Jesu-Kristoren imitazionea - 08

ardietsiren: non ez duten beren burua osoki nere
gain uzten eta egun oroz nekatzen, hori gabe ez
baita eta ez baititake nerekilan gozamenezko
batasunik.
4. Hamar aldiz erran dautzutana errepikatuko

dautzut: zure buruari uko egiozu, eman zakizkit
osoki, eta bihotzean bake nasaia dukezu. Emazkidatzu oro, ororen ukaiteko; deusen ondotik ez
ibil; ez galda deus: niri bakharrik atxikian egon
azkarki, eta, nitaz jabetuko zira. Zure bihotza

orduan izanen da libro eta ilhuntzen duten
hedoietarik garbi.
Hauxe ukan zazu nahikari, hauxe bilha eta
othoitzean galda ditutzun guziez buluzirik Jesus
buluziari jarraikitzea, zeure buruari hiltzea eta
neretzat bethi eta bethi bizitzea. Orduan suntsituren zaizkitzu gogoeta hutsal guziak, asaldadura tzarrak eta behar gabeko griñak. Orduan ere
itzaliren behar gabeko beldurrak eta bihotzeko
nahikeria makurrak.

38. KAPITULUA
Kanpoko gauzetan nola ibil, eta
lanjeretan Jainkoaren ganat nola
ihes egin.
1. JESUSEK. Nere haurra, huna zertarat behar

ziren azkarki lehiatu: edozoin toki, edozoin obra
ala kanpoko urratsetan bihotza libro egoiterat
eta zure buruaren jabe; gauza guzien zure azpiko atxikitzerat, eta ez zu heien meneko; zure
obren nagusi eta bidatzale egoiterat, eta ez
heien zerbitzari eta esku-makil.
Izaitekotz, egiazko Israeldar baten pare, lokarri guziak hautsirik Jainkoaren haurretaratu
behar zira, hok bezala libro eta zoriontsu hok, lur
huntako zerez gorago altxaturik, beren gogoa
bethierekoetan finkaturik baitaukate; gauza iragankorrer ezkerreko begiarekin baitiote behatzen eta zerukoer eskuinekoarekin; beren bihotza ez baitute mundu huntako lotzerat uzten;
bainan, oldez eta moldez, Jainko Nagusi Soberanoak manatu bezala baitira gauza hoitaz balia-

tzen, Jainkoak bere obretarik bat bakharra ez
duelakotz utzi, zoakon mailean ohatu gabe.
2. Bertzalde, gertakari guzietan tente balin
bazaude, itxurer so baratu gabe, eta ikusi ala
entzun gauzer ez badiozute zure haragizko
begiekin behatzen, bainan, nahi dena gerta,
Mois bezala Jainkoaren etxean sartzen bazira
Jainkoari argi galdatzeko, maiz ihardetsiren dautzu Jainkoak, oraiko bai eta geroko gauzez argitua itzuliren baitzira. Mois alabainan Jainkoaren
ganat zoan bere duda-muden eta nekeen argitzeko, eta othoitza zuen lagun bere lanjeretan
eta gizonen maltzurkeriaren hausteko.
Hola behar duzu, zuk ere, zure bihotzaren
barnean sartu, Jainkoaren laguntza minkiago
galdatzeko. Liburu Sainduek diote Gabaondarrek
enganatu zituztela Josue eta Israeldarrak, hok ez
zutelakotz aitzin Jainkoari argi galdatu; eztia
zarioten solaser fidegiturik, urrikalmendu zoro
batek galdu zituela.

39. KAPITULUA
Gure obrak ez ditugula tarrapataka
egin behar.
1. JESUSEK. Nere haurra, zure egitekoen artha

bego bethi nere gain; oro antolaturen ditut, jin
arau, zure onetan. Zaude nik mana, eta onik baizik ez dukezu hortarik.
2. ARIMAK. Nere egiteko guziak zure gain
uzten ditut, Jauna, gogotik: nere argiekin, berdin,
ez nitake urrun joan. Geroaz griñarik gabe, orai
beretik agian jarriko niz zinez zure nahi bethearen meneko!
3. JESUSEK. Nere haurra, gutiziatzen duenaren

ondotik kalda soberarekin dabil maiz gizona; bainan beretu dueneko, gauza hari bertzela dio
behatzen, gizonaren gutiziek ez baitiraukete
luzaz gauza berari buruz; aitzitik, batetik bertzerat derabilate nahi-t’ez. Ez da gauza ttipia,

segur, gauza ttipienetan ere nork bere buruari
uko egitea.
4. Nork bere buruari uko egitea, bertutean
egiazki aitzinatzea. Bere buruari uko egiten
diona, egiazki libro da eta atherbean. Bainan
ohiko etsaia, ongi guzien etsaia, guri jazarri gabe
nehon ez dagoke; gau eta egun bere sare izigarriak hedatzen dauzkigu, bere burua zaintzen ez
duena hetan sartu beharrez. Egon atzarririk eta
egin othoitz, dio Jaunak, tentazionetan ez erortzekotz.

40. KAPITULUA
Gizonak berez-bere onik ez duela
deus, eta deusetaz ez dezakela egin
espanturik.
Gizona zer da, Jauna, zu orhoit
zaizkion? Zer othe gizonaren semea, fin zaizkion
ikusterat zu? Nondik nola merezitu duke bada
gizonak zure grazia?
Zertaz duket erranguratzeko, Jauna, debalde
uzten banuzu? Edo zuzenez zer duket erraiteko,
nik galdatua ez baduzu egiten? Zinez hauxe baizik ez dezaket asma eta erran: deus ez niz,
Jauna, deusik ez dezaket, nerez-nere ez dut deus
onik; orotan hautemaiten dut ordean nere ahulezia eta orok ilhauntzerat baneramate. Laguntzen
ez nuzularik eta barnetik sustatzen, epheltzen
niz eta nagitzen osoki.
1. ARIMAK.

2. Zu aldiz, Jauna, bethi bera zira; bethi on,

zuzen eta saindu badirauzu menderen mendetan, —gauza guziak ontsa, zuzenki eta sainduki

egiten ditutzula eta antolatzen. Ni ordean, aitzinatzerat baino gibelatzerat ixuriago, ez nagoke
bethi ozka berean, bainan egunean zazpi aldiz
aldatzen zait gogoa.
Hobetzen niz bizkitartean, nere laguntzerat
aphaltzen zireneko, zeren zuk bakharrik, nehoren laguntzarik gabe, laguntzen ahal bainuzu;
bai eta hainbertzetaraino azkartzen ahal non,
nere begitarteak ez baitu gehiago bere galduren
eta nere bihotza zuri buruz xoilki baita itzuliko,
zu baitan pausatuko.
3. Hortakotz, gizonen kontsolamendu guzier

banaki uko egiten, bai khartsutasunaren ardiesteko, bai ezinbertzez zure bilhatzeko, —gizonetan nehor ez denaz geroz nere atsegabea arin
dezakeenik—, orduan zuzenez zure graziaren
aiduru banagoke gostuan, eta zerutikako kontsolamendu berri zonbaiten ukaiteaz botz nintazke.
4. Eskerrak zuri, gauzak ontsa gertatzen zaizkitan aldi oroz. Eskerrak zuri, ongi guzien iturburua. Deus ez niz ni zure aitzinean, deus baino
gutiago: gizon aldakor, ahul bat. Zertaz zer

espantu dirot egin? Bertzeek gorestea nondik
dezaket gutizia? Ezdeus nizalakotz othe? Ezin
handiagoko zorokeria, hori.
Harrokeria zinez izigarriko izurria da eta zorotasunik handiena: egiazko loria khentzen baitauku eta zure graziaz baikitu gabetzen. Bere
buruaz alaitzen dena, zuk laster higuin duzu; jendeen laudorioen, ondotik dabilanak, egiazko bertutea du galtzen.
5. Gizonaren egiazko ospea eta bozkario sain-

dua, zu baitan loriatzea, ez bere baitan; zure izenaz bozkariatzea, ez bere bertuteaz; eta lurreko
gauza bihi batean atseginik ez hartzea, zure
gatik baizen.
Zure izena bedi goretsia, ez nerea; ez nere
obrak, bainan zureak; eta gizonen laudorioetarik
neretzat ez bedi bihirik geldi. Zu zira nere ospea
eta nere bihotzaren bozkarioa; zu baitan niz
loriatuko eta bozkariatuko, bizi nizano; nik aldiz
espanturik ez dut eginen nere ahuleziaz baizik.
Gizonek elgarri emaiten duten ospea bezate
bilha juduek: nik Jainkoaren ganik heldu dena
baizen ez dut bilhatuko.

Mundu huntako ospea eta handitasun guziak
huts eta erho dira bethiereko ospearen aldean.
O nere Jainkoa, nere Egia eta nere Urrikalmendua! Trinitate Saindua! Zuri xoilki laudorio,
ohore, botere eta ospe negurririk gabeko menderen mendetan!

41. KAPITULUA
Mundu huntako ohore guzien
oinkatzeaz.
1. JESUSEK. Ez hits othoi, nere haurra, bertzeak ohoratuak eta goretsiak ikustearekin, zu
aldiz gutietsia eta aphaldua. Zure bihotza altxa
zerurat niri buruz eta gizonen erdeinuek ez zituzte ilhunduko lur gainean.

Hain gira itsuak, Jauna, non
ezdeuskeria batzuek laster enganatzen baikituzte. Nere buruari ontsa behatzen badiot, kreatura
bihi batek ez daut egundaino zuzengabekeriarik
egin, eta beraz, ez dut zutaz erranguratzekorik.
Bainan laidoztatu zitutalakotz maiz eta larriki,
zuzenez zaizkit jazartzen kreatura guziak.
Ahalgeak eta erdeinuak hartze ditut beraz
egiazki; zuk aldiz laudorioak, ohoreak eta ospea.
Eta onhartzen ez badut gogotik jendeek gutiets
nezaten, debalde utz eta ezdeustzat har, nere
bihotzak ez duke bakerik ez sosegurik; ez zure
2.

ARIMAK.

graziaren argirik, ez eta zurekilako batasun osorik.

42. KAPITULUA
Nork bere bakea ez duela gizonen
gainean jarri behar.
1. JESUSEK. Nere haurra, zure bakea norbaiten

gainean jartzen baduzu, gogo berekoak zireztelakotz eta harekin bizitzea zaitzulakotz laket,
bethi durdurikan izanen zira eta griñan. Bainan
bethi bizi eta bethi bera dagon Egiaren ganat
ihes egiten baduzu, adiskide baten galtzeak edo
hiltzeak ez zitu histuko.
Adiskide batentzat duzun atxikimendua ni
baitan behar duzu jarri: atxikimendu egiazkorik
eta garbirik ez da, non ez den nik koropilatua.
Atxikimendu mota guzier hainbertzetaraino
behar diozute egin uko non, zutan denaz bezanbatean, ez baitzinuke nehoren adiskide izaiteko
gutiziarik ere.
Bainan berez-bere zerbait onik baduela
daukanak, Jainkoaren grazia ez du hak bere bai2.

tarat jausterat uzten: Izpiritu Sainduaren graziak
bihotz umilak bilhatzen dituelakotz bethi.
Zure buruaren osoki ezeztatzen eta kreaturen alderateko amodio guzier uko egiten bazinaki, zure bihotzerat jauts nintazke, nere grazia
nasaienen ixurtzerat. Kreaturer beha dagonak,
Kreatzalea begietarik galtzen. Kreatzalearen
gatik, ikas zure buruaren garaitzen orotan:
orduan zira Jainkoaren ezagutzerat helduko. Den
gauzarik ttipienak, izariz kanpo gutiziatzen
duzun ber eta maitatzen, arima zikintzen dautzu
eta urruntzen zitu Jainkoa den Ontasun osotik.

43. KAPITULUA
Zoin huts eta ezdeusa den munduko
jakikatea.
1. JESUSEK. Nere haurra, ez utz zure burua
jendeen solas eder eta legunek xoratzerat: Jainkoaren erresuma ez datza elheetan, bainan ba
obretan. Nik erraner zaude erne: bihotza berotzen dute eta adimendua argitzen, bihotzean
urrikia pizten eta atsegin guziak emaiten.
Irakurtze bihirik ez egin, jakintsuago edo
zuhurrago agertzea gatik. Azturen hezterat lehia
zite: asko gauza gaixtoen ikastea baino gehiago
baliaturen zaitzu hori.
2. Asko irakurri eta ikasi ondoan, bethi gauza
guzien ithurbururat dukezu itzultzea. Gizoner nik
diotet jakitatea emaiten eta haurren adimendua
nik dut gehiago argitzen, gizonak bere erakaspenekin egin dezaken baino. Nori ere mintzo bainiz
eta hura laster ditake jakintsu, bai eta bertutean
azkarki aitzinatzeko bidean.

Zorigaitz, asko ergelkeria jakin beharrez gizonen ondotik dabiltzaner eta nere zerbitzatzeko
bideez axola guti dutener! Jinen da tenorea,
Jesus erakasleen erakaslea eta Aingeruen Nagusia agerturen baita, nork zer ikasi duen entzuteko, erran nahi baitut bat-bederaren bihotzaren
ikertzeko; orduan argiekin miatuko du Jerusaleme eta ilhunbean dauden gauzak argiratuko
ditu, eta guziek beren estakuruak ixilduko dituzte.
3. Umilak nik ditut, ephe laburrik barne, hainbertzetaraino altxatzen non zeruko gauzen berri
baitakite, asko bezala hamar urthe liburuetan ari
izan balira baino hobeki. Elherik gabe erakasten
dut nik eta ezbai-ik gabe, espanturik gabe eta
hizkatu gabe. Nik erakasten dut lurreko ontasunen gutiesten, oraiko gauzen hastiatzen, bethierekoen bilhatzen eta goxatzen, ohoreer ihes egiten, laidoen jasaiten; nik erakasten nor-bederari
esperantza guziaren ni baitan jartzen, nitaz
landa deusen ez gutiziatzen, eta oroz gainetik
minki nere maitatzen.

4. Batzuek, bihotzaren erditik maitatu nutelakotz, dituzte Jainkoarekilako gauzak ikasi, hotaz
gero ezin ederkiago mintzo baitziren. Beren
buruari uko eginez gehiago ikasi dute, liburu
ederrenetan ikasiko zuten baino.
Guzier doazkoten gauzez mintzo nitzaiote
batzuer, beren gauza bereziez bertzeer; itxuretan eta alegietan goxoki agertzen nitzaiote zonbaiti; bertze batzuer aldiz nere gauza gordeenak
argi handitan ditut erakusten.
Liburua berdin mintzo guzier, bainan ez
guziak berdin argitzen: bihotzari nik baitiot egia
erakasten, bihotza nik ikertzen, gogoetak nik
xilatzen, artzeko indarra nik emaiten, eta nere
emaitzak baititut egiten nori bere merezimenduen arabera.

44. KAPITULUA
Kanpoko zerek ez gituztela beretu
behar.
1. JESUSEK. Nere haurra, asko gauza jakin
gabe behar zira egon eta munduarentzat hila
bazina bezala bizi, mundua zuretzat ez balitz
bezala. Beharriak hetsirik ditutzu entzun behar
asko solas, eta bakea dakarketen gauzak gogoan erabili.
Hobe duzu laket ez zaizkitzun gauzetarik
begien baztertzea, eta nor bere gogoan dituenekin uztea, harekin kalapitan artzea baino. Jainkoarekin ontsa bat egiten baduzu eta haren jujamenduez orhoitzen bazira, errexki jasanen duzu
bertzeen azpiko egoitea.
2. ARIMAK. O Jauna, zertaratuak gira? Galtze
iragankor batentzat nigarretan gaude, irabazi
xume batentzat lehertzen gira eta lasterka gabiltza, arimako kalteak aldiz ahantzirik dauzkagu,
edo gure baitan ez gira berant eta doi-doia bai-

zik sartzen. Gutirentzat edo deusetako baizik ez
dugun zerbaiti begiak xurituak eta baitezpadako
ginukeena dugu bazterrerat uzten, gizona kanpoko zeretarat ixuria dagolakotz dena; bai eta,
bere baitan ez delakotz berehala sartzen, han
delakotz atseginekin gelditzen ithorik.

45. KAPITULUA
Ez direla oro sinestekoak eta
elheetan huts-egitea errex dela.
1. ARIMAK. Hel zakizkit, Jauna, nere hersturetan, gizonaren laguntzak ez bainezake athera.
Laguntza zonbat aldiz ez zait eskastu, ukaitea
nondik ere uste bainuen! Eta zonbat aldiz ez dut
kausitu, non ere gutienik bainuen uste! Ez dugu
zeren gizoner fida beraz: jende zuzenen salbamendua zu baitan dago xoilki, Jainkoa. Gertatzen
zaizkigun guzietan goretsia izan zitezela, nere
Jainko Jauna.
2. Ahulak gu eta aldakorrak, laster enganatzen gira eta aldatzen. Nor non da, gauza guzietan aski atzarri eta begiraturik, noiz edo noiz
uste gabean enganatua ez izaiteko edo zer egin
bethi ontsa ikusteko?
Zuri bermatzen dena, Jauna, eta bihotza
lañorik bilhatzen zituena, ez da hain errexki erortzen. Eta atsegabetarat erortzea gertatzen

bazaio, nola-nahi behaztopaturik ere laster duzu
altxatuko zuk, bai eta atseginetan ezarriko,
bururaino zuri fida dena ez duzulakotz zuk debalde uzten.
Bakan da gertatzen adiskide ona, bere adiskideari herstura guzietan tinki datxikona. Zu,
Jauna, zuzira xoilki guzietan guziz leiala, zutaz
bertzerik nehor ez.
3. O zoin zen zuhurra, hauxe zion arima saindu hura: nere bihotza finkaturik eta itzaturik
daukat Jesus Jaunari. Ni ere hala banintz, gizonen beldurrak ez nindezake hain errexki bere, ez
eta heien solas tzarrek hain aise nahas.
Nor non da aski zuhur, aitzinerat guzien ikusteko eta geroko gaitz guzietarik zaintzeko? Aitzinerat ikusi gaitzek hain saminki jotzen-eta, ustegabekoak zonbatez ez dira garratzago? Nizan
bezalako dohakabea, nere burua zergatik ez dut
hobeki zaindu? Zendako ere niz bertzeer hoin
itsutuki fidatu? Bainan gizonak gira, gizon ahul
batzu baizik ez, askok aingeruak girela uste ukanik eta erranik ere.

Nori fida, Jauna, nori, zuri ez bada? Zu zira
egia: zu ez zira enganatzen eta ez duzu enganatzen ahal. Gizon guziak aldiz gezurtiak, ahulak,
aldakorrak eta erorkorrak guziz solasetan; hainbertzetaraino non ez baitzaizkote kasik sinetsi
behar berehalakoan, egia diotela iduri dutelarik
ere.
4. O zonbat zuhurki erran daukuzun gizoner
ez fidatzeko, gizonak etsaitzat dauzkala etxekoak berak, eta nor-nahik erranik ere: Kristo nerekin da edo hor da, ez dugula sinetsi behar! Hori
nere gostuz ikasirik nago: agian ez hain zoro,
bainan atzarriago izaitekotan.
«Gure artean dagola hemen errana, gure
artean», daut othoizka galdatzen norbaitek. Eta
ni ixil ixila nagolarik eta hak errana nehork ez
dakikela uste dutalarik, horra non bera ez dagoken ixilik, niri ixilik egoiteko galdatu ondoan;
horra non abian saltzen nuen, saltzen ere ba
bere burua, eta badoan han harat.
Hortakotz, Jauna, ahopetik beharrirako segeretu airakorretarik begira nezazu; zaint nezazun
aho bildu zabal-errexetarik; hek bezelako ez

nadin bilhaka. Elhekoak eta zinezkoak emaitzu
nere ahoan, eta nere mihiak ez dezala jukutriarik erabil. Bertzeetarik onets ez dezaketanetik
begiratu behar dut neure burua hertsiki.
5. O zer zoriona eta bakea, bertzeez ez mintzatzea; edozeren nola-nahi ez sinestea; entzun
gauzen ez errepikatzea; bakhar batzuer baizik
bihotzaren ez agertzea; zu bethi gure bihotzaren
leuko hartzea; elheek norat haize harat aise ez
eremaitea; bainan gu baitan eta gutarik kanpo
diren guziak zure nahi sainduaren arabera gerta
ditezen agiantzea!
Zeruko graziaren begiratzeko zer bide segura, bertzalde, gizonek edertzat dauzkaten guzier
ihes egitea; goresten dituztenen ez gutiziatzea,
bainan bihotza zuzent eta kharrez bethe dezaketen guzien bilhatzea artha handienarekin!
Zonbat ez dute askok galdu, bertutea jendeek ezagutu diotelakotz eta goretsi goizegi!
Bertze batzuek aldiz zonbat ez irabazi, grazia ixil
ixila begiratu dutelakotz, tentazionekilako gudua
athertzen ez zaikon bizi huntan!

46. KAPITULUA
Jainkoari girela bermatu behar, mihi
gaixtoek jorratzen gituztelarik.
1. JESUSEK. Nere haurra, tente zaude ni baitan
eta berma zite niri. Elheak zer dira, elhe baizik?
Airea jotzen dute, bainan harria ez hausten.
Hobendun bazira, orhoit zure nahikaria zure
hutsetarik zuzentzea behar dela izan. Bihotzean
deus errangurarik ez baduzu, erabil gogoan
mihixixtak bihotz onez behar ditutzula jasan,
Jainkoaren gatik.
Erauntsi handirik oraino ezin jasan-eta, sobera othe zaitzu noiz edo noiz elhe gaixto zonbaiten jaisaitea? Holako gauza ttipiek zendako dautzute bihotza jotzen, baizik haragiaren menean
zirelakotz oraino eta gizoner behar baino gehiago diozutelakotz behatzen? Jendeek gutiets
zitzaten beldur zirelakotz, duzu zure hutsentzat
erasiarik ez nahi, eta estakuru bilha zabiltza
heien estaltzeko.

Bainan zeure buruari behatuz hobeki,
onhartuko duzu mundua zure bihotzean bizi dela
oraino, bai eta gizonen errankizunek gogoetatzen zituztela. Alabainan, zure hutsentzat ez
duzunaz geroz erasiarik ez larderiarik onhartu
nahi, ageri duzu garbiki ez zirela oraino egiazki
umil; ez eta munduari ez zirela egiazki hila, ez
eta mundua zuretzat.
Nere hitza entzun zazu, eta jendeen hamar
mila elheez ez dukezu axolarik. Ditazken elhe
tzarrenak zuretzat erranik ere jendeek, zer kalte
zinuke, lasto-fits baten pare airez aire haizeak
ereman ditzan uzten bazinitu? Burutik hilo bat
bera khentzen ahal othe dautzute?
2.

Bihotza khartsu ez duena eta Jainkoa
begien aitzinean ez daukana, erasia txar batek
errexki du asaldatzen. Niri bermatzen denak
aldiz eta bere hartan egon beharrez ez dabilanak, gizonen beldurrik ez duke. Juje ni niz ezen,
nik ditut gauza gordeenak ezagutzen; badakit
nik gauza non nola gertatu den, laidoa nork nori
duen egin.
3.

Holako elhea nere ganik jin zaitzu, holako
gauza nere haiarekin gertatu, hanitzen bihotzean gorderik zauden gogoetak argi betherat
ager zitezen. Hobenduna eta hobengabea nik
ditut egun batez jujaturen; bainan nihauk dakitan jujamendu gorde batez nahi ukan ditut, aitzinetik, bat eta bertzea haztatu.
4. Gizonen lekukotasuna maiz enganakorra,
nere jujamendua aldiz egia: bethi bera egonen
da eta ez da kordokatuko. Ardura gorderik dago,
jende bakhar batzuer diotet xoilki agertzen gertakari bakotxean, bainan nehoiz ez du enganatzen, ez enganatze ahal, zuhurtziarik gabekoer
ez dela zuzena iduriturik ere. Edozeren jujatzea
bego beraz nere gain; ez bedi hortan nehor bere
burutarik sar.
Jende zuzena ez da nahasiko, zernahi gerta
dakion Jainkoaren nahiz. Ez duke axola handirik,
hoben emaiten badiote ere jendeek zuzengabeki. Eta bertze batzu, alde jarririk, heltzen bazaizko xuritzerat, ez da ere horrengatik zoroki bozkariaturen. Orhoit da hura nik bakharrik dakitala
bihoiz eta gerruntze barneen ikertzen, eta ez

dutala axaleko idurien eta itxuren arabera jujatzen. Maiz jendeek laudagarri daukatena, niri
osoki gaizki zait.
5. ARIMAK. O Jainko Jauna, juje zuzen, azkar
eta jasankorra, gizonen ahuleziaren eta tzarkeriaren berri dakizuna, izan zite othoi nere indarra
eta nere zurkaitza, ezen nere bihotzaren lekukotasuna ez zait aski. Zuk badakizu nik ez dakitana: erasia guziak beraz umilki behar nituen hartu
eta ezti-eztia jasan.
Barka ezadazu othoi, hola egin ez dutan aldi
guzientzat, eta pazientziarekin jasaiteko grazia
emadazu ausarkiago. Barkamenduaren ardiesteko hobe segur zure urrikalmendu nasaia, nere
kontzientzia uherraren xuritzeko duketan alegiazko zuzentasuna baino. Bihotzean deus
errangurarik ez ukanikan ere, ez dut hori aski
bizkitartean zuzen izaiteko: zure urrikaria khen,
gizonetarik nehor ez baita saindu zure aitzinean.

47. KAPITULUA
Nahigaberik handienak behar direla
jasan bethiereko biziaren irabazteko.
1. JESUSEK. Ez lotsa, nere haurra, neretzat
hasiak ditutzun lanetan; ez etsi den gutienik,
heldu zaizkitzun atsegabeetan; bainan, zer-nahi
gertaturik ere, nere agintzak azkar bezitza eta
altxa. Nehoren beharrik ez dut, negurririk gabe
zure saristatzeko.
Mundu huntan ez zira luzaz nekaturen, bihozminek ez zituzte leherturen bethi. Aphur bat igurika zazu, eta zure gaitzak bururatzen ikusiko
ditutzu laster. Tenore bat jinen da, zure lanak
eta nahasdurak bururatuko baitira. Egunekin
batean itzaltzen direnak oro, gauza guti dira eta
guti dute irauten.
2. Egin, egiteko duzuna; nere mahastian ar
lanean leialki: nihau izanen niz zure saria. Idaz,
irakur, kanta, ar oihu-minka, egon ixilik, egin
othoitz, nahigabeak jasan gizonki: bethiereko

biziak gudu hoik oro eta handiagoak balio ditu.
Bakea jinen zaitzu, Jainkoak dakien egun batez:
orduan ez da orai bezala egunik ez gauik izanen,
bainan bethi argia, bethi iguzkia, bethi bakea eta
pausu geldi bat.
Ez duzu erranen orduan: gorputz hilkor huntaz nork gabetuko nu; ez eta oihu eginen: oi zer
nere zorigaitza, oi nere desterruaren luzea! Ezen
herioa leizerat aurtikiren du Jainkoak, eta zoriona ezin galduzkoa izanen da; orduan auhen bihirik ez, bainan bozkario dohatsu bat; orduan
gozotasuna eta ospea, biak elgarrekin.
3. O! sainduen koronak ikusten bazinitu
zeruan! Munduak lehenago, bizitzeko gai izan ez
balira bezala, zangopean zauzkanak, zer ospearen eta bozkarioaren jabe diren orai bazinaki,
segur abian lurreraino aphal zintazke, eta nahiago zinuke guzien azpiko jarri, bati berari manatzea baino. Mundu huntako atseginak ez zinitzazke gutizia ere: Jainkoaren gatik zerbaiten
jasaiteaz ba, bazinuke atsegin; eta jendeen
artean ezdeustzat hartua izaitea irabazietan
handiena litzaitzuke.

4. O! egia hoik goxo balitzaizkitzu eta biho-

tzaren zolaraino sar bazinitza, nondik zinuke
behin erranguratzeko kopeta? Neke guziak ez
othe dira jasaitekoak, bethiereko biziaren irabazteko? Jainkoaren erresumaren galtzea edo irabaztea ez ahal da?
Altxa beraz begitartea zeruari buruz: han
nago ni; nerekin han daude mundu huntan
azkarki gudukatu diren saindu guziak. Orai bozkarioetan hek, orai atseginetan, orai beldur
guzietarik atherbean, orai pausuan; eta menderen mendetan nerekin egoitekoak nere Aitaren
erresuman.

48. KAPITULUA
Bethiereko zorion betheaz eta bizi
huntako hersturez.
1. ARIMAK. O zeruko egoitza guziz dohatsua!
O bethiereko egunaren distiranta, gauak nehoiz
ilhuntzen ez duena! Egun bethi bozkariozkoa,
bethi segura, eta nehoiz bertzelaka ez ditakeena! O egun hura jina balitz, lur huntako zer
guziak suntsituak balira!
Jadanik badute sainduek argia darion bethiereko egun hura: bainan lur gainean dabiltzanek
ez dute ikusten oraino, urrunerat eta itzal hanitzen artetik baizen.
2. Zeruko egoiliarrek egun hari zer bozkario
datxikon badakite: oraino lur gainean diren Ebaren semeak, aldiz, hasperenka daude, hemengo
egunak zoin kiretsak eta okaztagarriak diren ikusiz.
Lur huntako egunak laburrak eta tzarrak,
auhenez eta hersturaz betheak: hemen beka-

tuek zikintzen dute gizona, aztura hanitzek
beren saretan sartzen, asko beldurrek dardarikatzen, asko griñek tirabiratzen, asko ergelkeriek
barreiatzen, asko ezdeuskeriek berduratzen,
hanitz gezurrek inguratzen, ehun lanek lehertzen, mila tentazionek ethentzen, gurikeriak
zaingabetzen, beharrak mingaizten.
3. Oi gaitz hoik noiz dira itzaliko? Noiz suntsi-

tuko, koropilatua naukaten jaidura tzarrak?
Zutaz bakharrik noiz othe niz orhoituren, Jauna?
Zu baitan noiz bozkariaturen osoki? Deusek ez
nehork poxelurik egin gabe, noiz othe niz biziko
egiazki libro, arimako ala gorputzeko gaitz guzietarik atherbean? Noiz duket bake azkarra, bake
iraunkor eta segura, barneko eta kanpoko
bakea, deusek ez nehork nahas ez dezaken
bakea?
O Jesus ona, zure ikusterat noiz othe niz helduko; zure erresumaren ospea noiz dut begiretsiko; noiz izanen zaizkit guzietan guzia? O noiz
aurkituren niz zure erresuman, bethieretik zure
hautetsientzat daukazun erresuman? Etsaien

artean nago gaixoa bakharrik, nere herritik
urrun, egun oroz gudukan eta ezeria gorrienean.
4. Nere zorigaitza arin zazu eta nere auhena
ezti, nere gutizia guziak, ezen, zuri buruz doatzi,
dei errepiketan. Munduak eskaintzen dauzkitan
laguntza guziak nekagarri zaizkit. Nere bihotz
guziaz zutaz gozatu nahi nuke, bainan hortarat
ezin helduz nabil. Zeruko gauzer nahi nintazke
josi, bainan ontasun iragankorrek eta nere jaidura tzar, heziak ez ditutanek leherturik naukate.
Gauza guziez gorago altxatu nahi nuke gogoa,
bainan gorputzak heien menerat aphaltzen nu
nahi-t’ez. Hola, nizan bezalako dohakabea,
nihaurekin borroka ari niz; nere burua zama bat
zait, arimak goiti eta gorputzak beheiti aiherka
deramatena, zoinek bere eskualde.
5. Oi zer nere bihotzeko auhena, gogoa zeru-

ko gauzetan izankita, gogoeta tzarrak nere
othoitzaren nahasterat metaka heldu zaizkitalarik!
Nere Jainkoa, ez urrunt othoi nitarik eta zure
hasarrean ez baztert zure zerbitzariaren ganik.

Aurtik othoi zure ortzia, eta barreia gogoeta
hoik; bota gain-beheiti zure geziak, eta suntsituko dira etsaiaren maltzurkeriak. Bil zazu zure
ganat nere izaite guzia; egizu munduko zer
guziak ahantz ditzatan, nitarik urrunt ditzatan
eta ostika nere jaidura tzarretarikako ametsak.
Hel zakizkit, o bethiereko Egia, eta ezdeuskeria bihi batek ez biezat bar bihotza. Zato, zeruko
egoiliarren Gozoa, zure aitzinean ihes joan bedite lizunkeria guziak. Barka ezadazu niri ere,
barka othoi, othoitzean zutaz bertze zerbait
gogoan derabilatan aldi oroz.
Zinez aithortzen dut, gogoa maiz bertze nonbait dutala. Xutik ala jarririk, ez niz ardura gorputza dutan tokian. Nere gogoak norat ere bainerama eta han aiz maizenik. Nere gogoa non, ni
han; ardura nere gogoa maite ditutan zeretan.
Jitez maite dutana edo laket ohi zaitana, hura
lasterka heldu zait bururat.
6. Hortakotz diozu garbiki: Non zure ona, han
zure bihotza. Zerua badut maite, zeruko gauzez
niz gogotik orhoitzen. Mundua badut maite,
munduko onek nute bozkariatzen eta hango gai-

tzek ilhuntzen. Gorputza badut maite, gorputzari doazkon zerak zaizkit maiz gogoratzen. Arima
badut maite, arimari doazkonak ditut gogoan
erabiltzen. Alabainan zer ere baitut maite, eta
hartaz mintzatzea dut gogotik entzuten haren
itxura dakarrat nerekin etxerat.
Dohatsu, zure gatik kreatura guziak urruntzerat uzten dituena; bere jite tzarra hezten duena
nahit’ez; bihotza khartsu daukalarik, haragiaren
gutiziak zaphatzen dituena; hola haren bihotzak,
bakeaz jabeturik, othoitz garbiak eskaintzen baitauzkitzu, eta, kanpoz ala barnez lurtiar guzier
uko eginik, on baita zeruko aingeruen lerroetan
sartzeko.

49. KAPITULUA
Bethiereko biziaren goseaz, eta
gudulari bihozduner hitzeman
ontasunez.
1. JESUSEK. Nere haurra, zeru gainetik bethie-

reko zorionaren gosea emana zaitzularik, bai eta
gorputzeko bahitegitik atheratzekoa, nere argi
itzalik ez hitsaldirik gabekoaren begiresteko, —
zabal zazu zure bihotza eta zerutikako asmu
saindu hori onhar amodiorekin. Jainko guziz
onari bihur esker minenak, hain samurki arthatzen zituelakotz, hain amultsuki ikuskatzen eta,
zuhauren haztak lurreko gauzetarat lerraraz ez
zitzan, hain azkarki altxatzen.
Gutizia hoik, ezen, ez dute zure gogoan edo
zure ekintzetan beren ithurburua, baizik zeruko
grazian. Jainkoari daizkotzu zor, zure ganat
aphaldu nahi ukan baitu bere behakoa, bertutean eta umiltasunean geroago gehiago aitzina
ziten, jinen zaizkitzun guduer buruz azkar dezazun zure bihotza eta, zure indar guziez niri lotu-

rik khartsuki, nere zerbitzatzerat gogotik lehia
ziten.
2. Zonbat-nahi bizia izan dadin sua, kherik
gabe bizkitartean ez da altxatzen kharra. Halaber, zeruaren gutiziak erreak daude batzu, gorputzeko irrits eta tentazionetarik ez direnak oraino osoki garbi. Hortarik da ez baitabiltza Jainkoaren gatik bakharrik, arren eta arren galdeka ari
zaizkolarik.