Gure memoria, gure historia - 4

Gezurrekin harremanak direlako pitzatzen
auzolana ezin dugu zertu behar bezala,
hartutako bideak du garrantzia, ordea,
iristeko irauteko gura dugun gunera,
jakobino nahi genuke bat etorri zurekin,
oasia izan dadin Euskal Herri morea.
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
Orain zazpi urte esan zenuen behin betiko,
Aieteko puntuei zuk men egin zenien,
herriari jator eman zenionez baietza,
armak laga eta gero Kanbon urtu baitzinen.
lubakiak bizitzea, ez zelako helmuga,
sortu zinen lurraldeko baitan zara sustraitu,
emandako urrats duina bizigura delako,
abagune egokia kemenez lant dezagun,
sentiera ezberdinak pilpiratu daitezen,
Benitoren “Loretxoa” kantatuta plazetan.
2018ko irailaren 16an

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Hiru kulturak eskua emanda
Hiru kulturak daude
bizkarra emanda,
hegemoniak dio
erdara edanda,
beti bizi izan da
euskaratik landa,
frantsez ta gazteleraz
eroso etzanda,
garbi nahi dut aipatu
egia esanda,
zuzen osa dezagun
herriko baranda.

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Guk zinez dazagugu
sorgorren kultura,
eurek deitzen diote
gureari “hura”,
euskara ez ohi denez
euren arrangura,
hurbil gaitezen senti
dezaten azkura,
zintzo jardunda ehun
dezagun onura,
aniztasunak izan
dezan hezurdura.
Tamalez guretzat da
kinka hau kaskarra,
kultura barik dugu
galduko iparra,
zubiak jasotzeko
daukagu beharra,
zeharkatu dezaten
auzotarrek marra,
eurekin bizi dadin
sorkuntzaren garra,
berdin dotore zertu
lurralde nabarra.

2019ko irailaren 16an

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Kulturak eman dezan
bertako sagarra,
bat eginda elika
dezagun zuztarra,
denontzat izan dadin
gero deiadarra,
gozoro dastatzeko
sorkuntzen aparra,
dir-dir nahi dugulako
ikusi izarra,
osasuntsu aditu
euskara zaharra.
Gure desio ederrak
Zein den zure desira esan iezadazu,
zergatik mortuan ezkutatzen zaren,
arratsak nahi nituzke zurekin ikusi
txantxangorriekin esnatu gaitezen,
emaidazu eskua fereka dezadan,
begi ezti hitsak distira daitezen,
nirekin joan zaitezen motxila hartuta,
miresten genuen geure naturara.
Esperantza xumeak gauzatu daitezen
askatasunaren une magikoan,
bizigura zentzuz has gaitezen dastatzen,
gereziondoen zelai oparoan,
izartxoak ñirñirka noiz hasiko diren,
iretargiari galde diezaiogun,
guk hemendik aurrera bizitza dezagun
paleta moreaz dotore margotu.

2018ko irailaren 23an

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Eguna da barruan oskarbi argitu,
zure presentzia mina sumatzen dut,
astero lez deitzera joateko zain nago,
boz zoragarriak pil-pil susper nazan.,
penak eta ajeak senda zakizkigun
herraren erpeak saihestu ditzagun,
iragana oroituz ta oraina landuz
biharko zoria prestatu dezagun.
Espetxeak agiri motzetan diosku,
beregaz dugula luze jarraituko,
lehenengo graduan sailkatuta gauzka
gu arriskutsuak omen garelako,
gure urrats zintzoak zuk dazaguzkizu,
ebatzi zuzenak bortxak gain ditzagun,
horregatik ziegatik zirraraz diotsut,
“herriak Eibarren elkartuko gaitu!”
Iraia, Ugaitz, Nora eta Joni
Gure ilobak aspaldi
izan ziren umeak,
ondo koskortu zirenez
orain dira gazteak,
eurak ikasleak beste
direnez langileak,
eraikitzen dizkidate
pozaren zutabeak.Iloba minei zinez
zor diet maitasuna,
osaba baino gehiago
naizelako laguna,
gutxienez eurentzat naiz
batez ere kutuna,
noiztenka idazten dien
urrungo oihartzuna.
Zirraraz hazten ikusi
zaituztet fotoetan,
sarri sorgintzen nauzue
barrezka ametsetan,
hauxe pentsatzen ari naiz
udako egunetan,
Ekiren printzek laztantzen
nautenean goizetan.

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Urte asko egon barik
kalean elkarrekin,
hori gertatzen zait ere
maiteaz, Eibarrekin...,
borrokan aldiro nabil
gaizkiaren harrekin,
Arraten kantari jolas
gaitezen izarrekin.
Tamalez, bizipen gutxi
ditugu konpartitu,
gaur, goiztiri oskarbian,
zuekin naiz oroitu,
arrats oskorriak zuen
xarma dit oparitu,
iretargiak ñirñirka
sentiera bizitu.
Zuen urrats dotoreak
grinaz ditut jarraitu,
espetxealdi garratza
didazue eztitu,
zuekin diot, dudala
mendekua gainditu,
berdin, ez zaidala inoiz
atsegina urritu.

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
Hemen egunak tantaka
joaten dira pasatzen,
zuekin nagoenean
zoria da mintzatzen,
askatasuna hasi naiz
desiraz blai prestatzen,
zuen pilpirak dastatuz
has nadin oneratzen.Bizitza hitsa kolorez
didazue beztitzen,
zuei esker nik ez dut
etsipenik sufritzen,
euskara delako batzen
garenean arraitzen,
momentu eder horretan
bihotza zait guritzen.

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA

2018ko irailaren 23an
Euskal Herriak iraun dezan
Paris eta Madrili irrikaz begira
herriño bat garela ezin dugu esan,
aukeratzen ditugun hedabideekin
utopia geurean ez da pausatuko,
esperantzak batera elika ditzagun,
gereziak mardulik lilitu daitezen.
Solidaritatea ez badugu lantzen,
ongiak ez du inoiz gerorik izango,
esan barik zintzoki, “baietz”, euskarari,
erdararen mendean txirotuko zaigu,
hobetzat har dezagun jendarte anitza
jasotzeko gizaki libreen etxea.

2018ko irailaren 30ean

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Ikusita emaitzak hauteskundeetan
pentsatzen dut gaudela kolonizatuta,
arrazoia ez dela gurea dirudi
bozkak zehatz zenbatzen hasten garenean,
lurraldea bihotzez konpartitu barik
nekez bizi gaitezke herrikide gisa.
Kontsumismo eskasa lurpetu dezagun,
auzolanak krakarik gabe iraun dezan,
gure esku nahi dugu ebazteko giltza,
muga barik zertzeko gure desioak,
txepetxak du orduan txioka esango,
“azal denok izara ehundu duzue”.
( -
Mikel Laboari
Zeure kantatzeko era maite nuen,
doinu sarkorrekin sorgintzen ninduzun,
Mikel, joan zinela jakin nuenean,
aitxa ikusteko aiduru nengoen,
Langraitzetik biok abiatu ginen
bazter miresgarri naturaletara.
Nahiz “Izarren hautsa”, Leteren (*) obra den,
doinu kuttunaz zuk hobetu zenuen,
aitxa hil zenean gogoratu nuen,
“Info7”n ziegan malkoz entzun gero,
gurasoei nik maiz kantatzen diet,
iluntzetan alai batzen garenean.

(*)

Xabier Lete.

2018ko irailaren 30ean

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Ni gurasoekin urruti bizi naiz,
Kordoban hain zuzen azken urteetan,
ez dut entzun zure ahotsa urtetan
deserrian zaila izaten delako,
baina bart “Lili bat” kantak suspertu nau,
gogoa erabat libre sentitu dut.
Sentierarekin jantzi zenituen
poeten eleak kantatu genitzan,
oi, “Txoria txori”z horixe dagigu
heltzeko zurekin askatasunera,
Mikel, bihotzetan bizi zarelako,
joan ziren minei kantatzen diezu.
Denon Euskal Herria izan nahi dut
Izan nintzenez, nahi dut
izan aberria,
baina botereak dit
estutzen gerria,
nahitaez jasan baitut
sarri deserria,
berdin behin eta berriz
kartzela zerria,
arren, etor dadila,
bedatse berria.

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Ekia zidatenez
laga tapatuta,
zeruari begira
nago penatuta,
printza barik ametsak
dauzkat higatuta,
desioak geratu
zaizkit xehatuta,
muzin diot, “zergatik
darrait zanpatuta?”
Zorigaiztoa izan
delako sarria,
neure egoera da
erabat larria,
gorputza zatituta
dirudi mirria,
kateekin ahaztu
dut zer den irria
noiz ote nuen jaso
aurreko zirria.Estatu zekenekin
nago mugatuta,
geroaren bidea
daukat jelatuta,
hurko minak etxean
sorgor sumatuta,
“amil ninteke”, diot
maiz ikaratuta
ez naiz biziko eta,
hola askatuta.
Bertan eta kanpoan
zaretenak sortu,
gaizkiari uztera
bortxa derrigortu,
ez diezadan bilaka
oasia mortu,
indartu auzolana
dadin orokortu,
ongian diezazkidan
sustraiak bizkortu.
2018ko irailaren 30ean

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Galdu nuen oreka
nahi dut eskuratu,
zazpiak bat xedea
zuzen ainguratu,
eremua mugarik
gabe inguratu,
nortasun guztiekin
herria eratu,
euskara behin betiko
dadin aurreratu.
Espainiaren bonbek Yemen birrindu dute
Bonbak edo botoak tink esan zigunak,
bonba gaitzen salmenta ontzat ematen du,
PSOEri zimeldu zaio berriz hitza
etika sakonki lurperatu baitu,
eroslea ohi lez, da Saudi Arabia,
Yemen behartsuan sarri darabiltza,
hamaikatxo ume da leherketekin hil,
Espainia lez, baita mundua isildu,
xiiten ta suniten arteko liskarrak
gupidagabeak aberasten ditu.
Estatuek ekoizten dituztenez armak
miseria dute ankerki hedatzen,
nahiz horixe dagiten, ez dira lotsatzen,
eurentzat zilegi ei dela dirudi,
gaur ez datoz bat giza eskubideekin
negozio beltzak galtzeko beldurrez,
terrorea diote, “deitoratzen dugu”,
Yemenek hori du sentitzen, ordea,
Europatik bidali ordez bizigura,
eskaintzen diegu zeken heriotza.

2018ko urriaren 7an

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Yemen goibel zaharra defenda dezagun
handikien bortxa geldiarazteko,
nahiz bere lur gehiena are nabarra den,
oraina bortizki idortu diote,
herrialde bitxia gaixotzen ari da,
izurriak bertan lauhazka dabiltza,
noizbait oro izan zen konkisten xedea
geografikoki urrea delako,
inperio guztien itua zelako
herritarrek dute larrutik ordaindu.
Gora bonbak, korbetak... lana direlako!
Langile gorriak ez dezala esan,
bakezale faltsuek ergelki diote,
presidenteak ta gobernuak beste,
psikopatak ohi dira bezero bakarrak,
krimenak munduan nonahi dagitzate,
utopiak gogoan ozenki diosku,
“kapitalismoak ez dauka bihotzik”,
“oasia lehen lez Yemen izan dadin
giza-izaera susper ezazue”.
“EPA”, “HH” izan dadila
“EPA” izan dadila
“Helduen Hezkuntza”,
eta ez euskararik
bako eraikuntza,
migratzaileak uler
dezan gure funtsa,
dastatuta gustura
erronkaren zuntza,
euskal etxean gu lez
izan dadin huntza.

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Zergatik soilik dute
Ikasten erdara?
Nork galarazten die
bertako algara?
Irakas dezatela
“EPA”n ja euskara,
edozein helduk senti
dezala zirrara,
esan diezaion senak
euskalduna zara.
“EPA” bihur dezagun
Eibarren anitza,
euskarak bermatuta
izan dezan hitza,
migratzaileek hobe
dezaten bizitza,
udaletxeak eskain
diezaiela ditxa,
izan daitezen euren
haurren gidaritza.“EPA”k zergatik dio
sarrera zarratu?
Euskara ezin zaio
inori ukatu,
diglosiak ez gaitzan
gehiago zartatu,
ikasleak dezala
libre aukeratu,
Marik gozo diezaion
arima xarmatu.

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
Zuzen eska dezagun
“EPA” euskalduna,
ez dadin izan gaur lez,
guretzat iluna,
irakasle duinak
ken dezala lurruna,
irakats dezan denon
herriko tasuna,
ikasle finek jaso
dezaten fortuna.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
“EPA”rekin euskara
dugu sendotuko,
oraingo muga barik
mardul umotuko,
migratzaileak dira
jatorki lotuko,
ikasita helduak
beste harrotuko,
gurekin mintzatuta
erraz girotuko.
2018ko urriaren 7an
( Gora Jaizkibel konpainia!!!
Plastiko beltzari heldu diote
hesia zertzeko, jaia belzteko,
nabarmendu dira neska gazteak,
ustez ez dute nahi berdintasunik,
itua Jaizkibel konpainia da
zuzenki delako parekidea,
“gu gara betiko alardekoak”,
ozen diotsete, matxistak legez.
Zatituta dago Hondarribia,
hogeita bi urte gertatu zela,
Jaizkibel natural irten zelako
parte har zezaten emakumeek,
aspaldi hola da danborradetan
joaredunetan, maskaradetan....
“betiko”en muga ez da zilegi,
festak direlako askatasuna.

2018ko urriaren 14an

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Irunen bezala, Hondarribian,
balore bat ei da tradizioa,
baina gal daiteke ezinbestean,
ez badute jator eguneratzen,
patriarkatuak nahi duelako
zartagina ohi lez euki helduta,
ezin du onartu, emakumeek
ken diezaiotela tronu zaharra.
Nahiz feminismoa plazaratu den,
matxismoak nonahi agintzen darrai,
tamalez, neskatxak nahastu dira
mugimendu oro atzerakoian,
xextra konpon dadin Hondarribian,
zentzua sakonki sustrai dadila,
herrian batera esan dezaten,
“ze ondo gaur baita irailak zortzi”.
Orain presoak diozuelako
Kartzela da gure nahiak
izorratzeko biltzen,
subjektiboki dizkigu
eskaerak amiltzen,
arrazoi zuzenak ditu
gezurrekin zirtziltzen,
zaintzako epaileari
ohi dizkio isiltzen.Ia denok gaude lehen
graduan sailkatuta,
horregatik ei daukagu
Zaballa ukatuta,
bestalde eskubideak
dauzkagu urrituta,
komunikazio denak
net interbenituta.
Nahiz iaz euren arauak
genituen onartu,
zuzendaritzan dirudi
ez direla ohartu,
gure bihotzak pilpiraz
zirelako elkartu,
esperantzaren ortzia
dakigula izartu.

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Lehen gradua omen da
espea gogaitzeko,
bere nortasuna eta
arima suntsitzeko,
oinez darraigu, ordea,
xedeak lilitzeko,
sentimenduak gerora
plazetan goritzeko.
Barruan zintzo gabiltza
bolaluma hartuta,
abokatuekin gogoz
maratoian sartuta,
nahiz ataka latzak gauzkan
aldiro hertsatuta,
herrian biziko gara
egia sustatuta.Mendekua eta herra
tinko ditzagun estu,
irainak, zitalkeriak...
atseginaz deuseztu,
dispertsioa betiko
nahi dugu ezereztu,
bidaia txarrak ditzaten
hurko minek saihestu.

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
Aktiboak izateko
ari gara prestatzen,
zigortzaileen segadak
adorez ezeztatzen,
elkartasuna dugunez
egunero dastatzen,
laster hasiko baikara
lurraldea haztatzen.

2018ko urriaren 14an
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
“Orain Presoak” esanez,
lehen lez ari gara,
iheslarien baitetan
leher dadin zirrara,
goazen ametsak zertzeko
ongiaren olara,
hel gaitezen kartzelarik
gabe amnistiara.
Ez dadila gal urriaren 20a
Ia trostan igaro dira zazpi urte,
ebatzia pozarren txalotu zenuen,
Erakunde sendunak garbi behin betiko
urriaren hogeian esan zuenean,
gaurko kinka txepela kitzika ezazu,
falta diren kuttunak bueltatu daitezen.
Gatazkaren sugarra ez denez itzali,
aitzakiak diotsut merkeak direla,
diostazu espeak lehen lez daudela,
baina hurbil ditzaten zuk zer egin duzu?
Izarrei begira egon beharrean
konpromiso gehiago erakuts ezazu
atseginez eskaini zure emaria,
Esperantza erreka ez dadin agortu,
une oro gurekin gogora dezazun,
ez garela biziko libre haiek gabe,
euren alde hamaika herritan batuta
jar dezagun abian euskal auzolana.

2018ko urriaren 21ean

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Aizu behar zaitugu ataka gainditzeko
behingoz bizi gaitezen bake zuzenean,
militatzen hasteko ez dizut eskatzen,
baizik jator ekimen denak babesteko,
deserrian urtetan dauden erkideak,
oro senti dezaten herriko epela.
Ezin gara zain egon arranguratuta,
gatazka guk konpondu gura dugulako
jaiki zaitez hasteko adorez bidean,
elkarretaratzeak gorpuztu plazetan,
zurekin da izango zinez errazago,
gurekin ez daudenak pil-pil laztantzea.
Gure Euskal Herriak zure lakoekin
onuraren aroa ezagut dezake,
tinko sinets ezazu borroka eginez,
joan zirenen xedeak zer daitezkeela,
ospatzeko eguna helduko denean,
sentierak esna zaitzan alegera.
Erretxinaren enegarren terapia
Arrazoi barik bortitzak lez naiz,
bide onetik atera,
amorrua da zoroki heldu
burmuinaren azalera,
aizu, nik nola senda dezaket,
makurra den izaera?
Haizeak esan dit, “lasai zaitez
on dakizun biziera”,
“senti dezazun kide minekin
sentiera alegera”

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Sarri diotsut, “barka nazazu”,
gaur berriz dizut eskatu,
zinez jenio txarra dudala
ezin dut inon ukatu,
“beza ezazu”, modu onean
zuk didazu aholkatu,
hurkoak beti jator tratatuz
nortasuna orekatu,
kirioak utz itzazu lotan
gizatasunez jokatu.
Nire xedea izan dadila
izatea atsegina,
eta ez zakar barreiatzea
zuen artean samina,
susper dakidan gizabidea
elkartasuna adina,
aldiro adi egon nadila
zertzeko ahalegina,
txit dezazuen zuek usaindu
giro onaren lurrina
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Arnasa luze hartzea izan
baita lehen ebatzia,
astirik hola euki dezadan
esnatzeko enpatia,
konpreni ditzan kideak nire
hitz sendunak alegia,
esan dezagun zut dagoela
bion arteko zubia,
xaloki ehun dezakegula
behar dugun utopia.
“Ez naiz ergelak lez” esan diot,
berriro ernegatuko,
zure aurrean horren ordez dut
umorea sustatuko,
barru beltzean geure ideiak
ditugu partekatuko,
kalean gero solas bikainak
zirraraz gogoratuko,
oraingo musu muzinduan zait
zoriona hedatuko.
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
Kemenez hasi nintzenez txingar
erretxinak amatatzen,
azkenean da nire mingaina
hasi leunki dantzatzen,
ez dizkit orain senak lehen lez,
hitz zatarrak deitoratzen,
zuekin ari naiz oneratzen,
hartu-emanaz gozatzen,
zera gaiztoak lurpetuta nau
bizigurak ferekatzen.
2018ko urriaren 21ean

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
(, 22 eta 23an)
Zubietan iraultza txikiak
Lehen bizigura zen Zubietari,
AHT falta zaio gal dadin,
kartzelaz, kasernaz ta erraustegiaz
txori barik mortu hutsa bihurtzeko,
ongile xaloak bertan bildu dira,
jendartean maita dezagun Ama-Lur,
iraultza txikiak egin nahi dituzte,
orainak ez dezan geroa birrindu,
aginte zekenak sustatzen dituen
kutsadura eta porlana gaintzeko.

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Hiru eguneko kanpaldi sanoan
harremanak bikain gorpuztu dituzte,
xederik behinena herri hobea da,
zapalkuntza barik hartzeko arnasa,
ingurugiroa kaltetu duenez,
“kapitalismoa utikan!!” diote,
euren aldarria “dena denontzat” da,
ongizatearen printzak dastatzeko,
gu izan gaitezen ebazten dugunak,
Euskal Herriaren izarño gorriak.
Utopia ehun dezakegulako
abian jarrita iraultza txikiak,
esan “bai”, garapen jasangarriari,
ez gaitzan garapen jasangaitzak erail,
klaserik gabeko herria hobetsi
elkartasunean aterpe gaitezen,
Zubietan hori desiratzen dute
batu diren bihotz eredugarriek,
jator ari dira ideiak trukatzen,
auzolana grinaz praktika dezagun.
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
Zubietan zutik egon zaretenez,
ziegan bat batean izkiriatu dut:
“Su txikiak bor-bor jartzen du eltzea,
ideal zuzenak adina gogoa”.
Barrutik kideok gaur diotsuegu,
hunkitu garela mezu argiekin,
kemena eskaini diguzuelako,
zer ditzakegula ametsak diogu,
zuen lurrin ona ailegatu zaigu,
feminismoaren zapore askea.
2018ko urriaren 28an

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Euskara batuari.
Txillardegiri
Ia mende erdi oinez egin du
gure euskara batuak,
Baionan hasi ziren osatzen
euskaltzaleak kontuak,
Ermuan egin zuen bezala,
idazle talde prestuak.
“Jakin”ek noizbait hartu zituen
bide berri arautuak.
Euskaltzaindiak gero elkartu
Arantzazun adituak,
euskal kulturan hola onduko
zituzten euren ortuak.

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Garbizaleek gidatu zuten
zentzugabeki liskarra,
“H”-ak ekar ziezaiokeen
euskarari zoritxarra,
ez zegoen hor nonbait beharrik
eraldatzeko izarra,
euskalkiak ei ziren eurentzat
salbaziorako garra,
baina nazio ikuspegirik
gabe hur zeukan labarra,
batuak zuen, ordea, maitez
gaztetu ele zaharra.
On Txillardegi batuarentzat
izan zen lagun baikorra,
berak zioen, “Euskal Herria
izan dadila alorra”,
Mitxelenak lez “Jakin”ek zuen
gorpuztu xede jatorra,
eta ez zuten jasan ustezko
porrot hutsaren min sorra,
euskalkiak lez batua ez zen
geratu mutu ta gorra,
erein ditzagun alai, has dadin
kantuan urretxindorra.

2018ko urriaren 28an

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Orain, hezkuntzan, zineman, prentsan...
eroso dabil euskara,
lanean aldiz, ez da aritzen
elurra lez, mara-mara,
gaur egun gaixo batena baita
hirietan duen kara,
lege zekenek diotelako
sitsekin txartu ganbara,
Euskaraldiak plazetan zinez
nahi du eragin zirrara,
zuk Txillardegi, entzun dezazun
euskaraz haurren algara.
Organo emaileei.
Pedro Garma Quintana gogoan
Oi, organo emaile eredugarria
“altruista zarela”, miraz diotsugu,
atsegina delako zure nortasuna,
zinez bihur gaitezke zurekin gizalde,
guk izan nahi genuke zu bezain zintzoak,
behingoz irits gaitezen berdintasunera.
Eskaintzea bizitza zoragarria da
esperantza piztea zendu zarenean,
“gu hobeak izango ginateke” diot,
“lagunduko bagenu mardultzen zimela”,
Izan zaitez herkide, musu-truk emaile,
sumatzeko eria poz dezakezula.

2018ko azaroaren 4an

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Emaileen urratsa elkartasuna da,
ematea arnasa zain zegoenari,
ospitale batean galdetu ezazu,
izateko bazkide zein ei den baldintza,
beharbada istripuz hil gaitezkeenez,
organoak gaixoak balia ditzala.
Ezagutzen zenuen joan zen emailea,
hitz dagizu goizero hartzaile batekin,
zuk dagoen premia txit dazaguzunez,
organoak eskaini bizitzaren alde,
herritarrak sendatuz gizatasun osoz
utopia hurbildu dezakegu ere.
Ez diegu Hitler pizten lagako
Otso beltzak gorrotoz
hil zuen bildotsa,
arrazistak, gaztea
zelako arrotza,
anker horrek zeukanez
labana zorrotza,
ziplo bihurtu digu
kafea mingotsa,
lurraldea penaz da
esnatu laiotza.

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Ozen sala dezagun
faxisten jarrera,
ez daitezen harroki
irten ehizatzera,
bota ditzaten euren
mamuak labera,
lagunak direnez jin
direnak geurera,
goazen migratzaileak
zintzo babestera.
Ez dezaten erabat
jendartea sutu,
migratzaile xaloa
aldiro izutu,
ez gaitezen bortxaren
aurrean mututu,
faxista kaskamotzak
ditzagun estutu,
irmoki diezaiegun
kolera larrutu.Faxismoa ari da
nonahi emendatzen,
Europa lehengora
trostan hurreratzen,
arrotzak gezurrekin
ditu seinalatzen
karriketan beldurra
hasteko xaxatzen,
batuta has gaitezen
faxistak haizatzen.

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
Prestatzen dabiltzanez
ohi lez erasoa,
Europan eskuindarrak
dira arazoa,
etorkinekin eman
dezagun pausoa,
faxistek ez dezaten
samindu auzoa,
“ongietorri” izan
dadin hitz osoa.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Ez delako etsaia
eta aurkaria,
ez den lez, kanpotik jin
den futbolaria,
trata dezagun hurko
lez, iheslaria,
esan dezan, herri hau
da zoragarria,
gizaki guztiontzat
eredugarria.
2018ko azaroaren 4an
( Iñigo Cabacas Lizeranzuri
Iñigo ia joan dira zazpi urte
ertzain makur batek hil zintuenetik,
aitxak eta amak, Athletic-zaleek,
lagunek... zuzentza eskatzen darraite,
epaiketa hasi da auzitegian,
lurraldean Bilbon beste adi gaude.
Gau hartan gertatu zena oroituta,
bihotza berriro dardaratu zaigu,
nahiz Ugarteko zen baseko burua,
juezak soilik deitu du lekuko gisa,
Ares (1*) zu ez zinen egoki portatu,
Urkullu (2*) gezurra babesten zabiltza.
Herriak egia zehatz jakin nahi du,
ertzaintza zergatik bortizki jardun zen,
gazteek ospatzen zihardutenean,
Athletic-ek lortu zuen garaipena,
Nork agindu zien “Sartu denarekin”
“Kirruli” tabernan itua jarrita.

(1*)
(2*)

Rodolfo Ares. Orduko Jaurlaritzaren barne sailburua.
Iñigo Urkullu, gaurko Jaurlaritzaren Lehendakaria.

2018ko irailaren 11an
(3*)

Jone Goirizelaia.

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Manu eta Fina kemena zarete,
atsegina Jone (3*) abokatua lez,
Maria Diaz de Haron zintzo gaude,
karrika itsuan Iñigo gogoan.
ertzainak orduan oldartu zirenez,
maiz elkartu gara hemen zirraraz blai.
Basatiki jaurti zuenak pilota,
erantzukizuna eraman dezala,
hur dadila suma dezan sentieran,
Iñigo datzala gure pilpiretan,
gurekin atzo lez orain bizi dela,
ez delako hiltzen maitatzen duzuna.
Gaur sakonki gara zurekin hunkitu,
zuen negargura geurea delako,
zuek gaurdaino zut egon zaretenez,
gure miresmena sentitzen duzue,
nahiz herrak semea lapurtu zizuen,
Manu eta Fina gu Iñigo gara.
Espezainen greba orokorra
Espezain harroputzak
dira matxinatu,
soldata gobernuak
diezaien goratu,
irmo dute pertsonal
gehiago eskatu,
babes barik daudela
haserre salatu.Estatuak nahitaez
behar du otseina,
ongi egin diezaion
lan arras zikina,
espetxea ohi baita
biltegi samina,
espeak gordetzeko
bortxaren osina.
“Eskubideak”, garbi
dute oihukatu,
baina gureak ohi lez,
dituzte urratu,
enpatia nahi nuke
eurekin sustatu,
behingoz dezaten euren
herra menderatu.

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Espezainen kinka ei
delako gogorra,
azkar eratu dute
greba orokorra,
guk lez, senti dezaten
zer den tratu sorra,
poliziak bizkarra
diezaiela torra.
Grebarekin gaituzte
laster aztoratu,
patioan ordu bat
beluago batu,
bisitak dizkigute
gero ezeztatu,
otorduak hor nonbait
behintzat, zerbitzatu.
Barrua omen denez
errepresioa,
espezainak direnez
liskarren zioa,
gizarteratzea da
soilik desioa,
ongiaz jin dadila
absoluzioa.

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
Espezain askotxo da
nahita gizatxarra,
bengantzak uzten die
zigortzeko barra,
espeak jasaten du
zartailu lakarra,
barruaren barrua
delako laharra.Espezain latza izan
ez dadin ergela,
gizatasuna izan
dadila itzela,
horien grebari deitzen
diot nik ustela,
ez delako zilegi
espetxe krudela.

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA

2018ko azaroaren 11n
Eutanasia eskubidea izan dadin
Ohean zaudela pentsa ezazu,
ezingo zarela berriro jaiki,
arnasa hartzeko estu lotuta
gorrotatzen duzun makina bati,
zeharo galduta itxaropena,
tristuraz pairatzen egun berri bat.
Amaitu delako garai sanoa
uzkur beha zaude etxekoei,
gorputza minduta zauriz beteta,
errauts bihurtzea zure nahia da,
azken hatsa eman gura zenuke
gozatuta hurko minen ferekak.
Eurak agurtzea da zuk nahi duzuna,
laster bizinahia senti dezaten,
bisita zaitzaten Ama-Lurrean,
asteroko pozak konpartitzeko,
bizipen ederrak gogoratuta,
euren bihotzetan bizi zaitezen.

2018ko azaroaren 18an

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
“Sedazioa da eskubidea”,
gure kontzientziak ozen diosku,
gaixo terminalak hori behar du,
gugandik duintasun osoz joateko,
eliza auzian ez dadila sar,
lilia zimeltzen hasi denean.
Giza izaerak gida gaitzala,
medikuen eta gaixoen hitzak,
adieraz dezala hil behar denak,
zelan joan nahi duen hilurrenean,
legebiltzarrean biltzarkideek
aho batez onar diezaiotela.
Ondo bizitzea eta hiltzea
gura dugulako gure herrian
guk eutanasia eskatzen dugu,
ez dezagun luze iraun alferrik,
ametsetan barrez ikus gaitzaten,
gurekin pozarren esna daitezen.
Hemeretzigarrena datorrelako
Mende osoa preso
daramat barruan,
garbi ikusten zaizkit
zimurrak larruan,
Puerton egon ta gero
luze amarruan,
Kordoban herrak nahita
nauka esparruan.Hemezortzi zenbaki
zerotik aurrera,
eurekin osatu dut
nire biziera,
hamaika kiderekin
ontzen egoera,
oraina konpartitzen
zinez alegera.
Hemezortzi urtetan
idazten gutunak,
jasotzeko zirraraz
zuen erantzunak,
hola dastatzen ditut
gustura egunak,
bizigura eskaintzen
dit elkartasunak.

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
“Hemeretzigarrena
ez da izarrena”
hori pentsatuta zait
ilundu barrena,
zorionez dakusat
hur hogeigarrena,
aspaldi laga nuen
maldarik txarrena.
Itxaropena ez zait
inoiz beheititu,
ez naizenez ibili
solik, da goititu,
bisitetan ederki
nauzue beztitu,
zigorra didazue
maiteki eztitu.
Iraganetik noa
etorkizunera,