Jesu-Kristoren imitazionea - 01

Leon Leon

JESU-KRISTOREN
IMITAZIONEA
L. LÉON
APHEZAK ESKUARALAT ITZULIA
Turnhout’eko hirian, Beljikan
Brepols liburu-egileen etxean
1929an moldatua

NIHIL OBSTAT.
Baïonae, die 18a Aprilis 1927.
P. DAGUERRE c. d.
INPRIMATUR.
Baïonae, die 30a Aprilis 1927.
J. P. DIHARCE, v. g.

AITZIN-SOLAS
Zaharrak berri, Eskualdun maiteak. Liburu
zahar bat berritu dugu guk ere, mami berari axal
berri bat eman. Eskuarazko Imitazione asko izan
da orai arte ere: gehienak elgarren haurride edo
bederen ahaide hurbil.
Hunek ez du aitzineko bihi bati deus zorrik;
erran nahi dugu ez diotegula deusik ebatsi ez
maileatu. Lan huntan hasi ginelarik, iduritu zaikun, orhe bera hartuz, zerbait pollitagorik egin
zitakela.
Badakigu segur obra hunen bururatzeko,
hogoi-ta bortz bazirela Eskual-Herrian gu baino
zaharragorik eta beraz trebeagorik eta argituagorik: gazte bati behar zaio hanitz barkatu,
zeren egiten baitu hanitz bekatu.
Bekatu egin badugu lan huni lotuz, liburu
hunek ere huts eta itzal asko balin badauka,
doala halarik ere bi hegalez: badakigu zuen jakitatea aski handia dela huts hoien bethetzeko eta
zuen bihotza aski zabala itzal hoien barkatzeko.

Hitz bakhar batzu kausituko ditutzue han
hemenka, orai arte beharbada bakan ikusi ditutzuenak. Beltzuririk ez egin, othoi; ez dira den
gutienik berriak, bainan zaharrez hiltzerat zoazin
hitz batzu: gaixoak hil-herrirat bidaltzeko orde,
zuen gana ditugu igortzen, zuen aldean gazteturik eta odol-berrizkaturik bizi ditezen Eskuarak
diraueno eta beraz mundua mundu deno. Ez
badiozute ere ginarria berehalakoan atzemaiten,
ez lotsa, ez etsi: emeki emeki aldeko hitzek eginen dautzuete argi.
Jainkoa baitan agur.


LEHEN LIBURUA

LEHEN KAPITULUA
Jarrai Jesus Jaunari eta munduko
ezdeuskeria guziak erdeina.
1. Jarraikitzen zaitana ez dabil ilhunbetan, dio
Jaunak. Hitz hoitaz, Jesus Jaunak bere biziari eta
bizi-moldeari jarraikitzerat deiezen gitu, bihotza
egiazki argi eta itsumendu guzietarik garbi nahi
badugu. Jesus Jaunaren bizia bekigu beraz gure
gogoaren alhabide lehena.
Jesusen erakaspena sainduen erakaspen
guzier nagusi da; eta bere gogoa Jesusen arakoa
lukeenak, hazkurri gorde bat aurki lezoke.
Bainan gertatzen ohi dena: frangok, Ebanjelioa maiz entzuna gatik, haren obratzeko su
gutixko dute, Jesusekilakoak ez direlakotz.
Jesusen erranak osoki aditu nahi dituenak eta
barnea hetaz goxatu, bere bizia harenaren arabera moldatu behar du lehiatuki.
2. Trinitate Sainduko gauza gordeenez jakintsu bezala mintzatzetik zer dukezu, baldin umil-

tasun eskasez Trinitate Sainduari hastio bazaizko? Zinez, ez dute ez solas ederrek saindutzen
eta zuzentzen gizona; bertuteari darraiona du
bakharrik Jainkoak maite.
Bekatuen urrikia nahiago dut bihotzean,
jakintsuek hartaz zer dioten jakin baino.
Liburu Saindu guziak eta zuhur hitzak oro bazinazki ere gogoz, zer onbide zinuke, Jainkoaren
amodiorik eta graziarik ez bazinu? Ezdeuskerien
ezdeuskeriak eta oro ezdeuskeriak, Jainkoaren
maitatzeaz, bakharrik Jainkoaren zerbitzatzeaz
bertze guziak. Zuhurtziarik handiena, mundua
oinkaturik zeruaren bilhatzea.
3. Ezdeuskeria beraz, ontasun iragankorren
bilhatzea eta hetan nork bere esperantzaren jartzea.
Ezdeuskeria oraino, ohoren ondotik ibiltzea
eta bizi-molde ospatsuetarat heltzea.
Ezdeuskeria, gorputzaren nahikerier jarraikitzea eta geroxago hain garrazki gaztigatuak
behar diren gauzen gutiziatzea.
Ezdeuskeria, bizi luze baten agiantzea, eta
bizitze on batez guti axolatzea.

Ezdeuskeria, oraiko biziari xoilki gogo emaitea eta gerokoaz ez orhoitzea.
Ezdeuskeria, hain laster iraganak direnen
maitatzea eta bethiereko zorionaren arthazki ez
bilhatzea.
4. Erran huntaz orhoit zite ardura: begiak ez
dira ikusiaz asetzen, ez eta beharriak entzunaz
akitzen. Lur huntako zer guzien amodiotik begiratuki urrunt zazu beraz bihotza eta zerukoetarat altxa, gorputzaren irritser darraizkotenek
kontzientzia lohitzen baitute eta Jainkoaren grazia galtzen.

2. KAPITULUA
Nork bere burua behar duela
gutietsi.
1 Jitez eta izaitez gizon guziek ikasi nahi
dute; bainan, Jainkoaren beldurra gabe, zer on
duke ikasteak?
Jainkoaren zerbitzari xume bat, hau izanikan
ere laborari, duda-mudarik gabe nagusi zaio,
bere arimaz ezazoldurik, izarrer so dagon jakintsu urgulutsuari.
Bere jitea ontsa ezagutzen duenak, bere
burua gutiesten du eta gizonen laudorioez den
gutienik ez da kilika.
Lurreko zer guziak jakinik ere gogoz, karitaterik ez banu, zer probetxu nuke, nere obretarik
jujatuko nuen Jainkoaren begietan?
2. Ikasteko gutizia soberarik ez ukan, horrek
baitauka gogoa barreiaturik eta enganaturik.
Jakintsuen atsegin handiena, jakintsu agertzea eta gizon argituak direla entzutea. Bada

gauza frango, arimarentzat on guti baizik edo
batere ez dutenak. Handizki zoro, zerurat deraman jakitatea bazterrerat utzirik, gauza hoier
begiak landaturik daudenak. Ez du elhasturiak
asetzen arima; bizitze zuzenak du gogoa jabaltzen, eta kontzientzia garbiak fidantza handia
emaiten Jainkoa baitan.
3. Zonbat gehiago baitakizu eta hobeki, hanbat garrazkiago zitu Jainkoak jujaturen, non ez
ziren are saindukiago bizi.
Zure jakitateaz eta antzeaz ez ar beraz aho
betheka; izaitekotz, ukan argiez egon ikharetan.
Zer-nahi badakizula eta kasko ona duzula
iduri balin bazaitzu, ez dakizunik biziki gehiago
badela jakin zazu. Kopeta ez goregi altxa; aithor
izaitekotz deusik ez dakizula. Huni edo hari
nagusi zirela zendako uste duzu, zu baino jakintsuagorik eta Jainkoaren legeetan trebeagorik
hoinbertze izanki-ta bazterretan?
Zure onetan zerbait jakin nahi duzu eta ikasi?
Izan zite gordegura eta deus ez zirela utz zazu
jendea erraiterat.

4. Huna erakaspen handien eta beharrena:
nork bere buruaren ezagutzea eta hastiatzea.
Nork bere buruaren gutiestea eta bertzeenaren
bethi handiestea: hori, hori gain gainetik zuhur
eta saindu izaitea.
Norbait ikusten bazinu ere agerian huts
baten egiten, huts hori handia izanikan ere,
zeure burua ez zinuke hobetzat iduki behar, ez
baitakizu noiz arte diraukezun ongian zuhauk.
Guziak erorkor, bainan sinets zu baino ahulagorik ez dela nehor.

3. KAPITULUA
Egiaren erakaspenaz.
1. Dohatsu Egia bera duena erakasle; Egia, ez
itxuraz eta hitz joankorrez, bainan den bezala
ikasten duena!
Gure gogo-bihotzek enganatzen gituzte maiz,
behakoa labur baitute.
Gauza gorde batzu jakin beharrez ibiltzetik
zer dukegu? Ezjakinaz ez gitazke berdin Jainkoaren begietan hobendun.
Zer zorokeria, gauza beharrenak bazterrerat
utzirik, alferren eta galgarrien ondotik ibiltzea!
Begiak ba eta ez dugu ikusten; jakintsuen arteko
eztabadez zergatik axola gu?
Bethiereko Hitza edo Berboa entzuten duena,
asko eztabada alferretarik kanpo dago. Guzien
ithurburua da Berboa; eta izaite guziak hartaz
bakharrik dira mintzo, hura baita guzien hastapen, guhauri mintzo zaikuna.
Hura gabe nehork deus ez du aditzen; nehork
ez zuzenki jujatzen.

Oro Berboari itzultzen dituena, oro Berboaren
ganat bihurtzen, oro Berboaren baitan ikusten,
bihotza azkar dagoke hura bai eta bakean Jainkoa baitan.
O Jainko ziren Egia, bat nezazu zurekin bethiereko amodioan. Asko gauzen irakurtzea eta
entzutea hastio zait; zu baitan daude nik nahi
eta lehiatzen ditutanak oro. Ixil bedite jakintsu
guziak, ixil kreatura guziak zure aitzinean: bakharrik zu mintza zakizkit.
2. Zonbat ere baita bilduago norbait eta bihotzez lañoago, hanbatez du hak nekerik gabe
gehiago eta barnago aditzen, haren adimenduak
zerutik baitauka bere argia. Garbi, laño eta
bakean dagon bihotza ez du lan hanitzak
barreiatzen, den guzia Jainkoaren ospearentzat
duelakotz egiten eta bere buruarekilako estekarik gabe bizitzerat lehiatzen delakotz.
Zure bihotzeko khar basak baino gehiago,
zerk zitu koropilatzen eta nahasten?
Gizon zuhur khartsuak bere egitekoak gogoan ontsa orhatzen ditu, kanporat ager aitzin. Ez

dabil hura norat ixurki harat errexki, bainan non
zer den zuzen eta harat du jotzen.
Bere buruaren hezterat lehiatzen denak
baino gudu bortitzagorik nork du? Gure buruaren
garaitzea, egunetik egunerat hartaz jabeagotzea
eta egun oroz ongian urrats baten egitea, ontsalaz horra zer behar litaken gure lana.
3. Lur huntako zerek, nahi bezain onak eta

itzal-gabeak izanikan ere, zerbait buztan tzar
badakarte denek, eta gure argi guziek zerbait
ilhunbe.
Bere burua den bezain xume ezagutzen
duena, Jainkoaren ganat joaki, zer-nahi ikasi
beharrez dabilana baino xuxenago. Lañoki ikastea eta jakitea ez da berez tzarra; on da eta Jainkoaren gogorako; kontzientzia zuzena eta bizitze
saindua haatik bethi hobe. Bainan hanitzak
ontsa bizitzerat baino lehiatuago baitira ikasterat, hortakotz dira maiz bidetik makurtzen,
beren lanetik uzta guti edo batere ez dutela biltzen.

4. O! ikasteko bezanbat su baginu gure baitako azturen errotik jalgitzeko eta hek utzi lekuan
bertutearen finkatzeko, ez bide litake jendearen
artean hoinbertze gaixtakeria eta gaitzbide, ez
eta komentuetan hoinbertze ezazolkeria!
Segur, jujamendu egunean Jainkoak ez dauku
zer irakurtu dugun galdaturen, bainan ba zer
dugun egin; ez eta zoin ontsa mintzatu giren,
bainan ba saindutzeko zer dugun obratu.
Erradazu: non dira orai, bizi zirelarik eta jakitatean trebe, hain ontsa ezagutu ditutzun jakintsu eta erakasle hek guziak? Heien ontasunak
jadanik bertzeen eskuetan dira, eta hetaz orhoitzen ere direnetz nago. Bizi zireno zerbait iduri
zuten eta orai nehork ez ditu aiphatzen ere.
5. Oi munduko loria, zoin laster eroria! Heien
bizi-moldea, zuten jakitatearen bethe izan balitz,
orduan zuketen orduan behar bezala ikasi
eta erakatsi!
Jakitate alferren bidez mundu huntan zonbat
den galtzen, Jainkoaren zerbitzuko axola guti
dutelakotz! Xume baino nahiago baitute handi,
hortakotz dira beren gogoeta alferretan galtzen.

Egiazki handi, karitate handia duena! Egiazki
handi, bere burra xumetzat eta ohore guziak
ezdeustzat dauzkana!
Egiazki zuhur, Jesus beretzea gatik, lurreko
zer guziak lohitzat dauzkana! Egiazki jakintsu
handi, bere nahiari uko eginik, Jainkoarena bethetzen duena!

4. KAPITULUA
Egitekoetan behar den zuhurtzi.
1. Entzuten edo asmatzen ditugun guziak ez
dira sinestekoak, bainan artharekin eta aizinarekin haztatu behar dira denak, Jainkoak egin
litzazken bezala.
Deitoragarri ez denetz! bertzeetaz dioten
gaizkia maiz ongia baino errexkiago sinesten
dugu, hain gira ahulak. Bainan gizon osoki zuzenek nekez sinesten dituzte entzun guziak, baitakite gaizkirat lerrakor dela gizona eta bere solasetan arin.
2. Gain gainetik zuhur, bere egitekoetan lasterregi ez doana eta bere asmuetan buru-gogor
ez dena! Berdin zuhur, edozoinen elheak sinesten ez dituena, eta entzunak edo sinetsiak bertzeen beharrietarat abian husten ez dituena!
Galda kontseilu gizon zuhur eta zuzener;
zuhauk asmatuer eta amestuer uko eginik, bilha
zu baino hobeen argiak.

Bizitze onak du gizona Jainkoaren arabera
zuhurtzen, ikusiek ikusi arau dutelarik argitzen.
Nor bere baitan umilago eta Jainkoaren menago,
hanbat ere hura zuhurtziaz eta bakez orotan betheago.

5. KAPITULUA
Liburu Sainduen irakurtzeaz.
1. Liburu Sainduetan egia behar da bilhatu,
ez hizkuntzaren ederra. Liburu Sainduak heien
egileen gogo berarekin behar dira irakurri. Hetan
mintzaiaren goxotasuna baino gehiago gure ona
behar dugu bilhatu.
Atsegin berarekin irakurri behar ditugu liburu
khartsuak eta xumeak, nola liburu eder jakintzazkoak. Ez beha liburuaren egilea jakintsua
den ala ez; irakur xoilki egia maitez. Ez beha
erraileari, beha erranari.
Gizona iragankor, Jaunaren egia aldiz bethierekoa.
2. Nehor berexi gabe, asko gisaz mintzo zaiku

Jainkoa.
Liburu Sainduen irakurtzean, gure begiluzeek daukute maiz egiten kalte, sobera nahi
baitugu behatu eta bahetu, aitzina joan behar
ginukelarik gelditu gabe.

Liburu Sainduen esnea nahi baduzu xurgatu,
irakur umilki, lañoki eta fedeekin, jakintsu agertzeko gutizia izpirik gabe. Sainduer galda gogotik zer dioten eta hek errana ixilik entzun. Ez
gutiz utz zahar hitzak, ez baitira itsurat erranak
izan.

6. KAPITULUA
Azturez.
1. Haizu ez den negurrian zerbait gutiziatzen
duen gizona, laster asaldatzen.
Urgulutsuak eta zikoitzak nehon ez dute onik;
aberastasunari bihotzez uko eginik dagona eta
gizon umila, bake nasaiaren jabe dira.
Bere azturak osoki heziak ez dituenak, laster
duke gudu eta den gutienekotzat behaztopatzen
da.
2. Bihotzez ahul eta, oldez edo moldez, oraino gorputzaren irritsen meneko denak, bai eta
lur huntako zeretarat ukurturik dagonak, gutizia
lurtiarrer nekez du uko egiten osoki. Hortakotz
dago hits, heietarik urruntzen denean; errexki
khexatzen ere ba, norbaitek ihardukitzen badio.
Bainan gogoan zuena beretzen badu, abian har
batek kitzikatzen dio bihotza, zeren den bere
azturari jarraiki: bilhatzen zuen bakea ez dio
eman.

Azturer ihardukiz da bihotzeratzen egiazko
bakea, ez bere burua azturer utziz. Bakerik ez da
beraz haragiaren meneko den gizona baitan, ez
eta ere kanpoko gauzetarat ixuria dagon bihotzean; bakea bere arimaren ona bilhatzen duen
gizon khartsuak du bakharrik.

7. KAPITULUA
Esperantza alferrari eta urguluari
behar dela ihes egin.
1. Bere esperantza gizonetan eta lurreko
zeretan jartzen duen gizona, gizon ezdeusa.
Ez ahalge izan bertzeen zerbitzatzeaz Jesusen gatik, ez eta pobre agertzeaz.
Ez fida zuhauri; jar zure esperantza Jainkoa
baitan. Zure ahala egizu zuk; zure nahikunde
ona lagunduko du Jainkoak. Ez fida zure jakitateari ez nehoren antzeari, bainan ba Jainkoaren
graziari, umilak altxatzen eta urgulutsuak aphaltzen dituen Jainkoari.
2. Ez ar espantuka zure ontasunez, aberatsa
bazira; ez eta zure adiskideez, jende handietarik
direlakotz; jar zure ohorea guzien emaile den eta
oroz gainetik bera, den guzia, eman nahi duen
Jainkoa baitan.
Zure gorputzaren irazkiaz eta itxura ederraz
ez egon hanturik, eritasun txar batek aurtik eta

pirtzil baitezazke. Zure antzeaz edo adimenduaz
ez ukan urgulurik, Jainkoari gaitzi ez dakion;
dukezun ongia Jainkoak emana duzu dena.
3. Bertzeak baino hobea zirela ez uste ukan,
bihotzen berri dakien Jainkoak bertzeak baino
tzarrago aurki ez zitzan. Ez urgulutan sar zure
obra onen gatik, bertzelakoak baitira Jainkoaren
jujamenduak eta gizonenak, maiz gizoner laket
zaiotena Jainkoari higuin baitzaio.
Zerbait onik balin baduzu, sinets, umil egoitekotz, zerbait hoberik badutela bertzeek.
Guzien azpiko jarriz, kalterik ez dukezu; kalte
handia aldiz, zure burua bati berari nagusi
badaukazu. Gizon umila bethi bakean da; urgulutsuak aldiz bihotza maiz bekaizti du eta khexu.

8. KAPITULUA
Nehorekin ez dela behar adiskidegi.
1. Ez nor-nahiri ager zure bihotza, bainan
zure egitekoez mintza zite gizon zuhur eta Jainkoaren beldur denarekin.
Gazteekin ete arrotzekin bakan egon. Aberatsak ez lausenga; ez izan handikari. Har adiskidetzat jende aphalak eta xumeak, jende khartsuak eta bertutekoak, eta khartsutasunerako
gauzez mintza heiekin.
Emazte nehorekin ez izan adiskidegi, bainan
emazte gisako guziak arthamenda Jainkoari.
Lehia zite xoilki Jainkoarekin adiskidetzerat eta
haren aingeruekin; ez axola jendeen arteko aiphamenaz.
2. Guziak behar dira maitatu, nehorekin ez
adiskidegitu.
Askotan, omen ona duelarik, arrotz batek
urrunerat distiratzen dautzu, zu hurbiltzearekin
ttanpalahara bere dirdira histen zaiona.

Noiz edo noiz gure adiskidetasuna bertzeer
laket zaiotela uste dugu, gure eskaser ohartzen
diren ber, hastiatzen gituztelarik.

9. KAPITULUA
Bat-bederak bere burujopeari uko
egiteaz.
1. On baino hobe da norbaiten azpiko egoi-

tea, buruzagi baten ukaitea eta nor bere buruaren nagusi ez izaitea. Jaun baino biziki segurago
da sehi bizitzea. Asko jende beren onez baino
ezin-bertzeagoz daude sehi; holakoak atsegabean bizi dira eta ezdeustzat errangura.
Sehigoa, Jainkoaren gatik, bihotz onez onhartzen ez duteno, ez ditazke beren arimaren nagusi.
Jo hunat ala jo harat, nehon onik ez dukezu,
non ez ziren norbaiten meneko jartzen. Tokiz
aldatzeko ametsek eta bertze nonbait hobeki
izaiteko usteak hanitz jende enganatu ditu.
2. Egia segur, nor bere asmuen arabera gogotik ari dela eta gogo bereko jendeak maiteago
dituela. Bainan Jainkoa gure artean bada, gure

asmuer uko egin behar diotegu noiztenka,
bakearen onetan.
Nor da othe aski zuhur, guzien osoki jakiteko?
Zuhauk asmatuer beraz ez sobera fida; entzun
gogotik bertzeek zer dioten. Zuk asmatua zuzena bazen eta Jainkoaren gatik utzi baduzu, bertze bati jarraikitzeko, on gehiago baizik ez dukezu utzirik.
Maiz entzunik nago, kontseilu emaitea
baino, entzutea eta hartzea dela segurago.
Zuzena ditake nor-bederaren iduripena; urgulutsu halere eta thematsu, bertzeenerat, berdin
zuhurra delarik onez onean, jausten ez dena.
3.

10. KAPITULUA
Elhasturitik baztertzeaz.
1. Urrunt, ahal bezanbatean, gizonen arteko
elhe-harrabotsetik, munduko zerez solastatzeak
kalte handia baitakar, xede hoberenarekin eginik ere. Alabainan urguluak laster beretzen gitu
eta zikintzen.
Askotan nahiagoko nuken ixilik egonik eta
gizonen artean ez izanik. Zertako bada hain
gogotik ari gira elheka eta solasean, maizenik
arima zauritan baizik ez girenaz geroz elgarretarik berexten? Zertako? zeren, elheka elgarri,
elgar kontsolatzea baitugu bilhatzen, eta gure
bihotz, asko gogoetek leherturik daukatena, nahi
baitugu arinduz jabaldu. Atseginekin elgarri
erraiten dugu orduan eta elgarrekin asmatzen
zer dugun maite edo gutizia, edo zer hastio. Bainan ondikotz alferretan eta debaldetan ardura.
Ezen kanpoan bildu kontsolamenduek bihotzeko
kontsolamenduer eta Jainkoarener kalte handia
dakarte.

2. Behar dugu beraz ernerik egon eta othoitz

egin, gure egunen ez galtzekotz. Mintzatzerat
haizu bazira eta mintzatzea gisa bada, ongirat
deramaten gauzez mintzatu behar zira. Gaizki
usatuak girelakotz eta bertuteen biltzerat ezazol, gira gehienik hain mihilazo.
Bizkitartean, bertutean aitzinatzeko, on
baino hobe, bereziki gogoz eta bihotzez bat Jainkoa baitan egiten duten jende khartsuen arteko
solasak.

11. KAPITULUA
Bakearen eta bertutean aitzinatzeko
suaren biltzeaz.
Bake nasaia ginuke, bertzeek egin eta
erranetan ez baginu sudurrik sartzen, eta gure
egitekoez baizik ez baginu axolarik. Bakea nondik nola luke luzaz bertzeen egitekoetan sudurra
sarturik daukanak; bere hartarik kanpo ausagailuketa dabilanak; bere baitan guti edo bakan biltzen denak?
Dohatsu lañoak, bake nasaia baitukete!
1.

Zendako dira batzu osoki saindutu eta
othoitzari hola josi? Gutizia lurtiar guzien osoki
hiltzerat bermatu direlakotz: hola beren bihotz
guziaz Jainkoarekilakatu baitira, eta beren arimaren onari garbiki lotu.
Gure jaidura tzarrek sobera hartzen gituzte
gu eta gauza iragankorrek sobera koropilatzen.
Aztura bat bakan dugu osoki garaitzen, eta egun
2.

oroz bertutean aitzineko ez dugu griñarik; hortakotz gaude ephel eta hotz.
3. Gure buruari osoki uko egina baginio, eta
bihotzean deus poxelurik ez baginu, orduan Jainkoarekilako bitarteaz ontsa goza ginitazke, eta
haren begirestea zoin den gozo baginakike
aphur bat. Poxelu egiten daukun gauza bakharra
eta handiena: gure aztura eta nahikari tzarren ez
heztea eta Sainduen bide arruntari lotzerat ez
lehiatzea. Den atsegaberik ttipiena dathorla,
abian, lotsaturik sobera, gizonen kontsolamenduen ondotik gabiltza.
4. Gizon bihozdunen pare, guduan tente egoiterat lehiatzen bagina, berehala lathorke Jainkoa
gure laguntzerat. Nagusituren gitzaizkotelakotan, guduak igortzen dauzkigun Jainko Jauna
gure laguntzerat dago bethi, azkarki gudukatzen
bagira eta haren laguntzari fidatzen.
Erlisioneko erakaspen eta eginbideen axalari
balin bagaude xoilki eta bertutea hortan badugu
jartzen, dukegun khartsutasuna laster itzaliko
da. Gaitza errotik motz dezagun, gure aztureta-

rik bihotza garbitu ondoan, bake osoaz jabe gitezen.
5. Urthe bakotx, aztura bat idokitzen baginu,
laster saindu ginitazke ondarra. Aitzitik maiz
ohartzen gira hobeak eta garbiagoak ginela,
khartsutasunari lotu berrian handik zonbait urtheen buruan baino.
Egunetik egunerat khartosuago eta sainduago behar ginitazke, bainan ora¡ asko zaiku hastean ginuen sutik pindarño baten begiratzea.
Hastean den gutien indarra egiten baginu, gauza
guziak errexki eta gogotik egin ginitzazke.
6. Gaitz da aztura zaharren uztea, gaitzago
oraino nor bere nahiaren kontra ibiltzea. Gauza
ttipietan eta errexetan zure burua garaitzen ez
baduzu, nondik nola eginen dukezu handietan?
Zure irritsari iharduk hastetik, jalgi errotik aztura
makurra, emeki emeki handiagoetarat ez erortzekotz.
Oi gogoari emaiten baginu, ontsa ibiliz zer
bakea ginuken guhauk eta bertzeek zer atsegi-

na, daukat bertutean aitzinatzeko artha gehixago baginukela!

12. KAPITULUA
Atsegabearen onaz.
1. On dugu, noizetik noizerat, atsegabe eta
nahigabe zonbaiten jasaitea, gizona bere-baitaratzen baitute ardura, gogoratzen diotelakotz
bidekari bat dela eta lur huntako zeretarik ez
duela igurikatzeko deus.
Artetan aiherkunde zonbaiten jasaitea on
dugu; on ere, bertzeek gu baitan behar ez bezalako zer asko eta eskasia badela uste ukan dezaten, gu xede hoberenekin eta zuzenki bagabiltza
ere. Nahigabe hoik maiz on ditugu umil egoiteko
eta urgulutik begiratzeko: gizonek erdeinatzen
gituztelarik eta ez direlarik guri fida, orduan
dugu Jainkoa gure bihotzaren lekukotzat nahiago.
2. Hortakotz gizonak behar luke Jainkoari
hainbertzetaraino bermatu non, ez bailuke gizonen kontsolamenduen ondotik ibiltzerik. Xede
oneko gizonari sor dakiola nahigabe, tentazione,

gogoeta tzar, orduan da ohartzen Jainkoaren zer
beharra duen: Jainkoa gabe ongi ttipienaren egiteko ez dela. Orduan ere da histen eta hasperenka othoitzari lotzen, jasaiten dituen atsegabeen
gatik. Orduan luzazegi bizitzea hastio du, herioari minki hel egiten dio, hil bezain laster Jesusekin izaitea gatik. Orduan ere da ohartzen ontsa
lur huntan ezin ditakela sosegu ez bake osorik.

13. KAPITULUA
Tentazioneari gogor egiteaz.
1. Mundu huntan gireno, atsegaberik eta
gudurik gabe ezin gitazke izan. Hortakotz zion
Job gizon sainduak: gizonaren bizia bururen buru
da gudu.
Beraz nork bere guduer buruz erne behar
luke izan eta atzarririk othoitz egin, nondik lot
aurki ez diezon debruak, debrua nehoiz ez baitago lo, bainan itzulika baitabil nor ausik. Nehor ez
da hain saindu non ez duen noiztenka gudu;
osoki tentazionerik gabe ezin gitazke.
2. Guduak badira bizkitartean, gizonari maiz
on handia dakartenak, nahi bezain akitgarriak
eta dorpeak izanikan ere, gizona aphaltzen dutelakotz, garbitzen, trebatzen.
Hanitz atsegabe eta gudu izanik daude saindu guziak eta bertutean aitzinatzeko baliatu
zaizkote. Tentazioneak ezin jasan dituztenak
aldiz, madarikatu izan dira eta galdu. Ordena

hain saindurik ez da, ez toki hain gorderik, non
ez den gudurik eta nahigaberik.
3. Bizi deno, gizonik ez da osoki tentazionerik
gabe, tentazioneak baduelakotz gu baitan hazkurri, jaidura tzarrez baikira sortzetik orhatuak.
Gudu bat edo nahigabe bat itzal, bertze bat dathor; bethi badukegu zer jasan, gure lehenbiziko
dohatsutasuna galdua dugunaz geroztik.
Askok beren baitako gerlari ihes egitea bilhatzen dute, barnago baizik ez baitira han sartzen.
Tentazionea ezin dezakegu garait ihes eginez
bakharrik; jasankor izanez eta egiazki umil,
gitazke etsai guzier nagusi.
4. Erroak utzirik, gaizkiari axaletik baizik azta-

parka lotzen ez dena, bertutean guti aitzinatuko
da. Tentazioneak lasterrago bihurturen zaizko
berriz eta gogorkiago dute joko.
Khexatuz eta gogorki ihardukiz baino errexkiago, tentazioneak urrunduko ditutzu jasankor
izanez eta, Jainkoaren laguntzarekin batean,
iraunkor. Tentazionetan galda kontseilu maizago; tentazionetan denaren alderat ez izan muthi-

ri, izaitekotz kontseilu emozu, zuhauri emaitea
nahi zinuken bezala.
5. Tentazione gaixto guzien ithurburua, bihotzaren ahulezia eta Jainkoaren alderateko fidantza ttipia: uhinek lemarik gabeko itsas-untzia
harat eta hunat derabilaten bezala, tentazioneek
berdin baiterabilate gizon ahul bere xedetan ez
dagona.
Suak frogatzen burdina; gizon zuzena tentazioneak. Gure ahala zonbatekoa baikaude maiz;
tentazioneak dauku erakusten haren bethea.
Atzar egoiteko dugu bizkitartean, guziz tentazionea jazartzerakoan: etsaia errexkiago garaituko
dugu, arimaren barnerat sartzerat ez utziz, eta
athea jo orduko hak, athean berean oldartzen
bagitzaizkio.
Hortakotz dio norbaitek: iharduk gaitzari,
erroak egin aitzin; beranduz, sendagailu guziak
debalde. Badathorkigu lehenik gogoeta bat, laster gu baitan itxura bat hartzen duena; gero itxura hortan nahaspilatzen zaiku bihotza; azkenekotz dathorkigu higidura tzarra, eta baimena.
Etsai maltzurra hola sartzen da baratxe baratxe,

hastetik ez gitzaizkolakotz bihurtzen. Nor-bera
zonbat ere baita oldartzerat uzkurrago, hanbatez da egunetik egunerat ahulago; etsaia aldiz
azkarrago.
6. Batzuek zuzen-biderat itzuli berrian dituzte
tentazione bortitzenak; bertze batzuek aldiz
zuzenbidean gogortu direlarik. Bertze zonbaitek
kasik bizi guzia guduka deramate; bakhar
batzuer arinki zaizkote tentazioneak jazartzen;
hoik oro Jainko guziz zuhur eta zuzenak nola
duen nahi: Jainkoak bat-bederaren heinari eta
merezimenduer baitiote behatzen, denak bere
hautetsien onetan egi ten dituela.
7. Ez dugu zeren etsi tentazionea jitearekin;

izaitekotz, Jainkoa behar dugu are khartsukiago
othoiztu, herstura guzietan gure laguntzerat
jauts dadin. Jondoni Paulok diona: probetxurekin
jalgiko gitu hortik, garaitzeko ahala emanik. Tentazione eta nahigabe guzietan beraz, Jainkoaren
eskupean aphal dezagun burua, bihotzez umilak
baititu Jaunak goratuko eta salbatuko.

8. Tentazione eta nahigabeetan du gizonak
ikusten nondik zertaratua den: hoitan da merezimendua handitzen eta bertutea hobeki agertzen. On eta khartsu izaitea ez da gaitz, nekerik
gabe bizi denean; bainan, atsegabea jitearekin,
bere burua umilki jasaiten duena, bertutean
aitzinatzeari badagoke.
Batzuek tentazione handienak garaitzen
dituzte, egun orotako ttipietan behaztopatzen
direnak; tentazione ttipietan hain ahul izaiteak
umiliaturik, handietan beren indarrer sekula ez
ditezen fida.

14. KAPITULUA
Nehor ez dela ausartziarekin jujatu
behar.
1. Beha ontsa zuhauren buruari, eta bertzeek

eginen jujatzetik begira. Bertzeak jujatuz, alferretan akitzen da gizona, ardura enganatzen eta
hutsean errexki erortzen. Aitzitik, bere barnea
ikertzen eta jujatzen duena, bethi irabazitan doa.
Gure bihotzaren goiti-beheitien arabera jujatzen dugu bethi kasik, eta, gure burua maitez,
errexki baztertzen gira egiaren ganik. Gure xede
eta gutiziak Jainkoarekilakoak balira bethi, gure
jiteari ez doazkon gauzez ez ginitazke hain
errexki asalda. Bainan maiz gu baitan gorderik
daukagun edo kanpotik gutarat jin zerbaitek,
makur geramatza gu ere.
2. Hanitzek egintza guzietan beren burua
dute bilhatzen gordeka; hori, berek jakin
gabean. Bakean direla iduri dute oraino, gauzak
beren gogo-bihotzen arabera doatzino. Bainan

kaskoan dutenaz bertzerik gerta dakiotela, abian
asaldatzen dira eta histen.
Ez direlakotz jite eta gogo berekoak, elgarren
artean hizkatzen dira arduraxko bai adiskide bai
herritarrak, fraile, serorak, nola gizon emazte
othoitz-zaleak.
Aztura zahar bat nekez galtzen; nork berak
ikusi hartarik urrunago nehor ez gogotik johan.
Jesus Jaunaren laguntza boteretsuari baino
gehiago zure adimenduari eta antzeari bermatzen bazira, bakan eta berant baizik ez dukezu
haren argirik, zeren Jainkoak bere azpiko nahi
baikitu osoki, eta, amodio suhar baten bidez,
dituzkegun argi guziez gorago altxatu.

15. KAPITULUA
Karitatezko obrez.
1. Deuseren ez nehoren amodioz, gaizkirik ez
egin. Bainan, noiz edo noiz, has¡ obra on bat
gerokotzat utz ditake, beharrezko zerbitzu baten
egiteko; halaber bertze obra hobe bati lotzeko.
Bide hortaz obra ona ez da galtzen, baizik handituz hobetzen.
Karitaterik gabeko obra edozoin, deusetako
ez on; Jainkoa maitez eginek, aldiz, onik baizik ez
dute, xumeenak eta herrestenak izanikan ere.