Jesu-Kristen imitazionia - 10

Total number of words is 2519
Total number of unique words is 1221
16.2 of words are in the 2000 most common words
25.7 of words are in the 5000 most common words
30.7 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
Hantik heltzen düzü orano konplitü izatiaren
bidia ezagützen düdalarik, eta aski klarki ikhusten, zer gisaz gobernatü behar düdan: nihauren
gaxtotarzünaren pheziaz kargatürik, ezpeitüt
ene büria goiti erazitzen gaizarik hoben direnen
egitera.
4. Ala beitüt, Jauna, ezinago zure graziaren

mengua handia, bai gaiza hunaren hasteko, bai
hartan aitzina juaiteko, bai-etare haren akabatzeko.
Ezi hura gabe deus etzirozüt egin, zütan aldiz
oro bazirotzkezüt, graziak azkartzen naialarik.

O egiazki zelüko ziren grazia, zuñ gabe deus
ezpeitira gure mereximentiak, eta gure natüraren propitajek deus ezpeitie izan behar pheretxatü.
Deus jakitek, deus aberastarzünek, deus
edertarzünak, edo azkartarzünak, deus ezpiritiak, edo untsa mintzatziak eztizie balia zure eretzian, Jauna, zure grazia gabe.
Ezi natüraren propitajiak, hunen eta gaxtuen
komün dütüzü: haitatien aldiz dohañ berhezia
düzü grazia, edo amuriua, zuñtzaz edertürik, eta
señalatürik direnian, merexitzen beitie bizitze
eternala.
Hañbestetara duazü grazia hunen goratarzüna, nun gero jinen diren gaizen jakitia, miraküllien egitia, eta zunbat nahi beita handi den Jinkuaren ezpiritüz ikhustia, deus ezpeitira hura
gabe pheretxatü izaten.
Haboroz haboro fedia, esparantza, eta beste
berthütiak etzaitzü maithagarri, karitatia eta
grazia gabe.
5. O grazia ezinago dohatsia, ezpiritüz praube, berthütez aberats erazizalia, eta hanitx

hunez aberats denaren bihotzez ümil izan erazizalia.
Ziauri jaits zite nitara, betha nazazü goizetik
gora zure konsolazioniaz; beldürrez eñhiaren
handitarzünak, eta ezpiritiaren idortarzünak ene
arima engoxa erazi dezan.
Othoitzen zütüt, Jauna, zure aitzinian grazia
ediren dezadan; ezi zure graziaz aski dit, natürak
desiratzen dütian gaizetarik, ez jardietsirik ere
batere.
Izanik ere tentatü, eta thürbürarzün hanitxz
eskerniatü, eztit lotsarik ükhenen, zure grazia
eneki den ber.
Hura düzü, ene azkartarzüna, hura eni konseillü eta sokhorri emailia.
Etsaiak oro beno photerusago düzü, eta
zühürrak oro beno zühürrago.
6. Hura düzü, egiaren bürzagisa, jakite hunaren erakuslia, bihotzaren argia, hersidüraren
konsolazionia, tristeziaren akazazalia, lotsaren
idokizalia, debozioniaren hazlia, nigarren erakharlia.

Zer niz hura gabe, zur idor bat baizik, eta
zañ, egoixteko baizik hun ezten bat.
Zure graziak arren, Jauna, bethi aitzinetik eta
undotik lagünt nazala, eta obra hunen egiteko
thaik gabe erphai etxeki nazala, hori galthatzen
deizüt, Jesü-Krist zure semiak hala biz.

LVI. KAPITÜLIA
Gihauren büriak eitzi behar
dütügüla, eta Jesü-Krist,
khürütxiaren kharreiatzian, imitatü.
1. Ene semia, zunbat ere zihaurganik jalkiren

ahal beitzira, hañbeste eneganat igarenen ahal
zira.
Hala nula kanpuan, ezdeus desiratziak, barneko bakia emaiten beitü; orobat barnetik bere
büriaren eiztiaz, Jinkuareki jüntatzen dü.
Nahi dit, zure büriaren konplitüki ene boronthatiala eizten ikhas dezazün, plañürik egin, eta
arrerraitekorik ükhen gabe.
Jarraiki zakitzat, ni nüzü bidia, egia, bizia.
Biderik gabe eztüzü ihur juaiten, egiarik gabe
eztizü ihurk ezagützen, bizirik gabe eztüzü ihur
bizitzen. Ni nüzü zü jarraiki behar zitzaion bidia,
sinhetsi behar düzün egia, eta esparantxa ükhen
behar düzün bizitzia.
Ni nüzü, gaxtotzen ezin den bidia erraiten
ezin den egia, eta mügarik eztian bizitzia.

Ni nüzü, bide ezinago xüxena, egia gehiena,
bizitze egiazkua, bizitze dohatsia, bizitze kreatü
izan eztena.
Egoiten bazira ene bidian, ezagütüren düzü
egia, eta egiak libratüren zütü, eta bizitze eternala jardietsiren düzü.
2. Nahi bazira bizitzian sarthü, begira itzazü

ene maniak.
Nahi badüzü egia ezagütü, sinhets nazazü.
Nahi bazira hunian konplitü izan, jal itzazü
oro.
Nahi bazira ene dizipülü izan, eitzazü zure
büria.
Nahi badüzü bizitze eternala gozatü, mesperetxa ezazü oraiko bizitzia.
Nahi bazira zelian gora izan, aphal zite mündian.
Nahi bazira eneki errege izan, kharreia ezazü
eneki khürütxia.
Ezi khürütxiaren zerbütxariek baizik, eztizie
edireiten salbamentiaren, eta egiazko argiaren
bidia.

3. Jesüs jauna, zeren zure bidia hersi den, eta

mündiaz mesperetxatü, emadazü grazia, haren
berauren mesperetxiareki, zure imitatzekua.
Ezi eztüzü zerbütxaria, bere Jauna beno
gehiago, ez-etare dizipülia, bere bürzagiaren
gañetiko.
Phena bedi zure zerbütxaria, zure bizitziaren
imitatzez; zeren hartan beitago ene salbamentia, eta egiazko saintütarzüna.
Hartarik kanpo, irakurten, edo entzüten dütüdan gaizak batek ere, ezitazie ez plazer, ez kontentamentü oso bat emaiten.
4. Ene semia, zeren horik beitakitzü, oro irakurtü beitütüzü: dohatsü izanen zira, egiten ere
balin badütüzü.
Nurk ere ene maniak beitakitza, eta hurak
begiratzen beitütü, hura da, ni maite naiana, eta
nik hura maite ükhenen düt, eta ene büria hari
erakutsiren deiot, eta eneki jar erazitzen düt ene
aitaren erresoman.

5. Biz hala egin, Jesüs Jauna, nula zük erran,
eta hitzeman beitüzü, eta Jinkuak datsala grazia
hori merexi dezadan.
Hartü dizüt, hartü zure eskütik khürütxia,
egariren dizüt, bai egariren dizüt hil artio, zük
nitan ezarri düzün bezala.
Egiazki fraide hun baten bizitzia khürütxe bat
düzü, bena bai pharadüsialat gidazalia ere.
Behin hasiz geroz, gibelialat ützültzia ezta
sori, ez-etare hasi izan denaren eiztia.
6. Eia bada, ene anaie maitiak, guatzan alkharreki, Jesüs gureki dateke.
Jesüsen amurekatik hartü dügü khürütxe
haur, Jesüsen amurekatik irañ dezagün, khürütxian azkentziala drano.
Gure ajütazale dateke, gure gida, eta aitzinetiko izan dena.
Haur dela gure erregia, gure aitzinetik ebilten
dena, zuñek guregatik gerla eginen beitü.
Jarraiki gakitzon bihotztoiki, herratziaren
ihurk eztiala lotsarik; prest gaudian korajuski
gerlan hiltzera, eta eztezagün thonarik eretxeki
gure gloriari, khürütxiari ihesi eginez.

LVII. KAPITÜLIA
Gizona eztadin izan sobera
deskorajatü zunbait faltatara erorten
denian.
1. Ene semia, egitekuak gaizki duatzanian,
pazentziak, eta ümilitatiak haboro plazer egiten
ditazie, eziez, nahi bezala duatzanian, konsolazione, eta debozione hanitxak.
Zure kuntre erran datekian gaiza txipi batek,
zeren tristetzen zütü?
Handiago izan baliz ere, eztünükian izan
behar alteratü.
Eitzazü arren igaraitera, eztüzü hori gaiza
berri bat, ez zuri heltü zaizün lehena, ez izanen
ere azkena, lüzaz bizitzen bazira.
Aski bihoztoi zira, deus nahi eztüzünik heltzen etzaizüno.
Konsellü hunik ere emaiten düzü, eta badakizü zure elhez besten korajatzen: bena uste
gabezko thürbürarzün bat zure borthala jin den

bezañ sarri, konsellia eta indarra mensten
zaitzü.
Gogua emazü, ardüra gaiza txipietan borogatzen düzün, zure flakezia handiari: orotrat ere
horik eta beste holakorik zerbait heltzen denian,
oro zure salbamentütako gerthatzen direla.
2. Jar zite bihotzez hobekienik dakizün bezala, eta halarik ere hunki bazütü, etzitzala haregatik deskoraja, ez-etare lüzaz aranküraz betherik
etxeki.
Ezpadirozü boztarioreki, mendrenetik pazentziareki soferi ezazü.
Nahi bada zure gogara ezten zerbait entzün,
eta zihaur beithan khexakeria zunbait sendi
dezazün; izan zite zure büriaren bürzagi, eta
eztezazüla eitz zure ahotik txipiak eskandalisa
litiruan, hitzik jalkitera.
Bertan, zütan sorthü den khexaddüra, ematüren düzü; eta graziaren jitiareki barnetiko doloria eztitarzünetara khanbiatüren düzü.
Orano bizi nüzü (ziozü Jaunak) prest zure ajütatzera, eta zuri kostümatü düdan beno konsola-

zione handiagorik emaitera, nitan fidatzen bazira, eta ni debotki izentatzen banaizü.
3. Ükhezü koraje, eta indar, adela zite soferitze handiago batetara.
Eztüzü oro galdü, nahi bada ardüra zure büria
eskerniatürik, eta garratzki tentatürik ediren
dezazün.
Gizon zira, eta ez Jinko, aragi zira, eta ez Aingürü.
Nula bethi egon ahal zinteke berthütiaren
heñ berian, Aingüria zelian, eta lehen gizona
lürreko pharadüsian egon eztirenen gañen?
Nik doloretan direnak eraikiten zitit, sendotzen dütüdalarik, eta ene jinkotarzünaren ezagütziala goiti erazitzen, bere flakezia ezagützen
dienak.
4. Biz, Jauna, zure hitza benedikatü eztia
beno enetako eztiago ena.
Zer egin niro ene thürbürarzün, eta hersidüra
hañ handi direnetan, zük, zure elhe saintietzaz,
azkar ezpanentzazü?

Salbamentiaren lekhü següriala hel nadin
ber, zer axola düt, nik soferitü dütüdan gaizen
hanitxtarzünaz eta handitarzünaz?
Emadazü azkentze hun bat; emadazü mündü
huntarik jalkite dohatsü bat.
Orhit zite nitzaz, ene Jinkua, eta juan erazi
nazazü bidexka xüxenaz zure erresomalat hala
biz.

LVIII. KAPITÜLIA
Guretako goregi diren gaizetzaz; eta
eztiela behar Jinkuaren jüjamentü
estalier sobera xehe txerkhatü.
1. Ene semia, begira zite, gaiza goretzaz, eta

Jinkuaren jüjamentü estalietzaz debadiotan sartzerik; zerentako haur eitzia, hura hartzia den,
hañ grazia handi batentako; eta zeren orano
haur tristeziaz hañ aphaltürik daguen, hura aldz
boztarioz, hañ untsa goratürik.
Horik gizonaren jakitia beno gorago diren
gaiza eli bat dütüzü: eta eztüzü ez arrazurik
batere, ez debadiorik, Jinkuaren jüjamentia
ikhertzen ahal dianik.
Nuiz ere arren etsaiak phensamentü horik
emaiten beiteitzü, edo orano gizon oro jakin
beharrek galtatzen deitzienian; ihardets ezazü
profetareki jüsto zira Jauna, eta xüxen düzü zure
jüjamentia.
Hulaxe ere bai, Jaunaren jüjamentiak egiak
dira, bere beithan jüstotarzüna dadüke.

Ene jüjamentien ihurk lotsa izan behar dü,
eta ez hurak ikhertü; zeren gizonen enthelegia,
ezin hetara heltzen ahal beita.
2. Eztüzüla orano arrankürarik, ez debadiorik

saintien mereximentietzaz; eia bata bestia beno
saintiago denez, edo handiago zelietako erresoman.
Holako gaizek ardüra sor erazitzen zitizie
debadio eta alterarzün banuak; ürgüllia, eta
banaloria ere hazten zitizie: nuntik jiten beitira
jeloskeriak; eta alkharren unhetsi nahi gabiak,
batak saintü bata, bestiak bestia, ürgüllüreki
iseiatzen direlarik, besten gañetik ezartera.
Bena holako gaizen jakin eta ikhertü nahiak,
eztü abantallarik batere erakharten, eta bai aldiz
saintier haboro desplazer egiten; zeren ezpeiniz
ni debadiuaren Jinkua, bena bai bakiarena; zuñ
bake, egiazko ümilitatian, beitago lehenago,
eziez bere büriaren goititzian.
3. Zunbait amuriozko zelo batez ekharriago

dira batzetrat, edo bestetrat sü handireki; bena
hori gizonetik lehen, eziez Jinkuaganik jiten da.

Ni niz, saintien ororen egilia, nik ükhen erazi
diezüt grazia, nik eman diezüt gloria.
Nik ezagützen zitit bat bederaren mereximentiak, nik aitzinetik eman ditzezüt ene eztitarzünaren beneditzioniak.
Nik thenporak oro beno lehen jakin dit, zuñ
ziren ene maitiak, nik hurak mündütik haitatü
zitit, hek ni beno lehen.
Nik deitü zitit, ene graziaz, eneganat jin erazi
ene miserikordiaz, nik gidatü zitit, hanitx gisatako tentazionetzaz.
Nik ixuri diezüt konsolazione ederrik, nik
eman direzüt ürrhenziala drano iraiteko grazia,
nik khoruatü dit hen pazentzia.
4. Nik ezagützen zitit lehena, eta azkena, nik

besarkatzen zitit oro, amurio ezin preziorik emaiten zaion batez.
Nik, ene saintietan orotan, laidatü izan behar
dit, nik, gaiza ororen gañetik, benedikatü izan
behar dit, eta uhuratü hetarik bat bederatan, salbatü izateko haitatü, eta hañ gloria handian,
ezarri dütüdanen gañen, hen aitzinetiko mereximentürik batere gabe.

Nurk ere arren ene saintü txipienetarik bat
mesperetxatzen beitü, harek eztü handia uhuratzen; zeren txipia eta handia nik eginik beitira.
Eta nurk ere ene saintietarik zunbaiti, zerbait
idokitzen beitü, eni nihauri idokitzen dü, eta
gañeratiko zelüko erresoman direner orori.
Oro karitatiaren oropiluaz bat dira: sendimentü bat die, gaiza bera nahi die, eta gaiza
bakhoitz batetan, alkhar maite die.
5. Ni orano (hanitxez gorago den gaiza bat

beita), bere büriak, eta mereximentiak beno
maitiago naie.
Ezi berak beno gorago altxatü izanik, eta
beraurien amuriotik elkhirik, oso osua ene maite
ükheitiala igaraiten dira, eta nitan gozamen konplitü bateki phausatzen.
Deusek ere eztiroketza, ez gibelt, ez aphal,
egia eternalaz betherik, sütan jarten direlakoz,
karitate ezin hiltzen denaren süyaz gorthürik.
Daudian arren gizon aragiari enjogi direnak,
saintien izatiaz, hitzik erran gabe, zuñek beraurien plazerak baizik ezpeitakie maithatzen.

Hek hertzen edo emendatzen zitizie hen laidoriuak, beren enjogidüraren araur, eta ez egia
eternalari plazent zaion bezala.
6. Hanitxentako jakin gabia da kausa, eta oro-

tan gainti, argi aphür ükhen dienentako, zuñek
arraroki beitakie, nurbaiten maithatzen, ezpiritüzko amistantxa osoki hun den batez.
Beren desir, eta amistantxa natüralak orano,
batzen, edo besten maithatzera, azkarki erakhartyen dütü, eta zer ere sendimentü beitie
lürreko gaizetzaz; hala ustekeria dükeie datekiala zelükoetzaz ere.
Bena bada hürrüntarzün ezin pareiatzen den
bat, jakin gabek ükheiten dütien phensamentien, eta Jinkuaren argiaz argitürik direnek, xehe
so eginez ükheiten dütienen artian.
7. Gogua emazü arren, ene semia, zure jaki-

tia beno gorago diren gaizetzaz mintza etzitian,
hen ikhasi beharrez; bena lehenago zure arranküra, eta ezpiritia etxeki ezazü; zelüko erresoman, nahi bada txipien txipienik, zure büria ediren ahal dezazün amurekatik.

Eta nurbaitek baleki, zuñ beste bat beno
saintiago lizan, edo handiagoren zelüko erresoman igaraiten den: zer profeitü lüke jakite hortarik, ezagütze horrek, ene aitzinian, haboro ümilia, eta ene laidorio handiaguetarat juan erazi
ezpaleza.
Haboro plazer Jinkuari egiten dü bere bekhatien handitarzünaz, bere berthüten txipitarzünaz, eta bere, saintien pherestütarzünetik, ezinago hürrün izatiaz gogua betherik etxekiten
dianak, eziez hen handitarzünaz, edo txipitarzünaz debadiotan sartzen denak.
Hobiago da, orazione debotez, eta nigar egitez saintien othoitzia, eta hen gureganatko
lagünguaren ezpiritü ümilbatez galthatzia, eziez
txerkhü bano batez hen segretien ikhertzia.
8. Hurak untsa eta ezinago untsa kontent dira

gizonez balekie kontent izaten, eta bere elhe
auherren apaisatzen.
Eztütüzü glorifikatzen, bere mereximentü
propitzaz; ezi bazikizie, eztiela bereganik huntarzünik batere: bena eneganik diela diena oro:

zeren nik ene karitate müga gabiaz eman beiteitzüt oro.
Hañ ene Jinkotarzünaren amurio handi batez,
eta alagrantzia mükürri batez betherik diaudetzü, nun bere glorian, deus mentsik ezpeitie,
ez-etare ükheiten ahal bere dohatsütarzünian.
Saintiak oro zunbatenaz gorago beitzira glorian, hanbatenaz ümilago dira bere beithan,
hüllanago enetako, eta nitzaz maithatiago.
Hartakoz eskriptüra saintan badüzü izkribatürik: egoxten zütiela bere khoruak Jinkuaren aitzinian, eta bere begithartetan gaña lüharrastü
izan zirela, axuriaren aitzinian, adoratzen zielarik, jinen diren thenpora orotan bizi datekiana.
9. Hanitxek galthatzen die, nur den handienik

Jinkuaren erresoman, jakin gabe, eta txipienen
herrenkian ere izatia merexi dükeienez.
Gaiza handia da, txipienik ere zelian izatia
nun oro handi beitira: zeren oro Jinkuaren seme
dithüren, eta izanen beitira.
Txipiena milaren izanen da, bekhatoria aldiz,
ehün urthez bizirik ere, bethierekoz hilen da.

Ezi ene dizipüliek galthatzen zeitaden thenporan, nur zatekian handienik zelüko erresoman:
hulaxe ihardetsi ükhen neien.
Ezpaziradeie eneganat ützültzen, eta txipitzen haurrak bezala, etziradeie zelüko erresoman sarthüren. Nur ere arren ümiliatüren beita
haur haur bezala, hura dateke handienik zelüko
erresoman.
10. Desditxatü dira, haurreki bere olez ümilia-

tzera deñatzen eztirenak; zeren zelüko erresomako bortha aphalak, ezpeitütü eitziren sartzera.
Desditxatü dira orano aberats heben bere
konsolazioniak dütienak: zeren praubiak Jinkuaren erresoman sartzen diren thenporan, hurak
kanpotik marrakaz egonen betira.
Alagera ziteie ümilak, boztarioz betha ziteie
praubiak: zeren Jinkuaren erresoma zientako
beita, egian hargatik ebilten ziradeielarik.

LIX. KAPITÜLIA
Jinkuatan beraurtan gure esperantxa
eta konfidantxa oro ezarri behar
dügüla.
1. Zer da Jauna ere, bizitze huntan, düdan
konfidantxa edo zuñ da ene, zeliaren pian ageri
diren gaizetarik, konsolazionerik handiena?
Etzireia zü, ene Jinko Jauna, müga gabezko
miserikordia dadükazüna?
Nun untsa izan niz, zü gabe? Edo nuiz gaizki
izan ahal niz, zü eneki züntüdano?
Nahiago nüzü praube izan, zure amurekatik,
eziez aberats zü gabe?
Haitatzen dit lehenago lürrian zureki bedejant izatia, eziez zü gabe zeliaz gozatzia. Nun ere
beitzira, han düzü zelia, eta nun ere ezpeitzira,
han heriua eta ifernia.
Ene desira zütan diagozü, eta hori dela kausa
zure unduan igorri behar zitit, ene hasperenak,
ene oihiak, eta ene othoitziak.

Ihurtan hitz batez enitezü osoki fida, ene
behar ordietan, phüntianago sokhorritü izateko,
eziez zütan zihaurtan, ene Jinkua.
Zü zira ene esparantxa, zü ene konsolazalia,
eta gaiza orotan enetako leialenik zirena.
2. Orok nurk beria txerkhatzen die: zük ene
salbamentia, eta ene profeitia baizik eztüzü
nahi, eta oro hunialat ützültzen deiztadatzü.
Zunbat ere hanitx gisatako tentazionetara,
eta gaitzetara eizten beinaizü juaitera, hori oro
ene profeitütako egiten düzü; zeren hanitx gisaz
kostümatü beitüzü maite dütüzünen borogatzia.
Eta hala borogatzen naizünian, eztüzü gütiago behar maithatü, eta laidatü izan, eziez zelüko
konsolazionez bethatzen banündüzü.
3. Zütan arren, ene Jinko Jauna, ene esparantxa oro ezarten dizüt, zuri hersatzen nüzü: zureganat igorten zitit ene doloriak, eta phenak oro:
zeren zütarik kanpo, ikhusten dütüdan gaizak
oro, flakü, eta khanbiakor edireiten beitütüt.
Ezi adixkide hanitxek eztizie profeitürik emanen, ez ajütari azkarrek sokhorririk, ez konsella-

zale zühürrek ihardeste hunik, ez jakinsien
libriek konsolazionerik, ez zunbait gaiza preziatük soltatzerik, ez lekhü apart, eta begien eger
direnek segürantzarik: zük zihaurk ürgaizten,
sokhorritzen, azkartzen, konsolatzen, eskolatzen, eta begiratzen ezpagütüzü.
4. Ezi bakiaren, eta dohatsütarzüaren jardiets

erazitzeko, hun direla üdüria dien gaizak oro,
ezdeus dütüzü, zü gabe, eta eztizie egiazko
untsa izaterik batere emaiten.
Zü zira arren huntarzünen ororen azken
müga, bizitziaren goratarzüna, eta jakite ororen
zola gabe den barnatarzüna: eta zütan, gaiza
ororen gañetik, esparantxa ükheitia düzü, zure
zerbüxtarien konsolazione ezinago indartsia.
Zuri diaudetzü ene begiak, zütan fidatzen
nüzü, ene Jinkua, miserikordia ororen aita.
Saintü eta benedika ezazü ene arima, zelüko
benedikzioniaz, amurekatik zure egongü saintü
bat, eta zure gloria eternalaren jargü bat, gertha
dadin, eta zure handitarzünaren tenpluan deus
eztadin ediren, zure majestatiaren begiak ofensa
ditzakianik.

So egidazü, zure huntarzünen handiatarzünaren, eta zure miserikordien hanitxtarzünaren
araur, eta zure zerbütxari praubiaren, hürrün
heriuaren itzalaren herrian desterratürik daguenaren, orazionia entzün ezazü.
Estal, eta begira ezazü zure zerbütxari txipiaren arima, bizitze gastatü hunen hañbeste perilen artian; eta zure graziaren lagüntziareki, gida
ezazü bakezko bidiaz argitarzün eternalaren
gozameniala. Hala biz.
HEREN LIBRIAREN AKABANTZA
You have read 1 text from Basque literature.
  • Parts
  • Jesu-Kristen imitazionia - 1
    Total number of words is 3691
    Total number of unique words is 1673
    14.6 of words are in the 2000 most common words
    23.1 of words are in the 5000 most common words
    27.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 2
    Total number of words is 3697
    Total number of unique words is 1564
    14.7 of words are in the 2000 most common words
    23.7 of words are in the 5000 most common words
    28.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 3
    Total number of words is 3688
    Total number of unique words is 1611
    15.0 of words are in the 2000 most common words
    23.7 of words are in the 5000 most common words
    28.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 4
    Total number of words is 3735
    Total number of unique words is 1629
    16.5 of words are in the 2000 most common words
    25.2 of words are in the 5000 most common words
    30.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 5
    Total number of words is 3752
    Total number of unique words is 1536
    14.5 of words are in the 2000 most common words
    22.9 of words are in the 5000 most common words
    27.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 6
    Total number of words is 3742
    Total number of unique words is 1536
    16.2 of words are in the 2000 most common words
    24.1 of words are in the 5000 most common words
    28.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 7
    Total number of words is 3692
    Total number of unique words is 1594
    14.9 of words are in the 2000 most common words
    22.5 of words are in the 5000 most common words
    27.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 8
    Total number of words is 3699
    Total number of unique words is 1648
    14.5 of words are in the 2000 most common words
    22.7 of words are in the 5000 most common words
    26.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 9
    Total number of words is 3714
    Total number of unique words is 1600
    14.6 of words are in the 2000 most common words
    23.1 of words are in the 5000 most common words
    28.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Jesu-Kristen imitazionia - 10
    Total number of words is 2519
    Total number of unique words is 1221
    16.2 of words are in the 2000 most common words
    25.7 of words are in the 5000 most common words
    30.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.