Jesu-Kristoren imitazionea - 10
dut hura, nere burua hari agertuko diot eta nerekin dut jar-araziko nere Aitaren erresuman.
5. ARIMAK. Jesus Jauna, zure erranaren, zuk
hitzemanaren arabera egina izan bedi: zuri
esker, negurririk gabeko zorion hartaz izan nadila gai. Zure eskuetarik hartzen dut, ba hartzen,
kurutzea; eremanen dut, ba eremanen zuk nahi
ukan duzun bezala, hil artio.
Zinez, jainkotiarraren bizia kurutze bat da,
bainan zeruko osperat deramana. Abiatu niz;
gibel egiterat ez niz haizu; gelditzerik ez dut.
6. Ea, aneia maiteak, goazen elgarrekin:
gurekilan izanen da Jesus. Jesusen gatik dugu
hartu kurutzea, Jesusen gatik dezagun ereman
bururaino. Jesus izanen da gure laguntzalea,
gure aitzindari eta biderakusle den bezala. Horra
gure Erregea aitzinean doakigula; gure alde joko
du haren besoak. Garraizkiola gizonki; nehor ez
bedi izi; gauden gogo bethez galtzeari gudu hortan; bainan ohorea ez dezagun beltza, Kurutzeari ihes eginez.
57. KAPITULUA
Nehork ez duela behar etsitu, huts
zonbaiten gatik.
1. JESUSEK. Nere haurra, zorion aldartetan
botz eta khartsu baino, nahiago zitut nahigabetan jasankor eta umil ikusi. Zendako ilhun, jendeek gain emaiten dautzuten huts ttipi baten
gatik? Handiagoa izan balitz ere, ez zinuken
gogoetatzerik. Utz elheak erortzerat. Egina zaitzun zimikoa ez da lehena, badakizu holako
baten berri; ez da ere izanen azkena, luzaz bizi
bazira.
Baduzu bihotzik aski, deus khexabiderik gertatzen ez zaitzunean. Kontseilu onen ere emaiten badakizu eta elhe onez bertzeen pizkortzen;
bainan, bat-batean nahigabeak jo orduko, horra
non ziren zuhau argi eta indarrik gabe. Beha zonbatetaraino ziren beratza, gauzarik ttipienetan
hoin ardura ikusten duzun bezala, eta bizkitartean Jainkoaren oldez da hori, nahi baitu salba
ziten.
2. Khen ahal bezanbatean bihotzetik pilpirak;
atsegabeak hunkitzen badu, gaina har bezo
berehala, lotsa nagusitzerat utzi gabe. Jasan
bederen pazientziarekin, ez badezakezu arraiki
jasan. Zerbait entzunik bihozmin baduzu eta
sumintzen bazitu, zaude eztiki; zure ahotik atheratzerat ez utz deus, jende ahulak ahalge ditazkeenik. Zure zainak laster jabalduko dira eta
itzultzearekin graziak gozatuko dautzu bihotzeko
kiretsa.
Bizi niz bethi, dio Jaunak, zure laguntzeari
nagola eta sekula baino gehiago zure kontsolatzeari, baldin niri fidatzen bazira eta dei egiten
badautazu khartsuki.
3. Izan bihozdunago eta gehiagoren jasaiterat zaude. Ez dira oro gal, atsegabeak eta gudu
bortitzak maiz gainerat dituzulakotz. Gizon zira,
ez Jainko; gorputz zira, ez aingeru.
Bertutearen ozka berean nondik zindagozke
alderat, aingeruek zeruan eta lehen gizonak
lurrean ez dutenaz geroz iraun ahal ukan? Auhenetan daudenak nik arintzen ditut eta salbatzen;
eta beren ahuleziaren berri dakitenak, nere Jainkotasunerat nik altxatzen.
4. ARIMAK. Jauna, goretsia izan bedi zure
hitza, nere ahoarentzat erlearen eztia baino
eztiagoa den zure hitza. Hoinbertze atsegabeen
eta hersturen erdian zer egin dezaket nik, zure
elhe onek altxatzen ez banute?
Azkenean zeruratzen baniz, zer zaiket jasaitea, jasanik ere hoinbertze? Emadazu heriotze
on bat; mundu huntarik bertzeratze dohatsu bat
duketala zu ganik. Orhoituz nitaz, nere Jainko
Jauna, bide xuxenaz nezazula ereman zure erresumarat. Halabiz.
58. KAPITULUA
Gure ikusmenetik gorago ez dugula
zeren beha; Jainkoak beretzat
dauzkan jujamenduetan ez dugula
sartzerik.
1. JESUSEK. Begirautzu, nere haurra, zure adi-
menduaz goragoko zeretan eztabadan artzetik
eta Jainkoaren jujamendu gordeen kitzikatzetik;
zendako den bat debalde utzia eta bertzea graziaz gaindika bethea; zendako den hau auhenez
ithoa eta bertze hura ohorez estalia. Gizonen
argi guziez gorago daude gauza hoik; gizonaren
adimendu eta jakitate guziak ez du Jainkoaren
jujamenduen xilatzeko ahalik.
Beraz etsaiak holako tirriak igortzen dauzkitzularik edo oraino lagun begi-luze batzu gauza
hoik jakin beharrez dabiltzalarik, ihardets zuk
profetarekin: Zuzena zira, Jauna, eta zuzenak
dira zure jujamenduak. Edo oraino: Egiak dira
Jainkoaren jujamenduak eta berenaz zuzenak.
Gizonak nere jujamenduen beldurti behar du, ez
zilatzale, haren adimenduaz gorago direlakotz.
2. Sainduen merezimenduak ere ez hazta;
heien gainetik ez kalapita, zoin den sainduago
edo zeruan handiago. Hortarik dira sortzen ardura eztabada alferrak eta aharrak; burgoikeria eta
urgulua du hazten, bekaizgoa pizten eta herra,
hau ari dela saindu baten goresten, hura bertze
saindu batez espantuka.
Holako zeretan sartzeak ez dakar gibelondorik deus; dena, sainduer gaitzi zaiote; Jainkoa,
ezen, ez da lipiztari, bainan baketiar, eta bakea
egiazko umiltasunari datxiko, ez urgulari.
3. Batzuek saindu bat maiteago dute bertze
bat baino; bainan hortan beren bihotzak derabiltza, Jainkoak baino gehiago. Saindu guziak nik
ditut eginak, nik graziaz duntuak, nik saristatuak
zeruan.
Heien artean nork zer merezimendu duen
badakit nik; ukan dituzten grazia guziz gozoak
nik emanak naizkoten aitzinerat; mendeak
mende ziren baino lehen, nere hautetsiak ezagu-
tzen nituen. Nik ditut mundutik bereziak, ez nute
hek hautatu lehenik; nere graziaz deitu ditut eta
nere urrikalmenduan nereganatu. Gudu mota
askoren artetik nik ditut athera, atsegin espantagarrienak heien bihotzerat nik ixuri, iraupena nik
diotet eman, heien pazientzia nik saristatu.
Azkena ezagutzen dut nola lehena, eta
direnak oro negurririk gabeko amodio batez ditut
besarkatzen. Nere saindu guzietan ni nuzu behar
goretsi, oroz lehen ni benedikatu eta ohoratu,
nik ditut guziak hoin gora altxatu bethiereko
ospean, aitzinetik gai ez zirelarik hautetsi bainituen.
Saindu ttipienetarik bat gutiesten duenak,
handiena ez du goresten, handia, ezen, eta ttipia
nik eginak ditut. Saindu bat aphaltzen duenak,
zeruan diren bertze saindu guziak eta nihau gitu
aphaltzen.
Saindu guziak amodiozko lokarri batek elgarri josirik dauzka: denek gogo bera dute, nahi
bera, eta orok elgar maite dute maitetasun
beraz.
4.
5. Bainan oraino gehiago dena, beren burua
eta merezimenduak baino maiteago nute ni.
Beren buruaz gorago nik altxaturik, berentzat
zuten amodioa suntsiturik, nere amodioan osoki
barna daude, eta ni baitan pausaturik gozagarrizko bake batean. Deusek ez ditu handik baztertzen ahal, ez histen ahal; bethiereko Egiak
bethetzen dituela, amodio ezin hil batek sutan
dauzka.
Gizon lurtiarrak ez ditezela beraz sainduak
zer eta nola diren ondotik ibil, beren atsegin
makurren berri baizik ez dakitenaz geroz. Sainduen ospea ttipitzen dute edo handitzen beren
ixuriaren arabera, eta ez bethiereko Egiaren araberan.
6. Asko ez-jakinean mintzo dira: heien artean
guziz, Jainkozko argiak hunkitzen ez dituenak,
bakan baitute hok norbait maite buruzko amodio
garbi, oso batez. Bihotzeko ixuri batek, gizonaren gizonerako amodio batek deramatza holako
edo halako sainduaren alde; uste baitute zeruko
bizia lurreko biziaren idurikoa dela. Bainan lurtia-
rrek uste dutena bertzerik da, bertzerik, Jainkoak
argitu gizonek ikusten dutenetik.
7. Beraz, nere haurra, zure jakitateaz gorago
diren gauza hoitan ez zirika zure adimendua;
izaitekotz, artha handienarekin lehia zite egun
batez Jainkoaren erresuman leku baten hatzemaiterat, azkena bada ere izanen.
Zeruan nor den sainduena eta handiena norbaitek balaki ere, zendako luke ezagutza hori,
umil ez badago nere aitzinean eta nere Izen saindua goresten ez badu are gehiago? Bere bekatuen izigarriaz, bere bertuteen ttipiaz orhoit
dena, ikusiz sainduen saindutasunetik zonbat
dabilan urrun, Jainkoak hura maiteago du,
zeruan zoin den saindu handiena edo ttipiena ari
dena baino.
Khartsuki sainduen othoiztea eta, umil bihotza, heien arartekotasunaren eskatzea hobe da
biziki, zer eta nola diren behar gabe bilhatzea
baino. Sainduak botz dira, osoki botz beren
dohatsuan, bertzerik zer dukezu jakin beharrik
hetaz? Nola diren badakizunaz geroz, zendako
erabil zure mihia solas alferretan?
8. Beren merezimenduez ez dute espanturik
sainduek; beren baitarik deus onik ez dutela aithortzen dute eta duten ongi guzia niri bihurtzen,
ezen nik emanak daizkotet oro, nere negurririk
gabeko amodioan. Hain nute maite eta zorionez
hain dira betheak non, heien ospeak deusik ez
baitu eskas eta heien zorionak ez baituke eskasik deus.
Saindu guziak zonbat ere baitira zeruan gorago, hanbatez dira beren baitan umilago, hanbatez ere nitarik hurbilago, eta nik hanbatez ditut
maiteago hek. Hortakotz da errana: beren koronak Jainkoaren oinetarat aurtikirik, ahospez erori
zirela Bildotsaren aitzinean eta menderen mendetan bizi dena adoratu zutela.
9. Hanitzak badaude nor othe den zeruetan
handiena, ez dakitelarik ttipienen artean sartzeko gai ditazkenetz berak. Zeruan oro handi dira,
ttipienak ere, oro Jainkoaren haur deituak izanen
baitira eta deitu bezala izanen. Ttipiena gizadi
handi baten buruzagia bezala izanen da, bekato-
reak bizitze luze baten ondarrerat ez duelarik
aurkituko heriotzea baizik.
Nere dizipuluak elgarri baitzauden nor othe
den zeruetan handiena, nik hauxe nioten ihardetsi: ez bazirezte itzultzen gaizkitik ongirat eta
haur ttipien idurikotzen, zeruko erresuman ez
zirezte sartuko. Nork ere baitu bere burua aphalduren haurño hunen heinerat, hura da handiena
izanen zeruko erresuman.
10. Zorigaitz, beren burua haurñoek bezala
aphaldu gogo ez dutener: zeruko athea hain da
aphala non, ez baitira sartu ahalko. Zorigaitz
ere, beren atseginak lur gainean hartzen dituzten aberatser, gabezian daudenak sartzearekin
zeruan, kanpoan baitagozke hek orrobiaka.
Eta zuek, jende xumeak, alegera zitezte eta
bozkaria: zuendako baila Jainkoaren erresuma,
baldin egiari doakon bidez bazabiltzate.
59. KAPITULUA
Nork bere esperantza eta fidantza
xoilki Jainkoa baitan behar dituela
jarri.
1. ARIMAK. Jauna, bizi nizano, zeri edo nori
berma? Zerupean ageri diren guzietan nor da
nere atsegin handiena? Ez othe zu, nere Jainko
Jauna, negurririk gabe urrikaltsu zirena? Non
izan niz ontsa zu gabe? Non gaizki zurekin?
Gabezian nahiago dut zu gatik, aberats baino zu
gabe. Lur gainean ibilkari nahiago dut zurekin,
zu gabe zeruaz gozatzale baino. Zu non, zerua
han; zu non ez, heriotzea han eta ifernua.
Zu zira nere gutizia guzia, zure ondotik behar
niz beraz hasperenka, auhenka eta othoizka ibili,
Zuri baizik ez nitake osoki fida, laguntza zu baitan baizik ez dezaket igurika behar-orduetan,
nere Jainkoa. Zu zira nere esperantza, zu nere
fidantza, zu bethi nere kontsolatzale jarraikiena.
2. Oro beren onaren ondotik dabiltza: zuk
nere aitzinamendua eta nere salbatzea duzu
xoilki bilhatzen eta oro nere ontzekotan ditutzu
antolatzen. Guduen eta nahigabeen erdian uzten
nuzularik ere, nere geiagotzea gatik zira ari: ara
hortaz frogatzen ohi baititutzu maite ditutzunak.
Eta ez zitut gutiago maitatu behar, ez gutiago
laudatu nere gorabeheretan, kontsolamendu
handienez bethetzen banintuzu baino.
3. Zu baitan beraz, Jainko Jauna, dut finka-
tzen nere esperantza guzia eta nere ihes-lekua,
zure eskuetan ezartzen nere nahigabe eta herstura guziak: zutaz bertze guziak aldakor baitzaizkit eta ahul.
Adiskide hanitz ukanikan ere, lagun azkarrenek lagundurik ere, jende zuhurrenek behar
bezala argiturik ere, jakintsu handienen liburuek
bihotza goraturik ere, nere buruaz jabetzeko
ontasun handienak bildurik ere, leku gordeenean eta laketgarrienean gorderik ere, zertan
nitazke, zuk ez banuzu laguntzen, gerizatzen,
azkartzen, goratzen, argitzen eta begiratzen?
4. Bakea eta zoriona iduriz dakarten gauzak
deus ez dira zu gabe; egiazko zorion mikorik ez
dute emaiten. Zu zira beraz guzien burua, biziaren ithurburua, jakitate guzien erroa; eta oroztik
gainetik zuri bermatzea eta zure zerbitzariaren
atseginik altxagarriena.
Nere begiak zuri buruz dauzkat; zure eskuetan jartzen niz, nere Jainkoa, urrikalmenduen
ithurria. Zerutik benedika eta saindu zazu nere
arima, zure egoitza sainduaren han egiteko, zure
bethiereko ospearen han finkatzeko, eta zure
Jainkotasunari aiher ditakeenik ez dadin ere han
aurki deus.
Guziz ona eta urrikaltsua zirenaz geroz, beha
ezadazu othoi; ilhunbetan eta herioarekin borroka zutarik urrun dabilan zerbitzariaren othoitza
entzun zazu. Bizi huntako galbideen erdian geriza zazu eta begira zure zerbitzari xumearen
arima; zure graziak lagunt beza eta ereman,
bakezko bidean gaindi, bethiereko Argiaren
egoitzarat. Halabiz.
LAUGARREN LIBURUA
SAKRAMENDU SAINDUAZ
Mahain saindurako Jesusen dei
khartsua.
JESUSEK. Zatozte ni ganat, lanaz akituak eta
nekeetan zirezten guziak, eta nik arinduko zituztet. Nik emanen dautzuetan ogia, nere haragia
da, munduari bizia emanen diona. Har zazue eta
jan: hau da nere Gorputza, zuentzat emaiten
dutana; egizue hau nere orhoitzapenetan. Nere
haragia jaten duena eta nere odola edaten, ni
baitan dago eta ni haren baitan. Nik zuer erran
hitzek egiazko argia eta bizia dauzkate.
LEHEN KAPITULUA
Zonbat jauspenekin dugun behar
Jesus bihotzeratu.
1. ARIMAK. Zure hitzak dira hoik, o Jesus, bethiereko Egia, nahiz ez ditutzun oro egun berean
erranak, nahiz ez ditugun oro leku berean irakurtzen. Zureak direnaz geroz eta egiak, eskerrekin
eta fedeekin ditut behar hartu. Zureak dira, zuk
erranak direnaz geroz; nereak ere dira, nere salbatzeko erranak ditutzulakotz.
Zure ahotik zorionekin hartzen ditut, nere
bihotzean barnago sartzeko. Sustatzen nute hitz
ezti, gozo eta amultsu hoiek; bainan nere bekatuek lotsaturik naukate eta nere bihotzeko lohiak
sakramendu guziz saindu hortarik urruntzen nu.
Zure hitz amultsuek biltzen nute zu ganat, nere
bekatuen haztak aldiz tokiari lotzen.
Manatzen dautazu, zeruan zurekin nahi
baniz, fidantzarekin mahain saindurat nadin hurbil eta, bethiereko biziaz eta ospeaz nahi baniz
2.
jabetu, zerutikako Ogitik jan dezatan. Zatozte ni
ganat, diozu, lanaz akituak eta nekeetan zirezten guziak, eta nik arinduko zituztet. O hitz ezti,
maitagarria bekatorearen beharrientzat! Zuk,
nere Jainko Jauna, gizon ezdeus eta herbaila zure
Gorputz Sainduaren jaterat deitzen duzu! Bainan
ni nor niz, Jauna, zu ganat hurbiltzerat ausartatzeko? Zuk, zeruetako eremuen eremuak bethetzen ditutzunak: Zatozte ni ganat! diozu.
3. Zeren gatik zure jauspen urrikaltsu hori,
zeren gatik holako dei amultsua? Nondik ausarta
ni zu ganat, nihauren baitan fidantza zerbait
eman dezaketan onik deus ikusten ez dutana?
Nola zuri idek nere etxeko athea, zure begitarte
guziz amultsua hainbertze aldiz laidoztatu ondoan?
Aingeruek ikharetan zituzte adoratzen, sainduak zure aitzinean beldurrarekin josiak daude,
eta: Zatozte guziak ni ganat, zuk diozu! Zuhauren ganik ez balitz dei hori, Jauna, egia dela nork
sinets? Eta hurbil gaizkiotzun zuhauk ez bazinauku manatzen, gutarik nor mentura?
Noe gizon sainduak, bertze zonbaitekin
bere buruaren salbatzekotan, arkharen egiten
ehun urthe zituen eman: eta nik nere burua nondik dezaket aphain oren bat barne, zeru-lurren
egilearen bihotzeratzeko doakon jauspenarekin?
Mois zure zerbitzari handi eta adiskide bereziak, ezin ustelduzko zurez moldatu zuen arkha
bat, urre garbienaz aphaintzen zuelarik, legearen bi harri-lauzen ezartzeko barnean: eta nik,
nizan bezalako har-joak, nondik duket lege-egilearen eta bizi-emailearen hain errexki nere baitarat hartzeko kopeta?
Salomon Israelgo errege zuhurrenak zazpi
urthe eman zituen tenplo espantagarri baten
eraikitzen zure Izen Sainduaren ohoretan; bururatu ondoan eskaini zautzun, eskerrak zaizkitzula bihurtzen zortzi egunez; eta, turrutek bazter
guziak inharrosten zituztela, oihuka ari zelarik
jendea bozkarioz, ospe handitan pausatu zuen
batasunezko arkha aitzinetik berezia zaion
tokian. Eta nik, gizonetarik herbailenak eta
ezdeusenak, oren erdi bat doi-doi ez baineramake khartsuki, —ha! oren erdi bat baino gutiago
4.
higatu banu behin behar bezala!— nola zitzazket
sar-araz nere etxean?
5. O nere Jainkoa, zer kharrarekin lehiatu
diren gizon saindu hoik guziak zuri atsegin egiterat! Eta nik ondikotz zoin guti dutan egiten! Zoin
den laburra, komuniatu aitzin, nere bihotzaren
aphaintzen deramatan ephea! Bakan niz nere
baitarat osoki biltzen, bakanago nere gogoa
bateie barreiatu gabe egoiten.
Bizkitartean zure aitzinean, nere Jainkoa,
behar ez bezalako gogoeta bihirik ez lakiket jin
behar, ez eta lurreko deusek ez nehork gogoa
hartu: bihotzeratu behar dutana, ez aingeru bat,
bainan aingeruen Nagusia bera denaz geroz.
6. Batasunezko arkha, barnean zauzkan gauzekin, eta zure Gorputz guziz garbia, bere ezin
erranezko bertuteekin, ez dira bat bertzearen
bethe, hurbilik ere; ez elgarren bethe halaber
Juduek legearen arabera egiten zituzten sakrifizoak eta zure Gorputzeko sakrifizoa, hek itxurazkoak baitziren eta heien eskasa hunek baitu orai
osoki estaltzen.
Zendako beraz ez dut su gehiago zure
aitzinean? Zure Gorputz Sainduaren jateko zergatik ez dut bihotza khar gehiagorekin aphaintzen, ohiko Patriarka eta Profeta saindu hek, bai
eta errege eta aitzindariek beren azpiko zituzten
jende guziekin, hainbertze artha ukan dutenaz
geroz zorzaizkitzun ohoreen bihurtzeko?
7.
8. David errege guziz khartsua bere indar
guziez jauzika arizan zen batasunezko arkharen
aitzinean, Jainkoak haren arbasoer egin ongien
orhoitzapenetan; asko musika-tresna mota ere
egin-arazi zuen; psalmo batsu moldatu, gero jendeak bozkariotan kantatzen zituenak; berak
halaber, Izpiritu Sainduaren graziak gogoa beroturik, xirribinka joz errepikatzen zituen; erakatsi
zuen Israelgo jende guzier nola beren bihotz
guziaz Jainkoa gorets; erakatsi oraino, elgarrekin
Jainkoaren ohoratzen eta handiesten egun oroz.
Batasunezko arkhak holako kharra eta Jainkoaren alderat holako ohoreak sortzen bazituen
orduan, zer sua eta jauspena ez dugu behar, nik
eta giristino guziek, Sakramendu Sainduaren
aitzinean, Jesusen Gorputz guziz Sainduaren
jaterat goatzilarik!
9. Hanitzak tokiz toki badabiltza Sainduen
erreliken ikusteko; harriturik daude hek egin
gauzak entzutearekin, heien ohoretan altxatu
eliza ederrak ikustearekin; heien hezur saindu
zetaz eta urrez estalientzat badute behako eta
musu: eta zu, hemen zitut aldare gainean, nere
aitzinean, zu nere Jainkoa, sainduen Saindua,
gizonen Kreatzalea eta aingeruen Nagusia!
Beilari hoik begi-luze izanez dabiltza ardura
eta zerbait berririk ikusi beharrez; nehor guti,
aitzinean baino prestuago itzultzen denik; bereziki, bihotzean egiazko urrikirik gabe, arinkeriaz
dabiltzanean.
Hemen aldiz, aldareko Sakramenduan, oso
osoa hor zira, o Jesus, egiazko Jainko eta egiazko
gizona, eta bethiko salbamenduarentzat hazkurri nasaia zu baitan dugu biltzen, khartsuki eta
behar bezala bihotzeratzen zitugun aldi oroz. Ez
gituzte ez arinkeriak, ez jakingurak, ez gorputzeko atseginak zuganatzen, bainan ba fede biziak,
esperantza khartsuak eta egiazko amodioak.
10. O ezin ikus zitzazkegun Kreatzalea, zoin
den miresgarria guretzat egiten duzuna! Zoin
ziren gozo eta urrikaltsua zure hautetsientzat,
zure Gorputz Saindua jaterat emaiten diozutenaz geroz! Zure egitate hori gure adimenduaz
goragokoa da; horrek dautzu bereziki jende
khartsuen bihotza biltzen, horrek diote berotzen
zu ganako amodioa. Alabainan zure zerbitzari
on, egun oroz beren buruaren hobetzerat ari
direner, sakramendu guziz saindu horrek maiz
emaiten diote khartsutzeko ahal bizia eta bertutearen amodio errea.
11. O sakramendu horrek daukan grazia
espantagarria, zure zerbitzariek baizik ezagutzen ez dutena, gaixtaginek eta bekatuaren
meneko daudenek ezagut ez dezaketen grazia!
Sakramendu horrek dauku Izpiritu Sainduaren grazia ixurtzen bihotzerat; arimak hor ditu
berritzen galdu indarrak, eta bekatuak khendu
edertasuna hor beretzen berriz. Grazia hori
batzutan hain da handia non, darraikon khartsu-
tasunari esker, ez bakharrik arimak, bainan ere
gorputz ahulduak indar berri bat baitu.
12. Hortako bereko da saminki deitoragarri,
ephel eta nagi baikaude, Jesusen bihotzeratzeko
nahikari gutirekin, hura delarik bizkitartean hautetsien esperantza eta sari bakharra. Alabainan
Jesusek gitu salbatzen, hak gitu erosi, hura da
gure atsegina lur gainean eta sainduen zoriona
zeruan.
Oi deitoragarria! zonbat jende sakramendu
salbagarri hortaz axola guti dutenak, sainduen
bozkarioa delarik eta mundu guziaren zurkaitza!
Oi gizonaren bihotza zoin den itsu eta gogorra,
sakramendu espantagarri hortaz axolatuago ez
izaiteko, iduri-ta, egun oroz har ditakelakotz,
gutiago duen balio!
13. Sakramendu guziz saindu hori toki batean
baizik ez balitz obratzen eta obratzeko aphez bat
baizik ez balitz munduan, zer lehiarekin loazken
jendeak toki hartarat eta aphez haren ganat,
sakramendu hori obratzen ikusi nahiz! Bada
ordean aphez bat baino gehiago, mezak hanitz
tokitan badira: zonbat ere lur gainean komunione saindua hedatuago baitoa eta hanbatez garbikiago ager ditezen Jainkoaren urrikalmendua
nola amodioa gizonaren alderat.
Eskerrak, zuri, o Jesus ona, bethiereko Artzaina, zeren gitutzun gure desterruan eta gabezian
zure Gorputz eta Odol sakratuaz hain amultsuki
hazten eta sakramendu horren hartzerat zuhauk
deitzen, diozularik: Zatozte ni ganat, lanaz akituak eta nekeetan zirezten guziak, eta nik arinduko zituztet.
2. KAPITULUA
Sakramendu Sainduak erakusten
daukula Jainkoa zoin den ona eta
zoin maite gituen.
Jainko on eta urrikaltsua baitan
fedez betherik, hurbiltzen nitzaitzu, Jauna: eri,
nere Salbatzalearen ganat nathor; gose eta egarriak zizpildua, biziaren ithurbururat; orotaz
gabetua, zeruko Erregearen hegalperat; meneko, nere Nagusiaren eskuetarat; kreatura, Kreatzalearen alzorat; auhenek urtua, nere kontsolatzale amultsuaren ganat nathor.
Bainan zer duket nere ezdeusean, zu nere
ganat jiteko? Zer niz ni, zuhauren niri emaiteko?
Bekatoreak nondik du zure aitzinerat agertzeko
kopeta? Eta zu nola zira bekatorearen ganat
jausterat aphaltzen?
Zure zerbitzaria ezagutzen duzu; badakizu
bere baitan deus onik ez duela, zuk emaiten diozunaren gai izaiteko. Zoin ezdeusa nizan aithortzen dut beraz eta zu zoin ona ziren eta amul1. ARIMAK.
tsua ezagutzen; zuk neretzat duzun amodio
negurrigabearentzat eskerrak bihurtzen dauzkitzut. Ezen zeure baitarik duzu egin hori, ez nere
merezimenduen gatik; egin, zoin ona ziren hobeki jakin dezatan, geroago gehiago zitzatan maita
eta barnago nadin finka umiltasunean.
Hori laket zaitzunaz geroz eta hola daukuzunaz geroz manatu, atseginekin dut hartzen nik
ere zure emaitza: nere bekatuek ez dautet agian
poxelurik eginen.
2. O Jesus guziz on eta eztia, zer jauspena,
zer eskerrak, zer laudorioak dauzkitzugun zor,
zure Gorputz Saindua daukuzulakotz emaiten!
Gizonik nehor ez da emaitza hori zoin den handia behar bezala erran dezakeenik.
Komuniatzean, nere Jaunaren ganat hurbiltzearekin, zer gogoetak dituzket, doakon bezala
ez dezaketanaz geroz adora; hainbertzerainokoa
dutalarik bizkitartean haren nere bihotzeratzeko
gutizia! Gogoeta hoberik eta salbagarriagorik zer
duket, zure aitzinean osoki umiliatzea baino?
Goresten zitut, nere Jainkoa, eta bethi goretsiko;
nere burua gutiesten dut eta zure peko ezartzen,
ezdeusa nizan bezain behera.
3. Sainduen Saindua zu, eta ni bekatore zirtzil
bat! Ni zuri behatzeko ere on ez izanki-ta, horra
non zu nitaraino ziren aphaltzen. Horra non
heldu ziren nere ganat; nerekin nahi zira, zure
mahainerat deitzen nuzu. Jaterat eman gogo
dautazu zerutikako hazkurri bat: aingeruen ogia.
Eta ogi hori zuhau zira, bizirik den ogia, zerutik
jautsia, munduari bizia emaiten duena.
4. Horra non den ageri zure amodioa; horra
non dugun garbiki ikusten zoin ziren ona! Zer
esker minak eta laudorioak ez ditutzu hartze hortakotz! O zer xede on eta salbagarria zurea,
sakramendu hori egin zinuelarik! O zer afari
gozo eta atsegingarria, zure Gorputz Saindua
zinuelarik jaterat eman! O zoin espantagarria
zure obra, Jauna; zoin handia zure ahala, zoin
miresgarria zure egia! Erran duzu eta oro egin
izan dira, eta zuk manatua da gertatu.
5. O gauza harrigarria, federik gabe ezin sine-
tsia eta gizonaren adimendua leherturik daukana: zu, nere Jainkoa Jauna, egiazko Jainko eta
egiazko gizona, ogi poxi baten eta arno xorta
baten itxuren azpian oso osoa hor zira, eta jaten
zituenak ez zitu suntsitzen. Zu, guzien Nagusiak,
deusen ez nehoren beharrik ez duzunak, sakramendu horren bidez nahi ukan duzu gu baitan
egon: nere gorputz eta arima garbirik atxik
ditzatzu, bihotza botz eta garbi zure Gorputz
Saindua maizago har dezatan nere salbamenduaren onetan, sakramendu hori, ezen, zure
ospearentzat egin duzu, zure amodioaren orhoitzarentzat.
Bozkaria zite, nere bihotza; bihurzkiotzu
eskerrak Jainkoari ukantza espantagarri horrentzat eta nigarrezko haran huntan utzi dautzun
kontsolamendu paregabearentzat. Ezen sakramendu hori berritzen eta Jesusen Gorputza bihotzeratzen dugun aldi oroz, gure erospeneko obra
dugu berritzen eta Jesusen merezimendu guziez
gira jabetzen.
6.
Jesusek guretzat duen amodioa alabainan
nehoiz ez da ttipitzen eta haren urrikalmendu
handia nehoiz ez agortzen. Gure bihotza behar
dugu beraz sakramentu horri buruz geroago
khartsukiago aphaindu eta misterio salbagarri
hori artha handienarekin gogoan erabili.
Emaiten edo entzuten dugun meza saindua
behar zaiku handia, berria eta atsegingarria iduritu Andre dena Mariaren sabelerat jautsirik
egun, egun gizon egiten balitz bezala Jesus, edo,
gizonen erosteko, egun hiltzen balitz bezala,
kurutzetik dilindan.
3. KAPITULUA
Ardura komuniatzea on dugula.
1. ARIMAK. Huna non heldu nitzaitzun, Jauna,
zure emaitzaz baliatzekotan, bozkariatzekotan
halaber zure onezian aphaindu daukuzun aphairu sainduan. Gutizia dezaketan, gutiziatu behar
dutan guzia zu baitan dago: zu zira nere Eroslea
eta Salbatzalea, nere esperantza eta indarra,
nere ohorea eta ospea. Bozkaria zazu beraz
egun zure zerbitzariaren arirna, zuri buruz baitut
altxatu nere bihotza, o Jesus Jauna.
Nahi zitut orai khartsuki eta jauspenekin
bihotzeratu, nere etxean sar-arazi: Zakeok bezala merezi dezatan zuk benedikatzea eta Abrahamen haurren artean jartzea. Nere arima zure
Gorputza beretu nahiz dago eta nere bihotza
zurekin bat egin nahiz.
Eman zaizkitan aski dut: zutaz kanpo
egiazko altxagarririk ez baita. Zu gabe ezin
egona niz; nere ganat heldu ez bazira, ez nitake
2.
bizi. Zu ganat behar niz beraz maiz hurbildu,
nere gaitzen sendagailutzat behar zitut bihotzeratu: bidean eroriko niz, zerutikako hazkurriaz
gabetua baniz.
Alabainan, o Jesus urrikaltsua, osteari mintzatu eta eriak sendatu ondoan, zinion egun
batez: Ez ditut beren etxelarat barurik igorri
nahi, bidean alditxar ez ditezen. Hori egizu neretzat ere, zure Gorputza giristinoen altxagarritzat
sakramendu hortan utzi daukuzunaz geroz. Ezen
zu zira arimaren hazkurri gozoa; eta doakizun
aran hartzen zituena, bethiereko loriaren ondoko
da bilhakatzen.
Hain ardura bekaturat erortzen, hain laster
nagitzen eta lotsatzen nizanaz geroz, behar dut
baitezpada, maiz othoitz eginez eta kobesatuz,
nere bihotza berritu, garbitu, sustatu zure Gorputz Sainduaren jateko; bertzenaz, luzazegi
barur egonez, nere xede oner huts-egin beldur
bainiz.
3. Haurzarotik, ezen, gizonaren jitea gaizkirat
ixuria dago, eta gaizkian barnago sartzen ditu
erroak, zure sendagailuek laguntzen ez badute.
Komunione sainduak gaizkitik khentzen du eta
ongian gogortzen.
Ora¡, komuniatzen edo meza emaiten dutalarik, hain ardura ephel eta nagi balin banago, zer
nintazke bada sendagailu horri uko egiten banio
eta holako laguntza handiaz gabe banintadi? Eta
ez baniz egun oroz komuniatzeko edo mezaren
emaiteko on, egin-ahalak ditut eginen noiztenka
bederen komuniatzeko eta grazia handi hortaz
jabetzeko: bere gorputz hilkorrak zutarik urrun
daukano, giristino baten atsegin lehena, atsegin
bakharra bere.Jainkoaz maiz orhoitzea baita eta
bere Jesus maitearen khartsuki bihotzeratzea.
4. O guretzat duzun onezia harrigarria! Zu,
Jainko .Jauna, izpiritu guzier bizia eta izaitea
emaiten daizkotzutena, nere arima gaixo gaixorat nahi zira jautsi eta zure Jainkotasun eta
gizontasunarekin haren gosea nahi duzu ase.
Dohatsu bihotza, dohatsu arima, khartsuki

- Parts
- Jesu-Kristoren imitazionea - 01
- Jesu-Kristoren imitazionea - 02
- Jesu-Kristoren imitazionea - 03
- Jesu-Kristoren imitazionea - 04
- Jesu-Kristoren imitazionea - 05
- Jesu-Kristoren imitazionea - 06
- Jesu-Kristoren imitazionea - 07
- Jesu-Kristoren imitazionea - 08
- Jesu-Kristoren imitazionea - 09
- Jesu-Kristoren imitazionea - 10
- Jesu-Kristoren imitazionea - 11
- Jesu-Kristoren imitazionea - 12