Jesu-Kristoren imitazionea - 05
nere bihotza zure graziaz, zuk eginak alferretan
eginak ikusi nahi ez ditutzunaz geroz.
Nere burua nola jasan dezaket bizi dohakabe
huntan, zure urrikalmenduak eta graziak azkartzen ez banute? Ni ganik ez othoi bazter, Jauna,
zure begitartea; ni ganat jitea ez othoi gehiago
luza; zure kontsolamenduak ez khen nere bihotzetik, nere arima bilhaka ez dadin lur kazkar eta
idor baten pare.
Zure nahi sainduaren egiten erakats ezadazu, Jauna; erakats ere zure aitzinean behar beza-
la eta umilki ibiltzen: nere zuhurtzia zu baitzira,
nizan bezalako nakizuna, nihau eta mundua bera
egin aitzinetik ezagutzen nuzuna.
4. KAPITULUA
Egiaren arabera eta umiltasunekin
behar dela Jainkoaren aitzinean ibili.
1. JESUSEK. Nere haurra, egiaren arabera ibil
zite nere aitzinean eta bilha zabilzkit, bihotza
librorik.
Nere aitzinean egiaren arabera dabilana,
etsaiaren ukaldietatik zainduko dut, eta tzarren
balaku nola gezur beltzgarrietarik begiratuko.
Egiak libroturik, egiazki libro izanen zira eta jendeen solas alferrez ez dukezu axolarik.
ARIMAK. Egia, Jauna. Diozun bezala egizu
othoi ni baitan. Argi nezala zure egiak, begira
nezala eta heriotze on baterat hel. Amodio lizun
eta gutizia makur guzietarik garbi nezala, eta
zurekin nabilake, bihotza egiazki libro.
2. JESUSEK. Nik erakatsiko dautzut, dio Egiak,
zer den zuzen eta zer zaitan laket. Zure bekatuak erabil gogoan urriki eta bihozminekin, zure
obra onen gatik zerbait bazirela nehoiz ez sinets.
Egiazki bekatore zira, eta hanitz azturek
estekaturik eta iraulirik zauzkate. Esdeusterat
ixuria zira jitez; laster lerratzen zira, begiak hetsideki artean erortzen, abian nahasten, berehala
lotsatzen. Zeurez zeure espantuarenik ez duzu;
zure buruaren gutiesteko aldiz bazinuke asko,
ohar zitzazkeion baino biziki ahulago baitzira.
3. Zuk eginetarik ez beraz handitzat iduk
deus. Sar barna gogoan deus ez dela handirik,
balios eta miresgarririk, deus aiphagarririk, deus
ederrik, deus egiazki laudagarri eta gutiziagarririk, bethi eta bethi iraun behar duena baizik.
Oroz gainetik maita zazu bethiereko Egia;
higuin ukan bethi zure ezdeustasun ezin gehiagokoa. Ez ukan deusentzat ez beldurrik, ez erasiarik, ez herrarik zure hutsentzat eta bekatuentzat baizik; hoiek munduko kalte guziak baino
gehiago hastiatu behar ditutzu.
Batzu ez dabiltza arraiki nere aitzinean; begiluzez eta urguluz nere gauza gordeak eta Jainkoaren misterioak xilatu nahi dituzte eta jakin,
beren burua eta salbamendua bazterrerat utzirik. Bainan beren urguluaren eta begi-luzearen
gatik aiher nitzaiotelakotz, tentazione eta bekatu handienetarat dira erortzen.
4. Sar bihotzean barna Jainkoaren jujamenduen beldurra eta guziz boteretsu denaren hasarrearen izialdura. Jainkoak eginak ez kitzika, bainan iker hurbilik zure bekatuak; iker zonbat
gauza egin duzun gaizki eta zonbat obra on egin
gabe utzi.
Batzuek beren khartsutasun guzia elizako
liburuer datxikote; bertzek hango idurier, bertze
batzuek aldiz elizako urratser eta elizkizuner.
Batzuek beren ahomihitan nute, bainan gutik
beren bihotzean.
Bertze zonbait, adimendua argi eta bihotza
garbi, bethiereko ontasunaren ondotik hats-bahi
dabiltza; lurreko erranak bihozminekin dituzte
entzuten, beren gorputza ezinbertzez eta nigarra dariotela arthatzen. Izpiritu Sainduak zer diotsoten hek dute aditzen: erakasten diote Izpiritu
Sainduak lurreko gauzak ostikaturik zerukoen
maitatzen; munduari uko eginik, gau eta egun
zeruaz nahikaritzen.
5. KAPITULUA
Jainkoaren alderateko amodioaren
ondorio miresgarriez.
1. ARIMAK. Benedikatzen zitut, nere zeruko
Aita, Jesus nere Jaunaren Aita, zeren ni bezalako
herresta batez orhoitzeko aski ona izan ziren. Oi
urrikalmenduaren Aita eta kontsolamendu
guzien Jainkoa, eskerrak zuri, zeren, nahiz ez
gai, zure gozaldiekin azkartu nuzun noiztenka.
Benedikatzen zitut bethi, zure Seme bakotxarekin eta Izpiritu Saindu kontsolatzalearekin
orozbat menderen mendetan goresten zitutala.
O Jainko Jauna, hain minki maite nuzuna,
nere barne guzia bozkarioz jauziko da, nere bihotzerat jautsiko zirelarik. Zu zira nere ospea eta
nere bihotzeko atsegin bethea; zu, nere esperantza eta ihes-lekua nere egun gaixtoetan.
Bainan ahulki maite zitutalakotz oraino,
eta bertutea eskaxko dutalakotz, zure laguntzaren eta kontsolamenduen beharretan niz. Zato
2.
beraz ardura ni ganat, zure erakaspen sainduetan nere argitzeko; garbi nezazu nere jaidura
tzarretarik, amodio makur guzietarik senda
nezazu: bihotza hola sendo eta garbi, zure maitatzeko gai izan nadin, nahigabe guzien jasaiteko indartsu, bururaino irauteko azkar.
3. Ba, zerbait handirik da amodioa, ontasun
bat ontasun guziez goragokoa: hak bakharrik
ditu gauza dorpeak arintzen, haren bidez du
gizonak berdin jasaiten berdin ez zaiona. Hura
lagun, nekerik gabe jasaiten ditu nekeak, ezti
eta gozo kausitzen kirets direnak. Jesusen alderateko amodio arraiak obra handienen egiterat
sustatzen du eta bethi gauza hoberenen nahikarirat akulatzen.
Amodioak goienerat du bere deia; lurreko
gauza bihi hatek ez deratxikike beheiti. Amodioak libro nahi du eta lurtiar amodio guzietarik
garbi, beldur baita hauiek ilhun dezaten; beldur,
lurreko ontasuner josirik berant dadien gizona
zerurako bidean, edo nahigabeak jorik eror.
Deusik ez da amodioa baino gozoagorik,
deus azkarragorik, deus goragorik, deus zabala-
gorik, deus atsegingarriagorik, deus betheagorik
eta hoberik zeru ala lurrean amodioak Jainkoa
baitu ithurburu, eta, kreatura guzien gainez-gain
iganik, onik ez baituke Jainkoa baitan baizik.
4. Amodio duena lasterka doa, hegaldaka
doa, bazkariotan da, libro da eta deusek ez du
baratzen. Oro emaiten ditu, guzien jabe izaiteko,
eta orotan guzien jabe da: ororen gainetik, Izaite
bakhar soberanoa baitan delakotz indar-berrikatzen, ontasun guzien ithurburuan eta ithurrian.
Ez du ukantzari behatzen, bainan ontasun guziez
gorago altxatzen da, emaileraino.
Amodioak ez du maiz negurririk ezagutzen,
haren kharrak gaindika irakitzen du. Amodioari
deus ez zaio pizu, ez nekagarri; dezaken baino
gehiagori da lotzen; ez dezakelako aitzakiarik ez
du nehoiz, oro eginkizun baitauzka eta egingai.
Ororen egiteko on da beraz, eta izaitez bururatzen ditu asko gauza, amodiorik gabea akit eta
alferretan higa lezaketenak.
5. Amodioa bethi atzarririk dago, eta lo dagolarik ere nehoiz ez lo; akiturik ere ez da akitzen,
atsegabetan izanikan ere ez lotsatzen, iziturik
ere ez zozotzen: hainan zuziaren argia eta suko
garra goiti doatzin bezala, amodioak halaber,
poxeluak bazterturik, goiti du hartzen oldar.
Amodio duenak, hitz horren indarraren berri
badaki. Sua darion arima baten kharra Jainkoraino altxatzen da, oihu sarkor hunen pare: nere
Jainkoa! nere amodioa! nere zira osoki eta ni
zurea!
6. Nere amodioa zabal zazu eta bero, nere
bihotzak ikas dezan zoin den gozo zure maitatzea, bai eta zure amodioan geza dadin eta urt.
Zure amodioak osoki bere nezala eta nere
buruaz gorago altxa bere khar biziaren indarraz.
Amodiozko kantika kantatuz, nere arima jarra¡
bekizu, Jesus ona, zure loriazko goratasunerat;
eta bere bozkarioak gaindi eginik zu maitez, zure
goretsiaren goretsiaz ahi bedi.
Zure zerbitzariak maita zitzala bera baino
gehiago; zure gatik baizik ez dezala bere burua
maita; zinez maite zituzten guziak zu baitan
maita ditzala, zuk argiratu amodiozko legeak
manatzen duen bezala.
Amodio duena erne da, arrai, maitagarri, ezti
eta goxo; azkar da, jasankor, jarraile, zuhur, zail,
bihozdun, eta berearen ondotik ez dabil nehoiz:
nork zertan baitu bere burua bilhatzen alabainan, hartan ere du hak bere amodioa galtzen.
7. Amodioak bazterretarat behatzen ohi du,
umila da eta zuzena; ez da malina, ez arina, ez
ergelkeriari emana; jan-edanetan izariz dabil,
garbitasuna begiratzen du; ez da beratz, pausatua da, gorputza hertsiki du zaintzen.
Amodio duenak badakar jauspen buruzagien
alderat; bere ustez erdeinagarri da eta zartzail.
Oso osoan Jainkoari dagolarik eta ahal guziaz
bethi eskerdun, Jainkoa baitan dauzka bere
fidantza eta esperantza, Jainkoak behintzat utzia
duela iduri zaiolarik ere: badakielakotz amodiorik ez ditakela bihozminik gabe.
8. Guzien jasaiterat eta Jesusen nahiaren egi-
terat ez dagona, Jesusen adiskide izena ez du
merezi. Jesus maitearen gatik atsegabe gogor
eta kiretsenak onhartu behar ditu Jesus maite
duenak, eta, zer-nahi gerta dakion, Jesusen
ganik ez du berexi behar.
6. KAPITULUA
Jesus maite duenaren atsegabeez.
1. JESUSEK. Haurra, zure amodioa ez da aski
azkarra oraino eta argitua.
ARIMAK. Zergatik, Jauna?
JESUSEK. Den nekerik ttipienean uzten duzulakotz hasi gauza eta gose soberarekin zabilalakotz kontsolamenduketa. Azkarki maite nuena,
tente dago tentazionetan eta etsai maltzurraren
saretarat ez da erortzen. Atseginetan maite
nuen bezala, berdin maite nu atsegabetan.
Zuhurki maite nuenak, emaitzari ez du
hala behatzen, nola emailearen amodioari.
Ukantzari baino gehiago emailearen amodioari
du esker, eta emailea ukantza guziak baino
gorago du ezartzen. Arraiki maite nuenak, bere
onaren ithurburua ez dauka ni ganikako dohainetan; bainan, dohain guzien gainetik, ni baitan.
Ez dira beraz zuretzat oro gal, neretzat edo
sainduentzat ditutzun sendimenduak ez badira
2.
noiz edo noiz zuk nahi bezain khartsuak. Artetan
sendi duzun Jainkozko khar hori, zu baitan den
graziaren ondorioa da eta zeruko atseginaren
aitzinetikako jasta bat bezala. Ez zaizkiola haatik
sobera finka, airerat baitoa jin bezain laster.
Bihotzeko nahikari makurrekin borrokatzea,
debruaren enganio tzarrer bihur egoitea, hori da,
hori merezimendu handizko bidea eta bertute
gotorraren marka.
Asmu arrotz edozoin nondik-nahi jin
dakion, zure bihotza ez bedi beraz asalda. Egon
tente zure hatzean, atxik hartu xede onak. Ez
uste ukan begietako lillura bat dela, noiz edo
noiz bihotza zeruetaraino altxatzen bazaitzu, eta
gero, handik laster, bere alhapide itsusietarat
erortzen. Holakoetan ez zira bada nagusi, norbaiten eskupeko zira; delako alhapideak hastio
ditutzuno eta uko egiten diotzuteno zinez, merezimendu da zuretzat eta ez zira leizean.
3.
4. Jakin zazu zure etsai zaharrak zeri buruz
higatzen dituen bere indarrak: zure gutizia on
guzietan zuri poxelu egiteari katzakatzen da eta
urrats khartsu guzietarik zure urruntzeari. Gibelatu nahi zitu sainduen gorestetik, gogoan khartsuki nere oinhazeen erabiltzetik, urrikia bihotzean zure bekatuez orhoitzetik, behar bezala
zure bihotzaren zaintzetik eta bertutean aitzinatzeko hartu xedeari jarraikitzetik.
Gogoeta tzar hanitz ereiten du zure bihotzean, zure lotsatzeko eta atsegabeen azpian
zure lehertzeko, othoitzetik eta liburu khartsuen
irakurtzetik zure urruntzeko. Higuin du zure
bekatuez egiten duzun aithor umila, eta ahal
balu, komunione saindutik bethierekotz urrunt
zintzake.
Etsai haren beldur ez izan, ez ikharan egon
hurbil dakizun, zu galdu nahiz bere arteak maiz
hedatzen badauzkitzu ere. Eman nahi dauzkitzun gogoeta tzar, ahalgegarriak, utz haren gain.
Errozu: hoakit, izpiritu likitsa; ahalgez gorri hadi,
hizan bezalakoa; holako solasen niri sakatzeko,
barnea ez bide duk guti ustela. Ttattolatzale
okaztagarria, hoakit urrun nitarik; den gutieneko
lotkiarik ez dukek ni baitan hiretzat; eta Jesus
nere ondoan atherako baitzaik gudulari gaitza,
geldituko hiz ilhaundurik hi. Nahiago diat hil oin-
haze handienen erdian, hiri nere baia eman
baino. Ixil hakit, ago ixilik, ez hut gehiago entzunen, nahi dukana eginik ere nere durduzatzeko.
Jainkoa da nere salbamendua eta nere argia,
noren beldur nitake? Armadak oldar balitzaizkit
ere lerroka, ez lezaketet bihotza izi. Jesus da
nere laguntzale eta salbatzalea.
5. Soldado bipil baten pare, guduka zite; noiz
edo noiz ahuleziaz erortzen bazira, aitzinean
baino indar handiago bat bil zazu, nere grazia
nasaikiago ukanen duzula fidaturik; oroz lehen
zure burua begira zazu bere alderako zurikeriatik, nola urgulutan sartzetik. Hortarik dira hogoita bortz gal-bidean sartzen eta, zonbait aldiz,
kasik ezin sendatuzko itsumendurat erortzen.
Beren buruari zoroki fidatzen direnen erortze
hori balia bekizu, zuhau erne eta umil egoiteko
bethi.
7. KAPITULUA
Grazia behar dela gorde
umiltasunaren hegalpean.
1. JESUSEK. Nere haurra, hobe duzu eta segurago khartsutasunerako graziaren gordetzea,
graziaren ukanaz ez urgulutan sartzea, hartaz
guti mintzatzea, den baino haren ez handiagotzea hobe duzu eta segurago izaitekotz, zure
buruaren gutiestea, eta, grazia duzulakoan, gai
ez ziren fagore batez bezala hartaz beldurtzea.
Egungo sendimendua bertze baterat alda ditakelarik biharko, ez atxikiegi izan haren alderat.
Orhoit, grazia hor duzularik, graziarik gabe zoin
hits eta herresta ziren.
Bertutean aitzinatzea ez datxiko xoilki kontsolamendu ukaiteari, bainan, hetaz gabetua
zirenean, umil eta jasankor egoiteari. Hola,
othoitzaren edo ohi ditutzun khartsutasunezko
urratsen alderat ez zira nagitzen. Bertutean
aitzinatzeko, zure egiteko guziak bethezkitzu
ahalik hobekienaz, zure argien arabera; arima
idor eta hersturan duzulakoan, ez utz zure bihotza osoki erortzerat.
Hanitzak berehala khexatzen dira eta
bihozgabetzen, gauzak ez doatzilarik beren
gogorat. Gizona alabainan ez da bethi bere
bidearen nagusi. Jainkoari dago kontsolatzea eta
graziaren emaitea nahi duelarik, nahi duen izarian, nahi duenari, iduri zaion bezala, ez gutiago
ez gehiago.
Batzu khartsutasunerako graziak berak galdu
ditu, grazia horren gatik ezazoldu direlakotz:
ahal baino gehiago egin nahi zuten, beren ahal
ttipiaz ez dira orhoitu, beren bihotzeko suari adimenduko argiari baino jarraikiago izan dira. Jainkoak nahi baino lan handiagoer lotu direlakotz,
dute grazia hoin laster galdu. Beren ohantzea
zeruetan ezarririk zauden eta lurrean dira gelditu, gaixoak, eskuak hutsik; zoin hitsak eta
ezdeusak diren ohartu ondoan, ikas zezaten ez
beren hegalekin ibiltzen, bainan nere hegalpean
fidantzarekin egoiten.
2.
Jainkoa ganako bideetan sartu berriak gal
ditazke errexki eta errekarat eror, non ez duten
jende zuhurrer argi galdatzen.
Zuhurren erraner baino beren asmuari
nahiago badute jarraiki, beren salbamendua lanjer handian ditake, non ez duten beren asmuari
uko egiten. Bere burua zuhur daukanak, bakan
ditu onhartzen umilki bertzeen erranak.
Guti jakitea eta umil egoitea hobe da hanitz
jakitea eta urgulutsu izaitea baino. Ontasun guti
ukaitea ere ba, aberats eta urgulutsu izaitea
baino.
Bozkarioari osoki emaiten dena guti zuhur,
ahanzten duelarik bere lehengo gabezia eta Jainkoaren alderateko beldurra, hunek baitu gizon
zuhurra, eskuratu duen grazia gal dezan beldurtzen.
Neke-orduetan eta edozoin atsegabetan
sobera etsiturik dagona, ni baitan behar baino
fidantza gutiago duena, hura bertute eta zuhurtzia ttipiko gizona.
3.
4. Bake egunetan sobera maldan nahi dena,
da maiz gudu-orduetan herabeena eta lotsatuena.
Bazinaki zu baitan umil eta xume egoiten, bai
eta zure gogo-bihotzen negurrian eta menean
idukitzen, lanjererat eta bekaturat ez zinitazke
hoin laster eror. Zuhurtzia handia, zure bihotzak
kharra dariolarik, grazia itzaltzearekin zer zitazken gogoratzea. Grazia itzaltzearekin, orhoit
berriz ere itzultzen ahal zaitzula, argi hori ezen
khentzen dut noiztenka nere ospearentzat eta
zure onetan.
5. Holako nahigabe bat hobe duzu maiz, oro
bethi zuk nahi bezala gertatzea baino. Merezimendu irabazteko, ez da segur aski zerutikako
kontsolamenduez bethea izaitea, edo Liburu
Sainduetan trebe izaitea, edo kargu handietarat
heltzea; behar da oraino umil umila egon eta
Jainkoa osoki maitatu, Jainkoaren ospea garbiki
eta errotik bilhatu, bere burua ezdeustzat iduki
eta zinez erdeinatu eta bertzeetarik ukan laidoez gehiago bozkariatu laudorioez baino.
8. KAPITULUA
Nork bere buruaren gutiesteaz
Jainkoaren aitzinean.
1. ARIMAK. Nahiz hauts eta erhauts baizik ez
nizan, nere Jainko Jaunari mintzaturen nitzaio.
Den baino gehiagotzat badaukat nere burua,
horra non altxatzen ziren nere kontra; eta egian
zirela hor ditutzu nere bekatuak lekuko, eta lekukotasun hori ez dezaket gezurta. Bainan nere
burua gutiesten badut eta ezeztatzen, nitaz
dauzkatan urguluzko gogoetak zaphatzen baditut eta hastapeneko erhautserat gogoz itzultzen
baniz, orduan alde duket zure grazia eta nere
bihotzari hurbil zure argia; orduan, zerbait nitakelako ustekeriarik ttipienak nere ezdeustasunean ithoko dira eta behin bethikotz han galduko.
Han nuzu nihauri erakusten zer nizan, zer
izan, zer bilhakatu mailez mail behereraino jautsiz: deus ez niz ezen, eta ez nakien.
Nihau nihauri utzia balin baniz, zer niz? Ahul
bat, bertzerik deus; bainan bat-batean behatzen
badautazu, berehala azkartzen niz eta atsegin
berri batez bethetzen. Nere haztak errekarat
nerama bethi, eta, Jauna, ez othe da miresgarri
zoin laster nuzun zure ganat altxatzen eta zoin
amultsuki besarkatzen?
2. Ni maitez egiten duzu hori, nitaz urririk
artha hartzen duzula eta nere hainbertze beharorduetan laguntzen nuzula, bai eta lanjer handienetarik begiratzen eta ehun gaitzetarik atheratzen. Nere burua sobera maitez niz galdu; zu
xoilki bilhatu zitutalarik eta garbiki maitatu, nere
buruarekin batean kausitu ere zitut, eta zure
amodioak barnago ehortzi nu nere ezdeustasunean.
O Jesus, guziz bihozbera, merezi dutan baino
hanitzez gehiago, igurikatzen dutan eta galdatzerat ausarta nitaken baino gehiago duzu egiten neretzat!
3. Izan zite goretsia, nere Jainkoa, hain ona
zirelakotz eta esku-zabala non, gu zure ongi bihi
baten gai ez izanikan ere, zu guri gau eta egun
ongi igortzen ari baitzaizkigu, nahiz eskergabe
gauden eta zutarik urrun.
Zu ganat osoki itzul gitzatzu, izan gitezen
eskerdun, umil eta khartsu, zu baitzira gure salbamendua, zu, gure bertutea eta gure indarra.
9. KAPITULUA
Gure biziaren azken muga Jainkoa
denaz geroz, hari buruz ditugula
guziak egiteko.
Nere haurra, ni behar niz zure
azken azken muga, egiazki zoriontsu nahi bazira.
Xede horrek garbituren dautzu bihotza, maizegi
berari eta kreaturer buruz ixuria dagon zure
bihotza. Alabainan zuhauren ona zerbaitetan bilhatzen baduzu, abian epheltzen zira eta nahasten.
Bihur beraz niri ditutzunak oro, ezen nik emanik dauzkatzu guziak. Orhoit gauza guziak Ontasun soberanoaren ganik datotzila; hari bihurtzekoak direla beraz, beren ithurbururat bezala.
1. JESUSEK.
2. Handi ala ttipiek, behartsu ala aberatsek
nitarik dute, ezin agortuzko ithurburutik bezala,
graziaren ihintza ezpainetarat biltzen; eta neretzat arraiki eta gogotik ari direnek, grazia batentzat biga dituzkete sari. Aitzitik, bere ospea nita-
rik kanpo bilhatu edo nitaz bertze ontasun
batean atsegin hartu nahiko duena, egiazko
zorionean ez da sekula finkaturen, ez eta haren
bihotza nehoiz ez bozkariaturen egiazki, bainan
hanitz traba eta hersturetan koropilaturen.
Ongi mikorik ez ezar zure kondu, ez eta bertuterik gizon bihi baten eskuko, bainan eman
Jainkoa guzien jabetzat, ezen hura gabe nehork
deusik ez du. Oro nik emanak baitira, gibelerat
nahi ditut oro bedera-bedera eta zor zaizkitan
eskerrak hertsiki ditut galdatzen.
3. Horra egia bat, urgulua ihes igorri behar
duena. Zeruko grazia eta egiazko amodioa
bihotz batean sartzen badira, bihotz hak ez du
gehiago ez bekaizgorik ez hersturarik ezagutuko, ez bera gehiago maitaturen berak. Alabainan
Jainkoaren amodioak oro garaitzen ditu eta arimaren indar guziak handitzen.
Zuhurra balin baduzu, ni baitan zira xoilki
bozkariaturen, ni baitan duzu xoilki zure esperantza jarriko, zeren ez baita nehor onik Jainko
Jauna baizen, eta oroz gainetik hura behar baita
goretsi eta benedikatu.
10. KAPITULUA
Mundua oinkaturik Jainkoaren
zerbitzatzea gozo dela.
1. ARIMAK. Berriz ere mintzatuko nitzaitzu,
Jauna, eta ez niz solasetik baratuko. Zeru gorenean den nere Jainko Errege Jaunari erranen
diot: Zure beldur direnentzat daukazun gozoa,
Jauna, zoin den handia eta nasaia! Maite zituztenentzat zer daukazu bada; zer, beren bihotz
guziaz zure zerbitzuan daudenentzat?
Zinez ezin erranezkoa da eta ezin gozoagoa,
maite zituztener othoitzaz emaiten diozuten
atsegina. Zure amodioaren gozoa erakutsi dautazu, ez nuen bizia eman dautazularik; zutarik
urrun egokita zure zerbitzurat deitu nuzularik
eta maita zitzatan dautazularik manatu.
2. O bethiereko amodioaren ithurburua! Zer
erranen dut zutaz? Nola ahanzten ahalko zitut,
zu nitaz orhoitzeko aski ona izan zirenean,
nihauk nere arima eihartzerat eta hiltzerat utzia
nuelarik? Zure zerbitzariaz urrikaldu zira, berak
uste zuen baino amultsukiago; zure grazia eta
adiskidantza eman daizkotzu, hartze zituen
baino nasaikiago.
Grazia horrentzat zer bihurtuko dautzut? Ez
dute orok, utzirik guziak eta munduari uko eginik, komentuan sartzeko grazia. Handi othe da
zerbitza zitzatan zu, kreatura guziek zerbitzatu
behar zituztena?
Zure zerbitzari izaitea ez zait handi behar;
bainan hauxe behar zait handi eta harrigarri:
nola ni, hoin ezdeus eta onik-gabea, nuzun zerbitzaritzat nahi eta nola nuzun zure zerbitzari
maiteen artean ezarri.
3. Ditutanak oro, zure zerbitzatzeko dituzke-
tan ahal guziak, zuk emanak ditut. Eta bizkitartean zer ari zira? Zuk gehiago zerbitzatzen nuzu,
nik zu baino.
Horra hor zeru-lurrak, gizonaren zerbitzuko
zuk eginak, zuk manatu guziak egun oroz egiten
baitituzte. Eta hori guti zaitzu oraino: gizonari
aingeruak eman daizkotzu zerbitzari. Bainan
emaitza guzier nagusi dena, gizona zuhauk nahi
duzu zerbitzatu, eta, zuhau emaitzaz haren izanen zirela, diozu hitzeman.
4. Ehun ongi hoientzat nik zer dautzut bihurtuko? Ai! nere bizi guzian zerbitza ahal bazindezat! Egun bakhar bat zure behar bezala zerbitzatzeko on banintz! Zinez guziek zerbitza zitzaten
zor zaitzu; zor, ohore guziak eta bethiereko laudorioak. Zinez nere nagusia zira eta ni zure zerbitzari ezdeusa; behar zitut beraz nere indar
guziez zerbitzatu eta, behinere unhatu gabe,
goretsi. Hori baita nere nahikundea, nere tirria,
emadazu othoi hortaratzeko eskas duketan grazia.
Ohore eta ospe handi, zure zerbitzatzea
eta zure gatik bertze guzien oinkatzea. Zure zerbitzu sainduan gogotik ari direnek, sari handia
dukete. Zu maitez atsegin lurtiar guziak ostikatzen dituztenak, Izpiritu Sainduaren kontsolamendu gozoenez jabetuko dira. Zure gatik bizitze hertsi bati lotzen direnek eta mundu huntako
zurruburru guzier uko eginik daudenek, gogobihotzak handizki libro dituzkete.
5.
6. O Jainkoaren alderako zerbitzu maitagarri
eta gozoa, gizona librotzen eta saindutzen
duena! Oi komentuetako bizitze saindua, gizona
aingeruer parekatzen duena, Jainkoari laket eta
debruari higuin zaiona, giristino guzientzat ohoragarri dena! O ezin aski bilha eta gutizia ditaken
esteka, ontasun guzier nagusi den Ongia merezitzen daukuna, bai eta emaiten bethiereko zoriona!
11. KAPITULUA
Bihotzaren nahikariak ikertu behar
direla eta negurritu.
1. JESUSEK. Nere haurra, gogoan ontsa hartu
ez ditutzun asko gauza behar ditutzu berriz ikasi.
ARIMAK. Zoin dira, Jauna?
JESUSEK. Zure nahikundea behar duzu osoki
nereganatu, zure burua ez maitatu batere, bainan nik nahi dutana lehiatuki obratu. Gutiziek
bortizki zerabiltzate ardura, sutan ezartzen zituztela: beha ordean ontsa, nere ohoretan ari zirenetz ala gehienik zuhauren onetan. Neretzat ari
bazira, nik zer-nahi mana, atsegin dukezu. Bainan zeure burua maitez den gutienik artzea,
horra zerk zituen aurtikitzen eta nahasten.
2. Nere ixilean zuhauk asmatu gutizier ez
beraz othoi sobera jarra¡, laket zitzaitzuna edo
on baino hobetzat zinaukana ondotik hastia
dezazun beldurrez, bai eta urrikitan sar zitezen
eginik. Onak zaizkitzun gutizier ez zira berehala
jarraiki behar; ez ditutzu ere makurrak zaizkitzunak debalde utzi behar abian.
Xede eta gutizia onetan ere emeki ibiltzea
hobe duzu, lasterka ibiliz zure gogoaren ez
barreiatzeko; lehia soberarekin ariz, bertzeer
gaizbiderik ez emaiteko; edo, bertzeen aiherkundeak nahasirik, ez etsitzeko.
3. Bainan artetan gogorki behar duzu jokatu
eta gorputzaren nahikerier gizonki iharduki, gorputzak zer duen nahi edo zer ez, kasurik egin
gabe; oroz gainetik gorputza nahi-t’ez iduk arimaren meneko.
Hezi behar duzu zure gorputza eta arimaren
esku-makil egoiterat hertsatu, eginbide guzien
bethetzerat edo atsegabe guzien jasaiterat jar
arte; gutiz deusen ez uzten, gauza xumeenen
maitatzen, eta, edozoin nahigabe gerta, deusetaz ez erranguratzen ikas arte.
12. KAPITULUA
Pazientziaren biltzeaz eta azturen
hezteaz.
1. ARIMAK. Jainko Jauna, pazientziaren behar
handitan nizala ikusten dut; ezen, bizi huntan,
hanitz nahigabe gertatzen da. Bakeaz jabetzeko
nahi dutana eginik ere, nere bizia ez ditake
gudurik eta bihozminik gabe izan.
2. JESUSEK. Hala da, nere haurra. Ez dut nahi
gudurik edo bihozminik gabeko bakearen ondotik ibil ziten, bainan sinets dezazun, atsegabeek
ezarriko zituztenean iraulirik eta nahigabeek
porroskaturik, orduan duzula zu baitan bakea. Ez
dezakezula hanitz jasan balin baderasazu, purgatorioko sua nola jasanen duzu bada?
Bi gaitzetarik ttipiena hautatu hehar bethi:
bethiereko oinhazetarat ez erortzekotz beraz,
lehia zite oraiko gaitzen gogo onez jasaiterat
Jainkoaren gatik. Zer uste duzu, mundutiarrek
deusik ez dutela edo deus guti dutela jasaiteko?
Holakorik ez duzu ikusiren, atseginean igerika
dabiltzanen artean ere.
3. Bainan, diozu, hanitz atseginen jabe dira,
nahi dutena egiten dute, eta hola arintzen zaizkote beren nahigabeak.
4. Hala biz; eman dezagun nahi dutena badutela. Bainan noiz arte uste duzu iraunen duela?
Lur huntan atseginez okituak daudenak, khea
bezala dira itzaliko eta heien mukurruaz batere
ez orhoituko. Bizi direno ere, heien atseginek ez
dute kirestasun, beldur ez ilhundura eskasik.
Alabainan zertan ere baitute kausitzen atsegin, hartan ere dute ardura nasaiki biltzen bihozmin.
Zuzen da, beren atseginak bilhatu ondoan
negurririk gabe hartzen-eta, nahasdurarik eta
ilhundurarik gabe ez ditzaten goza. Oi zoin laburrak, zoin gezurrezkoak, zoin makurrak, zoin
ahalgegarriak diren heien atsegin guziak! Bizkitartean, hordi eta itsu direlakotz, ez dira ohartzen. Abere basak iduri, beren arima gal-bidean
ezartzen dute atsegin ezdeus eta galgarri baten
gatik.
Zu beraz, nere haurra, zure azturer ez jarra¡;
zure nahikerier egin uko zuk. Bozkaria zite Jauna
baitan eta hak emanen dauzkitzu bihotzak galdatu guziak.
5. Alabainan egiazki atsegin hartu nahi badu-
zu eta nere kontsolamenduez nasaikiago jabetu,
egin uko lurreko atsegin galgarri guzier; orduan
ditutzu egiazki kausituren zoriona eta kontsolamendu ezin agortuzkoak. Zonbat ere baitzira
munduko atseginetarik urrunduren, hanbatenaz
ditutzu nereak indardunago aurkituren eta gozoago.
Orobat ez zira gudu ez nekerik gabe hortarat
helduko: erro gaitzeko aztura bat edo bertzek
poxelu egin dezazukete, bainan ohidura on
batek garaituren ditu hek. Gorputza erranguraturen zaitzu, bihotzeko kharrak hezi artean.
Ohiko suge tzarrak enganatu eta galdu nahiko
zitu: othoitzaz da ihes igortzekoa hura, zerbait
lan onetan ariz, bihotzeko athea hetsirik datxikozula.
13. KAPITULUA
Jesus Jaunak bezala, umilki behar
dela obeditu.
1. JESUSEK. Nere haurra, obedientziako athekatik jauzterat ari denak, graziari bere bihotzeko
athea berak dio hesten; eta nork ere nahi baitu
ber-beretzat zerbaiten jabe izan, ororentzat den
ontasuna galtzen du hak.
Gogotik eta bere onez buruzagien azpiko ez
dagonak, ageri du bere odola ez duela oraino
osoki hezia, bainan erranguratzen zaiola eta
oldartzen ardura.
Ikas beraz buruzagiek manatuen egiten zalu,
zure odola hezi nahi baduzu. Kanpotikako etsaia
alabainan lasterrago garaitzen da, barneko
guduek ez badute bihotza xehatua.
Zure arimak zuhau baino etsai tzarragorik
eta gaixtoagorik ez duke, zeure baitan zapartatua zirelarik. Osoki eta zinez zure buruaren
gutiesterat heldu behar zira, zure haragiaz eta
odolaz nahi bazira nagusitu. Zeure burua maite
duzulakotz oraino negurririk gabe, zira bertzeek
manatuen osoki egiterat hoin uzkur.
2. Zu, erhauts eta erhautsa baino gutiago
izanki-ta, zer mirakulua gizon bati Jainkoaren

- Parts
- Jesu-Kristoren imitazionea - 01
- Jesu-Kristoren imitazionea - 02
- Jesu-Kristoren imitazionea - 03
- Jesu-Kristoren imitazionea - 04
- Jesu-Kristoren imitazionea - 05
- Jesu-Kristoren imitazionea - 06
- Jesu-Kristoren imitazionea - 07
- Jesu-Kristoren imitazionea - 08
- Jesu-Kristoren imitazionea - 09
- Jesu-Kristoren imitazionea - 10
- Jesu-Kristoren imitazionea - 11
- Jesu-Kristoren imitazionea - 12