Heldu den matxinada - 7
denon indar komuna esperimentatzearen bozkariotik dator. Larrialdi egoeretan baizik ez da hil
edo bizikoa erabakitzea, eta halakoetan, nolanahi
ere, badaezpadakoa izaten da demokraziaren erabilera. Gainerakoan, prozeduraren fanatikoek
baino ez dute arazotzat «erabakitze prozesuaren
izaera demokratikoa». Kontua ez da batzarrak
kritikatzea edota haietatik hanka egitea; kontua
da hitza askatzea, izakien arteko keinu eta jola155
heldu den matxinada-3):intimitatea
sak askatzea. Nahikoa da ikustea norbera ez datorrela bat soilik ikuspuntu batekin, edo mozio
batekin, baizik eta desira, atxikimendu, gaitasun,
indar, tristezia eta prestutasun jakin batzuekin
ere. Batzar Orokorraren fantasma urratzera iristen bagara, presentziez osaturiko batzar bilakatuz, lortzen badugu behin eta birritan agertzen
den hegemoniaren tentazioa zapuztea, alboratzen badugu erabakitzea azken helburu gisa, orduan halako talde-hartze bat gertatzeko aukera
batzuk izango ditugu, hau da, kristalizazio kolektibo bat, non erabakiak berak izakiak hartzen dituen, beren osotasunean zein parte batean.
Gauza bera esan genezake ekintzak erabakitzeari gagozkiolarik. «Ekintzak batzarraren garapena bideratu behar du» printzipiotik abiatzea, eztabaidaren bizitasuna eta ekintzaren eraginkortasuna ezinezko bilakatzea dakar. Elkar ezagutzen
ez dutenen arteko batzar jendetsu bat kondenatuta dago ekintzaren espezialistak ekoiztera, esan
nahi baita, ekintzaren kontrola ekintzari berari
aurrejartzera. Alde batetik, agindupekoak, ekintzaren eginkizuna bere gain hartuko luketenak, lotuta leudeke, definizioz, beren ekintzaren baitan.
Bestetik, ezerk ez die mundu guztia engainatzea
eragozten.
Ez dago zertan ekintza molde ideal bat ezarri.
Ekintzak bere buruari molde bat eman diezaiola
heldu den matxinada-3):intimitatea
da funtsezkoa, moldea eragin dezala, eta ez jasan. Horrek posizio politiko zein geografiko berbera partekatzea suposatzen du –Frantziako
iraultza bitartean Parisko Komunako sekzioek
bezala–, baita jakintza berbera zabaltzea eta partekatzea ere. Ekintzak erabakitzeari dagokionez,
honokoa izan liteke printzipioa: norbera errekonozimendura abiatu dadila, informazioak parekatu ditzagun, eta erabakia berez etorriko da, berak hartuko gaitu gu, guk geuk bera bainoago.
Jakintzaren zirkulazioak hierarkia ezeztatzen du,
goitik berdintzen gaitu. Komunikazio horizontala, ugalkorra, komuna desberdinen arteko koordinazio modu hoberena ere bada, hegemoniarekin bukatzeko.
Ekonomia blokeatu, baina gure blokeatze ahalmena
gure auto-antolakuntza mailarekin neurtu.
Oaxacako estatua, 2006ko ekainaren amaiera,
udal okupazioak ugaritzen dira, matxinoek eraikin publikoak okupatzen dituzte. Hainbat herritan, alkateak egotzi dituzte eta auto ofizialak konfiskatu. Hilabete geroago, hainbat hotel eta turismo-gunetarako sarbideak blokeatuta daude. Turismo ministroa hondamendiaz mintzo da, «Wilma urakana bezalakoa da». Urte batzuk lehenago,
heldu den matxinada-3):intimitatea
argentinar errebolta mugimenduaren molde nagusietakoa izan zen blokatzea. Tokian tokiko mugimendu desberdinek elkarri laguntzen zioten,
halako edo honoko ardatza blokatuz. Ekinbide bateratu honekin herrialde osoa gelditzeko mehatxu etengabea egiten zuten, euren aldarrikapenak
onartuak izatera behartuz. Halako mehatxua burdinaga eraginkorra izan zen luzaroan, trenbideetako langileen, elektrizitate eta gas konpainietako
langileen, eta kamioilarien esku. cperen aurkako
mugimenduak zalantza egin gabe blokatu zituen
geltokiak, autobusak, lantegiak, autobideak, supermerkatuak eta baita aireportuak ere. Rennesen aski izan ziren hirurehun pertsona hiria inguratzen duen autobidea blokatu eta berrogei kilometroko auto-ilarak sortzeko.
Guztia blokatu, horra egungo ordenaren aurka
altxatzen den ororen aurreneko erreflexua. Ekonomia deslokalizatuan, ekoizpena blokeatzeak
zirkulazioa blokatzea dakar, zeren: enpresak fluxu tinkoen bidez funtzionatzen baitute, balioa
sarearekiko konexiotik baitator, eta autobideak
azpi-kontratatik azpi-kontratara eta hortik muntai lantegira doan ekoizpen-kate materiagabetuaren kate-begiak baitira.
Baina kontua ez da matxinoen horniketa eta
komunikazio gaitasunak, edota komuna desberdinen auto-antolakuntza efektiboak baimentzen
heldu den matxinada-3):intimitatea
duena baino gehiago blokatzea. Nola elikatu
behin dena paralizatuta? Saltokiak harrapatzeak,
Argentinan egin zuten bezala, bere mugak dauzka; nahi bezain erraldoiak izanagatik kontsumoaren tenpluak, ez dira despentsa mugagabeak. Oinarrizko mantenua iraunkorki eskuratzeak,
hortaz, bere ekoizpenerako bitartekoez jabetzea
suposatzen du. Puntu honi dagokionez, nahikoa
alferrekoa dirudi zain jarraitzeak. Biztanleriaren
ehuneko biri beste guztion elikagaiak ekoiztearen ardura uztea, egun egiten den bezala, burugabekeria historiko eta estrategikoa da.
Lurraldea polizia okupaziotik askatu.
Zuzeneko konfrontazioak ahal beste ekidin.
«Afera honek agerian uzten du parean ditugun horiek ez dabiltzala neurri sozial eske: Errepublikari
gerra deklaratu diote» –ohartarazi zuen txakur
buruargi batek, segada gertatu berrien karietara.
Lurraldea bere polizia-okupaziotik askatzea helburu duen ofentsiba abian dago jadanik, eta polizia indar horiek beren aurka bildu dituzten erresumin-erreserba agortezinen gainean kontatu dezakete. «Mugimendu sozialak» ere matxinadak
hartu ditu pixkanaka, 2005 osoan, ostegun guztiz,
crsei buru egiten ibilitako Renneseko festazaleak
heldu den matxinada-3):intimitatea
bezala, edota berriki hiriko merkataritza kale-nagusi bat suntsitu duten Bartzelonako botelloilariak bezala. cperen aurkako borrokak molotov
koktelen itzulera erregularra ikusi du. Baina puntu honetan, hainbat bazter-auzok txapeldun diraute. Batik bat aspalditik betikotzen ari den teknika honetan: segada. Adibide batera, 2006ko
urriaren 13koa, Épinayn: gaueko 11k inguruan,
auto batean egindako lapurreta salatu duen abisuari erantzunez, baceko taldeak auzora bertaratu dira; iristean, taldeetariko bat «bidean trabeska
jarritako bi autok blokatuta aurkitu da. Hogeita
hamarren bat lagun agertu dira, burdinazko barra
eta beste arma batzuk eskutan, polizi autoa harrikatu eta polizien aurka gas negar-eragilea erabiliz». Maila txikiago batean, itxiera orduetan erasotako auzoetako polizia-etxeak gogoratzen zaizkigu: kristal hautsiak, auto erreak.
Azken mugimenduen irabazietako bat da, aurrerantzean, benetako manifestazioa, manifestazio «basatia» dela, hau da, prefekturari deklaratu
gabea. Terrenoaren aukeraketa gure esku egonik,
erne ibiliko gara, 2001ean Genevan Black Blocka
bezala, eremu gorriak saihestuz, zuzeneko konfrontazioei itzuri eginez, polizia gerok paseatuz,
eta ez poliziak gu, bereziki polizia sindikalak, bereziki polizia bakezaleak. Orduko hartan ikusi
genuen, mila pertsona inguru, irmoki, carabinie160
heldu den matxinada-3):intimitatea
rien autobusei atzera eginarazten, gero su emateko. Garrantzitsuena ez da horrenbeste ongi armatuta egotea, baizik eta iniziatiba edukitzea.
Kuraia ez da ezer, norberaren kuraiarekiko konfiantza, berriz, dena da. Iniziatiba edukitzeak horretan laguntzen du.
Alabaina, ondorengoa kontuan hartzera bultzatzen gaitu guztiak: indar aurkariak finkatzen dituen puntua da konfrontazio zuzena, eta horrek
denbora irabazi eta aldi berean beste toki batzuetan erasotzea ahalbidetzen digu –baita konfrontazio puntutik gertu bada ere-. Konfrontazio bat
saihestu ezinak ez du esan nahi ezin dugunik dibertsio sinple moduan baliatu. Ekintzei berei bainoago, euren koordinazioari jarri behar zaie arreta. Polizia jazarriz zera lortzen dugu, edonon egonik, inon ez dadila eraginkorra izan.
Jazarpen ekintza bakoitzak 1842an enuntziatutako egia hau berpizten du: «Polizia agentearen bizitza penagarria da; bere tokia gizartearen
baitan, krimena beste mespretxatua. (...) Lotsak
eta ahalkeizunak setiatzen dute alde guztietatik,
gizarteak bere barrenetik kanporatzen du, paria
baten gisan isolatzen du, aurpegira tu egiten dio
bere mesprezua soldatarekin batean, bihotz-zimikorik gabe, dolurik gabe, errukirik gabe (...) patrikan daraman polizia-txartela ignominia ziurtagiri bat da». 2006ko azaroaren 21ean, Parisen
heldu den matxinada-3):intimitatea
manifestatzen ziren su-hiltzaileek mailukadaka
eraso zituzten crsak, eta hamabost zauritu. Eta
hori, hain zuzen, gogorarazteko «laguntza bokazioa edukitzea» ez dela inoiz polizian sartzeko
baleko aitzakia izango.
Armak eskutan egon.
Dena egin haien erabilera beharrik gabekoa
bilakatzeko. Armadaren aurrean,
garaipena politikoa da.
Ez dago matxinada baketsurik. Armak beharrezkoak dira: kontua, euren erabilera ez-beharrik gabekoa bilakatzearren ahal guztiak egitean datza.
Borroka armatura pasatzea bainoago, arma-hartze bat da matxinada, «egote armatu» bat. Beharrezkoa da armamentuaren eta armen erabileraren arteko desberdintasuna egitea. Konstante
iraultzaile bat dira armak, nahiz eta beren erabilera urri samarra izan, edo ez oso erabakigarria,
iraulketa une handietan: 1792ko abuztuaren 1022,
1871ko martxoaren 1823, 1917ko urria. Boterea
errekan dagoenean, oinkatzea nahikoa da.
22. Iraultza frantsesaren egun nagusia, paristarrek Tuileries-eko
jauregia hartu, eta monarkiari amaiera eman zioten.
23 Parisko Komunaren sorrera.
heldu den matxinada-3):intimitatea
Haiengandik bereizten gaituen distantzia horretan, liluraren eta higuinaren arteko halako izaera bikoitza hartu dute armek. Maneiatuz baino ez dezakegu hori gainditu. Zinezko bakezaletasunak ezin
du armen ukoa izan, baizik eta beren erabilerarena. Tiro egiteko ahalmenik izan gabe, bakezalea
izatea ezintasun baten teorizazioa besterik ez da.
Aprioriko bakezaletasun hori desarmatze prebentibo moduko bati dagokio, polizia operazio hutsa
da. Egiazki, bakezaletasunaren auzia tiro egiteko
gaitasuna duenarentzat baino ez da serio planteatzen. Eta kasu horretan, bakezaletasuna ahalmen
seinalea izango da, zeren indar posizio batek soilik
libra gaitzake tiro egitearen beharretik.
Ikuspegi estrategiko batetik, zeharkako ekintzak, ekintza asimetrikoak dirudi errentagarriena, garai honi hobekien egokitzen zaiona: ez diogu okupazio armada bati aurrez aurre erasotzen.
Era berean, ofentsibarako aukerarik gabe ez atzera ez aurrera hondoratuko litzatekeen irakiar
tankerako kale-gerrilla baten perspektiba desiragarri bainoago, beldurgarria da. Guda zibilaren
militarizazioa matxinadaren porrota da. Ederki
asko irabazi dezakete Gorriek 1921ean, ordurako
Errusiako Iraultza galduta dago.
Bi eratako estatu-erreakzio aurreikusi daitezke.
Etsaitasun argiarena bata, maltzurragoa bestea,
demokratikoa. Lehena itzulingururik gabeko
heldu den matxinada-3):intimitatea
deuseztapenean datza, bigarrena, aldiz, etsaitasun
sotil baina gupidagabe batean: bereganatu baino
ez gaitu nahi. Diktadurak porrotera eraman gaitzakeen moduan, soilik diktadurari aurre egitera mugaturik egotearen porrotean erori gaitezke. Porrota, gerra bat galtzean bezainbeste datza burutu
beharreko gerraren hautua galtzean. Bi aukerak aldi berean ematea ere badago, 1936ko Espainiak
erakusten duen bezala: faxismoak, errepublikak,
bi-biek eraman zituzten iraultzaileak porrotera.
Gauzak serio jarri orduko, armadak okupatzen
du terrenoa. Armada akzioan sartzea, baina, ez da
horren begi-bistakoa. Estatuak sarraski bat egiteko prest egotea suposatuko luke, eta horrek mehatxu gisa baino ez dauka gaurkotasunik, pixka bat,
iragan mende erdi honetan, arma nuklearraren
erabilera bezala. Egia da, hala ere, estatua piztia
arriskutsua dela, aspalditik zauritua. Egia da, baita ere, armada baten aurrean jendetza handia behar dela, jende asko lerroak inbaditzen, eta elkarren artean senidetzen. 1871ko martxoaren 18 bat
behar da. Armada kaleetan, matxinada egoera bat
da. Armada ekintzan sartuta denean, irtenbidea
gertu dago. Norbera alde batera edo bestera egitera behartuta dago, anarkiaren eta anarkiaren beldurraren artean hautatzera. Indar politiko den
heinean nagusitzen da matxinada. Politikoki, ez
da ezinezko armada bat garaitzea.
heldu den matxinada-3):intimitatea
Autoritateak lokalki kargugabetu.
Matxinada baterako, atzeraezin bilakatzea da kontua. Atzeraezintasuna eskuratzeko ez da nahikoa
autoritateak, jabetzak eta hegemoniak garaitzea,
horiekin batera, hurrenez hurren, autoritate beharra, jabetzaren gustua, eta hegemonia desirak ere
garaitu behar dira. Horrexegatik, matxinada prozesuak bere baitan darama bere garaipenaren forma, edo bere porrotarena. Atzeraezintasunari dagokionez, suntsipena ez da sekula nahikoa izan.
Moduetan dago dena. Suntsipen modu batzuek
suntsitutakoaren itzulera dakarte halabeharrez.
Ordena baten hilotzarekin amorratzen denak, segurtatua dauka mendeku bokazioa piztea. Horrela bada, ekonomia blokatzen denean, edo polizia
neutralizatzen denean, hots, autoritateen iraulketan, garrantzitsua da tragedia gehiegirik ez eranstea: lotsagabekeria eta trufazko mespretxu zainduekin kargugabetu behar dira.
Boterearen deszentralizazioari, garaiotan, zentralitate iraultzaileen amaierak erantzuten dio.
Badago oraindik Neguko Jauregirik, matxinoen
erasoen jomugan baino gehiago, turisten erasoen
zain. Paris, edo Erroma, edo Buenos Aires hartu
genitzake, egun, erabakia irabazi ez badugu ere.
heldu den matxinada-3):intimitatea
Rungis24 hartzeak Eliseoa hartzeak baino eragin
handiagoa luke dudarik gabe. Boterea ez da dagoeneko munduko puntu batean kontzentratzen,
mundua bera da, bere fluxu eta bere etorbideak,
bere gizaki eta bere arauak, bere kode eta bere teknologiak. Metropoliaren antolakuntza bera da boterea. Merkantziaren munduaren osotasun akasgabea da, bere puntu bakoitzean. Horrela bada, lokalki desegiten duenak talka-uhin planetarioa eragiten du, bere sareen bidez. Clichy-sous-Boisko erasogileek etxe amerikar bat baino gehiago poztu zuten, Oaxacako matxinoek Parisen bihotzean konplizeak aurkitzen zituzten bitartean. Frantziarentzat, botere zentralitatea galtzeak Parisko zentralitate iraultzailea galtzea esan nahi du. 1995eko greben ondorengo mugimendu guztiek egiaztatzen
dute honokoa. Konplot ausartenak, sendoenak ez
dira jadanik Parisen ematen. Azkenean, razzia jomuga gisa, harrapaketa eta xehatzerako terreno
soil gisa baino ez da nabarmentzen Paris jadanik.
Beste nonbaitetik etorritako sarraldi labur eta basatiak dira fluxu metropolitarren dentsitate-puntu gorenari eraso egiten diotenak. Amorrazioaren
hondakinek zeharkatzen dute itxurazko oparotasun desertu hau, berehala desagertzeko gero. Hiri-
24. Paris inguruko herria, produktuen salmenta eta banaketa zentro handi bat dago bertan.
heldu den matxinada-3):intimitatea
buruak osatzen duen botere konkrezio izugarria
desagertuko den eguna heltzear dago, baina toki
guztietan Parisen baino aurreratuago egongo den
prozesu baten buruan izango da.
Botere guztia komunentzat!
Metroan, bidaiarien keinuak eragozten dituen
ohiko estura pantailaren arrastorik ez dago. Ezezagunek elkarri hitz egiten diote, abordatu ordez.
Kale kantoian taldetxo bat, isileko bileran. Bulebarretan, serioski solastatzen diren elkarretaratze
handiagoak. Erasoak hiri batetik bestera, egun
batetik bestera hedatzen dira. Beste kaserna bat
arpilatu dute, eta ondoren erre. Etxe batetik botatako biztanleek udaletxearekin negoziatzeari utzi
diote: bertan bizi dira. Buruargitasun une batean,
manager batek zenbait lankide kalitu berri ditu
bileraren erdian. Polizien, jendarmeen eta kartzela administrazioko enplegatuen helbide pertsonalak gordetzen zituzten artxibategiak desagertu
berri dira, aurrekaririk gabeko presako lekualdatze mordo bat eraginez. Ekoizpen soberakinak herriko denda-taberna ohira eramaten dira, eta norberak falta dituenak hartu. Eztabaidatzeko ere
elkartzen dira bertan, egoera orokorraz, edota tailer mekanikorako beharrezko materialaz. Irratiak
heldu den matxinada-3):intimitatea
gobernu-indarren atzera egiteen berri ematen die
matxinoei. Misil batek Clairvauxeko kartzelako
harresiak lehertu berri ditu. Ezin esan «gertaerak» hasiz geroztik hilabete bat ala urteak igaro
diren. Lehen ministroak bakar-bakarrik egotearen itxura dauka, bere lasaitasunerako deietan.
heldu den matxinada-3):intimitatea
aurkibidea
hitzaurrea
eguneratzea
edozein aldetatik...
lehen zirkulua
bigarren zirkulua
hirugarren zirkulua
laugarren zirkulua
bosgarren zirkulua
seigarren zirkulua
zazpigarren zirkulua
bidean
elkar topatu
antolatu
matxinada
heldu den matxinada-3):intimitatea
Liburu hau,
heldu den matxinada
2011ko urriko egun bero eta gorri batean
izarren ekaitz perfektua hasi baino lehentxeago
amaitu zuten diseinatzen, konposatzen eta maketatzen
Bilboko monti diseinu grafikoa atelierrean
eta horretarako Chris Burkek 1990ean
digitalki sortutako Celeste familia tipografikoa erabili zuten.
heldu den matxinada-3):intimitatea
Aurkeztu dizugun liburuaren eduki, itxura edo inprimaketari
buruzko iritzia guri helarazi nahi izanez gero,
bidal iezaguzu. Zinez eskertuko dizugu.