Itz-lauz - 6

Total number of words is 3388
Total number of unique words is 2093
25.0 of words are in the 2000 most common words
35.1 of words are in the 5000 most common words
41.0 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
elkarren aurkez-aurke zertan yarria.Orretxek
geienbat erantzupen au egiñarazten dit.
«Larreko»ren iritziak maiz txorrotxegiak iruditzen zaizkidan arren, gizonez maite det; idazlez, ederresten; abertzalez, goratzarre dagiot.
Bikaintasun oiez nere eskuek ez ukitzeko diñan
goitua ez balego ere, ille urdiñarenganako itzal

samurra bear nuke aski. Aren aurrean bai, atera
dezakegu txapela biok, eta beste zenbaitek ere.
Itz oietxek zor nizkizun, aiton buru-xuri, begikoa; ta artaratu nauen abagunea atsegiña ez
izanda ere, ongi etorria bedi, biotza lasatuaren
ordañez.
Besterik ez, «Urli» zolia. Gaiiontzean, nere
lanak nornairen etsipean daudeke, besteenak
bezela. Zuzenez ari ezkero, orrek ez du langillea
xuxperrarazten baizik. Okerragoa da ixilpea.
Alde ortatik eskarrik-asko, beraz.
Ta yarrui ezazu euskel-salla orrein txukunki
lantzen. Beldur naiz, azkenerako yendeak, zure
zaar-zale goriari axola gutxi izanik, ez ote zaituan gure kofradian sartuko. Baña, ez estutu.
Zaude beti orretan, zere edermenaren aginduetara.
Elerti-gaietan, ori da nik guzientzat eskatzen
dedan askatasuna.

BI MILLOIEZ ZER EGINGO,
EUSKERAREN ALDE?
Bi milloi... Utzi zadazute goxokia pittin bat
miazten...
Bi milloiek, eundiko bostaz eun milla laurleleo
lekartziteke urtero... Eztet naikoa.
Bi milloiok ikutu gabe, ta bi milloion adarra
urtero eralgiaz, oñarri-dirutza azi-bearra nago.
Iru milloitxoren balioraño baderik.
Nola?...
«Erri-lan» irasiz.
Zer dan «Erri-lan»?... Bazkun bat, zenbait
bazkun bezela iru zatik osatua. Bata: zenbait
euskozale bioztun eta azkarrek egindako Bazkintza Zuzendaria. Bestea: «Erri-lan»en Idazkaritza.
Azkenik: bazkide-sailla. Baña «Erri-lan»ek, gaurdañoko bazkun euskozaleak ez bezela, badu laugarren alderdia, ta polit-samarra bera: Dirutza,
kapitala... Arako bi milloiak oso-osorik.
Egin’tzagun Bazkintza osatu degula.
Orain, Idazkaritzat, gizon bat billa dezagun.
«Gizon» izki larriez ipiñi utsak, aren bearrezko

alderdietzaz itzaldi luze batek baño areago dio.
Gizon argia, gizon buruyantzia, iztun eder (euskeraz naiz erderaz), gizarteko, langille nekegaitza ta euskozale gori.
Gizon ori eskuratua baitegu, billa dezagun
orain Donostiako erdi-samarrean, kale-oñean,
toki on bat, gure Idazkaritza bertan ezartzeko.
lzki aundiez —argizko izkiz, gauean— gañean
ipiñi dezaiogun: «Erri-lan». Beza erakustegi, edo
eskaparate apain bat ere. Bertan ipiñiko ditugu:
euskel-idaztiak, era egokian; «Erri-lan»en asmo,
sariketa, yai ta abarren iragarkiak, nabaroki;
eusko-usaiezko margozki ta argazkiak, «Errilan»ek noizik-beinka aterako ditun ormagiri edo
kartelen ale zaar era berri; ea abar...
***
Orain, bada, «Erri-lan» irasi... gendula, Or
Bazkintza Zuzendaria, or gure gizona, or gure
Landola, or gure oñarri-dirutza: bi milloi dirditsu.
Bazkideak uts ditugu; bazkideak, era... ainbat
besterik!

Baña, ez estutu: etorriko da guztia. Asi gaitean lanean.
Leenengo urtean gogor ekingo diogu Bazkun
berriaren zabalkundeari ta bazkideak batzeari.
Bide nabar, «BAI» egunkariaren ots bizia edatuko ta iragarriko degu bazterrik-bazter.
Bigarren urtean, Bazkunaren azitzeari uzteka, «BAI»k bear ditun dirutza-arpideak yasotzeari ekingo genioke bereizki. Urtearen buruan, orra
«BAI» ori kalerik-kale.
Onela yarraitzea luze ta astun bailitzake,
mintza bitez zenbakiak, numeroak. Bi edo iru
urte gorabera-agiri aurkeztu-ezkero, andik antzemango diozute, iñola baño obeto, «Erri-lan»en
aritze ta eginbearrari.
***

Leenengo urteko gorabera-agiria
YASOA:
2.000.000 laurlekoen adarra: Lko.
Bazkide-sariak:

2.000-ek eguneko xentimoa: 7.300 Lko.
500-ek batez-beste urteko 5-na. Lko
2.500 « Guzira,......... 109.800 Lko.
EMANA:
Otsein-sariak:
Idazkaria......... 15.000 Lko.
Idazkari-urren..... 5.000 Lko.
Bilbaon ordezkari bat 3.000 Lko.
Iruñan...... 2.000 Lko.
Gazteizen......1.500 Lko
..........26.500 Lko.
Beribil bat...... 10.000 Lko.
Landola-ornitzea... 15.000 Lko.
25.000 Lko.
Landola-saria......5.000 Lko.
Landola-bearrak.. 8.650 Lko
Idazkariaren ibilliak....7.500 Lko.

«Erri-lan» eta «Bai» egunkari etorkizunaren
zabalkunde ta ots-edatzea, ingurti, orri, ormagiri
ta itzaldi-bidez, Bidasoaz eskui-ezker eta Ameriketan..... 20.000 Lko
.......... 27.500 Lko.
«Ttun-ttun» aur-astekaria atera ta eutsi Irakasle euskeldun-euskozaleak ateratzeko altxorkiak (bekak). (Bost urte barru, bost. Seigarrenetik asita, urteroko bi) ..... 5.000 Lko.
Batzarketa (gastos de reuniones).... Lko.
IGATU-ORDAINTZA (AMORTIZACIÓN)-KUTXA:
Beribillarena...... 3.500 Lko.
Landola-ornikiena... 5.000 Lko.
Guzira, emanak... 109.150 Lko.
Ondarra 650 Lko.
Guzira......... 109.800 Lko.
***
Euskel-egunak, zer-esanik eztago, egingo
lituzke, ta maiz-samar egin ere, «Erri-lan»ek;

baña oien aztarrenik emanetan ezta agertzen.
Bakoitzak ordaindu. bear baitu berea, arpidebidez, ta are zerbait irabazirik utzi ere.

Bigarren urteko gorzkbera-agiria
YASOA:
Oñarri-dirutzaren adarra 100.00 Lko.
Bazkide-sariak:
2.500-ek eguneko eunentxoa......9.125 Lko.
1.000-ek urteko bost Lko..............5.000 Lko.
14.125 Lko.
Arpide, yaialdi ta abar 5.000 Lko.
Erri-Bazkunetiko soroskiak (Subvenciones de
Corporaciones públicas) 10.000 Lko
29.125 Lko.
Guzira,.......................129.125 Lko.
EMANAK:
Otsein-sariak:
Idazkaria............... 15.000 Lko.
Idazkari-urren,............ 5.000 Lko.
Laguntzalle bat......... 3.000 Lko.
23.000 Lko.

Bilbaoko ordezkaria....3.000 Lko.
Iruñakoa.......... Gazteizkoa................ 29.500 Lko.
Landola-sari, urrutizkin era abarra...... Idazkariaren ibilliak..........7.500 Lko.
«Erri-Ian» ta «Bai»-zabalkundea... Lko.
Iru-illabetez beingo Lko.
«Ttun-ttun» aur-astekaria........ 8.000 Lko.
Euskel-Ikastolen zabaltzerako ta laguntzarako: 10.000 Lko.
Irakasletzako altxorkiak (becas).... Lko.....
17.000 Lko
Noranaiko antzezlari-talde bat irasteko...
4.500 Lko.
Noranaiko «giñol» bi irasteko... 1.500 Lko.
Errietako antzezlari-taldeen soroski... Lko.
Erriz-erriko itzaldietarako....... 6.000 Lko.
Argitalpen, ta artarako laguntza...10.000 Lko.

Idazleentzako sariketa ta lansariak... Lko........
23.000 Lko.
Batzarketa....................1.500 Lko.
Igatu-ordaintzaen kutxa... 5.000 Lko.
Ondarra..............................475 Lko.
Guzira......... 129.125 Lko.

Seigarren urleko gorabera-agiria
YASOAK:
Dirutzaren ekoizkia.........100.000 Lko.
Bazkide-sariak:
3.500-ek eguneko xentimoa...... 12.775 Lko.
1.500-ek urteko 5 Gorako......... Arpide, yaialdi ta abarra... 9.725 Lko.
(Euskel-egunak, antzerki-yaiak, Sta. Agedataldeak, e. a.)
Erri-Bazkunetiko soroskiak...... 20.000 Lko.
Guzita......... 150.000 Lko.

(Garaia zan! Baña nolabait iritxi gera gure oñarri-altxorra milloitxo batez azitzera...)
EMANAK:
Otsein-sariak:
Leengoak, Idazkari-urrenari 1.000 lko. geiago
emanaz, ta bigarren laguntzalle bat (3.000 laurlekoz) yarrita... 33.500 Lko.
Landola-sari ta abar...... 8.500 Lko.
Idazkariaren ibilliak..........4.500 Lko.
Zabalkundea......................5.000 Lko.
Iru illabetez beingo Lko.........
12.000 Lko.
«Ttun-nun»............. 6.000 Lko.
Euskel-lkastolak....15.000 Lko.
Irakasletza.............10.000 Lko................
25.000 Lko.
(urtero bi irakasle ateratzeko)
Antzezlari-taldea:
Gai-berritze ta abar......... Antzezlariei 8.250 Lko.
Bi «giñol»

Gai-beritze ta Ibillaldi bakoitzeko, 75 Lkoen. gastoa....
Errietako
antzezlari-taldei
11.500 Lko.
Izlariak:
Itzaldi berri Zaarren esanaldi Gastoak, bakoitzeko...... 100
(Urteko eun itzaldi, 20 berri ta 80 zaar)
16.500 Lko.
Argitalpenak
(ediciones)Lko.
Idazleak (batzaldi ta 38.500 Lko,.
Batzarketa........................ Ondarra........................... 100
Guzira......................150.000 Lko.
Euskel-Ikastolekiko ta Irakasletza-arloan, or
esanako diruez gañera, «Erri-lan»ek, Udal era

Aldundiak zirikatuz, beregain arreraziko lieke
soroski ta altxorki geien.
***
Orrela yarraitu diteke, baño naikoa da ta
geiegi. Aldi bakoitzeko bearrak erakutsiko luke
«Erri-lan»eko dirua nola banatu.
Dana dala, iñor bi milloi oiek emateko gertu
badago, sinis beza: nork zintzoki ta obari onez
erabillia Euskelarrian arkituko luke.
1930,-gko. Epailla.

«EUSKO-IKASKUNTZA»REN
BOST-GARREN BATZARRA
Bi urtez bein, edo, «Eusko-lkaskuntza»k,
Bidasoaz andiko ta emendiko euskotar guztiok
batzarre aundi batera deitzen gaitu.
Oñatik eman zion sallari ezin-aaztuzko asibidea: Gernika, Iruña, Gazteiz yarrai zazkio, lerdenki.
Aurten, tokiz, arri zaar ederrez, yantzitako
Bergarak du aldi; gaiez, Erri-ertiak.
***
Zer da Erri-ertia?...
Itz bikoitz orrek zatirik azaldu-bearrena erti
du. Ikus dezagun, bada, zer dan ertia.
Erti (erderaz arte, art, e.a.) Eder-tiz da sortua; ta orrenbestez, orra erdi-adirazirik aren
mamia.
Olertzale-antzo, esan genezake erti autsu
dala: izadiaren edermiñak bizitza ikutua... Gure
bizitoki maitagarri ontan guztia dirudi Yainkoa-

ren ala gizonaren edermenak igortzia: laztan
oien bidezko ume da ertia.
Irudimenari lokarriak etenik, uste dezakega
are bizigabeak ere edermiñik badutela... Or
arria, bere burua edertu-bearrez, aitzurdin (marmol) biurtu...
Ezin-igizko bizidunen arrean, ertia lore da ta
adaburu yori...
Bizidun ibilkorretan —gizakia ez barren—
maila bat gurenagoa atzemanik dezu ertia. Or
erlearen abaraska arrigarria; or txoriaren kabi ta
abestiak...
Ludian zer oro bada edertzale —arria, zuaitza, aberea— nola ez bide-litzake gizona?...
***
Adimengabeak, onakoak itsuki, arakoak oldeutsez, guziak Egillearen arauari lotuta, erti-lana
dagie, aiena beti da bat eta alda-eziña.
Gizona, ordea, yare baita, buru-aalmenen
yaurbidea bere esku baitu; ertigintzan ere, gañerako egintzabideetan ainbat, oarrez, asmamenez ta gorago-yoranez diardu, yaiotzetik il-ondo-

raño bizitza erti-lanez eztitzen seaska-eresia leenen dala ta obi-arria azken.
Alabaña: are gizakiaren aria ere, yaretasunutsezkoa ezik, erdi-oIdezko danik badasakegu.
Alegia: intxaurrak ezpaitu pagoarenaren tankerako ostotzaz: bere burua yazten; ta ez-eta
enarak kabia zozoak alakoxea egiten; alatsu,
giza-enda —giza era, giza-erri— bakoitzak ederera berezia dakar ta, ondoz, erti-era berezkoa.
Txinatarren ertia, Kolonek Ameriketan arki-gizadiena, izonar larruz-yantziena, eztira ertiera berdintsuak.
Arako itz bikoitzean, bada, orra adirazi, ertirena ezezik, erri-ren mamia.
***
Erri bakoitzak, odoletiko zalearen, bere bearraren, bere bizieraren, zeru argi ala lañoaren
antzo ta arabera sortu-ertiera, ta ertiera orren
arauz sortutako erti-lanak: orra, erri-ertia zer.
Lan ertitsu erritar dituzu, adibidez: noiz ala
nork egiña eztakigun abesti zaarra; olerkari
auen, erri-olerkarien neurtitz edo bertsoak;

pozaldiak yaitzeko erriak asmatu ditun dantzak;
yazkera; makillan, kutxan, argizai-olan erabilli
izan dun zur-apainkera; bizi-tokiari, etxeari,
urteak eta mendeak zear, azaletik eta barrendik
itsatsi dion tankera...
Itz batez esanda: zertxo apurrenak ere,
erriak, oldezko ta ez-landuzko elermiñak eraginda, apaintze-ikutu batez edertu baititu; or dezu
erri-ertia.
***
Orain galdegin zadakezu: ta, zertarako erriertiarekiko batzarre bat?... Ea esan orren elburua...
Onaa. Gaurko erti landuagoa, naasiagoa,
guzitikagoa, odol zaarrez bizkortzea, asabaen
etxeko ats beroaz kutsatzea. Erti-zuaitz: berria
antzin-ezeaz bazkatzea; leengo errotiko muskillez bear baitu erri bakoitzak bere ertia berritu,
naiz iñongo txertorik ere edergarritzat artu.
Aintzakotzat ar dezan erriak berea; uste izan
eztezan iñorenak baño arloteagoak bere abes-

tiak diranik; ez-eta bere dantzak; bere yazkera,
bere etxea: laburki, bere edermiña.
Batzarre ortan, beraz, nork-gere lanbidearen
arauz, begiak eusko-ikuskizunez inguratzen, ta
gure bizierari, azalez bederik, eusko-usaia erasten ikas dezakegu. Etxagilleak osa ditzake, gaurdañoan baño obeki, etxagintzarekiko eusko-tankeraren zer-nolak. Burnigiñak, argiriak, eunleak,
zurginak, yazkigiñak, abesti-zaleak, etxekoandreak... berdin, nork-bere langintzarekiko.

Aurtengo Euskel-Eguna
Esanak esan, zein ote-da euskotarren ertiiturbururik naroena?... Zein, mamian ta ez; axalutsean gure bizierari euskotasunik itsatsi dezaiokena...
Guk geronek ezetsiena: gure izkuntza: Euskera... Bitxi yaukal ori, eroak baño areago, guk
lurperatu nai bearra!...
Leena berriz oroituz —abaraskaz erleak darakusan ertigintasuna, alegia— esan genezake:
gure gogaien eztitzeko nor-gere izkuntza degula

abaraskarik oberena; erle gogatiaren eztia norbere abaraskan ainbe ezti eztitekela, iñorenaren
txuloetan ixuri-ezkero.
Eusko-gogameria, edestia-zear, txiro agertua, euskerari zor zion tokia ukatu diolako ez
ote?... Leen-leendanik gure izkuntza landu izan
bagendu, gogo-yardun ta bear guzietarako erabilliz, gaur berezizko yakintza baten, berezizko
elerti baten bidez gizadiak begiratze ta aipatze
aal-ginduzten!...
Eri zaar ortaz senda ditzagun geren buruok,
osa dezagun urte yoanen utsa, euskeIdundu gaitean asmoz ta yakitez... Euskerari ele landuen
artean toki txukun bat yadestea: orra guretzat
egundoko ertilanik ederrena.
Ori zuzenki ikusi baitu «Eusko-Ikaskuntza»k,
«Euskaltzaleak»i laguntza eskatuz, Erri-ertiarekiko batzarrearen itxigarritzat, Bergaran bertan, Agorra (Iralla)ren 7gnean., aurtengo Euskeleguna egitea erabaki du.
Ta egun ori Aur Euskeldunaren egun yator
bat izango ote danen otsa datorkigu.
***

Baita ere, Bergaralo batzarre orren egunetarik batean —errien bearkizunetarik leenenetakoa, seme zintzoen izena goratzea baita— Eleizalde’tar Koldobika zanaren gorazarrez, yaiotetxe-aitzinean yarritako oroitarria agertzea egingo da.

Euskaldun on guziei deia
Zuen guzion bearrean da «Eusko-Ikaskuntza».
Zernai zaur ta ertizko etxean dezuten orokgutun, yazki, burni landu, ari-lan, argizaiol, pertza gorri..., nik al-dakit —yar zazute, arren,
«Eusko-Ikaskuntza»ren eskuetan, Donostian
Aldundi-yauregian (Diputazioan) ditun landoletara bializ. Gauza berbera bialtzerik eztanean,
aren argazki edo erretratu bat. Eginbearra beteondoren zuzenki itzuliko zaizute, dana dala.
Ta zuek, Bergaralo euskeltzale onak, bai eta
Eibar, Arrasate, Oñati, Elgoibar, Soraluze, Azkoiti, Azpeiti ta abarrekoak; zuek ere eskeiñi zaigu-

zute zuen emaitza. Igorri zazkiguzute zuen
umeak, euskel-irakurketan, idazketan, eta abar,
ongi gertu ta gero, zaar motelen ikasbide ditezen.
Asi gaitean guziok bertatik lanean; ta Bergarako aste ori ainbestetaraño bedi yatorra, berbizkunde-bidean arri zuti ta etorkizuneruntz
eusko-argi-dario betirako gelditze aal-baitedin.

ATARI-JARDUNA
Ume berria du «Ayanbe» antzerkigille saiatuak: berria ta agian, mardulena, adiskide.
«EUSKAL-EGUNA»...
Amaika oroitzapen gazi-gozo astindu dizkit
gogoan antzerki bizkor ori irakurtzeak! Euskozaleentzat etorri bait ziran zazpi bei makal, leenetan bazidurigun ezin-urtuzko odei-sabelean
geundela ta ez zitekela guretzat geiago eguzkiaren dirdai bizigarririk. Guzia eragozpen, guzia
oztasun, guzia etsi-bear ituna zan, ta nekenekea ta adorerik eza.
Joan leenengo beia, igaro bigarrena; iru-bat
lauek aldegin —zein baño zein zitalagoak, zein
baño zein idorberriagoak, zein baño zein ezurnabariagoak— eta asi ziran, orraatik urrengoak
gizentxeago agertzen. Bere exkasean ere, bazirudian saiets-ezur-tarteak betexeago zituztela.
Agian, ez berak mardulagoak izanda, baizikan gu
lauso-arintzen asiak giñalako.

Mutrikuko, Elgoibarko ta Arrasateko euskozale apalak, badute besteongandik zer-artzekoa.
Aiek ez ziran ikasiak, aiek ez ziran aundiak; aiek
«Erri» ziran, erri xee; biotza, orde bizkorra izaki
ta etsi naiezkoa. Munduaren aurrean beren
buruak ezaugarri batez nabarbendu nai-izan
balitute, auxe zuteken egokiena: «Ez etsiko»!
Bejondiela!... Zenbatek uste baño zirika
biziagoa artu zuan besteon euskozaletasun txepelduak, aien baikortasun akuIluarengandik.
Giro otzaren eta goikoien ezin-ikusi ta zital-aginte aren gañetik, edo azpitik, edo, tartetik, arkitu
zuten aiek euskal-gurdia nola berbideratu; ta jai
aien bitartez asi giñan antziñako gogakideak
arpegia elkar-berrzkusten ta odola elkar-berotzen.
Irizar-etik Iriberrirako bidea, «Ayanbe» nerea,
ordun lanbropean zuritzen asi zalako zalantza
diat.
Arrasatekoaren otsak berbiztu. nindun, ni
beñipein. Arrezkero euskal-egunetan egotzi
zitzaidan zeregiñik aski. Argatik, «Ayanbe»ren
lana irakurbetetzeak bete dit iduri zaarrez oroimena.

***
«Euskal eguna»...
Goizean goizetik eguzki. Erria, zazpiretako
mezetan, jauna artuz, ta Aita Agirreren itzaldi
mamia entzunez.
Kalez-kale tuntuna. Bultziak, goitik eta beetik
arrotz-mordoak jaulkiz. Zenbat «Txorlero», zenbat «Akullu» aien artean.
—Kaxo, «Zera»!
—Bizi aiz, «Olako»!?
—Ieeeupp! Bagerala?
Euskal-idazleak... Guziek izenordea bai. Ta
nolako arrotasunez esaten zizuten, ezagun berrikoak egiterakoan: Ni «Alako» nazu!
Izenorde ez baita izengoiti. Izengoitia, ezizena, iñork jarria dezu, ta bear bada irribide gaiztoz; izenordea, berriz, norberak, eta ez izena
ukatzekoan, jantziagotzekoan baizik.
An zetorren, ixilik aspaldian egon ta euskalegunek luma erdoietatik begiratua.
Or bestea, euskal-egunen beroak sortuberria. Ez zan bakan baserritar jatorrik arkitzea,

atxurketa-ondoan idazteari tajuz ekiten zekianik... Ori ez al da erri-bizkundea?
Baiña garraikion. Meza nagusia. Gain-gañeko
sermoia. Ondoren erriko enparatitza margo
nabariez pilpiltzen. Euskel-idazti erostea: alper
gaiztoan, autsaren mende zetzaten libururik
asko eguzkitara jartzen bait genitun, salgai, ol
zatarrezko txaboletan. Ona non datozen Litzartzako dantzari nabar apainduak. Bitartean, Udaletxeko areto aundian, inguru-errietako nexkamutiko aztertu-gaiak dute aldi. Ta ondo bazkari
alai ura?... Zabalean, lareun bat lagun, bai,
danok sarbide ederrekoak, arraioak ezpa du!
Azkenerako irten bear iñoizko abesti ausartaen
batzuk, «gobernadore» otxan aien gogorako ez
baziran ere.
Arratsaldean... ura gauzez!: tuntuna dantzariari tarte eskeka. Bertsolariak, aurreskulariak.
Berrizko ezpata-dantzariak. Baldaxar eta Gabino
palankalariak, pillotariak, dantza-aspertua, nik al
dakit!
Azkenik gaueko antzerkiketa: bi millek ikusi
nai ta millerdik ez ikusi bear. Bai. Ori guzia ederra zan. Batez ere, erbestetik lasa-lasa etorriak

ala zerizkion. Baiña aurretiko nekeak?... Zenbat
eskutitz! Zenbat joan-etorri, ta itzul-inguru, ta
diru-biltze ta bizkar-ezur biguntze ta amorrazio
latz!
Beti, agintarien azken-erabakia zer izango.
Baimenik iritxiko bazan, zirauna lurrean baño
areago ibilli bear. Uriko batzorde-osatzea ere
lanbide irristagarria zan. jakiña, alderdi ta margo
guzietatik bear, ta agintarien aldekorik, berriz,
ez dago zer esanik: batzorde burugoa eman oi
genion. Bai berak ere iñoizka lan larriak guri!
Arik eta jatetxe-jabea bazan, noski, aran-ko dantzarien bazkarien gora-bera eske arte, ez genduen lo onik izaten. Batzutan Alkatea, bestetan
Sekretario biurria, urrena auzo-errien arteko
ezin-ikusia, apaizak ere atera oi zituzten aldizka
beren maratiltxoak —geienetan laguntzalle
sutsuenak arren—: zana zala, korapilloa ta
burruka bear ez aña. Burruka, isilla ori bai: ezpañetako irriparre biguñez ezkerreko eskuan biltze
aal zenduan zuurtasun apurrez irabazi-bearrekoa.
***

«EUSKAL-EGUNA»
Oiek guziak gogorazten ditu «Ayanbe»ren
antzerkiak. jaiekoak eta jai-aurrekoak: auek
batez ere.
Esku antzetsuz tajututako lana da. Egintzen
banaketa txit egoki: badute zeñek bere nortasuna, gaiez, garaiez ta notiñez ere. lkuslearen
gagoa tenka dagoke aspertzeka.
Elkar-izketa, jario errezekoa ta ateraldi gazi
ugariez maniatua. Irria noiz-nai datorzu ezpañetara ustegabean.
Ene adiskide onek badu ziñez (ongi ezagutzen baitet) urkoa ta urkoarena begi jostalariz
ikusteko aalmena. Eusko aldarte onekoa da.
Sagardo bikañak ere bear izaten ditu alako
bunbulo bakan «ttipitto» batzu, beetik gora ta
ontzi garbiari itsasiak.
Bizitzaren gozoa, munduaren alaia, ongi
sumatzen ta ematen daki gure gizonak. Barka
dezaidala, baiña, ikusi batean zalantza naiz ez
al-digun euskal-egun irrikoitxoegia eman.

Izkera erreza du, ta gizena ere maiz. Onako
apur oni begira. Mutilzar zuurraren esana da:
«—Len ala, orain ola, Gero... ez andre, ez diru
ta ez adore. Au da okerrena. Maitasun eta biozkadak, lore eta igaliak bezela udaberri ta udan
izan oi dira onenak: gorrixka, eze, gozoak. Udazkenean... mixpirak besterik ez, ta aiek ustelak»
Orra bizkorki-samar erakutsi ere, bizitza ta
bizitzarekikoa oberen aldetik artzeko gai danak,
nai ta ez bear dula «pilosopo» eder.
Orren zuurki mintzatutakoak merezi luke
mutilzaar geldituaren saria.
Baiña, barkatu: aldegin dit ariak. Aitari buruz
ari nazute ta umearekiko etsia nuen eman bearra.
Notiñak, gizakiak, egitazko-askiak ditu ta
taiuz ebakiak: bizpairu ez gañerakoak irrimar
antzean. (irrimar = caricatura (Neol)).
Alkate, tripazai alenak, «apaizkume» latinzaleak Sekretario biurri-nabarmenak, senide ugari
dituzte Euskalerriko bazterretan. Zer esanik ez
Joxepantoni, ta aren anai Jonixio bertsolariari
buruz.

Au batez ere, bertsolaria, gatz-ozpin biziez
dago maniatua; ez al ditu bere aotik egi makalak
ateratzen, andre ta andrakumei dagokiela.
Egilleak badakarzki tartera, maiz, ezur eta
mamizko gizaki ezagunen izenak, gertari izuna
egiantzago dedin.
Maitasun-korapilloak ondotxo lotu ta obeto
askatu egiten ditu, aien askatzea lotzeago oi
bada ere, Maltzurkeri zuurrez darabiltzi, gañera,
ta urliarekikoa ikusleak uste zuanean, berendiarekiko eztaiak gertatzen zaizka. Ongi erakarria
deritzait Mikelen maitasun-aitorpena: eraz eta
garaiez ongi. Ordun ere, mutil gizaxoa begiak
lurrera ta masailla piperra baño gorriago ari
dalarik, neskaren pozak eta «Ayanbe»ren aldarte bikañak, bat eginda, sagardo gardenaren
ondotik askatzen dizute puzpillo «ttipitto» gazi
aietarik bat. Sekretarioak jasotako «kuiatoa»
ustegabean azia, biribilki emana ta ongi irabazia
du.
Elkarraldi irritsuak, onak eta maiz. Gogoan
ditut: batzorde-eratzearena. Sekretario-apaizgaien jarduna ta dantza. Jonixiorena euskeltzaleekin; Jonixio ta Joxepantonirena alargunarekin,

eta abar. Ta arako gobernadorearen urrutizki
edo telefonemak azkenarteraño dauka urduri
ikuslea.
***
Baiña aski al-degu. Euskel-antzertiak orrenbesterik gutxi du. Otoi, irakurri ezazute, gazteok;
eta irakurri ez ezik, antzeztu; antzeztu bazterrikbazter. Artara, ez al digu «Ayanbek» ukatzen
emaitz berri ta gero ta gozoagoen poza.
Ta azken-itzok iretzat, adiskide. Euzkadirentzat egun berriak, agian, zetoztek. Gure Erria
gero ta ernaiago ziak bere mendian gora. Leengo egoitzari zegokion antzerkia egin dek: egin
berriei dagokiona asi zak. Eorren itzak jasoaz:
IRIZAR piztu dek, oa IRI-BERRI piztutzera.
1931

ITZALDIAK

ARRASATEKOA
1930gko. Deun Iñaki egunean
EUSKELTZALEAK
Arrasatearrok: Zuen aurrean ta euskalzaletasunaren alde itz-egiteko aukera nautelarik, ezin
aaztu dezaket iñola orain iru urte zuen erri eder
onexek zuzperrarazi ginduzula euskaltzaleok.
Nere agurra, bada, leen-leenik. Arrasateri;
nere biotzetiko agurra, anaikiro ta euskaldunki
elkartu ta alako ikasbide bikaiña eman zenigutenoi.
Euskalerri-zaleok garai artan kikilduta bizi
giñan, orduko gure egoitzari bizitzea esan aalbalezaio. Geure erriari, geure izaerari, geure
izkuntza biguñoni maiterik agertzea, pekatu zala
ia sinistarazita geunden. Arri astun batek azpian
arturik bezela, itxaropen-begiez etorkizunari
begiratzeko ez giñan gauza. Gureak eta gure
amets zaarrarenak egin zulako ustean... Euskalerriak geiago burua yasoko etzulako etsian...

Zenbaitetarañoko indarra duan, yaunak, giroak
erderazko «ambiente»-ak, gure ingurura yo
duan aizeak!
Gau beltz artan, Elgoibar-ek eta Mutrikuk ixar
bana izeki zuten... Dardarrez izeki, argi-emateko
ere lotsa. Baña, urrena, emen, zuen erri ontan,
Arrasaten, ilbeteak (iIlargi beteak) illunpea zillarrez yantzi zun; goiz berri baten itxaropena,
eguzki berri baten uste gozoa biotzetara zekarkigularik.
Fede aundia bear zan, enetxoak, ordun ala
yokatzeko; ta fede aundi aren yabe, ez beste
zereginik gabeko aundikiren batzuk, ez gizon
buru-yantzi ta korbata apaindunek, baizik gizon
lau batzuk, bekokiari izerdia atereaz bizi diran
langille batzuk izan ziran. Ta fede gori bat beti
baita azi ernegarri, gu, orduko lotiok, lagun bizkor aien deadarrak esnarazi ginduzen.
Ni, nerez ari naiz, neure buruaz diarduzutet;
loti aien artean bainengoan. Ainbestetaraño eze,
ezpainintzan etorri ere egin Arrasateko euskalegunera. Gerota, entzutez ta irakurtzez, ikasi
nitun emengo gorabera pozgarriak; ta barrupean
argixka mee bat biztu zitzaidan... Euskalerriak

burua yasotze aal-ote-zuan oraindik?... Ez alzegoan guzia ustel, guzia galdua?...
Izan ere, gizakumea baño exkaxagorik ezta
ezer munduan. Aize-aldi batek etzinarazten
gaitu; bultzakarik txikienak amilduarazten; katilluka, bat uretan itotzen gera. Iru urte txar, lau
urte txar, sei urte txar, Yainkoak eskuan lezazken urte ta asti guzien ondarra deritzaigu. Ez
gogora ekartzen, alegia, errien bizitza, luze dala;
are mendeen ta gizaldien buruan ere, erriaren
odola beti diyoala gorri, beti bero diyoala. Ta
Euskalerria, iñork noizdanikoa, dan eztakigun
erri au, eztutela, ez zarraren sitsak yango, ez
aizeen indarrak botako, ez-eta ere irentsiko itxaso amorratuak!
Leen aitatutako aldi txar ark, orraatik, zerbait
on ere erakutsi zigun. Alegia, Euskaldunok anaitasunera, ta ez alkarren arteko ezin-ikusira, yobearrik geundela: gutxitxo izanik, maitezko lokarriz bildu bear giñala, ta ez burruka makillez
sakabanatu.
Ta ordun, Arrasateko euskal-egunez, orain
gauden areto ontan bertan, txiki ta aul, ume
axal-gorri, «Euskaltzaleak» deritzan elkartea

sortu zan. Gaur, iru urtez-gero, Euskalerri osora
egunero bere otsa zabaltzen du; ta eznizuteke
gezurrik esan nai, laister Euskalerriko lagunarterik ugarien eta indartsuena izango dala adiraziaz.
***
Zer gera, bada, «Euskaltzaleak», ta zer eskatzen diogu euskaldun izatea ukatu nai eztuan
guziri?
Zuekin, arrasatearrokin, eztet ori adirazten
luzaro yardun bearrik.
Zer egin zenduten orain iru urte yai bikain
aiek gertutzeko? Nik esango dizutet. Erriko seme
guziek, nornolako zan begiratzeka, nor-nondik
zetorren gogoan artu gabe, alkarri eskua eman
ta etxe garbiko senide zintzoak bezela yokatu
zenduten. Ta zuen elkartze ori zertarako izan
zan?... Euskaldunen ezagungarri guziak goratzeko ta edertzeko: gure kristautasuna, gure oitura
ta yolasak, gure euskera berdingabea goratzeko
ta edertzeko. Itz batez: amari egun eder bat opa

izan zenioten, ta amaren begiek egun artan
Arrasaten etzuten seme-alaba onik baizik ikusi.
Bada, orra beste azalpenik gabe, Euskaltzaleak-en izaera osoa. Egun bakar batez ordun
egiña, orain egun askotarako, bizi zeraten arteko agintzea eskatzen dizutegu. Gu geu izateaz
ez gaiteala lotsa, baizik bidezki arrotu; lurbira
osoan euskalduna euskaldun agertu izan duten
ezaugarriak ez ditzagula oinperatu, ez galdu;
goratu ditzagun, ta gure aurren biotz gurietan
iltze gorituz yosi.
***
Are Aitor-etxeetan ere (etxe nobleetan, alegia) sortzen baitira ume ergelak, badezukete
onelatsu mintzako zaitzuen euskaldunik asko:
Zertan gure izaera zañagotu ta nabarbenagotu
bear degu, zertan gure izkera gorde ta landu? Ez
al-litzake, bada, aurrerapen aundi bat guziok
gizadian, izatez naiz izkeraz, batasunera
yotzea?...
Gizagaxoak! Eztakite ezgerala munduan guzkek beñere bat izango, Yainkoak ala nai izan

dulako, ta ongi nai-izaki ere, ludiaren edertasuna
ezberdin orretxek geien yazten baitu!
Utzi dezaiegun euskaldunok euskaldun izateari, urtu gaitean eta naasi inguruko erbesteekin... Besteek ere guk bezela yokatuko lutekela
uste al-dezute?... Ederki eman ere! Gaur, beraz?
Mundu bazterretako erri txiki guziek gero ta
areago beren burua zaintzen ta indartzen diarduten garaion? Orain gu ezereztu, orain guk
geren buruok ondatu, gizadia berdintzen asi
dedin? Ori egitea ainbatsu litzake nik orain zuei
esatea: «Yaunak, munduan yende geitxo gatxegok, askoz obeto bizitze aal-giñekek bakantxeago izanda; beraz, nondik-bait asi bear da-ta, nere
burua bota dezadan leiotik beera...» Zer esango
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Itz-lauz - 7
  • Parts
  • Itz-lauz - 1
    Total number of words is 3625
    Total number of unique words is 2256
    24.3 of words are in the 2000 most common words
    34.3 of words are in the 5000 most common words
    39.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Itz-lauz - 2
    Total number of words is 3601
    Total number of unique words is 2242
    23.2 of words are in the 2000 most common words
    34.1 of words are in the 5000 most common words
    39.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Itz-lauz - 3
    Total number of words is 3671
    Total number of unique words is 2007
    26.5 of words are in the 2000 most common words
    37.6 of words are in the 5000 most common words
    44.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Itz-lauz - 4
    Total number of words is 3631
    Total number of unique words is 2118
    26.2 of words are in the 2000 most common words
    37.8 of words are in the 5000 most common words
    44.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Itz-lauz - 5
    Total number of words is 3644
    Total number of unique words is 2028
    27.3 of words are in the 2000 most common words
    39.3 of words are in the 5000 most common words
    45.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Itz-lauz - 6
    Total number of words is 3388
    Total number of unique words is 2093
    25.0 of words are in the 2000 most common words
    35.1 of words are in the 5000 most common words
    41.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Itz-lauz - 7
    Total number of words is 2721
    Total number of unique words is 1466
    30.6 of words are in the 2000 most common words
    41.5 of words are in the 5000 most common words
    47.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.