🕙 29-minute read

Iesusen imitazionea - 11

Total number of words is 3749
Total number of unique words is 1670
30.4 of words are in the 2000 most common words
43.9 of words are in the 5000 most common words
52.0 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  Jauna, indazu fin ona, indazu grazia mundu
  hunetarik doatsuki ilkitzeko.
  Zarela nitaz orhoit, ene Jainkoa, eta bide
  xuxena gida nezazu zure erresumara. Biz hala.
  
  BERROGOI ETA
  HEMEZORTZIGARREN
  KAPITULUA
  Gaineko gauzak eta Jainkoaren
  iujeamendu gordeak eztirela
  sondatu behar.
  1. Semea, begirauzu gaineko gauzez eta Jainkoaren iujeamendu gordeez minzatzetik eta
  ihardukitzetik: zergatik hau hunela utzten den,
  eta hura halako gradura alxatzen den?
  Zergatik bata horreinbat ondikatzen den, eta
  bertzea hain beregain goititzen den.
  Horrelakoek iragaiten dute gizonaren indar
  guzia, eta ezta arrazoinik, edo eskolako disputaturik Jainkoaren iujeamendua sonda dezakenik.
  Abantaillatzen den.
  Noiz ere bada etsaiak halakorik ekartzen baiterautzu gogora, edo are iakin nahi lilibiri batzu
  galdez baitagozkitzun, ihardets diekezu profetaren hitz hunez:
  
  Justua zare, Jauna, eta zure iujeamendua
  zuzena da. Edo bertze hunez: Jaunaren iujeamenduak egiak dira eta orobat iustuak bata bertzearekin.
  Ene iujeamenduen beldur behar da, eta eztira sondatu behar, ezen gizonaren adimendua
  ezin sar diteke hetan barrena.
  2. Ez egin ere galderik, eta ez solhasta sainduen abantaillez, zein den bertzea sainduago,
  edo zer den handiago zeruetako erresuman.
  Halako solhasak maiz pitzten tuzte liskarrak,
  eta probetxu gabeko hitzmitzkeriak: superbiotasuna ere, eta banaloria emendatzen dute.
  Handik heldu dira inbidiak eta elkarren arteko guduak, batak saindu bat eta bertzeak bertzea superbioki abantaillatu nahi duenean.
  Horrelakorik iakin eta sondatu nahiak eztakarke probetxurik, aitzitik sainduei desplazer
  egiten deraue.
  Zeren enaiz ni guduko Jainkoa, baina bakearen Jainkoa naiz, eta ene bakea geiago datza
  egiazko humiltasunean, buru handi nahitasunean baino.
  
  Batzu amorioaren beroz eramaiten dire
  saindu bat gana bertzea gana baino: ordea afekzione hura gizonaren burutikakoago da Jainkoa
  ganik baino.
  Ni naiz saindu guziak egin ditudana, nik
  eman derauet grazia: nik ezarri tut lorian.
  Nik ezagutzen tut bataren eta bertzearen
  merituak: ni aitzitu aitzindu natzaie neure dulzuraren benedizinoez.
  Nik iakin dut zein diren ene maiteak, menderik zen baino lehen, nik hek hautatu itut munduaren artetik, eta hek enaute ni lehenik hautatu.
  Nik deitu itut ene graziaz, erakarri ene miserikordiaz, eta hainitz tentazione suertez erabilli.
  Nik konsolazione beregaineko konsolazioneak isuri tut hekin baitara, onean irauteko indarra eman derauet, eta hekin pazienzia koroatu
  dut.
  3.
  
  4. Nik lehena eta azkena ezagutzen dut: nik
  
  besarkatzen tut guziak ezin estimatuzko amorioz.
  
  Ni naiz laudatzekoa ene saindu guzietan, ni
  naiz guzien gainetik benedikatzekoa eta ohoratzekoa hetarik batbedera baitan, zeren hain
  lorioski handitu eta aitzinetik hautatu ditudan,
  bere buruz etzutelarik aitzinetiko meriturik bat
  ere.
  Nork ere beraz mesprezatzen baitu ene sainduetarik xipiena, eztu handiena ere ohoratzen,
  zeren nik xipia eta handia egin baitut.
  Eta nor ere minzo baita zenbait sainduaren
  kontra, ene kontra ere eta zeruko erresuman
  diren guzien kontra minzo da.
  Guziak dire bat karitatearen amarraz, guziek
  gogo bat, guziek nahi bat, eta guziek orobat
  elkar maite dute.
  5. Bai eta (zein baita hainitzez geiago) maiteago naute bere burua eta bere merituak baino.
  Zeren bere gainera eramanik, eta bere burua
  ganako amudiotik kanpora erautsirik, guziak
  bere indar guziez abiatzen dira ene amoriora,
  eta hartan gozoki pausatzen dute.
  Ezta deus ere hek ene ganik itzul edo behera
  detzakeienik, zeren nola egundainoko egiaz bet-
  
  heak baitira ezin iraungizko karitatearen suaz
  erretzen dire.
  Beraz haragiaren eta sensuen arauerako
  gizonak, nola ezpaitakite bere atsegin partikularez bertzerik onetsten, beudez ixilik ene sainduen estatuaz eta graduaz minzatu gabe.
  Batari edekiten diote eta bertzeari geiago
  emaiten bere buruko nahiaren arauera, ez ordea
  sekulako egiari laket zaion bezala.
  6. Hainitz baitan hori egiten du iakingabeak,
  
  beregainki ordea nihork guti argitua izanez
  nekez dakienean amudio osoki espiritualaz oneritsten norbaiten oneritsten.
  Horrelakoak bere gogo naturalaz eta munduko maitarasunaz oraino hagitz eramaiten dira
  saindu baten edo bertzearen amoriora, eta
  beherako gauzetan iarriak diren arauera iduri
  dagote orobat dela zerukoez.
  Bainan ezin erranezko tartea eta diferenzia
  da bertute eta perfekzione aphuretako gizonek
  pensatzen tuzten eta argituek gaineko argiak
  erakusirik miratzen eta konsideratzen dituzten
  gauzen artean.
  
  Begirauzu bada, Semea, zure iakinari
  garaitzen zaizkon gauzez kurioski minzatzetik:
  baina duzun artha eta hala egizu nor den xipiena ediren ahal zaitezin Jainkoaren erresuman.
  Nihork baleaki ere zein lizen bertzeak baino
  sainduago eta handiago zeruetako erresuman,
  zer probetxu luke ezagutza hartarik, hura gatik
  humil ezpaledi barrenago ene aitzinean eta
  etzartzen ezpaliz ene izenari laudorio geiago
  emaiten?
  Jainkoaren gogorago egiten du, nork ere bere
  bekatuen handitasuna eta bertuteen aphurtasuna gogoan baitaduka, eta zein urrun den sainduen perfekzionetik gogoan baitaduka, ezen ez
  darasanak eta dihardukanak zein den hekin
  artean handiena edo xipiena.
  Hobe da othoitz eta nigar beroz sainduei
  gomendatzea eta hekin helzakitza gogo humillaz
  eskatzea, ezen ez hekin sekeretuak galde alferrez iakin nahiz ibiltea eta sondatzea.
  7.
  
  8. Sainduak bereaz bere baitan kontentik eta
  ederki xoil kontentik daude, baldin gizonek ere
  
  baleakite kontentik egoiten eta bere banaloriazko solhasetarik eta elhetarik ixiltzen.
  Eztira loriatzen bere merituez, zeren eztadukate deus onik dutela bere buruz; bainan aitortzen dute ontasun guzia ene ganik dela, zeren
  duten guzia nik eman baiterauen ene neurrigabeko karitatez.
  Hain bethe dira ene Jainkotasunerako amudioz eta gaindiranoko bozkarioz non ezpaitute
  eta ezpaitukete loriaren eta doatsunaren eskasik.
  Saindu guziak zenbatenaz gorago baitira
  lorian, hanbatenaz bere baitan humillago, enekin hurbillago eta nik onetsiago dire.
  Halakotz badio eskiriturak, bere koroak
  erauntsten eta Jainkoaren aitzinean pausatzen
  zituztela, ahozpez iarri zirela bildotzaren aitzinean, eta sekula sekuloronekotz bizi dena adoratu zutela.
  9. Hainitzek galdegiten dute zein den Jainkoaren erresuman handiena, eta eztakite, ea gaiak
  edirenen direnz xipienen artean kondatuak izaiteko.
  
  Gauza handia da zeruan xipiena ere izaitea
  non guziak baitira handi, zeren guziak deitzen
  eta izanen ere baitira Jainkoaren ume.
  Xipiena helduko da milletara, eta ehun urthetako bekatorea hillen da.
  Zeren diszipuluek galdegin zutenean, zein
  izanen zen handiena zeruetako erresuman,
  hunelako ihardetspena enzun zuten.
  Itzulten ezpazarete onera, eta haur xume
  bezalakoak egiten ezpazarete, etzarete sartuko
  zeruetako erresuman.
  Nor ere bada bera humilduko baita haurxo
  hau bezala, hura da zeruetako erresuman handiena.
  10. Zori gaitza bere burua xumeekin gogotik
  
  beheititu nahi eztutenentzat, zeren zeruko erresumako athe xumeak hek eztitu utziko sartzera.
  Zori gaitza halaber hemen bere konsolazioneak dituzten aberatzentzat, zere pobreak sar
  ditezinean Jainkoaren erresuman, hek kanpoan
  egonen dira marraskaz.
  
  Alegera zaitezte humillak, bozkario zaitezte
  pobreak, zeren Jainkoaren erresuma zuena da,
  baldin ordea egian leialki bazabiltzate.
  
  BERROGOI ETA
  HEMERETZIGARREN
  KAPITULUA
  Jainkoa baitan xoilki finkatu behar
  dela esperanza eta fidanza guzia.
  1. Jauna, zer da bizitze hunetan dudan fidanza? edo zein da ene konsolazionerik handiena
  zeruaren azpian ageri diren guzitarik?
  Ez othe zu, ene Jainko Jauna, nola zure miserikordiak ezpaitu neurririk?
  Non ongi kausitu naiz zu gabe? Non gaizki
  kausitu ahal naiz zu presentean zinela?
  Nahiago dut zure gatik errumez egon, ezen
  ez aberatz zu gabe.
  Lehen hautatzen dut lurrean zurekin saindurale ibiltea, ezen ez zu gabe zeruko jaun eta iabe
  iartzea.
  Non ere baitzara, han da zerua; non ere
  ezpaitzara, han da herioa eta ifernua.
  
  Zu zare ene desira, eta halakotz premia eta
  beharra dut zure gana hatsbeherapen, nigar, oiu
  eta othoitz egiteko.
  Finean ezin osoki fida naiteke nihor behar
  orduko helduko zaitala ene beharkietan, zu baizen ene Jainkoa.
  Zu zare ene esperanza eta fidanza; zu zare
  ene konsolatzaillea eta fidelena gauza guzietan.
  2. Guziak dabiltza bere probetxuaren ondoan
  zuk ene salbamendua eta aitzinamendua xoilki
  gogoan dadukazu, eta gauza guziak itzultzen
  derauzkidatzu onera.
  Largatzen nauzularik hainitz moldezko tentazionetara eta gaitzetara, hura guzia ordenatzen
  duzu ene probetxuko, dakidala zure maiteak
  milla moldez frogatzen tutzula.
  Horrela frogatzen nauzunean etzaitut gutiago
  onetsi eta laudatu behar, zeruko konsolazioneez
  bethe banenzazu baino.
  3. Beraz zure baitan, ene Jainko Jauna, emai-
  
  ten dut ene esperanza eta ihes lekua: zure baiten ezartzen dut ene tribulamendu eta herstura
  
  guzia, / Zeren nora ere begiak hedatzen baititut,
  eztut aurkitzen zure ganik kanpoan gauza flakorik eta eztagokeienik baizen.
  Ezen hainitz adiskide izanak ezteraut probetxurik ekarriko, defensari balentak ezin helduko
  zaizkit, konseillari zuhurrek ezin emanen derautate balio duen ihardetsterik, Dotoren liburuek
  ezin konsolatuko naute, ezta gauza preziosik
  libra nazakeienik, ezta leku gorderik, azkarrik,
  eta plazersurik begira nazakeienik; zeroni heltzen, alde iartzen eta laguntzen ezpazaizkit, zuk
  bortitzten, konsolatzen, gidatzen eta begiratzen
  ezpanauzu.
  4. Ezen zerk ere baitirudi on dela bakearen
  eta doatsutasunaren ardidetsteko, hura, zu kanpoan zarenean, ezta deus ere, eta egiazki ezin
  demake doatsutasunik bat ere.
  Zu zare bada ontasun guzien xedea eta fina,
  zu zare biziaren punturik gorena, minzotasunen
  ondorik barrenera, eta zure baitan guzien gainetik esperanza izaitea da zure serbitzarien konsolazionerik handiena.
  
  Zure gana daude ene begiak alxaturik, zure
  baitan fidatzen naiz, ene Jainkoa, miserikordien
  aita.
  Benedika eta santifika zazu ene arima zeruko
  benedizinoaz, egin dadintzat zure egoitza saindua, zure sekulako loriaren iarlekua, eta zure
  handitasunaren tenpluan kausi eztadintzat zure
  maiestatearen begiak ofensa detzan gauzarik.
  Beha diazadazu zure ontasun handia eta neurrigabeko miserikordia gatik, eta enzun ezazu
  herioko itzalaren herrian urrun desterraturik
  dabillan zure serbitzari gaizorren othoitza.
  Begira eta salba zazu zure mutilkoaren arima
  hil beharrezko bizitze hunetako perillen artean,
  eta zure grazia lagundurik hura gida zazu bakearen bidetik bethiereko argiaren herrira. Biz hala.
  
  LAUGARREN LIBURUA
  Iesus-en Imitazioneaz Laugarren
  liburua.
  Aldareko Sakramendu guziz
  adoratzekoaz, eta hartara behar
  bezala preparatzeko antzeaz.
  
  Iesus-en amoriozko deia
  Zatozte ene gana nekaturik eta kargaturik
  zaudeten guziak, eta nik pausu eta
  indar berri emanen derautzuet, dio
  Jainkoaren Semeak. Matt.
  Nik emanen dudan ogia, da ene haragia munduaren bizitzeko. Io.
  
  Har ezazue eta ian ezazue: hau da ene gorputza, zuen gatik eta zuentzat salduren eta emanen dena. Hori egizue
  ene orhoitzapenetan. I. cor. II.
  Nork ere iaten baitu ene haragia, eta ene
  odola edaten, hura ene baitan dago,
  eta ni ere haren baitan nago. Io.
  Erran eta erraiten derauzkitzuedan hitzak,
  espiritu eta bizia dire.
  
  LEHEN KAPITULUA
  Zer erreberenziarekin Iesus-en
  gorputz preziosa errezibitu behar
  den.
  Arima debotaren ihardetspena
  1. Hauk dire zure hitzak, o ene Iesus, egun-
  
  dainoko egia zarena; hek behingo aldian berean
  erran eztitutzularik, eta leku ber-batetan eskiribatuak eztirelarik.
  Zeren bada zureak, eta egiak baitire, behar
  ditut guziak hartu, zuri eskerrak emanik, eta
  zinetste ekarririk.
  Zureak dire, eta zuk erranak; eta eneak ere
  dira, zeren hek athera batitutzu ene salbamenduko.
  Gogo onez hartzen tut zure ahotik, arren
  barrenago sar ditezin ene bihotzean, eta hersikiago itxeki diozoten gatik.
  Bihotzten naute horrelako bihotz beratasunezko hitz eztiek eta amoriozkoek: ordea ene
  
  bekatuek izitzen naute, eta ene konszienzia lizunak gibelatzen nau zure sakramendu handi hortara hurbiltzetik.
  Zure hitzen amolsurak erakartzen nau, ordea
  ene gaixtakeriek zapatzen naute bere hainitz
  izanez.
  2. Manatzen nauzu fidanzarekin hurbil naki-
  
  zula, nahi badut zurekin izan parterik eta har
  dezadala hiltzearen kontrako ianharia, nahi
  badut sekulako bizia eta loria ardietsi.
  Zatozte, diozu, ni gana nekatuak eta kargatuak zareten guziak, eta nik arinduko zaituztet.
  Matt. 11.
  O hitzaren eztia eta amolsua bekhatorearen
  beharrian! Zuk, ene Jainko Jauna, pobrea eta
  errumeza gonbidatzen baituzu zure gorputz
  guziz sainduaren mahainera eta partaletasunera!
  Ordea, nor naiz ni, Jauna, zure gana ausartzeko hurbiltzera?
  (3 reg. Huna, zeru guziak eztire aski
  zure idukitzeko, eta badiozu, zatozte nigana
  guziak.
  
  3. Zer erran nahi du ohora begitartetsu, eta
  
  gonbidatze amolsu horrek?
  Nolatan ausartuko naiz zure gana ethortzera;
  ezpaitut ene baitan deus onik ikusten halako
  buruperik hartzeko?
  Nolatan sararaziko zaitut ene etxera, dakusadala maiz eta maiz zure begitarte begitartetsua
  ofensatu dudala?
  Angeruak eta Arkanjeluak ikara dire, beldur
  dira Sainduak eta iustuak, eta zuk dioskuzu:
  zatozte ene gana guziak.
  Zuk, Jauna, hori erran ezpazeneza, nork
  zinets liro egia lizela? zuk manatzen ezpazendu,
  nor lizate ausart hurbiltzera?
  Huna, Noe gizon iustuak ehun urthetako trabaillua eman du lege zaharreko Arka. Arka zeritzon untzi famatu haren egiten bera buruaren
  salbatzeko jende gutirekin: eta ni nolatan oren
  batez prepara naiteke munduko kreatzaillearen
  ene baitara debozionerekin hartzera?
  4. Moises zure serbitzari, zure adiskide handi
  eta berezi hark arka bat egin zuen ezin bustele-
  
  ko zurez, hura ere urreztatu zuen urrerik garbienaz, hartan barrena Legearen taulak ekartzeko;
  — eta ni kreatura bustela ausartuko othe naiz zu
  lege egille, eta bizia emaille horren hain errazki
  errezibitzera?
   Salomon Israeleko erregetarik zuhurrenak zazpi urthe eman itu tenplu miragarri
  baten egiten zure izenaren laudoriotan; zortzi
  egunez egin du haren konsekratzeko besta;
  milla bakezko hostia ofrendatu itu, eta lege
  zaharreko Untzia baketiarra tronpeta soinuz, eta
  aleluiekin ezarri du preparatu zioen lekuan.
  Eta nik munduan direnetarik ondikozkoen eta
  dohakabeen horrek nolatan sar araziko zaitut
  ene etxean; nekez baitakit oren erdi baten iragaiten debozionean? hala ere aineza oren erditsu hura bedere behar bezala iragan.
  5. O ene Jainkoa, zenbat artha zedukaten
  aitzineko hek zuri zure gogorako serbitzurik egiteaz.
  He! zein guti den nik egiten dudana! zein
  denbora labur emaiten dudan, preparatzen nai-
  
  zenean zure sakramendu sainduaz othurunzatzera.
  Gutitan gertatzen naiz osoki ene baitan bildurik, are gutitanago fuineko errebelamendu
  guzietarik libraturik.
  Eta egiaz zure Iainkotasunaren salbagarrizko
  presenzian elitzaiket ethorri behar eder ezten
  gauzarik, enenduke deusek ere trabatu behar,
  orduan ostatatu behar dudanaz gero, ez Angeru
  bat, baina bai Angeruen Jauna.
  6. Badarik ere hagitz bertze eta bertze dira
  Bakezko untzia bere errelikiekin eta zure gorputz
  guziz garbia bere ezin erranezko bertutekin.
  Xoil bertze eta bertze dira Lege-zaharreko
  sakrifizioak, zeinak baitziren gerokoen aitzin-seinaleak, eta zure gorputz preziosaren sakrifizioa,
  zeina baita sakrifizio zahar guzien konplimendua.
  Zergatik bada enaiz geiago irazekitzen zure
  ohorezko presenziaren aitzinean?
  Zergatik enaiz artha handiagorekin preparatzen zure sakramendu sainduaren hartzera;
  halaz eta Patriarka, Profeta, Errege are eta lehe-
  
  neko Prinze saindu hek bere azpiko jende guziarekin halako debozionezko seinalerik zure Maiestate sainduaren serbitzuan erakusi dutenaz
  geroztik?
  Reg. David Errege debozionez bethea
  bere indar guziez dansan hari izan da Jainkoaren
  Arkaren aitzinean bere lehenagoko Burhasoei
  egin zitzaizten ontasunen orhoitzapenetan: hainitz moldezko organoak egin tu, Salmoak eskiribatu itu, eta ordenatu du kanta ditezin alegrianzarekin, berak ere maiz kantatu itu gitarraren
  gainean, Espiritu Sainduaren graziak hura zeraman arauera: irakasi dio Israeleko jendeari
  bihotz guziaz Iainkoaren laudoriotzen, aho batez
  egunoroz handi etsten, benedikatzen eta ozpatzen.
  Orduan halako debozionerik eta Jainkoaren
  laudoriozko orhoitzapenik egiten bazen lege
  zaharreko Aitaren presenzian: nolako erreberenzia eta debozione orai nik, eta Giristino guziak
  behar dugu Sakramendu sainduaren aitzinean
  Iesus maitearen gorputz adoratzekoa hartzen
  dugunean?
  
  8. Hainitzek laster egiten dute hainitz leku
  urrunetara Sainduen errelikiak bisitatzea gatik.
  Espantuz iarten dira hekin mirakuilluzko
  obrak enzuteaz, Elizetako obradura handiak
  miratzen tuzte, hekin hezur sainduak muzuztatzen tuzte, sirikuz eta urrez estaliak direlarik.
  Eta huna, zu hemen presentean enekin zare
  aldarean, o ene Iainkoa, sainduen saindua,
  guzien kreatzaillea, eta Aingeruen Iauna.
  Hainitzetan kuriostasunak, eta lehen ez ikusiak ikusi nahiak daramatza gizonak halakorik
  ikustera, eta handik probetxu eta oneramendu
  guti dakarkete, noiz ere behintzat horra hara
  baitabiltza egiazko urrikimendurik gabe.
  Hemen ordea Aldareko sakramenduan osorik
  eta bizirik zaude, ene Iesus Jauna, egiazko Jainkoa, et gizon egiazkoa: eta nor nahik sekulakotz
  salbatua izaiteko probetxu hainitz atheratzen
  du, noiz ere behar bezalako debozionerekin errezibitzen baitzaitu.
  Baina zure gana eztu nihor ekartzen edozein
  arintasunek, ez kuriostasunak, ez eta sensuetarasunak; baina bai fede fermuak, esperanza
  debotak, eta karitate garbiak.
  
  9. O Iainkoa, munduko ezin ikusizko Kreatzai-
  
  lle, zein miragarriki hari zaren gurekin! zein eztiki eta graziozki ordenatan duzun zure hautatuekin! zeroni presentatzen baitzaizte sakramendu
  hunetan har zaitzaten gatik.
  Hori segur garaitzen zaie adimendu guziei,
  horrek manera beregain batez arima deboten
  gogoak eta bihotzak bereganatzen tu eta irazekiten.
  Ezen bere bizitze guzia oneramendura ordenatzen duten zure egiazko fidelek hainitzetan
  debozionezko grazia, eta bertuterako amudio
  handi bat ardietsten eta ekartzen dute Sakramendu saindu hunetarik.
  10. O Sakramenduaren grazia miretstekoa,
  estalia eta gordea, Giristino fidelek xoilki ezagutzen dutena, fedegabekoa eta bekatuaren
  sehiek ezin froga dezaketena.
  Sakramendu hunetan emaiten da grazia ispirituala, arimara bihurtzen da bertute galdua, eta
  bekatuak itsustu zuen edertasuna berritzen da
  eta berregintzen.
  
  Grazia hura batzutan hain da handia, non,
  emaiten duen debozionea, bethe izanez, ez xoilki arimak, bainan eta gorputz flakoak sentitzen
  baitu indarrak emendatzen zaizkola.
  11. Halakotz damugarri eta urrikalkizun gare
  gure epeltasuna eta ansigabetasuna gatik, zeren
  ezgoazen gogo handiagorekin gure Iesus-en
  errezebitzera, dakigula haren baitan datzala Salbatzeko diren guzien esperanza eta meritua.
  Zeren hura da gure Saindugarria, libranza,
  eta libratze saria: hura da mundu hunetan dabiltzanen konsolazionea, eta sainduen sekulako
  gozamena.
  Beraz hagitz damutzeko gauza da, zeren
  geienek hain kontu guti dadukaten zerua arraitzen, eta mundu guzia mantenatzen duen misterio salbagarrizko hunetaz.
  O gure bihotzaren itsua eta gogorra! ezpaitugu hain ezin erranezko dohaina prezatzen, eta
  egunorozko usanza dela kausa, erori et isuri baigare hari ez behatzeko ere kontura.
  
  12. Zeren Sakramendu guziz saindu hau leku
  batetan xoilki egiten baliz, eta Apez bakoitz
  batek hura munduan konsekra baleza, zein desir
  handiz uste duzu jendeak lioaskeiela leku hartara halako Apezaren ikusteko, eta meza sainduaren enzuteko?
  Bainan orai hainitz Apez egin da, eta gure
  Salbatzaillea hainitz lekutan ofrendatzen da, erakustea gatik Iainkoaren gizona ganako amorioa
  eta grazia hanbatenaz dela handiagoa, zenbatenaz Sakramendu saindua leku geiagotan
  barraiatua baita.
  Eskerrak derauzkitzut, o ene Iesus maitea,
  arimen egundainoko Arzaina, zeren gu pobre eta
  desterratu hauk nahi izan gaitutzun zure gorputz
  eta odol preziosaz othuruntzatu, eta zure aho
  bereko hitzez zure misterioen hartzera gonbidatu, erraiten deraukuzunean: zatozte ene gana
  nekaturik eta kargaturik zaudeten guziak, et nik
  pausu eta indar berri emanen derautzuet. Matt.
  11.
  
  BIGARREN KAPITULUA
  Iainkoaren ontasun eta karitate
  handia erakusten zaiola gizonari
  Sakramendu Sainduan.
  Arimaren hitzak
  1. Jauna, zure ontasun eta miserikordia han-
  
  diaren gainean fidaturik eta permaturik, hurbiltzen natzaitzu, ni eria naizela ene sendatzailleari, gose eta egarria, biziaren ithurriari, errumeza
  zeruko erregeari, serbitzaria guzien Iaunari, zure
  kreatura ene kreatzailleari, deskonsolatua ene
  konsolatzaille urrikalsuari.
  Ordea nondik heldu zait ontasun hura, zu
  zatozin ene gana?
  Nor naiz ni, zu zerori eman zakizkidan?
  Nolatan ausartzen da bekatorea zure aitzinean agertzera? Eta zuk nolatan nahi duzu bekatorea gana etorri?
  
  Badazaguzu zure serbitzaria, eta badakizu
  eztuela bere baitan deus merezi duenik zuk
  ontasun hura dagiozun.
  Aitortzen dut beraz neure deus gutitasuna,
  ezagutzen dut zure ontasuna, laudatzen dut zure
  bihotz beratasuna, eta eskerrak derauzkitzut
  zure karitate handiegia gatik.
  Ezen zure loria gatik hori egiten duzu, ez ene
  mereziak gatik, arren zure ontasuna ezagutuko
  dezadan, karitate handiagoa sar dagidan, eta
  humiltasunari iarraikitzeaz kontu geiago egin
  dezadan gatik.
  Zeren bada halakoa baita zure borondatea,
  eta manatzen baituzu hala egia dadin, plazer
  duzuna plazer dut nik ere, eta nahi nuke ene
  gaixtotasunak traburik ekar ezpaleza.
  2. O Iesus guziz eztia, guziz amolsua, zein
  erreberenzia eta esker handiak bethiereko laudorioekin zor zaizkitzun zure gorputz sakratuaren hartzekotzat! ezpaita gizonik aurkitzen
  haren handiresunak deklara detzakeienik.
  Ordea zer gogorako dut komunione hunetan,
  ene Iaunari hurbil nakionean: hura behar bezala
  
  ezin ohora baitezaket eta halarik ere desira baitut haren errezebitzeko debozionerekin?
  Zer pensa dezaket hoberenik ene salbagarrienik, neure burua zure aitzinean osoki humildu, eta zure neurrigabeko ontasuna laudorioz
  ene gainera alxatu behar dudala baizen?
  Laudatzen zaitut, ene Iainkoa, eta gauza
  guzien gainetik sekulakotz handi etsten.
  Neure burua mesprezatzen dut, eta ene deus
  gutitasunean barrena zure azpian hondatzen.
  3. Huna zu sainduen saindua eta ni ene bekatuen istilla.
  Huna zu makurtzen zare ni gana, nik merezi
  eztudalarik zuri behatzea.
  Huna, zu heldu zara ene gana, nahi duzu enekin egon, gonbidatzen nauzu zure baraskaritara.
   Eman nahi derautazu zeruko ianharia,
  eta Aingeruen ogia ixtera, zeina, egia erraitera,
  ezpaita bertzerik zu zeroni baizen; zu baitzare
  ogi bizia, zerutik iautsi zarena, eta munduari
  bizitzea emaiten diozuna. Io. 6.
  
  4. Huna nondik sortzen den zure amudioa,
  nondik ageri den zer kontu egiten duzun gutaz,
  zein esker eta laudorio handiak zor zaizkitzun
  grazia haukin ordain.
  O zein salba eta probetxagarri izan den zure
  konseillua, Sakramendu hori ordenatu duzunean! zein othurunza gozo eta alegera, zu zeroni ianharitzat eman zaizkigunean.
  Iauna, zein miragarri den zuk obratzen duzuna, zein botheretsu den, zure bertutea, zein ezin
  erranezko den zure egia.
  Gen. 1., ps. 148. Ezen hitz bat erran duzu, eta
  gauza guziak egin dira, eta manatu duzuna berehala konplitu da.
  5. Gauza miretstekoa, gure zinetstea merezi
  
  duena, eta gizonaren adimenduari garaitzen
  zaiona, zu ene Iainko Iauna, egiazko Iainkoa, eta
  gizon egiazkoa, ogiaren eta arnoaren iduri eta
  itxura mehe batzuen azpian osorik egoitea, hartzen zaituztenek ehotzen edo ahitzen etzaituztela!
  Zuk, o guzien Iauna, nihoren beharrik eztuzuna, zure Sakramendua dela bide gure baitan
  
  ostatatu nahi izan zarena, begira zazu ene bihotza eta gorputza kutsu guzietarik; arren konszienzia alegera eta garbi batez maizago zure
  misterioak egin, uki eta erabil ahal detzadan, eta
  beregainki zure ohoretan, eta zure Pasionearen
  bethiereko orhoitzapenetan ordenatu eta formatu duzun Sakramendua ene Sekulako Salbamendutan har dezadan gatik.
  6. Bozkario zaite, ene arima, eta eskerrak
  emoitzu Iainkoari, zuri nigarrezko haran hunetan
  utzi derautzun hain donu nobla eta konsolazione
  berezia gatik.
  Zeren noiz ere misterio hura gogoan baitarabillazu, eta Iesus-en gorputz preziosa hartzen
  baituzu, orduan zure salbamenduko obra egiten
  duzu, eta partale egiten zara zure Salbatzaillearen merezimendu guzietan.
  Ezen Iesus-en karitatea ezta nihoiz ere gutitzen, eta haren miserikordia handia ezta sekulan
  ahituko.
  Hargatik bethi behar zare bihotz berri batez
  hartara preparatu, eta zure salbamenduko mis-
  
  terio handi hura konsiderazione erne eta finko
  batez pisatu behar duzu.
  Noiz ere meza erraiten, edo enzuten baituzu,
  iduritu behar zaitzu hain gauza handi, berri eta
  alegeragarri maitatzekoa dela, nola bailizate
  Iesu Khristo egun hartan berean lehenik Birjina
  sainduaren sabelera iautsirik gizon egin baliz,
  edo gurutzean iosirik paira baleza eta hil baledi
  munduko salbamendua gatik.
  
  HIRURGARREN KAPITULUA
  On dela maiz komuniatzea.
  Arima debotaren hitzak
  1. Huna ni, Iauna, zure gana heldu naiz; arren
  zure dohainetik ongi gertha dakidan, eta pobreari zure ontasunaz, o Iainkoa, aphaindu diozun
  baraskari sainduan alegera nadintzat.
  Huna, zure baitan da desira dezakedan, eta
  desiratu ere behar dudan guzia, zu zare ene salbamendua, eta libranza, ene esperanza eta indarra, ene ohorea eta loria.
  Alegera zazu bada egun zure serbitzarien
  bihotza, zeren zure gana, ene Iesus maitea, alxatu dut ene arima.
  Badut desira orai zure errezibitzeko ahalik
  debozione eta erreberenzia handienarekin: nahi
  zaitut ene etxean sar arazi, ni ere Zacheo bezala benedika dezazun, eta Abrahamen umeen
  artean konda nadin gatik.
  
  Ene arima guthiziatzen da zure gorputz sainduaz, eta ene bihotzak desiratzen du zurekiko
  bat izaitera.
  2. Eman zakizkit, Iauna, eta aski dut, berdin
  zutaz kanpoan ezta balio duen konsolazionerik.
  Zu gabe ezin naiteke, eta ene gana heldu
  ezpazare, ezin nagoke bizirik.
  Halakotz behar natzaitzu maiz hurbildu, eta
  behar zaitut maiz errezibitu ene salbamenduko
  erremediotzat, beldurrez munduko bide hunetan
  flaka nadin, gertatzen banaiz zeruko iakiaz gabeturik.
  Zeren, zeronek, o ene Iesus guziz miserikordiosa, jendei predikatzen zenerauenean, eta hainitz moldezko eritasunak sendatzen zinituenean,
  hunela noizpait erran duzu: Eztitut igorri nahi
  bere etxetara barurik, bidean flaka ditezin beldurrez.
  Hori bada egizu orai enekin, zure burua
  sakramendu sainduen utzi duzunaz gero fidelen
  konsolamenduko.
  
  Ezen zu zare arimaren othurunza gozoa, eta
  nork ere behar bezala ianen baitzaitut, hura izanen da sekulako lorian partale eta primu.
  Egiaz nola hunein uzu erorten bainaiz eta egiten baitut bekatu, nola hunein laster nagitzen
  eta flakatzen bainaiz, behar naiz ere maizko orazionez, konfesionez, eta zure gorputz sakratua
  maiz errezibituz berriztatu, garbitu eta irazeki
  beldurrez, sobera banago erremedio saindu hura
  hartu gabe, eror nadin neure leheneko borondate saindutik.
  3. Ezen gizonaren gogoa gaizkira isuria da
  bere gazte danik, eta Iainkozko miritzina heltzen
  ezpazaio, berehala gaixkiagotan erorten da.
  Beraz komunione saindua gibelatzen du gaizkitik, eta ongian borthitzten du.
  Zeren orai huneinbat nagitzen eta epeltzen
  banaiz komuniatzen edo meza erraiten dudanean, zer lizateke erremediorik hartzen ezpanu,
  eta horrelako indargarri bilha ezpaneza?
  Eta enaizelarik ongi preparatua eta iarria
  egun oroz meza sainduaren erraiteko, badarik
  
  ere ahal guzia eginen dut egun iakinetan Iainkozko misterioen errezibitzeko.
  Ezen arima fidelaren konsolazione prinzipaletarik bat hau da, gorputz hilkorrean zu ikusi gabe
  dabillano bere Iainkoaz orhoiturik bere maitea
  bihotz debotaz errezibi dezala.
  4. O zure gure ganako bihotz beratasunaren
  
  obra miragarria! Zuk, o Iainko Iauna, espiritu
  guzien kreatzaillea eta bizitzaillea, nahi baituzu
  arima gaizoa gana etorri, eta haren gosea zure
  Iainkotasun eta gizontasun osaz gizendu.
  O zori onezko espiritua, o arima doatsua, zeinok ere merezi baitu zu bere Iainko iauna debozionerekin errezibitzea, eta errezibitzen zaituenean bozkario ispiritualaz bethetzea.
  
You have read 1 text from Basque literature.