🕙 26-minute read

Gure memoria, gure historia - 3

Total number of words is 3382
Total number of unique words is 1932
24.2 of words are in the 2000 most common words
37.6 of words are in the 5000 most common words
45.5 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  jendartea nekez hobetuko dugu,
  ia korde barik oheratzen dena
  ez da esnatuko libre bedatsean,
  Janes Joplin, Jimi Hendrix, Jin Morrison...
  gaztaroan hemen asko lez hil ziren,
  Woodstoock-en ez zuten gerra gerarazi
  vietnamdarrei esker gertatu zen,
  hippyen iraultza sustatzeko asmoz
  guk elkartasuna irentsiko dugu,
  maitasuna izan dadin feminista,
  bakeak mundua lorez jantz diezagun.
  Herriok gura dugun Europa
  Estatu bako mundua
  irten zaitez argira
  herriak mugi gaitezen
  urdinetik gorrira,
  utopia iezaguzu
  opa zure pilpira,
  zuzentzak ekar diezagun
  ostadarra ortzira.Estatuek lurra laga
  dutelako gazia,
  herriok zutik eskatzen
  dugu demokrazia,
  Europan naro ereinda
  ongiaren hazia,
  bihur genezake pinu
  iharra akazia.
  Europak ez dezan jasan
  faxismoaren mina,
  bakea ez dadin izan
  lehen legez ezina,
  guk diogu, “gerrarik ez!!”,
  zuzentzeko oraina,
  ondasunak konpartituz
  ontzeko atsegina.
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  Faxistak aniztasuna
  dauka mehatxatuta,
  estatu-arrazoi gaitzaz
  bizitza kutsatuta,
  herriok, aldiz, diogu
  eskutik oratuta,
  “Hizkuntzak eta kulturak
  Europan ondratuta”.
  Estatu bortitzen ordez
  herrien auzolana,
  gure xedea delako
  indartu harremana,
  botereari daukagu
  karriketan esana,
  egoisten aldekoa
  dela bere afana.
  Herrien nahia da mezu
  moreak landatzea,
  nornahik senti dezan dela
  denona baratzea,
  mundua nahi dute ere
  maitez elikatzea,
  eta ez ankerki osten
  jardunda xurgatzea.
  
  2018ko uztailaren 15ean
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  Gu gara zure izarrak
  zarelako zerua,
  halaber guk iruteko
  behar dugun gorua,
  Europa jatorki izan
  zaitez iturburua,
  elkartasunaz dezagun
  berda mundu larua.
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  Europatik at uzteko
  estatuen lobbya,
  hets dezagun herrientzat
  egin zuten hobia,
  euren arau ilegalak
  ditzagun irabia,
  nork denon basoan txukun
  dezan bere habia.
  ( Altsasuko guraso duinei
  Erasoa gordinki ailegatu zenean
  etxekoek izua sakon zuten sentitu,
  zoritxarrez, Altsasun herritarrek dakite
  justizia ez dela denontzako zuzena,
  gu guardia zibilen mende bizi garenez
  gaztediak larrutik pagatzen du ardura.
  Euskaldunok oro har aspalditik dakigu
  etsai-lege ankerra digutela ezartzen,
  konpromiso mardulak zimeltzeko asmotan
  botereak bortxa du faxistaki astintzen,
  tabernako ustezko gertaera eskasak
  baliatu zituzten zigortzeko gazteak.
  Gurasoek arima opa dute ordutik
  preso dauden bihotzak libre laga ditzaten,
  adoretsu dituzte kontzientziak goldatu
  lurraldean egiak garai dezan gezurra,
  mendekuaz ez dadin leher euren bizitza
  elkartasun samurra emendatzen dabiltza.
  
  2018ko uztailaren 22an
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  “Ia une berean epaileak gaiztoki”,
  guk garbiro diogu adituta epaiak,
  nahiz neskatxa harroki Iruñean bortxatu
  “manada” den samalda trostan dabil Sevillan,
  Altsasuko gazteak, aldiz, daude barruan
  ametsetan dirdaitsu dakusate etxea.
  Gatazkaren basatza hobesten ohi duenez
  estatuak lehen lez ez du gura bakerik,
  zorionez ez daude soilik gazte maiteak
  oro dute arnasten herritarren epela,
  etxartean dituzte esperantzak aletzen
  irudituz kartzela barik Euskal Herria.
  Iruñea gainezka, karriketan desira,
  “Sakanako haizeak laztanduko zaituzte”,
  zentzudunek diote, “gazteak gaur gu gara
  zeru beltza geurean egingo da oskorri”,
  Altsasuko sendiak duintasuna zarete,
  ederkiro duzue abaroa ehundu.
  Kordobako ortu ñimiñoa
  Murrua eta zolaren
  artean zirrikitua,
  bitarte ñimiñoa da
  liluraren itua,
  nork bertan hobetzat dauka
  beraren aburua,
  bihiek dute, ordea,
  edertzen ingurua.Ortuan darabilzkigu
  maitasuna ta ura,
  landareak mardul hazten
  eskertzen du ardura,
  kideak aisian gaude
  oasian gustura
  ziegetatik ateratzen
  gara paradisura.
  Espezain motzak duenez
  ortua gorrotatzen,
  behin batean landareak
  hasi zen izorratzen,
  kemenak dituelako
  gizatxarrak bezatzen,
  aurten fruitu bereziak
  ari gara dastatzen.
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  Landareak ikusita
  bertsotan hasten gara,
  mukuru betetzen dugu
  desioen otzara,
  nahiz ortua estua den
  guretzat da zirrara,
  zu izaten zaren beste
  bedatsean enara.
  Aldiro diogu dela
  Ama-Lur oparoa,
  ortuan egin duena
  delako magikoa
  eguzkiak burutu du
  betebehar sanoa,
  kerizpeak oparitu
  giro gozo freskoa.
  Landareak naro ditu
  loratu piperminak,
  oso biziak direla
  dio nire mingainak,
  ortugintzan direlako
  gaituak ortuzainak,
  etxartean dizkigute
  ekoizten atseginak.
  
  2018ko uztailaren 22an
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  Ortu xumea, kideok
  zaitugu ondratuko,
  askamena dugunean
  bazkaltzen ospatuko,
  baba gorriak jateko
  garenean batuko,
  zure piperminak dira
  gogoan islatuko.
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  Ortua txikia denez
  ez da hazi meloia,
  erromeroak, aldiz, du
  erdietsi sasoia,
  hau hobetsiz gaitzesten dut
  isolamendu lohia,
  piperminarekin dugu
  gaindituko maratoia.
  Lokabe hegatuko naiz
  Ekaineko gaurik laburrenean
  ilargi betea poza denean,
  musua erabat ilundu baitzait
  herra agintean dagoelako,
  luze gauzkalako lurraldetik at
  hurkoek sufritzen jarrai dezaten.
  Ziegan irentsita azken berriak
  bizitza garratza dela uste dut,
  ametsetan, aldiz, ez naiz hondatzen
  atsekabeari aurre degiot,
  goiztirian gogoz altxatuko naiz
  esperantza gozo elikatuta.
  Gogoak, ez zaude bakarrik diost,
  maite zaituenak zure zain dago,
  beregaz lorian egongo zara,
  Ama-Lurrekin lez paradisuan,
  hori etxekoek maiz diotsute
  halaber kideek eta lagunek.
  
  2018ko uztailaren 29an
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  Kideak bi gutun igorri dizkit
  bere bizinahia oparitzeko,
  txit polita dago herria diost,
  ikusiko duzu zatozenean,
  urratsak ematen ari bakara
  kateak batera moztu ditzagun.
  Pentsamendu zinez egingarriz
  kemena errazki oneratzen zait,
  indar metaketa sendotu denez
  elkarbizitza da loreztatuko,
  barrutik lokabe hegatuko naiz
  eskatzeko giza eskubideak.
  Gaur kide, idazten ari natzaizu
  bihotza suspertu didazulako,
  gure balioak plazaratzeko
  aktibo izan nahi dut zurekin,
  irudi dezaket askatasuna:
  Feminista eta euskaltzalea.
  Naizenaz akordatu naiz
  Aizu, ze azkar doan
  denbora barruan,
  zurekin hitz dagidan
  une zoritsuan,
  hori diotsut lehen
  niotsun moduan,
  etzanda geundenean
  fereken zoruan.Horma grisek dioste
  preso nagoela,
  bizitza bilakatu
  zaidala ustela,
  baina nik ondo dakit
  adituko dela,
  libre itzul gaitezen
  zuen xaramela.
  Nahiz kartzelan nagoen
  arras mugatuta,
  burua beti hegan
  dago askatuta
  bihotza lurraldean
  grinaz pausatuta,
  mahaian egoten naiz
  luze xarmatuta.
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  Soilik dakusadanez
  ziegatik zerua,
  maiz akordura dakart
  geure sorlekua,
  nahiz kinkak dirudien
  gaur egun antzua,
  zuen irrintziak dit
  alaitzen musua.
  Kideon desioak
  antzekoak dira,
  Euskal Herrira gaude
  aldiro begira,
  gogoz abiatzen naiz
  ideien tokira,
  esperantzaz blaituta
  dagoen zelaira.
  Naizen gizakiaz dut
  sakonki pentsatzen,
  zigorrak hausnartzera
  erraz nau bultzatzen,
  iragana dudanez
  zehatz gogoratzen
  gogoa sarritan zait
  gogor aztoratzen.
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  Zentzuak diost, “izan
  zaitez bihozbera”,
  “horixe da zintzoa
  Izateko era”,
  aholku onarekin
  nago alegera,
  maitasuna delako
  horren hurrenkera.Ekiaren dirdirak
  bikain lagunduta,
  zeure ahotsak uzten
  nau atseginduta,
  oroit naiz geundenean
  maitez ostenduta,
  gizaki lez irteten
  nintzela onduta.
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  2018ko uztailaren 29an
  Uztailean tiroka hil duten jirafari
  Alkandoran koipe orbanari lez,
  begiratu diot argazkiari,
  Yanki-a jirafa hil eta gero
  barrez agertzen da hilotzarekin,
  irudi zikinak erakusten du
  ustezko gizaki horren etika,
  egoa puzteko zauritu zuen
  jakinarazteko ausarta dela,
  bisarekin egin dezakeela
  Afrikan edonoiz gura duena.
  Eliteak eta ezkutukoek
  kalitzen dituzte basapiztiak,
  monarkak bortitzak ohi direlako,
  aberats berriak aldiz harroak,
  famak debekua gaintzen duenez
  edonon aukera omen daukate,
  tamalez galtzeko zorian daude
  jirafak, gorilak, elefanteak...
  nahiz guk hauxe dena ondo dakigun
  hipokritak legez isil darraigu.
  
  2018ko abuztuaren 5ean
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  Okela noiztenka jaten dudanez
  ezin dut begano naizela esan,
  industria denez elikadura
  euren borrokaz bat dagit ordea,
  kaiolan hil arte dauzkatelako
  oilo haztegiak krudelak dira,
  natura direnez animaliak
  erabil ditzagun modu onean,
  izakiak eurak legez garenez
  ez dezagun ito gizatasuna.
  Espezie denek geureak legez
  saihets dezatela desagerpena,
  fauna adoretsu babes dezagun
  Ama-Lur ez dadin atsekabetu,
  andrazko dirudun bihozgabea
  Afrikan bizitza maita ezazu,
  zure garaikurra izan dadila
  sabanan jirafak hur ikustea,
  haurren garaikide izan daitezen,
  munduan guk beste iraun dezaten.
  Txoritxoak lez nahi duenak etor dadila
  Txoria onik heldu
  baita habiara,
  aspaldi laga egin
  zuen arbolara,
  itzuli baino lehen
  bere naturara,
  bidaian sentitu du
  hamaika zirrara.Nahita joan ei dena
  bizi da gustura,
  jin daitekeelako
  noiznahi sorlekura,
  senti dezakeenez
  noizbait nekadura,
  ebatzi beharko du
  non hil duen gura.
  Maiz datozenak ezin
  ei dira bueltatu,
  herrak dizkielako
  ateak zarratu,
  samina behar dute
  nahitaez pairatu,
  gogoan galdutako
  lurra ferekatu.
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  Itzultzea da joan
  denaren desira,
  lurralde minari zor
  diolako mira,
  udazkenean dago
  zerura begira,
  hegan doazelako
  enarak herrira.
  Penaz dago herritik
  urrun dagoena,
  indarrez kartzelara
  eraman dutena,
  “itzuliko naiz”, ohi da
  pentsatzen duena,
  han esnatzea dela
  ametsik onena.
  Iheslariak dagi
  ariman negarra,
  herrimina bihurtzen
  zaio baitan harra,
  berea oso izan
  denez zoritxarra,
  “itzal dadila” dio
  “gatazkaren garra”.
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  Egoismoaz txartzen
  denez biziera,
  txirotasunak dakar
  jendea geurera,
  auzolanaz eukiko
  balute aukera,
  pozarren lihoazke
  berriro etxera.Txoriak libre diren
  hegatzen moduan,
  mugarik gabe ibil
  gaitezen munduan,
  ez delako zilegi
  uztea mortuan,
  lan egin nahi duena
  gurekin ortuan.
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  2018ko abuztuaren 5ean
  Giza-dorren unea dator
  Giza-gazteluak plazetan gertu
  zaintzeko herriak eta jendeak,
  artea, kultura eta ohitura
  gure ele minak biziraun dezan,
  Ezpalak jatorki ekarri ditu
  Iruñera legez Eibar aldera,
  aniztasunaren printzak sustatuz
  kontzientziak dir-dir erna daitezen,
  bedatsea mardul lilitu dadin,
  Euskal Herriaren amets ederra.
  Giza-gazteluak hormak hausteko
  pilpirak hedatuz mugak kentzeko,
  eskutik helduta sendo daitezen
  herrien arteko hartu-emanak,
  estatu sorgorrek jakin dezaten
  iraultza garela auzolanean,
  demokraziaren alde gaudela
  guk noizbait geroa ebatz dezagun,
  armada faxistak deuseztatuta
  munduan bakean bizi gaitezen.
  
  2018ko abuztuaren 12an
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  Giza-gazteluen unean gaude
  jasoko dituzte bost mailakoak,
  katalanak zinez trebeak dira
  dorreak zertzeko kantuz ta doinuz,
  borrokan eurekin elkartzen gara
  altxatzeko giza eskubideak,
  Irlanda, Korsika, Eskozia... lez,
  independentzia erdiesteko,
  elkartasunaren lorategian
  lurrinak musu-truk konpartitzeko.
  Haur bana igo da tontorretara
  “Els Segadors” grinaz abestu dugu,
  bihotza erabat hunkitu zaigu,
  kulturak uztartuz indartu gara,
  giza-dorre biak desegin dira,
  geure gogoetan betiko urtu,
  desirak airean dasta daitezke,
  pizkundea eta libertateak,
  krabelinen mezu askatzaileak
  gereziak beste mami daitezen.
  German (1955-1978) eta
  Josebari (1959-1978)
  Arraten bare geunden
  gertatu zenean,
  antolatu genuen
  gazte egunean
  poliziak tiroka
  geure Iruñean,
  sanferminak hausteko
  hasi zirenean,
  zezen-plazan presoen
  aldeko unean.
  
  - German Rodriguez uztailaren 8an hil zuten.
  - Joseba Barandiaran uztailaren 11an.
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  Gero jakin genuen
  German zendu zela,
  bala burura nahita
  jaurti ziotela,
  amnistia zelako
  xedeen label-a,
  polizien oldarra
  izan zen krudela,
  eritu zuten jende
  kopuru itzela.
  Euskal Herrian ginen
  haserre zutitu,
  grebak oro zituen
  kaleak goritu,
  jazarraldia sakon
  genuen sufritu,
  Donostian Joseba
  ziguten kalitu,
  Astigarragan ziren
  bihotzak hertsitu.
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  Berrogei urte joan
  Baitira metatzen,
  Ferminek (*) kantuz digu
  drama gogoratzen.
  Bi krimenak ditugu
  aldiro salatzen,
  Martin Villa has dadin
  zigorra pagatzen,
  egiaz direlako
  zauriak osatzen.
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  (*)
  
  Fermin Valencia
  Bien arimak dira
  plazetan pausatu,
  Astigarragan eta
  Iruñean batu,
  gazteak aurreskua
  bikain du dantzatu,
  hurkoek garbi dute
  zuzentza eskatu,
  ukabilak dituzte
  zirraraz goratu.German eta Joseba
  zarete oraina,
  beste krabelinak lez
  denon atsegina,
  sentimenduan zaigu
  arindu samina,
  blaitzen duzuelako
  xedeen erpina,
  zuekin goaz aska
  gaitezen aitzina.
  2018ko uztailaren 12an
  
  - Aritz Portu Iraizoz.
  2018ko uztailaren 20an
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  Aritz jator diotsugu
  “mardul hazten ari zara”,
  Ama Lurrarena dela
  ederra den zure kara,
  aitxa eta amarentzat
  zara jaiaren algara,
  jaio zinenetik oro
  biziguraren galdara,
  zure barretsuak dira
  hegan heldu ziegetara,
  halaber sentimenduak
  bihotzaren egoitzara,
  nahiz zu hilero zatozen
  Kordobako kartzelara,
  libre ikusiko duzu
  laster hamaika enara.
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  Aritz mardula maite zaitugu
  Habanera
  Auzolanak askatasuna dakar
  Arbasoek luzaro pairatu zituzten
  ekaitzaren trumoiak eta oinaztuak,
  iluntasun ustela hedatu zenean
  zirudien behera zetorrela goia,
  zarata ta txinparta haiekin zurtuta
  han bakoitza beraren erara hasi zen.
  Idealak beldurrez lurpetu zituzten
  jendartea oinarri barik geratu zen,
  ez zeukaten modurik baliorik gabe
  partitzeko kemenez askatasunerantz.
  
  2018ko abuztuaren 19an
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  “Nahaspila honekin bortitzak garaile,
  bananduta gu gara izango galtzaile”,
  batasuna hobesten zutenek zioten
  batzarrak bil zitezen herrien plazetan,
  “auzolana” izan zen haien hitz bakarra
  ortzadarra ortzian dir-dir ager zedin.
  Ostarteak gerora ikusi zituzten,
  goiztirian ekia oro suspertu zen,
  helburuak etikaz zertzen direlako,
  elkartasun zintzoa urrea delako.
  ( Armagabetzea oroituz
  Kolonbian zertu zen armagabetzea,
  aspaldian Irlandak hori egin zuen,
  trintxeratik plazara abia gaitezen,
  elkarbizitzarekin ataka on dadin,
  bakea hel dakigun xedeak ehunduz.
  Ahalegin zail horrek zinez merezi du
  zabaltzeko herrian gure balioak,
  esateko gaudela ongiaren alde,
  egiaz bat daitezen jendeak gurekin,
  behin edo behin min barik erdiets ditzagun
  krabelinen nahi onak oro mardotzea.
  
  2018ko abuztuaren 19an
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  Nahiz ez zuten bat egin estatu bortitzek
  bururatu genuen armagabetzea,
  eurak bortxan eroso bizi direlako,
  trabak jarri zituzten atxiloketekin,
  ezkilak jo zituen Foro Sozialak
  Erakunde senduna ausartu zenean.
  Lurraldean berria aditu zenuten,
  Bakearen Artisau onberen proklama,
  gobernuen oldarrak amaitu zitezen,
  goiz-argiak lokabe ezagut genitzan,
  espetxean gerezi denbora hur dago
  aktiboak zuekin han izan gaitezen.
  (
  Gure lehen txangoa oroitu dut
  Urteak daramatzat
  zurekin amesten,
  maitatzen zaitudala
  goizero berresten,
  aisian izadia
  genuen goresten
  gure bihotzek zuten
  pilpiraz abesten.Zigorraldian nabil
  modu eskasean,
  preso nagoelako
  zoko narrasean,
  nahiz harremana txartu
  zaigun oinazean,
  noizbait gozo etzango
  gara belazean.
  Ja hemezortzi urte
  ginela jelatu,
  gure asmo xumeak
  zirela pelatu,
  artizarrak ongia
  diezagun markatu,
  bizigura dezagun
  estu besarkatu.
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  Gatazkak zigulako
  arima ziztatu,
  sentiera erabat
  zitzaigun tristatu,
  urruti gauden arren,
  ez gara sikatu,
  desioak naroro
  gaitu elikatu.
  Bi urte barru nahi dut
  zurekin partitu,
  barrutik at jatorki
  dena konpartitu,
  nahiz kinka latzak digun
  zoria horitu,
  esperantzak gogoak
  dizkigu goritu.
  Gaur da data txangoa
  egin genuela,
  gu gustura geundela
  sentitu nuela,
  espetxean ohi denez
  bizitza txepela,
  suspertzen naiz oroituz
  laztanen epela.
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  Zahartu naizen arren
  ez zait urtu grina,
  zu zinez zarelako
  adiskide mina,
  aurki berriz dezagun
  egindako zina,
  mardul lora dakigun
  ohiko atsegina.Nik askatasuna maiz
  dut irudikatzen,
  ibiliko garela
  alai paseatzen,
  lehen lez barra-barra
  euskaraz mintzatzen,
  txakur polit batekin
  Arrate dastatzen.
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  2018ko abuztuaren 19an
  Faxismo beltzaren kontra hamaika kolore
  Iragana Europan ahaztu dugunez
  faxismoak diosku, berriz heldu dela,
  orain bere etsaia migratzailea da,
  lehen ziren juduak eta aurkariak,
  hasieran gezurrak esanez lan dagi
  prestatzeko giroa bortxa xaxatzeko,
  estatuek gerora bat egin dezaten
  hormak eta txarrantxak mugetan ezarriz.
  Eskuindarrak zokotik atera direnez
  euren kirats sarkorra hedatzen ari da,
  politiko batzuen praktika eskasak
  beldurraren mezua erraz sustatzen du,
  gaur Le Penez, Lafagez, Casadoz, Salviniz...
  arriskua lauhazka dator Europara,
  ez garenez izua gerarazteko gai
  diktadura diogu, pitz daitekeela.
  
  2018ko abuztuaren 26an
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  Noizbait harro Afrikan sartu ginelako
  afrikarrak geurera beharturik datoz,
  hori bera diote, amerindiarrek,
  Asiatik gerratik ihes datozenek,
  solidaritatea sorgor eraitsita
  faxismoak erabat azpira gaitzake,
  ez dakigun betiko hil demokrazia
  europarrok sarrerak ez ditzagun itxi.
  Hondamena Europan maiz jasan dugunez
  guk zer egin dakigu gerrak saihesteko,
  auzolana munduan bihotzez bizkortu
  arrazisten musua ziplo zurbil dadin,
  hunkituta hamaika kolore batuta
  adorez has gaitezen bakea sustraitzen,
  hemen jaio zein urrun, bat dator desira,
  “maitasunak herrari garai diezaiola”.
  Labezomorroak eta gu
  Intsektuak kopuruz
  ohi dira handiak,
  labezomorroak lez,
  kilkerrak, euliak...
  maiz guregana datoz
  izaki bitxiak,
  ziegetan dastatzeko
  asmoz hazkurriak.Nahiz nik pentsatu dudan
  “berriro txorroa”,
  ohetik ikusi dut
  labezomorroa,
  lardaskatzen zebilen
  zakarren zorroa,
  ezlekuan aditu
  da nire orroa.
  Ditiopteroa da
  gauean higitzen,
  “blatella germanica”
  gurekin loditzen,
  denon kontura baita
  gustura bizitzen
  janarien peskizan
  ziega du lohitzen.
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  Labezomorroa dut
  beldurrez hertsatu,
  bart senak aginduta
  zakar akabatu,
  kontzientziak tinko dit
  gero gogoratu,
  “Ama Lurren fruituak
  Itzazu ondratu”.
  Intsektu honek ditu
  antena luzeak,
  gorputz obal gorrixka
  ta hanka meheak,
  oro har dira zoko
  hezeen zaleak,
  hondakin kirastuen
  irensle trebeak.
  Euren bizitza dute
  pasatzen barruan,
  ilunki ari dira
  zigor esparruan,
  nahiz labezomorroak
  lo dauden neguan,
  udan izurrite
  dira ibilguan.
  
  2018ko abuztuaren 26an
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  Labezomorroekin
  ez gara moldatzen,
  antzeman bezain azkar
  baikara zoratzen,
  eurekin baitezpada
  garenez nazkatzen
  saia gaitezen ziegak
  txukunki lagatzen.
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  Gizakiok ez dugu
  maite momorro hau,
  asaben arbuioaz
  bihurtu zen bilau,
  gu zeratu aurretik
  Lur planetan dirau,
  gu galduko bagina
  esango luke “brau”!
  Kartzelan Luis asko dago
  Antsietateak estu hartuta
  herrari oihu egin diozu,
  ziegan luzaro airerik gabe
  itolarria sentitu duzu,
  leihotik hori esan didazu
  zure boz arras lakarrarekin,
  drogek zintuzten hona ekarri
  paradisutik hormen zokora.
  Noizbait zintuen bortxak sailkatu
  lehen graduko lehen fasean,
  eskubiderik gabe kartzelan
  jipoi ugari jasan dituzu,
  nahiz zu ez zaren hasi zimeltzen
  gaztetasuna hegan joan zaizu,
  itxaropenak ia galduta
  zure so hitsak ez du dirdairik.
  
  2018ko irailaren 2an
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  Zure izena Luis omen da
  maitasun barik bizi baitzara,
  kartzelan zara zenbaki hutsa
  gobernu txarren ondorio bat,
  gaur berba lasai egin duzunez
  zurekin zinez poztu baikara,
  enpatia zer den dakizunez
  giroa ziplo hobetu duzu.
  Askatasuna opa dizugu
  etxera laster itzul zaitezen
  ea zaizkizun mamuak joaten,
  buruko izu horiek haizatzen,
  Extremadura zuk zain daukazu
  bizkitartean eutsi goiari,
  bizitza zuzen goza dezazun,
  irriak sena senda diezazun.
  (
  Santa Luzian “Lagun”-ekin egon ginen
  Artzain txakur argia burututa jarduna,
  artzainaren alboan dago goiko larrean,
  belardian ardiak murtxikatzen belarra,
  izadian dezagun ikusmira eskertu.
  Artilezko ehunak artzainentzat kuttunak,
  bordan diren adina gazta eta kaikua,
  antzinatik digunez nortasuna taxutu
  artzaintzaren kultura grinaz babes dezagun,
  ardi latxa mutur-beltz, euskal artzain txakurra,
  bizirik nahi zaituztet altxorrak lez, distiraz.
  
  2018ko irailaren 2an
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  Neolitikoaren estanpa maiz nekusan,
  euskararen mendiak lehen legez lekuko,
  ardiak ta txakurra ondareak direnez,
  ez ditzagun artzainak izorratu aisian.
  Euskal artzain txakurrak adi Santa Luzian,
  artzainei begira aginduak zertzeko,
  lehiaketa pozarren genekusan Oñatin
  sentieran zitzaigun bizigura ernatzen,
  ikuskizunarekin oro ginen hunkitzen,
  ziegan “Lagun” oroituz hola nago laztana.
  Heriotza
  Heriotza nahitaez
  azken taupada da,
  berdin ahotik dudan
  egingo ufada,
  ea egun horretan
  daukadan parada,
  sentitzeko hurkoen
  txerekin patxada.Noizbait etorriko zait
  bila heriotza,
  ez zait irudituko,
  ordea, arrotza,
  zoragarria izan
  zelako jaiotza,
  arren, izan dadila
  agonia motza.
  Hilgo naiz horrelaxe
  delako bizitza,
  zuzenki gozatu zen
  asaben aditza,
  nik lehenesten baitut
  elkartasun hitza,
  ongiak birrin dezan
  gaizkiaren haitza.
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  Gaur hemen nago, bihar
  ez dakit, auskalo,
  hil nadila xaloak
  lez, txalo-pintxalo,
  bizitza ez delako
  soilik jan eta lo,
  Basajaun izan nahi dut
  eta ez Tartalo.
  Nahiz heriotza ez den
  zure amets mina,
  kontuan har ezazu
  bizitza adina,
  beldurtuta zu zara
  izango muzina,
  lasai jardunda, berriz,
  oro atsegina.
  Ezingo zara bizi
  Balbe ukatuta,
  zu betiko zarela
  oker pentsatuta,
  baina, ez zaitez jaiki
  ilun tristatuta,
  baizik ekiren printzak
  alai prezatuta.
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  Zenduko zarelako
  zain ezazu Lurra,
  haurrak ez dezan sala
  gure iruzurra,
  naturarekin izan
  zaitez txit samurra,
  eta ez politiko
  batzuk lez makurra.Gu hunkituta gaude
  izarrei beha,
  irakiten hasi da
  desiren eltzea,
  nahiz iritsiko zaigun
  hiltzeko unea,
  ilusioz blai bizi
  gaitezen maitea.
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  2018ko irailaren 2an
  Zoriontasuna eta espetxea
  Ohetik musika dantzudanean
  zoriontasunak ferekatzen nau,
  irakurtzen hasten naizen unetik
  nire gogoa da libre hegatzen,
  sentiera bikain elikatuta
  bizigurak maiz dit arima blaitzen,
  atsekabeari garaitzen diot,
  neska lagunari pozarren deitzen,
  batera gaudela ohartu dadin
  musekin jolasten nabilenean.
  Etxarteak ozen dioskulako
  zuk adina dakit nik non nagoen,
  begiak bilduta ziegan, ordea,
  pena egiten zait irribarrea,
  horregatik orain jator diotsut,
  “zure pentsaera alda ezazu”
  erraza delako liluratzea
  hurkoak oroituz goiztirietan,
  ametsen oholtzan maitea ta zu
  bertsotan aritzen zaretenean.
  
  2018ko irailaren 9an
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  Liburuekin ta musikarekin
  zigorrari koska bat kentzen diot,
  sorkuntzen munduan aterpetzen naiz,
  herra sartu ezin den izadian,
  zoragarria da abestiekin
  irudikatzea Euskal Herria,
  sumatzea ziplo bertan zaudela
  zure akorduan dauden duinekin,
  Ama-Lur taupaka goraipatzeko
  poetek dotore dagiten legez.
  Kideko aipatzen hasiko gara
  elkarrekin bizi izandakoak,
  nik maiteaz ditut konpartituko
  mugarik gabeko paseoetan,
  nahiz oraintxe hau den gure bizitza
  egun ilunekin eta onekin,
  noizbait kate barik joango garenez
  “magia”, esanez batuko gara,
  deklamatu eta kanta ditzagun
  askatzen gintuzten obra sorginak.
  ( Jose Manuel Balentziaga,
  hamabi urte zu gabe
  Balentxi gogoan zaude
  halaber ametsetan
  zu niretzat eredua
  izan zinen gaztetan,
  genegitzan amnistia
  zertzeko bileretan,
  zuk zentzuz, “nire iritziz”,
  zenioen berbetan.Donostian jaio zinen
  zu alde zaharrean,
  diktaduran hazi gero
  giro net zakarrean,
  Franco botatzeko, jardun
  zenuen labarrean,
  argia ikus genezan
  aberriko larrean.
  Itsasoan huts eginda
  bihotzak ezustean,
  Kontxan umezurtz lagako
  gintuzun tupustean,
  tristerik geratu ginen
  zu gabe anartean,
  geroztik taupaka bizi
  zara gure artean.
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  Zu noizbait apaiztu zinen
  etikaz hornituta,
  Martutenen zeuden
  espeak alaituta,
  adinduak zenituen
  artatzen hunkituta,
  ama lez sentitzen zuten
  arima lilituta.
  Bake zuzena pitz zedin
  zu zinen borrokatu,
  langabezia gaintzeko
  langileekin batu,
  DEEn zenuen drogen
  kalte latza salatu,
  etxe gabeko jendea
  zintzoki anparatu.
  Zu maiz igo zinen Hiru
  Errege Mahaira,
  oporretan izadia
  izaten zen desira,
  ekologistek merezi
  zutenez zure mira,
  zenegien euren alde
  txirringaz mila bira.
  
  2018ko irailaren 9an
  (*)
  
  Bi Mila Herria Eliza
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  Oi, Balentxi gaur dut zure
  atsegina sumatzen,
  gure sentierak ari
  direlako mintzatzen,
  Aieten hasi ginenez
  lurraldea goldatzen,
  zure xedeak kemenez
  hasiko gara batzen.
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  Zure altxorrik behinena
  zen “Bi Mila Herria...” (*)
  eliza pobreak bertan
  egin zuen habia,
  manifetan zuk zenuen
  saltzen aldizkaria,
  irakurrita hobetu
  zekigun kontzientzia.
  Hau zen eta da xedea
  Xedea nahi zenuela inposatu zioten
  espainolak ta frantsesak nahitaez joan zitezen,
  herritarren kontra jardun zenuela armekin
  diktadura ezartzeko Kantauri partean.
  Azkenetan zegoenez arbasoen haritza,
  ihartuta hil ez zedin igo zinen mendira,
  kinka latza konpontzea zuzenki zen asmoa
  lurraldean pausa zedin egiazko bakea,
  ongarriak hitza eta boz libreak baitziren,
  denok giza eskubide denak goza genitzan.
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  Bakezale hipokritek bonbak saltzen dituzte,
  armada ta polizia ahaltsuak dauzkate,
  noizbait kendu zizkiguten askatasun zaharrak,
  jarri arau genozidak ele mina gal zedin.
  Estu lotu ohi gaituzte konstituzioekin,
  ez gaitezen inoiz aska estatuen mendetik,
  Francok gogor oratuta hola euki gintuen,
  oinordeko zinikoek horrelaxe gauzkate,
  guk zin-zinez zapalkuntza dezakegu ekidin
  herriekin ehunduta solidaritatea.
  Aurre tinko degiogu ez-demokraziari,
  kate barik zer nahi dugun izan ebatz dezagun,
  desioa denez zintzo konpartitu mundua,
  ez ditugu ondasunak inon bortxaz ostuko.
  
You have read 1 text from Basque literature.