Jesu-Kristen imitazionia - 5

Total number of words is 3752
Total number of unique words is 1536
14.5 of words are in the 2000 most common words
22.9 of words are in the 5000 most common words
27.9 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
Hori dela kausa, hanitx jente egiatik herratzen dira, eta ütsümentü, kasi ezin sendotzen
den batetara, zunbait ordüz erorten.
Süperbius bere bürietan sobera konfidantxa
erhoki hartzen dienen erorte haur, zerbütxa
bekizü bethiere guaitan, eta ümilitatian zure bizi
erazitzeko.

VII. KAPITÜLIA
Ümilitatiaren begiraren pian
graziaren estaltziaz.
1. Hobiago, eta segürago düzü zuretako, ene
semia estal dezazün debozioniaren grazia, hartzaz etzitian handi, ez hanitx mintza, ez hura
hanitx pheza; bena behar düzü lehenago zure
büria mesperetxatü, eta lotsa izan, zük merexitü
gabe eman izan zaizüla.
Ezta behar sobera bürüneriareki, debozione
berhala gaizkiala ützültzen ahal denari, estekatü.
Grazian zirenian orhit zite, hura gabe zuñen
praube, eta miserablia kostümatü düzün izatera.
Bizitze espiritualaren profeitia eztiagozü solamente konsolazioniaren graziaren ükeitian: bena
orano haren idokitziaren ümilki, pazientki, eta
bere büriaz khontürik batere egin gabe unhestian; gisa batez nun, etzitian laxa orazioniaren
estekamentütik, eta eztitzatzün ütz erras galtzera beste obra egitera üsatü züntianak.

Bena gogo hunek, zütan dena egin dezazün,
hobekien ahal, edo uste dükezün bezala, eta
etzitian osoki laxa, idortarzün, edo erreustarzün
ezpiritian senditzen düzüna dela kausa.
2. Ezi hanitx jente badira gaizak bere gogara
juaiten etzaitzen bezañ sarri, erreus, edo laxü
gerthatzen beitira.
Gizonaren bidia ezta bethi haren photerian
bena Jinkuari da eman, haren gidatzia, eta konsolatzia, plazer dianian, plazer dian bezanbat eta
plazer dianari, üdüri zaion bezanbat, eta ez
haboro.
Zunbait bere bürier gogua aphür emaile,
debozione soberak gal erazi ükhen dütü; zeren
ahal ziroien beno haboro egin nahi ükhen beitie,
izartü faltaz bere aphürtarzüna, eta nahiago izanez, lehenago jarraiki bere bihotzaren süyari,
eziez arrazuaren jüjamentiari.
Eta Jinkuari plazent zeion beno haboro banoki egin nahi ükhen dielakoz, hartakoz grazia
galdü ükhen die.
Zeliala drano goratü nahi izan direnak; praubetü izan dira, eta xarretako ützi: amurekatik

ümiliatürik, eta praubetürik ikhas dezen, ez bere
hegaletzaz hegaltatzen, bena bai ene hegaletan
esparantxa hartzen.
Jinkuaren bidian orano berri, eta deus ikhasi
gabe direnak, ezpalin badira zühürren konselliaz
gobernatzen, ehiñera inganatü, eta galdü izaten
ahal dira.
3. Nahiago

balin badira bere sendimentiari
jarraiki, eziez beste zerbait dakienak sinhetsi,
hentako azkentzia lotsagarri izanen da, bere
sendimentü hartütik gibeltü nahi ezpadira.
Bekhanki bere büriak bester ümilki gobernatzera eizten dütie, beraurtzaz phakü direnek, eta
zühür direla uste dienek.
Hobiago da zühürtarzün aphür bat ümilitatiareki, eta enthelegü txipi bateki, eziez jakiten leze
handiak banaloriareki.
Hobe düzü zuretako gütiago düzün, eziez
hanitx, süperbius erazi etzitzan.
Ezta aski zühürki gobernatzen, bere büria
osoki alagranziari e,maiten diana, ahazten dialarik bere leheneko praubezia, eta Jinkuaren lotsa

kastua, zuñ beldür beita, grazia eman izan zaiona gal dezan.
Eztü orano berthütiaren gozua zer den aski
ezagützen, gaitzen, edo zer nahi beita esterlünküren thenporan, aski esparantxa gabe gobernatzen denak, eta behar lükian bezanbat konfidantxareki bere phensamentiak, eta orhitmentxak
eneganat hedatzen eztütianak.
4. Nur ere bakian denian, següregi izan nahi
beita; hura atakarzünen thenporan bihotz aphalegi, eta lotsorregi ediren izanen da.
Bazeneki bethiere txipi, eta ümil zihaur beitan egoiten, eta zure ezpiritiaren untsa aphaltzen, eta gobernatzen; etzinteke hañ laster danjeriala, eta bekhatiala eror.
Konsellü hun bat zuretako düzü, debozioniaren süya ezpiritian phiztü zaikezünian, phensa
dezazün zihaur beithan, zer ziratekian argi haren
juan unduan.
Hori heltü datekianian, goguan etxeki ezazü,
arzara argia ützültzen ahal dela: zuñ thenpora
aphür baten idoki ükhen beitüt; amurekatik zü

abisatiago izan zintian, eta nihauren gloria hobeki ediren nezan.
5. Abantallusago düzü ardüran holaxe borogatü izatia, eziez gaizak bethi zure gogara nahi
bezala bazüntü.
Ezi mereximentien huntarzüna eztago konsolazione, edo zelüko ikhuste habororen ükheitian:
ez eskriptüran jakitus izatian, ez lekhü gorago
batetan ezarri izatian; bena bai egiazko ümilitatiaren fundamenian, zelüko karitatiaz betherik
izatian, Jinkuaren uhuriaren, nahaspillarik gabe,
eta osoki txerkhatzian; bere büriaren ezdeusentako etxekitian, eta haren egiazki mesperetxatzian eta plazer ükheitian, zeren bestez, mesperetxatü eta ümiliatü den lehenago, eziez uhuratü.

VIII. KAPITÜLIA
Jinkuaren aitzinian bere büriaren
xarretako igaren erazitziaz.
1. Mintzatüren niza ene Jaunari, hauts eta errhauts baizik enizanen gañen? Deus haboro ene
büria etxekiten badüt; haur zirela zü, berhala
ene kuntre, eta ene inikitatiek egiazko jakilegua
bat ekharten die, eta haren kuntre enaite juan.
Bena nihauren büria büria xarretako, eta
ezdeus batentako hartzen badüt, nihauren pheretxü propi orotarik bilaizten balin baniz, eta
nizan bezala erhausten baniz, badikezüt zure
grazia ajütari, eta zure argia ene bihotzialat
hüllantüren düzü: eta zunbat nahi beita txipi den
nihauren düdan pheretxia, ene ezdeustarzünian
ithoren, eta galdüren düzü sekülakoz.
Han erakusten naizü nihauri, zer nizan zer
izan nizan, eta zer phüntütara jin nizan: zeren
ezdeus beiniz, eta ezpeinekian.
Nihauri eitzia baniz, haur nizala ezdeus, eta
oro flakezia: so lehiatü bat aldiz egiten badeita-

zü, berhala azkartzen, eta alagrantzia berri
batez bethatzen nüzü.
Eta untsa estonatzen nüzü, nula hañ thenpora llabürretan solajatzen, eta hañ eztiki besarkatzen naizün, ni nihauren pheziak bethi behera
bulkatzen naiana.
2. Hori zure amuriuaren obra düzü, zuñ nik

deus egin bage, eneganat lehenik jiten beita
hañbeste beharretan sokhorritzen naialarik,
phasü gaixtuenetarik ere begiratzen, eta, egiaren erraitera, ezin khunta ditakian gaitzetarik
soltatzen naialarik.
Nihauren büriaren gaizki maite ükhenez,
nihaur galdü izan nüzü; eta zure zihauren txerkhatzez eta xahüki maithatzez, zü ediren zütüt,
eta nihaur ere bai, eta zureganako amuriuak,
nihauren ezdeustarzünian, barna beno barnago
sar erazi nizü.
Zeren zük enetako, o ezinago ezti zirena, nik
merexi beno haboro huntarzün beitüzü, eta nik
esparantxa ükheitera, edo zuri galthatzera bentüra neintian beno hanitxez haboro.

3. Benedikatü zirela, ene Jinkua; zeren, zunbat ere huntarzünik batere ezpeitüt merexi;
haregatik, zure largo, eta hun izate müga gabiak
thayk ezpeitü seküla hartzen, ezagützerik kharreiatzen eztianer ere, eta zureganik hürrüntü
direner hunki egiteko.
Ützül gitzazü zureganat, amurekatik ükhen
dezagün ezagütze, izan gitian ümil, eta debot;
zeren zü beitzira gure salbamentia, gure berthütia, eta gure azkartarzüna.

IX. KAPITÜLIA
Gaizek orok Jinkuaganat, azken
ürrhentzialat bezala juan erazi behar
diela.
1. Ene semia, egiazki dohatsü izatia desira-

tzen badüzü, nik behar dit izan zure azken müga.
Intenzione hunek xahatüren dizü zure bihotza, zuñ beraurganat eta kreatüretarat ardürago
okhertürik beitago.
Ezi zure büria zerbaitetan txerkhatzen badüzü, berhala gaizki edireiten, eta idortzen zira.
Oro arren eneganat lehenik, eta bürütik erakhar itzazü; zeren ni beiniz gaizak oro eman
deitzüdana.
Phausüz ikhus itzazü oro bederarka, huntarzün ezinago handitik jalkiak bezala; eta hartakoz
orok eneganat bere üthürbürialat bezala erakharri behar dizie.
2. Eneganik, üthürrü bizi batetarik bezala, txipiak eta handiak, praubiak eta aberatsak, hur

bizi bat hartzen die; eta nur ere ene zerbütxian
gogo hunez, eta bolontarioki jarten beitira, hek
grazia graziarentako ükhenen die.
Nur ere aldiz, nitarik kanpo, glorifikatü, edo
hun propi zunbaitetan alageratü nahi beitateke,
hura egiazko alagrantzian, eta bihotzeko plazer
larguan, ezta izanen; bena hanitx gisaz nahasküretan, eta hersidüretan izanen da.
Eztüzü behar arren deus ere huntarzünetik
zihauri eretxeki, eta eztezazüla berthütia zuñ
nahi beita gizoni eman: bena oro Jinkuari, zuñen
sokhorria gabe deus ere ezpeitü gizonak.
Nik oro eman zitit, nik zirena oro nahi zütüt,
eta garratztarzün handi bateki eskerrak galthatzen zitit.
3. Haur da egia, zuñtzaz gloriaren benitatia
akazatzen beita.
Eta behin zelüko grazia, eta egiazko karitatia
sartzen badira bihotz batetan, han eztateke ez
inbidiarik, ez bihotz hersidürarik, eta amurio propia ezta bürzagitüren.
Ezi Jinkuaren karitatiak oro garhaitzen dütü,
eta arimaren indarrak oro largatzen.

Untsa zühür bazira, nitan baizik etzira alageratüren, nitan baizik eztüzü esperantxarik ükhenen; zeren Jinkua bera baizik ezpeita ihur hunik,
zuñek gaiza ororen gañetik laidatü eta benedikatü izan behar beitü.

X. KAPITÜLIA
Gaiza ezti bat dela, mündia
mesperetxatürik, Jinkuaren
zerbütxian izatia.
Orai arzara mintzatüren nitzaizü, Jauna,
eta enüzü ixilik egonen; mintzatüren nüzü ene
Jinkuaren, ene Jaunaren, ene errege zelian denaren beharrietara.
Ala beita handi, Jauna, zure lotsa dienen,
begiratzen düzün eztitarzünaren hanitxtarzüna
bena zer zira zü maite zütianentako? zer bihotz
osoz zerbütxatzen zütianen?
Ihulere ezin erraiten ahal den bezalako düzü
zure ezpiritüz ikhustiaren eztitarzüna, zuñ maite
zütianer largoki emaiten beitüzü.
Orotan gainti erakutsi deitazü zure karitatiaren eztitarzüna, ezdeus nintzalarik, egin ükhen
naizünian, eta zure ganik herratürik nabilanian,
zihaurganat erakharri naizünian, zerbütxa zintzadan amurekatik; eta zure maite ükheitiaz
manü eman deitazünian.
1.

2. O amuriuaren üthürri ezin agort daitiana,

zer erranen düt zützaz?
Nula ahaztera üzten ahal zütüt, nitzaz orhitzeko huntarzüna ükhen düzünen gañen nihaurk
orano ene arima theyü eta gal unduan.
Pietate ükhen düzü zure zerbütxariaz, ihuntik
ere esparantxa ükheiten ahal zian beno haboro;
eta zure grazia, eta adixkidegua erakutsi deitzozü harek ihulere merexi zian beno hobeki.
Zer grazia hunen ordari emanen deizüt? Ezi
eztüzü orori eman izan, gaizak oro eitzirik
mündü huni adio erraitia, eta komentietako bizitziaren besarkatzia.
Gaiza handi bat deia, zü zerbütxa zitzadan,
beste kreatürak oro zure zerbütxatzera bortxatü
direnen gañen?
Etzitazü üdüri izan behar, zure zerbütxatzia
gaiza handi bat dela; bena lehenago üdüri zitazü
gaiza handi, eta miragarri bat dela, ükhen dezazün huntarzüna, hañ praube eta merexi gabe bat
har dezazün zure zerbütxaritako, eta jünta dezazün zure maitekilan.

3. Nik dütüdan gaizak, eta zure zebütxatzeko

emaiten deitazün muldia, oro zuriak dütüzü.
Bena haregatik zure aldian, zük ni haboro
zerbütxatzen naizü, eziez nik zü.
Hoiek dütüzüla zelia eta lürra gizonaren zerbütxüko kreatü dütüzünak, prest beitaude, eta
egün oroz egiten beitie, zük manü emaiten deiezüna.
Bena hori gaiza aphürra düzü; aingüriak ere
orano gizonaren zerbütxüko bere heñian ezarri
dütüzü.
Horik oro beno haboruago dena düzü aldiz,
zihaurk düzün, gizonaren zerbütxatzeko, huntarzüna, eta hari hitz emaitia, zihauren büria emanen deiozüla.
4. Zer emanen deizüt, egin deiztatzün huntarzün hoien ororentako. Ah zerbütxa ahal bazintzat ene menteko egün oroz!
Ah egün bakhoitx batez ere zerbütxa ahal
bazintzat, zük merexi düzün bezala.
Egiazki zük merexi dütüzü zerbütxiak oro, eta
laidorio eternal bat.

Egiazki zü ene Jauna zira, eta ni zure zerbütxari praubia, ene indar oroz zü zerbütxatü behar
züntükedana, eta zure laidoriuetan seküla
debeiarzünik hartü behar enükiana.
Hala nahi dit, hala desiratzen dit; bena nik
ments dütüdanen ororen süplitzeko ükhezü huntarzüna.
5. Ala beita uhure, eta gloria handia, zure zer-

bütxatzia, eta zure amurekatik, beste gaiza ororen mesperetxatzia!
Ezi nur ere gogotik zure ezinago saintü den
zerbütxiaren pian jarten beitira, hek ükhenen
dizie grazia handi bat.
Nur ere zure amurekatik, aragiaren plazer
orotarik hürrüntü beitirateke; hek edirenen dizie
espiritü saintiaren ezinago ezti den konsoliua.
Nur ere zure izenetan bide hersian jarten beitira eta mündüko arranküretzaz bilaizi beitirateke, hek jardietsiren dizie ezpiritüko libertate
handi bat.

6. O Jinkuaren zerbütxü eder, eta maithagarria, zuñek gizona saintützen, eta libertatian
ezarten beitü.
O relijiusen izatiaren mithilgua sakratia,
zuñek gizona ezarten beitü aingürien pare, Jinkuaren apaisazale, debrien lotsa erazizale, eta
arima fidel orori laidable.
O zerbütxü besarkatü, eta bethi desiratü
behar günükiana, zuñtzaz merexitzen beitü ihurk
huntarzün ezinago handia, eta jardiesten alagrantzia bethi irañen diana.

XI. KAPITÜLIA
Behar dütiala ihure bere bihotzeko
desirak untsa ikhertü, eta xüxentü.
1. Orai drano untsa ikhasi eztütüzün hanitx
gaiza behar dütüzü, ene semia, orai ikhasi.
Zuñ dira hurak, Jauna?
Zure bihotzeko nahiküntia, osoki eni plazent
den bezala, ezar dezazün, etzitian izan zure
büriaren maithazale, bena ene boronthatiaren
egitera sü handireki iseia zitian.
Ardüra zure nahiküntek gortzen, eta phausatzen zütie; bena gogua emazü, eia ene uhuriak,
ala zihauren abantallak haboro bulkatzen zütian.
Ni nizala kausa bada, kuntent izanen zira,
nula nahi beita gaizak jin erazi ditzadan: bena
zerbait zihauren profeitürik estalirik balin bada,
harek nahasküraz eta phezütarzünez bethatzen
zütü.
2. Gogua emazü arren, sobera konfidantxa
har eztezazün, aitzinetik, ene gogorik jakin gabe,

hartü zünian desirküntian; beldürrez gero dolü
dakizün, edo lehen plazer egiten zeizün gaizak,
eta hobiago ustez lehiatüki egin nahi zünianak,
gerotik desplazer egin dizazün.
Ezi eztizü behar ihurk jarraiki bihotzeko desir
hun üdüri diren orori, ez-etare hargatik berhala
akazatü gaixto üdüri direnak ere.
Hun da zunbait ordüz estekamentü, eta
desirkünte hunen ere bridatzia, beldürrez, hen
üsiegi jitiak, ezpiritia barreia erazi dizazün, edo
zure aski begiratü izan gabiak, bestiak bekhatiala eror erazi ditzan, edo orano, besten zuri
bühürtziak, zihaur nahas, eta eror erazi zitzan.
3. Zunbait ordüz aldiz, behar da bortxareki,
eta korajereki aragiaren nahikünten kuntre
bühürtü, eta ez goguarik eman, zer nahi dian,
edo zer eztian nahi: bena egin ahala oro egin,
amurekatik nahi bada eta ez ezpiritiaren pian
izan dadin.
Eta gaztigatü, eta esklabajian egoitera bortxatü behar dü, gaiza orotara prest izan dadin
artio, eta ikhas dezan artio aphürrez pairatzen,

gaiza arrunten maithatzen, eta berauri plazent
etzaionaz ez murmuzeiatzen.

XII. KAPITÜLIA
Pazentziaren bere phüntiala
ezartiaz, eta aragiaren nahikünten
kuntre borrokatziaz.
1. Eskierki, ene Jinko Jauna, pazentziaren
untsa mengua handia dizüt: ezi eni nahi eztüdanik hanitx gaiza, ene mentian heltzen zitadazü.
Ezi zer nahi beita gisaz, bakiaren ükheitera
iseia nadin; eztitezü ene bizitzia gerla, eta dolore gabe izan.
Hala düzü, ene semia, bena eztit nahi tentazionerik gabe den, edo nahi eztian gaizarik borogatzen eztian bake bat txerkha dezazün.
Bena ordian berian, uste ükhen dezazün,
bakia edirenen düzüla; nuiz ere hanitx thürbürarzün suertez, eta hanitx nahi eztüzün gaizaz borogatü beitzirateke.
2. Erraiten

badüzü eztirozüla hanitx soferi,
nula ordian soferitüren düzü pürgatorioko süya?

Bi gaizetarik txipiagua ihurk behar dizü bethi
haitatü.
Amurekatik arren, eternitateko süplizio gero
jinen direner, ihesi egin ahal dezazün; iseia zite,
Jinkuaren amurekatik, oraiko gaitzen pazentzia
handi bateki soferitzera.
Uste düzia mündü huni estekatürik daudian
gizonez, deus edo aphür baizik eztiela soferitzeko? etziniro bat ediren, txerkha zintzan ordian
mündü huntako aisenak.
Bena aments badizie plazer hanitx, eta bere
nahikeriak egiten zitizie, eta hartakoz aphür senditzen zitizie bere thürbürarzünak.
3. Nahi dit, dütien goguala jiten ahal zaitzen
gaizak oro: bena zunbat thenporaz uste düzü irañen diela?
Mündian asezian direnak, khia bezala, galdüren dütüzü, eta plazer igarenez eztizie orhitmentxarik batere ükhenen.
Haboroz haboro lürrian direno ere, eztütüzü
hetzaz gozatzen kharatstarzün, eta lotsa gabe.
Ezi zuñ gaizatan ere beraurien plazera edireiten beitie; hartarik berautarik ardüra doloriaren

phenak ükheiten zitizie; eta hori jüstoki heltzen
ziezü, amurekatik, behar ezten gisa bere plazerak txerkhatzen, eta her jarraikiten direnak,
hetzaz ahalke, eta kharatstarzün gabe eztitian
goza.
4. Ala beitira plazer hurak, direnak oro, llabür

falsü gaixto, eta ahalkeizün.
Bena haregatik, hetarik jiten diren nahaskürak, eta ütsümentiak ezteitze üzten ezagützera:
bena abere mütü eli bat bezala, baduatza arimaren perdizioniala, bizitze gastatü hunen plazer
txipi bat dela kausa.
Etzuazala arren, ene semia, zure aragiaren
nahikünten unduan, eta gibel zite zihauren
boronthatetik... Alagera zite Jinkuatan, eta emanen deitzü zure bihotzaren galtuak.
5. Ezi egiazki alageratü nahi bazira, eta konsolio largorik eneganik ükhen: mündüko gaizak
mesperetxatzen, eta lürreko plazerak oro zihaurganik hürrüntzen dütüzülarik, benedikatü izanen
zira, eta konsolio largorik emanen zaizü.

Eta zunbatenaz hürrütürenago beitzira kreatüra ororen konsolazionetik; hanbatenaz nitan
edirenen düzü eztiagorik, eta azkarragorik.
Bena etzira berhala hetara heltüren, zunbait
tristezia, eta zure büriaren kuntre zunbait borroka soferitü gabe.
Jarriren zaizü aitzinian kostüma zahar, zütan
herruak barna egin dütükian bat; bena hobiago
batez goithüren düzü.
Murmuzeiatüren dizü aragiak, bena ezpiritiaren debozione süz bethiaz bridatüren düzü.
Nuizpaiko süge zaharrak therritatüren, eta
khexa eraziren zütü; bena orazioniaz ihesi derezatüren düzü: besthalte untsa triballatziaz sarkhüra handi bat zerratüren deiozü.

XIII. KAPITÜLIA
Jesü Kristen exenpliala, zerbütxari
ümil batek ükhen behar dian
obedientziaz.
1. Ene semia, nur ere obedienziatik jalkitera
iseiaitzen beita, harek bere büria graziatik jalki
erazitzen dizü, eta nurk ere hun berhezi bat
ükhen nahi beitü, hark galtzen dütü komünak.
Bere gehienaren pian bolontarioki, eta gogo
hunez, jarten eztenak, erakusten dü, eztela
orano osoki aragiaren bürzagitü, bena ardüra
ostikatak emaiten deitzola, eta murmuzeiatzen
zaiola.
Ikhas ezazü arren, zure gehienaren pian bertarik jarten, zük nahi düzüniala plega erazi nahi
badüzü zihauren aragia.
Ezi bertanago ihurk garhaitzen dizü kanpotiko etsaia, barnetiko debozionia eskerniatü ezpada.

Eztüzü etsai greugarriagorik, ez gaixtuagorik
zure arimaren, eziez zihaur beitzira ezpiritiarki
bakian etzireno.
Behar düzü, zure büriaren egiazko mesperetxü oso bat hartü, aragia, eta odola beno azkarrago izan nahi balin bazira.
Sobera zure büria, behar ezten bezala, maite
düzülakoz orano, hartakoz ikharatzen zira besteren boronthatiaren osoki egitiaz.
2. Bena

gaiza handia deia, zü erhaüts, eta
ezdeus baizik etzirenen gañen, Jinkuaren amurekatik, beste gizon baten eskü pian jarten bazira?
ni nizalarik photere oro diana, eta goren gorenik
dena, gaizak oro ezdeusetarik egin dütüdana,
zure amurekatik, gizonaren pian ümilki jarri nizanian?
Bestiak oro beno ümilago, eta aphalago jarri
nüzü, amurekatik, zük zure süperbia, ene ümilitatiaz, garhait zenezan.
Ikhas ezazü erhauts zirena obeditzen. Ikhas
ezazü ümilitatiaren, lür eta lohi zirena, eta besten ororen, huñ petan izaten.

Ikhas ezazü, zihauren boronthatiaren ez egiten, eta nuren nahi beita manü pian jarten.
3. Khexa zite, zihauren kuntre, eta eztezazüla ütz ürgülliaren hankürotxa zütan bizitzera:
bena hañ txipi, eta ororen petiko erakutsazü
zure büria, nun oro zure gañetik ebil ahal ditian,
eta kharriketako lohia bezala, huñ petan erabil
zitzen. Zer dükezü plañitzeko, o gizon ürgüllütsia?
Zer düzü bekhatore theia, zuri meatsü egilen
kuntre erraiteko düzüna, hañbestetan Jinkua
ofensatü, eta ifernia merexitü düzüna?
Bena pharkatü deizü ene begiak, zeren zure
arima ene aitzinian prezius izan beita; amurekatik ezagüt zenezan ene amuriua, eta ene hunki
eginer kharreia zenezan bethi zure ezagützia.
Eta amurekatik besten pian, eta ümilitatian
thaik gabe jar zintian, eta pazentziareki zuri eginen zeitzien mesperetxiak soferi zintzan.

XIV. KAPITÜLIA
Behar diela Jinkuaren jüjamentü
estaliek lüzaz phezatü izan, gihauren
obra hun ustek ürgüllütsü erazi
ezkitzen amurekatik.
1. Entzün erazitzen deiztadazü, Jauna, zure
jüjamentiak, irurziri herots bat bezañ azkarki;
ene ezürrak lotsaz, eta ikharaz bethatzen dütügü, eta ene arima izieri handi batetan diagozü.
Baniagozü espantatürik, eta ikhusten dit,
zeliak ere eztirela xahü, zure aitzinian.
Aingürier pharkatü ezpadüzü, hen gaixtokeriaren ediren unduan, zer izanen da nitzaz.
Izarrak zelütik erori dütüzü, eta nik, erhauts
baizik enizanen gañen, zer esparantxa ükhenen
düt?
Obrak laidable zütiela üdüri zienak, erori izan
dütüzü lekhürik aphaleniala, eta ikhusi zitit aingürien ogiaren jaliak, urdentako ziren magitxen,
jatez plazer hartzen.

2. Eztüzü arren saintütarzünik batere Jauna,

zük zure eskia zihaurganat thiratzen badüzü.
Eztüzü zühürtarzün profeitablerik, zure
gobernia baratzen bada.
Eztüzü azkartarzün hun denik, zük süstengatü gabe, eizten badüzü.
Eztüzü xahütarzün segürik, zük hura begiratzen ezpadüzü.
Eztüzü gure begiratzia deusentako ere hun,
zure begira saintiak sokhorritzen ezpagütü.
Ezi gihauri eizten bagütüzü, erorten eta galtzen gütüzü, zützaz aldiz bisitatiak bagira; jaikiten eta bizitzen gütüzü.
Egia düzü, khanbiakor girela, bena zük fermotzen gütüzü, eta epheltzen girenian, zük
berotzen gütüzü.
3. Ala beitüt nik nihaurtzaz sendimentü ümi-

lik, eta aphalik ükhen behar! ala beitüt ezdeus
uste ükhen behar, dela zerbait huntarzünen üdüripen düdana!
Ala beitüt nik, aphal beno aphalago jarri
behar, Jauna, zure jüjamentien leze haniaren

pian, zuñtan edireiten beitüt, ni besterik deus
enizala, ezdeus eta ezdeus baizik!
O phezü themañü gabia! o itxaso ezin igaraiten dena! zuñtan nihaurtzaz deus besterik ezpeitüt edireiten, baizik ere osoki ezdeus nizala.
Nun date arren, ene gloriaren estalgünia?
nun ene berthütian hartü nian konfidantxa?
Banaloria oro iretsi izan düzü, zure nitan
gañeko jüjamentien barnatarzünian.
4. Zer dira gizonak oro, zure aitzinian? lürrez-

ko phitxerrak bere egiliaren kuntre glorifikatüren
direia?
Gizon, zuñen ere bihotza egian Jinkuaren
manü pian beitago, nula elhe banuetzaz ürgüllütsütüren ahal da?
Mündiak orok ezin goratzen dizü, egiak bere
pian aphal erazi diana; eta bere esparantxa fermoki Jinkuatan ezarri diana, eztüzü zotükatüren
mündü ororen laidoriuegatik.
Ezi laidazale hurak berak ezdeus dütüzü, eta
bere elhen herotsa bezala, galdüren dütüzü, Jinkuaren egia aldiz badiagozü bethierekoz.

XV. KAPITÜLIA
Nula egon, eta mintzatü behar den,
gaiza desiratzen ahal diren orotan.
1. Ene semia hulaxe mintza zite, gaiza orotan; Jauna, zure plazera balin bada, egin bedi
hori hola.
Jauna, zure uhuria hala bada, egin bedi hori
zure izenetan.
Jauna, ikhusten badüzü eni konbeni dela, eta
hun dela enetako, unhesten badüzü, ordian
emadüzü grazia, hartzaz zure uhuretan zerbütxa
ahal nadin.
Bena ezagützen badüzü, enetako gaixto
datekiala, eta arimaren salbamentiaren eztatekiala hun: halako desirküntiak idoki itzazü eneganik.
Ezi desirküntiak oro eztütüzü espiritü saintiaganik, zunbat ere gizonari xüxen eta hun üdüritzen beitzaitzo.
Eztüzü ehi egiaren klarki ezagützia, ala ezpiritü hunak, ala gaixtuak gaiza baten, edo betse

baten desiratzera bulkatzen zütian: ala orano
zihauren ezpiritiak hartara erakharten zütian.
Hanitx jente azken ürhentzian trunpatü izan
dira, zuñ hatsarrian üdüri beitzen, ezpiritü hunaz
bulkatiak zirela.
2. Hartakoz zer ere ezpiritiala desiragarririk
jiten ahal beita, harek behar dü desiratü, eta
galthatü izan Jinkuaren lotsareki, eta bihotzeko
ümilitatiareki: eta orotan gainti, zihaurek boronthaterik ükhen gabe, eni oro eitzi behar düzü
erraiten düzülarik.
Jauna, zük badakizü nula den hobekienik:
haur, edo hura egin bedi, zük plazer düzün bezala.
Emazü plazer düzüna, plazer düzün bezanbat, eta plazer düzünian.
Egizü eneki, dakizün bezala, eta zihauri plazentenik, eta zure uhuriaren hobekienik den
bezala.
Ezar nazazü plazer düzün lekhian, eta nitzaz
egizü, plazer düzüna, libertate oso bateki.
Zure eskietan nüzü, ützül nazazü, horrat
hunat üngürian.

Haur nüzüla zure zerbütxaria, orotara prest
nizana, nihauren bizitzerik zuretako baizik, eztüdanen gañen desiratzen; bena hura untsa, eta
zük metexi düzün bezala, enplega dezadan
zihaurk ürgaitz nazazü.
3. O Jesüs, ezinago hun eta ezti zirena, ema-

dazü zure grazia, amurekatik eneki den, eneki
triballa dadin, eta eneki, azken ürhentziala
drano, irañ dezan.
Desira erazi, eta nahi ükhen erazi ezadazü
bethiere zuri maithagarrienik, eta plazentenik
zaizün gaiza.
Zure boronthatia enia den, eta enia bethi
zuriari jarraiki dadin, eta bake ezianago hun
batetan, hareki izan dadin.
Zük nahi düzüna, düdan nahi, zük ez nahitüzüna, eztüdan nahi, eta eztüdan photererik nahi,
edo ez nahi ükheiteko, zük nahi, edo nahi eztüzüna baizik.
4. Mündian diren gaizer orori hiltzeko grazia

galthatzen deizüt, eta gizonen artian ez ezagütü,

eta bai mesperetxatü iztia, zure amurekatik
maitha dezadan.
Phausa nadin zütaz gaiza desiratzen dütüdan
ororen gañetik, eta ene bihotza zütan bakian
izan dadin.
Zü zira egiazko bihotzeko bakia, eta phausü
bakhoitza: zütarik kanpo, oro neke, eta greugarri
dütüzü. Lotüren, eta phausatüren nüzü bake hartan berian, erran nahi beita, zütan, zuñ baitzira
huntarzün eternala, eta ezinago handi dena,
hala biz.

XVI. KAPITÜLIA
Jinkuatan beraurtan behar dela
txerkatü egiazko konsoliua.
1. Eztit heben egürükiten, bena bai beste
mündian, zer ere ene konsolazionetako desira,
edo phensa ahal beitirot.
Nütian ordian nihaurk, mündüko konsolazioniak oro, eta plazerez oroz goza ahal nendin
ordian; gaiza segür bat düzü, eniruala irañ ahal
lüzaz.
2. Hortik ageri düzü, eztirozüla, o ene arima,
ediren konsolazione, eta alagrantzia oso bat,
Jikuatan baizik, zuñek praubiak konsolatzen, eta
ümilak sokhorritzen beitütü.
Egürükazü aphür bat, egürükazü, o ene
arima, Jimkuaren promesa, eta ükhenen düzü
zelian, huntarzün ororen bilkhüra.
Oraiko gaizak sobera, behar ezten bezala,
desiratzen badütügü, zelükuak, eta eternitatekuak galdüren dütüzü.

Hun thenporaletzaz zerbütxa zite, eta eternitatekuak desira itzazü.
Eztüzü hun thenporalik, zü osoki asezia ahal
zitzakeienik, zeren ezpeitzira kreatü izan hen
gozatzeko.
3. Hun kreatü izan direnak oro züntian ordian,

etzinteke izan ahal dohatsü: bena zure dohatsütarzüna oro diagozü Jinkuatan, gaizen ororen
kreazalian.
Eztüzü dohatsütarzün hura, mündü hunen
maithazale erhuek uste, eta laidatzen dien bezala, eta arima xahiek, zunbait ordüz, gozatzen
dien bezala, zuñen phensamentiak oro, zelietan
beitaude.
Gizoneganik jiten den konsolazionia oro,
bano eta llabür da.
Egiak bihotzian boroga erazitzen deizün konsolazionia da, dohatsia, eta egiazkua.
Gizon debotak lekhü orotan bereki kharreiatzen dü Jesü Krist bere konsolazalia, eta erraiten
deio sokhorri nazazü, ene Jesüs jauna, thenpora,
eta lekhü orotan.

Biz haur ene konsolazionia; konsolazionen
ororen gabeziaren, gogo hunez, nahi ükheitia.
Eta zure konsolazionia faltatzen bazait, zure
boronthatia, eta ene borogatzeko emaiten deitadazün gaztigia, zerbütxa dakidan ene konsolazionerik handienarentako.
Ezi zure khexatzia, eztüzü bethierekoz, ezetare zure mehatxia eternitatekoz.

XVII. KAPITÜLIA
Gure arrakürek orok Jinkuatan ezarri
behar diela.
1. Ene semia, eitz nazazü, zütan nahi düdanaren egitera, nik bazikit zer den hun zuretako.
Gizon ziren bezala, zure phensamentiak jiten
zaitzü, eta zure sendimentiak hanitx gisatan,
gizonen emurak konseillatzen deitzien bezala
dütüzü.
Jauna, zük diozüna egia düzü, zük enetako
düzün arranküra, handiago düzü, eziez nik
nihaurentako ükhen ahal niruana oro.
Ezi nurk ere bere arranküra oro zütan ezpeitü ezarten, hura erorkor dükezü.
Jauna, nitzaz egizü plazer düzüna, ene
boronthatia zureganat xüxen, eta fermo egon
dadin ber.
2. Plazer badüzü ülhünpian izan nadin, zirela

benedikatü; eta plazer badüzü argian izan nadin,
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Jesu-Kristen imitazionia - 6
  • Parts
  • Jesu-Kristen imitazionia - 1
    Total number of words is 3691
    Total number of unique words is 1673
    14.6 of words are in the 2000 most common words
    23.1 of words are in the 5000 most common words
    27.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 2
    Total number of words is 3697
    Total number of unique words is 1564
    14.7 of words are in the 2000 most common words
    23.7 of words are in the 5000 most common words
    28.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 3
    Total number of words is 3688
    Total number of unique words is 1611
    15.0 of words are in the 2000 most common words
    23.7 of words are in the 5000 most common words
    28.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 4
    Total number of words is 3735
    Total number of unique words is 1629
    16.5 of words are in the 2000 most common words
    25.2 of words are in the 5000 most common words
    30.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 5
    Total number of words is 3752
    Total number of unique words is 1536
    14.5 of words are in the 2000 most common words
    22.9 of words are in the 5000 most common words
    27.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 6
    Total number of words is 3742
    Total number of unique words is 1536
    16.2 of words are in the 2000 most common words
    24.1 of words are in the 5000 most common words
    28.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 7
    Total number of words is 3692
    Total number of unique words is 1594
    14.9 of words are in the 2000 most common words
    22.5 of words are in the 5000 most common words
    27.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 8
    Total number of words is 3699
    Total number of unique words is 1648
    14.5 of words are in the 2000 most common words
    22.7 of words are in the 5000 most common words
    26.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 9
    Total number of words is 3714
    Total number of unique words is 1600
    14.6 of words are in the 2000 most common words
    23.1 of words are in the 5000 most common words
    28.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 10
    Total number of words is 2519
    Total number of unique words is 1221
    16.2 of words are in the 2000 most common words
    25.7 of words are in the 5000 most common words
    30.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.