Ipuiak - 3
dut iya ote-den emen.
Batzutan dagit oyua,
bestetan, berriz, ulua.
Maitea, diyot, nun abil?
Baña da, noski, nunbait il».
Baña, il eztala, ta bere begiak oraindik ikusiko
dutela bere maite kutuna, ta biok oraindik zoriontsuak
izango dirala oro aditzera eman nairik-edo, berriro ta
leen baño indartsu ekin zion:
«Nik bai dut maiteño bat,
on, zein hura lako!
Ez da tipi ez handi,
bai bien arteko.
Begia du ederra,
urdiñ, ezti oso:
biotzean sarthu zaut
ez baizaut jelgiko».
Erramon'en eriotz-berria jaso ta andik bi illabetera
il zan andre Mantoni, gozoki Kristo'ren besoetan, bere
seme laztanarekin Zeruan arkitzeko pozez. Eta errezago ta segurugo berori lortzeko asmoz, Karmendarren
Konbentu itxi batean sartu zan gure Malentxo ona.
Saintutasun-bidean egunetik egunera aurreratuz, Karmelo-mendiko gallurretaraño igo zan. Andik urte
batzuetara, oraindik gazterik, doneen eriotzaz il zan.
Gaur, noski baño, noskiago, iruok Zeruan daude, betiko zoriontsu, emen lurrean maite izan ziran baño
sutsuago elkar maitatzen.
Andre Joxepantoni
I
Gure Gipuzko maite onetan basetxe edo baserri
aberats eta paketsurik baldin ba'da, Joxemiel ta Joxepantoni bizi ziran uraxe ba-zan, noski. Ezkondu-ezkeroztik gora ta gora zijoazten...
Ikulluan aziendak, naiz txerri ta bei, naiz txekor,
txal eta idi, nola nai ta ala; zelai eta belardiak bezela
baratza ere, urtetik urtera emakor eta ugarikorragoak.
Senar-emazte ta semetxoen biotzetan, berriz,
egizko maitasuna ta pake zerutarra.
Zorion-aingerutxoak ego zuriak zabalduz, basetxe-gañean batetik-bestera egan zebiltzala esan ziteken.
Baño zoriontasun osorik ez dago mundu ontan.
Basetxe-alboko loretegian, atzo bertan liraiñ eta mardul loretegiko apaingarri ta zoragarri ziran lore
batzuek, gaur igartuta, bizitzaren kutsurik ere gabe
lurrean daude, udaberria izan-arren, ugaldeak bere ur
zikiñetan arrastaka daramazkiela...
Joxemiel omen zan gizona noski...! Trinko, luze ta
sendoa, gorputzez; arpegiz, musu gorri ta sudur luzea;
besoak, zaintsuak, esnarria bera baño gogorragoak;
eskuak babaz josiak, atxurrean eta laiean trebeak.
Langillea, langillerik ba'da, biozbera ta maitalea era
berean, aurtxo apalaren antzera. Bere Jaungoikoa,
bere emazte, semetxoak, baserri-lanak, beste lelorik
etzuan buru-biotzetan.
Igande-jaietan, entzun Meza Nagusia, –etzan iñoiz
Meza labur batekin, al ba'zuan beintzat geldituko–, eta
arratsaldeetan Bespera-ondoren bere kideko baserritarrekin Eleiz-atarian berriketaldi bat egin, pipakada
bat ketuz baso erdi bat edo beste ardo ala sagardo
edan ezkero, bapo zegon gure gizona aste osoan lanari ekiteko. Oso gutxitan iñork joko edo apusturetan
ikusiko zuan, eta ardotegietan, bein illundu-ezkero,
sekulan iñork ez.
Jaietan bezela, azoka ta perietatik ere, illuntzetan
etxeratzen jatorra zan.
Egunero bere andrea ta morroiarekin errosario
santua sukaldean errezatu, apai-legea egin, beiak
jetxi, –ordurako jetxita ezpazeuden–, eta oera, al zuan
bezin laister, ta goizean eguzkia bera baño goizago
jeiki. Orra, etxe paketsu ta zoriontsu artako biziera.
II
Bein batean, –ilbeltzako egun bat zan–, sorotik, ezurretaraño guzia blai eginda, otzez dardaraz, etorri zan
etxera.
Oeratu zan, bañan geroztik etzuan gizajoak onik
izan. Izugarrizko berotasun babek kiskaltzen jarri zion
soin osoa. Asnasik ezin artu ta ito bear.
Joxepantoni'ren atsekabea zenbatañokoa, ez ta
adierazten biziro erraza. Inguruko sendagillei ots-egin
zien, Donosti'ko ospetsu bat ekarri-azi ere bai. Baña,
dana alperrik. Bere Joxemiel egunetik egunera okerrago, gaizkiago.
Sinismen biziz, itxaropen osoz, Zeruko Amarengana jo zuan. Amaika aldiz, eguzkiak bezela illargiak ere,
ikusi zuten andre doakabea, besoak-zabalik, belauniko ta auzpezka ere, Ama Birgiña'ren iruditxoaren
aurrean, negar ta negar esaten:
«Ama errukitsua, kupitu zaite ama doakabe onetaz. Senda ezazu nere señarra... Zuk Zeru-lurretan
guzia zenezake-ta, sendatu zenezakidazu nai ba'dezu.
Nai ezazu, Ama maitea... Biok juango gera urtero bizi
geran artean Arantzazu- ra, Zuri antxe eskerrik beroenak ematera. Sendatu, bada, Zuk, gizonak ezin duteta, sendatu Zuk... ».
Baña, Joxemiel gaxoa, oinkada luzez eriotzbidean, betiko bizitzara zijoala antzematen etzan
gauza zalla. Ta Joxepantoniren biotz naigabetuan
burruka gogorrak sortu ziran.
Norbaitek, bere alboan, par-antzean edo ezpañetan par-irria zuela, aopean bezela, esaten ziola zeritzaion:
– Oraindik ere Jaungoikoa eta apaizen esanak
sinisten jarraituko ote den? Ara, ik uste osoz, amaika
bider, ain errukiorra unan Amarengana jo, ta zer iritxi
den azkenez, gajo orrek? Euk otoi ta arren egin ala, ez
den, ba, eria gaizkiago ikusten? Ta Jaungoikoak maite
aunala, siñisten al-den oraindik ere?
Ta itz auen ostean, par-algara zoli bat entzun
zuela zerizkion.
Tximista-argiaren antzeko alako, astiñaldi bizi bat
nabaitu zuan bat-batean andre gaxoak burutik-oñetara gorputz osoan. Etzion ez etsai gaiztoaren tentaketari lekurik eman. «Aitaren egiñaz» Jesus'ka ta Maria'ka asi zan Zerurantz begira: ta belaunikaturik, Kredoa
esan zuan.
Arratsalde artan, Joxemiel'ek berak eskatuta,
Bikario jauna etorri zitzaien, eta gaxoak, bizitza osoko
aitorketa apalki egin ondoren, apaizaren Azkezpena ta
itz zerutarrak entzunda, iñoiz ez bezelake, lasaitasun
ta poza biotz barnean somatu zituan. Jaunaren eskuetan jarri zan gero Joxemiel, bere borondatea jaunarenarekin bat-egiñaz.
Erriko eleizatik urbil baizegon basetxea, Elizakoak
illunabarrean ematea erabaki zuan Bikario jaunak,
erritarrik geienak jaunari laguntzera ta eriaren alde
otoitz-egitera eldu zitezen.
Illunabarrean, kanpai edo ezkil-otsak, enara beltzen gisa, batetik-bestera zabaldu ziran, eta etxe
guzietan berri naigabetsuaz jabetu. Laister ziran eleiza-bidean emakume ta ume koskorrak ezik, agure
kankallu ta gazte lerdenak ere.
Emakumezkoak burua estalki beltzez estalirik ta
batzuek besoetan aurtxoak zeramazkitela. Etorri ala,
eleiz-barrura sartu oi ziran.
Gizonak, berriz, aguretxoren bat edo beste kenduta, eleiz-atarian gelditu ziran. Apaiza eleizara eldu zan
bezin laister, beste kanpai-ots luze bat entzun zan, eta
atarian zeudenak oro, eleizeratu ziran.
Gizon, emakume ta umeak ere zekarzkiten kandelatxoak batek bestenarekin piztu zituzten. Apaiza
aldarera igo zanean, guziok belaunikatu ziran.
Ua zan ikusteko gauza...! Eleiza sutan zegoala
zirudian.
Apaizak Jauna eskuetan artuta, bular-gañean estalirik izkutatu-ondoren, abiatu zanean, gizon ta umeak
aurrera jo zuten. Gizonezkoak eta mutikoak, –auek
aurretik–, ixil-ixilik errenkada bitan ezker-eskubi, kandela bana piztuta zeramatela...
Ondoren iru mutil koskor sotana gorriz ta atorra
antzeko soñeko zuriz jantzita, batek txintxarriari noizean beinka eragiten zion, eta beste biak eskuan
parola aundi banakin, aren bi aldamenetan, aingerutxoen antzera, zijoazen.
Atzetik apaiz jauna «Miserere»-otoitza, ixil-une
batzuek egiñaz esaten... Onen ondoren, neska ta
andre mordoska ederra, erdi-negarrez...
Joxemiel'en etxera eldu ziranean, gizonezko bi
errenkadak belaunikatu ziran, ta erditik igaro zan
apaiza. Ezkaratzatik entzuten ziran Joxemiel gaxoaren
asnas-estu-otsak eta etxekoen negar-zotiñak.
– «Pax huic domini...» Pakea etxe oni, ta bertan
bizi diran guzieri, –esan zuan apaizak eriaren gelan
sartu orduko.
Jauna mai zuria-ren gañean utzi, ta latiñezko otoitz
batzuek esan-ostean, Joxemiel zetzan oera urbildu ta
galdatu zion:
– Jaun-Goiko, Alguztidun Zeru-lurren egillea sinisten al-dezu?
– Bai, jauna. –darantzuio eriak.
– Jesukristo Bere seme bakarra sinisten al-dezu ?
– Bai, jauna, bai. – Era ontan Sinismenaren aitormena apaiz jaunaren galdeari erantzunaz egin-ondoren, gurutzea ipiñi zion ezpañetan muiñ-egiteko, ta
gela osoan entzunteañoko musu bero luze bat eman
zion Joxemiel'ek.
Gero bi biatzez jauna artuta erakusten dio esanaz:
– Eta nik eskuan daukadan auxe, Jesukristo'ren
egizko, Gorputza dala, Bere odol, anima, Jaungoikotasun ta guzti, sinisten al-dezu?
– Bai, jauna.
– Ortaz gañera, naigabe ala ezbearren bat egin
dizuten guzi-guziei biotz-bio,tzez barkatzen al-diezu?
– Bai, jauna, barkatzen diet.
– Eta zuk bein-edo-bein, itzez ala egitez, atsegabeen bat eman diezunei barkapena eskatzen al-diezu?
– Bai, jauna, bai, eskatzen diet, –esan zuan Joxemiel'ek poliki-poliki, gelan belaunikaturik zeudenei
begiratu xamurra zuzenduaz.
Bai pozez sartu zala Jesus eriaren barruan...! Laga
ditzagun biok alkarrekin izketa gozoan, ta guazen gu
berriro eleizara.
Ozkarbi dago. Izarrak dirdizka ta alkarrei kiñuka
bezela, bere Jaungoikotasuna ta gizatasuna estali ta
izkutaturik dijoan jaunari agur dagiote. Illargiak, alako
zillar-argi legunez eleiz-bidea argitzen du. Ixil-ixilik
dana... Eleiz-mutikoaren zintzarri-otsak eta gizonemakumeen oinkada-ots neurtua, beste soñurik ez da
entzuten...
Eleiz-barruan sartu diranean, apaizak jauna
eskuetan duela, onetsi ditu guziak, eta jaunari lagunduaz eta eriaren alde otoi-egiñaz zer nolako egintza
ona egin duten aditzera eman die. Olaxe bukatu zan
eleizkizun xamur ta eder ua.
III
Urrengo goizean, Meza asterako; eleizan zan Joxepandoni. Negarrez bustitako amaika arren eta eskari
egin zituan gajoak. Senarrak gaua oso poliki igaro
zuala-ta, itxaropenaz biotzak pil-pil zegiola, Meza santua entzun-ondoren, indarberriturik bezela etxeratu
zan.
Gosari-legea egin-ostean, laister zan Bikaio jauna
ere, Joxemiel'enean. Okerrago zegonik etzitzaion iruditu, baña ezaguera osoz Sakramentu au artzera obe
zala-ta, Azken-Igurtzia bereala emango ziola adierazi
zion Joxemiel'eri. Pozik eta apalki artu zuan eriak, eta
itz ezti batzuek gaxoari zuzendu-ondoren, «gero-arte»
maiteki etxeko guziei ziola, irten zuan apaiz jaunak.
Eguardi-aldean erriko osalari edo medikua izan
zan eta eria oso gaizki arkitu zuan. Biotza era bat nastuta zerabilkila, ta bere ustez, ordu batzuetako bizitza
besterik ez zeukala esan zion Joxepantoni'ri; agoniaurreko biotzaren burrukak zirala oiek, eta ondo egingo zukeala apaiza bazkal-ondoan deitzeakin.
Giza-biotzarentzat ez da gauza naigabetsuagorik
itxaropen-sua itzaltzea baño. Joxepantoni'ren negarmalko-samiñ eta antzi estuak...! Otso-amak bere
semeak ostu dizkiotela somatzen duanean, eztu orru
atsekabetuagorik egingo, noski.
Gure animaren etsai gaiztoak orduantxe berriro
erasan zien andre gaxoaren adimen illunean gogoketa auek piztuaz:
– Oraindik ere Jainkoak maite aunala sinisten
jarraituko al-den, ttuntun orrek? Alperrikakoak izan
zaizkin ire eskari ta arrenak. Noletan merezi den ik
ainbesteko zoritxarra? Ezkondu-ezkero biok Jaunaren
legea nola ongien ta osoro beteko bizi izan zerate... Ta
orra orain damaizuten saria.
Joxepantoni'k negarrari eman zion, Joxemiel
azken-asnasetan zetzan oera alboratu, ta ari begirabegira negar-malko beroak matrailletatik-beera zerizkiola, tente gelditu zan. Maitasun-oñazearen aragizko
irudia zirudian gajoak.
Apaiza agoniko otoitzak errezatzen ari zan, eta
auzoko emakume ta gizon batzuek ere belauniko erdinegarrez otoi-zegiten. Joxepantoni ere belaunikatu
zan gaxoaren oean burua makurturik, negar-malko
ugariz bustitzen zuela.
Ontan argitu egin zan Joxemiel. Begiak zabaldu ta
gelan zeudenei begira asi zan. Jeiki zan Joxepantoni ta
apaiza ixildu zan.
– Joxemiel...! Joxemiel...! Zer nai dezu?, –esan zion
negarrez ta maiteki Joxepantoni'k.
Eta poliki-poliki beregana begi lausotuak zuzendurik, esan zion:
– Ba-noa: gaxoak ... zai- tu...
ondo... Zeruan... danok...
Ezin bukatu izan zuan. Joxepantoni negar ta negar
zutik gelditu zan gizonari begira, erdi-erotuta, naigabearen naigabez zer egin etzekiela. Apaiza eriaren
belarrira otoi labur bat edo beste esaten asi zan, gurutze santua ezpaiñetan ipintzen ziola.
Asnasa luze bat, gero beste bat, ta illotzik gelditu
zan.
Joxepantoni'k bere asnasez, negarrez eta musu
beroz bizitzara erakarri naiean bezela, illotzik zetzan
senarraren gorputza besarkatu zion:
– Joxemiel... Bakarrik gelditzen naiz. Etzaitut sekulan aztuko. Jaungoikoak eztitu nere eskaririk entzun
nai izan. Beregana eraman zaitu... Ni bakarrik, gure
iru semetxoekin lagata. Zer egingo det nik orain zu
gabe? Noletan Jainko gure jaunak nai izan du au..?
Apaiza asko ikasia ta ikusia baizan, etzan ezer arritu orrela emakume gaxoa ikusita. Eta artuta beste
gela batera eraman nai zuten auzoko emakume on
batzuei esan zien:
– Laga zazute pakean. Lasaitu dedilla. Askatu
dezala biotza estutzen dion korapilloa. Orduan lasa ta
pakean geldituko da-ta.
Alaxe gertatu ere. Andik ordu-erdira beste emakume bat zenuten Joxepantoni. Orduan ots-egin zion
apaizak eta sukaldean, sutondoan exeri-azirik esan
zion xamurki ta maitekiro:
– Joxepantoni irea bakarrik al-unan, ba, ire senar
ori, ala Jainkoarena? Jainkoak eman ziñan, Bere-Berea
unan, ta Berak nai izan duanean, kendu din, Beretzat
artzeko. Jaunaren naia, orixe izan den, eta guri orain
etzagokigunan Aren nai santua agurtzea baizik. Zer
zakiñagu guk jaunaren bideak aztertzeko ta okerrak
ala zuzenak diran esateko? Udaberriko illunabarretan
ez al-intzanan ibiltzen ur-ontzia eskuetan eramakiñala, ire baratzako loretegi eder orretan jo batera ta jo
bestera lore egarrituak urez asetzen? Ta, ez al-itunan
eorrek gero, lorerik mardulenak eta ederrenak ebaki
ta ire etxeko gela nagusian apaingarritzat ipintzen?
Orixe egin zigun, ba, gaur gure Jainkoak Joxemiel'ekin.
Ta gañera, Joxepantoni, guk etzekiñagu, Jainkoak
bakarrik zekiñ, guri egokiena zer zaigunan, eta zeru-
ratzeko ta arako irabazi aundiak irabazteko biderik
zuzenena ere zein bide zaigun, Berak zekiñ ongiena.
Ire semetxio Txomintxo'k ez al-din askotan itai zorrotza negarrez eskatu? Ta ik ematen? Ez, noski. Zergatik? Maite unalako, ez den ala? Ire semetxoak etziñan
ori usteko, baña, alaxe unan benetan.
– Bai, jauna, arrazoi du. Burugabe jokatu det,
aitortzen det Beorrek dion guzia egia dala ba-dakit, ta
beti sinistu izan det, baño neonek eztakit zer gertatzen zitzaidan. Etsai beltza ibilli da, noski baño, noskiago, ni galdu naiean. Jaungoiko errukitsuak barkatuko al-dit nere ausarkeria.
Ta apaiz jaunaren aurrera belaunikatu ta Zerurantz begiak jasoaz, zion damuz josirik:
– Barkatu, Jaun ona, nere ausarkeri aundia. Zeruan
bezela lurrean ere, egin bedi zure naia. Zure mirabea
besterik ez naiz: egin nerekin nai dezuna.
– Jaungoikoaren izenean barkatzen dizut dana.
Jainkoaren pake santua zurekin bedi orain eta beti,
–erantzun zion apaizak, abotsak dar-dar zegiola ta
biotza danbaka zuela.
Eta tente jarri eta eskuak goruntz jasoaz, Aitaren
eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bedeinkau zuan.
IV
Joxemiel'ek iru semekin utzi zuan Joxepantoni. Sei
urtekoa zarrena, amaika illabetekoa gazteena. Gurutze galanta jarri zion, ba, sor baldan gure Jaungoikoak.
Ume aiek azi ta ezi, baserria lur jo gabe, aurrera eramateko bid-eak artu: orra, emakume batentzat naiko
lan ta buruauste.
Baña, gure Joxepantoni etzan nolanaiko emakumea, buru argia zan, adoretsu ta trebea. Otoitzari ta
lanari ekin zion, ta Jainko gure Jaunak; osatu zuan
gañerakoa. Baserria, beintzat, gora zijoan, ta umeak,
aitaren bildurrik gabe ere, inguruetako umerik onenak
eta maitagarrienak ziran, ao-batez guziok ziotenez.
Berriro ezkontzeko era, eta era egokiak gero, izan
zituan, baña gure Joxepantoni'k gai ontaz aspaldian
erabaki sendoa arturik zeukan: bere biotza Jainkoarentzat eta semetxoentzat bakarrik izango zan andik
aurrera. Joxemiel'ek Zerutik lagunduko zion.
Gipuzkoa'ko erri batean apaiz zeukan anaiak artu
ta berekin eraman zion seme zarrena, eta beste anai
bat, kalean bizi zana, etorri zitzaion baserri-lanetara-
ko. Pakean ta buruaste geiegirik gabe bizitzeko eran
jarri zan, beintzat.
Gero, andik bost edo sei urtera, anai apaizarekin
zegoan semeak, apaiz egin nai zuala-ta, kezka ta
zalantzarik pranko sortu zitzaizkion gajoari, baño,
tira... arena ere zuzendu zuan. Bigarrena, Joxe Erramon, zetorren mutilla, noski. Sendoa ta trinkoa, paketsua ta amaren esanetara josia, aita zanaren tajua
bera omen zekarren lanerako. Onexek bai jasoko
zuela baserria, jainkoak lagun!
Ta txikiena ere, Txomintxo, etzan makal-makala,
sorgiña umea benetan. Aiek azitzean, orduan bai
eroso biziko zala! Beti ametsetan amaren biotza! Gau
ta egun bere aiekin amets gozoetan...!
Baña, askotan ametsak amets, eta usteak ustel...
Udako goiz eder bat zan. Artajorran ari zitzaizkionen gosaria antolatzen ari zala, Txomin txikiaren ateraldiak par-eragin zion. Umearen burutasuna izan
ere...!
– Ama, –esan zion bat-batean, oetik jeiki ta ikusi
zuan bezin laister–, amatxo, nik aitatxongana jun nai
det.
–Ago ixilik, umea, –darantzuio amak–; ez al-dakik
aitatxo Zeruan dagola? Ona ta zintxoa izaten ba'aiz
joango aiz Zerura, bestela, berriz, inpernura deabru
beltzekin erretzera...
– Bai, bai, Zerura joan nai det... Aitatxongana juan
nai det nik... zion bein eta berriz mutikoak.
Amak gosaria eraman ta etxeratu zanean, etzuan
etxean arkitu mutikoa. Ots-egin ta erantzunik ez; nora
joan ote da? Jo zuan baserri gañeko sagardira, ta Txomin'en zantzurik ez. Auzoko baserrietan gero galdatu,
ta iñork mutillaren berririk ez. Joxepantoni'ren biotza
kezka gogorretan goibeldu zan.
Gosaltzen ari ziranengana itzuli, ta zer gertatzen
zan aditzera eman zien. Etziran asko estutu: umea
agertuko zala bai, ta lasaitzeko esan zioten Joxepantoni'ri.
Baña, amaren biotza larriagotzen ari zan errukitu
ziran azkenean danok, eta soroan pitxarrako botellaardoa, ogi-pusketak eta okel-zatiak bertan laga, ta
mutikoaren billa sakabanatu ziran.
Eguardian, etxe-aurreko baratzako osin edo putzu
sakonean topatu zuten, azkenez, illotzik.
Etziran, alajaña, guziak gutxi arritu, Joxepantoni'k,
negarrez urturik umearen goizeko ateraldiaren berri
eman zienean.
Bost urteko umearen atarramentua izan ere...!
Ametsetan aingerutxoen batek esan ote zion bart,
gaur aitatxorengana Zerura joango zala? Eztakit:
baña, umea Zeruan arkitzen dala bai, ta bere aita,
munduan ezagutu etzuan bere aitatxo, antxe arkituko
zuela ere, sinistu genezake.
V
Naigabe ta zoritxarren-ondoren poza ta atsegiña
ere giza biotzetan ixuritzen ba-daki Jaungoikoak.
Orixe egin zuan Joxepantoni'ren biotzean. Gurutze
astuna eraman-azi zion bizitzako zenbait urteetan:
baña, amaren biotzak artu lezazken ezti-tantorik
gozoenak ere, oparo ixuri zizkion. Gañera, zartzaro
luze ta paketsua eman zion.
Patxi, bere seme zarrena, apaiz D. Francisco, ta
gañera Gipuzkoa'ko erri aundi bateko Bikaio jaun
egiña ikusteko añako poza ere, izan zuan, beintzat.
Joxe Erramon auzo erriko neska bikaiñ batekin
ezkondu zan. Etzuan mutillak begi txarra izan: Joxepantoni'ri izan ziteken errañik onena, egokitu zitzaion.
Egiteko aginduta ere, etzuan onagorik izango. Langi-
llea, apala, garbia... Baserri batean, bear bezelakoa:
ez etxean sartu-orduko, danak mendean artu bear
ditun alakoa, ez. Bere seme-alabakin, ama: ta amamarekin, alaba. Senarrarentzat, berriz ziñez emazte
maitagarria.
Orra, nola bizi zan gure Joxepantoni Jau nak eman
zion zartzaro luzean. Bizitza paketsuagorik eta zoriontsuagorik ez liteke lurrean. Zer nai ta ua zeukala esan
nezake, etxeko guztiak berari kutixi oro betetzeko beti
gertu zeuzkan-eta.
Nik Joxepantoni ezagütu nuanean, larogei urtetik
gorako amona lodi ta motz bat zan. Ba-zuan gorraize
pixka bat, begiak zerbait lausotu rik zeuzkan, eta ibiltzeko ere etzegoan ain ariña. Baña, urte-sail ori bizkar-gañean dauzkagunean, guk ere zerbait orrelako,
izango degu, noski baño noskiago.
Ondo bizi zan amonatxoa, beti sukaldean exerita,
seaskari eragiñ eta eragiñ, bi edo iru ume koskor inguruan zitula. Alaxen arkitzen nuan, beintzat, nik, baserri artan sartzen nintzanetan.
Bein esan ere bai:
– Joxepantoni, beti seaskari eragiñaz arkitzen zaitut: ainbeste eragiñ gabe ere, lo artuko du bai aurrak.
– Ez beza uste, –erantzun zidan–, eragiten ezpazaie, laister negarrari eman oi diote. Orrela oitu ditut,
eta atsegiñtxo auxe ematen segi bearko det, onezkero. Zaartu naiz ta ez naiz beste ezertarako gauza,
gañera.
– Ez diezu, alajaña, zure seme ta erraiñari mesede
txikia egiten. Jainkoak kontuan artuko dizu. Ez uste,
ba, Joxepantoni, munduan alperrik zaudenik, zerurako
irabazi ugariak irabazten ari zera bitartean.
– Baita, Purgatoriyorako egurra ere ugari... Eztaki
beorrek zenbat erneazi ematen dizkidaten ume auek:
nere onetatik ateratzen naute, ta utsegite asko egiten
ditut nere auekin. Ezin eraman pazientziz, beti biurrikerian ari baitira, –eta aurrean arrastaka ta alkarren
gañean zebiltzan iru ume koskor musu gorri erakutsi
zizkian beatzez eskua luzaturik.
Iruai ots-egin zien beregana, txukundu zitun eta
bere alboan jarri zituan apal eta ixilik... Orduan jardun
nion
– Andre Joxepantoni, utsegite txikirik ere gabe,
eztago emen lurrean bizitzerik. Argatik errez barkatu
ere oi dizkigu Jainkoak. Baña, esaidazu: zenbat ume
azi dituzu seaska ortan?
– Nereaz gañera, amargarrena izango det onekin.
Danak bat bestearen ondoren neonek azi ditut, eta
«Aitaren» egiten eta «Aita gurea» esaten neuk erakutsi diet. Gogoratuko al-dira nitzaz, iltzen naizenean!
Oraindik beste bost urte egin zituan lurrean, eta
egunetik egunera aurrerago arkitzen nuan santutasunean. Arrituta uste niñuan aren Jaungoikoarekiko
batasunak; Jainkoarekin maite-besarka estu batean
bizi zala bai-zirudian. Aren izen santua itzetik ortzera
ateratzen zuan, baña, bai begirunez eta lots-itzalez...!
Gertaera guzietan Jainkoaren eskua ikusten zuan
eta Bere aurrean bizi zala etzitzaion iñoiz aztutzen.
Eriotzak etzion batere bildurrik eta kezkarik ematen,
eta gertu zegoan, Jainkoak nai zuanean Beregana joateko. Berez, berak lenbailen nai zuan, baña ontan ere,
Jaunaren naia egitea zan bere naia.
Amaika bider berekin mintzatu-ostean, nere etxera netorrela esan oi nuan nere baitan:
– Oiek gauzak ikusi bear ditugu beste bizitzan!
Eskola pixka bat ba-degula-ta, zerbait geralakoan,
gabiltz arro-arro; eta eskola gabeko amonatxoa au,
guziok baño geiago da Jaunaren aurrean, ta zerbait
gerala uste degunok baño gorago arkituko da Zeruan.
Lurreko gauzakin lilluraturik gabiltza ta milla aldetara
sakabanaturik dabilkigu biotza. Joxepantoni'k ez: bere
gogo ta nai guziak Jainkoagana zuzenduta dauzka, ta
beretzat ez da munduan gauzarik lilluragarriagorik
Jaungoikoa baño. Aita bezela maite du, ume txikiak
bere aitatxo bezelaxe, ta bere uste osoa Argan ipiñita
bizi da, Ark nai duan-arte eta Beregana deitzen duanbitartean.
Begiak geiago ta geiago lausotzen ari zitzaizkion:
azkenean, gauzen errañuak besterik etzituan ikusten,
baña animaren begiak orduan ta argigo ta bizigo sinismeneko egi sakonenak ikusteko jarri zitzaizkion. Gorputzeko belarriak gogortuta, erdi-itxirik zeuzkan azkenerako: Jainkoaren itzak entzuteko, ordea, iñoiz baño
egokigo jarri zitzaizkiola esango nuke.
Joxepantoni'ren eriotza lozorro eztitsuan eroritzera bezela izan zan: paketsua, oñazerik gabea, Jesus'en
besoetan burua makurturik illotzik gelditzea.
Urtez bezela, egintza onez ere aberats, Zeruko
Amari ta Jesus-Biotz errukiorrari otoi laburrak esaten
ari zala, bere seme apaiza alboan zuela, etxeko ta
auzokoaz inguraturik, azken-asnasa eman zuan.
Geroztik urteak joan dira baña ez da erritik aienatu Joxepantoni'ren izen onaren usai gozoa. Oraiñdik
ere erritarren biotzetan, aren irudi oroigarriak bizi-
bizirik dirau. Ez al da iñoiz ilko...! Gaurko gure gazteak, euskaldun-fededun zaar aien ikasbide zerutarrak, jarrai-bidetzat artu bearrean daude, iñoiz baño
geiago zerurako bizi nai ba'dute, beintzat.