaintzen ere, berentzat eta berenentzat —bai bizientzat, bai hilentzat— othoitzak
eta mezak galdatu dauzkidatenen deiak. Guziek
hauteman bezate beren baitan zure graziaren
laguntza, zure kontsolamenduen indarra; galbideetarik begirazkitzu, eztizkiotzute bihozminak;
gaitz guzietarik arinduak, bozkariotan ditzatzutela beren esker minenak bihur.
6. Bereziki nere othoitzak, mezak eta komunioneak eskaintzen dauzkitzut laidoztatu, histu
edo atsegabean ezarri nutenentzat, edo zerbait
kalte eta bihozmin egin dautatenentzat; halaber,
nere jakinean edo ustegabean, hitzez ala obraz
histu eta zauritu ditutanentzat, bihozmin eta
gaizbide eman diotedan guzientzat, gure bekatuak eta elgarri egin makurrak guzier berdin
barka dietzagutzun.
Khen, othoi, gure bihotzetik, Jauna, gogo
makur, sumindura, hasarre eta eskatimazko
lipizta guziak; khen, othoi, elgarrentzat behar
dugun amodioa hauts edo ttipi dezakeena. Urrikal, Jauna, zure urrikalmendua eskatzen dautzutenez; eman othoi zure grazia beharrean daudener; egizu, bizi huntan zure dohainez gozatzeko
gai izanik, hel gitezen bethiereko bizirat. Halabiz.
10. KAPITULUA
Komunione saindutik ez girela hala
hula baztertu behar.
1. JESUSEK. Maiz joan behar zira graziaren eta
urrikalmenduaren ithurbururat, oneziaren eta
garbitasun osoaren ithurbururat, zure jaidura
tzarretarik eta bekatuetarik sendatzekotz: azkarrago, erneago iharduk dezazun debruaren oldarrer eta zure burua zaint haren sare-ukaldi ixiletarik. Etsaiak, komunione sainduan zer ondorio
onak darraizkon eta komunionea zer sendagailu
gaitza den badakielakotz, bere zazpi egin-ahalez
bermatzen da giristino khartsuen mahain saindutik baztertzerat eta urruntzerat.
2. Komunione sainduaren egiterat doatzilarik
dituzte, alabainan, batzuek tentazione bortitzenak jasaiten debruaren ganik. Aingeru tzar hau,
Job sainduak zion bezala, Jainkoaren haurren
arterat dathor, bere ohiko maltzurkeria herratsuaz heien nahasterat, izitzerat, herabetzerat,
heien kharraren ttipitzerat edo fedearen kordokatzerat, komunione sainduari uko egin dezoten
edo mahain saindurat epheltasunekin ditezen
hurbil.
Bainan haren maltzurkeriaz eta hak egorri
gogoeta tzarrez, hok nahi bezain izigarriak eta
lizunak izanikan ere, ez duzu zeren axola: kaskoari behera aurtizkiotzu denak. Aingeru ahalgegarri hori erdeinatu behar duzu eta trufatu; haren
tarrapatek nahi bezanbat nahasirik ere, ez duzu
zeren komunione saindua utz.
3. Komunione sainduak maiz poxelu du ere
khartsu beharrez dukezun griña handiegia eta
kobesatu nahiz dukezun keska. Egizu jende
zuhurrek errana eta utz behar gabeko keskak
eta griñak: Jainkoaren graziari poxelu egiten
diote eta bihotzean kharra dute ezeztatzen.
Ez utz komunione saindua, aphur bat nahasia
zirelakotz eta kontzientzian baduzulakotz zerbait
errangura; bainan kobesa zite lehen bai lehen
eta bertzeek egin dauzkitzuten laidoak barkazkiotzute gogotik. Zuhauk norbaiti hoben egin
badiozu, umilki galda zozu barkamendu eta Jainkoak gogotik barkaturen dautzu.
4. Kobesioaren edo komunionearen luzatzeak
zer duke onik? Bihotza garbi zazu lehen bai
lehen, aurtik laster pozoina. Sendagailuaren hartzerat ernatuz, bethi luzatuz baino hobeki zoazke. Egun aitzakia baten gatik gerorat uzten
baduzu, bihar orobat handiago batek zitu gibelaraziko; hola luzaz egon zitazke komuniatu gabe
eta komuniatzeko geroago utiago zinitazke on.
Zure oraiko epheltasuna eta nagikeria inharroskitzu lehen bai lehen griñaturik eta nahisirik
luzaz egoiteak deus, onik ez du, traba batzuek
mahain saindutik urrun atxik zitzaten ere ez.
Aitzitik, komuniatu gabe luzaz egoitea kaltekor
duzu biziki, nagitasun handi bat darraio bethi
kasik.
Oi deitoragarria! giristino ephel eta ezazol
batzuer estakuru guziak on zaizkote kobesatu
gabe egoiteko luzaz eta ondorioz komuniatu ere
gabe, bere buruaren hobeki zaintzeko beharretan ez izaitea gatik.
5. Nigar-egingarria! Komunione saindutik
hoin errexki urruntzen direnek, zoin guti nuten
maite, eta zoin guti diren khartsu! Zoin den
dohatsu eta Jainkoak zonbat duen maite, bihotza
bethi zilhar daukan gizona, hain zilhar non egun
oroz komuniatzeko on baita, gogotik komunia
bailezake ere, haizu balitz eta bertzeak ohartu
gabe egiten ahal balu!
Norbait artetan komuniatu gabe balin badago umiltasunez edo zerbait aitzakia zuzenez,
ohore hari, Sakramendu horrendako duen jauspenarentzat. Bainan epheltasunez badago
mahain saindutik urrun, bere burua behar du
akulatu eta bere ahal guziaz aitzinerat urrats
egin. Jainkoak lagunduko du haren nahikundea,
nahikunde onari baitu bereziki behatzen Jainkoak.
Ez komuniatzeko zerbait aitzakia zuzen
ukanikan ere, komuniatzeko nahikari eta ona
balin badu norbaitek, ez da sakramendu horren
ondorio onez gabeturik egonen. Alabainan giristino jarraiki edozoin egun oroz eta tenore guziez
komunia ditake gogoz, eta komunione horri
6.
ondorio hoberenak datxizko; bizkitartean, egun
batzuez eta behar orduetan, amodio eta jauspenekin behar duzu Salbatzalearen Gorputz Saindua egiazki bihotzeratu, zure atsegina baino
gehiago Jainkoaren ohorea eta ospea bilhatzen
ditutzula.
Inkarnazioneko misterioa eta Jesusen oinhazeak gogoan derabiltzan aldi oroz, halaber Jesusen amodioak bihotza sustatzen dion aldi guziez,
gogoz komuniatzen da giristino bat eta ikus ez
dezaken grazia batek azkartzen du.
7. Besta buruetan edo komuniatzea ohi duen
egun batzuetan baizik bere bihotza aphaintzen
ez duena, ardura erdi-larre izaiten da komuniatzeko. Dohatsu, bere burua osoki ezeztaturik
Jainkoari emaiten diona, meza emaiten duen edo
komuniatzen den aldi oroz!
Meza emaitean ez izan zaluegi ez hurriegi,
bainan atxik zure herritarrer doakoten izar¡ ona.
Ez zira bertzeentzat akitgarri ez lotsagarri behar,
bainan ba buruzagiek manatu malda erditan
duzu egon behar; ikusiz, ez nondik duken gozo
gehiago zuhauren bihotzeko kharrak, bainan
nola ditaken hobe jendearen harat-hunatentzat.
11. KAPITULUA
Komuniatzea eta Liburu Sainduen
irakurtzea guziz beharrezko direla
arima jarraikiarentzat.
1. ARIMAK. O Jesus guziz gozoa, arima khar-
tsuarentzat zer atsegina zure mahainean zurekin
jartzea: han, o arima khartsuaren amodio bakharra, bere bihotzaren gutizia guzien gainetik gutiziatu behar zituena, han zure Gorputz Saindua
diozu jaterat emaiten, ez bertzerik.
Niri ere gozo litzaiket zure aitzinean nigar
zonbaiten ixurtzea zu maitez eta, santa Madalenak bezala, nere nigarrekin zure oinen bustitzea.
Bainan khar saindu hori non kausi? Nigar sainduen ithurburua non aurki?
Bai segur, zure aitzinean eta aingeruen aitzinean nere bihotz guzia sutan behar litake jarri
eta bozkarioarekin nigarrez urtu. Hor zitut alabainan, sakramendu hortan, egiazki hor, nahiz
bertze itxura batzuen azpian gorderik zauden.
2. Izaitez eta Jainko bezala duzun distiradura
nere begiek ez lezakete jasan, eta izaitez dariozun argia estaltzen ez bazinu, mundua suntsitua
litake. Sakramendu hortan beraz gorderik balin
bazaude, bere ahuleziaren gatik zaude hola gordea.
Aingeruek zeruan adoratzen dutena, nere dut
egiazki eta hor adoratzen nik ere; bainan nik
fedearen bidez baizik ez dut ikusten oraino, hek
aldiz den bezala eta estalgirik gabe. Egiazko
fedearen argia aski behar zait niri eta argi horri
jarraiki behar nitzaio bethiereko egunaren argia
jeiki arte, itxuren itzalak suntsitu arte.
Bainan itzalik gabeko equn hura jitearekin, ez
da gehiago sakramendurik izanen, dohatsuek
zeruan ez dutenaz geroz sakramenduetako sendagailuen beharrik. Bozkariotan daude alabainan alderat Jainkoaren aitzinean, haren ospea
bekoz beko ikusten dutela; Jainkozko argian igeri
bezala eta berak argi bilhakatuak, Jainko gizon
egina gozatzen dute, haste hastetik zen bezala
eta bethi dagon bezala.
3. Gauza espantagarri hoitaz orhoitzen niza-
larik, arimako kontsolamenduak berak dorpe
zaizkit eta higuingarri; munduan ikusi eta entzun
guziak, ezen, ezdeustzat dauzkat, nere Jainkoa
bere ospearen distira osoan ikusiren ez dutano.
Hor zitut lekuko, Jauna, ez dutala nehon kontsolamendurik, pausurik ere ez kreaturetan aurkitzen; ez dezaket aurki zu nere Jainko, bethierean begiretsi nahi zituzketanaren baitan baizik.
Ez ditakeena da bizkitartean hori, gorputz hilkor
hunekin deramatano nere bizia. Pazientzia handi
bat hartzeko dut beraz, nere nahikunde guziak
zure nahiaren azpiko daudela.
Alabainan, Jauna, zeruan jadanik zurekin bozkariotan diren sainduak ere, lur gainean zireno,
fede eta pazientzia handiekin zauden zure egunaren aiduru. Hek sinetsi dutena sinesten dut nik
ere; hek zailki igurikatu dutena igurikatzen dut
berdin nik; zure graziaren laguntzarekin heltzea
badut uste nik ere hek heldu izan diren lekurat.
Anartean, sainduen erakuspenek azkarturik,
fedearen arabera biziko niz. Kontsolatzeko eta
argitzeko ukanen ditut bertzalde Liburu Sain-
duak, eta, oroz gainetik, sendagailu eta iheslekutzat zure Gorputz Saindua.
4. Lur huntan beraz bi gauza ditut baitezpada
behar, bata eta bertzea gabe ezin jasana bailitzaiket bizia. Gorputz barnean bahitua, bi gauza
ditut eskas: jatekoa eta argia. Bada, arimaren
nola gorputzaren hazteko zure Gorputz Saindua
hazkurritzat eman daukuzu; eta argitzat zure
hitza aitzinean ezarri. Bi gauza hoik gabe ez nintzan ontsa bizi ahalko: Jainkoaren hitza baita arimaren argia; zure Gorputza, bizitzeko behar den
ogia.
Erran ditake badirela bi mahain, Eliza sainduaren ontasunen artean ezker eta eskuin ezarriak. Lehen mahaina: aldare saindua eta hunen
gainean Ogi sakratua, erran nahi baitut Jesusen
Gorputz sakratua. Bigarrena, Jainko-legearen
mahaina: hunek dauka erakaspen saindua,
egiazko fedea zoin den erakasten daukuna, —
tenploko oihalaren barneraino, Sainduen Saindua dagon lekurat xuxen geramatzan legea.
Eskerrak zuri, Jesus Jauna, o bethiereko
argiaren argia, eskerrak erakaspen sainduaren
mahainarentzat, —zure zerbitzari Profeten,
Apostoluen eta bertze erakasleen bidez eman
daukuzunarentzat.
5. Eskerrak zuri, gizonen Kreatzalea eta Eros-
lea, mundu guziari zure amodioaren erakustea
gatik, aphairu espantagarri bat aphaindu daukuzuna. Aphairu hortan ez daukuzu zure itxuralako
bildotsa emaiten jaterat, bainan ba zure Gorputz
guziz Saindua eta zure Odol sakratua. Aingeruak
gurekin parteliar diren aphairu saindu hortan, —
nahiz gozakari biziagoarekin hek—, zure erakaspenari dauden guziak bozkarioz gainditzen ditutzu; bihotza zoratzen diote Odol sainduak, zeruko zorion guziak berekin baitauzka.
6. O zoin den handi apheztasuna eta ohoragarri! Ahala zuk emanik, aphezen hitz sainduek
dezakete alabainan Jainko Jauna aldare gainean
ogi eta arnoaren orde-araz; aphezek ezpainez
Jainko Jauna eskerrekin gorets dezakete, beren
eskuetan atxik, beren ahorat ezar eta bertze
giristinoer eman.
O zoin garbiak behar dituzten eskuak, zoin
garbia ahoa, zoin saindua gorputza, bihotza zoin
xahua, garbitasunaren kreatzalea hain ardura
dutenaz geroz jaten! Jesu-Kristoren Sakramendua hain ardura hartzen duen aphezaren ahotik
ez da athera behar solas saindu, zuzen eta ondorio onekorik baizen.
7. Jesu-Kristoren Gorputzaren begirestea ohi
duten begiak izan bedite behakoz begiratu, so
lizunik gabeak; zeru-lurren Kreatzalea noiz-nahi
hunkitzen duten esku hek, zerualde erabiliak,
gaizkiaren kotsutik xahu. Aphezarentzat guziz
da errana Liburu Sainduetan: Izan saindu, ni
zuen Jainko Jauna saindu bainiz.
8. Zure graziak lagunt gitzala, Jainko guziz
boteretsua, gu aphez girenak, apheztasunari
doakon bezala zerbitza zitzagun, othoitzerako
khar egiazko batekin eta kontzientzia garbi. Eta
ez bagitazke behar ginuken bezain sainduki bizi,
emaguzu bederen gure bekatuentzat zinez nigar
egiteko grazia: halaber oraidanik khartsukiago
zerbitzaturen zitugulako xedearen umilki hartzekoa.
12. KAPITULUA
Komuniatzerat doanak artha
handienarekin behar duela bere
hihotza aphaindu.
1. JESUSEK. Ni niz! garbitasunaren adiskidea
eta ni ganik dathor arimaren saindutasuna.
Bihotz garbiaren ondotik nabil eta han dut nere
pausa-lekua. Aphaint ezadazu jan-toki handi bat
eta Bazkoko bildotsa zure etxean janen dut nere
dizipuluekin.
Zure ganat jin eta zu baitan egon nadin nahi
baduzu, aurtik zazu altxagarri zaharra eta garbi
zure bihotzaren barnea. Khen handik munduko
gogoetak eta jaidura tzarren burrunba. Bazterreko hegatz-azpi batean nigar-ttinttaka ari den
etxe-txoria bezala, erabilzkitzu bihozminekin
gogoan zure bekatuak.

- Parts
- Jesu-Kristoren imitazionea - 01
- Jesu-Kristoren imitazionea - 02
- Jesu-Kristoren imitazionea - 03
- Jesu-Kristoren imitazionea - 04
- Jesu-Kristoren imitazionea - 05
- Jesu-Kristoren imitazionea - 06
- Jesu-Kristoren imitazionea - 07
- Jesu-Kristoren imitazionea - 08
- Jesu-Kristoren imitazionea - 09
- Jesu-Kristoren imitazionea - 10
- Jesu-Kristoren imitazionea - 11
- Jesu-Kristoren imitazionea - 12