Ipuin antzeko alegi mingotsak - 4
Oraintxe sartu dira Tximino eta Tximina NORTASUN dendara, nortasunez jazteko.
– «Ule luzea, bizar luzea, nortasunaren ezaugarri.
Baiña garbitu, orraztu, dotoretu, leenengo ta bein,
burua. Non...? NORTASUNen, NORTASUNeko apaingelan».
Bere ule luze ta bizar luzeagaz, apain-gelara sartu
da Tximino.
– «Milla koloretako ulea, milla koloretako begiak,
nortasunaren ezaugarriak. Ule gorria, zuria, beillegia,
berdea..., edozein koloretako ulea NORTASUNen,
NORTASUNeko apain-gelan».
Bere ule labur eta betule laburrekaz, apain-gelara
sartu da Tximina ere.
– «Zaindu begiak, ibilli antijuak. Antiju gorriak,
berdeak, baltzak, urdiñak, aundiak, txikiak, danetari-
koak..., NORTASUNeko BETAURREKOTEGIn. Ikusi,
sartu BETAURREKOTEGIra».
Tximinok eta Tximinak antijuak erosi ditue. Kristal
berdezko txiki batzuk erosi ditu Tximinok, eta kristal
gorrizko aundi nabarmen batzuk Tximinak.
– «Nora zoaz arkondara zaar orregaz? Nora marinera zaar orregaz? Gaur ez da orrelakorik eroaten.
Iñork ere ez dau eroaten. Gaur nikiak eroaten dira.
Jantzi, ba, arin modara, gaurko modara. Ikusi NORTA-
SUNeko niki-denda. Nikiak, nikiak, nikiak, gaurko
nikiak, nortasunezko nikiak NORTASUNen».
Niki gorri bat artu dau Tximinok, beillegi bat Tximinak. «Gu gara gu» ipintzen dau papar aldean Tximinoren nikiak, eta «Superneska» Tximinarenak.
–
«Ez aal dozu ikusi oraindiño NORTASUNeko
PRAKATEGI? Ez? Zertan zagoz, ba? Zatoz eta ikusi
neurri guztietako prakak, era guztietako prakak, nortasundunak eroaten dituen prakak. Zure zain dago
PRAKATEGI, zure alde dago PRAKATEGI, zure onerako dago PRAKATEGI, zure arduraz NORTASUNeko
PRAKATEGI».
Praka zabal kolorga batzuk jantzi ditu Tximinok,
praka estu marroi batzuk Tximinak.
– «Abarketarik eta abarkarik ez dau jazten iñork
gaur. Zergaitik, ba, zuk? NORTASUNeko OSKITEGIan
egon ez zaralako, oiñetakoak emoten daben nortasuna zer dan ez dakizulako. Baiña nora joan gaur nortasun barik? Iñora ere ez. Nortasunduna, ostera, edozein lekutara. Nortasundu zaitez, ba, NORTASUNeko
OSKITEGIn».
Takoi aundidun zapata batzuk erosi ditu Tximinok,
takoi txikidun bota luze batzuk Tximinak.
– «Niki utsean ez zaitez joan iñora badaezpadan.
Jantzi kanguro arin bat, jantzi trenka bero bat, jantzi...,
baiña non? KANGUROTEGIn, TRENKATEGIn...,
NORTASUNen».
Tabardo bat artu dau Tximinak, eta anorak bat
Tximinak. Baltza batak, berdea besteak.
– «Jantzietarako kolonia, uleetarako txanpua,
eskuetarako leungarria. oiñetarako autsa, besapeetarako usain gozoa..., zuk bear dozun guztia, eta geiago,
NORTASUNen. Etorri, ikusi. NORTASUN! NORTASUN! NORTASUN!».
Aldaturik, barriturik, gaurkoturik... urten dabe
kalera Tximinok eta Tximinak, eta or dabilz jende arterik jende arte...
Arratoiboda
Katarrek urtero ilten ditu arratoi bat edo bi. Pentsutegiko feriatik ekarten ditu.
Amaika arratoiboda pozgarri egiña da Katar bere
etxekoarteko ta adiskideekaz!
Ondo gizenduriko arratoi bat il dau aurten ere, eta
katu asko batu ziran arratoibodan.
Pernil ederrak atara eutsozan arratoiari, jana egin
aurretik astiro-astiro a txikitzean. Oso ederrak. Iñoizkorik ederrenak. Pozarren egoan Katar. Baita bere
etxekoak eta adiskideak ere. Eta egotekoa zan. Arratoiboda egin, eta urrengo egunean, leenengo ondoondo pipergorritu ondoren, eskatzean eskegita ipiñi
zituan pernillok Katarrek. Eta aiei begira egon zan
gero, luzaro eta bitsetan. Eta egunak joan eta egunak
etorri, ketu, sikatu eta ondu egin ziran pernillak.
Egun baten, giarra zatitxo bana kendu eutsen
Katarrek kontuz-kontuz, zelan egozan ikusteko. Eta
laister jateko modura egozala esan eutsen bere etxe
koei. Baiña, a zoritxarraren zoritxarra, ostu egin
eutsezan pernillok urrengo egun baten, ostu. Baiña
nork? Iñork ere ez ekian.
Toto alkatearengana ere joan zan Katar, erdi
negarrez, zer jazo jakon esatera. Laister jakingo ebala
nor izan zan esan eutson arek. Baiña gaur arte.
Guztiz gogailduta, biotz jausita dago orain Katar.
Katamixer etorri jako oraintxe bertan erpatitz
bategaz. Eta axe irakurten dago. Bere adiskideak
baialdu deutse. Arratoipernil-jan bat egitera joateko
konbite da.
Egiederko Alegi
Lagun
asko bizi dira Egiederren. Lagun ezagun
asko. Nork ez ezagutu Eleberri, Antzerki, Saio, Ipuin,
Kontu, Sermoi...? Mundu guztiak ezagutzen ditu.
Egiederren biotz ingurua txalet eta apartamentu
ederrez loratuta dago, olerkiz eta prosaz, eskuz eta
inprentaz egindako txalet eta apartamentu zoragarriz.
Eta oneetan bizi dira Egiederko lagunik geienak.
Danak ez.
Alegi, Atsotitz eta Sermoi (Alegi ta Atsotitzen
morroia) txabola baten bizi dira, autsak eta sitsak jandako txabola zaar baten, bazterturik eta erdi aaztuta.
Eleberri, Saio ta Antzerki, Egiederko jauntxo aundikiak, Alegi ta Atsotitzen txabolara joan dira gaur goizean, eta andik alde egiteko agindu deutse aiei.
– Egiedertik alde...? Baiña zer dala ta alde? Nortzuk zarie, ba, zuok besterik gabe gu Egiedertik kanpora botatzeko? –erantzun deutse Alegik.
– Ori, ori! Kanpokoa etxera, etxekoa kanpora.
Leengo zaarren esaerak, guztiak jazoerak. Leen alan,
orain olan, gero ez jakin zelan –Atsotitzek.
– Ez egin jaramonik nire aitari. Zaarra ere bada ta,
erdi txotxoloturik dago... –Alegik.
– Antxiña baten gaztea nintzan, orain egin naz
agura, emazteak eta umeak ere ez nabe ikusi gura.
Errementariaren etxean zotza burduntzi, arotzaren
etxean, otzarea aurki. Dagoanean bonbon, ez dagoanean, egon. Daukanak dauko, ez daukanak, baleuko.
Negua zaarren ilgarria, gazteen zaargarria. Bagendu
ta balitz... Ez aal dakizue balizko olearen abestia?
Entzun entzun:
«Baneu ta banintz,
ezaren irrintz;
bazendu ta baziña,
ametsaren eziña;
baleu ta balitz,
mutuaren bi itz;
bagendu ta bagiña,
alperreko aalegiña,
bazendue ta baziñie,
egin-nai utsaren adiskide;
balebe ta balira,
besteen anaiak dira».
– Aita! –Alegik.
– Aita ta seme tabernan dagoz, ama ta alaba jokoan, areen etxean... –Atsotitzek.
– Aita!! Zagoz isilik, ba, apur baten. Gero... –Alegik.
– Gero..., otz ez dana, bero –Atsotitzek.
– Isilik egoteko, ba, Jesus! –Alegik.
– Jesus diñozu, Jesus? Berba ona da ez bada kunplimentuz. Jesus, Maria eta Jose, beti jan eta... –Atsotitzek.
– Parkatu, Antzerki, Saio ta Eleberri. Olakoxe txotxolo aldikadak izaten ditu noizpeinka nire aitak eta
–Alegik.
– Txotxoloa ni? Baita zera ere! Ezertarako ere ez
nazala gauza uste dozue ala? Au ere bada! Jakiña:
zaarra, traste txarra... Bai, ta zer? Aizea ere zaarra da,
ezertarako balio ez dauana, baiña bera barik bizi ezin.
Eta aizea lakoa naz ni ere: ariña, biguna, gogorra,
indartsua... Leena, oraiña ta geroa naz ni. Orixe, bai.
Arritu egiten zaitue nire jakituriak? Ala zorabiatu?
Entzun, bada: Erriaren jakintza, ebanjelio txiki, zuen
iturri, Egiederren oiñarri..., orixe naz ni. Gazi, gaza,
gozo; erreza, laburra, sakona, argia, rimaz eta ritmoz
jantzia, buruz ikasia, ezpan-belarri erabillia..., bizitza-
ko liburu pozgarria ta negargarria. Zer ikusi, a ikasi.
Asko daki zaarrak, erakutsi bearrak... –Atsotitz.
– Ez aal dozu entzun, Atsotitz, semeak esan deutsuna? Zagoz, ba, isilik, txotxolo gogaitu ori! –Saiok.
– Ba..., alde egin bearko dozue, Alegi, albait ariñen, Egiedertik –Eleberrik.
– Baiña zergaitik? –Alegik.
– Lotsagarri ta kaltegarri baiño ez zareelako emen
Egiederren –Eleberrik.
– Zer egiten dozue, ba? Ezer ere ez. Eta ezer egin
eztekotan, alperrik zagoze emen –Antzerkik.
– Alperra beti gazte –Atsotitzek.
– Egiederren, egia edertzeko bizi bear da, eta zuok
ez dozue ez egirik ez ederrik sortzen. Ez –Eleberrik.
– Sortu ez? –Alegik.
– Egia? –Saiok.
– Bai, egia – Alegik.
– Egiak ez ditu bide bi –Saiok.
– Egia... –-Alegik.
– Egia, surraren ondoan begia. Egia askoren erregarria. Egia biribilla da, ta ezin batera osorik ikusi.
Egia esateko ez daukat lotsarik; ez deust bete sekula
guzurrak boltsarik –Atsotitzek.
– Isilik zu, Atsotitz –Saiok.
– Zer da egia zuentzat, ba? –Alegik.
– Egi bat baiño geiago aal dagoz? –Antzerkik.
– Ez, egia bat da beti. Ez egia da ori. Baiña alderdi asko ditu, alderdi asko, bai –Alegik.
– Zera ditu! –Saiok.
– Zereko zeraren zera zertu da zerean –Atsotitzek.
– Ez aal dozue iñoiz entzun Budaren parabolea?
Elefantearena eta itsuena? Ez? –Alegik.
– Zelako parabolea? –Eleberrik.
– Begira: Bein baten, jaiotzatik itsu ziran gizon
batzuk artu ta elefante baten ondora eroan zituan
errege batek. Eta elefante bat zala esan eutsen,
aurrean ebena. Eta banan-banan arturik itsuok, elefantearen burura eroan eban leenengoa, tronpara
bigarrena, bizkarrera irugarrena, anketara laugarrena, buztanera bosgarrena, ta abar. Zer zan a itandu
eutsen gero itsuoi... –Alegik.
– Itsuak ikusgura, errenak ibilgura, gorrak entzungura –Atsotitzek.
– Elefantea zala erantzun eben bat-batean danak.
«Baiña zelangoa da?», galdetu eutsen barriro ere
erregeak. Eta orduan galdara aundi baten parekoa
zala erantzun eban buruan egoanak... –Alegik.
– Txapela buruan ta ibilli munduan –Atsotitzek.
– Gomazko tubo lodi bat lakoa zala esan eban
tronpearen gaiñean egoanak... –Alegik.
– Txirikitin txonea, Durangon tronpea, Elorrion
buzkantza, Ermuan sedea; Ermuan seda barri, mutillok dantzari, neskak konbidetako libre maspasea.
Amak emon baleutso etxeko lotsea, ez ebala galduko
urrezko boltsea –Atsotitzek.
– Sala baten antzeko zala esan eutson erregeari
elefantearen bizkar gaiñean egoanak. Tantai batzuk
lakoa, anketan egoanak; iñarra bat zirudiala esan
eban buztanari ikutu eutsonak; eta abar. Eta orduan...
–Alegik.
– Ordua doanean doa mundua –Atsotitzek.
– Isilik! Jarraitu –Saiok.
– Ba, auxe esan eutsen orduan erregeak itsuoi:
«Ederto! Baiña esan orain ia zelan izan daiteken batera galdara aundi baten parekoa, gomazko tubo lodi
baten antzekoa, sala bat lakoa, tantai batzuk lakoa, ta
abar. Zelan ainbeste gauza ezbardin gauza bati
buruz?». Eta eztabaidaka asi ziran itsuok, bakotxak
bereari gogor eutsiz... –Alegik.
– Bakotxak berea eta bakotxari berea –Atsotitzek.
– Ulertu dozue? –Alegik.
– Bai. Ta zer? –Antzerkik.
– Ba guk ere geure egia ikusten eta erakusten
dogula. Orixe –Alegik.
Sermoi, Alegi ta Atsotitzeneko morroia, agertu da.
Luzez eta baltzez jantzirik dago, betaurreko zaar
batzuk sur puntan noiz jausiko ditualarik. Bera ere
zaar egin da.
– Zuek erakusten dozuen egia ta «bapez», bardin.
Esatea ere... –Saiok.
– Bakotxak berea –Atsotitzek.
– «In ore istorum non est sinceritas». Non da zintzotasuna? Non gure asaba zaarren zuzentasuna?
Non...? Vade restro, Satana! O, zein dan...! –Sermoik.
– Isilik zu ere, mesedez, Sermoi... Gure egiak ezertarako ere balio ez badau, zuok diñozuenez, zuok erakusten dozuen egia ere nondik artu dozue, ba? Nondik? Geugandik –Alegik.
– Zuongandik? –Saiok.
– Ona emen berton Bilbo! –Antzerkik.
– Bilbao, an ere dongeak birao –Atsotitzek.
– Geuk sortu genduan Egieder –Alegik.
– Zoratu egin zara zu ere ala? –Saiok.
– Kirtenkeriak esaten ibilli barik, zoaze, bai, ta kitu
–Eleberrik.
– Jakiña –Antzerkik.
– Baiña zer uste dozue zuok, bada? Ezerezetik sortuak zareela...? Berez? Geure odola dozue zuek ere
–Alegik.
– Baita zera ere! Naiko koplarik da –Saiok.
– Nire aita ta ni ona etorri giñeanean, ez egoan
Egiederrik. Geuk emon geutsan asierea, geuk –Alegik.
– Amaiera ere laister –-Saiok.
– Kanpora emendik! –Antzerkik.
– Ameriketako indioei emon deutsen antzera, erreserbatxo bat emoiguzue guri ere, besterik ezean,
mesedez –Alegik.
– Ez dira faltako landerrak zure lurraldean. Agindu
au emoten deutsut, ba: «Zabaldu zure eskua zure
lurreko lander eta beartsuentzat». Txiroa zapaltzen
dauanak, aren egillea iraintzen dau. Txiroaz erruki
danak, ostera... Bai, ai! «Beatus qui cogitat de egeno
et paupere: die malo salvavit eum Dominus». Baiña
madarikatua... –Sermoik.
– Etxe barri bat egin ezkero... –Alegik.
– Ez –Saiok.
– Ez orixe –Antzerkik.
– Ez –Eleberrik.
Eztabaidaka ekitaldia egin ondoren, Saiok, Antzerkik eta Eleberrik kanpora jaurte ditue, errukirik gabe,
Alegi, Atsotitz eta Sermoi. Eta kanpotik ibilli dira, ara
ta ona, nora joan ezean.
Neure etxera etorri dira azkenean. Bai, oraintxe
leentxoago etorri jataz, eta pozik artu ditut, eta alkarrizketa luze bat egin dogu, urdaiazpikoa ta intxaurrak
janez eta ardao baltz indartsua edanez, bien bitartean. Gero, kantu zaar batzuk abestu doguz eta, jakiña, kanturik kantura, tragua barrura.
«Oso arlote bizi gara
ezin osaturik;
zenbat aldiz eguerdian
oraindik baraurik!
Gaur bai...».
Lo dago orain Atsotitz, eta liburu zaar bat irakurtzen Sermoi. Berba ta berba dabilt Alegi, ta ni isil-isilik
entzuten eta entzuten eta idazten eta idazten.
Gaueko amabiak dira baiña, oso pozik nago Alegiri entzuten, eta logurarik ere ez dot.
– Aurrera, Alegi, jarraitu. Amaitu esaten ibilli zaiatazana...
Ezi arren...
– Bai. Denpora askoan ibilli nintzen orretan baiña,
azkenean lortu egin nuen gura izan nuena –esan eban
orduan, arro-arro, Otsok, buztanari eragiñez.
– Ondo bai gero? –erantzun eutson Azagarik, irribarre maltzurrez.
– Oso ondo, Azagari.
– Katu bat ezitzea ez da gauza erreza, ba, Otso.
Domestikatzaillerik onena izan arren ere...
– Erreza ez baiña...
– Eta geldi-geldi egoten jatzu?
– Zirkiñik ere ez dau egiten. Estatua bat legez egoten da. Benetan! Jakiña, jo edo olan egin ezkero...
– Ez, ez. Ikuturik egin barik.
– Baietz, ba! Naiz ta siñuak egin, naiz ta zarataka
ibilli, berari ikuturik egin ezik, geldi-geldi egoten da,
taketa legez, eskuetan kandela bat daukalarik. Ikustekoa da.
– Izango da baiña, ezin dot siñestu.
– Siñestu ez? Zatoz geurera egun baten. Erdu afaltzera.
– Bai. Baiña postura egingo deutsut joan baiño
leen.
– Zer? Geldi egon ezetz katua?
– Bai.
– Baietz!
– Ezetz!
– Zer jokatuko dogu?
– Zeuk nai dozuna.
– Afaria?
– Ederto!
– Baiña ikuturik ez egitekotan gero katuari berari.
– Bai, bai. Nik ez deutsat ikuturik egingo. Egon
nasai.
– Ba!
– Ba!
– Eginda dago.
– Noiz joango naiz afaltzera?
– Gura badozu, gaur bertan ere bardin.
– Ze ordutan?
– Illuntze aldean, edozein ordutan.
– Gerora arte, ba, otso. Galdu egingo dozu posturea. Segurutik.
– Galdu? Orixe ez. Irabazi egingo dot. Gero ikusiko
dozu. Gerora arte.
Esan ta egin, Otsoren etxera joan zan Azagari afaltzera. Gogotsu ta pozik joan ere, posturea irabazteko
ustetan.
Prest egoan dana Azagari ara eldu zanean. Eta
afaltzen asi ziran berealaxe.
Bildots bat atara eban Otsok beretzat, eta oillanda
bat Azagarirentzat.
Mai gaiñean egoan ezitako katu ori, jesarrita eta
zutunik, katuak egoten dakien lez, Azagariren eskoi
aldean. Geldi-geldi egoan, argi ontzi bat bezela, bere
eskuetan kandela bat ebalarik, biztuta.
Siñu nabarmen eta ganorabako zarata batzuk egin
eutsozan Azagarik. Baiña ez eban ikararik egin argilari zintzoak.
Barre purrustadaka asi zan orduan Otso. Azagari,
ostera, eztulka asi zan.
– Okerreko zulotik sartu jat azurren bat, antza
–esan eban, eztul eta eztul, Azagarik.
Eta moko-paiñelu bat atara eban, beingo baten,
boltsatik.
Artegatu egin zan orduan katua pizka bat, eta
usainka asi, surpeko ule luze banakei gora ta beera
bizkor eragiñez.
Otso ere isildu egin zan eta urduritu, bere katu
kutuna alan ikusirik.
Irribarre maltzur bat ito eban Azagarik bere
barruan.
Geroago ta urduriago egoan katua..., ta, batbatean, kandelea bota, ta Azagariren plateraren ondoan larri ta estu ebillan saguarengana joan zan...
Barre purrustadaka asi zan orduan Azagari.
Pozordu eta Minordu
– Ni zu baiño luzeagoa naz, Pozordu?
– Luzeagoa?
– Bai.
– Ez zara.
– Banaz.
– Baiña ez aal dakizu, Minordu, bardiñak garana?
Esakerea danez: ordua ordu.
– Bai baiña...
– Bai baiña.... zer?
– Esan esan, ia, gizonei.
Erle ta Miru
«Egaz doa Txori
aize epeletan;
egaz doa Arrain
ur otz gardenetan.
Aizearen altzoan
ta uraren kolkoan,
egaz doaz biak
udako pozetan».
Egaz egin gura dau Erlek ere. Baiña Miru zaar ankerraren erpapetan dago, eta, egazka ta egazka ibilli
arren ezin egazik egin, ezin ezelan ere.
– Kendu zakidaz, mesedez, nire gaiñetik, Miru
jauna. Ai! Mindu egiten nozu... Itxi egidazu egaz egiten...
– Ez. Zure eztenkadak...
– Zapaldu egiten nozu ta.
– Egin bear. Zure eztenkadak...
– Zapaldu egiten nozu ta.
– Egin bear. Bestelan...
– Zer?
– Eztenkadea.
– Ez, ez, ez, Miru jauna. Oker zagoz. Lorarik lora
joan nai dot nik. Askatu nagizu, ba, mesedez, egaz
egin dagidan, eztia egin dagidan, bizi naiten...
– Ez.
– Zergaitik baiña?
– Ondo dakizu zuk zergaitik.
– Geldi egon naz ni neure lekuan...
– Geldi? leku onean geldi zu, gaizto ori!
– Ai!
Miru olgetariaren erpapetan dago Erle. Estu ta
larri. Ta, alakoren baten, larriaren larriak eraginda,
bere ezten zorrotza atara, ta erpapetik sartu deutso
Miruri. Eta, jakiña, mindu egin da Miru, ta asarratu. Eta
il egin dau Erle, il pikukadaka, ta iruntsi.
Iñauteri
A, 1: Pertsonak numerotu ala numeroak pertsonatu?
B, 15: Iñauteri, aratuzte, zanpantzar...
X, 333333333333: Nor nor dan eta noiz eta zelan
eta non dagoan eta zer zer dan ulertzen ez dan edo
ulertzen danean txarto ulertzen eta dan-dana osorik
artzen dauan magnetofoi aundi baten artu dan Iñauterietako mozorrodun izketa zirriparratsu oiartzuntsu
naasteborrastetsuaren ots nekegarritsua!
F, 3: Faborez...
D, 145: Bai.
D, 146: Bai?
H, 56: Ez, ez. Eta ez.
L, 12345678987654321:
«Binbili-bonbolo, jan ta lo...
Errege Frantzian balego!
Akerrak kanta,
idiak dantza,
astoak danboliña jo».
C, 1: Parará, papá, parará?
C, 2: Parará, Pachín, parará.
F, 0o0o0o0o000o: Fa..., fa..., fa..., fa..., fafa...,
fafa..., fafa..., fafafa..., kun..., kun.., do tre..., tre...,
tre..., tre..., tretretre..., nean jo..., jo.... jojo.., an da
eta.... Fa.... fafa..., fafafa..., bi..., bi..., bibibi..., an
mo..., momo... tor..., tor..., torrrr..., torrrrr..., ean.
G, 1: Astiro-astiro, ez?
H, 0: Erriaren itzak.
H, 1: Herriaren hitzak.
B, 4869: Angulo naz ni.
B, 4870: Ba Angulo euskal abizena da. Ez zenkian
zanik? Bai, euskal abizena da: an, gu, lo.
J, 36: Jan Juan, jan jan, jan barik joan barik.
O, 99: ...no tiene enmienda no. Mundo mundorum
per omnia saecula saeculorum.
D, 100000: Paleolitikuko erreserbak gaituk gu...
D, 100001: Entresaka ona egingo joan orduan
naturalezeak.
D, 100002: Norbera apea izan ezkero txarto!
D, 100003: Ori, ori!
CH, 1: EDESA, PERTESA, GURELESA, ZUENLE-
SA.
I, 1: Izena, bai.
I, 22: Izena? Oba ezizena. Ezizena da izenik onena
baiño obea. Ezizenak izana adierazten dau, leenagoko
izenak legez... Gaurko izenak ezer ere ez.
Ll, 17: Ai!
M, 5678: Epe!
F, 1000: Efe.
A, 7654: Askatasunik ez, dirurik ez, andrarik ez...,
bota ardaoa, mesedez.
K, 100: Kaka!
W, 100: Mierda!
L, 4: Auto ederra benetan!
A, 1: A...!
E, 1: E...?
I, 1: I...!
O,1: O...!
U, 1: U ...!
Z, 5: A, e, i, o, u. Ama, meriendea bear dogu: bost
arrautza ta koipetsu...
D, 48: Test ederra, eta erreza dominora jokatzen
jakin ezkero.
S, 698: Eta beste test au: abcabcabbbaabcabceccce?
W, 234567: Yes.
T, 14: Ito egiten da, bai, gizona ainbeste barri barri
negargarri egunero arturik.
B, 33: Arabako abadearen kapelapean baba garau
bi, Arabako abadearen kapelapean baba garau bi,
Arabako abadearen...
CH, 500: TRANSA, PERTRANSA, KANSA,
MUCHO.
M, 222: Zelakoa gura dozu?
N, 111: Zelakoa...?
M, 222: Iru eratakoak dagoz: omeleta, tortillea,
arrautzopilla. Omeleta frantzesa da; tortillea, espaiñola eta arrautzopilla, euskalduna.
V, 555555: Con la cara tapada se dice lo que se
siente, sin ella no se siente lo que se dice.
S, 2: Mama darama nire amak.
T, 34: Ekonomikoki ala sistematikoki?
H, 2: Historikoki?
D, 3: Zergaitik...?
G, 89: Ba...
I, 89: Zera...
Z, 987654321123456789:
«Aurtengo ihauteri
denbora de tirreteri.
Bazterretan anitz eri...»
A, 90: Izan edo ez izan, or jauk untzea.
B, 37: Zoriontsu izan edo ez izanean ere bai.
X, 10: 356 x 468 =
Y,11: a - b =
J, 7867098: Beste test bat? norena?
K, 97: Raven-ena.
B, 33: Akerrak adarrak okerrak ditu, akerrak adarrak okerrak ditu, akerrak adarrak...
M, 67: Ze ordu?
N, 98: Amarrak amar gitxiago.
P, 1: Orduan bapez.
Q, 45: La guerra es el acto mas inhumano, siempre baja la bolsa una barbaridad.
L, 98: Latiña kendu dabenetik ona ez dot ezer ere
ulertzen eleizan.
G, 23: Ez?
J, 6: Zuk.
E, 97: Zer?
Z, 88888888999999:
«Kikuri bikuri lakirikon,
zinko binko larikon».
A, 1: Dagoanean dagoantxoa, ene enetxoa!
B, 2: Aitearen...!
C, 4: Cagüenla!
D, 5: Et, et, et!
E, 6: Ujuju!
F, 7: Arraiopola!
G, 8: Errekoño!
H, 9: Katxondeo mentala.
I, 10: Ja, ja!
B, 33: Katuak sagua, saguak sokeak india, idiak
ura, urak sua, suak makillea, makilleak akerra, akerrak artoa, akerra ken; baratzetik akerra ken, ken,
ken, ken, ken.
U, 36: Aizea ederra? Eta osasuntsua, gaiñera,
mendi onetan! Zergaitik ez ete dabez uri nausiak onelako lekuetan egiten?
K, 6: TRIKA, TREKA, TROKA, KAKI, KAKA.
M, 999: Edan, edan likora. Edan ALBORA, likor
ederra. Edan likora ta joan autoan edonora. ALBORA!
ALBORA! ALBORA!
P, 2: Edukaziño aldetik i ere... Bokadillurik txikiena
ez dok artu badaezpadan.
P, 3: Txikiena artuko enduan i izan baintz ala? Bai?
Ba or daukak txikien ori! Ainbeste kopla...!
R, 1: Eperrapan zapadapan zaper dupun opor?
R, 2: Apari onpedaperrak zupiri ipopurpedipoa garbubiputzepuko.
CH, 8: Lepenguapajepe ripidipicupulopo.
B, 33: Ur drogatuaren prosopopeia? Uraren prosopopeia drogatua? Prosopopeia drogatuaren ura? Ur
prosopopeiatuaren droga? Droga urtuaren... Ala Fantasia likidoa? Ala lobel olde? Ala...
I, 90: Ago ixilik, astakume ori!
B, 33: Zer da astakumea, aitatxo?
I, 90: Astakumea? Astoaren umea.
G, 45: Mozorroturik, guzur itxuratan gabilzanean,
orduantxe agertzen gara egiazkoenik.
V, 1: La risa, la barbarie, el disimulo, el miedo, la
inquietud, la perfidia humana..., eso es el Carnaval.
W, 1: Yes.
Z, 33333333333333:
«Gaur dala Maria kale,
Biar dala Zanpantzart,
egin dezagun arte
tripan larruak zart».
E, 10: Zer?
F, 1: Ezer ere ez.
G, 3: Ez?
D, 1: Ja..., ja..., jau.., jauna zu.., zu.., zuzu..., zuekin.
D, 2: E.... e.... eta zu.., zu.., zure espi.., espi...,
espiritua..., re... rekin.
E, 1000: Biar goizera arteko meza.
K, 1: Beste gizon guztiak bardiñak dira.
L, 8: Minigona orrekin ezin zara sartu eleizara, oso
otz dago emen barruan eta katarrotu egingo zara.
CH, 1: Sí?
A, 10: Ez.
W, 20: Verkleidung. Maske...
C, 897654: Ezo eta mú floo.
R, 5: R12, 1500, 850, 4-4, 1430, R10...
T, 1: Izena?
S, 1: Ogino.
H, 2: Publikoki ala marjinatuen marjenean sekretoki?
B, 33: Iputz apezak napar istupez atorra, napar
apezak iputz istupez atorra...
T, 31: Ogeitamaika eskutik euki ezkero, jakiña.
X, 32: Xabierren xemea xoloan xaltuka.
M, 375: Non?
N, 90: Epe!
Z, 4444444444444444:
«Zalapart artan zenbat naspil!
Zenbat karraxi, zer iskanbil!
Itsumuka,
trunbuluka,
jende dena dabil».
A, 56: Baserririk ez da agiri.
A, 57: Ez. Buda bat bezela dago Madmonen eleizea uriburuaren erdian, eta uriburuko etxeak gurtu
egiten dabe a, aren inguruan belaunikaturik.
A, 100: Iñauteritu egin dabe uriburu osoa.
H, 100: Komuniatu egiten dira danak komun
komunean; komunzki komuniatzen ez diranak ere bai.
K, 1: Noa Bilbora.
TX, 1: Dira asko.
TZ, 1: Nik zuri esango dot.
X, 1: Aitari ikusi deutsat leen.
K, 8: Non dagode, bakaldun, txandoneko txindiak?
A, 1111111111: Uda eta udako ikastaroa eta
udako ikastaroko gazteak eta udako ikastaroko gazteen gogoak eta udako ikastaroko gazteen gogoko
deklinabide eta udako ikastarolo gazteen gogoko
deklinabidearen deklinabidekerak eta udako ikastarolo gazteen gogoko deklinabidearen deklinabidekera
zeaztugabea eta udako ikastaroko gazteen gogoko
deklinabidearen deklinabidekera zeaztugabearen
kasuak eta udako ikastaroko gazteen gogoko deklinabidekera zeaztugabearen kasuen atzizkiak eta...
B, 1: Naiko dok, mutil! Zoratu egingo nok.
D, 9: E?
E, 1: Zer da?
F, 19876: Txarri emea.
C, 99: El Carnaval dura trescientos sesenta y
cinco...
CH, 8: Ya, ya.
B, 33: Kanbon palangak pagoz, kanbon palangak
pagoz, Kanbon palangak pagoz...
N, 974: Alan eta guztiz ere, ez etsipendu. Izadiak
bere legeak ditu.
G, 4: Baiña ez dot nai ilterik.
K, 9: Nork gura dau ori, ba?
L, 80: Estalki bako gizonik non?
M, 1: Gizonak ez dau ondo emoten mozkortu ezkero.
G. 7: Ori, ba.
S, 1: Gaur askotxo edan dozu, e. Karga aundiegia,
ta ezin egon zutunik.
S, 111: Ez, ez. Karga aundiegia ez, txarto kargauta, aldea itzela.
T, 9: Upea lakoa.
S, 111: Bueltaka dabilt mundua...
B, 333: Itxasoaren orroe larriak, transistoren zaratak, umeen garrasiak, atsoen marmarrak, transistoren
zaratak, itsasoaren orroe larriak, transistoren zaratak,
umeen garrasiak, transistoren zaratak, transistoren
zaratak...
A, 111: Baiña aurrera.
B, 111: Ez galdu geurea.
D, 111: ABEDE! ABEDE! Ederra, alafede!
X, 123456789...: A:Z:K:E:N:A:, 375hryr768tjgu
68tjg95, D87jGngut9ñ%_( HGTFB=% 7it8çhr6H
gr7f..., A:S:I:E:R:A, ba..., ba..., go, az, bagoaz, bagoaz..., A:U:R:R:E:R:A.
Sai ta Otso
Bela jauna, izlari ospetsua, itzaldi bat emoten dabil
telebisiñotik.
–«...bai, ikusle maiteok, mundu obeago bat egin
bear dogu, obeago bat. Eta...»
– Obeagoa oraindiño...? –erantzuten deutso bildots il bat jaten dagoan Sai jaunak, ABEREIL enpresako buru dan Sai jaun aberatsak.
Bere atzapar sendoz bildots illari eutsi, ta moko
kakodunez aren gorpua urratu ta zatitu, ta jan ta jan
diardu Sai jaunak, Bikain jantokian.
Alakoren baten, otso jauna datorko ondora, aspalditik adiskide dauan Otso jauna.
– Egunon!
– Jainkoak emon!
– On egin!
– Eskerrik asko.
– Ondo, ez?
– Bai, oso ondo Jainkoari eskerrak.
– Baiña zer...?
– Zer..., zer? –bildotsaren biotz usteldua iruntsiz.
– Zuk ez daukazu lotsarik ez errespetorik.
– Zer, ba? –mokoko zikiña garbituz.
– Illen gorpuak jan?
– Ta zer?
– Nik neuk, beintzat, ez neuke orrelakorik egingo.
Ezergaitik ere ez. Ez orixe, Jainkoarren!
– Ez, zuk ez, jakiña. Zuk bizirik jaten dozuz eta...
Bildotsaren abestia
Ez dot gura, ez,
ilterik;
iraun gura dot
bizirik;
baiña bildots, neu,
izanik,
naiz eta bizi
mindurik.
Bizi gura dot
nik ere,
bizi, izanik
ongille.
Ez dot gura izan
iltzaille,
neu iltea da
ta obe.
Tutulu
Asto asko dagoz Ekidazun (non ez?). Bat, ostera,
Tutulu, danetarik astoena.
Egia esan, bera aurrean dagoanean, Tutulu esaten
deutse berari baiña, bera aurrean ez dagoanean Kirten, Kaiku, Tenteltzar eta olakoak esaten ditue ekidazuarrak berari buruz.
Kirten kaiku tenteltzar aundi bat da Tutulu, izan
ere, eta kirtendu, kaikutu eta tenteldu egiten da edozein ordutan eta edozer gauzagaitik. Eztabaidaren bat
sortzen danean batez ere.
– Bai.
– Ez.
– Baietz, ba Tutulu!
– Ezetz, ba!
– Neu egon naz antxe bertan baiña!
– Bardin da.
– Egia dala, ba, Tutulu! Olantxe da.
– Ez da.
– Zergaitik ez da, ba?
– Axegaitik.
– Baiña...
– Ez dago baiñarik.
– Baiña entzun egizu, ba, leenengo neurea, zeurean itsutu, barik.
– Eta zergaitik ez zeuk leenengo neurea?
– Zurea zer?
– Axe.
– Ez zaitez berotu. Neu egon naz antxe bertan
eta...
– Zer?
– Ba, ikusi egin dot.
– Zera ikusi dozu!
– Bai, eta zuk baiño obeto dakit, orrexegaitik.
– Zera dakizu zuk!
– Badakit.
– Ez dakizu.
– Zergaitik?
– Axegaitik.
– Errasoi galanta! Jakiña: ibilli ere astakirtenekin
nabil ni eztabaidaka ta...
– Kontuz gero e! Kontuz zer esaten dozun.
– Astakirtenekin nabillela.
– Astakirtenekin zeu ibilliko zara, zeu. Entzun
dozu.
Orra or, Tutuluren zuurtasuna. Besteari astakirten
esan naiaren esan naiaz, bere buruari esan.
Jakituntzat dauka bere burua Tutuluk, eta beste
bein ere ikaragarrizko eztabaida bat sortu eban eguzkiaren eta iretargiaren balioa zala ta ez zala.
– Kokolo aundi batzuk zaree danok. Orixe. Kokolo
aundi batzuk. Besterik ezer ere ez. Ez aal zaree konturantzen bearrezkoagoa dogula iretargia? Eguzkiak