Iru ziri - 1

Pedro Migel Urruzuno

IRU ZIRI
(IPUI TA BERTSO)

IRU ZIRI
ZIRILO, ZIRIAKO TA ZIRIKILLOTE

I
ZIRILO
—Aizazu, Praisko, zer izen da ori?
—Izena izango da.
—Baña Zirilok, zer esan nai du?
—Lo dagoan ziriya izango da.
—Ezta ba orixe lotiya, nik uste dedanez. Lo
daudenak esnatzeko ona izan bear du.
—Beraz esnalea izango da.
—Ala uste det.
—Baña, Euskal Esnalea?
—Eztet uste: Señorito Zirilo esaten diote ta.
—Ezta ba izango eskalea noski; e?
—Eztakit; baña emallea’re ez du ba izan
bear.
—Artzallea ote da?
—Edo kentzallea.
—Beraz beraren kontuz ibilli bearko degu.
—Obeko da.

—Aditu niyonian
gizon zartxo bati
ez-ezagunagandik
ibiltzeko urruti,
itz-leunduna bazan
oraindik obeki,
esan ori gogoan
iduki det beti.

II
ZIRIAKO
Obe zukean Ziriakok Praiskoren bertso ori
ondo ikasi balu.
Uste zuan onek Zirilori ziri bat sartuko ziyola
baña Zirilok sartu ziyon berari.
Lenbiziko aldiz kasinuan ikusi zuan Ziriakok
Zirilo. Onek zeukan eskuetan, guziyai erakutsiyaz,zigarrontzi (petaca) eder bat; urre ta perlaz
apainduba zirudiyan, baña Zirilok esaten ziyen
guziyai, urre ta perla ayek etzirala egizkoak, baizik ezteraziyak (fingidos).

Ziriakok begiya laxter ezarri zion zigarrontziyari, ta eskatu ziyon mesedez Zirilori, uzteko gau
artan berari, ondo ikusi nai zukeala-ta.
Utzi zion Zirilok, eta azkar juan zan Ziriako
Txauton zillargillearen etxera, zigarrontziyak
zenbat baliyo ote zezakean galdetzera. Bost
milla pezeta gutxienaz esan zuan zillargilleak
baliyo zituala.
—Egizkoak ote dira urre ta perla oyek? —galdetu zion Ziriakok zillargilleari—.
—Bai, bai. —erantzun ziyon zillargilleak—;
orañtxe bertan emango dizkitzut bost milla
pezeta, saldu nai badidazu.
—Ondo da —esan ziyon Ziriakok—: bigar
agertuko naiz.
Bigaramon goizean biyurtu ziyon zigarrontziya Zirilori: eskerrak emanaz, eta onek gorde
zuan.
Illuntzian kasinuan elkartu ziran bi ziriyak, au
da. Zirilo ta Ziriako; an zebillen eskutik eskura
zigarrontzi ori, ta Ziriako eldu zan milla pezeta
beragatik Zirilori eskeintzera. Erantzun ziyon
onek salduko ziyola: bañan etzuala engañatu
nai, eta guziyen aurrian esaten ziyola, urre ta

perla ayek ezteraziyak zirala. Ala ta guziz ere
Ziriakok eman zituan milla pezetak, eta egiñ zan
zigarrontziyaren jabe.
Bereala joan zan zillargillearen etxera bost
milla pezeta artzeko ustean zigarrontziyarekiñ:
bañan, uraxe bai zala ziriya! uraxe bai adarra
jotzia! Zigarrontzi ura etzan aurreko egunekoa:
geyenez lau pezeta baliyo zituan.
Zigarrontziyaren barrenen arkitu zuan Ziriakok papertxo bat, esaten zuana:
Zu otsua bazera
ni naiz azeriya
orra ederki sartu
dirutan ziriya.

III
ZIRIKILLOTE
Ziriakok ixillik zeukan ustez bere ziriya: Zirilo
ezkutatu zan erritik, baña Zirikillotek gxuziya
zekiyan.

Ziriakok, ziri bat sartzeko ustian, saldu ziyon
Zirikilloteri zigarrontziya eun pezetan.
Zirikillotek atera zuan nunbaitik ere Ziriloren
aztarrana baita arkiture kapetxe eder batean.
Bera zegoan alboko mayean jarri zan Zirikillote: an zerabilten eskutik eskura zigarrontzi
eder bat; noizean beñ esaten ziyen Zirilok, etzirala egizkoak aren urre ta perlak baizik ezteraziyak.
Eldu zan zigarrontzi ori Zirikilloten eskuetara,
baña, ala bearra zan guziya!; eskuan irristatu
eta erori zitzayon magalean zeukan txapelera.
Laxter atera ta ipiñi zuan mai gañean...
bañan... ez ura... Zein ba? Ziriakori eun pezetan
erosi ziyona, ta eskutik eskura an zerabilten
aurrera’re prozesiyoan.

IV
Zirikillotek saldu ziyon Txanton zillargilleari
bost milla pezetan zigarrontzi berriya. ta itxu
batek eresten (kantatzen) zuan urrengo egun
batian:

Señorito Zirilo
eta Ziriako,
biyak dira berdiak
nola edo alako;
baña Zirikillote
obea dalako,
biyeri ziri onak
sartu dizte bapo.
«Euskal-Esnalea», Tolosa’n
1909 - Uztaillaren 15’an

IJITO BATEN KIEBRA
I
—Aizazu, Iñazi: zeiñ degu or aurrian dagoen
gizon beltz ori?
—Pelix ijitoa.
—Ikatzarekiñ egiña al da?
—Ezteizula berak aditu.
—Zergatik ba?
—Zergatik? Aurki erantzungo dizu, azala beltza badin ere, barrua zuria duela, eta eztala,
beste asko bezela, kanpotik zuri eta barrutik
beltz.
—Nik uste det ba kaupotik beltz eta barrutik
beltzago izango dala.
—Beñepeiñ, badezpadan ere utziozu ixillik,
gaizki esaka ipiñi eztezazun.
—Ondo da. Eta nor da atso bizardun ori?
—Mari Martiñ.
—Pelixen ama?

—Batzuek ama dala diote, besteak amona,
besteak izeba, besteak emaztea eta... orrela...
(Akelarreko... Presidenta dala ere... baño, ixo).
—Errespetoa izango du.
—Errespetoa diozu? Esango nuke. Jende
guziak nai du orrekiñ adiskide izan, begizkoren
bat egin ezteien, eta erregalo xamarrak ere biltzen zaizkio ondotxo.
—Lanik egiten du?
—Bai: guardasolak konpondu, lapiko zarrak
alanbratu ta orrela.
—Eta Pelixek?
—Saskiak.
—Beste opiziorik eztu?
—Izan bear dei peste bat, ixilikakoa, iñori erakutsi nai eztiona, eta ondotxo irabaztekoa.
—Nun ikasi ote du?
—Nunbait ere. Gaztela aldian korritua da ta
an ikasia izan bear du: beñepeiñ ala dirudi opizioaren izenak.
—Zer izen du ba?
—Todo-todo mio.
—Aaaaaa...!

II
Alargundu zen Pelix, eta berriz ezkontzeko
asmotan zebillela zioten. Zor batzuek bazituen
errian, baño artzekodunak etziran atrebitzen
eskatzen, Mari Martiñek begizkoren bat egingo
ote zien beldurrez; au il zanean, beste Mari Martiñik etorri baño len, juan zitzaizkion Pelixi kontuak egitera.
—Neri ezer eman didazute? —galdetu zien
Pelixek—.
—Zuri edo zure emazteari beñepeiñ bai —
erantzun zioten.
—Nere emazteari?
—Bai, zure emazteari.
—Zeiñ emazteri?
—Mari Martiñi.
—Ura etzen nere emaztea.
—Etzela zure emaztea?
—Ez; eta, probatzen badirazute ala zela,
kontu guziak pagatuko ditut. (Beñepeiñ ezkontzako partidarik eztezute arkituko ta...).
—Probatuko dizugu ba.
—Ikusiko degu.

III
—Anbrux!
—Zer nai du, juez jauna?
—Ezagutzen dezu Pelix?
—Bai, jauna.
—Zer modutako gizona da?
—Onradua, jauna, beria egiñ ezkero.
—Eta zor pagatzallea?
—Orixe eztakit, baño artzekoak kobratzen
azkarra da.
—Ezkondua da?
—Alarguna, jauna.
—Zeiñ zuen bere emaztea?
—Andre Martiñ, gaztetan sarjento tropan
izana, eta guk erregia beziñ maite genduena.
—Probatuko zenduke oek biok senar-emazteak zirala?
—Probatu, juez jauna? Bai, noski.
—Ea ba zer esaten diguzun.
—Gaur amalau illabete siñalamente, goizeko
zazpietan izan zuten aserre andi bat.

—Zergatik?
—Ara ba, jauna: patar geitxo artuta edo.
—Zeren gañian izan zuten?
—Pelixek esaten zuen Mari Martiñen pipa
andiagoa zala berea baño eta belar geiago erretzen zuela, eta neri deitu zidaten konponsizio bat
egitera.
—Eta zer egin zenduten?
—Bi pipak apurtu, ekarri berri bat eta agindu
pipa artatik biak aldizka puma zezatela.
—Eta ala egin dute?
—Bai, jauna: urte bete osoan, egunian lau
aldiz, biak pumatu dute pipa batetik.
—Egia da, Pelix?
—Jauna... egia da... baño...
—Beraz, ama baten bularra edaten dutenak
anaiak badira, zu ta Mari Martiñ izan zerate
senar-emazteak.
—Ondo da, jauna. Amen.

IV
Pelix gizon argia zen, erderaz ondo ta legeak
ere bazekizkien, eta ala bigaramonean jarri zuen
atean letrero bat:
KIERBA
JUNTA DE AKER-EDORES
—Aizazu, Iñazi: zer esan nai du aker-edoresek?
—Eztakizu zer dan akerra?
—Bai.
—Badakizu zer dan hedor?
—Eztakit.
—Ba da kiratsa, usai txarra.
—A...! Ori akerrak berekiñ du.

V
—Juez jauna.
—Zer nai zenduke, Pelix?

—Nik eziñ pagatu nitzake eun ta berrogei
pezeta; erdiak barkatuko balizkidate...
—Konprome —erantzun zuten artzekodunak—; erdiarekiñ oso kontentu gera; eztegu
ardit bat ere geiago nai.
—Ondo da —esan zuen juezak.
Bi asto, oe bat, kutxa bat eta gañerako tresnak irurogei ta amabost pezeta inguru balioko
zutela uste zuen Pelixek. Atera ziran errematera,
eta arizekodunak asi ziran pujatzen, baita ere
elkarren artean apurtxo bat minberatzen: ori nai
zuen Pelixek. Tresna guziak igo zuten errematian eun ta irurogei ta bost pezetara. Artzekodunai eman zizkien juezak, esan bezela, irurogei ta
amabost, eta Pelixi larogei t’amar. Erremat au
izandu zen loteria bat Pelixentzat. Gaba zen:
atera ziren danak etxetik; juezak, atea itxirik,
artu zuen giltza; esan zien:
—Bigar goizean, amarretan, etorri zaitezte
guziok, bakoitzak bere tresnak, errematian artu
bezela, eramatera.
—Ni ere bai? —galdetu zuen Pelixek.
—Ez, eztegu zure bearrik —erantzun zuen
juez jaunak.
—Malegro, siñor —esan zuen Pelixek.

VI
Bigaramon goizean, amarretan, an ziran zintzo guziak. Pelixen etxea utsik arkitu zuten eta
sukaldeko atean bertso au:
Ijitoekin asten
duenak auzia,
denboraz galduko du
duen on guzia,
todo-todo mio-ri
zor diot guzia,
ez det damu izango
auzitan asia.
Asi ziran aztarranak ateratzen, baño alperrik.
Bakarrik gauza bat jaki zuten: Pelixen etxeko
ateak zerralla bat, baño bi giltz zituala, bat Pelixek juezari eman ziona, eta bestea Pelixek Mari
Martiñen errekuerdotzat gorde zuena.
1902-ko Epaillaren 24-an
«Ibaizabal», 14, 1902-ko Jorrailla-ren 6-n.

AUZI BAT
(Aurtengo (1914)
indar-neurtzeetan
saria irabazia).

I
Lorretako sukaldean, aspaldiko gabetan,
bazebillen erlea: au da, zurrumurrua. Eztakit
gaur, Parisen ta Berliñen artian ere, hainbeste
estabaida ote dabillen.
Matxalenek erderaz ikasi nai zukian, bere ama
Anemarik etzion eragozten, baña «Zertarako
dezu erdera» esaten zion amak alabari.
—Zertarako? —erantzuten zion alabak-;
eskale erdaldun bat atera badator ere, ulertu
eziñ eta...
—Ogei t’amalau urte badaramazkit Lorretan,
ta oraindaño ateondora etorri izan diran eskale
erdaldun guziai ulertu diet. Artaburu bat, ogi zati

bat edo gazta apurtxo bat emanarekiñ, erdaldun
guziai ederki ulertu diet, eta aiñ ondo berak neri.
—Lengo zarren kontuak —esan ta buruari atz
egiñaz, ixildu oi zan Matxalen, ala nai ezpazukian ere.
Matxalenek, erderaz ikasteko aitzakiz, Madrillera juan nai zukian, Amoteiko Josepa bezela,
eta amak igartzen zien alabaren asmoai.
Gati baten, beste askotan bezela, eraso zioten elkarri ama-alabak, eta amak esan zion:
—Erdera orren bearra bazaitzu, errian bertan
ikasi zinezake.
ALABAK.— Nun?
AMAK.— Sánchez barkillogillearen etxean.
Neskame billa omen dabill, eta...
ALABAK.— Leku onera bialdu nai nazu. Lengo
egun batian eman zidan lotsa Prantxez edo traste orrek...
AMAK.— Nola?
ALABAK.— Ni nere bidez kalian barruna nijuala, «Hola, moza» esan zidan, eta kolore gorriak
atera ziztan.
AMAK.— Zer esan nai izan zizun ba?
ALABAK.— Gauz on aundirik ez; motza naizela.

AMAK.— Ori ulertu baziñon, nik baño erdera
geiago dakizu, ta eztezu iñora juan bearrik erderaz ikasteko.
ALABAK.— Ez ba; agure mortzill aren neskame
juango naiz eta bai ederki eman ere.
AMAK.— Neskame juan ta etxekoandre egin
zindezke.
ALABAK.— Eta gero barkilloak saltzera. ; baña erderaz.
ALABAK.— Eskarrik asko. Ortarakoxe nagoala
uste al dezu?
AMAK.— Bai al dakizu, txindurria nola ill zan?
ALABAK.— Eztakit aditu’re egiñ ote dedan beiñere.
AMAK.— Ba jakiñ ezazu, ill zala, astuaren
arrantza egiñ nai ta egiñ eziñez. Lertu ta ill egiñ
zan.
ALABAK.— Eztakit, zer esan nai dezun.
AMAK.— Zu Madrillera juateko asmoetan
zabiltza, beste batzuek juan diralako. Orixe da
nai zendukiana.
ALABAK.— Nik ba... nik eztet esaten ezetzik
ere, baña...
AMAK.— Baña baietz esango, zenduke noski.

ALABAK.— Eztakit ba.
AMAK.— Nik bai. Eta orixe izango litzake asto-

aren arrantza egiñ nai izatia.
Matxalen. mormorretan bere artian, aldendu
zan, auzia galdutzat emanaz, esaten ziola bere
buruari: Gure ama sorgiña eztanik ere, enuke
esango. Nundik dakizki orrek nere asmoak?
Amak berriz bere artian esaten zuan:
Lengo zarren esana
beti da egia:
sua dagon lekutik
irtetzen da kia.

II
SENAR-EMAZTIAK
Zez deritzozu, Praisko, gure
Matxelen burutazioai?
SENARRAK.— Zer dakar ba, Anemari?
EMAZTIAK.— Madrillera juan nai luke.
SENARRAK.— Zertara?
EMAZTIAK.— Erderaz ikastera.
EMAZTIAK.—

SENARRAK.—

Onuntzago’re ikasiko du, ori

baño ezpada.
EMAZTIAK.— Oraingo umeak, beñepeiñ emakumeak, oso arroak dira.
SENARRAK.— Bai lengoak ere.
EMAZTIAK.— Ez genduan ba guk orrelako arrokeririk gaztetan.
SENARRAK.— Ez ote? Miriñakia jazten zenduanian, arrotxo agertzen ziñan ba zerori ere.
EMAZTIAK.— Guk miriñakiak soñian oi ginduzen, baña oraingo gaztiak buruan dabiltzkite;
guriak errian kabitu oi ziran, baña oraingoak probintzian ere ez. Zepeliñak baño’re aruntzago
eldu nai lukete, ta, juaten bazaigu etxetik gure
Matxalen, egingo duana da, «aizia buruan ta ibilli munduan», ta gero bere ta gure ondamendia
etxeratuko digu.
SENARRAK.— Etzaite estutu; nere baimenik
gabe eztu ezer egingo Matxalenek, eta nik baimenik eztiot emango nolanai, baizik ondo pentsatuta.
Onenbesterekiñ zerbait paketu zan Anemari,
baña oso ez; bada esaten zuan: Anton bera baño
ere kaiku aundiagoa da gure Praisko, ta alabak

loxentxen batzuek egiten badizka, orixe askoko
da bere baimena emateko.

III
AIT-ALABAK
Egiaz amak ondo ateratzen zituan kontuak.
Egun batian, onek ezkututik aditzen zuala, ari
ziran izketan ait-alabak.
AITAK.— Matxalen.
ALABAK.— Zer da, aita?
AITAK.— Zer burutazio darabiñ?
ALABAK.— Eztakit ba, zer esan nai duan.
AITAK.— Madrillerako asmoak al ditun?
ALABAK.— Asmo andirik ere ba...
AITAK.— Zer arraie egiñ bear den Madrillen?
ALABAK.— Zu ere zartuaz zuaz, zartzara atseden puskatxo bat ondo etorriko zaitzu ta...
AITAK.— Eta i Madrillera juanarekin, zer irabazten diñagu?
ALABAK.— Ez al dakizu. Upelteiko Marik zer
egiñ zuan? Or dabill oraiñ automoillean bere

senar eta gurasoakiñ, jauregi ederrean guziak
bizi dirala.
AITAK.— Eta uste al den i ura bezela izango
aizala?
ALABAK.— Zergatik izan ezingo naiz? Ura’re ni
bezelaxe zan len, ta ni gero ura bezela izan nindeke. Marik berak esan zidan, oraindik egun
asko eztala, bere etxera mirabe juan nai banuan,
soldata ona emango zidala, bere senarraren
anaia’re ezkongai zegoala, emazte euskalduna
nai zukiala ta... ez nua geiago esatera.
Bazijoan agure gizajoa sarean sartuaz, eta
erantzun zion alabari ondo zerizkiola aren asmoari, beñepeiñ barkillogille baño obeki izango
zala, baña bere baimena eman aurretik, gizon
batekin ibenkidatu edo konsultatu bear zula.
Gau artan ta ondorengoetan agure gizajoa automoillean, amesetan, asko ta asko ta oso ederki
ibilli zan. Amesetan aiñ ederki bazebillen, zer
izango ote, zan, gero ames oiek egi biurtzean?

IV
ANEMARIREN ASMOAK
Ait-alaben artian esan zan guzia aditu zuan
Anemarik, eta bere barru guzia irakiten zeukan.
Bere estutasunian eskatu zion Aita San Antoniori adimentuko argia, ta lagun zegiola arren bere
estutasunean, aginduaz emango zituala bi pezeta beartsuen ogitarako. Aditu zion Santuak bere
erregua.
Bazuan Praiskok adiskide bat oso maitea, ona
ta jakintsua, Aita Santuaren urrengotzat zeukana. Probintzi guziak ezagutzen zuana zan, baña
alare elikio iñork igarriko nor zan. Gizon au zan
Segurako itxua; gizon argia adimentuz, bada
esan oi zuan Praiskok, begietako argiak burura
iges egin ziola jaun oni. Itxuaren esanak artikulu
fedekoak ziran Praiskorentzat.
—Badakit zer egiñ —esan zuan Anemarik—:
itxuarekin egongo naiz, nik argituko det bera, ta
ark argituko du Praisko.
—Aizazu, Praisko —esan zion gau batean
Anemarik bere senarrari—: Bai al dakizu zeiñ
ikusi dedan gaur Millaprankan?

SENARRAK.— Zein ikusi dezu?

Segurako itxua, ta zure galde
andiak egiñ dizkit.
SENARRAK.— Nik sinistu: gizon ori da, lurbira
guzian dan jakintsuen bat, beñepeiñ nere iritzian.
EMAZTIAK.— Esan diot ba, etorri dedilla San
Migel-egunian gurekiñ bazkaltzera.
SENARRAK.— Ondo egiñ dezu.
EMAZTIAK.— Bai, pentsatu det, zuk ere naiko
zenduala ta.
SENARRAK.— Bai, errege bera baño’re pozagorik ikusiko del Segurako itxua nere etxian.
—Bai nik ere —esaten zuan Anemarik bere
artean— beñepeiñ egun orretan.
Eta egiaz ala nai zuan, bere senarrari adierazteko etzala ono, Matxaleni etxetik irtetzen
uztia. Ortarako eman zion itxuari eskupeko bat
Millafrankan, ta itxuak agindu zion, al guzia egingo zuala. Anemarik ondo zekian Kaiser-en kañoi
guziak baño indar geiago izango zuala itxuaren
erretolikak Praisko menderatzeko.
EMAZTIAK.—

V
SAN MIGEL-EGUNA
Meza nausia prailleak egiñ zuan sermoiarekin
entzun, ta jarri ziran maian bazkaltzeko itxua,
bere emazte Manu ta etxekoak.
—Zer iritzi diozu praillearen itzaldi edo sermoiari? —galdetu zion Praiskok itxuari.
—Uste det —erantzun zion itxuak— ederragorik eztedala beñere entzun. Ainbeste milla aingeru zerutik infernura boteak izan zirala. Euskal
erria zerua bezela dala, emen ere badirala aingeruak, au da, gazteak, gurasoen mende ez egoteagatik erdal-errira dijoazenak beren ondamendiaren billa, eztutela errurik gutxien auei uzten
dieten gurasoak...
Matxaleni bere barruak irekiñ bear zion, ta
esan zuan apal-apal:
—Eztiot ba nik orrelako gauzik aditu prailleari.
—Ixo zu —esan zion aitak—: zu oraindik
lumatu gabeko txorikume, kabitik irten gabia
zera. Lo egon al zera elizan?

Matxalenek arrazoia zuan. Prailleak etzuan
aitatu’re Euskalerriko gauzik. Itxuak praillearen
itzaldiari ezarritako arabakiak ziran guziak. Anemariri zion zorra ordaintzeko.
Baña nork esan ezer Praiskori itxuaren kontra, berak aditu bazuan ondo prailleak esan zuan
guzia?... (ta esan etzuana’re bai noski).
Illuntzian, etxerakoan, esan zion itxuak Praiskori:
—Benturaz eztegu geiago alkarrekin egoterik
izango, bada biok goaz zartuaz eta agur egiten
dizut Josafateko zelaira arte.
—Ondo da —erantzun zion Praiskok—, baña
nai nuke, ez beste gauzik, baño bai bertsotxo bat
gure azkeneko batzar onen oroipenean.
—Tira ba —esan zuan itxuak, eta asi zan
brin... brin... bran... bran...; kitarra tenplatu eta
erestu zuan:
Nai badezute zorionean
bizi senar-emaztiak,
Euskal-erria oso maitatu
eta or konpon bestiak;

guri begira ondamuz daude
kanpoko erri guztiak,
Euskal-erritik kanpora joaten
ez bitez utzi gaztiak.
—A biajon deizula zuri! —esan zion Praiskok—. Amaikatxo egi esan dituzu zere denboran,
ta ez txikiena, nere biotzaren erdian josita gelditzen dan gaurko au.
Alkar besarkatu ta aldendu ziran bata besteagandik.
Matxalen, negarrari eutsi eziñez, bazijoan
bere gelara mormorretan esanaz: «A, itxua,
itxua! “Emden” baño’re txarragoa zera zu. Ark
galdu ditu itxas-ontziren batzuek, baña arterañoan, batzuen-batzuek, aietan ederki ibilli ziran,
baña zuk ondatu dituzu gure automoillak, jaso
baño len. Jaungoikoak barkatu degizula».
Anemari juan zan kutxa kiskera, artu zituan
bi pezeta, ta bigaramonian San Antoniori bota
zizkanian, esan zion:
—Milla esker, santu miragarria, bada

irabazi det zure
laguntzaz auzia,
eta orrenbestez da
amaitu guzia.
«Euskalerria», 71-72, 1914-1915

JAI BIKO ASTEA
TA BELARRITAKOAK
I
Astean jai bakar bat gutxitxo zala iduritzen
zitzaion Bortolori, eta bere lagun asko ere iritzi
ortakoak ziran: baña esan egiten zuten bakarrik.
«Igandeetan ezta irikitzen lantegi au».
Ala zeukan idatzirik Bortoloren nagusiak bere
lantegiko atean. Eztakigu nork, baña norbaitek
ere ipiñi zuan idazki orren oñean: «Astelenetan
idikiko ezpalitz ere, ez genduke negarrik egingo».
Nork ipiñi zezakian idazti ori? Eztakigu; baña
eztabaida andiak zebiltzan, langilleen artian.
Batzuek zioten igandea animarentzat, eta astelena gorputzarentzat bear zirala: besteak berriz
igandea naikua zala, anima ta gorputza, bientzat.
Bortolok esan zuan, berak etzuala gizon erdika izan nai, eta berealatik ontzat ematen zuala

jai biko astea, eta berak emango ziola asiera
aste oni:
Alperrak billatzen du
beti lan berria,
bada zarrak gogortu
oi dio gerria;
iztun ederra baña
lanean urria,
lanik ez egitea
bere egarria.

II
Bortolok astelena igaro zuan ardantegian,
eta illuntzian abiatu zan etxeruntz, eta bazijoan
mormorretan: beretzat guziak ziran gaiztoak;
ardo-saltzalleak, lapurrak agintariak, arroak;
apaizak, diru-zaleak; eta ala ta onela; baña Bortolo, gizon onradua. Ala zion berak. Bidearen
unetxo baten arkaitz batek zeukan oiartzun edo
ekoa, eta Bortoloren itzak berriztatzen zituan.
«Nor da neri burlaz?» zion Bortolok. Atzera begi-

ratu ta, bere itzala ikusirik, norbait zalakoan,
ematen dio ukabilkada andi bat... ormari, eta
eskuiko bi biatz apurturik eldu zan etxera, esanaz, gizakaxkar batekin burruka egin zuala,
baña jipoi ederra eman ziola.
Zortzi egunez ezin lanik egin izan zuan. Aste
santua zala zirudian Bortoloren etxian. Itz gutxi,
porru-salda, ur preskua, ta bizi ill artian.
Nola gure Bortolok,
iztuna izanik,
aste guzian ere
eztu zer esanik?
Gizajoa badago
itz egiñ eziñik,
iltzeko ere eztu
bear beste miñik.

III
—Zer berri aspaldian. Bortolo?
—Estu xamar lengo aste ortan.
—Jai biko astian?

—Bai.
—Zer izan da ba?
—Legortea.
—Nun?
—Gure etxian.
—Zer dala-ta?
—Ardo gabeko astea, ta ogirik irentsi eziñ.
—Nola izan da ori?
—Jai biko astearen ondorena: lanik ez, irabazirik ez, eta zurrutik ez.
—Beraz etzaizu ondo atera lenengo araube
edo prueba.
Gure Bortolok orain
aitor du egia,
aste batean bi jai
dala geiegia,
ardo gabe irentsi
eziñik ogia,
obe dala jarraitu
len degun legia.

IV
—Aizazu, Praiska.
—Zer degu, Bortolo?
—Gure etxian oraindik aste santuak al dira?
—Zergatik galdetzen didazu ori?
—Porru-salda, sardiña zarra, ardorik ez, ur
preskua, ta kia besterik ez. Zer esan nai du
orrek?
—Bi jaiko astean dendan egin zan koxka,
nolabait ere osatu egin bear dala.
—Nere lepotik?
—Zure erruz egindako koxka da ta...
—Eta ez giñan ba ezkondu elkarri laguntzeko?
—Eta zuk neri zertan laguntzen didazu?
—Egunero zugatik erregutzen diot Jaunari.
—Eta, zer eskatzen diozu?
—Etzaitezela alargundu.
—Etzaite ba aurrerakoan nekatu ori egiten,
bada uste det, zure emazte baño txarrago enaizela izango zure alarguna.
Bortolok esaten zuan Bere artian, emazteak
arrazoia ere bazuala.

Etxean aste santua zerabilten, baña ardantegian aleluia zerabilkian Bortolok.
—Baña nundik? —esaten zuan Praiskak—.
Emango nuke pezetatxo bat beartsuen ogitarako, ezkutapen edo misterio ori azaltzeagatik.
Etzuan izan eman bearrik.
Praiskak zeuzkan urrezko belarritakoak, Bere
amak erregalo egiñak ezkondu zanean, eta
urtean bein jazten zituan. San Antonio egunian
ipiñi nai ta ezin arkitu izan zituan, eta uste izan
zuan, alabak gordeko zituala.
Meza nausira zijoala, elkartu zan ardozale
edo trabernariaren emazte Erramunarekin, eta
ura zan arritzeko gauza! Erramunak zeramazkian ipiñirik Praiskaren belarritako urrezkoak!
Etzuan izan onek pezeta eman bearrik ezkutapen edo misterioa azaltzeko, baña esan zuan
Bortoloren emazte baño Bortoloren alargun...
baña ixo, ixo!...
Nere amak Paristik
ekarritakuak,
nun zerate, urrezko
belarritakoak?

zenbat kalte dakarren
aste jai bikuak!
arren zuzen gaitzala
gure Jaungoikuak.
«Argia» 64 zenb., Uztailla 9, 1922

IJITO BATEN KONFESIOA

I
Etzan aiñ erdalzalea ere Peillo ijitoa, baiño,
jai-egunetan eta itxurazko gizonakin itz egitean,
oi zituan erderakadatxo batzuek.
Bere egitekorik arduratsuena oi zan Pazkoakoa; batez ere aitortze edo konfesioa; ez pekatu
andirik eta askorik zuelako, baiño etzitzaion
batere gustatzen erretore berriaren oitura. Onen
aurrekoarekiñ oso ondo oi zetorren, jo ta pasa, jo
ta pasa, ederki, bapo; baiño onek, au da, oraingoak, ortik ziri eta emendik ziri, imitxak baio txarrago, etzuen pakerik ematen; guzi guzia zeatz
jakin bear. Orlako zazpikirik! Jesus, Jesus! Onela
jardun ta gero danak berari esan bear.
Gogorazio auekin eldu zan Peillo erretorearen
oiñetara, aitortze edo konfesio on bat egitera.

II
—Ezer ostu dezu?
—Ez, Jauna: oztu ez; berotu ere... iñoiz
andreari bizkarra izan ezik...
—Eztizut galdetzen oztu baizik ostu.
—Ai! Ebatsi edo lapurtu esan nai du. Errobar,
e?
—Bai, orixe ta bera.
—Uste det, jauna, nik andreari bizkarra ezezik, bedorri ere berritxuren batek berotu diozkala belarriak.
—Galdetzen dizut ezer ostu dezun.
—Lapur-pama badegu baiño...
—Eztizut galdetzen zeren pama dezun, baizik
ezer ostu dezun.
—(Auxe dek gizonaren jakin bearra!...). Ez
naiz oroitzen, jauna, baiño bedorrek ezeren kezkarik balu nitzaz, esan beza prankeza guziarekiñ.
—Egurrik erosten dezu?
—Ez, jauna.
—Surik egiten?

—Bai, jauna; eta, gogoa duenean, etorri bedi
gure etxera kaponada bat artzera, eta berotu
bat emango diogu, plit eta plot, gaztaiak erretzen diran bitartean. Ikusiko du su ederra gure
sukaldean.
—Gazteiñegirik badezute?
—Ez, jauna.
—Gaztaiñarik erosten?
—Ez, jauna.
—Iñork eman?
—Ez, jauna, baizik gerok artu iñor inkomoratu gabe.
—Nundik?
—Nundik... nundik!... Bada... dagoen lekutik.
—Eta leku ori norena da?
—Izenez Don Kalendario-rena, baiño izanez...
nork daki? Ara, jauna, egi egia: Jaungoiko gure
Jaunak egin zuen mundua guziontzat, etzuen
sartu iñun mugarririk, baiño Adanen semeetan
batzuek ziran tontoak, eta besteak agudoak; guk
degu jatorria lenengoetatik, baiño aiek tontoak
izanaz eztegu guk kulparik. Paperetan ezta arkitzen ezer saldu zutenik, eta orregatik gure tokamenak ere emen urrean izan bear dute. Bigarren

oiek —agudoak— ziran mugarri sartzailleak,
baiño beren buruz, arrazoiaren kontra, eta ala
kontu egiten degu mugarri-rik eztagoala, eta
beragatik seguruen seguruena da, bakoitzak,
iñor inkomoratu gabe eta ixil-ixilik, al duena
artzea pake ta amorio santuan.
—Begira: eztegu emen pillosopia bearrik.
Esan zazu: zeinbat zaku gaztaia dituk eramanak?
—Asko ez, jauna.
—Zeinbat?
—(Au zazpikia!) Ara ba, jauna, zortzitxo bat
izan ditezke, baiño izan ditezela zazpi.
—Zeinbaten saltzen da zakua?
—Al dan ainbatean: iru pezetan, lauan, iñoiz
bostean ta ala.
—Zazpi lauko, ogei ta zortzi. Emaiozkatzu
ogei ta zortzi pezeta Don Kalendario-ri eta kito;
eztago bestela absoluzorik.
—Jauna, eman begit azaoliozioa eta nekea
pagatuko diot.
—Ezin nezake.

—(Ezin lezakela...! Ta jarri gizona ablidade
geiago gabe leku orretan Pazkoako denboran!...). Beraz...
—Eztago beraz-ik eta pillosopiarik; ordaindu
eta etorri berriz absoluzioa nai badezu.
—Ondo da, jauna; agur, eta datorren urtera
arte.

III
—Aizak, Peillo.
—Zer nai du. Don Kalendario?
—Mandua moztu bear dirak.
—Noiz nai du?
—Astelenean.
—Ongi da. jauna; eta adi beza: bedorri
letraua dan ezkero. galde bat egin bear diot.
—Asko balioko dik ire galdeak.
—Asko edo gutxi, dana dala, or dijoa: zer da
obe? artzekoa ala zorra?
—Artzekoa. Asko dituk artzekoak?
—Sobra, jauna. Baiño goazen: kito ala artzekodun da obe?

—Nik naiago diat artzekodun kito baio
—(Datorrela oraiñ «zazpiki» neri erakustera
zer egin bear dedan...). Nik sinistu, jauna, ori ala
dala.

IV
—Orra bada Don Kalendariok zer dioan. Naiago du orrek kito baiño artzekodun egotea. Zertarako emango diozkat ba nik orri ogei ta zortzi
pezetak?... Kitatzeko?... Ez, ez; orrek naiago du
artzekodun kito baiño, eta nik ere ondo derizkiot.
Eta gu biok konprome bagera, zer dauka zer
ikusi «zazpikik»? Eta ala ere bereala pagatzeko,
eta bereala atzera biurtzeko beragana. Bai, bai,
ago piska bat: exerita baago, ni orrera orduko
atzeko aldea ,minberatuko zaik.
«Ibaizabal», 8, 1902-ko Otsaillaren 23-n.

LARRUTIK ATERATZEN DIRA
UGALAK
I
—Begira, Pontxo.
—Zeri begiratu, bear diogu, Simon?
—Gauza bati.
—Bat baño ezpada...
—Lenbizi beñepeiñ bat.
—Zer degu ba?
—Ezteritzat ondo, beti bat agintzen eta beste
guziak aren mende bizitzea.
—Zer nai zenduke ba egitea?
—Mudantzen bat.
—Beraz bat obeitzen eta beste guziak ari
agintzen?
—Ezta ori ere, baña diputau batzuek ipiñi ta
aiekin batian Ministroak legiak egiñ ditzala.
—Beraz botoetara juan bearko degu.
—Ala bearko.

Gizon alper askotxo
dauzkaten erriak,
nai izaten dituzte
beti lan berriak.