Jesu-Kristen imitazionia - 7

Total number of words is 3692
Total number of unique words is 1594
14.9 of words are in the 2000 most common words
22.5 of words are in the 5000 most common words
27.2 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
izan eztadin.

XXVII. KAPITÜLIA
Gihauren amurio propiak ezinago
gibeltzen gitiala, hntarzün ororen
gañetik, denagatik.
1. Ene semia, behar dütüzü oro eman, deusere zihaurtarik begiratü gabe; ororen ükheiteko.
Jakin ezazü zihauren amurio propiak, haboro
damü egiten deizüla, eziez beste mündüko gaizak batek ere.
Amurio, eta enjogidüra düzünaren araur,
haboro, edo aphürrago zuñ nahi beita gaizari
estekatzen zira.
Zure amuriua xahü balin bada, sinple eta
untsa xedatürik; deusen ere eztüzü estekamentürik ükhenen.
Eztezazüla desira, sori esten gaizaren ükheitia; eztüzüla nahi ükhen, zihaur zonhütsützen,
edo barnetikp libertatia gal erazitzen ahal deizüna.

Gaiza estranje bat düzü nulaz bihotz osoz
etziren eni egoiten, desiratzen, edo ükheiten
ahal dütüzün gaiza ororeki.
2. Zeren tristezia bano batez zure osagarria

mendretzen düzü, eta arranküra behar gabez
eñhezen zira?
Egon zite fermoki ene plazer hunari, eta eztüzü damürik batere soferitüren.
Haur edo hura tüerkhatzen badüzü, hor edo
heben izan nahi bazira, zure untsa izatiaren, edo
plazer hunaren hobeki jardiesteko: etzira seküla
phausian izanen, ez arranküra gabe; zeren gaiza
orotan edireiten beita zerbait ments, eta lekhü
orotan nurbait ihurk kuntre beitü.
3. Eztizü arren zer nahi beita kanpotiko gaizaren akisitziak, edo doblatziak phausia emaiten;
bena bai lehenago, haren mesperetxatziak, eta
bihotzetik zaiñetara drano idokitziak.
Eta horrek enthelegatü behar dü, ez solamentz dihariaren, edo aberatstarzünen akisitziaz; bena orano uhuriaren txerkhatziaz, eta lai-

dorio banuaren desiratziaz, zuñ mündiareki igaraiten beitira.
Lekhiak eztizü ihur azkartzen, ments denian
ezpiritiaren debozionia; eta bake kanpotik txerkhatü harek, eztizü hanitx irañen, bihotzian fundamena phausatürik ezpadü; erran nahi beita
nitan bermatzen ezpazira; egongüz khanbiatzen
ahal zira, bena ez hobetzen.
Ezi heltüren, eta hartüren düzün lehen okasionian, edirenen düzü, ihesi egin zeneion gaiza
zerbait habororeki.
4. Borthitz nazazü, ene Jinkua, ezpiritü sain-

tiaren graziaz.
Emadazü barnetiko debozioniaren untsa
azkartzeko berthütia, eta ene bihotzaren zer
nahi beita gaiza xar, edo preziusen desirkünte
hanitx suertetakuetarik hüstekoa, eta arranküra
bano, eta hersidüra orotarik libratzekua: her
orori so egitia, gaiza igaraiten diren eli bati bezala, orhitzen nizalarik, nihaurk ere hekilan igaren
behar düdala.
Zeren deus iraipusik ezpeita ekhiaren pian,
nun oro beitira banitate, eta ezpiritiaren aritar-

zün ala beita zühür gisa hortan gaizak ikhusten
dütiana.
5. Emadazü, Jauna, zelüko zühürtzia, ikhas
dezadan zure, gaiza ororen gañetik, txerkhatzen, eta edireiten, zure, gaiza ororen gañetik,
gozatzen, eta maithatzen, eta gañelatikuen
diren bezala enthelegatzen, zure zühürtarzünaren xediaren araur.
Emadazü grazia lusenkazaliari ezagützereki
ihesi egitekua, eta ene kuntre duenaren pazentziareki unhestekua.
Zeren haur beita zühürtze handia, hitzen aize
orogatik ez zotütatzia, eta lausenkari gaixtuer
beharriaren ez pherestatzia: ezi gisa hortan akabiren dü ihurk segürk bide hasia.

XXVIII. KAPITÜLIA
Mardalleren mihien kuntre.
1. Ene semia, etzitiala khexa, nurbaitek
zützaz sendimentü gaixtorik balin badü; eta zük
gogo hunez entzüten eztütüzün gaizarik erraiten
balin badü.
Zük, zihaurtzaz sendimentü gaixtuagorik,
ükhen behar düzü, eta sinhetsi, ihur ere eztela
zü beno flakiagorik.
Zihauren barnian paseiatzen bazira, eztüzü
kasü handirik eginen, hegaltaz igaraiten diren
elhetzaz.
Jakite handi bat düzü, batzarre gaixtuetan ixilik egoitia, eta bihotzez eneganat ützültzia, eta
gizonen jüdikamentiagatik, bere guntzetarik ez
jalkitia.
2. Eztaguela zure bakia gizonen mihietan, ezi
ala untsa, ala gaizki mintza ditian, zü zirena zirateke nun da egiazko bakia, eta egiazko gloria?
ezteia nitan?

Nurk ere ezpeitü desiratzen gizoner plazer
egitia, eta her desplazer egitiaren ezpeitü lotsarik, hura bake handi batez gozatüren da.
Bihotzaren erreustarzünak, eta zentzien
barreiarzünak oro jiten dira amurio gaixtorik, eta
lotsa banotik.

XXIX. KAPITÜLIA
Nula, thürbürarzünaren jitiareki,
Jinkuak othoitü, eta benedikatü izan
behar dian.
1. Biz, Jauna, zure izena thenpora orotan
benedikatü; zeren nahi ükhen düzün, tentazione,
eta thürbürarzün haur nitara jin ledin.
Etzirozüt hari ihesirik egin; bena bortxatü
nüzü, zuri hersatzera, amurekatik ajüta nezazün,
eta hunetara ützül erazi dizadazün.
Jauna, orai thürbürarzünian nüzü, eta ene
bihotza eztiagozü untsa; zeren hanitx eskerniatzen beinai presenteko pasioniak.
Eta orai, o ene aita maitia, zer erranen düt?
hersidürek ustegabian hartü nizie, salba nazazü
oraidanik.
Bena thenore huntara jin izan nüzü, amurekatik zü glorifikatü izan zintian, eta ni zützaz
libratia izan nendin, untsa ümiliatü izan unduan.

Jauna, ükhezü ene libratzeko huntarzüna: ezi
zer egin ahal dirot, miserable nizana: eta nurako
niz, zü gabe?
Emadazü, Jauna, aldi huntan ere pazentzia,
ürgaitz nazazü, ene Jinkua, eta eztit lotsarik
ükhenen, zunbat nahi beita kargatü izan nadin.
2. Eta orai nik hoien artian zer erranen düt?

Jauna, zure boronthatia konpli bedi: ezi nik
thürbürarzünak eta kargak merexitü zitit.
Behar zitit segürki soferitü, Jinkuak baletsa,
pazentziareki lizan, irazarri haur igaren, eta
thenpora hobe bat jin artio.
Bena zure eskü photere oroz bethiak ahal
zirozü, tentazione haur ere eneganik idoki, eta
haren builta hert, osoki eror enadin; hala nula
ardüra egin beiteitazü, ene Jinko maitia, miserikordiaz bethia.
Eta khanbiamentü hori, enetako gaitz den
bezañ ehei dükezü, zure beso photeretsiaren.

XXX. KAPITÜLIA
Jinkuaren sokhorriaren galthatziaz,
eta graziaren arzara ükheiteko
konfidantxaz.
1. Ene semia, ni nüzü Jauna, thürbürarzüna-

ren egünian, indar emailia.
Untsa etzziratekianian, ziauri eneganat.
Deusek ere eztizü zelüko konsolazionia hala
threbükatzen, nula berantegi orazonialat üzültziak.
Ezi ene othotzen, untsa gogua emaiten düzülarik, hasi beno lehen, txerkhatzen düzü hanitx
konsolazione, eta kanpotiko gaizetan, zure plazerak hartzen dütüzü.
Eta hori dela kausa gaizak oro profeitü aphürretako dütüzü, gogua eman dezazün artio, ni
nizala, nitan esparantxa hatzen dienen, soltazalia, eta eztela nitarik kanpo, ez sokhorri azkarrik,
ez konseillü hunik, ez erremedio iraipusik.
Bena orai, hats har unduan, irazarriaren
gerotik, ene miserikordien argian sendo zite,

zeren hüllan beiniz (dio Jaunak) amurekatik gaizak oro, ez solamentz osoki, bena orano bürütila
gaintika arraberri ditzadan.
2. Badeia deus enetako nekerik? edo, ala nin-

zate üdüri errailiari, eta ez egiliari?
Nun da zure fedia? zaude fermoki, eta khanbiamentürik gabe.
Izan zite pazient, eta korajus, eta bere thenorian jinen zaizü konsolazionia.
Egürüki nezazü egürüki, jinen nüzü eta sendotüren zütüt.
Tentazionia düzü, zü eskerniatzen zütiana,
eta lotseri bano bat, zü izi erazitzen zütiana.
Zer deus besterik irabazten düzü, gero jin
behar dien gaizetzaz arranküra ükheitetik, baizik
ere tristezia tristezian gañen: bere maleziaz aski
dü egünak.
Gaiza bano, eta gozo gabia da, gero jinen
diren gaizetzaz nahasküra, edo alagrantzia hartzia; zeren ezpeitira heltü bada seküla jinen.
3. Gizonari diagozü holako üdüripenetzaz
inganatü izatia, eta ezpiritü txipi baten señalia

da, etsaiaren gaizkialako atakarzüner, bere
büriaren hañ arhinzki juaitera eiztia.
Ezi harek eztizü axolik, ala egiazko, ala gezürrezko üdüripenetzaz ingana gitzan, ala presenteko gaizen amuriuaz, ala gero jinen direnen
lotseriaz lürrialat egoitx gitzan.
Eztadila arren zure bihotza nahas, ez-etare
lotsa.
Ükhezü nitan sinheste, eta ene miserikordian
konfidantxa.
Nuiz ere uste beitüzü eneganik hürrüntü zirela, ardüran zure hüllanenik nükezü.
Nuiz ere uste beitüzü, oro kasi galdü dela;
ordian dükezü irabazirik handienaren egiteko
phüntia.
Eztükezü oro galdü, gaiza zük ez nahi bezala
jina gatik.
Eztüzü behar, orai dütüzün sendimentien
araur, zure jüjamentia ekharri, ez zunbait phenari, nuntik nahi beita jin dadin, zure ezpiritia estekatü, eta hura hartü; hantik jalkiteko esperantxa
osoki galdü beiliz bezala.

4. Eztüzüla uste osoki eitzia zirela, thenpora
boxi baten, zenbait thürbürarzün igorri, edo desiratzen zünian gaiza idoki deizüdalakoz; ezi hola
ihur igaraiten düzü zelietako erresomalat.
Eta düda gabe haboro konbeni zaizü, eta ene
beste zerbütxarier, phenez borogatiak izan
ziteien, eziez oro zien nahiala bazüntie.
Nik bazikitzüt phensamentü estaliak, ezagützen dit, hanitx konbeni dela zure salbamentiaren, zunbait ordüz gozo gabe eitzia izan zitian,
beldürrez gaizen untsa juaitiak gora erazi zitzan,
eta plazerak uste ükhen erazi dizazün, etzirena
bazilera.
Behin eman düdana idkiten ahal dit, eta arzara emaiten plazer dükedanian.
5. Eman dükedanian enia dükezü, idoki dükedanian eztikezüt zuria hartü; zeren gaiza hun
emanak, eta zelüko dohaiñak oro, eniak beitira.
Eizten badeizüt jitera zunbait phena, edo zer
nahi beia gaiza kuntre denik, etzitiala khexa, eta
eztezazüla bihotza gal: nik berhala solajatzen
ahal zütüt, eta zure phena alagrantziatara khanbia erazitzen.

Halarik ere hola egiten deizüdanian, jüsto
nüzü, eta peretxü handitako.
6. Untsa zühür bazira, eta egian so egiten
badüzü, gaitzez etzütie behar jagoiti triste erazi,
hañ koraje aphürreki; bena lehenago alagera
erazi, eta eskerren emaitera erakharri.
Hobeki erraitera, uste behar zünüke, zure
alagrantzia bakhoitza dela, zeren dolorez hunkitzen zütüdanian ezteizüdan pharkatzen.
Erran nizün ene dizipülü maiter: ene aitak
maite ükhen naian bezala: nik ere ziek maite
zütiet: hargatik enitizün hurak igorrri mündüko
alagrantzietara; bena bai debadio handietara, ez
uhuretara, bena mesperetxietara, ez auherkeriala, bena triballiala, ez phausiala, bena pazentziareki batian hanitx huniren egitera orhit zite, ene
semia hitz hoietzaz.

XXXI. KAPITÜLIA
Kreatüren ororen eiztiaz, kreazalia
ediren ahal dadin amurekatik.
1. Jauna, grazia handiago baten beharra
untsa badit orano, heltü behar badüt, ihurk ez
kreatürak batek ere, ezin destorbatzen ahal
naian phüntiala.
Ezi zerbaitek etxekiten naiano, enitezü libertatereki zureganat hegalta.
Erraiten zianak; nurk emanen deitzat hegalak, etxeurzuari bezala, zureganat hegaltatzeko,
eta zütan phausatzeko, desiratzen zian, libertatereki hegaltatzia.
Begi sinple bat beno phausiagorik deus
badeia? eta lürrian deus desiratzen ztiana beno
libertate hobe batez gozatzen denik?
Behar dizü arren ihurk, kreatürak oro beno
gorago juan, bere büria osoki eitzi, eta, ezpiritia
zelialat goititürik etxekiten dialarik, ikhusi, zük
ororen kreazaliak kreatüreki deusere üdüririk
eztüzüla.

Eta ezpada ihur kreatüra orotarik soltatzen,
etzaite libertatereki zelüko gaizer esteka.
Hartakoz ezpiritüz zelialat so egile aphür edireiten da, zeren aphürrek beitakie, bere bürien
osoki berhezten, kreatüra, eta gaiza galdü izan
behar dien hoietarik.
2. Hortara eztaite ihur hel, grazia handi,
arima goiti, eta bera beno gorago juan erazi
diroian baten moianz baizik.
Eta gizona ezpiritüz goititzen, kreatüra orotarik soltatzen, eta Jinkuareki osoki jüntatzen ezpalin bada, harek dütianak, eta dakitzanak oro
balio aphürretako dira.
Huntarzün eternal müga gabiaz kanpo, zerbait handirik etxekiten diana, lüzaz bere txipitarzünian lürrareki josirik egonen da.
Jinkua eztiren gaizak oro, ezdeus dira, eta
ezdeusentako khuntatü behar die.
Desbardintarzün handi bat da, Jinkuak argitzen dian gizon debot baten zühürtziaren, eta
eliza-gizon jakitus, eta estudiuala ekharri den
baten, jakitiaren artian.

Gañetik Jinkuaren ixuritik jiten den jakite
hura, hanitxez baliusago da, eziez gizonaren
ezpiritiaz phenareki jardiesten diana.
Hanitx badira, zelüko gaizen ezpiritüz
ikhustia desiratzen beilükie; bena hartara heltzeko, behar diren gaizen egitera, eztira iseiatzen.
Haboruenik hantik hürrüntzen gütian gaiza
bat da, gure goguaren kanpotiko gaizetan, eta
gure zentzietara erorten direnetan, ezartia,
gihauren büriaren phena erazizte osuaz axolik
ükhen gabe.
Eztakit zer erran nahi den, zuñ ezpiritüz bulkatzen gütian, zer den gure deseña: üdüri da
jente deboten igaraiten girela, eta haregatik
hañbeste phena, eta arranküra hartzen dügü,
gaiza xar igaraiten baizik eztiren eli batez;
gihauren barnetikuetzaz aldiz, nekez eta bekhanki, gihaur beithan osoki sarthürik, orhitzen
gira.
3.

4. Elas! gihaur beithan aphür bat sar unduan,

baguatza kanporat, gure obrak balantza degüt
batetan phezatü gabe.

Eztizügü goguarik emaiten, nun daudian
aphaltürik gure desirak, ez-etare nigarrik egiten,
gaizen ororen theyütürik ikhustez.
Egiazki aragi orok theyütü ükhen zian bere
bidia, hartakoz jarraikiten zen dilübio handiari.
Gure barnetiko enjogidüra arren hanitx theyütü izan denen gañen, theyü dirateke bada eta
ez hanitx jiten diren egitatiak, zuñek barnetiko
indarraren gabezia erakhusten beitie.
Bihotz xahütik jiten da bizitze hunaren frütia.
5. Nurk zer, eta zunbat egin dian, ihurk galthatzen dü: bena zuñen berthüte handiak eragin
deion jakiteko, eztü hañbeste arranküra.
Xehe ihurk galthatzen dü, izan denez korajus,
aberats, eder, jakintsü, edo izkiribazale, khantazale, tribaillari hun: bena aphürrek dioie, zuñen
ezpiritüz praube den, zuñen pazient, eta ezti eta
zuñen debot eta barnetiko den.
Natürak gizonaren kanpotiko gaizer so egiten
dü, grazia barnetikuetarat ützültzen da.
Hura ardüra inganatzen da; hunek Jinkuatan
dü bere esparantxa, inganatü ez izateko.

XXXII. KAPITÜLIA
Bere büriaren eiztiaz, eta desirkünte
gaixto orotarik bilaiztiaz.
1. Eztirokezü, ene semia, libertate erras hun
den bat goza, zure büria osoki eizten ezpadüzü.
Bürdüñak huñetan beilütie bezala dütüzü,
bere büriez phakü, eta hen maithazale direnak,
nahiküntez, eta berri ikhasi beharrez betherik
daudianak, horrat hunat juailiak, zuñek beretako
garratz eztiren gaizak txerkhatzen beitütia, eta
ez Jesü Kristenak, heltüren ezten gaiza ardüra
bere beithan ajargatzen, eta konpostatzen dielarik.
Ezi Jinkuaganik jalkiten eztiren gaizak oro galdiak izanen dira.
Orhit zite, hitz llabür ezinago konplitü den
hunez; eitz itzazü oro, eta edirenen dütüzü oro,
dereza ezazü inbeia, eta ükhenen düzü phausia.
Egia hori ardüra ezpiritian erabil ezazü, eta
konplitü dükezünian, enthelegatüren dütüzü gaizak oro.

2. Jauna, eztüzü hori egün baten lana, ez haur

txipien txosteta bat; bena hitz llabür hortan diagozü, fraiderik hobenen izaterik saintiena.
Ene semia, saintien bidia zuñ den ezagüt
unduan, eztüzü behar hantik gibeltü, ez-etare
deskorajatü; bena lehenago behar düzü therritatü izan, gaizarik hobenen egitera, edo gütienetik
desiratü zure hasperenetzaz, heganat hüllantzia.
Nahi nikezü hala lizan zureki, eta heltü zinen
zure büriaren ez maithazale izateko phüntiala,
eta ene, eta nik aitatako eman deizüdanaren
boronthatiari xahüki egon zintian: ordian ezinago ene gogara zinanteke, eta zure bizitzia
bakian, eta boztariuan igaren litezü.
Badüzü orano hanitx gaiza eizteko, zuñ ezpadeiztatzü osoki emaiten, ezpeitüzü galthatzen
düzüna jardietsiren.
Konseillatzen zütüt, eros dizadazün ürrhe süz
bethia, aberats zitian amurekatik, eran nahi
beita zelüko zühützia, lürreko gaizak oro huñ
petan ezarten dütiana.
Eitzazü gibelialat lürreko zühürtzia; gizonen
eta zihauren düzün balakü ororeki.

3. Erran deizüt, erosi behar züntiala gaizarik

xarrenak; preziatü eta balius, gizonen jüjementian, direnen plazan.
Ezi üdüri düzü, egiazko zelüko zühürtzia erras
xar, txipi, eta kasi ahatzerik dela: harek eztizü
goratarzüna, ez lürrian handi izatia txerkhatzen:
ala beitira hanitx, haren ahoz laidazaliak, bena
hareganik hürrün dago hen bizitzia, hura da orotra ere, harri preziatü hanitxi gorderik daguena.

XXXIII. KAPITÜLIA
Gure bihotzaren khanbiakor izatiaz,
eta Jinkuaren azken intenzione üken
behar dügünaz.
1. Ene

semia, eztezazüla sinhets, orai züre
beithan düzün desirküntia, sarri beste batetara
khanbiatüren zaizü.
Bizi zireno, nahi gaberik ere, erortoki izanen
zira khanbiamentiari; gisa batez nun edirenen
beitzütie, aldi batian alagera, bestian triste, orai
bakian, gero nahaspillan; nuiz debot, nuiz debozionerik gabe, zunbait ordüz estudiuari emana,
bestordian herabezti, orai phezü aurkhixe arhin.
Bena zühürra, eta ezpiritüz untsa ikhasia
gaiza khanbiakor horien ororen gañetik xüti
dago, goguarik eman gabe, zer bere beithan
senditzen dian, eta zuñ althetarik khanbiamentiaren aizia jiten den; bena haren ezpiritiaren
intenzione osua dago nuntik zerbait profeitü idokiren dian, harek desiratzen dian azken phüntiala heltzeko.

Ezi gisa hortan egonen ahal da bethi ohikua,
deusetan okhertü gabe, bere intenzioniaren sua
eneganat thaik gabe, hañbeste suertetako gaiza
heltzen direnen artian, hedatzen dialarik.
2. Gañeran, zunbatenaz, xahiago izanen beita

intenzioniaren begia, hanbatenaz fermokiago
irazarri hoien artian ihur ebiliren da.
Bena hanitx gaizatan, intenzione xahiaren
begia ülhüntzen da: ezi bertan ihurk so egiten
dü, batzen zaion zunbait gaiza, eder, eta maithagarri zaioni.
Ezi arraroki edireiten da bere txerkü propiaren beltzüratik osoki xahü denik.
Hola nuizpait Judioak jin izan ziren Marta, eta
Mariagana, ez solamentz Jesüsen amurekatik,
bena orano Lazaroren ikhustiagatik.
Xahatü behar dizü arren intenzioniaren
begiak, amurekatik sinple, eta xüxen izan dadin,
eta beste moianak oro beno haratago eneganat
hedatü.

XXXIV. KAPITÜLIA
Maite dianaren gozoko dela Jinkua
gaiza orotan, eta ororen gañetik.
1. Haur dela, ene Jinkua, eta ene orua, zer

nahi düt haboro, eta zer dirot dohatsiagorik desira?
O hitz eztia eta gozatsia! bena Jinkua, eta ez
mündia, eta mündian direnak, maite dütianarentako.
Ene Jinkua, ene orua, enthelegatzen dianarentako aski da erranik; eta horrren ardüra arra
erraitia hun, eta eder zaio maite dianari.
Ezi zü hüllan zirelarik, oro maithagarri dütüzü: bena zü hürrün zirelarik, oro greugarri.
Zük bihotza phausian ezarten düzü; zük
bakia, eta alagrantzia emaiten dütüzü.
Zük sendimentü hunak, gaiza orotan gañen,
har erazitzen, dütüzü, eta zihaur orotan laida
erazitzen: zü gabe deusek etzirozü lüzaz plazerik
egin; bena deus maithagarririk, eta gozo huneta-

korik izatekoz zure graziaren presentziaz, eta
zure zühürtziaren gatzaz gazitü izan behar dizü.
2. Zer eztü hun edirenen, zü bere gozoko
zütianak?
Eta zü gozatzen etzütianaren, zer izanen ahal
da maithagarririk?
Mündüko zühürrak, eta aragiaren gozuari
jarraikiten direnak, zure zühürtzian galtzen dütüzü zeren han hanitx banitate, heben aldiz hiltze
baizik ezpeita edireiten.
Bena ageri düzü, egiazki zühür direla, zuri
jarraikiten direnak, mündüko gaizak mesperetxatzen, eta erakhartzen dielarik: zeren banitatetik egialat, eta aragitik ezpiritialat igaraiten
beitira.
Hen gozoko düzü Jinkua, eta zer ere huntarzün kreatüretan edireiten beitie, oro bere kreazaliaren laidoriuetarat igaren erazitzen ditizie.
Bena untsa, eta untsa hürrün da, krezaliaren
gozokua, kreatürarenetik, eternitatekua, thenporarenetik, argi kreatü izan eztenarena, argi phiztü izan denarenetik.

3. O argi bethi iraiten düzüna argi phiztiak
beno gorago zirena, igorrazü zelütik, ene bihotzeko xokhuak oro ikhertzen ahal dütian iñhazia.
Xaha, alagera, argi, eta phitz ezazü ene ezpiritia, bere photereki, alagrantziazko boztariuetan
zureki estekatürik egoiteko.
O nuiz jinen da oren dohatsü, eta desiragarri
hura; amurekatik zure presentiaz asezia nazazün, eta ziren enetako oro orotan.
Hura jin dakidan artio, eztüzü ene alagrantzia
oso izanen.
Orano (elas) nitan bizi düzü gizon zaharra,
eztüzü osoki krüzifikatü izan, eztüzü erras hil.
Orano ezpiritiaren kuntre, bazitizü desirkünte
azkarrak, barnetik gerla egiten dizü, eta arimaren erresoma eztizü phausüz eizten.
4. Bena zü itxasuaren photeriaren bürzagi
beitzira, eta haren builtak ematzen beitütüzü,
jalki zite, ajüta nezazü.
Horrat hunat itzazü, gerla nahi dien jentiak,
erhauts itzazü, zure indarraren photeriaz.
Ager itzazü, othoi, zure miraküliak, erakutsazü zure besuaren indarra; zeren ezpeitüt beste

esperantxarik, ez nurganat hersa, zureganat baizik, ene Jinko Jauna.

XXXV. KAPITÜLIA
Tentazioniaren kuntre segürantzarik,
bizitze huntan.
1. Ene semia, etzira seküla segür izanen
mündü huntan; bena bizi zireno, zelüko armen
beharra ükhenen düzü bethiere.
Etsaien artian zaude, eta exker eta esküñ
atakatzen zütie.
Ezpazira arren pazentziaren armaz lekhü orotarik zerbütxatzen, etzira lüzaz egonen, zauririk
hartü gabe.
Besthalte; nitan zure bihotza, ihurat baztertü
gabe, ezpadüzü ezarten, boronthate xahü bateki
gaiza ororen ene amurekatik soferitzeko, eztirozü hen süyaren bizitarzüna süstenga, ez-etare
hel ahal zelüko ekhoiliarren khoruala.
Behar düzü arren korajuski, gaiza horien ororen artetik, igaren, eta indar azkar batez zure
kuntre diren gaizak garhaitü.
Ezi garhaitzaliaren düzü mana: herabeztiaren
aldiz, eztüzü baratzen hanitx miseria baizik.

2. Mündü huntan txerkhatzen badüzü phau-

sia, nula ordian heltüren zira phausü eternaliala?
Eztüzüla orai nahi ükhen phausü hanitx, bena
bai pazentzia handi bat.
Txerkha ezazü egiazko bakia, ez lürren
gañen, bena zelian, ez gizonetan, ez beste kreatüretan, bena Jinkuatan beraurtan.
Jinkuaren amurekatik behar düzü gogo hunez
gaiza orori suña pharatü, erran nahi beita, triballier, eta dolorer, tentazioner, eskerniuer, erreustarzüner, beharrüner, flakezier, goitzarrener,
mardaller, aküsantxer, ümiliazioner, ahalker,
gaztigier, eta mesperetxier.
Horik oro berthütiaren hun dira, horiek Jesü
Kristen aperendiza zertako den borogatzen die;
horiek zelüko khoruaren phezak alkhargana, jüntatzen dütie.
Nik emanen düt phakü eternal bat, triballü
llabür batentako, eta gloria müga gabea bat
ahalke bertan igaraiten den batentako.
3. Uste düzia, zelüko konsolazioniak bethi
ükhenen dütüzüla, zure nahiaren arauiala.

Etzitizie hala ükhen ene saintiek bethiere,
bena bai destorbiak handirik, eta hanitx gisatako
tentazioniak, eta eskernio handiak.
Bena pazentziareki bere büriak süstengatü
zitizien; Jinkuatan haboro fidatü izan beitziren,
eziez beraurietan, zakielarik mündü huntako
soferitzek etziela aski photere, gloria eternalaren merexitzeko.
Nahi zünükia zük berhala ükhen, beste hanitxek bortxa hanitx nigarren unduan, eta triballü
handiez geroz, ükhen ziena.
Egürükazü Jinko Jauna, gizonki maneia zite,
koraje har ezazü, etzitiala mesfida, ez-etare
hebentik aparta; bena ere eztüzüla dolürik zure
khorpitzari, eta arimari, bihuatz zer nahi beita
thürbürarzünetara eñhe gabe Jinkuaren gloriagatik.
Nik ezinago gizenki ordaria emanen dit; ni
zureki nükezü, zure thürbürarzün orotan.

XXXVI. KAPITÜLIA
Gizonen jüdikamentü banuen kuntre.
1. Ene semia, Jinkuatan ezarzü fermoki zure
bihotza, eta gizonen jüjamentiaren eztüzüla
lotsarik, zure kontzentziak minik egiten ezteizün
thenporan.
Hun düzü gisa hortan soferitzia, eta eztüzü
hori greugarri izanen, bihotz ümil batentako, ezetare Jinkuatan haboro, eziez bere beithan fidatzen denarentako.
Hanitxek hanitx gaiza erraiten dizie, eta hartakoz sinheste aphür ihurk hetan ezarri behar
dizü.
Besthalte orori gogara egitia, eztüzü egiten
ahal den gaiza bat.
Zunbat ere Jundane Phaule Jinkuatan ororen
gogara, eta oro ororen izatera iseiatü beitzen;
haregatik orogatik ezdeusentako khuntatzen
zizün gizonetzaz jüjatü izatia.

2. Aski, ahal ziruan, eta beraurtan zen bezan-

bat, egin zian, besten hunialat erakharteko, eta
salba erazitzeko; bena ezin gibeltü ahal ükhen
zian, bestetzaz zunbait aldiz, ez jüjatü, edo mesperetxatü izatia.
Hartakoz oro eitzi zütian Jinkuari, zuñentako
deus ezpeita estalirik, eta bühürtü izan zen
pazentzia eta ümilitatereki, gaizki mintzo, edo
orano bere phensamentü bano, eta hütskorretzaz, gaizak oro nahi zütien bezala bantatzen
zütienen kuntre.
Haregatik zunbait ordüz ihardetsi ükhen
zizün, beldürrez flakier bere ixilik egoitiaz eskandal eman lezan.
3. Nur

zira, gizon hil behar dian batentako
lotsa ükhen dezazün? egün balin bada, bihar
eztükezü ageri.
Jinkuaren ükhezü lotsa, eta eztüzü ükhenen
beldürrik gizonen izierientako.
Zer photere dü zütan, elhe gaixto erraiten,
edo goitzarran egiten deizünak, bere büriari
haboro damü, eziez zuri eretxekiten dizü; eta nur

nahi beita den, Jinkuaren jüjamentiari ezin ihisirik egiten ahal dizü.
Ükhezü zük Jinkua begien aitzinian, eta zure
kheremendetzaz eztezazüla debadiorik txerkha.
Üdüri bazaizü presentian garhaitzen zütiela,
eta merexi eztüzün ahalkia soferitzen düzüla,
etzitiala hargatik khexa, ez-etare pazentzia
gabiaz zure khorua herts.
Bena lehenago zelialat goiti itzazü begiak ni
beithara: nik badit photeria, zure ahalke, eta goitzarren orotarik idokitekua, eta batbederari bere
obren araur phakiaren emaitekua.

XXXVII. KAPITÜLIA
Bere büriaren Jinkuari osoki eta
pürki emaitiaz, bihotzeko
libertatiaren jardiesteko.
1. Ene semia, eiztazü zure büria, eta ni edire-

nen naizü.
Egon zite haitakeriarik, eta zihaurganatko
berhezkiariarik gabe, eta bethi irabaziren düzü.
Ezi zure büria Jinkuari, arzara ez hartzekotan,
eman dükezün bezañ sarri, grazia handiago bat
ükhenen düzü.
Jauna, zunbatetan emanen deizüt ene büria,
eta zuñ gaizatan eitziren düt?
Bethiere, eta oren oroz: gaiza txipietan hañ
untsa, nula handietan: deusrer eztit berhezten,
bena orotan bilaizirik ediren nahi zütüt.
Betsela nula ziteke izan enetako, eta ni zuretako; ezpazaaude barnetik, eta kanpotik, zure
boronthate propi orotarik bilaizirik.
Zunbatenaz bertanago hori eginen beitüzü,
hanbatenaz hobekiago izanen zira, eta zunbate-

naz osokiago eta egiazkiago, hanbatenaz eni
plazer haboro, eta zihaurk irabazia handiago eginen düzü.
2. Zunbaitek bere büriak Jinkuari emaiten
dütie, bena zerbait beretako berhezten dielarik;
ezi eztira osoki Jinkuatan fidatzen; hartakoz bere
bürien arranküra handirik begiratzen die.
Betse zunbaitek aldiz, berhala bere büriak
osoki eskentzen dütie, bena gero tentazioniak
hunki dütianian, ohiko gaizetara ützültzen dira,
hartakoz eztie berthütian aitzinatzerik egiten.
Hek eztie jardietsiren egiazko bihotzeko libertatia, ez-tare ene adixkidegua maithagarriaren
grazia; aitzinetik bere bürien emaite osua, eta
egün oroz hen oberendatzia egiten ezpadie;
zeren hori gabe ezpeititeke, ez orai, ez gero
eneki jünta, ez nitzaz goza.
3. Hañbestetan erran, eta arzara erraiten deizüt, eitzazü zure büria, eta oberenda izadazü
eni, eta gozatüren zira barnetiko bake handiaz.

Emazü oro orogatik, deus eztezazüla txerkha,
deus eztezazüla galtha, zaude nitan xahüki, eta
fermoki, eta ni ükhenen naizü.
Lihorzeko libertatia badükezü, eta ülhünpiak
etzütü hartüren.
Hortan bira zure iseiak, zure othoitziak, zure
desirak; amurekatik, zihauren berheziki deus
ükheitetik, bilaiz ahal zitian, eta pikarrai Jesüs
pikarrai denari jarraiki ztian, zihauren hil, eta
harentako bizi zitian eternitate batez.
Ordian galdüren, eta ezabatüren dütüzü üdürüpen banuak oro, eta arranküra soberakinak
oro.
Ordian orano juanen da lotsa handiegia, eta
amurio behar ezten bezalakua hilen.

XXXVIII. KAPITÜLIA
Kanpotiko gaizen gobernü hunaz,
eta danjeretan Jinkuari hersatziaz.
1. Ene semia, zuñ nahi beita lekhütan, edo
egitatetan ziren, nulako nahi beita izan dadin
zure kanpotiko lana, behar düzü arranküra handi
bat ükhen, barnetiko libertatiaren begiratzeko,
eta zihauren bürzagi izateko; amurekatik gaizak
oro zure pian diren, eta zü ez henian:
Ziren zure egitaten bürzagi, eta gobernari, ez
zerbütxari eta esklabo.
Bena lehenago egiazko Israelita berhezi bat
bezala, igaren zite Jinkuaren haurren zorthialat,
eta libertatialat.
Zuñ presenteko gaizen galñetik beitaude,
eternitatekuak hobeki ikhus ditzen.
Zuñek begi exkerraz, igaraiten diren gaiza
hoier, so egiten beitie, esküñaz aldiz zelükuer.
Zuñ gaiza thenporalek ezpeitütie bereganatzen, her esteka erazitzeko; bena bai hek gaiza
thenporalak, hetzaz enplegü hun baten egiteko:

You have read 1 text from Basque literature.
Next - Jesu-Kristen imitazionia - 8
  • Parts
  • Jesu-Kristen imitazionia - 1
    Total number of words is 3691
    Total number of unique words is 1673
    14.6 of words are in the 2000 most common words
    23.1 of words are in the 5000 most common words
    27.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 2
    Total number of words is 3697
    Total number of unique words is 1564
    14.7 of words are in the 2000 most common words
    23.7 of words are in the 5000 most common words
    28.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 3
    Total number of words is 3688
    Total number of unique words is 1611
    15.0 of words are in the 2000 most common words
    23.7 of words are in the 5000 most common words
    28.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 4
    Total number of words is 3735
    Total number of unique words is 1629
    16.5 of words are in the 2000 most common words
    25.2 of words are in the 5000 most common words
    30.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 5
    Total number of words is 3752
    Total number of unique words is 1536
    14.5 of words are in the 2000 most common words
    22.9 of words are in the 5000 most common words
    27.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 6
    Total number of words is 3742
    Total number of unique words is 1536
    16.2 of words are in the 2000 most common words
    24.1 of words are in the 5000 most common words
    28.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 7
    Total number of words is 3692
    Total number of unique words is 1594
    14.9 of words are in the 2000 most common words
    22.5 of words are in the 5000 most common words
    27.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 8
    Total number of words is 3699
    Total number of unique words is 1648
    14.5 of words are in the 2000 most common words
    22.7 of words are in the 5000 most common words
    26.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 9
    Total number of words is 3714
    Total number of unique words is 1600
    14.6 of words are in the 2000 most common words
    23.1 of words are in the 5000 most common words
    28.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 10
    Total number of words is 2519
    Total number of unique words is 1221
    16.2 of words are in the 2000 most common words
    25.7 of words are in the 5000 most common words
    30.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.