Izartxo - 5
–Tia, joan da, Basajaun orrekin, ekaitzaren aserrea, ta arrima gaitezen danok apaltzeko, –esanaz,
Usoa'k suaren ingurura bultzatzen zitun danak.
–Jarri zaitezte bai, aparia prest dago ta. –Izartxo'k.
Eta Izartxo'k aparitan egin zitun algarak, Basurdi'ren itsura ta itzak gogoratzean...! Eta Usoa'k esan
zitun erretulikak, artzayaren izena aitatzen zioten
bakoitzean...! Eta Erko'k an azaldu zitun arrigarriak
kristau ta Jesu-Kristo'tzaz bero mintzatuz...!
Aparia gozoa, alaya ta luzea izan zan. Eta jan
bitartean, aizeak kurrin zegin, noizik-beinka, leyo-ate
guzietan... eta goiko sapayeko ituzurak «tan-tan» ots
eztitsuak egiten zitun urraidako ontzi zabaletan.
Apal-ondoan danok, altxa, ta Aritz, etxeko-jaun
aguretsuak, ondoan zeukan esku-makil aundia artu, ta
Erko'ri ematen dio oroigarritzat. Makil edrrra zan,
Olearso-mendiko gorozti batean pikatua, ta gero-bere
atseden-egonetan, aiztoakin ederki ziristua.
Eta bere makil eder arekin, Erko oraindik bere
esku-sayoak egiten ari zelarik: –Etxeko bezela aiz,
emendik aurrera; –esan zion, mintzo ozenez, Lizardi'ko aitagoyak–. Nai dukan guzietan sartu inteke bertara, lzartxo'rekin gure aurrean ire jardun-aldi goxoak
egitera.
XVI
BASURDI'REN TALKAK
Lizardi'n eramandako lotsak Basurdi'ri biotza erretzen, jaten zijoakion. Bai itsuski geratu zala an, danen
aurrean, lzartxo'ren aurrean geratu, batez ere.
Erko zital, anker, zagi-puztu zikin ori! Mutil ona,
eskurakoya ta zintzoa omen zan bera.
Bidezkoa al zan, izan ere, norberaren maitea,
beste gaberik eskutik kentzea? Gauzak leen ikusi ta
aurkitu ditunarentzat izaten dira beti! Ta nik maite
izan nuan lendabizi Izartxo, eta ez geroago etorri dan
Erko arroputz orrek. Zergatik, zer arrayogatik kentzen
zait ba, neri, nere-nerea dan neskats ori?
Orain... etzait batere ajolik; ez ta Lizardi'ko tetelo
guzi oyengatik, ez eta Izartxo emagaldu orregatik ere.
Gorroto ditut, gorroto gizaki gaizto oyek; Erko,
gizaundi urde zikiña ori gorroto, batez ere. Ai eta zorigaiztoko Olentzero gaba artan Lizardi'ri su eman da,
danak bertan erreta utzi ba-nitun...!
Ai...! Orai :dik ez da, bañan, dana bukatu. Ai, Erko,
Erko...! Etsai txarra aukeratu duk, bai orixe! Ez duk ik
ondo ezagutzen Mendaur'ko Basurdi! Laister il bearra
aiz, bai, arrayoak ezpaitu...! Il mendiko beor ura bezala, Mendaur'ko artz ura bezala, sareko uso ayek bezala. Eta ez neri errurik bota; ik, ik berak aukeratu duk
ire zoria.
Ultzama'ko sakailketa ura arpegira bota didaken
ezkero, gu bion batek il bearra dik, nai ta nai ez. Eta
eroa, ero utsa nintzakek, txori elbarritu bat bezela ni
atsitzen utzi, ta Olearso'kio urkabean, i ta ire Lizardi'ko erbiñude oyen aurrean, nere bizia parregarri galtzea!
***
Nola Erko atsitu ta garbitu, ordea? Gaitz zan
aurrez-aurre. Ondo zekin ori Basurdi'k, an Lizardi'n
ikasita. Erko... sorgindua zegola, esaten zun artzai
minberatuak, bere burua zuritu nairik. Danak zekiten,
bañan, Erko mutil eder, indartsu ta zangarra zala.
Basurdi, Mendaur'ko artz aundi ura bota zun uztai
ta pozoitutako gezi ayetaz oroitu zan, bereala. Alakoekin, erreka zokoan gorde, ta gero Erko andik igarotzen zanean... zast! bota, ta kito. Zurrun baño ez
oraindik illik, bere esku izango luke gañera, naiko
iraindu ta gero, artza ura bezela, bizirik jateko, artarako gogo ba-lu.
Etzitzayon komeni, bañan. Olearso'ko ibar artan
iñork ibiltzen ez eta, uztayakin ikusiko ba-lukete,
susmo txarreko gauza litzake ori ta bere burua galduerazi litzayokena. Erko gañera, Erroma'ko Kristo azti
aundi arek sorgindutako mutil miraritsua zan da, nork
zekin geziak okertzeko almen ori ere ez ote zion berari erosi?
Eskuz eta makillaz zail, eta geziz ez ziur, aizkoraz
ekitea erabaki zun Basurdi'k. Izkillo ona zan aizkora,
berak ondo erabiltzen zekiena, ta aal berexiak zituna
etsayen aurka. Aizkora errex gorde liteke gañera,
kapusai azpian gerrikotik zintzillik daramala.
Eta nun eraso? Au ere asmatu bearra zan, ba.
Olearso'ko ibarreti'k kanpora beintzat, iñork ez ikusteko. Ez al zan Erko maiz Txurrumurru'ko meatzetara
joaten? Mugon ederra litzake ura, ba. Eta..., bai; an,
arako bide edo inguru ayetan gordeko zan, eta an
etsayen begira jarriko.
Erko Erroman erromatarren oituren gisara ibiltzen
ba zan ere, emen, Euskalerrian, euskaldun bat bezela
bizi zan. Eta etzuan, ala, Erroman bezala, ezpatarik
eramaten. Makil luze bat eskuan, naikoa zan bera
edozein etsai edo piztiren aurka jalki, ta bertan txauturik utzitzeko.
Olentzero egun aipagarri ura ezkero, ordun Lizardi'n Aritz'ek emandako makil eder arekin zebillen beti
eta arekin ere doa orain, bere Txurrumurru gañeko
lanetara.
Aruntzean, Meaka ta Ariztiburu'ko atadietan eupada jakiñak bota ditu, lan ayetan lagun ditun mutillei
,deika. Biak, bañan pixka bat lentxeago irtenak ziran.
Arin igo zun Enbido'ko malda, ea Txurrumurru'ra
iritxi baño len, lagunak bidean topatu al zitzazkean.
Ba zijoan Erlaitz'ko mendiz pare ta, ona nun jalkitzen
zayon, bat-batean, Basurdi, aizkora ta guzti.
Ernea ta ariña zan Erko ta joku ayetara ondo oitua.
Eta ura igarri bezin laister, atzera egin zun, basakatua
bait-litz, jauzi ikaragarri batean, al bait bide zabalena
bien artean utzi nayean, nunbait. Bere jauzi pizkor ura
arren, aizkorak bulargañean ikutu zun.
Bereala oldartu zitzayon Basurdi, berriz ere, tximista bezin usu. Erko'ren beso luze ta makil luzeagoak etzioten ondoratzen usten, ordea. Ez ori bakarrik,
makillada gogor batekin, aizkoradun besoan jo, ta or
bota-erazten dio bere aizkora, oñaze min, ta oju ikaragarrien artean.
Makurtzen da, bañan, laister; eta beste eskuakin
lengo aizkora arturik, or botatzen du, egiñal guziekin,
Erko'ren gorputz aundiara zuzen.
Erko'k, Basurdi'ren keiñua ikusi bezin laister, gorputzari bira osoa ematea egin zun; ez bañan, aizkoraren bidea guziz galtzeraño, ta ala sayetz batean jo, ta
aragi zati eder bat keduaz, lurrera erori zan.
Naiz eta min bizia sumatu, etzion gure mutillak
sauriari iñungo jaramonik egin, eta Basurdi'ri aizkora
berriz ere eskuratzeko bide eman gaberik, sekulako
kaska eman zion buru erdi-erdian bere makil gogorrakin.
Korde gabe, zerraldo erori zan mutil basatia; ta
aren azpian belar ugaria odolaz gorritzen asi zan.
Erko Basurdi'ren aurrean zutik gelditu zan.
Karrask zegioten ortzak. Izerdi otza zerion gorputz
guztietatik. Itxiak zitun esku-muturrak. Eta arpegia
zurbil eta arnas betetsu oraindik, biotzari atea zabaldu zion azkenean, eta onela asi zan berebiziko asarrean:
«Urde zikiña! Iya-iya nereak egin zin! Dollorra,
zitala, maltzurra! Ez ditek gizonak orrela jokatzen.
Egia, ez duk ik ez, gizonaren izenik, ez iterik ez eta
egiñik ere. Argatik ote daramak piztien izen itsusi ori!
Basurdi baldin ba aiz, ba, jan zak orain, jan muturkatu
dukan lur ori...!».
Etsayaren gañera makurtu gero, ta ezkerrekin
aren eskumuturretik oraturik, biotza erne aztertu zion,
belarria aren gañean jarritik... Ez, etzan oraindik il, ez.
Pil-pil eta arnas zegion, oraindik bizitzak.
Burutapen naasiak sortu zitzaizkion, orduan, gure
mutil suminduari bere irudimenean:
Zergatik bertan bukatu ez berak, Basurdi'k, artarako iñork biderik eman gabe, asi zun lan zital ura?
Zergatik makil zorrotza pizti zikin aren biotz ankerrean sartu ez? Besterik merezi al zun ba?
Etzeukan artan, etzeukan, Basurdi bertan iltzeko
egite artan, iñungo arriskurik, gañera! Etsai zakarra
bertan akaatu, ta ango edozein zuloetara bota lezake
lasai. Eta ez luke, ez aren usayak salatu lezakenen
iñungo bildurrik ere. Laister jetxiko lirake Txurrumurru'ko sayak, eta egun bat edo bitan, ezur txuri ta
legor biurtukio luteke aren gorputz giarra.
Eta zer besteak jakitea ere! Naikoa zun, bere
burua gordetzeagatik il zula, esatea. Etzitzayon iñori
arrigarri irudituko, Basurdi'ren seta gaizto ura ezaguturik.
Egia al zan, bañan, ori?... Ondo al zegoan gizon
elbarritu bateri bertan bizia kentzea?... Ez... ez...
Etzan ori gizonki jokatzea... Dollorkeri aundi bat litzake, ori...! Eta bera etzan dollorra, ez luke izan nai,
beintzat. Erasoan bai, erasoan ikaragarriak egingo
lituzke, bertan garaille irtetzeagatik. Otzean, bañan,
erasotik at, baña, ezin zion iñori, iñungo gaitzik egin.
Ez, ez. Etzan ori Kristauen legerik ere. Etzuten
orrelakorik egingo berak ezagutu zitun kristau zintzo
ayek, ez eta asmatuko ere...
Bai, bañan, eta bizirik utzita, Basurdi'k berriz ere
maltzurkeriz erasotzen bazion?
Kenduko al zizkion, betiko kenduko ere, maltzurkeri ayek, buruan artutako kaskarreko eder arek!
Eta ala ez ba zan ere, Jaungoikoak lagunduko zion,
etsai zitala berriz ere suntzitzen.
Ok danak ondo ta aztiro asmatu ondoren, artzai
zakarra il ez eta, bere gisara utzi zun Erko'k. Eta bularreko sauria, belar berexi batekin txukatu ondoren,
makilla artu ta Txurrumurru'ra abiatu zan, maldaz
gora.
Ala zijoalarik, beste burutapen zorrotzak etorri
zitzaizkion irudimenara: Ondo al zan, ondo izan ere,
gizon sauritua bertan odol-ostutzen utzitzea? Eta
mugonez jaso ez eta, sendagarririk eman ez eta,
berak egindako sauri artatik, gizon elbarritua ondatzen ba zan?
Etsaya zan egia, etsai zitala, zitalik munduan bazan; kristau batentzat, bañan, etzegoan etsairik.
Ez al zitun Erroma'ko «anfiteatro» artan, etsayentzat barkamena eskatzen martiriak ikusi? Ez al zitun,
batayo aurreko garizuma luze artan, alakoak ikasi?
Bai ondo buruan zeukan, oraindik, Samaritar biotz
oneko aren ipuya. Eta zer arrayo! Gauzak..., gauzak...
egiteko ikasten dira: eta ez buruan edukitzeko bakarrik.
Utzi zun, ba, zeraman bidea, ta Basurdi'rengana
berriz jetxirik, bera bizkarrean artu, ta maldari arpegia
emanda, Erlaiz'ko baserrira abiatu zan, naiz eta ordu
erdiko bidea araño izan, ura bait zan bertanen zegoan
baserria.
Pats eginda iritxi zan Erko Erlaitz'ko muturrera. Ala
ere, ba zun, oraindik, eup azkar bat esateko indarrik.
–Ene...! Zer jaso da Erko? –Bertako etxekoandreak, atetan.
–Beko zoko ortan gizon au arkitu dut. Sauri aundia
du buruan. Ta kordegabe dago, oraindik. Jarri izkiozu
kopetean, ur otzian bustitako zapiak. Txukatu, gero,
buruko odola. Eta ez aaztu zer gerta ere, pasmo belar
miraritsu ayetaz...!
XVII
BASURDI'REN AXERIKERIAK
Basurdi gixagaxoak buru-besoak elbarrituak, eta
liño-zapi zuriz loturik, ibilli bear izan zun, egun luzeetan.
Gorputza elbarritua ba-zuan, ez ala gogoko bizia.
Ta aren asmamenak zerabilzkin kalamatrikak...!
«Erko astabikalko arek eman zidan kaskarrekoa...!
Ez nitula geyagorik Mendaur'ko nere mendiak ikusi al
izango, uste nun iya. Eta ez nik an bertan garbitu astaputz ura nere lenengo kolpe artan? Nola okertu ote
zidaken, xuxen-xuxen beregana zijoan nere aizkoraren bide ura?
Almen berexiak ditu, bai, Erko arrayo orrek. Nola
egin, bestela, orain arte egin ditun gauz arrigarri guzi
oyek?... Lizardi'n, bi-biok zutik jarri ta, alkar eratsi
bearrean, zorrotz begiratu giñanean..., begiak eta
azarrea ta indarrak... danak, bat-batean, galdu banitun bezala, gelditu nintzan. Alako sorgiñezko zorroztasun berexi batek liluratuta utzi nindun...
Eta gero sortu zan ikaragarrizko ekaitz ura! Zer
bildurra sartu zitzaidan, ezurretako azken muñetara-
ño. Ez nun nik, izan ere, alako bildurrik, iñoiz ere
sumatu. Eta Erko ta Izartxo'ren, aurrean, nere burua
ala ikusteak eman zidan lotsa!... Erko arrayo ura etorri zanetik, Izartxo ere beste neska bat zan.
A, Izartxo, Izartxo nerea! Esan bezaidan, esan
neri, zer liskako edaria eman ziñan, itxitxo arrotz arek!
Ez al dun egia, egi biribilla, niganako zegonan biotz on
ori, sorginezko belar batzuz, bestelakotu diñala?
Ez egion jaramonik orreri, Izartxo, parte txarreko
izaki gaiztoa dun eta... Eta esan neri, esan, nungo sorgin gaiztoakin egon dan Erko aker aundi ori...!
Ba-dakin...? Sorginkeri guzi oik kendu nai zizkionat
berari... Ta kenduko zizkionat, bai, Izartxo... Siñistu
neri, kenduko zizkionat, naiz eta egite ortan, nere
artalde guzia galdu.
Eta gero, gizon gaizto ori gaberik, orrek egotzi dizkiñan lillura oyen gaberik, gu bi-biek zoriontsu biziko
gaitun... Bai, Izartxo, bai, arrayoak ezpaitu...!».
Azkeneko itz ok, besteak baño beroago esan
arren, etzun Basurdi'k ayek betetzko adorerik izan.
Artarako, Izartxo'rekin jardun al izateko, Lizardira joan
bear bait-zun.
Eta nor azaldu an, Uso atso erre aren aurrean?
Deabruzko atso zikiña! Agertuko al zitzayon Basajaun
ikaragarriren bat, eta arri biurtuta bertan utziko al
zun!
Sorgin, itxitxo edo aztiren batek Erko'ri bere almenak saldu zizkiolaren ustean zearo errotuta zegoan
Basurdi. Erroma'ko Kristo ura zan bai, agian! Etzuan,
bañan, Basurdi'ren ustean, atzerriko sorgiñak, emengo sorgiñen indar eta almenik.
Orregatik, emengo sorgin aundi batengana agertzeko asmoa artu zun. Erko'ren berri guziak arreri
esan, eta gero aren aurkako liska edo belar edo birao
berexiak eskatuko zizkion.
Txurrumurru'n biltzen ziran, larunbatero, Olearso'ko sorgiñak. An, mendi zutaren azpiko zabaldi artan
egiten zituzten beren billerak eta dantzak an egiten
ere adar okerreko akerrari bere agurrak; eta mendi
azpiko leizeetan, berriz, nastekeri, liska, arao ta biraoak...
Aski zun ba, ortarako, larunbata batean, ara joatea. An ikusiko zitun sorgin guziak bere nastekeri ta
lan izkututsuetan... An ikusiko lizar-azalen sal arrigarriak, eta ezpel-makillenak, eta sator-odolenak... Eta
an ere ikasiko amaika izkutu ta gauz miresgarri: giltz
zulotik sartu-irtentzeak eta abar...
Eta aker-dantz erogarri ura, gero, iñungo diran lelo
zoragarrietara neska ederrekin, lertu arte, dantzatze
ura ...!
Larunbataren buruari, aker itsusi areri, agur egin
ere bear zitzayon. Nolako agurra ordea! Aren ondoan
belaunikatu, ta bere atzekalde zikin ura musukatu...!
Etzeukan onek, egia, iñungo goxotasun eta atsegingarririk...!
Ala bakarrik, bañan, irabazi lezake Basurdi'k sorgin guzien buru, Akerraren ederra, ta au irabaztearren, bere oraingo inka larri artatik irtetzearren, batez
ere, zer nai egiteko prest zegoan, artzai setatsua.
Eta bai, sorgin guzien buru aren ederrarekin, errex
irabazi lezazke gero, ango edozein nastekeri, indar,
aal eta izkutu guziak.
A zer festa, bai... larunbatean..., an Txurrumurru'n...!
Txurrumurru'n
esan
dut...?
Erko'ren
meatz
artan...? Erko'ren lantegian...? A, a. Ez, ez. Zer jasoko
zan, Erko'k bidean topatzean ba-zuan? Zer jasoko,
ango sorgiñetara zijoala, jakitean?
Txurrumurru...! Sorgiñak...! Erko...!
Eta ez al ditu, gañera, Erko'k ango sorgin guziak
bere alde? Nola, bestela, nola bertako sorgiñak erakutsi gabe, ango meatzak, aurkitu, ango burnia landu?
Ez, ez. Txurrumurru'ra ez!
Sorgiñetxe'ko Txotxa, atso sorgiñarengana joango
naiz.
Ez dut nik an, agian, Txurrumurru'ko billerik topatuko. Ez eta ango lelo, soñu, neskatx eder eta dantzik
ikusiko ere... Etzait, bañan, ardurarik...
Erko, Erko, nere etsai ori nai dut ondatu. Ori da
nere oraingo seta guzia. Ta ori lortzearren, etzait, nere
ardi guziak galdu, ta mundu guziko oñazeak eramatea
ere, batere ajolik... Pozik jasango ditut danak, ori, nere
biotzeko amets eder ori iritxiarren.
XVIII
BASURDl SORGlÑETXE'N
Arrats-illuna da. Laño beltzak zearkatzen dute
zeru zabala, alderen beste. Ta illargia, bildur ba-litz,
iges doa ayengandik, arpegi zurbil. Txakurrak zaunka
ari dira. Aizeak txixtu gaitza dagi sasi ta zugaitzetan,
eta ayen itzak beltzak luza-laburtzen ditu.
Ayetako itzal bat dirudi Basurdi, basoko bide
estuetan barrena. Sorgiñetxe'ra doa. Ollar bat darama
besapean. Eta Txotxa, sorgiñaren eremuetara irixten
danean, atera jostorratz bat, eta biotzean sartzen dio
egaztiari.
Ollarraren zaratara, inguru guziak argitzen asten
dira. Etxeak orma zarrak untzaz jantziak ditu; eta
gañean olezko dorre bat.
Illargi orixta aren argi motelera, zugaitz eta landare nabarmenak ageri dira, ireltxu gaizto ta mamu itsusiak.
Bide bazterreko zurkaitzetan. bele ta moxolu ikaragarriak kua-kua ta uuuka.
Etxeko ate gañean, xaguzar aundi bat dago, egal
batetik ormari itsasita, eta iñoiz ez entzundako ojuak
ateratzen.
Atea zabaldu, ta Basurdi bertan sartzen da. Gela
asko ditu etxeak. Erdiko aundienean, lastozko aker
aundi bat ageri da, argi-zuzi bat adarretan. Inguruetan, ollo lokak, katu beltzak eta zapo itsusiak. Zapoak
beltzaz jantziak ta girgildun ugaltxoak lepoan. Eta
orma zarren apaletan, muskerrak, sugeak, txakur,
txerri ta tximuen buru-ezurrak...
Basurdi bazterrak ikusten ari dala oraindik, argitasun berexi batek bete ditu inguru guziak. Begiak altxa,
eta Txotxa, etxe artako etxeko-andre sorgiña ikusten
du Basurdi'k.
Txotxa'ren agertzearekin bat, olloak karakaka asi
ziran, eta xaguxar eta belatxingak egalka. Ipurtargitaldea zetorren sorgiñen aurrean argi egiten, eta aren
atzetik zapo-taldea bere girgillei eragiñez.
Kopeta zimur, buru-soil eta sudur luze, ollo zar
bateren ite parregarria zizun atso sorgiñak. Begiak
illun zitun, ortzik gabea aoa, beltxaran eta zimurti
larrua, ta kokotxa ille zuri ta gogorraz jantzia.
Sorgiña sukaldean sartu da bere talde nabarmentsuakin. Eltze bat du sukaldean, laratzetik zintzillik.
Eltzeak bor-bor. Eta eltzearen bi albotan, bi sai tente,
erne ta geldi. Katu beltz bat dabilkio atsoari gona
azpian, isats muturra agerian.
–Nor aut, seme, nungoa aiz? –Ok izan ziran sorgiñaren lenengo itzak.
–Ni...? Mendaur'ko Basurdi... Zure laguntzaren
billa nator, sorgin ama...!
–Ondo ziok, seme! Eta zer dakark?
–Ikus emen, ba...! Nik... Izartxo, neskatx polit ori
maite nuan... Gero, bañan, Erko, mutur luze ori, etorri,
ta eskutik kendu egin zidan... Ez nolanai ere kendu...!
Ezin bestela, ta... nere neska lilluratu egin zidan ortarako; lilluratu bai, nik eztakit nungo liskaz... Eta ni
ere... makil gogor batekin buruan jo, ta iya zerraldo
utzi nindun bertan... Ikus or ba, nor dutan nik nere bizi
ta zorionaren etsai!
–Zer nai duk nik egitea, ba, seme?
–Zer egin, esaten duzu...? Erko zital ori lenbaitlen
ondatzeko, zure eskuarteko liska, begizko edo birao
eragilleenik bertan eman...! Nik, gero, areri bereala
egotsirik, bertan zanpart egin dezan, arrayo arek...!
–Ain giza gutxi al aiz ba, ire kidetsuko mutil bat, ik
eorrez ez ondatzeko...?
–Ni gizon gutxi...? Ez dago Mendaur, Baztan eta
Olearso guzian ere nik añako gizon eta pizti lurreratu
ditun mutil azkar eta indartsurik...! Ai...! Esku-muturren lana ba-litz bakarrik! Erko madarikatu ori sorgindua dago, ordea, sorgindua, Txotxa... Eta ortxe dago
koxka...!
–Sorgindua...? Bai ote...?
–Sorgindua..., bai noski, ama. Ez nintzan ni, bestela, onara etorri izango. Onezkero, bertan garbitua
izango nizun, da...!
–Nork sorginduta zegok, ba?
–Ez dakit nik ziur ondo... Erroma'ko Kristo azti
aundi orrek edo...
–Ki... ki... nola esan duk, Basurdi?
–Kristo...! Ez al duzu izen orren berri? Eta ortarako
bakarrik, Erko'ren sorgintsu ori kentzeko laguntzaren
billa etorri nauzu, bakarrik...! Bestea, bizia kentzeko
lan atsegin ori, nere gain artzen dut, ama. Eta ez da
ez, ez du orain, sorgintsu ori kendu ezkero, nere eskutik iges egiten lanik izango... ez orixe!
Basurdi'k itz egin bitartean, sorgiñak, gona azpiko
katu beltza, eskuetan artu, ta bere begi urdiñetara
zorrotz begiraturik, sorgiñezko itz ok esaten
asi zitzaizkion:
Mix-mix, Errainix;
arratoya kolkoan,
ematen, ematen, ematen...
neronei ematen.
aala maala,
Kristoren aala;
indarra mindarra
Erko'ren indarra.
Pun!
Bitan, irutan, esan zitun itz berak, katuari geroago
ta zorrotzago begiratuz. Alperrik, bañan. Etzun katuak
iñungo keiñu ta zirkiñik egin. Katu madarikatu! Eta
artara beartzeko, atsoak jostorratzakin gibelian zulatu
zunean, katu minberatuak sekulako atzaparkada egin
zion sorgiñari, eskugañean.
–Ezin diat, Basurdi, ezin diat, azti arrotz orren
aurka ezer ere egin...!
–Sorgin madarikatua...! Zer arrayoko sorgiña aiz
ba i...? ...Mendaur'en bizi nintzanean, Akelarre'ra joaten nintzan, pizti edo etsai baten aurkako laguntza
eske... Ta beti, entzun dun ondo Txotxa, beti iritxi izan
nun gogo nun guzia... Edo ta, beartsu bat naizela uste
al dun, bestela ta ez diñatela iri ordaintzeko diñik...?
Lareun baño ardi buru geyago larratzen ditun nere
zelayetan, ba-dakin...? Eta nayago diñat, bertan
danak galdu, nere barruko asmo au eskutik galtzea
utzitzea baño...! Entzun dun, Txotxa...?
–Baita... baita... Emengo arao-biraoak baño eragilleagorik nai ba-dituk, oa, larunbatean, Txurrumurru'ko billerara... Oa, bai, arin....! Ez au iñork onara deitu!
Basurdi'k Tx urrumurru izen ori entzun zunean,
bare ta apalago jartzen asi zan.
–Txurrumurru... diozu...? Ez, ez. Ez neri aitatu orrelako izenik. An ere ezaguna bait da Erko ori...! Tia...!
Erko'ren sorgintsu ori kendu ezin ba-duzu ere, aren
bizia kendu al zenezakezu, beintzat...?
–Etsayen bizia kendu...? Amaika artarako nastekeri ta arao-biraoak egin dizkiat, mutil!
–Bi ardi-buru, alako araogatik!!
–To...! Gizon azkarra aiz?
–Uste artan egon naiz beti.
–Artu ikatz-mutur ori, ta arraskatu, sukaldeko lur
ortan, Erko, ire etsayaren gorpuzkera.
–Tira ba...
Ikatza eskuan, makurtu zan mutilla; ta arrasto
bakoitzaren ondoren, beti zutiturik (bere antzea ikusi
nairik edo) bukatu zizun Erko'ren irudia, noizbait...
moldakaitz itxura ba-zizuen ere... Bear baño anka
luzeago ta burua aundiago dun atera zitzayon, baño
sorgiñari ondo iruditu zitzayon, eta... pozik gelditu zan
mutilla!
Aizto aundi bat artu zun, ordun, sorgiñak. Eta borbor ari zan eltzean sartu. Aren gonaren ikutuaz, sayak
egalak aztindu, eta karrak aundi bat atera zuten. Atsoak aiztoa eltzetik atera gero, ta Basurdi'ri eskeñi zion,
sator-odolean busti ondoren.
–To... eiztari-adoirik ba duk?
–Adoirik diozu...? Ez neri galdetu ori... Galdetu
Mendaur'ko zugaitz, egazti ta piztiei...
–Artu, ba, ordun, aizto au, ta jaurti yok indarrez,
Erko'ren irudi orreri. Xuxen jaurti, gero, alik eta biotzaren erdi-erdian sartu al ezakion...
–Bai, bañan... Ez al dizut, sorgindua dagola, len
ere esan?... Eta ala danez, nere aiztoren bide zuzenena ere okertu lezaikedala, len aizkorakin eraso nion
artan egin zidan bezela...? Txotxa, beste bi ardi-buru,
arao edo nastekeri berri bategatik.
–Nere begizkorik okerrena botako zioat, Basurdi.
Eta ez dik artatik iges egiten lanik izango.
–Eztakit, ba...! Ez al dira, begizkoaren aurkako
kutunak ere, aurkitu izaten?
–Bai... Ba dituk, bai batzuk... Ez diat bañan uste,
Erko'k, nere onen aurkako kutunik, idoro izan al lezakenik.
–Ez geyegi fidatu, ama. Erko orrek kutun bat darama, bular gañean. Eta ez al da ori izango, berari, alako
indar eta aalmen berexi, ematen dizkion zera ura?
–Nolakoa duk, ba?
–Kristo aren irudi edo kutuna izan bear dizu, bi
arrasto...
–Aski..., aski... Eorrek ikusi duk ondo...! Ezin diat
nik ezer, orren aurka.
–Beste bi ardi... nastekeri edo ta birao eragille
batengatik...
–Orain ez, orain etzaik kale irtengo, Basurdi...
Eta exerita dagoan alkitxotik zutiturik, su gañean
bor-bor ari dan eltze aurrera joaten da. Aren era
berean, inguruko ollo, zapo, arratoi, moxolu, bele, sai
ta katuak ere zutitu, ta sorgiñaren birundan jartzen
dira danak, erne ta buruak gora.
Makurtzen da sorgiña eltze miresgarri aren
gañean, da sekulako keiñu ta zirkin itsusi ta bildurgarri egiten asten da esku-arpegiakin.
Eta ala keiñu ayekin batera, birao beltzak aotik jalkitzen asten da, ots legor eta pitzatu batekin. Ta ango
zorigaiztoko egazti ayek ulu erdiragarriekin laguntzen
diote, ta Basurdi'k ere laguntzen oju basatiakin:
Ilko al duk, Erko gaizto ori. Amen.
Itoko al duk, Erko zikin ori. Amen.
Lertuko al duk, Erko tripaundi ori. Amen.
Tximistak erreko al dik, Erko kiskali ori.
Amen.
Otsoak jango al dik, Erko iresle ori. Amen.
Lepazurra autsiko al dik, Erko zuri orrek.
Amen.
Amaika milla basajaunek eramango al ditek,
Erko lillutzalle ori. Amen.
Tximistak burutik sartu ta orpotik ateta ta
errebenta arrayo egingo al
d i k ,
Erko zital ori. Amen.
XIX
MAITALEAK
Gure maitaleak, bitartean, bere maite jokoan,
ezeri oartzeke ta iñori jaramonik egin gabe.
Ba dituzte beurek ere bai, beren kezka ta ardurak!
Maite-kezka oen gozoa bañan! Eta, ez diozut, ala,
iñungo aoberokeririk, zoriontsu baño zoriontsuago bizi
dirala esaten ba-dizut.
lzartxo bizi, batez ere.
Txikitatik, amabi urte zitunetik bai, asi izan zan
bere liño-baratza lantzen. Eta artan eman izan zitun
bere udaldiko ordurik ederrenak.
Epailleko ozkirrietan, bere atxur eta laitxoekin, lur
beltza maitekiro lantzen... Orrilletako kukuetan, liñudi
urdiñak xirri-xarra saratzen... Garagarrilletako eguzkitan, errotik banan-banan ateratzen... Agorrilletako
bere galdatan, ur pol-poletan garbitzen. Udazkeneko
aize fir-firetan, plisti-plasta arri gañetan jotzen.
Artan ere, liñu-lanean alegia, eman izan zizkizun
sukaldeko negu-ordurik geyenak. Gorundu, matasatu,
arildu, eun, josi: amaika atsegin eman izan zieten, lan
ugari ok, bere esku ariñei, amaika amets eragin bere
biotz aundiari.
Etzekian ordun, bañan, nora joango ziran oyal luze
ayek. Ez eta nork bilduko zitun bere soñean ere.
Irudimen sorgintsua izaki, bañan, sekulako maratil
gozo zerabilzkin bere buruak. Eta baserri on bateko
etxekoandre zabala zirudion onek, eta mutil eder
bateren emazte zoriontsu.
Eta arrigarria!
Oraingo egiak lengo amets zoro guziak gainditu.
Etxe on bateko ametsa zizun, eta Urgoiti, Olearso
guziko, etxerik onenara zijoan.
Urgoiti'koa zan, izan ere, sua pizten eta gurdia lantzen lenengoz ikasi ta ondorengoei erakutsi zien Axarko, gizon bitxi ura...
Urgoiti'koa ere Ureder..., Txurrumurru'ra igo, ta
leen an, itsas-mugan, ageri zan Atlantida eder ura
itzalita ikusirik, aren billa illateetan ibillita, aren aldentze edo ta galtzearen berri eman zigun, gizon bulartsua.
Urgoiti, baserri zabalako etxekoandre..., Urgoiti'ko
gazte ederraren emazte...!
«Ai... Erko, Erko...! Etxe zabal ori baño askoz ere
gogoanago aiz neretzat, Erko, mutil eder ori...!
Eta leen, maite ez ezagunaren ametsetan, an gozo
musukatzen ba-nizkan nere eskuko arien korapilloak,
nola uste duk, Erko, ari naizela orain nere iganako
maite lan oetan?
Nere jostorratzaren zizta bakoitza biotz-zizta bana
duk. Eta iretzako oyal eta soñeko bakoitza, aneika
maite-ziztaz eo diat:
Onako txano au, ire buru eder eta jakintsu ori jazteko.
Onako ator au, ire biotz zabal ori gordetzeko.
Onako jaka luze au Olearso'ko jaunen artean jaun
aundi ta eder agertzeko, artarako jakaren bearrik ez
baldin ba-duk ere».
Bai, lzartxo, beste bere kideko neskatxa guziak
baño txukunago, ari zaizu bere goru-lanetan. Ez baitdizkio Erko'k burnizko jostorrats eta goraizi berexi oik
alperrik eman. Ez da alako gauz ederragorik Olearso
guzian, ez eta alako maitasun fiñakin egindakorik ere.
Ez da, beraz, arritzekorik Izartxo'k dagin gain-gaiñeko lan ori. Ba du, gañera, nun berritu, artan galdutaka indarrak; nun husti, ari-korapillotan musu ta
musu legortzen zaizkion, ezpañak. Alboan bait-du burnizko konketa polita.
Erko'k esku-ikusiz emandakoa au ere, ta mutillak
ere artan sarri jarri bide ditula bere ezpañak eta, aren
ezkoak baño maite kutsuak geyago suspertzen ez ote
dun, nagokizu.
Suspertu edo moteldu edo..., aldatu beintzat. Bai,
leen ez bezelako, berria duzu orain Izartxo.
Etxean alayago, zalapartaritsuago, kanta-kantari
beti, bere eskuko lan maitagarri ayetan.
Eta lagunen artean? Lagunen artean ez, orain arte
lagun artekoa izan ba zan ere, iñor izatekotan!
Eta lagunen artekoa, baso-lanetan; gaztain, ur eta
makatzak biltzera joaten ziranean. Ango itz-otsa,
orduan, ango par-algarak, ango irrintziak!
Lagun artekoa, ortzegunetako jayetan, batez ere.
Dantza atsegiñik zitzayon, alakoetan. Ta trebea,
liraiña, ariña ta atsegiña bait zan oso, arekin dantzan
ekiteko danak irrikan zeuden. Eta berok ortzargi ta
bakun artzen zitun danak.
Orain alakorik ez. Ez dizu, Erko'rekin ezik, beste
iñorekin ibilli nai. Eta bere maitearekin biltzen daneko
itz atsegin, zalapart, kir-kir eta irri-algarak!
Jostorratz, goraize ta konketa berexi ayen ordaingarriz, lepoko oyal nabar polita eskeñi dio Izartxo'k
bere mutillari. Eta beti arekin agertzen zaizu mutilla
jai-egun guzietan. Eta Izartxo'ren poza, dantza-leku
guzietan, aren eskutik agertzen zaizunean...!
Buru zut eta argiz, «iñoiz ikusi al duzute alango
mutil lerdenagorik», neska guziei galdeka bai-lijoen
dabilkizu, olakoetan.