Jaioterri maitia - 02
Goiz orretan, Gangoiti mendijaren egal baten
itxi ebazan Agatonek ardijak, eta lerden, alboka
joten aurkeztu zan Ardilandan aspaldiko lagunai
agur egitera, ta lagunak be guztizko gogargijaz1a aurkeztu ziran beragana, guztijak batera
abesauten ebela.
Otsozuloko otso deungiak
Jaurti zenduzan lurrera,
Makillada bat, guztiz errime,
Artu zenduban ganera.
Zauri minberak osatu jatzuz,
Bazatoz lagun-artera,
Etorri beti lagun maitia,
Jaungoikuagaz batera.
Julek itandu eutsan Agatoni:
— Nun egon intzan, otsua eure ganera etorrela ikusi barik?
— Aida bateko jazoeria izan zan, otsuak zulotik urten, bultzau niri ta iges egitia.
Amele.— Pozik egoteko da, aginkada gogorren bat egin ezeutsunian zeure gorputzian.
Agaton.— Alan da izan be: uste gitxien dogunian agertuko jaku otso ori bere okerkerijak egitera. Badakizube arañegun ikusi zendubela
Otsozulo arrijakaz betetera juan ziñienok. Txakur
amurratu bat legez ibilko da aurrerantzian guztijai gorrotua deutsela.
Jule.— Bai; otso ori emetik dabillen artian,
ondo izango da, ardijak, illundu orduko etxeratzia.
Agaton.— Bai, beti da ondo ardurak artzia.
Zubek, lau lagun batzen zarie Ardilandan illuntze
guztijetan, eta eztozube zetan euki otsuen bildurrik. Ni naz bakar bakarrik Gangoiti mendijaren
egaletara juaten nazana ardijak billatzera.
Jule.— Eu bakarrik?
Agaton.— Ez; aldizka, anaie Martinegaz, noizbait, bijok alkarregaz bere bai.
Amele.— Bijok juan beti alkarri laguntzen!
Agaton.— Otsua badator, zer egingo jeutsan
Beso-bakarrek?
Jule.— Bijoren artian iru beso daukezak, eta
badakik errimia dala Martiñen beso bakarra.
Agaton.— Errimia? Bai zera! Ta errimia izan
arren be, beso bakarra beti don bakarra. Nire
anaie Anter, tantai gisako mutil errimia ta paparrian bizarduna izan arren, bildurturik dabil otsua
barriro ikusi danik arrezkero. Lengo egunian
giñuazan bijok etxerutz illunabarrian, eta gure
etxetik urre daguan sasi-moltzo baten, entzun
genduban sasi-zarata motel ezebeza. Anterrek
zarata aregaitik, etxerutz artu eban abijadia, izugarrija izan zan; eta gero itandu neutsan:
— Zer jazo jak mutil?
— Eztok entzun sasi-zarata?
— Bai, entzun juat, baña txorijen batena izango zuan.
— Txorija?
— Zer ba? Ez al dok uste izan, otsua etorrela
geugana!
— Etxakiat ba, zarata zolija izan dok.
Agatonek jaurti eban arritxu bat sasira, ta
soso eder bat urten zan guztiz zoli abesauten.
Orduban Korkotxek esan eutsan Anterri:
— Orra soso eder bat izan dok ire otsua.
Lotsagarrija dok orraitiño, ire taiuko mutil sendo
batek, makilla galanta eskubetan dabela, olako
bildurra artutia sasi-zaratiari!
— Berba-gura az, Agaton: ago ixillik!
— Ixillik zegaitik, berba egin biarra egon
ezkero?
V
Artzañen maitetasunak
Luzaro ibilli ziran artzañak jazoera naibagetsu barik; zantzo, abesau ta barriak zoli egiten
ebezala, mendirutz zein etxerutz juazanian; egotaldi batzuk egin Aritx-tantaiaren kerizpetan; jaiarratsaldietan arrapau Ibaigardenen arrankari ta
kaskalleak, eta burura etorkezan jolasaldi guztijak egiten ebezan. Danak ekijen irakurten, eta
noizbait, aldizka, irakurten eben euskerazko iraztiren bat.
Sabas, Goiketxeko otseñari, il jakazan aitamak, gaztetxua zala; ta ezin juan izan zan ikastetxera, baña bere ugazabaren semia zan guztiz
ikastuna ikasmenetan. Abadekuntzia ikasten ibilli zan luzaro, baña beti makalik aurkitzen zan,
eta etxeratu biarra gertau jakan; etxian ezin egin
eban lan gogorrik, eta etxe barruko arazuak
zuzentzen ebazan. Onek artu eban berez, Sabas
otseñari irakurten eta irazten irakasteko egipidia; baita egitu be egipide ori. Bost urtetan irakatsi eutsan ikastetxietan ikasten zan baño geia-
go. Orra Ardilandara batuten ziran artzain guztijak ekijen irakurten eta irazten.
Urtiak juan, urtiak etorri, ezagutu zan Jule ta
Sabasek alkarri eutsen maitetasuna, ta baita
Amele ta Tomasek be. Ganera esaten zan Agaton-korkotx be, Beterriko neska gaztai-saltzalle
bategaz ebillela ezkontza asmuetan. Neskatilla
au zan Dorote eritxon ule gorrizta, laburkote,
galant, sendo bat; Basterretxera gaztaiak erostera juaten zan. Korkotxi txera ona egiten eutsan
beti, ta onek gogargijaz, bide luzian laguntzen
eutsan Doroteri gaztaiak erosita gero. Agaton
Beterrira juan ezkero, etzan egongo Dorotegana
agerralditxu bat egin baga. Bai zera! Ezegaitik
bez! Beñola itsu-soñuban alkarregaz jantzan zoli
egiebenik arrezkero, bere ezagun guztijak uste
eben, guztiz maite ebela alkar, ta laster ezkonduko zirala. Korkotx gora ta Dorote bera, zeresan asko ebillen baserrijetan erasti atan.
Ardijak mendiratu ta artzañak alkarregaz
batu ziran baten, Julek esaeutsan Agatoni:
— Agaton, isillik ago eure maitetasunakaz,
baña esan jeustek abillela guztiz azkorturik,
Dorote gaztai-saltzalliaz ezkontzeko ustiaz.
Agaton.— Ezkondu? Bai zera! Ori uste izan
jon gizadi guztijak; baña, nor ezkonduko don
nigaz? Lengo egun baten itandu najeutsanan
Doroteri nigaz nai beban ezkondu, ta eztakin zer
erantzun jeustanan? Korkotxa ezpanitz baietz,
baña nik lako tontorra daukan gizona eztabela
nai senartzat. Zorigeiztoko tontorra! Zer jaukan
zer ikusi tontorrak ezkontziaz? Beste edozein
gizaseme lez jaukadazan beso sendo bi lanerako; baña orra Dorotek, txera ta leunketa gozatsubak gaztaiak erostera datorrenian, eta maitetasun puskarik ez.
Amele.— Olakorik! Ezeiok jaramon Doroteren
erantzupenai, eta ikusiko dok zelan abegi amultsuba egiten duan beti. Nun agertuko dok beretzat, etxaguntzako seme bat?
Agaton.— Ori egija don, baña arek korkotxik
nai ez.
Amele.— Ikusikok; eu juaten ezpaz berba egitera beragana, ziur-ziur bera etorriko dok eugana.
Agaton.— Ikusiko dogu ba; neskatilla guztiz
egikorra, amultsuba ta esangiña dirudi beintzat.
Gaztai salerostietan barriz, iñok baño obeto aditzen dabena, ta polito irabazi be.
Jule.— Bai Agaton, eure berbokaz erakusten
dok, guztiz maite duana neska ori.
Beste orri batzubetan jarraitukoguz Dorote ta
Agatonen barrijak eta beste artzañen maitetasunak. Gertaera guztijak, zelan etorri alan erazagutuko doguz alkarren urrengo.
VI
Martin-besobakar ta otsua
Luzaro jarraitu eben artzañok, ezegaitik ez
iñogaitik naibagerik ezagutu baga, zantzo ta
barre ta abesau egunaro, ardijakaz mendira juanetorrijetan. Aspaldijan etzan jakin otso barririk,
eta aztu jaken etzala urrun egongo Agaton
ankaz-gora jaurti ebana.
Martin, artaldia etxeratzera illunabarrian juan
zan baten, ardijetara eldu orduko, ikusi eban txakur antzeko zerbait juala beragandik urre samar.
Eskuban eroiazan makilla sendo bat eta itaia, ta
ardijetara eldu zaneko, ikusi eban otsua, ardi bat
ilda jaten iarduala; beste ardi guztijak izutu
ziran, eta be... ta be... diadarrez, arin-arinka artu
eben etxera bidia. Martiñek ezekijan zer egin,
esetsi otsuari ala aldendu etxerutz ardijakaz;
gogamen onetan eguala, otsua etorri jakan beragana, ta idunera esetsi eutsanian, sartu eutsan
itaia agotik barrura girtenerarte; dana gero sartu
be. Alan ta guzti be, aginkada galantak egin
eutsazan otsuak, idun, beso ta anketan. Luze-
luze jausi zan Martin lurrera, ta otsua beragandik
urre samar etzan zan: zerbait jazoten jakan.
Ardijak etxeratu ziran Martin baga. Zeinbatu
ebezan ardikortara sarreran, eta bat gitxijago
sartu zan. Etxian uste eben, Martin, agertu etzan
ardi bakarra billatzen ibilko zala, baña apalorduban be etzan agertu. Deitu eutsen diadar zolijakaz ta ezeban erantzuten. Orduban bildurtu
ziran zorigeiztoko gertaeraren bat igaro ete
jakan, eta axkora ta makilla senduak eskubetan
ebezala, juan ziran Martin billatzera aita ta iru
seme, argi-ontzijan argija ebela, txitian-pitian
Martiñi deituten. Olako diadar bati erantzun
eutsan itzal eta motel. Juan ziran beragana, ta
topau eben lurrian luze-luze, jaso ezin zala beso
bakarraz, otsuaren aginkadak anketan, besuan
eta idunian ebazala. Aitak itandu eutsan:
— Zer jazo jak, Martin?
— Otsuak galdu nau aginkada gogorrakaz;
niri aginkadak egin eta gero, ikusi dot etzaten
ortxe orratxubago; eskuban ekarri dodan itaia
sartu deutsat agotik eta biar bada ilda egongo
da. Nik eztaukat aginkadak baño beste kalterik,
eta zuaze lenengo otsua billatzera il daizuben
bizi bada.
Juan ziran, bein batera ta bein bestera, ta
billatu eben ilda otso galanta, agotik odol asko
erijola. Gero eruan eben Martin etxera ta ogeratu eben zaurijetan osagarrijak ipini eutsezanian.
Agaton-korkotxek esaten eutsan otsuari ilda
ikusi ebanian:
— Artu dok eure egitade txarren sarija! Ondo
pozik egongozak orain Ardibason bizi diran guztijak! Or ibilli dozak, iges egieban otsuaren bildurrez, ta orain bijotzak bildur baga daukez, ta
atseden atsegintsuba artuko jubek, lurralde onetako otso geiztua il ezkero.
Urrengo egunian lurpetu eben otsua, ta
kendu eutsen narruba otso orrek il eban ardijari.
Bijaramonian artzain guztijak juan ziran
Beso-bakarri agerraldi bat egitera.
Amabost egunetan sendatu zan Martin, eta
gero jarraitzen eban len legez, noizbait artaldia
mendiratu ta etxeratuten ebala. Luzaruan barriro ibilli ziran berera artzain guztijak, Ardibason;
goiz ta arratsalde, ederto jolastuten zirala zantzo, abesti, alboka-soñu ta abarregaz. Orain
ezeuken otso bildurrik; azeri bildurrik bez, ta
etzan iñun agiri atsegin egunak atsekabera aldatuko ziran ezaugarririk; baña uste eztan tokijan
urteten dan erbijak sasipetik.
VII
Martiñen erijotzia
Martiñi antxiñatxu osatu jakazan otsuak agiñakaz egieutsazan zaurijak, eta bizkor ta sendo
ebillen bere lanetan.
Beterrin atzegunetan egon ziran abelgorribatzarretan, Basterretxetarrak saldu ebezan
buztarrija eratuten eben idi zar bi, ta erosi ebezan gazte eder bi. Etxekuok ezekijen idi gaztiok
noizbait jotera esetsiten ebenik; baña mendira
biraldu ebezan lenengo egunian, ikusi eben bijak
alkarregaz burruka jarten zirala, ta eurakana
urreratu ezkero begirakuna zolija egiten ebela.
Martin-besobakar, idijok etxeratutera juan zan
baten, esetsi eutsan idi batek, eta il eban bertan.
Idijok illunduta eldu ziran kortako atera, ta ikusi
eben batak ekarrela adar bat odolduta; sartu
ebezan kortara, ta juan ziran Martin billatzera.
Diadar zolijakaz deituten eutsen alde guztijetatik; baña Martiñek ezeban erantzuten. Ezeben
idoro gau guztijan, eta egunaz, eguzkijak mendi
bizkarrak igo ebazanian, topau eben ilda eguala.
Irakurliak gogoratuko dau, billa ibilli ziran
aita-semiak artuko eben naibagia, Martin idijak
ilda topau ebenian: danak negarrez jarri ziran!
Eta etxeratu ebenian, arrigarrijak izan ziran bere
ama errukigarrijak egin ebazan negarrak!
Bigaramonian Goierrin egin eutsezan elizkarijak, eta ingurubetako gizaldi guztija, guztiz itzal,
gogillunaz, juan zan elizara, eskarijak Jaungoikuari egitera.
Ona Martin gixajua; otsuak egiñiko zaurijak
osatu ta sendo jarri zanian, lan guztja arpegi
emoten, agertu jakan otsua baño arerijo errimiagua; etxeko zorigaiztoko idija, bere adar zorrotzakaz ta egitade deungiakaz! Zein zoritxar izugarrizkua, uste ezebala! Olan izan oi dira Lurbira
onetan gertaera asko; baña Jaungoikuak jarriko
dauz zerura bidian, euren egipide onak egituten
il diranak!
Martiñen elizkarijak egin eta bigarren egunian, Basterretxekuak saldu eutsezan idi geizto
bijak, Goierriko arakin edo okelagin bati, il eitezan kalte geiago egin orduko.
Ardibasoko artzain gazte guztijak, Martiñen
erijotzia gomuta ebela, luzaruan ezeben egin
zantzorik, abesik ez alboka-joterik; bijotzillakaz
ebiltzazan guztijak euren lagun maitia il zalako.
Gero gauza guztijak izan oi diran lez, egunak,
astiak eta illebetiak juanaz, aztu zan Beso-bakar
gixajua be, ta etorri ziran barriro jolas-egunak;
abestijak, barre ta zantzuak, artzañok ardijakaz
batuten ziranian.
— Zer izango ete da urrengo naibagia?—
itandu eutsen Julek bere lagunai.
Agaton.— Etxagon otsorik; azeririk bez; idi
geiztorik bez; etxakiñat bada zek ekarri leizkuzan naibagiak.
Amele.— Oian da izan be.
Illebete igaro orduko, egin ebazan jausialako
eurijak; esan leikian zeruko erreka askoren atiak
zabaldu zirala lurrera urak jausteko, izugarrija
zan Ibaigardenen urak eroian abijadia; arri guztijak be, uste izan zan eruango ebazala ur juanen
indarrak.
Tomas Basartekok ikusi eban Ibaigardengo
sokondo baten, uretan egozan zugatz adarretan
nastaurik eguala itota gizon bat.
Beterriko erabagillak jaso eben gizon ori, ta
ezagutu zanian jakin zan, zala, Manu sokagillia,
zaldi-uliak sokak egiteko billatzera baserrijetara
juaten zana.
Arik irugarren egunian urijol errimiaguak
ziran: Amelek ezeban nai igaro Ibaigarden arririk
arri, ardijen batzuk urak eruango eutsazan bildurrez, ta eruan ebazan Atxurdin eritxon mendira.
Tomasek arririk-arri igaro nai ebazan bere ardijak, eta arri baten egieban larrapastadiaz, jausi
zan uretara ardi eder bat. Sartu zan Tomas garrirarteko ur-juanian ardija arrapatera, baña ur-juanen indarrak eruan ebazan bijak ibaiaren erdijan
eguan atx batera, ta an lotu ziran. Ikusi ebazan
Amelek, eta juan zan arin-arinka Basartera
Tomasen aita ta anaieai esatera zer jazoten zan.
Aita ta anaie bi juan ziran soka bategaz, ta soka
au loturik ibertzeko zugatz bati, anaie batek
eruan eutsan Tomasi; gero anaie bijak soka oni
sendo oratuta, leorreratu ziran, eta ardija eurakaz batera. Galbide andiko gertaerak igaro ebazan Tomasek, eta arririk-arri eguan bidia txarrago jarri ezeitian, igaro ebazan ardijak ibaiaren
etxealderutz, eta eruan ebazan Goizorrotz mendira.
Zein pozik, zantzo abesau, ta alboka soñubak
joten batzubetan, eta zein itzal eta naibagetsu
beste batzubetan, ibilli oi dira artzañak euren
arazuetan!
VIII
Zer jazoten jako Juleri?
Goierrin eguan oial-denda bategaz, Amerikatan dirutxuba irabazita etorririko ogetamar urte
ebazan mutil iruder, Karlos eritxona. Jule ta ama,
zerbait saltzera Goierrira juaten ziranian, noizbait egiten eben agerraldi bat Karlosen dendara
zerbait erostera. Agerraldi onetan ezagutu eban
Jule, Karlosek, eta bere begikua zalako, geruago
abegi, ta txera amultsubagua egiten eutsan Juleri, denderu orrek, ikusten ebanian.
Karlos asi zan jai egun arratsaldietan Juleren
etxera agerraldijak egiten; beti gogaldi onaz, ta
Juleren aitamak be guztizko abegi ona egiten
eutsen mutil orri. Julek ezeutsan erakusten adiskidetasuna baño besterik, eta Karlosek egun
baten esaeutsan Juleren ama Mireni:
— Entzuizu Miren, zegaitik ete da Julek niri
txera onik ez egitia? Nik egiten deutsadazan
berba amultsubakaz, igarri biar leuke maite
dodala. Uste dot, nigaz eztabela nai artu maitetasunik.
— Nik uste dot, oraindiño etxakala gogoratu
zuk beragaz ezkontzeko asmua darabiltzunik.
— Esaiozu ba, bijar edo zeuk nai dozunian,
beragaz gura dodala ezkondu.
— Bai, esango deutsat.
Julek illuntzian, artu eban eskuban makillia,
ta ardijak etxeratutera juala esanaz, agur egin
eutsan Karlosi. Onek be Julek lez, Ibaigarden
igaro biar eban Goierrira juateko, ta erantzun
eutsan Juleri:
— Batera, alkarregaz juango gara Ibaigarden
beste aldera igaro arte.
— Etorri zaite nai badozu.
Bidian juazala, Karlosek esan eutsan Juleri:
— Nik eztakit Jule, zegaitik daukazun ori oztasunori, nigaz berba egiten dozunian.
— Nik oztasuna? Esatia be! Zugaz nai edozeñegaz, berez naz olakoxe otza.
— Ori ezta egija; badakit nik zantzo egiten
eta artzain-abestijak abesauten mutilla zariana;
mutilla gero, iñok be irabazten eztotsuna; nigaz
zagozanian aurkitzen zara gogillunaz.
— Orrek, esatiak dira; nik baño beste lagun
guztijak, milla bidar obeto dakije zantzo ta abes
egiten.
Berba onek esaten iarduela igaro eben txakatxaka, arririk-arri, Ibaigarden, eta alkarregandik
aldendu orduko, Karlosek esan eutsan Juleri:
— Zuk eztakizu Jule, maite zaitudala, ta orregaitik izango dira zure oztasunak.
— Eskerrik asko Karlos, zeure guramen onagaitik.
— Badakizu orain zegaitik etorten nazan zeu
ikustera.
— Bai ba; esan deustazu.
— Agur orain, urrengorartian.
— Agur, Karlos.
Lendik daki irakurliak, Sabas ta Julek ebela
alkarregana maitetasun apurtxuba, ta orra Karlos sartu jaken bitartian. Sabasek ezekijan zer
jazoten zan, eta beti lez, jarraitzen eban amultsu
Julegaz artzain arazuetan, edonon eta edonoiz.
Karlosek ezebazan aztu Amerikatan ikasiriko
añen eta ekandu txarrak; arroturik egoten zan
Amerikatako edestijak erazagutzen eguanian;
zantarkeri asko ebezan edestijak. Ipuin eta jaki-
turijok agertzen ebazanian, uste eban, guztizko
jakituna zala, ta osta-ostan ekijan irakurten eta
irazten. Ekandubetan bizkaitarra; diru apur bat
eukalako ziran bere andikerijak.
Sabas barriz izan zan guztiz ekandu onetako
mutil ederra, irakurten eta irazten Karlosek baño
asko obeto ekijana; baña Karlosen beste diru
ezeukana. Juleren aitamak, diruak poztuta, erakusten eutsen Karlosi arpegi argija.
Amak esaeutsan Juleri egun baten:
— Jule; Amerikatan egon zan Karlos, Beterriko denderubak nai jon eugaz ezkondu.
— Ezkondu nigaz?
— Bai, ta guztiz maite au izan be.
— Nundik edo zelan jakin dozu ori?
— Berak, berberak esan jeustanan euri jakin
eragiteko; aztu barik gero!
— Etxatzu aztu, ama.
— Ez biar be; lekutako senarra artukon, denderu, jakitun, asko irabazten dabena.
— Ta ekandubak?
— Ekandu onetakuba dala, egin dituban
aurrerapidiak dirauskube.
— Ama, zuk begi argijakaz begiratzen deutsazu mutil orri, baña niriak ezin dira argitu begiratzen deutsadanian. Eztakit zegaitik dan, baña
zerbait bildurgarrija dauko nire begijentzat. Nik
Sabas dot maite, berak maite banau, ta arexegaz ezkonduko nintzake, zeuek eta berak nai
dozubenian.
— Sabas otseñaz? Ez gure baimenaz!
— Otseiña izan arren, ona da.
— Ezein aitatu be egin Sabas ori. Zoratuta
ago ala, Sabasegaz ezkondu nai izateko, alagala
Karlosegaz, bizi al azala, dendari, oialak saltzen,
beste arazo barik?
— Ama, ni enaz ezkonduko Sabasegaz bere,
aitamok nai ezpozube; baña Karlosegaz bez,
ekandu txarrak daukazalako.
— Orduban neska-zar geratuko az.
— Bai ama, neska-zar geratuko naz, Sabasegaz ezkontzia nai eztozuben ezkero.
Karlosen ezkontza asmuakaz artu ebazan
naibagiakaz amaitu ziran Juleren gogargijak;
amaitu ziran len egiten ebazan zantzo ederrak,
barre amultsubak, eta abesti atsegintsubak.
Bijotza il eta arpegija illundu jakazan bere maitetasun zintzuak bide okerrian jarri ziranian.
Amele, Agaton, Tomas ta Sabasek, jakin nai
eben, itzaltasunera biurtuteko, zer jazoten
jakan, len beti gogaldi onekua ta jolas-zalia izan
zan gizalabiari; baña Julek ezebazan nai erazagutu bere buruban eta bijotzian ebiltzazan arazuak. Orregaitik, zerbait moteldu ziran, zantzo,
alboka jote ta artzain-abestijak len euki ebezan
zolitasunak.
Juleri ogetabi urte ebazanian, otu jakan gexozain juatia Beterrin eguan gexo-etxe edo osategi
batera. Gurasuak egin ebezan euren alabiari
burubide ori aldatzeko alegiñak; baña alperrik
izan ziran alegin guztijak. Julek jarraitu ebazan
igaro biar ziran bidiak, eta sartu zan gexo-zain
osategijan. Urtebete igaro orduko jakin zan, aitamak, bere guramen baga, nai izan ebela Karlosegaz ezkondu eitian, eta onegaitik uste izan zan
artu ebala gexo-zain jarteko burubidia. Sabasek
jakiebaman albista ori, naibage ta bijozketa
iraunkorrakaz geratu zan.
Urtebetegarrenian, Beterriko osategija, su
artu, ta erre zan, eta gexo-zañak, Madriden
eguan osategi batera eruan ebezala uste izan
zan.
IX
Sabasen naibagiak
eta burubidiak
Irakurliak badaki Sabasek Jule maite ebala.
Jule gexo-zain jarri zanian, Sabas noizbait
juaten zan Jule eguan osategira, gexuak ikustera; sarri eukiten eban Julegaz berba egiteko eretija, ta sarri itanduten eutsan:
— Zek artu eragin deutsu Jule, gexo-zain osategi onetan jarteko burubidia?
— Neure guramenak, Sabas.
— Ez ete da izan gurasuak nai-ta-nai-ez Karlos denderubaz ezkondu nai izan zaitubezalako?
— Ez, Sabas; neuk nai izan dot jarri gexozain.
Ezeutsan Julek beste berbarik erantzuten.
Bere naibage ta atsekabiak ondo gordeta eukazan bijotzaren barru-barruban. Urtiak juanaz,
biar bazan, agertuko ziran argitara.
Osategija erre, ta gexo-zañak aldendu ziranian, amaitu ziran Sabasek Juleri egiten eutsa-
zan agerraldijak, eta orra Sabas be, artzain lagunen artian, jarri zan len Jule ibilli zan gisan, albokea jo, ez abesauteko gogo barik; beti bijotzil eta
gogillunaz, lagunen itunai jaramoten ezeutsela.
Isildu ziran bada Jaungoikuak nai eban arte,
Sabasen zantzo, barre ta alboka-soñu ederrak.
Amele, Tomas ta Agaton ziran orain jolas
aldijak egiten ebezanak. Sei artzain lagunetarik
iru geratu ziran Aritx-tantaiaren azpijan artzainabestijak abesauteko, ta eurak sarri eukezan
negar malkuak begijetan, gomuta izaten ebenian Martin-besobakar ta Jule juan zirala betiko.
Seigarren illebetian, erri ta baserri guztijetara agertu ziran gizon salerosle batzuk, Mexikoko
Berakruz eritxon portura juan nai eban gizadi
guztijen billa. Eskiñiten ebezan, lurlantzarako
lurrak, etxia, ta urtebeteko janarijak, duban
emongo jakezala juan nai eban etxaldi edo sendi
bakotxari; amar urtetan emon biarko ebela artuten eben uztearen laurena, ta gero, guztija izango zala eurentzat.
Eskintza onekaz, gizadi asko azkortu zan
Berakruzera juateko, ta Sabas izan zan euretarik
bat. Maite eben mutil au Goiketxeko aitasemiak, baña bijotza il jakan, Jule bere maitiaren
gertaerakaz, ta ezin bizi izan zan luzaruago Ardibason. Agur negargarrizkuak egin ebazan urrengo dagozan berbaneurtubakaz.
Agur Ardibasoko
Ardi-zain maitiak,
Ardi ederrak eta
Ibai ta etxiak.
Agur Aritx-tantai, ta
Asaben bidiak,
Urrunera narube
Neure naibagiak.
Agur Ardilandako
Alboka-jotiak,
Artzain kanta gozuak
Zantzo ta barriak.
Agur Ibaigardengo
Ur garden garbiak,
Zugatz ederrak eta
Mendi-bitartiak.
Agur maite dodazan
Asaben errijak,
Lurralde onetako
Ekandu garbijak.
Agur jaioterriko
Erritar guztijak,
Neure apurturiko
Bijotzen zatijak.
Agur Jule laztana
Nora zara juan?
Zegaitik jarri zara,
Gexo-zain munduban?
Beti eukiko zaitut
Bijotzen barruban,
Ikusten ezpagara
Izan bei zeruban!
Sabas juan zan Bilbora; ontziratu zan Berakruzera juan biar eban ontzijan, negar malko
asko bere begijetara agertuten zirala, Ardibaso
ta bere lagunai agur egin eutsenik arrezkero.
Urten zan ontzi orretan itxas-zabalera, ta noizbait eguraldi okerrakaz gora-bera asko ikusirik,
berrogeitamabi egunetan eldu ziran Berakruzera.
Ezkongeia ta bakarra zalako, ezeutsen emon
lurlantzarako lurrik, baña Mexiko uritik urre
samar eguan etxaguntza eder baten jarri eben
otsein irabazbide onagaz. Etxaguna zan tolosarra, abelgorri, artalde ta azukre-lantegi bat berak
ebazana.
Bere egipidiak gogotsu beteten ebazan Sabasek etxaguntzan, eta laster igarri eutsan ugazabak, berak biar ebalako mutil arduratsuba ta egikorra zala. Seigarren illebetian, berari emon
eutsan ugazabak lan guztijen aginpidia. Guztiz
ondo juazan lanak, uzteak eta salerostiak Sabasen agindupian, eta ugazaba ta menpeko guztijak egozan pozik mutil aregaz. Aurrerapide andijak egin ebazan etxaguntzan urte bitan; baña
irugarren urtian, etxaguntzako gizadijan sartu
ziran gexo badamiñak, eta Sabasek, bere indar
ta alegin guztijakaz, ezin izan ebazan zuzendu
oso, lan eta saleroste guztijak, menpek langille
asko gexorik berotasunakaz egozalako.
Azkenian, Sabas bera be, gexotu zan bestiak
lez, ta guztiz makal jarri zan gexo orregaz. Uga-
zabak edozer gauza egingo eban Sabas osatutiarren; eta illebetegarrenian, ikusirik ezebala
onera egiten, biraldu eban Mexiko uriko, osagille
onak egozan osategi batera.
Osategijan ogeratu eben, eta osagilliak agindu ebazan, artu biar zituban janari, edari ta osagarrijak. Itandu eutsenian ze izen eban eta nuntarra zan, erantzun eban Sologane-tar Sabas eritxola ta Ardibaso zala bere jaioterrija. Gerotxubago juan jakan monja antzeko jantzijaz gexozain bat, osagilliak agindu eban osagarrija artu
eragitera, ta Sabasek, emakuma ori ikusi ebanian, egieban diadar zoli bat, euskeraz esaten
ebala:
— Ai ...! Nor dakust?
Gexo-zañak erantzun eutsan euskeraz:
— Zer jazoten jatzu gizon errukigarrija?
— Zer jazoko jat? Jule Goiketxeko, betiko juan
zala uste nebana, daukadala begijen aurrian!
Orixe jazoten jat!
— Zer diraustazu, gizon Jaungoikuarena? Nor
zara zeu? Nik etzaitut ezagututen.
— Zuk ezin ezagutu: zuk ezagututen ninduzunian eneukan bizarrik; baña orain, gexotu nin-
tzanik arrezkero urten deustan guztija daukat
aldian; ganera, len lodi samarra nintzan, eta
orain ikusten nozu argal eta zurbil; gexuak jan
deustaz neure aragijak. Enozu ezagutzen oraindiño?
— Ez, gizona! Artega nago ta esaidazu nor
zarian.
— Solagane-tar Sabas, Goiketxeko otseiña!
— Zer diraustak? Zegaitik, nundik eta zelan
eldu az erbeste onetara?
— I Ardibasotik aldendu intzanian, nire bijotza ilda geratu zuanan; arek lagun, etxe, ardi,
ibai, bide-zior, Aritx-tantai ta lurralde guztijak,
ekarten jeustazanan gomutara igaz aurrerago
neukazan maitetasun zintzuak, egun zorigeiztoko baten amaitu ziranak. Guztiz artega ta bijotzillaz nenguan, beti gertu edonorako; ta erbeste
onetara etorteko eretija agertu zanian, ontziratu
ta etorri nintzan orain urte bi. Emetik urre samar
daguan etxaguntza eder baten egon naz irabazbide onaz, ta gexo onek ekarri nau osategi onetara. Nik Jule, Madriden zengozala uste neban;
eta, ona emen nora ekarri zaituzan Jaungoikuak,
beti maite izan zaituzan gizasemiari bere gexua
osatutera! Bijotzikara errime atsegintsuba euki
dot ezagutu zaitudanian; eta orain, gexo ta guzti
be, poz-pozik nago zeu ikusten zaitudan lekuban.
— Nok esango eban emen batera aurkituko
giñala? Jaungoikuaren lan miragarrijak dira onek
gertaerok! Beterriko osategija erre zanian,
Madridera eruan gendubezan, eta urtebetegarrenian, itxasontzi baten sarturik, ekarri gendubezan Berakruzera ta andik ona; emen nago
arrezkero. Nik Ardibason, neure maitetasun zintzuak birrindu biar zirala ikusi nebanian, guramen onagaz artu nai izan neban monja gexo-zaiñen bizibidia, baña guztiz makalik egon naz sarri
ta oraindiño enaz egin monja. Enaz gauza gexo
batzuben arduria artzeko; neu jarten naz laster
gexorik, eta emen jarraitzen dot neskame baten
antzera, al dodanian egiten, monja nagosijak
aginduten deustana.
— Nik uste izan dot monja eginda zengozala,
ta askatasunian zagozala jakiñaz, geituten da
nire atsegiña; birbiztuten jat lenagoko maitetasuna, eta jatort noizbait alkarregaz ezkonduko
garian itxaropena, zeure guramena izan ezkero.
— Ezeizu aitatu Sabas, ezkontza auturik;
lenengo biar dozuna da osasun ona, ta gero
gogoratuko doguz artu biar doguzan burubidiak.
Nire ardurakaz osatu biar badozu, osatuko zara;
egingo dot alegiña, isten badeuste egunaro etorten zeure arduria artutera.
— Jaungoikuari eskerrak, esku onetan jarri
nazalako neure gexua osatzen!
Mutil orren bijotz eta irudimenian, aldendu
barik ebillen Jule, bere maitia; ta erbesteko osategi atan, neskatilla ori gexo-zain topaubaz,
aurrerapide errimia egin eban Sabasen azkortasunak bere osasunen onerako: egunaro ezagututen zan onerantz juala; baña alan eta guzti be,
illebete egin eban ogetik jagi barik. Gero, beste
aste bijan egon zan ogetik egunaro jagiten zala.
Aste bi onetan artu eben bijak alkarregaz ezkontzeko burubidia, Juleren gurasuaren baimena lortuten bazan. Esan leikian Jaungoikuak eruan
ebazala alkarregana, luzaruan alkar maite eben
neska-mutillak. Batak eta bestiak negar asko
egiten eben, Ardibason artzain ziraneko gertaerak gomuta izaten ebezanian; a zan euren erri
kutuna, eguno aztu ezebena ta beti gomuta izango ebena.
Sabasek, beragaz eukazan ezkontzeko biar
ebazan garbitasunak, eta Julek iratzi eutsen aitamai irazki bat, eskatuten eutsela euren baimena
Sabasegaz ezkontzeko, ta ganera biar ziran argitasunak.
Sabas osatu zanian, juan zan etxaguntzara
bere lanetara, ta Jule lotu zan len eguan lez,
Mexikoko osategijan, gurasuen erantzupenari
itxaroten.
Bijok erantzupenari itxaroten egozan artian,
jakin dagigun zer jazo zan Agaton-korkotx eta
bere maite Dorotegaz.
X
Agaton-korkotx eta Dorote
Badaki irakurliak Agatonek maite ebala Dorote gaztai-saltzallia, ta onek ezebala nai ezkondu
mutil orregaz korkotxa zalako. Gogaituten egoten zan beti Agaton, bere lepoko tontorra ta Do
roteren erantzupena gomuta izaten ebazanian.
Zer ikusteko nago, emazte ez ume barik, mutilzar zartzara eltzen banaz? —esaten eban bere