Hamaika desio utopiarako - 1
Hamaika desio
utopiarako
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
EUSKAL ERREPRESALIATU POLITIKOEN
LITERATURA KOADERNOAK
EGILEA:
Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
Centro Penitenciario Córdoba
14014 Córdoba
Ibon Muñoa 2000ko urrian atxilotu zuten.
Harrez gero preso daukate:Valdermoro,
Kordoba, Burgos, Langraitz, Puerto I eta,
2014ko martxotik hona, Kordoban.
AZALEKO IRUDIA:
Mikel Zarrabe Elkoroiribe
Hamaika desio
utopiarako
EUSKAL ERREPRESALIATU POLITIKOEN
LITERATURA KOADERNOAK
Nora, Ugaitz, Jon eta Iraiari.
Mirentxineko kide miresgarriei.
Hitzaurrea
Desio bakarra biharko
Lagun artean, txantxetan, esaten dugu kartzelan
euskal preso guztiak artista bihurtzen direla. Egia
da sortzea denbora eta burua betetzeko modu
bat dela, eta gomendio hori ematen zaiela kartzelatutakoei, gutxienez, gorputz atal batek askatasunez jardun dezan, libre ibil dadin ziegako
hormetatik at.
Lagun handiak izan barik, Ibon kaletik ezagutzen
genuenoi harrigarria egin zitzaigun artista bihurtu, eta poesia idazten zuena jakitea. Kultura
ekitaldi guztietan publikoan egoten bazen ere,
bere karakter erreserbatuak ez zigun halako pistarik ematen. Ez genion poeta itxurarik ikusten,
poetek itxura jakin bat edukiko balute lez!
Dena dela, begitazio hori erabat apurtu zitzaidan
bere gutun konkretu bat ailegatu zitzaidanean,
gure aita hil eta idatzi zidana doluminak emateko. Eder-ederra izan zen, delikatua, goxoa eta
karinoz betea. Hor ikusi nuen Ibonen alde sentsible eta poetiko hori. Oraindik ez diot behar den
Askotako gaiak darabiltza, baina hiru nabarmentzen dira: aktualitate sozio-politikoa, natura eta
Eibar. Hiru gai, sarri gurutzatu egiten direnak, beti
aurrera begira jartzen da Ibon, kritiko, baina esperantzaz blai agertzen dira paperean idatziok,
harrigarria hori ere jakinda kartzelan idatzita daudela.
Liburua irakurtzen nenbilela, beste idazle euskaldun bi etorri zaizkit gogora etengabe. Ez estilo
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Ibon kalean balego, blogaria litzateke. Blogari berezia, halere, bertsoz eta poesiaz ematen duelako
egunekoak eragiten dion hausnarketa, normalean, hitz lauz jarduten dugulako bloga dugunok.
Era berean, ezin dugu ahaztu, unean uneko gaien
gainean hausnartzen da webgune batzuetan. Muñoak gauza bera egiten du, ezagutu duen albiste batek, adibidez, zer senti edo pentsarazi dion
azaleratzen du. Eguneroko moduko bat dela esan
genezake, beti ere hitz neurtuan idatzita.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
bezala eskerrak eman idatzitakoagatik. Izan bedi
aitzin-solas hau eskertzeko modu txiki bat.
aldetik, bai jorratutako gaiengatik. Biak ala biak
espetxean egondakoak, baita zein bestea erbestean bizi izandakoak. Baina sasoi bitakoak. Idazle
oso desberdinak: Joseba Sarrionandia eta Toribio
Etxebarria.
Sarrionandiak kartzelan idatzitako Ni ez naiz
hemengoa liburu sailkaezina gogorarazi dit Muñoarenak. Besteak beste, aktualitateak sorrarazitako hausnarketak zurian beltz egiten duelako
Sarrionandiak. Gainera, egunerokoa da, eta
poesiak ere tartekatzen ditu. Espetxeaz ere badihardu Iurretakoak liburu horretan.
Bestetik, Toribio Etxebarria eibartarraren Ibiltarixanak etorri zait akordura. Erbestean idatzitako
liburuaren tematika askotakoa bada ere, garrantzia berezia dute Eibarrek eta naturak. Ahaztu
barik, poemak errimatuak direla, Ibonen asko lez.
Biak eibartar prestuak, gure herria beti gogoan,
atzerrian egon arren.
Sarrionandia eta Toribio (barkatuko didazue gehiegizko konfiantza, baina ia etxekoa dugu askok)
On dagizuela irakurketak!
Leire Narbaiza
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Amaitzeko esan nahi dut izenburua eder-ederra
jarri diola Ibonek liburuari: Hamaika desio utopiarako. Hamaika asko direnez, eta utopia inoiz ez
delako gauzatzen, nik desio bakarra dut biharko:
Muñoak liburua sinatzea aurrez aurre, Eibarko
edozein kale-kantoitan. Bihar bertan.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
ez dira bidelagun makalak edozein irakurketarako. Bietatik edango zuen, seguruenera Muñoak,
eta inspirazio iturri bikainak dira edonorendako.
Hamaika desio utopiarako Ibon Muñoaren bosgarren
liburua dugu. Aurretik argitaratuak ditu:
Ametsen txokoan bizi naiz (2011),
Ainarak herrira itzuliko dira (2014),
Bidean gaude, aurrera goaz, joan zirenekin (2016) eta
Udaberrian biziko gara (2017). Haien ildoari eta orden kronologikoari jarraitzen diete liburu honetako bertsoek ere.
Hartara. lehen bertsoak 581. zenbakia darama; azkenak,
Guztira, 141 bertso berri, 2017ko urtarrilaren
15etik 2018ko martxoaren 25era artean Kordobako
espetxean idatziak.
Kordoba
Berta Caceres borrokalariari
Multinazionalak hil du
tiroka indigena,
Berta Caceresek zeukan
Ama-lurraren sena,
ekologismoa ei da
Hondurasen hobena,
halaber, feminismoa
erdeinuz deus ez dena.Berta hil dute zorua
zuelako maitatzen,
herriarentzat onura
biziki desiratzen,
ideal horiek jardun zen
etengabe jorratzen,
zuzentza estatuaren
aurrean zut eskatzen.
Nahiz demokraziaz ziren
kinka gaintzen saiatu,
Tegucigalpa sekula
ez zen alde paratu,
multinazionalak zuen
bortxa bizkor sustatu,
faxistek nekazariak
zituzten ikaratu.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
“Geureak dira” zioen
“errekak eta lurrak”,
kendu nahi zizkielako
egitasmo makurrak,
berarekin bildu ziren
nekazari zuhurrak,
soilik darabiltzatenak
soroetan aitzurrak.
Indiarrak dakuskigu
lehen lez baztertuta,
kolonoen handinahiak
dauzka lar pobretuta,
hamaika malintze dago
ankerrekin batuta,
herriaren kontra dira
oldartzen harrotuta.
Bertaren borroka duinak
izango du segida,
herria zola zaintzeko
antolatzen ari da,
bere ereduak dezan
egoismoa brida,
oroimenak kontzientziak
zuzen ditzala gida.
2017ko urtarrilaren 15ean
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Berta orain egongo da
bihotzak ferekatzen,
nekazarien tristura
atseginez gozatzen,
“Pachamama”ren altzoan
baitut irudikatzen,
lurrak naro eman dezan
hazia barreiatzen.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Seme-alabentzat ondu
gura zuen bizitza,
inoiz ez zezaten jasan
pobreziaren sitsa,
horregatik erabiltzen
hasi zen zentzuz hitza,
inork ez dezan bilaka
oasia sasitza.
Bizitza da handiena.
( Elhadji Ndiaye-ri
Komisaldegian Elhadji zendu da
osasunez ondo zegoen goizean,
xaloki zihoan, motor bat gidatuz
presa barik aise giroa gozatuz,
poliziek zuten zanpatu, ordea,
ustez aurre zakar egin zielako,
lekukoek, berriz, garbiro diote
motiboa larru beltza izan zela.
Geuri berdin zaigu zein den kolorea
garrantzitsuena gizatasuna da,
baina zuriok ez dugu arazorik
kalean egunez libre ibiltzeko,
lasai zegoena xaxatu zutenez
gertatu zen xextra jipoi hilgarria,
eta ez zioten Chinchillan topatu
ezer ilegalik bere arropetan.
2017ko urtarrilaren 22an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Iruñean daude senegaldar denak
tinko batu dira arrazisten kontra,
jende zuri gutxi dakusatelako
hipokrita hutsak garela diote,
zinez uste zuten lagunak ginela
euren arrangurak gureak zirela,
konfiantza zaie gaurkoan murriztu
gurekin batera zoru hau ontzeko.
Elkartasunean aterpe ditzagun
teoria dadin praktika bilaka,
konpartitu dezagun euren min sakona
jakin dezatela gu eurak garela,
esango, diegu eurekin dugula
bortxarik gabeko herria zertuko,
bizitza delako zinez handiena
berdintasunean eratzen denean.
Xederik behinena
Haize firfira dabil
murruen lerroan,
pilpira sumatzen dut
baitaren erroan,
irudikatzen zaitut
Eibarko arroan,
ilusioak biltzen
desiren txarroan.Maizko naramatzate
bertsoek zugana,
sorkuntzekin nigana
dator iragana,
biziko dugulako
berriro izana,
zurekin bihurtzen zait
porlana oihana.
Geuretzat izan baitzen
latza gertaera,
neguan sartu ginen
pagoen antzera,
biluzik geratu zen
geure biziera,
kartzelak ostu zigun
garai alegera.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Ez direlako inoiz
ametsak haizatu,
egunero legez naiz
zurekin esnatu,
zorionez ez zaigu
bihotza hormatu,
oro gintuelako
xarmak kitzikatu.
Zu berriz ikustea
xederik behinena,
ariman behingoz dadin
isildu auhena,
nire metafora da
izango gardena,
“zu zara mahastia
eta ni aihena”.
Gaur pentsatzen ari naiz
hormari begira,
joateko gozo gero
idazten herrira,
pozarren garenean
heldu izadira,
txoriek ohi zuten lez
kantuz hasi dira.
Ama-lurrek dizkigu
penak alaituko,
gatazkaren ajeak
arras urrituko,
askamena Arraten
dugu ospatuko,
izarren distirekin
maitez gozatuko.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Itxaropenak diost
“elkartuko zara”
“ibiliko zarete
barreka tralara”,
hegan bueltatuko naiz
zure habiara,
txor-txor gaindi dezagun
dramaren ikara.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2017ko urtarrilaren 22an
Espeen eta txirtxilen zaraten menpe
Espe batzuen triskak eta hitz hutsalak
ozenki dantzuzkit ziega barrenetik,
eragotzi didate kurloien kantua,
zakarki birrindu une magikoa,
balentriak dabiltza harro aireratzen
bizitza nolabait justifikatzeko,
kalapitak hor nonbait ergelki piztuta
isolamenduan zigortuta daude.
Burua zaielako drogekin tenteltzen
espe batzuk dira espeen etsaiak,
kartzelak halakoen beharra ohi dauka
negozio gaitzak luze iraun dezan,
izarrak direnean ortzian esnatzen
maizko isiltzeko esan behar zaie,
hola saiatzen gara atsedena zaintzen
ez gaitezen eurak bezala erotu.
2017ko urtarrilaren 29an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Espeen berriketa atertzen denean,
txirtxilek gaituzte kri-kri aztoratzen,
zoko triste honetan aterpetzen dira,
barrua naturan jaso zutelako,
loguratuta gaude uda bukaeran
hegoak igurzten ari direlako,
soinu monokordeak lar kaltetzen gaitu
ezin dugulako ganoraz lo egin.
Zoritxarrez gauero gogaitzen gaituzte,
espe batzuek lez arras estresatzen,
zuekin amets egin ahal izateko
ohean tapoiak ipintzen ditugu,
entzun gura nituzke hemendik urruti
lehen bezainbeste askatasunean,
euren kantua nuen maite zelaietan
iluntze oskorri zoragarrietan.
2015eko urrian,
Bavarian neskato iheslari baten irribarrea
Siria zutelako
bidegabe sutu,
kinka zietelako
bortizki estutu,
etxean zirelako
bonbekin izutu,
Alemanian dira
beharrez lekutu,
animoa, ordea,
ez zaie antzutu.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Haurraren irria zait
musuan loratu,
argazkiaz bihotza
gozo pilpiratu,
burbuilak bere amak
ditu aireratu,
Wegscheid-en ondoeza
zaie oneratu,
herri horretan dira
pozik ainguratu.
Ninietan suspertu
baitzaio distira,
xaboizko burbuilei
ari da begira,
gerrari egitea
hanka zen desira,
itzultzeko gerora
asaben herrira,
ikusteko bakean
ametsen Palmira.Ederra da neskaren
keinu naturala,
islatzen duelako
atsegin totala,
soatik egotzi du
Balberen itzala,
kemenak eman dio
naroro ahala,
gaur iruditzen zaio
bizitza jabala.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Neskaren arima da
lurraren buztina,
faxistarena, berriz,
ilunki osina,
elkartasuna ohi du
itzaltzen iraina,
gizatasuna dabil
banatzen okina,
xaloki esan dio
“zu zara sorgina”-
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Nahiz erabat gogorra
izan den bidaia,
estatuen hesien
erruz alderraia,
orain oro sentitzen
duzu bizinahia,
zure hegada izan
dadila garaia,
zintzotasunez dizut
opatzen elaia.
2017ko urtarrilaren 29an
Utopian sinesten dutenei
Deika ari natzaio sentimentalari
utopian sinesten duen gazteari,
ametsak gauzatzeko sasoia delako,
eskuak luzatzeko samurtasun osoz,
elkartasunak izan dezan ahalmena
kontzientzia sorgorrak oro suspertzeko.
“Suntsi ditzagun” diot “Europako mugak
ihesik datozenak aterpe daitezen,
laborria maltzurki eragin dutenek
armen ordez onura produzi dezaten,
gerra isildu dadin, Sirian, Iraken…
jazarria bueltatu berriz sorlekura.
2017ko otsailaren 5ean
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Bidegabekeria noiz gainduko dugu?
Zergatik ez da inoiz historian jazo?
Utopia ezin da bortxarekin jaio,
kontsumismoarekin bakea pausatu,
feminismoa naro ongarri dezagun
uzta moreak haiza dezan lazeria.
Giza eskubideak eta justizia
gizatasuna nonahi abian jar dadin,
kapitalismo gaitza galtzen has gaitezen
itsasoak ez ditzan haurrak urperatu,
besteak beste ziegan hauxe dut oldozten
ilargiaren printzek blaitzen nautenean.
Catalunyari
Espainia, Frantzia lez
nahita da berekoia,
geure ondasunak jaten
dituen bizkarroia,
guk konpartitu nahi dugu
duda barik saroia,
onartezina delako
pobreziaren lohia.Madril (e)ta Paris ez jardun
herriak zikiratzen,
amets txit askatzaileak
krudelki deuseztatzen,
ez gara inoiz hasiko
zuen kontra lehiatzen
auzolana klarki dugu
Europan proposatzen.
Kataluniarekin da
oldartu estatua,
Generalitat-i dio
zuzendu oinaztua,
nahiz ataka orain bertan
dirudien estua,
elkartasunarekin du
mantenduko itua.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Gaztelak hasi zuena
Austriek zuten zertu,
Espainia beti dago
lurrak hartzeko gertu,
nahiz inperioa ia
zitzaion desagertu,
oraindik badu zerekin
armarria edertu.
Catalunyak hurbil dantzu
danborren oihartzuna,
Espainiak darakutsa
bere alde iluna,
konstituzioa baita
ezpataren ituna,
inposaketa delako
ustezko batasuna.
Rajoy eta enparauak
daude amorratuta,
katalanen ausardiaz
arras artegatuta,
demokrazia daukate
ankerki giltzatuta,
ahozko mehatxuekin
dardaraz izututa.
2017ko otsailaren 5ean
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Katalunia orain da
edonon aierua,
esteladak argitzen du
distirekin zerua,
aurki dezagun modua
ekoizteko gorua,
Gure Esku Dagok trebe
ehun dezan zorua.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Kataluniak zinez du
merezi askamena,
erakutsi duelako
horretarako kemena,
ezin delako nahitaez
eragotzi nahimena,
opa diogu xedea
lortzeko ahalmena.
Tarajalen migratzaileak hil zituzten
Hamabost gizaki Tarajalen zeutzan
hondartzatik hurbil itota hil ziren,
Guardia Zibilek errukirik gabe
gomazko pilotak jaurti zizkieten,
sokorritu ordez izutu zituzten
igerian estu zebiltzan lagunak.
Europan sartzea euren xedea zen
bizitza eskasa erabat ontzea,
estatu gehienak zekenak direnez
txiroen patua maizko krudela da,
Ceutan aterpetu beharrez zituzten
hamabost hobitan izen barik dautza.
2017ko otsailaren 12an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Eskubideak brast ito zizkieten
Europan pausatu gura zutenei,
“Errua izan zen migratzaileena”
esan du bihotzik ez duen jujeak
giza izaera zakar lurpetuta
bat dator estatu espainolarekin.
Igerian ia ez zekitenei
demokratek bortxa opatu zieten,
etxekoek noizbait jakingo balute
zelan zendu ziren esango lukete,
“kapitalismoa ez da oasi bat
baizik lapur eta makurren zorua”.
Hamaseigarrenean ortzadarra etor dadila
Hamasei urte dira joan dagoeneko
lotuta eraman ninduten datatik,
iraganean ziren larrosak zimeldu
zigorrean zorrotz arantzak hozitu,
zoko hauetan dago gizatasun gutxi
euren izaera bengantza delako.
Egun argiak aise igarotzen ditut,
ilunak poliki kideekin gaintzen,
nahiz umorea ziplo haizatu zitzaidan
maitasunarekin alai bueltatu zait,
letretan sentieraz hori idazten dut
neure esker ona jator eskaintzeko.
2017ko otsailaren 12an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
“Ortzadarra herrian azaldu dadila”
diot zoriona sustraitu dakidan,
ametsetan dakusat bakea dilindan
askatasuna lez geure udaletan,
elkarbizitza zuzen ehunduta dago
hari berde, gorri, zuri ederrekin.
Zeurekin zinez nahi dut kate barik bizi
bizinahia senti dezagun berriro,
batera ginelako izan atsegina
maitaleak gara naturan izango,
ihintzak diezaiogun suspertu irrika
begiak daitezen lehen lez sorgindu.
Ehunzangoa lez gu goaz aurrera
“Chilopada” klasea
da karniboroa,
halaber, terrikola
et(a) artropodoa,
noiz edo noiz zertuko
zen ehunzangoa,
oparo bizitzeko
maite du basoa,
egur ustelen eta
orbelen giroa.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Herrian hasi gara
kemenez abian,
egunero gabiltza
harat-honat lehian,
Ehunzango zu aldiz
zaude hariztian,
elikatzeko jana
harrapatu nahian,
xedea hola duzu
lortzen izadian.
Herriak irauteko
behar du arnasa,
zuzenki gainditzeko
estatuen basa,
Ehunzangok higitzen
diosku “demasa!”
“tamalez daukazue
ataka eskasa,
ezin zaretelako
bizi zuen kasa”.Estatuek mugekin
gintuzten banatu,
herri gisa maltzurki
oro baldintzatu,
nahiz legeak zituzten
zorrotz inposatu,
Ehunzango ez gara
sekula geratu,
euskal bidea dugu
batzeko hautatu.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Ehunzango aditu,
gu goaz aurrera,
milaka zangorekin
askatasunera,
Amaiurrera gara
helduko batera,
ez jasateko berriz
hainbeste galera,
izan dezagun behingoz
izateko era.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Ehunzango zu zara
gu lez izakia,
baina bakoitzak daki
non daukan tokia,
etorkizuna izan
dadin egokia,
geurea orain bertan
da erabakia,
libre egin dezagun
nahi dugun saskia.
2017ko otsailaren 12an
(Urtarrilak 14-15) Sara eta Izarri
Sarek esan digu klarki esateko
“salatzen dut!” kide minen egoera,
bereziki gaixo dauden presoena
lurraldera libre bueltatu daitezen,
Bilbon mendekua deitoratu dugu
gatazkaren ordez bakea hobetsi
konponbide ona erdiets dezagun
hitza eta giza eskubideena.
Manifatik ginen pozarren itzuli
batasuna gure indarra delako,
tamalez berriak kolpatu gintuen
Sararen tristura, Izarren zauriak,
aska ditzatela eskatzen gabiltza
gain dezaten oro matxistaren bortxa,
aurki gertaera zuzen konponduta,
Donostian elkar ikusiko dugu.
2017ko otsailaren 19an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Bilbon urtarrilak hamalau zituen,
egin zenioten aurre neguari,
ziegetan zuekin adoretu ginen
telebistak piztu genituenean,
poza zuei lez iraungi zitzaigun
izua zelako gero baitan sartu,
Izarrekin gara lur jota geratu
geurea da ere Sararen samina.
Gaur ospitalean memento samurra
pilpira laztanka goritu denean,
elkartasunak du gela zipriztindu
ama ferekatu haurra oneratu,
kartzelan diegu bizinahia opa
gogoan mamua aiena dakien,
“zuekin biziko gara” diotsegu
“zuen askamenak askatuko gaitu”.
Ez inbertitu burtsan
Burtsaren egoitzan naiz
eguerdian zurtu,
amets eroak zaizkit
izotza lez urtu,
egurra jasota zait
urdaila uzkurtu,
musu leun mardula
negarrez zimurtu.Aurrezkiak joan dira
zuzen errekara,
hurbildu nintzelako
burtsaren saltsara,
apustu berekoia
irten zait kontrara,
etxean sentitzen dut
etsita ikara.
Handikien mundua
suertatu zait basa,
bizitza erosoa
orain da eskasa,
marrazo horiek egin
didate demasa,
txanponen ordez daukat
txin-txin zorren kaxa.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Ohean goiztirian
triste naiz esnatu,
oraina dudalako
dorpeki pitzatu,
langile bat ezin da
horrela portatu,
kapitalismoaren
zokoan pausatu.
“Errua nirea da”
diot tabernetan,
aritu nintzelako
jardun zikinetan,
dirua sartu nuen
banku handietan
trabatzeko ergelki
akzioen zetan.
Senak diost “herrian
jator inbertitu”,
“arren ez zaitez burtsan
berriro gaizkitu”
“elkartasuna behar
zenuke goritu,
auzolan atsegina
musu-truk bizitu”
Burtsak pobrezia du
azkar menderatzen,
enpresek diruekin
net espekulatzen,
gu plaza ari gara
lihoaz bilbatzen,
maitez Alternatiben
Herria prestatzen.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Kontsumismo gaitza dut
tinko baztertuko,
joera txar zekena
errefusatuko,
libre bizi gaitezen
naiz borrokatuko,
jendartea ontzeko
zuekin batuko.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2017ko otsailaren 19an
Zurekin eta zuekin Arrate oparoan
Azitaindik oinez gorantz hasi naiz
Arraten dago zoriona,
Altzubarren, Orbe, Biriñao… dira
nire urratsen lekukoak,
aldapa gogorra aise gaindu dut
arnasak ez dit kale egin,
pagoak ederki jantzita daude
udaberriko pizkundean,
Ikusgarria da ikuspegia
Gurutzearen talaiatik,
ihintzak zelaia dotoretu du
eguzkiaren izpiekin,
“laket dut goizeko bakardadea
beltza argitzen didalako”
zurekin maitea esan nahi nuke
libre biziko naizenean.
2017ko otsailaren 26an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Halabeharrezko herritik kanpo
hamasei urte daramatzat,
Arratera ohi naiz barrutik joaten
amesten hasi bezain azkar,
Eibarren delako arnasgunea,
bizinahiaren abaroa,
desio xaloak gaztetan legez
zuzen narama altxorrera.
Gaur irailak zortzi egutegian
bihotza dabil pilpiraka,
kide minak ditut irudikatzen
txosnan musu-truk atseginez,
hiru urte barru batuko gara
lehen lez pozik jai giroan,
txoriekin kantuz esango dugu
“Arrate zara oparoa”.
Giza eskubideak lortu arte
Eguna iritsi da,
abenduak hamar,
giza eskubideak
ohi lez gaizki samar,
nahiz dabiltzan Nazio
Batuetan zakar,
herrien auzolanak
esperantza dakar.Eskubideak erro
ditzagun munduan,
herri txiroek duten
eskatzen moduan,
ez dezagun amestu
zekenki diruan,
euren zoruan bizi
daitezen zeruan.
Armak ari direnak
Sirian banatzen,
eskubideak nahita
dituzte urratzen,
samurtasuna dute
aldiro sastatzen,
ez garelako euren
kontra borrokatzen.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Kongon gizatasuna
delako murritza,
gizakiei zaie
zornatu bizitza,
eskubiderik gabe
galdu dute hitza,
askatasunak behar
duen gidaritza.
Eskubideek ixten
dituzte zauriak,
dakartzate bakea
josteko hariak,
eurekin haizatuko
dira lazeriak,
edonon piztu diren
gerren larderiak.
Migratzaileak daude
mugetan galduta,
egoismoak uzten
ditu makalduta,
eskubideak izan
ditzaten onduta,
elkartasuna dugu
ereingo bilduta.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Giza eskubideak
dira hedatzeko,
bidegabekerien
dramak sendatzeko,
has gaitezen eurekin
bortxa sikatzeko,
berdintasuna behingoz
sakon finkatzeko.Giza eskubidean
hasten da bidea,
osatzeko gizaki
zintzoen oldea,
zuzen heziko dugu
ankerren aldea,
laztana izan dadin
bortxaren ordea.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2017ko otsailaren 26an
Urteberriko kontzertua
Strausstarrak Vienan urtarrilean
musikak luzaro iraun dezala,
eguerdian ditut pilpiraz entzun
urteroko doinu zoragarriak,
jarrai dezatela musikariek
zoria opatzen herritarrei,
ez dadila berriz goibeldu poza
orain arte legez bihar gerrekin,
“Ez dadila inoiz buka une hau”
esan dut baltsea hasi denean,
bizipenak ditut oroitu gero
irudikatzeko udaberria,
zu erdigunean barreka zaude
amets atseginen iturburua,
noizbait egongelan Radetzki martxa
lagunduko dugu esku-zartekin.
2017ko martxoaren 5ean
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Nahiz aretoa den ahaltsuentzat
kontzertuak laket zait ikustea,
horregatik diot “gora orkestra!”
“Pikutara klase diferentziak!”
maiteak gogoan urteberrian
presoen taupadak bizitzen dira,
musika delako sentimendua
balio dezala bortxa lurtzeko.
Biolak lez notak hedatzen ditut
desio behinenak jaioterrira,
ikusi nahi nuke herria libre
munduan agintzen elkartasuna,
barrutik irtengo garen urtean
aterpe gaitzala samurtasunak,
zurekin nahi ditut oro sentitu
gaurko xarma eta kili-kiliak.
Metalak onerako izan daitezela
Oletan eraldatzen dituzte metalak
milaka onerako eta txarrerako,
armadarentzat dira izaten gaitzenak
jendea traba dadin bortxaren zingiran.
Botereak dagitza zurrun agintzeko
estatu handinahiak tinko iraun dezan,
jendartea ontzeko egingo balitu
ez zatekeen inoiz gangrena izango,
utopia zaleok hori maiz diogu,
ekaitza behin betiko ezereztu dadin.
2017ko martxoiaren 5ean
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Tailerretan kurrikak egin ditzatela
txantxarrak zein hesiak mugetan mozteko,
baliaraz dezagun zentzuz altzairua
ospitaletarako, eskoletarako…
Guk ez ditugu gura tankeak, granadak…
elkartasuna soilik delako urrea,
gerretarako diren balak ur ditzagun
gizatasunak dezan zer ongizatea,
samurtasunak golda ditzan lurraldeak
bakea ereiteko irria sortzeko.
( Joselu Gerestari maitez
“Ttotto” egun hartatik
zaude bihotzean,
orain presondegian
gaude leotzean,
konpartitzen ditugu
kezkak ohatzean,
ideal atseginak
murruen atzean,
libre biziko gara
geure baratzean.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Gau ilunean herra
zenuen pairatu,
nork zizun arma jarri
eta desarratu?
Gaur ez dut nahi lagun min
horretaz mintzatu,
samina lurraldean
sakon zen finkatu,
Zizurkilen izarrak
ziren amatatu.
Gogoratzen naiz gorpu
agertu zinela,
udaberri ederra
bertan zegoela,
egun hartan Baztanen
lasai nengoela
“Gara”n argazki beltza
ikusi nuela,
nire arima ziplo
ikaratu zela.Kontzientzia onbera
nahi dut laudatzea
zeure nahia zelako
drama osatzea,
erabaki zenuen
borrokan batzea,
konponketa delako
hitza obratzea,
deserriko kideen
kinka zentzatzea.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Zeure desiretan naiz
gozo kulunkatzen,
eurekin orain legez
nintzen elikatzen,
mendian ibiltzea
zitzaizun gustatzen,
zeure herri txikia
zenuen aitatzen,
beharrez lagatako
laztana maitatzen.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
“Oker” oro zuzena
darraigu batera,
ez goaz esperantza
sutan erraustera,
arratsetan diotsut
goazen pizkundera,
goizean hasiko den
printzaren aldera,
Ernion laket egon
zaitezen ostera.
2017ko martxoaren 5ean
Igoumenitsa.
Mikel Zuluaga eta Begoña Huarteri
Asiatik ziren beharrez irten
kinka latzetik urruntzeko,
sentitzeko berriz ongizatea
izu sarkorra uxatzeko,
Europan nahi dute etxe txukun bat
bonbarik gabe bizitzeko,
eskuak eskaini lan egiteko
elkartasuna eskertzeko.
Ez zelako inor bidaian ito
Kios irlara heldu ziren,
zortzi asiarrak helmugan pozik
zoria izan zutelako,
hortik eramango zituzten gero
penintsulara, Greziara.
Orain kanpaleku batean daude
Igoumenitsa kaitik hur,
agian euskaraz entzungo dute
Ongi etorri! esaera.
2017ko martxoaren 12an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Mikel eta Bego hausnartzen zeuden
iheslarien lazeriaz,
Europa zekenak ez duelako
konpromisoa zuzen bete,
estatuek mugak itxi dituzte
babesa eman beharrean,
“Kaixo!” esatetik igaro dira
“ez ditugu nahi” esatera.
Autokarabanan bihotzak pil-pil
Iritsi dira hitzordura,
City hotelean berba egiten
zintzotasunez gazteekin,
esango diete “Atenasetik
Euskal Herrira joango gara”.
Kaian atxilotu dituzten arren
oro gaituzte kitzikatu,
desobedientzia zinez delako
utopiaren hasiera.
Hamaika ohetan
Urtetan lotan egon naiz
makina bat ohetan,
jaiotetxe zaharra zait
agertzen ametsetan,
maizko irudikatzen dut
lurraldea loretan,
maiteñoaz nagoela
izadian jostetan.Kartzelan leotz askotan
egon naiz giltzatuta,
hainbat ohetan izan dut
bihotza pitzatuta,
esperantzak laga dizkit
taupadak eztituta,
pareta zuri margulak
kolorez beztituta.
Ohean pozarren nago
irria ezpainetan,
sartzen ari garelako
garai oparoetan,
laster elkar ikusiko
dugulako plazetan,
guda zaleen bengantza
gainduta kaleetan.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Aspalditik preso nago
herria desiratzen,
setimendu atseginak
gutunetan islatzen,
gatazkaren konponketaz
ohean dut pentsatzen,
utopiarako
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
EUSKAL ERREPRESALIATU POLITIKOEN
LITERATURA KOADERNOAK
EGILEA:
Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
Centro Penitenciario Córdoba
14014 Córdoba
Ibon Muñoa 2000ko urrian atxilotu zuten.
Harrez gero preso daukate:Valdermoro,
Kordoba, Burgos, Langraitz, Puerto I eta,
2014ko martxotik hona, Kordoban.
AZALEKO IRUDIA:
Mikel Zarrabe Elkoroiribe
Hamaika desio
utopiarako
EUSKAL ERREPRESALIATU POLITIKOEN
LITERATURA KOADERNOAK
Nora, Ugaitz, Jon eta Iraiari.
Mirentxineko kide miresgarriei.
Hitzaurrea
Desio bakarra biharko
Lagun artean, txantxetan, esaten dugu kartzelan
euskal preso guztiak artista bihurtzen direla. Egia
da sortzea denbora eta burua betetzeko modu
bat dela, eta gomendio hori ematen zaiela kartzelatutakoei, gutxienez, gorputz atal batek askatasunez jardun dezan, libre ibil dadin ziegako
hormetatik at.
Lagun handiak izan barik, Ibon kaletik ezagutzen
genuenoi harrigarria egin zitzaigun artista bihurtu, eta poesia idazten zuena jakitea. Kultura
ekitaldi guztietan publikoan egoten bazen ere,
bere karakter erreserbatuak ez zigun halako pistarik ematen. Ez genion poeta itxurarik ikusten,
poetek itxura jakin bat edukiko balute lez!
Dena dela, begitazio hori erabat apurtu zitzaidan
bere gutun konkretu bat ailegatu zitzaidanean,
gure aita hil eta idatzi zidana doluminak emateko. Eder-ederra izan zen, delikatua, goxoa eta
karinoz betea. Hor ikusi nuen Ibonen alde sentsible eta poetiko hori. Oraindik ez diot behar den
Askotako gaiak darabiltza, baina hiru nabarmentzen dira: aktualitate sozio-politikoa, natura eta
Eibar. Hiru gai, sarri gurutzatu egiten direnak, beti
aurrera begira jartzen da Ibon, kritiko, baina esperantzaz blai agertzen dira paperean idatziok,
harrigarria hori ere jakinda kartzelan idatzita daudela.
Liburua irakurtzen nenbilela, beste idazle euskaldun bi etorri zaizkit gogora etengabe. Ez estilo
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Ibon kalean balego, blogaria litzateke. Blogari berezia, halere, bertsoz eta poesiaz ematen duelako
egunekoak eragiten dion hausnarketa, normalean, hitz lauz jarduten dugulako bloga dugunok.
Era berean, ezin dugu ahaztu, unean uneko gaien
gainean hausnartzen da webgune batzuetan. Muñoak gauza bera egiten du, ezagutu duen albiste batek, adibidez, zer senti edo pentsarazi dion
azaleratzen du. Eguneroko moduko bat dela esan
genezake, beti ere hitz neurtuan idatzita.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
bezala eskerrak eman idatzitakoagatik. Izan bedi
aitzin-solas hau eskertzeko modu txiki bat.
aldetik, bai jorratutako gaiengatik. Biak ala biak
espetxean egondakoak, baita zein bestea erbestean bizi izandakoak. Baina sasoi bitakoak. Idazle
oso desberdinak: Joseba Sarrionandia eta Toribio
Etxebarria.
Sarrionandiak kartzelan idatzitako Ni ez naiz
hemengoa liburu sailkaezina gogorarazi dit Muñoarenak. Besteak beste, aktualitateak sorrarazitako hausnarketak zurian beltz egiten duelako
Sarrionandiak. Gainera, egunerokoa da, eta
poesiak ere tartekatzen ditu. Espetxeaz ere badihardu Iurretakoak liburu horretan.
Bestetik, Toribio Etxebarria eibartarraren Ibiltarixanak etorri zait akordura. Erbestean idatzitako
liburuaren tematika askotakoa bada ere, garrantzia berezia dute Eibarrek eta naturak. Ahaztu
barik, poemak errimatuak direla, Ibonen asko lez.
Biak eibartar prestuak, gure herria beti gogoan,
atzerrian egon arren.
Sarrionandia eta Toribio (barkatuko didazue gehiegizko konfiantza, baina ia etxekoa dugu askok)
On dagizuela irakurketak!
Leire Narbaiza
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Amaitzeko esan nahi dut izenburua eder-ederra
jarri diola Ibonek liburuari: Hamaika desio utopiarako. Hamaika asko direnez, eta utopia inoiz ez
delako gauzatzen, nik desio bakarra dut biharko:
Muñoak liburua sinatzea aurrez aurre, Eibarko
edozein kale-kantoitan. Bihar bertan.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
ez dira bidelagun makalak edozein irakurketarako. Bietatik edango zuen, seguruenera Muñoak,
eta inspirazio iturri bikainak dira edonorendako.
Hamaika desio utopiarako Ibon Muñoaren bosgarren
liburua dugu. Aurretik argitaratuak ditu:
Ametsen txokoan bizi naiz (2011),
Ainarak herrira itzuliko dira (2014),
Bidean gaude, aurrera goaz, joan zirenekin (2016) eta
Udaberrian biziko gara (2017). Haien ildoari eta orden kronologikoari jarraitzen diete liburu honetako bertsoek ere.
Hartara. lehen bertsoak 581. zenbakia darama; azkenak,
Guztira, 141 bertso berri, 2017ko urtarrilaren
15etik 2018ko martxoaren 25era artean Kordobako
espetxean idatziak.
Kordoba
Berta Caceres borrokalariari
Multinazionalak hil du
tiroka indigena,
Berta Caceresek zeukan
Ama-lurraren sena,
ekologismoa ei da
Hondurasen hobena,
halaber, feminismoa
erdeinuz deus ez dena.Berta hil dute zorua
zuelako maitatzen,
herriarentzat onura
biziki desiratzen,
ideal horiek jardun zen
etengabe jorratzen,
zuzentza estatuaren
aurrean zut eskatzen.
Nahiz demokraziaz ziren
kinka gaintzen saiatu,
Tegucigalpa sekula
ez zen alde paratu,
multinazionalak zuen
bortxa bizkor sustatu,
faxistek nekazariak
zituzten ikaratu.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
“Geureak dira” zioen
“errekak eta lurrak”,
kendu nahi zizkielako
egitasmo makurrak,
berarekin bildu ziren
nekazari zuhurrak,
soilik darabiltzatenak
soroetan aitzurrak.
Indiarrak dakuskigu
lehen lez baztertuta,
kolonoen handinahiak
dauzka lar pobretuta,
hamaika malintze dago
ankerrekin batuta,
herriaren kontra dira
oldartzen harrotuta.
Bertaren borroka duinak
izango du segida,
herria zola zaintzeko
antolatzen ari da,
bere ereduak dezan
egoismoa brida,
oroimenak kontzientziak
zuzen ditzala gida.
2017ko urtarrilaren 15ean
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Berta orain egongo da
bihotzak ferekatzen,
nekazarien tristura
atseginez gozatzen,
“Pachamama”ren altzoan
baitut irudikatzen,
lurrak naro eman dezan
hazia barreiatzen.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Seme-alabentzat ondu
gura zuen bizitza,
inoiz ez zezaten jasan
pobreziaren sitsa,
horregatik erabiltzen
hasi zen zentzuz hitza,
inork ez dezan bilaka
oasia sasitza.
Bizitza da handiena.
( Elhadji Ndiaye-ri
Komisaldegian Elhadji zendu da
osasunez ondo zegoen goizean,
xaloki zihoan, motor bat gidatuz
presa barik aise giroa gozatuz,
poliziek zuten zanpatu, ordea,
ustez aurre zakar egin zielako,
lekukoek, berriz, garbiro diote
motiboa larru beltza izan zela.
Geuri berdin zaigu zein den kolorea
garrantzitsuena gizatasuna da,
baina zuriok ez dugu arazorik
kalean egunez libre ibiltzeko,
lasai zegoena xaxatu zutenez
gertatu zen xextra jipoi hilgarria,
eta ez zioten Chinchillan topatu
ezer ilegalik bere arropetan.
2017ko urtarrilaren 22an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Iruñean daude senegaldar denak
tinko batu dira arrazisten kontra,
jende zuri gutxi dakusatelako
hipokrita hutsak garela diote,
zinez uste zuten lagunak ginela
euren arrangurak gureak zirela,
konfiantza zaie gaurkoan murriztu
gurekin batera zoru hau ontzeko.
Elkartasunean aterpe ditzagun
teoria dadin praktika bilaka,
konpartitu dezagun euren min sakona
jakin dezatela gu eurak garela,
esango, diegu eurekin dugula
bortxarik gabeko herria zertuko,
bizitza delako zinez handiena
berdintasunean eratzen denean.
Xederik behinena
Haize firfira dabil
murruen lerroan,
pilpira sumatzen dut
baitaren erroan,
irudikatzen zaitut
Eibarko arroan,
ilusioak biltzen
desiren txarroan.Maizko naramatzate
bertsoek zugana,
sorkuntzekin nigana
dator iragana,
biziko dugulako
berriro izana,
zurekin bihurtzen zait
porlana oihana.
Geuretzat izan baitzen
latza gertaera,
neguan sartu ginen
pagoen antzera,
biluzik geratu zen
geure biziera,
kartzelak ostu zigun
garai alegera.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Ez direlako inoiz
ametsak haizatu,
egunero legez naiz
zurekin esnatu,
zorionez ez zaigu
bihotza hormatu,
oro gintuelako
xarmak kitzikatu.
Zu berriz ikustea
xederik behinena,
ariman behingoz dadin
isildu auhena,
nire metafora da
izango gardena,
“zu zara mahastia
eta ni aihena”.
Gaur pentsatzen ari naiz
hormari begira,
joateko gozo gero
idazten herrira,
pozarren garenean
heldu izadira,
txoriek ohi zuten lez
kantuz hasi dira.
Ama-lurrek dizkigu
penak alaituko,
gatazkaren ajeak
arras urrituko,
askamena Arraten
dugu ospatuko,
izarren distirekin
maitez gozatuko.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Itxaropenak diost
“elkartuko zara”
“ibiliko zarete
barreka tralara”,
hegan bueltatuko naiz
zure habiara,
txor-txor gaindi dezagun
dramaren ikara.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2017ko urtarrilaren 22an
Espeen eta txirtxilen zaraten menpe
Espe batzuen triskak eta hitz hutsalak
ozenki dantzuzkit ziega barrenetik,
eragotzi didate kurloien kantua,
zakarki birrindu une magikoa,
balentriak dabiltza harro aireratzen
bizitza nolabait justifikatzeko,
kalapitak hor nonbait ergelki piztuta
isolamenduan zigortuta daude.
Burua zaielako drogekin tenteltzen
espe batzuk dira espeen etsaiak,
kartzelak halakoen beharra ohi dauka
negozio gaitzak luze iraun dezan,
izarrak direnean ortzian esnatzen
maizko isiltzeko esan behar zaie,
hola saiatzen gara atsedena zaintzen
ez gaitezen eurak bezala erotu.
2017ko urtarrilaren 29an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Espeen berriketa atertzen denean,
txirtxilek gaituzte kri-kri aztoratzen,
zoko triste honetan aterpetzen dira,
barrua naturan jaso zutelako,
loguratuta gaude uda bukaeran
hegoak igurzten ari direlako,
soinu monokordeak lar kaltetzen gaitu
ezin dugulako ganoraz lo egin.
Zoritxarrez gauero gogaitzen gaituzte,
espe batzuek lez arras estresatzen,
zuekin amets egin ahal izateko
ohean tapoiak ipintzen ditugu,
entzun gura nituzke hemendik urruti
lehen bezainbeste askatasunean,
euren kantua nuen maite zelaietan
iluntze oskorri zoragarrietan.
2015eko urrian,
Bavarian neskato iheslari baten irribarrea
Siria zutelako
bidegabe sutu,
kinka zietelako
bortizki estutu,
etxean zirelako
bonbekin izutu,
Alemanian dira
beharrez lekutu,
animoa, ordea,
ez zaie antzutu.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Haurraren irria zait
musuan loratu,
argazkiaz bihotza
gozo pilpiratu,
burbuilak bere amak
ditu aireratu,
Wegscheid-en ondoeza
zaie oneratu,
herri horretan dira
pozik ainguratu.
Ninietan suspertu
baitzaio distira,
xaboizko burbuilei
ari da begira,
gerrari egitea
hanka zen desira,
itzultzeko gerora
asaben herrira,
ikusteko bakean
ametsen Palmira.Ederra da neskaren
keinu naturala,
islatzen duelako
atsegin totala,
soatik egotzi du
Balberen itzala,
kemenak eman dio
naroro ahala,
gaur iruditzen zaio
bizitza jabala.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Neskaren arima da
lurraren buztina,
faxistarena, berriz,
ilunki osina,
elkartasuna ohi du
itzaltzen iraina,
gizatasuna dabil
banatzen okina,
xaloki esan dio
“zu zara sorgina”-
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Nahiz erabat gogorra
izan den bidaia,
estatuen hesien
erruz alderraia,
orain oro sentitzen
duzu bizinahia,
zure hegada izan
dadila garaia,
zintzotasunez dizut
opatzen elaia.
2017ko urtarrilaren 29an
Utopian sinesten dutenei
Deika ari natzaio sentimentalari
utopian sinesten duen gazteari,
ametsak gauzatzeko sasoia delako,
eskuak luzatzeko samurtasun osoz,
elkartasunak izan dezan ahalmena
kontzientzia sorgorrak oro suspertzeko.
“Suntsi ditzagun” diot “Europako mugak
ihesik datozenak aterpe daitezen,
laborria maltzurki eragin dutenek
armen ordez onura produzi dezaten,
gerra isildu dadin, Sirian, Iraken…
jazarria bueltatu berriz sorlekura.
2017ko otsailaren 5ean
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Bidegabekeria noiz gainduko dugu?
Zergatik ez da inoiz historian jazo?
Utopia ezin da bortxarekin jaio,
kontsumismoarekin bakea pausatu,
feminismoa naro ongarri dezagun
uzta moreak haiza dezan lazeria.
Giza eskubideak eta justizia
gizatasuna nonahi abian jar dadin,
kapitalismo gaitza galtzen has gaitezen
itsasoak ez ditzan haurrak urperatu,
besteak beste ziegan hauxe dut oldozten
ilargiaren printzek blaitzen nautenean.
Catalunyari
Espainia, Frantzia lez
nahita da berekoia,
geure ondasunak jaten
dituen bizkarroia,
guk konpartitu nahi dugu
duda barik saroia,
onartezina delako
pobreziaren lohia.Madril (e)ta Paris ez jardun
herriak zikiratzen,
amets txit askatzaileak
krudelki deuseztatzen,
ez gara inoiz hasiko
zuen kontra lehiatzen
auzolana klarki dugu
Europan proposatzen.
Kataluniarekin da
oldartu estatua,
Generalitat-i dio
zuzendu oinaztua,
nahiz ataka orain bertan
dirudien estua,
elkartasunarekin du
mantenduko itua.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Gaztelak hasi zuena
Austriek zuten zertu,
Espainia beti dago
lurrak hartzeko gertu,
nahiz inperioa ia
zitzaion desagertu,
oraindik badu zerekin
armarria edertu.
Catalunyak hurbil dantzu
danborren oihartzuna,
Espainiak darakutsa
bere alde iluna,
konstituzioa baita
ezpataren ituna,
inposaketa delako
ustezko batasuna.
Rajoy eta enparauak
daude amorratuta,
katalanen ausardiaz
arras artegatuta,
demokrazia daukate
ankerki giltzatuta,
ahozko mehatxuekin
dardaraz izututa.
2017ko otsailaren 5ean
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Katalunia orain da
edonon aierua,
esteladak argitzen du
distirekin zerua,
aurki dezagun modua
ekoizteko gorua,
Gure Esku Dagok trebe
ehun dezan zorua.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Kataluniak zinez du
merezi askamena,
erakutsi duelako
horretarako kemena,
ezin delako nahitaez
eragotzi nahimena,
opa diogu xedea
lortzeko ahalmena.
Tarajalen migratzaileak hil zituzten
Hamabost gizaki Tarajalen zeutzan
hondartzatik hurbil itota hil ziren,
Guardia Zibilek errukirik gabe
gomazko pilotak jaurti zizkieten,
sokorritu ordez izutu zituzten
igerian estu zebiltzan lagunak.
Europan sartzea euren xedea zen
bizitza eskasa erabat ontzea,
estatu gehienak zekenak direnez
txiroen patua maizko krudela da,
Ceutan aterpetu beharrez zituzten
hamabost hobitan izen barik dautza.
2017ko otsailaren 12an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Eskubideak brast ito zizkieten
Europan pausatu gura zutenei,
“Errua izan zen migratzaileena”
esan du bihotzik ez duen jujeak
giza izaera zakar lurpetuta
bat dator estatu espainolarekin.
Igerian ia ez zekitenei
demokratek bortxa opatu zieten,
etxekoek noizbait jakingo balute
zelan zendu ziren esango lukete,
“kapitalismoa ez da oasi bat
baizik lapur eta makurren zorua”.
Hamaseigarrenean ortzadarra etor dadila
Hamasei urte dira joan dagoeneko
lotuta eraman ninduten datatik,
iraganean ziren larrosak zimeldu
zigorrean zorrotz arantzak hozitu,
zoko hauetan dago gizatasun gutxi
euren izaera bengantza delako.
Egun argiak aise igarotzen ditut,
ilunak poliki kideekin gaintzen,
nahiz umorea ziplo haizatu zitzaidan
maitasunarekin alai bueltatu zait,
letretan sentieraz hori idazten dut
neure esker ona jator eskaintzeko.
2017ko otsailaren 12an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
“Ortzadarra herrian azaldu dadila”
diot zoriona sustraitu dakidan,
ametsetan dakusat bakea dilindan
askatasuna lez geure udaletan,
elkarbizitza zuzen ehunduta dago
hari berde, gorri, zuri ederrekin.
Zeurekin zinez nahi dut kate barik bizi
bizinahia senti dezagun berriro,
batera ginelako izan atsegina
maitaleak gara naturan izango,
ihintzak diezaiogun suspertu irrika
begiak daitezen lehen lez sorgindu.
Ehunzangoa lez gu goaz aurrera
“Chilopada” klasea
da karniboroa,
halaber, terrikola
et(a) artropodoa,
noiz edo noiz zertuko
zen ehunzangoa,
oparo bizitzeko
maite du basoa,
egur ustelen eta
orbelen giroa.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Herrian hasi gara
kemenez abian,
egunero gabiltza
harat-honat lehian,
Ehunzango zu aldiz
zaude hariztian,
elikatzeko jana
harrapatu nahian,
xedea hola duzu
lortzen izadian.
Herriak irauteko
behar du arnasa,
zuzenki gainditzeko
estatuen basa,
Ehunzangok higitzen
diosku “demasa!”
“tamalez daukazue
ataka eskasa,
ezin zaretelako
bizi zuen kasa”.Estatuek mugekin
gintuzten banatu,
herri gisa maltzurki
oro baldintzatu,
nahiz legeak zituzten
zorrotz inposatu,
Ehunzango ez gara
sekula geratu,
euskal bidea dugu
batzeko hautatu.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Ehunzango aditu,
gu goaz aurrera,
milaka zangorekin
askatasunera,
Amaiurrera gara
helduko batera,
ez jasateko berriz
hainbeste galera,
izan dezagun behingoz
izateko era.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Ehunzango zu zara
gu lez izakia,
baina bakoitzak daki
non daukan tokia,
etorkizuna izan
dadin egokia,
geurea orain bertan
da erabakia,
libre egin dezagun
nahi dugun saskia.
2017ko otsailaren 12an
(Urtarrilak 14-15) Sara eta Izarri
Sarek esan digu klarki esateko
“salatzen dut!” kide minen egoera,
bereziki gaixo dauden presoena
lurraldera libre bueltatu daitezen,
Bilbon mendekua deitoratu dugu
gatazkaren ordez bakea hobetsi
konponbide ona erdiets dezagun
hitza eta giza eskubideena.
Manifatik ginen pozarren itzuli
batasuna gure indarra delako,
tamalez berriak kolpatu gintuen
Sararen tristura, Izarren zauriak,
aska ditzatela eskatzen gabiltza
gain dezaten oro matxistaren bortxa,
aurki gertaera zuzen konponduta,
Donostian elkar ikusiko dugu.
2017ko otsailaren 19an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Bilbon urtarrilak hamalau zituen,
egin zenioten aurre neguari,
ziegetan zuekin adoretu ginen
telebistak piztu genituenean,
poza zuei lez iraungi zitzaigun
izua zelako gero baitan sartu,
Izarrekin gara lur jota geratu
geurea da ere Sararen samina.
Gaur ospitalean memento samurra
pilpira laztanka goritu denean,
elkartasunak du gela zipriztindu
ama ferekatu haurra oneratu,
kartzelan diegu bizinahia opa
gogoan mamua aiena dakien,
“zuekin biziko gara” diotsegu
“zuen askamenak askatuko gaitu”.
Ez inbertitu burtsan
Burtsaren egoitzan naiz
eguerdian zurtu,
amets eroak zaizkit
izotza lez urtu,
egurra jasota zait
urdaila uzkurtu,
musu leun mardula
negarrez zimurtu.Aurrezkiak joan dira
zuzen errekara,
hurbildu nintzelako
burtsaren saltsara,
apustu berekoia
irten zait kontrara,
etxean sentitzen dut
etsita ikara.
Handikien mundua
suertatu zait basa,
bizitza erosoa
orain da eskasa,
marrazo horiek egin
didate demasa,
txanponen ordez daukat
txin-txin zorren kaxa.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Ohean goiztirian
triste naiz esnatu,
oraina dudalako
dorpeki pitzatu,
langile bat ezin da
horrela portatu,
kapitalismoaren
zokoan pausatu.
“Errua nirea da”
diot tabernetan,
aritu nintzelako
jardun zikinetan,
dirua sartu nuen
banku handietan
trabatzeko ergelki
akzioen zetan.
Senak diost “herrian
jator inbertitu”,
“arren ez zaitez burtsan
berriro gaizkitu”
“elkartasuna behar
zenuke goritu,
auzolan atsegina
musu-truk bizitu”
Burtsak pobrezia du
azkar menderatzen,
enpresek diruekin
net espekulatzen,
gu plaza ari gara
lihoaz bilbatzen,
maitez Alternatiben
Herria prestatzen.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Kontsumismo gaitza dut
tinko baztertuko,
joera txar zekena
errefusatuko,
libre bizi gaitezen
naiz borrokatuko,
jendartea ontzeko
zuekin batuko.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2017ko otsailaren 19an
Zurekin eta zuekin Arrate oparoan
Azitaindik oinez gorantz hasi naiz
Arraten dago zoriona,
Altzubarren, Orbe, Biriñao… dira
nire urratsen lekukoak,
aldapa gogorra aise gaindu dut
arnasak ez dit kale egin,
pagoak ederki jantzita daude
udaberriko pizkundean,
Ikusgarria da ikuspegia
Gurutzearen talaiatik,
ihintzak zelaia dotoretu du
eguzkiaren izpiekin,
“laket dut goizeko bakardadea
beltza argitzen didalako”
zurekin maitea esan nahi nuke
libre biziko naizenean.
2017ko otsailaren 26an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Halabeharrezko herritik kanpo
hamasei urte daramatzat,
Arratera ohi naiz barrutik joaten
amesten hasi bezain azkar,
Eibarren delako arnasgunea,
bizinahiaren abaroa,
desio xaloak gaztetan legez
zuzen narama altxorrera.
Gaur irailak zortzi egutegian
bihotza dabil pilpiraka,
kide minak ditut irudikatzen
txosnan musu-truk atseginez,
hiru urte barru batuko gara
lehen lez pozik jai giroan,
txoriekin kantuz esango dugu
“Arrate zara oparoa”.
Giza eskubideak lortu arte
Eguna iritsi da,
abenduak hamar,
giza eskubideak
ohi lez gaizki samar,
nahiz dabiltzan Nazio
Batuetan zakar,
herrien auzolanak
esperantza dakar.Eskubideak erro
ditzagun munduan,
herri txiroek duten
eskatzen moduan,
ez dezagun amestu
zekenki diruan,
euren zoruan bizi
daitezen zeruan.
Armak ari direnak
Sirian banatzen,
eskubideak nahita
dituzte urratzen,
samurtasuna dute
aldiro sastatzen,
ez garelako euren
kontra borrokatzen.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Kongon gizatasuna
delako murritza,
gizakiei zaie
zornatu bizitza,
eskubiderik gabe
galdu dute hitza,
askatasunak behar
duen gidaritza.
Eskubideek ixten
dituzte zauriak,
dakartzate bakea
josteko hariak,
eurekin haizatuko
dira lazeriak,
edonon piztu diren
gerren larderiak.
Migratzaileak daude
mugetan galduta,
egoismoak uzten
ditu makalduta,
eskubideak izan
ditzaten onduta,
elkartasuna dugu
ereingo bilduta.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Giza eskubideak
dira hedatzeko,
bidegabekerien
dramak sendatzeko,
has gaitezen eurekin
bortxa sikatzeko,
berdintasuna behingoz
sakon finkatzeko.Giza eskubidean
hasten da bidea,
osatzeko gizaki
zintzoen oldea,
zuzen heziko dugu
ankerren aldea,
laztana izan dadin
bortxaren ordea.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2017ko otsailaren 26an
Urteberriko kontzertua
Strausstarrak Vienan urtarrilean
musikak luzaro iraun dezala,
eguerdian ditut pilpiraz entzun
urteroko doinu zoragarriak,
jarrai dezatela musikariek
zoria opatzen herritarrei,
ez dadila berriz goibeldu poza
orain arte legez bihar gerrekin,
“Ez dadila inoiz buka une hau”
esan dut baltsea hasi denean,
bizipenak ditut oroitu gero
irudikatzeko udaberria,
zu erdigunean barreka zaude
amets atseginen iturburua,
noizbait egongelan Radetzki martxa
lagunduko dugu esku-zartekin.
2017ko martxoaren 5ean
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Nahiz aretoa den ahaltsuentzat
kontzertuak laket zait ikustea,
horregatik diot “gora orkestra!”
“Pikutara klase diferentziak!”
maiteak gogoan urteberrian
presoen taupadak bizitzen dira,
musika delako sentimendua
balio dezala bortxa lurtzeko.
Biolak lez notak hedatzen ditut
desio behinenak jaioterrira,
ikusi nahi nuke herria libre
munduan agintzen elkartasuna,
barrutik irtengo garen urtean
aterpe gaitzala samurtasunak,
zurekin nahi ditut oro sentitu
gaurko xarma eta kili-kiliak.
Metalak onerako izan daitezela
Oletan eraldatzen dituzte metalak
milaka onerako eta txarrerako,
armadarentzat dira izaten gaitzenak
jendea traba dadin bortxaren zingiran.
Botereak dagitza zurrun agintzeko
estatu handinahiak tinko iraun dezan,
jendartea ontzeko egingo balitu
ez zatekeen inoiz gangrena izango,
utopia zaleok hori maiz diogu,
ekaitza behin betiko ezereztu dadin.
2017ko martxoiaren 5ean
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Tailerretan kurrikak egin ditzatela
txantxarrak zein hesiak mugetan mozteko,
baliaraz dezagun zentzuz altzairua
ospitaletarako, eskoletarako…
Guk ez ditugu gura tankeak, granadak…
elkartasuna soilik delako urrea,
gerretarako diren balak ur ditzagun
gizatasunak dezan zer ongizatea,
samurtasunak golda ditzan lurraldeak
bakea ereiteko irria sortzeko.
( Joselu Gerestari maitez
“Ttotto” egun hartatik
zaude bihotzean,
orain presondegian
gaude leotzean,
konpartitzen ditugu
kezkak ohatzean,
ideal atseginak
murruen atzean,
libre biziko gara
geure baratzean.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Gau ilunean herra
zenuen pairatu,
nork zizun arma jarri
eta desarratu?
Gaur ez dut nahi lagun min
horretaz mintzatu,
samina lurraldean
sakon zen finkatu,
Zizurkilen izarrak
ziren amatatu.
Gogoratzen naiz gorpu
agertu zinela,
udaberri ederra
bertan zegoela,
egun hartan Baztanen
lasai nengoela
“Gara”n argazki beltza
ikusi nuela,
nire arima ziplo
ikaratu zela.Kontzientzia onbera
nahi dut laudatzea
zeure nahia zelako
drama osatzea,
erabaki zenuen
borrokan batzea,
konponketa delako
hitza obratzea,
deserriko kideen
kinka zentzatzea.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
Zeure desiretan naiz
gozo kulunkatzen,
eurekin orain legez
nintzen elikatzen,
mendian ibiltzea
zitzaizun gustatzen,
zeure herri txikia
zenuen aitatzen,
beharrez lagatako
laztana maitatzen.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
“Oker” oro zuzena
darraigu batera,
ez goaz esperantza
sutan erraustera,
arratsetan diotsut
goazen pizkundera,
goizean hasiko den
printzaren aldera,
Ernion laket egon
zaitezen ostera.
2017ko martxoaren 5ean
Igoumenitsa.
Mikel Zuluaga eta Begoña Huarteri
Asiatik ziren beharrez irten
kinka latzetik urruntzeko,
sentitzeko berriz ongizatea
izu sarkorra uxatzeko,
Europan nahi dute etxe txukun bat
bonbarik gabe bizitzeko,
eskuak eskaini lan egiteko
elkartasuna eskertzeko.
Ez zelako inor bidaian ito
Kios irlara heldu ziren,
zortzi asiarrak helmugan pozik
zoria izan zutelako,
hortik eramango zituzten gero
penintsulara, Greziara.
Orain kanpaleku batean daude
Igoumenitsa kaitik hur,
agian euskaraz entzungo dute
Ongi etorri! esaera.
2017ko martxoaren 12an
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Mikel eta Bego hausnartzen zeuden
iheslarien lazeriaz,
Europa zekenak ez duelako
konpromisoa zuzen bete,
estatuek mugak itxi dituzte
babesa eman beharrean,
“Kaixo!” esatetik igaro dira
“ez ditugu nahi” esatera.
Autokarabanan bihotzak pil-pil
Iritsi dira hitzordura,
City hotelean berba egiten
zintzotasunez gazteekin,
esango diete “Atenasetik
Euskal Herrira joango gara”.
Kaian atxilotu dituzten arren
oro gaituzte kitzikatu,
desobedientzia zinez delako
utopiaren hasiera.
Hamaika ohetan
Urtetan lotan egon naiz
makina bat ohetan,
jaiotetxe zaharra zait
agertzen ametsetan,
maizko irudikatzen dut
lurraldea loretan,
maiteñoaz nagoela
izadian jostetan.Kartzelan leotz askotan
egon naiz giltzatuta,
hainbat ohetan izan dut
bihotza pitzatuta,
esperantzak laga dizkit
taupadak eztituta,
pareta zuri margulak
kolorez beztituta.
Ohean pozarren nago
irria ezpainetan,
sartzen ari garelako
garai oparoetan,
laster elkar ikusiko
dugulako plazetan,
guda zaleen bengantza
gainduta kaleetan.
HAMAIKA DESIO UTOPIARAKO
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Aspalditik preso nago
herria desiratzen,
setimendu atseginak
gutunetan islatzen,
gatazkaren konponketaz
ohean dut pentsatzen,