Jesu-Kristen imitazionia - 3

Total number of words is 3688
Total number of unique words is 1611
15.0 of words are in the 2000 most common words
23.7 of words are in the 5000 most common words
28.2 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
debriaren gaixtokeriaen kuntre, eta ehiñerago
bridatüren dütüzü aragiaren enjogidürak oro.
Etzaudiala seküla deus egin gabe, bena edo
irakur ezazü, edo izkiriba, edo othoi mihiz, edo
ezpiritüz, edo zerbait, komünaren hun denik
egizü.
Haregatik khorpitzaren triballiek ezagützereki egin behar die, eta orok eztütie hurak hartü
behar.
5. Komün eztiren gaizek eztie kanpuan erakutsi behar: ezi segürago da, gihauri so daudian
gaizen segretki egitia.
Gogua emazü hargatik, herebezti etziren
komünaren gaizetan, eta zihaurenetan agüdo:
bena zure egin bidiari so daudian gaiza manhatiak osoki eta leialki egin dütükezünian, thenpora haboro baratzen bazaizü, sar zite zihaur beithan, zure debozioniak galthatzen dian bezala.
Eztitake oro gaiza batetan triballa:bena bata
baten, bestia besten abantallusago da.

Thenporaren untsa jitiaren araur, debozionen
khanbiatziak ere plazer egiten deikü; zeren gozo
haboro edireiten beitügü batetan besta egünez,
eta bestetan astegünez.
Batzen beharra dügü tentatü girenian, eta
bestena bakian, eta phausian girenian.
Batzetan gure phensamentiaren etxekitia
dateke gure gogoko, triste girenian, bestetan
aldiz Jinkuaren alagrantziaz gozatzen giratekianian.
6. Besta handien jitiari, arraberritü behar dira
debozione hunak, eta saintien sokhorria sü
habororeki galthatü.
Bestatik bestala hartü behar dütügü gure
deseñ hunak, ordian mündü huntarik jalki, eta
eternitateko bestan sarthü behar beikünü bezala.
Hartakoz thenpora sainthü hetan behar dügü
arrankürareki adelatü, debotkiago maneiatü, eta
gure egin bidia oro hersikiago konplitü; berhala
gure triballien soldata Jinkuaganik ükhen behar
beikünü bezala.

7. Eta lüzatzen badü guri haren emaitia, sinhets dezagün ezkirela aski untsa adelatü, eta
eztügüla merexitzen orano gloria hañ handi,
thenpora señalatian, gü beithan agertüren den
hura: gitian arren iseia hiltziala hobeki adelatzera.
Dohatsü da zerbütxaria (dio Lukas Ebanjelistak) zuñ bere bürzagiak jin datekianian iratzarririk edirenen beitü, segürtatzen zütiet bere huntarzün ororen gañetik ezar eraziren diala.

XX. KAPITÜLIA
Ixiltarzünaren eta ihur gabe izatiaren
amuriuaz.
1. Txerka ezazü zure bizitziaren xehe ikher-

tzeko thenpora propi bat, eta Jinkuak egin
deitzün huntarzünetzaz orhit zite ardüra.
Eitz itzazü berrikeriak, irakur ezazü gaiza
bihotzaren dolümenez, egitekoz beno, hobeki
behatzeko hun direnak.
Zure büria soltatzen badüzü elhesta soberakinetarik, horrat aurerhetan juaitetarik, eta mündian berri lasterkatzen direnen entzütetik, edirenen düzü thenpora aski propirik, ezpiritüzko
othoitzetan egoiteko.
Saintien handienak, gizonen konpañetarik,
ahal zitianian, hürrüntzen ziren, eta haitatzen
zien, Jinkuaren segretki zerbütxatzia.
2. Nurbaitek erran ükhen dü, gizonen artian

izan nizan ordü oroz, gütiago gizon etxerat ützü-

li izan niz. Hori da ardüra borogatzen dügün
gaiza bat, nuiz ere elhesta lüzetan laket beikira.
Ehiago da erras ixilik egoitia, eziez elhetan
hütsik ez egitia.
Ehiago da etxen gorderik egoitia, eziez kanpuan bere büriaren behar den bezala begiratzia.
Nur ere arren bizitze ezpiritualaren jardiestera iseiatzen beita, harek Jesüseki behar dü gizonen biltzarrünetarik hürrüntü.
Ihur ezta següranzareki agertzen gorderik
gogo egoiten dakiana baizik.
Ihur ezta següranzareki mintzatzen, plazereki ixilik egoiten dena baizik.
Ihur ezta següranzareki besteren gehienia
rten, besten pian gogotik egoiten dakiana baizik.
Ihurk ezta següranzareki manürik emaiten,
besteri untsa obedient izaten ikhasi dianak baizik.
3. Ihur ezta següranzareki alageratzen, kontzentzia hun baten jakilegua bere beithan diana
baizik.
Saintien segürantza hargatik, bethi Jinkuaren
lotsaz betherik izan da.

Eta zunbat ere grazia eta berthüte handiez
argitü beitziren, etzien gütiago arranküra, eta
ümilitate bere beithan.
Gaixtuen següranza aldiz, ürgüllütik, eta bere
bürietan dien sinhestetik jalkiten da, eta azkenian beren inganiotan ützültzen da.
Eztezazüla seküla mündü huntan har segürantza oso bat, zunbat ere fraide hun baten, edo
ermitha debot baten üdüria beitüzü.
Ardüra gizonez hobenik ustezütienak,
galdü izateko danjerik handienian izan dira, konfidantxa handiegia bere bürietan zielakoz.
Hartakoz henitxen hobiago da eztitian osoki
tentazionerik gabe izan, eta hen atakarzünak
sendi ditzen; beldürrez ürgülliala eror ditian edo
ere sobera nabasiki kanpotiko konsolazionetarat
okher ditian.
O behinere alagrantzia igaraiten den bat
txrka eliruana, behinere mündü hunez kasürik
egin gabe leguena; ala beiloro harek bere kontzentzia hunik begira!
O nurk ere khen belitzake arranküra banuak
oro, eta salbamentüko eta zelüko gaizetan baizik
4.

gogua ezartzen elianak, Jinkuatan bere esparantxa oro phausatzen lialarik; ala beiliro harek
bake eta phausü handi bat goza!
5. Ihurk eztü merexitzen zelüko konsolazio-

nia, ikhasten ezpadü bihotztoiki, zer den barnetiko dolümena.
Nahi badüzü bihotziala drano sar erazi zure
dolümena, sar zite zihaur beithan, eta aparta
itzazü mündüko herotsak, eskritüra saintak
diuan bezala; zien ohetan iratzarririk etxeki ezazie bihotzeko dolümena. Zure xoxan barnen edirenen düzü, kanpuan hanitxtan gal ziniruana.
Xoxa ardüra han egoitez ezti gerthatzen da,
gaizki aldiz begiratzen denian, debeia erazitzen
gütü; hunialat ützültzen hasten zirenian, ardüra
han egoiten bazira, eta hura untsa begiratzen
badüzü, gerualat maithagarri zaikezü, eta edirenen düzü han konsolazione ezinago maithagarri
den bat.
6. Arima debotak profeitatzen dü, ixilik eta

phausian daguelarik, eta ikhasten dütü eskriptüra saintaren segretiak.

Han edireiten dütü nigarren turrustak, zuñtzaz bere büria xahatzen eta garbitzen ahal
beitü: amurekatik bere kreazaliaren hanbatenaz
adixkidiago gertha ahal dadin, zunbatenaz mündüko herots oratarik hürrünago egoiten beita.
Nur ere othian bere ezagünetarik, eta adixkidetarik hürrüntzen beita, hareganat Jinkua bere
aingürieki hüllantüren da.
Hobe da gorderik egoitia, eta bere arimaz
arranküra ükheitia, eziez harez kasürik egin
gabe miraküllü egitia.
Gaiza laidable bat da bekhanki kanporat jalkitia, bere büriaren ez erakustia, eta beste gizonen ikhusi nahirik ez ükheitia.
7. Zeren ikhusi nahi düzü, ezin jüstoki ükhei-

ten ahal düzün gaiza? mündia igaraiten da, eta
haien desireküntiak.
Aragiaren inbeiek paseia erazitzen gütie,
bena oren bat igaren denian, zer hantik ekharten
düzü, kontzentziaren phezütarzün bat, eta bihotzaren barreiarzün bat baizik.

Jalkite alagera batek, ützültze triste bat ardüran erakharten dü, eta arrats argi bat biharümen
goiz ülhün bat.
Gisa berian aragiaren alagrantziak oro eztiki
sartzen dira, bena azkenian üsükiten die eta hil
erazitzen.
Zer ikhus dirozü bestetan, heben ezin ikhus
dirozünik? haur düzüla zelia eta lürra, eta elementak oro, ezi hetarik gaizak oro egin izan
dütüzü.
8. Zer bestetan ikhus ahal dirozü ekhiaren
pian lüzaz iraiten ahal dianik?
Uste düzü heltü bada aseziatüren zirela,
bena hortara ezin heltzen ahal zira.
Gaizak oro zure aitzinian ikhus zintzakian
ordian, zer lizate bista bano bat baizik.
Goiti itzazü zure begiak Jinkuaganat, eta
othoi ezazü pharka ditzazün zure bekhatiak, eta
zure laxükeriak.
Eitz itzazü gaiza banuak jente banuer, eta
zure gogua etxeki ezazü Jinkuak eman deitzün
manier.

Zerra ezazü zihaurtan gaña zure bihotzeko
bortha, eta dei ezazü zihaurganat Jesüs zützaz
maithatia.
Egon zite hareki zure xoxan, zeren ezpeitüzü
bestetan hañ bake handi bat edirenen.
Jalki izan ezpazina, eta ezpazünian deusere
berrietarik ikhasi, hobekiago egon zinantekian
bake hun batetan: bena berrien ikhasten plazer
hartzen hasiz geroz, hantik behar dizü zure bihotzaz thürbürarzün zunbait soferitü.

XXI. KAPITÜLIA
Bihotzeko dolümenaz.
1. Nahi bazira debozionian aitzina juan, Jinkuaren lotsa bihotzian ükhen ezazü, eta ez zure
büriari sobera libertate eman: bena brida itzazü
zure zentziak oro, eta etzitiala enjogi izan erhokeriazko alagranzietara.
Kostüma zite, bihotzeko dolümenaren maite
ükheitera, eta edirenen düzü debozionia.
Bihotzeko dolümenak ager erazitzen diküzü
hanitx huntarzün, laxükeriak berhala gal erazitzen beitezkü.
Estonagarri da, nula gizona seküla mündü
huntan osoki alageratzen ahal den, untsa ezagützen badü bere desterriaren lekhia, eta zunbat
danjerez üngüratürik daguen haren arima.
2. Gure bihotzeko arhintarzünak, eta phetxen
laxükeriaz unhetsiak, ezteizkü üzten senditzera
arimaren doloriak: hartakoz ardüra banoki erri

egiten dügü, nigar jüstoki egin behar günükian
thenporan.
Ezta, ez libertate egiazkorik, ez alagrantzia
hunik, kontzentzia xahü Jinkuaren lotsa dianian
baizik.
Dohatsü da, bürreiarzünaren erakharliak
apartatzen, eta bere bihotza dolümen saintü
batez biribilkatzen ahal diana.
Dohatsü da, bere kontzentzia theyützen, edo
phezützen dien gaizak oro, bereganik hürrüntzen dütiana.
Korajuski gerla egin ezazü, kostüma hun
batez gaixto bat garhaitüren düzü.
3. Balin badakizü gizonen eizten, hek zü eitziren zütie nahi düzünaren egitera.
Besteren egitekuetzaz eztezazüla har ezagützerik, eta jente handienetzaz phürü eztüzüla
arrankürarik.
Zihaurtan gañen etxekazü bethi begia, eta
beste persona maite dütüzünak oro beno lehen,
orhit ezazü zure büria bere eginbidiaz.
Etzitiala triste, gizonen süstengiaren ükhen
gabez: bena hasperen egin ezazü zeren etziren

gobernatzen, Jinkuaren zerbütxari batek, eta
fraide debot batek behar lükian bezañ beste
argireki, eta huntarzüneki.
Ardüran hobiago, eta segürago da, gizonaz
eztian mündü huntan konsolazione hanitx, prinzipalki aragiari so daudianetarik.
Gihaurk dügü falta, ezpadütügü zelükuak
ükheiten, edo bekhanki borogatzen badütügü:
zeren kanpotiko banuak ezpeitütügü osoki eizten, ez-etare bihotzeko dolümena txerkatzen.
4. Ezagüt ezazü eztüzüla merexitzen zelüko
konsolazionia; bena bai lehenago thürbürarzün
hanitx.
Nuiz ere gizona bihotzeko dolümenian osoki
sarthü beita, ordian mündü haur oro greugarri,
eta kharats zaio.
Gizon pherestü batek dolümenian sartzeko,
eta nigar egiteko aski beharrüne edireiten dü.
Ezi ala dezan bere büria ikher, ala bere proximua ikhus, badaki heben ihur ezin bizitzen dela
thürbürarzün zunbait gabe, eta zunbatenaz hersikiago bere büria ikhertzen beitü, hanbatenaz
dolümena handiago düke.

Gure bihotzeko dolümenaren, eta hasperen
jüstuen beharrüniak dira, gure bekhatiak eta
biziuak, zuñtzaz gisa batez üngüratürik beikaude, nun bekhanki pensamentian zelüko gaizak
etxekiten ahal beitügü.
5. Orhit bazinte ardürago hiltziaz, eziez biziaren lüzetarzünaz, düda gabe sü habororeki
hunialat ützül zinteke.
Bihotzian ere erabil bazintza ifernüko, edo
pürgatorioko jin behar dien phenak; uste dit
gogo hunez triballia, eta doloria süstenga zintiruala, eta garatztarzünen baten ere lotsarik
etzünükiala.
Bena zeren gaiza hoiek bihotzialat ezpeitira
igaraiten, eta orano maite beitütügü eztitarzünak: hartakoz hotz eta osoki herabezti egoiten
gira.
6. Hanitxetan ezpiritiaren flakeziak, khorpitz
miserable haur plañi erazitzen dü hañ arhinzki.
Othoi ezazü arren ümilki Jinkua; eman dizazün bihotzeko dolümenaren ezpiritia, eta errazü
profetareki. Haz nazazü, Jauna, negarren ogüraz,

eta nigarrak bere doian edan erazi erakuzadatzü.

XXII. KAPITÜLIA
Gizonaren miserien ezagütziaz.
1. Nun nahi beita ziren, nurat nahi beita juan
zitian, miseriaz betherik zira, Jinkua ganat ezpazira ützültzen.
Zeren nahasten zira, egitekuak zure gogara
juaiten ezpadira? nur da gaiza oro berak nahi
dütian bezala dütiana? ez zü, ez ni, ez-etare
lürren gañen gizonik batere.
Ezta mündü huntan gizonik, phena, edo thürbürarzün gabe denik, lizan ordian errege, edo
aita saintü.
Zuñ da hobekien dena? düda gabe Jinkuagatik zerbait soferi ahal diruana.
2. Hanitx

flakük dioie, soizie zuñen bizitze
huna kharreiatzen dian gizon harek; zuñen aberats, zuñen handi, zuñen photerus eta gora den.
Bena goiti ezazü zure gogua zelüko huntarzünetarat, eta ikhusiren düzü, hun thenporal hoiek
eztirela deusere, ezin iraiten diela, eta plazer

beno haboro phena emaiten diela; zeren ezin
seküla arranküra, eta lotsa gabe gozatü izaten
beitira.
Ezta gizonaren dohatsütarzüna, hun thenporalen mükürri gaintika ükheitia, bena aski dü
bere doiaz.
Egiazko miseria bat da, lürren gañen bizitzia.
Zunbatenaz gizona bizitze ezpiritualari estekatiago nahi beita; hanbatenaz mündü huntako
bizitzia kharatsago gerthatüren zaio; zeren
hobeki senditüren beitütü, eta klarkiago ikhusiren bere bihotz gastatiaren phetxak.
Ezi jatia, edatia, bellatzia, lotzia, phausatzia,
triballatzia eta gañerako natüraren beharrünen
pian izaria, egiazki miseria bat da, eta tristezia
bat persona debot baten, zuñ gogotik solt nahi
beilizate izan bekhatü orotarik.
3. Eta egiazki, mündü huntan, khorpitzaren

beharrüniak phezü handi bat dira, gizon saintüki
bizi nahi denarentako.
Hartakoz profetak Jinkua othoitzen dü, plazer
dian hetarik soltatü, erraiten deiolarik. Libra
nazazü Jauna ene beharrünetarik.

Bena desditxatü dira, bere miseria ezagützen
eztienak, eta desditxatiago orano, bizitze miserable, eta gastatü haur maite dienak.
Ezi hañ beste zunbaitek hura besarkatzen die
(zunbat ere nekez bizitzeko behar dütien gaizak
tribellatzez, edo amuina galthatzez ükheiten beitüzie), nun heben bethi bizi ahal balite, ezpeitükeie Jinkuaren erresomaz axolik batere.
4. O arima infidel, eta zentzü gabiak, zuñ
lürreko gaizetan hañ barna beitaude, nun ezpeitie gozorik hartzen, aragiaren gogarako diren
gaizetan baizik.
Bena miserabliak orano bere azkentzian senditüren die garratzki, zuñen xar eta ezdeus den,
hek maite ükhen dien gaiza.
Saintiek, eta Jesü-Kristen adixkide debotek
orok aldiz, eztie goguarik eman aragiari plazer
egiten zien gaizer, ez-etare mündü huntan fama
handi ziener, bena hen intenzionia, eta esparantxa oro, benoz beno benozago eternitateko huntarzünetarat hedatzen zen.
Hen desira oro goiti igaiten zen, gaiza ezin
ikhus, eta bethi irañ behar dienetarat: beldürrez

mündü huntako gaizen amuriuak pe huntarat
thira litzan.
5. Eztüzüla nahi berthütian aitzinatzeko esparantxa galdü, ene anaie maitia, orano badüzü
thenpora, eta thenoria hun düzü.
Zeren nahi düzü biharümeniala igorri zure
deseñ huna. Jaiki zite, eta instantian has zite; eta
errazü, orai düzü zerbaiten egiteko, orai düzü
gerla egiteko thenpora, orai düzü hunialat ützültzeko oren huna.
Nuiz ere phenetan, eta thürbürarzünetan beitzira, ordian düzü, zerbaiten merexitzeko thenpora.
Behar düzü sütik, eta huretik igaren arrafreskua ükhen beno lehen.
Zihauri bortxa egiten ezpadüzü, eztüzü biziua
garhaitüren.
Khorpitz erorkor haur kharreiatzen dügüno,
eztiteke izan bekhatürik gabe, ez-etare bizi
debeiarzün, eta dolore, gabe.
Gogo hunez har giniro, miseria orotarik phausia: bena bekhatiaz galdü geroz inozenzia,

lürrian ezin ükheiten dügü egiazko dohatsütarzüna.
Hartakoz pazentzia ükhen behar dügü, eta
egürüki Jinkuaren meserikordia, inikitate haur
iaren dadin artio, eta biziak hiltzia irets dezan
artio.
6. Ala beita gizonen flakezia handi, eta bethi
biziuetarat erortoki!
Egün kofesatzen dütüzü zure bekhatiak, eta
bihar arzara egiten dütüzü bekhatü berak.
Orai hartzen düzü gogua emaiteko deseñ
huna, eta oren baten bürian ari zira, deseñik
batere hartü ezpeitzünü bezala.
Arrazureki arren gihaur ümiliatzen ahal gira,
seküla banitaterik hartü gabe, hañ erorkor, eta
lerrakor girenen gañen.
Laxükeriak ere gal erazitzen ahal deikü, graziaren moianez, nekez triballü handireki, jardietsi günian gaiza.
7. Zer izanen da gützaz azkenian, hatsarrerik

gora hañ ephel girenian.

Ala beikira desditxatü, hula phausialat nahi
bagira arrimatü, bakia eta segürantza beikünü
bezala! Zunbat ere, gure bizitze orotan, saintütarzünaren herexarik batere ezpeita ageri.
Untsa beharra günüke, orano berriz erakuts
lizagien bizitze huna, komentietan sarthü berrier
bezala: jakiteko balizatianez, gure hunialat khanbia erazitzeko zerbait esparantxa, edo guri berthütian zunbait profeitü handiagoren eragiteko.

XXIII. KAPITÜLIA
Hiltziaren ardüra goguan ükheitiaz.
1. Thenpora llabürretan barnen zurekilankuak
egin dikezü; so egin ezazü, eia nula ziren zihaur
beithan: egün gizona ageri da, eta bihar ez, eta
begien aitzinetik jalkiz geroz, gogotik ere berhala jalkiten da.
Ala beita gizonaren bihotza lanphüts, eta
gogor: oraiko gaizer baizik eztezan goguarik
eman, eta jin behar direnak eztitzan hobeki
ikhus!
Egün hil behar beitzünü bezala, gobernatü
behar zünüke, zure obra, eta phensamentü orotan.
Etzünüke hiltziaren lotsa handirik zure kontzentzia xahü bazünü.
Hiltziari beno, bekhatier ihesi egitia hobe
lükezü.
Egün prest ezpazira, nula zirate bihar, biharko egüna eztüzü segür, eta zer dakizü, eia zuretako datekianez.

2. Zer profeitü da, lüzaz bizitzia, hunialat
aphür ützültzen bagira?
Elas! bizitze lüze batek eztütü bethi gure faltak hertzen; bena bai ardüran emendatzen.
Jinkuak baletsa, egün bakhoitz batez, untsa
bizi izan ginen mündü huntan!
Hanitxek hunialat ützüliz gerozko urthiak
khuntatzen dütie; bena hobetü direla, hargatik
ezta hanbat ezagün.
Zunbat nahi beita ikharagarri den hiltzia,
heltü bada damügarriago dükezü, lüzaz bizitzia.
Dohatsü da, bere hiltziaren orena bethiere
begien aitzinian etxekitzen diana, eta egün oroz
untsa hiltzera adelatzen dena.
Ihur ikhusi badüzü behinere hiltzen, orhit
zite, bide beraurtarik behar dükezüla igaren zuk
ere.
3. Goizan uste ükhen ezazü, etzirela arratsia-

la heltüren.
Eta arratsa jin datekianian, eztüzüla uste,
biharümen goiziala heltüren zirela.

Izan zite arren bethiere prest, eta bizi zite
gisa batez, nun hiltziaz etzitzan uste gabian
atzaman.
Hanitx sübitoki, eta inprobistiki hiltzen dira,
ezi Jinkuaren semiak, gütienik ihurk uste dianian,
jin behar dü.
Azken oren hura jin datekianian, beste sendimentürik ükheiten hasiren zira, zure bizitze igarenaz, eta dolore handi bat ükhenen düzü, zure
ezaxolatarzün, eta laxükeria orotzaz.
4. Ala beita dohatsü, eta abisatü, orai bizitze-

ra iseiatzen dena, hiltzeko orenian ediren nahi
lizatian bezala!
Ezi mündiaren osoki mesperetxatziak, berthütetan juaiteko desirkünte süz bethiak, gaizen
hunian ezarteko amuriuak, penitenziaren tribailliak, obedenziala berhala prest izatiak, bere
büriaz kasürik ez egitiak, eta Jesü Kristen amurekatik zer nahi beita gaitzen soferitziak, emanen
deie hiltze hun baten egiteko konfidantxa handi
bat.

Osagarritan zireno, hanitx obra hun egiten
ahal düzü; bena eritü ziratekianian, etzikit zer
eginen ahal düzün.
Aphür eritarzünetarik hobetzen dira, orobat
bidaje hanitxetan dabiltzanak, bekhanki saintützen dira.
5. Eztezazüla konfidantxarik har zure adixkidetan, eta askazi hüllanetan, ez-etare gerualat
igor zure salbamentia: zeren zük uste düzün
beno lehen ahatzeren beitzira gizoner.
Hobe da orai, ordia hun deno, bilkhüra egitia,
eta zelialat zunbait obra hunen aitzina igortia,
eziez besteren sokhorrian esparantxa ükheitia.
Ezpalinbadüzü orai zure büriaren arrankürarik, nurk ükhenen dü gero zuretako.
Orai dira memento ezinago preziatiak, orai
dira salbamentüko egünak, orai da thenpora
guretako hun dena.
Bena elas dolü eragingarri da! eztezazün
hobeki enplega thenpora, zuñtan bizitze eternala merexi ahal beitziniro!

Jinen düzü ordia, zuñtan egün bat, edo oren
bat desira beitziniro, hunialat ützültzeko, eta
etzikit ükhenen düzünez.
6. Eia bada ene maitia, ikhus ezazü, zuñen

danjer handitik, eta zuñen lotsa ikharagarritik
libra dirozün zure büria, orai lotsan, eta hiltziaren beldürrian bizitzen zirelarik.
Iseia zite orai gisa batez bizitzera, nun hiltzeko orenian lotsa beno haboro alagrantzia ükhen
ahal dezazün.
Ikhas ezazü orai mündiari hiltzen, ordian has
zitian Jesü Kristeki bizitzen.
Ikhas ezazü orai gaizen ororen mesperetxatzen, ordian Jesü Kristeganat threbükü gabe juan
ahal zitian.
Orai penitenziaz gaztiga ezazü zure khorpitza
ordian konfidantxa segür bat ükhen ahal dezazün.
7. Ah erhua; zeren phensatzen düzü lüzaz
biziren zirela, egün segürik batere eztüzünen
gañen.

Ala beitira hanitx, bizitze lüzian inganatü izan
direnak, eta uste gaberik arimak khorpitzetarik
jalki zaitzenak!
Zunbatetan entzün düzü erraiten, halakua
arma kolpü batez hil izan dela, hulakua itho zela,
batak lekhü gora batetarik eroririk büria hautse
ziala, bestiari jaten zelarik hatsa jalki zeiola, eta
bestiak jokhatzen zelarik bere azken hatsa thiratü ziala.
Batzak süyaz, bestiak armetzaz, bestiak üzürriaz, bestiak uhuñkeriaz mündü huntarik bestialat juan izan dira, eta hala ororen azkentzia hiltzia da, eta gizonen bizia, itzal bat bezala, berhala igaraiten da.
8. Nur zützaz orhitüren da, zü hil ziratekia-

nian, eta nurk Jinkua othoitüren dü zuregatik.
Egizü egizü orai, ene maitia, egiten ahal
düzüna oro: zeren ezpeitakizü nuiz hilen ziren,
ez-etare zer hil unduan jarraikiren zaizün.
Thenpora düzüno bil itzazü aberastarzün ezin
hiltzen direnak.

Salbamentiaren baizik eztezazüla phen mentürik üken, ez-etare arrankürarik, Jinkuaren gaizetaz baizik.
Egitzü orai adixkidiak, saintiak uhuratzen, eta
hen obrak imitatzen dütüzülarik; amurekatik
bizitze huntarik jalki ziratekianian, hek egoite
eternalian batzarre hun bat egin dizazien.
9. Bidejant bat, eta arrotz bat bezala lürren
gañen zure büria etxeki ezazü, eta mündüko egitekuetan axolik ükhen eztian bat bezala.
Begira ezazü zure bihotza, arrankürarik gabe,
Jinkuaganat goititürik; zeren ezpeitüzü egoite
bethi iraiten dian bat.
Harat zure othoitziak, eta egün oroz egiten
dütüzün hasperenak eta nigarrak igor itzazü;
amurekatik zure arimak, hil unduan, Jinkuaganat
dohatsüki garaitia merexi dezan hala biz.

XXIV. KAPITÜLIA
Azken jüjamentiaz eta bekhatoren
phenetzaz.
1. So egizü, gaiza orotan, zure azkenziari, eta
zer gisaz, egonen ziren jüje garratz haren aitzinian, zuñentako ezpeita deus estalirik, zuñ presentez, ezpeita apaisatzen, eta zuñek ezpeitü,
gaxotzen direnez, kasürik egiten; bena jüsto
dena jüjatüren beitü.
O bekhatore erho, eta ezinago miserable
izana! zer ihardetsiren dük, Jinko hire bekhatiak
oro dakitzanari; ikhara aguenen gañen gizon
khexü den baten aitzinian?
Zeren eztük aitzinetik ikhusten, eztela ihur
azken jüdiziozko egünian besteren, ez gaxotziaz,
ez süstengatziaz baliatüren, bena bat bedera
aski karga handia datekiala beraurentako.
Orai, hire triballia balius dük, hire nigarra Jinkuak hunetako hartüren dik, hire hasperenari
behatüren dük, eta hire doloriak arima sendotüren, eta garbitüren deik.

2. Egiazki pazient den gizon batek, heben
Pürgatorio handi, eta balius bat igaraiten dü;
nuiz ere, laiduen unhestiareki, haboro dolore
beitü, besteren gaixtokeriaz, eziez bere laido
hartziaz, zuñek, berauri gaizki egilen, Jinkua
gogotik othoitzen beitü, eta bihotzetik faltak
pharkatzen, zuñek pharkamentü esketzeko,
berankeriarik ezpeitü egiten, zuñ ekharriago
beita, bester dolü egitera, eziez bere büriaren
khexa erazitzera, zuñ bere büriari bortxa egiten
dialarik, iseiatzen beita, ezpiritiaren nahiküntetara, aragiaren osoki erakhartera.
Hobe da orai, bekhatien xahatzia, eta biziuen
trenkatzia, eziez gero xahatzeko eiztia.
Egiazki gure büriak inganatzen dütügü, aragiaren dügün amurio gaixtuaz.
3. Zer besterik sü harek iretsiren dü, zure
bekhatiak baizik.
Zunbatenaz hobeki orai, zure büriari maniak
egiten beitütüzü, aragiaren nahikünter jarraikiten zirelarik; hanbatenaz lüzazago phenetan iza-

nen zira, eta erre izateko sügei habororen biltzen
ari zira.
Zertan ere gizonak bekhatü egin beitüke,
hartan berian garratzkiago gaztigatü izanen da.
Han herabeztiak süzko akhüllü eli batez akhüllatü izanen dira, eta gormantak gose eta egarri
handi batez eskerniatü.
Han lüxüriusak, eta plazeren maithazaliak
phike hurtüz, eta sofre ürrintzüz flanbatü izanen
dira, eta hor errabiatü eli batez bezala, doloriaren handiz, txanpa eginen die inbidiusek.
4. Biziorik eztate batere, bere phena suertia

eztükianik.
Han ürgüllütsiak ahalkez hurtüren dira, eta
abariziusak praubezia ezinago miserable batek
tinkatürik etxekiren dütü.
Han oren bakhoitz baten pean phena mingarrago date, eziez heben ehün urtheren penitenzia ezinago garratza.
Han damnatiek eztie ükhenen, ez phausurik,
ez konsolazionerik batere: heben aments ütsarte
zunbait ihurk zunbait ordüz ükheiten dü, eta
adixkiden konsolazionetzaz gozatzen da.

Orai arranküra, eta dolümen zure bekhatietzaz ükhen ezazü; amurekatik, azken jüdiziozko
egünian, zelialat juan behar dieneki, segürantzan izan zitian.
Ezi, ordian jüstuak koraje handi bateki agertüren dira, dolore, eta phena soferi erazi deienen
kuntre.
Orai ümilki besteren jüjamentien pian daguena, ordian agertüren da besten jüjatzeko.
Ordian praubiak, eta ümilak konfidantxa
handi bat badüke, eta ürgüllütsia kantu orotarik
ikharatüren da.
5. Ordian ageri izanen da, Jesü Kristen amurekatik erho, eta mesperetxatü izan dena, zela,
egiazko mündü huntako zühürra.
Ordian thürbürarzün pazenziareki soferitiak
plazer eginen dü, eta inikitatiak eztü ahua idekiren.
Ordian jente debotak alageratüren dira, eta
gaixtuak tristetüren.
Ordian alageratürenago da ihur, aragiaren
penitenziaz heziz, eziez bethi boxi hunez hazi
ükhen balin balü.

Ordian beztimenta xarrak eder dirateke, eta
ederrak ülhün.
Ordian laidatürenago düzü xoxa txipi xar bat,
eziez gaztelü ürrhestatü bat.
Ordian pazentzia fermo batek haboro plazer
eginen dü, eziez mündüko photere orok.
Ordian goratürenago da obedienzia sinple
bat, eziez mündü huntako finaziak oro.
Ordian alageratürenago dü kontzentzia
xahü, eta hun batek, eziez filosofiaren jakite barnak.
Ordian haboro phezatüren dü aberatstarzünen mesperetxiak, eziez mündü huntako jenten
ororen tresaurak.
Ordian haboro konsolazione dükezü, Jinkuaren untsa othoitüz, eziez zure khorpitzaren boxi
hunez haziz.
Ordian haboro plazer dükezü, ixilik egonez,
eziez elhe hanitx erranez.
Ordian haboro balia dikezie obra saintiek,
eziez hitz ederki erranek.
6.

Ordian bizitze hersia, eta penitenzia garratza
maithagarriago dükezü, eziez lürreko plazerak
oro.
Ikhas ezazü orai min txipien soferitzen,
ordian handiaguetarik libratü izan ahal zitian.
Heben lehenik boroga ezazü, zer soferi dirozün gero. Ezin badirozü hañ min txipirik süstenga, nula soferitüren ahal dütüzü thormentü eternalak.
Hañ soferitze txipiak orai erreus erazitzen
bazütü, zer eginen die ordian ifernüko phenek?
Ezin egiazki bi alagrantzia ükheiten ahal
düzü, mündü huntan plazer hartzia, eta gero
Jesü Kristeki errege izatia.
7. Egün

huntara drano bethi uhuretan, eta
plazeretan bizi izan balin bazina; zer profeitü
hetarik idoki ziniro, instant huntan hiltzia hel
balekizü.
Oro dira arren banitate, Jinkuaren maite
ükheitia, eta haren zerbütxatzia salbü.
Ezi, zuñek ere Jinkua bere bihotz oroz maite
beitü, harek eztü lotsarik ez phenen, ez azken
jüjamentiaren, ez iferniaren: zeren amurio kon-

plitiak Jinkuaganat segürantzareki hüllant erazitzen beikütü.
Bena ezta miragarri hiltziaren, eta Jinkuaren
jüjamentiaren lotsa badü, bekhatian orano laket
denak.
Hun düzü hargatik, amuriuak ezin orano gaizkitik hürrünt erazitzen bazütü, aments, ifernüko
lotsak bara erazi zitzan.
Bena Jinkuaren lotsaz kasürik egiten eztiana,
ezta thenpora lüzaz hunian egonen ahal; bena
debriaren lazuetara llabürski eroriren da.

XXV. KAPITÜLIA
Gure bizitze ororen gaizkitik hunialat
ützültziaz.
1. Jinkuaren zerbütxian, guaitan beitzina
bezala, eta arrankürareki. bizi zitze, zeitera jin
ziren, eta zeren mündia kitatü düzün.
Etzüniana hori egin, Jinkuareki bizitzeko, eta
gizon ezpiritual bat gertha zintian amurekatik.
Ükhen ezazü arren zure profeitiarentako sü
handi bat, zeren thenpora llabürretan barnen,
zure triballien phakia ükenen beitüzü; eta eztükezü haboro zure üngürünetan, ez lotsarik, ez
dolorerik.
Aphür bat orai triballatüren zira, eta edirenen
düzü phausu handi bat, edo hobeki erraitera,
alagrantzia bethi iañen dian bat.
Leialki, eta süreki, zure eginbidiak egiten
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Jesu-Kristen imitazionia - 4
  • Parts
  • Jesu-Kristen imitazionia - 1
    Total number of words is 3691
    Total number of unique words is 1673
    14.6 of words are in the 2000 most common words
    23.1 of words are in the 5000 most common words
    27.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 2
    Total number of words is 3697
    Total number of unique words is 1564
    14.7 of words are in the 2000 most common words
    23.7 of words are in the 5000 most common words
    28.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 3
    Total number of words is 3688
    Total number of unique words is 1611
    15.0 of words are in the 2000 most common words
    23.7 of words are in the 5000 most common words
    28.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 4
    Total number of words is 3735
    Total number of unique words is 1629
    16.5 of words are in the 2000 most common words
    25.2 of words are in the 5000 most common words
    30.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 5
    Total number of words is 3752
    Total number of unique words is 1536
    14.5 of words are in the 2000 most common words
    22.9 of words are in the 5000 most common words
    27.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 6
    Total number of words is 3742
    Total number of unique words is 1536
    16.2 of words are in the 2000 most common words
    24.1 of words are in the 5000 most common words
    28.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 7
    Total number of words is 3692
    Total number of unique words is 1594
    14.9 of words are in the 2000 most common words
    22.5 of words are in the 5000 most common words
    27.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 8
    Total number of words is 3699
    Total number of unique words is 1648
    14.5 of words are in the 2000 most common words
    22.7 of words are in the 5000 most common words
    26.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 9
    Total number of words is 3714
    Total number of unique words is 1600
    14.6 of words are in the 2000 most common words
    23.1 of words are in the 5000 most common words
    28.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 10
    Total number of words is 2519
    Total number of unique words is 1221
    16.2 of words are in the 2000 most common words
    25.7 of words are in the 5000 most common words
    30.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.