Jesu-Kristen imitazionia - 6

zirela berriz benedikatü; ene konsolatzeko hun-

tarzüna balin badüzü, zirela benedikatü; eta nahi
badüzü thürbürarzünian izan nadin, zirela orobat
bethiere benedikatü.
Ene semia, holaxe egon behar düzü eneki
ebili nahi balin bazira.
Hañ gogo bunez behar düzü soferitzeko, nula
alageratzeko.
Hañ gogo hunez behar düzü izan menguatü,
eta praube, nula ükhentsü eta aberats.
3. Jauna, nitan gaña erakharriren dütüzün
phenak oro, zuregatik gogo hunez, soferitüren
zitit.
Bardinzki hartü nahi zitit, zure eskütik huna
eta gaitza, eztia eta kharatsa, alagera eta tristia;
eta zuri eskerrak eman, eni heltzen zaiztan gaiza
orotzaz.
Begira nazazü bekhatü orotarik, eta enüzü
lotsa izanen heriuaren, ez iferniaren.
Sekülakoz egoitz, eta biziaren librütik khen
enazazün ber; nitan gaña jinen diren thürbürarzünek orok, eztitazie damürik eretxekiren.

XVIII. KAPITÜLIA
Mündü huntako miseriek, behar
diela pazentzia ezti bateki, soferitü
Jesü Kristen exenpliala.
1. Ene semia, ni zure salbamentiagatik zelütik

jaitsi nüzü, zure miserietzaz kargatü izan nüzü,
ez bortxaz, bena amurioz, amurekatik pazentzia
ükheiten ikhas zenezan, eta mündü hunatko
miseriak, maugrenaie gabe, soferi zintzan.
Ezi ene lehen sortzepenaren orenaz geroz,
khürütxian hil artio, eztitazü doloriaren soferitziaz hütsik egin.
Gaiza thenporaletarik ments handirik ükhen
dit, hanitx plañü nitzaz ardüra entzün dit, ahlkiak, eta laiduak eztiki soferitü zitit, ene hunkieginen esker gaixtua, ene miraküllien blasfemiuak, eta ene erakuste hunen, aküsantxa falsiak ükhen zitit.
2. Jauna, zure mentian pazient izan zirenen
gañen, orotan gainti, zure aitaren maniaren kon-

plitzian; jüsto düzü, ni bezlako bekatore miserable batek, zure boronthatiaren araur pazientki
bere büria soferi dezan: eta zük plazer düzün
artio, bizitze gastatü hunen karga, bere salbamentiagatik kharreia dezan.
Ezi zunbat ere oraiko bizitziaren karga phezü
ihurk senditzen beitü, haregatik orogatik zure
graziaren photeriaz, mereximentü handitako
gerthatü düzü, eta flakien ere, zure exenpliari,
eta zure saintien hatzer jarraikiten direlarik, süstengagarriago, eta baliusago.
Hanitxez ere konsolagarriago düzü, eziez
nuizpait beitzen lege zaharrian, nuizere zelüko
bortha zerratürik beitzaguen, eta zelialako bidia
ere ülhünago üdüri beitzen, hañ jente aphürrek
hanko erresomaren txerkhatzeko arranküra hartzen zienen gañen.
Ordian jüsto zirenak ere, etzitakezün salba,
zure pasionia beno lehen, eta etzitakezün sar
ahal zelüko erresoman, zük zure heriotze saintia
konpli artio.
3. O zunbat esker ezteizüt zuri eman behar,
zeren ükhen düzün huntarzüna, eni, eta arima

fidel orori, erakusteko hañ bide xüxen bat, eta
hun bat, zure eternitateko erresomalat juaiteko.
Ezi zure bizitzia, gure bidia düzü, eta pazentzia saintiaren moianez, juaiten gütüzü zureganat, zuñ beitzira gure khorua.
Aitzinetik exenplia eman, eta erakutsi ezpazeneizü, nurk lüke zuri jarraikiteko arranküra?
Elas zunbat lirateke, hürrün, eta gibelian bara
litakianak, ikhus ezpalitze zure exenplü ederrak.
Haregatik orogatik ephel giaudetzü, hañbeste miraküllüren eta pherediküren entzün
unduan; zer lizate, ezpagünü hañ argi handi bat
zuri jarraikiteko?

XIX. KAPITÜLIA
Goitzarrenen unhestiaz, eta nur
egiaz pazient den borogatziaz.
1. Zer da zük diozüna, ene semia, akaba bite
zure plañiak, ene, eta beste saintien pasionia
untsa ikhusi unduan.
Etzira orano bortxakatü, zure odola ixur artio.
Gaiza aphürra düzü, zük soferitzen düzüna,
parrian ezarten balin badüzü, hañbeste soferitü
dienekilan, zuñ hañ azkarki tentatü, hañ mingarki hiratü, hañbeste gisaz borogatü, eta eskerniatü izan beitira.
Behar düzü arren, besten garratzaguak ezpiritiala erakharri, zihauren txipiñiak arhinzkiago
soferi ditzazün amurekatik.
Eta ezpazaitzü üdüri txipiñi direla, gogua
emazü, zure pazentzia gabiak hala üdüri erazi
eztitzazün.
Bena ala diren txipi, ala diren handi, iseia zite
ororen pazientki igurstera.

2. Zunbatenaz hobeki hen igurstera adelatzen beitzira; hanbatenaz zühürkiago gobernatzen zira, eta haboro merexitzen düzü, arhinzkiago ere phenak egariren dütüzü, kostümatzen
zirelarik hen korajuski hartzera.
Eztezazüla erran: eztitzakezüt hoiek holako
gizon bateganik unhets, eta holako gaizarik nik
eztit behar soferitü, ezi damü handi bat egin
ditazü, eta jagoiti phensamentiala jin etzaiztan
gaizak müthürrian eman diztadazü: beste bateganik aldiz, gogo hunez, soferitzeko direla üdüri
zaitzkedanak.
Arrazu gabe da phensamentü hori, zuñek
ezpeitü goguarik emaiten pazentziaren berthütiari, ez nurganik phakia ükhenen dian: bai aldiz,
bere beithan lehenago ikhusten, zuñ diren goitzarren hartiak, eta egiliak.
3. Soferitü nahi eztianak berauri üdüri zaion

bezanbat, eta plazer dianaganik baizik, eztü
egiazko pazentzia.
Bena egiazki pazient denak, eztü goguarik
emaiten, ala bere gehienak, ala bere bardiank,
ala bera beno aphalaguak, ala gizon saintü

batek, ala gaizkiala eman batek, soferi erazitzen
deion.
Bena bardinzki Jinkuaren eskütik esker handireki hartzen dü, zerbait gaitz heltzen zaionian,
zunbat nahi beita handi den, nurganik nahi
beita, eta zunbat nahi beita ardüra, jin dakion,
eta oro uste dü irabazi handi bat dela harentako.
Zeren eta deusere Jinkuaren eretzian, zunbat
nahi beita txipi den, haren amurekatik ihurk
soferitü dianian, mereximentü gabe ezin izaten
beita.
Izan zite arren zoñhü gabe güdükalako
prest, bitoria nahi badüzü eraman.
Debadio gabe ezin jardiesten düzü pazentziaren khorua.
Nahi ezapadüzü soferitü, etzira nahi izan khoruatü.
Khoruatü aldiz izatia desiratzen badüzü,
gerla egizü bihotztoiki, soferi ezazü pazientki.
Ezta ihur triballü gabe phausiala heltzen, ezetare güdüka gabe bitoria ihurk jardiesten.
4.

Natüralki ezin egiten dela üdüritzen zaitan
gaiza, gertha bekit, Jauna, ehi, zure graziaren
moianez.
Badakizü zük, aphür soferitzen ahal düdala,
eta gaitz txipi baten jitiak, berhala korajia gal
erazitzen deitadala.
Gertha bekit maithagarri, eta desiragarri,
zure amurekatik, zer nahi beita thürbürarzünen
soferitzia, ezi soferitzia, eta zuregatik eskerniatü
izatia, ezinago balius düzü, ene arimarentako.

XX. KAPITÜLIA
Gihauren flakütarzünaren
aithortziaz, eta mündü hunatko
miserietzaz.
1. Aithortüren dit, nihauren kuntre, ene gaixtokeria: aithortüren deizüt, Jauna, ene flakütarzüna.
Hanitxetan gaiza txipi bat dükezü, ni bihotz
gabetzen, eta tristetzen naiana.
Hartzen dizüt boronthate, korajus izateko;
bena tentazione txipi bat jin den bezañ sarri,
hersidüra handi batetan edireiten nüzü.
Gaiza erras xar den bat dükezü, zunbait
ordüz, tentazione gaitz bat erakharten deitadana.
Eta nuiz ere, senditzen eztüdan thenporan,
uste beitüket, segür nizala aphür bat; ordian edireiten dizüt ene büria, aize txipi batez hüllañi
goithürik zunbait aldiz.

2. Ikhusazü arren, Jauna, ene aphaltarzüna,

eta ene, bürü oroz, ezagützen düzün erorkor izatia.
Ükhezü pietate, eta idoki nazazü lohitik,
barna sar enadin, eta han eroririk, ihuntik ajütürik gabe, egon enadin.
Horrek diztatzü ardüra lotseriak emaiten, eta
nizü zure aitzinian ahalketzen; zeren nizan hañ
erorkor, eta flakü, ene pasionen kuntre bühürtzeko.
Zunbat ere ezpeitüt osoki emaiten baimentua; halarik ere phezü, eta greugarri zirazü, hen
hersiki jarraikitia, eta hanitx nüzü debeiatzen
hola güdükan bizitzez egün oroz.
Hantik ene flakütarzünaren ezagütziala jiten
nüzü; zeren hanitxez ehikiago sartzen beitira
bethiere imajina, eta figüra itxusiak, eziez jalkiten.
O Israel ezinago photerus ziren Jinkua,
arima fidelen huniala erakarlia, so bat egizü zure
zerbütxariaren phenari, eta doloriari, eta ürgaitz
ezazü eginen dütian gaiza orotan.
3.

Azkar nazazü zelüko indarraz, beldürrez
gizon zaharrak, erran nahi beita, aragi miserable
ezpiritiaren pian orano untsa jarri eztenak, gañia
har dizadan: zuñen kuntre güdükatü behar beitügü, bizitze miseriaz bethe huntan gireno.
Elas nulako den bizitze haur! nun thürbürarzün eta miseria baizik ezpeita: nun oro lazoz, eta
etsaiez betherik beitira!
Ezi thürbürarzün, edo tentazione baten juaitiareki, beste bat jiten da, eta sordei dena orano,
lehen etsaia untsa goithü gabe, bestiak saldoz
jiten zaizkü egürükiten eztütügülarik.
4. Eta nula ihurk maithatzen ahal dü, bizitze
hañbeste kharatstarzün diana, hañbeste kalamitateren, eta miseriaren pian daguena?
Bizitze ere nula deitzen ahal da, hañbeste
heriotze, eta gaitz erakarten diana?
Eta haregatik maithatia da, eta hanitxek hartan plazer hartzia txerkhatzen die.
Ardüra mündiaren kuntre ihurk erraiten dü,
inganazale, eta bano dela, bena haregatik nekez
ihurk eizten dü, zeren aragiaren nahiküntek
sobera gañia hartü beitie.

Gaiza batzek haren maithatzera, bestek
haren mesperetxatzera erakharten die.
Mündiaren maite ükheitera erakharten die
aragiaren, eta begien desirek, eta izate hunen
süperbiak: eta haren mesperetxatzera, eta hartzaz debeiarzün hartzera aldiz, phena eta miseria her jüstoki jarraikiten direnek.
5. Bena helas! plazer gaixtuak, ezpiritü mündiari enjogi dena garhaitzen dü, eta uste dü,
elhorri phünten artian badirela plazerak: zeren
ezpeitü, ez ikhusi, ez gozatü Jinkuaren eztitarzüna, eta berthütiaren barnetiko edertarzüna.
Bena zunñek ere mündia osoki mesperetxatzen beitie, eta iseiatzen beitira, Jinkuaren legiaren araur bizitzera, hek ezagützen die zelüko
eztitarzün, egiazki mündiari ihesi egiler hitzeman izan dena, eta klarkiago ikhusten die, zuñen
itxuski mündia herratzen den, eta zunbat gisaz
imganatü izaten.

XXI. KAPITÜLIA
Jinkuatan phausatü behar dügüla,
huntarzün eta dohañ ororen gañetik.
1. Jinkuatan bethi phausatüren zira, ene
arima, gaiza orotan, eta hen ororen gañetik,
zeren hura beita saintien phausü eternala.
O Jesüs ezinago ezti, eta maithagarri zirena,
unhets ezazü, zütan haboro phausa nadin, eziez
kreatüra orotan, haboro eziez osagarrian, eta
edertarzünian, haboro eziez uhure, eta gloria
orotan, haboro eziez photere, eta kargü orotan,
haboro eziez jakite, eta ezpiritü zorroztarzün
orotan, haboro eziez aberatstarzün, eta adrezia
orotan, haboro eziez alagrantzia, eta boztario
orotan, haboro eziez fama hun, eta laidorio orotan, haboro eziez eztitarzün, eta konsolio orotan,
haboro eziez esparantxa eta hitz-emaite orotan,
haboro eziez mereximentü, eta desirkünte orotan.
Zihaur nahiago zütüdan, eziez huntarzün, eta
dohañ eman, edo ixur ahal ditzakezüdanak oro,

edo ezpiritiak har, edo sendi ahal litzakian alagrantziak, eta boztariuak oro.
Hitz batez erraitera, enadin phausa, ez aingürietan, ez arkanjelietan, ez zelüko armada orotan; ez-etare gaiza ikhusten, edo ezin ikhusten
ahal direnetan, ez zü, ene Jinkua, etziren gaizatan batetan ere.
2. Zeren

zü, ene Jinko Jauna, gaiza ororen
gañetik ezinago hun, ezinago photeretsü beitzira, zük zihaurtan badütüzü behar diren gaizak
oro ezinago bethe ezinago ezti, ezinago konsolazale zira.
Zü baizik eztüzü, ezinago eder eta maithagarri denik: zütan düzü, gaiza ororen gañetik,
uhure eta gloria ezinago handia: zütan edireiten
dütüzü, izaten ahal diren bezañ untsa, huntarzünak oro alkharreki, eta bethi izan dütüzü, eta izanen ere bai.
Eta hala zerere, zihaurtzaz kanpo, eman beitzinirot, edo zunbat nahi beita argi erakuts, edo
hitz eman zinizadan, hurak oro elütükezü aski,
zihaur ihusi, edo osoki gozatü gabe.

Ene bihotza ezin egiazki phausatzen denen
gañen, ez osoki aseiziatzen, zihaurtan baizik,
zure gaiza emanak, eta kreatürak oro beno gorago juaiten delarik.
3. O Jesü Krist ene espus ezinago maitia,
maithazale ezinago xahia, kreatüra ororen bürzagia, nurk emanen deitzat egiazko libertatiaren
hegalak, zureganat hegaltatzeko, eta zütan
phausatzeko.
O nuiz eman izanen zait, ene Jinko Jauna,
zuñen ezti ziren, osoki ikhustia, eta gozatzia.
Nuiz zureki jüntatüren niz, hañ osoki, nun
zureganako amuriuaren handitarzünak nihaurganako sendimentia gal erazi dizadan; amurekatik zü goza zitzadan, zentzier eman ezten bezala, eta oroz ezagützen eztien gisa batez.
Orai aldiz hasperen ardüra egiten dit, eta ene
desditxatü izatia, dolorereki kharreiatzen.
Zeren miseriazko lekhü huntan hanitx gaitz
jiten beitira; zuñek ardüra errebelatzen, tristetzen, eta ülhüntzen benaie: ardüra ene ezpiritia
arranküran, barreiarzünian, eta bereganat thiratzen dielarik, nahaspillan etxekiten beiteitade;

eta hori dela kausa, zureganat ezin hüllantzen
nüzü, trebükü gabe, ez-etare gozatzen, besarka
maithagarri zelüko ekhoiliarrer thaik gabe emaiten dütüzünentzat.
Ene hasperenak, eta ene lürren gañeko hañbeste gisatako eskerniuak athoi hunki zitzala.
O Jesüs, gloria eternalaren argi ederra,
arima heben desterratürik daguenaren konsoliua, zü beithan diagozü ene ahua, botzik gabe,
eta ene ixilik egoitia mintzatzen zaizü.
Nuiz artio berantzen dü ene Jinkuak eneganat
jitia.
Biaigü bere praubeñu huneganat, eta alagera beza, heda beza bere eskia, eta solta miserable haur bere hersidüra orotarik.
Ziauri, ziauri, zeren zü gabe ezpeita, ez egün,
ez oren maithagarririk, zeren zü beitzira ene alagrantzia, eta zü gabe hüts beita ene mahaña.
Miserable nüzü, eta presuntegi batetan beininz bezala bürdüñaz kargatürik: zure presentziaren argiaz konsola nazazün artio, eta zure
begitharte maithagarria erakusten deitazülarik,
libertatia eman dizadazün artio.
4.

5. Bestek

zure plazan txerkha bitze plazer
dütien gaizak oro: bena eni deus bestek eztitazü
egiten, ez eginen plazerik, zük baizik, ene Jinkua,
ene esperantxa, eta salbamentü eternala.
Enüzü ixilik egonen, ez-etare othoitzetik
baratüren, zure grazia ützül dakidan, eta zü
bihotzian mintza zakiztadan artio.
Haur nüzüla ni, haur nüzüla zure khantian,
deithü naizülakoz zure nigarrek, eta zure arimaren desirak, zure ümilitatiak eta bihotzeko dolümenak ützül erazi, eta jin erazi nizie zureganat.
6. Eta erran dizüt: deithü zütüt, Jauna, eta
zützaz gogatzia desiratü dizüt, naguelarik prest
zure amurekatik, beste gaiza ororen hürrün
apartatzera.
Ezi zük lehenik iratzarri naizü, zihauren txerkha erazitzeko.
Zirela arren benedikatü, Jauna, zeren huntarzün haur, zure zerbütxariaren ükhen düzün, zure
miserikordiaren, hanitxtarzünaren araur.
Zer dü haboro, zure aitzinian, erraitekorik
zure zerbütxariak, baizik ere han untsa ümilia

dadin, bethi orhitzen delarik bere inikitatiaz eta
ezdeustarzünaz.
Ezi eztüzü zü üdüririk, zelian, eta lürrian egin
dütüzün gaiza miragarri orotan.
Ezinago hun dütüzü zure obrak, jüjamentiak
egiati, eta gaizak oro zure probidenziaz dütüzü
gobernatü.
Biz arren zuretako laidorio eta gloria, o aitaren zühürtarzüna; laida, eta benedika zitzela ene
ahuak, ene arimak, eta kreatüra orok alkharreki.

XXII. KAPITÜLIA
Jinkuaren hanitx gisatako hunki
eginen orhitmentxaz.
1. Idezazü, Jauna, ene bihotza zure legian, eta
erakuts izadazü, zure manietan ebilten.
Emadazü zure boronthatiaren ezagützia, eta
orhit erazitzadazü, aphalmentü, eta ezagütze
handi bateki, nuiz beste ororeki, nahasteka nuiz
nihauri berheziki egin deiztadazün huntarzünak,
amurekatik gero behar diren eskerrak eman
ditzazüdan.
Bena bazikit, eta aithortzen dit, eztirodala,
mendren mendrenaren ere, behar den eskerrik
eman.
Hunki egin deiztazünak oro beno txipiago
nüzü, eta untsa so egiten düdanian zure handitarzünari, hartan berian ene ezpiritia galtzen
düzü.
2. Ariman, eta khorpitzian dütügün gaizak
oro, kanpotik, edo barnetik, natüralki, edo zelü-

tik gozatzen dütügünak oro, zure hunki eginak
dütüzü, eta hek erakusten dizie, zü hunki egile,
saintü, eta hun zirela, eta zureganik dütügüla
hunak oro.
Eta zunbat ere batak haboro, bestiak aphürrago ükhen beitü, hargatik oro zuriak dütüzü,
eta zü gabe, ezin ihurk ükheiten ahal dizü mendren mendrena.
Haboruago ükhen diana, eztitezü bere mereximentiaz glorifika, ez besten gañetik jar, ezetare gütiago dianari trüfarik egin: zeren bere
büriari aphürrenik emaiten diana, eta eskerretan
ümilenik, eta debotenik dena beita, hobena eta
handiena.
Eta bere büria bestiak oro beno xarrago, eta
mereximentü gabiago etxekiten diana beita,
propiena, huntarzün handiagorik jardietseko.
3. Hargatik gütiago ükhen dianak eztü behar
tsistetü, ez khexatü, ez haboro dianari inbidiarik
ekharri; bena zuri lehenago so egin, eta zure
huntarzüna ezinago haboro laidatü, zeren hañ
largoki, hañ dohañ, eta hañ gogo hunez, ihuren

berhezkeriarik gabe, zure graziak emaiten dütüzün.
Oro zureganik dütüzü, eta hartakoz orotan
laidatü izan behar düzü.
Badakizü zer konbeni den, bat bederari eman
izan dakion: eta eztüzü guri eman, zerentako
batak aphürrago, bestiak haboruago ükhen dian
jüjatzia; bena bai zuri, zük izartürik beitütüzü bat
bederaren mereximentiak.
4. Hartakoz, ene Jinko jauna, hunki-egin handi

bat bezala etxekiten dizüt, ez ükheitia gaiza,
kanpotik, eta gizonen sendimentiaren araur, laidorio eta gloria eman eraziten dienetarik; gisa
batez nun, bat bederak bere büriaren, ezgütü
unduan, ezpeitü solamentz behar phezütü, tristetü, eta deskorajatü; bena bai lehenago konsolatü, eta alageratü hanitx, zeren zük, ene Jinkua,
zure adixkidetako, eta mixkanditako haitatü beitütüzü praubiak, eta ümilak, eta mündü huntzaz
mesperetxatü direnak.
Jakile dütüzü zure Apostoiak berak, zuñ
mündü orotako gehien ezarri beitütüzü.

Bizi izan dütüzü mündian, plañürik gabe, ümil
eta sinple zirelarik, maleziarik, eta finaziarik
batere gabe, gisa batez nun, zure izenetan goitzarren soferitziaz alageratzen beitziren, besarkatzen zütielarik gozo handireki mündiak hügien
zütian gaizak.
ere arren eztizü hañ alageratü
behar zü maite zütiana, eta zure hunki eginen
ezagütziala, nula zure boronthatiaren hartan
konplitü izatiak, zure eternitateko plazer hunaren araur.
Hañbestetara drano horrez kontent, eta konsolatü izan behar dü, nun, hañ gogo hunez txipienik izan nahi beita, nula beste batek handienik izatia desira beiliro.
Hañ kontent eta bakezko, lekhürik aphalenian, nula gorenian, eta hañbeste plazer hartü
behar dü, aphür, eta mesperetxatü izatiaz, eta
famarik ez ükheitiaz; nula bestek beitie mündian
uhuratü, eta handitako igaraitiaz.
Ezi zure boronthatiak, eta zure uhuriaren
amuriuak besten ororen gañetik izan behar dizie,
eta haboro konsolazione, eta plazer eman behar

diezü, eziez huntarzün jadanik ükhen, edo gero
ükhen behar dütianek orok.

XXIII. KAPITÜLIA
Bake handi bat erakharten dien laur
gaizak.
1. Ene semia, orai erakutsiren deizüt, bakia-

ren, eta egiazko libertatiaren, bidia.
Egizü, Jauna, erran düzün bezala, zeren
horren entzütiak, plazer eginen beiteit.
Iseia zite, ene semia, besteren lehenago,
eziez zihauren boronthatiaren egitera.
Haita ezazü bethi aphürrago, eziez haboruago ükheitia.
Txerkha ezazü bethi, lekhürik aphalena, eta
besten pian izatia.
Desira, eta othoi egizü bethi, Jinkuaren
boronthatia zütan osoki egin izan dadin.
Hola datian gizona sarthüren da bakian, eta
phausian.
2. Jauna,

zure elhesta llabür hunek badizü
bere beithan untsatarzün hanitx.

Erraiteko txipi düzü, enthelegüz aldiz handi,
eta ekhoitzpenez aberats.
Ezi leialki begira ahal balin baneza, nahaspillak elikezü behar nitan, hañ ehiki sorthü.
Ezi ene büria bake gabe, edo phezütürik senditzen düdan ordü oroz, edireiten dizüt, zük erakutsi gaizetarik hürrüntü nizala.
Bena zük photeriak oro beitütüzü, eta arimaren, profeitia bethi maite beitüzü, emenda ezazü
nitan zure grazia; amurekatik zure erranak konpli, eta ene salbamentia egin ahal dezadan.
3. Etzitiala, ene Jinko Jauna, niganik hürrünt,
ene Jinkua, sokhorri emaiteko so bat egidazü,
ene kuntre xütitü direnen gañen hanitx phensamentü suerte, eta ene arima dolorez bethatzen
dien lotseri handiak.
Nula hetarik igarenen niz, minik hartü gabe?
nula akazatüren dütüt?
Ni, dio Jaunak, zure aitzinetik juanen nüzü:
nik aphaltüren zitit lürreko banitusak: nik idekiren zitit presuntegiko borthak, eta segretien
gaiza estaliak erakutsiren deitzüt.

Egizü, Jauna, erraiten düzün bezala; eta zure
aitzinetik, ene phensamentü gaixtuak oro ihesi
juan ditiala.
Ene esparantxa eta konsolazione bakhoitza
düzü, zuri ene thürbürarzün orotan hersatzia,
zütan konfidantxa hartzia, zure bihotzaren erditik othotzia, eta zure konsolazioniaren pazentziareki egürükitia.
4. Argi nazazü ene Jesüs huna, barnetiko
argiaren leñhüriaz, eta idoki itzazü ene bihotzaren egoñütik ülhüntarzünak oro.
Bara itzadazü ene barreiarzünak, nahi bada
hanitx diren, eta ezdeusetara erakhar itzazü eni
bortxa egin nahi deitaden tentazoniak.
Batalla zite azkarki enegatik, eta bortxa itzazü abere gaixtuak, erran nahi dit, desirkünte plazeretara enjogi direnak, amurekatik zure photeriak bakia, eman diazadan, eta zure laidoriua largoki erantzün dezadan zure khorte saintian,
erran nahi beita zontzentzia xahü batetan.
Emazü zure mania aizer, eta erauntsier, errazü itxasuari, phausa adi, eta aize beltzari, ezte-

zala aizerik egin, eta izanen düzü phausü handi
bat.
5. Igorrazü zure egiaren argia, amurekatik
lürra argi dezan, zeren ezpeiniz lür hüts, deusen
hun ezten bat baizik, zük argi nezazün artio.
Jaits erazi ezazü gañetik zure grazia, zelüko
ihitzaz busta ezazü ene bihotza, ixur itzazü
debozioniaren hurak, lür gañearen trenpatzeko,
eta hari frütü ezin hoberik erakharteko.
Goiti ezadazü ezpiritü, bekhatien pheziak,
aphal erazi deitadan haur, eta ene desira oro
zelüko gaizetan egon erazi zadazü; amurekatik
zelüko izatiaren eztitarzüna gozatüz geroz, ahalke nadin lürreko gaizetzaz phensamentürik
ükheitiaz.
Altxa nazazü, eta solta kreatüra ororen ezin
irañen dian konsolazionetik: zeren ezpeita gaiza
kreatü izan denik batere, ene arima osoki phausa erazi, eta konsola diruanik.
Jünta nazazü zuri, amuriuaren ezin soltatzen
den oropiluaz: zü zihaur aski zirenen gañen,
maite zütianaren, eta zü gabe, beste gaizek orok
deusere balio eztienian.

XXIV. KAPITÜLIA
Eztela behar, sobera jakin-nahireki,
besteren bizitzia txerkhatü.
1. Etzitiala, ene semia, izan jakin behar heta-

rik, eztezazüla ükhen arranküra behar gaberik.
Zer duazü, halako, edo hulako gaizan? zük
eztüzü eni jarraikitia baizik.
Ezi zer duazü, ala hura hulako, edo halako
den, ala haur hola, edo hala goberna, eta mintza
nadin?
Bestetzaz ihardesteko beharrik eztüzü, bena
zihauren khontiak behartüren zaitzü eman;
zeren arren hen akhodiñetan sartzen zira?
Haur nüzüla ni, ororen ezagütziala, eta ekhiaren pian egiten diren gaizen ororen ikhustia:
bazikit, zer gisaz bat bedera den, eta zer dian
bihotzian, zer nahi dian, eta zertara duen haren
intenzionia.
Orok arren eni eitzi behar dizie: zü aldiz begira zite bake hun batetan, eta eitzazü, büria

akhodiñaz betherik diana, hetan nahi bezanbat
egoitera.
Eginen, edo erranen dütian gaizak oro, jitnen
zitzozü beraurtan gaña; zeren ni ezin inganatzen
beinai.
2. Izen handi baten itzalaz, jente hanitxen
adixkideguaz, eta gizonen maitetarzün berheziaz eztüzüla axolik.
Ezi gaiza horiek bihotzeko barreiarzün, eta
ülhütarzün handiak erakharten zitizie.
Plazer harc nirozü zuri ene hitzen erraitez,
eta gaiza estalien erakustez, untsa guaita bazeneza ene jitia, eta zure bihotzeko bortha ideki
bazinizat.
Izan zite gogua emaile, eta orazione erraile;
eta gaiza orotan, zure büria ümilia ezazü.

XXV. KAPITÜLIA
Zertan daguen bihotzeko bake osua,
eta egiazko arimaren profeitia.
1. Ene semia, nik erran dit, bakia eizten deiziet, ene bakia emaiten deiziet: bena ez mündiak
emaiten dian bezala.
Orok bakia desiratzen die; bena orok egiazko
bakiari so daudian gaizetzaz, eztie arranküra
hartzen.
Ene bakia dago, bihotzetik ezti, eta ünble
direneki, zure bakia aldiz izanen düzü pazentzia
handi batetan.
Eni behatzen, eta ene botzari jarraikiten bazira, bake handi batez gozatüren ahal zira.
Zer eginen düt arren?
Gaiza orotan gogua emazü. Zer egiten, edo
erraiten düzün, eta zure intenzionia oro eni
nihauri plazer egitera erakharzü, eta nitzaz
kanpo, eztezazüla deus desira, ez txerkha.
Eztezazüla orano besteren erranez, edo eginez jüjamentü temeraririk egin, eta zuri fidatü

ezteitzien egitekuetan etzitiala sar; eta hala etzira hanitx, ez ardüra nahasiren.
2. Bena thürbürarzünik seküla ez senditzia,
eta bihotzeko, edo khorpitzeko errustarzünik
batere ez ükheitia, ezta mündü huntan ihurk
ükheiten ahal dian gaiza bat, bena bai phausü
eternalian.
Eztüzüla arren uste, egiazko bakia ediren
düzüla, phenarik batere senditzen eztüzülakoz;
ez oro untsa duatzala ihur zure kuntre eztelakoz;
ez-etare ezin hobeki zirela, gaizak oro zure gogara heltzen direlakoz.
Eztezazüla orano sinhesterik har, zerbait
handirik badüzüla, edo berheziki maithatia zirela, debozione, eta eztitarzün handi batetan zirelakoz; zeren eta gaiza horiek ezpeitie ezagüt erazitzen egiazko berthütiaren maithazalia, eta
hetan ezpeitago gizonaren profeitia, eta huntarzüna.
3. Zertan arren Jauna.

Zure büriaren bihotz osoz Jinkuaren boronthatiari eskentzian, eta zure diren gaizen, badira

txipi, badira handi badira oraiko, badira eternirateko, ez txerkatzian.
Gisa batez nun khanbiamentürik batere
gabe, hunak, eta gaitzak oro phezü beraurtan
phezatzen dütüzülarik, eni eskerren emaiten
bethiere egon zitian.
Hañbeste indar, eta pazentzia esparantxan
badüzü, nun barnetiko konsolazioniaren gal
unduan, zure bihotza handiagorik soferitzera
adela dezazün, eta zihauren büria hañ xahü
etxekiten ezpadüzü, nun uste zünian hañ gaiza
handirik etzünükiala behar soferitü.
Bena ni, nik egiten dütüdan gaiza orotan,
jüsto, eta saintü bezala laidatzen banaizü: ordian
ebiliren zira, egiazko bakiaren bide xüxenian, eta
esparantxa segür bat badükezü ikhusiren düzüla
ene begithartia alagrantzian.
Heltzen ahal balin bazira, zure büriaren osoki
mesperetxaziala drano; jakin ezazü ezi ordian,
zure hebeko izatiak ükheiten ahal dian bezañ
bake oso batez, gozatüren zirela.

XXVI. KAPITÜLIA
Ezpiritü libertatiaz gozatzen denaren
goratarzünaz, zuñ ihurk merexitzen
beitü orazioniaz lehen, eziez
irakurtziaz.
1. Jauna, gizon osoki pherestü den baten lana
düzü, ezpiritiaren bethi zelüko gaizetan estekatürik etxekitia, eta hanitx arranküraren artian,
kasi arranküra gabe izatia: ez herabeztiaren
gisala; bena ezpiritü libertatiaz gozatzen denaren berhezkeria batez; kreatürari bateri ere,
behar ezten gogo batez, estekatü izan gabe.
2. Süplikatzen zütüt, ene Jinko ezinago saintü
zirena, mündü huntako arranküretarik begira
nazazün, hetan sobera sar enadin; khorpitzaren
behar hanitxetarik, plazerak abantalla har eztizadan; eta arimaren threbükü orotarik, tristeziek
korajia gal erazi eztizaden.
Etziozüt begira nezazün, gaiza mündüko
banitatiaz, pasione handireki, txerkhatzen dütia-

netarik; benma solta dezazün zure zerbütxariaren arima, hiltziaren maradizioniaz, orori komün
diren miserietarik, zuñek sorthatzen, eta gibeltzen beitie ezpiritiaren, nahi lükian ordü oroz,
libertatian sar erazitzetik.
3. O ene Jinkua, eztitarzün ezin erraiten zire-

na, kharats ediren erazi zadazü aragiaren konsolazionia oro, zuñek hürrüntzen beinai etarnitatekuen amuriotik, eta bereganat gaizki thiratzen,
presenteko hun, plazer egiten dian, zunbait dela
kausa.
Enazan, o ene Jinkua, aragiak, ez odolak garhait; enazan mündiak, ez haren gloria llabürrak
ingana; enazan debriak, ez haren finaziak eror
erazi.
Emadazü bühürtzeko indarra, soferitzeko
pazentzia, iraiteko fermotarzüna.
Emadazü, mündü huntako konsolazionen
ororen plazan, zure ezpiritü ezinago ezti denaren
berekadüra: eta aragiaren amuriuaren lekhian,
jin erazi zadazü zure izen saintiaren amuriua.

4. Ezpiritü debozioniaren suiaz betherik den
beatentako, phezü handi bat dütüzü, jatia, edatia, beztitzia, eta gañerako khorpitzaren süstengatzeko behar diren gaizak.
Emadazü grazia, holako beharrünetzaz ahülki eta doiak zerbütxatzekua, eta desirkünte handiegietzaz ez eskerniatü izatekua.
Eztüzü ororen eiztia lege zeren natürak behar
beitü süstengatü izan; bena zure lege saintiak
eztizü unhesten behar beno haboro, eta haboruenik plazer egiten dienen txerkhatzia; ezi bestela aragia ezpiritiaren kunre altxa litezü.
Akhodiña hoien artian, zure eskü saintiak,
otho, gida, eta argi nazala; deus soberarik nitan