Jesu-Kristen imitazionia - 8
Total number of words is 3699
Total number of unique words is 1648
14.5 of words are in the 2000 most common words
22.7 of words are in the 5000 most common words
26.9 of words are in the 8000 most common words
Jinkuak xüxentü ükhen dütian bezala, eta laugile
ezinago handiak, deus behar eztenik bere kreatüran eizten eztianak ezari dütian bezala.
Zer nahi beita gaizaren heltziari orano
egoiten ezazira kanpotiko itxurari, eta ikhusi eta
entzün dütüzün gaizak ezpadütüzü, aragiari so
daguen begi batez, ikhertzen: bena sartzen bazira berhala tabernaklian Moysareki, zer nahi beita
akhodiñatan gañen, Jinkuaren boronthatiaren
jakiteko: entzünen düzü zunbait ordüz zelüko
ihardestia, eta hantik jalkiren zira, hanitx presenteko gaiza, eta gero jin behar dienetarik,
ikhasirik.
Ezi Moysa betho tabernakliala hersatü izan
zen, düda emaiten, edo galto egiten zeienen
klarki ezzarteko; eta orazioniaren ajütiala laster
egin ükhen zian; danjeretarik, eta gizonen gaixtokerietarik libratü izateko.
Zük ere orobat hersatü behar düzü, zure
bihotzaren xokhuala, Jinkuaren baimentuaren sü
handireki galthatzeko.
Ezi hartakoz irakurten dügü Josue eta Israelen haurrak Gabaonitez inganatiak izan zirela;
2.
zeren aitzinetik ezpeitzen Jinkuaren gogua jakin,
bena elhe eztien sobera sinhetskor izanez, hen
debozione faltsiak trunperiala eror erazi zütian.
XXXIX. KAPITÜLIA
Erreus ihur eztadin izan egitekuetan.
1. Ene semia, ene eskietan eitz ezazü bethi
zure akhodiña, nik bere sasuan ezariren dit
behar den bezala.
Egürükazü nik xüxent dezadan, eta hantiko
profeitia borogatüren düzü.
Jauna, aski gogo hunez gaizak oro zuri eizten
deitzüt, zeren ene phensamentiak profeitü aphür
idoki beitiro.
Jinkuak baletsa, enendin esteka gero jin
behar dien gaizer, eta zure boronthate hunari,
berankeriarik gabe, oberenda nezan ene büria.
Ene semia, gizonak desiratzen dian gaiza
zunbait, ardüra bere goguan borthizki erabilten
dizü; bena hura jardietsi dian bezañ sarri, beste
sendimentürik hartzen hasten düzü: zeren bihotzeko desirak, gaiza beraurtan gañen, ezpeitira
iraipus; bena lehenago batetik bestiala juan erazitzen beitie.
Eztüzü arren gaiza aphürra, gaizarik txipienetan ere, bere büriaren eiztia.
3. Gizonaren egiazko profeitia dago, bere
büriaren osoki eiztian, eta hala jarten dena,
libertate, eta segürantza handi batetan dateke.
Bena etsai zaharra huntarzün ororen kuntre
duena, tentazione emaitetik ezta baratzen: bena
gai eta egün lazo gaixtorik hedatzen ari da,
ustez hetan goguarik emaiten eztiana atzamanen dian.
Zaudezteie iratzarririk, eta othoitzetan, dio
Jaunak, tentazionian sar etziteien.
XL. KAPITÜLIA
Gizonaz beraurganik deus hunik
eztiala, eta eztaitiala deusez ere
glorifika.
1. Jauna, zer da gizona, zü hartzaz orhit izateko, edo zer da gizonaren semia, zük hura bisita
dezazün?
Zer mereximentü ükhen dü gizonak, zük zure
grazia hari eman ziniazon?
Jauna, zer plañü egiten ahal düt, zük eizten
banaizü? edo murmuzeiarik jüstoki egiten ahal
düta, nik galthatzen deizüdana emaiten ezpadeitazü?
Gezürrik gabe, hañ egia phensa, eta erran
zirozüt: Jauna, enüzü deus, etzirozüt deus,
nihaurganik eztit deus hunik; bena orotan hüts
egile nüzü, eta ezdeusetara nuazü bethi.
Eta ezpanaizü ajütatzen, eta barnetik azkartzen, erras epeltzen, eta laxatzen nüzü.
Zü aldiz, Jauna, bethi ohikua zira, eta
bazaude eternitate orotan, bethi hun, jüsto, eta
saintü, untsa jüstoki, eta saintüki gaizak oro egiten dütüzülarik, eta behar den bezala ezarten,
zühürtze miragarri bateki.
Bena ni damiala ekharriago nizalakoz, eziez
profeitiala; eniaukezü bethi heñ batetan: zeren
thenpora bezañ khanbiakor beiniz.
Halarik ere hobeki edireiten nüzü berhala,
zük plazer düzünian, eta zure eskü ajütazalia
hedatzen deitazünian: zeren zük zihaurek, gizonen sokhorririk gabe, ajütatzen ahal beinaizü,
eta gisa batez azkartzen, nun ene begithartia
ezpeita haboro khanbiatüren; ene bihotza aldiz,
zureganat ützüliren, eta zütan phausatüren
beita.
2.
3. Hartakoz untsa balin baneki gizonen kon-
solazione ororen eizten, bada debozioniaren jardiesteko, bada bortxatü nizan bezala zure txerkhatzeko; zeren ezpeita gizonik, ni konsolatzen
ahal naianik: ordian arrazureki, zure graziaren
ükheiteko esparantxa har nirozü, eta konsolazio-
ne berriaren dohaña dela kausa, boztarioz betha
nintezü.
4. Eskerrak zuri, Jauna, zuñeganik jiten beitzaitzat ene gogara heltzen diren gaizak oro.
Ni aldiz enüzü zure aitzinian, banitate, eta
ezdeuskeria baizik, gizon khanbiakor, eta flakü
bat baizik.
Nuntik arren glorifikatzen ahal niz, edo zeren
desiratzen düt famatü izatia?
Ezdeusetarik nizalakoz eia? eta hori bera
banitate ezinago handi bat da.
Egiazki banaloria, üzürri gaixto bat; eta banitaterik handiena da; zeren egiazko gloria gal erazitzen beiteikü, eta zelüko graziaz bilaizten beikütü.
Ezi nuiz ere gizonak berauri plazer egiten
beitü, ordian zuri desplazer egiten dizü: nuiz ere
gizonen laidoriuen unduan hatsalbotürik juaiten
beita, ordian egiazko berthütiak galtzen zitizü.
5. Egiazko gloria, eta boztario saintia düzü,
zütan, eta ez bere büriatan glorifikatzia; zure
izen saintian, eta ez bere berthütian alageratzia;
eta kreatüratan batetan ere, zure amurekatik
baizik, plazerik ez hartzia.
Biz zure izena laidatü, eta ez enia; biz zure
obra hanitx pheretxatü, eta ez enia; biz zure izen
saintia benediaktü, eni aldiz eztakidan gizonen
laidoriuetarik batere eman izan.
Zü zira ene gloria, zü ene bihotzeko boztariua.
Zütan glorifikatüren, eta boztüren nüzü egünak diraieno; nihaurtzaz dena bezanbat aldiz, ez
batere ene flakezietan baizik.
6. Txerkha beze jüdiuek alkharganiko gloria;
nik Jinkuaganik dena baizik, eztit txerkhatüren.
Ezi gizonen gloria oro, uhure thenporala oro,
mündü huntako goratarzüna oro, zure gloria
eternalareki pareiatürik, eztüzü banitate, eta
erhokeria baizik.
O ene Jinkua, egia eternala, miserikordia bazter gabia, Trinitate adorablia, zuri zihauri biz
eman laidorio, uhure, bertüte, eta gloria jinen
diren müga gabezko thenpora orotan.
XLI. KAPITÜLIA
Uhure thenporal ororen
mesperetxatziaz.
1. Ene semia, etzitiala triste, uhurian, eta
goratarzünian, besten ikhustez, zihauren aldiz,
mesperetxian, eta aphaltarzünian izatez.
Eneganat zelialat goiti ezazü zure bihotza,
eta lürren gañen, gizonek egiten, deitzien mesperetxiek eztütie tristetüren.
Jauna, ütsümentian gütüzü, eta banitatiak
berhala inganatzen gitizü.
Untsa ene büria ikhertzen badüt, ikhusten dit
seküla kratürak batek ere ezteitadala ogenik
egin, hartakoz enitezü jüstoki zure eretzian
plañi.
2. Bena zeren ardüra, eta mortalki ofensatü
beitzütüt, arrazureki kreatürek orok ene kuntre
armak hartzen zitizie.
Eni arren jüstoki diautazü ahalkia, eta mesperetxia; zuri aldiz uhuria, laidoriua, eta gloria.
Eta ezpalin baniz adelatzen gogo hunez nahi
ükheitera kreatüra oroz mesperetxatzia, eiztia,
eta ezdeusentako osoki hartia izan nadin, eztirozüt bihotzeko bakia, eta fermotarzüna ükhen
ahal, ez-etare ezpiritiaren argia jardiets, ez zureki erras jünto izan.
XLII. KAPITÜLIA
Gizonetan eztiala behar ezarri gure
bakiak.
1. Ene semia, zure bakia ezarten badüzü zunbait bizizale lagünetan, alkharreki bizitzen, eta
sendimentü batetako zireielakoz, khanbiakor,
eta erreus izanen zira.
Bena hersatzen bazira bethi bizi, eta iraiten
dian egiala, adixkide baten hürrüntziak, edo hiltziak etzütü tristetüren.
Nitan behar dizü bermatü adixkidiaren maithatziak, eta ene amurekatik maithatü behar
düzü, nur ere hun üdürotü beitzaizü dela, eta
mündü huntan untsa khario beitüzü.
Ni gabe adixkidegua eztüzü balius, ez iraipus;
nik oropilatzen eztüdan amuriua eztüzü ez egiazko ez xahü.
Hola maite dütüzün gizonen estekamentier
gisa batez hil behar düzü, nun, zütan den bezanbat, desiratzeko beitzünüke, hen lagünguarik
gabe izatia.
Hanbatenaz haboro Jinkuaganat gizona
hüllantzen da; zunbatenaz hürrüntzenago beita
lürreko konsolazione orotarik.
Hanbatenaz ere gorago Jinkuaganat igaiten
da; zunbatenaz aphalago bere beithan jaisten
beita, eta berauri xarrago dela üdüri beitzaio.
2. Bena zunbait huntarzün bere büriari emaiten dianak, Jinkuaren graziaren bere beithara
jitiari baragallü bat ezarten dü; zeren espiritü
saintiaren graziak bethi bihotz ümil bat txerkhatzen beitü.
Bazeneki zure büriaren osoki ezdeusten, eta
kreatüra ororen amuriotik laxatzen, eta idokiten;
ordian behar nikezü ene graziaren turrusta zureganat igorri.
Kreatüreganat so egiten düzünian, zihauren
büriari idkiten düzü krezaliaren sua.
Ikhas ezazü, krazaliaren amurekatik zure
büriaren gaiza orotan garhaitzen; ordian Jinkuaren ezagütziala heltüren ahal zira.
Zunbat nahi beita txipi den, gaiza ihurk behar
ezten bezala maithatzen diana, eta so egiten
deiona; bihotza gastatzen deizü, eta huntarzün
ezinago handitik gibeltzen gütü.
XLIII. KAPITÜLIA
Mündüko jakite banuaren kuntre.
1. Ene semia, gizonen hitz ederrek, eta zorro-
tzek etzitzaiela hunki; ezi Jinkuaren erresoma
eztiagozü, elhe erraitian, bena bai berthütian.
Gogua emazü ene hitzer, zuñek bihotzaz süz,
eta ezpiritiaz argiz bethatzen beitütie, dolümena
erakharten, eta hanitx gisatako konsolazionia
emaiten beitie.
Eztezazüla jagoiti hitz bat irakur, jakinsiago,
edo zühürrago zure büriaren üdüri erazitzeko.
Iseia zite, zure biziuen hil erazitzera; zeren
horrek haboro profeitü emanen beiteizü, eziez
hanitx phüntü gaitz gizonen ezpiritiaz phenatzen
dütianen ezagütziak.
2. Hanitx irakurtü, eta ikhasi dükezünetik
landa, behar düzü bethiere ohiko hatsarriala
ützüli.
Ni nüzü gizonari jakitiaren erakuslia, eta gizonak erakuts liruan beno, enthelegü hobiago
baten txipier emailia.
Ni mintzo nitzaiona bertan zühürtüren da, eta
ezpiritüz hanitx profeitatüren dü.
Ala beitira desditxatü, gizoneganik hanitx
gaiza eztakienik jakin nahi dienak, axol handirik
üken gabe, zuñ den ene zerbütxatzeko bidia!
Jinen düzü thenpora, zuñtan agertüren beita
Jesü Krist bürzagien bürzagia, aingürien Jauna,
irakurtü dütien gaizen ororen entzüteko, erran
nahi beita bat bederaren kontzentziaren ikhertzeko.
Ordian khandera-argiz, Jerüsalame ikhertia
izanen da, eta ülhünpian gorderik egon diren
gaizak agertüren dira, eta arrazonementiak ixiltüren.
3. Nik instantian goititzen dit ezpiritü aphal
bat, eternitateko egia habororen enthelegiala,
eziez hamar urthez eskoletan estüdiatü balü.
Nik erakusten dit, elhen herotsik gabe, ustekerien nahaspillarik gabe, uhuriaren goratarzünik gabe, arrazunamentiaren debadiorik gabe.
Nik erakusten dit, lürreko gaizen mesperetxatzia, presentekuetan ez goxorik hartzia, eternitatekuen txerkhatzia, eta gozatzia, uhurer
ihesi egitia, eskandalen soferitzia, esparantxa
ororen nitan ezartia, nitarik kanpo deusen ez
desiratzia, eta gaiza ororen gañetik, ene, sü handireki maite ükheitia.
4. Ezi nurbaitek, ni bihotz osoz maite ükhenez, zelüko gaizak ikhasi dütü, eta miragarri
diren gaizak erraiten zütian.
Profeitü haboro idoki dizü gaizen ororen eiztez, eziez gaitz eta gora direnen estüdiatzez.
Bena batzer erraiten dütüt gaiza komünak,
bester berheziak: zunbaiti eztiki agertzen niz
miraküllietan, eta figüretan; beste zunbaiti aldiz,
argiatarzün handi batetan, ene misteriuak erakusten dütüt.
Librien lenguajia ororentako orobat da; bena
eztüzü oro bardin jakinsützen; zeren ni beiniz
egiaren barnian erakuslia, bihotzaren ikherzalia,
phensamentien enthelegazalia, egitaten aitzina
erazizalia, bat bederari emaiten düdalarik,
nihauri untsa üdüritzen zaitan bezala.
XLIV. KAPITÜLIA
Kanpotiko gaizen ezagützian eztiala
behar ihurk sarthü.
1. Ene semia, hanitx gaizatan, deus ezpazeneki bezala, izan behar düzü, eta zihauren büria
etxeki, lürren gañen, hilik beitzina bezala, eta
zuñentako mündia oro krüzifikatia beita.
Beste hanitx gaiza ere, entzüten ezpeitzüntü
bezala, eitzi behar dütüzü igaraitera, eta ggoguan lehenago etxeki, bakia begira erazitzen
ahal deitzienak.
Hobiago düzü gaiza desplazer egiten deizienetarik begien ützültzia, eta bat bederari bere
sendimentiaren eiztia, eziez elhesta debadioz
bether estekatzia.
Untsa Jinkuareki bazaude, eta haren jüjamentiari so egiten badüzü, ehiñerago unhetsiren
düzü, goithü izatia.
2. O ene Jinkua, zertara drano jin giren! damü
thenporal bategatik, ihurk nigar egiten dizü, ira-
bazi txipi bategatik, triballatzen, eta lasterkatzen, düzü; eta galtze ezpiritual bat ahaztera eizten dizü, berantian ere bortxa orhitmentxala
jiten delarik.
Gogua emaiten dizü, profeitürik batere edo
aphür baizik emaiten eztian gaizari, eta ezinago
behar diana, arrankürarik gabe, igaraitera eziten
dizü: zeren gizonak eizten beitü osoki bere büria
juaitera kanpotiko gaizetarat, eta berhala hantik
jalkiten ezpada, badiagozü gogo hunez hetan
hedatürik.
XLV. KAPITÜLIA
Eztiela behar orok sinhetsi izan, eta
zuñen ehi den, elhestetan hüts
egitia.
1. Emadazü, Jauna, ene phenetan zure sokhorria: zeren gizoneganiko salbamentia bano beita.
Zunbatetan leialtarzünik eztüt ediren, ükhenen niala uste nian lekhian.
Zunbatetan aldiz, ediren düt gütienik uste
nian lekhian.
Bano da arren gizonetan ezarten den esparantza jüstuen aldiz salbamentia zütan diagozü,
ene Jinko Jauna.
Zirela benedikatü, ene Jinko Jauna, guri heltzen zaizkün gaiza orotan.
Flakü, eta khanbiakor gütüzü, berhala düzü
gure inganatü izatia, eta khanbiatzia.
2. Zuñ da gizona hañbeste abisamentüreki,
eta goguareki bere büria begiratzen ahal diana,
nun eztakion hel zunbait ordüz, zunbait inganiotara, edo düdatara erortia.
Bena zütan fidatzen dena, Jaun, eta bihotz
xahü batez, txerkhatü zütiana, eztüzü hañ ehiñera erorten.
Eta erorten balin bada ere zunbait thürbürarzünetara, zer nahi beita gisaz phenez üngüratia
izan dadin; zük berhala idokiren, eta konsolatüren düzü: zeren ezpeitüzü eitziren, zütan azken
ürrhentziala drano bere esparantxa ezarri diana.
Arraro da adixkide leiala, adixkidiari bere
phenetan batetan ere faltatzen etzaiona.
Zü zira, Jauna, zü zihaur ezinago, gaiza orotan, leial zirena, eta zützaz kanpo, eztüzü ihur
ere hala denik.
3. Ala beitzen zühür arima saintü zioianak,
ene ezpiritia fundatürik, eta borthiztürik diagozü
Jesü-Kristetan.
Hala banintz ni, gizonen lotsak enindirozü
hañ ehiñera erreus, ez-etare elhe zorrotzek
hunki.
Nurk dirotza gaizak oro aitzinetik ikhus, edo
gero jinen diren gaitzak aparta? aitzinetik ikhu-
siek ere ardüran min egiten badie; zer diroie
uste gabe jiten direnek mingarki zaurt baizik.
Bena zeren eztüt nihauren arranküra haboro
ükhen, miserable nizana? zeren orano bestiak
hañ ehiñera sinhetsi dütüt?
Bena gizonak gira, eta ez deusere besterik,
gizon flakiak baizik, zunbat ere hanitxez uste,
eta erraiten beitie aingüriak girela.
Nur sinhetsiren düt, jauna, nur zü baizik? zü
zira egia inganatzen eztiana, eta ezin inganatü
izaten ahal dena.
Haboroz haboro gizonak oro dütüzü gezürti,
falkü, khanbiakor, erorkor, orotan gainti bere
elhestetan; gisa batez nun, nekez ihurk sinhetsi
behar beitü, are egiaren itxura diala üdüri dian
gaiza.
Ala beikütüzü aitzinetiko ikhuste handi
bateki abisatü, gizoner gogua eman behar
güniala, erran deiküzünian, gizonaren etsaiak
direla bere mixkandiak, eta etzela behar sinhetsi, haur düziela hebentxe, edo hura düziela hantxe Jesüs Jauna, errailia.
4.
Ene khostüz hori ikhasi dit, eta Jinkuak detsala, eni gogua haboro har erazitzeko den, eta ez
erhokeriala eizteko.
Abisatü izan zite (dio nurbaitek) abisatü izan
zite, begirezazü zihaur beithan, nik erraiten deizüdana. Eta ni ixilik naguen thenporan segret
uste düdalarik; beraur eztiaukezü ixilik segretü
galthatü deitadanian; bena bere büria, eta ni salhatü unduan, berhala juan düzü.
Holako gizon elhestari, eta goguarik emaiten
eztienetarik begira nazazü, Jauna, hen eskietara
eror enadin, eta halakorik deus seküla egin eztezadan.
Ezarzü, ene ahuan hitz egitiari, eta fermo
dena, eta hürrünt ezazü eneganik mihi inganazalia.
Enirozü sobera gogua eman ahal nihaurk
unhetsi nahi eztüdan gaizari.
5. Ala beita hun, eta bakezko, bestetzaz ixilik
egoitia, eta gaiza ororen bardinzki ez sinhestia,
eta behin entzün ükhenaz, haboro ez nekez baizik minzatzia, aphürri bere büriaren ezagüt erazitzia; berauren bihotzaren bethi ikhusle izatia.
Eta ez hitz ororen erranari khanbiatzia, bena
desiratzia, barnetiko eta kanpotiko gaizak oro,
zure boronthatiaren plazer hunaren araur, egin
izan ditian.
Ala beita segür, zelüko graziaren untsa begiratzeko, gizonen aitziniala agertziari ihesi egitia!
eta kanpotik pheretxü handi eman eraziren deikiela üdüri den gaizen, ez desiratzia: bena bizitzez khanbia erazirik, debozioniaren süya emaiten ahal deikienen, arranküra oso bateki txerkhatzia!
Ala beita henitxentako gaixto izan, hen berthütia ezagütü, eta laidatü izan den, behar beno
lehen!
Ala beita hanitx profeitable izan, segretki
graziaren begiratzia, bizitze hütskor huntan, zuñ
dena oro, tentazione, eta gerla baizik ezpeita.
XLVI. KAPITÜLIA
Jinkuatan ihurk ükhen behar dian
konfidantxaz, gure kuntre erraiten
diren elhen unhetsteko.
1. Ene semia egon zite fermoki, eta nitan
esparantxa ükhen ezazü. Ezi zer dira elhiak, elhe
baizik? baduatzü airian, bena harriak etzitizie
xehekatzen.
Ogendant bnazira, phensamentian ükhen
ezazü, nahi zirela gogo hunez khanbiatü hunialat: kontzenziak ezpadeizü ogenik ezagüt erazitzen, nahi düzüla hori Jinkuagatik gogotik soferitü.
Aski gaiza aphürra düzü, zunbait ordüz elhiak
unhets ditzazün, eztirozünen gañen azote kolpü
handirik orano soferi.
Eta zeren hañ gaiza txipiak bihotzialat igaraiten zaitzü, orano aragiari enjogi zirelakoz baizik,
eta gizoner, behar beno haboro gogua emaiten
düzülakoz baizik.
Ezi mesperetxatü izatiaren lotsa zirelakoz,
zure faltegatik hitzezko gaztigürik eztüzü nahi,
eta eltalgünen itzal hotza txerkhatzen düzü.
2. Bena hobeki zihauri so egin ezazü, eta ezagützen düzü, mündia, eta gizoner plazer egiteko
amurio banua, orano zütan bizi direla.
Ezi nuiz ere aphaltü, eta zure faltegatik ahalketü izatiari, ihesi egiten beitüzü: gaiza segü bat
düzü, etzirela egiazki ünble, ez egiazki mündiari
hil, ez mündia zuri krüzifikatü.
Bena beha zite ene hitzari, eta eztüzü axolik
ükhenen, gizonen ehün mila hitzentako.
Erran litian ordian zure kuntre, ezinago malezia handi bateki, sor ahal litekian gaizak oro, zer
damü egin litziroie, erras igaraitera eitz bazintza,
eta lasto bat beno haboro etxeki ezpazintza?
bilho bakhoitz bat idoki ahal litzirozieia?
3. Bena debozionia bihotzian, eta Jinkua bere
begien aitzinian eztiana gaizki egina erakusten
dian hitz batek ehiñera ofensatzen dü.
Nitan aldiz fidatzen dena, eta bere jüjamentiari egoitera desiratzen eztiana, gizonen lotsarik
batere gabe izanen da.
Ezi ni niz jüjia, eta segretien ororen ezagützalia: nik badakit, gaiza nula igaren den; nik goitzarrenen egilia, eta soferizalia ezagützen dütüt.
Ene jakitiareki hitz hura erran izan düzü, ene
lixenxiareki hori heltü düzü, amurekatik hanitxen
bihotzetarik phensamentiak ager litian.
Nik ogen düna, eta ogen gabia jüjatüren
dütüt, bena aitzinetik nahi ükhen dütüt borogatü
bata eta bestia, jüjamentü estali batez.
4. Gizonen jakileguak ardüra inganatzen dü,
ene jüjamentia egiazko da, egonen da, eta ezta
khanbiatü izanen.
Estalirik dago komünzki, eta aphürri baizik,
ezta agertzen gaiza bat bederarentako: bena
seküla ezta inganatzen, ez eztaite imgana; zunbat ere, zentzü gaben begietan, ezpeita xüxen
üdüri.
Eni arren hersatü behar da, jüjamentü orotan, eta ez berauren ustekerian bermatü.
Ezi jüstoa ezta nahasiren, zer nahi beita Jinkuaganik hel dakion, nahi bada zerbait haren
kuntre erran izan den, hartan eztenik, eztü axol
handirik ükhenen.
Gisa berian eztü boztario handirik hartüren
banoki, nurbaitek arrazureki falta gabe dela erakusten balin badie.
Ezi bere beithan ikhusten dizü, ni nizala
bihotz xokhuen ikherzalia, eta eztüdala jüjatzen
kanpotiko itxuraren araur.
Ezi hanitxetan gizonen jüjamentian laidable
edireiten den gaiza; eztate hala, ene begietan,
bena bai itxusi eta okher.
5. Jinko Jauna, jüje jüstua, azkarra, eta pazen-
tziaz bethia, gizonen flakezia, eta gaixotarzüna
ezagützen dützüüna, ian zite ene indarra, eta
konfidantxa oro; ezi eztizüt ene kontzentzia bera
aski.
Zük badakizü, nik eztakidana, eta hartakoz
mehatxü orotan behar nikezün ümiliatü, eta
hurak eztiki soferitü.
Pharka itzadazü falta egin dütüdanak, hala
gobernatü enizan ordü oroz, eta emadazü arzara
haboro soferitzeko grazia.
Ezi hobe düzü enetako, zure miserikordia
hüts eztaitiana, pharkamentiren jardiesteko
eziez ene jüsto izateko ustekeria, kontzentzia
gorderik daguenaren segürantzatan ezarteko.
Zunbat ere deus ezpeitüt ene büriaren sendi,
haregatik etzirozüt xahü idok, zeren zure miserikordia gabe, gizonik batere ezpeita zure aitzinian jüsto edirenen denik.
XLVII. KAPITÜLIA
Gaiza greugarriek orok bizitze
eternalagatik soferitü behar diela.
1. Ene semia, ene amurekatik hartü dütüzün
triballiek etzitzela deskoraia, eta kantu orotarik
jiten zaizün thürbürarzünek, etzitzela bihotz
aphal izan erazi, bena ene hitz emaitiak behar
zütü gaiza heltzen diren orotan azkartü, eta konsolatü.
Nik badit nuntik zü phaka, izariak oro beno
handiago den gisa batez.
Etzira lüzaz heben triballatüren, ez bethi
dolorez kargatü izanen.
Egürükazü aphür bat, eta ikhusiren düzü
sarri, zure gaitzen ürhentzia.
Thenore bat jinen düzü zuñtan triballiak, eta
nahaspillak oro baratüren beitira.
Thenporareki igaraiten diren gaizak oro, txipi,
eta llabür dütüzü.
2. Egiten düzüna, egizü untsa, triballa zite
ene miñatzian eta ni nükezü zure phakia.
Izkiriba, irakur, khanta ezazü, egizü hasperen, egon zite ixilik, zaude orazionetan; soferi
itzazü bihotztoiki, zure nahiaren kuntre jiten
diren gaizak; bizitze eternalak merexi zitizü horik
oro, eta handiagorik.
Jinkuak dakian egün batez jinen düzü bakia;
eta ordian eztükezü thenpora hartako gaik ez
egünik; bena bai argi bethi irañen dian bat; karitate müga gabe bat, bake fermo bat, eta phausü
segür bat.
Ordian eztüzü erranen, hiltzezko khorpitz
huntarik nurk libratüren nai? eta eztüzü marrakarik eginen, diozülarik, elas miserable nizana,
ala beira ene hebeko egoitia lüzatü! Zeren
heriua bethierekoz akazatü ianen beita; han
badükezü dohatsütarzün deusetan ere eskazkeriarik eztütian bat, erreustarzünik gabe, hanko
izale dohatsien konpaña ezti, eder, eta maithagarrian.
3. O ikhusi bazüntü zelian diren saintien bethiereko khoruak, zuñen gloria handiaren bozta-
riuan daudian orai ere; zunbat ere nuizpait
mündü huni üdüritzen beitzeion mesperetxiaren
peko zirela, eta kasi bizitzia etziela merexi: düda
gabe lürriala drano aphal zinteke, eta nahiago
zinanteke ororen pian lehenago izan, eziez
bahoitz baten gehien.
Eta etzintzake bizitze huntako egün hunak
desira, bena lehenago alagera zinteke, Jinkuagatik doloretan izatiaz, eta irabazi ezinago handi
bat uste zünüke lizatiala, gizonen artian ezdeusentako igaraitia.
4. O goza bazintza gaiza hoiek, eta zure biho-
tzian barna beno barnago sar balite; nula atrebi
zinteke, aldi bakhoitz batez ere, plañürik egitera!
Bizitze eternalarentako eztireia behar gaiza
phenuak oro soferitü?
Eztüzü gaiza txipia, Jinkuaren erresomaren
galtzia, edo irabaztia.
Goitizazü arren zelialat zure begithartia. Haur
nüzüla ni, eta ene saintiak oro eneki, zuñek
mündü huntan debadio handirik ükhen beitie,
orai alagrantzian, orai konsolazionian, orai segürantzan, orai phausian, beitira, eta izanen ere
bai ürhenzerik gabe eneki ene aitaren erresoman.
XLVIII. KAPITÜLIA
Eternitateko egünaz, eta bizitze
huntako hersidüretzaz.
1. O zelüko ziotatiaren egoite ezinago dohatsia! O eternitateko egün ezinago argia! gaiek
batek ere ülhüntzen eztiana, bena egia ezinago
handiak argitzen diana; egün bethi maithagarri,
bethi segür dena, eta khanbiorik batere kunrialat
ükheiten eztiana!
O Jinkuak baletsa, egün hura jin lizan, eta
mündü huntako gaiza thenporalak oro akabi
liren!
Egia düzü, leñbürü bethi irañen dian batez
dardeiatürik saintier argitzen diala; bena ez
lürren gañen bidejant direner, hürrünetik, eta
ülhünpez betherik den gisa batez baizik.
2. Bazikizie zelüko ekhoiliarrek, zuñen alagrantziaz betherik den hura: hasperen egiten
dizie Eüaren haur desterratiek, haur kharatstarzünez, eta debeiarzünez betherik delakoz.
Oraiko thenporako egünak txipi eta gaitz,
dolorez eta miseriaz betherik dira.
Heben gizona hanitx bekhatüz theyütürik diagozü, hanitx pasineren lazuez hartürik, hanitx
larderiaz tinkatürik, hanitx arranküraz betherik,
hanitx berritzepenez bareiatürik, hanitx banitatez nahasirik, hanitx hütsez üngüratürik, hanitx
triballüz flakatürik; tentazionek phezützen dizie,
plazerek indar gabetzen, eta praubeziak eskerniatzen.
3. O nuiz date gaitz hoien akabantza? nuiz
biziuen esklabaje miserabletik libratü izanen niz?
nuiz zü zihaurtzaz baizik eniz orhitüren, Jauna;
nuiz zütan aseziareki alageratüren niz?
Nuiz nizate threbükürik batere gabe, egiazko
libertatian, ezpiritiaren ez khorpitzaren phezütarzünik ükhen gabe?
Nuiz dateke bake hura, bake nahaspillarik
batere gabe segür datekiana, bake barnetik eta
kanpotik, bake althe orotarik fermo izanen dena?
O ene Jesüs huna! nuiz nizateke zure ikhusten? nuiz so egitez gozatüren düt, zure erresomako gloria? nuiz ükhenen zütüt oro orotan.
O nuiz nizateke zureki, eternitate oroz geroz,
zure maiter adelatü düzün erresoman?
Eitzia nüzü, praube, eta desterratü nizana,
etsaiaren lürrian, nun egün oroz beitira gerla,
eta desfortüna handiak.
4. Konsola ezazü ene desterria, ezti ezazü
ene doloria; zeren zureganat beituatza ene
desirkünte ororen hasperenak.
Ezi mündiak konsolazionetako emaiten deitztan gaizak oro, karga bat dütüzü enetako.
Disiratzen dit, zure presentziaz hüllan beno
hüllanago gozatzia, bena ezin atzamaiten dizüt.
Nahi nüzü zelüko gaizer estekatü, bena
mündü huntako gaizek, eta pasione hil erazi
gabek, bereganat aphal erazitzen nizie.
Ezpiritüz gaizak oro beno gorago izan nahi
nüzü, bena aragiak bortxatzen nizü, nihauren
nahiaren kuntre, hen pian izatera.
Gisa hortan, desditxatü nizana, nihauren
büriaren kuntre gerla egiten dizüt, eta nihauri
greu gerthatü nüzü; ezpiritiaz gañen, aragiak
pian izatia txerkhatzen dian thenporan.
5. O zer eztüt ene barnian soferitzen, ezpiri-
tüz zelüko gaizetan naguenian, eta ene othoitzetan, aragiaren phensamentü falso bat jiten zaitanian! ene Jinkua, etzitiala niganik hürrünt, eta
zure koleran, etztiala zure zerbütxariaganik
gibelt.
Jalki erazizazü zure iñhazia, eta hen gal erazitzeko, igorratzü zure armak; eta etsaiaren
itxusmentiak oro, ezdeusetara jinen dütüzü.
Ene zentziak zureganat bil erazitzazü, ahatz
erazitzadazü mündüko gaizak oro: emadazü
biziuen üdüripen gaixtuen apartatzeko, eta mesperetxatzeko grazia.
Sokhorri nazazü egia eternala, amurekatik
banitatek batek ere enazan hunki.
Hel zite zelüko eztitarzüna, eta bihuatz ihesi,
zure aitzinetik, theiarzünak oro.
Pharka ezadazü orano, eta heizü nitzaz miserikordia, ene othoitzetan zützaz kanpo, besterik
zerbait goguan düdan ordü oroz.
Ezi egiareki aithortzen dit, barreiarzün handi
bateki hetan üsatü nizala izatera.
Ezi hanitx aldiz, khorpitzez xüti, edo jarririk
naguen lekhian enüzü; bena bai lehenago phensamentiek eramaiten naienian.
Ene phensamentia den lekhian nüzü, eta
ardüra ene phensamentia maite düdan gaizan
diagozü.
Natüralki edo kostümaz plazer egiten deitan
gaiza, berhala ene goguala jiten düzü.
6. Hartakoz zük, egia bera beitzira, agerriz
erran ükhen düzü: Nun ere beita zure tresaura,
han düzü zure bihotza.
Zelia maite badüt, gogo hunez zelüko gaizetan ene phensamentia etxekiten dit.
Mündia maite badüt, mündüko dohatsütarzünetzaz alageratzen nüzü, eta haren desfortünetzaz tristetzen.
Aragia maite badüt, aragiari so daudianak
zitit bürian.
Ezpiritia maite badüt, plazer hartzen dit gaiza
ezpiritualen goguan etxekitez.
Ezi maite dütüdan gaiza orotzaz gogo hunez
mintzatzen nüzü, eta her behatzen; eta halako
gaizen imajinak nihaureki etxerat eramaiten
zitit.
Bena dohatsü düzü, Jauna, zure amurekatik
kreatürak oro bere bihotzetik idokitzen dütian

You have read 1 text from Basque literature.
Next - Jesu-Kristen imitazionia - 9
- Parts
- Jesu-Kristen imitazionia - 1Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3691Total number of unique words is 167314.6 of words are in the 2000 most common words23.1 of words are in the 5000 most common words27.9 of words are in the 8000 most common words
- Jesu-Kristen imitazionia - 2Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3697Total number of unique words is 156414.7 of words are in the 2000 most common words23.7 of words are in the 5000 most common words28.3 of words are in the 8000 most common words
- Jesu-Kristen imitazionia - 3Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3688Total number of unique words is 161115.0 of words are in the 2000 most common words23.7 of words are in the 5000 most common words28.2 of words are in the 8000 most common words
- Jesu-Kristen imitazionia - 4Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3735Total number of unique words is 162916.5 of words are in the 2000 most common words25.2 of words are in the 5000 most common words30.3 of words are in the 8000 most common words
- Jesu-Kristen imitazionia - 5Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3752Total number of unique words is 153614.5 of words are in the 2000 most common words22.9 of words are in the 5000 most common words27.9 of words are in the 8000 most common words
- Jesu-Kristen imitazionia - 6Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3742Total number of unique words is 153616.2 of words are in the 2000 most common words24.1 of words are in the 5000 most common words28.9 of words are in the 8000 most common words
- Jesu-Kristen imitazionia - 7Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3692Total number of unique words is 159414.9 of words are in the 2000 most common words22.5 of words are in the 5000 most common words27.2 of words are in the 8000 most common words
- Jesu-Kristen imitazionia - 8Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3699Total number of unique words is 164814.5 of words are in the 2000 most common words22.7 of words are in the 5000 most common words26.9 of words are in the 8000 most common words
- Jesu-Kristen imitazionia - 9Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3714Total number of unique words is 160014.6 of words are in the 2000 most common words23.1 of words are in the 5000 most common words28.1 of words are in the 8000 most common words
- Jesu-Kristen imitazionia - 10Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 2519Total number of unique words is 122116.2 of words are in the 2000 most common words25.7 of words are in the 5000 most common words30.7 of words are in the 8000 most common words