Ipuin antzeko alegi mingotsak - 2
ezin obea
ta indargea
ardoa,
bero, ausarti,
epel, bildurti,
gogoa:
Baikor ta Ezkor
bi mozkor.
Aberetasuna ta aberekeria
«Erdimiñaren miñez
laiño baltz ernaria;
irribarrez ondoan
emagin eguzkia.
Trumoi eta aizearen
urruma urduria
negarrez ikusirik
euri jaioparria!
Negar-otsa dardarti
aizearen altzoan;
txalapartaren otsa
euri tantak basoan.
Errekatxo zuzenak
usategi-lepoan,
ta barruan uso bi
«Marti-dantza» gozoan.
Barriz ere egin dau
usamak arrautzea;
eta abi zaarrean
itxaropen besta.
Ez katu, ez arratoi,
osasun ta bakea,
nork leukean betiko
usoen aterpea!»
Mosu arin bat emon deutso usaitak usamari. Eta itz
gozoz edertzen dau: «Kutuntxo, ederra zu, oso ederra
zara! Mosu bat, zure aotxoaz mosu bat emoidazu!».
Asarre dagoz senar-emazte bi etxe baten, asarre
eta ixilik. Burruka dabilz beste bi beste etxe baten,
burruka eta garrasika, auzo guztien pozarren. Betiko
banandu dira beste senar-emazte bi beste etxe baten.
Beste bi ere...
Kurrunka dabilz uso maiteminduak. Usaitak estutu
egiten dau besartean usama. Eta pozik, eztitan, au
usaitaren egopetan. Eta itz gozoz edertzen dau usaita: «Ederra zara, kutuntxo, zu bai ederra! Bikaina
benetan zu, ene maite, txit zoragarria!».
Birao jaurtika dabilz gizon batzuk lantegi baten.
Baita andra batzuk ere portu egal baten. Ondatu egin
dau berba gordiñez gizon batek andra bat kale bazter
baten. Ganorabako berbak entzuten dira beste nonbaiten ere.
Arrotu egin jakoz usamari bere luma zuri garbi
bigunak pozaren pozez. Eta usaitak loraz betetzen
dau: «Nire maite, nire atsegin iturri! Zu bai ederra! Bai
zu txairo polita! Lilluragarriak zure itzak! Ene usoa,
ene ederra!».
Ume galdu bat lurperatu dau emakume batek.
Bere sabelean dau oraindiño beste batek, baiña prest
lurperatzeko. Maitekeriak egiten dabilz gizonezko bi;
besarka eta mosuka andrazko bi ere.
Balet zoragarri bat egiten diardu orain usamak,
egoak zabalik. Usaita zoraturik dago ari begira, eta
kantari: «Ene ederño! Zatoz, negua joana bai da. Ez
da geiago euririk. Atertu dau. Landa lorak agiri dira.
Olerki aroa eldu da. Dagoaneko, gure alderdi oneetan
usapalaren urruma entzuten da. Pikondoan aleak
ernetzen doaz, eta maastiak loratan usain ederra
zabaldu dabe. Ene ederño! Zatoz».
Euren «lanera» doaz lau neska, minigona nabarmenez jantzirik. Txistuka asten dira mutil batzuk aiek
ikusirik. Lizunkeriz beterik dagoan nobela bat irakur-
tzen dago beste mutil bat. Irudi lizunez beterik dagoan aldizkari bat ikusten beste bat.
Usaitak laztandu egiten dau usama. Usamak laztandu egiten dau usaita. Maitaleak maitatua maitekiro maitatuz, usoak maiteminduen zeruko ateetan
dagoz, zorabioturik, berezko berezkotasun zuzenaren
lilluragarritasunean: «Ain dira ezti zure itzak, ain da
polita zure mosua...! Zorabiotu egiten nozu, ostu egiten deustazu biotza begiratuaz batera. Zure maiteketak bai zirraragille!».
Amabost urteko neska bat bortxatu dau ogeitamazortziko mutilzaar batek. Diruz erosi dau neska gazte
polit bat aberats batek. Pastilla batzuk erosi ditu botika baten andra ezkondu batek bere «maitearengana»
joateko. Neskazaar bat bere txakurraz maitemindu
da. Neskatilla baten sabelean dagoan umetxoa iltzera
doa atsozaar bat...
Usoak maiteminduen zeruan dagoz: «Ni nire maitearentzat naz eta nire maitea niretzat. Eriotza baizen
aaltsua da maitasuna».
Gizonezkoak eta andrazkoak iguiñaren inpernuan
dagoz.
Basamortuko robotak
Gerrate zital baten ondoren izan zan. Basamortuan
egozan. Bakartadean. Aieneka. Eta asarre bizitan.
Robot bi.
Bata itsuturik egoan. Bestea anka barik. Eta geldi
egozan biak, ikusi eziñik, ibilli eziñik. Geldi, baiña
eztabaidaka, alkarri irainka.
– Begibako! –ankamotzak itsuari.
– Ankamotz! –itsuak ankamotzari.
Aizea agertu zen, alakoren baten, nonbaitetik,
areagaz dantzari. Eta laztandu egin zituan robotok,
eta abesti gozo bat kantatu eutsen gero maitekiro,
aiek adiskidetu nairik.
«Batera, bestera,
aurrera, aurrera!
Auxe zuen zeregin,
zuen aalegin,
gure zeregin, gure aalegin.
Zu orren begiekin,
ori zure ankekin,
aurrera alkarrekin».
Baiña geldi egozan robot biak. Geldi-geldi. Ez eben
zirkiñik egin.
Aurrera ta aurrera ekin eutson aizeak kanta kantari, aiek adiskidetu ta adoretu gurarik.
Alan ta guztiz ere, geldi robotak. Geldi ta asarre
bizitan, eta eztabaidaka.
Olantxe egon ziran geroago ere ordu askotan,
egun askotan, urte askotan...
Azkenean ugerrak jan ebazan. Erdoitu egin ziran.
Ezereztu.
Ekidazuko astasendia
Orain urte asko, batek badaki zenbat, alkartasunean
bizi izan zirean abere guztiak, alkartasun pozgarri
baketsu baten.
«Bat egiñik guztiak
alkarren artean,
bizi ziran etsai gabe,
kontenluz, bakean.
Otsoa ta ardia
zelai zabalean
sarri ikusten ziran
biak jolasean».
Zoragarria izan zan Abereta eta Aberetako bizitza
aldi aretan. Eta Ekidazun, Aberetako baztartxo baten,
asto famili bat bizi izan zan: astaita, astama ta zazpi
astakume, zein baiño zein laisterkariago ta arrantzalariago.
Akerrak, azeriak eta erbiak izan ziran aien auzoetako lagunak. Eta udabarriko eguzki argi, lora koloretsu, txori kantari ta bedar guria agertzen zireanean,
jaialdi ta jolasketa itzelak egiten zituezan alkarregaz,
astategiaren ondoko zelaian, abesti alaiak biribilketan
kantatuz.
«Tan parran patan,
akerra dantzan,
astoa bibolin joten,
azeria suari puzka,
erbia urun eralgiten».
Bein baten, kanta-kantari eta dantza-dantzari ziarduelarik, orroe zoli indartsu bat entzun zan.
Eta gelditu egin ziran danak. Eta ixil-ixilik eta dardar jarri ziran.
Beste orroe bat entzun zan.
Akerrak, azeriak eta erbiak alde egin eben ariñeketan nonbaitera.
– Nor ete da? –galdetu eban ixil-mixilka astaitak.
– Piztiagakoren bat ete da? –erantzun eutson
itaunka bildurrik gabe astasemerik gazteenak.
– Zertan ete dator? –galdetu eban astamak ere,
bildurkilik astaita besarkatuz.
– Amurratu egin direala Piztiagakoak esan deuste
leen Untxik, Lapinek eta Kukumixak –erantzun eutson
semerik zaarrenak.
– Amurratu? Bai zera!
– Zer da ori?
– Amurratu...?
– Amurr...
– Goazen barrura arin. Goazen... –agindu eutsen
astaitak.
Eta astategira sartu zirean asto guztiak, arrantzaka eta saltuka.
Irugarren orroe ikaragarri bat entzun zan. Orroe
amurratua! Orroe izugarria! Eta zabaldu, luzatu ta
ugaritu egin zan beingoan oiartzunean.
Ixilik egozan astoak eta zutunik, belarriak ere
zutunik. Geroago ta larriago.
Eguzkia ere larritu egin zan bat-batean. Eta laiño
arteko bere jauregira sartu, ta trumoia jarri eban atezain.
Illunak inguratu eban astategia.
Laugarren orroe bat entzun zan. Eta bosgarrena
aren ondoren. Eta seigarrena, eta zazpigarrena, eta...,
trumoia ere orroeka asi zan, orroeka eta negarrez.
Orroearen orroe larria eta dana orroea!
Leoikume ta otsokume batzuk etozan astategirantz.
– Zer nai ete dabe? –esan eban astasemerik arrantzalarienak.
– Ixxx...i! –esan eutson astaitak.
– Baiña...
– Ixxxxx...iii!
Orroeka eta eupadaka, berealaxe eldu zirean astategira Leoikume ta otsokumeok. Eta ate-joka asi
zirean. Geldi, ixilik eta dardar bien bitartean astoak.
Alakoren baten, atea apurtu ta barrura sartu zirean
arrapaladan kanpotarrok. Eta erpakadaka ta aginkadaka astoak agurtu ondoren, astategia eurena zala
esan eben.
– Geurea da, geurea –esan eben garrasika ta
negar baten astoak.
– Zuena? Noiztik ona? Zer dala ta? Zuena...?
–erantzun eutsen arropuzturik irribarre maltzurrez
Leoikume bigoterre batek.
– Ba..., ba geurea dalako, orrexegaitik –esan
eutson izardi larritan astamak.
– Ementxe berton bizi izan gara astaldiz astaldi...
–esan eutson urduriturik astaitak.
– Noizkoak zaree, ba? –otso argal ulezto batek.
– Gu ez gara iñoizko –asto guztiak batera.
Alperrik izan zan. Eztabaidaka leenengo ta burruka urrengo ekitaldia eginda gero, azkenean ekidazuarrak galdu ta piztiagatarrak irabazi ta nausitu.
Burrukaldia amaitu ondoren, itsu-itsuka olgau
eben irabazleok astakumeekaz.
«Astotxoa, gure astotxoa,
astotxoa, arrantzarik ez.
Buruan joko zaitut,
buruan, buruan, a!!!
Astotxoa, gure astotxoa,
astotxoa, arrantzarik ez.
Buruan eta begian joko zaitut,
buruan, begian, sudurrean,
aoan, okotzean,
belarrian, lepoan,
besoan...».
Indarkeriaren indarra, indarbakoen negarra. Zer
esan edo zer egin ez ekielarik, astaita ta astama zotinka eta zizpuruka egozan.
– Aurrerantzean gure menpeko izango zaree –esan
eban leoikume batek, olgetaldia amaitu ebenean.
– Bai –erantzun eutson astasendiak.
– Ez –esan eban bere artean astasendiak.
Joan ziran leoikume ta otsokume amurratuok astategitik. Joan ziran urteak ere. Eta, joanak joan, poztasun barri bat erne zan Ekidazuko astategian, iñoren
menpean egon bearra astuna izan arren.
Piztiagakoen baimenez, jakiña, barriztau egin
eben astategia gorostiz, larrosa gorriz eta lirioz.
Baiña, alan eta guztiz ere, eziñegonezko kezka iraultzaille batek irakiten eban astoen biotzetan. Eta kezka
orrek eraginda, arrantzalariagotu egin ziran astakume
batzuk. Eta zirriparra ta matxinadak sortu ziran Ekidazun. Eta leoikume ta otsokumez bete zan erri osoa.
– Kontuz, astakumetxook, kontuz! –esan eutsen
orduan astaitak astakumeei.
– Betiko leloa! Betiko kontuzko kontua! –erantzun
eutson astakume azkar ausarti batek.
– Ta zer egin, enetxook?
– Onela bizitekotan, oba il, ta kitu. Kitu ta kitu, asto
bat il ta beste bat biztu.
– Ez, kutuntxook. Orrelakorik ez. Astakeriarik egin
barik jagon bear dogu gure astotasuna. Gu geu gara
ta gure geuretasuna geuregan zaindu bear dogu. Naiz
ta aurretik erabilli, bere astotasuna zaintzen dauan
astoa asto izango da beti.
– Eta beti astoak ardaoa ekarten eta ura edaten?
– Gazte zagoze ta, bai ba, odola bizi. Baiña asto
txikia beti astakume. Leoikume ta otsokume, asto illa
jatean adiskide. Leen alan, orain olan, gero ez jakin
zelan.
Astaitaren esanei ez eutsen jaramon aundirik egin
astasemeak. Eta alakoren baten, ostikada bat emon
ta zauriturik itxi eban astakume batek otsokume bat.
Eta astakumerik gabe gelditu ziran astaita ta astama,
atxilotu ta otso-abi batera eroan zituezan astakumeak
eta.
Erpatitz bat artu eban andik lasterrera astaitak.
Aberetatik etorren. Eta betaurrekoak atara, ta astiroastiro irakurri eban, astama bere ondotxoan artega ta
erdi negarrez ebalarik.
Aberelkarte
Abereta
Aberetatik, katuillaren 24an
Astar morroiari
Ekidazuko astategira
Astar laguna:
Jakitun egongo zarala uste dogu zelan aspaldion
naasteborraste zirriparratsu batzuk sortu direan gure
artean. Au dala ta, aurten aurreratu egin dogu urteroko Batzar Nagusia. Datorren astean izango da, katuil
onen 28an (az aaztu), goizeko seiretan, betiko tokian:
Basarteko Jauregian.
Etorri, bada batzar interesgarri ta garrantzitsu
onetara. Laister arte. Besarkada bat
Leoi Jaunaren aginduz:
«Luki Ipurdimunek».
– Ezin zarala joan esanez ankatitz bat bialdu, ta ez
zaitez joan badaezpadan batzarrera –esan eutson
astamak astaitari, iru bidar erpatitza irakurri ta gero.
– Badaezpadan joan oba. Osterantzean...
Eta esan ta egin, gogorik gabe baiña, joan egin
zan batzarrera astaita.
Abere asko batu zirean batzarrean. Eta beti bezela, Leoi Jauna egon zan danen erdian, batzar-buru, eta
azeriak, otsoak eta tximinoak aren ondoan, azerikeriak, otsokeriak eta tximinokeriak egiten, beti bezela.
Orroe dardartsu bat egin eban leenengo ta bein
Leoi Jaunak, eta bat-batean ixildu ziran animali guztiak.
Sarrerako berbaldia egiten asi zan orduan azeri
serbitzari bat. Eztul txiki bi egin zituan asi baiño leen.
– Leoi Jauna! Gure Jaun eta Jabe zaitugun Leoi
ospetsu ta on ori! Gure agintari ta bakegille zuzena
zaran Leoi Jauna! Jaunen Jaun agurgarri ori! Agur t'erdi! Otso, tximino, azeri lagun eta gaiñerako batzarkideok: ongi etorri ta agur! Badakizue gure Leoi Jauna
asarre dana. Errazoiz gaiñera! Bai orixe! Aita on batek
baiño maiteago gaitu guztiok eta gure bake ta zoriona
gura dau. Berau dogu gure benetako serbitzaria, aberetarren serbitzari leiala, serbitzarien serbitzaria...
Asko sufridu dau aspaldion orrexegaitik. Minduta dago
beronen aurka egin diran eta beronen serbitzarien
aurka egin diran astakeriakaitik. Bai, azpilana ta azpijana egiten diardue lotsa galduko maltzur zantar
batzuk, gure Leoi beneragarria ta gu, beronen serbitzari zintzook ondatu nairik, eta gure Leoi biozbeeratsuaren agintzaritza ta gure serbitza izengatu ta
arbuiatu gurarik... Baiña gure Leoi Jauna lagun ta
jarraibide dogularik, laister azpiratu ta zapalduko ditugu gure etsai gaizto banaka orreek, eta il egin bear
badira il egingo doguz. Bakoitzak berea eta bakoitzari
berea...
– Ori ori! Gora gure Leoi Jauna!
– Gora!!!
Orroeka, murrusaka, irrintzika, kurrinkaka, urrumaka, zaunka..., saltoka, ostikadaka, adarkadaka...,
asi ziran suturik entzulerik geienak, Leoi Jauna, azeriak, otsoak eta tximinoak goraka goratuz.
Astaitak, ostera, ez eban arrantzarik egin; salturik
ere ez; ezta ostikadarik ere. Ez eban ezertarako gogorik eta geldi ta mutu egon zan, azeriak itzaldian aitaturiko «astakeriakaitik» auznartzen.
Alkarrizketa luze ta bare bat egin eben gero
batzarkide guztiak, Leoi Jaunaren eta batabestearen
birtuteak adierazoz ta arerio zitalen jokabide okerrak
gorrotatuz.
Ia asarre ete zan itandu eutson, atsedenaldi
baten, azeri batek astaitari; ia zergaitik ez eban arrantzarik, ez salturik, ez ezer egin; ia konforme ez ete
egoan... bildurrik gabe erantzuteko eskatzen eutson,
ez eutsola ezertxo ere iñori esango ta.
– Leenengo ta bein, nire astasemeen barririk ere
ez dakit eta badakizu...
– Bai, badakit, astar. Tamalgarria benetan! Baiña
badakizu: zigortu bearrean egon diran arren, okerkeriak egiten ibilli dira ta, ez doguz zigortu. Atxilotzea
premiñazkoa genduan. Dana dala, nasai egon, laister
ikusiko dozuz eta, barriro ete, astategian.
– Bai?
– Bai, astar, ziur, gure Leoi Jaunaren borondate
onari eskerrak.
– Eskerrik asko.
– Ta zer? Zelan doa batzar au?
– Ondo. Baiña, alan eta guztiz ere...
– Zer?
– Zeozer esango neuke bildur ez banintz.
– Bildur? Zeren bildur baiña? Esan, astar. Esan
esatekoa, bildurrik gabe. Ara: naiz ta kontrakoak izan,
mesedegarri jakuz sarritan beekoen iritxiak.
– Bai baiña.
– Orrexek galtzen zaitue: Ixilik egoteak edo zeuen
artean mamar ibilteak.
Ekin eta ekin, zer edo zer lortu eban azeriak azkenean. Ain zuzen edo oker ere, Leoi Jaunaren utsegite
ta akats batzuk agertu eutsozan astaitak azeriari ixilpean. Azeriaren beraren faltsokeri ta oker ibilte
batzuk ere bai. Baita animalien arteko berezko ta
legezko eskubide ta ankabide batzuk ere.
Eskerrikaskoka entzun eutson azeriak astaitari.
Leoi Jaunaren itzaldiaz amaitu zan batzarra.
– Zalapartari okerren erruz asarrea barru-barrura
sartu arren, samurkiro natorkizue, aberetarrok, nire
narru ta ortzetako aberetar nabarrok. Zirriparra biurri
ta lorraren amurruagaitik berba gogorrak jaurtitzera
etorri bearrean, berba adikor ta irribarre samurrez
natorkizue, gaurko batzar garrantzitsua auznarturik.
Artu bardiñok eta bardiñagook, goitarrok eta beetarrok, eme ta arrok, artu eskerrik barnekoienak. Aurtengo zirriparrakaitik zerbati orroetu bearrean diardut. Parkatu, ez nator arrokeriz. Gogortasun jatorra
gogortasun jatorra da. Gogorkeriak gogorkeria dakar,
gogorkeria bakarrik. Ta orrexegaitik, naasteborrasteon sortzailleok arrapatu bearrean gagoz. Arrapatu, ba,
doillorrok ta urrutiratu laister edo apurtu bizkor bizkar
azurrak maltzur zantarroi. Azkar, aberetarrok. Zoritxarra baztartzeko zuur. Eta birrindu bear badira okerrok,
birrindu, erruki barik, ta lurperatu. Sartu ar gorrien
errira... Eskerrak barriro. Datorren urtera arte. Agur.
– Gora gure Leoi Jauna!!! Gora gure Leoi Jauna!!!
– Gora!!!!!!
Begi distikorrak malkoz bete jakozan astaitari. Eta
astamari ere bai astategian, bere asto maitea gogoan
ebalarik.
Gautu baiño leen egin eban alde astaitak batzarretik. Baiña gautu ta gero ere ez zan agertu astategian.
Astama zain egoan.
– Laster etorriko da astaita, laster –esaten eutson
noizpeinka bere sabelean eukan astakumetxoari.
Baiña astaita ez zan agiri.
Astategiaren kondaira kontatzen eta kantatzen asi
jakon, orduan, astama laster jaioteko egoan astakumetxoari.
«Artoa danean arto,
ez danean lasto,
izan nire astakume
izan beti asto».
Goizaldean agertu zan astaita. Bide baztarrean
ilda aurkitu ebela ta, ekidazuar batzuk ekarren, illotz.
Iturri bi biurtu jakozan bere begi ederrak astamari. Eta erdi zoraturik ta erdimiñetan, arrantzaka asi
zan.
Txirorik txiroena
Diruduna genduan,
diruduna Don Juan:
Dirua emen,
dirua or,
dirua an...
Baiña oso pobrea zan.
Dirua baiño besterik
ez eukan.
Zaldibi
Illuntzeko argi illunetan begi beillegi biak bizturik,
badoa Zaldibi. Badoa nonbaitera ariñeketan, itsumutsuka, zibuka, bozina otsean, ketan... Estu ta larri
doa.
Goienkale, Eskoikale, Erdikale, Ezkerkale, Barrenkale..., bizkor doa Zaldibi kalerik kale. Ona eta ara,
badoa nonora. Baiña nora?
Osasunmendiko aizezko karatula bat daroa aurpegian arnasa artzeko; aize garbizko karatula bat aize
usteldu aretatik ibiltzeko. Galtzairuzko aterkin bat
daroa eskuan, auts-euria da ta, mara-mara. Guatezko
tapotz batzuk daroaz belarrietan, zaratearen zarateaz
gortu ez daiten.
NAASTESA, KASKOLA, URPINGI, E.R.R.E.B.E.S.A., ITZONTZIO..., abiadan doa Zaldibi anuntziorik
anuntzio. Norantz ete doa?
Euria ta kea dantzan dabilz aize ustelduaren altzoan, illunaren mozorroz jantzirik, «boite» izugarri aretan. Uriburuko argi koloretsuak ere dantzan dabilz,
sorginkiro, diru-etxeetan, jan tokietan. dantza lekuetan, zineetan, dendetan...
GOZOTOKI, ARNOTXOKO, DROGAKABI, LORETEGI, EUSKERAITZEGITENDA..., tximista bezela doa
Zaldibi dendarik-denda. Nora?
– Zaldibi! Zaldibi! – deitzen deutso adiskide batek.
– Zaldibi! Zaldibi! – deitzen deutso arerio batek.
– Agur! Agur! – erantzuten deutse Zaldibik.
Ez dau, izan ere, gelditzeko astirik, nasai egoteko
gogorik, ezer gogoratzeko girorik, ezertarako...
Fiat, Seat, Ford, Simca, Ferrari.... prisaka doa Zaldibi berebil errekan igari.
Edonora, edozelan, edonoiz...? Joan doa Zaldibi,
joan ta joan, ariñeketan, arrapaladan... Joan bai
baiña.... nora?
Gelditu egin da. Gelditu? Bai, gelditu egin da norbait jo dau ta, aurrez-aurre jo ere.
Mercedes jo dau, arro-arro jantzirik eta usain
gozoz inguraturik doan Mercedes ederra, orain geldi
dagoan Mercedes.
Min egin deutso Zaldibik Mercedesi, min mosuetan. Eta asarretu egin jako a. Eztabaidaka dabilz biak
orain, eta garrasika... Burruka asi dira, burruka gogorrean. Ango burdiña otsak ez dau azkenik! Laister
azpiratuko dau Zaldibi Mercedesek. Zaar egin da egin
ere Zaldibi eta indargetu...
Seat Txiki datorko laguntzera Zaldibi koitaduari.
Eta Mercedes azpiratu dabe orain bien artean, eta erdi
itsuturik itxi deutse ari begi bat... Baiña Tanke erraldoi
itsusia agertu da, bere lagun Izkillugaz... Jakiña, astindu-astindu egingo ditue beingo baten Zaldibi ta Seat
Txiki.
Irrintzi kirrinkari samingarriak egiten ditu Seat Txikik Tankeren ankapetan. Maillatu egin dau onek. Izkilluk ere ederrak emoten deutsoz. Il egingo dabe...
Irribarreka dago orain Mercedes burrukalarien
ondoan, izardia sikatzen, begiko zauria osatzen. Nasai
ta pozik dagoala dirudi.
Zaldibik igesari emon deutso, marmar purrustaka
ta arnasoska. Kale arterik kale arte, karatularik gabe
orain, an doa Zaldibi alda-maldaka, kulunkan, zalantzan, aurrera ta aurrera. Baiña nora?
Nork jakin nora doan...? Berak baleki...
Txorikumatxoa, beia ta katua
Bere aita-amen abi epeletik bide-zior baten erdira
jausi ondoren, estu ta larri dabil txorikumatxo bat.
Txorikumatxo errukigarria! Jantxi barik dago oraindiño, narru gorritan, eta otzak ilik. Egaz egin nai dau
baiña..., ezin, ezin ezelan ere.
Alakoren baten, bei bat datorko, ta ikaratu egiten
da. Zer ete da ain aundi ta indartsu datorkon ezezagun a? Jan egingo ete dau? Edo zapaldu ta birrindu...?
– Ene bada ta ni! Galdua naz. Ama...!
Eldu da beia txorikumearengana, ta mosu bero
gozo bat emoten deutso oni. Gero, gaiñetik igaro ta
pekorotz opil bat jaurtitzen deutso. Ez dau jan txori
kumea, ez dau zapaldu..., eta epeletan dago au orain
pekorotz artean, bere burutxoa kanpoan daualarik.
Bizkortu egin da, eta poztu, «arerio ikaragarria» adiskide maitagarri biurtu jakola ikusirik.
Joan da beia. Baiña katu bat agertu da berealaxe
pekorotz piloaren ondoan. Irribarrez agurtzen dau txorikumatxoa, ta garbitu egiten deutso burua, kontuzkontuz, bere erpa ta miiñaz. Eta atsegiñez izten deu-
tso ori egiten txorikumatxoak. Ez da ikaratu «adiskide
maitagarri» onen aurrean.
Atara egin dau pekorotz artetik katuak, eta gorputza ere garbitu egiten deutso miiñaz miazkatuz.
Garbi-garbi egin dau katuak txorikumatxoa, ta
aurreko erpa bien erdian artu ta jan egiten dau.
Ni ez naz zu
Asarre bizitan doa gabarra bat ibaian. Ikatzez beterik doa, gora ta gora. Asarre bizitan doa. Eta marmarka.
– Ez, ez eta ez. Ez dot nai onela bizi. Ito ta kito.
Arte, gibel, eroapen, egoarri, pazientzia...! Baiña noiz
arte? Noraiño? Ez, ez. Onela bizitzekotan..., oba il.
Orixe, il. Ai ene! Au eziñaren eziña ta larriaren larria!
– Asarre zara, lagun, ta aieneka zabiz? Ta nik, zer
esango dot orduan nik? Zuk daroazun ikatz astun ori
eta zeu, biok zaroedaz nik –diñotso ibaiak.
– Bai baiña, ni ez naz zu.
On eginaren pagua
Zezeilla. Edurrez mendiak. Otz. Illun.
Gaixorik dago otsoaita. Ai! eta ai! dabil.
Erbi izoztu batzuk ekarri zituan atzo otsoamak
Berexiko supermerkatutik eta, zoritxarrez, azur bat
trabatu jakon otsoaitari saman. Eta, ez atzera ez
aurrera, antxe, saman dauka orain ere azurra.
Egiñalak egin ebezan berak, otsoamak et otsokumeak azur ori kentzeko baiña, alperrik.
Osagille entzutetsu baten zain dago orain otsoaita, Bildots jaunaren zain. Aoa zabalik, betagin sendo
ta zorrotzak agirian ditu, eta aideportutu egin dau
aren miiña neguko eltxo epel batek. Otsoama dago
bere ondoan.
Otsokumeak telebisiñoa ikusten dagoz. Ain zuzen
ere, fulboleko partidu bat emoten dabe: ArtzetaZezentza. Koloreetan emon ere. Eta oso fulbolzaleak
dira otsokumeok. Telebisiñoan sartuta daukez begiak,
eta belarriak espikerraren aoan.
– «Zekor eta Zezenko orain baloiaz. Au ariñeketa!
Arzkumek bera bota dau Zezenko... Min egin dau,
antza, onek. Asarretu bai egin da, beiñik bein. Arzku-
merengana doa Idiskorekin... Begira, ikusi, telebisiño
ikusleok..., jo egin dau Arzkume. Arbitroak tarjeta
gorria atarako deutso. Jakiña...».
– Ba! Ainbesteraiñokoa ez da izan –diño otsokume
batek, ankapetan azka egiñez.
– Bai izan da! –erantzuten deutso berealaxe bere
ondoan erdi etzunda dagoan otsoanaiak, ortz bitartean dituan aragi zatiak iruntsiz.
– Ama! Ama! –deika otsoaitak, estu ta larri.
– Zer? Emen nago, zure ondotxoan. Min?
– Bai. Ai! Ez aal da etorri osagillea oraindiño? Ai!
– Ez. Baiña laster etorriko da.
– Nor joan da aren billa, ba?
– Elikoteru joan da. Zagoz geldi-geldi..., ta ixilik,
berba egitea kaltegarri jatzu ta.
Amaitu da fulboleko partiduaren leenengo zatia.
«EGABERA!
Gora beera,
beti aurrera.
EGABERA!
Entzun, txoferrok,
ikusi auto ederrok.
Arin joan nai dozue nonbaitera?
Erosi, bada, arin gure EGABERA.
EGABERA!
Auxe kotxea,
oso merkea!
Auxe aukera:
gure EGABERA!».
Eldu da Bildots jauna. Apala dirudi. Estaldurik ditu
begiak betaurreko baltzez.
Irribarreka artu dau otso familiak. Bigun-bigun eta
eskerrikaskoka agurtu dau otsoaitak, eta baijaunaka
ta ezjaunaka dabilko orain.
– Txarto daukazu azur ori euki ere, gero!
– Bai, jauna.
– Benetan! Baiña laister kenduko deutsut.
– Bai, jauna.
– Trankil artu arnasea.
– Bai, jauna.
– Baiña ez mogidu, mesedez.
– Ez, jauna.
Serrot txikitxo bat atara dau bere maletiñetik Bildots jaunak. Eta, kontuz-kontuz, rist-rast, rist-rast,
rist-rast..., ebagi egiten deutso otsoaitari saman lotuta daukan azurra. Alakoren baten, klask, zati bi egiten
da.
– Orain ederto, ez? –esaten deutso orduan Bildots
jaunak.
– Aaaa...a! Au bai au deskantsua! Ordua izan da...,
atseden pizka bat artzeko. Aaaa...a! –erantzuten deutso otsoaitak, Jesus ta amen esan orduko azur zati
biak janez.
– Gozo? –Bildots jaunak.
– Gose –otsoaitak, arrausi luze bildurgarri bat egiñez.
– Eskerrik asko, egin deuskuzun mesede aundi
onegaitik. Baña olako mesede bat ezin daiteke ordaindu eskerrik asko esanda bakarrik. Esan eiguzu, ba,
zenbat dan... –otsoamak Bildots jaunari.
– Zenbat dan zer? –otsoaitak zutundurik.
– Kontua –otsoamak samurtasunez.
– Kontua? Zelako kontua dakarzu zuk orain, ostera? Zerena? Zer dala ta? Ez aal da naiko ordaintzerik
neuk beronen alde egin dodana egitea? –asarreturik
otsoaitak.
– Zer egin deustazu, ba? –arriturik eta apalkiro Bildots jaunak, serrota maletiñera sartzen dauan bitartean.
– Zer egin diñostazu gaiñera? Zer egin? Egon zaitez pozik eta ixilik, mesedez. Egon zaitez pozik, bai,
egin deutsudana kontatzeko moduan zagozalarik.
Izan ere, ez deutsut miñik egin, egiteko era izan arren.
Il aal izan zaitudan arren, ez zaitut il, ez. Gitxi deritxazu orri? Sari aundiagorik zelan emon daiketsut, ba?
Bizirik zagoz nire egin zorrotz artean egon arren, bizirik. Zer nai dozu, ba, zer? Zagoz ixilik asarretu ez naiten eta bear ez danen bat egin ez dagitzudan.
– Parkatu –Bildots jaunak.
– Gabon –otsoaitak.
– Bai, gabon guztioi. Agur. Beste batera arte –Bildots jaunak.
– Ondo joan –otsoamak.
– Agur –otsokumeak.
Maletiña artu, ta ixilik eta ikaraturik, badoa bere
etxerantz Bildots jauna. Etorri ez da bakarrik etorri
baiña, bakar bakarrik doa orain.
Kanpoan oso otz dago eta illun.
Deika dabilko telebisiñoa Bildots jaunari.
«Udabarria da, bai, JANTZITEGI-n.
Etorri ta udabarritu zaitez.
JANTZITEGI, JANTZITEGI, JANTZITEGI».
Baiña Bildots jaunak ez deutso jaramonik egiten,
ta aurrera doa ostopoka, ez dau ezer ikusten eta;
aurrera doa neguaren sabelean.
Fulboleko partidua amaitu da ta, pelikula bat ikustera doaz otsokumeak. Otsoaita ta otsoama ere orain
otsokumean ondoan dagoz, afaltzen, azur otsean.
Telebisiñoko otsoak, ostera, bazkaltzen dagoz.
«Badator, badator udabarri pozgarria... Adarrik
adar, saltuka eta kantuka, kardantxilloak. Erle ta
mitxeletak basolora koloretsuen artean balet lilluragarri bat dantzatzen. Untzorriz apainduriko aretxen
gerizpetan bazkaltzen otso batzuk, eta TXIRODOL
edaten. Kardantxilloen abesti ori-gorriak TXIRODOLen itotzen dira; erle ta mitxeleten dantzak TXIRODOL-en ezkutatzen dira... TXIRODOL! TXIRODOL!
TXIRODOL! Au egunaren argia! Auxe udabarria! Au
eguzkiaren beroa! Auxe edariaren gozoa! TXIRODOL!
TXIRODOL! TXIRODOL!».
Ekinaren iruzurra
Urtero erosten dau kotxea Txemak. Izan ere, kilometro asko egin bearra izaten dau autoan egunero
biajantetzan.
Urtero erosten dau kotxe barri bat, eta kolore bardiñekoa beti: zuria.
Aurten ere erosi dau. Baiña erdi zorabioturik erabilli dabe bere adiskide batzuek.
Etorri da bere errira, arro-arro, kotxe zuri barri dizdiztsuagaz, ta bedeinkatzera eroan dau eleiza alderantz.
– Aurten baltza erosi dozu, e! Zer, ba? Oiturak
aldatu? Baltza baiño... –esan deutso irribarrez abadeak.
– Baltza? Ez orixe. Ez dot oiturarik aldatzen nik.
– Ba..., oker ez banago, baltza da au.
– Beti brometarako gogoa?
– Ez. Egia da.
Bedeinkatu ondoren, tabernara joan dira Txema ta
abadea, zerbait edatera.
– Baltza aurten, e! –esaten deutso adiskide batek.
– Baltz-baltza gaiñera –beste batek.
– Zuria ta zuria ibilli zara beti ta, ondo egin dozu
kolorea aldatzeaz. Oso polita da ori ere izan baiña,
gorria edo politagoa izango zan –tabernako ugazabaandreak.
– Zoratuta zagoze gaur guztiok ala? Zuria erosi dot
aurten ere, zuria! –Txemak, erdi asarraturik.
– Benetan ez dozu ori esango baiña! –taberna
ondoko garajetik etorri dan mekaniku batek.
– Bete basuak, Mari...
Etxera eldu danean, auzoko Krispin etorri jako
kotxe barria ikustera.
– Polita benetan! Baiña zergaitik baltza oraingoan?
– Zu ere adarra joten, Krispin?
– Adarra joten? Ez aal da baltza?
Etxera sartu da Txema ariñeketan, tan onen aurpegia ikusirik ikaratu egin da emaztea.
– Zer? Ondo zagoz?
– Bai. Zer, ba?
– Ez dozu ekarri kotxe barria ala?
– Bai.