Hamaika desio utopiarako - 5
PPren hitza dirudi dela
Garbi Falangearena,
zurea ez da izan Ermuan
Totorika (2*) Ghandirena,
aizu heldu da zauri zaharrak
ixten hasteko orena,
joan ziren minek senti dezaten
arantza barik garena.
Kartzelan ez dago zerurik
Preso batzuk zigor esparruetan
ohatzean luze daude etzanda,
uste dute Zeus beste direla,
ez dago zerurik ziegan, ordea,
euren telebisten zarata dantzut,
iruzkin lizunak ozen diotez,
nahiz kartzelan garen protagonistak
“Anaia Handia” gustatzen zaie.
Leihotik harroki aritzen dira
ekintza eskasak txor-txor kontatzen,
zatarki goratuz burdin saretik
lapurretak eta liskar ergelak,
barrua delako oilarren zola
bizitza kaskar hau hobesten dute,
zoritxarrez hemen bakarrik dira
gandorrik gabeko izar lausoak.
2017ko urriaren 1ean
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Txantxaz dioskute, “zirtzilak gara”,
batzen garenean aisialdian,
drogen mende eta hezkuntza barik
isolamenduak usteltzen ditu,
gazteak direnez pentsatzen dute
ez direla inoiz aguretuko,
ohartuko dira noizbait nahitaez
hormen erresuma lupetza dela.
“Buruak zentzatu”, gure mantra da
etxekoen alde jardun daitezen,
jarrai ez dezaten kraka izaten,
grina egoisten jopu gaixoak,
bigarren graduko moduluekin
amesten dutela sarri diote,
elkartasunean dago, ordea,
egun behar duten ongizatea.
Egoskorrei
Herrian deitzen didate
Pipermin Egoskorra,
besteen iritziekin
izaten naiz lar gorra,
garaipenak lortzen ditut
naizelako gotorra,
nirea soilik delako
egiaren alorra.Piperminek dio, “ni naiz
xextra barik aspertzen”,
hitz egitea ez dela
guda ez du ulertzen,
tronpatzen bada gainera
gurekin da pipertzen,
gero kexatuko zaigu
dugulako baztertzen.
Ez duzu nahita aditu
arrazoi borobila,
eztabaida galdu baino
hobe da nahaspila,
ea bilakatzen zaren
hiztun ordez isila,
zeren orain dirudizu
iluntzeko txirtxila.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Egoskorra zarelako
erraz nauzu nekatzen,
gogotik ziplo didazu
umorea uxatzen,
Pipermin utz iezadazu
jatorki kontseilatzen,
ikas ezazu hurkoa
zintzo errespetatzen.
Zu noiz portatuko zara
lagun minak bezala?
Zeuri hori eskatzea
ez da gauza makala,
egoskorra izan arren
izan zaitez jabala,
harroxkoa izan barik
atseginez apala.
Zeuretzat zaila delako
amore ematea,
horrek eragiten dizu
makurra izatea,
otoi, zabal iezaiozu
irriari atea,
burmuinetik ken dezazun
astuna den katea.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Izan edo ez izan da
egun zeure auzia,
gaintzeko laster ganoraz
jarrera itsusia,
ez dezazun sarri entzun
gure aharrausia,
ez zaitez berriro izan
hitz-mizti nagusia.Egoskorra izan zaitez
burua zentzatzeko,
hartu-emanen arauak
zakar ez urratzeko,
seta hori erabili
herria askatzeko,
injustizia kemenez
non-nahi deuseztatzeko.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2017ko urriaren 8an
Hau da gure sagardo berria
Sagastian sagarrak jakintzaz hautatu
kizkiaz jasota otarrean batu,
dolarean zanpatu patsa bereizteko,
muztioa upan hartzitzeko gero,
sagardoa kultura eta jai giroa
edari gozoak bizigura dakar,
osasuna zen euskal marinelentzat,
egun harremanak aberasten ditu,
gazta, intxaur, txuleta... bakailo tortilaz
irria isurtzen duen iturria.
2017ko urriaren 8an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Sagardo txotx eginez bustitzen gaituzu,
osoro sorgintzen zure txinpartekin,
nahiz aspaldi zu zinen galzorian egon
herriak kantari suspertu zintuen.
Egarritu garenez ondo asetzeko
sagardotegian gogoz sartu gara,
bertsolari zaharren eskola izan zen,
orain euskararen aterpe kutuna,
“hau da geure sagardo berria” esanez
sagardogileek agurtu gaituzte.
(1871ko martxoaren 18tik 27ra)
Pariseko komunari
Noizko gerezien sasoi gorria?
Noiz itzuliko da pilpira hura?
Gereziondoan elkartu gara
zentzuz zaintzen dugu ez dadin ihar.
Bere abaroan eserita gaude
utopiaz luze hitz egiteko,
esperantzak oro geriza gaitzan,
munduan ametsak gauza ditzagun.
Bedatsean mardul loratu dira
zelai hau delako txit emankorra,
adarretan ditu haize leunak
dantzatzen ipini ale gorrixkak.
Saskiak mukuru daramatzagu
herriak xedeak elika ditzan,
laket zaigulako konpartitzea
mamiak ditugu plazan dastatu.
2017ko urriaren 8an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Hemeretzigarren mendean zuten
Parisen komuna kemenez sortu,
nahiz denbora gutxi iraungo zuen
bizirik diraute taupada haiek.
Gerezien sasoi osasuntsua
ustelduko zuen bortizkeriak,
Parisen ez zedin hozi hazia
klase mailak sendo manten zitezen.
Oinez hasi gara Euskal Herrian
askatasuna da gure helmuga,
berdintasunaz ta feminismoaz
bermatuko dugu ongizatea.
Kapitalismoa gaindu dezagun
iraultzaile haiek ohoratzeko,
gerezi gorrien sasoia dator
elkartasunaren xarma dario.
Joxean Lasa eta Joxi Zabala zirenei
Joxi eta Joxean
gogoan zaudete,
zuekin sentierak
bor-bor ziren bete,
Ekik eta Ilargik
zaintzen zaituztete,
beste minak lez gure
bizitza zarete.Tolosan zuen alde
tink ziren altxatu,
Karnabak urri hartan (1*)
isilik geratu,
bihotzak zitzaizkigun
berriaz urratu,
geroztik zaituztegu
baitan ferekatu.
(1*)
1983. urtean.
Gobernuak makurra (2*)
zeukan izaera,
mendekuaz etorri
zen zuen galera,
kartelekin genuen
azaldu afera,
poliziak zebiltzan
GALekin batera.
(2*)
Felipe Gonzalezen gobernua.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Zuen adina nuen
zenean gertatu,
bahiketak gintuen
gogor asaldatu,
gorpuzkinekin gero
ginen ikaratu,
gertaera genuen
negarrez salatu.
La Cumbre egoitza zen
izuen gailurra,
bertan jasan zenuten
torturaren zurra,
Rodriguez Galindo da
ankerren ikurra,
amorruz diot zuen
irrien lapurra.
Ertzainek zintuzteten
zakar hobiratu,
“X” jaun terroristak
beste mespretxatu,
eskerrak zeniguten
kemena ziztatu,
horrela dugu gaurko
bidea obratu.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Tolosatik zarete
hegan abiatzen,
Uzturren zein Ernion
gustura pausatzen,
dakusazue herri
duina oneratzen,
mailaka ari dela
kateak puskatzen.Goiz-argian ziegan naiz
zuekin esnatu,
akorduan zarete
atzo lez loratu,
itxi nindutenetik
sarri gara batu,
gaur bertsotan ditugu
desirak kantatu.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2017ko urriaren 15ean
(1*)
(2*)
1983. urtean.
Felipe Gonzalezen gobernua.
(Rosario, 1928 - Higeras,
Ernesto Che Guevara zenari
Gizaki berria jaio dadila
jendarte berria gauzatu dadin,
barruan ametsik gorriena da,
xede bikain eta utopikoa.
Chek, Morek... horretaz maiz hitz zegiten,
Platonen Grezian filosofatzen,
tamalez munduak gaixorik darrai
agintean jauna bortxa delako.
Gizakiak gara txarrak ta onak,
eraikitzaileak, suntsitzaileak...
net gaiztotzen gaitu egoismoak,
zintzotzen, ostera, elkartasunak.
Estatuak beti oreka hausten,
edozein ondasun zeken xahutzen,
kapitalismoak gidatzen ditu
uste dute dena dela eurena.
2017ko urriaren 15ean
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Gizaki libreak izan gaitezen
menpekotasunak haiza ditzagun,
izadiak dezan iraun oparo,
jendartean dadin lora onura.
Jentilen asmoa hori omen zen,
geure helburua izan dadila,
pobrezia non-nahi gaindi dezagun
herriak bakean bizi daitezen.
Utopia ez da ilusio bat
baizik kontzientzia eta praktika,
zentzuz murriztea kontsumismoa,
auzolan jatorra barreiatzea.
Berrogeita hamar urte joan dira
Chek egun agian esango luke:
“iraultza morea ehun dezagun,
herrien arteko anaitasuna”.
Hainbat burutazio
Ekaitza galdu denez, ekia
zeru itzelaren jabe,
zoru latzean espea dago
oldozten hesirik gabe,
ametsetan da trebe hegatzen
enarak bezain lokabe,
Euskal Herria pil-pil delako
hamaika taupotsen labe.Tamalez zeru garbi argia
iluntzen den egunetan,
abagunea txarto dakusa
jositako hausnarketan,
ohean lortzen du garaitzea
tristura goiztirietan,
joan zirenekin berba egiten
duelako arratsetan.
Herritik urrun zapirehun hil
daramatza ezlekuan,
euskara mina ez zaio ito
diglosiaren putzuan,
laztana beti diz-diz dakusa
desioen eremuan,
bertsoa kantuz eskaintzen dio
egin eta segituan.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Hormen gainean jarri zituzten
gorrotoaren txarrantxak,
ziega barrutik ozen dantzuzki
espetxezainen azantzak,
noizbait zituen hustu, ordea,
okerrak ziren zalantzak,
ariman sakon dituelako
errotuta esperantzak.
Kartzelan dago muga zelako
konponketa obratzea,
benetan horren alde merezi
zuelako saiatzea,
bere bizitza izan delako
aberria maitatzea,
estatu horiek ezarritako
atakatik askatzea.
Ezagutzen du gertatzen dena
anitza den jendartean,
herritarrek ez dute kemena
laga sasien artean,
“bedatsea da piztuko” dio,
“idealak ereitean”,
“liliak mardul haziko dira
urte gogorren ostean”.
2017ko urriaren 22an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Kideak ari dira edonon
bizinahiaz ekinean,
Sare, Etxerat, Bagoaz... beste
musu-truk aldamenean,
“kartzelaldia maratoi bat da”,
dio bisiten gunean,
“zorionez ez nago bakarrik
traineruan arraunean”.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
“Egun handia badator” dio,
“herriaren pizkundea”,
“poliki bada ere gainditzen
ari gara uholdea”,
betidanik du sendoki izan
hurkoekiko fedea,
gaur iraultzeko gatazka dute
batera hartu goldea.
Jaiki Hadiri esker onez
“Sekula ez zarete ibiliko bakarrik”,
gorriei abesten diete,
zuk, ostera, aldiro adoretu gaitezen
diñoskuzu, “alboan egongo naiz beti”,
Jaiki Hadi nahiz ezin zaren egon gurekin
dantzuzkigu hur zure ele atseginak.
Espetxean ez dago bizitzerik luzaro
zaudenean gaixorik edo etsiturik,
psikologo, mediku, psikiatra... xaloak
osasuna zarete zoko zornatsuan.
2017ko urriaren 22an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Esperantza maiz zaigu ezlekuan itzaltzen,
bizinahia murrizten bengantzaren zolan,
horregatik diogu egunsenti garbian,
“bidegabekeria gaindituko dugu”,
sentieran taupaka zaudelako gurekin
maitasunak larrua ferekatzen digu.
Jaiki Hadi iluna argitzen diguzu
zeuri esker ez gaude bakarrik bidean,
geure alde musu-truk zarelako jarduten
ninietan zoria isladatzen zaigu.
Ustez nazionalistak ez diren nazionalistei
“Espainia hautsita baino hobe gorria”,
aspaldian eskuindar harek esan zuen,
“Nazioa batuta beste ezer gainetik”,
dio orain ustezko sozialista batek,
Horixe ohi diote mundutarrak direnak
arbuiatzen dutenek nazionalismoa,
frantziarrak lez dira espainolak bakarrik,
herriñoen hizkuntzak itotzen dituzte.
2017ko urriaren 22an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Nazionalismoari, “Ez”, diote faltsuek
sutsuenak ohi dira jai nazionaletan,
Parisekin daukate hartu-eman estua
ukatzeko bortizki herrien desirak.
Bretainia, Korsika, Catalunya... eta gu,
Europako herriak eurak beste gara,
izateko ditugu eskumenak eskatzen,
izarrak pitz daitezen, inperioak hil.
Miltantzia, bilerak, sendia...
Batzordean sarritan
gara lar nekatzen,
denbora kudeatzen
ez dugu asmatzen,
jarduna has gaitezen
egoki eratzen,
batzarra ez dadin joan
alferrik luzatzen.Kide xaloak hobe
dezagun batzarra,
oro eskura dezan
lehengo indarra,
erabakiek izan
dezaten giharra,
onura izan dadin
helburu bakarra.
Egun guztia duzu
eman bileretan,
hola ezer gutxi zer
daiteke plazetan,
arimekin has zaitez
hartu-emanetan,
bedatsea pitz dadin
gaurko lupetzetan.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Dena ematen ari
zara herriari,
lagata soilik hondar
batzuk etxeari,
arreta nahi diozu
eskaini haurrari,
zeure beharra duen
laztan maiteari.
Borrokaren arloan
oreka bilatu,
gaur arrazoirik gabe
zara ernegatu,
batzarretan beharko
genuke gozatu,
zuk eta guk dezagun
herria libratu.
Kide minentzat izan
zaitez eredua,
herriari dakion
ailega ordua,
auzolanean ipin
ezazu itua,
batera gain dezagun
gatazka estua.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Militatu pertsona
bezala ontzeko,
jendeen arazoak
zuzen konpontzeko
goiztirian ohean
lasai agontzeko,
eguneroko martxa
zehatz atontzeko.Herkide izan zaitez
bileretan duina,
etxekoekin eta
lagunekin fina,
politikan ezazu
lora krabelina,
zabaldu dadin zeure
ideien lurrina.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2017ko urriaren 29an
Erresiñola lez libre biziko gara
Catalunya gogorki mintzen ari dira
bere desioak ihartu daitezen,
tamalez guk horretaz gehiegi dakigu
giltzak eman ordez jo gaituztelako.
Espainiak ez du nahi erein konponketa
baizik etsai-lege krudela ezarri,
sekula ez dezagun ezagut bakea
proposamen onak txikitzen dizkigu.
Estatuak maizko du isiotzen sutautsa,
gaizkileak kiskal gaitezen darabil,
trokan ginen aspaldi zintzilik geratu
erabakizuna kendu zigulako.
Katalanak adina nazkatuta gaude
monarken hizkuntza darabilelako,
mendekua delako herraren pozoia
adorearekin drama gain dezagun.
2017ko urriaren 27an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Lurraldea sakonki maite dugulako
ez gara zekenen segadan jausiko,
lubakiak tapatzen jarraitu ditzagun,
katalanen eran borroka gaitezen.
Geurean ez dugu nahi hesi zein murrurik
herrien arteko harremana baino,
nahiz jasoko ditugun muturreko asko
geure bedatsean loratuko gara.
Paris eta Madrilgo gobernu horiei
ekinez zentzua sustrai diezaiegun,
ezpatari herriak garaitu diezaion,
irriak maltzurren musu muzinari.
Hiru gehi bat gehi hiru denez berdin zazpi
guk Euskal Bidean aurrera darraigu,
batasuna zelako Monzonen ametsa
erresiñola lez esnatuko gara.
Beñat Arrue Gurrutxaga zenaren
gurasoei eta Suku Mayari
Suku, Beñatekin zara
agertzen argazkian,
Thamon edozein ume lez
bizi zinen lorian,
Pumori mendira gogoz
joan zen gero abian,
lau lagunekin hil baitzen
ausa baten azpian.Suku jazo zitzaizuna
saminez dut leitu,
zure giltzurrunak ziren
zoritxarrez eritu,
Arantxa ta Pellok zutaz
zirelako hunkitu,
Aizarnan itxaropena
oro zaizu lilitu.
Beñaten gurasoekin
ederto bizi zara,
amets eztiak, ordea,
doaz Himalayara,
Thamora zu joango zaren
datan poztuko gara,
beti jingo zarelako
ekiaz Aizarnara.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Lur jota denbora asko
egon zara laztana,
beharrez laga zenuen
etxekoen harana,
zure adorea izan
ez delako afana,
oraina bihurtu zaizu
lehen lez baba jana.
Sentitzen duzu Beñaten
gurasoen epela,
euren elkartasuna da
Ernio lez itzela,
horri esker ziur zaude
osatuko zarela,
noizbait onik iritsiko
hegatzen Nepalera.
Beñat zena orain baita
ortuko astigarra,
beha zaudenean duzu
sumatzen bere garra,
nahiz Namche Bazarkoa den
familia bakarra,
Aizarnakoa zuretzat
dir-dir da ostadarra.
Suku, ezagutu duzu
Zumaian itsasoa,
gaur diozu dastatuta
kresalaren gozoa,
“Beñat bizitza oraintxe
derizt txit oparoa,
horrelakoa da zure
hostoen abaroa”.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Zeuretzat Beñat zenaren
euskara da irria,
bere guraso jatorren
goizeroko zirria,
“gure Nepal adina dut
maite Euskal Herria”,
esan duzu laztanduta
zuhaitzari gerria.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2017ko azaroaren 5ean
Urriak 1 bizi izan nuelako:
Jose Antonio eta Lluisi
Lluis Llachen gitarra berriro dantzugu
“L’estaca” kantatzen grinaz ari gara,
artistak faxistak salatu nahi ditu,
estatu makurren inposizioak.
Gudarostea da inperioarena
herriñoen arma elkartasun ona,
euskaldunok maitez erabil dezagun
katalanek senti ditzaten ferekak.
Helmuga zuzena demokrazia da,
erreferenduna zoru egokia,
estelada dabil bihotzak hunkitzen
Rajoyk ikus ditzan botoen distirak.
Errepublikaren hazia ereinda
erauzi gogoan monarkia berba,
erresiñola has dadila hegatzen
mezua txioka xaloki hedatzen.
2017ko azaroaren 5an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Companys, Agirrek zioen bezala
gu beti zuekin, Catalunyarekin,
Jose Antonio eta Lluis zintzoak
independentzia zuen xedea zen
Katalanek dute goratu burua,
kaleak mukuru oinez hasi dira,
“Els segadors”-ekin eguzkia dir-dir
hautestontziei izpiak eskainiz.
Poliziak datoz harrapariak lez
herriaren nahiak irensteko asmoz
bertako jendea tematsua denez
aurre egin die Krabelin gorriaz.
Companys, Agirre... gaur batu zarete,
geure sentieran adorez esnatu,
katalanez eta euskaraz diogu
“zuekin Eus ta Cat zelaiak loretan”.
Henry David Thaurauri. Desobeditzaileei
Thauraurekin, Ghandi, King...
ziren engaiatu,
Rosa Parksek adorez
zuen praktikatu,
ez obedituz bortxa
zuten baldintzatu,
molde horiekin gara
gu kontzientziatu.Lukia lez izango
gara matxinoak,
gaintzeko estatuen
inposizioak,
hori zegien atzo
gaztedi xaloak
hori egin dezala
plazetan gaurkoak.
Baserritarrak jaso
dezala ordaina,
piztiak egindako
gaitzaren adina,
men ez dagienari
eman krabelina,
lurrun dakion hola
zigorren samina.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Lukia txakurraren
kontrara ari da,
inoiz ez dio egin
men gizakiari,
nahiz maiz kalte degion
baserritarrari,
ez egotzi errua
bere naturari.
Boterea delako
zurrun endrokatzen,
herriak dira bere
kontra borrokatzen,
desobedientziak du
gaizkia geratzen,
ausardiaz jardunda
ongia loratzen.
Ekintzaileak izan
gaitezen geurean,
xedera iristeko
manera barean,
elkartasunak gaitzan
har bere sarean,
ez-demokratak bota
ditzagun airean.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Desobedientziak tak
gaitu hobetuko,
desioak ditugu
oro asetuko,
bakea zuzen dugu
hola obratuko,
aberri zatitua
txukun osatuko.Etxegabetzeak maiz
ditugu trabatu
presoen alde tinko
gara kateatu,
gazteek soldadutza
zuten deuseztatu,
horrela gura dugu
herria libratu.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2017ko azaroaren 12an
Musekin zatoztenean
Gaur iratzarri naiz irribarretsu
egunsentia ospatzeko,
bertsoak kantatzen hasi orduko
pentsamendua bizitu zait,
nik zuentzat ditut maiz izkiriatzen
taupadek pil-pil diostena.
Hormari begira ari natzaio
burdin saretik ohi dudan lez
hori dagit musak datozenean
kitzika nadin muga barik,
eskertzeko zuen elkartasuna
mahaian grinaz jarriko naiz.
Nire lagun minak zaretelako
zuen epela dastatzen dut,
akorduan zinez zaudetelako
hizkiak zehatz josten ditut,
naro jariatuta sendimendua,
“maite zaituztet” diotsuet.
2017ko azaroaren 12an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Eguna oskarbi piztu delako
gertu dantuzkit txolarreak,
txantxarretan ohi lez urduri daude
papurren zain ta geuri beha,
hau da ikuskizun eder bakarra
irudimena bazkatzeko.
Desira osoro zoratzen nauzu
dakarkidazu etorria,
musekin batera etortzen zara
olerkietan pausatzeko,
zeureak direnez nire ametsak
etzaten gara Parnasoan.
Zurekin laztana horma lurtzen da
soilik dakusat zoriona,
lurraldean gara libre biziko
sorkuntzetan lez sorginduta,
asetuko dugu gaurko gosea
poeten uztak deklamatuz.
Araba Garoñarik Gabe taldekoei
Zentral nuklearren planak
genituen hondatu,
Ispaster, Deba, Tutera...
borrokatuz salbatu,
Lemoizkoak bestalde
kostata oztopatu,
tamalez luzaro gaitu
Garoñak mehatxatu.Garoñako lurrak daude
Euskal Herritik gertu,
Francoren zentralak zuen
ingurua ugertu,
harrezkero esan dugu
ez dadila lehertu,
zorionez ziplo zaigu
dardara desagertu.
“Nuklearrik? Ez, eskerrik
asko”, zen aldarria,
Lemoizko bien kontra
gure txapa larria,
bandera gisa da ere
txit erakargarria,
beregaz itxi duzue
mamu beldurgarria.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Araban ongi duzue
bizitza defendatu,
Ebro zuei buruz da
esker onez mintzatu,
Burebak ostera zuen
Garoña goraipatu
tronpatuta ona zela
bertan zuten pentsatu.
5.
Arabak irailean du
garaipena ospatu,
zentral gaitza dutelako
Garoñan amatatu,
kemenez zinetelako
aspaldi engaiatu,
herritarrek zaituztete
Gasteizen besarkatu.
Gladys Del Estal zena dut
ñir-ñir irudikatu,
ziur duela zuekin
topa klik partekatu,
energia nuklearra
zuzen zuen ukatu,
erail zuten arte grinaz
Ama-Lur ferekatu.
2017ko azaroaren 19an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Lemoiz zure birekin
genuen lar sufritu,
Garoña zuk maiz diguzu
bihotza erdibitu,
horien erruz hil zirenak
gaur ditugu oroitu,
ihintzak basitu ditu
eguzkiak eztitu.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Herri honek du arrisku
nuklearra gainditu
ea orain kutsadura
dezakegun garbitu,
izadia ez dezagun
behin betiko txikitu
kontsumismoa beharko
dugu zentzuz urritu.
Gladys-Enean bizi den
Gladys del Estal zenari
Donostian dir-dir oasi txukun bat
Egia auzoak bere baitan dauka,
esparru ederra Gladys Enea da,
beste batzuentzat Kristina-Enea.
Gladys erail zuten ekologista zen,
Maria Cristina, berriz, erregina,
hiriak izena bozkatu dezala
ez dadila tronpa errepublikarra.
Baratze apaina txorien habia
barrenean zara egongo zorian,
kulturak duenez sarri baliatzen
arimak gozoro pilpiratzen dira.
Gladysek txokoa zuen bisitatzen
bizitzaren xarma naroro dastatzen,
zentral nuklearren kontra mugitu zen
Lemoizkoak ez zitzaten jar martxan.
2017ko azaroaren 19an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Ebro ekainean ez dator gainezka
Tuteran ekiak luze-luze dirau,
garai bikainean bizinahiz beterik
Gladys lagunekin bertara joan baitzen.
“Natori ez!”, esan zuen Erriberan,
berdin “Nuklearrik? Ez, eskerrik asko”,
zubian jarrita lasaiki zegoen
Guardia Zibila oldartu zenean,
Egia maitera gorpu itzuli zen
ankerrak buruan tiro egin zion,
sentiera ziplo goibeldu zitzaigun
maiteki omenduz agurtu genuen.
Lemoiz itxita ez ikusi arren
geure ametsetan ospatu zenuen,
parkean zurekin batzen garenean
zeure irriñoa Ama-Lurrena da.
Eibarren behar barik daudenei
Eibarren lehen beti
zegoen beharra,
orain dirudi dela
sikatu zuztarra,
industriak galdu du
atzoko indarra,
ez dakigula bihur
altxorra legarra.Armeria Eskolan
zenuen ikasi,
hola zu erraz zinen
beharrean hasi,
krisiaz dena zaizu
iruditzen sasi...,
xede asko dizkizu
zapla gerarazi.
INEM eta Lanbiden
zenbaki bat zara,
“zaharra” zarelako
orbelen dardara,
hilero kezkaz duzu
osatzen ilara,
etsipenarena da
zuk daukazun kara.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Beste batzuk dauden lez
zu zaude langabe,
udan geratu zinen
aterperik gabe,
orain sentitzen duzu
burua herabe,
zure errua ez den
lotsaren mirabe.
5.
Zuk maiz pentsatzen duzu,
“ni naiz hobenduna”,
“beharrik gabe gaua
bezainbat iluna”,
hola erkintzen ari
zaizu osasuna,
ohar zaitez zurekin
gaudela laguna.
Langabeen taldeaz
zara engaiatu,
“kapitala”, diozu
“dezagun sakatu”,
jende jatorrarekin
zarelako batu
zuk duintasuna duzu
berriro dastatu.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Elkartasuna bikain
duzue zeratu,
zuen eragina da
hola oneratu,
pertsona gisa zara
ederki garatu,
joan zitzaizun irria
zaizu bistaratu.Langabezia denez
goikoen miztoa
ez dadila isildu
behargin zintzoa
orainean ongarri
dezagun geroa,
ongizatea lora
dakigun trinkoa,
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2017ko azaroaren 26an
Gure euskal preso politiko gaixoei
Aizue barruan gaixorik daudenak
ari dira zigor bikoitza pagatzen,
gorrotoak dauzka estresaren mende,
eskubide barik sumina pairatzen,
“damutu zaitezte”, maizko diotsete
mendekuak ditu txanpon truk tratatzen.
“Galtzaile-garaile”, mantra hobetsita
zuzentza diete erabat ukatzen,
etsai-legearen zolan daudelako
osasuna zaie gehiago hondatzen,
atzo legez orain jarrraitu dezagun
plazetan laztandu arte borrokatzen.
2017ko azaroaren 26an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Aizue Rajoy ta Macronek diete
bare biziteko desira zanpatzen,
preso gaixo minek aldiro dituzte
gizatasunaren fruituak eskatzen,
espetxeak die bizigura histen
itxaropenaren garra amatatzen.
Elkartasunean kulunkatzen dira,
samurtasunean naro elikatzen,
estatuen bortxa non-nahi salatuta
kemena xaloki diegu opatzen,
eurak askatzea lortuko bagenu
denok ginateke hasiko askatzen.
Olinpoan sartu arte herrien jokoak
Ator gorri, berde, zuriaz lehiatzen
gure lurraldea munduan ordezten,
tamalez bati lez gu gutxietsita
bi inperioek ezetz dioskute,
gazteek nahitaez horien koloreak
soinean edonon beztitzen dituzte.
Sasoirik onena baliatzen dute
Paris ta Madrilgo fama hauspotzeko,
hobena ez baita eurena, ordea,
baizik politiko belaxka horiena,
sekula ez dute adorerik izan
abian jartzeko desira zuzenak.
2017ko azaroaren 26an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Komitearentzat ez garenez ezer
Olinpoan borta itxita daukagu,
hortik at gaudenok eratu ditzagun
bihar edo etzi herrien jokoak,
hartu-emana jos dezagun trebeki
kirolak bat gaitzan grina txarrik gabe.
Munduari ozen esango diogu
herrienak direla ere olinpiadak,
ez diezagutela arima goibeldu,
izateko dugun eskubidea motz,
bitartean gazte duinak lehiaketan
euskaldun moduan porta daitezela.
Azken txanpan orain lez zurekin
Udaberri betea
amets gardenean,
enarak hegaldatzen
sabai urdinean,
ekiaren printzekin
libre porlanean,
sentiera biziro
gomuten unean.Urte asko daramat
preso erbestean,
Ama-Lur geratu zen
murruen ostean,
ilbeteek sorgindu
naute bitartean,
laztanak ta zirriak
zain dauzkat atean.
Udaberrian daude
begiak loretan,
marrubizko kilikak
zeure ezpainetan,
horri esker barruan
etxarte grisetan,
esperantza naroki
darabilt hizketan.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Hogeigarren maiatza
bengantzan onena,
helduko da desirak
zertzeko orena,
kartzela kide barik
uztea lehena,
maiteaz bizitzea
gozo bigarrena.
Azken txanpan sartu naiz
erabat lasaiki,
kalean zurekin naiz
batuko alaiki,
demokrazia ia
dugunez eraiki,
geroa barru barik
izango da baiki.
Udaberrian daude
mardulik liliak,
urrez janzten dituzte
gure belardiak,
barruan ohoratzen
ditut goiztiriak
igaro genituen
momentu eztiak.
Udaberria ziegan
ezin dut dastatu,
zurekin gura nuke
berriro maitatu,
nire pilpira dizut
bertsotan kantatu,
“maite zaitu”, nektarra
zirraraz ziztatu.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Nahiz barruan nagoen
puzten zait bularra,
bizinahiak baitan dit
suspertzen txingarra,
zu ñir-ñir zara nire
ortziko izarra,
zoriona opatzen
didan ostadarra.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2017ko abenduaren 2an
(
Aterpe gabeak luzaro bizi daitezen
Donostian danbor burrunbak entzuten
aterpe gabeko andre bat hil da,
banku boteretsu baten bebarruan
goiztirian gorpu topatu dute,
neguan kalean nahitaez hotz dagi
ezin duzunean behar beste jan,
piltzarrez bakarrik janzten zarenean,
osasunak laga zaituenean.
Errua nork dauka? Galde dezakegu,
ez itxoin alferrik ihardespena,
egoismoak du hobena, ordea,
ez ditugulako kontuan hartzen,
gu axolagabe portatzen garenez
sorgor dizkiegu osten taupadak,
gure pobrezia gaindu bezain azkar
jorituko zaigu ongizatea.
2017ko abenduaren 2an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Kalean hor nonbait lotan dagoenak
jendartea klarki seinalatzen du,
Garbi Falangearena,
zurea ez da izan Ermuan
Totorika (2*) Ghandirena,
aizu heldu da zauri zaharrak
ixten hasteko orena,
joan ziren minek senti dezaten
arantza barik garena.
Kartzelan ez dago zerurik
Preso batzuk zigor esparruetan
ohatzean luze daude etzanda,
uste dute Zeus beste direla,
ez dago zerurik ziegan, ordea,
euren telebisten zarata dantzut,
iruzkin lizunak ozen diotez,
nahiz kartzelan garen protagonistak
“Anaia Handia” gustatzen zaie.
Leihotik harroki aritzen dira
ekintza eskasak txor-txor kontatzen,
zatarki goratuz burdin saretik
lapurretak eta liskar ergelak,
barrua delako oilarren zola
bizitza kaskar hau hobesten dute,
zoritxarrez hemen bakarrik dira
gandorrik gabeko izar lausoak.
2017ko urriaren 1ean
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Txantxaz dioskute, “zirtzilak gara”,
batzen garenean aisialdian,
drogen mende eta hezkuntza barik
isolamenduak usteltzen ditu,
gazteak direnez pentsatzen dute
ez direla inoiz aguretuko,
ohartuko dira noizbait nahitaez
hormen erresuma lupetza dela.
“Buruak zentzatu”, gure mantra da
etxekoen alde jardun daitezen,
jarrai ez dezaten kraka izaten,
grina egoisten jopu gaixoak,
bigarren graduko moduluekin
amesten dutela sarri diote,
elkartasunean dago, ordea,
egun behar duten ongizatea.
Egoskorrei
Herrian deitzen didate
Pipermin Egoskorra,
besteen iritziekin
izaten naiz lar gorra,
garaipenak lortzen ditut
naizelako gotorra,
nirea soilik delako
egiaren alorra.Piperminek dio, “ni naiz
xextra barik aspertzen”,
hitz egitea ez dela
guda ez du ulertzen,
tronpatzen bada gainera
gurekin da pipertzen,
gero kexatuko zaigu
dugulako baztertzen.
Ez duzu nahita aditu
arrazoi borobila,
eztabaida galdu baino
hobe da nahaspila,
ea bilakatzen zaren
hiztun ordez isila,
zeren orain dirudizu
iluntzeko txirtxila.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Egoskorra zarelako
erraz nauzu nekatzen,
gogotik ziplo didazu
umorea uxatzen,
Pipermin utz iezadazu
jatorki kontseilatzen,
ikas ezazu hurkoa
zintzo errespetatzen.
Zu noiz portatuko zara
lagun minak bezala?
Zeuri hori eskatzea
ez da gauza makala,
egoskorra izan arren
izan zaitez jabala,
harroxkoa izan barik
atseginez apala.
Zeuretzat zaila delako
amore ematea,
horrek eragiten dizu
makurra izatea,
otoi, zabal iezaiozu
irriari atea,
burmuinetik ken dezazun
astuna den katea.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Izan edo ez izan da
egun zeure auzia,
gaintzeko laster ganoraz
jarrera itsusia,
ez dezazun sarri entzun
gure aharrausia,
ez zaitez berriro izan
hitz-mizti nagusia.Egoskorra izan zaitez
burua zentzatzeko,
hartu-emanen arauak
zakar ez urratzeko,
seta hori erabili
herria askatzeko,
injustizia kemenez
non-nahi deuseztatzeko.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2017ko urriaren 8an
Hau da gure sagardo berria
Sagastian sagarrak jakintzaz hautatu
kizkiaz jasota otarrean batu,
dolarean zanpatu patsa bereizteko,
muztioa upan hartzitzeko gero,
sagardoa kultura eta jai giroa
edari gozoak bizigura dakar,
osasuna zen euskal marinelentzat,
egun harremanak aberasten ditu,
gazta, intxaur, txuleta... bakailo tortilaz
irria isurtzen duen iturria.
2017ko urriaren 8an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Sagardo txotx eginez bustitzen gaituzu,
osoro sorgintzen zure txinpartekin,
nahiz aspaldi zu zinen galzorian egon
herriak kantari suspertu zintuen.
Egarritu garenez ondo asetzeko
sagardotegian gogoz sartu gara,
bertsolari zaharren eskola izan zen,
orain euskararen aterpe kutuna,
“hau da geure sagardo berria” esanez
sagardogileek agurtu gaituzte.
(1871ko martxoaren 18tik 27ra)
Pariseko komunari
Noizko gerezien sasoi gorria?
Noiz itzuliko da pilpira hura?
Gereziondoan elkartu gara
zentzuz zaintzen dugu ez dadin ihar.
Bere abaroan eserita gaude
utopiaz luze hitz egiteko,
esperantzak oro geriza gaitzan,
munduan ametsak gauza ditzagun.
Bedatsean mardul loratu dira
zelai hau delako txit emankorra,
adarretan ditu haize leunak
dantzatzen ipini ale gorrixkak.
Saskiak mukuru daramatzagu
herriak xedeak elika ditzan,
laket zaigulako konpartitzea
mamiak ditugu plazan dastatu.
2017ko urriaren 8an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Hemeretzigarren mendean zuten
Parisen komuna kemenez sortu,
nahiz denbora gutxi iraungo zuen
bizirik diraute taupada haiek.
Gerezien sasoi osasuntsua
ustelduko zuen bortizkeriak,
Parisen ez zedin hozi hazia
klase mailak sendo manten zitezen.
Oinez hasi gara Euskal Herrian
askatasuna da gure helmuga,
berdintasunaz ta feminismoaz
bermatuko dugu ongizatea.
Kapitalismoa gaindu dezagun
iraultzaile haiek ohoratzeko,
gerezi gorrien sasoia dator
elkartasunaren xarma dario.
Joxean Lasa eta Joxi Zabala zirenei
Joxi eta Joxean
gogoan zaudete,
zuekin sentierak
bor-bor ziren bete,
Ekik eta Ilargik
zaintzen zaituztete,
beste minak lez gure
bizitza zarete.Tolosan zuen alde
tink ziren altxatu,
Karnabak urri hartan (1*)
isilik geratu,
bihotzak zitzaizkigun
berriaz urratu,
geroztik zaituztegu
baitan ferekatu.
(1*)
1983. urtean.
Gobernuak makurra (2*)
zeukan izaera,
mendekuaz etorri
zen zuen galera,
kartelekin genuen
azaldu afera,
poliziak zebiltzan
GALekin batera.
(2*)
Felipe Gonzalezen gobernua.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Zuen adina nuen
zenean gertatu,
bahiketak gintuen
gogor asaldatu,
gorpuzkinekin gero
ginen ikaratu,
gertaera genuen
negarrez salatu.
La Cumbre egoitza zen
izuen gailurra,
bertan jasan zenuten
torturaren zurra,
Rodriguez Galindo da
ankerren ikurra,
amorruz diot zuen
irrien lapurra.
Ertzainek zintuzteten
zakar hobiratu,
“X” jaun terroristak
beste mespretxatu,
eskerrak zeniguten
kemena ziztatu,
horrela dugu gaurko
bidea obratu.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Tolosatik zarete
hegan abiatzen,
Uzturren zein Ernion
gustura pausatzen,
dakusazue herri
duina oneratzen,
mailaka ari dela
kateak puskatzen.Goiz-argian ziegan naiz
zuekin esnatu,
akorduan zarete
atzo lez loratu,
itxi nindutenetik
sarri gara batu,
gaur bertsotan ditugu
desirak kantatu.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2017ko urriaren 15ean
(1*)
(2*)
1983. urtean.
Felipe Gonzalezen gobernua.
(Rosario, 1928 - Higeras,
Ernesto Che Guevara zenari
Gizaki berria jaio dadila
jendarte berria gauzatu dadin,
barruan ametsik gorriena da,
xede bikain eta utopikoa.
Chek, Morek... horretaz maiz hitz zegiten,
Platonen Grezian filosofatzen,
tamalez munduak gaixorik darrai
agintean jauna bortxa delako.
Gizakiak gara txarrak ta onak,
eraikitzaileak, suntsitzaileak...
net gaiztotzen gaitu egoismoak,
zintzotzen, ostera, elkartasunak.
Estatuak beti oreka hausten,
edozein ondasun zeken xahutzen,
kapitalismoak gidatzen ditu
uste dute dena dela eurena.
2017ko urriaren 15ean
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Gizaki libreak izan gaitezen
menpekotasunak haiza ditzagun,
izadiak dezan iraun oparo,
jendartean dadin lora onura.
Jentilen asmoa hori omen zen,
geure helburua izan dadila,
pobrezia non-nahi gaindi dezagun
herriak bakean bizi daitezen.
Utopia ez da ilusio bat
baizik kontzientzia eta praktika,
zentzuz murriztea kontsumismoa,
auzolan jatorra barreiatzea.
Berrogeita hamar urte joan dira
Chek egun agian esango luke:
“iraultza morea ehun dezagun,
herrien arteko anaitasuna”.
Hainbat burutazio
Ekaitza galdu denez, ekia
zeru itzelaren jabe,
zoru latzean espea dago
oldozten hesirik gabe,
ametsetan da trebe hegatzen
enarak bezain lokabe,
Euskal Herria pil-pil delako
hamaika taupotsen labe.Tamalez zeru garbi argia
iluntzen den egunetan,
abagunea txarto dakusa
jositako hausnarketan,
ohean lortzen du garaitzea
tristura goiztirietan,
joan zirenekin berba egiten
duelako arratsetan.
Herritik urrun zapirehun hil
daramatza ezlekuan,
euskara mina ez zaio ito
diglosiaren putzuan,
laztana beti diz-diz dakusa
desioen eremuan,
bertsoa kantuz eskaintzen dio
egin eta segituan.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Hormen gainean jarri zituzten
gorrotoaren txarrantxak,
ziega barrutik ozen dantzuzki
espetxezainen azantzak,
noizbait zituen hustu, ordea,
okerrak ziren zalantzak,
ariman sakon dituelako
errotuta esperantzak.
Kartzelan dago muga zelako
konponketa obratzea,
benetan horren alde merezi
zuelako saiatzea,
bere bizitza izan delako
aberria maitatzea,
estatu horiek ezarritako
atakatik askatzea.
Ezagutzen du gertatzen dena
anitza den jendartean,
herritarrek ez dute kemena
laga sasien artean,
“bedatsea da piztuko” dio,
“idealak ereitean”,
“liliak mardul haziko dira
urte gogorren ostean”.
2017ko urriaren 22an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Kideak ari dira edonon
bizinahiaz ekinean,
Sare, Etxerat, Bagoaz... beste
musu-truk aldamenean,
“kartzelaldia maratoi bat da”,
dio bisiten gunean,
“zorionez ez nago bakarrik
traineruan arraunean”.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
“Egun handia badator” dio,
“herriaren pizkundea”,
“poliki bada ere gainditzen
ari gara uholdea”,
betidanik du sendoki izan
hurkoekiko fedea,
gaur iraultzeko gatazka dute
batera hartu goldea.
Jaiki Hadiri esker onez
“Sekula ez zarete ibiliko bakarrik”,
gorriei abesten diete,
zuk, ostera, aldiro adoretu gaitezen
diñoskuzu, “alboan egongo naiz beti”,
Jaiki Hadi nahiz ezin zaren egon gurekin
dantzuzkigu hur zure ele atseginak.
Espetxean ez dago bizitzerik luzaro
zaudenean gaixorik edo etsiturik,
psikologo, mediku, psikiatra... xaloak
osasuna zarete zoko zornatsuan.
2017ko urriaren 22an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Esperantza maiz zaigu ezlekuan itzaltzen,
bizinahia murrizten bengantzaren zolan,
horregatik diogu egunsenti garbian,
“bidegabekeria gaindituko dugu”,
sentieran taupaka zaudelako gurekin
maitasunak larrua ferekatzen digu.
Jaiki Hadi iluna argitzen diguzu
zeuri esker ez gaude bakarrik bidean,
geure alde musu-truk zarelako jarduten
ninietan zoria isladatzen zaigu.
Ustez nazionalistak ez diren nazionalistei
“Espainia hautsita baino hobe gorria”,
aspaldian eskuindar harek esan zuen,
“Nazioa batuta beste ezer gainetik”,
dio orain ustezko sozialista batek,
Horixe ohi diote mundutarrak direnak
arbuiatzen dutenek nazionalismoa,
frantziarrak lez dira espainolak bakarrik,
herriñoen hizkuntzak itotzen dituzte.
2017ko urriaren 22an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Nazionalismoari, “Ez”, diote faltsuek
sutsuenak ohi dira jai nazionaletan,
Parisekin daukate hartu-eman estua
ukatzeko bortizki herrien desirak.
Bretainia, Korsika, Catalunya... eta gu,
Europako herriak eurak beste gara,
izateko ditugu eskumenak eskatzen,
izarrak pitz daitezen, inperioak hil.
Miltantzia, bilerak, sendia...
Batzordean sarritan
gara lar nekatzen,
denbora kudeatzen
ez dugu asmatzen,
jarduna has gaitezen
egoki eratzen,
batzarra ez dadin joan
alferrik luzatzen.Kide xaloak hobe
dezagun batzarra,
oro eskura dezan
lehengo indarra,
erabakiek izan
dezaten giharra,
onura izan dadin
helburu bakarra.
Egun guztia duzu
eman bileretan,
hola ezer gutxi zer
daiteke plazetan,
arimekin has zaitez
hartu-emanetan,
bedatsea pitz dadin
gaurko lupetzetan.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Dena ematen ari
zara herriari,
lagata soilik hondar
batzuk etxeari,
arreta nahi diozu
eskaini haurrari,
zeure beharra duen
laztan maiteari.
Borrokaren arloan
oreka bilatu,
gaur arrazoirik gabe
zara ernegatu,
batzarretan beharko
genuke gozatu,
zuk eta guk dezagun
herria libratu.
Kide minentzat izan
zaitez eredua,
herriari dakion
ailega ordua,
auzolanean ipin
ezazu itua,
batera gain dezagun
gatazka estua.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Militatu pertsona
bezala ontzeko,
jendeen arazoak
zuzen konpontzeko
goiztirian ohean
lasai agontzeko,
eguneroko martxa
zehatz atontzeko.Herkide izan zaitez
bileretan duina,
etxekoekin eta
lagunekin fina,
politikan ezazu
lora krabelina,
zabaldu dadin zeure
ideien lurrina.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2017ko urriaren 29an
Erresiñola lez libre biziko gara
Catalunya gogorki mintzen ari dira
bere desioak ihartu daitezen,
tamalez guk horretaz gehiegi dakigu
giltzak eman ordez jo gaituztelako.
Espainiak ez du nahi erein konponketa
baizik etsai-lege krudela ezarri,
sekula ez dezagun ezagut bakea
proposamen onak txikitzen dizkigu.
Estatuak maizko du isiotzen sutautsa,
gaizkileak kiskal gaitezen darabil,
trokan ginen aspaldi zintzilik geratu
erabakizuna kendu zigulako.
Katalanak adina nazkatuta gaude
monarken hizkuntza darabilelako,
mendekua delako herraren pozoia
adorearekin drama gain dezagun.
2017ko urriaren 27an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Lurraldea sakonki maite dugulako
ez gara zekenen segadan jausiko,
lubakiak tapatzen jarraitu ditzagun,
katalanen eran borroka gaitezen.
Geurean ez dugu nahi hesi zein murrurik
herrien arteko harremana baino,
nahiz jasoko ditugun muturreko asko
geure bedatsean loratuko gara.
Paris eta Madrilgo gobernu horiei
ekinez zentzua sustrai diezaiegun,
ezpatari herriak garaitu diezaion,
irriak maltzurren musu muzinari.
Hiru gehi bat gehi hiru denez berdin zazpi
guk Euskal Bidean aurrera darraigu,
batasuna zelako Monzonen ametsa
erresiñola lez esnatuko gara.
Beñat Arrue Gurrutxaga zenaren
gurasoei eta Suku Mayari
Suku, Beñatekin zara
agertzen argazkian,
Thamon edozein ume lez
bizi zinen lorian,
Pumori mendira gogoz
joan zen gero abian,
lau lagunekin hil baitzen
ausa baten azpian.Suku jazo zitzaizuna
saminez dut leitu,
zure giltzurrunak ziren
zoritxarrez eritu,
Arantxa ta Pellok zutaz
zirelako hunkitu,
Aizarnan itxaropena
oro zaizu lilitu.
Beñaten gurasoekin
ederto bizi zara,
amets eztiak, ordea,
doaz Himalayara,
Thamora zu joango zaren
datan poztuko gara,
beti jingo zarelako
ekiaz Aizarnara.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Lur jota denbora asko
egon zara laztana,
beharrez laga zenuen
etxekoen harana,
zure adorea izan
ez delako afana,
oraina bihurtu zaizu
lehen lez baba jana.
Sentitzen duzu Beñaten
gurasoen epela,
euren elkartasuna da
Ernio lez itzela,
horri esker ziur zaude
osatuko zarela,
noizbait onik iritsiko
hegatzen Nepalera.
Beñat zena orain baita
ortuko astigarra,
beha zaudenean duzu
sumatzen bere garra,
nahiz Namche Bazarkoa den
familia bakarra,
Aizarnakoa zuretzat
dir-dir da ostadarra.
Suku, ezagutu duzu
Zumaian itsasoa,
gaur diozu dastatuta
kresalaren gozoa,
“Beñat bizitza oraintxe
derizt txit oparoa,
horrelakoa da zure
hostoen abaroa”.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Zeuretzat Beñat zenaren
euskara da irria,
bere guraso jatorren
goizeroko zirria,
“gure Nepal adina dut
maite Euskal Herria”,
esan duzu laztanduta
zuhaitzari gerria.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2017ko azaroaren 5ean
Urriak 1 bizi izan nuelako:
Jose Antonio eta Lluisi
Lluis Llachen gitarra berriro dantzugu
“L’estaca” kantatzen grinaz ari gara,
artistak faxistak salatu nahi ditu,
estatu makurren inposizioak.
Gudarostea da inperioarena
herriñoen arma elkartasun ona,
euskaldunok maitez erabil dezagun
katalanek senti ditzaten ferekak.
Helmuga zuzena demokrazia da,
erreferenduna zoru egokia,
estelada dabil bihotzak hunkitzen
Rajoyk ikus ditzan botoen distirak.
Errepublikaren hazia ereinda
erauzi gogoan monarkia berba,
erresiñola has dadila hegatzen
mezua txioka xaloki hedatzen.
2017ko azaroaren 5an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Companys, Agirrek zioen bezala
gu beti zuekin, Catalunyarekin,
Jose Antonio eta Lluis zintzoak
independentzia zuen xedea zen
Katalanek dute goratu burua,
kaleak mukuru oinez hasi dira,
“Els segadors”-ekin eguzkia dir-dir
hautestontziei izpiak eskainiz.
Poliziak datoz harrapariak lez
herriaren nahiak irensteko asmoz
bertako jendea tematsua denez
aurre egin die Krabelin gorriaz.
Companys, Agirre... gaur batu zarete,
geure sentieran adorez esnatu,
katalanez eta euskaraz diogu
“zuekin Eus ta Cat zelaiak loretan”.
Henry David Thaurauri. Desobeditzaileei
Thauraurekin, Ghandi, King...
ziren engaiatu,
Rosa Parksek adorez
zuen praktikatu,
ez obedituz bortxa
zuten baldintzatu,
molde horiekin gara
gu kontzientziatu.Lukia lez izango
gara matxinoak,
gaintzeko estatuen
inposizioak,
hori zegien atzo
gaztedi xaloak
hori egin dezala
plazetan gaurkoak.
Baserritarrak jaso
dezala ordaina,
piztiak egindako
gaitzaren adina,
men ez dagienari
eman krabelina,
lurrun dakion hola
zigorren samina.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Lukia txakurraren
kontrara ari da,
inoiz ez dio egin
men gizakiari,
nahiz maiz kalte degion
baserritarrari,
ez egotzi errua
bere naturari.
Boterea delako
zurrun endrokatzen,
herriak dira bere
kontra borrokatzen,
desobedientziak du
gaizkia geratzen,
ausardiaz jardunda
ongia loratzen.
Ekintzaileak izan
gaitezen geurean,
xedera iristeko
manera barean,
elkartasunak gaitzan
har bere sarean,
ez-demokratak bota
ditzagun airean.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Desobedientziak tak
gaitu hobetuko,
desioak ditugu
oro asetuko,
bakea zuzen dugu
hola obratuko,
aberri zatitua
txukun osatuko.Etxegabetzeak maiz
ditugu trabatu
presoen alde tinko
gara kateatu,
gazteek soldadutza
zuten deuseztatu,
horrela gura dugu
herria libratu.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2017ko azaroaren 12an
Musekin zatoztenean
Gaur iratzarri naiz irribarretsu
egunsentia ospatzeko,
bertsoak kantatzen hasi orduko
pentsamendua bizitu zait,
nik zuentzat ditut maiz izkiriatzen
taupadek pil-pil diostena.
Hormari begira ari natzaio
burdin saretik ohi dudan lez
hori dagit musak datozenean
kitzika nadin muga barik,
eskertzeko zuen elkartasuna
mahaian grinaz jarriko naiz.
Nire lagun minak zaretelako
zuen epela dastatzen dut,
akorduan zinez zaudetelako
hizkiak zehatz josten ditut,
naro jariatuta sendimendua,
“maite zaituztet” diotsuet.
2017ko azaroaren 12an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Eguna oskarbi piztu delako
gertu dantuzkit txolarreak,
txantxarretan ohi lez urduri daude
papurren zain ta geuri beha,
hau da ikuskizun eder bakarra
irudimena bazkatzeko.
Desira osoro zoratzen nauzu
dakarkidazu etorria,
musekin batera etortzen zara
olerkietan pausatzeko,
zeureak direnez nire ametsak
etzaten gara Parnasoan.
Zurekin laztana horma lurtzen da
soilik dakusat zoriona,
lurraldean gara libre biziko
sorkuntzetan lez sorginduta,
asetuko dugu gaurko gosea
poeten uztak deklamatuz.
Araba Garoñarik Gabe taldekoei
Zentral nuklearren planak
genituen hondatu,
Ispaster, Deba, Tutera...
borrokatuz salbatu,
Lemoizkoak bestalde
kostata oztopatu,
tamalez luzaro gaitu
Garoñak mehatxatu.Garoñako lurrak daude
Euskal Herritik gertu,
Francoren zentralak zuen
ingurua ugertu,
harrezkero esan dugu
ez dadila lehertu,
zorionez ziplo zaigu
dardara desagertu.
“Nuklearrik? Ez, eskerrik
asko”, zen aldarria,
Lemoizko bien kontra
gure txapa larria,
bandera gisa da ere
txit erakargarria,
beregaz itxi duzue
mamu beldurgarria.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Araban ongi duzue
bizitza defendatu,
Ebro zuei buruz da
esker onez mintzatu,
Burebak ostera zuen
Garoña goraipatu
tronpatuta ona zela
bertan zuten pentsatu.
5.
Arabak irailean du
garaipena ospatu,
zentral gaitza dutelako
Garoñan amatatu,
kemenez zinetelako
aspaldi engaiatu,
herritarrek zaituztete
Gasteizen besarkatu.
Gladys Del Estal zena dut
ñir-ñir irudikatu,
ziur duela zuekin
topa klik partekatu,
energia nuklearra
zuzen zuen ukatu,
erail zuten arte grinaz
Ama-Lur ferekatu.
2017ko azaroaren 19an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Lemoiz zure birekin
genuen lar sufritu,
Garoña zuk maiz diguzu
bihotza erdibitu,
horien erruz hil zirenak
gaur ditugu oroitu,
ihintzak basitu ditu
eguzkiak eztitu.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Herri honek du arrisku
nuklearra gainditu
ea orain kutsadura
dezakegun garbitu,
izadia ez dezagun
behin betiko txikitu
kontsumismoa beharko
dugu zentzuz urritu.
Gladys-Enean bizi den
Gladys del Estal zenari
Donostian dir-dir oasi txukun bat
Egia auzoak bere baitan dauka,
esparru ederra Gladys Enea da,
beste batzuentzat Kristina-Enea.
Gladys erail zuten ekologista zen,
Maria Cristina, berriz, erregina,
hiriak izena bozkatu dezala
ez dadila tronpa errepublikarra.
Baratze apaina txorien habia
barrenean zara egongo zorian,
kulturak duenez sarri baliatzen
arimak gozoro pilpiratzen dira.
Gladysek txokoa zuen bisitatzen
bizitzaren xarma naroro dastatzen,
zentral nuklearren kontra mugitu zen
Lemoizkoak ez zitzaten jar martxan.
2017ko azaroaren 19an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Ebro ekainean ez dator gainezka
Tuteran ekiak luze-luze dirau,
garai bikainean bizinahiz beterik
Gladys lagunekin bertara joan baitzen.
“Natori ez!”, esan zuen Erriberan,
berdin “Nuklearrik? Ez, eskerrik asko”,
zubian jarrita lasaiki zegoen
Guardia Zibila oldartu zenean,
Egia maitera gorpu itzuli zen
ankerrak buruan tiro egin zion,
sentiera ziplo goibeldu zitzaigun
maiteki omenduz agurtu genuen.
Lemoiz itxita ez ikusi arren
geure ametsetan ospatu zenuen,
parkean zurekin batzen garenean
zeure irriñoa Ama-Lurrena da.
Eibarren behar barik daudenei
Eibarren lehen beti
zegoen beharra,
orain dirudi dela
sikatu zuztarra,
industriak galdu du
atzoko indarra,
ez dakigula bihur
altxorra legarra.Armeria Eskolan
zenuen ikasi,
hola zu erraz zinen
beharrean hasi,
krisiaz dena zaizu
iruditzen sasi...,
xede asko dizkizu
zapla gerarazi.
INEM eta Lanbiden
zenbaki bat zara,
“zaharra” zarelako
orbelen dardara,
hilero kezkaz duzu
osatzen ilara,
etsipenarena da
zuk daukazun kara.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Beste batzuk dauden lez
zu zaude langabe,
udan geratu zinen
aterperik gabe,
orain sentitzen duzu
burua herabe,
zure errua ez den
lotsaren mirabe.
5.
Zuk maiz pentsatzen duzu,
“ni naiz hobenduna”,
“beharrik gabe gaua
bezainbat iluna”,
hola erkintzen ari
zaizu osasuna,
ohar zaitez zurekin
gaudela laguna.
Langabeen taldeaz
zara engaiatu,
“kapitala”, diozu
“dezagun sakatu”,
jende jatorrarekin
zarelako batu
zuk duintasuna duzu
berriro dastatu.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Elkartasuna bikain
duzue zeratu,
zuen eragina da
hola oneratu,
pertsona gisa zara
ederki garatu,
joan zitzaizun irria
zaizu bistaratu.Langabezia denez
goikoen miztoa
ez dadila isildu
behargin zintzoa
orainean ongarri
dezagun geroa,
ongizatea lora
dakigun trinkoa,
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2017ko azaroaren 26an
Gure euskal preso politiko gaixoei
Aizue barruan gaixorik daudenak
ari dira zigor bikoitza pagatzen,
gorrotoak dauzka estresaren mende,
eskubide barik sumina pairatzen,
“damutu zaitezte”, maizko diotsete
mendekuak ditu txanpon truk tratatzen.
“Galtzaile-garaile”, mantra hobetsita
zuzentza diete erabat ukatzen,
etsai-legearen zolan daudelako
osasuna zaie gehiago hondatzen,
atzo legez orain jarrraitu dezagun
plazetan laztandu arte borrokatzen.
2017ko azaroaren 26an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Aizue Rajoy ta Macronek diete
bare biziteko desira zanpatzen,
preso gaixo minek aldiro dituzte
gizatasunaren fruituak eskatzen,
espetxeak die bizigura histen
itxaropenaren garra amatatzen.
Elkartasunean kulunkatzen dira,
samurtasunean naro elikatzen,
estatuen bortxa non-nahi salatuta
kemena xaloki diegu opatzen,
eurak askatzea lortuko bagenu
denok ginateke hasiko askatzen.
Olinpoan sartu arte herrien jokoak
Ator gorri, berde, zuriaz lehiatzen
gure lurraldea munduan ordezten,
tamalez bati lez gu gutxietsita
bi inperioek ezetz dioskute,
gazteek nahitaez horien koloreak
soinean edonon beztitzen dituzte.
Sasoirik onena baliatzen dute
Paris ta Madrilgo fama hauspotzeko,
hobena ez baita eurena, ordea,
baizik politiko belaxka horiena,
sekula ez dute adorerik izan
abian jartzeko desira zuzenak.
2017ko azaroaren 26an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Komitearentzat ez garenez ezer
Olinpoan borta itxita daukagu,
hortik at gaudenok eratu ditzagun
bihar edo etzi herrien jokoak,
hartu-emana jos dezagun trebeki
kirolak bat gaitzan grina txarrik gabe.
Munduari ozen esango diogu
herrienak direla ere olinpiadak,
ez diezagutela arima goibeldu,
izateko dugun eskubidea motz,
bitartean gazte duinak lehiaketan
euskaldun moduan porta daitezela.
Azken txanpan orain lez zurekin
Udaberri betea
amets gardenean,
enarak hegaldatzen
sabai urdinean,
ekiaren printzekin
libre porlanean,
sentiera biziro
gomuten unean.Urte asko daramat
preso erbestean,
Ama-Lur geratu zen
murruen ostean,
ilbeteek sorgindu
naute bitartean,
laztanak ta zirriak
zain dauzkat atean.
Udaberrian daude
begiak loretan,
marrubizko kilikak
zeure ezpainetan,
horri esker barruan
etxarte grisetan,
esperantza naroki
darabilt hizketan.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Hogeigarren maiatza
bengantzan onena,
helduko da desirak
zertzeko orena,
kartzela kide barik
uztea lehena,
maiteaz bizitzea
gozo bigarrena.
Azken txanpan sartu naiz
erabat lasaiki,
kalean zurekin naiz
batuko alaiki,
demokrazia ia
dugunez eraiki,
geroa barru barik
izango da baiki.
Udaberrian daude
mardulik liliak,
urrez janzten dituzte
gure belardiak,
barruan ohoratzen
ditut goiztiriak
igaro genituen
momentu eztiak.
Udaberria ziegan
ezin dut dastatu,
zurekin gura nuke
berriro maitatu,
nire pilpira dizut
bertsotan kantatu,
“maite zaitu”, nektarra
zirraraz ziztatu.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Nahiz barruan nagoen
puzten zait bularra,
bizinahiak baitan dit
suspertzen txingarra,
zu ñir-ñir zara nire
ortziko izarra,
zoriona opatzen
didan ostadarra.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2017ko abenduaren 2an
(
Aterpe gabeak luzaro bizi daitezen
Donostian danbor burrunbak entzuten
aterpe gabeko andre bat hil da,
banku boteretsu baten bebarruan
goiztirian gorpu topatu dute,
neguan kalean nahitaez hotz dagi
ezin duzunean behar beste jan,
piltzarrez bakarrik janzten zarenean,
osasunak laga zaituenean.
Errua nork dauka? Galde dezakegu,
ez itxoin alferrik ihardespena,
egoismoak du hobena, ordea,
ez ditugulako kontuan hartzen,
gu axolagabe portatzen garenez
sorgor dizkiegu osten taupadak,
gure pobrezia gaindu bezain azkar
jorituko zaigu ongizatea.
2017ko abenduaren 2an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Kalean hor nonbait lotan dagoenak
jendartea klarki seinalatzen du,