Haur besoetakoa - 4

Total number of words is 3792
Total number of unique words is 1746
30.1 of words are in the 2000 most common words
43.1 of words are in the 5000 most common words
49.1 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
zamatu ahal izan balute bezala. Gizonak kontatzen zion gero Theresari itsaso ezti eta hasarrekor horren epopeia, ezagut-erazten zizkion lehenagoko itsasketak, haien odoleko ziren marinel
zangarrak beste mundu bateraino eraman zituztenak Lurra eta gizonak gazteago ziren aspaldiko adin horietan ailira bizi izan biok! Theresa
zegokion bezainbatean ohoratzeagatik, bera ere
joanen zer lur berri bila; Theresaren apaingarritzat, urre eta harbitxizko altxorrak bilduko zizkioten mehatzetan esklabo larru beltzek; haien gainean izanen zen haur zuri eta horaila agintari,
ezin hurranduzko printzesa bat bezala. Theresak
zoraturik entzuten zituen aita besoetakoaren
bihotz-irudimendunak asmatzen zekien ipuin
ederrok... Urrutiko Amerikak baino urrutiago,

Indianoen lur urretsuak baino urrezkoago diren
uharte dohatsuak, ordea, ez zizkion oraindik
aipatzen, han, arimaren sorterri den Gazteen Lur
mirarizko hartan, baitzatekeen Theresa printzesa eta agintari zor zitzaion araura...
Iherika irakasten zion haurrari. Udazalerik
heltzen ez zen itsas-golko txiki bat eriden zuen
horretarako, eta hor zen Theresa berez desbeztitzen hasi haren begi liluratuen aurrean. Lehengo
aldietan aski heraberik egiten zuen; gerorago
eta ausartuago bilakatzen zen hala ere, baina
berehala janzten zuen iherikako jantzia... Azkenekotz eguna etorri zen non Theresak ekandua
hartu baitzuen haren aitzinean biluzik egoteko,
berriz jantz zedin agintzen ez zion artean. Galdegiten zion beti lotsa zenetz... eta haren larru
elurtsua estaltzen zuen gorridurak salatzen zion
hala zela, baina ez zituen areago begiak saihesten ez eta bere gorputzaren edozein gune
eskuekin ezkutatzen gizona so zegokiolarik,
luzaro, uhin marrumakarien musika gehiago ez
entzunaz, gezalaren gazia gehiago ez nabaituz.
Aitzitik, bere begiak harenetan landaturik egoten zen Theresa, irribarrerik gabe, hitzik gabe,

kezkaturik, aita besoetakoaren soak haren haragi guztia ikuskatzen eta ikertzen zuelarik. Ba
zekien gizonak zer kezka zuen haurrak, eta
harengana hurbildurik laztantzen zuen, lehenago gauaz baizik egin ez ohi zuen bezala, eta
sinesten zuen orduan Theresak haren gorputz
xiki zuria beti ere garaile zegoela. Uretan sartzen
zirelarik biak, uhin berdeak haien bi gorputzak
estalgi bakar batean tapatzen zituenean, gizonak esaten zion haurrari: «Ikus, Theresa, itsaso
maiteak Isabelaren zikinkeriatik garbitzen nin!»
Haurraren gorputz biluza hainbat aldiz haren so
zorrotzari eskainirik izanda, berriz ere galdetu
zion behin eia ez zuenetz orain den gutien lotsarik senditzen, eta Theresak baietz aitortu zion;
baina, hark agindurik bere gogoa oro ager ziezon, zergatik eta nolako zen haren lotsa azalduz,
adi-erazi zion neskatoak atsegin bat zitzaiola
orain betiko lotsa hori, aita besoetakoari agradatzearren bere haur-herabea hilduratu behar zuelarik.
Bere haragiaren atzartze geldi horrengatik
ere zintzo eta garbi zirauen Theresak. Egunero
ikasten zuen gizonaren zuzendaritza-pean eta

trebe zen orain honi gustatzen zitzaion edozein
gaiaz mintzatzeko eta galdera egiteko. Biblioteka iluntsuan haurrari latin edo literaturako lezio
bat eman ondoren, lanpara prezios baten argi
isilean Katulo edo beste poeta baten neurtitz
gartsuak irakurtzen zizkiolarik, pozkario bat zen
harentzat eta sari bat Theresaren seriostasuna,
eta haren ulertu-nahia aita besoetakoaren botz
beroari beha zelarik. Ikasi zuen hizkuntza orotan,
hark ere behin, hozen eta samurrak, neurtitzak
onduko zituen haurrarentzat! Ez, nahiz inor ez
zetorkion areago ikustera, sekula ez zen aspertuko, inoiz ez zuen jendeekilakoaren beharrik
izanen itsas-bazterreko etse zahar hartan: Theresa zen premiazko gizarte bakarra. Etseko
andrearen papera ere zintzoki egiten zuen haurrak. Neskamea ba zuten oraindik, baina gizona
ez zitzaion gehiago mintzatzen; alaba besoetakoaren bitartez zizkion behar ziren manuak ematen. Eguerdi batean, solas bezala, bazkaria
berak zerbitzatu nahi izan zion Theresak eta, irribarrez, ahapeka kantatu zion neskatoari: «Zure
eskutik nahi nikezu bizi nizano ogia...»; geroztik
haurra izan zuen zerbitzari otordu guztietan.

Azkenekotz, bere jaunaren otsein bakarra izan
nahi zen Theresa; kozina egiten ikasi zuen —
gogo-kontra sukaldearen usantza utzi behar izan
zion neskame zaharrak, etsean zegoen espiritu
berriak beldurretan zedukan ordea, ez zen lehen
bezala zapuzkeriarik erakustera ausartzen eta
arazo horretan eta besteetan orotan amore
eman behar izan zuen; Theresak zuen orain gizonaren soinekoen ardura, hark zizkion lo-gela eta
biblioteka ordenan atxikitzen... Neskameak ez
zuen gehiago eskuriketseko jaunaren zerbitzuari
zoakion edozein gauzatan.
Behin bazkaltzeko orduan salan sartu
zenean, mahaian jarri zelarik Theresak janari
ekar ziezon haiduru, zeta-paperaz inguraturiko
paket bat aurkitu zuen bere platerean. Jakinguraz eskutan hartu zuenean, ikusi zuen hitz
hoek zekarzkiela, Theresaren haur-eskribuan
markaturik: «Besta on» — eta orduantxe bakarrik zen oroitu haren jaioteguna zela... hain
aspaldi ba zen inork ez ziola urte-muga hori
opatu, maite izan zituen gizakietatik... Eskuak
pitin bat ikara, paketa ireki zuen: barruan, lauki
eder batean ezarririk, irri polit batekin hari so,

Theresaren portreta zegoen. Berehala ezagutu
zuen haurraren foto bati jarraikiz eginik izan
zela, berak baitzuen hartu, ondartzan egon ziren
batean. Baina pintoreak trebeki jakin zuen neskatoaren begitartearen berezitasuna foto isil,
kaskar hartatik bere pintzelaz aldatzen... Walkiria xiki baten urrezko bi trentzen artean elurtsu
eta garbi agiri zen aurpegitxoan, haurraren begi
nabarrek erakusten zuten samurtasun isil, iritsu
hura, aita besoetakoaren bihotz-erdiragarria.
Nor baitzen ere portretaren egilea, ezagutzen
zuen haurra... eta bere pozaren erditik susmo
xar batek zimiko egin zion gizonari bihotzean.
Baina ezin zitekeen, Theresak ez zuen beste
gizonik ikusi! Galdegin behar zion, antzezki, denborarik galdu gabe... Bitartean ber esker ona
baizik ez zion erakutsi izan nahi — haurrak hobekien ulertuko zuen gisan. Eta eztidura mingar
batek jo zion arima ohartu zelarik Theresak,
haren besoetan errendaturik, portretean zituen
begi misterios, irritsu hek berak eskaintzen zizkiola musuari. Bazkaria ohi bezala iragan
zitzaien, baina jan-ondoan, itsasoari buruz abiatu zirelarik inguru bat ematera, besotik lotuta

zebiltzalarik bide-berrian eguzki saminaren galdan, galdetu zion: «Esaidan, Theresa, nori eginerazio dion portreta?» Haurrak irriz burua iharrausi zuen, ileak harrotzen zitzaizkiola: «Segeretu bat duk». «Baina, Theresa, jarraitu zuen,
gogora hadi enetzat ez dunala segereturik izan
behar... Jakin nahi dinat». Berriz ere Theresak
burua astindu zuen, eta segeretu bat zela berresan. Zurbildu zen gizona; eskumuturrak tinkatu
zituen — hasarretu ez zen nahi, ordea, haurra
ezin jo zezakeen. Oraindik ezin zezakeen, egia
ikasi behar zuen Theresaren ezkutapen horren
gainean! Baina, Theresa xikia, zion bere baitan,
bahenki bihotza nola erdibitzen dautaten hire
emakumekeriazko antz horiek... Horrela ez
zekaeen iraun... Gelditu zen bet-betan eta haurrari buruz inguraturik, ohartu gabe besoa min
eragiteraino tinkatzen ziolarik, berriz ere galdegin zion: «Jakin nahi dinat nor izan den!» Haurrak
oinazeagatik oihu xiki bat egotzi zuen eta, besoa
haren tinkatik ateraturik, negarrak begira zetozkiola esan zion: «Nor den ez zekiat, ez diat ezagutzen». Emeki eta zatika, historia guztia jaulki
zion: Theresaren eskoliersa-lagun baten anaiak

egin omen zun portreta; aita besoetakoak zer
adin zuen galdegin zionean, haurrak berriro
erantzun zion ez zuela ezagutzen, behin ere ez
zuela ikusi. Baina zihur zen hura portreta-egileak
Theresa ikusi behar izan zuela nonbait, bestela
ez baitzion hainbat bizirik, hainbat egiantzik
emanen bere laneginari. Beharbada eskolatik
ateratzen behin, bere alaba besoetakoarekin
zegoelarik... hala zatekeen, bai. Hala izan behar
zuen! Halarik ere, gogoa susmoz beterik zedukan oraindik, eta azkenekotz agindu zion Theresari: «Esaion heure lagun horri lehen baino lehen
ikusi nahi dudala haren anaia». Ondartzara
heldu gabe itzuli ziren etsera egun hartan...
Biharamon arratsean bertan etorri zitzaion
pintorea ikustera. Estonatu zen, mutil gazte bat
igurikitzen zuelarik, antzelaria bere adintsuko
gizon bat zela konturatzean. Gurbila eta gizalandua zirudien. Bihotzean haren aldera alatzen
zituen mesfidantza eta susmoak ez zizkion
hasieratik agertu nahi. Portreta zegokion bezala
goraipatu ondoren, nahi izan zion diruz ordaindu; baina irri batekin ukatu zuen besteak, jadanik ordaindurik zegoela esanaz. Aita besoetako-

ak apaingarri edo liburu erosteko ematen zizkion
xanponak baztertu eta, haiekin pintorearen lanegina pagatu zuen Theresak... Haurrak antzelaria
ordaindu, eta honek lan-saria onartu zuela jakinik, barruko kezka arinduxe zitzaion gizonari.
Neskameari dei egin zion —agindu zion Theresari lo-gelan egon zedin pintorea hor izanen zen
artean— eta edariak ekar zietzen esan zion.
Arrotzari edatera zerbitzatzen ziolarik, galdegin
zion: «Ene alaba besoetakoa ezagutzen ahal
duzu?».
—«Zurekin ikusi izan dizut bizpairu aldiz,
eskolatik ilkitzean, arrebaren bila izan naizelarik».
—«Ederki pintatzen ikasi duzu, foto bakun
bati jarraikiz holako lan bat egitekotan...».
—«Eskerrik asko. Zoritxarrez, antzelari baino
antze-zale adituago nauzu... Neronek ikasi dizut
piska bat, ez ogibide baina solas bezala bakarrik,
eta gogoak hala ematen dautanean baizik ez
dizut pintatzen. Baina...», eskaini zuen isilune
labur baten ondotik, «nahi baduzu, zeu eta zure
alaba besoetakoa elkarrekin pintatuko zaituet».

Gizonak luzaro so egin zion, forogatuz, eta
azkenean esan zion, geldiro: «Asmo bikaina
duzu... Zenbat hartuko zenuke lan-saritzat?».
—«Oh! ez dizut dirurik nahi, sekula ez ditizut
ene tabolak saltzen. Zure alaba besoetakoari
dirua hartu niozun, bai bainekien atsegin ziola
ordaintzeak, baina zuri itzuliko dautzut orain...
Biak pintatzen bazaituet, edozein gauza xiki aski
dateke ordaintzekotz, liburu bat, edo apaidu bat
jatetseren batean, edo...». Gelditu zen, eta gizonak begiratu zion, artega. «Edo nahiago baduzu,
zuen bien historia konta diezakedazu lanaren
sari», amaitu zuen, botza apalduz. Elkarri so egin
zioten, isilik, eta gizonak, bere gogoaren asalduragatik eta guztiz ere, ikusi zuen bestearen
begiak zindo zirela, eta zoargi. Halarik ere, ez
zion behingoan deus erantzun nahi izan. Bere
godaleta hustuta, esan zuen: «Barka iezadazu
utzi behar bazaitut orain. Berandu duzu, eta Theresarengana behar dizut. Berriz ikusiko dizugu
elkar». Eta agurtu ondoren, joan zen antzelaria.
Gelan sartu zenean gogoa oraindik urduri eta
nora-ezean zedukan, baina bihotza baketu
zitzaion. Theresa idaz-mahaian eserita zegoen;

mahai-gaineko lanpara xikiak ozta argitzen zuen
gela haren baranoan. Ezer egin edo esan gabe
atean zegoelarik, hura baizik ez zekusan gizonak. Uste zuen negar eginen zuela haurrak gelan
bakarrik gelditu zen artean... Baina ez; begiak ez
zituen umi ez gorri... aitzitik, dirdai alai batek
argiturik ziruditen. Aita besoetakoa hurbildu
zitzaion eta berari kontra estutu zuen, hitz hau
bakarrik belarrira ziotsalarik: «Barka!» Ba ote
zuen haurrarengandik barkamendu beharrik
ordea? Ezetz erakusten zuen Theresaren begietako irrino maltzur eta maitekorrak aita besoetakoari galdegiten ziolarik: «Ohera bear dut?»
Ordu zuten bai oherako... Neskatoak, lotsa gaizto izpirik batere gabe orain, egunazko soinekoak
erantzi zituen eta pijama jantzera zoalakoa egin
zuen; baina geldituta, haiduru bezala egon zen
hari buruz inguraturik. Berehala joan zen harengana eta besoetan hartu zuen ohera eramatekotz. Desbeztitu zen, eta ohean etzan haur biluzaren kontra tinkaturik. Intzirika zegoen Theresa
haren gorputza laztantzen eta musukatzen zuelarik bere eskuez, eta ahoaz, eta gorputz guztiaz. Intzirika ari zen... baina bera ere tinkatzena-

go zen haren kontra, begiak zorabio batean jasanik haren aurpegiaren aldera, arimaren itsaso
berdea ekaitz batek jorik zerakuskiola haietan...
Handik askoz, askoz beranduago, laztantze hori
amaitu zuenean haurra lo egitera uztekotz,
besoak gorde zituen haren gorputxo minberegiaren inguruan. Arima eta haragi, besoetan zedukan... Noiz irarriko zuen haragi eta arima horietan bere jabetasunaren azkenengo ikurra, burdin
goriak bere marka ezko malguan erretzen duen
antzora? Oinazearen beldur izanen bide zen Theresa samurra — bera ere haren minaren beldur
zen, ezinagorakoan. Baina bere elkar-jaurespideko aldare jasanetan epedotusia anker hori egiteke uzten bazuen, irudi zitzaion traditze bat izanen zela hori haurraren kaltetan — Isabela eta
haren aurreneko beste emeen onetan... Inoiz ere
horiek ezagutu ez balitu... Theresaren haurtasuna hain mingarriki, hain osokiro urratzeko preminarik orain ez izatekotz! Gerorako errukiz beterik
so egiten zion aldamenean lo zuen neskatoari,
haren loaren gainean beilatzen zuelarik. Sinbolo
bat baizik ez zela ulertuko ahal zuen Theresak.

Udako egunak aurrera zoazkien. Zenbat aldiz
ez ziren egon itsaso adiskidearen ikusmenean,
biak isilik eguzkiaren galdan, biek bata besteari
oro salatu ondoren — eta nahiz betiko eleak
zerabilzkiten elkarrekin, zentzu bat egunero
beteago eta osoagoa hartzen zuten eleok. Laster
eskolak bukatuko ziren eta bakantzaz joanen
ziren biak udazkeneraino. Ez zekiten oraindik
nora. Nahi zuen Theresa berarekin eraman atzerriko lurralde urruti, harentzat berri eta ezagungaberik izanen zen batera... Hegoaldeko herri
eguzkitsu eta koloredun batera? — eta jadanik
haurra ba zekusan berarekin itsasoko ur epeletan iherika, edo, Aitzinateko hiriak eta herriak
ikuskatzen zituztelarik, museoetan edo harri
zaharren artean Theresa seriosa, oroitzapen eta
antze-lanei begira, hark ematen zizkion azalpenei beha... Ala ametsaren iratzartzaile den Ifarralderantz ziren ote joanen, bere urratsak oihan
sakonetan barrura ezkutatzera, edo-ta, itsasnesken dantza-leku izandako arkaitzetan eserita, uhinen eta bere bihotzen musika uzuari
entzutera? Theresak berak zuen aukeratu
behar... Egunero turismo-liburuxkak irakurtzen

zituen, haren irudimena atzerriko lur misterios
horietara zeramatenak — baina egunero gogoz
aldatzen zen: Ifarraldean, eta Hegoaldean, eta
munduko gune guztietan izan nahi baitzatekeen
harekin. Udazkenerako bere herri eta etsera
itzuli ziratekeenean, haurra ez zen areago eskolara ibiliko; berarekin etsean edukiko zuen beti
aita besoetakoak, arima, gorputz eta gogo beti
eskumenean; eta Theresak ez zuen orduan bere
lagun gazteetatik inor ikusteko baimenik izanen... aldendu behar zen haunditzen ari ziren
beste haurrengandik. Hori eskatu zion aita besoetakoak, eta Theresak zin egin zuen hala eginen
zuela.
Astean bi edo hiru bider ateratzen zen haurrarekin. Jatetseetan afaltzen zuten, eta handik
landa, zinemara edo teatrora eramaten zuen,
haren ezagunetatik batek edo bestek elkarrekin
ikusiko zituelakotan. Ikuskizuna jendeen eraikigarri izanen ahal zen... Edo-ta zenbait aldiz arratsa iragaten zuten parkeren batean, aulki batean
jarririk, elkar maite omen duten neska-mutil eta
eztkongai-bikoen artean. Besteen presentzia
higuingarriegi egiten zitzaionean gizonari, The-

resa estutzen zuen bularraren kontra zoratu
batek bezala, laztantzen zuen inor ohar lekien
ajolarik gabe, eta berehala joaten ziren biak,
giza-saldotik urruti, bien bakartasunera.
Gizonaren adiskide ohikoetatik batxok ere ez
zuen orain haren etserako bidea hartzen; eta
haiekin buruz buru egiten zuenean, gauaz Theresarekin zebilelarik, berak deus agitu ez balitz
bezala agurtzen bazituen ere, haiek ez ikusiarena egiten zuten orain. Baina Theresaren portreta egin zuen pintorea lauzpabost aldiz izan
zitzaien etsean, afal-ondoetan. Lehengo aldian,
zalantzan zegoen oraindik gizona, eta ez zuten
antzeaz eta literaturaz beste hizketarik izan.
Halarik ere, iker eta iker, konfidantza hartu zuen
besteak ez zuela gibel-asmorik eta hurrengo
aldian lasaiago egon ziren elkarrekin. Hitz hartu
zuten udako bakantzetatik landa haien bien portreta pintatuko zuela antzelariak... Behin afaritara ere gomitatu zuen etseko jaunak — egun hartan, ordea, neskame zaharrak zuen otordua zerbitzatu, ez Theresak... Gizonak ez zion orain
artean bere eta haurraren historia kontatu;
baina haren aurrean ohi zuten bezala egoten

ziren biak bederen, bere elkarrekiko bizieratik
deus ezkutatu gabe, ezer epeldu gabe... Emeki
emeki, gizona hasi zen lagun berri horren ikustaldiak atseginekin itxaroten. Theresa betikoa
egoten zen arrotzaren aitzinean, hitz eta aieru
urriko, baina alaia bere gisa isilean. Gizona pozik
konturatu zen ordea beti malguago eta emanago zela haren besoetan haurraren gorputz xikia
pintorearen ikustaldi baten ondoan. Alde horretatik behintzat, ez zuen beldur izaterik... eta
azkenekotz, haren duda ondarrak aienatu ziran.
Beste alde batetik etorri zitzaion beldurraren
gaia... batere igurikitzen ez zuelarik, uste-gabetako ekaitz lazgarri bat ordura artean garbi
egondako zeruan agertzen den bezala. Theresa
eskolan zen — zorionez. Bibliotekan zegoen,
ametsetan; bet-betan entzun zituen norbaiten
urratsak etse-aitzineko atera eramaten zuen
bide-zigorrean zihar. Estonatu zen, inoren begira
ez baitzen. Xilin-ots bat. Laster neskamea hor
izan zuen, batek ikusi nahi zuela hotsez. Bihotza
joka hasi zitzaion ikusliarren izena jakin zuenean, eta gazigar bat nahasi zen haren ahogozoari. Senitartekoa zen, beraren eta Theresa-

ren ahaide bat... «Sar eraz ezazu», agindu zion
laburzki otseinari, bere aulkian jarrita egonik.
Lehengusuaren ager haiduru zegoelarik, gogor
egiten zion bere buruari, barruko bakea eta
lasaitasuna atzera irabazi beharrez... ergel eta
oinarri-gabeko zen noski haren beldurkundea...
Baina etorri berriaren aurpegiari begiratu ondoren, lehengo sotik ezagutu zuen ez zela ez ergel
ez oinarri-gabeko! Elkar agurtzen zutelarik, besteak ez zion irribarre baten itzala ere egin, eta
ezetz esan zuen hark edatera eskaini zionean.
Gizona eseri zen berriz, gusuari galdeka begira,
indar eginaz besteak haren eskuen ikaratzea
ikus ez zezan. Jadanik iragandako filme bat izan
bailitzakeen, esanen zukeen zer entzun behar
zuen harengandik, eta zer hitzetan... «Barka gaitzitzen ba zaizu, hasi zen, zure onetan etorri
nauzu...» eta nazka ezin esanezko batez beterik
estanda egiteraino okaztaturik so egiten zion
etseko jaunak, horrela itzul-inguruka eta haren
aldera begiratu gabe mintzo zitzaiolarik. Urde
zikintsua, burjes xiki estu zikina, merezi huke
leher henzadan Theresaren izena heure aho likitsaz aipatzera ausartu haizelakotz! oihu egiten

zion isilki... Jabaldu behar zen ordea, eta bere
buruaren jabe egon; bere higuina ezkutatu
behar zuen, bere burua apaldu, bere ohorearen
minberatasuna hilduratu... errautsetan ere
narrastuko zen, gizartearen indarraz eta ankerkeriaz harmaturik zetorren gizon hura maltzurkeriaz agaraitu beherraz. Ez ledila ibil Isabelarekin egin zen bezala, haren bizia zena galtzeko
zorian ez ifintzeko! Isabela... hark zion noski
gusu horri haren eta Theresaren berri eman...
Pentsatu behar zukeen bide oroz baliatuko zela
emakumea bere burua mendekatzekotz, zer
eroa izan zen bera sekula uste izateko jasan
zuen laidoa —nahiz merezitu izan— ahaztuko
zuela emeak edo lotsak isil-eraziko ziola!
«Haurrarentzat hobe izango duzu...» jarraitzen zuen besteak, «hazieragatik... kolejio
batean... hala erabaki dizugu etsekoek...». Ez,
jainkoarren, ez horrelakorik! Ez zuen Theresa
joaten utziko, zoroturik zeuden, etseko ala etxekoetatik kanpo, hori uste zutenek orok... Baina
zer kalte egin zien hark sekula, hain gogorki eta
hain ankerki jokatu nahi baitzuten haren kontra?
Bere atsegin xikietarako askatasuna beti utzi

zien hark jende zintzo eta ohoragarri horiei, zer
ziren haren epaile izatera ausartzekotz? Gorrotz
gorrotatzen zituen, bai, zintzo eta zuzen zikintsuok! Eta aurrean zedukan bertutearen zalduna, gizon behar-bezelako, ez-deus, gatz-il hori,
itzul-inguruka etahitz-estalika mintzo zen hipokrita hori, ez ahal zekien egiazki nolakoa zen, ez
ahal zuen haren gogo —eta bihotz— xikikeriaren
berri, bere bizi guztian egin, egiten eta eginen
zituen xikikerien berri? Lapurra, salerostari bat
zen aldetik gezurtia, gizarteko gizon bat izaki;
satsua, lehenago emaztearekin, gizartearen onnahiaz eta legearen baimenaz hartu baitzituen
ere. Eta gizelikoak oro irin bereko ziren — zer
bekoki zuten, bai, haren irriki gurenari oldartzekotz ergelok?
«Ez dizut uste Theresa kolejio batean hemen
baino hogekiago izango lizatekeenik, ez irakaskintzari dagokionaz, ez eta hazikerari dagokionaz ere», erantzun zion, ikusiz besteak momentoko hurrendu zuela hitzaldia. Irakaskintzaz zer
zekien delako salerosketari kultura-gabekoak...
eta hazieraz nola mintza ziteken gizarteko ihakinak baizik ezagutzen ez zituen pertsona funts-

gabeko, gogo arront hura!... «Haurra umezurtz
gertatu denean eta neure etsean hartu dudanean, guztiok laudatu nauzue —bai, elorri bat
haragitik kentzen zien diruzale berekoi haiei...—
eta ez dizut ikusten zergatik orain zuen gogoa
aldatu duzuen... Gauzek orain artean bezala
iraun bezate, Theresa hemen egon bedi — atsegin duen artean bederen...» jarraitu zuen ausartki. Lehen gusua bere onetik ilkitzera zoan; ekurugaitz agiri zen, eta ez batere bere aisean areago, azkenean beharko garbiro hitzegin. «Bai,
atsegin duen artean», hasi zen, hasarreturik, «ez
dizut, ez, dudatzen emanen diozula... Hainbat
gaizto zure minberatasunarentzat nahi ba duzu
argi mintza nakizun... Ala uste zenuen ezkutaturik gordeko zenuela zeure jokabidea haur gaixoaren aldera? Baina guztiek ba zekizute!... Ezin
iraun dezake horrela gehiago, gure etsearen
izen ona galtzera ez zaitugu utziko... lehen aldikotz duzu hori gertatzen gure senitartean...
lehen aldikotz bai herri honetan orotan...». Theresaren aita besoetakoa beha zitzaion, deus
ihardetsi ezin, liluraturik bezala. Egia zen beraz
guztiek ba zekitela Theresaren eta haren berri;

gauaz elkarrekin ateratzen zirelarik ba ziren
zelatan zeudenak, heien bien ezkutapena salatu
baitzioten faimiliari, ba zen Isabela urdanga
lotsa galdutakoa, familiari dei egin ziona noski...
Baina gusuak horiek guztiek eman zitzaioketen
baino berri zeheagoak ba zekizkien eta, nazkatuarena eginaz mintzo, hitz-erdika adi erazten
zion etsean iragan zen orotik ezer ez zitzaiola isilean egon. Neskamea baizik ez zitekeen salatari
izan... edozer heldurik ere, hark behintzat bere
irabazia eraikiko zuela erabaki zuen gizonak
bere bihotzean. Gusuak amaitzen zuen: «Ikusten
duzu beraz hobe duzula bihurtu gabe amore
eman, guztiontzat laketago izanen da-eta...».
«Ez, oh! ez», oihu egin zion gehiago lasai ezin
egonaz mehatxu izugarriaren aurrean. «Ez dizut
Theresa joatera utziko, berak ere ez nizu utziko
zuk eta zu bezalakoek nahi duzuena eginik ere
gure kontra». Arrotza jaiki zen, zurbildurik.
«Damu dizut, zion delako azal-utsak, damu dizut
ikusiz ez zarela zentzatu nahi. Hauxe baizik ez
dautzut esanen: Theresa eskolatik aske izanen
duzu hemendik hamar egunen buruan, orduan
etorriko nauzu haren bila eta udako oporrak

gurekin iraganen ditizu, besteak bezalako etse
batean, besteak bezalako jendeen artean; eta
datorren udazkenean kolejio serios batean ezarriko dizugu; han, agian, zurekin ikasiak eta eginak ahaztuko ditizu, eta besteak bezalako neskato bat izatera helduko duzu — beranduegi ez
bada...».
«Baina ez duzu aditzen, ez ahal dautzut esan
ez dudala joaten utziko?» berriz ere oihu egin
zion, hamorraturik, eskumuturrak borobiltzen
zituela, eta aulkitik jaikita bestearen gainera
jauzi egitera prest. Etenik gabe aurpegira botatzen zion: «Ez! Ez! Ez!» gusua beldurtu zen
egiaz; behingoan zutitu eta, hasi zen ateari
buruz ihes. Baina gizona ez zerraiola oharturik,
atean geratu zen, hatsa labur eta begitartea
zuri. Nola ere baitzen, aski bihotz izan zuen
azkenengo mehatxu hau egoztekotz: «Zuk nahi
ala ez, gaurtik hamar egunen barru hemen izanen nauzu berriro, Theresa etxe madarikatu
honetatik urruti eramatekotz; ene damu bakarra
duzu oraindik hamar egun zurekin utzi behar baitut... Eta gogoan har ezazu, edozertan eragozten
banauzu haren bila etorriko naizelarik, ez dudala

den gutien lotsarik izanen hiri-zaintzari dei egiteko!». Gizona, ukaldi bat buruan hartu izan balu
bezala zurturik, bere aulkian atzera jar eta mugitu gabe egon baitzen arte guztian, gaineratu
zuen, ate-barruan zegoelarik oraindik baina kanporako bidea bet-betan hartzeko gertu: «Zuretzat, zoritxarreko horrentzat, aholku hau baizik
ez dikezut: Hobe zenuke sendakin bat ikustera
joan...» eta kanpoan itzali zen.
Ez zen mugitzen, begira zegoen inguruko
paret, eta muble, eta altzariei; paretetako tabola eta liburuei mublen gainean zeuden irudi eta
antze-lanei, eta leihotik kanpoan agiri ziren parkeko zuhaitz hostodunei — azkenekotz urkabe
baizik ez baitziren. So egiten zion denbora neurtzen, denbora zauritzen ari zen ximinia-gaineko
herlojuari — eta deus ez zuen ikusten. Deus ez
zuen somatzen. Bere ohiko egoitzan zegoenik ez
zekien areago, ohiko mundua eta izarrak eta
izarbelak, gizon eltxo bati gertatuaz ez-ajolaturik, beren betiko ibilbidetik zebiltzala ahazturik
zedukan. Gau eskerge bat baizik ez — ez beltz ez
izarniatua, baina irungia eta uger-kolore... Bere
baitaratu zenean, eta gogamena etorri zitzaio-

nean ostera, konturatu zen gorputza oro kordoka zedukala. Gorputz guztitik dei egiten zion
barruko etsipenak... Ailitz betiko sorgor egon!
Moldegaizki jaiki zen, eta ozta-ozta zutik egonaz
errestatu zen liburutegi-sail berezi batera, oroit
baitzen vodka-botila oso bat han ezkutan utzirik.
Isabela joan zen eguna ezkero ez zuen edaria
dastatu — baina gaur, gaur zoratuko zen ez
bazen berehala horditzen! Esker onezko malkoak isuri zituen, eta otoitz bat murmurikatu zuen
edozein jainkoaren aldera, azkenekotz, bere
behatz enbaldituekin, tapoia kendu ahal izan
zuenean. Alkohol maitea edan zuen, irentsi
zuen,erdia soinekoetara erortzen zitzaiolarik,
burutik eginda irudi barrez ari zela... Berriz edan,
harnasa hartzeko ahal bezain denbora guti galduz... Orain pentsa eta asma, vodkak adimena
argitzen dion araura. Botila erditara hustua
zuen, baina ba zedukan besterik etsean, demonio guztiei esker! Edan ahal izanen zuen, mozkortasun argitzaileak zer egin behar zuen iragarriko zien arteraino. Problemaren edozein askapen ongi-etorri izanen da, Theresa beste jendeetara joatera uzten ez duen ber... Urdeok indartsu

ziren ondikotz! bihotza ahul, gogoa ahul — ulermena ahul, hura baino askoz, askoz indartsuago
ordea! Legearen indarra eskuetan zedukaten,
eta ez zuen dudatzen harma horretaz baliatuko
zirela, mehatxatu zuten araura. Haren izate ororen jabe egiten ari zen mozkorrarengatik ere,
hotz-ikara bat nabaitu zuen bere burua hauzitegi batean zekusalarik... eta presondegian — edo
gaixotegian... busuaren aholkua gogoratu
zitzaion, eta irri egin zuen kiraski. Lehenago bizi
izan balira, apaiz aitor-entzule batengana joan
zedin esanan bide zion... Baina mendearekin
batera «aurrera» zoazen jendeok... Jakintza ezagutzen zuten orain haren ingurukoek ere, «Maitasun haundiaren gabeagatik gaixotasuna» den
jakintza! Irri-egingarria benetan... gogoan ikusten zuen gusua Krafft-Ebing edo Freuden liburuen itzulpenak irakurtzen, estudiatzen... burmuin lodiak nekatzen, ohitu gabeko terminak
ulertu nahiz —metodikoa baitzen gizontxoa—
eta azkenekotz, haren kasua azaltzen eta argitzen aho-zabalik zeuden familiako beste kideei.
Esan gabe zoan gaitzesten baino gupitestenago
zutela orain, Freud eta Krafft-Ebingi esker...

Halarik ere, ekanduaren indarraz edo, haren
epaile izan ziren, heriotzerako epaia esan zuten
haren gainean. Gauzak ez ziren haiek uste bezala gertatuko, ordea, deabru guztiak arren!
Hamar egunen epea utzi zioten bihotz-zabalok —
eta aldakuntzarik asko agi ditezke hamar egunen artean. Baina ez zuen oraindik naikoa edan
itxaropen-izpi bat bezela agertu zitzaion burutasunari abegi ematera ausartzekotz; lehen baino
lehen behar zuen beste botila bat aurkitu, beldurrez eta asmo kontsolagarria hegan joan lekion,
sekula atzera ez bihurtzekotz. Non zen neskamea? Ez! bera joanen zen edariaren bila... baina
atso zantarra ez zuen ahaztuko. Oraintxe zen
haren aldi izanen.
Lo-gelara iganda, botila bat hasi-gabea hartu
zuen eta, apur bat gogoetan egon ondoren,
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Haur besoetakoa - 5
  • Parts
  • Haur besoetakoa - 1
    Total number of words is 3833
    Total number of unique words is 1785
    29.4 of words are in the 2000 most common words
    42.8 of words are in the 5000 most common words
    49.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Haur besoetakoa - 2
    Total number of words is 3854
    Total number of unique words is 1721
    30.3 of words are in the 2000 most common words
    44.1 of words are in the 5000 most common words
    50.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Haur besoetakoa - 3
    Total number of words is 3839
    Total number of unique words is 1635
    30.5 of words are in the 2000 most common words
    44.5 of words are in the 5000 most common words
    51.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Haur besoetakoa - 4
    Total number of words is 3792
    Total number of unique words is 1746
    30.1 of words are in the 2000 most common words
    43.1 of words are in the 5000 most common words
    49.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Haur besoetakoa - 5
    Total number of words is 3809
    Total number of unique words is 1747
    30.3 of words are in the 2000 most common words
    42.4 of words are in the 5000 most common words
    48.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Haur besoetakoa - 6
    Total number of words is 1158
    Total number of unique words is 673
    38.1 of words are in the 2000 most common words
    50.8 of words are in the 5000 most common words
    56.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.