Haurgintza minetan - 3
txikienak, politenak eta itsusienak; erneenak, bizkorrenak, argienak eta kankailenak, moldakaitzenak,
baldarrenak; kolore guztietako txakurrak, lodi ta txukun danak. Han zegozen San Bernardo txakurrak,
Alaska txakurrak, dalmatak, zezen txakurrak, erbi txakurrak, kanitxeak, artzain tzakurrak, arratoi txakurrak,
pomeranioak, pekindarrak, eper txakurrak, txalin txa-
kurrak, ur txakurrak, «boxers», «fox», «basset», eta
abar eta abar.
Aldi hartan, granja barruan sartuta egoten zen
beti Don Trifon. Eta bere (diru, entzute, indar ta esku
luzearen) serbitzari zintzo ta jakintsuen gidaritza ta
laguntzaz, bastartu, arremetu egiten zituen txakurrak,
naturalki eta artifizialki. Eta nahastu ta elkartu, esperimentu anitz egin ondoren, txakur erraza berri bat
sortu zuen: zezen txakurraren antzeko urdinabar koloreko txakur bat.
Lehenbizi, pozaren pozez zer egin ez zekialarik,
izena ezarri zion txakur kasta berri hari: txifa txakurrak (hitz egin nahirik edo, txifa!, txifa! egin zuelako
lehenengoak jaio zenean). Gero, berehalaxe, domestikatzaileei eraman zien ahalbait arinen domestikatu
zezaten. Eta laister ikusi zuten haiek berebiziko txakur
kasta zela hortarako. Hain zuzen ere, irakasten
zitzaion guztia ikasten zuen eta behingoan gainera.
Hitz egiten ez zuen, horregaitino, ikasi; baina ulertu
dana egiten zuen.
Beste txakur guztiak saldu edo eman, ta, aurrerantzean, txifa txakurrak sortarazten eta hazten ekin
zion Don Trifonek. Eta, urte gutxitan, entzutetsua egin
zen mundu guztian.
Don Trifonen irudia (txifa txakur bat besartean
zuelarik) mundu guztiko periodiku ta aldizkarietan
agertu zen, eta lehenengo orrialdeetan.
–Txoriburu harro bat zela ta, Txarlinek ez zuela
ezer lortuko txakur granjarekin baina, ibili ta ibili, zerbait egin du –esaten zuten harrituta ekidazuarrek.
Handik laisterrera, bazter guztietatik eskatu zizkioten txifa txakur hoiek. Haundiagotu egin behar izan
zuen granja, serbitzari gehiago ekarri... Eta hiru lau
urte barruan diruz josita zegoen.
Txifa txakur hoietako bat, Jopu, maite-maite du
Don Trifonek. Bere seme bat balitz ere ez luke maiteago izango. Bere ondoan erabiltzen du beti, autoan
doanean ere bai. Txifa txakurretan apartekoa omen
da Jopu: bizkorrena, leialena, ederrena... Behin
batean, ehun mila dolar eskaini zizkion Jopugaitik
Ameriketako atso neskazaher batek. Baina ez zion
saldu Don Trifonek. Saldu? Ez da etxe bete urregaitik
ere!
Jopu saltzerik ez du nahi baina. Jopu barik dago
orain, eta horregaitik ari da Jopuri deika Gezalako
kaleetan.
Atzo iluntzean, Jopu «Mercedes» gorrian erdi lo
utzi, ta estanko batera sartu zen tabakoa erostera.
Bosten bat minutu egingo zituen estankoan; eta bitartean ohostu egin zioten bere txakur maitea. Berriz
autora sartu zenean, tarjeta bat bakarrik aurkitu zuen
Jopuren jarlekuan.
«Don Trifon: Ba daramagu Jopu. Zure txakur famatu hau berriz bizirik ikustea nahi baldin baduzu, zatoz
bakarrik, inori ezer esan barik, bihar, Urte berri iluntzean, zortziretan, Gezalako hondartzako aitzetara,
eta ekarri itzazu hamar miloi peseta (ez da asko zuretzat) edo horren baloreko txeke bat.
Gure esana zeharo beteko duzulakoan, bihar iluntzera arte, Don Trifon.
A. eta K».
Burusoila da Don Trifon; baina bere buru borobilaren gainean dituen ile banakak zutik jarri zitzaizkion
hori irakurri zuenean. Eta, haserre bizitan, autoko
telefonoa hartu ta bere serbitzariei egin zien dei
lehenbizi; gero, bere etxera deitu zuen; ondoren, aiuntamentura (han ez zen inor egon); berehalaxe, Ekidazuko granjara. Eta etxera joan zen bere bihotza ta
mihina sutan zituelarik.
Goizaldeko lau t'erdiak dira baina, ez du afaldu
oraindino Don Trifonek. Zerbait hartzeko esan dio
bere emazteak, baina alperrik. Jopu aurkitu arte ez du
goserik.
Gezalatarrek ere ez dute afaldu, eserita ez, behintzat. Izan ere, atzo gaueko bederatzietatik hasita, Don
Trifon, beronen serbitzariak, herriko aguazilak eta
txifa txakur talde haundi bat etxerik-etxe dabiltza
lapurren bila.
Honezkero, etxerik gehienak arakatuko zituzten.
Baina ez dute, oraindino, txakur-lapurrik topatu. Ustegabeko lapur txiki ta lege-ausle asko bai. Jakina: eltxoak, euliak eta holako mamorro txikiak arrapatzen ditu
armiarma sareak; baina mando euli, listor, erlabio ta
holakorik ez.
–Nire Jopu gizajoa! Nire Jopu kupigarria non ote
da? Bizirik ahal da? Ai, ene! Ene errukarria! Ene bada
ta ni! –esaten du noizpeinka negarrez Don Trifonen,
etxerik-etxe Jopuren bila izerditan dabilen bitartean.
–Andoni alua! –esaten dute serbitzari lausengariak.
–Andoni alua, bai! –esan du Don Trifonen emazteak– Andoni zantarra! Andoni gaiztoa! Hura izango
zen lapurra... Bera izan da, bai, dudarik gabe. Nora
sartu ote da? Egon hemen egongo da nonbaiten. Ekidazuko Koldok deus ere ez dakiela esan omen du
baina, gezurra da hori. Andoni ta Koldo biak izango
ziren seguru asko.
Olazaharko Koldoren adiskide kutun bat da Andoni, hura baino hiru urte gazteagoa. Gezala eraiki baino
lehenagotik hemen bizi zen arrantzale baten semea
da. Albaiteru karrera ikasten egin zituen urte batzuk,
Don Trifonek ordainduta. Baina aspertu egin zen, eta
albaiterutza bertanbehera utzi ta ofizinista bezala
sartu zen Ekidazuko granjan. Hantxe ezagutu zuen
Koldo ta hantxe egin ziren adiskide.
Duelarik bi ilebete, huelga bat egin zuten granjako
ofizinistek, Don Trifonek oso gutxi pagatzen zizkielako. Bostehun langile baino gehiago bildu ziren Don Trifonek despatxuko leiho zabalpean, eta iskanbila izugarria sortu zen.
–Andoni ta Koldo izango ziren nahaste ta zalaparta hau asmatu dutenak. Iraultzaile gogaikarriok...! Zer
nahi ote dute orain? –esan zuen bere baitan Don Trifonek.
Eta dirua ta koipekeria bitarteko zirelarik, gizonen
eskubideei jaramonik egin gabe, legeak autsi ta Ando-
ni ta Koldo kanpora bota zituen txakurren erregetxoak.
Kanpora bota zituen; baina ez, horregaitio, besterik gabe. Andoni ta Koldo ez ziren isil-isilik joan. Horixe ez! Inon direnak eta ez direnak esan zizkien Don
Trifoni.
–Nolako gizona zaitugu zu, ba?
–Zer, ba?
–Zer, ba? «Zer, ba?» diozu oraindino? Zagoz isilik,
obe izango duzu ta, gizon gizajoen odola txupatzen
zabiltzan esplotadore hori, gizonak baino txakurrak
maiteago dituzun endekatu hori!
–Isilik ez ba zagoze, kartzelara sartuko zaituet
gero!
–Hori bai, horixe bai! Hori da, izan ere, arazoak
kentzeko biderik errezena: indarraren arrazoia dutenen jokabidea. Eta zu, Don Trifon, boteretsua zara ta
lagun boteretsu anitz dituzu, eta jakina: otsoak otsoari gaitzik ez, ta lapurrak lapurrari laztan. Danok gara
berdintsuak, baina batzuk berdintsuagoak.
–Zoazte hemendik kanpora, mesedez!
–Sartuko gaituzu, bai, presondegi ilun batera,
arratoi ta momorroekin bizi gaitezen han. Eta zu,
lasai-lasai, txifa txakurrentzat bizileku eder ta doto-
reak egiten ahaleginduko zara, gizonak baino maiteago dituzu ta...
–Alde hortik!
–Gero, elizan aurrenengo egongo zara, santukeriak egiten, Don Trifon katolikoa ta ongilea guztiek
ikus dezaten. Apaizei limosna haundiak emango dizkiezu, zure adiskide izan ditezen ta gizonen eskubide
ta justizia ta holakorik aipatu ez dezaten beren sermoietan. Antikomunista amorratua izango zara zu,
zure diruak beldurrik gabe gordetzeko edo gastatzeko
zeuk nahi duzun modura...
–Utikan! Jopu! Bota kanpora hauek! Bota agudo,
Jopu...!
–Ez uste, Txarlin, hau hola geldituko denik...
Azkenean, kendu zituen Don Trifonek bere begien
bistatik Andoni ta Koldo, eta kartzelara sartu zituen
hiru-lau egunerako.
«Gizona preso daramate.
Zer esan du?
Zer egin du?
Justizia pizka bat eskatu du».
Logura zela ta, alde egin dit Urdek. Bakarrik nago
orain aiuntamentu aurreko plazan. Bakarrik nago,
baina Don Trifon ta beretarrak dagoz nire ondoan,
atseden pizka bat hartzen. Puzka ari dira. Ibitaldi
haundia egin dute egin ere.
Andoniren aita ere hemen dago, harlosa busti ta
otzaren gainean etzanda, txifa txakur taldearen
erdian. Nekatuta dago ta ubelduraz beterik, astindu
egin dutelako.
Hamabietan joan dira Andoniren etxera. Izan ere,
lapurrak Jopuren jarlekuan utzi duten tarjetako «A. eta
K». gogoratu zaizkio Don Trifoni.
–Bai ba! «A. eta K». hauek Andoni ta Koldoren inizialak dira, seguru asko. Nola ez ote zait lehenago
gogoratu? Goazen Andoniren etxera, eta zuok seirok
auto bat hartu ta zoazte Koldoren etxera, Ekidazuko
Olazaharrera. Ea, goazen arin.
Andoniren gurasoak eta arreba bakarrik topatu
dituzte haren etxean, Andoni bera ez.
Andoni non zegoen galdetu die Don Trifonek haren
gurasoei. Ez zekitela erantzun diote. Eta, orduan, etxe
guztia arakatu dute Don Trifonek eta.
Nahi izan dutenik aurkitu ez dutenean, estu ta larri
erabili dituzte Andoninekoak, haren aita batez ere.
Gcro, aita lotu ta berekin eraman dute txifa txakurren
erdian, ta aurretik erabili dute.
«Gizona zigorrez jo dute.
Zer esan du?
Zer egin du?
Seme jator bat izan du».
Guardasolpean, begiak eta erraiak erreta dituelarik, kafe beroa hartzen ari da Don Trifon. Txifa txakur
taldea eta gainerako serbitzariak, ugazabaren ordenen zain dagoz. Bostak eta bost dira aiuntamentuko
erlojuan.
Begiak beheratzen hasi zaizkit eta ba noa. Don Trifonek eta ere, bazterrik bazter gezalatarrei loa galerazten ibili barik, ohera joango balira obe egingo lukete. Aho-zabalka ari dira gehienak. Arrausi luzea, logura edo gosea.
Autoan ere ez naiz ibili aspaldion ta, han kale hartan dagoen «1500» urdina hartuko dut; edo, bestela,
hor denda argitsu borren aurrean dagoen «124» zuria.
Berdin zait.
«124» zuriak hertsirik ditu ateak eta leihatilak.
«1500» urdinak, ordea, irekirik. Sar nadin barrura.
Hau usai gozoa! Irratia Beethoven-en «Hirugarren sinfonia» jotzen ari da. Leiho batean dagoen katua, ostera, gitarra jotzen. Don Trifon beheak eta goiak jotzen.
–5–
Gaua gauezkoentzat esan ohi da. Baina gaua lakorik
ez dago autoan ibiltzeko. Ni neu, behinik behin, ederki ibili naiz lehen Gezalan ohostutako «1500» urdinean.
Azkar ibili naiz, azkar ibili beharra izan bai dut. Ez
dut eragozpen haundirik izan bideetan, eta izan ditudanak ere errez pasatu ditut. Egunezko auto ibaietan
igerian etorri beharra izan banu, laister arrapatuko
ninduten Don Trifonek eta.
Izan ere, Gezalatik ateratzekoan, ikusi egin naute
lapurketariek, eta nire atzetik etorri dira, Andoni nintzelakotan edo.
Autobide berrira jo dut eta Botxoarantz joan naiz,
joan gara, obeki esanda.
Nire atzetik etorri direnak, martxa militar bizkor
bat jotzen etorri dira tiro eta autoen bozinaz. Larogeian, ehunean, ehun ta hogeien, ehun ta berrogei ta
hamarrean joan gara... Baina, halako batean, atzetik
ezeze aurretik ere argi asko agertu zaizkit. Eta gelditzeko seinaleak egin dizkidate norbaitzuek. Baina,
jakina, ni ez naiz gelditu. Azeleradorari sakatu ta
aurrera egin dut.
Orduan, aurreko argiak alboratu egin dira ta tiroka
hartu naute. Berehalaxe, nire autoa galbahe bihurtu
da, baina niri ez didate ikuturik egin. Balekite nor naizen!
Botxoara iristean, kalerik kale ibili gara trafikoko
seinaleei kasorik egin gabe. Baina holgetan benetan,
ni kontutatu orduko, erdian hartu naute kale gurutze
batean, eta nora ezean gelditu naiz: argiak aurretik,
argiak atzetik, argiak ezkerretatik, argiak eskuitatik,
argiak alde guztietatik. Zer egin?
Denda batera sartu naiz auto ta guzti. Hango kristal hotsak ez du azkenik izan, eta «nire» «1500» urdina «600» beltz bihurtu da.
Burdina bihur artetik irten, ta eskapatateko erloju
haundi batean sartu naiz. Eta tik tak eta tik tak, erlojuaren fabrikan egon naiz apur batean. Berehala gelditu da, autoak eman dion mosu estuagaitik. Bost
et'erdiak izan dira.
Nire autoan (batek ba daki norena den) eta erlojudendan inor ere ikusi ez duenean, kalea akordonatzeko agindu du Don Trifonek. Eta nire bila (Andoniren
bila) hasi dira. Horretan ibiliko direla uste dut oraindi-
no ere, Botxoako etxe guztiak erakatu arte. Ez dute
arazo makala hartu!
Erlojutik irten, ta Zirritokira joan naiz. Orduantxe
ateta dira azkenengo errondariak. Mozolu itxura zuten
lau mutil izan dira. Esan ere Mozolu esaten diote haietako bati, bera aurrean ez dagoenean, jakina. Izengoitia ez dio esan baina, erdi ordituta egon den batek
mozolua aipatu dio Mozoluri burlezahar.
–Hi, Enrike: Mozolua ikusi duk?
–Heu
haiz
hi
heu
mozolurik
asko,
txatxar
buruhaundi hori! –erantzun dio, berehalaxe, Mozoluk.
Baina ez dira haserretu, eta auto batera sartu ta alboalboka, kaleak betean, umoretsu joan dira mutilok.
«Asto guztiak ez dira goizetan ohean,
Purrutuneko mutila jeikia denean;
karrika guztia ba dauka marrumaz aidean;
Amikuzen sortua da Maiatzaren erdian».
Emekiro agertu du muturra ilargiak laino beltz
baten ostetik. Eta kaleetako ur potxingo guztietara
sartu da, eta dardarakada batzuk egiten izan ditu, noizean behin.
Muturra agertu du ilargiak eta Botxoa, iriburu
entzutetsua, egunez ta gauez argitan dagoen iri zahar
berritua, argiagotu egin du bere argi motelez.
Egunez baino ederrago ta politago egon da iria.
Zuhaitzak eta loreak, biluzik eta negarrez, bazter guztietan ageri izan dira. Zuhaitza eta lorea ehundaka,
milaka, miloika.
Iriaren altzotik doan eta datorren ibai barea (arrainen paradisua), ilargiarekin maiteminduta, maitekeriak egiten ari izan da. Eta amurraiak dantzan bere,
sabelean, baltseoan, ehundaka, milaka, miloika. Kale
zabal, eder, garbi ta txukunak, kolore askotako argiz
apainduta egon dira, eta hizkuntza ulergaitz baten
mailua eskuetan zutelarik, mailuka ari izan dira denda
berrien izenak.
–Tirikitauka, Tauka, Tunga, Tenga, Traka, Truka;
Troka, Kampsa, Kumpsa, Kimpsa...
–Talko, Tilki, Laka; Pertesa, Letesa, Oas, Usa, Urss,
Sos...
–Danba, Dinba, Bimbo...
Ia belarriak gortu egin dizkit elkar izketa danbatsu
nekagarri horrek.
Inorako presarik ere ez dut izan eta, poliki poliki,
goizeko preskura hartuz, oinez etorri naiz Ekidazura,
ibai egaletik zehar.
Urteberri eguna izan arren, lanean ari izan dira
fabrika batzutan, eta haien tximinietatik zeruratzen
izan den kea, beltza ta zikina, laino montorren magalpean ezkutatzen izan da. Botxoako denden izenak
ezeze, langileak ere mailu hots etengabean ibili dira.
«Lanaren menpean,
ekin eta ekin,
ari eta ari,
Matxinen durunda,
beti:
Danba, danba!
Lanaren hotsa,
mailu beroa,
ta laguntza
otza.
Nork du beretzat oroitza?
Langile behartsuaren nekeak
beti
sari motza,
izakera latza..».
Eztulka ta doministikunka hasi naiz orduan. Hogeigarren gizaldiko gizonek sortu duten ke giro hura kaltegarri izan zait.
Fabrika haiek Gezalan balegoz, kea lurpera joango
litzake, dudarik gabe, hango aberatsen birikiak kedarrez bete ez daitezen. Pobrearen oinean beti arantzaren bat.
Atezain bat ikusi dut fabrika baten aurrean. Lasai
hartzen izan du arnasa. Izan ere, ketan urteak egin
ondoren, inmunizatu egiten dira (birikiak kedarrez gainezka dituztenean). Zorionekoa hura! Eriotza ere
zoriontsua izango du, noski! Haren izena, izen berri
praktikoa, 5789 izan da. Haundia benetan haundikien
jakite eta aurrerapidea!
«Hau diagu
pobrearen jakitea:
lanegin, lanegin,
lanegin ta hiltzea».
Zazpirak izan dira Ekidazura heldu naizenean.
Musean ibili dira bi kanposantuan, hilobi baten gai-
nean eserita. Karten ordez liburuak erabili dituzte, eta
buruhezurrak tantu orde.
Bi gizon edo bi gorpuhezur haiek Unamuno ta
Lizardi izan dira.
–«Ordago = ahí está! tú quedas,
voz de una lengua que expira;
«órdago», trágico envido
de milenaria agonia...».
–«Baina nik, hizkuntza larrekoa,
nahi haunat ere noranahikoa:
jakite hegoak igoa,
soina zahar, berri gogoa,
azal horizta, muin betirakoa».
Oso galtaizle txarra da Unamuno (nor ez?), eta
galtzen izan duenean, tranpak egiten izan ditu: tantu
bat egin, bi kontatu ta hiru jaso.
Halako batean, haserreturik, ukabilkada bat eman
dio bere ondoan euki duen kriseilu bati, ta apurtu egin
du. Haragirik gabeko sudur gainean euki dituen betaurrekoak ere jausi egin zaizkio. Saguzaharrak ikaratu
egin dira.
–Enbido haundia –Unamunok.
–Bi gehiago –Lizardik.
–Lau gehiago –Unamunok.
–Euki –Lizardik.
–Paso txikia –Unamunok.
–Enbido –Lizardik.
–Hiru gehiago –Unamunok.
–Ordago –Lizardik.
–Ez; jaso tantuak –Unamunok– Pareak bai.
–Baita –Lizardik.
–Hogei –Unamunok.
–Ez dut nahi –Lizardik.
–Bai jokoa –Unamunok.
–Ederra –Lizardik.
–Mahaira –Unamunok.
–Bota –Lizardik.
Hogeitamaika euki du Unamunok hiru erregekin,
eta eskutik gainera. Lizardik ere karta politak euki
ditu: hiru zazpiko ta zaldi bat, hogeitamaika erreala.
Berez, Unamunorenak baino karta obeak izan dira
baina, bost kartara egiten denean («mus ilustratuan»)
bakarrik balio du hogeitamaika errealak, bestelan ez.
Han urrunean, Don Trifonen granjan, txifa txakurren zaunkak entzuten izan dira, eta hil kanpaiak elizan.
Agure ta atso batzuk pasatu dira nire ondotik
mezatarantz, eta elizara joan naiz ni ere.
–6–
Erdi ilunetan dago Ekidazuko eliza, eta jende gutxi
meza entzuten.
Don Jose zaharra sermoaginan ari da. Urteberriz
sermoi luzea egiten du.
–...behin baino sarriagotan esan dizuet, anaiarreba maiteok, lau muturreko haundi hartzen ditugula
gure bizitzan. Lehenengo muturrekoa haurtzaroan
hartzen dugu, Erregenez, guri erregaluak ekarri dizkiguten erregeak nortzuk diren jakitean, gure amets
gozo ta pozgarriak egaz egiten dutenean. Bigarren
muturrekoa ere (batzuek lehenago, beste batzuek
geroago) haurtzaroan hartzen dugu: Haurrak nondik
eta nola datozen jakitean, begiak zabaltzen hasten
garenean. Hirugarrena gaztetan edo sasoikoak garela
hartzen dugu, gure bizitzaren sentiduaren kontzientzia izaten dugunean: zertarako nago ni hemen
mundu honetan? Nora noa? Eta, azkenik, laugarren
muturrekoa eriotza da. Hartu du Olazaharko Juanek
laugarren muturreko hau. Baino horregaitik Ekidazun
ez da inor bular-joka hasiko. Lehenago izan balitz bai.
Lehenago euskaldunak eta fededunak izan ziren eki-
dazuarrak. Lehenago ekidazuar guztiak joaten ziren
mezatara, mutilzahar banaka batzuk edo izan ezik.
Lehen, gaurko gazteek esaten dutenez, gogorkeria
asko egongo ziren, siniskeria asko, santukeria asko,
faltsokeria asko... Eta orain zer? Orain askekeria asko,
maitekeria asko, alperreria asko, gizonkeria asko...
Seigarren mandamentua izan zela lehen erlijioa? Eta
orain zer? Ba ahal dago seigarren mandamenturik?
Non dira zentzuna ta neurria? Non, neure entzule
bihotz-bihotzekook? Horrela ez dago zereginik, horrela galduak gara. Jaungoikoa bat, eta bera nahikoa.
Jaungoikoa ez da aldatu. Eta sinestu edo ez sinestu,
berak epaituko gaitu azken egunean. Airaren / eta
Semearen / eta Espiritu Santuaren / izenean / amen.
Trenaren txistu hotsa entzun da Don Jose zaharrak, sermoia bukatzean, Aitaren egin ta esan duenean. Eta Errotaurreko Josepak ere Aitaren egin du,
baina Aitaren berri bat esan du.
–Ene! / Gaur trena / berandu samar / doa / ba!
Joan ere berandu samar doa gaur zazpi t'erdieteko trena, zortzirak jo bai ditu oraintxe puntuan elizako
erlojuak.
Estaziora noa, Simonengana, haren berriketak
entzutera. Gaur berri edo berrikeria asko izango ditu.
Eguzkia indarga ta nagi egoten da neguan, eta lo
dago oraindino. Ekidazuko oilarrak dei ta dei dabilzkio,
eta laister esnatuko da, laino mantak alde batera bota
ondoren.
Ekidazu ilunaren ezerezean egon da orain arte;
baina astiro astiro, egunsentiaren argitasun motelez,
hasi da agertzen.
Gezalatik Botxoara doan trena pasatzen da Ekidazutik. Gelditokia herri-herrian dago, ta oso polita da;
txalet bat dirudi.
Lehenago (Don Jose zaharraren antzera hitz egiten hasi ote naiz, bada? ), Botxoan lan egiten zutenak,
esne ta ortuariekin joaten zirenak, honetan edo horretan Botxoara joaten zirenak, trenez joaten ziren. Baina
orain, kamioiak eta kotxeak ugaritu ditenez gero,
jende gutxi joaten da trenez. Dena dela, ba dabil
oraindino trena.
Simon du izena Ekidazuko estazioko jefeak. Simon
Barandiko da izan, baina deitura berri bi ezarri dizkio
herriak: Simon Berritsu ta Simon Gezur. Ederki ezarrita benetan.
Izatez kanpotarra da (ez naiz gogoratzen orain
nongoa den); baina urte asko daramatzi Ekidazun.
Berrogei ta bost urte aldera izango ditu berak. Gizon
txikia da eta bizkorra, baina txoriburu samarra. Sagu
bat lakoxea da bere sudur luzenga ta bibotearekin.
Ezkondua da Simon. Demetria du izena bere
emazteak. Botxoatarra da hau; txikia eta potolatxoa,
eta koipetsuegia.
Gelditokian bertan bizi dira Simon ta Demetria
hamabost urte hauetan.
Familiarik ez dute izan; baina neskato bat dute, irikoa.
Seme-alabarik ez zutela ta, hainbat urtetan ibili
dira bat semetzakotu edo alabatzakotu nahiean.
Simonek mutila nahi zuen; Demetriak, ostera, neska
bat. Eta hor egon dira urte mordo batean biak bietara
beti matrakan. Baina (Mari Migelen etxean no da to,
emaztea gizon, oiloa oilar) azkenean andreak irabazi,
ta neska bat ekarri zuten Sasikotegitik.
Alabaren izena zela ta ez zela ere matrakan ibili
ziren. Simonek Anastasia zela izen polita esaten zion
Demetriari.
–Anastasia?
–Edo Atanasia.
–Isilik zagoz isilik, Simon, zoro hori! Akordatu ere
egiten zaizu zuri bakoitzik! Anastasia...? Horixe ez,
Jainkoarren!
–Bat zein beste, izena izen.
–Bai, zera da...!
–Zein ipiniko diogu, bada?
–Josefina.
–Josefina?
–Bai, horixe da izenik politena ta.
–Baina nork agintzen du gure etxean, ba?
–Zeuk.
–Nik?
–Bai, baina honetan ez. Honetan andrazkoak izan
dira beti nagusi.
–Beste gauza askotan ere bai.
–Tira, tira! Isildu zaite. Josefina ipiniko diogu bai, ta
kito.
Eta jakina, Simonek eta Demetriak Josefina ipini
zioten izena beren alaba ordeari. Gaur Fini esaten
diote; ekidazuarrek Txankame.
Ekidazuko berri zabaltzailea da Simon. Berriketa
da haren deportea. Eta berriketa asko, egia gutxi.
Horrexegaitik esaten diote ekidazuarrek Simon Berritsu edo Simon Gezur. Nik, neure aldetik, beste gaitzi-
zen batzuk ere egoki-egoki ezarriko nizkioke: Hitzontzi, Nonzebarri, Berbalapiko, Kontukatilu, eta abar.
Hura da gizonaren berritsua! Andrazkoa izan balitz
ere...!
Ekidazuarrek ongi ezagutzen dute Simon, eta ba
dakite Simonen «bai» asko «ez» direna. Ba dakite
Simonek hamalau esaten duenean lau direna, beltza
esaten duenean beltzerana dena, pulmunia (edo alborengoa) esaten duenean eztul edo doministikunen
batzuk baino ez direna. Ekidazuko pelotariak hogei ta
bi ta hogei ta bat irabazi omen dutela partidua esaten
duenean Simonek, galdu egingo zuten, seguru asko.
–Para deducir la verdad exacta de lo que dice
Simón, hay que extraer la raíz cuadrada y, a veces, la
cúbica –esaten omen zuen bere eskola-maisuak.
–Hau ta hori ta bestea, eta abar, eta abar, eta
abar..., sutan erretzeko abarrak dira Simonen abarrik
gehienak –esaten zuen Olazaharko Juanek.
–Hori ere gaixoa duk eta...! Egia esateko eginahalak egin arren, gezurra esan behar nahastean beti
–esaten du Felix Astok.
Gaur, behinik behik, ba darabil berriketa ta gezurra ta abarra Simonek. Ba du, izan ere, Urteberri goiz
hontan zeri ekin.
–Don Trifoni Jopu ohostu diote. Seiretako partean
esan du irratiak. Telebisioak ere esan du. Periodikuak
ere ekarriko du. Baketan dagoenari baketan utzi, hori
ikusten da mundu hontan gutxi. Berriz ere etorriko da
gerrateren bat. Bai; eta, beti bezala, errugabeak hilgo
dira. Holakorik! Haundia da gero! Ba, Don Trifonen
autoan erdi lo zegoela arrapatu dute Jopu; kloroformoa eman ei diote honi ta ukabilkada bi Don Trifoni
berari, ta konorterik gabe utzi dute... Andoni ta Koldo
izan omen dira lapurrok. Egia ote da? Ba dakizu: esan
gauza asko esaten dira ta... Don Trifon ta beronen serbitzariak Andoniren etxera joan direnean, tiroka hartu
omen dituzte eta, tiro hotsean ekitaldi gogor bat egin
ondoren, Andoniren aita atxilotu egin dute. Andoni
bera ez dute atxilotu. Iges egin omen du txifa txakur
mozorro bat jantzirik. Andoniren aita erori egin dela
ere esan dute, ta min hartu duela. Itsasoz iges egin
omen du Andonik, Frantziarantz edo...; baina dirua
hartu nahi badu, etorriko da gaur iluntzera orduko.
Hogei ta hamar miloi peseta eskatu dizkie Don Trifoni
Jopugaitik (neure karteran banitu!). Olazaharko Koldo
ere atxilotu egin dute, Zirritokin zirrika zebilelarik.
Mozorro ta guzti ere ezagutu egin dute (esan nion nik
egun batean irtenegia zela baina...). Bazterrak bete
lagun atxilotu omen dituzte; hainbeste ezetz ere
entzun dut...; bai, hala esan dio gure Demetriari hauzoko Karmelek. Ez dakit, ba, nik: batzuek gauza bat
esaten dute, beste batzuek beste bat... Nori sinistu?
Hara: Frantzia aldera joan dela Andoni esan dute
batzuek lehen hementxe estazioan; oraintxe puntuan
entzun dut, ostera, Don Trifonek diola ez duela Frantziarantz iges egin Andonik, Botxoarantz baizik;
Botxoan ezkutatu dela non edo non; berak ikusi duela,
eta bere serbitzariok ere bai, Gezalatik alde egiten «R
10» zuri batean; haren atzetik joan direla Botxoaraino,
ta, nola ta nondik ez dakitela, hantxe galdu zaiela
telebisio-denda batean... Haatik, orain, Don Trifon eta
beronen serbitzariak Botxoako etxe guztiak arakatzen
ari dira. Hemen berton ere errekistatu dituzte etxe
batzuk... Eta ba dakizue zer gertatu den Olazaharren?
Hil egin da Juan. Bihotzekoa zuela aitak eta, hari disgusturik ez emateko esan zien Don Julian medikuak
haren seme-alabei baina, disgustuz hil dute. Horixe da
azkena! Juan gizajoa! Gizon ona, benetan! Amaia ere
gaizki omen dago...; seindun dago ta...; ba dakizu
ezta? Haurgintza minak izango dira, noski. Tomasek
esan dit lehentxoago hau; nola Amaia ere txarto dagoen; Etxezaharreko Lontzok ere hainbat kontu esan diz-
kit Amaia dela ta. Neskazaharra ta izorra, hori ere ba
da lorra. Gure Otalora burusoila ere mendira joan da
gaur. Olazaharko Juanena Anton Porruk esan dit lehenengoz, lehenengo trenean joan da Botxoara edo ta;
Zeanuritxiko Bizkondeari errenta pagatzera joango
zen, seguru asko. Zera ere..., barkatu, zortzi t'erdietako trena bai dator.
Nahaste borraste, azak eta nahaste; egia ta gezurra nahastean, Simonek hitz egiten duenean. Urteberri egunez ez da periodikurik egoten baina, behar ere
ez Ekidazun.
Larru zaharra noiz jausiko duen suge baten antzera sartu da trena Ekidazuko gelditokian. Eta haren
galga indartsuak irrintza kirrinkari bat egin du gelditzean.
Lagun gutxi dabil gaur trenetan, baina Don Trifonen serbitzari asko, galde honi ta galde hari.
–Jopu de lan pan tran los quin trenco leis Don Trifon?
–Car por delis trin detus laspos de mel Andoni?
Txistu hotsa da.
Geldiro geldiro, atzera aurreraka, joaten hasi da
trena. Joaten joaten, joanez joanez, joanean joanean,
ba doa. Ba doa, badoa, badoabadoa, badoabadoabadoa... Joan da.
Gosaltzera doa Simon. Neu ere bai; idatzi ta idatzi,
gosetu ta egarritu egin naiz ta.
Bart sobra utzi nituen musker biak gozoago egongo dira orain, ta katagorrien esnea ere presko-presko.
–7–
Gosaldu ta gero, abeslari ta ameslari, amurraiak
arrapatzen ibili naiz lo kuluxkada batean. Eta on egin
dit lo pizka bat egiteak, nekaturik bai nengoen.
Bart mahats aihen motxikinez goraino utzitako
hautsontziak garbitu, jai egunetako arropak jantzi
(mahats orri bat eta txapel berria), eta Olazaharrera
joan naiz lehenbizi.
Eguna zabalduta egon da etxetik atera naizenean,
eta poztasun berri bat sortu dit bihotzean une berriaren lehenengo argi ilunberak.
Bidean nindoalarik, eguzkia agertu da ortze
makurtuaren barrenetik. Eta, berehalaxe, kuadru
inpresionista bat egin dut.
«Urtarrilako eguzki gazte ta lotsorra esnatu da.
Eta arrausi sakon ta luze bat egin ondoren, jeiki, ta,
erdi lotan, begiak ireki ezinik, lainozko gela batera
sartu da. Arpegia garbitzen ari da, orain, errainuzko
ontzi batean; arpegia garbitzen, hamabost urteko
neska baten ahalke, begirune ta eratasunez. Oilarrak
eta elizako kanpai-dangadak ate joka dabilkioz. Basoak, arboladiak, landak, soroak, etxeak, abereak eta
gizonak zain dagoz... Ba dator, oraintxe dator eguzkia.
Bere ile mataza beilegiak sorgin-orratzez lotu, ta ba
dator lurrera eguzkia. Laino artetik, arte murriztu ta
ziztrinen barna, zeharka dator; etorri da. Eta maitekiro musukatzen du bere ama lurra, ta kolore berriz jantzi. Auxe benetan bat-bateko bizitazun ta apaindurizko ikuskizun harrigarri, neguaren loan!».
Etxe bete jende aurkitu dut Olazaharren. Jakina: