Itz-lauz - 1

Xabier Lizardi

ITZ-LAUZ

SARRERA-GISA
Berrogei urte, aurki, ITZ-LAUZ liburuxka
mamitsua lenengo aldiz argitaratua izan zana.
EUSKELTZALEAK zeritzan elkarteak LIZARDi’tar
XABIER il da urteburuan (1934) omenaldi ta
gorasarre antzo, olerkariak itz-lauz edo prosaz
egindako lanez bilduma polit bat osatu zuan, Eta
sakel-iburu txukun batean argitaraturik AGIRREtar JOSEBA MIRENA-ren izen pean, onen izena
goretsiaz gañera euskal kulturari irakurgai ederrenaren emaitz yoria eskeñi zion.
ITZ-LAUZ-en itzaurrea izengabe bazetorren,
bidezko ta zuzen da esatea D. JOSE MARKIEGI
izan zan apaiz jaun onbidetsu bezin jakintsu ta
ederzaleak idatzi zuala. LIZARDI eta MARKIEGI
elkarren kideko zirala errez antzemango diozute
iiburua xurgatu ala.
Biok gramatikari ikasi, oso ta jakintsu ziran;
biak garbizale purrukatuak. Eta esan bearra
dago, agian, irakurtzeko zailtxoak. Joera au, gaur
okertzat artuko dute zenbait idazle gazteek...

Errezkerira makurtuak bait gaude. Au ez dago
gaizki erderakada ta mordollokerian ez erori
ezkero. Ulerterreza izateagatik bearrezko da, bai
itzezagun eta errikoienak erabiltzea; esaera
arruntenak alik eta joskera jatorrenean. Ez dezagun irakurlea, beñere alperrik aspertu ta gogaitu.
Au guzia egia da, baiñan izkuntza landu ta
gaitu nai danean gauza xehe eta utsetik altxatuaz, arnas goitarrez eder jantzia eman nai zaionean, zillegi da asmamena zorrozturik idaz-tankera goratu ta berritu nai izatea. Lan au ezin
dezake, naski, edozeñek egin. Maisutza aundia
bear du orretarako. Eta ori bazuten bai Lizardi
eta bai Markiegi-k. LIZARDI, asko entzun, ikasi ta
irakurri ondoren euskera sakon jabetzera iritxi
zan. Ekiñaren ekiñez Axular, Etxepare, Mendiburu ta abar aztertu zituan. Markiegi-k, zer nolako
bidetatik ibilli zan esaten digu. Ez da ahaztu bear
aldi artan euskal literatura apurra arruntekerian
eroria zegoala eta astinaldi aundi baten bearretan. Lizardi-k euskera «aundiki soñekoz» jantzi-

tzeko asmo zuan gogoko. Berez «estetikoia» bait
zan, Gongora-zale ta izkuntza aztertzaille aukerakoa. Onek barka arazi bear digu iñoiz zerbait
illun eta zail arkitzea. Bestaldetik euskerari aberastasun berri bat eman diolako.
Aitaturiko arrazoi guziegatik ITZ-LAUZ liburua
berriz argitaratzea bearrezko ta mesedegarri iruditu zaigu oraingo irakurle gazteen eskutan ipintzearren. Ez bakarrik Lizardi-ren prosa-tankera
yori aberats eta apaiña nolakoa dan ezagutu ta
aztertu dezaten, baizikan, baita ere ark erabillitako gaiak zeintzu izan ziran; eta zer nolako
zabal eta garrantziduna izan zan aren problematika. Nun ikasi badagola ez dago ukatzerik eta
orduko kezkak gaurkoak dirana, Ez dezute arkibideari begiratzea besterik: Literatura eta edermena, bide berriak... abar eta abar. Ortan gendun Lizardi mutilla! Orduan ere eztabaidan ziarduten euskerari buruz.
«EUSKERA AUNDIKI SOÑEKOZ» lanean gai ori
astintzen du. Alegia; gure aundikiei biotzetan ez
ezik ezpañetan ere nundik itsasiko.

Euskel idazle xaloen alde jokatu zuan beti eta
euskal aldizkarien bearra nun idatzi izan zezaten, Amets bezala EGUNKARIA nola agertu zitekean arakatu zuan eta bai «muestrako» ale bat
agerarazi ere. Ez zuan asko uste amets ori egia
bturtuko zala, naiz denbora gutxirako, zoritxarrez, 1937ko gudaldian, «EGUNA», izenez agertu, zan bostpai sei illabete iraunez. Askok ez
dakite bear bada gertakari au ta ez da isilik gordetzekoa. Egundaño ez dala ezer egin esaten ari
diranok ken zatela burutik uste txar ori ta begira
dezatela esker onez oñaze artean zutitutako
leiaketa ura!
Gure Lizardi, ain gizon bena izanik, doai berezia zizun ziri ta umore lanetarako. Adar-jotzaille
ta zirtolari trebea zan ETXE-BARNE BIZIA, DONAPALEU-RA YOAN-ETORRIA eta beste zenbait saioetan agertzen digunez.
Alare Euskal-Literaturaren auziari opa izan
zizkion bere adimenaren puskarik ederrenak,
Kezka onek eman oi zion buruausterik biziena;
eta orrela azken idatzitako lana, 1933 urtean

illabete il aurretik, GURE BIDEKO MUGARRIAK
deritzan artikuloa izan zan. Labur bezin argi ta
zuzen bere azken gogoetak iraultzen ditu. Bai
ondo

eskribitzeko

legeak

eman

ere

BIDE

BERRIAK ERAKUTSIAZ.
Berrizale ta zarzaleen arteko eztabaidak
azterturik eta iritzi guziak gogoan artuaz auzia
ondo epaitu nai du. Ez du iñor bere bidetik indarrez baztertzeko asmorik. «Elerti gaietan, zionez,
ez bait da biderik zuzenena norbere zale ta yoeretatik aterata ibilli araztea».
BIDE ta BIDE-ONDO atalean «Larreko» agurgarria goraipatzen du, Naiz aren iritziak iñoiz
txorrotxegiak iruditzen bazaizkio, gizon eta idazle bezela agur egiñez txapela kentzen dio.
BI MILLOIEZ ZER EGINGO EUSKERAREN ALDE
diru zuriketan, murgiltzen da kontuak egi biurtu
nairik... «Baliz-ko olak burnirik ez, ordea». Gure
zorigaitza! orduan eta... orain! Bestela ERRI-LAN
dalakoaren alde dirua banatuaz zerbait egingo
genuke.

EUSKO-IKASKUNTZA-ri ta BERGARA-n egin
zuan Batzarrari lan burutsu bat eskeintzen dio,
Euskal-Pizkundearen gai guziak ikutuaz EUSKALEGUNA antzerkiari itzaurre bikain bat ipiñi zion
ITZ-LAUZ berri ontan agertzen duguna.
Euskaltzaletasuna zabaltzearren eman zituan
ITZALDIAK Arrasate eta Zumaian prosa eredutzat ar-ditezke. Lizardi geiago zan idazle ta olerkari izlari baño, Mintzatzera beartzen zutenean,
ordea, elederrezko zituak ontzen zekian.
Azkenik, erderatik gaia arturik euskeraz itzulitako puskak datoz, ontan ere maisu zala ikus
dezagun.
Orain arte esandakoa naiko ta geiegi dala
derizkiot Lizardi-k euskal prosa igo arazi zuan
bidea erakusteko. Guziok olerkari aunditzat
aitortzen badugu, prosagille bezela ez zala
makalagoa esango nuke. Ark itz lauz egindako
lanak bai gogaiez eta bai tankeraz aintzat artzekoak ditugu. Itz neurtuz goi-mailla jo bazuan
gallurrera iritxiaz, itz lauz ere txairo ta apain
agertzen zaigu. Egia da oraingo giroa gure Lite-

raturan ez dala aren denborakoa. Gaurko egoerak beste jokabidea eskatzen du, bear bada euskeraren bizia zalantzan dagoalako. Bide arrunta,
errez, errikoi... ots! «prosaikoak» ditugu bearrezko.
Lizardi zanaren legamiak gure euskera argala gaitu ta suspertu lezake zer nai elbururako
oretuaz. Azken naia agian apaldi eder ontan utzi
zigun:
«Baiña nik, izkuntza larrekoa,
nai aunat noranaikoa,
Yakite egoek igoa.
Soña zaar, berri gogoa,
azal orixta, muin betirakoa»
Antonio M. Labayen

ITZAURREA
Gure gizon pizkorraren euskal-sailletik natorkizu. Yasorik dituzu agian zeorrek ere, ene irakurle, ark. Zorrotz eta bizi, irriparre gazia beti
ere ezpaiñean, izperringietan eman zizkigun
idazlan begikoetarik zenbait.
Badio norbaitek bera-bidean degula guipuzkoarrok gure euskalki-gurditxoa idazti-lauko yardunetan beintzat; eta, zerbait dakianak iraulia
izaki baipen garratz ori, begiak zabaldu, adimena pizkortu, idiak gora-bidean yarri ta akullueztena erabiltzea dagokigu soil-soillik. lkas-ordu
aal degu, euskera gaixoari oartuz, zabarkeri
narrasaren ondoren beltz negargarria.
Gaur orraatik eskuetan dezun idazti onek
ames-bide xuxpergarririk ematen aal dezakio
gipuzko-euskerari ta aundiki-soiñekoz yantzibearrezko leiaketa gorri ontan gabiltzizun xoxokumeei. Badizut nik beintzat azi-ale onen emakorrez itxaropenik asko. Ta bidez noski: belarribelarrietan bait-ditut oraindik gaurko, onen anaitxo nagusiak —«Biotz-begietan» olerki-idaztiak

alegia— yaso-txalodurundak. Gure arteko buruyantzienak, ez Euzkadi-ko, Ludi zabaleko olerkari artean zer txapela kendurik ez zualakotzat etsi
ziguten Lizardi. Amaika ao-goxoen miazgarri
dituzu aren biotz-begien emaitz yoriak! Euskogogoa mamitu bait-dizu olerkiz, beldur-izpirik ez
nik, euskoak eusko iraungo duaneño, ez-aztukorra ditekela baiestean; Eusko-baratzan, lore eze
zimel-eziña ditekela menderen-mende idaztiño
yaukala. Lendik ere aipatua gendun-idazle pizkorra ark goimaillaratu zigun, ark ezilkor-ustaiaz
burua bil.
Ta, arrezkeroko olerkari-lanai oartuz, ikus
nabaroki aren eragin izkutua; guziok nonbait
guren izan-nai, bestek urratu-bidea arakatzeari
gatzazkio oarkabean ere, Yainkoak zorionez
giza-biotz-zokoan yaulki-aundiminazi eragikorrak aginduz.
Azi emakor bekigu au ere ba. Are emakorrago, olerkari edo diralako yainkozko gantzu bereziz igurtzitako giza-gurenen gogai-aria naiz idazkera ez bait-ditezke oroen ikasbide ta yarraigarri
eman. Au bai. Sumatu zenezake noizik beinka
olerkari-arnasa goitarra, gauza xee utsei eder-

yantzia emanez; badituzu agian aiek ainbat giarreko olerki-gai naroak ere, baña yaulkiaren piztugarri dituzu, ez esanaiaren gerri.
Ta, bearrezko ez ote, esakera lauan ere? Ala,
igatuitzez, asmamen biotz-begien atea lau giltzez itxi ondoren, bidezabal-ertzetako makal txuxenak bailiran, xut, mee, oillargabeko oillo-lerro,
yosi-bearrak ote gaituzu itzok esangaia nabarmen larri ez danean? Ez. Atsegiñik asko demaio
gogo eder-minbera orori beingo goxoki usteezak.
Ala ere, ez nazu, argitara-gaiak aukera-bearrez, olerkigogai atzetik ibilli, leen yaso-ez apurrez olerki-idaztiaren geigarri bat egiteko asmoz.
Badu an, nik uste, olerkariak naiko non murgildu
ta non ikasi. Ua olerkarientzat bezain, bedi au
idazti lauezkoentzat ikustegi berdingabe.
Tkiki, sakelerakoa, nai izan zizun Lizardik ua;
orrelakoxea eskeintzen dizut nik ere au, nora-nai
eraman aal dezazun.
***

Leen-ukaldiz, azeriari maats-aleak eldu-ez
bezela, eskuraeziña baderitzaizu onen mamia,
ez dezazula arren zokora; oartu bai, Lizardi bera
ez zela betidanik... Lizardi; ta ez zitekela gero
ere, idazle-leen-urrats baldarrak eman-bearraren nekeagatik, luma-paperak bertan bera utzi
izan balitu betiko.
Zer pozaldi ematen aal nizuke, irakurle, ikasketa-aroko ingurraztitik aren leen-idazlanetatik
zenbait emen aldatzeaz! Yakiñik zaude zu agian
esan idatzi bear dala ta ez ezan; ba, zure pozgarri, badakuskezu an onela idatzita bein baiño
sarriago. Bai erdal-kutsuak eman-esakera bat
eta bi ere. Neke-bide ua ibillia dezu beraz gaurko Lizaldi itzalgarria; ta ez da ortaz zer lotsa;
mendibide-lokatzak abarka zakarrez gaindu
ondoren yaztetxe-atarira elduki, Ludiko apaiñenen aurrean, orok ederretsi-bearreko zaldunoski garbi dirdaitsuz yantzia agertu bait-zaitzu
gizona.
Lizardi-ren euskal-ikasketarik aurrena ekiña
izan ote zalakoan nagokizu. Igi-almena ibilliaz
erakusten bait-da egokien, euskaltzale bezain
laster zendun euskal-idazle saiatu aspertezin

ere. Ez izan noski egi-beldur ta bai osoki gizon,
euskalegiaren argia barnean izetu zizunez gero,
egiaren ondorenik ondarrena ere egi-ta bide
zuzen beraz-zitekelakoa oartuz, egin-aal giñoan
yo zizun yo bekoki zabalez bide ortan gora. Ez
dugu au ikaskizun zokoragarri gaurko pizkundeegun auetan ere amaika euskaltzale zabar erdalyariok. Giar gaitezen giar, ta gizon bizardun euskera-lantze-arloan, ez gantz koipe-uts.
Aro ontakorik, esana dizut, ezer gutxi dezu
yaso-aal emaitz eldurik, gero aztertu ta mamiagotu-olerkiren bat ezik; naiko lan bait-zizun gizagaixo erdal-kutsatuak euskera aaztu maiteberriaren biurri ezigaitzak menderatu eziñez.
Ekiña ekin, Axular ta Etxepare irakurtze ta
zeatz aztertzeari eman zion aldi. Itz, esaldi, yoskera... an dituzu oro arretaz yasorik, ez errazbidez buru aztukor-altzoan, arkatza erne ta errukigabe erabiliz, idazti-zokondo ta lerroazpietan
piloturik baizik. Ta badioakigu... Lizarditzen gure
gizona.
Ala bearrez, desagun Yainkoak ala naita,
gora-bide neketsu zail aren biurgune batean,
yaun zorr, buruyantzi, aldatz aiek are goragoko-

ak aspaldidanik ibillia, sortu zitzaion lagun:
«Orixe». Berak dio ederki. oi duan mintzo-ari
legunez, oraindik oraiñagoko idazlan batean:
«Ni izan ez banintza, oraindik argitara gabe
zegoan» Lizardiren liburu txoragarri ori. Egia
esan, ni izan ez banintza Yainkoak besteren bat
sortuko zun; baña ni izan naizelako ez al daukat
pozbiderik? «Etxeak bear ta bideak ekarri», dio
esan zarrak. Arentzat ontan ni ekarri nindun...»
Ontan ori bai bide-da Lizardi-ren olerki-liburua argitaratzerik baiño zabaltxeago. Alkar ezagutu aurretik ere bazizun Lizardik, ikasi-naiak
eraginda, «Orixe» ren idazlanetarik, AtsularEtxepare-en idaztiak bezela, oar yasogarri ederrez ertzaturik. Gero, leen-ikustaldiz egin baitziran bein-betiko elkar-bearreko lagun min, eguneroko yardunean, solas-bide naasian, elkaridazki bidez..., aren buruyazten onen edergailluixuria noraiñokoa izan denik ez bide da erraz
mugatzen. Baña ez iñork uka bederen, bidezko
ere bidezko duala «Orixe»k, bestek ez ainbatean, Lizardi-tzazko pozbide ori; au izan baitzizun zirikatzaille, elerti-ederti gaietazko aren
illunaldi ezyakiñetan argi-emaille, erditze guzie-

tako aur-yasotzaille ta epaillari zuzen. Ots, onen
eskuetan eldu zitzaigun «Urte-giroak» naiz
«Erdi-bearra»ren idazle emaitz guria. Badio
ortaz ere euskerak zorrik aski.
***
Ta goazen idazlanetara. Euskera aundiki-soiñekoz yantzi-bearra izaki nonbait bere ikur, ez
zizun lanbide ortan asti aundirik galdu. Yo itzazu
batera olerkiok, emengo idazlanok eta erdal-saillekoak ez gutxi, oartu bestalde gazterik ere gazterik eraman zigula gure Yainkoak, eta ikusiko
noski atertugabeko ekiñean ari bear izan zizula,
lantegi-arazoak utzi-tarteetan, zertxork utsenak
ere ain landuki emateko. Onegatik batez ere
(azkenengo yaialdideirik apurrenari ere ertzak
zearo artu-bearra bait-zan) era Euskaltzaleak,
Batzoki ta, euskal-bazkun ez gutxik-langille
purrukatu zezaguten-arengana bait-zuten yoera
erraz beren euskal-lanetarako, guk nai baño
urriago ditu elerti-gai utsezko idazlanak. Iru mordoxkatan banatu bide-ditezke oro: elerti utsez-

koak, eztabaidakoak, eta apurrak deitu ditzakegun lenengo bietan sartu-ezak.
Idazti xumea egitekoz, oro ezin argitaratuz,
asi nintzaizun aukera-naiean. Bai laster erorbide
labaiñik begiz yo ere: eztabaidakoak asko izaki,
ta zaurigañeko mintz berria mee agian oraindio,
itzul-iraulirik naiko egiña naukazu nere burutxo
ontan iñor ez mintze-aal bidea asmatubearrez.
Arkitua al-nizuke guzien oniritzizkoa.
Zer dezu emen ikasgarririk? Irakurriaren irakurriz itsatsiko bait-zaizu oarkabean onik asko,
neonek ere egiten aal ditut nere motzean zenbait oartxo neke-aringarri al ba litz. Leenengo,
auxe beintzat: aspergabe ekiten. Gero, oar
bederen ez dezula Lizardi gogaiak etorri-ala
yaulkitzezale, baizik buruz eio, aztertu ta bae
xeean igaziak bakarrik dutekela arengandik
mundura agertze-baimen.
Ta, nekearen igesi, sarri yo oi bait-degu idazle geralakook gogaiok (euskeraz gutxi erabiliak
batez ere) ez beren, baizik aien senideen mintzo-soiñekoz yaztearen zabar-bide lotsagarrira,
yaso dezagun ikaskizun au ere; ez bait-degu
euskera txiro-etxeko azken-ume, anai nagusiago

guzien praka igatuak erabilli-bearra. Billa dezaiogun gogai bakoitzari bere mintzo-soiñekoa, ta
egin berria bereziki ta alik apaiñen yaioberri naiz
(gure zabarrez) oraindik biloizik ditezken gogai
yaulkigarriai. Ba al du ortik euskerak aberasbiderik.
Gogai-ta mintzo miatze ortaz alde, labur-nai
ere badezu Lizardi, esaldiari itz alperrak iñausizale alegia, edota bi-iru itz alkar-ari zorrotzez biltze-zale. Baletorke iñoiz emendik, egia esan,
iluntasun apurrik edo adimena ziritubear nekegarririk; baña itzok eraz, euskal-belarri-arauz
yostekoan, txalogarri zait eta yarraigarri neri
beintzat, amaika izkera yantzik berentzat nai
luteken mami-mamiko aberastasun yator bait-du
au gure euskerak. Bestalde, geiegikeri bildurmildurra kitatzen aal dezu ortikako yaulkialdi
zorrotz, bizi, ertsatuz.
Irakur-arian yaso-oar ugarietatik auexek
bederen aldatu ditzaizudan esanaren eutsigarri.
Igazkotu-kutsu dio zarkutsu-orde, ginbaillaz.
Nora-agiria pasaporte. Gero-gai erderaz «elementos para el porvenir» esango bagenu-edo;
oler-zaletu-arazi...; esaera zorrotz-adibidez, ona:

euskerak etxekotu gaitzake... senide guztiok;
euskera gabetzeak arroztu. Ederrez oar zatzakie
auei: gure belaunaldiaren muturretan eten bear
badu euskaltzaletasunak...; Aberri-aldeko gogogudari-sailletan olerkaria beti da leen-oiñean...;
Gogai-eltze deitzen dio, gaziki buruari...
«Etxe-barne bizia» aipatu bearra dizut, Ez
diteke ez lumaz, ez margoz, ez argazkiz, etxebarne-ikuskizun ori bizikiago ikus-arazi. Zein
erraz ta neurriz datorkion bearmintzoa. Bestalde, badezu or olerkari-aztarnik ere. Ta bat aipatu, bioaz atzetik nere aorako milixkagarrien dituzun Erdi-bearra» ta «Olermen-irakite». Gogai
esangaitzak yaulkitzen ikasi aal geneza ortik.
Emen dituzu, azkenik, Euskal-Egunkari artazko, bi-iru idazlan ere, ames yori aren agerkai
ederrik geldi dedin, amesa egi guri biur-garaian
aren aintzagarri.
Esanak esan, ene iraurle, egunari bere nekesaria eman ondoren, artzen aal dezu idazti au,
sagar maotu ao-kilimakor bezain aiduruz, ta gorputzari atseden eman-bearrez, yartzen-aal nasai
ta astitsu. koxka bat eta koxka bi, artuala eioz ta
are miazkatuz, barte-kutsu izkutu gozoa zurega-

natu ta zuretu dezazun arte. Auxe nizuke, geroari buruz, euskera pizte-ta edertze-aal uste-sorgarri argienik: eundaka, millaka euskal-eskuk
yaso-aal bageneza aizera nork-bere iekitxoa erabiltez igatu, xaartu, koipetua.

ETXE-BARNE BIZIA
1933-ko «Kirikiño Saria» rako aukeratua.
Aspaldikoa!...: irea oraintxe jasotzea egin
diat. Ez dakik nolako pozez irakurri dedan. Izan
ere, sei urte elkar-ikusi gabe... Baña, oraingoan
baator, ta,osoko etortzea izango al-dek!
Emaztea ta guziok onik gaudela esatea atsegin zaidak. Nere koxkorrak ezagutzen ez ditukela-ta aien argazki (erretratu) bat eskatzen didak.
Ni ortan, orde, zabar-samarra nauk, era erretratuz etxeon ez gatxeok orrein ornituak. Baña,
dana dala, eure begiz nexka-mutikook ezagutu
bitarteko, neronek egingo diat, nere eskuz,
argazki..., ta, ia zine ere esateko natxegok:
«etxe-barne bizi» bat egingo diat, erderaz bodegón viviente esango bagenduke bezela. Bartarratseko ordu-erditxo bar dibujatuko diat, era
artara alde-aldera antz-emango diok aurrak
nolakoak ditudan: ots, beste non-naikoen antzekoak.

***
Atarian illun, ta Ieioan mingor ttunttun-otsa
diranean, goxoa oi-dek etxeko sutondoa. Ala
bart, gurean. Ta, etxebarrutik aur-zarata balebil,
areago: ordun, adiskide, suaren garrak argiago
ziruditek; dardara giarragoz ibilli zebiltzak, goia
miaztu-bearka... I mutilzar gogortua ago, ta ez
bide-dek azken ori sinisten. Erruki aut, gizona! Etzak parrerik egin.
Baña, itxon orain: dagoaneko begi-aurrean
diagu nere mutiko zaarrena. Bost-bat urte dizkik.
Alki batera igo, egutegiari eguna kendu, ta bazetorkidak. Galderaz josiko natxiok... ea an zer jartzen duan; ea zergatik ura jartzen duan; ea zertarako jarri duan ura, ura jarri duanak; ea urrengo eguna igandea dan, ta ea zergatik igande ta
ez ostiral; ea zenbat lo eginda sartuko dan Orrilla —Maiatza-ri ala esaten ziotek orain—... Jakiña, azkenerako, zakurraren ipurdira biali bear
izan diat.
Ez dek samurtu. Etxean barrena an ziak
orain, Tolosa-ko iñauterietako jo-aldi zoro aietarik bat joaz: Tún-pa tún-pa tún, tarápatatún,

tarápata túuun-ta...; eta abar: badakik zein esaten dedan. Alako zalaparta eramangarri ezpaita,
berriro oju-egin bear izan ziot, ixiltzeko. Luzaroko, ez, noski.
Nondibait dabillen bitartean, ikusak bigarrena. Mutikoa, au ere. Arako muxugorri begibeltx
ura dek. Begira akiok: aurpegi biribiltxoan, bi kilker diruditela zeuzkak begiak, kantari. Au, barexeagoa dek bestea baño, zalaparta gutxiagokoa.
Bere buruaz jolasten bazekik, eta ez dik ori jakite makala. Arkatz aundi bat —lapitzari esaten
ziotek arkatza— eskuan, eta aoan ere maiz, ingia
(papera) lur-gañean zabal, marrezka ziarduk.
(Dibujatzen, alegia: ik euskera berria egoskaitza
dek-eta, argatik argibideok... O!, atsegin zeok
umeokin, euskel-ikastolara dabiltzanez gero!... )
Baña, ara: oraintxe zutitu dek gure dibujantea:
tatartxoa izanagatik, erroen biurri-antxak era
ibilkera aundizkoak alako gizon-takera parregarria ematen ziotek Tottelmotelko mintzoz, ingia
eskuan dakardala, ala ziok: —Aita! Dixona iratzi:
anttak e baritu!...

Ori esanda, berriro bere txokora yoan dek, «
dixon asto iraztera». (Idatzi, zerari... eskribitzeari esaten ziotek).
Baña, ontan, emen zetorrek ixilka zaarrena,
biurrikeri berriaren bat asmatuta. Tiragoma
eskuan dula, dixon-egilleari ogi-mami bildu bat
kazkora irauzi nai litxiokek. Bearrik, garaiz iritxi
nauk, eta, kazkarreko bat emanaz or biali diat
berriz ere etxean zear.
Ikusi bezela, mutiko ttentte, xurigorri, piña
diat; begiak, aundi, gozo, pakezkoak dizkik:
arkume otxanaren bezain... Baña itxuraz-bestez,
eziñegon urduria dek. Aren aldamenean, iñor etzegokek geldirik.
Baña, ixo, gazteok: oraintxe zetorrek-eta,
sukalditik igesean, danetan biurriena; nexkaa,
alabearrez... (Porkuantobós esango ukek ik). Ikusak orain atean: begiaundi, xudur-piporta, gaixto-irri zetorrek, oi-bezela, arentzako ainbat pixaoial sortzerik ezpaitago kristau-etxeetan. Bazetorkidak, eta berrikera luze bat egin zidak. Ik
uIertu al-diok? Nik ere ez. Esperanto-modu bat
asmatua dik, eta arekin aritzen dek. Bereala,
eldu zidak eskuko beatz: lodia, nagon alkitik

derriorrean yaiki-arazi, ta an naramatxik zuzenzuzenean «berak dakian xoko batera»... Gozoontzitik azukre-koxkor bat atera ta eman izan ez
banio, aundia gerta zitekekan gure etxean!...
Arrapatzen nauen bakoitzeko eginbearra diat
ori. Badakik, mutilletan ere, neskatxa gazteentzako bigunbera-samarra nindukan...
Azkenik, seaskan esna, guzion yardun ta ots
arteon, beti parre-antza, beti yaramon-eske, beti
lerde-yario, ta beti titirako pronto, or zegok aurtxoena; gure begi-alai, buruzuri txikia: urte-erdi
doi-doi betetako gizontxoa.
***
Ontan, berriro zetorkiguk zaarrena, berak
egindako mozorroa apergiari txistuz itsatsita,
buruan ingizko ginbail aundi bat dula. Esan diat,
bere txotxolo arpegi ta guzi, au etxean dagon
arte pakerik ez dagola.
Ez-uste batean, or ziyoakiok baxterrean
«dixonak irazten» ari uanari. Yotzen dik besoan;
beraizik, eta, yakiña, «dixon» berri egiñerdiari
«antta» samurtu. Samurtu dek ertilaria ere ta asi

dek karraxika, estea sabeletik xintzilika bailerion. Or naasi dituk biak, ukabilka. Alderik-alde,
elkarren eskera ta elkarri eskainka egiñalean
dabiltzala, yo ta ankaz gora bota ditek nexka
gaxoa; ta, txikiaren seaska are iraultze-arrenean
yarriz, etxe osoa bete ditek marruz, iskanbillaz
ta dunbateko gaitzez.
Eskuak eta ipurdiak, elkarrekikoan, oi-duten
ots berezia ere aguro asi uan, ala bear ere, ta
maiz-samarka arranoak ez badu; ta nekez bederik, noizpaitean, batzu erdi-errenka ta bestetzu
oso narrazka, zuzendu nizkian danak sukalderuntz.
***
Oeratu ziranean, orratik, gure pakea!... Yosapatzelaiean epai-ondorengoa zirudiken. Aterrune ari gogoa atxikita, leen-erauntsiaren oroitzez
artean aundiok ere ixilik geundela, su-garren
gorabear kizkurrari begiak yosita, nere buruari
ala nitxion: —Ta, alaz guziaz ere, koxkor oiek
beñere ez azitzea nai nikek! Nere esku balego,

gurasook zaartu-arren, oiei gaurkoxe tamañaneutsi nai nitxiotekek...
Bazekiat: —ez esan— buruan zer ari dekan.
Erode dek gogoan: ura gizonaren burutsua,
ez?... Ongi ezagutzen al-aut?... Baña, iñoiz aurrik
izateko yaioa baaiz, Erode gorroto-izango dek.
Gogoan artu.
Agur, agur, adiskide. Beldur nauk zaartzen
asia ote-naizen... Aitontasunaren xamurra otezebilkidak barruan, aldiz-aurretik?
Aurki arte. Emazteak-eta, goraintzi miñak.
Bidaldi on ta osasun obe Yaunak!
1932- Yorralla-14-g.

ESPAÑA-LEGEBILTZARREA
NERE BEGIPEAN
ETXE-BARNE BIZIA
Etxe-barne bizia dut au ere. Gaurdañoko
bigarrena. Oraintxe digart, «etxe-barne bizi» edo
bodegón viviente diraleko oetaz, elerti-sail yolasgarria egin ditekela. Baña, au ez duk gure etxea;
orrako txontxongillo oek ez dituk nere aur gaxoak. Beraz, itzalez begirzatze aal-ziotet, itzak eta
irriantxa xe-xee neurturik.
E-nintzan egundaño sartu Españako legebatzartokian. Leizaola arpetarrari zor diot sarbide
baten yabe egiña. Yainko onak ordainduko aldio.
Egia esan, goitik beera begiratuta, areto
onek ez dirudi izparringietan barrena bezain ikaragarri.. la-ia beera yoateko ere badamada
ausardia.
Utsik dago oraindik. Alki gorri oetan atzealdeak atsegin dukela deritzait. Bai begiak ere
nik emendik goitik baño —irugarren lerroan bainago— ikusala zabalagorik. Arraiotan!, aulki

urdiña ez ikusten noizean-bein altxata ez
bada...! Yaurlariak datozkenean, ezin begiemango diotet atzez-aurreka baizik. Azaña-ren
ortzalde eder ura ikusteko irrikitzen nengoana!
Laurak Asi-garaia. Lendakari-aulki-atzean lau
atemorroi, soin-ertzak urrez aski-apaindurik.
Baña orra Lendakaria bera ere, dagoaneko; Besteiro yauna, alegia: soinkera neke-antx pinpirinez badator aulkira Nik, begiak ezo-dirdaika,
begiratzen diot: orain zenbait urte, Lojika-n silojismo bat askatzen e-nekielarik, sobresaliente
eman zidanez-gero, xamurbera natzaio.
Aldunak bakarka ta nekez datoz txita aseak
ore-ondakiñetara bezela. Zortzi-bat-amar bildu
diraneko, Royo Vilanova bizar-zuria dugu zutik,
itzaren yabe Au agurearen aserrekoia! Zaragozako ikastetxe nagusian barrabaskeriren bat
egin dulako zabaldu omen-zuten atzo, ta ori ez
omen-da gizalegea. Aizeari, beintzat, astiñaldi
ederrak eman dizkio.
Gero, lekaro gorri artan, gazte iztun bat yaiki
da. Erderazko idazkirik Ameriketara ezin sal ditekela dio, papergiñak ase-ezin batzu omen dira-ta
Tolosa-ko lagunak gogoratu zaizkit bereala, ta

erruki ditut. Baña, erantzun dio Carner-ek nere
lagunen alde. Itza labur-ebakia du yaun orrek,
eta burua muñez ornia, dirudienez.
Bakarka-bakarka, txindurriak txindurritegibidean bezelatsu, baña ez ain arazoturik; badatoz aldun geiago.
Bata bestearen ondoz yaikitzen dira olako ta
alako, nork-bere eskariak egiñaz. Lendakariak
beti legun erantzuten die. Nik uste, eskari oien
etorkizuna ta auntzaren gauerdiko eztula or
nobait ote-diran. Baña mintzalariak, bereak eta
bost irauli ondoren, pozik esertzen dira, ta, uts
egin gabe, bereala atarira diyoaz, inguru-ibilbideetan barna iñork zorionik esaten al-dieten.
Bitartean, aldunak ugariago datoz, norbere
tokia beteaz. Ni erne nago, ezagunei gogozko
begi-keñu bat egiteko zaletuta. Izan ere, bizi
guziko atsegiñik aundienetakoa dut auxe: irrimar-utsez (karikaturaz) dazauzkidan gizon ospetsuak ezur-mamitan ikustea. Ordun, barruak
yauzi pozkor bat egiten dit, eta ezagun-berriari,
nerekiko, itz maitekor zenbait zuzentzen dizkiot:
«Kaxo, gizontxoa! Zu ziñan, beraz... Onik zaude!
Beyondeizula.» Eta, aldameneko lagunekin

berriketan asi badadi, itzak-ezik aotik ontzako
urre gorriak yalkitzen ari dala dirudit. Eta, yakiña, txoraturik nagokio, begira.
Besteiro-z beste, ezur-mamiz ezagutzen nuenik, Aldasoro, tolosarra, ozta-ozta. Leen bezelako mutiko ederra dago. Etzaio aaztutzen noizean
bein ikustegi-goialde-ezpañetara begiratzea,
emakumeak baitira an nagusi. Besteiro-ren
ezker-aldetik yarri da.
Baña, leen esan bezela, ezagunberri zenbait
egiten ari naiz. Antxe dago Maura aurpegi-luze
beltza. Zuzentzakikoaren senargai guri Ossoriorekin berriketa bizian ari da. Ez urrun, «gure»
Unamuno ere. Agure orrek badik, orratik, puskaterako osasuna-, oldozbearrak ez al-dik gizona
asko ondatzen. Ille-bizar txurien esi-barnean,
aurpegiazala, aulkien gorria bera lotsarazterañokoa, ageri du. Txantxangorri kantari Melquiades
da, nonbait, araxeagoko ura. Marañón ospetsua,
urrengoa. «On» Alejandro ere —zer esan ez
dakienean ixilik egoten dan gizon garaia— oraintxe eseri da zabal-zabal, aurpegi-erdian sudurra
zuzen, surpekoa ezpañaren babesgarri eder. An
dator Campoamor andereñoa. Or, apaiz lodikote

bat: irrimarrez ezaguna det, baña izena aaztu.
Urrena, Nelken andereño liraña (zerbait esan
bear emakumezkoari, polita ez danean); orrako
mutiko argal betaurreko-beltz ori, belarri-ertzera
itz goxoak esaten ari zaiola dirudit. Begira, Xanti
Alba ere; e-tzian Primo gizagaxoak asko uste
aulki oiek berriro berotu bear ituanik.
Arpetarrak uts egin digute gaur. Geienak,
aberri-miñak ukitura, aldegiñak dira, or beeruntz. Begira Horn gizagaxoa, bakar-bakarrik,
moko-luxe, erromazale otxan bati dagokion eratasunez, Galan-en ereñoki (medallón orlado de
laurel) azpi-azpian, ain txuxen ere. Euzkadi-ko
yainkoti utsek toki ortan balekuste orratik!...
Bazterretxea-ren surpeko Charlot-iarra ere,
ta aren buru xoil ta begi beltx biziak, giza-ardatz
muturrean or dakustzit, Batzorde-lagunen artetik aruntz-onuzka.
Baña, ixo! Nik ezagun-berrikoak egin bitarte,
galde-eskari salla agortu da, Yaunari- eskerrak.
Ordun Besteirok itz ernerazgarri ok yalki ditu:
«Ortega Gasset Yoseba yaunak du aldi».
Gizontxo bat zutitu da, Unamuno ta Maura