Izartxo - 10

–Goazen, ba, aurrera...!
Laister etorri zitzayen bigarren gaba, ta an bertan,
mendiko orbeletan eman zuten gaba, lo bete-betean;
urrengo egunean eroriko zirala Kalagorri ko erri ederraren gañera ta...
Urrengo goizean altxatu, ta bideann jarri ziran
berriz, iñungoen alai. Bi ordu eginda, erri aunditxo bat
ikusi zuten, mendiaren oñetan.
–Eup...! Bertara, mutillak! Or topauko dizkiau billa
gabiltzan urreki ta ardo gozoa, –asi ziran artzai
guziak...

–Or ez, –Basurdi'k–. Pixkat aurrerago dago Kalagorri.
–Berdin da orrara joan. Nere eztarria legortuz zijoak bai... eta busti-alditxo bat eman bear zioat.
–Bai, bai... –esan zuten danak–, goazen bertara.
Eta mendiz bera abiatu ziran danak. Bere bidean,
Basurdi ere eramanik...
lxillik joateko esaten zien Basurdi'k; bein da berriz
esaten... Artzayak, bañan, gero ta zalaparta ta irrintzi
aundiagoak ateratzen zituzten.
Errira jetxi ziranean, etzuten iñor ere topau, danak
Kalagorri aldera iges egiñak ziran, ayen ojuak entzun
zituztenetik.
Eta ori ikustez goibel eta aserre, Basurdi'k:
–Aurrera, mutillak! Iges ziaztek, gure aurretik,
danak eta...! Goazen aurrera, ta txautu ditzagun
danak, bidean, Kalagorri'ra irixtera al izan baño len.
–Bein onara ezkero, ikus dezagun erria, ta jaso
bertako urrea.
–Bertako urrea? Alperrik zebiltzate aren billa! Igesleak berekin zeramatek eta.
–Bai...? Izartxo duk ik, bai, ire urre guzia. Ta artan
bakarrik ari aiz i ametsetan. Beste ok ere bear diau
zerbait...!

–Baldin eta urre orren billa ba-zabiltzate, etorri
nerekin, etorri bai; eta abiatu gaitezen bereala iges
dijoazten oyen atzetik.
–Ez, ez. Ikusi dezagun erria, aurretik. Eta bertan
urrerik ez ba-dugu arki, joango gaituk aurrera. Ta ez
bildur izan, Basurdi. Laister iritxiko dizkiau, aurrean
dijoazten, bildurti oyek.
Eta ala errian sartu ziran danak, tarrapatan. Etzun
ez Basurdi'k egia esan. Bertan dana utzirik joan ziran
errikoak iges. Eta ango etxeak, mutillak, ango zillarrezko ontziak, ango urrezko bitxiak...!
Soto illunetan ere sartu, ta ardo-kupelak arki zitun
batek; eta bereala ojuka asi zan: ardoa, ardoa, mutillak...!
Au entzutean, danak bertara oldartu ziran. Eta
beren ezpatakin kupelak zulaturik, bertatik edaten asi
ziran.
«Ardoa, ardoa» aren ojua sumatu zunean, joan
zitzaizkion Basurdi'ri ere barruko kezka guziak, eta an
agertu zan bera ere, besteak bezin zalapartari; Ariztiburu'enean edandako mama goxo ura bait zun gogoan, eta bidean bota zitun izerdi-tantak aundiagotzen
zijoakioten barruko bere irrika ura...!

Etzun, bañan, besteen ondoan jarrita, bere txandaren zai egoteko astirik, eta kupel-gañera igorik,
ango atetxo ura zabaldu, ta bertan auzpezka jarririk,
zanga-zanga, ito-bearrean, edan da edan gelditu zan.

XXXV
ZORIONEKO AZKENA
Artzayak sakaildutako errikoak ziran Kalagorri'ra
ojuka iritxi ziran korrikalariak. Eta laguntza eskaka
karraxika ziarduten oraindik, zei erdian, Erko nagusiaren etxera sartu zanean. Erko'ren gudal-ostea ikusi
zutenean, bañan, baretzen asi zitzayen barruko estutasuna; eta batzuek ezpatakin eta besteak makillakin,
aren gidari joateko prestatu ziran gizonezko guziak.
Gaba zan, da ixillik eta arin zijoazten danak, etsaya lenbaitlen aurkitzeko gogoakin.
Noiz-nai bidean Basurdi aurkitu uste zun Erko'k.
Eta ala joan da joan, ez arkitzean, artegatzen asi zan
mutilla. Bide artatik etorri bear bait-zun berak, eta
gaba artan gañera, bere asmoak zuzen irtetzea nai
ba-zitun.
Eta zergatik etzun, oraindik, topau ba? Beste bide
batetik ote zetorren? Aurreko mendi aren gañetik,
agian? Ea bera Kalagorri utzita, etsayen billa zebillen
bitartean, ura sartu ez ote zan ixilka bertara...! Illargi
gabeko gaba artan ikusi ere, etzan ezer ikusten da.

Xaldizko batzu igorri zitun lau aldetara, mendi ta
zabaldi guzia aztertzera, eta beste batzu Kalagorri'rako bidean jarri, ango berrien aiduru.
Joan da joan, eguna argitzen asi zitzayen, iñor
bidean ikusi gabe. Eta lenengo argi-leiñuruetan beren
erria ikusten asi ziran, an urruti, Erko'ren gidariak. Ez
dituzte, ez, etxeak erre, zioten posez beterik. Baldin
bada bertan dagozte oraindik, jan da edan. Alaituz ere
zijoan Erko, baldin eta aurrera joanak ba-ziran, erria
aurretik kixkalia izango bait zuten.
Erne ibilli bearra zan, ba, etsaya oraindik bertan
ba zegon, ayen gañera itxupustuan jauzi, ta Basurdi
bertan bizirik arturik, erriko agintearengana eramateko; ez bait zan egoki anayen odola alperrik ixuritzea.
Ba dijoazte, ba, al bait ixillik eta gorderik, ondoratzen. Ez dator erritik iñungo soñurik, ez eta bizi-aztarnarik. lnguratzen dute poliki-poliki erri guzia. Eta barnera sartzen da Erko, bere mutil bulartsuaz inguraturik.
Ba-doa, kontuz, kalez-kale..., ta iñor ez. Zer da au?
Ateak zabalik dituzte etxe guziak..., iruzurren bat ote?
Sartu barnera, len baño kontu aundiagokin..., ta an
ere iñor ez! lñor ez eta bertako tresna guziak azpikoz
gora boteak. Jetxi, gero, sotoetara..., ta ene! bor-

borka dariote ardoa, ezpataz zulatutako, kupel aundiak eta.
Zer da au? Zer jaso da emen? Nora joan ote da
Basurdi dollor ura, erri guzia sakaildu ondoren?
***
Nora...? Kupelaren gañean, zanga-zanga edaten
utzi dugu len gure Basurdi, eta bere antzera ere edan
da edan zerraikien, iya txanda ezin arturik, bertako
artzai guziak. Eta danak bapo egin zutenean, arki al
izan zituzten urre-ontziak artu, ta: orain zer, orain zer?
–ojuka asi ziran.
–I..., nun duk Basurdi?
–Basurdi...? Etzekiat, mutil.
–Nork ikusi dik, azkenekoz?
–Nik, emen gure ondoan, txandaren zai, ikusi
ezkeroztik, ez diat geyagorik arenik jakin...
–Bere Izartxo aren billa joana izango duk?
–Um...! Gizon maltzurren antza zin orrek... Ni sartuta natxeon, aspaldi.
–Alakoren itxura zeukan, bai. Eta ez al zeukan
altxorren bat emen nunbait topauko, ta bere arekin
emendik alde egiña izango?

–Alakoren bat bai... Ez duk iñun ageri ta...
–Eta zer egin orain? Nora jo? Ez gaituk emen ziur.
Ba-liteke etsaya laister batu, ta onara gure aurka etortzea. Ez diau, gañera, ezer egiterik emen. Eta ez al
duk Basurdi madarikatu ori, guri iruzur aundiren bat,
asmatzen, nunbait, ibilliko?
–Ala duk bai. Artu ditzagun, ba, bertako aberaskirik ederrenak, eta abiatu gaitezen berriz ere, gure
mendietara. Artan al zaudete danak?
–Bai... Itzuli gaitezen gure mendietara, bai.
Eta ala, danak bapo jan da edan ondoren, berriz
mendira artu zuten, iñungo besteri oartu gaberik.
***
Etxe guzietan begiratuz zijoan Erko, ea zerbaiteren aztarnik arki ote zezakean. Ala, gañeko atetxoa
zabalik zeukan kupel bat ikusi zun. Erdi utsik zegoan
kupela, erditik gora guzian, ezpataz egindako, zuloz
beterik bait-zegon.
Ura ere arritzekoa zan ba. Bertako kupel guziak
itxirik, zergatik zabalik ote zegon ura? Bertako erritarrak deitu... ta bayetz, itxirik utzi zutela kupel ura,
beste guziak bezela. Zerbaiteren susmo txarra artu

zizun, ordun, Erko'k, eta kupela alderoka asi zun,
beste mutil batzuen lagun.
Zerbait mugitzen zan barrenean, eta ots berexi
bat ateratzen zun. Igo zan, ba, gañera, ta argi-zuzi bat
luzatu zun barnera... Eta bai...! Berak uste izan zuna:
gizon bat zetzan bertan, ardo-zopa biurtuta...!
Artu aizkora bat, eta dinbi-danba kupel guzia
txetu..., oratu gizonari ille-muturretik... eta arpegiraño
altxaturik...:
–Ene mutillak...! Basurdi ber-bera duk eta...!
***
Basurdi edaten ari zan kupel arek txorrotena asko
izaki, ardoa gutxitzen gutxitzen ari zan larriki. Eta
etzula ala, Basurdi'k, bere buru guzia zuloan sartuta
ere, ixurkirik ezpañekin ikuitzerik al, ta anka bat jasorik, aurrerako ekiña egin zun, bi besoetaz lagundurik.
Ekin bixixkoegia egin zizula, edo ta ardoak besoetako
indar guzia auldu zizkiola, edo ta... nik eztakit zer zala,
bañan, kupel barnera erori zan bai beintzat; eta an
egin zun gajoak azken gaizto.
***

Etzan Erko, illunar arte, Izartxo'enean agertu. Au,
bitartean, otoitz eta otoitz egona zan, egun guzian.
Eta Jaunari Erko'ren alde biotzez eskatu bitartean,
bere batayo ta ezkontzarako soñeko zuria josten ari
zan, bere esku xalo ayekin.
Erko etxean sartu zanean, Izartxo alkitik altxa, ta
estu ta bero laztandu zun luzaro. Eta maitezko ixil-aldi
alaya ondoren: –Erko, Erko...! Eta nola izan da ori?
–galdezka asi zitzayon.
Erko'k guk dakiguna esan da, jarraitu zun:
–Bidekoaz nekatuta ta jasotakoaz artega etorriarren, elizara joan izan nai dut, Izartxo, onara baño
len. Eta andik nator orain. Gaur ostegun saindu baita,
ez nun egun au, Jauna artu gabe ta berari eskerrik
beroenak eman gabe, galtzea nai.
–Begira, ona emen, Erko, batayo ta ezkontzarako
jantzi txuria... zer... atsegin al zaik?
–Bai, polita dun oso, Izartxo. Gure zorionerako
ordain larriegi dala deritzat, bañan, neri, Basurdi'ren
zoritxarrezko azken ori...!
–Bai?
–Bai. Elizan, Izartxo, agerian pekatu egin zutela ta,
errauts eta soñeko zabarraz jantzirik, eliz-atadian,

garizuma guzian bere damua agertuz egon diran guzi
ayek, gotzayak beregana deitu dizkin bai, eta maitez
besarkatu ondoren, Jaunaren mayera eraman dizkin,
gero. Eta au ikustean, Izartxo, gauz bat etorri zaidanan burura: Zergatik ez ote zegoan, ayen artean, gure
Basurdi ere.
–Nola egon zitekean, ba?
–Kupel artan bizia galdu baño, askoz obea zala
noski, andik bizirik atera, ta igesi joan ba-litz. Gero,
iñoiz damututa, pekatari ayek bezela garbitu ondoren,
egindako guzien barkamena iritxi zezakean da.
–A...! Bai... Eta ez al da erru guzia nerea izango,
Erko...?
–Irea, Izartxo?
–Nerea, bai...!
–Zer egin dUn ba, ik, sorgiña...?
–Nik..., nik Satan'i elizan uko egin nionean, Basurdi ere ukatu ta ezeztu nikala, biotz barnean.
–Orrek ez din deus esan nai, neska...!
–Bai, bai... Nere jantzi zuri au ere, len baño illunago ikusten diat nik orain, Erko...!
–Nik len baño zuri ta ederragoa ikusten diñat ba,
lzartxo...! Nai al dun aurreko sagar-guda ura berritu,
nork irabazi ikusteko?

–Ago ixIllik, ergela...! Esagun «Aita gure» bat
bederen, Basurdi, gaxoaren alde. Jaunak barkatu ta
bere maitezko altzoan artu dezan.
–Ongi dion, sorgiña...! Egigun, egin otoitz, Basurdi
gaxo orRen alde: « gurea, zeruetan zaudena....».
AMAYA