Igandea edo Jaunaren eguna - 5
Untzitxoa haizeak hegaldaka zeramalarik,
gure hirur Jaunek bazuten elkharrekin zer erran.
Aro eder horrek phizten zeraukoten bihotza eta
zalhutzen mihia. Huna hekien solasetarik zerbait.
Kapitainak: —Jaun Apheza, zer diozu denbora
huntaz? Othe daiteke gure begiek dakusaten
ikhusgarri hau baino xoragarriagorik? Eta nola ez
orhoit gure Jainkoaz horrelako gauza ederrak
mirestearekin? Goraki erran dezaket Mariñelak
itsasoan Jainkoa kasik bekhoz-bekho ikhusten
eta hunkitzen duela.
Jaun Aphezak: —Bai, hola da, alde guziz egia
diozu, bainan Mariñelaz bezain ongi laborariaz
ere eta gogo zuzeneko gizon guziez gauza bera
erran dezakegu.
Ezen nor nahik zerurat altxa dezazke begiak
eta ikhus iguzkia, ilhargia, hanbat mila izar, gaineko eremu eder eta zabalaren hedaduran hain
arrimu xoragarrian ezarriak. Beren itzuliak hain
xuxen egiten dituzte; eguna eta gaua, uda eta
negua bere denboretan, behinere huts egin
gabe, ekhartzen derauzkigute!
Nork bada, Jainkoak baizen, ezarri ditu eta
daduzka arrimu eder hortan? Nork darabiltza
hain xuxen beren itzulietan? Ezen ikhusia da
horrelako arrimu ederrak norbait nahi duela egilerik, aphaintzalerik, eta mendez mende iraunarazlerik. Eta berriz ere, nor daike hura, Jainkoa
baizen?
Horren gatik zioen Dabidek: Zeruek derrate
Jainkoaren ospea, eta oltzeak diotza haren eskutikako lanak.
Hola behar ginduke bethi gauza eginetarik
hekien egileraino igan. Gainerakoan, kanporat
ilkhi gabe ere, Jainkoa geroni baithan kausituko
dugu. Badugu ezen arima, badugu gorphutza;
nork uste duzu elkharri iratxiki dituela bi gauza
horiek —beren baithan arras desberdinak—, hain
hertsiki non, gorphutza ongi denean arima boz,
eta gorphutza gaizkitzen denean arima ere
ethentzen bezala baita? Berriz, gorphutzean
baditugu begiak ikhusteko, beharriak aditzeko,
mihia mintzatzeko, eskuak eta besoak lanean
aritzeko, eta bertze hanbat indar eta gai biziko
beharrentzat... Uste duzu gizonek eginak direla
horiek? Ez, ez; Jainkoak bakharrik egin ditu, eta
hari bakharrik zor deraukogu esker eta maitagune.
Hortik, Jaun kapitaina, zure erranari nere
ihardestea: Bai, mariñelak bezain ongi laborariak
ere eta nor-nahik, ala bere baithan ala inguruko
gauzetan, Jainko handia ikhus eta hunki bezala
dezake.
Mariñelak: —Nolaz daiteke bada Jainkorik ez
dela aiphatzerat ere atrebitzen direnak?
Kapitainak: —Ai Ganix, nik bezala ikhusi bazinitu munduko bazter eta zokho beltzak, bazinakike bai zertako duten Jainkoa ukhatzen. Ukhatzaile horiek badakite gezurrez mintzo direla, eta
ez dute nahi argitu, eta denborarekin are gehiago borthitzen dire beren gezurretan. Gure arbasoen errana gerthatzen zaie:
Bere nahiz eri denari
Nork emanen dio osagarri?
Jainkoak begira behin jaidura tzarreri esku
hartzerat uztetik; ezen hetarik ilkhi lanho beltzak
adimendua bera goibelduko eta itsutuko du. Eta
horra zer gerthatzen zaien Jainkorik ez dela
erraiten duteneri. Egundainotik nabaritu izan da,
Jainkorik ez delako ausartzia hortarat erori eta
atrebitu direnak, bihotz galdu eta bethi kasik
bekhatu ahalkagarrieneri saldu batzu izan direla.
Alabainan badakusate, Jainkorik balinbada,
hekien etsaia behar dela izan, bizi diren urratsetan bizi direno. Nahi lukete beraz ezbalitz Jainkorik; eta nahi horrek dakharzke Jainkorik ez dela
erraterat.
Jaun Aphezak: —Bainan, Jaunak, zer zauzue
gure solasez? ez othe gare deskantsatzera abiatuak itsasoari gora eta ez prediku entzutera?
Meza-Bezperetan ginen hirurak, ez othe dugu
Igande hunentzat eginik aski? Hots beraz bertze
solas arhinago zerbait!...
Jaun Kapitainak: —Ez dakit baduguntz Igandearentzat eginik aski, bainan gure Katexima
zaharrak Meza-Bezperetarik bertze zerbait ere
nahi zuen. Huna zer dioen hitzez-hitz:
«Igandetan bat bedera hari bedi zonbait liburu debozionezkoren irakurtzen, edo kateximaren
irakhasten bere haurrei eta sehiei, edo bere
anaiei eta arrebei, edo aizpei».
Eta beraz, Meza-Bezperak entzunagatik, gure
solas Jainkozkoa luza dezagun eta garbi.
Hauxe zait eder, ni bezalako kapitain zahar
batek Jaun Aphez bati erraiten baiterauko jostetak utzirik solas Jainkozkoetan berma dadien!
Othoi barkhaturen derautazu. Nere haur-denboran gure Ama gaixoak ezginituen Igandearekin
behinere afariterat utziko non ez ginuen lehenik
anaia-arrebek elkharrekin Saindu baten bizia irakurtu.
Horrela zen lehenago Igande eguna atxikitzen. Ez xoilki Meza eta Bezperak, bainan oraino
arratsaldetan irakurtze onak, edo Sainduen
bizian, edo kateximan, edo Testament zahar eta
berrian.
Jaun Aphezak: —Zuk uste baino atsegin handiagoa egiten derautazu. Nere solas goraitiarrez
zuek akhit beldurretan nindagon.
Zure hastapeneko elheari nago beraz, Jaun
Kapitaina.
Ederki mintzatu zare. Apostolu handiak bezala egiten duzu, eta gorphutzeko begieri agertzen
diren gauzetarik indar hartzen du zure bihotzak,
orai ezin ikhusizko goratasunetarat altxatzeko.
Bainan bertze kreatura guziek baino ere
gehiago, itsaso eder hunek gaitu Jainkoaren
ganat altxatzen. Beha: — Itsasoa handia da,
zabala, mugarik gabea; eta zonbat nahi urrun
Mariñelak bere begiak heda ditzan, bethi urak
ditu ikhusten, bethi uhinak, bethi ezin asmatuzko eremu leihorgabe lotsagarriak. Horrelakoa da
Jainkoa ere, handia eta osoki izarigabea. Bai eta
itsasorik zabalenak gainditzen ditu, eta hedatzen da leihorraz haratago, eta zeruak ere ez
dire herrauts pikor bat baizen haren aldean, eta
mundu guzia bere eskuko erhietan darabila. Hortakotz zioen Moysek: Jakin zazue beraz eta gogoan har, Jainko bezala, Jauna aurkhitzen dela
zeru-gainean eta lur-beherean. Eta Jobek: Zerua
baino goragoa da, ifernua baino barnagoa da,
haren hedadurak gainditzen ditu lurraren luzetasuna eta itsasoaren zabaltasuna. Berdin Dabid
erregeak: Norat ihes egin dezaket zure begietarik? zerura igaten banaiz, zu han zare; ifernura
jausten banaiz, orobat han zare; eta goizetik
nere hegalak hartzen baditut eta itsasoaz harat
joaiten, oraino ere zure eskuak hatzematen nau.
Bai, bai, itsaso eder hunek gure gogoa Jainkoaren ganat altxatzen du. Izpiritu-Sainduaren
beraren errana da: Jainkoa itsasoko uhinen gainean darabila: et graditur Deus super fluctus
maris.
Bai eta itsasoko leizetan barna jautsia dago
Jainko handi hori: numquid ingressus est profunda maris?. Jainkoak ditu ibilkatzen eta moldatzen
itsasoaren indarrak eta eztitzen haren uhin borthitzen oldarra: tu dominaris potestati maris,
motum autem fluctuum ejus tu mitigas. Horrela,
haizeri eta itsaso hasarretuari manatu zeraien
Jesusek, eta jabaldura gozo bat egin zen: Jesus
imperavit ventis et mari, et facta est tranquilitas
magna. Eta Jesus amultsu hori bera, leihorreko
bideetan bezala, itsasoaren bizkarrean ere urezur oinez zabilan: Jesus venit ad eos, ambulans
super mare.
Hortik, berriz ere diot Jainkoa osoki ederresgarri dela itsasoaren hedadura, barnatasun,
kalerna, gozo eta bertze goiti-behera guzietan:
mirabilis in altis Dominus; eta bortxaz ere mariñel bat behar dela bethi Jainkotier eta girixtino
on.
Mariñelak: —Ai Jaunak, zuek errexki mintzo
zarete. Aithortzen dut bai egiak direla zuen elhe
guziak eta Mariñelarentzat ez daitekeela itsasoan luzaz irauterik non ez duen bere bihotza Jainkoaren baithan bermatzen eta hazkartzen. Bainan itsasoak, zuek uste baino bihotzmin gehiago
emaiten derauku. Eta hemen mintzo naiz neronek jasan minez, mintzo naiz nere barne guzia
bethi zaurthurik dadukaten zorigaitz ezin ahantziez. Itsasoa ederra dela!... bai hala da; beha
ordean, beha leize beltz horri; nik hor baditut bi
seme, gazte-lorean irhetsiak, bethikotz galduak!...
Hitz horietan, Mariñel zaharraren begietarik
bi nigar handi jautsi ziren.
Kapitainak: —Bai, hala da, nere adiskide on
hunek itsasoan bi seme galdu izan ditu. Eta nolakoak! batek hogoi eta zortzi urthe, bertzeak
hogoi eta laur, biak berriki ezkonduak eta haur
gazte aingeru batzuez inguratuak, ai zer lastima
eta zer bihotzmina! Untzirat igan eta ilhabetea
gabe, Ternuako hegietan galduak zirela ethorri
zen berria. Eta geroztik haur gaixo hek, emazte
alhargun hek, Aita-Ama zahar gaizoek, oi zer
nigar ibaiak ez dituzte ixuri!
Nik ere orduan egin nuen nigar, eta huna non
diren nere nigarrak neurthitzetan neronek ezarriak; bihotzaren erditik atheraiak dire; zuek ere,
Jaunak, bihotzez entzun zaitzue.
Mariñelen emazteak,
Hainitzak senhar gabeak:
Bainan gure nigarrari,
Bedi Jesus gozagarri!
Elkhardanik urrunduak
Berriz biltzen tu Zeruak:
Zenbatez triste bizia,
Hanbatez eder saria!
Eta horrela gure gazteria guzia herritik norapait, urez-ur, itsasoa gaindi, urruntzen zaiku. Eta
nor dire etxerat itzultzen direnak? Ai! ez hainitz.
Ez duzu hemen ikhusten gu bezalako zahar ezindu batzuetarik baizen; gazteak, herriko loreak
eta bozkarioak, edo itsasoko bide leizetsuetan
dabiltza, edo itsaso beltz hunek oraikotz irhetsiak ditu.
Eta, borthitzago ere dena, zonbat aldiz ez
ditut neronek ur-hegi huntan ikhusi gure gazte
maiteak, beren itzuli handia itsasoan egin-eta,
untziarekin galtzen, hemen berean, gure begien
aitzinean, kasik gure besoetan.
Donibane, Ziburu, Hendaia, Hondarrabia,
Getharia, Bidarte, Miarritze, zonbat aldiz ez ditutzue zuen semeak harroka gaitz haukietan beren
untziarekin lehertzen ikhusi?
Ai etxe guti duzue zuen eremuetan haur bat
edo bertze hemen galdu ez duenik.
Itsasoan ikhus zazu
Untzi diruz bethea;
Orai artean egin du
Bai ausarki bidea;
Uhinak dire aphaltzen
Haren ingurunetan,
Haizeak ditu hanpatzen
Haren belak lorietan.
Hurbildua da porturat,
Aberats eta eder;
Horra non dohan sartzerat
Zalhurik eta laster.
Beha! biltzen ari ditu
Hagetako oihalak:
Hala xoriak hesten tu
Lokhartzean hegalak.
Bainan kolpez altxatzen da
Furian zirimola,
Untzia kostara doha
Bazterka dabilala.
Ai! hara non den borthizki
Uhinekin guduan,
Galdu behar du tristeki
Portuaren onduan!
Jaun Aphezak: —Nere adiskidea, ederki erran
duzu zure neurthitzetan:
Zonbatez triste bizia,
Hanbatez eder saria!
Zuk bezala nik ere badakit itsasoak leizetarat
daramatzala gure gazte maiteetarik asko; eta
eskualde hotan Aita eta Ama frango nigarretan
dagozi beren umeak horrela galdurik; bainan
girixtino onaren bihotzminari datxeko bethi Jainkoaren laguntza, eta darraizkigun gaitz guzieri
Jesusek sendagailu bereziak emaiten derauzkote. Balethor ere minik borthitzena, etsimendua,
Jesus ona lethorke Lazaro hilari heldu zitzaion
bezala, eta erran liro etsitu dohakabeari: Hobi
beltz hortarik elkhi zaite, eta zure nahigabeak
diraueno daramagun elkharrekin, eta biek, zuk
eta nik, Kurutze bera besarkaturik garraia dezagun.
Mariñelak: —Oi Jaun Apheza, zure elhe onek
bihotz guzia eztitzen deraudatet; ene arima
zaurthuaren gana dathozi, ur gozoa lur agortuaren gainera jausten den bezala.
Bainan ez dautazu hitzik erran Ama-Birjinaz.
Hura da mariñelen Ama berezi-berezia. Beha
hantxe-harat, ikhusten duzu Urruñako mendian
Kapera xuri hura?... Sokorriko Birjinaren kapera
da:
Tenpestaren erdian, itsaso gainean,
Xalupa bat saltoka dabil lanjerean,
Mariñelek ez dute segurki orduan
Othoitz alferrik egin Sokorri gogoan:
Ama Sokorrikoa, othoitzen zaitugu,
Zure haurrak baikare, begira gaitzazu.
Solas horietan gure hirur Jaunak Ziburuko
portuan sarthu ziren eta nor bere etxera gan.
VI.— KAPITULUA
Igandeaz zer dioten
bi liburu zaharrek
JAINKOAREN HIRUR GARREN
MANAMENDUAZ
G: Zein da Jainkoaren hirur-garren manamen-
dua?
I: Igandeak begira eta santifika detzagula.
G: Manamendu huntan zer manatzen zaiku?
I: Manatzen zaiku Igandeak sainduki iragan
detzagula.
G: Zein zen lege zaharrean Jaunaren errepausuko eguna Juduek santifikatzen zutena guk
Igandea santifikatzen dugun bezala?
I: Hura zen Larunbata, zeren egun hartan
Jainkoa errepausatu baitzen mundua kreatu
zuen ondoan.
G: Eliza Ama Sainduak zergatik santifikatzen
du Igandea?
I: Zeren hura baita eguna, zeinetan Jesu-Kris-
to gure Jauna bere phizteaz edo resurrezioneaz
sarthu izan baita bere errepausu eternalean.
G: Zer egin behar da Igandea sainduki iragiteko?
I: Lehenbizikorik: Egun hura iragan edo
enplegatu behar da Jainkoaren zerbitzuan. Bigarrenekorik, egun hartan nekhazale lanik ezta
egin behar.
G: Zer egin behar da egun hura Jainkoaren
zerbitzuan enplegatzeko?
I: Meza oso bat entzun behar da egun hartan,
eta bere faltaz entzun gabe gelditzen denak bekhatu handi bat egin du.
G: Aski da gorphutzez Meza Sainduan aurkhitzea?
I: Ez, han egon behar da atentzione eta debozione handi batekin.
G: Igandearen santifikatzeko ez othe da aski
Meza ixil bat entzutea?
I: Ez, ahal bezanbatean kausitu behar gara
bertze alde Elizako Ofizo Dibinoetan, eta herriko
Elizan egiten diren pregarioetan edo instrukzio-
netan, eta egun hartan hari behar gara obra
onen egiten.
G: Zer aditzen duzu egun hartan egin behar
eztiren nekhazale lanez?
I: Aditzen tut bereziki nekhazaleak bere biziaren irabazteko egiten dituzten esku lanak.
G: Zeri gehienik ihes egin behar zaio egun
hartan?
I: Bekhatuari, eta bekhatua egin ahal dezaketen gauza guziei.
G: Igandeaz berze alde ezta bertze egunik
santifikatu behar dugunik?
I: Bai, santifikatu behar tugu oraino Jesu-Kristo gure Jaunaren Bestak Birjina Sainduaren eta
bertze sainduen Bestak Eliza Ama Sainduak
manatzen darozkigunak.
G: Nola behar dire santifikatu Besta egun
hek?
I: Igandea santifikatzen den bezala.
G: Nor dire manamendu hunen kontra maizenik bekhatu egiten dutenak?
I: 1. ehenbizikorik: Hek dire Ofizio Dibinoetara eta Elizako instrukzionetara ibilzen eztirenak.
2. Haurrak eta sehiak harat igortzen ezdituztenak, edo hek hara goaitetik gibelatzen dituztenak.
3. Igandeak eta Bestak atsegin hartzen eta
deboxean daramatzitenak.
4. Premiarik gabe, edo premia dutenean ere
Elizako aitzindarien baimendurik edo permisionerik gabe lanean haritzen direnak edo bertze
norbait lanean hari arazten dutenak.
PRATIKAK
1. Ahalik maizena Igandetan eta Bestetan ibil
gaitezin gure herriko Meza Nausira pregarioetara, eta Bezperetara.
2. Bat bedera hari bedi zenbait liburu debozionezkoren irakurtzen, edo Katiximaren irakhasten bere haurrei eta sehiei, edo bere anaiei
eta arrebei edo aizpei.
3. Ez ibil ostatuetara Igandetan eta Bestetan.
ISTORIOAK
Judu bat nola izatu zen harrikatua zeren
Larunbat batez hari izan zen egur biltzen. Judu
batzuen Istorioa, zeinek utzi baitzituzten bere
buruak hiltzera Larunbata hautsi nahi gabez.
Ikhus zazu zer den errana Eliza Ama Sainduaren
lehenbiziko eta bi-garren manamenduen gainean.
ELIZAREN LEHENBIZIKO
MANAMENDUAZ ETA BI-GARRENAZ
G: Zertara obligatzen gaitu Eliza Ama Sain-
duaren lehenbiziko manamenduak?
I: Obligatzen gaitu Meza Saindua osoa eta
debotki entzutera Igandetan eta Bestetan.
G: Eliza Ama Sainduak zergatik nahi du Meza
entzun dezagun Igandetan eta Bestetan?
I: Zeren hura baita giristinotasuneko akzionerik sainduena, eta Jainkoa gehienik ohoratzen
duena.
G: Zein Meza behar da bereziki entzun?
I: Herriko Meza Nagusia egin ahal bezanba-
tean.
Zein dire hartako exenplua emaitera
gehienik obligatuak?
I: Familietako buruzagiak, kargudunak, eta
berze presuna publikoak.
G: Zertara obligatzen gaitu Elizaren bi-garren
manamenduak?
I: Obligatzen gaitu manamenduzko Besten
sainduki iragaitera eta pasatzera.
G: Nola iragan behar dire Bestak sainduki?
I: Egun hetan nekhazale lanik ezda egin
bahar, eta egun hek enplegatu edo iragan behar
dire Jainkoaren zerbitzuan.
Ikhus zazu hirur-garren Lezionea Jainkoaren
hirur-garren manamenduaren gainean.
G: Zein dire Elizak begiratzen dituen Bestarik
phuruenak?
I: Jesu-Kristoren Misterioen ohoratzeko ordenatuak direnak; hala dire Eguberri, Trufania,
Bazko, Mendekotte,&.
G: Zergatik Elizak Besta atxikitzen ditu JesuKristo gure Jaunaren misterioen egunak?
G:
I: Hirur arrozoin prinzipal gatik. 1. Gu misterio
hetaz orhoit araztea gatik.
2. Jaun hark guretzat egin dituen gauza handiez guk hari eskerrak eman detzogun gatik.
3. Misterio bakhotxak berekin dakharzken
graziak guri bil araztea gatik.
G: Zein dire Eliza Ama Sainduak ordenatu
dituen bertze Bestak?
I: Ama Birjina sainduarenak, eta bertze sainduenak.
G: Elizak zergatik Besta hek ordenatu ditu?
I: Hirur arrozoin prinzipal gatik. 1. Saindu
hekin memorioa edo orhoitzapena ohoratzea
gatik.
2. Hekin berthuteak imitatzeko gutizia guri
emaitea gatik.
3. Hekin arartekotasunera guri laster eragitea gatik.
PRATIKAK
1. Artha handirekin eta ahalik maizena ibil
gaitezin Herriko Meza Nausira, aste guziko gure
obligazioneak han ikhasteko.
2. Ahalik debozione gehienarekin ohora
detzagun Jesu-Kristo gure Jaunaren Misterioak
eta Birjina Sainduarenak, zeren hek baitire grazia handien ithurriak.
3. Ezta behar uste izan Sainduen Bestak direla atsegin hartzeko egun batzuek; bainan kontsideratu behar da, Elizak ezdituela Besta hek
ordenatu gu hek bezala saindu izaitera lehiaraztea gatik baizen.
ISTORIOAK
Nolako debozionearekin eta relisionearekin
Juduek ohoratzen eta begiratzen zituzten bere
Bestak, hala nola Bazko. Ezch. 45. et seq.
Giristinoek ahalkatu behar lukete bere Besta
egun sainduetan, konsideraturik Juduek zein
artha handiarekin begiratzen zuten larunbata,
artha haren exenplu bat hagitz partikularra ageri
den bezala. 1. Machab. c. 2. v. 33 et seq. Herriko Elizan guziek balsan egiten duten othoitz
publikoak zein indar handia duen. Math. 18. v.
20
GORPHUTZ SAINDUAZ
SAKRIFIZIO BEZALA,
MEZAKO SAKRIFIZIOAZ
G: Jesu-Kristo gure Jauna ez othe da Gorphutz
sainduaren Sakramenduan, gure arimen janhari
izaiteko baizik?
I: Bai, han da oraino bere Aita Jainkoari sakrifizioetan ofritua izaiteko bitima bezala Aphezen
ministerioaz.
G: Jesu-Kristo gure Jauna non ofritzen zaio
horrela bere Aitari?
I: Gure Elizetako aldaren gainean Meza saindua erraitean.
G: Zer da Meza?
I: Meza da Jesu-Kristoren Gorphutzaren eta
odolaren Sakrifizio odol ixuririk gabea, Aphezak
Jainkoari ofritzen dioena ogiaren eta arnoaren
idurien azpian.
G: Jesu-Kristo gure Jaunak zergatik ordenatu
du Sakrifizio hori?
I: 1. Sakrifizio ageri den bat bere Elizan ezarzea gatik munduaren akhabanzaraino.
2. Berak gurutzearen gainean ofritu duen
sakrifizioa gure artean kontinatzea gatik.
3. Sakrifizio huntaz guri aplikatzea gatik
gurutzeko sakrifizioaren berthutea eta merezimendua.
G: Jesu-Kristo gure Jaunak gurutzearen gainean ofritu du Sakrifizio bat?
I: Bai, gurutzearen gainean hilzean bere Aita
Jainkoari ofritu zaio guretzat.
G: Zer egiten du Meza sainduan?
I: Han kontinuatzen du ofrenda hura bera eta
sakrifizio hura bera.
G: Beraz Mezako sakrifizioa gurutzeko sakrifizio bera da?
I: Bai, bitima bera denaz geroz Jainkoari guretzat ofritzen zaioena hala gurutzearen gainean
nola aldare gainean, eta ezdenaz geroz diferentziarik haren ofritzeko maneran baizik.
G: Zer da diferenzia hura?
I: Jesu-Kristo gurutzearen gainean bera ofritu
zaio Jainkoari odol ixuriarekin, eta Mezan bera
ofritzen zaio Jainkoari odol ixuririk gabe Aphezen
ministerioaz.
GAUZA BERAREN SEGIDA
MEZA SAINDUAREN UNGI
ENTZUTEKO MANERAZ
G: Meza saindua nola entzun behar da?
I: Modestia eta debozione handirekin.
G: Zer huts hartan egiten da maizenik?
I: 1. Lehena da Meza enzutean solasen egoitea. 2. Errespetu gutirekin han egoitea. 3. Atenzionerik gabe egoitea.
G: Zer egin behar da Mezako Sakrifizioa ofritzen denean.
I: Segitu behar dire Elizaren intenzioneak, zeinak sakrifizio hura sofritzen baitu, eta zeinentzat
Jesu-Kristo bera ofritzen baitzaio Trinitate sainduari.
G: Zein dire intenzione hek?
I: Badire laur prinzipalak. 1. Da Jainkoari
bihurzea eta errendatzea hari zor zaioen adorazione eta ohore guzien gainekoa. 2. Da haren
koleraren phazegatzea, eta gure bekhatuen
barkhamenduaren ardiestea. 3. Da behar ditugun graziak Jainkoari galdegitea. 4. Da Jaun hark
egin darozkigun grazia guziez hari eskerrak
emaitea.
G: Ze egin daiteke oraino Meza enzutean?
I: Orhoit gaitezke eta gogoan ungi erabil JesuKristoren pasionea eta heriotzea, Jaun hura konsideratuz Kalbarioaren gainean baliz bezala, eta
bihotza samurtzen zaikularik Jaun hark gure
amoreak gatik zer pairatu izan duen orrhoitzeaz.
G: Nori ofritzen zaio Mezako Sakrifizioa?
I: Jainkoari berari xoilki.
G: Ez othe zaiote ofritzen Birjina sainduari eta
bertze sainduei?
I: Ez, bainan han egiten da orhoitzapen bat
sainduez, Jainkoari eskerrak emaiteko hei egin
diozkaten graziez, eta hekin arartekotasuna
gure othoitzei juntatzeko.
G: Norentzat ofri daiteke Sakrifizio saindu
hura?
I: Mundu huntan bizi diren giristinoen santifikazionearentzat, eta Purgatorioan direnen
lagunzeko eta solegizeko.
PRATIKAK
1. Meza enzutean egon gaitezin gurutzeko
sakrifizioan bagine bezala, eta junta gakizkoten
Birjina sainduak Kalbarioaren gainean zituen disposizione sainduei.
2. Meza akhabatu den ondoan zenbait
momentuz egon gaitezin belhaurinko, Jainkoari
eskerrak emaiteko, eta gogo on bat har dezagun
Jainkoa egun hartan ungi zerbitzatzeko.
3. Estatutan jar gaitezin han komuniatzen
ezdugunean, gogoz bederen eta borondatez
komuniatzeko.
4. Ezgaitezin arrankura Meza luze dela, eta
are gutiago ibil gaitezin Meza laburren bilha,
oroitzen garelarik Jesu-Kristo gure Jaunak ezduela luzegi kausitu Gurutzearen gainean guretzat
pairatzen egotu den denbora.
ISTORIOAK
Mezako Sakrifizioaren figurak, Bazkoko bildotsa. Exod. c. 12. Melchisedech-en Sakrifizioa.
Gen. cap. 14. v. 18. Isaak bere Aitaz sakrifikatua.
cap. 22. Sakrifizioa Malachias Profetak aitzinetik
deklaratua. Malach. c. 1. v. 11. Jesu-Kristo hekin
lekhuan jarzen da Sakrifizio zaharren plazan, zeinak baitziren haren Sakrifizioaren figurak. Hebr.
c. 1. et seq. Jesu-Kristok erreberritzen du
gurutzeko Sakrifizioa. Luc. 22. v. 19. EWp. I Cor.
c. II, v. 25 et seq.
VII.— KAPITULUA
Nola behar diren iragan
Igandea eta besta egunak
Egun ona deritzon liburu xahar batetik hartua
da kapitulu hau guzia. Liburu hori frantses erdaratik eskuararat itzuli zuen Haranburu aphezak,
mila zortzi ehun eta hogoi eta bederatzian
(1829), Hazparnen misionest zelarik.
Jaunak ematen dauzkitzue astean sei egun
laneko; ez du beretzat erresalbatu baizen zazpigarrena eta urthean zenbeit besta egun. Hek
manera berezi batean, behar ditutzue baitezpada Jainkoaren zerbitzuan iragan, Jaunaren eguna
heien santifikatzea datza, 1. lanean batere ez
haritzean; 2. erlisionezko obren egitean. Egun
hek izan behar dire bertzeak baino sainduago.
Hartarakotz, hemen eman nahi dautzuet erregela berezi bat heien santifikatzeko.
Beraz, 1. ez diozozuela zuen burueri permeti
ez lanik, ez libertezionerik, ez deboxkeriarik,
egun hek profana detzakenik.
2. Zure ardurako lanek uzten dauzueten errepausuaz balia zaitezte, zuen arimez osoki artha
izateko; deskantsa zaitezte Jaunaren baithan,
segituz orai erratera nohazkitzuen erlisionezko
eta karitatezko pratika sainduak.
Bezperatik, ezkilek abisatzen zaituztenean
biharamuneko besta buruaz alegera zaitezte
aitzinetik; errazue bozkario gozo batekin: «Alegeratu naiz, erran izatu zaitanean: bihar goanen
gare Jaunaren etxerat». Bihar igandea da. Besta
buru handi bat da. Izanen dut Jainko maitearen
aitzinean agertzeko zoriona, fidelen bilkhuian.
Zorionezko eguna! zilhegi izanen zait beraz nik
nahi bezala eta osoki ene kretzailearen zerbitzuaz okupatzea. Lokhartuko zaitezte esperantza maitagarri hortan. Atzartzean, gogoeta bera
ethorriko zaitzue izpiriturat: Jaikiko zarete alegrantziarekin, elizarat goateko: han Jainkoari
ofreituko diozkatzue hasten duzuen egun sainduaren lehenbiziko galdeak eta botuak.
Goizetik beraz, goanen zarete erregeen erregearen oinhetan ahuspez jartzerat, eta hark
ematen dautzuen errepausuaren lehenbiziko
mementak harekin iragaterat. Egitzue han zuen
goizeko othoitzak; errazue Birjina sainduaren ofizioa, edo bertze zenbeit othoitz, zuen debozionearen arabera. Egizue irakhurtze saindu bat,
meditatuz, erreflekzioneak eginez, eta irakhurtzen duzuenaren gainean deliberazione onak
hartuz. Hori izanen da meditazione bat guziz
ona.
Irakhurtzen ez dakiten presunek berek, iragan detzakete mement baliosak sakramendu
sainduaren aitzinean, eta mintza daitezke bere
nausi onarekin: harentzat atsegin bat da heien
bere oinhetan ikhustea.
Holatan, arima Jainkotiarrak, errotzue zuen
guziz maiteari bihotzerat eta ezpainetarat ethorriko zaizkitzuen guziak. Ez da behar ez jakitaterik ez izpiriturik Jainkoari mintzatzeko. Mintza
zakizkote sinpleki zueri tokatzen zaizkitzuen
gauza guziez, adixkiderik hoberenari eta aitarik
samurrenari bezala: ezen bat eta bertzea da
zuentzat. Mintza zakizkote zuen beharrez, fidantzia ezti batekin; ager diozkotzue zuen flakeziak,
erromestasunak, zuen bekhatuak, zuen atsekabeak, zuen enbrazuak, zuen xedeak, zuen egitekoak; mintza zakizkote zuen familiaz, zuen hau-
rrez, zuen esposez, zuen emazteaz, zuen
etsaiez, zuen pertsekutatzailleez, etc. Egiotzue
zuen pleintak, ixur ezazue zuen arima haren
aitzinean ura bezala, deskarga zazue zuen bihotza adixkide maite horren galtzarrerat.
Ez banizute deusik erranen ere, ager zaitezte
haren aitzinean humiltassun handirekin, eta
urren ezeztaturik: zaudezte haren oinhetan,
eskearen galdez dagoken erromes mutu batzuek
bezala. Ah! zer ez dio erranen haren bihotzari
zuen ixilik egote horrek! Balioko du horrek
othoitz eder batek bezenbat: bai, hobekiago
mintzatuko zakizkote ezen ez zuek jelosten ditutzuen gizon jakintsun hek.
Entzun ezatzue zuen arimen espos samur
horren errepustak; ezen bere aldian mintzatuko
zaitzue. Zuek zarete ebanjelioan aiphatuak diren
haur xume hek; harentzat atsegin bat, da zueri
agertzea munduko handieri eta zuhur urguillutsueri gordeak dauzkan gauzak. Mement dohatsu horietan Jainko on horrek ixuriko ditu zuen
gainerat bere benedizioneak, eta jasta araziko
dauzkitzue bere presentzian kontsolamendurik
gozoenak: hauk errefusatzen ditu plazerez pla-
zer dabiltzaneri, zeren hauk bere atseginak bilhatzen baitituzte munduko besta profano eta krimineletan.
Huna bizkitartean dei batzuek Jesussi egin
diotzatzuekenak, bara zaitezte bakotxean, goardia gehiagorekin egitea gatik: pausa ezatzue
zuen begiak zuen guziz maiteak bere egoitza
egiten duen tabernaklearen gainean.
Huna non naizen, zure aitzinean, ene Jauna:
ez dakit zuri zer erran, ene Jainkoa; bainan irakhats diezadazu othoitz egiten eta zuri mintzatzen... Ah! Jauna, zein gozo den hemen egotea!
Zer zorion, eta zer sosegu zure etxean!... «Ala
dohatsuak baitire egoitza xoragarri huntan daudezenak!... Hemen iragaten den egun bakhar
bat baliosoago da, munduko plazer kriminelen
egoitzan, eta bekhatorosen konpainian iragaten
diren milla egun baino!...». Barkha dietzadatzu,
ene Jainkoa, lekhu zeruen pareko hautan izan
ditudan desgustuak, eta hain bertze errespetu
eskas, zeinetan, ene arima errendatu baitut hainitzetan faltadun... Hemen da zeruaren iduria
eta hango athea... Jerusalem zerukoa, noiz eginen dut ene egoitza zure galtzar sakratuan!
Hemen naiz ene Jainkoarekin, parabisuan izanen
naizen bezala... Harat goateko nahia aitzinetik
sentitzen dut... Ene Jainkoa, zure ganat nazazu,
eta egidazu grazia egun batez zeruan sartzeko,
eta han zure presentziaz gozatzeko eliza huntan
gozatzen naizen bezala.
Lehenbiziko bisita horren ondoan, bihur zaitezte zuen etxetarat, Jainkoaz betherik, zuen
etxeko lanez artha izaterat, zeinak baitire egun
guzietakoak eta baitezpadakoak.
Mezako ezkillak jotzen duenean, zohazte
berriz berehala elizarat, meza sainduaren entzuterat, sakrifizio sainduak galdetzen duen debozione eta erlisionezko sentimendu guziekin.
Meza huts egitea, entzuten ahal delarik, edo
haren gaizki entzutea, manatua den egunetan,
hori da bekhatu mortal bat, zeren hori baita
manamendu handi baten haustea. Mezaren ungi
entzutekotzat, segi ezatzue astelegunetako
eman dauzkitzuegun pratikak; heieri junta diozozue khar eta atentzione handiagoko bat, bestaren handitasuna eta egunaren obligazionea dela
kausa.
Ahal bezenbatean, zuen herriko meza entzun
behar duzue. Hori da elizaren xedea; hura da
egiazki zuen meza; zuentzat erraten da: bereziki