🕥 31-minute read

Ipui onak - 3

Total number of words is 4087
Total number of unique words is 1725
32.8 of words are in the 2000 most common words
48.4 of words are in the 5000 most common words
55.0 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  ekusteko ederra! Goian anbeste Egazti atzapardun, bean lau oñeko izugarri beldurra sartu bear
  zutenak. Arrano pillo batek beren egotzarren
  
  otsarekin sartzen zioen izua beekoai. Zetozen
  gero beste Egaztiak, ta beren moko ta atzaparrakin zauritzen zituzten. Lurrekoak ekin naia gatik,
  kolpeak emanda, beren egoekin alde egiten
  zuten; bazetozen berriz lau oñeko iges egin zutenetara, ta oen arteko batzuei ateratzen ziezten
  begiak; beste batzuek largatzen zituzten errenka, mankatuta, ta ez gutxi guziz illda. Zebillen
  lurrean Zezen, Otso ta lau oñeko askoren odola.
  An zan enzutea Zakurren inziriak, Zaldien irrintziak, Leoi ta Zezenen orroak, Basaurden urrumizak, Aizerien illetak, Katamotzen miao izugarriak.
  Ekusi ziradenean lurrekoak garaiturik, ta
  anbeste lagun galdu zutela, eskatu zioen pakea
  Egaztiai. Oek etorri ziraden orretara; baña eskatu zituzten bi gauza; bata gerra artan illik gelditu ziran lau oñekoak gelditu bearko zutela beren
  janaritzat; ta bigarrena, saguzar saltzalleari
  berak eman bear ziotela erabaki, edo sentenzia.
  Egin zuten orretarako Egaztiak Batzarra, ta agindu zan, kentzea Saguzarrari zituen lumak; billostu edo larru-gorritu bear zala; ez zegitela Saguzarrak iñoiz argitara irten. Ala oi dabiltza ezerta-
  
  rako gauza ez dirala, ta iñork ekusi nai ez dituela.
  Ipui onek dio:
  Bere odoleko, ta adiskiden Saltzallea
  Dala bere buru galtzallea.
  
  IPUI 28
  
  Aizeria ta Otsoa
  Otsoak eizan zebillela, bete zuen bere lur
  uspe, edo leizea arikiz, erbikiz, ta aunzkiz, ta
  bazedukan zer jan egun askotan. Usaira urreratu
  zitzaion Aizeria leiza aurrera, ta kanpotik, edo
  sarreratik diotsa Otsoari:
  —Nere Jaun prestua, egun asko da alkar
  ekusi ez degula. Argatik natorkizu gaur egitera
  ekustamen edo bisitatxo bat. Bestetik nere sabeleko utstasunak, egun askotako jan ezak, naduka aginte gabe. Uste det errukituko zerala nizaz.
  Badezu or zer eman zure kalte ezagutu gabe.
  Igarri zion Otsoak zer zerabillen Aizeriak, ta
  diotsa barrunbetik:
  —Asko jakin gaiztoa, guziak ezagutzen aute.
  Ken adi ortik. Ez ator i nere onez. Atera nai nauk
  emandik, gero arrapatzeko ixillik nere janariak.
  Billa ezak alper zital orrek. Nai dek iñoren maian
  jarri, galanki bazkaldu, ta bearrik egin ez?
  Aizeriak irten zuen buruz bera, ta erneguz; ta
  dio:
  
  —Otso zeken ta prestueza, gogoango didak
  niri, zer jan ematea, ukatua.
  Joan zan basoan ardiak zaitzen zegoan mutill
  bategana, ta esaten dio:
  —Arzaia, ze sari edo aloger emango didazu,
  agertzen badizut non dagoan ezkutaturik Otso
  zure etsai andia? Arrapatu edo illko dezu txit
  erraz.
  Diotsa Mutillak Aizeriari:
  —Sari onak emango dizkitzut ori egiten badezu.
  —Atoz bada nerekin —esan zion Aizeriak, ta
  eraman zuen Otsoaren leizara. Sartu zion
  Arzaiak Burni zorrotz bat saietsen artean, ta
  larga zuen illik. Ikusi zuenean Aizeriak illik Otsa,
  diotsa Arzaiari:
  —Ez det orain zure alogerik bear.
  Sartu zan leizan, ta Otso illaren aldamenean
  ase zan arikiz, ta ardikiz, ta igaro zituen egun
  asko bazkari, ta apari ederrak egiten.
  Otsoaren ondasunak ez ziran betiko. Aizeriak
  irten zuen Ollo billa, ta erori zan ipiñi zioten lakio
  edo tranpa batean. Katigu zegoala, gogoratu
  zitzaion Otsoarekin egin zuena, ta esaten zuen.
  
  —Gaitz egin nion Otsoari, ta argatik datorkit
  neroni ere eriotzako bidea.
  Ipui onek erakasten dioe gizonai, ez iñoiz
  pozik artzeko iñoren gaitzaz; geretzat nai deguna, nai izan bear dioguela besteai; ez degula
  damurik artu bear lagunaren ondo izateaz.
  Gorroto izan bear diogula zekentasunari, zeñek
  ekarri zion Otsoari bere galtzapena.
  Ez egin iñori kalterik
  Ez artarako eman biderik.
  Gizon prestu, ta esku zabalekoa
  Izango da guzien gogokoa.
  
  IPUI 29
  
  Basauntza ta Eizaria
  Iturri batean edaten zegoala Basauntza,
  ekusi zuen urean bere adarraren keriza. Asi zan
  arrotasunez esaten:
  —Nor ni bezein ederrik? Nork iduki buruan
  nik daukadan bezelako apaingarririk?
  Begiratu zan gero oñetara, ta ekusi zituenean
  berna ain me, argal ta mamigabeak, erori
  zitzaizkon biotzeko egoak. Onela zegoala txit
  larri, enzun zituen Txakur zaukaka, ta burua
  goraturik, dakus Eizari bat zetorrela Txakurren
  ondoren. Baña nola oñak zituen txit ariñak, iges
  egin zioen erraz, ta sartu zan Baso txarakatu
  batera. Emen zan estua. Katigatu zitzaion bere
  adarra txarakako otatza, ta larretan, ta egin alak
  eginda, ezin askatu zuen, ta gelditu zan gatigu.
  Txakurrak jarraitzen zioten bere oñatzetatik, ta
  Eizariak ere bai Txakurrai. Ekusi zanean eriotzako ortzetan, esan omen zuen:
  —Ai ai! adar au da nere galgarria; bestela
  nere oñakin erraz gordeko nuke burua. Nik uste
  
  nuen mesede andi bat nedukala adar apaingarri
  onetan, ta madarikatzen nituen nere oiñ me ta
  argalak. Orain ezagutzen det nere kaltean, oñak
  ditudala nere gordegarriak, ta adarra nere galgarria.
  Onetan zegoala, eldu ziran Txakurrak, ta
  Eizaria, ta arrapatu zuten.
  Ipui onek erakasten du, ez dutela gizonak
  aldi askotan ezagutzen zer dan ona ta zer txarra
  berentzat. Ontzat dauzkatenak, izan oi dirala
  kaltegarrienak. Edertasun, ta apaingarriak iduki
  oi dira ontzat; ta askorentzat, Basauntzarentzat
  bezela, izan oi dira kaltegarriak. Aberatsak uste
  du dala zorionekoa diru askoren jabe dalako.
  Baña lapurrak billatu dituzte sarri beren etxeetan eriotza emanaz, ta nekazariaren etxean ez
  dute oñik ipiñiko.
  Itxurapen utsaz ez zaiteala arrotu
  Okerra zuzentzat ez dagizun artu.
  
  IPUI 30
  
  Aizeria, Ollarra ta Txakurrak
  Goseak estutzen zuen aldi baten, eldu zan
  Aizeria burua lurraren kontra zerabillela Ollarrarekin Olloak zebiltzan toki batera. Ollarrak igarri
  zion Aizeriaren etorrerari; asi zan karkarasa
  estuekin Olloak biltzen, ta igaroerazo zioen
  guziai arbola gañera bera aurrengo zala. Aizeria
  jarri zan arbolapean, ta esaten dio palaguz, ta itz
  labañakin Ollarrari.
  —Zer egiten dezu goi orietan zure Olloakin?
  Noren beldur zera? Nere? Ez nator ni zuen billa,
  zuei gaitz egiteko, ta bai lurreko berriak zuei
  emateko.
  —Ez dakit nik ezeren berririk —diotsa Ollarrak arbola gañetik.
  —Egin da bada —esan zion Aizeriak lurreko
  lau oñeko, ta egazti guzien artean betiko pakea.
  Emendikan aurrera ezin alkarri gaitzik egingo
  diogu. Jetsi zaite bada beera zeure lagun oriekin,
  ta pakearen izenean egingo degu alkarrekin bazkari eder bat.
  
  —Benaz benaz —diotsa Ollarrak— poz andi
  bat ematen didazu berri orrekin.
  Ta au esanda, jaso zuen burua ta luzatu
  iduna zerbait balekus bezela.
  —Zer dakutsu? —esaten dio Aizeriak.
  —Dakustaz —diotsa— Txakur bi datozela
  arinka ta saukaz, ta etorriko dira pakearen berri
  onak guri, ta zuri ekartzera. Ala bada, Txakurrekin, emendik jetsita, egingo degu guziok bazkari
  zuk diozuna.
  —Agur, agur —esaten dio Aizeriak— banoa ni
  emendik.
  Ollarrak arbolatik.
  —Eroa, nora zoaz? Zeren beldur zera pakeak
  egin badira? Txakurrak ere ezin gaitzik egingo
  dizute.
  —Ori ala da —dio Aizeriak— baña gerta liteke
  datozen Txakurrak bake berririk ez jakitea.
  Onekin iges egin zuen Txakurren zai egon
  gabe.
  Ipui onek dio, asko jakiñentzat badirala asko
  jakiñagoak; gezur batek agertzen duela beste
  gezur bat.
  Ez bada iñori gezurrik sartu,
  Gezurra ez dakizun agertu.
  
  IPUI 31
  
  Aita ta Seme gaiztoa
  Guraso batek zeukan Seme oker ta gaizki azi
  bat zeñek ematen ziozkan naigabe andiak, ta
  negar eragin oi zion txit sarri. Aldi askotan gelditzen zan gabaz kanpoan. Egiten bazion agiraka,
  largatzen zuen gogorragoak eranzunda, ta ezin
  bururik egin zuen berarekin. Seme gaizto onegatik morroi ta mirabeak ere eraman oi zituzten
  atsekabe asko. Oei esan zioen Etxeko Jaunak
  Ipui au.
  Nekazari batek zeukan Idisko gazte, mardo,
  ta ezi gabea. Ezi didin, uztartu zuen Idi ekandu
  batekin. Zekusanean Idiskoak lepoa uztarpean
  gatigu, ta ezin jaso zuela burua nai bezela, indarka ta ostikoka mankatzen zuen Idi uztarrian geldi
  zegoana. Nekazari, bien jabeak akullua arturik,
  ematen ziozkan galantak Idisko uzu ta ezi
  gabeari, ziotsala:
  —Ez zaitut nik uztartu burdia erabilli, ta soroan lurra aratzeko, ta bai bakarrik ezitzeko zure
  lepo gogorra.
  
  Onela geldika akulluaren bidez ezi zuen, ta
  gero uztarria erakutsita beste gabe, etorri oi zan
  Idiskotxoa burua makurtzera.
  Ipui onek esan nai du, gaztetatik uztartu, edo
  ezi bear dirala umeak lepo biguña daukaten
  artean. Ekarri bear dirala onez, ta gaitzez esanak
  egitera, gurasoai lotsa gordetzera, etxeari begiratzera. Au ez egiña gatik mugonez, ta gaztetxotan, lepoa gogortzen dala, ta gerora ezin ekarri
  dirala eskura; gogortzen dirala gurasoen kontra;
  irtetzen dutela lotsa galdukoak, bizitza txarrekoak, ta atsakabe asko emateko. Au ezagutu zuen,
  baña berandu len aitatu degun Aitak.
  Daramana gaztetatik uztarria
  Izango da ume ondo azia.
  Gelditzen bazaio idun gogorra,
  Berandu etorriko da zigorra.
  
  IPUI 32
  
  Eskua, Oñak ta Sabela
  Eskuak, ta oñak alkar arturik ekin zioen sabelari, esanaz:
  —O lagun gaiztoa! Gure bear ta nekeakin
  daramazkitzu egun gozatsuak; asetzen zera jan
  ta edanaz gure irabaziak. Oñakin goaz sorora;
  esku ta oñakin laiatzen da; mastiak ardorik
  emango badute, ezin dute eskuen neke andi
  gabe. Aldi askotan beso guztiak arikatu bear
  dute. Zenbat bider oñez bide luzeak egin bear
  dira zerbait irabazteko? Zuk, o sabel gaiztoa!
  daramazkitzu zere barrunbera gure neke, ta
  izerdi guzien irabaziak, ogia, ardoa, ta zer ez?
  Eta asetzen ote zera beti gure irabazi al guziakin? Guretzat ez dago nekea baizik. Ez degu ezer
  jaten. Ala bada ikasi bear dezu beargintzaren bat
  zer jan izaiteko; erabaki degu guk, ez bearrik
  egitea zuretzat.
  Eranzun zioen sabelak:
  —Ez arren orrelako asmo txarrik artu. Ez
  dakizute nik ezin ezer irabazi dezakedala? Ze
  
  beargintza ikasiko det? Asko zor dizuet, egia da;
  egiten dezute bearra neretzat; ordea zuek partil
  izan oi zerate. nere barrunbera datorrena, ez da
  guzia bertan gelditzen, neretzat bear dedana
  gorde, alper dana bota, ta zuek gana igarotzen
  da bizi ta sendakaia. Nik jaten ez badet, nola
  zuek bizi? Nola bear egin? Alkarri bear diogu
  lagundu; bada etxe batekoak gera.
  Diotsate eskuak ta oñak:
  —Askojakiña, asmatzalle, ta berritxua zera
  guri zoraerazotzeko. Gezurra diozu ez gera gu
  zure bear, ta ez dizugu lagunduko.
  Larga zuten sabela egun batzuetan janik, ta
  edanik eman gabe, ill zitzaion barruko berotasuna, leortu ta ugartu miñgaña egarriz. Sabelaren
  jan ezaz argaldu, ta indar gabetu ziran esku ta
  oñak. Ezagutu zuten oek nondik zetorken kalte
  ura. Ematen dioe jaten ta edaten sabelari; baña
  berandu zetorren sendagarria; ill zan sabela ta ill
  ere ziran esku ta oñak.
  Ipui onek esan nai du, ez dala bakoitza guzia
  beretzat, edozein gizonek bear dituela lagungarriak senide, adiskide, ta ongillen artean. Errege
  bat ez dala izango Errege, bere menekoak lagun-
  
  tzen ezpadioe. Etxe, soro, ta baso asko dauzkan
  andikirik aberatsenak, burua galdu ez badu,
  aitortuko du, alperrak dirala alako ondasunak
  nekatzen ezpada beargiña; ez duela ez errenta,
  ez gari, ta ez ikatzik izango nekazariaren eskubear gabe. Eskuak, oñak ta sabelak alkarri
  lagundu bear dioen bezela, ala gizon batzuek
  besteai, galduko ez badira. Ezaguera onek ekarriko gaitu alkar maite izatera, beragokoai ez
  erakustera gogortasunik. Baledukate au gogoan
  Nagusi, ta Etxe-jaunak, oniritzi, ta maitetasun
  geiago ekusiko litzako beren serbitzari, ta Errenteroen alderonz, zeintzuen neke, ta bearegiñez
  dauden anbeste era ta jauntasunean. Orregatik
  Bat beretzat ez da asko;
  Laguntasuna du bearko.
  
  IPUI 33
  
  Gizona eta Astoa
  Gizon batek zerbait irabazi nairik, ezarri ziozkan bere Astoari bizkarrera perz, edo lapikoz
  beterikako otarra bi, ta nai zion ariñ eragin anbat
  lasterren eldutzeko Feria andi bat zegoan Errira.
  Asto gaixoari ematen ziozkan makillada gogorrak, al zuen baño ariñago eragiteko. Baña geroago, ta laburragoa zan Astoaren ebillera edo
  pausoa. Gitxi jan, pisu andia, makilladak ugari,
  larga zuten aginte, edo adore gabe. Onela estutu zan, ta esan omen zuen buru-andikoak:
  —Ai illik banengo! edolarik bukatuko lirake
  nere nai gabeak.
  Alako batean erori zan illik, ta erorteaz ausi
  ziraden perz, edo lapiko asko. Astojabea asi zan
  biraoka, ta kolpetzen Abere illik zegoana. Ekusirik anbeste kalte, Astoa illda, ta lurrezko onziak
  apurtuta:
  —Zer egingo det? —dio—. Kenduko diot
  larrua Astoari; egingo ditut arrazkoak.
  
  Nekatu zan orretarako miatzen ta moldatzen
  larrua. Gizonak izan zituen kalteak, ta Astoak
  illda ere larrua eman bearra; ark, bere zekentasun, ta errukirik ezaz, onek eriotzari biraoz dei
  egin ziolako.
  Ipui onek erakasten dioe batzuei, ez geiegi
  irabazi nai izatea; ez, mendeko ta morroi mirabeai neke larregi, edo gogorregiak aztuerazotzea; ta beste batzuei, ez dei egitea eriotzari
  erneguz. Eriotza txarrarekin ez dira bukatzen
  atsekabe guziak. Kristau batek begiratu bear dio
  beldur onez eriotzari. Etorkizunak erakarri bear
  gaitu ez ernegatzera atsakaben artean, ta artzera pakez lurreko nai ez, ta pena garriak.
  Eriotzari erneguz deitzea,
  Ez da naigabea kentzea.
  Gabiltza geiegiaren billa?
  Izango gera gere kaltegilla.
  
  IPUI 34
  
  Aizeria ta Matsak
  Eldu zan Aizeria mats-landara azi bat orman
  itxatsita zegoan Etxe baten ondora.
  Ekusi zituenean mordo ederki elduak, etorri
  zitzaion jateko gogo bizia. Abiatu zan alde guzietatik aztertzen, nondikan igo al zezakean mordoak zeuden tokiraño. Ez zuen igobide onik arkitu.
  Dio:
  —Igoko det landaratik.
  Ordea, nola matsaren adartxo, ta aienak
  ziran argal, indar, edo sendotasun gabeak, zerbait igo zuenean, erori zan lurrera. Ernegatu
  bear zuen mordo ederrak ekusi, ta ezin arrapatuaz. Aitortu nai ez zuen bere ezin artua ta dio
  estalgarritzat:
  —Mordo oek ez dira oraindikan ondo eldu,
  gaitz egingo liket jango banitu, ta ala obe det ez
  jatea.
  
  Ipui onek adierazoten du, zurtasun, ta asko
  jakiña izatea dala, noizbait ez dakigulakoa egitea. Orregatikan,
  Ondo da noizbait nai eza erakustea,
  Ta jakinda, ez jakiñarena egitea.
  
  IPUI 35
  
  Ogi-gaztaia ta Sagua
  Ogi-gaztaia zar batek ezin artu zituen Saguak
  oñak astunak zeuzkalako, ta asmatu zuen sartzea iriña zegoan Arrazko batean, ta irten zuen
  zuriz janzirik. Jarri zan toki illunean, bestela ezinda, asmo gaiztoz saguak arrapatzeko. Eldu zan
  toki artara sagu gaitz gabeko bat, ta begitandurik, gauza zuria ekusita, janariren bat zala, erori
  zan bere etsaiaren atzaparretan. Ala eldu ziran
  beste sagutxo bi, ta gertatu zitzaien beste
  anbeste. Eldu zan Arratoi zar, asko jakiñ, ta beti
  zebillena ondo bazter ta gauzai begiratzen, erori
  ez zidin lakioren batean. Zuritasuna ekusita ez
  zan ero erorik iru sagutxoak bezela geiegi urreratu. Igarri zion irin utsa ez zala; bazebillela
  gauza biziren bat, illaren itxurapean. Diotsa:
  —O sagu arrapatzalle arnasea ito nai dezuna,
  ta soñoko zuriz estalirik zaudena! Asmo oriek on
  ta egokiak dira sagu gazte, ta gutxi jakiñak arrapatzeko uste uste gabean; ez ordea ni bezelako
  soldadu zar, zure ta zu bezelakoen asmoak ondo
  
  ikasirik dauzkenak atzaparretara eramateko.
  Askotakoa egin bazaituzte zeure urte askoak, bai
  ni ere jakiteko non zer dagoan.
  Ipui onek dio, indarrik ez duten askok beren
  buruak gordetzeko, badituztela zurtasun, ta
  argia, desegiteko etsaien sendotasun, eta asmoak.
  Belar artean dago Sugea,
  Ez bada izan arduragabea.
  
  IPUI 36
  
  Itzaia ta Otsoa
  Gizon bat zebillen basoko larrean Idiak zaitzen, ta urbildu zitzaion itoka Otsoa. Diotsa ark
  oni:
  —O Otso salobrea! Zerk zakarzki ona ain estu
  ta larri?
  —Ez dakutsu —eranzuten dio Otsoak— nola
  datorren Eizaria nere billa? Ez arren ni salatu, ez
  esan zein bide artu dedan.
  —Zoaz beldur gabe —diotza Izaiak— ez diot
  txist bat aterako, ta erakutsiko diot okerreko
  bidea.
  Andikan laster eldu zan Eizaria, ta galdetu
  zion Itzaiari, nora zan Otsoa, zein bide artu zuen.
  Au zegoan urtxoan sasipe batean ezkutaturik, ta
  ikaraz. Itzai asko jakiñak eskuz ta aoz erakusten
  dio bide okerrekoa; baña begien kiñuz zuzen, ta
  Otsoa zegoana. Eizariak ez zioen igarri begien
  kiñuai, ta esku ta aoz erakutsi zion bideari jarraitu, ta okertu zan. Irten zuen sasipetik Otsoak, ta
  diotsa, oni Itzaiak:
  
  —Esker andiak eman bear dizkidatzu gorde
  zaitudalako; itzekoa izan naiz.
  —Bai —eranzun zion Otsoak— eskerrak zure
  ezpañai, ta zure eskuai; baña madarikatua izan
  didilla zure begi gaizto kiñularia.
  Ipui ederra itz labañ ta samurrekin biotz
  dollor ta tolesturaz betea dutenentzat, ta ezagu
  eraziteko zenbat kalte egin dezaketen. Auan bat,
  biotzean beste bat, da gizon malmutz, ta okerren natua. Argatik,
  Askok dituzte itz eztitsuak,
  Ta biotzez, asmo beazunduak.
  
  IPUI 37
  
  Otsoa ta atxurlaria
  Otso bat erori zan lakio batean, ta ekusi
  zuten gatigu zegoala Atxurlari batzuek. Urbildu
  zitzaizkon, ta an zan ekustea, bazuek agakadak
  ematen, beste batzuek ista ta farra egiten. Esan
  zioen beren arteko batek:
  —Gizonak, zertako da gaitz egitea gaitzik egiten ez duenari?
  Atzeratu zituzten aga edo makillak, ta larga
  zioen gaitz egiteari; errukin ziran ogia jateko
  emateraño. Gaba eldu zanean, joan zan bakoitza
  bere etxera, uste izanik, illko zala Otsoa goizerako. Gau artan urratu zituen lokarriak, iges egin
  zuen, ta laster sendatu zan. Gogoan zerabillen,
  nola gaitz egin berak ere bere gaizkillai. Biurtu
  zan basorik soro ta landetara, ta aserrezko sua
  zeriola, ekin zioen arrapatu zituen Arzai ta Atxurlariai. Larga zituen batzuek illik, beste batzuek
  gaizki zauriturik. Sartu zitzaien beldurra, inguru
  artako errietakoai, ta erregutu zioen gaitzik ez
  egitea.
  
  —Ondo da —dio Otsoak— barkatuko dioet jo
  baño egin ez nautenai; idukiko ditut adiskidetzat
  nerekin errukitu, ta ogia eman zidatenak; baña
  gogoango didate bizitza kendu nairik ebilli ziranak.
  Ipui onek erakasten digu, biotz biguñeko, ta
  errukiorra izaten: Bada
  Edozeñi on egiozu
  Noizbait damuko ez dezu.
  
  IPUI 38
  
  Aragi-epallea ta Aria
  Ari asko zebiltzan larrean alkarrekin aldra,
  edo tegi bat eginda. Etorri zitzaien okelasaltzalle, edo erriko Aragi-epallea, ta eraman zuen Ari
  bat. Bere lagunak egon ziran geldi, txistik ere
  atera gabe, asko ezpalitza bezela anbesteren
  artetik bat eramatea. Ala bein banaan, egunoro
  eramaten zuela bat bakarra, gelditu zan lagun
  gabe Ari galant ta mardo bat. Etorri zan onen
  atzean ere, ta eskuak egozteko unean diotsa Ari
  onek:
  —O gure etsai odolgiroa! Eraman dituzu nere
  lagunak; ezkutatu dezu tegi guzia geldika gañibet gogorraren bidez bizitza kentzeko. Nerekin
  zoaz beste anbeste egitera. Gurea da erakeria.
  Alkar ondo artu bagendu, lenengo etorrerean
  guziok topeka ekin baginizu, gordeko giñan eriotzatik. Txoroak izan gera alkarri ez laguntzeaz.
  Orain bakarrik arrapatzen nauzu, ta ez naiz asko
  zuri arpegi emoteko.
  
  Ipui ederra ikasteko, nola alkar ondo artu
  bear duten erri, naiz etxe batekoak. Ari me bat
  erraz etetzen da; ez alkarrekin soka lodi bat egiten bada. Au ondo aituko balitza, banatuko ezpalira gure borondateak, ez lirake ekusiko anbeste
  errierta, ezin ikusi, ta auzi: Bada
  Arriskuari aurrez begiak ezarri
  Kalte andiak ez ditezen etorri.
  
  IPUI 39
  
  Txori-artzallea ta Txoriak
  Udako egunetan zeudela Txoriak kerizpean
  alzutena jaten, ekusi zuten begi gaiztoko Txoriartzalle bat, nola prestatzen zebillen kañabera,
  ta zakuan zekartzen sareak. Txori gaixoak uste
  izan zuten gizon ura zala beren ongillaren bat, ta
  beren errukiz malkoak zeriozkala begietatik.
  Beren artean zorionez zeukaten txori pizkor,
  asko jakin, ta begiratu bat, zeñek ezagutzen
  zituen gizonaren asmo galgarriak, ta diotsate:
  —nere lagun maiteak, ez dabil gure onean
  piztadun sare ipinitzalle ori; negarra ta errukia
  baño urrago du farra gu gakusazalko. Dauzkan
  sareak, dira gu barrunbean arrapatzeko; ta bere
  lepo-zakua, edo brur-jakea, gu gordetzeko. Sinis
  nazazute. Nai baditugu buruak gorde, iges egin
  bear degu bereala, ta orretarako egoak ekin
  gora igo, nagitasunari lekurik eman gabe. Bestela eroriko gera bere sare asmo gaiztoz zabalduan. Antziñatik dakizkit onelakoen asmoak;
  
  bein baño geiagotan arkitu naiz berak arrapatzeko irriskuan.
  Sinistu zituzten Txori asko-ekusiaren esanak;
  igo zuten landatik gora, egaaturik; larga zuten
  Txori-artzallea aoa zabalik bere sare ta burujakearekin, iges egin ziotelako atsekabeaz.
  Ikasi bear degu Ipui onekin, artu bear dirala
  ondo nai digutenen, ta jakitunen itz edo esan
  zuzengarriak. Ez jakiñak asko galdu ditu, ta
  gorde ere bai burua galtzetik; norbaitek erakutsi
  dioelako erorgarri, edo irriskua: Bada
  Lagun jakitunari jarraitu,
  Bere itz onak pozik artu.
  
  IPUI 40
  
  Gizon egia zalea,
  Gezurtia ta Tximoa
  Gizon bik irten zuten alkarrekin lurra, ta
  erriak ekustera; bata zan egia zalea, ta bestea
  gezurti utsa. Zebiltzan zebiltzan eldu ziran Tximoak zeuden baso batera. Tximo nagusi, edo
  besten buru bezela zanak, esan zioen beste
  Tximo mendekoai.
  —Ara non dakustazan gizon bi; zoazte, ta
  esan egiozute, datozela nere aurrera.
  Egin zuten mandatua Tximo batzuek, ta eraman zituzten gizon aiek Tximo nagusiaren aurrera. Eldu orduko oek, exeri zan bera aulki eder
  batean; ipiñi zituen albo bietatik beste Tximo
  guziak, ematen ziola bakoitzari zegokion tokia.
  Galdetu zion Tximo nagusiak gizon bi aietatik
  batari, ta au zan gezurtia:
  —Zer diote nigatik gizonak?
  Eranzun zion:
  —Deritzat, zu zerala Errege andi bat, zure
  inguru ta aldamenetan daudenok dirala, batzuek
  
  Jauna andiak, ta besteak Soldau agintarien artekoak.
  Gezurra bazerion ere, jaso zuelako itz labañekin Erregetzeraño, Erregeren izena aitu nai zuen
  Tximo nagusia, diotsa:
  —Esan dezulako egia, emango zatzu sari
  eder bat.
  Arro arrorik gelditu zan Tximo nagusia gezurrezko andikeriarekin; ta galdetu zion egia zalea
  zan gizon bigarrenari:
  —Eta zuk zer diozu?
  Zion onek bere artean:
  —Gezurra esan duenari ematen badioe emen
  alako saria, nolakoa emango ez zaio egia esaten
  duenari?
  Eranzun zion bada:
  —Zu, ta emen zauden guziok zerate Tximo
  batzuek, ta besterik ez.
  Aserratu zitzaion Erregeren izena enzun nai
  zuen Tximo nagusiari, ta diotsa:
  —Zer? zatoz ona nor geran agertzera? Ez
  eman niri Erregetasuna, ta oei andikiena? Tximo
  utstzat eman? Ill bear dezu, itz egin ez dezulako
  nere gogora.
  
  Ala ill zuten egia esan zuena, ta saristatu
  gezurti andia.
  Ipui onek salatzen ditu lurreko asko. Gezurti,
  itz labañ zaleak, biotz tolestua dutenak, igo oi
  dute sarri leku goietara, agindupetik agintari
  izaitera; ta egia zaleak, gezur gorrotokoak, biotz
  garbikoak, jo oi dute goitik bera, ta asko alditan
  gezurra da saristatua, ta egia zapaldua. Baña
  Gorde zaite itz labañetatik,
  Ta alde egizu gezurtietatik.
  
  IPUI 41
  
  Astoa ta Leoia
  Asto batek basoan zebillela, topatu zuen
  Leoia, ta diotsa oni:
  —Igo bear degu mendi gañera, ta erakutsiko
  dizut, nola asko ta asko nere beldur diran.
  —Goazen bada —esaten dio Leoiak farra
  eginda.
  Igo zutenean, asi zan Astoa arrantza sendoak
  egiten.
  Soñu au enzun zutenen Baso artan zeuden
  Erbi, ta Kuiak irten zuten sasipetatik, ta artu
  zuten igesa. Diotsa orduan Astoak Leoiari:
  —Ez dakustsu nola nere beldurrak atera
  dituen iges egiteko?
  Eranzun zion Leoiak;
  —Asto Jauna, Erbi ta Kuiai igesa artu erazotzeko asko ta geiegi da Txakurtxo baten zauka.
  Ez zaite bada orrenbesteraño arrotu. Egingo
  banu nik emen orroa bat, ekusiko zenduke, nola
  ikararen ikaraz iges egingo lukeen Zezenak,
  Basaurdeak, Otsoak, Artzak, Katamotzak, Man-
  
  doak, ta: nork ez? Zein gutxi beldurtu nauzun ni!
  Zera bada Asto buru andiko, ta belar luzedun bat
  baño geiago?
  Ipui onek esan nai du, farragarria dala askoren arrotasuna, ezer egin ezin, ta gauza askotakotzat berenn buruak saldu nai dituztela. Bada
  Izan gabe, burua andiriztea,
  Da Asto arranzaria izaitea.
  
  IPUI 42
  
  Arranoa ta beste Egaztiak
  Arrano asko jakin batek neke gabe janaria
  billatzea gatik, asmatu ta zabaldu zuen bere
  jaiotzegunean eman nai zioela mai, edo bazkari
  eder bat beste Egaztiai. Eldu ziran bera baño
  Egazti txikiago batzuek Arrano prestu onen etxera; ta barrunbean zeuzkala, itxi zituen ate, ta
  irten bide guziak. Ill zituen banaka, ta berekin
  egin ere bai egun askotan bazkari ederrak.
  Ipui onek dio, Gizon andi, ta aberats batzuen
  bazkari emate, ta beste palagagarriak, dakartela gezur, ta asmo gaiztoa nekazarien kaltean. Au
  ekusten da bide txarreko irabazi naietan. Eskeñiko diozke aurrez diruak, erruki balituzte bezela;
  eman ere bai epean gari ta artoak. Au da Arranoaren bazkari eskeñtzea. Baña beren bizkarretik
  gizenduko dira, eskatuko diozkelako emanak
  baño geiagoak. Laster egingo dira nekazarien
  gari ta artoen jabe. Aberastu dira berak, oek
  argalduaz, koipe guzia jan dioelako. Ala bada
  Erri askotan dira Arrano gizenduak,
  Ta nekazari gaixo, berak argalduak.
  
  IPUI 43
  
  Leoia ta Aizeria
  Gizenduta zegoan leoi batek, siniserazo nai
  zuen eririk zegoala, ta erakarten zituen bera
  ekustera beste Abere ta Lauoñekoak, zalako
  guzien buru, edo Erregea. Ordea eltzea ta irenstea guzia bat zan. Eldu zan leiza atarira asko
  jakiña zan Aizeri bat. Diotsa oni Leoiak bere
  etzuntegi, edo oetik:
  —Atoz aurrera.
  —Ez ni —eranzun zion Aizeriak—. Dakustaz
  sartzen diradenan oñatzak, ez ordea irtetzen
  dutenenak.
  Ala gorde zuen burua asko jakiñez, ta begiratua izanaz.
  Ipui onek erakasten du, besteen kalte, irrisku,
  ta gaitzetatik ikasi bear degula gere gordebidea.
  Orragatikan
  Besteen gaitzetan ipiñi begiak,
  Ta ekusi nondik diran etorriak.
  
  IPUI 44
  
  Otso ta Asto gaixotua
  Jakiñik Otsoak gaixo, edo eririk zegoala
  Astoa, joan zitzaion ekustera sendatzeko estalgarriaz. Ikutzen zion an ta emen, ta diotsa:
  —Non dezu miñ? Non dago zure gaitza?
  Eranzun zion Astoak bere Mediku, edo Sendagille ederrari:
  —Zuk ikutzen didazun leku guzietan daukat
  miñik andiena. Orretan dago nere gaitza, edo
  kaltea; ta eskerrak emango dizkitzut pakean
  bazaude. Zu bezelako Sendagillak dira gaitza
  irasteko obeak.
  Ipui onek dio, gizon gaiztoak saldu nai dutenean on egiña itz ederrakin, orduan ari dirala
  geien gaitz egiten. Bada
  Ez sinistu gizon gaiztoari
  Gezurra dariolako alakoari.
  
  IPUI 45
  
  Txindurria ta Txirriskia
  Neguko egunean Txindurriak ateratzen
  zituen gari ale lurpean gordeak eguzkira, barunbean geiegi ezkoturik usteldu ez zitezen. Ikusi
  zuen onetan Txirriska soñulariak, ta eskatu zion
  zer jan. Diotsa Txindurriak:
  —Nere laztana, zer egin dezu udan negurako
  jangarria bildu gabe? Ez dakizu nola ni nekatzen
  naizan mugonez gero goserik ez idukitzeko?
  Alperra izanda, nai dezu iñoren bizkarretik bizi?
  Eranzun zion Txirriskiak:
  —Ez nuen udan astirik izan bear egiteko, ebilli nintzalako erririk erri, bazterrik bazter soñua
  jotzen.
  —Ederki —esaten dio Txindurriak— soñuarekin uda zabala olgantzan igaro badezu, igaro
  egizu negua dantzatzen. Ala berotuko zera; ala
  kenduko dezu gosea.
  Zeinbat artzen ote ditu Ipui onek? eta zein
  ederki erakasten digun Txindurriak iges egiten
  
  alperreri! Gosea ill nai dute askok iñoren bizkarretik. Iduki ere bai zer jan nekatu gabe. Argatik
  Alperrak izango du gosea,
  Ta soroa zalga txarrez betea.
  
  IPUI 46
  
  Pagoa ta Kañaberea
  Baso batean zeuden alkarren ondoan Pagoa,
  ta Kañaberea. Etorri zitzaien egoi aize zatar ta
  sendoa, ta Pagoak ez zuen beratu ta makurtu
  nai, ta bai arpegi eman, ta jarki aize gogorrari,
  esan ez zidin bera baño sendoagoa zala aizea.
  Berriz Kañaberea makurtzen, ta obentzen
  zitzaion, ta zerabillen aizeak bein batera, bein
  bestera, sendo egon ezinik. Diotsa Pagoak:
  —O Kañabera argal, miazti, ikarakorra! Zergatik zabiltza zabuka ordi baten gisan, sendo
  egon ezinda? Ez dakutsu nola ni sendoago naizan aize guziak baño? Emen ausitzen dira beren
  aserreak, niri zaburik eragin gabe. Arpegi ematen dioet, ta ezin dute ezer nirekin.
  Eranzun zion Kañabereak:
  —Ezagutzen det nik nere argaltasuna; ez naiz
  ni zu bezein sendoa; ez det erakutsi nai ez dedanik.
  Alako batean dator aize olatu ain portitz ta
  gogaitkarria, non da ausi zuen gerri gerritik gure
  
  Pagotzarra, ta jo zuen bera, oñean gelditzen zala
  Kañabera giratzallea. Lurrean zetzala Pagoa
  egoi-aizeak garaiturik, diotsa Kañabera zutik
  zegoanak.
  —O Pago luze, lodi ta mardoa! Nora dira zure
  
You have read 1 text from Basque literature.