Hil Ala Bizi - 05

sentimentuz egiten, buruan sartu zaidalako baizik. Zu bu-
rugogorra bazara, jakin ezazu behin jo nuela buruaz orma
eta berean ormak egin zuela atzera. Beraz,
arratsaldean bertan etorriko naiz, goldaketan hasteko.
Eragozpenik? — bukatu zuen zorrozki, bueltarik gabeko
sententzia diktatu balu bezala.

Bartelek, nola ez, eragozpenik ugari zeukan. Baina hain


kolpera, zen zuhurrean ere, desarmaturik gelditu zen.

— Errekoino! Osaba salbatzea pentsatu dukala, be-
raz. Gorputzez ala arimaz?

— Arratsaldean jakingo duzu. Ezetzean bazaude, gar-
bitu egingo zaitut eta kito. Horrelaxe partuko dut idaz-
karia bizirik uztea. Hil ala bizi!


ERRAIETAKO SUGEA

Urte hartan Larraun Zaharrera ere heldu zen udabe-
rria. Landa zabalei berdetasun tentagarria zerien. Aurre-
ko menditik begiratuz ikusten zen nolako belar olatuak
jasotzen zituen iparrak, behetik goruntz. Etxe gainean, hai-
ze eta eguzki begiko barrutian, dozena bat behi, batzuk
etzanik hausnarrean, beste batzuk elkarri hazka eta kon-
formagaitzen bat edo beste hesiari adarka. Zortzi txahal
bizkor ikuiluan, jateko eta gizentzeko baino solte eta salto
egiteko gogotsuago. Landa baten erdi inguruan osaba-
ilobak. Mutila gerriz gora larru hutsik, segan jo eta su,
hau duk sasoia, olinpiadan bezain afantsu. Osaba atze-
tik, hark ebaki ahala bilduz eta Jainkoak jakin nolako
kontuak esanez. Zaldi lerdena alboan lerari lotua, noiz
tiratu agintzeko zain. Belardi gorenean bi txakur, osaba-
rena eta Jonenekoa, belartzarik belartza elkarri segika.
Noiznahi ez duk jostatzeko eta nahi hainbat belar zapal-
tzeko aukerarik izaten. Larraun Zahar behinolako izanera
itzuli zen. Bartelek lehenengotan toleratu bakarrik egin
zuen, mutila hain ausart ikusirik. Okerrenean ere entre-
tenigarri polita behintzat. Baina martxoaren azkenerako,
etxaldea garbi eta landa goldatuak belar berria hartzeko
prest ikusi zituenean, bera ere arras animatu zen. Tenta-


garri izan ere, hordigarri hobeto, Larraunen antxinako mu-
gimendua ikustea. Bestalde osoki etsi gabe zegoen
oraindik.

— Bartel Larraunek zer esan asko eman behar dik
oraindik. Bai horixe!

Jon ez zen motelago ari. Hura erremangua! Uda ba-
tean munduaz jabetzea ebatzi zuela zirudien. Zergatik ez
daiteke gizonik berraltxa? Apaizgaitegian kirkirak eduki-
tzeko ere autonomiarik utzi ez zioten batentzat, etenga-
beko orgasmoa zen hainbeste lur eta abere erabili ahal
izatea.

Herritarrek pozik elekatzen zituzten Larraungo berriak.
Larraungo pizkundearen espektazioz zeuden denak, lehe-
nago estimazioa hainbat erruki baitzioten azken aldian
Barteli, zein hondatuegi baitzegoen inoren bekaitzik sor
erazteko. Jende artera agertzean, Jonek ba zekien zer gal-
detuko zioten.

— Zer moduz osaba? Animoso al zebilek? Bartelen ara-
zoa herri osoak beregandu zuela zirudien, Jonengan de-
lagaturik. Batzuk, ordea, susmo txarra hartzen zioten
martxa hari.

— Ez zekiat. Hobe oker banengo, baina gizona ez duk
igogailua, behera eta gora ibiltzeko.

— Apaizgai joan beharrean — esaten zion Bartelek
ilobari — , nirekin tratulari hasi bahintz, beste modutan
geundekean gaur. Azkenean ere neronengana jo behar.

Jonek ez zion garrantzirik ematen faktoreen ordenu
aldatze honi. Batera nahiz bestera, burutzea zen behinena.
Bartelek ez zezakeen ugazabatasunik gal. Lana mutilak
egin arren, zuzendaritza berak zeraman. Zer balio dik la-
nak, bururik ez bada? Gainera iloba gazteari lanean ira-
katsi. Lehenago ere pentsatu behar zian ez zuela osaba
bezalako maisurik aurkituko. Bitsetan zebilen eguneko lan


araua planifikatuz eta beharreko aginduak emanez. Ha-
ra non behinolako jauntasuna berratzeman zuen! Are ge-
hiago, zeren orduan mutiko bati agintzen baitzion, orain
ordea mutilik sasoikoenari, karreraduna gainera. Barte-
len osasunak hobekuntza harrigarriak izan zituen. Bene-
tako hobekuntza ala euforiak eragindako uste hutsa?

Uztailaren batean eskutiz bat ekarri zion Jonek. Ofi-
zial antza zeukan. Bartelek muturralde garratza jarri zuen.

— Behar ez denen bat gogoratu duk orain ere nitaz.

— Ea alaba ederren batek, zure martxa berriaz lilura-
turik, mandatua bidaltzen dizun.

— Alaba ederraren putakumeak! — hots egin zuen Bar-
telek, eskutitza irekitzean. Zeru sapaira begirada fulmi-
nantea jaurtirik, erantsi zuen: — Eskutiz hau ez nian hartu
behar, otsaileko gau hartan hain oilo portatu ez bagina.

Idazkariaren ezkutitza zen. Biharamonean udaletxera
azaltzeko, eguerdiko hamabietatik ordu bietara. Amaren
testamentua, transferentzia, izkribau lanak, bahimendua,
kontua, deskontua eta abar, auzia zen hainbat mila ho-
gerlekoren zorrean zegoela oraindik Haziendarekin.

— Orain ez duk esango — bukatzen zen eskutitza —
insolbentea haizenik.

— Okerragorik espero nuen zure aurpegikeratik — esan
zuen Jonek — .

— Zer dira horiek guk daramagun abiadarako? — be-
lardi zabalak eta hamabi behiak seinalatuz — . Garbitu


behingoz zor madarikatuok eta kito.

— Nik ez zioat alu horri zorrik, bera garbitzea baizik.

— Ez duzu, ordea, zor gorabehera, legearena baizik,
eta beraz indarrarena. Alperrik duzu tematzea. — Jon
desesperaturik zebilen osaba baretzeko argudio bila — . Gai-
nera zer arraio! Idazkari sazkar bati begira egon behar al
dugu? Bizirik badago, geuri zor digu. Garbitzerik erabaki-
tzen ez dugun artean, txakurrari egiten zaiona, mahaipean
eman, mahai gainekorik harrapa ez dezan. Txakurrari
zaion maitasunik gabe, jakina.

Ez kostatu gabe, baina azkenerako adostu ziren. He-
rrira joango zen eta kontuak betiko garbiturik itzuliko.
Idazkaria ikustea baino nahiago zukeen aker nagusiari uz-
kia mihizkatzea ere, baina ez zegoen beste erremediorik.
Gauez, oherakoan, inoiz ez bezalako larritasunak eman
zion Barteli. Gero sabelean sugea deskiribilduz, luzatuz
eta erraietan zehar lerratuz sentitu zuen. Mugimendu leu-
nak, kilikorrak lehenengotan, baina eskuz kanpotik igortzi
ahala, barruko sugea bizkortzen zihoan.

Larritasunak mina ekarri zuen, min sorra, baina gero
eta zorrotzagoa. Sugeak aurrera segitzen zuen. Izpia ate-
ra eta barru guztia miatzen hasi zela zirudien, sastada ema-
teko unearen bila. Ohetik jaiki eta leiho kontrara kokatu
zen, laster bere baitan hasiko zen minaren eta desespera-
zioaren arteko burrukari eustera prestatuz. Azkenez su-
geak miaketa bukatu zuen eta sast!

Non? Barruan nonbait. Makilaz jotako ira gaztea beza-
la okertu zitzaion gerria. Gero betikoa. Behean iraulkatu,
ohean etzan, leihotik'atera eta atetik leihora arrastatu, ilar-
gia aurrez aurre erreparatu, hura madarikatu eta azkenean
gorputz erdi leihotik kanpora zintzilik, behazuna eta odola
oka egiri, ordurako azpian zain zegoen Txikiren ahora.
Gau hartako alde bakarra zen ez zegoela ama zaharrik,


azpiko gelatik «Zertan ari haiz, Bartel?» hots egitekorik.
Bakarrik zegoen etxetzar hartan, gelan sar-irtenka zebi-
len saguxarra laguntzat jo ezik. Suge madarikatua!
Doilorra!

Lau hiletan lo egona, baina ez hila. Lo ere ez, mementu
juxtuaren zain baizik. Bartelen martxa berriaren eta afa-
nen zelatan egona, traidorea halakoa. Idazkariaren esku-
titzak mugi erazi zuen berriro. Bai! Biak elkar harturik
zeuden. Edo biak bat zirert. Suge hura idazkariaren izpi-
ritua zen. Ganibetaz sabela ireki, sugea atera eta zati-zati
egiteko gogoak eman zion. Ganibetak balio ez, ordea,
izpiritu zitalak zehatzeko. Berea zen errua. Hainbeste ur-
tetako esperientziaren ondoren, nola sinetsi zuen, inozo
alaenak, sugea hilik zegokeela?

Goizean goiz, beti bezain afantsu zihoan Jon Larraun
Berritik Larraun Zaharrera. Aspalditik zerabilen txaha-
lentzat kanpoan barrutitxo bat egiteko asmoa.

— Zergatik ez diate txahalek ere eguzkiaz eta askata-
sunaz gozatu behar?

Nolako sustoa, ordea, Larraun Zaharrera heltzean, lau
gizon haundi ikuilutik abereak ateratzen aurkitu zituenean.

— Zer gertatzen da hemen?

— Lehenago gertatu behar zuena! — erantzun zuen
Bartelek.

Haren aboskeran ez zen amorekortasun izpirik ageri.
Idazkariaren apokeriren bat? Bai zera! Idazkaririk ez zuen


ikusi ere egin. Bi egun aurreko gau madarikatu hartan
ebatzi bezala, azienda guztia saldu zuen kolpera, bere
lehengo behitxoa izan ezik. Jonen asmoak eta afanak hai-
zeak zeramatzan. Eguzkitara ateratzekotan zetorren txaha-
lak hiltegira zihoazen. Erosleak txekea sinatu zion, Bar-
telek ilobari ordaintzeko agindua. Hirurehun eta hogeita
bost mila pezeta. Hirurehun mila Jonek, ganadua eros-
tean, nondibait maileguz lortuak. Gainerako bost mila
hogerlekoak mutilaren alokairua omen ziren. Jon sutan
jarri zen.

— Bost mila hogerleko mokordo bakarrik al da hiru
hiletan hogei bururi atera diogun hobari guztia?

— Aizak, gazte! — ihardetsi zuen erosle sabel
haundiak — . Nik ugazabarekin egin diat tratua. Zuen ar-
tean zerik badago, hor konpon.

Erosle hari ez zitzaion inoiz halako tratu emankorrik
gertatu. Txokorrari gustora tiratzen zion goizerik. Zera
edo bera zela, irabazi mardula zeraman Larraundik. Ha-
la ere, profesionalki jakin erazi zion Joni:

— Ez pentsa, gazte, hobariak zintz eginda ateratzen
direnik.

Txekea kobratu eta hirurehun mila pezetak bihurtu on-
doren, hogeita bost mila pezetak osabari entregatzera joan
zen Jon. Ama ere eritzi berekoa zen.

— Ea bestela bere bizkarretik bizi garela esateari ema-
ten dion.

Bartelek ez zuen inola ere diru hura hartu nahi. Hizka-
mizka luzearen ondoren, Jonek kolkoan sartu zizkion, be-
rak ere ez zituela behar eta.

— Hik behar ez badituk, nik gorroto ditiat! — esanez,
krisk krask, hogeita bost milako berdeak mila zati egin
zituen Bartelek.

Jonek muturrak hautsiko zizkion, bere ukabilei kon-


trario gogorragoa zegokiela pentsatu ez balu.

Bartel bere buruaz amorraturik zegoen, urte erdi ilo-
ba mukizu baten pentsuan eman zuelako. Nork eta berak,
zortzi urte luze inor gabe, bere gisan,bere buruarekin ba-
karrik iragan zituenak! Nork eta bere aislamendu zarra-
tua denen kontra, bere buruaren kontra ere bai, defendatu
zuenak! Jendea, ahaide eta ez ahaide, etsirik zegoen Bar-
telez. Hara, ordea, berak bere burua subastatu zuela. Hona
ni jaunak! Amore ematen dut! Har nazazue berriro zue-
tartzat! Zenbat eskaintzen duzue nire buruagatik? Eta jen-
deak, nola ez, irribarre barkakorrez esan zuen: kostatu
zaiok, baina seneratu duk noizbait. Eta gupida morbo-
soz bukatu: hobe duk horrela. Gizona elkarrekin bizitze-
ko duk.

Zergatik, ordea? Ez al zuen berak arras besterik era-
kutsi zortzi urtetan? Baina zer erakutsi zuen, amore eman
baitzuen? Kapitulazio lotsagarria. Lotsagarria, bai! Ezze-
goen beste hitzik. Tigrea amaraunean trabatzea baino
lotsagarriagoa.

Joni gorrotoa hartu zion. Ez zegoen dudarik bere biz-
karretik probetxatzera etorri zela. Bi urtetan diru ederrak
egin eta gero osaba Larraun Berrira bizitzera eraman. Zer
zioat, ordea, Larraun Berrira? Osabarenak laster egingo
zuela uste ziaten horiek. Gabiltzan listo, ea amonari bai-
no herentzia gizenagorik utz erazten diogun. Eta, faltsuak
halakoak, bost mila hogerlekoak ere eman egin nahi es-
kuzabalki, osaba koitaduari karitateegitearren! Bainaosa-


ba koitaduak burua aurrerunti zeukak oraindik. Bai,
alafede!

Barteli ez zizkion ondorio hauek tontotasunak edo zi-
talkeriak atera erazi, kontserbazio sen hutsak baizik. Bere
bizkarretik probetxatzera izan ezik, laguntzera etorri zi-
tzaiola onartu behar, beraz, beharrean zegoelaeta, beraz,
errukarri. Hori aitortzea, ordea, bere buruaz desertatzea
izango zen.

Zorionez, ez zeukan bere burua madarikatu beharrik,
zoriondu baizik. Jakina! Sakatu ere egundokoa sakatu zion
mutilari. Plan guztia onartu, hasi eta abiadura hordigarria
zeramatenean, jokoa biribil ateratzeko ustez, mutila afan-
tsuen zebilenean, brast dena saldu eta kito. Horrelakorik
ez zian listokume horrek espero. Behetik gorainoko inu-
rriketa atsegina sentitu zuen. Nolako osaba zeukala uste
zian, ba, mutilkondo horrek?

Ahaideez eta herritarrez ere orobat esan zitekeen. Hura
marroa sartu ziena! Bartel normaldu zelako, elkarri zo-
rionka eta Jainkoari esker emanka ari zirela, haurrei ere
Bartelen konbertsioa ikaspidetzat azaltzen hasiak zirela,
brast dena saldu eta kito. Hura muturrerakoa eman zie-
na! Troiako zaldiarena zozokeria hutsa zuan honen aldean.
Jendeak, jakina, mila zurigarri aurkituko zion bere en-
gainuari. Gizagaixoa, errukarria eta nork jakin nolako
ezizen minkulinez deituko zioten berriro, egiazko izenez
deitzeko gauza ez zirelako. Eta egia zen, aitortu nahi ba-
zuten, Bartel Larraunek inork ez bezalako potroak zeuz-
kala, indar guztia kontserbaturik gainera. Ez ninduan
alperrik mutilzahar gelditu. Mahaipeko garrafoiari arna-
sak eman ahaleko zurruta egin zion. Korroskada luze ba-
tez, garrafoi biluzia bi eskuekin jaso eta esan zion:

— Lehen bezala, aurreruntzean ere, hi izango haiz ni-
re sozio bakarra.


LASUNDA

Lasunda Mendibekok berrogeita lau urte zituen, na-
hiz eta gehiago eman. Huraxe zen Jon gehien harritzen
eta era batera deskontzertatzen zuen emakumea. Kasu ba-
karra, nahiz eta gero anitz kasu bakar zegoela aurkitu,
gehienak ez esatearren. Lasunda, ordea, bakarretan ere
bakartzat zeukan. Haurretan, txiki txikitarik, maiz jotzen
zuen Mendibera. Maizago ez bazen, zakurrak zeukan
errua. Mendiben ohitura zen zakur haundia eta gaiztoa
edukitzea. Loturik zeukaten beti, baina hurretik pasatzean,
katea hausteko posibilitate hutsak ere dardara eragiten zion
mutikoari. Zakurraren oztopo hartaz aparte, dena zen
atsegina Mendiben. Guztietariko zuhaitzak eta mota ba-
koitzetik ere submota asko. Zuhaitzik zuhaitz ibiltzen eta
nahi hainbat jaten uzten zioten, adarrik ez apurtzeko bal-
dintzaz, jakina. Animalitan berriz, ba zen han aukerarik.
Kuiak gustatzen zitzaizkion gehien. Aldizka, berak inoiz
ikusi gabeak ere edukitzen zituzten. Hala indioilar harro
hura eta batez ere azkonarkumea, zeinen lagun egiteko-
tan, berari emango ziotela agindu baitzioten. Mutikoa
alperrik saiatu zen pizti harekin. Erpeen ordez, hortzak
erakuts eraztea bakarrik lortu zuen. Erremintak ere gustu
eta tamainu guztietakoak zeuden Mendiben. Hura goza-


mena, nahi zituenak erabiltzen eta bere lantxoak egiten
uzten ziotenean.

Jonentzat Lasunda zen Mendibeko erakarmen nagu-
sia. Jai arratsaldeetan mila komedia egiten zuen harekin.
Batez ere etxe alboko harizpean, garbitoki freskoaren on-
doan, ipuin kontatzen hasten zitzaionean, hura mutikoaren
poza.

— Itxi ezak aho hori! — agindu behar izaten zion
Lasundak — , entzutea belarriena duk eta.

Ipuinik gehienak Lasundak berak asmatuak ziren,
entzule txikiaren arabera. Honek ere ba zekien aldrebes-
keriak asmatzen. Behin esan zion:

— Lasunda! Bi txantxangorri entzun ditut, habia non
egin eztabaidan eta azkenean zure ohapean erabaki dute
eta gauez pik egingo dizute.

— Txantxangorriak ohapean? Neuk emango zizkieat
lotsak horiei!

Lasunda eskilaretan gora abiatzen zenean, mutikoak
azpitik algaraka:

— Inozente! Inozente!

Mendibetik kolkoa bete kontu etxeratzen zuen. Txiki
txikitatik, ordea, gauza bat egiten zitzaion erraro Lasun-
darengan eta behin zapla bota zion:

— Aizu, Lasunda. Zu zergatik ez zara jaietan inora-
tzen, beste neskak bezala?

— Besteak senargaitara joaten dituk, baina niri tru-
moiak ekarriko zidak haritz honexen puntara.

— Trumoiak? — Ikustekoa zen nola begiratzen zion
mutikoak

— Hogeita hamargarren tximista harrapa dezadanean,
harexen hurrengo trumoiak ekarriko dik.

— Tximistak harrapatu? Non gordetzen dituzu, ba?

— Bata haritz marroan, bestea teilapean. Hogeita ha-


mairugarrena kolkoan erabiliko diat, ezkondu eta lehe-
nengo haurra ekarri arte.

— Tximistan kolkoan?

Mutikoaren harridurak ez zeukan azkenik. Tximista,
kolkoa, haritza, senargaia, ezkontza, trumoia... Egiaren
eta asmazioaren arteko mugak bereztera heldu gabe orain-
dik, sinestearen eta ez sinestearen artean dilindan geratu
zen, zalantzak liluramen gehiago ematen zielarik Lasun-
daren esanei.

Ba zuen Lasundak beste alderdirik franko, mutikoak
ia miresmen mitikoa har zezaion. Esku lanetan ezin tre-
beagoa zen. Jostun abila eta asmotsua. Anitz neska etor-
tzen zitzaion ikasle etxera. Joni asko gustatzen zitzaizkion
jos tresna bitxiak zeuzken. Erloju konpontzailea zen eta
ez edonolakoa. Lorazaina, ehiztaria, harotza, erizaina. Zer
ez zen hura? Eta dena bere kabuz ikasia. Eskolara gutxi
joana izan arren, bere kontura ikasi zuen anitz, matema-
tikak zituelarik gogokoen. Jon txikiak, Jainkoa orojakin-
tsua zela esaten hasi zitzaizkionean, Lasundarekin egiten
zuen konparazioa. Honi ezer kendu nahi ez eta hari ezer
kendu behar ez, biak parean jarri eta kito. Trebetasun guzti
hauek gutxi baziren, sexu sendoko edozein bezain indar-
tsua zen. Gizon bakarrak bortxa zezan bildurrik ez zeu-
kala esan ohi zuen.

Jon nagusitu zenerako, Lasunda gizartetik arras bakar-
turik zegoen, lan hutsari emana. Ilargidun gauak lanerako
ziren. Emakume bati dagozkion eta berak ere gazteago-
tan praktikatzen zituen zaletasun eta apainduri guztiak pi-
kutara bota zituen. Lana zen aurren, lana zen hurren. Gau-
zek lanari buruz zeukaten zentzurik. Modatu baino askoz
lehenago, galtzadun emakume bakarra bera zen, lanera-
ko egokiago zela eta. Animaliz inguraturik bizi zen. Le-
zondotarrek ziotenez, bera ere ez omen zen emakumea,


basemea baizik. Bost axola hari jendearen esanak, gizar-
teari arbuio olinpikoa baitzion. Ezkontzerik ez zuen inoiz
pentsatu. Bartelekiko pasadizoaz aparte, behin egin zituen
joan-etorri batzuk mutil batekin. Inguruetan laster zabaldu
zen Lasunda ezkontzekotan zebilela. Ordua zuan! Baina
laster bukatu ziren joan-etorriak. Jendeartean aspertu egin
zen. Besteek dibertsioa zeritzatenari, hark zozokeri hutsa,
denbora galtzea erizten zion. Denborak honela galtzeko
baino gehaigo balio dik. Zirkura buelta bat egitera gon-
bidatu zuten, beti lanean ari gabe. Lasundak behien eta
txahalen bizkarrak igortzitzea bezalako zirkurik ez zela
erantzun zien.

Neba bat zeukan, subnormal samarra, tigremeak be-
zain basaki defenditzen zuena. Huraxe zen Lasundaren
gizarte guztia.

Jon oporretan maiz gertatzen zen Lasundarekin. So-
kratesen pentsamentuak orbelak iruditzen zitzaizkion ema-
kume erdi basati haren ondoan. — Zergatik duk zuen
bizikera nirea baino duinagoa? Dibertitzen zaretelako? El-
kar jan beharrik zabiltzatelako? Zergatik?

— Ez dakit, ba — ziotsan Jonek — . Ba dirudi pertso-
nok elkarrekin bizitzeko garela.

— Horixe duk hain zuzen probatzeko dagoena, edo
probaturik dagoena, baina alderantziz — . Lasundak ba-
rre arbuiozkoak egiten zituen. Herriko hainbeste kasu aipa-
tu ondoren, berriro galdetzen zuen: — Horri deitzen al diok
elkarrekin bizitzea?

— Baina ba dira elkar maite duten pertsonak ere.

— Nik animaliak maitatzea erabaki diat. — Beste erre-
suma batetik mintzatuz bezala, bukatu zuen: — Nik ani-
maliak hainbat pertsonek elkar maite dezazuenean,
abisatu.

Behi, asto, txerri, ahuntz, bildots, txakur... denak


nahastean zebiltzan. Elkarrekin berezko etsaigoa duten
animaliak ere komunitatean bizi ziren Mendiben.

— Ea behiren batek txerria adarkatzen dizun.

— Gure artean ez duk pertsonengan bezala.

— «Gure artean» honek egundoko barregura eman
zion Joni.

Karreradunei, «eskolastikoak» berak esaten zuenez, be-
gizko instintiboa zien. Joni ere hartzen hasirik zegoen.

— Pentsa ezak ikasten duzuen letra bakoitzeko, izer-
di tanta bana ostutzen duzuela.

Gizateriak mendez mende eta dudatu ere ezinekotzat
aitortzen dituen «gizon haundiak» ttu eginda likidatzen
zituen. Behin Jonen apaizgaitasuna harturik, burla aire
zorrotzez bota zion:

— Hor duzue Erromako aita Santua, «gure aita» be-
ra baino gurenagoa. Eguzkiak mundu erdi bakarrik argi
zezakek, hark, ordea, mundu osoa.

— Ez zarela, beraz, aita santuarekin bat.

— Mendibe eta Erroma ez diren bezala.

Lasundaren bizikeraren anitz arrazoi edo desarrazoi-
tarik nagusia hautatzekotan, Mendiben ere bizimodua ate-
ra beharraren patua titiaz batera edoskitzen zela esan be-
har. Lasundak jakinez eta bortizki beregandu zuen patu
hura. Baina gainditzea lortutakoan, ez zien bizimoduko
legeei ihes egin, aitzitik ordea, doble amorruz saiatu zen
hainbeste kostatua gehiago menderatzen, ezaldian lurra
jaten ikasirik, baialdirako ere bizio patologikoa biltzen
duenak bezala. Lezondotar guztiek edoski zuten patu bera.
Ez zegoen nekazaririk ez langilerik ez arrantzalerik ez inor,
«hamaika bizi duk gure bizkarretik» esan gabekorik. Ge-
hienek, ordea, zer egingo dugu-ka, etsipenari eman zioten
bezala, Lasunda eta Bartel setatiak atera ziren. Bakoitzak
bere eboluzio eta histori bereziz, piztiek barrutiari beza-


lako gaitzia hartu zioten biek gizarteari.

Joni min haundia ematen zion berak hainbeste nekez
eta afanez martxan jarritako belardiak alperrik galtzen
ikusteak. Osabari lurrak bi urtetarako errentan eskatzea
pentsatu zuen.

— Berandutxo hator. Saldurik zeuzkaat. — Gezur ga-
lanta bota zuen Bartelek, ez baitzuen halakorik pentsatu
ere. Baina Jon izorratu nahiak zapla asma erazi zion
gezurra.

— Nori saldu dizkiozu, ba? Lasunda Mendibekori?

— Bai argia haizela! Nola igarri duk?

Gezur galanta berriro ere. Baina Barteli, tratulari ar-
gia izaki, Lasundaren izena entzunez batera, baiezkoa bu-
ruratu zitzaion. Buruera jeniala, pentsatu zuen. Gainera
Jonen burlazko galdekerak berak adierazten zuen Lasun-
dari saltzeak amorru gehiago emango ziola.

— Ez zara batere tentela gero! Ondo konpon. Ah! Eta
badakizu Lasunda gai eta birjina dagoela oraindik. Titu-
lo tentagarriak, alajaina.

— Hori duk pistak ematea! — esan zuen Bartelek ba-
rre maltzurrez.

Arrasaldean bertan joan zitzaion Bartel Lasundari, be-
lardiak eskaintzera. Dirurik izendatu ere ez. Hori baino
duinago agertu zuen bere burua. Diruarena egingo dinagu.
Bera ez zihoan premiak eraginik, Lasundarentzat aukera
ona zitekeela pentsaturik baizik. Tratu lasaiak egiteko mo-
duan zegoela erakutsi nahi zuen edo sinetsi nahi zuen.


Klausula guztiak zehazki izendatzeak ez beste txukuntasun
bat ematen zuen «konponduko gara» esanik hurrengorako
uzteak.

Jonek egunero bere etxe albotik anitz gurkada pasatzen
ikusten zuen. Ba zeramaten aidarik eta eupadarik. Farao-
nen orgateriak baino eskandalu gehiago ateratzen zuten.
Lasundaren neba subnormal samar Timok batez ere egun-
doko uhuketari ematen zion, Larraun Berrira hurreratzean.
Bistan zegoen Bartel zela h&ren zirikatzaile, bai baitzekien
bere harreman berrien ostentazio hark gibelak erreko ziz-
kiela Larraun Berrikoei. Timo bitsetan zebilen, Akelarre
osoari lotsak ematea baino balentria haundiagorik egiten
zuelakoan. Inork ez ihardestean, beroago eta harroago
jartzen zen.

— Irten, kapaz bazarete! — hots egiten zuen, akuilua
dantzatuz eta etxea berak kikil erazitako munstroz bete-
rik irudituz.

Jonen ama senetik ateratzen zuten probakazio suntzun
haiek.

— Ez ernegatu, ama — esaten zion Jonek — . Horiek
horixe nahi dizute.

Bartelen baitan ba zebilen beste prozesiorik. Urdaileko
gaitzak ez zion amorerik ematen. Gaurik gehienak gaubela
larriak zitzaizkion. Bakartadearen muinean, zomorro bat
ernetzen hasi zen: desesperazioa. Eskerrak ardoak zuzper
erazten zuela. Zuzperraldi batean, burutapen jeniala ekarri
zioten Jonen hitzek:

— Ba dakizu Lasunda gai eta birjina dagoela.

— Madarikatua! — hots egin zuen berekiko — . Bartel
ez dela inor? Laster jakingo diagu.

Lasunda bezalako basemea menderatzeak bizitzarik
okerrena ere sobera justifikatzen zuen.

— Hire bi tituluok gaizki behar dinate gauj.


Garrafoi biluziari zurrut luzeak egin eta ba zihoan Men-
diberuntz. Bidean estrategia antolatu zuen. Nola hasi, zer
esan, nola pixkanaka adierazi, edo hobeki, nola pixkana-
ka zertu, zeren burua gorputzaren aurretik ohartzen ba
zen, frakasu nabarmena gerta baitzitekeen.

— Nola ez zaik gaur arte bururatu?

Belar tratua zehaztu gabe uztea ere alde zetorren, har-
tzedun baitzegoen. Hainbeste gurkada guriren ordez, ez
zen goitik eskatzea.

Bartelek Mendiben afaldu zuen, azken aldian maiz
egiten zuen bezala. Gau hartan besteetan baino arretaza-
go prestatu zuen afaria Lasundak, edo hala iruditu zitzaion
Barteli. Lasundak ere asmazio berdinak ote zerabiltzan,
ba? Afal ostean briskaldi bat.

— Pentsatu baino hobeki zihoak gauza.

Pattarra aipatu zuen eta Lasundak berehalaxe atera.
Bartelen estrategian zer bakarra zegoen prebenitu gabea,
Timoren presentzia, alegia. Hura ohera bidali ezik, ez ze-
goen zer eginik. Timo edanago eta animosoago zihoan eta,
jakina, gero eta oherako itxura gutxiago, tentelak
halakoak.

— Belarrihaundi batek dena hondatzea besterik ez diat
behar!

Gauerdia eta Timo han oraindik. Haitzurkada bat gus-
tora emango zion Bartelek. Noizbait aldegin zuen, hala ere.

— Ba ninan gogoa, Lasunda, biok bakarri geratzeko
— esan zuen Bartelek — . Edan dezagun beste kopatxo bana
eta gauden lasai. Ordubete gora behera, eguzkia betiko
lekutik aterako dun bihar ere.

— Ez zekiat zer egin behar dugun hemen beste
ordubetean.

— Zer egin? Ba, esaterako...(emaizkidan hitz egokiak,
lamina traidorea!) neska-mutilak garela pentsatu eta... Zer


egingo dinagu, ba? Elkarrekin egon. Ez al gaitun, ba,
neska-mutilak?

— Antxina zuan hori, Bartel. Berandutxo habil — esan
zuen Lasundak, barre zakarrez.

— Beranduak ba din soluziorik. Hogei urte gazteagoak
garela pentsatu eta aurrera.

— Pentsa dezagun. Eta orain zer?

Bartelek huraxe zela unea pentsatu zuen.

— Zer? Hauxe!

Bere galaimen guztiak atereaz, zirri batzuk egiten ha-
si zitzaion.

— Arraioa! Bihotza ziltzen eta eskuak...?

— Zil nahiz hil, Lasunda! Neska-mutilak ez bagaitun
ere, ar-emeak gaitun behintzat.

— Ah, bai? — Tigremeak bezala saltatu zuen
Lasundak — . Ar-emeak, eh?

Esku bata paparretik eta bestea bragetatik, airean uluka
atera zuen gure gizona.

— Ai! Min egiten didan!

— Behin joko eta berean okerreko lekura joko huen,
ba?

— Aaai!

— Titi puntak zeuzkaat nik hire potroak hainbatekoak!
— bragetako eskua bortxaz estutuz.

— Ai! Aaai! Aaaaai!

— Abelkumea egiteko balitz ere! Baina gizakumea?

— Mesedez! Utz nazan mesedez!

— Berehalaxe! Blast! Hortxe freskatuko zaizkik be-
rotasunak. — Bartelen buruak putzu hondoko basatza jo
zuen — . Horrek sosegatzen ez bahau, asteme merke bat
erostea daukak!

Bartel blai-blai atera zen putzutik. Hegalean erdi ma-
kurrik, ura zara-zara zerion.


— Sexu ahula hau baldin bada, zer ote duk sendoa?

Mendibetik Larraunera aldasgora erripea zegoen. Bar-
telek ozta-ozta arrastatzen zuen bere gorputza, ziria sartu-
riko bareak bezala, biziaren adurra bidean galduz. Frakasu
lotsagarri haren errua bere buruari ez, baina estrategiako
hutsen bati ezarri nahiz, ar-eme kontuak sumin erazi zuela
Lasunda pentsatu zuen.

— Gauza hain poliki zihoala, halako zakarkeririk bo-
tatzea ere! Timo tentela lehenago oheratu balitz! Baina
zer? Biok bakarrik gelditu ginenerako, Lasunda logurak
erretzen baitzegoen. Logura duk maitasunaren lagunik
etsaiena!

Ea zergatik ez zuen putetxera jo, halako trantze arris-