Itz-lauz - 7

zenduteke? Badakit aurki ninduzetela Santa
Agedan sartua. Ta ori egitea eskatzen diguten
euskaldunak ote dira, bada, euskaldun zuurrenak, euskaldun buru-yantzienak, euskaldun
gurenak? Bada, nik, (yaun oiek astotzat yoko
banaute ere), naiago det ibai txiki izan, baña ene
urak neronek itsasora eramateko yabe; ta ez
nere izena ta nere izana galdu, ibai aziago bati
nere burua eman bearrez.

Zertan gorde gure izkuntza?, esango dizuete.
Zertan gizon guziok era batez ez itz-egin bear?...
Bada, Yainkoak gure artean Babelgo torre bat
izatea agindu dulako: Yainkoak gizon ongi-azi
guzien biotzetan norbere izkerarenganako maitetasun gori bat itsatsi dulako.
Zergatik —galde-egiten det nik orain— lanbide ortan ez dira asten oraingo izkera yantzienak,
oraingo izkera arroenak? Bildu bitez batzarre
batean ingelera ta prantzera ta gaztelera, ta alemanera, ta italiera, ta abar. Ta elkarri esan bezakie: Nor degu geren artean zabalduen, nor ederren? Olako? Bada, bedi orixe gaurtandik munduko izkera bakar: geren buruok il ditzagun
gañerakook... Zer? Berriro ere Santa Agedabidean yarri nai nazute...
Asma dezagun, ordea, zerbait errezagorik,
bidezkoagorik. Iñor iltzen ibilli gabe, izkera oietarik bat aukera dezagun errien arteko artu-emanetarako. Iraun bezate besteak, nor-bere mugapean, ta nork-gerea erabil dezagun etxerako,
lagun-arterako, muga-barrengo arazoetan, eta
elerti edo literaturan. Yakin-gai sakonetan,
erbestearteko saldu-erosketa ta abarretarako

bestea: guziekiko izkuntza, edo «lengua universal» dalakoa. Nork ukatu dezake auxe litzakela
elebitza edo «bilingüismo» zuzena ta bidezkoa,
guzientzat berdiña?... Bada, izkuntza aundiek,
izkuntza landuek, izkuntza aipatuek ori ere eztute nai... norbera nagusi izatekotan ezpa-da.
Baña, zertan ari naiz, oraintxe esan dedan
elebitza edo «bilingüismo» ori ezagutu izan baita
munduan, ta izkera oietxek, gaur apañen bezela
agertzen zaizkigun izkuntza oietxek, «bilingüismo» zuzen ura galazi baitute! Bai, enetxoak, bai.
Orain irureun urte oraindik latiña zegoan munduan nagusi yakin-gai guziak ikasteko ta erabiltzeko. Uraxe zan (gaur Elizarentzat dan ere
bezela) leen esandako gain-izkera, guziekiko
izkera, «lengua universala» itz batez. Nortzuk
ondatu dute, nork-bere izkera maitatu ta landu
bearrez?... Bada, gaztelerak, ingelerak, prantzerak, eta abarrek; ta ori euskera baño arloteagoak ziran garaiean; ta ori beren artekorik geienak
latiña ama zutelarik!!
Beste bide bat asmatu nzki izan da geroago.
Izkuntza-izun bat sumatu («esperanto»-aren aditzera guziok dezute) ta uraxe guzioi irakatsi,..

Baña,... ori ere ez izan atsegin izkuntza aundientzat, ta orra asmo eder ori ere poto egiñik.
Ta orain badiotsutet nik: «lzkuntza aien aldeko maitetasun gori ura eder bazan ta begiragarri, nola diteke itsusi ta txaldan guk gerea maiteizatea?»
Ez, yaunak. Gure burua ibaira botatzeko
bagaude, ikus dezagun aurrena ongi inguruko
beste guziek ere geurekin batean botako alduten. Eztezagun egin, guk bota geurea ta besteai
parrebidea eman. Eztezala iñork Euskalerriatzaz
esan bear-izan: «Emen datza bere burua il zuan
erria, are bizi-izateko diña kemen izan etzuan
erri-ergel-lotsagarria!»
***
Eztet askorik geiago luzatu nai.
Soil-soilki, obeto ikusi dezazuten zertzuk egiten laguntzeko zeren izenak eman bear dizkiguzuten, esan dezagun laburki, «Euskaltzaleak»
emen yaio-ezkeroztik egin dutenaren berri.
Zumarragako euskal-egun oroigarria, Andoaingoa, Segurakoa, Errenderikoa, laster Bergara-

koa ere ta Otxandiokoa: bertan gure yolas garbiak —dantza dala, pelota dala, palanka, bertsolariak, eta abar— eder-agertu: bertan euskera
goratu ta umeai maitarazi.
Euskel-ldazle-Batza deritzan euskerazko
eskribatzaleen elkartea irasi edo fundatu. Betirako sari bat asmatu ta bildu-arazi, urteko euskerazko artikulorik onena sariztatzeko edo premiatzeko.
Euskerazko Poesia edo Euskel-Olertiari egoak
luzatu, olerkariek berotu izan baitute erria bizkunde guzietan.
Euskerazko Teatroa, edo Euskel-Antzertia
(oraindik gutxi bederik) xuxperrarazi, ta EuskelTxontxongiloak edo «guignol»-a yarri.
Euskerazko liburu salketak eratu.
Euskerazko eguneroko periodikoa nola ta
zenbatez egin diteken aztertu, ta asmo aundi au
egin-bidean sartu.
Ta azkenik ez luzatzeko: oraindik ere eranegun, badakizute zer besterik egin degun?...
Donostiko antzokirik ederrenean, udaaren
gorrienean, yendea abea yotzeraño erakarri, ta
Euskalerriko neskatx aundiki sorta ugari bati

(are markesak ere tartean baibaitziran) euskera
utsez yardun arazi, Euskerari Emakumeen MaiteAgurra eskeñi arazi, bertakoei ta erbestetarrei
oso goitik auxe esanaz: euskeraz itz-egitea, alegia, eztala emendik aurrera izango baserritarren
eginbearra: goi-goieneko alabak ere arrokiro,
erabili nai dutela ezpañetan, gurasoengandiko
ots eztia dutelako, ta, bear bada, euskeraz ari
diranean bezin eder ta laztan iñoiz beren buruak
agertu izan eztitutelako.
Zer eskatzen dizutegu gauz eder oiek egiten
laguntzeko, zer, zeuen ta nere erria il eztedin?...
Borondate on apurtxo bat eta eguneroko xentimoa!... Eguneroko xentimoa Euskalerriaren alde
ematea eskatzen dizutegu bai, zineari, ardandegiari ta yolasari ez bat baizik eun ere ematen
diezuten garaion.
Euskaldun on guziek dute gure elkarte ontan
sarbiderik. Iñori etzaio galdetzen zein politika
aldekoa dan, ezta ere politika zer dan badakian.
Bi esi bakarrak ditugu: Yainkoa ta bere lege
zuzenak ez oinperatu: Euskalerria biotzean euki.
***

Ta bitez nere azken-itzak bereizki emakumezkoentzat. Gizasemeok bakarrik ez goazke
urrutira, zuen bear gera edozertarako. Ta edozertarako baño bearrago zaitutegu geure erri au
yasotzeko.
Zuek zaitutegu asegarri, zuek atseden, zuek
akullu, zuek artizar eta eguzki. Ta zuek zaitutegu
(auxe ez aaztu beñere) zuek zaitutegu gere
aurren ama ala amagai. Zuen eskuek taiutu ta
azi bezelakoxeak izango dira biar gure aurrak...
izango dira biar Euskaldun berriak. Aintza aundia, glori aundia zuena ontan ongi yokatzen
badezute; lotsari ta erantzunbear larria ere,
ordea, eginbearrari gibel-ematen badiozute.
Entzun itz auxe soilki. Asaba zaarren gogoaz
elkartzen gaituan urreko kate zaarra, etzazute,
arren, emakumeok, esku laztankor oiekin betirako eten eta apurtu.
Agur guzioi.
Ta guziok otoitz bat zuzendu dezaiogun Iñaki
Deun, euskaldunen Zaindariari: Euskalerriak
iraun dezala, kristau ta euskaldun, mendeen eta
gizaldien ondarreraño!
Ala bedi.

ZUMAIAKOA
1930-gko. Epaillaren 9-g
«EUSKALTZALEAK»-EN ERABERRITZEA
Anai ta arrebak... esan bearko:
Pozik zakustegu emen bilduta. Eskarrik-asko
guzioi. Izango aal-da «Euskaltzaleak»en batzar
nagusi au urtetik urtera ugariago. Izango aal-da
berandura-gabe «Euskal-Erria»n ots aundiko ta
euskaldun on guziek ezaguna.
Aurreko goraberak
Leenbiziko lana orain, zuen aurrean, azkenengo batzarra-ezkeroztiko goraberak txeatzea
bear genduke. Asko yardun-bearrik gera, ordea,
ta lau itzez gai ori ikutzea azketsi zadazute.
Zumarragako euskel-egun gogoangarri artan
izan gendun azkenengo batzar nagusia. Orduezkeroztik, «Euskaltzaleak»en lanik nabarienak
auetxek izan dira: Andoaingo aur euskaldunaren
eguna larunbatez ta urren eguneko Euskel-

Eguna; Euskel-Egunkariarekiko azterpen ta
zabalkunde-lanak, auen artean dalarik EgunkariErakuskia ateratzea; Altzagaren «Bost Urtian»
antzerkia argitaratzea, ta abar.
(Kontuen gorabera: arpidez eitera ditugu
dirurik. Bazkide-Sariak, geienak, eztitugu Yaso.
Ez gaude bear bezela eratuta, organizatuta).
Uts ori berdintzeko, «Euskaltzaleak» bazkuna
eraberritzea, osatzea, azitzea asmatu degu.
Ortarako, gure leenbiziko lana ingurti edo
folleto txukun bat ateratzea izan da. Bertan euskaldun guziei adirazten diegu gure bazkunak zer
nai duan.
Bereala, edo erabat, buru-batzar bat eratu ta
Bazkintza edo Junta berritu ta azibearra agertu
zaizkigu.
Zumarragan ni aukeratu ninduzaten Lendakari; eztakit zuen gogoak bete ditudan (ezetz;
esango nuke, astia ere bear ainbat ezpaitegu);
baña, on-ustez ari izan naizela sinistu dezakezute.
Gaur illabete, Buru-Batzar iraste ta Bazkintza-aldatze oietarako, Donostian batzar bat egin
gendun, eta bertan onela osatu genitun biak:

Zuen oniritzia eskatzen degu orain egiña
indartu dedin.
Ortara-ezkero, gaurtandik Urretatar Mikel
yaun yatorra ezagutu bear dezute zuen burutzat. Txalo batez sutu zazute ta bearragotu, bere
yakite ta aalmen guziak «Euskaltzaleak»en alde
ipiñi ditzan.
«Euskatzaleak» bazkuna, zer da mamiz?
Zer egin nai degu «Euskaltzaleak» bazkun
ontaz?... Lagun-arte ugaria egin nai genduke.
Euskera ta euskotasunaren aldeko, eguneko
xentimoa dalarik sari laburrena, bazkide asko ta
asko bildu nai genituzke, Euskal-Erria osoan gure
egoen itzala zabaldu. Biotz oneko euskaldun oro,
bildu gure lantegian; zein politikakoak diran
begiratu-gabe; katolikotasuna garbia ta euskozaletasun zabal anaikor bat esi bakartzat artuta.
Abertzaletasuna, erderaz «patriotismo» esaten
dana, ezta neurri yakiñeko biozpena. Politikan,
ordea, baipen edo afirmazio zeatzak, baipen
larriak eskatzen dira. Orregatik barruan politikak
artzen du ain yende gutxi.

Guk ez; guk eztiogu iñori osoko gizakia izaterik eskatzen. Guretzako naikoa. da abertzaletasun pitiñena. Eguneko xentimoz neurtu diteken
abertzaletasun («patriotismo») pixka aski degu.
Gure ustez, euskal-errotak ur gutxi-aski darama
leen ere, ta abertzaletasun-apurrak, au da ur-ari
meek, are ur-tantoak berak ere ezetsi ta albora
uzteko ez gaude: euskal-ur gaziaren bear gera.
Bekar batak suilla bete; besteak pitxarra; besteak antuxuna; besteak... titarea, areagokorik
ezpa-du.
Ta iñork ez beza au politika gaitzestea danik,
Politika bear bearreko da errien pizkundeetan.
Ta gurean, orok dakigunez, aurki digu berbizturik.
Baña, politikari eztiogu eman bear gure indar
osoa. Erri-landutzarentzat, erriaren buru-yaztearentzat, erria euskozaletzearentzat alegin-zati
eder samur bat gorde dezagun.
Iduri batez obeto uler dezazuteke. Eman’tzagun mendi latz bat gaindu-bearrak gerala, ta
eguzki gori baten azpian dagola mendi ori. Or
bide bat, erpiña belar kiskalia zear, arkaitz
gorien barrena... Ortik gora ekin dio talde batek:

izerdi-patsetan diyoaz: askotan, lerregiñik,
aurrera leentxeago egin-urratsak irristaldi batez
galtzen dituzte. Ori dezute politikaren
iduri.Baña, onaa orain beste bat: gurdibide
eroso, lau-samarra; beti goruntz, beti goruntz,
baña iraduka-gabe, malkar bizien igesi; eguzkiaren galda eztator oneraño; bide-ertzetan pago
eder batzuek daude etengabeko erreskan, ta
oien adaburu itxiak bide-gañean abe ta aterperik
atsegiñena osatzen du; eguzkiaren sua eralgita
datorkigu, ta ezta su baizik argi; ezta nekegarri,
bai zuzpergarri ta begien eder... Au da Euskaltzaleak-en bidea. Asko dira emendik bai ta bestetik igo naiko ez lutekenak, Ta asko dira ere,
bide kiskalgarrian ler-egiñik diranean, beste
ontara, txolarteka, atseden-artzera, bekokiak
legortzera, datozkenak.
***
Euskalzaleak-en asmo ta eginbearren berri
zeatzagoa, txeegoa, gero ikusiko dezuten ingurtiak emango dizuete. Bitartean, goazen aurrera.

Euskel-Idazle-Batza
Euskel-Idazleak yo ditezke nere aburuz
Eusko-Pizkundeak ekarritako arnai edo frutu
bikañenetakotzat. Zuen bear-bear da gure bazkuna; zuek nai zaituzte, gure erakunde edo organizazioaren laguntzallerik bizkorren bezela; zuek
erriz-erri zabaldu bear dezute Euskaltzaleak-en
berri.
Ortarako, ta beste asmo askorik sortu ta
aurrera eramateko, Euskaltzale bazkunaren
barrenean, zuek, Euskel-Idazleok, talde berezi
bat osatu bear dezute, zuen Bazkintz Artezkari
bereziaz: Ori izan diteke Euskel-Idazle-Batza,
erderaz «Federación de Escritores Euskéricos».
Nere naiez, gaur bertan, emendixe, irten bear
luke mamiturik eta naiko indarraren yabe Euskel-Idazle-Batza dalako orrek.
Gure Idazkariak, guziok ezagun dezuten
«Luzear» yatorrak, orri bana emango dizute
zuen izen-izenorde ta zuzenbideak, eta baita ere
zuen erri-inguruan ezagutzen dituzuten beste
euskel-idazleen berri eman dizaiguzuten. Onera
etorri zeratenetarik euskel-idazle etzeratenak,
arren yarri, zuen izena orriaren atze-aldean.

Zuen Bazkintza ere gaur bertan osatu dezazuteke emen: sartu ditezke or, Euskaltzaleak-en
buru-batzarrean oraindaño batzarkide diranetarik batzuek «Aberri», «Altzeta», «Mendi-Lauta»,
«Udala-Mendi», «Garmendia’tar Kepa», «Otarra», «Ayanbe», oraindik sartugabe diran beste
euskelgietakorik zenbait, bizkaitarrak batez-ere.
***
Ta ber-bertatik, onaa Euskel-Idazle-Batzarentzat bi zeregin polit: bata, «Kirikiño»-sariaren
eskubide ta araubidea beregain artzea; bestea,
norbaitek oso zuzenki aitatutako Erri-Izperkarisaria irastea.
«Kirikiño»-Saria
Biyoa, oso laburki, arazo onen gorabera.
Zumarragan taiutu zan zearo, ta biribildu, asmo
eder ori, «Euskaltzaleak»en batzarrean. Bertako
erabakietarik bat, Bilbon diru-bilketarako Batzorde bat yartzea izan zan. Geroago, Batzorde oni
«Euskaltzaleak» eskatu zion, alegia, araudiasmoren bat bazun, arren guri adirazteko, ta,

ala, Batzorde orrek eta guk, Euskaltzaleok, alkarri lagunduz, adiskideki ta aburu batez araudi ori
taiutu ta osatuko gendula. Batzordeak, ordea, ez
ginduzan araudia eginbear orretarako aintzakotzat artu; ta bereala, bere aburu utsez arauditzako zuzenbide batzuk argitaratu zitun.
Gerora ere, berriro alkarrekin yardunak gera,
ta diotenez guk, Euskaltzaleak, eztegu Kirikiñosari artari eskua sartzerik. Batzorde orrek omen
du eskubide oso-osoa. Guk uste gendun dirua
bildu ondoren, batzorde orren zeregiña amaitua
zala, baña berak bestera dute iritzia. Beren gain
uztea zor omen-zaiote «Kirikiño»sariarekiko
gorabera guzia; bai dirua zaitu, bai epai-maia
aukera, bai saria ematea. Guk eztegu uste ori
bidezkoa danik. Betirako dan gauza bat bazkun
iraunkor batzuen eskuetan uztea asmaturik
geunden; diru-zaitza «Eusko-lkaskuntza»ren
eskutan; urtero epaikari-aukeratzea, «Euskaltzaindi»ren gain. Au etzaiote yaun oiei ongi iduritu ta onu auxe ematen digute: «Euskel-idazleok, eztezazutela zuen eskutik utzi zeuek eta
zeuentzako yarritako sari ori». Onu ori ontzat
artuta, auxe asmatu degu: Euskel-Idazle-Batza

irasi, ta beronentzat Batzorde ari sari orren zaitza eskatu. Ezter uste iñork guk gerok idazleok
baño, eskubide obea dunik, eta, beraz, Bilbaoko
Batzorde orrek gure eskaria ontzat artuko aaldu.
Orain, zuek erabaki.
Euskel-Izperkari-Saria
Iñork, oso zuzenki, «Kirikiño»ren artaz ari
giñala,esan zun idazle apalak, errietako berriaketa bidaltzen aspertugaberik diardutenak ere,
zerbait merezi durela.
Benetan, gañera, merezi, nere ustez.
Ta ori izan diteke, aurtendik edo datorren
urtetik asita, Euskel-Idazle-Batza-ren beste zeregin polit bat. Beronen Bazkintzak erabaki beza
sari berri orien araudi-gaia, ta Euskaltzaleak-en
Buru-Batzarra-ri aurkeztu. Sari ori, yakiña, Euskaltzaleak-bazkunak bere kutxatik ordainduko
luke urtero.
Gañera, nere ustez, izperkarien sari orrek
Euskel-Idazle-Batza-ko bazkide diranak soil-soilki
yaso aal-izana bear du. Bestea, «Kirikiño»rena,
ez: nornairentzat.

Saria, zenbat izan diteke?... Nik gutxienez bi
yarriko nituzke; bata, euskel-ingietako Zuzendarien iritziz urte artan lana ondoen egin duan
Izperkariarentzat. Bestea, —eztakit ongi iritziko
diozuten, baña— zozketara botako nuke. Alegia,
gutxi dezatekenak ere saritxo bat noizpeinka irabazi aal-dezaten.
Baña, esan bezela, gaur ementxe yaiotze aaldan Idazle-Batza-k taiutu bear du, ta biribildu,
asmo orren gorabera.
Euskel-Egunkaria
Azkenik, bagatoz, euskeIzale guzien gogoak
gaur geien bezela sutzen ditun asmoa ikutzera.
Euskel-Egunkaria.
Itz gutxi ontaz ere: egintzak eta ez itzak bear
ditugu. lkusiko degu, bada, gero izendatuko
dizutegun lanari nola lotzen zatzaioten.
Igazko udako azterpen eta ikaskuntzaz gañera, egin ditugu gero beste batzuek, eta auxe
esan bear dizutegu: Egunkaria gero ta bertago,
gero ta ditekenago dakusgu. Soil-soilki, zuek eta
gañontzeko euskeItzaleak erantzutea bear.

Leen esan bezela, kalera irten baño leenago
Iru milla arpidedungaien izenak bear ditugu. Ori
eskutik izan-ezkero, gañontzeko guzia egingo
da. Beraz, leenbiziko gauza orixe yakin-bearra,
degu: Euskal-Errian iru milla euskotar bai otediran euskera maite dutenik. Orretaz yabetuko
ez geran bitartean, ezin esan dezakegu EuskelEgunkaria baditeken ala ez diteken. Gañontzeko
guzia, bada, berriketa da.
Orain, entzun zazute: egunkari ori benetasunaren mallakoa bear badu, ezin izan aundia, orri
askoduna; euskeraren gaurko egoitza ta mallari
dagokiona izango litzake. Baña, ori bai, aleginduko giñake gauza polita-ta txukuna ateratzen: ez
oso aundi baña bai oso mami.
Beste baipen edo afirmazio bat, Madrid-eko
«El Sol»en eta Donostiako «La Voz»en gure
egunkariatzaz agertu diran iritzi batzuei erantzunaz.
Gure egunkaria kristau garbia, katoliko zuzena izango litzake, guri, ortan ari geranoi, dagokigun eta barrenak agintzen digun bezelakoxea.
Sanchez Guerra-k esango aal-lukenez gure
egunkaria egin nai degu, ez iñorena. Katolikota-

sunaren zuzenbidea edo ortodoxia bat bakarra
da, ta bakar ori izango litzake gure egunkariaren
zuzendari. Baña gure egunkaria —ori ere esan
bearra dago— katoliko galtzaduna egingo genduke, ez eleiz-orria. Katolikoz gañera, gure egunkaria euskozale sutsua izango litzake, au da,
euskeraren alde ta euskaldunen eskubideen
alde beti garbi yokatuko lukena, naiz politikaalderdi-gabekoa, izan. Ta orain, nik esaten dizutet: iñork lurbira osoan egunkari ori baño ezer
zeatzagorik, ezer margodunagorik, ezer «más
definido» asmatu aal-balezake, yaso beza eskua.
***
Oraindik, otoi, entzun pixkatean, dagoaneko
aspertuta zaudeten arren.
Batzar auek gure erakundearen laguntzallerik onenak izatea nai degu, ta urtetik urtera aundiagoak; urrengo urteetan, beste gauz askoren
artean, batzar onetan erri bakoitzeko ordezkariak urteko bazkide-sariak ekarri ditzateke.
Asi gaitean gaur bertatik lan onurakorra egiten.

Euskel-Irakurle-Izendia
Izendi aundi bat egin degu: Euskalerrian,
arpidez, euskaltzale-usaiezko ingirik artzen
dituztenena. Erriz-erri yarria degu. Orain otsegingo ditugu erriak. Adibidez, «Errenderi» esatean, zutitu bitez andik etorri diranak. Oiek artuko dute beren gain, yoraillaren 15gnerako, erriko izendia, aztertu ta osatu-ondoren, guri bialtzea. Izendi oiekin auxe egin bear dezute: ildakoen ta erbestera yoandakoen goraberak adirazi:
izendiari beste izen batzuk erantsi: an egon ez
arren euskal-arazoetan zuen ustez gai ditezkenen izenak.

Euskaltzaleak-en Ingurtia
Orri oiek osatu bezela, baita ere Euskaltzaleak ateratako ingurti ederra nork-bere errian
zabaldu bear ditu. Esan, nork-zenbatsu nai dituzuten.

Euskel-Egunkari-Txartela
Bider-naba, egunkarirako arpidedun-gaien
«firma» biltzeko egin ditugun txartelak yasoko
dituzute.
Euskel-Idazleen-Orria
Euskel-ldazle-Batza ongien eratzeko, Idazle
guzien izendi bat nai genduke. Ori egiten asteko,
bakoitzari eman zaizute orri bat. Bertan, yarri
itzazute zuen errian eta ingurukoetan ezagutzen
dituzuten euskel-idazleen izenak, izenordeak eta
zuzenbidea. Onera etorri-gabe diranenak, noski.
Gero, azpian, nork-bere izena izenordea ta
zuzenbidea.
Orain, azken-itz batzuk. Entzun zazute, ta
gogoan ongi artu, Euskaltzaleak-en eta Egunkaria-ren zabalkundea nola egin bear dezuten.
Erri bakoitzean bildu zaitezte datorren aste
ontan, bi, iru, lau, sei lagun ta irasi zazute Euskaltzaleak-en uribatzarra: asko izatea ezta bearrezko, gartsuak, zintzoak, «piñak» izatea, bai.
Batzartxo orretan gure izendi-orri oiek, gure
«listak» aztertu, zuzendu ta osatu. Bereala, lana

banatu: ar zazute izen-sail bana, ta urrengo
batzarra noiz izango dezuten bertatik erabaki.
An esango du bakoitzak zer lan egin duan izendegitik aukeratutako notiñei buruz.
Bi zabalkunde batera egin-bearrik gaude, ta
au zalla da ongi egiten. Beraz, entzun ondoondo. Leenbizi-leenbizi Euskaltzaleak bazkunarako bazkide-sail aundia ekartzea bear degu.
Ingurtiak banatu ditzazuke, baña eraz, baiezkoa
eman dezatekenen artean. Yende berria ere nai
genduke, egi-egia. Batez ere, oraingo gaxte ez
gazi ez gezaen artean. Besterik ezpa-da ere,
oraingoz, eguneko xentimoa ordaintzea egin
dezatela. (Aaztu baño leenago: Eguneko xentimo ori eman diteken gutxiena da. Geiago dezakenari sari aziagoa ateratzen alegindu bear
zakiote).
Baña, bazkide-atxitze orrekin batera, nola
egin Egunkariarekiko zabalkundea ta Arpidedungaiak biltzea?... Badakizute: bi sari edo «cuota»
usaindu-ezkero askoek uzkur egiten dute, ta ez
bat ez beste. Ontan zuurki yokatu bear dezute.
Nere aburuz, zuek itz-egin bearreko notintzaz
bi sail egin ditezke. Bata: Euskaltzaleak-en baz-

kidetza ta Egunkari-arpidedungoa pozik erabat
ontzat emango dituztenena. Auei —zer-esanik
eztago— arazo bietaz itzegin bear ta biekiko
baiezkoa yaso. Orretarako dira: alde batetik,
ingurtibarruan dauden «tarjetak»; eta, bestetik,
bereizki emango zaizkizuten txartelak. Bigarren
salla: gauza biak erabat aitatu-ezkero uzkuregingo dutenen salla. Auei, oraingoz, bazkidetza
soil-soilki atera. Oientzat sartu da ingurtian
beste orritxo bat, bertan egunkaria aitatu bai,
baña bat-batean arpide-aginpena eskatzen
etzaiotelarik. Leenbizi egin ditzagun gure bazkide, ta gero, berandura-gabe, etorriko gatzaie
berriro egunkariarekikoa eskatuz.
Zuen zuurtasunak, zuen ezaguerak eta begi
zorrotzak dute orrekiko yoko nagusia.