Hamaika desio utopiarako - 3
zakar gauzatzeko anbizioak,
porlana edonon ezartzen dugunez
lazertido asko hiltzen ditugu.
sugandilak muga jarriko liguke
ez diezaiogun lar bizitza txartu,
ase dagoenez geure joranekin
presaka otu zait izkiriatzea:
“gu geu sortu baino askoz lehenago
noizbait itsasotik heldu zirenez,
saurioen zola eurek bezainbeste
zainduko dugula sina dezagun”.
Drogek amei egin dietena
Alkoholak lez drogak erraz du
suntsitzen gure sendia,
biak batera aritzen dira
izorratzen gaztedia,
ama bihoztun bati zioten
gogor astindu habia,
geroztik dar-dar bihurtu zaio
bizialdia hobia.Pattarren eta drogen kaltea
ama honek du sufritu,
senarra eta ia haurride
barik bera da gelditu,
aspaldi ziren lehengo amets
zoragarriak amaitu,
jada zaizkio desirak eta
ilusioak urritu.
Ama batentzat okerrena da
galtzea bere fruituak,
etxea zuzen jo zuelako
hauts zurien oinaztuak,
laster lehertu ziren suaren
eraginez istiluak,
banaka danba hilko zizkion
inpernu horren mailuak.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Bere bizitza orain soilik da
umetxo haien hileta,
urte haietan egongela zen
seme-alaben olgeta,
etxean zintzo emango zien
ganorazko heziketa,
baina ezingo zuen ekidin
gero drogen zikin meta.
Amak borrokan hasiko ziren
gainditzeko arazoa,
drogak ez zezan ardoak beste
gaizkitu euren auzoa,
lehentasunik behinena baitzen
zaintzea maitez gaixoa,
bestalde tinko salatu zuten
trafikari temosoa.
Tamalez keri guztiek dute
erakartzen zoritxarra,
zaila delako kanporatzea
mendekotasunaren harra,
etxean trostan sartzen denean
pozoi hutsa barra-barra,
aulki hutsekin sukaldean da
hasten amaren negarra.
2017ko maiatzaren 28an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Heroinak ta edanak zuten
jarri etxean itua,
krudelki oro joango zitzaion
amari belzten patua,
udaberrian leihotik gertu
dantzu hontzaren ulua,
izartegira nare begira
eztitzen zaio dolua.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Edozein amak eskaintzen ohi du
musu-truk samurtasuna,
etxeko minen ohitura txarrek
lagatzen dute iluna.
zelaian mozten saiatuko zen
mitxoleta erruduna
maitasunak ken ziezaion zama,
bueltatu giro kutuna.
Gizon tunantea zintzo dadin
Hainbat gizon tunante ez da ondo portatzen,
txortan egin ostean xarmanta zen liliaz,
nahiz ez duten ohean gutxiesten zein mintzen,
egindako jolasak hedatzen ohi dituzte,
atzo arte zituzten lizunkiro kontatzen
lagunekin edaten lurpetuta etika,
orain laket baitzaie filmatzea unea
bidegabe neskaren izen ona zikinduz.
Irudiak whatsappen sartzen ari direnak
gaitzespena baitute ezbai barik merezi,
matxismoa ez dadin inoiz izan ohore
ezin dugu onartu horrelako irainik,
ukendua biktimak gozo senti dezala,
elkartasun osoa atseginez kalean,
harroxkoa hobenaz oro lotsa dadila
behin betiko gal dezan tente daukan gandorra.
2017ko maiatzaren 28an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Ospetsua bazara dena ei da zilegi
gertaera askotan, behintzat, hori dirudi,
futbolari batzuek zori hori baitute
tifosoek diete arrazoia ematen,
neska, berriz, sarri da hala-hola galtzaile
jendartea oraindik lar matxista delako,
iruzkinen zoruan igarotzen ohi baita
izatetik biktima izatera errudun.
Iraultzarik ez dago jokaera hauekin
utopia ez dugu ekarriko gurera,
zuzen susper dakigun kontzientzia sorgorra
gizon horien praktikak salatzen has gaitezen,
feminismo eleak arrakasta lor dezan
ama beste dezagun maita nornahi andrazko,
zinez hartu emanak duinak izan daitezen
sexuaren plazerak sano goza ditzagun.
Futbola soilik delako espe batzuen hitza
Cristiano, Messi ta
Griezmann idoloak,
espe batzuk dirudi
direla leloak,
ziegatik dantzuzkigu
zaleen orroak,
lehortuta dauzkate
senaren erroak,
horrelaxe ahanzten
dituzte hurkoak,
sukaldean euren zain
daudenen malkoak.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Bere grina horiena
legez da futbola,
edozein droga beste
edo “Coca-Cola”,
muturka ibiltzea
ostera kirola,
isurtzeko sastaka
zorura odola,
beste edozer gauza
ez zaio axola,
maitasunak kaskoa
konpon diezaiola.
Arren, futbola izan
dadila jolasa,
kartzelan ez gaitezen
sorgor bihur masa,
ondo dago hartzea
noizik behin arnasa,
ez dezagun, ordea,
inoiz marra pasa,
irrika diezaiogun
sutsuari laxa,
ez dadin patioan
izan hain narrasa.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Futbola da garuna
jaten dizun sitsa,
sarri zikintzen zaizu
horregatik hitza,
golek dakarten ditxa
delako murritza,
golen ordez aukera
ezazu bizitza,
ez dadin izan zeure
geroa sasitza,
ureztatzen has zaitez
jakintzen zuhaitza.
2017ko ekainaren 4an
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Enaren itzulera ikus dezagun
“Presoak kalean egon baino lehen
ez nadila zendu”, kezkatuta diot,
gau izartuetan nire desira da
maizko agertzen den ametsetako bat,
Franco hil aurretik horixe zioten,
zahartu garenok gaur hori diogu.
“Errefuxiatuak itzul daitezela”
gogoak diosku egunsentietan,
berrogei urtetan borrokatu gara
amnistiak dezan zipriztin herria,
ehundu dezagun dotore bakea,
bizikidetzaren soineko ederra.
Bidean hamaika kide geratu da
geure bihotzetan nare bizi dira,
eurekin eskuak batu genituen,
ilusio asko zintzo konpartitu,
euren ahalegin eskergari esker
“Kalera, kalera” hur sentitzen dugu.
2017ko ekainaren 4an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Eguna biziko dugula uste dut
auzolanak bikain lagunduko digu,
urratsak zuzenki ematen darraigu
armagabetzera hola heldu gara,
herrian giroak hobera egin du
kalean garbiro sumatu daiteke.
Geurean dira ja joan lau hamarkada
“amnistia orain!” esan genuela,
kartzelak husteko gogoz jaiki ginen
loreen maiatza odolez busti zen,
plazetan bortxa zut salatu genuen,
erail zizkiguten minak ondratzeko.
Atzo lez gaur diot gerturik gaudela
emateko dena zauriak ixteko,
aizue xedea orduko bera da
denok kate barik ondo bizitzea,
gurekin ditzaten senti joan zirenak
enaren pilpirak libre aberrian.
Iheslarien bizitza garratza
Ziztatzeko hartu dut
haserre orratza,
idazteko pentsatzen
dudana arkatza,
“iheslarien kinka
delako garratza,
Europa izan zaitez
eurekin maratza.Nahiz jendeak datozen
gerratik ihesi,
nonahi nahita diete
jarri mila hesi,
eurei jaurti orde
horrenbeste gezi,
hobe genuke gure
kontzientzia hezi.
Orain karpa batetik
bestera dabiltza,
Sirian zutelako
bortxaz galdu giltza,
gu eurekin oro har
zekenki gabiltza,
ez ditzagun gaixoak
gabezian iltza.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Geure elkartasuna
orain denez motza,
negutean jasaten
ari dira hotza,
nork hautsi die ditxa?
nork deitu arrotza?
Europak ez dezala
senti berriz lotsa.
Migratzaileak izan
zein iheslariak,
txarto portatzen dira
gaur agintariak,
ea behingoz izaten
garen gizakiak,
zintzo diezazkiegun
estal lubakiak.
Euren bizitza denez
aspaldian latza,
ez diezaiegun bota
zaurietan gatza,
eskainiz sagarra ta
ez maltzurki patsa,
geure sentiera da
izango aratza.
2017ko ekainaren 11n
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Oraingo malezia,
dezagun atertu,
sututako garretan
konponketa zertu,
horretarako egon
gaitezen zut gertu,
haurren gorputz makalak
daitezen edertu.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Denaren beharrean
estu familiak,
hala daude zaharrak,
etxeko txikiak,
Europan sartzen dira
herenak eriak,
oro susper ditzala
arimen zirriak.
Arrate nire azken borondatea
Hil aurretik hau da borondatea
Herio gertu zain daukadalako,
Arraten zirrara sentitu nahi dut
lagun iezadazu maite kuttuna,
nire azken hatsa bota aurretik
gu izan garena ospa dezagun.
Nahiz taupadak hasi diren apaltzen
bihotza nekatu egin delako,
bikain egongo naiz gurpil-aulkian
txorien kantuak berriz dastatzen,
eguna garbia izan dadila
printzekin gaitezen indarberritu.
2017ko ekainaren 11n
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Gaur nirekin zaude ospitalean
dir-dir ohearen aldamenean,
“zu bihar Arraten egongo zara”
joateko unean esan didazu,
laztanduko gaitu udaberriak
geure zoriaren zelai jorian.
Olgetan dabiltza umetxo batzuk
euskaraz mintzatzen zoragarriro,
“lasai joango zara” esan didazu
altxorra delako gero biziko,
pagoen hostoek baietz diote
haizetxo leunak kulunkatuta.
(
Urkullu kideen haurrak babes itzazu
Apalekin gara zurrunak izaten,
malguak, berriz, ahaltsuekin,
politikoek maiz horixe dagite
bortitza dena hobesten dute,
beldur izatea naturala denez
halako gauzak gertatzen dira.
Urkullu Loiolan atzo jazo zena
garbiro diot, “ez da zilegi”,
ausarta ez denak presoen aferan
bere ardurak laga ditzala,
aizu ez delako inor nahitaezko
ez bazara gai, arren, joan zaitez.
Ezin duzulako herrian agindu
sufrimenduak sendatu barik,
entzun Etxerati, txostena leitu,
bengantzak haurrak kaltetzen ditu,
espetxeak arras urrun daudelako
bidaiak dira arriskutsuak.
2017ko ekainaren 11an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Polizia duzu atseginez hartu,
espe ohi duina, berriz, baztertu,
ez diozu nahita arreta eskaini
haurren kinkari muzin eginda,
aldaketa hola ez dago zertzerik,
demokrazia barreiatzerik.
Gaur Urkullu zeuri haserre diotsut,
“Loiolan txarto aritu zinen”,
espainolak legez gobernatuz gero
zelai hau ez da loreztatuko,
gu beste has zaitez urratsak ematen
haiza dezagun dispertsioa.
Aizu esperantza ez dakigun histu
kideen haurrak babes itzazu,
Zaballan ditzaten ikus gurasoak,
beste haurrekin jolas daitezen,
motxila gerora soilik izan dadin
txango eztia gurasoekin.
Independentziarako bidea
Macron, Le Pen, Rajoy, Sanchez
gu aginteko lehian,
euren estatuek menpe
gauzkate aspaldian,
demokrazian hasiko
gara libre abian,
berdin euskara, kultura
eta ekonomian.Arren, utz diezagutela
horiek erabakitzen,
hartu-emana has dadin
berehala eztitzen,
herrien Europa bor-bor
hasiko da loditzen,
aniztasunean bikain
garelako kabitzen.
Danga bazter dezatela
gaurko inposaketa,
monarkek armekin zuten
behartu eraketa,
Europan kemenez presta
dezagun galdeketa,
boza izan dadin hola
gatazken konponketa.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Europa duina dezagun
muga barik gauzatu,
zentzuak behar lieke
xede hau proposatu,
Madril ta Paris bakea
arduratsu hautatu,
herri txikiek hartuko
genuke hor ostatu.
Demokrazia izango
baita ongizatea,
jator irekiko dugu
etxearen atea,
bertan biziko da sortzen
ari den jendartea,
hamaika kolore polit
duen lagunartea.
Demokraziak eraiki
diezagula zubia,
ez dadin sekula izan
lurraldea hobia,
kultura izan dadila
arimentzat habia
euskara gozo gaituen
elkartuko ibia.
2017ko ekainaren 18an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Kulturaz ekonomia
dezakegu bazkatu,
auzolanak horixe du
betidanik islatu,
lehenbailehen dezagun
lan arloa gidatu,
independentziak ditzan
gogoak kitzikatu.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Ez dezala inork senti
hau dela deserria,
edonork esan dezala
hau da denon herria,
loreztatu gura dugu
herri xume berria,
elkartasunak on dezan
ederki aberria.
Etxauzia 8. Herrialdearen egoitza
“Euskal diaspora” sentieraz diot
“gure zortzigarren herrialdea da”,
Euskal Etxeetan sustatzen dituzte
asaben ohiturak eta historia,
halaber, kultura barreiatzen dute
euskara ikasten eta erabiltzen,
batzuk folklorea lantzen ari dira,
beste batzuk, berriz, independentzia.
Gugandik joan ziren bizitza ontzeko,
jatorria zinez dute goraipatzen,
gurekin dabiltza hartu-emanetan
prezatzen gaituzte batzen garenean,
eurekin ditugu mardul loratuko
urtetako amets eta desioak,
“iheslari eta presoak etxera
aberria zuzen eraiki dezagun”.
2017ko ekainaren 18an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Gaztelu zaharrak Baigorrin zut dirau,
Etxauzian ei da geroa hasiko,
asmoa esaldi batekin sortu zen,
“euskaldun bat euro bat” auzolanean,
euskal herrientzat erosiko dute
diasporak hor izango du egoitza,
kultura bertatik hegatzen has dadin
historia edo ekonomia lez.
Ameriketara aspaldi joan ginen,
orain joaten gara mila tokitara,
haien ordez jende asko etorri zen,
gaur egun horixe gertatzen ari da,
bihotzez diogu eurak gu direla
nonahi bizi diren euskaldunak beste,
harmonia zintzo eratu dezagun
zortziak bat zoru solidarioa.
Palma olioaz
Palmondoaz ari dira
bizitza lurperatzen,
oihanak eta soroak
berekoiak hondatzen,
indigenak sorlekutik
dituzte kanporatzen,
halaber orangutanak
janik gabe lagatzen.Eguratsa txartzen digu
palmaren olioak,
erregai bilakatzen du
kapital arraioak,
elikagai batzuetan
daude gaitzen zioak,
zera janda ditzakegu
jasan ondorioak.
Palmaren alde dituzte
ekologistak hiltzen,
herrien ekonomiak
pobrezian amiltzen,
multinazionalak dira
pistolekin ibiltzen,
ez direlako sendunen
aldarriak isiltzen.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Palmarekin batzuk dira
errazki aberasten,
tamalez injustizia
berarekin da hazten,
nekazariei zaie
bizinahia eskasten,
dietelako asaben
ondarea ebasten.
Arren, ez itzazu eros
palmaren ekoizkinak,
ez saritu naturaren
jale aseezinak,
kapitalismoak ditu
eragiten suminak,
ez diezagula odola
zurrupatu izainak.
Indonesian, Papuan,
izakiak akitzen,
Thailandian, Nigerian,
ondasunak txikitzen,
Kolonbian, Hondurasen,
Ama-lurra okitzen,
gizatasuna du palma
olioak gaizkitzen.
2017ko ekainaren 25ean
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Dirua munduan denez
gabezien murdea,
elkartasunak ongarri
diezagula oldea,
zentzua izan dadila
kraka horren ordea,
munduak bilatu dezan
irauteko moldea.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Europak tinko esan du
“ez dut eskuratuko”,
“palma olio zikina
geurean onartuko”,
baina ez ditu oihanak
arduraz suspertuko,
mindu dituen izaki
ahulak babestuko.
Elkarbizitza eta askatasunerako
Harmonia pitz dezagun elkarbizitzarako,
udaberri sanoa askatasunerako,
memoria bakoitzak du idatziko berea
mindutako arimak ondo senda daitezen,
maitasunak gidaritza herrari ken diezaion
jendartean egia mintzatzen has dadila.
Aspaldiko ika-mikak zuzen konpon ditzagun
lubakiak lagata plazan bildu gaitezen,
hauspotzeko atseginez bizinahia geurean,
eskaintzeko elkarri sentieraz eskua.
eskubide printzipalak zipriztindu ostean
sendo lora dakigun lurraldean bakea.
2017ko ekainaren 25ean
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Auzi minkor asko dago argitzeko herrian,
ekarpenak zertzeko biktimak prest ei daude,
ze eskatzen ari diren adi entzun dezagun
saminduen larruan txerak pausa daitezen,
zergatik ez dugu jartzen hitzordua Gernikan
suspertzeko bihotzak ehunduta oraina?
Harremanak nahi ditugu zubiekin sendotu
aberrian has dadin goiztiria oskarbi,
gerratetik ja laurogei urte gogor joan dira
auzolana dezagun enpatiaz apaila,
bortxa eta mendekua ziplo isil daitezen,
ez daudenak etxera onik ekar ditzagun.
Bortxak hil dituen haurrei
Zergatik jazoko zen
drama Manchesterren? (*)
Zergatik agintean
beti dago Txerren?
Haurren eskubidea
dagoenez herren,
indarkeriak ditu
tratatzen okerren.Manchesterren biktimak
ia denak haurrak,
injustizian dira
egosten malurrak,
bengantzak nonahi ditu
ematen egurrak,
halaber, gerrak pizten
largura makurrak.
(*)
Manchester Arenan atentatua gertatu zen
Europan ez dakigu
ataka zentzatzen,
ezta zergatik ere
gaituzten kolpatzen,
jihadistak diosku
gorputza zartatzen,
Sirian ditugula
haurrak akabatzen.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Su arma ekoizlea
ohi da egoista,
burugabe armatzen
ei du jihadista,
anker horien fedea
delako faxista,
galarazten diete
haurrei txirrista.
Haurrak jasaten ditu
helduen liskarrak,
bortxarekin ditugu
itzaltzen izarrak,
osten dizkiegunez
desiren otarrak,
euren ametsak dira
bilakatzen txarrak.
Manchesterren, Alepon…
hurkoak galduta,
begiradak beharrez
daude goibelduta,
ikusi ditugunez
haurrak triskatuta,
bakeari diogu
deitzen izututa.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Gerrekin ezin dugu
onura dastatu,
haurren ongizatea
bikainki bermatu,
elkartasuna gogoz
dezagun aupatu,
edozein aitzakia
tinko borrokatu.Manchester izan dadin
azken oinaztua,
ortzadarrak dezala
marraztu zerua,
eztitu eta gero
zirrika dolua,
lorez bezti dezagun
haurrentzat mundua.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2017ko uztailaren 2an
Sadikoak kide gaixoak mindu ditu
Sadikoa irten da bere estoldatik
esateko demasak kide gaixoei,
lotsa barik esan du ezin dena esan:
“espetxean hil arte biziko zarete”,
herrarekin legea ankerki darabil
kaio maltzur faxistak ez du etikarik.
Gobernuak muga bi hiletan jarri du
hil hurrena nolabait libre gera dadin,
hola soilik lezake azken hatsa bota
ziega ziztrin batean isolamenduan,
kide batzuk jadanik urrun zendu dira
etxekoen epela ezin sentituta.
2017ko uztailaren 2an
Oier Gomez, Gasteizko preso ohia, Frantziako gobernuak libre
laga zuen, bere gaixotasuna sendaezina delako
(*)
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Espainiak bengantza elikatzen darrai
sasidian sartuta bakearen kontra,
Frantzia gaur ei dago bidegurutzean
mantendu zein itzali txingarrak ezbaian,
senduna den herriak aldiz garbi dio:
“ez dezala bortitzak konponketa histu”.
Deserrian aspaldi hainbat kide dago
egoera larrian osasunik gabe,
Etxegarai, Urkullu eta Barkos, arren,
Oierrekin (*) adina bat egin eurekin,
esperantza ez dadin bilaka ekaitza,
aberrira zutunik bueltatu daitezen.
Akebai baietz izango da
“Akebai” mosaikoa (*)
dezagun gauzatu”,
plataformak zertzeko
gaitu gonbidatu,
euskarak bikain ditzan
eibartarrak batu,
hiriak Guinness-ean
har dezan ostatu.Nahiz erdarakada bat
den klarki akebai,
asmoari diotsot
dudarik gabe bai,
euskara umeekin
oro dadin arrai,
gazteekin taupaka
aise dezan jarrai.
(*)
mosaikoa burutu zen
Mihian busti barik
zitzaidan sikatzen,
zokoratuta, berriz,
elbarri geratzen,
etxean nintzelako
sakonki tristatzen,
gaztetan hasi nintzen
kalean mintzatzen.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Gaztedia ohi denez
edonon geroa,
euskarak eskertuko
du bere beroa,
hartu-emana izan
dadila sanoa,
geure hizkuntza izan
ez dadin nanoa.
“Akebai” berda dadin
belardi larua,
euskarak altxa dezan
gurekin burua,
geure umeek ikus
dezaten keinua,
iluna ñirñirtuko
duen errainua.
Auzoetan bizkor da
sustraitu ideia,
zoragarriro egin
duzulako deia,
“Akebai”, irten denez
ondo zeure lehia,
baietz izan Eibarren
“abeto” izeia.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
“Eta Kitto!” zabiltza
“Akebai” sustatzen,
euskara hogeita bost
urte ferekatzen,
kultura guztiei
musuak banatzen,
ametsak dizkiguzu
musu-truk loratzen,Mosaiko erraldoia
Untzagan ikusgai,
gaur “Akebai” zurekin
gu izan gara gai,
bihar esango dugu
ez dabil alderrai,
euskarak gazteekin
zinez mardul darrai.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2017ko uztailaren 9an
Zure umetokian bizi izan nintzen
Zuk umetokian artatu ninduzun
asmorik onenaz aritu ei zinen,
hogeita hamabost aste gozo-gozo
txoko samurrean bizi izan nintzen,
nik zure taupadak sentitzen nituen
laguntzen zidaten lasai egon nendin.
Zu nitaz erditu zinen momentuan
hartu-emana zen tamalez amaitu,
zilbor-heste ona moztu bezain azkar
gertatuko zela ondorioztatu dut,
negarrez orroka hasi nintzenean
nigandik deblauki urrundu zintuzten.
2017ko uztailaren 9an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Hemezortzi urte geroztik joan dira,
ez dut inoiz jakin zu nongoa zaren,
amak behar zuen sabel emankor bat
arazorik gabe mardulki sor nendin,
beharrez zenion subrogatu egin
duintasunez bizi ahal izateko.
Ohean zurekin sarri amets dagit
ez duzu, ordea, izen zein musurik,
ezin izan dugu elkar ezagutu
nire desioa egun horixe da,
zeure lurraldean eman diezadazun
lapurtu ziguten laztan maitekorra.
(
Iruñean ez demokraten manifa
Nafar bandera versus
euskal ikurrina,
eskuindarrak dabiltza
xaxatzen sumina,
manifaz lortu dute
helburu zikina,
hedatzea herrian
herraren zirina.Esparza ikurrina
zoro arbuiatzen,
aurrerakoiek biek
dituzte maitatzen,
aizu konponketa da
helduko mintzatzen,
eta ez sentierak
bortxaz debekatzen.
Manifa horiek dute
maltzurki eratu,
nafarren sinboloa
txarto baliatu,
nahiz dioten ozenki
“geurea sustatu!”,
Francorekin ez zuten
inoiz defendatu.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
UPN beti lez
nafarrak banatzen,
lurraldeko ekandu
minak mespretxatzen,
Espainia du ezbai
barik goraipatzen,
PPk ta PSNk
dute sostengatzen.
“Euskal Herria ziplo
dezagun txikitu!”,
aspaldian gintuzten
horiek erdibitu,
diktadurak adina
gaituzte etsitu,
aldaketaz ditzagun
ajeak eztitu.
Ikurrina eduki
dute giltzatuta,
euskara legez hesi,
batean sartuta,
boteretik at daude
oro pipertuta,
dirua kudeatu
barik izoztuta.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Gobernua ez dago
egun ustelduta,
pikaroen kiratsa
arduraz kenduta,
zauri ugari daude
zuzen orbainduta,
nafarrak lehen baino
hobeto zainduta.Aurki udalek dute
libre bozkatuko,
ikurrina eskegi
zein ez hautatuko,
Nafarroakoak du
zinez ospatuko,
berriro direlako
dilindan batuko.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2017ko uztailaren 16an
Errekaleorri
Gorka Urtarani esan diote,
“ez ezazu lehor Errekaleor”,
“taupaka nahi dugu alkate jauna
ez itzazu ito amets ederrak”,
“arren, ez asmatu gezur merkerik
auzotarren nahia deuseztatzeko”.
Auzoak erein du alternatiba
jendarte hobea zoritu dadin,
kapitalak, berriz, ez du onartzen
bere asmoen at dagoen ezer,
alkateak dauka jarrera bera,
tamalez garbiro sumatu dugu.
Udalak iraultza mehatxatu du,
Iberdrolak laga argindar barik,
esperantza ziplo desager dadin,
bankuek agintzen jarrai dezaten,
ez dezagun ahaz geure ardura
lagun diezaiogun utopiari.
2017ko uztailaren 16an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Hil hurren zegoen Errekaleor
heldu zirenean gazte ausartak,
horko antzinako egoiliarrek
atsegintasunez bat egin zuten,
ongizatea da ordutik hazi,
zurbil zegoena suspertu dute.
Kukutza eraitsi, Itoitz urpetu…
ez dadila eror Errekaleor,
ohiko lapur banden grisaren ordez
Gasteiz berdea hobesten dugu,
ekinez ezina lor dezakegu,
auzolanaz gaindu horien afana.
Bortxa ez delako demokrazia
bakean uzteko eskatzen dugu,
ez dezan diruak ankerki hautsi
hunkitzen gaituen iparrorratza,
jaietan pozarren esan dezagun
Errekaleorrek bizirik dirau.
Osasuna bueltatu dakizun
“Bizkarra lehen bezain
txarto da geratu,
ebakuntza honekin
ez dute asmatu”
“Izan zaitez baikorra”
dizut aholkatu,
min sarkorra dakizun
zerbait oneratu.Sendagileak gure
alde ari dira,
garamatzate gogoz
beltzetik argira,
tamalez noiz edo noiz
na(ha)siko balira,
ez diezaiegun murritz
zor diegun mira.
Hipokrates Galeno
bezainbat aiduru,
zu artatzeko dago
zientziaz gonburu,
zalantza ez dadila
izan estakuru,
behingoz, isil ditzagun
hainbeste zizpuru.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Galenok diezazula
osasuna zaindu,
ondoeza maisuki
erabat arindu,
maitasuna ez dadin
saminaz erkindu,
desioak dakizun
aldapa berdindu.
Aizu ospitalera
arreta eske joan,
utz itzazu ustezko
eskasak kanpoan,
denetik omen dago
osasun arloan,
baina gehienak daude
gaixoen alboan,
Arren, sendagile bat
mina sendatzeko,
bizitzaren magia
oro dastatzeko,
kalera deablauki naiz
irten eskatzeko,
lehengo sasoi ona
berriz gozatzeko.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Irriñoa bueltatu
dadila zugana,
zirujauak dezala
gauzatu esana,
bertsotan opa dizut
onura laztana,
bihar zu ta ni izan
gaitezen izana.Lehen bezain xaloa
nahi zaitudalako,
min horrek laster zaitu
bakean lagako,
atsegina ereingo
dugu guretako,
bizinahia haz dadin
bion zorirako.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2017ko uztailaren 23an
Jose Antonio Alberdi Zabaletari
Zu, zeu, Porrotx, Pirritx eta Marimototsekin,
“Goma” laket zaude Amañan eurekin,
nahiz betiro zabiltzan jaietan presaka
atsedena ondo etorriko zaizu,
arnasa har ezazu beraz kezka barik
egitarau dena martxan dago eta.
Jada jaiak eratzen lau bat hamarkada
urtero auzoan magia zertzeko,
hamabi hil lanean saltsa osatzeko
aurrekontuari buru egiteko,
haurrak alai daitezen helduak adina,
uztailean leher dadin txapligua.
2017ko uztailaren 23an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Kaltetzeko SGAEk zerga ezarri du
baina zu ez zara enpresaburu bat,
izerdia isuri da zuk dagizuna
eredugarriak diren kide jatorrekin
izain horiek odola xurgatzen ohi dute,
eskerrak Eibarrek lagundu dizula.
Kulturako jendea bat dator zurekin
elkartasunean batuko zarete,
lagun minek horixe egingo baitute
pilpiren gunea ez dadin itzali,
auzolana delako Amañan indarra
pailazoak dira oholtzara igo.
Barraskiloak ez du gatazka gaindituko
Barraskilo txepela maskor barrenean
euria atertu arte egongo da,
hori dagi molusku gasteropodoak
ekiaren printzak irten bitartean,
ohitura da zinetan erabat eskasa
bere zera zaio horrela moteldu.
Herrestan da higitzen lorratza marrazten
presa barik doa Herioren bila,
azkarrago naturan arituko balitz
bizirik gehiago iraungo luke,
zozoa ez denean gizakiak gara
jasotzen duguna gerora jateko.
2017ko uztailaren 23an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Prozesua ez dabil nahi genukeen lez,
gatazka ez dugu oraindik gainditu,
estatuek galgari sakatzen diote
eusteko horrela status gaitzari,
arinago batuta joango ginateke,
geure baloreak landuz sendoago.
Barraskiloarena luzaro eginda
kazola batean amai genezake,
lanabesak gogotsu eskura ditzagun
lurrak eman ditzan oparo fruituak,
dastatuta pikuak euskal maratoian
helmugara trostan libre hel gaitezen.
Biktimok elkarbizitza hitzar dezagun
Estatuak biktimak
ditu erabiltzen,
politika gaitzetan
zakarki hariltzen,
bereak ez direnak
baititu isiltzen,
joan ziren minak hola
berriro erailtzen,
memoria basatzan
ari da murgiltzen.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Zeure sufrimendua
nahi nuke sentitu,
jakin dezazun zenbat
dudan nik sufritu,
tamalez bortxak noizbait
gintuen etsaitu,
Francorekin hasi zen
gatazkak zauritu,
konponketak gozoro
gaitzala ongitu.
Bengantzak dizulako
bihotza hormatu,
zentzua nahi nizuke
musu-truk opatu,
gorrotoa dezagun
behingoz, zokoratu,
atseginez gaitezen
biok laster batu,
giza eskubideak
ditzagun goratu.Garari berrira gara
tinko abiatu,
herriak zuzen dezan
bakea eratu,
ez ezazu zoroki
bidea puskatu,
zuretzat ona denez
ere gerizatu,
hil zutena dezagun
gogoan ondratu.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Biktimak plazan gara
zirraraz elkartu,
elkarbizitza dugu
kemenez hitzartu,
herritarrek gurekin
dute parte hartu,
hurbiltzera garenez
zintzoki ausartu,
Gernikan ñirñirka da
ortzia izartu.
2017ko uztailaren 30ean
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Biktimok bikain dugu
porlana edonon ezartzen dugunez
lazertido asko hiltzen ditugu.
sugandilak muga jarriko liguke
ez diezaiogun lar bizitza txartu,
ase dagoenez geure joranekin
presaka otu zait izkiriatzea:
“gu geu sortu baino askoz lehenago
noizbait itsasotik heldu zirenez,
saurioen zola eurek bezainbeste
zainduko dugula sina dezagun”.
Drogek amei egin dietena
Alkoholak lez drogak erraz du
suntsitzen gure sendia,
biak batera aritzen dira
izorratzen gaztedia,
ama bihoztun bati zioten
gogor astindu habia,
geroztik dar-dar bihurtu zaio
bizialdia hobia.Pattarren eta drogen kaltea
ama honek du sufritu,
senarra eta ia haurride
barik bera da gelditu,
aspaldi ziren lehengo amets
zoragarriak amaitu,
jada zaizkio desirak eta
ilusioak urritu.
Ama batentzat okerrena da
galtzea bere fruituak,
etxea zuzen jo zuelako
hauts zurien oinaztuak,
laster lehertu ziren suaren
eraginez istiluak,
banaka danba hilko zizkion
inpernu horren mailuak.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Bere bizitza orain soilik da
umetxo haien hileta,
urte haietan egongela zen
seme-alaben olgeta,
etxean zintzo emango zien
ganorazko heziketa,
baina ezingo zuen ekidin
gero drogen zikin meta.
Amak borrokan hasiko ziren
gainditzeko arazoa,
drogak ez zezan ardoak beste
gaizkitu euren auzoa,
lehentasunik behinena baitzen
zaintzea maitez gaixoa,
bestalde tinko salatu zuten
trafikari temosoa.
Tamalez keri guztiek dute
erakartzen zoritxarra,
zaila delako kanporatzea
mendekotasunaren harra,
etxean trostan sartzen denean
pozoi hutsa barra-barra,
aulki hutsekin sukaldean da
hasten amaren negarra.
2017ko maiatzaren 28an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Heroinak ta edanak zuten
jarri etxean itua,
krudelki oro joango zitzaion
amari belzten patua,
udaberrian leihotik gertu
dantzu hontzaren ulua,
izartegira nare begira
eztitzen zaio dolua.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Edozein amak eskaintzen ohi du
musu-truk samurtasuna,
etxeko minen ohitura txarrek
lagatzen dute iluna.
zelaian mozten saiatuko zen
mitxoleta erruduna
maitasunak ken ziezaion zama,
bueltatu giro kutuna.
Gizon tunantea zintzo dadin
Hainbat gizon tunante ez da ondo portatzen,
txortan egin ostean xarmanta zen liliaz,
nahiz ez duten ohean gutxiesten zein mintzen,
egindako jolasak hedatzen ohi dituzte,
atzo arte zituzten lizunkiro kontatzen
lagunekin edaten lurpetuta etika,
orain laket baitzaie filmatzea unea
bidegabe neskaren izen ona zikinduz.
Irudiak whatsappen sartzen ari direnak
gaitzespena baitute ezbai barik merezi,
matxismoa ez dadin inoiz izan ohore
ezin dugu onartu horrelako irainik,
ukendua biktimak gozo senti dezala,
elkartasun osoa atseginez kalean,
harroxkoa hobenaz oro lotsa dadila
behin betiko gal dezan tente daukan gandorra.
2017ko maiatzaren 28an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Ospetsua bazara dena ei da zilegi
gertaera askotan, behintzat, hori dirudi,
futbolari batzuek zori hori baitute
tifosoek diete arrazoia ematen,
neska, berriz, sarri da hala-hola galtzaile
jendartea oraindik lar matxista delako,
iruzkinen zoruan igarotzen ohi baita
izatetik biktima izatera errudun.
Iraultzarik ez dago jokaera hauekin
utopia ez dugu ekarriko gurera,
zuzen susper dakigun kontzientzia sorgorra
gizon horien praktikak salatzen has gaitezen,
feminismo eleak arrakasta lor dezan
ama beste dezagun maita nornahi andrazko,
zinez hartu emanak duinak izan daitezen
sexuaren plazerak sano goza ditzagun.
Futbola soilik delako espe batzuen hitza
Cristiano, Messi ta
Griezmann idoloak,
espe batzuk dirudi
direla leloak,
ziegatik dantzuzkigu
zaleen orroak,
lehortuta dauzkate
senaren erroak,
horrelaxe ahanzten
dituzte hurkoak,
sukaldean euren zain
daudenen malkoak.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Bere grina horiena
legez da futbola,
edozein droga beste
edo “Coca-Cola”,
muturka ibiltzea
ostera kirola,
isurtzeko sastaka
zorura odola,
beste edozer gauza
ez zaio axola,
maitasunak kaskoa
konpon diezaiola.
Arren, futbola izan
dadila jolasa,
kartzelan ez gaitezen
sorgor bihur masa,
ondo dago hartzea
noizik behin arnasa,
ez dezagun, ordea,
inoiz marra pasa,
irrika diezaiogun
sutsuari laxa,
ez dadin patioan
izan hain narrasa.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Futbola da garuna
jaten dizun sitsa,
sarri zikintzen zaizu
horregatik hitza,
golek dakarten ditxa
delako murritza,
golen ordez aukera
ezazu bizitza,
ez dadin izan zeure
geroa sasitza,
ureztatzen has zaitez
jakintzen zuhaitza.
2017ko ekainaren 4an
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Enaren itzulera ikus dezagun
“Presoak kalean egon baino lehen
ez nadila zendu”, kezkatuta diot,
gau izartuetan nire desira da
maizko agertzen den ametsetako bat,
Franco hil aurretik horixe zioten,
zahartu garenok gaur hori diogu.
“Errefuxiatuak itzul daitezela”
gogoak diosku egunsentietan,
berrogei urtetan borrokatu gara
amnistiak dezan zipriztin herria,
ehundu dezagun dotore bakea,
bizikidetzaren soineko ederra.
Bidean hamaika kide geratu da
geure bihotzetan nare bizi dira,
eurekin eskuak batu genituen,
ilusio asko zintzo konpartitu,
euren ahalegin eskergari esker
“Kalera, kalera” hur sentitzen dugu.
2017ko ekainaren 4an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Eguna biziko dugula uste dut
auzolanak bikain lagunduko digu,
urratsak zuzenki ematen darraigu
armagabetzera hola heldu gara,
herrian giroak hobera egin du
kalean garbiro sumatu daiteke.
Geurean dira ja joan lau hamarkada
“amnistia orain!” esan genuela,
kartzelak husteko gogoz jaiki ginen
loreen maiatza odolez busti zen,
plazetan bortxa zut salatu genuen,
erail zizkiguten minak ondratzeko.
Atzo lez gaur diot gerturik gaudela
emateko dena zauriak ixteko,
aizue xedea orduko bera da
denok kate barik ondo bizitzea,
gurekin ditzaten senti joan zirenak
enaren pilpirak libre aberrian.
Iheslarien bizitza garratza
Ziztatzeko hartu dut
haserre orratza,
idazteko pentsatzen
dudana arkatza,
“iheslarien kinka
delako garratza,
Europa izan zaitez
eurekin maratza.Nahiz jendeak datozen
gerratik ihesi,
nonahi nahita diete
jarri mila hesi,
eurei jaurti orde
horrenbeste gezi,
hobe genuke gure
kontzientzia hezi.
Orain karpa batetik
bestera dabiltza,
Sirian zutelako
bortxaz galdu giltza,
gu eurekin oro har
zekenki gabiltza,
ez ditzagun gaixoak
gabezian iltza.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Geure elkartasuna
orain denez motza,
negutean jasaten
ari dira hotza,
nork hautsi die ditxa?
nork deitu arrotza?
Europak ez dezala
senti berriz lotsa.
Migratzaileak izan
zein iheslariak,
txarto portatzen dira
gaur agintariak,
ea behingoz izaten
garen gizakiak,
zintzo diezazkiegun
estal lubakiak.
Euren bizitza denez
aspaldian latza,
ez diezaiegun bota
zaurietan gatza,
eskainiz sagarra ta
ez maltzurki patsa,
geure sentiera da
izango aratza.
2017ko ekainaren 11n
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Oraingo malezia,
dezagun atertu,
sututako garretan
konponketa zertu,
horretarako egon
gaitezen zut gertu,
haurren gorputz makalak
daitezen edertu.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Denaren beharrean
estu familiak,
hala daude zaharrak,
etxeko txikiak,
Europan sartzen dira
herenak eriak,
oro susper ditzala
arimen zirriak.
Arrate nire azken borondatea
Hil aurretik hau da borondatea
Herio gertu zain daukadalako,
Arraten zirrara sentitu nahi dut
lagun iezadazu maite kuttuna,
nire azken hatsa bota aurretik
gu izan garena ospa dezagun.
Nahiz taupadak hasi diren apaltzen
bihotza nekatu egin delako,
bikain egongo naiz gurpil-aulkian
txorien kantuak berriz dastatzen,
eguna garbia izan dadila
printzekin gaitezen indarberritu.
2017ko ekainaren 11n
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Gaur nirekin zaude ospitalean
dir-dir ohearen aldamenean,
“zu bihar Arraten egongo zara”
joateko unean esan didazu,
laztanduko gaitu udaberriak
geure zoriaren zelai jorian.
Olgetan dabiltza umetxo batzuk
euskaraz mintzatzen zoragarriro,
“lasai joango zara” esan didazu
altxorra delako gero biziko,
pagoen hostoek baietz diote
haizetxo leunak kulunkatuta.
(
Urkullu kideen haurrak babes itzazu
Apalekin gara zurrunak izaten,
malguak, berriz, ahaltsuekin,
politikoek maiz horixe dagite
bortitza dena hobesten dute,
beldur izatea naturala denez
halako gauzak gertatzen dira.
Urkullu Loiolan atzo jazo zena
garbiro diot, “ez da zilegi”,
ausarta ez denak presoen aferan
bere ardurak laga ditzala,
aizu ez delako inor nahitaezko
ez bazara gai, arren, joan zaitez.
Ezin duzulako herrian agindu
sufrimenduak sendatu barik,
entzun Etxerati, txostena leitu,
bengantzak haurrak kaltetzen ditu,
espetxeak arras urrun daudelako
bidaiak dira arriskutsuak.
2017ko ekainaren 11an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Polizia duzu atseginez hartu,
espe ohi duina, berriz, baztertu,
ez diozu nahita arreta eskaini
haurren kinkari muzin eginda,
aldaketa hola ez dago zertzerik,
demokrazia barreiatzerik.
Gaur Urkullu zeuri haserre diotsut,
“Loiolan txarto aritu zinen”,
espainolak legez gobernatuz gero
zelai hau ez da loreztatuko,
gu beste has zaitez urratsak ematen
haiza dezagun dispertsioa.
Aizu esperantza ez dakigun histu
kideen haurrak babes itzazu,
Zaballan ditzaten ikus gurasoak,
beste haurrekin jolas daitezen,
motxila gerora soilik izan dadin
txango eztia gurasoekin.
Independentziarako bidea
Macron, Le Pen, Rajoy, Sanchez
gu aginteko lehian,
euren estatuek menpe
gauzkate aspaldian,
demokrazian hasiko
gara libre abian,
berdin euskara, kultura
eta ekonomian.Arren, utz diezagutela
horiek erabakitzen,
hartu-emana has dadin
berehala eztitzen,
herrien Europa bor-bor
hasiko da loditzen,
aniztasunean bikain
garelako kabitzen.
Danga bazter dezatela
gaurko inposaketa,
monarkek armekin zuten
behartu eraketa,
Europan kemenez presta
dezagun galdeketa,
boza izan dadin hola
gatazken konponketa.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Europa duina dezagun
muga barik gauzatu,
zentzuak behar lieke
xede hau proposatu,
Madril ta Paris bakea
arduratsu hautatu,
herri txikiek hartuko
genuke hor ostatu.
Demokrazia izango
baita ongizatea,
jator irekiko dugu
etxearen atea,
bertan biziko da sortzen
ari den jendartea,
hamaika kolore polit
duen lagunartea.
Demokraziak eraiki
diezagula zubia,
ez dadin sekula izan
lurraldea hobia,
kultura izan dadila
arimentzat habia
euskara gozo gaituen
elkartuko ibia.
2017ko ekainaren 18an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Kulturaz ekonomia
dezakegu bazkatu,
auzolanak horixe du
betidanik islatu,
lehenbailehen dezagun
lan arloa gidatu,
independentziak ditzan
gogoak kitzikatu.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Ez dezala inork senti
hau dela deserria,
edonork esan dezala
hau da denon herria,
loreztatu gura dugu
herri xume berria,
elkartasunak on dezan
ederki aberria.
Etxauzia 8. Herrialdearen egoitza
“Euskal diaspora” sentieraz diot
“gure zortzigarren herrialdea da”,
Euskal Etxeetan sustatzen dituzte
asaben ohiturak eta historia,
halaber, kultura barreiatzen dute
euskara ikasten eta erabiltzen,
batzuk folklorea lantzen ari dira,
beste batzuk, berriz, independentzia.
Gugandik joan ziren bizitza ontzeko,
jatorria zinez dute goraipatzen,
gurekin dabiltza hartu-emanetan
prezatzen gaituzte batzen garenean,
eurekin ditugu mardul loratuko
urtetako amets eta desioak,
“iheslari eta presoak etxera
aberria zuzen eraiki dezagun”.
2017ko ekainaren 18an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Gaztelu zaharrak Baigorrin zut dirau,
Etxauzian ei da geroa hasiko,
asmoa esaldi batekin sortu zen,
“euskaldun bat euro bat” auzolanean,
euskal herrientzat erosiko dute
diasporak hor izango du egoitza,
kultura bertatik hegatzen has dadin
historia edo ekonomia lez.
Ameriketara aspaldi joan ginen,
orain joaten gara mila tokitara,
haien ordez jende asko etorri zen,
gaur egun horixe gertatzen ari da,
bihotzez diogu eurak gu direla
nonahi bizi diren euskaldunak beste,
harmonia zintzo eratu dezagun
zortziak bat zoru solidarioa.
Palma olioaz
Palmondoaz ari dira
bizitza lurperatzen,
oihanak eta soroak
berekoiak hondatzen,
indigenak sorlekutik
dituzte kanporatzen,
halaber orangutanak
janik gabe lagatzen.Eguratsa txartzen digu
palmaren olioak,
erregai bilakatzen du
kapital arraioak,
elikagai batzuetan
daude gaitzen zioak,
zera janda ditzakegu
jasan ondorioak.
Palmaren alde dituzte
ekologistak hiltzen,
herrien ekonomiak
pobrezian amiltzen,
multinazionalak dira
pistolekin ibiltzen,
ez direlako sendunen
aldarriak isiltzen.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Palmarekin batzuk dira
errazki aberasten,
tamalez injustizia
berarekin da hazten,
nekazariei zaie
bizinahia eskasten,
dietelako asaben
ondarea ebasten.
Arren, ez itzazu eros
palmaren ekoizkinak,
ez saritu naturaren
jale aseezinak,
kapitalismoak ditu
eragiten suminak,
ez diezagula odola
zurrupatu izainak.
Indonesian, Papuan,
izakiak akitzen,
Thailandian, Nigerian,
ondasunak txikitzen,
Kolonbian, Hondurasen,
Ama-lurra okitzen,
gizatasuna du palma
olioak gaizkitzen.
2017ko ekainaren 25ean
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Dirua munduan denez
gabezien murdea,
elkartasunak ongarri
diezagula oldea,
zentzua izan dadila
kraka horren ordea,
munduak bilatu dezan
irauteko moldea.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Europak tinko esan du
“ez dut eskuratuko”,
“palma olio zikina
geurean onartuko”,
baina ez ditu oihanak
arduraz suspertuko,
mindu dituen izaki
ahulak babestuko.
Elkarbizitza eta askatasunerako
Harmonia pitz dezagun elkarbizitzarako,
udaberri sanoa askatasunerako,
memoria bakoitzak du idatziko berea
mindutako arimak ondo senda daitezen,
maitasunak gidaritza herrari ken diezaion
jendartean egia mintzatzen has dadila.
Aspaldiko ika-mikak zuzen konpon ditzagun
lubakiak lagata plazan bildu gaitezen,
hauspotzeko atseginez bizinahia geurean,
eskaintzeko elkarri sentieraz eskua.
eskubide printzipalak zipriztindu ostean
sendo lora dakigun lurraldean bakea.
2017ko ekainaren 25ean
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Auzi minkor asko dago argitzeko herrian,
ekarpenak zertzeko biktimak prest ei daude,
ze eskatzen ari diren adi entzun dezagun
saminduen larruan txerak pausa daitezen,
zergatik ez dugu jartzen hitzordua Gernikan
suspertzeko bihotzak ehunduta oraina?
Harremanak nahi ditugu zubiekin sendotu
aberrian has dadin goiztiria oskarbi,
gerratetik ja laurogei urte gogor joan dira
auzolana dezagun enpatiaz apaila,
bortxa eta mendekua ziplo isil daitezen,
ez daudenak etxera onik ekar ditzagun.
Bortxak hil dituen haurrei
Zergatik jazoko zen
drama Manchesterren? (*)
Zergatik agintean
beti dago Txerren?
Haurren eskubidea
dagoenez herren,
indarkeriak ditu
tratatzen okerren.Manchesterren biktimak
ia denak haurrak,
injustizian dira
egosten malurrak,
bengantzak nonahi ditu
ematen egurrak,
halaber, gerrak pizten
largura makurrak.
(*)
Manchester Arenan atentatua gertatu zen
Europan ez dakigu
ataka zentzatzen,
ezta zergatik ere
gaituzten kolpatzen,
jihadistak diosku
gorputza zartatzen,
Sirian ditugula
haurrak akabatzen.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Su arma ekoizlea
ohi da egoista,
burugabe armatzen
ei du jihadista,
anker horien fedea
delako faxista,
galarazten diete
haurrei txirrista.
Haurrak jasaten ditu
helduen liskarrak,
bortxarekin ditugu
itzaltzen izarrak,
osten dizkiegunez
desiren otarrak,
euren ametsak dira
bilakatzen txarrak.
Manchesterren, Alepon…
hurkoak galduta,
begiradak beharrez
daude goibelduta,
ikusi ditugunez
haurrak triskatuta,
bakeari diogu
deitzen izututa.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Gerrekin ezin dugu
onura dastatu,
haurren ongizatea
bikainki bermatu,
elkartasuna gogoz
dezagun aupatu,
edozein aitzakia
tinko borrokatu.Manchester izan dadin
azken oinaztua,
ortzadarrak dezala
marraztu zerua,
eztitu eta gero
zirrika dolua,
lorez bezti dezagun
haurrentzat mundua.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2017ko uztailaren 2an
Sadikoak kide gaixoak mindu ditu
Sadikoa irten da bere estoldatik
esateko demasak kide gaixoei,
lotsa barik esan du ezin dena esan:
“espetxean hil arte biziko zarete”,
herrarekin legea ankerki darabil
kaio maltzur faxistak ez du etikarik.
Gobernuak muga bi hiletan jarri du
hil hurrena nolabait libre gera dadin,
hola soilik lezake azken hatsa bota
ziega ziztrin batean isolamenduan,
kide batzuk jadanik urrun zendu dira
etxekoen epela ezin sentituta.
2017ko uztailaren 2an
Oier Gomez, Gasteizko preso ohia, Frantziako gobernuak libre
laga zuen, bere gaixotasuna sendaezina delako
(*)
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Espainiak bengantza elikatzen darrai
sasidian sartuta bakearen kontra,
Frantzia gaur ei dago bidegurutzean
mantendu zein itzali txingarrak ezbaian,
senduna den herriak aldiz garbi dio:
“ez dezala bortitzak konponketa histu”.
Deserrian aspaldi hainbat kide dago
egoera larrian osasunik gabe,
Etxegarai, Urkullu eta Barkos, arren,
Oierrekin (*) adina bat egin eurekin,
esperantza ez dadin bilaka ekaitza,
aberrira zutunik bueltatu daitezen.
Akebai baietz izango da
“Akebai” mosaikoa (*)
dezagun gauzatu”,
plataformak zertzeko
gaitu gonbidatu,
euskarak bikain ditzan
eibartarrak batu,
hiriak Guinness-ean
har dezan ostatu.Nahiz erdarakada bat
den klarki akebai,
asmoari diotsot
dudarik gabe bai,
euskara umeekin
oro dadin arrai,
gazteekin taupaka
aise dezan jarrai.
(*)
mosaikoa burutu zen
Mihian busti barik
zitzaidan sikatzen,
zokoratuta, berriz,
elbarri geratzen,
etxean nintzelako
sakonki tristatzen,
gaztetan hasi nintzen
kalean mintzatzen.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Gaztedia ohi denez
edonon geroa,
euskarak eskertuko
du bere beroa,
hartu-emana izan
dadila sanoa,
geure hizkuntza izan
ez dadin nanoa.
“Akebai” berda dadin
belardi larua,
euskarak altxa dezan
gurekin burua,
geure umeek ikus
dezaten keinua,
iluna ñirñirtuko
duen errainua.
Auzoetan bizkor da
sustraitu ideia,
zoragarriro egin
duzulako deia,
“Akebai”, irten denez
ondo zeure lehia,
baietz izan Eibarren
“abeto” izeia.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
“Eta Kitto!” zabiltza
“Akebai” sustatzen,
euskara hogeita bost
urte ferekatzen,
kultura guztiei
musuak banatzen,
ametsak dizkiguzu
musu-truk loratzen,Mosaiko erraldoia
Untzagan ikusgai,
gaur “Akebai” zurekin
gu izan gara gai,
bihar esango dugu
ez dabil alderrai,
euskarak gazteekin
zinez mardul darrai.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2017ko uztailaren 9an
Zure umetokian bizi izan nintzen
Zuk umetokian artatu ninduzun
asmorik onenaz aritu ei zinen,
hogeita hamabost aste gozo-gozo
txoko samurrean bizi izan nintzen,
nik zure taupadak sentitzen nituen
laguntzen zidaten lasai egon nendin.
Zu nitaz erditu zinen momentuan
hartu-emana zen tamalez amaitu,
zilbor-heste ona moztu bezain azkar
gertatuko zela ondorioztatu dut,
negarrez orroka hasi nintzenean
nigandik deblauki urrundu zintuzten.
2017ko uztailaren 9an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Hemezortzi urte geroztik joan dira,
ez dut inoiz jakin zu nongoa zaren,
amak behar zuen sabel emankor bat
arazorik gabe mardulki sor nendin,
beharrez zenion subrogatu egin
duintasunez bizi ahal izateko.
Ohean zurekin sarri amets dagit
ez duzu, ordea, izen zein musurik,
ezin izan dugu elkar ezagutu
nire desioa egun horixe da,
zeure lurraldean eman diezadazun
lapurtu ziguten laztan maitekorra.
(
Iruñean ez demokraten manifa
Nafar bandera versus
euskal ikurrina,
eskuindarrak dabiltza
xaxatzen sumina,
manifaz lortu dute
helburu zikina,
hedatzea herrian
herraren zirina.Esparza ikurrina
zoro arbuiatzen,
aurrerakoiek biek
dituzte maitatzen,
aizu konponketa da
helduko mintzatzen,
eta ez sentierak
bortxaz debekatzen.
Manifa horiek dute
maltzurki eratu,
nafarren sinboloa
txarto baliatu,
nahiz dioten ozenki
“geurea sustatu!”,
Francorekin ez zuten
inoiz defendatu.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
UPN beti lez
nafarrak banatzen,
lurraldeko ekandu
minak mespretxatzen,
Espainia du ezbai
barik goraipatzen,
PPk ta PSNk
dute sostengatzen.
“Euskal Herria ziplo
dezagun txikitu!”,
aspaldian gintuzten
horiek erdibitu,
diktadurak adina
gaituzte etsitu,
aldaketaz ditzagun
ajeak eztitu.
Ikurrina eduki
dute giltzatuta,
euskara legez hesi,
batean sartuta,
boteretik at daude
oro pipertuta,
dirua kudeatu
barik izoztuta.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Gobernua ez dago
egun ustelduta,
pikaroen kiratsa
arduraz kenduta,
zauri ugari daude
zuzen orbainduta,
nafarrak lehen baino
hobeto zainduta.Aurki udalek dute
libre bozkatuko,
ikurrina eskegi
zein ez hautatuko,
Nafarroakoak du
zinez ospatuko,
berriro direlako
dilindan batuko.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2017ko uztailaren 16an
Errekaleorri
Gorka Urtarani esan diote,
“ez ezazu lehor Errekaleor”,
“taupaka nahi dugu alkate jauna
ez itzazu ito amets ederrak”,
“arren, ez asmatu gezur merkerik
auzotarren nahia deuseztatzeko”.
Auzoak erein du alternatiba
jendarte hobea zoritu dadin,
kapitalak, berriz, ez du onartzen
bere asmoen at dagoen ezer,
alkateak dauka jarrera bera,
tamalez garbiro sumatu dugu.
Udalak iraultza mehatxatu du,
Iberdrolak laga argindar barik,
esperantza ziplo desager dadin,
bankuek agintzen jarrai dezaten,
ez dezagun ahaz geure ardura
lagun diezaiogun utopiari.
2017ko uztailaren 16an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Hil hurren zegoen Errekaleor
heldu zirenean gazte ausartak,
horko antzinako egoiliarrek
atsegintasunez bat egin zuten,
ongizatea da ordutik hazi,
zurbil zegoena suspertu dute.
Kukutza eraitsi, Itoitz urpetu…
ez dadila eror Errekaleor,
ohiko lapur banden grisaren ordez
Gasteiz berdea hobesten dugu,
ekinez ezina lor dezakegu,
auzolanaz gaindu horien afana.
Bortxa ez delako demokrazia
bakean uzteko eskatzen dugu,
ez dezan diruak ankerki hautsi
hunkitzen gaituen iparrorratza,
jaietan pozarren esan dezagun
Errekaleorrek bizirik dirau.
Osasuna bueltatu dakizun
“Bizkarra lehen bezain
txarto da geratu,
ebakuntza honekin
ez dute asmatu”
“Izan zaitez baikorra”
dizut aholkatu,
min sarkorra dakizun
zerbait oneratu.Sendagileak gure
alde ari dira,
garamatzate gogoz
beltzetik argira,
tamalez noiz edo noiz
na(ha)siko balira,
ez diezaiegun murritz
zor diegun mira.
Hipokrates Galeno
bezainbat aiduru,
zu artatzeko dago
zientziaz gonburu,
zalantza ez dadila
izan estakuru,
behingoz, isil ditzagun
hainbeste zizpuru.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Galenok diezazula
osasuna zaindu,
ondoeza maisuki
erabat arindu,
maitasuna ez dadin
saminaz erkindu,
desioak dakizun
aldapa berdindu.
Aizu ospitalera
arreta eske joan,
utz itzazu ustezko
eskasak kanpoan,
denetik omen dago
osasun arloan,
baina gehienak daude
gaixoen alboan,
Arren, sendagile bat
mina sendatzeko,
bizitzaren magia
oro dastatzeko,
kalera deablauki naiz
irten eskatzeko,
lehengo sasoi ona
berriz gozatzeko.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Irriñoa bueltatu
dadila zugana,
zirujauak dezala
gauzatu esana,
bertsotan opa dizut
onura laztana,
bihar zu ta ni izan
gaitezen izana.Lehen bezain xaloa
nahi zaitudalako,
min horrek laster zaitu
bakean lagako,
atsegina ereingo
dugu guretako,
bizinahia haz dadin
bion zorirako.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2017ko uztailaren 23an
Jose Antonio Alberdi Zabaletari
Zu, zeu, Porrotx, Pirritx eta Marimototsekin,
“Goma” laket zaude Amañan eurekin,
nahiz betiro zabiltzan jaietan presaka
atsedena ondo etorriko zaizu,
arnasa har ezazu beraz kezka barik
egitarau dena martxan dago eta.
Jada jaiak eratzen lau bat hamarkada
urtero auzoan magia zertzeko,
hamabi hil lanean saltsa osatzeko
aurrekontuari buru egiteko,
haurrak alai daitezen helduak adina,
uztailean leher dadin txapligua.
2017ko uztailaren 23an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Kaltetzeko SGAEk zerga ezarri du
baina zu ez zara enpresaburu bat,
izerdia isuri da zuk dagizuna
eredugarriak diren kide jatorrekin
izain horiek odola xurgatzen ohi dute,
eskerrak Eibarrek lagundu dizula.
Kulturako jendea bat dator zurekin
elkartasunean batuko zarete,
lagun minek horixe egingo baitute
pilpiren gunea ez dadin itzali,
auzolana delako Amañan indarra
pailazoak dira oholtzara igo.
Barraskiloak ez du gatazka gaindituko
Barraskilo txepela maskor barrenean
euria atertu arte egongo da,
hori dagi molusku gasteropodoak
ekiaren printzak irten bitartean,
ohitura da zinetan erabat eskasa
bere zera zaio horrela moteldu.
Herrestan da higitzen lorratza marrazten
presa barik doa Herioren bila,
azkarrago naturan arituko balitz
bizirik gehiago iraungo luke,
zozoa ez denean gizakiak gara
jasotzen duguna gerora jateko.
2017ko uztailaren 23an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Prozesua ez dabil nahi genukeen lez,
gatazka ez dugu oraindik gainditu,
estatuek galgari sakatzen diote
eusteko horrela status gaitzari,
arinago batuta joango ginateke,
geure baloreak landuz sendoago.
Barraskiloarena luzaro eginda
kazola batean amai genezake,
lanabesak gogotsu eskura ditzagun
lurrak eman ditzan oparo fruituak,
dastatuta pikuak euskal maratoian
helmugara trostan libre hel gaitezen.
Biktimok elkarbizitza hitzar dezagun
Estatuak biktimak
ditu erabiltzen,
politika gaitzetan
zakarki hariltzen,
bereak ez direnak
baititu isiltzen,
joan ziren minak hola
berriro erailtzen,
memoria basatzan
ari da murgiltzen.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Zeure sufrimendua
nahi nuke sentitu,
jakin dezazun zenbat
dudan nik sufritu,
tamalez bortxak noizbait
gintuen etsaitu,
Francorekin hasi zen
gatazkak zauritu,
konponketak gozoro
gaitzala ongitu.
Bengantzak dizulako
bihotza hormatu,
zentzua nahi nizuke
musu-truk opatu,
gorrotoa dezagun
behingoz, zokoratu,
atseginez gaitezen
biok laster batu,
giza eskubideak
ditzagun goratu.Garari berrira gara
tinko abiatu,
herriak zuzen dezan
bakea eratu,
ez ezazu zoroki
bidea puskatu,
zuretzat ona denez
ere gerizatu,
hil zutena dezagun
gogoan ondratu.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Biktimak plazan gara
zirraraz elkartu,
elkarbizitza dugu
kemenez hitzartu,
herritarrek gurekin
dute parte hartu,
hurbiltzera garenez
zintzoki ausartu,
Gernikan ñirñirka da
ortzia izartu.
2017ko uztailaren 30ean
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Biktimok bikain dugu