Jesu-Kristen imitazionia - 4

Total number of words is 3735
Total number of unique words is 1629
16.5 of words are in the 2000 most common words
25.2 of words are in the 5000 most common words
30.3 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
badütüzü, eztüzü düdarik, Jinkua leial, eta aberats izanen dela, zuri haien phakiaren emaiteko.
Behar düzü esparantxa hun bat ükhen, heltüren zirela zelüko gloriala, bena eztüzü behar

segürantzarik hartü; beldürrez herabezti, edo
ürgüllütsü gertha zitian.
2. Gizon bat behin lotsaren, eta esparantzaren artian, erreuski düda batez, zeri egon leitian
ezin haitatüz, ardüra zaguelarik eskerniatürik,
tristeziaz akabirik, aldi batez eliza batean, althare baten aitzinian belhaurikatürik, orazionetan
jarri izan zen ziualarik bere beithan pensamentüz: o nik orai baneki, ene azkentziala drano,
hunian irañ behar düdala: eta berhala Jinkuaren
ihardestia bere bihotzian entzüten dü hulaxe:
eta hori bazeneki zer egin nahi zünüke? egizü
orai ordian egin nahi zünükiana, eta segürantza
oso batetan izanen zira.
Eta berhala konsolatürik, eta azkartürik Jinkuaren boronthate saintiaren pian jarri izan zen,
eta haren düda, horrat hunat zarabilana, baratü
izan zen.
Etzian nahi ükhen kuriuski txerkatü, gero jin
behar zeionaren jakitia; bena haboro arranküra
ükhen zian jakiteko, zer zen Jinkuaren boronthate huna, eta hari plazer egiten zeiona, bere obra
hun ororen hasteko eta akabatzeko.

3. Jinkuatan ükhezü esparantxa, eta egizü
hunki, diko profetak, zaude lürren gañen, eta
hazi izanen zira haren aberastarzünetzaz.
Gaiz batek hanitx jente bere profeitürik, eta
khanbiamentü debot batetarik, hürrünterazitzen
dütü, zuñ beita nekez baizik ezin egiten denaren
lotsa, eta bere büriaren garhaitzeko hartü behar
den phena.
Eta egiazki, zuñ ere korajüskiago iseiatzen
beitira, greu zaitzen, eta hek nahi bezala eztiren
gaizen, garrhaitzera; hek bestez orok beno haboro profeitü berthüterik idkitzen die.
Ezi zunbatenaz gizonak bere büria garhaitzenago, eta ezpiritüz hil erazitzenago beitü: hanbatenaz hobeki Jinkuaren bidian juaiten da, eta
grazia handiago baten ükheitia merexitzen dü.
4. Bena orok eztie bardin indar, bi gaiza
horien egiteko.
Haregatik orogatik, zelo egiazko batez hunkirik denak, nahi bada dian pasione haboro, hobeki berthütian profeitatüren dü, eziez obra hune-

tarat hotz denak, nahi bada dian izate untsa
xedatü bat.
Bi gaiza berheziki hun dira, huniala ützül erezitzeko; bere büriaren indarreki soltatzia, enjogidüra gaixtuak okher erazi nahi lükian gaizatik,
eta zuñ ere huntarzünen ihurk haboro mengua
beitü, hari sü handireki jarraikitia.
Zer ere bestetan hanitxetan itxusi beitzatzü,
hetarik hürrüntzera, eta zihauren korajüski begiratzera, iseia zite.
5. Lekhü orotan zure profeitia ediren ezazü,

gisa batez nun, exenplü hun zunbait ikhusten,
edo entzüten düzünian, her jarraikiteko süz
betha zitian.
Zerbait gaixtorik ikhusten badüzü, gogua
emazü hañbeste egin eztezazün, edo zunbait
ordüz egin balin badüzü; lehen beno lehen hartarik xahatzera iseia zite.
Besteren falter zük gogua emaiten düzün
bezala, bestek ere zurer bere aldian gogua emaiten dizie.

Ala beita ezti, eta maithagarri, fraide debot,
eta süz bethen, bere xedia untsa begiratzen dienen ikhustia!
Ala beitira triste eta greugarri, bide gaixtuan
duatzanen ikhustia, zuñek ezpeitüte begiratzen,
hen izatiari so daudian xediak!
Ala beita damügarri, bere izatiari so daudian
gaizen laxükeriaz uztia, eta arrankürarik ihurk
üken behar elükianetarat, bere goguaren ezartia!
6. Orhit zite, hartü düzün deseñ hunaz eta
begien aitzinian ükhen ezazü Jesü krüzifikatü
izan denaren imajina.
Untsa ahalkez behatzen ahal zira, ikhusirik
jesü Kristen bizitzia, zeren eztüzün orano haboro
iseiü egin, haren gisa bizitzeko, zunbat ere thenpora lüzaz, Jinkuaren bidian izan beitzira.
Relijius gogua, eta debozione handireki salbazaliaren bizitze, eta pasione ezinago saintian
bere ezpiritia etxekiten dianak, han aseziareki
edirenen dütü gaiza hun, eta behar dütianak oro,
eta eztü behar, Jesüsez kanpo, deus hobiagorik
txerkhatü.

O Jesüs krüzifikatü izan dena, gure bihotziala
jin baledi; ala beikintzake bertan ikhas, gaiza
jakin behar dütügünak oro!
7. Relijius hotz eta ezaxolatü batek thürbürar-

züna thürbürarzünen gañen dü, eta kantü orotarik hersidüraz üngüratürik dago; zeren ezpitü
barnetiko konsolazionia, eta ezpeitzaio sori kanpotikuaren txerkatzia.
Relijius bere xedetik kanpo bizi dena, hanitx
faltatara eror ahal daite.
Laxükeriala, eta aisala ekharri dena, bethi
hersidüretan izanen da; zeren batzek, edo bestek desplazer eginen beiteie.
8. Nula egiten die hañ betse beste relijiusek,

zuñ aski hersiki bizi beitira bere komentüko
xediaren pian.
Bekhanki jalkiten beitira, ihur ikhusi gabe
bizitzen, oihal lodiz beztitzen, hanitx triballatzen,
aphür mintzatzen, lüzaz beillatzen, goizik jaikiten, orazioniak emendatzen, ardüra irakurten,
eta gaiza orotan xüxenki bere xedia begiratzen
beitie.

So egin ezazü kapuxi kordolies, eta beste
komentü suertetako fraider, eta serorer, nula gai
oroz jaikiten diren, Jinkuaren laidoriuen khantatzeko.
Hartakoz itxusi lükezü, zü herabezti izan zintian, hañ obra saintü batetan; hañbeste relijius
Jinkuaren laidoriuen khantatzen hasten direnian.
9. O beste gaizarik egiteko ezpagünü, gure

Jinkuaren aho eta bihotz oroz laidatzia baizik!
O menguarik ezpazünü, ez jateko, ez edateko, ez lorik egiteko: bena ahal zenezan bethi Jinkua laida, eta debozionezko gaizetan baizik
etzintian egon: ordian hanitxez dohatsiago
zinante, eziez orai khorpitzari, zer nahi beita
behar dela kausa, manien egiten zaudiano.
Jinkuak baletsa, halako beharrik elizan, eta
arimak behar lütian errekeitiak goguan ükhen
gintzan, zuñ elas aski bekhanki gozatzen beitütügü!
10. Gizona kreatürari bateri ere konsolazione-

rik ez galthatzeko phüntiala heltü denian; ordian

lehenik Jinkuaren untsa gozatzen hasten da, zer
nahi beita gisaz egitekuak egin ditian.
Ordian eztü, ez gaiza handiak alageratüren,
ez txipiak tristetüren; bena bere konfidantxa
osua Jinkuatan ezarten dü, zuñ ezpeita deus galtzen, ez hiltzen, bere gaizak oro harentako bizitzen dira, eta haren maniala berhala obedient
dira.
11. Orhit zite bethi zure azkentziaz, eta then-

pora galdia eztela berriz ützültzen.
Eztütüzü seküla berthütiak jardietsiren,
arranküra handirik ükhenez, eta untsa gogua
emanez baizik.
Laxatzen hasten bazira, berhala gaizki edirenen zira.
Debozioniari aldiz emaiten bazira, edirenen
düzü bake handi bat, eta zure phena arhinago
senditüren düzü, Jinkuaren grazia, eta berthütiaren amuriua dela kausa.
Gizon debot, eta arrahein bat gaiza ororen
egitera prest da.

Haboro phena dü, biziuen, eta pasionen kuntre indarkatziaz, eziez khorpitzaren lanetzaz,
izert erazitziaz.
Falta txipier ihesi egiten eztiana handietara
emeki emeki eroriren da.
Arratsen bethiere alagera izanen zira, baliuski egüna enplegatü badüzü.
Zihauren egitatetan gañen gogua handi bat
enmaiten düzülarik, bizi zite, zure büria kuraja,
eta abisa ezazü, eta zer nahi beita den bestetzaz, etzitiala zihaurentako ezaxolatü izan.
Zunbatenaz bortxa haboro zure büriari eginen beitüzü, hanbatenaz bizitze hunian profeitatürenago düzü. Hala biz.
LEHEN LIBRIAREN AKABANTZA

JESÜ KRISTEN
IMITAZIONIAREN HEREN
LIBRIA
Barnetiko konsolazioniaz.

Irakurzaliari
Nula librü haur izkiribatü izan beita Jinkuaren,
eta arima fidelaren, edo bürzagiaren, eta zerbütxariaren artian igaraiten den elhesta bat bezala; untsa gogua eman behar dü irakurzaliak, nuiz
bürzagia, nuiz zerbütxaria mintzo diren; bestela
eliro enthelega, ez hitzen zentzia, ez librü hunen
izkiribazale debotaren deseña. Hartakoz letera
hunek, B, bürzagiaren elhesta señalatüren dü,
eta beste hunek, C, zerbütxariarena.

LEHEN KAPITÜLIA
Jesü Kristek arima fidelari barnetik
etxekiten dian elhesta.
1. Behatüren niz, Jinkuak ene bihotzian erra-

nen dütian hitzer.
Dohatsü da arima, Jinkua bere barnian mintzatzen entzüten diana, eta haren ahotik konsolazionezko hitz bat ükheiten diana.
Dohatsü dira, Jinkuaren hitzaren herots txipia
entzüten dien beharriak; eta mündü huntako
elhe gaixtuer, goguarik emaiten eztienak.
Dohatsü dira osoki beharri, kanpuan herots
egiten dian botzari beno lehen, egia barnen erakusten dianari, behatzen direnak.
Dohatsü dira begiak, kanpoko gaizer zerratürik, eta barnekuer untsa idekirik daudianak.
Dohatsü dira, barneko gaizak untsa ikhusten
dütienak, eta egün orozko debozionez untsa
beno untsago zelüko segretien ezagützeko adelatzera iseiatzen direnak.

Dohatsü dira, Jinkuarekithenporaren igaraitzez, alageratzen direnak; eta mündüko baragallü orotarik, bere büriak bilaizten dütienak.
Ezagüt, eta goza itzazü gaiza horik, ene
arima, eta zerra itzazü zure zentzien borthak,
amurekatik entzün ahal dezazün, zer Jinko Jaunak dioian zure bihotzian. Hoiek dütüzüla zure
maitiak erraiten deitzün hitzak.
2. Ni nüzü zure salbamentia, zure bakia, eta

zure bizia.
Egon zite ene khantian, eta bakia edirenen
düzü. Eitz itzazü gaiza igaraiten direnak oro, eta
txerka itzazü eternitatekuak.
Zer dira gaiza thenporalak oro, inganagarri
baizik; eta zer hun ükheiten düzü kreatüretarik
orotarik, kreazaliaz eitzia bazira?
Bilaizirik arren gaiza orotzaz, zure kreazaliaren gomendian jar zite, arima plazent eta leial
bat bezala, amurekatik egiazko zelüko izatia jardiets ahal dezazün.

II. KAPITÜLIA
Othoitzen dü Jinkua, bere bihotzian
mintzatzen entzün dezan.
1. Mintza zite Jauna, zeren beha beitaüzü
zure zerbütxaria. Zure zerbütxaria nüzü ni, emadazü enthelegia, jakin ditzadan amurekatik zure
manü saintiak.
Plega erazi ezazü ene bihotza zure hitzetarat:
biauri nitara zure elhesta, zohart-ihitz bat bezala.
Nuizpait Israelitikuek Moisari erraten zien,
mintza zakizü zü, eta behatüren gütüzü, eztakigüla mintza Jinkua beldürrez hil gitian.
Etzütüt nik hala othoitzen, Jauna, ez hala,
bena bai lehenago ümilki, eta desir handireki
süplikatzen, Samuel profetareki: mintza zite,
Jauna, zeren beha beitzaukü zure zerbütxaria.
Eztakidan eni mintza Moisa, edo beste zunbait profetetarik: bena zü lehenago mintza zakitzat, Jinko Jauna, profeta ororen argizalia eta inspirarzün her emailia; zeren zihaurk hurak gabe

ezin hobeki jakintsützen ahal beinaizü; hek aldiz,
zü gabe, ezpeitie profeitürik batere idokiren.
2. Egiala, hitzen herotsa egiten ahal dizie:
bena ez graziaren ematia.
Ederki mintzo dütüzü: bena zü ixilik zaudiano, bihotza eztitie gortzen. Leterak emaiten zitizie, bena zük zentzia erakusten: Misteriuak agertzen zitizie, bena zük segretien enthelegia idekitzen.
Maniak ezagüt erazitzen zitizie; bena zük hen
konplitzeko ajütia emaiten.
Bidia erakusten dizie; bena zük hartan ebilteko indarrak ükhen erazitzen.
Hek kanpotik baizik, eztizie deus egiten;
bena zük bihotzaz argitzen, eta jakinsützen
dütüzü.
Hek kanpotik ihiztatzen dizie; zük aldiz frütü
erakharteko berthütia emaiten düzü.
Hek hitzez oihü eta herots egiten dizie, zük
aldiz enthelegiari entzütia emaiten.
3. Eztakidan arren eni Moisa mintza: bena zü
bai, ene Jinko Jauna, egia eternala; beldürrez hil,

eta frütü gabe gertha nadin; barnetik gorthü izan
gabe, kanpotik baizik ezpanü abisürik.
Beldürrez orano, jüjatü izan nadin zure hitzaren entzünez, konplitü gabe, ezagütüz maithatü
gabe, eta sinhetsiz, begiratü gabe.
Mintza zakitzat arren, ene Jinko Jauna, zeren
beha beitauzü zure zerbütxaria; ezi zük dütüzü
bizitze eternalaren hitzak.
Mintza zakitzat ene arimaren konsolatzeko,
ene bizitze ororen khanbia erazitzeko, eta zihauri laidorio, gloria, eta bethi irañen dian uhuriaren
emaiteko.

III. KAPITÜLIA
Ümilitatereki behar direla Jinkuaren
hitzak entzün, eta hanitxek eztütiela
aski phezatzen.
1. Beha zite, ene semia, ene hitzer, hitz ezinago eztiak beitira, eta mündü huntako filosofo,
eta zühür ororen jakitiaren gañetik.
Ene hitzak bizitze, eta ezpiritü dira, eta eztie
behar gizonen zentziaz phezatü izan.
Eztütüzü behar zure plazer banuala erakharri, bena ixilik entzün, eta begiratü ümilitate, eta
bihotzeko desir oso bateki.
Dohatsü da, Jauna, zük jakintsützen düzüna,
eta zure legia erakusten deiozüna, amurekatik
zure eztitarzüna txesta erazi diazozün bere tristezietan, eta lürren gañen eskerniatia eztadin
izan.
2. Nik jakintsütü dütüt, dio Jaunak, profetak,

hatsarretik gora, eta orai ere orano orori mintza-

tzen niz, thaik gabe: bena hanitx ene botzari
gogor dira, eta gor.
Haboro dira mündü huni gogo hobez behatzen direnak, eziez Jinkuari: ehiñerago jarraikiten
dira bere aragiaren nahiküntiari, eziez Jinkuaren
plazer hunari.
Mündü hunek eztü gaiza txipi, eta iraipus
eztirenik baizik hitzemaiten, eta haregatik lehia
handireki hura zerbütxatü izaten da: nik aldiz
hitzemaiten deitziet gaiza ezinago handiak, eta
eternalak, eta gizonen bihotzak herabian sarthürik daude.
Nur da ene zerbütxian, eta obedientzian
gaiza orotan hañbeste arrankürareki daguena;
nula mündiaren, eta mündüko handienian beitago? ahalkez hurt zite Sion, dio itxasuak, eta
zeren arrazua galthatzen badüzü, hayr düzüla,
beha zite.
Badütüzü, bide lüzian untsa laixter egiten
dienak, elizako benefizio txipi baten ükheiteko;
eta hanitxek huña bortxa behin lürretik goititzen
dizie, bizitze eternalaren jardiesteko.
Baduatzü, irabazi xar baten unduan, nuntik
hura ükhenen dien; luis bategatik, zunbait ordüz,

ahalkeizüngarriki prozeskatzen dütügü, gaiza
ezdeus bategatik, eta promes txipi bategatik,
gaiaz eta egünaz eñhetziaren lotsarik eztitie.
3. Bena elas! huntarzün ezin khanbiatzen den

batentako, irabazi ezin preziotan ezarten den
batentako, uhure ezin handiago den batentako,
eta gloria ezin mügarik, ez ürhentzerik ükheiten
ahal dian batentako, eñhe aphür baten hartziaz,
ihur herabeztitzen dü.
Ahalke zite arren zerbütxari herabeztia, eta
plañütsia, zeren hurak bere perdizioniala prestago diren, eziez zü bizitze eternaliala.
Hurak haboro alageratzen dütüzü banitatiagatik, eziez zü egiagatik.
Egiazki bere esparantxak zunbait aldiz inganatzen zitizü; bena, ene promesak eztitü ihur
inganatzen, ez-etare nitan fida dena, hütsik eizten juaitera.
Ene hitza etxekiren düt, erran düdana konplitüren düt, azken ürhentziala drano, ene amuriuan fidelki egonen denari.
Ni niz jente pherestier orori phakü emailia,
eta deboten ororen azkarki borogazalia.

4. Ezkiriba

itzazü bihotzian ene hitzak, eta
ardüra hetan etxeki ezazü zure gogua; ezi hen
mengua handi bat ükhenen düzü, tentatü ziratekian thenporan.
Bisitaren egünian ezagütüren düzü, irakurtian ezin enthelegatzen düzüna.
Bi gisaz kostümatü dit ene haitatien bisitatzera, erran nahi beita, tentazioniaz; eta konsolazioniaz.
Eta bi lekzione egün oroz irakurten diriet,
bata, hen biziuen kuntre, khoxatzen nizalarik;
bestia, berthüten emendatzera korajatzen dütüdalarik.
Nurk ere ne hitzak dakitzalarik mesperetxatzen beitütü, harek ükhenen dü azken egünian
jüje garratz bat.
5. O ene Jinko Jauna, zü zira ene huntarzüna

oro! eta nur niz ni, zureki bentüra nadin mintzatzera. Ni nüzü, zure zerbütxari txipi ezinago
praube bat, har mesperatxatü bat, hanitxez
praubiago, eta mesperetxatiago, eziez beitakit,
eta bentüra beineinte erraitera.

Orhit zite hargatik, Jauna, ezdeus nizala, deus
eztüdala, eta deus eztirodala.
Eztüzü zü baizik hunik, jüstorik, eta saintürik,
zük dütüzü photeriak oro; zük emaiten, eta bethatzen dütüzü gaizak oro, hütsik eizten eztüzülarik bekhatoria baizik.
Orhit zite zure pietate ükheitetzaz, eta betha
ezazü ene bihotza zure graziaz; eztüzünen
gañen nahi, zure obrak hütsik bara ditian.
Nula nihauren büria soferitzen ahal düt
miseriazko bizitze huntan zure miserikordiak,
eta graziak azkartzen ezpanaie?
Eztezazüla ützül zure begithartia eneganik,
eztezazüla lüza zure bisita; eeztizadazüla idoki
zure konsolazionia; beldürrez ene arima lür hur
gabez sekatü bat bezala gertha dadin.
Jauna, erakuts ezadazü, zure boronthatiaren
egiten; erakuts ezadazü, zure aintzinian ümilki,
eta behar den bezala bizitzen: zeren zü beitzira
ene zühürtarzüna, zük ezagützen beinaizü, nizan
bezalakorik, eta mündü haur egin beno lehen,
eta nihaur mündiala sorthü gabe, ezagütü beinündüzün.
6.

IV. KAPITÜLIA
Egian, eta ümilitatean, Jinkuaren
aitzinian bizi behar dela.
1. Ene semia, egian ebil zite ene aitzinian, eta
txerkha nazazü bethi, zure bihotzaren sinpletarzünian.
Atakarzün gaixtuetarik begiratü izanen da,
nur ere egian, ene aitzinian ebilten beita, eta
egiak soltatüren dü inganazaletarik, eta gaixtuen mardalletarik.
Egiak libratzen bazütü, egiazko libertatiaz
gozatüren zira, eta eztüzü gizonen elhe banuetzaz axolik ükhenen.
Hori egia düzü Jauna, hel bekit, othoi, zük diozün bezala. Zure egiak jakintsü nazan, harek
begira nazan, eta ürhentze hun batetara drano,
hartan irañ erazi dizadan.
Harek libra nazan ber desirkünte gaixto orotarik, eta gaizkialat duen amuriotik, zureki ebiliren nüzü, bihotzeko libertate handi bateki.

2. Nik erakutsiren deitzüt (dio egiak) gaiza
jüstuak, eta ene gogarako direnak.
Orhit zite, zure bekhatietzaz, dolümen, eta
bihotz min handireki, eta eztüzüla seküla uste,
zerbait zirela, zure obra hunak direla kausa.
Egiazki bekhatore zira, hanitx pasioneren
pian, eta hetzaz üngüratürik.
Zihaurtzaz ezdeusiala zuaza bethiere, bertan
erorten, bertan goithü izaten, bertan nahasten,
eta bertan laxü gerthatzen zira.
Eztüzü glorifika erazitzen ahal zütian gaizarik
batere; bena bai, zure büria hanitx mesperetxa
erazi behar deizienik: zeren hanitxez flakiago
beitzira, eziez enthelega ahal beitirozü.
3. Eztakizüla

arren egiten düzün gaizetarik
batere handi üdüri.
Eztüzüla uste, badela deus handirik, deus
preziusik, deus miragarririk, deus fama hanitakorik: badela deus gorarik, deus laidatü, eta desiratü ihurk behar dianik, eternitateko gaizak baizik.
Biz egia eternala zure gogoko, besten ororen
gañetik; eta zure zihauren ezdeustarzün handiak
bihotza hunki diazazüla mingarki.

Eztezazüla deusentako ere hañ beste lotsa
ükhen, deusere hañ güti unhets, deuseri ere hañ
beste ihesi egin, zuña zure bekhatier: zuñek
haboro dolore erakharri behar beiteizie, eziez zer
nahi beita gaizaren galziak.
Eztira zunbait ene aitzinian egiazko bidian
juaiten, bena berritzepen ikhasi nahiaz, eta
süperbiaz gidatürik, ene segretiak jakin nahi
dütie, eta Jinkuaren gaiza gorak enthelegatü,
bere büriak, eta salbamentia gibelialat eizten
dütielarik.
Bere süperbiak, eta ikhasi nahiak, hanitx tentazionetara, eta bekhatütara eror erazitzen dütü:
ni hen ajütari enizalakoz.
4. Jinkuaren jüjamentien lotsa ükhen ezazü,

eta photere oro dianaren kolerak ikhara erazi
zitzan; ezinago gora denaren obrak eztizazüla
ikher; bena zihauren inikitatiak xehe txerkha
itzazü, zunbat gaizatan hüts egin düzün, eta zunbat huntarzün egiteko laxükeriaz eitzi dütüzün.
Bere debozionia zunbaitek librietan baizil
eztie erakusten, bestek imajinetan, bestek kanpotiko señale eta figüra zunbaitetan.

Ardüra ahuan naie zunbaitek; bena bihotzian
aphürretan.
Badira beste zunbait, enthelegia dielarik argitürik, eta bihotza garbitürik, beituatza bethi
hatsalbotürik eternitateko gaizetarat, zuñi neke
beitzaie lürreko gaizetzaz mintzatzen entzütia,
natüra bere beharretan phenareki zerbütxatzen
beitie: eta hek die borogatzen, zer egiaren ezpiritiak erraiten deien.
Zeren, erakusten beiteie, lürreko gaizen mesperetxatzen, eta zelükuen maithatzen: mündiak
kasürik ez egiten, eta egün eta gai oroz zeliaren
desiratzen.

V. KAPITÜLIA
Jinkuaren amuriuak egiten dütian
gaiza miragarriez.
1. Benedikatzen zütüt zelüko aita, Jesü Krist

ene Jaunaren aita; zeren ene praubeziaz orhitzeko huntarzüna ükhen düzün.
O miserikordien aita, eta konsolazione ororen
Jinkua, esker deizüt; zeren konsolazionerik batere merexitü gabe, zure konsolazioniaz zunbait
aldiz azkartzen beinaizü.
Benedikatzen, eta glorifikatzen zütüt bethi,
zure seme bakhoitzareki, eta Espiritü saintü konsolazaliareki, jinen diren thenpora ororentako.
Eia, Jinko Jaun, ene maithazale saintia, zü ene
bihotziala jin ziratekianian, ene barnia oro boztarioz betheren düzü.
Zü zira ene gloria, eta ene bihotzaren boztariua zü zira ene esparantxa; zuregana hersatzen
nüzü, en thürbürarzünezko egünian.

2. Bena nula orano amuriuan flakü, eta berthütian hütskor beiniz; hartakoz mengua dit, zük
azkar, eta konsola nazazün: ziauri arren ardüra
ene bisitatzera, eta erakuts itzadazü zure jakite
saintiak.
Solta nazazü ene pasione gaixtuetarik, eta
sendo ezazü ene bihotza, desirkünte gaizkialat
daramen orotarik, amurekatik barnetik sendotürik, eta untsa garbitürik, zure maithatzeko propi,
soferitzeko azkar, eta hunian iraiteko fermo izan
ahal nadin.
3. Gaiza handia da amuriua, huntarzün erras

baliusa, zuñek baizik ezpeitü phezü dena arhintzen, eta desbardin diren gaizak bardin egarten.
Ezi egarten dü phezü dena, phezütarzünik
gabe, eta kharats diren gaizak oro, ezti eta
gozatsü ediren erazitzen dütü.
Jesüsen amurio indartsiak obra handien egitera bulkatzen dü, eta hoben diren gaizen konplitzera erakharten.
Althe gañian izan nahi da amuriua, eta eztü
nahi mündü huntako gaiza aphalek batek ere
han barna erazi dezen.

Solt izan nahi da amuriua, eta mündü huntako desirkünte orotarik hürrün, beldürrez haren
barnetiko sua ülhünt dadin: beldürrez orano zunbait abantalla thenporalek zerbait nahasküra
eman diazen, edo damü zunbaitek plega erazi
dezen.
Amuriua beno deus ere ezta eztiagorik, deus
ere azkarragorik, deus ere goragorik, deus ere
hedatiagorik, deus ere maithagarriagorik, deus
ere bethiagorik, deus ere hobiagorik, zelian ez
lürrian: zeren Jinkuaganik sorthü beita amuriua,
eta ezpeitate Jinkuatan baizik phausa, gaiza
kreatü izan diren ororen gañetik.
4. Maite diana, bethi boztariuan dabila laxterrez, hegaltaz; solt da, eta deusek ere eztü baratzen.
Oro ororen emaiten dütü; oro orotan edireiten dütü; zeren ezinago handi den bakhoitzian,
gaiza ororen gañetik phausatzen beita, zuñtarik
huntarzünak oro, ixuri bat bezala, jiten beitira.
Eztü gaiza emanari sorik egiten; bena emailiaganat, gaiza ororen gañetik, ützültzen da.

Amuriuak ardüran eztü baragallürik batere
ezagützen; bena haren herakia badua bara ahal
liroien gaizen ororen gañetik.
Amuriuak eztü phezütarzünik senditzen, triballiak etzaizto phenus; ahal diruan beno haboro
egin nahi lüke, eztü, ezin eginen gañen, soltantxarik galthatzen: zeren uste beitü, gaizak oro
ehi eta sori zaitzola.
Hun da arren gaiza ororentako, eta hanitx
eragiten dü; maite dianak hütsik egiten, edo
korajia galtzen ezpadü.
5. Amuriua iratzarririk dago, eta lo daguelarik

ere ezta lotzen.
Triballatziak eztü eñhetzen. tinkatziak eztü
hersatzen, lotseriak eztü nahasten; bena goiti
dua, sü gar bizi bat bezala, eta deusek ere baratü gabe, orotan gañetik igaraiten da.
Maite dianak badaki, zer erran nahi dian lenguaje hunek.
Oihü handi bat da Jinkuaren beharrientako;
arima süz bethe batek dioianian: ene Jinkua ene
amuriua, zü oro enetako, ete ni oro zuretako.

6. Larga nazazü amuriuan, bihotzaren erditik
gogatzen ikhas dezadan, zuñen ezti den maithatzia, eta amuriuan hurtzia eta igerikatzia.
Amuriuak har nazala, haren bizitarzünak
nihaur beno gorago boztarioz juan erazitzen
naialarik.
Khanta dezadan amuriozko kantikua, zuri
zelialat, ene maitia, jarraiki nadin, boztariozko
amuriuak ene arima zure laidariuetan engoxa
erazi dezan.
Maitha zitzadan nihaur beno haboro, eta
nihaur ez zure amurekatik baizik: bai aldiz, zü
egiazki maite zütienak oro, zütan, amuriozko
legiak, züganik bere argia ükheiten dianak,
manü emaiten dian bezala.
7. Amuriua laster da, egiati, debot, ezti, eta
maithagarri: hura azkar da, pazient, fidel, abisatü, lüzaz iraile, korajus, eta ez seküla berauren
txerkhazale.
Ezi zertan ere nurbaitek bere büria txerkatzen beitü, hartan berian amuriua galtzen dü.
Amuriua orotarat so egile da, aphal da, eta
xüxen: ezta laxü, ez arhin, ez gaiza banuer

gogua emaile; sobre da kasto, fermo, phausüzko, eta zentzü orotan untsa begiratü.
Amuriua gehienen manü pian, eta obedientzian egoile da, berauri xar, eta mesperetxagarri
da, Jinkuari debot, eta esker emaile, hartan bethi
esparantxa eta konfidantxa ezarten dialarik; are
gütienik Jinkua gozatzen dian thenporan: zeren
ezpeita amuriuan bizitzerik dolore gabe.
8. Gaiza ororen soferitzera, eta bere maitia-

ren boronthatiaren egitera prest eztenak, eztü
merexitzen maithazaliaren izenaren ükheitia.
Maite dianak behar dütü, bere maitiaren
amurekatik, gaiza gaitz, eta kharats direnak oro,
gogo hunez, besarkatü, eta hareganik eztü
behar hürrüntü, nahi eztütian gaizen jitia gatik.

VI. KAPITÜLIA
Egiazko maithazaliaren borogatziaz.
Ene semia etzirade orano maithazale
azkar, eta abisatü bat.
Nulaz Jauna.
Zeren eta zük nahi etzünükian gaiza txipi
batek, hasi dütüzünak, eitz erazitzen beiteitzü,
eta sobera süreki konsolazionia txerkha erazitzen.
Maithazale azkar bat fermo dago tentazionetan, eta etsaiaren elhe inganiusetan eztü sinhesterik ezarten: hala nula bere gogara duazkon
gaizetan plazer egiten beiteiot; orobat desplazerik ezteiot egiten, nahi eztian bezala juaiten zaitzuenetan.
1.

2. Maithazale abisatü batek eztü hañ so egiten maite dianaren emaitiari, nula emailiaren
amuriuari.

Haboro pheretxatzen dü amuriua, eziez profeitia, eta emaiten zaitzon gaizak oro beno preziatiago zaio bere maitia.
Maithazale noble bat ezta gaiza emanian;
bena bai nitan, eman ororen gañetik phausatzen.
Eztükezü oro galdü, nitzaz, edo ene saintietzaz nahi zünükian bezañ sendimentü hunik ez
ükhenik ere zunbait aldiz.
Bihotzian zunbait ordüz senditzen düzün
gozua, eta eztitarzüna, presenteko graziaren
obra düzü, eta aitzinetiko zelüko plazeren txestallü bat, zuñtan ezpeita behar sobera bermatü,
zeren juaiten, eta jiten beita.
Bena berthüte, eta mereximentü handi baten
señali da, ezpiritiaren zotüzü gaixto jiten direnean kuntre gerla egitia, eta debriaren gaizkiala
eror erazitzeko egiten dütian iseien mesperetxatzia.
3. Etzitzela arren nahas, eta deskoraja, zer
nahi beita gaizatan gaiñen, jiten zaitzün üdüripen araur gabek.

Begira ezazü fermotarzün azkar bat, eta Jinkuaganat intenzione xüxen bat.
Eztükezü üdüripen bat, zure ezpiritia zunbait
aldiz bat batetan zelialat igaiten balin bada, eta
gero berhala ützültzen ohiko bihotzaren inoxenkerietara.
Ezi hurak erakharten dütüzün beno lehen,
bortxaz soferitzen dütüzü,; eta desplazer egiten
deizieno, eta hen akazatzera iseiatzen zireno,
eztükezü zuretako perdizione bat, bena bai
mereximentü bat.
4. Jakin ezazü ezi, etsai zaharrak egin ahala

oro egiten diala, zuri zure hunialako desirküntiaren gal erazitzeko; eta debozione orotarik, erran
nahi beita saintien uhuratzetik, ene pasione
saintiaren gogotik ez üztetik, bekhatien orhitmentxa hunetik, zihauren bihotzaren begiratzetik, eta bertjütian aitzina juaiteko hartü düzün
deseñ fermotik hürrünt erazitzeko.
Saldua phensamentü gaixto erakharten
deizü, debeia erazi, eta eta izi zitzan amurekatik,
eta zure orazionetik, eta irakurte saintütik aparta erazi zitzan.

Desplazent ziozü kofesione ümila, eta ahal
baleza komüniatzetik ere bara erazi zintzake.
Eztezazüla sinhets, ez-etare harez axolik
ükhen, zunbat nahi beita ardüra hedatü deitzün
inganiozko lazuak.
Nuiz ere gaiza gaixtuak eta theiak ezpiritiala
erakharten beiteitzü, igor itzazü beraurganat.
Erran ezazü.
Abilua ezpiritü theia, ahalke adi miserablia,
abilua hi theyü iz, holako gaizak ene beharrietara erakharten dütianian.
Aparta adi eneganik infanazale ezinago gaixtua, eztük ükhenen nitan pharterik: bena Jesüs
dükek eneki, gerla egile azkarbat bezala, eta hi
baratüren iz ahalkez betherik.
Nahiago nük hil, eta phener orori ene büria
pherestatü, eziez hiri behatü.
Ixil adi, mütü adi, enitzaik haboro behatüren,
zunbat ere hanitx estürlünkü emaiten beteitak.
Jinkua da ene argia, eta ene salbamentia,
nuren lotsa izanen niz?
Lizan ordian armada bat ene kuntre prestatürik, ene bihotzak eztü lotsarik ükhenen: Jinkua da
ene ajütazalia, eta ene salbazalia.

Gerla egizü, soldado hun batek bezala: eta
zure flakeziak zunbait aldiz eror erazitzen bazütü, har ezazü indar lehenekuak beno handiagorik: ene grazia handiago batetan fidatzen zirelarik, eta untsa begira zite banaloriatik eta süperbiatik.
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Jesu-Kristen imitazionia - 5
  • Parts
  • Jesu-Kristen imitazionia - 1
    Total number of words is 3691
    Total number of unique words is 1673
    14.6 of words are in the 2000 most common words
    23.1 of words are in the 5000 most common words
    27.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 2
    Total number of words is 3697
    Total number of unique words is 1564
    14.7 of words are in the 2000 most common words
    23.7 of words are in the 5000 most common words
    28.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 3
    Total number of words is 3688
    Total number of unique words is 1611
    15.0 of words are in the 2000 most common words
    23.7 of words are in the 5000 most common words
    28.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 4
    Total number of words is 3735
    Total number of unique words is 1629
    16.5 of words are in the 2000 most common words
    25.2 of words are in the 5000 most common words
    30.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 5
    Total number of words is 3752
    Total number of unique words is 1536
    14.5 of words are in the 2000 most common words
    22.9 of words are in the 5000 most common words
    27.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 6
    Total number of words is 3742
    Total number of unique words is 1536
    16.2 of words are in the 2000 most common words
    24.1 of words are in the 5000 most common words
    28.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 7
    Total number of words is 3692
    Total number of unique words is 1594
    14.9 of words are in the 2000 most common words
    22.5 of words are in the 5000 most common words
    27.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 8
    Total number of words is 3699
    Total number of unique words is 1648
    14.5 of words are in the 2000 most common words
    22.7 of words are in the 5000 most common words
    26.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 9
    Total number of words is 3714
    Total number of unique words is 1600
    14.6 of words are in the 2000 most common words
    23.1 of words are in the 5000 most common words
    28.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 10
    Total number of words is 2519
    Total number of unique words is 1221
    16.2 of words are in the 2000 most common words
    25.7 of words are in the 5000 most common words
    30.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.