Jesu-Kristoren imitazionea - 02
Zer ari giren, zertako baino, Jainkoak gutiago
behatzen du.
Hanitz du egiten, hanitz maite duenak;
hanitz halaber, egiten duen hura ontsa duenak
egiten. Bere buruari uko eginik bertzeentzat
artzea, ederki. Maiz uste dugu bertzeak maitez
ari girela, gure burua maitez ari girelarik; gure
jaidura tzar, nahikunde makur, sari baten espe2.
rantza, ontsa izaiteko gutizia, bakan dira itzaltzen.
3. Jainkoa egiazki eta osoki maite duenak,
bere burua deusetan ez du bilhatzen; orotan
haren gutizia bakharra Jainkoaren ospea da.
Nehorentzat ez da bekaizti, ez dabilalakotz bere
atseginaren ez eta bere baitako zorionaren
ondotik; oroz lehen, Jainkoa baitan dohatsu izaiteaz da gose. Nehor ez dauka ontasun izpiren
ithurburu, bainan oro Jainkoari dakartza, Jainkoa
delakotz ontasun guzien ithurburua eta Jainkoa
baitan dutelakotz saindu guziek bake eta zorion
aurkitzen.
Jainkoarentzat amodio pindarño bat bera
lukeena, laster ohar litake munduko zerak hutsal
eta ezdeusak direla.
16. KAPITULUA
Bertzeen itzalen jasaiteaz.
1. Gure ala bertzeen baitan ezin zuzent
ditzazkegunak, pazientziarekin ditzagun jasan,
Jainkoak bertzela antolatu arte. Sinets zeure frogarentzat eta pazientziarentzat hola dela hobe,
ezen, pazientziarik gabe, gure merezimenduek
ez lukete hazta handirik.
Halere holako hersturan Jainkoa duzu minki
othoizteko, zure laguntzerat aphal dadin eta
horren umilki jasaiteko ahala eman diezazun.
2. Norbait, behin edo bertze abisatu ondoan,
ez bada zure hartarat erortzen, harekin ez gehiago hizka, bainan bego auzia Jainkoaren gain:
Jainkoaren nahia eta ospea egin ditezen bere
zerbitzari guzietan, badakielakotz berak gaizkiaren oneratzen.
Bertzeen itzalen eta hutsen pazientziarekin
jasaiterat lehia zite, zuhauk bertzeer nasaiki
emaiten baitiozute zer jasan. Zeure burua nahi
bezala ezin molda-ta, bertzeak nola nahi ditutzu
zure gogorat moldatu? Bertzeak itzalik gabe
ikusteaz atsegin duzu, zeureer ez ordean uko
egiten.
3. Bertzeak nahi ditugu bide zuzenean
garrazki ezarri, bainan guhauk erasien entzutea
ere ez onhartzen. Bertzeek esku sobera ukan
dezaten hastio zaiku; guk bizkitartean galdatuak
oro nahi. Bertzeak nahi ditugu tinki tinkia atxikiak ikusi, guretzat denak haizu nahi ditugularik.
Hoietarik ageri da beraz zoin bakan nahi ditugun bertzeak gure ozka berean ikusi. Guziak
itzalik gabeak balira, Jainkoarentzat non noren
ganik zer ginuke jasaiteko?
4. Bainan Jainkoak bertzela du egin, elgar
jasaiten dezagun ikas: nork bere jasaitekoa
badu: nehor ez da itzal gabekorik; nehor ez osoki
berez bere doakenik; nehor ez bere doi denik;
nehor ez beretzat aski zuhur. Jasan dezagun
beraz elgar, elgar kontsola, elgar lagunt, argi,
abisa.
Atsegabeetan da hobekienik ageri gizona. Ez
gituzte bailezpada ahultzen atsegabeek, ba
ordean erakusten nolakoak giren.
17. KAPITULUA
Komentuetako bizitzeaz.
1. Zure buruaren garaitzen behar duzu ikasi,
bertzeekin ados eta bakean nahi bazira bizi. Ez
da guti komentuan bizitzea, han aharrarik gabe
egoitea, eta hil arte bide zuzenean irautea.
Dohatsu, han sainduki bizi dena eta bere bizia
heriotze on bateratzen duena!
Bertutean nahi baduzu gogortu eta aitzinatu,
orhoit lur gainean bidekari zirela eta zure egiazko egoitza zerua dela. Zure burua behar duzu
Jesusen gatik erhotzat iduki, bizi khartsu bat
nahi baduzu ereman.
Jauntzia eta buruko koroa guti dira ari;
egiazki khartsu izaiteko, bizi-moldea da behar
oneratu eta azturak zaphatu.
Jainkoaz eta bere arimaren salbatzeaz bertzerik bilhatzen duenak, atsegaberik eta bihozminik baizik ezin dezake bil. Bertzeen meneko
2.
xume xume izaiterat lehiatzen ez denak, ez
dirauke luzaz bakean.
Zerbitzari, jina zira, ez nagusi. Jakin zazu
nahigabetarat eta lanerat deitua zirela, ez pausarat edo solas alferretarat. Komentuan frogatzen da beraz gizona, urhea labean bezala.
Komentuan nehork ezin dezake iraun, non ez
duen osoki bere bihotza Jainkoaren gatik aphaldu gogo.
18. KAPITULUA
Sainduek eman erakuspenez.
1. Beha hain osoki saindu eta khartsu izan
direnek eman erakuspen sanoer; ikusiko duzu
deus guti dela, edo deus ez, zuk egiten duzuna.
Ondikotz zer da zure bizia heienaren aldean?
Sainduek eta Jesusen adiskideek Jainkoa zerbitzatu dute, izan zitezen ala gose eta egarri, ala
hotz eta buluz, ala lanez ithoak eta unhatuak, ala
beilari eta barur, ala othoitzari eta gogoeta sainduer josiak, ala laido eta nahigabeen pean lehertuak.
2. Oi zonbat atsegabe dorpe jasanik dauden
apostoluak, martirak, kobesorrak, birjinak eta
Jesusen urratser jarraiki diren bertze guziak! Alabainan beren bizia higuin ukan dute mundu huntan, bethiereko biziaz jabetzeko.
Oi zer bizi hertsia eta nekatua, bortuetako
sainduen bizia! Zer gudu luzeak eta bortitzak
jasan dituzten! Etsaia zoin ardura eta saminki
oldartu zaioten! Zer othoitz jarraiki eta khartsuak dituzten Jainkoari eskaini! Zer barur garratzak egin!
Egunak lanean, eta gauak othoitzean;
lanean ari zirelarik ere, gogoa bethi othoitzari.
Gau-egunak probetxurekin higatzen zituzten;
Jainkoarekilako orenak laburrak zaizkoten; eta
Jainkoari othoitzean egoiteak eman atseginarekin, ahanzten ere zituzten gorputzaren behar
beharrenak.
Aberastasun, kargu, ohore, adiskide eta ahaide guzier uko eginik zauden; munduaren ganik
ez zuten deusik nahi, bizitzeko behar den hura
doi-doia zuten hartzen; gorputza arthatzen zutelarik ere, ezinbertzez eta hasperenka.
3.
Lurreko ontasunez gabeturik zauden
beraz, bainan graziaz eta bertutez zoin aberats!
Itxuraz ororen eskasian, bainan bihotza Jainkoaren graziak eta kontsolamenduek azkarturik.
Munduari arrotz, bainan Jainkoarekin adiskide
min. Beren burua ezdeus zaukaten eta mundu4.
tiarren trufa-bazka, bainan Jainkoak negurrian
goresten zituen eta minki maite.
Egiazki umil ziren, bertzeen azpiko lañoki
bizi. Jasankor ziren eta karitatez betheak, eta
hola egun oroz bertutean aitzinatuz bazoatzin,
Jainkoaren ganik grazia nasaienak ardiesten
zituztela.
Jainkoak giristino guzier baititu erakuspentzat eman, sainduek bertuteari buruz behar
gituzte sustatu, jende ephelek ezazolkeriari
buruz baino azkarkiago.
5. O zer komentuetako guzien kharra, sortu
zelarik heien ordena! Heien othoitzen beroa!
Heien bertutearen sua! Beren egitekoen burutik
buru bethetzeko zer lehia! Beren buruzagientzat
zer herabea eta jauspena!
Utzi dauzkiguten hatzak hor dira lekuko oraino, zer gizon saindu eta bertutekoak izan diren,
azkarki gudukatuz nola duten mundua oinkatu.
Handi zaiku orai, eman hitzaren ez jatea, eta
hartu uztarriaren khexatu gabe jasaitea.
6. Oi gure oraiko epheltasuna eta ezazolkeria; hastean ginuen kharra zoin laster hil zaikun,
orai hain baikira ephel eta nagi non bizitzea bera
hastio baitugu.
Bertutean aitzinatzeko zure lehia ez ahal da
osoki hilen, saindu khartsu hoien obren orhoitzapenaz hain ardura berotu ondoan.
19. KAPITULUA
Jende Khartsuaren egitekoez.
1. Egiazko jende khartsua! bertute guziez
dadila jabe, kanpoz iduri duen bezalakoa izan
dadila barnez. Eta oraino kanpoz iduri duen
baino biziki sainduago behar da barnez, Jainkoa
dugulakotz behari: non-nahi izan, haren ahalge
behar gira gain gainetik eta haren aitzinean ibili
aingeruak bezain garbi.
Gure xede onak egun oroz behar ditugu berritu eta gure kharra piztu, khartsutasunari egun
beretik lotuak bagina bezala, Jainkoari diogula:
nere xede onetan eta zure zerbitzuan lagunt
nezazu, Jauna; egizu errotik has nadin egun,
egun arte deusik ez baitut egin.
2. Hartu xedeen azkarraren arabera ohi gira
aitzinatzen bertutean: aitzinatu nahi dena, pikoz
ari behar da.
Xede azkarrak hartzen dituena bera maiz
erortzen bada, zer othe, bakan edo ahulki har-
tzen dituena? Xedeer ez jarraikitzea bizkitartean
gertatzen da asko moldez, eta gure egitekoetan
hutsik ttipienari ondorio makurra darraio.
Hartu xedeen bethetzeko, beren zuhurtziari
baino gehiago Jainkoaren graziari daude sainduak; zernahi gerta, Jainkoari fida dira bethi. Alabainan gizonak hartzen du xede, bainan Jainkoak ditu bere nahitarat antolatzen gauzak, eta
gizona bere bideez ez da nagusi.
3. Jainkoa maitez edo lagunaren onetan, gure
egitekoetarik bat huts-egiten badugu noizean
behin, huts hori geroxago errexki bethetzen ahal
dugu. Bainan huts hori nagikeriaz edo ezazolkeriaz egiten badugu, guti edo aski hobendun gira
eta ondorio tzarrak dakarzke.
Indar egin dezagun beraz ahal bezanbatean;
askotan, berdin, eroriko gira errexki. Halere
xede bat edo bertze behar dugu bethi hartu,
guziz poxeluenik ditugun gauzen urruntzeko.
Artha berarekin behar ditugu kanpoa eta barnea
aphaindu, biak baitezpadakoak baitira bertutean
aitzinatzeko.
4. Ezin bazitazke zeure baitan bildurik egon
alderat, bil bederen noiztenka, gutienetik egunean behin: goizean edo arratsean. Xedeak har
goizean eta zer egin duzun iker arratsean, iker
nolakoak izan diren zure elheak, obrak eta gogoak, hoietan baititutzu segur Jainkoa eta laguna
maizenik laidoztatu.
Gizon bati doakon bezala, debruaren maltzurkeriari ihardukitzeko zaude ernerik; neurt
jan-edanak eta errexkiago heziko ditutzu haragiaren nahikeriak.
Ez egon behinere osoki alferrik, bainan ar
bethi zerbait, edo irakurtzen, edo idazten, edo
othoitzean, edo guzientzat on den zerbait lanetan. Bizkitartean gorputzeko lan ala jostetak egin
negurrirekin, ez baitira guziak guzientzat berdin
on.
5. Bertzeekin batean egin behar ez ditugunak
ez dira agerian egitekoak, egiteko bereziak
hobeki egiten direlakotz lekukorik gabe. Ez izan
ere uzkur ororekilako lanetarat, ez eta lan berezietarat ernegi; bainan zure egitekoak eta eginbideak osoki eta leialki bethe ondoan, aizinarik
gelditzen bazaitzu, egin zure khartsutasunak
galdatzen dautzuna.
Ezin dezakete denek khartsutasunerako bide
bera har: bati doakona bertze bati ez. Bertzalde
bide hoien aldatzea laket zaiku, zoin egunez bat,
zoin egunez bertzea: hunelako bidea besta egunetan laketago, horrelakoa aste-egunetan. Bide
hoitarik batzu tentazione orduetan hartzekoak
dira, bertzeak bake eta deskantsu egunetan.
Batzu har ditzazkegu ilhun gaudelarik, bertze
batzu Jauna baitan botz girenean.
Gure khartsutasunezko urratsak besta
egunetan berritzekoak dira, eta sainduen laguntza minkiago eskatzekoa. Besta batetik bertzerat
arima behar dugu aphaindu, mundu huntarik
orduan ilkitzekoak bagina bezala eta bethiereko
bestarat heltzekoak. Hola gure bihotza besta
egunetan arthazkiago behar dugu aphaindu:
khartsukiago ginuzke erabiltzeko gure solasak
Jaunarekin, hertsikiago ginuzke bethetzeko gure
eginbide guziak, Jainkoa ganik gure nekeen
sariaren biltzeko hinkan bagina bezala.
6.
7. Eta hinka hau Jainkoak luzatzen badu, sar
dezagun buruan Jainkoak egin tenorean ikusiren
dugun zeruaz ez ginela oraino gai, eta hobetzerat lehia giten, mundu huntarik athera baino
lehen.
Dohatsu, dio Jondoni Luc Ebanjelio idazleak,
dohatsu Jainkoak jitearekin atzarririk haizemanen duen zerbitzaria! Egiaz derraizuet, bere
ontasun guzien jabe ezarriko duela.
20. KAPITULUA
Bakhartasunaren eta ixiltasunaren
maitatzeaz.
1. Zure arimaren arthatzeko astia bilha zazu
eta orhoit zite ardura Jainkoaren ongi-eginez. Utz
ergelkeriak; zure irakur-geiak hauta ontsa, gogoausagarri baino bihotz-hunkigarriago izan ditezen.
Elhasturitik eta harat-hunat alferretarik begiratzen bazira, bai eta elhe purruxken entzutetik,
gogoeta sainduentzat aizinarik aski kausituko
duzu.
Gizonen batzarretarik ahal bezanbatean
urruntzen ziren saindu handienak; bakhar bakharrik nahiago zuten egon, Jesusen zerbitzatzeko.
2. Beihalakoak zion: gizonen artean izan
nizan aldi guziz, eskasago itzuli niz. Horri ohartzen gira gu ere, luzaz elhekatu girelarik. Izariz
mintzatzea baino errexago, ixilik egoitea; eta
etxean gorderik egoitea ere, kanporaz geroz
behar bezala bere buruaren zaintzea baino. Bizitze saindu eta khartsu baterat heldu gogo duenak beraz, Je usekilan baitezpada munduko
harrabotsetik urrundu behar du.
Lanjerik gabe nehor ez ditake kanporat ager,
non ez duen gorderik egoitea maite. Izarian
nehor ezin mintza, artetan gogo onez ixiltzen ez
badaki. Maipuruan jarririk nehor ezin egon
segurki, bertze burua berdin laket ez bazaio.
Irriskurik gabe nehork ezin mana, non ez duen
obeditzen ontsa ikasi. Nehor ez egiazki botz, non
ez duen lekukotzat kontzientzia garbi baten
argia.
Hoik hola, sainduen fidantza Jainkoaren
alderateko beldurraz bethea zen; bertutez nahi
bezain distirant izan gatik, graziaz nahi bezain
aberats, ez ziren gutiago erne eta umil. Tzarrak
aitzitik trebe dira, urgulutsu direlakotz eta beren
buruari fidegi; bainan azkenean, trebearen trebez, berak enganatzen dira.
3.
Mundu huntan bake osorik nehoiz ez igurika,
komentuan edo bortuan bizirik ere sainduki eta
khartsuki.
Askotan, beren buruari sobera fidaturik,
jendeek saindu handitzat zauzkaten gizonak galbide handienerat erori izan dira. Hortakotz, hanitzek on baino hobe dute, tentazionerik batere
gabe bizitzea baino, maiz tentatuak izaitea: hori,
beren buruari ez ditezen sobera fida, ez eta
urgulutan sar; ez ditezen ere bazterrez bazter
ibil kontsolamendu-keta.
Atsegin iragankorren ondotik nehoiz ibil ez
litakeenak, munduaz sekula ez lukeenak axolarik, o zer kontzientzia garbia luken hak! Behar
gabeko griña guziak bazter litzazkeenak, bere
salbamenduarentzat eta Jainkoarentzat baizik
gogorik ez lukeenak, bere esperantza guzia Jainkoa baitan jar lezakeenak, hak luke, hak, bake
eta sosegu!
4.
5. Nehor ez da zeruko atseginen gai, non ez
duen bere bekatuen urrikia bihotzean artharekin
hazten.
Bihotzaren zolaraino nahi bazira urrikitu, sar
zure gelan, munduko harrabotsetik urrunt. Errana den bezala: oheraturik ere, urrikiarekin egizu
lo. Kanpoan maizenik gal zinezakeena, zure
gelan duzu kausituko. Bakan atheraz da, bakharrik egoitea goxo bilhakatzen; ardura aire hartuz,
bakharrik egoiteaz asetzen da jendea. Khartsutasunari lotu berrian, bihotz onez bazaude bakharrik, bakharrik egoitea gero-ta gehiago maitaturen duzu eta atseginekin gozaturen.
6. Ixiltasunean eta bakean du egiten bide
arima khartsuak eta Liburu Sainduen mamia
ikasten; han du gau oroz, bere arimaren garbitzeko, nigarren ithurria kausitzen; zonbat ere
baita munduko harrabotsetik urruntzen, hanbatez izaiteko Jainkoaren adiskide. Bere ahaidetarik beraz eta adiskidetarik urruntzen denari Jainkoa hurbiltzen zaio, bere aingeru-sainduekin.
Gorderik egoitea eta bere arimaren arthatzea
hobe da, ezazol izaitea eta mirakulu egiten
artzea baino. Laudagarri, bakan ilkitzen den
jende khartsua, gizonetarat agertzea higuin
zaiona; gizonik nehor, ikusteko atseginez ikusi
nahi ez duena!
7. Zendako nahi duzu ikusi, jabetzea haizu ez
zaitzuna? Iragankor mundua eta haren gutiziak.
Harat eta hunat ibiltzerat ixuriak gira jitez,
bainan hola ibilirik zer zaiku gelditzen, kontzientzia zauritu eta bihotz barreiatu batez bertzerik?
Alegera ilkitzen dena, maiz hits itzultzen. Bozkariozko gauak, biharamun ilhuna. Lurtiar atsegin
edozoin emeki emeki sartzen da bihotzean, dena
phereka, eta ondarrerat ausikian hiltzen du.
Non zer ikus dirozu, ziren tokian ikusten ez
duzuna? Horra zerua, lurra, airea, sua eta ura:
hoiekin eginak dira guziak.
8. Non zer ikus dirozu, luzaz iraun dezakenik
iguzkipean? Zure gutizia guziak betheko ditutzula uste duzu, bainan ez zitazke bortarat hel.
Zeure begiez ikusten bazinitu ere denak, zer litake hori, ikuste alfer bat baizik? Goiti begiak, Jainkoari buruz, eta egin othoitz zure bekatu eta ezazolkerientzat. Utz gauza alferrak alferrer; zaude
xoilki zu Jainkoak manatuer.
Hets barnetik zure gelako athea, eta deit
zure ganat Jesus maitea. Gelan zaude harekilan:
nehon ez duzu halako bakerik aurkituren. Atheratu ez bazina, munduko azantzetarik ez bazinu
entzun deus, bakean hobeki zinitazken egon.
Zerbait berri entzutean atsegin hartzen duzun
ber, nahi-t’ez bihotza nahasirik zira gelditzen.
21. KAPITULUA
Bihotzeko urrikiaz.
1. Bertutean aitzinatu nahi bazira, atxik bihotzean Jainkoaren beldurra; zeure burua ez sobera erein, bainan zure jaidura guziak zaint hertsiki eta bozkario alferrer ihes egin. Urrikia landa
zazu bihotzean eta khartsutuko zira. Bihotz
barreiatuak galtzeko ohi dituen ontasunak,
bihotz urrikituak beretzen ditu.
Harrigarri da gizona nola ditaken osoki alegera mundu huntan, bidekari bat dela orhoitzearekin, bere arima holako galbide handietan ikustearekin.
Bihotzez arin girelakotz eta gure hutsen
xuxentzeko nagi, gure arimaren gaitzer ez
gitzaizkote ohartzen; bainan maiz, nigar egiteko
orde, gure zorokerian irriz gaude. Nehor nehon
ez da egiazki libro eta botz, non ez den bihotzez
garbi eta Jainkoaren beldur.
2.
Dohatsu, bihotzaren barreia-bide guziak bazterturik, bere burua urriki saindu baterat bil
dezakeena! Dohatsu, bihotza karga edo lohi
dezaketen guziak, bere baitarik urruntzen dituena!
Guduka gizonki: ohidurak ohidura garaitzen
baitu. Alde baterat gizonen uzten balin badakizu,
gizonek ere zu zeure egitekoen bethetzerat utziko zituzte.
3. Bertzeen zeretan sudurrik ez sar, ez eta
ere buruzagien egitekoetan. Zeure buruari beha
zorrozki lehenik; adiskideer oilarkatu baino
lehen, zuhau zuhauri oldar.
Ez baduzu jendeen ara egiten, ez sar atsegabetan; gogoari eman ordean gaizki zoatzila, ez
zirelakotz Jainkoaren zerbitzari khartsu bati doakon bezain bildu eta gurbil.
On baino hobe du gizonak, eta maiz segurago, mundu huntan atsegin sobera ez dezan
jasta, guziz haragiaren araberakorik. Bainan
Jainkoa ganikako atseginik ez badugu edo bakan
baizik, hobendun gu, bihotzeko urrikia ez dugu-
lakotz bilhatzen, ez eta kanpoko atsegin alferrer
uko egiten.
4. Onets ez zirela zerutikako atseginen gai,
atsegabe hanitz duzula izaitekotz merezi. Bihotzean urrikia duen gizonari mundu guzia kirets
eta dorpe zaio, hasperen eta nigar-biderik aski
bere baitan kausitzen duelakotz gizon jainkotiarrak. Bere buruari so egin ala bertze bati egon
beha, mundu huntan nekerik gabe nehor ez dela
badaki. Bere buruari hurbilagotik beha, eta nigar
gehiago du egiten.
Bihotzeko urrikiaren eta nigarren ithurburu
zuzenak gure bekatuak dira eta hobenak; hala
gauzkate iraulirik non, zeruko gauzak bakan baizik ez baitetzazkegu gogora.
5. Luzaki bizitzeaz baino maizago orhoitzen
bazina heriotzeaz, duda-mudarik gabe khar
gehiago bazinuke zure bizi-moldearen zuzentzeko. Ifernuko eta Purgatorioko oinhazeez ontsa
orhoitzen bazina, daukat edozer lan eta nahigabe gogotik jasan zinezakela, eta edozoin neke
ikharatu gabe onets.
Bainan egia hoik ez ditugulakotz bihotzerainotzen, eta gorputzaren mainak maite ditugulakotz, gaude ephel eta nagi.
6. Maiz, ez girelakotz aski khartsu, da gure
gorputza errexki erranguratzen. Othoitz zazu
beraz umilki Jainko Jauna, urrikia eman diezazun
bihotzean; errozu profetarekin: haz nezazu, Jaunar, nigarrez bustizko ogiarekin eta nigarra emadazu edaterat untzitik.
22. KAPITULUA
Gizonaren atsegabeez.
1. Non-nahi izan ziten, edozoin eskualdetarat
ziten itzul, dohakabe zu, non ez ziren Jainkoari
buruz itzultzen.
Zendako asalda, gauzak ez direnean zure
nahiaren eta gutiziaren araberakoak! Nork non
ditu oro, berak nahi bezala? Ez nik, ez zuk,
mundu huntan ez nehork. Nehor ez da mundu
huntan atsegaberik eta griñarik gabe, izanikan
ere errege ala Aita Saindu. Nor da zoriontsuena?
Jainkoarentzat zerbaiten jasaiteko on dena.
2. Asko jende ahul, buru arinek derasate:
holakoak behazue zer bizi ederra deraman, zoin
den aberats, zoin ahaldun, zoin handi! Beha
bada zeruko ontasuner, eta ikusiren duzu lurrekoak ez direla deus: egun ba, bihar ez, jasangaitz, gozatzeko bethi ikhara eta griñabide.
Gizonak, zoriontsu izaiteko, ez du nasaiki
aberats behar, bizitzeko doi hura aski du. Egiaz-
ko atsegabea, mundu huntan bizitzea. Gizona
jainkotiarrago eta bizi hau kiretsago zaio, bere
gorputz ustelkorraren eskasak hobeki senditzen
dituelakotz eta garbikiago ikusten. Ezen jatea,
edatea, atzarririk egoitea, lo egitea, pausatzea,
lanean artzea eta gorputzeko bertze beharren
meneko izaitea, hoik oro atsegabe zaizko eta
nigargarri gizon khartsuari, bihotzez nahi bailuke
lokarririk gabe eta bekatu guzietarik garbi bizi.
3. Gorputzaren beharrak alabainan poxelu
ditu gizon jainkotiarrak. Hortakotz zagon profeta
Jainkoari oihu-minez: nere beharretarik garbi
nezazu, Jauna. Zorigaitz ordean beren atsegabearen berri ez dakitener; arre zorigaitz bizi
herresta eta ustelkor hau maite dutener! Nahiz
esketik edo lanetik herrestan bizi diren, zonbaitek bizi hau hain dute maite non, zeruaz ez bailukete axola mikorik, hemen egoiten ahal balira
bethi.
4. Oi bihotz argalak hek eta fede gabekoak!
lurreko gauzer hain dira josiak non, hetaz landa,
deusentzat ez baitute gosturik, Bainan, dohaka-
beak, azkenean ohartuko dira ondikotz, maite
zituzten gauzak zoin diren huts eta ezdeusak.
Sainduek aldiz eta Jesusen adiskide khartsuek gorputzaren nahikerientzat eskerrik ere ez
zuten, ez eta beren mendeko edergailuentzat;
bethiereko ontasunentzat baizik ez zuten bihotzik, gogorik eta hatsik. Gutiziarik ez zuten zeruko gauza bethierekoentzat baizik; lurreko ontasunen amodioak errekara zitzan beldur baitziren.
Aneia maitea, bertutean aitzinatzeaz ez othoi
etsi: hemendik goiti ere ephe badukezu.
5. Lan horri lotzeko, bihar arte zendako iguri-
ka? Xuti zite eta has berehala, diozularik: orai da
xedeen obratzeko tenorea, orai gudukatzeko
orena, orai zuzenagoki bizitzeko danga.
Nekeak eta nahigabeak jitearekin, merezimendu irabazteko tenorea ere da jina. Suaren
eta uraren artetik behar duzu iragan, goza-lekurat heldu aitzin.
Zure jiteari ez badiozu ihardukitzen, zure ohidura tzarrak ez ditutzu garaituko. Gorputz her-
bail hau dakarkeguno, ezin gitazke bekaturik
gabe, ez neke eta bihozminik gabe.
Gogotik bizi ginitazke bakean, atsegabe
guzietarik maldan; ba gogotik, bainan, bekatu
eginez, inozentzia galdu dugulakotz, galdu ere
baitugu egiazko zoriona! Baitezpada pazientzia
hartu behar dugu beraz eta Jainkoaren urrikalmendua igurikatu, gure arimako lohia ezeztatu
eta haren hil-nahia bethiereko biziak iretsi arte.
6. O zoin den ahul gizonaren gemena, bethi
gaizkirat lerratzen denaz geroz! Zure bekatuak
egun aithor, eta bihar beretarat eror. Zure
buruaren zaintzeko xedea har orai, eta, oren bat
barne, xederik hartu ez bazinu bezala ibilki.
Zinez gure burua aphaltzeko dugu; harrokeriatik
begira giten bethi, hain ahul eta aldakor girenaz
geroz. Lan handirekin, graziaren bidez, bilduxea
duguna gal dezakegu, begiak itzul artean, ezazolkeriaz.
7. Nola izanen othe gira egunaren ondarrerat,
goiz goizetik hoin bihotz-gabe girenean? Zorigaitz guri, pausa nahiz baikabiltza, jadanik
bakearen eta soseguaren jabe bagina bezala,
gure bizi-moldean saindutasunaren itzalik ere ez
delarik ageri oraino!
On ginuke, khartsutasunari lotu berrian bezala, bertutean nola aitzina berriz ikasten hastea,
ikusteko ordutik harat, gure jaidurak xuxenduz,
bertutean geroago aitzinatuago goazkenetz.
23. KAPITULUA
Heriotzearen gogoan erabiltzeaz.
1. Zure lur huntakoak laster egina duke; ikus
beraz zertan duzun arima. Gizona egun ba, eta,
bihar ez. Begietarik itzali orduko, gogotik ere laster itzalia.
Oi gizonaren zorokeria eta bihotz gogorra,
oraikoaz xoilhi orhoitzeko eta geroaz ez gehiago
axolatzeko! Zure xede eta obra guzietan erabili
behar zinuke, egun berean hil behar bazina
bezala.
Kontzientzia garbi bazinu, hiltzeaz ez zinuke
holako beldurrik. Heriotzeari ihes egitea baino,
hobe litake bekatuari uko egitea. Egun hiltzeko
ez on, nola zinitazke bihar? Biharamuna ez da
nehoren eskuko; zer dakizu ikusiren duzunetz?
2. Zer du balio luzaz bizitzea, hain guti girenaz geroz ontzen? Luzaz bizitzeak ez gitu bethi
ontzen, hobendunagotzen ba ardura. Jainko
Jauna! ai bagina, mundu huntan, egun bat bera
behar bezala higatu!
Askok Jainkoari eman urtheak kondatzen ba,
bainan ez ohartzen zonbatetaraino diren agorrak.
Hiltzea izigarri, luzazegi bizitzea izigarriago
nere ustez. Dohatsu, bere heriotzeko orena bethi
begien aitzinean daukana eta ontsa hiltzeari
egun oroz ari dena! Gizon bat ikusi baduzu hiltzen behin, atheka bera zuretako ere dagola
orhoit.
3. Goizetan egizu arratserat ez zirela heldu-
ko. Ilhuntzetan zure buruari ez hitzeman biharamuna. Zaude beraz bethi ernerik; bizi zite, herioak uste gabean ez hatzemaiteko gisan. Tipustapan eta uste gabeka hiltzen dira hanitzak, gizonaren Semea nehork uste ez duen tenorean
heldu baita. Azken oren hori jinen zaitzularik, iragan biziari bertzela behatuko diozu, eta hain
nagi eta ezazol izanik urriki handia dukezu.
4. Zoin zuhur hura eta dohatsu, hala bizitzerat lehiatzen dena, nola ere nahi bailuke aurki
dezan heriotzeak! Heriotze on bat igurika dezakegu, mundua osoki oinkatzen badugu, bertutean aitzinatzea haidurki gutiziatzen, bizitze
bildu bat maitatzen, urrikizko eginkariak arthazki obratzen, bethi obeditzen gozoki, gure buruari uko egiten eta, Jesus maitez, zoin-nahi atsegabe jasaiten.
Ongi frango egin dirozu, osagarritan zireno;
bainan, erituz geroz, ez dakit zer egin dezakezun. Eri guti, eri egoiteak hobetzen duenik; beilatiar guti, beilan ardura ibiltzeak saindutzen
duenik.
5. Ez fida zure adiskide eta ahaideer, eta zure
salbamendua ez utz geroko; zuk uste baino lasterrago ahantziko zituzte gizonek. Bertzeen
laguntzaren aiduru ego¡tea baino, hobe duzu,
ordu deno, ongi zerbait aitzinetik zerurakotzat
egitea.
Zure arimaz artharik ez baduzu orai, nork
duke hartaz gero? Ora¡ da ordu guziz baliosa,
orai aldezko eguna, orai salbamendurako tenorea. Bainan ondikotz ephe hori alferretan baderamazu, bethiereko biziaren irabazteko on zinu-
kelarik. Zure bizi-moldearen zuzentzekotan,
egun baten edo oren baten galdatzea gertaturen
zaitzu, ez baitakit ardietsiren duzunetz.
6. O aneia guziz maitea, zonbat lanjer eta laz-
tura zeure ganik urrunt zinitzazken, orai beretik
bethi herioaren beldurrarekin bazinaude! Lehia
zite oraidanik bizitzerat, heriotzeko orenean beldur baino atsegin gehiago ukaiteko gisan. Munduari hiltzen ikas orai, gero Jesusekin bizitzen
hasteko. Guzien oinkatzen ikas orai, gero Jesusen ganat hegaldatzeko. Zure burua neka
garrazki orai, gero fidantza oso baten jabe izaiteko.
Ai zoroa! luzaz bizitzea zendako asma,
egun baten segurtamena ere ez duzularik? Zonbatak ez dira enganatu eta gutienik ustean hil!
Zoin ardura ez duzu entzun holakoa ezpataz hil
dela, halakoa itho, bertze batek erori-ta duela
lepoa hautsi; hau jatean hil, hura josteta ari zelarik, bat erre, bertzea izurriak ereman, bertze bat
burdinak, bertze bat ohoinek garbitu: eta hola
7.
guziak hiltzen, eta gizonaren bizia itzalaren pare
iragaiten.
8. Zu hil-eta, nor da orhoituren zutaz? Zuretzat nork du othoitz eginen? Egizu, egizu orai,
aneia maitea, ahal duzun ongia, ez baitakizu
noiz hilen ziren, ez eta, hil ondoan, zeri zagozken. Ephea duzuno, bil bethiereko ontasunak.
Ez erabil gogoan zure salbamenduaz bertzerik, Jainkoarekilakoez baizik ez axola, Jainko Jaunaren Sainduekin adiskida zite oraidanik hek
ohoratuz eta heien obrer jarraikiz, mundu huntarik bertzeratzean, bethiereko egoitzan onhar
zitzaten.
9. Munduko zerak deus ez zaizkon bidekari
eta arrotz bat bezala ereman zazu zure bizia.
Atxik bihotza libro eta Jainkoari buruz altxaturik:
ez duzu hemen bethiko egoitzarik. Bida zerualde
zure egun guzietako othoitz, auhen eta nigarrak,
hil ondoan Jainkoaren ganat dohatsu igaiteko on
izan dadin zure arima.
24. KAPITULUA
Jujamenduaz eta bekatuen
gaztiguaz.
1. Gauza guzietan beha ondorioer; orhoit juje
garratzaren aitzinerat agertzekoa zirela: emaitzek hura ez dutela ematzen, estakururik ez
duela onhartzen, bainan zuzentasunekin duela
jujatuko.
Oi bekatore guziz dohakabea eta zoroa!
Khexu den gizon baten aitzinean ikharan zaudena, zer ihardetsiren diozu zure tzarkeria guzien
berri dakien Jainkoari? Jujamendu hari buruz,
zure arima zendako ez oraidanik aphaint?
Orduan aitzakia emaiteko edo bere buruaren
gerizatzeko nehork nehor ez duke, nor-berari
bere zama askiko baitzaio.
Zure lanek orai dukete zerbait balio: Jainkoak

- Parts
- Jesu-Kristoren imitazionea - 01
- Jesu-Kristoren imitazionea - 02
- Jesu-Kristoren imitazionea - 03
- Jesu-Kristoren imitazionea - 04
- Jesu-Kristoren imitazionea - 05
- Jesu-Kristoren imitazionea - 06
- Jesu-Kristoren imitazionea - 07
- Jesu-Kristoren imitazionea - 08
- Jesu-Kristoren imitazionea - 09
- Jesu-Kristoren imitazionea - 10
- Jesu-Kristoren imitazionea - 11
- Jesu-Kristoren imitazionea - 12