Jesu-Kristen imitazionia - 9
gizona, bere büriari bortxa egiten diana, aragiaren desirküntiak ezpiritiaren debozioniaz krüzifikatzen dütiana; amurekatik kontzentziaren
untsa xahat unduan, oberenda dizazün orazione
xahü bat; eta mündüko gaizen ororen barnetik,
eta kanpotik akaza unduan, merexi dezan aingürien senbaladan izatia.
XLIX. KAPITÜLIA
Bizitze eternalaren desiratziaz, eta
harat juaitera iseiatzen direner,
zuñen huntarzün handiak daudian
haidürü.
1. Ene semia, borogatzen düzünian gloria
eternalaren desirküntia zelütik ixurtzen zaizüla,
eta khorpitzetik jalkitia zure arimak desiratzen
diala, amurekatik ene argitarzüna khanbiamentiaren itzalik gabe ikhus ahal dezan, zabal ezazü
zure bihotza, eta inspirarzün saintü hura besarka, boronthate oso bateki.
Esker ezinago handiak eman itzazü zelüko
huntarzünari, zuñek hañ mañuski tratatzen beizütü, hañ eztiki bisitatzen, hañbeste süreki korajatzen, eta hañbeste photerereki goititzen ere
bai; beldürrez zihauren pheziak lürreko gaizetarat eror erazi zitzan.
Ezi eztüzü hori zure phensamentüz, edo iseyüz ükheiten, bena bai zelüko graziaren, eta Jinkuaren suaren huntarzünetik; amurekatik bert-
hütian ümilitate handi bateki aitzina zitian, eta
adela gero jinen diren atakarzünen garhaitzera,
et iseia zitian bihotz osoz eni estekatü izatera,
eta boronthate süz bethe bateki ene zerbütxatzera.
2. Ene semia, süya ardüra phiztürik diagozü;
bena garra kherik gabe eztüzü goiti juaiten.
Orobat zunbaiten desirküntiak zelüko gaizetarako süz betherik diaudezü; eta haregatik
eztütüzü aragiaren tentazionerik gabe.
Hartakoz eztizie erras xahüki, eta pürki Jinkuaren uhuriagatik egiten, hañbeste desirküntereki galthatzen deien gaiza.
Holako düzü ardüran zure desira, zuñ enthelega erazi beitüzü, hersi jarraikiten zaizüla.
Ezi gihauren abantalak thonatü den gaiza,
ezta ez xahü ez osoki konplitü.
3. Galthezazü, ez zihauri plazent, eta abanta-
llus zaizüna, bena eni plazer, eta uhure egiten
deitadana: zeren untsa phensatzen badüzü,
behar beitüzü ene maniaren xüxentarzüna, zure
desiraren, eta zük desira ahal ziniruanaren gañetik ezarri, eta hari jarraiki.
Ezagützen dit zure desira, eta entzün zitit
ardüra egin dütüzün hasperenak.
Nahi zinanteke jadanik izan, Jinkuaren haurren gloriaren libertatian: jadanik etxe eternal,
eta zelüko herri boztarioz betherik den harek
plazer egiten deizü, bena eztüzü orano jin oren
hura; badüzü orano beste thenpora bat, erran
nahi beita, gerlarako thenpora, triballüzko, eta
borogatü izateko thenpora.
Desiratzen düzü huntarzün ezinago handiaz
bethe izatia, bena eztirozü orai hura jardiets.
Ni nüzü: egürüki nazazü (dio Jaunak) Jinkuaren erresoma jin artio.
4. Behar düzü orano lürrian borogatü izan,
eta hanitx gaizatan bulkatü.
Emanen zaizü zunbait ordüz konsolazionia,
bena ez behinere asezia osua.
Azkar zite arren, eta izan zite indartsü, natürak nahi eztütian gaizen, bada untsa egiteko,
bada soferitzeko.
Gizon berriaz beztitü behar düzü, eta beste
gizon batetara khanbiatü.
Ardüra egin behar düzü nahi eztüzüna, eta
nahi düzüna orobat eitzi.
Bester plazer egiten dian gaizak, badizü
opütz hun bat, eta zure gogara denak, eztizü
aitzinago profeitürik emanen.
Betsen errana entzün izanen düzü, zuria
ezdeusentako hartü izanen düzü; bestek galthatia ükhenen dizie, zük aldiz zure galtua eztüzü
jardietsiren.
5. Bestiak handi dütükezü jenten ahuetan,
zützaz aldiz eztizie hitzik erranen.
Bester gaiza bata, edo bestia fidatüren dizie,
zü aldiz deusentako etzütie hun edirenen.
Hori dela kausa natüra zunbait ordüz tristetüren düzü, eta eztükezü aphür ixilik soferitzen
badüzü.
Gaiza horietan, eta beste holako hanitxetan,
ardüran borogatü izaten da Jinkuaren zerbütxari
leiala, zer gisaz bere büria ezdeusten, eta gaiza
orotan hezten ahal dükian.
Nekez düzü holako zerbait, zuñtan hañbeste
mengua eztüzün, zihauren büriari hiltzia, nula
ikhusten, eta soferitzen düzünian, zure boronthatiaren kuntre datekian gaiza zunbait, orotan
gainti aldiz, manü ükhenen düzünian gaiza desarau, eta eztirela hun zuri üdüri zaikezünen egitia.
Eta nula ezpeitzira bentüratzen besteren
esküpian zaudiano, photere handiago bati
bühürtzera, hartakoz gaitz üdüri zaizü dela, besteren kheñürik mendreniala plegatzia, eta hartan ebiltia, eta zure sendimentü propiaren eiztia.
6. Bena untsa ikhusazü, ene semia, triballü
horien frütia, hen bertan akabatzia, eta phakü
ezinago handia; eta hantik eztüzü ükhenen khexeriarik, bai aldiz pazentziaren konsolio ezinago
azkar bat.
Ezi orai gogotik boronthate txipi eizten düzün
hunen ordiari; zelian bethi ükhenen düzü zure
boronthatiaren konplitzia.
Ezi han edirenen dütüzü nahi dütüzün gaizak,
edo desira ahal zintzakianak oro.
Han badükezü, huntarzün ororen ükheiteko
photeria, hen galtzeko lotsarik gabe.
Han zure boronthatiak, eniareki bethi jüntatürik, eztizü deus besterenik, ez berauren berhezirik desiratüren.
Han ihur etzaizü bühürtüren, ihur eztüzü
zützaz plañitüren, ihurk etzütü destorbatüren,
deus etzaizü nahi eztüzünik jinen: bena gaiza
desiratiak oro batetan, zure goguaren araur
dütükezü, eta zure bihotzeko desirküntiak oro
aseziatüren eta gaintikatüren zitizie.
Han goitzarran soferitien ordari, emanen deizüt gloria, tristezien ordari, laidorioz estaliren
zütüt, eta lekhürik aphalena hartü dükezülakoz,
ükhenen düzü, ene erresomako egongia bethierekoz.
Han agertüren düzü obedientziaren frütia,
alageratüren düzü penitentzaren triballia, eta
besteren pian izate ümila khoroatü izanen düzü.
7. Aphal zite arren orai ümilki besten ororen
eskü petara, eta eztüzüla axolik jakitez, nurk hori
erran, edo manhatü dian.
Bena ükhen ezazü arranküra handi bat, ala
zure gehienak, ala zü beno gaztiaguak, ala
zihauren bardinak galthatü, edo ezagüt erazi
deizün gaizaren huniala hartzeko, eta iseia zite
egiazko boronthate batez haren konplitzera.
Batak txerkhjatüren dizü haur, bestiak hura,
haur glorifikatüren düzü hntan, bestia hartan,
eta biz laidatü mila miliutan; zü aldiz atzitiala
alagera, ez hartan, ez huntan, bena bai zure
zihauren mesperetxatü izatian, eta ene nihauren
plazer hunian, eta uhurian.
Haur behar düzü desiratü, Jinkua den zütan
glorifikatü, bada bizian, bada hilian.
L. KAPITÜLIA
Zer gisaz gizon eskeriatiak Jinkuaren
eskietan jarri behar dian.
1. Ene Jinko Jauna, aita saintia, zirela orai eta
bethiere benedikatü; zeren zük nahi bezala oro
egin izan beitira, eta zük eginen dütüzünak, hun
beitira.
Alagera bedi zütan zure zerbütxaria, ez
beraurtan, ez-etare beste zunbaitetan; zeren zü
zihaur beitzira egiazko alagrantzia, zü ene esparantxa, eta khorua, zü Jauna ene boztariua eta
uhuria.
Zer dü zure zerbütxariak zureganik ükhen
diana baizik, eta hura ere merexitü gabe.
Zük eman eta egin dütüzünak oro, zuriak
dütüzü.
Praube nüzü, eta ene gaztezaruakz geroz
bethi penetan: tristetzen düzü zunbait ordüz ene
arima, nigar egitiala drano; zunbait aldiz ere
bere beithan nahasten, pasione bertan atakatüren dienen direla kausa.
Bakiaren boztariua desiratzen dit, zure
haurren bakia galthatzen dit, zuñ konsolazioniaren argiaz hazten beitütüzü.
Emaiten badüzü bakia, ixurten badüzü alagrantzia saintia, zure zerbütxariaren arima boztariozko khantatzez betherik izanen düzü, eta
debota ere bai zure laidoriuan.
Bena hareganik hürrüntzen bazira, ardüra
kostümatü düzün bezala, eztüzü ebiliren ahal,
zure manien bidian bena lehenago haren belhañak plegatzen dütüzü bere burrhararen zaflatzeko; zeren ezten atzo eta herenegün bezala, nuiz
ere zure argiak bere leñhüriak hedatzen beitzütian haren bürün gaña, eta zure hegalen itzalaren pian, tentazione atakatzen zienetarik begiratia beitzen.
2.
3. Aita
jüsto, saintü, eta bethi laidatü izan
behar düzüna, zure zerbütxariaren borogatü izateko orena jin düzü.
Aita maithatü izan behar düzüna, jüsto düzü
zure zerbütxariak zerbait zuregatik soferi dezan
oren huntan.
Aita bethi uhuratü izan behar düzüna, zük,
etrnitate oroz geroz, jinen zela zanakian orena
jin düzü, zuñtan zure zerbütxariak, thenpora
aphür batez aphalmentü ükhen behar beitü kanpotik, barnetik zü beithan bethi bizitzen delarik.
Biz aphür bat mesperetxatü, eta ümiliatü,
ezdeus bedi gizonen aitzinian, soferitzek, eta eritarzünek xeheka beze: amurekatik zureki arzara
phitz dadin, argi berri baten arthorian, eta zelüko gaizetan, argiz bethia izan dadin.
O aita saintia, zük hala eragin düzü, zük hala
nahi ükhen düzü, eta zük manhatü ükhen düzüna egin izan düzü.
4. Zure adixkidiari egiten düzün grazia bat
düzü, mündü huntan zureganatko amuriuagatik
soferitzia, eta thürbürarzünian izatia, zunbatetn
nahi beita, eta nurtaz nahi beita, hori egin ledin
nahi ükhen beitüzü.
Deus lürren gaiñen egiten deia arrazu gabe,
eta nun ezten zure konselliak eta probidentziaz
phausatia?
Hun dütüzü enetako, Jauna, zeren ümiliatü
naizün, amurekatik ikhas ditzadan zure grazian
izateko bidiak: eta aparta ditzadan bihotzeko
goratarzünak, eta nihaurez dütüdan sinheste
hunak.
Profeitable düzü enetako, zern ahalkez esrtalirik begithartia ükhen düdan, amurekatik gizonak beno lehen, zü txerkha zitzadan ene konsolazionetako.
Hortarik ere ikhasi dit, zure jüjamentü ezin
ezagützen denaz ikhara jarten; zeren jüstua
gaixtueki nahastekatzen beitüzü doloretan, bena
ez hun arau, eta jüstoki baizik.
5. Eskerrak emaiten deitzüt, zeren ene gaizki
eginak gaztigü gabe eztütüzün eitzi; bena azote
kolpü garratzez xehekatü naizün, doloriak emaiten, eta hersidürak igorten zeneiztalarik kanpotik eta barnetik.
Eztüzü ni konsola niruanik zeliaren pian diren
gaizetarik batere, zü baizik, ene Jinko Jauna, arimen zelüko medezia; zük zaurtzen gütüzü eta
sendotzen zük iferniaren khantiala eramaiten
gütüzü, eta hantik idokitzen ere bai. Biz zure
gaztigia nitan gañen, eta zure zaharuak berak
jakintsütüren nizü.
6. Haur
nüzüla ni, zure eskien artian, aita
maithatia, zure azote kolpien gaztigiaren pian
aphaltzen nüzü.
Zaflezazü ene bizkarra, eta ene lephua, amurekatik ene okherreria plega erazi dezazün, zure
boronthatiaren egitera.
Egin nazazü zure diszipülü debot, eta ümil
bat, untsa egitera kostümatü düzün bezala,
amurekatik zure begi kheñürik mendrenian,
obedi zitzadan.
Nihauren büria, eta nik dütüdanak oro
gomendatzen deitzüt gaztigatü izateko, hobe
düzü heben gaztigatü izatia, eziez beste mündian.
Zük oro bederakarka badakitzü, eta gizonaren kontzentzian deus estalirik eztüzü zuretako.
Heltü behar dien gaizak, egin izan ziren beno
lehen ezagütü züntian, eta eztüzü beharrik nurbaitek abisa zitzan, edo erakuts ditzazün lürren
gañen igaraiten diren gaizak.
Zük badakizü, zer den hun ene profeitiarentako, eta zuñen abantallus den gaitz ükheitia
biziuen erdollaren garbitzeko.
Egizü nitzaz, zihaurk plazer düzüna, eta eztezazüla belzuririk egin, ene bizitze bekhatüz estaliari, zuñ ihurk zük beno hobeki, eta klarkiago
ezpeitü ezagützen.
7. Jauna, emadazü grazia, jakin behar düdanaren jakiteko, maithatü behar düdanaren maithatzeko, zuri plazentenik zaizünaren laidatzeko,
zuri pretiatü üdüri zaizünaren goguan etxekiteko, eta zure begien aitzinian itxusi denaren deslaidatzeko.
Enazazüla eitz, ene begiek kanpuan ikhusten
dienaren araur, ene jüjamentiaren emaitera, ez
ene sendimentiaren erraitera gizon deus eztakienen entzütiaren araur: bena berhez erazitzadazü gaiza ezpiritualak ikhusten ahal direnetarik; eta txerkha erazizadazü bethi, gaiza ororen
gañetik, zure plazer hunaren boronthatia.
8. Gizonen zentziak ardüra inganatzen dira,
bere jüjamentien emaitian, orobat mündü hunen
maithazaliak inganatzen dira, ikhusten ahal
diren gaizen baizik ükheitez.
Nulaz da gizona hobe, beste gizon batek,
bestiak beno handiago uste dialakoz.
Inganazale batek inganazale bat, bano batek
bano bat, ütsü batek ütsü bat, flakü batek flakü
bat inganatzen dü, goratzen dian thenporan, eta
egiaren erraitera, ahalkez lehenago bethatzen
dü, banoki laidatzen dianian.
Ezi san Franzes ümilak dioian bezala, Jinkuaren begien aitzinian handi den bezañbeste düzü
bat bedera, eta ez haboro.
LI. KAPITÜLIA
Obra aphaler ihurk estekatü behar
diala gorenetara ezin heltzen
denian.
1. Etzauteke bethi, ene semia, berthüten
desir süz bethian, ez-etare zelüko gaizen ezpiritüz ikhustiaren gradürik gorenian; bena behar
düzü zunbait aldiz, bekhatü orijinalaren khozü
gaixtua dela kausa, lekhü aphalaguetarat jaitsi,
eta zihaurk nahi gaberik, eta debeiatzen zirelarik, egari bizitze gastatü hunen phezia.
Khorpitz hilkor haur karreiatzen düzüno,
borogatüren düzü, debeiarzüna eta bihotzeko
phezütarzüna.
Behar düzü arren ardüra, khorpitz huneki
zireno, hasperen egin, aragiaren phezütarzüna
dela kausa; zeren ezpeitzitake thaik gabe esteka, Jinkuaren ezpiritüz ikhustiari, edo gisa hortako obrer.
2. Ordian hun dükezü zuretako, hersa zitian
obra aphaler, eta kanpotikuer, eta alageraxe
zitian egitate hunetan: egürüki dezazün, konfidantxa fermo bateki, ene jitia, eta zelüko bisita
pazentziareki soferi dezazün zure desterria, eta
ezpiritiaren idortarzüna: nik arzara bisita, eta
erreustarzün orotarik libra zitzadan artio.
Ezi ahatz eraziren deizüt zure phena, eta barneko phausiak goza eraziren zütüt.
Hedatüren zitit zure aitzinian eskriptüraren
edertarzünak; amurekatik, bihotza largatürik,
has zitian lasterkan ene manien bidian.
Eta erranen düzü; mündü huntako soferitzek
eztie merexitzen gütan agertüren den beste
mündüko gloria.
LII. KAPITÜLIA
Gizonak uste ükhen behar diala
lehenago merexi dütiala azote
kolpiak, eziez konsolazioniak.
1. Jauna, eztit merexi zure konsolazionia, ez
bisita ezpirituala: eta hartakoz jüstoki tratatzen
naizü, prauberik eta eskerniatürik eizten naizünian.
Ezi, itxaso bat nigar egin ahal nezan ordian,
enikezü orano merexitzen zure konsolazionia.
Hartakoz deus besterik eztit merexitzen, baizik ere azotatü, eta gaztigatü izatia; zeren ardüra, eta mortalki ofensatü beitzütüt, eta gaiza
hanitxetan, hüts handirik egin beitüt.
Egiazko arren arrazua untsa ezagütütrik,
eztit merexi konsolazionerik mendren mendrena.
Bena zük, Jinko ezti, eta miserikordius zirena,
zure obrak gal ditian nahi eztüzüna, miserikordiaren untzien eretzian, zure huntarzünaren
aberastarzünen erakusteko; badüzü karitatia
zure zerbütxariaren, harek ihuntik merexi dian
beno haboro konsolatzekua, gizonek orok egin
liroien beno hobeki.
Ezi zure konsolazioniak eztütüzü, gizonen
elhestak bezala.
2. Zer egin düt, Jauna, zük eni eman ziniza-
dan zelüko zunbait konsolazione?
Nik nihaur beithan ezagützen dit, deus hunik
eztüdala egin; bena biziuetara bethi ekharri, eta
hunialat ützültzeko herabezti izan nizala.
Hori egia düzü, eta etzirozüt ükha.
Bestela erran baneza, zü jar zinteke ene kuntre, eta elükezü ihur ni süstenga nindiruanik.
Zer merexitü düt ene bekhatientako, ifernia,
eta sü eternala baizik?
Egian aithortzen dit, trüfak eta mesperetxiak
merexi dütüdala untsa, zure deboten artian izentatü izatia: eta zunbat ere hori nekez entzüten
beitüt; haregatik orogatik salhatüren zitit ene
bekhatiak, nihauren kuntre, egiaren süstengutan, amurekatik zure miserikordiaren ehiñerago
jardiestia, merexi dezadan.
Ogendant nizanian, eta ahalkez betherik
naguenian, zer erranen düt?
Eztit, hitz hunen erraiteko baizik, mihirik,
bekhatü egin dit, Jauna, bekhatü egin dit, heizü
nitzaz pietate, pharka ezadazü.
Eitz nazazü aphür bat, ene doloriaren nigarrez hüstera, lür ülhün, eta heriuaren belzküraz
estalirik daguenialat juan beno lehen.
Deus galthatzen düzia, gar habororeki, bekhatore miserable ogendant bateganik, eziez
bihotzeko dolümenian izan dadin, eta bere faltegatik ümilia dadin.
Egiazko dolümenian, eta bihotzaren ümiliatzian, sortzen düzü pharkamentiaren esparantxa, phausatzen düzü kontzentzia nahasia, arraberriten düzü grazia galdia, begiratyzen düzü
gizona, gero jin behar dian koleratik, eta Jinkua,
eta arima penitenta batzen dütüzü alkharreki,
besarka saintü batetan.
4. Bekhatien dolümen ümila, sakrifizio maithagarri bat düzü zuretako, Jauna, zuñek ürrin
hanitxez hobiago bat egoixten beitü, zure aitzinian, eziez intxentsü erratzen denak.
Hori düzü orano ünkhentü preziatü, zure huñ
sakratietara ixur ledin nahi ükhen züniana: zeren
ezpeitüzü seküla belzurirrik egin bihotz dolümenez eta ümilitatez betherik daguenari.
Han düzü gure etsaiaren kolerari ihesi egiteko lekhia; han theiarzün bestetarik bildü dütügünak oro garbitzen, eta hunialat khanbiatzen
dütüzü.
LIII. KAPITÜLIA
Jinkuaren grazia eztela laket, lürreko
gaizetan gozo hartzen dienekilan.
1. Ene semia, ene grazia preziatü düzü, ezin
unhesten dizü, kanpotiko gaizekilan, eta lürreko
konsolazionekilan, nahastekatü izatia.
Apartatü arren behar dütüzü, graziaren baragalliak oro, haren ükheitia desiratzen badüzü.
Besteganik berhez zite, maite ükhen ezazü
ihur ere gabe izatia, eztezazüla txerkha ihureki
elhestatzia; bena bai lehenago Jinkuaren debotki
othoitzia, amurekatik kontzentzia xahürik eta
ezpiritia dolümenareki etxeki ditzazün.
Eztezazüla mündü oroz pheretxürik batere
egin: Jinkuaren zerbütxatzia kanpotiko gaiza ororen gañetik, ezar ezazü.
Ezi eztirokezü ezpiritia eneki etxeki, eta thenpora beraurtan gaiza igaraiten diren hoietan plazer har.
Hürrüntü behar düzü ezagünetarik, eta maite
dütüzüneganik, eta zure ezpiritia gibeltü konsolazione thenporal orotarik.
Hartakoz jondane Phetiri apostoliak othoitzen
zitizü, Jesü-Kristen zerbütxari leialak, bere büriak
bidejant, eta arrotz eli bat bezala etxeki ditzen
mündü huntan.
2. Ala beitüke konfidantxa handia, hiltzerako
phüntian, mündü huntako gaizaren baten ere
estekamentürik eztütianak.
Bena ezpiritü orano eri den batek, ezin bere
beithan enthelegatzen dü, zer den, hala bihotzaren gaiza orotarik laxatürik ükheitia; eta gizon
aragiareki estekatürik daguenak, eztaki zer den
gizon debotaren libertatia.
Haregatik orogatik, nahi bada egiazki debot
izan, behar dü hañ untsa hüllaner, nula hürrüner
adio erran, eta ihuri ere ez haboro gogua eman,
eziez bere büriari.
Zihauren büria erras garhaitzen badüzü, bestetan ehiñerago bürütan juanen zira.
Bere büriaren garhaitzia da, bitoria osua.
Ezi nurk ere bere büria aphaltürik etxekiten
beitü, gisa batez nun, aragia arrazuaren, et arrazua ene obedienzian egon dadin gaiza orotan,
hura da egiazki bere büriaren garhaitzale, eta
mündiaren bürzagi.
3. Goratarzün hortara igaitia desiratzen balin
badüzü; hasi behar düzü bihotztoiki, eta zañiala
drano aixkora phikua eman, amurekatik idoki,
eta desegin dezazün, zihaurganatko, eta mündüko hun berhezi ororentako düzün, enjogidüra
gaixto estalirik daguena.
Herrotik garhaitü behar diren gaizak oro
daude kasi, bizio hortan, erran nahi beita, bere
büriaren sobera behar ezten bezala maithatzian:
gaitz hori garhaitüz eta plegatüz geroz, ihurk
ükhenen dü berhala bake, eta phausü handi bat.
Bena nula jente aphür iseiatzen beitira, bere
büriari osoki hiltzera, eta bere beitharik ezpeitira
erras jalkiten: hartakoz egoiten dira bere beithan
nahasirik, eta eztitake ezpiritüz berak beno gorago juan.
Eneki aldiz, threbükü gabe, ebiltia desiratzen
dianak, behar dütü bere bihotzeko nahikünte
gaixto, eta okherrak oro hil erazi, eta kreatürari
bateri ere, ez pasionereki estekatü amurio berhezi batez.
LIV. KAPITÜLIA
Graziaren, eta natüraren bulka ezin
alkharreki konpostatzen ahal
direnetzaz.
1. Ene semia, untsa gogua eman ezazü natü-
raren eta graziaren bulker: zeren ezabaki alkharren kuntre bulkatzen beitie; eta nekez berhezi
izaten beitira, gizon debotaz, eta barnetik argitü
denaz baizik.
Egiala orok gaiza huna desiratzen die, eta
uste die zerbait hunik badela hen erranetan, edo
eginetan: hartakoz hunaren itxuraren pian
hanitx inganatü izaten dira.
Natüra finazius da, bereganat hanitx jente
thiratzen dütü, lazuetan hartzen, eta inganatzen,
eta berauri bethi azkenik so egiten dü.
Grazia aldiz sinpleki ebilten da, üdüripen
gaixto oroatrik gibeltzen da, inganiorik eztü nahi,
eta gaizak oro egiten dütü xahüki Jinkuagatik,
zuñtan azkenki phausatzen beita.
2. Natüra ezta nahi bortxaz baizik hil, ez her-
satü ez goithü izan, ez bere olez besten pian plegatü, ez jarri.
Grazia aldiz bere büriari bortxa egitera iseiatzen da, aragiaren nahikünter bühürtzen da,
pian izatia txerkhatzen dü, goithü izatia desiratzen dü, ezta nahi bere libertatiaz zerbütxatü,
gaztigiaren pian izatia maite dü, ihuren gehienguarik eztü galthatzen; bena bai Jinkuaren pian
bethi bizitzia, egoitia, eta izatia, eta Jinkuarten
amurekatik prest da, kreatüra ororen pian ümilki
jartera.
Natüra bere abantallagatik triballatzen da,
eta zer irabazi beste bateganik jin ahal dakidion,
gogua emaitn dü.
Graziak aldiz hobeki so egiten dü, ez zer
abantalla, edo hun berauri jin dakidion, bena
hanitxentako profeitable datekianari.
Natürak gogo hunez uhuria, eta koladak hartzen dütü.
Graziak aldiz uhuria, eta gloria oro Jinkuari
leialki emaiten dütü.
Natüra ahalkiaren, eta mesperetxiaren
lotsa da.
Grazia aldiz alageratzen da, Jesü-Kristen izenetan goitzarrenen unhestiaz.
Natürak aurerkheria, eta khorpitzaren phausia maite dütü.
Grazia aldiz deus egin gabe eztauke, eta triballia gogo hunez besarkatzen dü.
Natürak gaiza berrien, eta ederren ükheitia
txerkhatzen dü, hastio dütü xarrak eta lodiak.
Graziari aldiz gaiza sinple, eta ümilek plazer
egiten die, eztütü lodiak mesperetxatzen, ezetre xaharkiz beztitziari belzuririk egiten.
Natürak gaiza thenporaler so egiten dü, lürreko irabaziez alageratzen da, eta damiaz tristetzen, hitz arhinzki erran batez khexatzen da.
Graziak aldiz, eternitateko gaizetan, gogua
etxekiten dü, thenporaler estekatü gabe daguelarik, gaizen galziak eztü nahasten, ez-etare elhe
gaixtuek khexa erazitzen: zeren zelian, deus galtzen ezten lekhian, ezarri beitü bere tresaura eta
boztariua.
3.
4. Natüra nahius da, eta hartzen gogo hobez
dü, eziez emaiten, bere gaiza propiak maite
dütü.
Grazia aldiz debot, eta komün da, berhezkerier ihesi egiten dü, aphürrez pairatzen da, emaitia hobiago dela uste dü, eziez hartzia.
Natüra kreatüretarat, bere aragi propialat,
banitatetarat, eta elhestetarat erortoki da.
Graziak aldiz Jimkuaganat, eta berthütetarat
thiratzen dü, kreatürak eizten dütü, mündiari
ihesi egiten dü, aragiaren nahiküntiak hügü
dütü, ezpiritiaren barreiarzünak baratzen dütü
gizonen artian agertzera ahalke da.
Natürak gogo hunez kanpotiko zunbait konsolazione hartzen dü, zuñtan gozotako plazer
bat edireiten beitü.
Graziak aldiz, Jinkuatan beraurtan konsolatü
izatia txerkhatzen dü, eta gaiza ikhus ahal ditakian ororen gañetik, huntarzün ezinago handi
denian, bere plazera edereiten dü.
5. Natürak oro egiten dütü bere irabazi, edo
abantalla propiagatik, deus eztü egiten dohañik,
bere hunki eginen phakü, esparantxa dü, ükhe-
nen diala, berak egina bezalako bat; edo hobe
bat, edo laidorio bat, edo ürgaizte bat; eta borthizki nahi dü bere gaiza eginak, edo emanak,
hanitx pheretxatiak izan ditian.
Graziak aldiz, deus ere thenporalik eztü
txerkhatzen, ez beste phakürik Jinkua bera baizik ordaritako, eta gaiza thenporal behar direnetarik batere eztü desiratzen, huntarzün eternalen jardiets erazitzeko zerbütxatzen ahal zaitzonak baizik.
6. Natürak plazer hartzen dü, adixkide eta
askazi hanitx ükheitiaz, etxe hunetik; eta arraza
handitik jalkitiaz glorifikatzen da, püxanter gogara egiten dü, aberatsak lausenkatzen dütü, eta
bera üdüri direnen ützüliak laidatzen dütü.
Graziak aldiz, etsaiak ere maite dütü, ezta
adixkiden hanitxtarzünaz handitzen, eztü etxiak,
ez sortzepenaz kasürik egiten, han berian edireiten ezpada berthüte handiago bat.
Praubia lehenago, eziez aberatsa ürgaizten
dü, ogen gabia dolügarriago zaio, eziez püxanta,
egiatiareki laketago da, eziez inganazaliareki.
Jente pherestiak korajatzen dütü, bethi obra
hobiagorik egitera inbeia ükhen dezen, eta Jinkuaren semiari, berthüten moianez, üdüri izan
ditian.
Natüra mentsaz eta phenaz plañitzen da berhala, Graziak fermoki gabezia soferitzen dü.
7. Natürak beraurganat gaizak oro ützül era-
zitzen dütü, beraurgatik indarkatzen da, eta bestetan zerbait arrerraiteko edireiten dü.
Graziak aldiz, Jinkuaganat oro ützültzen dütü,
zuñeganik lehen üthürbürütik bezala jalkiten
beita; deus hunik berauri eztü unhesten, ez
beraurtzaz ürgüllütsüki phakü izaten, debadiorik
eztü eraikiten; bere sendimentia bestena beno
hobe eztü etxekiten; bena bere sendimentü, eta
enthelegü orotan zühürtze eternalaren, eta Jinko
oro ikhusten eta ezagützen dütianaren pian, jarten da.
Natürak segretien jakitia, eta berrien entzütia
lehiatüki desiratzen dü, kanpuan agertü nahi da,
eta hanitx gaiza zentziez borogatü; burre ezagütü izan ledin nahi lüke, eta egin hanitx gaiza,
laida eta pheretxa erazi liroienetarik.
Graziak aldiz, eztü axolik berrien, eta gaiza
eztakitzanen ikhastiaren; zeren hori oro bekhatü
orijinal xaharraren gaixtotarzünetik sorthü beita;
deus berririk, ez iraipusik eztenen gañen mündü
huntan.
Gisa batez nun erakusten beitü, zentzien
begiratzen, banaloriari eta banitatiari ihesi egiten, laidatü behar dien, eta jüstoki miragarri
diren gaizen ümilki gordatzen, eta gaiza orotarik,
eta jakite orotan ezpiritüzko abantallaren idokiten, eta Jinkuaren laidoriuaren, eta uhuriaren
txerkhatzen.
Eztizü nahi, ez bera, ez beriak banitatiak izan
ditian; bena nahi likezü Jinkua bere gaiza emanetan benedikatü izan dadin, zuñek oro largoki
emaiten beitütü, amurio pür batez.
8. Grazia haur da zelüko argi bat, Jinkuaren
dohañ berhezi bat, haitatü izan direnen señale
propi bat, eta salbamentü eternalaren gaje bat,
zuñek gizona lürreko gaizetarik, zelükuen maithazalia gora erazitzen beitü, eta aragiari enjogi
izatetik, debozionialat ützül erazitzen.
Zunbatenaz arren natüra ürüxki eta goithü
izatera hobeki erakharten beita; hanbatenaz
grazia handiago baten ixuria jiten da, eta barnetiko gizona, bisita berririk egün oroz ükheitez,
Jinkuaren imajinaren araur, arraberritzen da.
LV. KAPITÜLIA
Natüraren gastatü izatiaz, eta
Jinkuaren graziaren egitate azkarraz.
1. Ene Jinko Jauna, zure üdüriala, eta imajina-
la egin naizüna; emadazü grazia, hañ handi, eta
salbatü izateko, hañ mengua düdala, erakutsi
deitazün haur; amurekatik, ene natüra ezinago
gaixto bekhatietara, eta perdizioniala thiratzen
naian haur, garhait dezadan.
Ezi borogatzen dizüt ene aragian bekhatiaren
lege, ene ezpiritiaren legiaren kuntre juaiten den
bat, eta esklabo bat bezala, hanitx gaizatan
berauren desiren konplitzera eramaiten naian
bat, eta eztirozüt irax haren pasioniak, zure grazia ezinago saintiak, ene bihotziala sü handireki
ixuri izan denak, ürgaizten ezpanai.
2. Zure graziaren, eta grazia handiaren mengua badizügü, natüra, gaztezaruaz geroz bethi
gaizkiala ekharri den hunen, goitzeko.
Ezi Adam lehen gizonak eror erazirik, eta
bekhatiaz gastatü izan unduan, maküla horren
phena hedatü düzü gizon orotarat, gisa batez
nun natüra hura bera, zuñ zützaz untsa, eta
xüxen egin izan beitzen, biziuaren orai, eta natüra gastatü izan den flakeziaren, hartzen beita,
zeren eta haren bulkak, beraur eizten bada,
gaizkiala, eta lürreko gaizetara thiratzen beitü.
Ezi indar aphür baratü zaiona, sü txinkha
hauts pian gorderik daguena bezala düzü.
Hori da arrazu natürala bera, ülhüntarzün
handi batez üngüratia, hunkiaren, eta gaizkiaren, egiaren, eta gezürraren orano ezagützen
dakiana; zunbat ere ezpeitirotza konpli hun zaitzon gaizak oro, eta ezpeita orai gozatzen egiaren argi osuaz, ez bere bihotzeko xüxentarzünaz.
3. Hortik jiten düzü, ene Jinkua, ene barnetiko
phensamentiez, zure legian gozo hartzia, dakidalakoz zure mania hun, jüsto eta saintü dela,
zuñek erakusten beitü orano, zer den gaizkia,
eta bekhatiari ihesi egin behar dela.
Bena aragiak bekhatiaren legiala plega erazitzen nizü, haren desirer lehen, eziez arrazuari
maniak egiten dütüdanian.
Hantik düzü nitan hunaren nahia, nula egin
dirodan aldiz, eztit edireiten.
Hantik jiten dütüzü, hanitx huntarzünen egiteko, ardüra hartzen dütüdan deseñak; bena
grazia ments badüt, ene flakeziaren ajütatzeko,
den mendren indarrak, eta bühürtziak eitz erazitzen diztadazü, eta faltala erorten nüzü.